Larrabetzu Bizi nº25 - 2021

Page 16

16 2021eko udaberria BIZI LARRABETZU

LARRABETZUKO HAPOren ALDAKETAK: JENDAURREKO BILKURAK Larrabetzuko Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) aldaketa puntualak hasi ditu Aretxabalaganako eremuan eta baserriak banatzeko irizpide eta baldintzen inguruan. Horregatik, Larrabetzuko herritarrei bi jendaurreko bilkuretara gonbita egin die. Lehena apirilaren 13an, asteartea, Aretxabalagana inguruko aldaketa puntualaren berri eman eta bertan parte hartzeko.

Bigarrena, apirilaren 14an, asteazkena, baserrien banaketari buruzkoa. Saio horretan, Leginako Golf eremuaren Plan Bereziaren aldaketa ere azalduko da. Saioak 19:00etatik 21:00etara izango dira, Andra Mari eleizan. COVID-a dela eta, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, aforoaren arabera, segurtasun distantzia eta baldintzak bermatzeko. Izena ematea eta informazio gehiago Larrabetzuko HAPOren webgunean: www.hapo-larrabetzu.eus.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.