3 minute read

Gudari kalearen eraberritzea amaitzear Gernikako arbola jomuga 2019an.

Tolosa Eraberritzen

Gudari kalearen eraberritzea amaitzear, Gernikako arbola jomuga 2019an

Advertisement

Aurrera doaz herriko zenbait guneren eraberritze lanak eta Udala, jada, lanean ari da 2019 hasieran abiatuko den Gernikako Arbolaren berrurbanizazioaren 2. fasean. Aurretiaz burutu ziren Alondegi Plaza ingurua eta Gernikako Arbolaren lorategien eremua ere. Hori horrela, bigarren fase honetan, azken bi hauen tarteko esparruari helduko zaio. Lanek 5 hilabete irautea dago aurreikusia eta 475.000 euro inguruko inbertsioa gauzatuko du Udalak bertan.

Eraberritze honekin, irisgarritasun arazoei konponbidea eman, mugikortasuna hobetu eta instalazio zaharkituak eguneratzeaz gainera, genero ikuspegitik segurtasuna hobetzea du helburu Udalak.

Zirkulazio noranzko bakarra eratzea dago aurreikusia, bi noranzkoetan bat aukeratuta, aglomeratu inprimatuarekin abiadura moteltzeko. Bidearen zabalera aldatu egingo da, espaloia eta bidea maila berean utziz. 14 aparkaleku mantenduko dira. Hori horrela, oinezkoentzako espazioari lehentasuna emango zaio Tolosako baldosa duen zoladura ezarrita, zabalagoa gainera, San Frantzisko Ibiltokia Justizia Jauregiaren atzealdearekin lotuko duena.

Oinezkoentzako iparraldeko (anbulategikoa) eta hegoaldeko (jatetxekoa) arrapalak aldatu egingo dira eremu hori hobetzearren, eta irisgarritasuna hobetzeko aldapak segurtatuko dira, bi guneetan igarotzeko gune nagusietan toki gehiago irabaziz.

Landarediz eta zuhaitzez hornituko da eremua eta oro har, zurezko eserleku jarraituak dituzten guneak prestatuko dira, tokian bertan eginak eremuetan ondo egokitzeko. Erdigunean dagoen zuhaitzarentzat gune berezia eratuko da anbulatorioaren ondoan. Zuhaitz horren sustraiak zabal hedatuta daude eta nolabaiteko altuera dute. Hortaz, zuhaitzaren inguruan landarediz hornitutako toki zabala eratzea erabaki da, zurezko eserlekua duen eremuarekin, lurraren kota goratzea ahalbidetzen duena, sustraiei eutsi ahal izateko.

Azpiegiturei dagokienean, aireko lineak lur azpian sartuko dira. Argiteria ere berrituko da, urbanizatutako eremu guztian LED argiak ezarriz, jasangarritasunean irabaziz. Ur horniduraren kasuan, etxeetara doazen hartuneak berrituko dira. Eta sanemaneduan berriz, etxeetako ur zikinak jasotzeko kolektore berri bat egingo da.

Zirkulazio noranzko bakarra Un único sentido de circulación Espaloiak zabalagoak Reducir la calzada y ensanchar las aceras

14 aparkaleku 14 aparcamientos

ABENDUAN GUDARI KALE BERRIA

Faseka burutzen ari dira lanak, 5 fasetan zehazki, etxadien arabera, eta azken fasean dihardute. Guztira, 647.663 euroko (BEZ barne) inbertsioa gauzatu da bertan, kale erakargarri, irisgarri, jasangarriagoa eta atseginagoa bilakatzeko Gudari.

Eraberritzea diseinatzeko, kaleko egungo egoeraren azterketa zehatza gauzatu zen, bere ingurua, ondoko kaleekin duen harremana, zirkulazio noranzkoak eta eremuak dituen premiak proiektuaren oinarrian ezarriz. Funtsean, espaloi berriak eraiki dira, egungo zabalerak bere horretan gordeta kalearen gehientsuenean, eta beste kaleekin elkartzen den gune guztietan ‘belarri’ moduko batzuk ere, espaloia zabalduz; saneamendu sarearen hodiak eta argiztapena berriztatu dira eta telekomunikazio sarea amaitu. Horrez gain, altzariak jarriko dira (TAO makina, postontzia, eserlekuak...) eta baita kalea apaintzeko landare apaingarriz osatutako estruktura ugari ere.

Asmoa da ere, kalearen izaera komertziala sustatzea. Errementari kalean ezarri den Gune Biziak programa Gudari kalera egokituko da horretarako. Gune komertzialak berreskuratu eta zabaltzea du helburu, Tolosa erakargarri izaten jarrai dezan bermatzeko.

A PUNTO DE FINALIZAR LA RENOVACIÓN DE LA CALLE GUDARI. EN EL PUNTO DE MIRA, PARA EL 2019, GERNIKAKO ARBOLA

Avanzan los trabajos para renovar distintas zonas del municipio y el Ayuntamiento ya está trabajando sobre la 2ª fase de reurbanización del Árbol de Gernika, que se iniciará a principios del 2019. Anteriormente se acometieron la zona de Alondegi plaza y jardines de la zona del Árbol de Gernika, y esta segunda fase tiene como objetivo el espacio intermedio entre estas dos zonas. Se prevé que los trabajos duren 5 meses, y el Ayuntamiento invertirá 475.000 euros. Con esta reforma se dará una solución a los problemas de accesibilidad, se mejorará la movilidad, se renovarán instalaciones obsoletas y se mejorará, asimismo, la seguridad desde la perspectiva del género.

Están en su última fase las obras de renovación de la calle Gudari. Se han invertido, en total, 647.663 euros (IVA incluido), para hacer una calle atractiva, accesible, y más sostenible y agradable. Los trabajos finalizarán a principios de diciembre. Se pretende, también, promover el carácter comercial de esta calle, y para ello, se adecuará el programa Gune Biziak a esta calle.

Gernikako Arbolaren eraberritzearekin, irisgarritasun arazoei konponbidea eman, mugikortasuna hobetu eta instalazio zaharkituak eguneratzeaz gainera, genero ikuspegitik segurtasuna hobetzea du helburu Udalak

Irisgarritasuna hobetzeko aldapak segurtatuko dira Asegurar las pendientes para mejorar la accesibilidad Landarediz, zuhaitzez eta eserlekuz hornituko da eremua Instalación de bancos de madera, plantación de árboles y vegetación Argiteria eta saneamendu sarea ere berrituko da Renovar el alumbrado y la red de saneamiento

This article is from: