3 minute read
San Esteban, etorkizun hurbilean Udalarentzat lehentasuna duen proiektua.
San Esteban San Esteban,
etorkizun hurbilean Udalarentzat lehentasuna duen proiektua
Advertisement
2018an aterako da lehiaketara auzoaren ordenazioa eta egiturazko antolamendua zehazteko kontratua. Eremua handia da, aukera aniztuna eta ondorioz, urteko azken hiruhilekoan orain arte egin dena baino azterketa sakonagoa abiatuko da
Udalak jomuga du auzo bizi eta lasaia izatea San Esteban. Hirigintza orekatu eta erakargarriarekin, auzoaren nortasuna zainduz; etxebizitza alorrean, egun daudenen eta berrien arteko oreka bilatuz, auzotarrak bertan bizitzen jarraitzea bermatzeko eta Tolosak dituen etxebizitza beharrei, babes maila eta alokairu soziala kontuan izanda, erantzuteko. Herriaren zein San Estebanen garapen ekonomikoa sustatuko duten aukerak sortzea eta adin guztiei begirako azpiegiturak eskaintzea ere helburu izango du proiektuak. Baita, auzoaren egiturazko zerbitzuak mantendu eta behar berriei erantzungo dietenak sortzea ere. Eta auzo berdea izaten jarraitzea, landa ingurunearen eta herrigunearen arteko eremuaren jarraikortasuna bermatuz. Planteamendu ezberdinak burutu dira azken urteotan, gizarte errealitatea, egoera ekonomiko eta soziala eta bereziki herritarren beharrak aldatuz joan direlako denboran. Hori dela eta, aurretik aipatutako helburuak lehenetsi ditu Udalak, proiektuak garai berriei erantzun diezaien. Edonola ere, Udalarentzat ezinbestekoa da Udalbatza osoaren adostasunarekin proiektuak aurrera egitea, auzoaren eta Tolosaren etorkizuna elkarrekin zimentatzeko. Denbora honetan, auzotar zein bertako eragile sozial eta kulturalekin hainbatetan batu dira udal
ordezkariak, proiektua elkarlanean fintzeko helburuz. Errealitate oso ezberdinak ditu auzoak eta esparruak erabilera industrialeko eraikinak ditu, batzuk utzita daudenak eta baita udal jarduerak Aurten 40.000 euroko inbertsioa dago barneratzen dituztenak ere, besteak beste, Udal Brigadaren biltegia. Lur gaineko aparkaleku publikorako lurzorua ere dago bertan eta aurreikusia asfaltatze noski, etxebizitzak: Zuberoa eta berrurbanizatze lanak etxebizitza-multzoa bata,
burutzeko auzoan. Este año se van a invertir 40.000 euros en asfaltar y reurbanizar el barrio.
“Con este profundo estudio se pretende, sobre todo, analizar si este amplio ámbito se puede dividir urbanísticamente, para ejecutarlo por fases y para que sea más viable, ya que hoy en día no es posible llevar a cabo actuaciones de numerosos bloques de viviendas.
Onartzen den azken proposamena auzotar, herritar, kultur eragile eta bertako jabekideekin partekatuko da beraien ekarpenak kontuan hartuz
etxebizitza multzo honen albokoa bestea, birgaitzeko aukeraduna edota zonalde horretan hirigintza eraldatzeko jarduketak burutzeko aukeraduna. Azkenik, Ferialekua eta Bonberenea daude, mantendu, babestu eta zainduko direnak.
Aipatu guztia kontuan izanik, orain arteko planteamenduak azterketa sakonagoa eta zehatzagoa behar du, eta horixe da beraz, urte amaiera honetan Udalak abiaraziko duen azterketa.
Honekin, batez ere, aztertu nahi da ea eremu zabal hau zatikatu daitekeen urbanistikoki, lanak faseka gauzatu ahal izateko, proiektua bere osotasunean bideragarriagoa izan dadin, auzoa biziberritzeko lanek inbertsio handia eskatuko dutelako. Gauzak horrela, azterketa sakon honekin urbanizazio lanen kostu zehatzagoa jakingo da, besteak beste, eremu zaharrenaren ordenazioa aztertuko delako eta zenbat etxebizitza eraiki eta horietatik zenbat izan daitezkeen babes ofizialekoak (alokairu soziala) ere zehaztuko duelako, helburu izanik ahalik eta kopururik altuena babestua izatea. Esan bezala, proiektuak Bonberenea eta Ferialekua mantentzea aurreikusiko du, eta auzoak zein herriak behar dituen azpiegitura eta zerbitzuak ere jasoko ditu.
Azterketatik eratorritako proposamen ezberdinak auzotar, herritar, kultur eragile eta bertako jabekideekin partekatuko da beraien ekarpenak kontuan hartuz. Horren baitan, San Esteban eremuari eragiten dion Plan Orokorraren aldaketa izapidetuko da. 2019an gauzatzea dago aurreikusia.
¿Por qué es importante el proyecto? Es la única zona que queda por desarrollar urbanísticamente en Tolosa. Ofrece diversas oportunidades, aunque la inversión será elevada. Por ello, se quiere aprobar el plan con acuerdo.
¿Qué es lo que se quiere hacer? Construir un nuevo barrio, derribar numerosos edificios industriales, mejorar las vías de comunicación entre el barrio y el centro de la localidad, crear nuevas infraestructuras y equipamientos, manteniendo los actuales, como el Ferial y Bonberenea.
¿Cuál es el objetivo? Un barrio vivo y tranquilo, con un desarrollo urbanístico equilibrado y atractivo que respete la identidad del barrio. En cuanto a las viviendas, buscar un equilibrio entre las actuales y las nuevas, garantizando que los actuales vecinos y vecinas sigan residiendo en el barrio, y respondiendo a la necesidad de vivienda de Tolosa, teniendo en cuenta el nivel de protección y el alquiler social. Crear oportunidades para profundizar en el desarrollo económico del municipio. Ofrecer infraestructuras con vistas a todas las edades. Mantener los servicios estructurales del barrio y crear los que respondan a nuevas necesidades. Y que siga siendo un barrio verde y un espacio entre la zona rural y el casco urbano.