2 minute read
GYM BERDEA
GYM BERDEA LARRABETZUN
Keko, zer dela eta Gym Berdea lako proiektu bat hemen? Laurogeita hamarreko hamarkadan Britainia Handian proiektu honek egin zuen ekarpena jakin nuenean, sentitu nuen halako batek, gure egoerara egokituta, asko daukala emateko. Gaur egun, urteak eta ardurak pilatu ahala, sedentarismoak hartzen gaitu, behin eta berriro zeregin berdinak egiten ditugu eta familiartetik eta lanetik aparte, beste batzuekin dauzkagun hartu-emanak gutxiagotu egiten dira. Horrek eragina dauka geure osasunean. Hori gutxi ez, eta naturarekiko eta lurrarekiko harremana ere gutxitu egin da. Ba, Gym Berdea lorategian egiten da, hainbat lagunen artean eta helburu jakin batekin: geure herria edertu eta naturarekin lotzeko aukerak ugaritu.
Advertisement
Orduan, Gym Berdea zer da, gimnasioa lorategian? Bai. Halako zeozer; kanpoan, gure berdeguneetan egiten den gimnasioa, modu integralean osasuna jagoteko modu bat. Gure ariketa lorategian egin beharreko lan fisikoan oinarritzen da. Baina, fisikoa lantzeaz gain, osasun mentala ere lantzen dugu: ikasiz, peste pertsona batzuekin elkarreragnez... eta espiritualki ere ondo sentitzen gara, ingurumenaren krisiari soluzioa ematen laguntzen dugun heinean.
Eta zelan antolatzen da gimnasio hori? Zelakoa da Gym Berdearen sesio bat? Talde-izaera funtsezkoa da. Hasteko, talde bat egiten dugu, gehien ba Larrabetzuko jendeak osatuta, baina lantzean behin ondoko herrietatik ere badatoz. Taldean edade, behar, kuadrilla, ideologia... desberdinetako jendea batzen da. Geldirogeldiro, astero-asteroko lanaren bitartez, naturaren aldeko lorezaintza egiten ikasi egiten dugu, gure herria politago ipintzen, gainera. Eguaztenero elkartzen gara arratsaldeko 16:30etik 19:00etara.
Lehenengo, egingo duguna azaltzen dugu; gero, beroketa-ariketa batzuk egiten ditugu; ostean, herriko lur zati berde batean lanean hasten gara. Taldean aritzen gara, isilik batzuetan, elkarrekin berbaz beste batzuetan. Amaitutakoan luzaketak egiten ditugu.
A medida que cumplimos años nos vamos llenando de responsabilidades, caemos en el sedentarismo y dejamos de relacionarnos fuera de la familia y del ámbito laboral. Eso incide en nuestra salud. Además, en las últimas décadas se ha reducido mucho nuestra relación con la Naturaleza y con la tierra. Gym Berdea es una solución: es como un gimnasio que se desarrola en el jardín, con un grupo muy diverso de personas y un objetivo común. Y, además, embellecemos nuestro pueblo.
Tenemos en todo el pueblo 13 zonas de intervención, algunas visibles, como Anguleri o Presaondo, y otras no tanto. Estamos recuperando el bosque autóctono en una parcela situada junto al Polígono de Sasine.
Nuestra actividad se realiza en una sesión semanal los miércoles de 16:30 a 19:00 de a tarde. Las personas interesadas pueden venir a probar sin ningún compromiso durant. Para ello, deben llamar al 699 73 98 51. Estamos encantados de aumentar nuestro grupo.