4 minute read
Punto de encuentro familiar en Tolosa
elkargunea
Familia elkargunearen bidez adingabeek beren aitarekin, amarekin, tutorearekin edo beste familiarteko batzuekin harremana izateko daukaten eskubidea bermatzen da, gurasoen arteko gatazkatik babestuz. Epailearen agindu bidez erabakitzen da zerbitzu honen erabilera, eta doakoa da. Segurtasun-berme guztiak eskaintzen ditu adostasunik gabeko familia-nukleoa hausten den egoeretan, gatazka, tratu txar eta beste hainbat egoeratan. Eta diziplina anitzeko ekipo psikosozialak eta adituak izango ditu, adingabeak zainduz eta babestuz uneoro.
Advertisement
Familia
elkargunea, Tolosan
Tolosako eremu judizialeko familietako haur eta gaztetxoek, 2019tik aurrera, beren ama, aita, tutore edo familiartekoekin harremanak izateko eremu seguru, atsegina eta kontrolatua izango dute. Gaur egun zerbitzu honen beharra duten Tolosaldeko familiek Donostiara joan behar izaten dute.
Finean, gunearen helburu da gatazka kontrola-ezina duten banandutako familien bisita erregimena bete eta adingabeak eta familiartekoak normaltasun giroan erlazionatzea, eta aldi berean, helduen ardurak eta eskubideak betetzea. Instalakuntza hauen erabilera doakoa da eta segurtasun osoa eskaintzen du familiak akordiorik gabe, tratu txarrengatik edota bestelako gatazka baten ondorioz hausten diren uneetan. Aditu eta disziplina anitzeko psikologoen taldea egongo da bertan, uneoro adingabeak zaindu eta babesteko.
Elkargunea ere bada orientazioa eta formazioa eskaintzeko gune; gurasoek hezteko aukera dute bertan, haur eta gaztetxoak errespetuan, berdintasunean eta bizikidetza ingurunean hazteko helburua oinarri. Honelako eremuetan bilatzen da, harremana ahalik eta baldintza onenetan eman dadin, gaitasunak lantzea.
Tolosako Udalak Eusko Jaurlaritzarekin sinatuko duen hitzarmen bati esker izango da posible elkargunea abian jartzea Tolosan. Gorosabel Zaharra eraikinean (Rondilla kalea 34B) kokatuko da Familia Elkargunea.
Pasa den irailean hasi ziren egokitzapen lanak eta hiru hilabete irautea dago aurreikusia. 3 gunetan banatuko da eremua, bulegoa eta bi egongela: harrera, truke eta elkarrizketetarako bata, eta gainbegiratutako bisitak egiteko beste biak. Bulegoa elkarrizketak eta lan administratiboak egiteko lekua izango da, office batekin, eta egongeletan, mahaia, besaulkiak eta jolaslekuak egongo dira.
Helburu nagusia da giro atsegina eta familiarra lortzea. Horretarako arreta berezia jarri da altzarietan eta argiztapenean. Zorua, hormak eta instalazio elektrikoa berrituko dira, ekipamendu berriak jarriz ere. Kamera bidezko bideo-zaintza izango du eremu osoak eta sarrera-irteera bikoitza.
Eusko Jaurlaritzak ezarriko du zerbitzua emateko beharrezko adituen lan-taldea. Gutxieneko 4 langile izango ditu elkarguneak psikologo bat, gizarte langile bat, eta bi gizarte hezitzaile, sortzen diren arretabeharren arabera antolatuko direnak. Hasera batean, astean bi lanegunetan eta asteburu guztietan irekiko da gutxienez. 2019 hasieran zabaltzea dago aurreikusia.
TOLOSAK GUZTIZ OSATUA DU GIPUZKOAKO GIZARTE ZERBITZUEN MAPA
Tolosaldeak egina du Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Maparen betetze mailaren inguruko ikerketa. Bertan jaso denez, Tolosak gizarte zerbitzuen alorrean, legez dagozkion zerbitzu guztiak eskaintzen dizkie herritarrei; are gehiago, eskumenak garatzeko antolaketa proposatzen duen Maparen arabera, eskualde-mailan eman beharreko zerbitzu ugari ere bere kabuz eskaintzen ditu.
Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Mapak dio udalerri eta eskualdeen artean zerbitzuen eta prestazioen ematea zer nola banatu behar den.
Udalerri mailan eman beharrekoak dira: informazio, balorazio, diagnostiko eta orientazio zerbitzua; etxeko laguntza zerbitzua; gizarte eta hezkuntza arloko eta arlo psikosozialerako esku-hartze zerbitzua; eta zaintzailei laguntzeko zerbitzua. Guztiak eskaintzen ditu Tolosako Udalak.
Eskualde mailan eman beharrekoak dira: adinekoen eta bazterketa kasuen eguneko arretarako zerbitzua; gizarte larrialdi, emakume eta bazterketa kasuetarako harrerako etxebizitzak; baztertuen gauerako harrera; eta adinekoen bizileku zerbitzuak. Tolosako Udalak ia guztiak eskaintzen ditu, eta ari da lanean lotzeko falta diren zerbitzu horiek ere antolatzeko.
Esaterako, aurreikusita dago 2019an zehar sortuko dela adinekoentzat eguneko arreta-zerbitzua, eta baita bazterkeria egoeran daudenentzako eguneko arretazerbitzua ere; azken hau, gaueko arreta-zerbitzua udal-zerbitzu izatera pasatzearekin batera egingo da, hain zuzen ere.
PUNTO DE ENCUENTRO FAMILIAR EN TOLOSA
Por medio del punto de encuentro familiar se garantiza en derecho de los menores a relacionarse con su padre, madre, tutor u otros familiares, protegiéndolo del conflicto entre los progenitores. El uso de este servicio se acuerda por orden judicial, y el mismo es gratuito. Ofrece todas las garantías de seguridad en las situaciones de ruptura del núcleo familiar sin avenencia, conflicto, malos tratos y otras. Contará con equipos psicosociales y expertos de diversas disciplinas, cuidando y protegiendo a las y los menores en todo momento.
La puesta en marcha del punto de encuentro familiar en Tolosa será posible gracias a un convenio que firmará el Ayuntamiento de Tolosa con el Gobierno Vasco. Se ubicará en el edificio Gorosabel, donde ya están en marcha las obras de acondicionamiento. Se prevé abrirlo a principios de 2019.
Según el Mapa de Servicios Sociales de Gipuzkoa, el Ayuntamiento de Tolosa ofrece a la ciudadanía todos los servicios que le corresponden por ley, además de ofrecer también numerosos de los servicios a prestar a nivel comarcal. Por ejemplo, se prevé que a lo largo del año 2019 se creará el servicio diurno de atención a personas de edad, así como el servicio diurno de atención a personas que se encuentran en situación de marginación; este último, se pondrá en marcha a la vez que el servicio nocturno de atención pase a ser un servicio municipal.