2 minute read

SARRERA

Next Article
UDAL ZERBITZUAK

UDAL ZERBITZUAK

SARRERA / PRESENTACIÓN

JAIETAN ERE, PARTE-HARTZEA PROTAGONISTA!

Advertisement

Uda amaitzeagaz batera herriko jairik nagusienak ere amaitu dira. Aurten, duda barik, protagonista nagusiak herritarron parte-hartzea eta jaibatzordeak antolatu dituen ekintza guztietan egon den jendetza izan dira. Eta, zelan ez, hori guztia INTXURRETA JAIBATZORDEAri esker izan da. Aurten bete ditu, hain zuzen ere, 15 urte gure herriko jaiak antolatzen. Hamabost urte hauetan Larrabetzuko horrenbeste herritarrek eta auzotarrek jai herrikoiak, guztiontzako modukoak antolatzen egin duten lan handia aitortu eta goraipatu behar eta gura dugu: ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO, INTXURRETA JAI BATZORDEA! Esan dugun bezala, uda badoa; eta udari agur esateagaz batera urte politiko berriari hasiera emango diogu. Epe laburrean, udal-gobernu taldeak 2019 urterako ordenantza fiskalak aurkeztu berri ditu, eta zabalik dago proposamenak egiteko sasoia. Behin betiko proposamena urriko udalbatzarrean onartuko da. Jaietan egon den partehartzeaz egin dugu berba arestian, ordenantza fiskalei proposamenak egiteko parte-hartzeko dei egiten dizuegu gero eta, era berean, amaitzeko, dei egin gura dizuegu parte-hartzera 2020ko aurrekontuak egiten eta LARRABETZU 2025 jardunaldietako bigarren zatian. Animo eta parte hartzera herrikideok, segi dezagun bihar-etziko Larrabetzu denon artean egiten!

Felicitamos a INTXURRETA JAI-BATZORDEA por su labor durante estos 15 años y por haber conseguido, un año más, unas fiestas populares, para todos y todas y de una gran participación. La clave es la participación. Participación que impulsamos en todos los ámbitos de la vida en Larrabetzu, también en el gobierno municipal. Os invitamos a participar en la elaboración tanto de las ordenanzas fiscales del 2019 como de los presuuestos del 2020, así como en la segunda parte de las jornadas LARRABETZU 2025.

AURKIBIDEA

• TELEFONO-GIDA • SARRERA • OBRAK • UDAL ZERBITZUAK • UDAL ANTOLAKETA. • JAIETAKO ARGAZKIAK • ORDENANTZA FISKALAK • UDAL TRAMITEAK ON LINE • BELDUR BARIK LEHIAKETA • LARRABETZUKO MEMORIA. • GYM BERDEA

2 3 4 5 6-7 8-9 10-11 12 13 14-15 16

UDALETXEKO JENDAURREKO ORDUTEGIA/ HORARIO DE ATENCIÓN AL PÚBLICO

Urri lehenengotik bagilera / de septiembre a junio. Astelehen, eguazten, eguen eta barikuetan: Lunes, miércoles, jueves y viernes: 08:00 -13:30 Martitzenetan /Martes: 08:00 -18:00

• UDALETXEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 94 455 7029 • ANIMAZIO SOZIO- KULTURALA Anguleri Jauregia 94 455 82 71 • BAKE EPAITEGIA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09 • GIZARTE LANGILEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 • UDAL ARKITEKTOA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 • UDAL BULEGOA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 udala@larrabetzu.eus • HAURRESKOLA Andra Mari, 35 94 455 71 73 • ESKOLA PUBLIKOA Lehendakari Agirre, z.g. 94 455 81 72 • KZ GUNEA Anguleri jauregia 94 403 33 74 • FUTBOL ZELAIA Errebale, z.g. 635 722 696 • FRONTOIA Lehendakari Agirre, z.g. 94 455 82 76 • UDAL IGERILEKUA Lehendakari Agirre, 4 94 455 71 32 • OSAKIDETZAKO KONTSULTATEGIA Kontsultategia: 944 557 000 Hitzordua: 946 007 400 Larrialdiak: 944 100 000 Harremanetarako: Helbidea: Errebale 2 Telefonoa: 944 557 000

This article is from: