21.
Zenbakia/ udaberria 2020
#ETXEANGERATU
2 BIZI LARRABETZU 2020ko udaberria SARRERA / PRESENTACIÓN
Argitaratzailea: Larrabetzuko Udala / Lege Gordailua: BI-1309-2015 / Diseinua, maketazioa eta inprimaketa: ALDIZKARIAREN KOSTUA: 16 orrialde. 1.050 ale: inpresioa + edizioa + maketazioa + banaketa: 1.450 €
2020ko udaberria BIZI LARRABETZU 3
SARRERA / PRESENTACIÓN Koronabirusak hankaz gora ipini dauz gure bizitzak. Danean eragin dau, eta Bizi Larrabetzu aldizkaria bere aldatu egin behar izan dogu arean. Sarrera honetan Santa Agedari buruz, Maskaritari buruz, Martxoak 8ri buruz... egin behar geuntsuen berba. Baita Txakolin Egunari buruz eta prestatzen ari ginan Alkartasun Asteari buruz be. Hori zan asmoa, eta horregaz batera, eta horreek guztiengatik, Herri Ekimena goraipatzea. Baina sarrera aldatu behar izan dogu. Sarrera barrian, gauza guztien ganetik, mezu hau helarazi gura deutsuegu: Osasuntsu gura zaituegu! Jagon zeuen buruak eta jagon gertukoak, egin kasu gomendioei, eta ez etsi. Horretaz ganera, Udalak egin dauzan gauzatako batzuk azaldu gura deutsueguz Koronabirusak eragindako krisialdia hasi zanetik: Nahiz eta zerbitzua emoten jarraitu, Udaletxea itxi eta langileak etxetik lan egitera bialdu; gomendiosorta publikatu eta zabaldu, bandoen bidez eta sare sozialen bidez; Udalari zerbitzua emoten deutsien enpresakaz berba egin, lasaitzeko: kontratua mantenduko jakela baina beharginen prestazinoak ez murrizteko, baita beharginak lanera ez bialtzeko, behar-
beharrezkoa ez bada; laguntzaile-sarea martxan ipini eta Gurutze Gorriagaz koordinatu, beharrizan bereziak deukezan kolektiboei lagundutearren; herriko nagusiei deitu, bananbanan, zelan dagozan galdetzeko eta, ahal dala, bakotxaren beharrizanei erantzuteko. Sarrera aldatu behar izan dogu Koronabirusagatik, baina ez guztiz: sarrera honetan Larrabetzuko Herri Ekimena goraipatzen segiduten dogu, lehen baino indar handiagoz, ganera. Larrabetzuko herritar gehienen ardura, konpromisoa eta alkartasuna azpimarratu gura doguz, eta, batez bere, herriko gazteena, prest agertu ziralako, hasiera-hasieratik, edozertan laguntzeko. Gora Larrabetzu! Animo, larrabetzuarrok! El Coronavirus ha trastocado nuestras vidas. Ha afectado a todos los ámbitos, y, claro, hemos tenido que cambiar a última hora algunos contenidos de nuestra publicación. En ésta presentación queríamos hablar de Santa Ageda, de Maskarita, del 8 de marzo… También del Txakolin Eguna y de Alkartasun Astea (semana de solidaridad con las refugiadas y refugiados que estábamos organizando). Y, por todo ello, queríamos alabar la iniciativa popular. Pero hemos tenido que cambiar estas líneas. Os queremos informar de algunas
de las medidas tomadas por el Ayuntamiento desde que comenzó la crisis del Coronavirus: seguir prestando servicio pero cerrar el Ayuntamiento y enviar a las trabajadoras y trabajadores a trabajar desde casa; publicar y difundir los consejos a seguir a través de bandos municipales y redes sociales; hablar con las empresas contratadas que prestan servicio al Ayuntamiento para transmitirles: que no se modificará contrato alguno, que no reduzcan las prestaciones de las y los trabajadores, y que no los envíen a trabajar si no es estrictamente necesario; poner en marcha una red asistencial de voluntarias y voluntarios
para ayudar a los colectivos más vulnerables y coordinar dicha ayuda con Cruz Roja; llamar una a una a las personas mayores del pueblo para preguntarles como se encuentran y si necesitan algo, y atender sus solicitudes. Hemos cambiado la presentación, sí, pero no del todo. Seguimos alabando la iniciativa popular, más que antes, si cabe. Queremos subrayar la responsabilidad, el compromiso y la solidaridad de la gran mayoría de las vecinas y vecinos de Larrabetzu. Sobre todo de las y los jóvenes, por su iniciativa ydisposición a ayudar en todo desde el principio.
UDALETXEKO JENDEAURREKO ORDUTEGIA/ HORARIO DE ATENCIÓN AL PÚBLICO Ekainatik irailera /de junio a septiembre. Astelehenetik barikura. De lunes a viernes
08:00 -14:00 • UDALETXEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 94 455 7029 • ANIMAZIO SOZIO- KULTURALA Anguleri Jauregia 94 455 82 71 • BAKE EPAITEGIA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09 • GIZARTE LANGILEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 • UDAL ARKITEKTOA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 • UDAL BULEGOA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 udala@larrabetzu.eus • HAURRESKOLA Andra Mari, 35 94 455 71 73
• ESKOLA PUBLIKOA Lehendakari Agirre, z.g. 94 455 81 72 • KZ GUNEA Anguleri jauregia 94 403 33 74 • FUTBOL ZELAIA Errebale, z.g. 635 722 696 • FRONTOIA Lehendakari Agirre, z.g. 94 455 82 76 • UDAL IGERILEKUA Lehendakari Agirre, 4 94 455 71 32 • OSAKIDETZAKO KONTSULTATEGIA Kontsultategia: 944 557 000 Hitzordua: 946 007 400 Larrialdiak: 944 100 000 Harremanetarako: Helbidea: Errebale 2 Telefonoa: 944 557 000
4 BIZI LARRABETZU 2020ko udaberria OBRAK • Belarrinaga auzoko ur-hornikuntza hobetzeko lanak lizitatu dira. Aurrekontua guztira: 140.000 €. Lanen amaiera 2020ko udan izango da. • Udaberrian Bidekurtzetara bidea konpontzeko lizitazioa martxan jarriko da. Lana aurten egingo da. Aurrekontua: 100.000 €. • Otsailean Sarrikoleako poligonoaren errepidearen urbanizazioan egindako konponketak. Aurrekontua: 50.000 €. • Aerotermia sorgailu berriak jarri dira igerilekuan energia berriztagarriak erabiltzeko. Aurrekontua: 7.800 €. Aldundiari diru-laguntza eskatu diogu.
• Larrabetzuko Udalak 7.200 € inbertituko ditu aurten, 75 urtetik gorako bakarrik dauden pertsonenn etxeetan ke detektagailuak mantentzeko. Horrez gain, 20 detektagailu berri jarriko dira. • El Ayuntamiento de Larrabetzu invertirá este año 7.200 € en el mantenimiento de los detectores de humo en las casas
• Se han licitado las obras para mejorar la red de suministro de agua para el barrio de Belarrinaga. Total presupuesto: 140.000
de personas mayores de 75 años que vivan solas. Además se colocaran 20 nuevos detectores.
€. Fin de las obras: verano 2020 • Esta primavera se licitaran las obras para arreglar la carretera a Bidekurtzeta. Presupuesto de 100.000 €. • Arreglos realizados en febrero en la urbanización-carretera del poligono de Sarrikolea. Presupuesto 50.000 €. • Colocados nuevos generadores de aerotermia para la utilización de energías renovables en las piscinas. Presupuesto 7.800 €. Solicitada subvención a la Diputación.
•L arrabetzuko eskoletan 9 leiho berri jartzea onartu da, isolamendua hobetzeko. Hiru ikasgelak leiho berriak izango dituzte. aurrekontuan: 14.500 € • Se ha aprobado la colocación de 9 nuevas ventanas en las escuelas de Larrabetzu para mejorar el aislamiento. Tres aulas tendrán nuevas ventanas. Presupuesto: 14.500 €
2020ko udaberria BIZI LARRABETZU 5
HERRIAN MEMORIA BERRESKURATZEN
LARRABETZUKO MEMORIAREN ZENTROA Anguleri Kultur Etxera joan denak ikusiko zuen zelan dagoen guztiz eraberrituta: hormak margotuta, proiektorea, pantaila erraldoia eta bozgorailuak, telebista... Eta ikusiko zuen, baita ere, gerra sasoiko eta frankismo garaiko erakusketa bat. Izan ere, Anguleri jada ez da kultur etxe soila: Anguleri Larrabetzuko Memoriaren Zentroa da otsailaren 20tik. Baina, hala ere, kultur etxea ere bada, eta horrek, ostera, ez dio baliorik kentzen zabaldu den Interpretazio Zentroari; kontrara, balioa ematen dio: iragana eta oraina, historia eta egunerokoa batzen
duen gunea delako orain Anguleri Kultur Etxea. Memoriaren Espazioa Interpretazio zentroa duela lau urte inguru martxan jarritako prozesu parte hartzailearen emaitza da. Larrabetzuko Oroimen Historikoaren berreskuratze lanak erakusteko eta haiei lotutako gertaera historikoak azaltzeko helburuarekin sortutako gunea, hain zuzen ere. Memorial bat, Oroimena zaintzeko eta biktimei ohore egiteko leku bat. Eta oraindinokarren guztiz osatuta ez badago ere, herriko memoriaegitasmoen epizentro bilakatzea gura dugu. Horretarako, ikusentzunezkoak, testuak
eta udalerrian bertan jaso eta herritarrek emandako objektuak erabiliko dira. Oroimen Historikoaren gune berria, baina, ez da ezeren helmuga, nahiz eta ezin izango zen posible Memoriaren alde behar egin duten horiek guztiak barik: Karraderan elkarteko lagunak; Larrabetzu 1937ko kideak; miliziano asturiarrei omenaldia antolatzen aritzen direnak, jazoerak eta datuak ikertzen eta argitaratzen aritu direnak; makinatxo bat hitzaldi, jardunaldi, ekitaldi eta abar antolatzen ibili direnak; etxean gordeta, kasik ostenduta, eduki dituzten argazkiak, agiriak... ekarri dizkiguten norbanakoak... Hala eta guztiz ere, esan bezala, hau ez da ezeren helmuga, ezpada epe luzeko proiektu baten abiapuntua. Eta bidea, orain artekoa: herritarrak eta erakundeak elkarrekin, eta elkarlanean. Memoria berreskuratzea egitasmo estrategikoa da, eta guztion lana behar du.
Hemos inaugurado el Centro de la Memoria en Anguleri. Este es un paso más para seguir recuperando la memoria de este pueblo. En los últimos años diferentes grupos locales han trabajado en aras de recuperar nuestra memoria: Karraderan; Larrabetzu 1937; las y los organizadores del homenaje a los milicianos asturianos; las y los que buscan, recopilan y divulgan información, datos, material… Y, como no, todas las personas que nos han traído fotografías, documentos, etc que tenían en casa guardados, casi escondidos. Este es el camino por el que apostamos para el futuro: instituciones y grupos locales trabajando juntos. La recuperación de la memoria es un proyecto estratégico que nos necesita a todos trabajando juntos.
6 BIZI LARRABETZU 2020ko udaberria
2019ko kontuak: aurreikusitakoa baino diru sarrera handiagoak Diru-sarrerak uste baino altuagoak izan dira, batez ere, Enpresen Jarduera Ekonomikoari dagokion zergarena eta poligonoetako eraikuntza berrien tasari dagokiona. Diru-laguntza aldetik, jasotako sarrerak ere aurreikusitakoak baino handiagoak izan dira. Udalak 12 diru-laguntza eskatu ditu, eta Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik 105.465 € jaso dira. Gastuen %95 exekutatu egin da. Inbertsioak helburutik urrun geratu
dira: %50 exekutatu dira; asmoa da burutu gabe daudenak 2020an exekutatzea. Los ingresos han sido superiores a lo previsto, tanto en lo recibido por parte de Udalkutxa como en concepto de Impuesto de Actividades Económicas de las empresas y de la tasa de nuevas construcciones en polígono. Los gastos generales se han ejecutado al 99,7%. Las inversiones han quedado lejos del objetivo y se han ejecutado al 54%, terminándose este año 2020 las que están pendientes.
Diru sarrerak/ Ingresos
Prebisioa 2019
Erreala 2020
Udalkutxa. Diputación
1.547.743,00 €
1.632.557,94 €
Tasak, zergak. Tasas impuestos locales
844.850,00 €
1.179.962,06 €
Diru laguntzak. Subvenciones
162.000,00 €
86.923, 02 €
Beste batzuk. Otros ingresos
90.550,00 €
105.465,00 €
Modificaciones de crédito
698.790,82 €
698.790,82 €
3.343.933,82 €
3.703.698,84 €
ERROMES ATERPETXEA. 2020 URTERAKO HITZARMENA Otsaileko Osoko Bilkuran onartu zen Erromesentzako aterpetxearen hitzarmena, orain arte kudeatu duen elkartearen eta Larrabetzuko Udalaren artean. Halandaze, apiriletik aurrera aterpetxea berriro zabalduko da orain arteko elkarte beraren eskutik. EH BILDUk aldeko botoa eman zuen eta EAJk aurkako botoa. Iaz 3.500 pertsona baino gehiagok egin zuten lo herrian, eta horrek eragin handia izan zuen herriko ekonomian. En el pleno de febrero se aprobó el acuerdo entre el Ayuntamiento y la
GASTUAK KAPITULUA
Asociación que de nuevo abrirá el
Prebisioa
Erreala 2019
1- Pertsonalgoa
580.579,58 €
568.584,90 €
año 2020.
2- Gastu orokorrak
911.293,79€
908.382,91 €
EH BILDU votó a favor de la
4- Mankomunitatea - Subentzioak
735.688,00 €
659.240,47 €
propuesta y el PNV votó en contra.
6- Inbertsioak
1.175.041,08 €
638.670,81 €
El año pasado pernoctaron en el
22.468,00 €
22.467,72 €
3.425.070,45 €
2.797.346,81 €
9. Kreditua GUZTIRA
albergue para los peregrinos este
pueblo más de 3.500 personas, con el impacto que esto supone para la economía local.
2020ko udaberria BIZI LARRABETZU 7
Aho Batez Onartutako Adierazpen Instituzionalak. Otsaileko Larrabetzuko Osoko Bilkuran EH BILDUk bi mozio aurkeztu zituen. Mozioekin bat etorri ziren udal talde biak eta, beraz, adierazpen instituzionaltzat hartu eta aho batez onartu ziren:
En el Pleno de febrero se trataron dos mociones presentadas por EH BILDU y que contaron con el apoyo de los dos grupos municipales. De esta forma, se trataron como declaraciones institucionales y fueron aprobadas por unanimidad:
HERRIKO OSASUN ZENTROAN ABENDUAREN 30ETIK URTARRILAREN 3RA MEDIKU ZERBITZURIK EZ IZANAGATIK, ADIERAZPEN INSTITUZIONALA. Larrabetzuko Udalak gure herriko Osasun Zentroko arduradunari eskaera hauek egiten dizkio: 01 I Larrabetzuko herritarrok mediku zerbitzua egunero izateko dugun eskubidea bermatzea. 02 I Horrelako egoerarik berriz gerta ez dadin neurriak hartzea. 03 I Erabaki honen berri, Osakidetzari eta Larrabetzuko herritarrei ematea. El Ayuntamiento de Larrabetzu realiza las siguientes peticiones al responsable del Centro de Salud de nuestro pueblo: 01 I Que Osakidetza garantice al vecindario de Larrabetzu el derecho a disfrutar del servicio
BIZKAIBUS ZERBITZUAREN TARIFA-SISTEMA DELA ETA LARRABETZUKO UDALAK ZERA ESKATZEN DU: • Bizkaibusek duen tarifa-mapa berriro aztertzeko. Zehatzago, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Bizkaiko Garraio Partzuergoari eskatzen diegu Bizkaibus zerbitzurako duen gunekako tarifasistema aldatzeko eta Larrabetzuko herria Txorierri eskualdeko gainontzeko herri guztiak dauden 2. gunean sartzeko. • Erabaki honen berri herritarrei ematea.
médico diario que le corresponde. 02 I Que se tomen las medidas necesarias para garantizar que no se repitan situaciones similares. 03 I Este acuerdo se notificará a Osakidetza y a los vecinos de Larrabetzu.
EL AYUNTAMIENTO DE LARRABETZU SOLICITA: • Reconsiderar la zonificación del municipio. Concretamente insta a la Diputación Foral de Bizkaia y al Consorcio de Transportes de Bizkaia a que integre Larrabetzu en la misma zona que el resto de municipios de la comarca del Txorierri y Galdakao. • Notificar este acuerdo a la ciudadanía de Larrabetzu.
8 BIZI LARRABETZU 2020ko udaberria HERRIKIDE MAITEA, GOGORATU: Bakarrik irten kalera gauza hauek egiteko: • Janaria, botikak eta premiazko produktuak erosteko. • Osasun zentroetara joateko • Lantokira joan-etorria egiteko •A dinekoak, mendekotasuna edo desgaitasuna daukaten pertsonak laguntzeko •B anketxe edo aseguru-etxe batera joateko, behar-beharrezkoa bada
Salir a la calle de forma individual, salvo que sea para ayudar a una persona con problemas de movilidad. Si tienes algún problema de movilidad puedes ir acompañado. Puedes circular con tu coche particular si es para ir a los lugares antes mencionados o para ir a la gasolinera.
Kalera banaka joan, mugikortasun-arazoa duen pertsona bati laguntzeko ez bada. Mugikortasun-arazoren bat badaukazu lagunduta joan ahal zara. Auto partikularrarekin ibili ahal izango zara lehenago aipatu ditugun lekuetara joateko bada, edo gasolindegira joateko.
Cuando vayas a comprar ten en cuenta las siguientes recomendaciones: • Esperar en el exterior si hay gente dentro • Estar en la fila y dejar un mínimo de metro y medio entre uno y otro • No entrar con niños/as • Pagar con tarjeta a ser posible • Lavarse bien las manos cuando vuelvas a casa.
Larrabetzun zabalik egongo dira: SARRIKOLA OGITEGIA, VILLEGAS ARRANDEGIA, LARRABETZU ESTANKOA, ALIPROX SUPERMERKATUA, ELORRIAGA HARATEGIA, TXISPAMENDI OKINDEGIA ETA KOLORETAKO FRUTADENDA. Erostera zoazenean kontuan hartu gomendio hauek: • Barruan jendea badago itxaron kanpoan •E gon ilaran eta gutxienez metro eta erdiko tartea utzi bataren eta bestearen artean • Ez sartu barrura umeekin • Ahal dela txartelarekin ordaindu •E ta etxera bueltatzen zarenean eskuak ondo garbitu QUERIDA VECINA Y VECINO, RECUERDA, HASTA NUEVO AVISO... Sal a la calle unicamente para: • Comprar comida, medicinas y productos de urgencia. • Acudir a los centros de salud • Desplazarte al centro de trabajo • Atender a personas mayores, dependientes o con discapacidad • Acudir a una entidad bancaria o aseguradora si es estrictamente necesario
En Larrabetzu estarán abiertos los siguientes establecimientos: SARRIKOLA OGITEGIA, VILLEGAS ARRANDEGIA, LARRABETZU ESTANKOA, ALIPROX SUPERMERKATUA, ELORRIAGA HARATEGIA, TXISPAMENDI OKINDEGIA ETA KOLORETAKO FRUTADENDA.
Beste elkartasun-sare batzuk, Pertsona ahulak babesteko Erakunde publikoen, Gurutze Gorriaren, Caritasen (688 662 773), hirugarren sektore sozialeko sareen sarearen (Sareen Sarea) eta boluntariotzako agentzien arteko lankidetzatik, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan artikulatuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidaritzapean. Laguntza formala (instituzionala), telelagunttza-zerbitzuaren eta telefono zentralizatu baten bidez egingo da(945 222 222), eta herritarren elkartasun antolatua bateratuz eta koordinatuz. Otras redes de solidaridad, para la protección de personas vulnerables. Desde la cooperación entre las instituciones públicas, Cruz Roja, Cáritas (688 662 773), la red de redes del tercer sector social (Sareen Sarea) y las Agencias de Voluntariado, articuladas en la Mesa de Diálogo Civil de Euskadi y el Consejo Vasco de Voluntariado, y bajo las directrices del Departamento de Salud del Gobierno Vasco. Combinando y coordinando el apoyo formal (institucional), a través del servicio de teleasistencia, hay un teléfono centralizado (945 222 222).
Erosketak eta errekaduak egiteko edo norbait jagoteko laguntza behar baduzu, deitu larrabetzuko laguntza-sarearen telefono-zenbakira 684 45 06 67 edo Gurutze Gorrira dei dezakezu 94 422 22 22 Si necesitas ayuda para realizar compras, recados o para cuidar a alguien, llama al teléfono de la red de ayuda de Larrabetzu 684 45 06 67 o a la Cruz Roja 94 422 22 22
2020ko udaberria BIZI LARRABETZU 9
Koronabirusagatik agindutako bakarraldia dela-eta, Larrabetzuko gazteok eta Larrabetzuko Udalak, elkarlanean, laguntza-sare bat antolatu dugu. Laguntza-sare horren helburua honako hau da: bakartze egoerari euren kabuz aurre egiteko arazoak dituzten larrabetzuarrei laguntza ematea. Hau da, erosketak egitera edo errekaduak egitera irten ezin diren pertsonei erosketak eta errekaduak egingo dizkiegu, eta seme-alabak edota bestelako senideak zaintzeko arazoak dituzten pertsonei zaintza-lanetan lagunduko diegu.
LAGUNTZA-SARE HONETAN PARTE HARTZERA DEI EGITEN DIZUGU. PREST BAZAUDE, IDATZI MEZU ELEKTRONIKO BAT HONAKO HELBIDE HONETARA: larrabetzukolaguntzasarea@gmail.com. MEZUAN ZEHAZTU NOR ZAREN (IZEN-ABIZENAK), ADINA, TELEFONO-ZENBAKIA, LAGUNTZA EMAN AHAL DUZUN EGUNEKO TARTEA (GOIZEZ, ARRATSALDEZ…) ETA, AHAL BADUZU, ZEHAZTU ORDUTEGIA. ETA, BAITA, AUTORIK DAUKAZUN ALA EZ. OHAR GARRANTZITSUA: Koronabirusaren sintomak badituzu edo berrogeialdian bazaude ez hartu parte laguntza-sarean. Osakidetzaren protokoloari kasu egin eta deitu lehenbizi 900 20 30 50 telefono zenbakira. Los jóvenes de Larrabetzu y el Ayuntamiento de Larrabetzu, en colaboración, hemos organizado una red de ayuda. El objetivo de esta red de ayuda es asistir a los vecinos que tienen problemas para hacer frente por sí mismos a la situación de aislamiento. ¿Cómo? Haciendo compras y recados para las personas que no pueden salir, y ayudándo en las tareas de cuidado a las personas que por alguna circunstancia (trabajo etc) no puedan cuidar a sus hijas/hijos u otros familiares por algún tiempo. Hacemos un llamamiento a participar en esta red de ayudas. Si estás dispuesto escribe un correo electrónico a la siguiente dirección: larrabetzukolaguntzasarea@gmail.com.
10 BIZI LARRABETZU 2020ko udaberria
LARRABETZUKO UMEEN KONTSEILUA Osoko Bilkurak zelan egiten diren. Otsaileko saioan gure herria zentzumenen bidez jasotzen eta deskribatzen aritu ziren: Ze zapore dauka herriko plazak? Ze usain hartzen diozu kanposantuari? Lakatzak dira zure etxearen kaleko paretak? Gaztelumenditik
Abian da, laugarrenez, Larrabetzuko Umeen Kontseilua (LUK). Honezkero hiru saio egin dituzte. Urtarrilaren 23an izan zen lehenengoa. Egun horretan egin zen aurkezpena, eta baita lehenengo bilera, lantalde berriarekin, gure herriarentzako lan egitera hilean behin elkartzen den 9 eta 11 urte bitarteko neskamutil taldearekin: Daniel, Ximun, Nerea, Malen, Asier, Assa, Siena, Malen, Kimetz, Aimar eta Lander.
dagoen ikusmira duzu gustukoena? Zeu ere Eleixosteko zozoaren doinu delikatuei aditzen ibiltzen zara? Seguru gaude ikasturte honetan ere kontuan hartzeko moduko ekarpen bat baino gehiago egingo dutela LUKeko gure larrabetzuar gazteek.
Alkatearen eskariz eratzen da “Jakintsuen Kontseilu” hori. Helburua da, batetik, umeen begirada aintzat hartuta, haien ekarpenak jasotzea; eta bestetik, umeek Udalaren kudeaketa nola egiten den jakitea. LUKeko umeek bisita gidatua egin zuten Udaletxean, Iñigo Gaztelu alkatearekin. Bertako langileak, bulegoak, artxibategiak eta abar ezagutu ahal izan zituzten, eta baita
Informazio eta argazki gehiago: www.larrabetzu. eus web-orrian, LUKen atalean.
Ya está en marcha, por cuarto año consecutivo, el Consejo de la Infancia de Larrabetzu (LUK). Niñas y niños de 9 a 11 años se reúnen un día al mes y debaten y trabajan diferentes temas del municipio. Después, se trasladan las conclusiones a la alcaldía. Una experiencia nueva y enriquecedora para nuestros niños y niñas y para el Ayuntamiento, ya que recibimos una mirada diferente del municipio.
2020ko udaberria BIZI LARRABETZU 11
EUSKARALDIA 2020: IZAN DADIN LARRABETZU “ARIGUNE” ERRALDOIA Duela bi urte hizkuntza ohituren aldaketan pauso garrantzitsuak eman ziren Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenaren baitan, milaka ahobizik eta belarriprestek aurrekaririk gabeko ariketan hartu zuten parte. Aurten egingo den edizioan pauso berriak emango ditugu eta, norbanakoek ez ezik, mota guztietako entitateek ere neurriak hartuko dituzte euren bazkide, langile edota kideen hizkuntza praktika berriak bultzatzeko. “Euskaraldia: gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin” lelopean garatuko da eta elkarteetan, lantokietan, enpresetan,...euskaraz arituko diren belarriprest eta ahobiziz
osaturiko taldeak Ariguneak izango dira. Beraz, norbanakoen erabaki esparruan aritzetik, taldeetara ere egingo da salto. Berrikuntza hori dela eta, Darabilgu (Larrabetzun Euskaraldiaren ardura daukan taldea), hasi da herriko entitate batzuekin harremanetan, Euskaraldiaren alor berri hau zertan datzan azaltzeko eta parte hartzeko gonbitak luzatzeko. Darabilguren asmoa da abenduko aurkezpenean parte hartu zuten 22 elkarteengana jotzea eta, horrez gain, kuadrilletara, Osasun Zentrora, herriko zenbait enpresatara... Horretarako, behar-beharrezkoa da Larrabetzuko herritarron
ekarpena eta parte-hartzea. Euskaraldia antolatzen edota, beste barik, Darabilgun (Larrabetzuko Euskara Batzordea) parte hartu gura duenak helbide honetara idatz dezake: darabilgu@darabilgu. eus. Edo, zuzenago, Darabilguko kideongana jo (Miren, Olga, Ziortza, Patxi, Ixabel, Asier, Igor...). Edozelan, entitateek jada beren baitako Ariguneen berri eman dezakete Euskaraldiaren webgunean (euskaraldia. eus), entitate barruan dauden Ariguneak identifikatu badituzte eta kideen arteko adostasuna lortu badute.
12 BIZI LARRABETZU 2020ko udaberria
behar dugu gure udalerrietako pertsonekin, berdintasunaren eta justiziaren alde. Eta konpromiso hori har dezakegu, bakar-bakarrik, zeharo demokratikoak diren prozesuak planteatzen baditugu, non instituzioetatik “obeditzen gobernatuko dugun”, emakume zapatisten hitzak erabiliz. Eta bakar-bakarrik lortuko ditugu gure bizitzekin zerikusia duten erabaki guztiak bizi garen tokian hartzen baditugu, gure lurraldeetan, gure herrialdean; hau da, burujabe izan bagaitezke eta gure erabakitzeko eskubidea baliatzeko moduan bagaude.
MARTXOAK 8… Urtetan mobilizazio ugariak egin eta bi greba feminista izan ondoren, kaleetako aldarria erabat argia da: gure gizarteak justizian eta demokrazian aurrera egin dezan, beharrezkoa da printzipio eta aldarrikapen feministak egitura eta politika instituzionaletan txertatzea. Beharrezkoa da, behingoz, emakume guztien indarkeriarik gabe bizitzeko eskubidea lehentasun politikoa izatea. Beharrezkoa da instituzioek interpelazio hori gure gain hartzea, eta, ordezkari garen heinean, herrialde honetako herritar guztiak —guzti-guztiak, salbuespenik gabe— hobeto bizi daitezen, gure esku dagoen guztia egin dezagun.
daitezen gure esku dagoen guztia egin dezagun. Premiazko egoera horren aurrean, erabateko konpromisoa hartu
Instituzioetan ere feminismoa egunero defendatzen eta eraikitzen delako, udal honek politika feministen alde hartu duen konpromisoa berresten dau, emakumeen erabakitzeko eskubidea abiapuntua, euren bizitzak zeharka hobetzera zuzentzen diren arlo guztietako politika feministekin, azpimarra berezia jarriz egoera zaurgarriago batean dauden emakumekolektiboengan.
2020ko udaberria BIZI LARRABETZU 13
SOROTAN BELE Hiru hamarkada beteko dira Sorotan Bele sortu zenetik, eta halako data borobila ospatzeko Sorotan Bele Gogoan musika ikuskizuna prestatu dute Gorka Sarriegi eta Urbil Artola taldekide ohiek Baga-Biga Musika Ideiakekin batera. Orain dela 30 urte, SORIOTAN BELEk bere lehen kontzertua LARRABETZUKO HORI BAI Gaztetxean jo zuen. Egitasmoaren funtsa zera da: Euskal Herriko Musika Bandek taldearen abestirik
berezienak berreskuratu eta jotzea Sarriegi nahiz Artolarekin batera. Lanak errazteko, Xabier Zabala zuzendariak idatzi ditu bandentzako egokitutako partiturak. Ekimenaren helburua Sorotan Bele-k euskal musikagintzari utzitako ondarea transmititzea da, eta horretan Euskal Herriko musika bandak nahastea, euren herrietan jotzeko, 90eko hamarkadako taldearen abesti mitikoez berriro gozatzeko.
14 BIZI LARRABETZU 2020ko udaberria MEMORIA / MEMORIA
“Inork iraultza egin nahi badu, egunero hiru aukera ditu: gosaltzerakoan, bazkaltzerakoan eta afaltzerakoan”. Vandana Shiva ekofeminista Gauza jakina da: Larrabetzuko panorama goitik behera aldatu da azken hamarkadetan. Nekazaritzari eta abeltzantzari lotutako herria izatetik —izan autoekoizpenerako edo salmentarako—, ia baserritarrik gabeko herri izatera pasa da. “Herri rurala da
Larrabetzu, baina bizitza urbanoa egiten da; eta, ohiturak, kontsumoari dagozkionak ere, horren arabera eraldatu dira”, hitz gutxitan laburbildu zuen egoera Jose Antonio Lekue Goiritxuko baserritarrak Gurpide Larrabetzuko nekazari eta kontsumitzaileen elkarteak herriko
baserritarren ondarea jasotzeko 2016an ondu zuen Gure Leihotik dokumentalean. Lehen sektorea bultzatzeko bide horretan ari da Gurpide elkartea lanean. Hamar urte dira bidea urratzen hasi zela, eta uzta oparoa jaso
du: Larrabetzuko 315 auzokidek parte hartzen dute herri konpostajearen egitasmoan; eta, 50 etxetan jasotzen dute astero sasoiko produktuen otzara. Areago, Larrabetzuko eskolako haurrak ere bertako produktuekin elikatzen dira, ahal den neurrian behintzat. Urtero egiten den bertoko produktuen azoka bere gain hartu zuen Gurpidek, eta lehen sektorerako bideratu daitezkeen lurren inbentarioa ere ondu du azken urteetan Lurra, lana, jana nekazaritza bultzatzeko programan. Horixe da, hain zuzen, gaur egungo erronka nagusietako bat: lurren premia dute baserritarrek. Herrian dauden lursail gehienak jabetza pribatukoak dira, eta landu nahi dituztenen esku uzteko zailtasuna nabarmena da. Baserritar izan nahi duenak nekez egingo baitu lan lurrik gabe.
2020ko udaberria BIZI LARRABETZU 15
MEMORIA / MEMORIA Bizitzan behin behintzat beharko dugu abokatu bat, medikua edo arkitektu bat, baina bizitza osoan zehar egunean hiru aldiz beharko dugu nekazari bat. Orduan, zergatik ez baserria balioan jarri? Iraultza berdea deitu zioten 60. hamarkadan bultzatu zuten nekazaritza egiteko erari. Baina iraultza baino gehiago, desiraultza deituko nioke nik, baserri txikiak eta lurra lantzeko betiko erak desagertzera eraman baitzituen; pestizida, makinaria handia, transgeniko eta agroindustriaren mesedetan. Baserria, auzo eta herrietatik urrundu zuen orduan bultzatutako nekazaritza politikak. Tokian tokiko elikadura subirautza bermatzen zuten baserriak, lur zati handietan batu ziren: bakoitza bere makinariarekin, hazi eta espezie globalizatuak erabiliz, nekazal mundua indibidual eta ustez negoziorako bihurtuz. Baina baserrietan geratu eta tokiko lan moduak, haziak, ezagutzak, harremanak eta abar mantendu zituzten eta, niretzako, altxor diren (batez ere) emakumeei esker, baserri txikiak gaur arte iraun du.
Urratsez urrats, bertoko eta sasoiko elikadura osasuntsua zabaltzen ari da elkartea herrian. Aurrera begira ere jarri da Gurpide, eta komunitatea are gehiago indartu eta aktibatu nahi du aurrerantzean. Herritar gehiagorengana iritsi nahi du elkarteak, indarrak batu eta erreleboa ziurtatzeko. Horretarako, herriko baserritarrek izan ditzaketen lan zehatzetan —patata batzea, porruak ipintzea, indabak garantzea, haizeak apurtzen duen negutegia konpontzea, etab— laguntza sarea antolatzeko deia egingo dute datozen hilabeteetan. Baserrien artean izan duten ohiko bidea berreskuratuko dute horretarako: auzolana. Komunitatea saretu eta aktibatzeko ez ezik, herritarren arteko harreman sareak indartzeko baliatuko dute bide hau.
Horixe da iraun izanaren gako nagusia: inguru natural zein sozialarekiko harreman zuzenak zaindu izan dituzte aurrekoek. Badakit, mundu gero eta globalizatu, kontsumista eta indibidualistagoa dugun honetan, gero eta zailagoa dela tokiko kultura mantenduko duen borrokak aurrera eramatea, eta are gehiago, norbanakoaren zilborretik burua altxatu eta borroka hauei taldean ekitea. Hau honela, uste dut aurrera egiteko aukera bakarra ikuspegi kolektiboa erabiltzea dugula. Jarri ditzagun oinak lurrean eta bizitzak erdigunean. Zaindu dezagun gure inguru naturala eta bertoko espezieak. Zaindu ditzagun gure inguruko baserritarrak eta bihur ditzagun beraien bizibideak duinak. Horrela bakarrik kontsumitu ahalko ditugu tokian tokiko eta sasoiko elikagai osasuntsuak; horrela soilik zainduko ditugu gure buruak. Bultzatu dezagun kontsumoa, baina izan dadila logikoa eta arduratsua. Argi dago: baserri txikiak aurrera egingo badu, tokiko baserritar, ingurune natural eta sozialaren arteko elkarlanari esker izango da. Izan gaitezen Gurpide komunitateaz kontziente eta bultza diezaiogun gurdiari elkarrekin.
Amaia Lekue Mezo Gurpide Elkarteko kidea eta nekazaria
16 BIZI LARRABETZU 2020ko udaberria
OROIMEN TXATALAK Argazki, dokumentu eta objektuen bilketa egiten ari gara: Larrabetzuko Oroimena proiektua garatzeko 1936ko gerrako (edo aurreko) eta diktadura sasoiko materialak (argazki, eskutitz, eskola liburu, objektu,…) identifikatu eta bildu nahi ditugu. Etxean zerbait baduzu, eraman itzazu Anguleri kultur etxera. Argazkia atera edo eskaneatu ondoren itzuliko dizugu. Argazki biak: 1913ko ekainaren 8a, Larrabetzuko batzokiaren inaugurazio eguna. Lehen argazkian Zornotzako dantzariak Larrabetzuko plazan, eta bigarrenean herriko emakumeak bazkaria prestatzen. Sabin Aranak emandakoak dira