2 minute read
LARRABETZUKO MEMORIA
MEMORIA / MEMORIA
HERRIKO MEMORIA BERRESKURATZEN
Advertisement
Oroimen historikoaren arloan herrian egindakoaren emaitzak jaso, eta aurrera begirako norabidea marrazteko eskaera egin zion joan den ikasturtean Larrabetzuko Udalak STOA taldeari, eta datozen urteetarako lan eremuak aurkezteko bilera egin zuten ekainean. Hauexek dira, laburrean, bertan aipatutakoak.
Egitasmoaren helburua:
Tokiko memoria historikoaren berreskurapena eta berari lotutako ondare material eta ez materiala zaindu, balioan jarri eta ezagutzera emateko erakunde eta herritarren arteko elkarlana sustatzea, datu historikoak oroimen kolektiboarekin osatuz, Larrabetzuren historia hurbila eraikitzeko, eta hala, oraina ulertarazteko eta konpromiso zibikoan, jarrera kritikoan eta partehartze komunitarioan oinarritutako etorkizuna proiektatzeko.
LAN EREMUAK: 5 Larrabetzuko ondare memoriala balioan jartzeko proiektuarentzako 5 lan-ildo proposatzen dira:
1. Jaso Lekuak: Memoria Historikoari lotutako elementu higiezinen lekuen identifikazioa, katalogazioa, indusketa, planoen marraztea…
Bizipenak: Larrabetzuko herritarren testigantzen grabazioa (ikus-entzunezkoa), artxibatzea eta transkripzioa.
Agiriak: Idatzizko agiri eta argazkiak jaso, identifikatzeko, kopiak egiteko eta aztertzeko.
Objektuak: Karraderan elkartearen bildumaren katalogazioa eta norbanakoek izan dezaketen objektuen bilketa. 2. Zaindu Lekuak: Landa gune eta basoetan dauden Burdin Hesiaren aztarna fisikoen garbiketa, zaintza eta babesa.
Objektuak: Karraderan elkarteko kideek eta norbanakoek aurkitu edo izan ditzaketen objektuen garbiketa.
3. Zabaldu Oroimenaren mapa: Larrabetzuko ondare memorialen mapa dinamikoa egitea, GoogleMaps edo antzeko plataforman.
RECUPERANDO LA MEMORIA DEL MUNICIPIO
En junio se presento el proyecto para la recuperación de la memoria historica del municipio. Las bases de este proyecto impulsado por el ayuntamiento son:
• Puesta en marcha del proyecto para la recuperación de la memoria historica de los último 70-80 años • Proyecto que nos ayudara a entender mejor el presente y proyectar un trabajo para el futuro • Colaboración entre las instituciones, los grupos locales y los habitantes del municipio
Las pricipales lineas de trabajo serán:Bisita gidatuak taldeentzat: Oroimen Historikoaren arloko sozializazio bide erakargarrienetakoak.
Interpretazio tokian tokian: Oroimen lekuak bereiztea.
Larrabetzuko memoria historikoaren webgunea.
4. Erein Larrabetzuko Memoriaren espazioa: Memorial bat oroimena zaindu eta biktimei ohore egiten zaien lekua da. Anguleriko sotoan espazio bat sortzea proposatzen da Larrabetzuko oroimen historikoaren berreskurapen lanak erakusteko eta hauei lotutako gertaera historikoak azaltzeko.
Programa didaktikoa: Bertako haurrak izango lirateke lehen hartzaileak eta protagonistak eta gerora ikusi lurraldera zabaldu daitekeen, betiere, kontakizuna Larrabetzutik eginez, herriko leku eta historia erreferentzia harturik.
Jardunaldiak: Aditu eta arituekin antolatutako jardunaldiak, unean unekoak.
Eskuhartze artistikoa: Gaztelumendiko gurutzea ordezkatzekoUdalaren asmoaren harira, EHUko Arte Eder edo Historia Fakultatearekin akordioa sinatzea proposatzen da.
5.5. Saretu Herri parte-hartzea: Batzorde herrikoi bat martxan jarri. Burdin hesiko udalerrien foroa: Gogora Institutuaren ekimenez sinatutako protokoloaren haritik, Burdin Hesiak zeharkatzen dituen udalerri eta eskualdeen topagune bat sortzea proposatzen da.
Gehiago jakin nahi duzu? STOAk aurkeztutako lan lerroei buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzu, idatzi ezaguzu: oroimena@larrabetzu. eus
• RECUPERAR: Testimonios, escritos, restos....
• PROTEGER: Tanto los espacios naturales, cosntrucciones de la epoca que son testigos de la historia y también los restos recuperados
• DIFUNDIR: Mapa de la memoria, web, el centro de la memoria... La historia local debe ser conocida por todas y todos.
• PROFUNDIZAR: Jornadas de trabajo, creacción de material didactico, proyecto para la cruz de
Gaztelumendi.... Un plan de trabajo para profundizar en el proyecto
• TRABAJO EN RED:
Contactar con proyectos similares de otros municipios para enriquecer y compartir nuestro proyecto