Llodio Mpal Zuin mar 2021

Page 24

ERREPORTAJEA / REPORTAJE

AURREKONTUAK 2021

Udalbatzak onartu du 2021erako 24 milioi eurotik gorako aurrekontua Kontu errealistak dira, eta oso markatuta daude egungo testuinguru sozioekonomikoagatik, baina hurrengo urteko funtsezko proiektuekin eta auzotarren zerbitzu eta beharrekin konpromiso handia dute Laudioko Udalaren ezohiko osoko bilkurak, 2021erako Aurrekontu Orokorren proiektua onartu du; COVID-19ren pandemiak sortutako testuinguru sozioekonomikoak markatutako kontuak dira. Onarpen hori mugarria da; izan ere, bigarren urtez jarraian, posible izan da udalerriko kontu orokorrak onartzea dagokion urtean indarrean jarri ahal izateko. 2017az geroztik, aurrekontua bi aldiz luzatu ostean, 2020an aurerkontu berria onetsi zen. Hala ere, COVID-19a martxoan iritsi zenez, aurrekontuaren exekuzioa premia berrietara egokitu behar izan zen, besteak beste: garbiketa-lanak indartzea, hiri-ekonomiako familiei eta negozioei laguntzeko mekanismoak martxan jartzea eta abar. Hori dela eta, 2021erako aurrekontu-aurreikuspena eegitea zaila izan da, zalantzazko testuinguru batean egin baita. Ezinezkoa da COVID-19aren bilakaerari aurrea hartzea, eta ondorioz, zaila da premiak eta beharrak zehaztea.

23.56.712€ Udal aurrekontua

= + 0,1%

Presupuesto municipal

2020ko aurrekontuarekin alderatuz Respecto al presupuesto municipal de 2020

Dena den, horrek ez du eragotzi udalarentzat funtsezkoak diren jarduerei eutsiko dien aurrekontu bat aurkeztea, laguntza-premia handienak dituzten kolektiboengan lehentasuna jarriko duena, hala nola, familien, merkataritzaren eta langabeengan. Halaber, kontu hauei esker, 2020an udal-kudeaketa hobetzeko hasitako ahaleginarekin jarraituko da, kontratazio nagusiak berrituz eta egoera berrietara egokituz. Eraginkortasuna helburu, doikuntza bat egingo da udal zerbitzuei eta helburuei esleitzen zaizkien baliabide ekonomikoetan, 20192023 legealdirako planean zehaztutakoarekin aurrera eginez. Era berean, aurrekontua aurreko ekitaldietan gastatutako kredituak kontuan hartuta egin da, eta egiteke dauden betebehar ekonomikoei erantzuteko behar diren kredituak kontsignatu dira.

Zifrak

Langile publikoen ordainsariei dagokienez, oro har, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuan jasotako %0,9ko soldata-igoera esleitu da, proiektu hori onartuko dela aurreikusita. Hala ere, kapituluaren guztizkoa %4 murriztu da 2020an onartutako aurrekontuarekin alderatuta. Horren arrazoia

841.368€

Udal Euskaltegiaren aurrekontua

= + 15%

Presupuesto Euskaltegi municipal 2020ko Euskaltegiko aurrekontuarekin alderatuz Respecto al presupuesto del Euskaltegi de 2020


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.