Tolosa mpal Aleka nº6

Page 22

Tolosa Eraberritzen

22

Gudari kalearen eraberritzea amaitzear, Gernikako arbola jomuga 2019an Aurrera doaz herriko zenbait guneren eraberritze lanak eta Udala, jada, lanean ari da 2019 hasieran abiatuko den Gernikako Arbolaren berrurbanizazioaren 2. fasean. Aurretiaz burutu ziren Alondegi Plaza ingurua eta Gernikako Arbolaren lorategien eremua ere. Hori horrela, bigarren fase honetan, azken bi hauen tarteko esparruari helduko zaio. Lanek 5 hilabete irautea dago aurreikusia eta 475.000 euro inguruko inbertsioa gauzatuko du Udalak bertan. Eraberritze honekin, irisgarritasun arazoei konponbidea eman, mugikortasuna hobetu eta instalazio zaharkituak eguneratzeaz gainera, genero ikuspegitik segurtasuna hobetzea du helburu Udalak.

egokitzeko. Erdigunean dagoen zuhaitzarentzat gune berezia eratuko da anbulatorioaren ondoan. Zuhaitz horren sustraiak zabal hedatuta daude eta nolabaiteko altuera dute. Hortaz, zuhaitzaren inguruan landarediz hornitutako toki zabala eratzea erabaki da, zurezko eserlekua duen eremuarekin, lurraren kota goratzea ahalbidetzen duena, sustraiei eutsi ahal izateko. Azpiegiturei dagokienean, aireko lineak lur azpian sartuko dira. Argiteria ere berrituko da, urbanizatutako eremu guztian LED argiak ezarriz, jasangarritasunean irabaziz. Ur horniduraren kasuan, etxeetara doazen hartuneak berrituko dira. Eta sanemaneduan berriz, etxeetako ur zikinak jasotzeko kolektore berri bat egingo da.

Zirkulazio noranzko bakarra eratzea dago aurreikusia, bi noranzkoetan bat aukeratuta, aglomeratu inprimatuarekin abiadura moteltzeko. Bidearen zabalera aldatu egingo da, espaloia eta bidea maila berean utziz. 14 aparkaleku mantenduko dira. Hori horrela, oinezkoentzako espazioari lehentasuna emango zaio Tolosako baldosa duen zoladura ezarrita, zabalagoa gainera, San Frantzisko Ibiltokia Justizia Jauregiaren atzealdearekin lotuko duena. Oinezkoentzako iparraldeko (anbulategikoa) eta hegoaldeko (jatetxekoa) arrapalak aldatu egingo dira eremu hori hobetzearren, eta irisgarritasuna hobetzeko aldapak segurtatuko dira, bi guneetan igarotzeko gune nagusietan toki gehiago irabaziz. Landarediz eta zuhaitzez hornituko da eremua eta oro har, zurezko eserleku jarraituak dituzten guneak prestatuko dira, tokian bertan eginak eremuetan ondo

Zirkulazio noranzko bakarra Un único sentido de circulación

Espaloiak zabalagoak Reducir la calzada y ensanchar las aceras

14 aparkaleku 14 aparcamientos


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.