2017-05-06 Mantangorri - Lezoko lemazainak

Page 1

GAZTETXOEN ASTEKARIA

722. ZENBAKIA

LARUNBATA, 2017KO MAIATZAREN 6A

m a

n

t

a

n

g

o

r

r

i

ASTEKO ASMAKIZUNA berria

«Nola dago zerua?». «Oskar eta Oskar» da erantzuna. Zer da?

ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Lezoko lemazainak

Erantzuna: Oskarbi.

Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).


2 m a n t a n g o r r

LARUNBATA, 2017KO MAIATZAREN 6A berria

i

ZORiON AGURRAK

Aunitz urtez. Anizko Leize Maritorenak 8 urte beteko ditu

Marrazo gelako Olaia Alegrek urteak bete zituen apirilaren 21ean. Oporretan merendua egin bazuen ere, ikastolan hasi garenean gosaria ekarri du denendako! Zazpi muxu handi zuretako, Olaia!

gaur. Zorionak, polita! Aunitz maite zaitugu; xarmagarria zara. Ongi pasatu eguna familia eta lagunekin. Aitatxo, amatxo, Haizea, Izar, amatxi eta osaba-izeba eta lehengusulehengusinak.

Zorionak, Matixa! Ostegunean, maiatzaren 4an, 7 urte bete ditu gure etxeko sorgintxoak. Muxu handi bana, Xune, amatxo eta aitatxoren partetik.

Kaixo, Marian Daniela Gurdiain Hernandez naiz, eta Baztan Ikastolan ikasten dut, Nikaraguatik etorri nintzenetik. MANTANGORRI astelehenero irakurtzen dugu, eta marrazki politak ikusten ditut. Nik ere nire marrazkia ikusi nahiko nuke, eta horretarako igortzen dizkizuet. Muxuak.

Marian

Inhar

Inhar

Inhar

Iepa, MANTANGORRIko lagunak! Inhar Bordagarai Goenaga naiz, Irurakoa. Oso gustuko dut marrazkiak egitea. Hementxe dituzue sortu ditudan hiru. Ea MANTANGORRI-ko orrialdeetan ikusten ditudan. Aio.

Zorion agurrak argitaratu ahal izateko, gogoan izan mezuak astearte arratsaldea baino lehen jaso behar ditugula. Asteartetik aurrera jasotzen diren mezu guztiak hurrengo asteko zenbakian argitaratuko ditugu.


berria LARUNBATA, 2017KO MAIATZAREN 6A

m a n

t

a n

g

o

r

r

i 3

ZU ERE ARTiSTA Aurten ere, Truk’Arte izeneko proiektuaren karietara, 3. mailako ikasleak Larzabalera joan dira, Manex Erdozaintzi Etxarteko ikasleekin elkartzeko. Egun osoan ikasleak tailer desberdinetarik pasatu dira, hala nola grafismoa, bideogintza, joskintza, marrazketa, bertsolaritza, dantza edota musika. Txalokatzekoa da ikasleek erakutsi duten kuriositatea eta interesa, baita kanpoko eragileek izan duten pazientzia eta profesionaltasuna ere, eguna manera goxoan iragaiteko gisa. Ondotik, ikasle guziek Ziburuko bidea hartu dute, kostaldeko familietan gauaren iragaiteko. Biharamunean, ikasleek Komet Sarearen arrastoetatik ibiltzeko parada izan dute, mendi ibilaldi bati esker. Itzuli horretan, Iñaki Historiako irakasleak goraipatu egin ditu Florentino Goikoetxea eta Kattalin Agirre. Hori dela eta, Aitor eta Agnes eskertzen ditugu bihotzetik, etxeko eltzekari goxo bat oparituz ikasle guziei zinez pizkorgarri!

Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko ikasleak.

Kaixo, Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolak omenaldia egin zion Gernikari, bonbardaketaren 80. urteurrenean.

Bidali zure gutunak helbide hauetara

Helbide elektronikoa: mantangorri@berria.eus Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.

Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Nagore Etxeberria Pikabea Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x


4 m a n t a n g o r r

i

berria LARUNBATA, 2017KO MAIATZAREN 6A

VI. mendean, 60 laguneko eskifaia talde batek Ternuarako bidaia egin ohi zuen San Juan baleontzian, baleak arrantzatzeko asmoz. Bost mende geroago, Lezoko Herri Eskolako (Gipuzkoa) 60 ikasle inguruko talde batek irudizko bidaia magiko bat egiten du urtero Ternuara. Irudimenaren lokarriak askatu, itsasontziko oihalak zabaldu, eta Ternuara! LHko laugarren mailako ikasleek azken bi urtetan errepikatu dute bidaia. Eta, zinez, gustura dira jasotako esperientziarekin eta bizitako guztiarekin. Hala aitortu du LHko laugarren mailako ikasleen ordezkaritzak: Ilargi Iparragirre, Aitana

X

m a n

t

a n

g

o

r

r

i 5

Albaolari buruzko proiektua, Lezoko eskolan

ALBAOLA

ERREPORTAJEA

LARUNBATA, 2017KO MAIATZAREN 6A berria

Bidaia magikoa

Ternuara

Lezoko Herri Eskolako ikasle eta irakasleek 2013an bisitatu zuten lehen aldiz Albaola. ‘San Juan’ baleontziaren erreplika nola eraikitzen ari diren ikusteko aukera izan zuten. Liluratuta geratu ziren ikusitakoarekin, eta bere egin zuten proiektua. Itsasontziaren pieza bat babestu berri dute diruz, eta, ordainetan, txirrika bat oparitu diete Albaolako lagunek.

Uizi, Eneko Fernandez, Irati Lobete, Aitor Osa, Jimena Torres, Mikel Garcia eta Karem Gonzalez —hurrengo orrialdeko argazkian—. Lezo herritik gertu-gertu, San Juan izeneko baleontziaren erreplika egiten ari dira Albaolan, Pasai San Pedron. 1565ean hondoratu zen baleontzia zen San Juan; Ternuako Red Bay herriko badian urperatu zen. 1978an, itsasontziaren aztarnak topatu zituen Kanadako arkeologo talde batek. 30 urte geroago, Albaola proiektua jarri zuten abian, helburu zehatz batekin: San Juan baleontziaren erreplika bat egitea, garai hartan itsasontziak eraikitzen ziren material eta prozesu berdina erabilita. 2013an bisitatu zuten eskolako

ikasleek eta irakasleek lehenengoz Albaola. Itsaso Briz irakasleak aitortu du «egitasmo polita» iruditu zitzaiela, eta, hurrengo urteko inauterietarako, balearen harrapaketaren inguruko gaia hartu zutela mozorrotzeko aitzakia gisa. Albaolako lanek, baina, zerbait gehiagorako balio lezaketela pentsatzen jarri ziren, eta laugarren mailako proiektu bat garatzea erabaki zuten; arlo ezberdinak lantzeko aukera emango zuen proiektua: Balea bila goaz. «Gure inguruko eta gertuko historia bizitzeko aukera polita iruditu zitzaigun», onartu du LHko 4. mailako ikasleen ordezkariak, pozik, Albaolak emandako sariekin. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS Brizek. Eta gaineratu du Izar Arteaga irakasleak: «Azkenean, gure kultur ondarea lantzeko modua da». dute gaia. Hala, Brizek zehaztu du: hen aldia baitzen halako babesle gaztetxoak zituztela. Eskertza gisa, «Ikasleak erabat murgiltzen eta diploma bat eta San Juan-en txirrisartzen dira istorioan». Gauza asko ikasteko era ka bat ematen zieten opari. IkasleEz da harritzekoa, beraz, San XVI. mendera bidaiatzeko gonbita Juan baleontziaren parte sentiek aitortu dute, hunkituta: «Ez geegin zieten laugarren mailako ikas- tzea. Hala, Albaolan eraikitzen ari nuen halako saririk espero, inondik leei 2014-2015 ikasturtean, lehen ziren baleontziaren piezak babes- ere. Sari berezia da, bakarra, beste aldiz. XVI. mendeak eta balearen inork ez duena». teko aukera zegoela jakin zutenearrantzak askotariko gaiei buruz an, laster adierazi zuten haietako hitz egiteko aukera eman die. Ikas- bat babesteko asmoa. Santi AnguEsperientzia baikorra leek onartu dute asko ikasi dutela: lo irakasleak kontatu duenez, garai hartako bizimodua, janzkera «ideia horrekin etxeratu ziren, eta, Brizek proiektua lantzen duen bieta elikadura; balearen arrantza; garren urtea da, eta beste bi irahurrengo egunean, pieza bat basalerosketak; itsasoaren bestalde- besteko dirua jartzeko proposakasleentzat aurtengoa da lehen biraino bidaiak; bateleren istorioak... mena egin zuten bi ikaslek». Denei daia. Arteagak aitortu du «liluratuGehien harritu dituena bost ideia ona iruditu zitzaien, baita es- ta» daudela: «Istorioan erabat mendez itsasontzia ur azpian kon- kolako zuzendaritzari ere, eta dirua murgildu gara, eta liluratu egin tserbatu izana da: «Ura oso oso ho- biltzen hasi ziren. Haurrek kontatu gara, ikasleekin batera». Brizek tza dago han: 40 bat gradu zero az- dute, «hasieran, iltze bat babestu onartu du esperientzia ahaztezina pitik. Uretara eroriz gero, bi segun- behar genuen; baina, eskolak ere dela: «Oso oso esperientzia polita dotan hilda zaude, edo izoztuta. da. Haurrentzat magikoa da. Iragadirua jarri zuenez, txirrika babesHorregatik mantendu da hain ego- tea erabaki genuen. Albaolakoek nera bidaiatzen dute, eta zail egiera onean». Garai hartako bizimo- esan ziguten oso oso pieza garran- ten zaie irudikatzea argindarrik gaduak ere bereziki hunkitu ditu. tzitsua zela, hura gabe ezin baitzen beko eta telebistarik gabeko garai Ikastolan lantzen hasi aurretik, haiek. Irudizko bidaia bat egiten itsasontzia abiatu». ez zuten Albaolaren eta garai hardute». Ezusteko handia jaso zuten Altako bizimoduaren arrasto handi- baolan, leArteagaren ustez, «arbasoen isrik, baina istorioa ezagutzea «oso torioa izatea, eta haienganpolita» izan dela diote. Onartu dute dik hain gertuko istorioa ikasleek: «Matematikak eta besizateak» ere erakartzen telako gaiak lantzeko modu enditu haurrak. tretenigarria da, gainera». Txoratzen daude haurrak, eta Hiruhileko osoa eskainpozik dira irakasleak ere. Beraz, argi tzen diete proiektuari, dute San Juan baleontzia eraikieta, Soin Hezkuntza ez tzen ari diren artean, proiektua ezik, gainerako irakaslantzen eta irudizko bidaia antogai guztietan lantzen San Juan-en txirrika bat eman diete opari ikasleei, pieza babesteagatik. latzen jarraituko dutela.


6 m a n t a n g o r r

i

DENBORA-PASAK

LARUNBATA, 2017KO MAIATZAREN 6A berria

2.

Zer dago sobran? Oporretan egindako argazkiak sailkatzen ari da Aitor. Lau argazki

hauetako bat ez da multzo horretakoa. Zein?

1.

Lotu puntuak. Irakasleak erdi eginik utzitako marrazkia osatu behar dute ikasleek. Lotu puntuak zer ezkutatzen den ikusteko.


berria LARUNBATA, 2017KO MAIATZAREN 6A

m a n

Erantzunak: 1.- Lehoi bat dago zenbakien atzean. 2.- Kapela dago lekuz kanpo. 3.- Sebastian Lizaso da ezkutuko pertsonaia. 1., 5. eta 6. esaldiak gezurrak dira.

AZOKA

t

a n

g

o

r

r

i 7

LIBURUA d Izenburua: Naturaz gozatzeko

eskuliburua.

Itziar Irastorza TTARTTALO ARGITALETXEKO ARGITARATZAILEA

ÂŤNaturara hurbiltzeko gonbita da liburuaÂť

d Testua: Alice James

eta Emily Bone. d Ilustrazioak: Briony May Smith. d Itzulpena: Miren Arratibel. d Orrialde kopurua: 66 orrialde. d Argitaletxea: Ttarttalo.

Liburuak argi erakusten du natura leku aproposa dela askotariko jarduerak egiteko.

Bilbotarra da jaiotzez. Bere aita ere bertsolaria zen.

E G E G

Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi du.

E G

BeĂąat du izena bere semeak.

E G

66 urte dauzka.

E G

Ogibidez igeltseroa da.

E G

3.

Egia ala gezurra. Begiratu argazkia. Ezaguna egiten al zaizue? Esaldiek lagunduko dizuete asmatzen. Esaldi guztiak, baina, ez dira zuzenak. Zein dira egiazko

esaldiak? Eta nor da?

Gizakia naturaren parte da, eta bizirik irauteko errespetatu eta zaindu egin behar dugu. Izadia da, beraz, gure ingurua eta bizileku naturala. Aspaldian, gure ingurunetik urruntzen ari gara, bizimodu eta ohitura berriek baldintzatuta. Liburua naturara hurbiltzeko gonbita da; gure ingurua berraurkitu eta eskaintzen dizkigun hamaika esperientziaz gozatzeko eskuliburua.

Azken batean, proposamenen gida bat da, ezta? Liburuak natura hobeto ezagutzeko eta disfrutatzeko hainbat ariketa praktiko biltzen ditu; guztiak aire zabalean egiteko. Jarduerak gauzatzeko egin beharreko urratsak pausoz pauso azaltzen dira, testu samurren eta xehetasunez lagundutako marrazkien bidez.

deskubritu, animalien oinatzak aztertu, iglu bat eraiki...

Gauerako ekintzak ere badira. Gauaren magia deskubritzeko atal berezi bat jasotzen da. Irakurlea gaueko esploratzaile bihurtuko da: batetik, animaliak behatu eta haiek egiten dituzten hotsak bereizten ikasiko du, eta, bestetik, zeruari begiratuz, izarrak, planetak, konstelazioak, ilargia, izar iheskorrak... bilatu eta ezagutuko ditu.

Aholkuak edo kontuan hartu beharrekoak ere ematen dira.

Mendian, landan, basoan, itsasertzean, ibaiertzean, kanpalekuan, gauez edo egunez... Eremu horietan guztietan eguraldi baldintza ezberdinetan egin daitezkeen hainbat jarduera interesgarri atal bereizietan sailkatzen dira.

Hasieran, jarraibide orokor batzuk ematen dira. Horietako batzuk arriskurik hartu gabe ibiltzeko aholkuak dira, eta beste batzuk, ingurumena zaintzeko aintzat hartu beharreko arauak: tokian tokiko arauak kontuan hartu, animalien habitatak eta bizilekuak errespetatu, gauzak aurkitutako lekuan berriro utzi, hondakinak jaso...

Eguraldi txarra eginez gero ere bada aukerarik, beraz?

Modu argi batean adierazten da guztia.

Euria eta elurra ez dira eragozpen bat kanpoan ibiltzeko, animaliak, landareak eta bestelako izakiak eta gauzak behatzeko, ezta hainbat ekintza dibertigarri egiteko ere, hala nola ortzadarra ikusi, elurrak edo izotzak sortutako formak

Ezagutza liburu interesgarria eta praktikoa izateaz gain, oso itxura erakargarria du. Informazio zehatza eta argia, marrazki biziekin ilustratuta. Liburu atsegina familiarekin eta lagunekin konpartitzeko, eta, batez ere, kanpoaz gozatzeko.

Hainbat eremutan sailkatzen dira jarduerak, ezta?


GAZTETXOEN ASTEKARIA

m a n

berria

Koloretako irribarrea uskal Herrian badira euskararen artisauak; euskara lan tresna gisa erabiliz, euskara sustatu eta euskal kultura aberasten duten artista handiak: idazleak, marrazkilariak, bertsolariak, aktoreak, pailazoak, zinemagileak eta beste. Euskara dute hitza; euskara dute ekintza. Eurek sortutako euskarazko artelanekin gure barnean arrastoa uzten duten artisauak dira. Horietako bat izan da Juanba Berasategi marrazkilari eta zinemagile handia. Irrien Lagunak kluba sortu zenetik, bidelagun eta laguntzaile leiala. Joan den ostiralean, zorigaiztoko albiste batek ilundu zuen irrien lagunon egun alaia: Juanba Berasategi lagun mina hil egin zen. Koloretako malkotan hasi genuen eguna; baina Berasategirekin bizi izandakoak gogora-

E

Zinemira saria jaso zuen Berasategik, 2013ko Donostiako Zinemaldian. JON URBE / ARGAZKI PRESS

t

LARUNBATA, 2017KO MAIATZAREN 6A

a n

g

o

r

r

tzen hasi ginen, eta, pixkanaka-pixkanaka, ia konturatu gabe, irribarre goxo eta samur bat marraztu zitzaigun ezpainetan. Horixe baitzuen Juanba Berasategik beti klubeko lagunentzat: irribarre goxo bat. Irribarre goxoa, eta esku prestua. Euskal kultura maite zuen, eta elikatu zuen ibilbide profesional osoan, eta ekarpen oparoa egin dio euskal kulturgintzari: marrazki bizidunak direla, film luzeak direla, marrazkiak direla... Animazioko euskarazko zinema egiten aitzindaria izan zen. Irria aldizkarian ere hasieratik parte hartu zuen hainbat pertsonaiari bizia emanez: Martinber, Marikalanbre, Largabista, Patakon eta Ane Pirata. Eskertza hitzak baino ez ditugu Berasategi lagunarentzat: eskerrik asko, Juanba, egindako lan guztiarengatik. Orain, gure txanda da: zuk ereindako hazia lau haizeetara zabaltzea eta lan horretaz gozatzea. Ez dugu inoiz ahaztuko zure biboteak egiten zizkigun kilimak zure muxu goxoak jasotzean, ezta zure irribarre berezi eta koloretsu hori ere. Maite zaitugu, Juanba!

i


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.