Bertsolari - 104. aldizkaria

Page 1

104. ZENBAKIA | 2016 NEGUA | 8 EURO

KONTATUTAKOAK ETA

ISILDUTAKOAK


BERTS LARI BERTSOLARI… WWW.BERTSOLARI.EUS

EDITATZAILEA:

BERTSOZALEAK KULTUR ELKARTEA. Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 - ANDOAIN TEL.: 688 875 776 HELBIDE ELEKTRONIKOAK: koordinazioa@bertsolari.eus administrazioa@bertsolari.eus komunikazioa@bertsolari.eus ZUZENDARIAK: Beñat Zamalloa eta Antxoka Agirre ERREDAKZIO BATZORDEA: Amagoia Mujika, Jon Martin, Esti Esteibar, Alain Ulazia, Beñat Hach Embarek eta Xabi Paya. ADMINISTRAZIO BATZORDEA: Joxean Agirre, Xanti Jaka, Antxoka Agirre eta Zezilia Herrador ARGAZKIAK: Conny Beireuther, Ekaitz Filarmendi eta Andoni Lubaki DISEINUA, MAKETAZIOA ETA MARRAZKIAK: Txema Garzia Urbina EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Txiliku Aranguren eta Bea Zabalondo INPRIMATZAILEA: Gráficas Lizarra D.L.: SS 482/91

Euskara Zuzendaritza Nagusia Dirección General de Euskera


006>

078> •

010> FRANCOREN BILOBARI GUTUNA. IGOR ELORTZA ETA UNAI ITURRIAGAREKIN SOLASEAN. “KONTATU BARIK KONTATZEN DIREN ISTORIOEK SORTZEN DITUZTEN ZAURIAK DIRA SENDATU BEHAR DIRENAK” Testua: Amagoia Mujika / Argazkiak: Ekaitz Filarmendi •

038> BERTSOLARI. EUS/ZORTZIKO-HANDIA “Umorea” (Aratz Igarzaba) eta “Saio txar bat” (Oihana Iguaran)

XILABA 2016. SUSTRAI COLINA TXAPELDUNAREN BIDEA FINALEAN •

106> BERTSOLARI. EUS/ZORTZIKO-HANDIA “Txapelketatik kanpora” (Ane Labaka) eta “‘Amonek’ aspertu egiten naute…” (Ainhoa Agirreazaldegi) •

N E G U A

2 0 1 6

040> GABON, TXIRRITA. BAITA ZUEI ERE “Ostien eta muxuen” balazalak Testua eta argazkiak: Beñat Hach Embarek •

066> BERTSOLARITZAREN DOKTORE TESIAK Testua: Beñat Zamalloa / Argazkiak: Xenpelar Dokumentazio Zentroa •

KO ERKIA DITU ARDATZ 2016 TZ AN A ET A TZ RI LA SO RT BE riek rtza eta Unai Iturriaga bertsola Elo r Igo K. NE HO E AL N KE AZ dute Artedrama (Bizkaia), tzi ida na zla tze an a tun gu Francoren bilobari borategia purdi) eta Dejabu Panpin La Le Petit Théâtre de Pain (La rakastatsu dabil herriz herri. Ar a. ter ba in ek de tal rki tze (Gipuzkoa) an die arrizketa luze eta zabala egin Amagoia Mujika kazetariak elk o lanaren gainean. a Elortza eta Iturriagari egindak antzerkiari buruzko erreportaje ere iak tar ze ka rek ba Em ch Beñat Ha . rkiaren gaia bertsolari bat da tze an , ina ba , an su ka re Be . egin du tzaren Donostia 2016 Kultur Hiriburu ta irri Tx n, bo Ga en ter Le r Xabie oltzara, berrikuntzez betea. oh te du n ma era o rrir be n ita ba

Nafarroa Behereko Sustrai Colinak irabazi zuen Lapurdi, Zuberoa eta txapelerako bidean Bertsolari Txapelketa bigarrenez, eta txapeldunak Sustrai Colinaren final kantatutako bertso guztiak jaso dira ale honetarako. naren agurrera. Miren biribileko bertso guztiak, hasierako agurretik txapeldu ut Agirre doktore tesi bana Artetxe, Ainhoa Aizpurua, Oihana Iguaran eta Eña eta proiektuen nondik egiten ari dira bertsolaritzari lotuta, eta euren ikerk etaz gainera, ohiko norakoak ere biltzen dira ikerkuntzaren atalean. Horr ude. atalak eta webguneko blogarien ale finenak ere bada >


5


horrelako plaza batean horregaz etxera bueltatzea ez da plater gozoa. Tira, baneukan bigarren aukera bat sentsazio horri buelta emateko.

HEMEROTEKA Salbuespena 1894ko udazkenean Aña Etxegarai Debrua-k irabazi zuen Hazparneko Euskal Bestetako bertso-sariketa. L’ Avenir egunkariko kronista jaunak, ezusteko harrigarri hura azpimarratzen du: “Lehen sexu indartsuari soilik zegokion –bertsolaritzaren– generoa, baina, orain gain hartu dio sexu ahulak”. Emakumeak irabazi izana sorpresa, beraz, berriz. Ez baitzen lehen aldia hura. Mariana Hargainek irabazi zuen Kanboko sariketa 1888an. 1869an, Maria Luixa Erdozio izan zen garaile Saran –baita handik sei urtera ere–. D’Abbadie jaunak ezkontza eskaera jarri omen zien gaitzat azken horri eta Jatsuko zapatariari. Le Courrier de Bayonne-n aipatzen du Julien Vinson jaunak plaza irriz leherrarazi zutela. Gehitzen du, alta, ez zela ohikoa emazte bertsolariak kantuan aritzea. Sariketa berean, bi urte berantago, bostetik hiru bertsolari emazteak ziren. Bertsoa bertso denetik ari izan dira emazteak bertsotan. Eta beti egon dira boteremekanismoak plazara agertu ez edo plazatik desagertu

zitezen. Daitezen. Azpimarragarria ezbaita soilik mekanismo horiei aurre egin zieten emakumeak egon izana beti. Azpimarragarria, berez, emakume horiek ikusezin ala salbuespen bihurtu izana bera baita.• T

«Buruz burukorako nire izena entzun nuenean, bigarren aukera bat eman nion nire buruari» Agurrean esan nuen bezala, konpromiso handiak hartzen dituen jendea dagoenean, guri ere konpromiso txikiak hartzea tokatzen zaigu, eta horixe izan zen nire ekarpena Luhusoko atxiloketak aipatzean. Nik horrela bizi dut bertsogintza. Trankil topatu dugu txapela jantzi eta biharamunean Etxahun Lekue. Pozik txapelarekin eta pozik bera txapeldun ikusita hainbeste jende poztu dela sentituta. Saioa arraro hasi zenuen, lekua ezin topatu bezala.

Bai, egia da sentsazio arraroa izan nuela. Ez neukan urduritasun handiaren sentsaziorik, baina bai asmatu ezina, lotu ezina. Ariketa bat pasatzen zen asmatu barik; hurrena iristen zen eta berdin... horrela pasatu nuen lehen parte osoa. Ez dakit kontzentrazio kontua edo urduritasun kontua ote zen, baina zeozer bazen. Buruz burukorako kinielak askotarikoak ziren eta horietako askotan ez zen zure izenik agertzen. Nik ere nire kiniela egin nuen eta ez nuen nire burua hor ikusten. Xabat ikusi nuen beste guztion gainetik eta berari ere aipatu nion ez erlaxatzeko, beste ordu erdiko beharra izango zuela. Eta bigarrena ez neukan garbi, baina ez nuen pentsatzen ni izango nintzenik. Eta zure izena entzun zenuenean? Poztu nintzen, baina egia da sentsazio arraroa izaten dela zuk espero ez duzunean zure izena entzutea. Izan ere, espero ez baduzu esan nahi du beste kide batzuek zuk baino hobeto egin dutela sentitzen duzula. Baina nire izena entzun nuenean, nire buruari bigarren aukera bat eskaini nion. Ordura arte nire bertso mailatik nahiko urrun ibili nintzela sentitu nuen eta

Finala bukatutzat ematen duzu eta bat-batean, minutu pare batean, berriz kantuan txapelerako lehian. Psikologikoki ez da ariketa samurra, ezta? Ez da kontzienteki egiten duzun gauza bat, oso denbora tarte arina delako. Izena esaten dutenetik lehenengo gaia jartzera minutu bi pasatzen dira asko jota. Arnasa hartu nuen, ingurukoen animoak jaso nituen eta aurrera. Eta asko eskertzen diet, esana nielako nire finaleko lanak bukatu zirela uste nuela. Ez dakit zein izan zen faktorea, baina lortu nuen ordura arteko gorputzaldia aldatzea eta azken txanpan disfrutatzea. Buruz burukoan Etxahun zabura igo zen eta parkean jaun eta jabe aritu zen. Buruz burukoko hiru ariketetan gustura sentitu nintzen. Zortziko txikian, parkeko umeen gaia egunerokoan oso presente daukat, hurbilekoa dut eta uste dut biok dezente asmatu genuela. Seiko motzean ere gustura aritu nintzen. Aurretik justu entrenamenduan aritu ginen esaten seiko motzekoak oso gai bereziak izaten direla, oso txapelketari eta momentuari lotuak eta umorerako bidea ematen zutenak. Eta uste dut asmatu genuela. Egia esan, buruz burukoan ordura arte eman ez nuen hori ematea zegoen nire buruan.• T

«Baneukan gogoa azal berriak erakusteko jendeari» Xilaba “azala berrituta” hasi zuen Sustrai Colinak (Urruña, Lapurdi, 1982). Bertsokera “kontzienteagoa” josi du azken urteetan, eta bide hori indartzeko baliatu nahi du larunbateko finaleko saioak emandakoa. Nola ospatu zenuen? Finalaren ondoren etxera etorri nintzen. Hedabideei kasu egin, han zeuden lagunekin pixka bat egon... eta 23:30ean etxeratu nintzen. Orain dela hiru aste haur bat jaio da gurean, eta arratsaldea etxetik kanpo pasatzeak esan nahi du besteak egon behar duela harekin. Banuen gogoa beste bertsolariekin egoteko, baina oso nekatuta nengoen. Etxera etorri, eta berriketan egon ginen luze xamar. Horrela ospatu dut txapela. Nola hartu duzu txapela? Sentsazio goxoa da, esnatzea eta zeure burua ikustea egunkariko lehen orrian, txapela jantzita. Goxoa da, eta niri gero eta poz handiagoa ematen didana, konturatzea saioa ona egin nuela. Momentuan ez nintzen hain kontziente; oso kontzentratuta nengoelako bertsotik bertsorako bide horretan, eta ez niolako neure buruari erlaxazio segundo bat baimentzen. Etengabe nengoen hurrengo ariketarako reseteatzen, eta zer egin nezakeen, zer egin nahi nuen,

eta nola egin nahi nuen pentsatzen. Zurrunbilo horretan nengoen, nekeari eta tentsioari eusten. Pixkanaka ari naiz konturatzen zer izan zen utzi nuena, zer uzteko gelditu zitzaidana, nire helburuetatik zein distantziatara gelditu nintzen… Horrek ematen dit halako sentsazio asebete xamar bat. Txapela asko gozotzen du sentsazio horrek. Zer gorde duzu finaleko saiotik? Badakit hori esatea batzuei ez zaiela oso sinesgarria egiten, baina saioarekin gelditu naiz konforme. Txapela Ametsek [Arzallus] jantzi izan balu ere, sentsazio horrekin gustura egongo nintzateke. Jakina, txapelak ematen dizu poz bat, baina hori ere saiatzen naiz erlatibizatzen. Oso garbi dut larunbatean egin nuen saioa ez dela aldatzen txapela jantzi edo ez jantzi. Nire esku zegoena baloratu nahi dut, eta baloratzen dut. Txapela janztea ez zegoen nire esku bakarrik. Nik egin behar nuen saio on bat, epaileen eta publikoaren onarpena jaso behar nuen, besteek ere kantatzen dute... Sentsazio horiekin nabil. Gustura, eta gauzei lekua hartzen uzten. Ea larunbateko saioak ematen didan konfiantza gehiago, konplexu batzuk kentzen laguntzen didan, askatasun gehiago ematen didan bilaketa horretan segitzeko... Uste dut hori ari naizela xurgatzen txapeletik. Zuk aipatu zenuen “azal berria” hasierako agurrean, eta askotan aipatuko zizuten gero. Azken urteetan egin duzun bide bat da.

7 6


HEMEROTEKA Txapelketak zer eman dio honi? Batzuetan kontrakoa dirudien arren, ez da hasieratik erabat planifikatutako bide bat. Orain dela lau urteko Xilaba oso sentsazio eskasekin amaitu nuen, eta inflexio puntu baten aurrean gelditu nintzen. Orduan pentsatu nuen: “Bi aukera dauzkat: saiatzen naiz nahi dudan bertsolaria izaten, edo honek ez narama plazerera eta ez narama inora. Etapa bat bukatu da”. Uste dut lehenengo egon zela kontzientzia hartze eta erabakiak hartze hori: gauza hauek egin nahi ditut, hau ez dut egin nahi, halako bertsolaria izan nahi dut... Duela bi urteko txapelak lagundu zidan orain lau urteko arantza kentzen. Pisu bat kendu nuen gainetik, baina bidea ez dela bukatzen konturatu nintzen. Azken txapelketak eman dizu bidea segitzeko aukera. Jendeari azal berriak erakusteko gogoa nuen, zerbait ezberdina izan nintekeela erakustekoa. Gu ere ez gara beti berdin egoten, eta gu ere azal berritzen gara eguneroko gauzak gertatzen zaizkigun heinean. Eta, berdin, pelikulak ikusten ditugun heinean, musika entzuten dugun heinean, pertsona bezala hazten eta aldatzen goazen heinean… Azal berritzea finala baino lehen esaten nuenarekin lotzen nuen; nire bizitza momentu harekin bat zetorren bertsokera eta jarrera batekin. Ez nintzen esaten ari aita berri baten bizi momentuarekin lotu nahi nuenik nire bertsokera. 34 urteko pertsona baten afizioekin, plazerekin,

beldurrekin, penekin, zauriekin... bat datorren bertsokera eta jarrera erakutsi nahi nituen. Zentzu horretan sentitzen nuen neure burua azal berritze baten atarian, eta finala bazen azal berri eta ezberdin horiek erakusteko aukera bat. Horregatik iruditzen zait aurrekoa arantza bat kentzearen txapela izan zela; eta hau azal berritze baten txapela. Azal berritze horrek aldatu al du bertsoak zure bizitzan duen lekua? Begirada aldatu dit. Ez dakit bertsoak aldatu didan begirada ala begiradak aldatzen didan bertsoa. Zirkulu bat dela uste dut: gauzak modu batean egiten hasten zarean, inguruan ondorio bat dute gauza horiek, eta ondorio horiek eragina dute zuk gauzak egiteko duzun moduan. Lehen fijatzen ez nintzen gauza batzuetan fijatzen naiz orain, lehen garrantzirik ematen ez nien detaile batzuei garrantzia ematen diet, lehen gustatzen zitzaizkidan gauza batzuk ez zaizkit hainbeste gustatzen, eta lehen gustatzen ez zitzaizkidan batzuk orain gustatzen zaizkit. Eboluzio batean ikusten dut nire burua, eta etengabeko eboluzio horri nire bertsokera egokitu beharrean. Bide horretan, ez ditut deskonektatu nahi bertsokera eta nire ezaugarri eta gustatzen zaizkidanak.• T

2018tik aurrera ibiltaria izango da Bertso Eguna Bertsozaleentzat gorriz markatutako ekimena izan ohi da Bertso Eguna. 47 ediziotan Donostian egin da Bertso Eguna, Donostiako Udalarekin lankidetzan. Aurten, ordea, fase berri batean sartzea erabaki du Bertsozale Elkarteak, eta 2017an atseden hartuko du, urteotan jasotako laguntza eta eskuzabaltasuna eskertuta. 2018TIK AURRERA IBILTARIA 2017an atseden hartu ondoren, 2018an itzuliko da Bertso Eguna, erabat eraberrituta eta bertsolaritzaren eta bertsogintzaren beharretara egokituta. Hala, urtero Euskal Herriko herri batean egingo da, eta herrialdez herrialde eta herriz herri ibiltaria izango da ekitaldia. Dena den, data mantentzea erabaki da, eta urtarrileko azken asteburuan ospatuko da urtero. GARAI

DESBERDINETARA EGOKITU

DEN PROIEKTUA

Hau ez da Bertso Egunak ezagutu izan duen lehenengo eraberritzea, 47 edizio hauetan asko aldatu baita. Hasieran bertsolariak omentzen ziren Bertsolari Egunetan, baina 1995etik aurrera saio esperimental eta tematikoak lantzen hasi ziren. Donostian errotutako ekimena izanik, aurrerantzean ere bertsolaritzaz gozatzen jarraitzeko aukera izango dute bertsozaleek Donostian.•

T

Nikolas Segurola. bere hiru alderdi nagusiak bildu dituzte liburu batean Xabier Euzkitze bertsolari eta aurkezlea arduratu da ‘Nikolas Segurola. Fraide, artzain eta bertsolari’ liburua koordinatzeaz; hark idatzi du berstolaritzari buruzko atala; Iñaki Beristainek fraide jarduerari buruzkoa; eta Eduardo Urartek artzainari dagokiona. Nikolas Segurolaren pertsonak “hiru alderdi bizi izan ditu”, Xabier Euzkitze bertsolari eta telebista aurkezleak gaur goizean Donostian egindako aurkezpenean nabarmendu duenez. Fraide frantziskotarra da Segurola; artzaina ere bada, eta baita bertsozale eta bertsolaria ere. “Jarduera horietan harreman asko egin ditu bere bizitzan. Ez fraideen artean bakarrik, baita artzainen eta bertsolarien artean ere. Denek maite dugu, eta horrek ulerrarazten du gaur aurkezten dugun Nikolas Segurola, fraide, artzain eta bertsolariliburu hau”. Edizio Frantziskotarrak argitaletxeak plazaratu du; 216 orrialde ditu, eta 20 euroan izango da salgai.

Nikolas Segurola Matxinbentan (Gipuzkoa) jaio zen, 1939ko martxoaren 27an. Umetan Arantzazura (Oñati, Gipuzkoa) ikastera joan, eta, osasun ahularen erruz, etxera itzuli behar izan zuen. “Arantzazurako joera oso barruan itsatsia” zeukan, ordea, Iñaki Beristain adiskide frantsikotarrak adierazi zuenez, “eta anaia laiko izateko itzuli zen berriro mutil gazte zelarik”. Harrezkero, bere bizitza osoa frantziskotar bezala egin du, eta gehiena Arantzazun. Zarautzen nobiziotza eginda berehala Arantzazura joan eta Gomiztegi, fraideek erositako baserria, izan zuen bere lehenengo bizitoki eta lantoki. “Gaur egun ere hortxe jarraitzen du bizitzen. Hasieran, bospasei fraide ziren han bizi izaten zirenak. Egun, bakarrik bizi da Gomiztegin, otoitzerako eta jatorduetarako Arantzazura joaten bada ere”. Beristainen iritzian “herrikoa eta herrikoia” da Sagurola, “oso fina eta sentibera, gizatasun handikoa, naturaren maitalea eta sufritzen dutenekin dagoena”. Gomiztegin gisa askotako lanak egin ditu, baina Segurolaren “maitasunik eta zaletasunik handiena, dudarik gabe, artaldea izan da”. Eduardo Urarte albaitari arabarra urte askoan ibili da Gomiztegin Segurolak egindako lana jarraitzen. Haren ustetan, “artzaintzak Euskal Herrian egin duen aurrerapen ugari ez dira ulertzekoak Nikolas gabe, artzaintzarekiko ardura handiak batzorde askotan lan egitera eraman izan du”. Artzain askok eduki izan du,

eta dauka oraindik ere, Segurola maisutzat. Bertsoarekiko zaletasuna ere txiki-txikitatik dakar, Matxinbentako Largarate baserritik bertatik. Xabier Euzkitzek azaldu duenez, batez ere hiru azpeitiar izan ditu bertsolari gertukoenak: Joxe Lizaso, Joxe Agirre eta Imanol Lazkano. “Geroztik, beste bertsolari gehienekin izan du harreman estua, sarri ibili baita gaiak jartzen herriz herri eta auzoz auzo”. Gaztetan hainbat txapelketatan ere parte hartu zuen bertsolari modura, eta epaile lanetan ere aritu izan da. “1986ko Euskal Herriko Txapelketa hausturarena izan zen. Euskaltzaindiak antolatzeari utzi eta sortu berri zen Bertsolarien Elkarteak antolatu baitzuen. Behar zen pertsona bat egingo zuena zubilana, eta Nikolas zen horretarako egokia”, Euzkitzek gogoratu duenez. Baina, batez ere, etxerako egin ditu bertsoak Segurolak. Arantzazuko fraide bakoitzaren urtebetetze-egunean urtero egiten ditu bertsoak, “zorion emanez eta tarteka ziriak sartuz”. Segurola bera goizeko aurkezpenean egon da eta esan du “lotsarekin eta pozarekin” jaso duela liburua, eta gogoko dituen pare bat bertso kantatu ditu.•

9 8



12

13


A

RTEDRAMA, LE PETIT THEATRE DE PAIN ETA DEJABU PANPIN LABORATEGIA ANTZERKI TALDEEK SORTUTAKO AZKEN AN TZEZLANAK, Francoren bilobari gutuna izenekoak, Euskal Herriaren iragan traumatikoa du ardatz, baina egungo Euskal Herriaren minetan eta ezinetan jartzen du begiratua.

2010. urtean Errautsak antzezlanarekin abiatu zuten aipatu hiru antzerki taldeek elkarlana, helburu berdinen bueltan indarrak batuz; Euskal teatroa egitea, euskaraz eta euskalki desberdinetan, mugak gaindituz, zazpi herrialdeetako aktoreekin, tematika propioak landuz, zerotik hasitako antzezlanak sortuz… Errautsak Ximun Fuchsek zuzendu zuen, eta antzezlaneko hitzak Igor Elortzak eta Unai Iturriagak idatzi zituzten. Eta oraingoan, berdin. Duela urte eta erdi inguru etorri zitzaien Fuchs Elortza eta Iturriagari oinarrizko ideia batzuk besapean hartuta. Gidoia idazteko modua oso bizia izan da. Aktoreek sei bat egonaldi egin dituzte, bakoitza astebete ingurukoa, Euskal Herriko hainbat antzokitan. Egoerak proposatu, egoera horien baitan inprobisatu eta inprobisazio horietatik jasotakotik idatzi dute Elortzak eta Iturriagak gidoia. “Horregatik jartzen du Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin idatzia, elkarlan bat izan delako”, zehaztu dute bertsolariek.

Ximun Fuchsek bazituen oinarrizko ideia batzuk zuengana hurbildu zenean, bazekien zeri buruz idatzi nahi zuen. Hasiera-hasieratik garbi egon zen espazioa. Antzezlana ospitale batean gertatuko zen, ospitale prekario batean, gaur egun Europan osasungintzan gertatzen ari diren murrizketak kontuan izanda. UNAI ITURRIAGA:

Antzezlanaren abiapuntuan Ximunen familiako istorio batzuk daude. Bere bi aitonek gerraren ondorioak modu basatian jasan zituzten. Bat judu alemana zen, Frantziara ihes egin zuen, baina bere familia guztiak Auschwitzen bukatu zuen, juduak zirelako. Beste aitona euskaldun peto-petoa zen, eta nazien aurka gerrara

14

15


Bere familiaren istorioak abiapuntu hartuta, bi liburu edo teoria ere ekarri ditu Ximunek lan honetara. Batetik, Günther Anders filosofo judu alemanak 1964an idatzi zuen Gu, Eichmannen seme-alabak liburua. Gutun filosofiko bat da, Eichmannen semeari zuzendutakoa. Eichmann deportazioaren antolatzailea zen, milioika erahilketaren antolatzailea, bere burua funtzionario xumetzat bazuen ere. Bere kontrako auzia egin zenean ere argudio horixe erabili zuen, “ni langile xume bat baino ez nintzen”.

16

eta kolektiboki tratatu behar direla”.

Iturriaga: “Zadgek esaten du arazo psikologiko guztiak ez direla indibidualak, batzuk kolektiboak direla

joateko muga pasa zuen, bizikletaz. ‘Beste aldean’ ere euskaraz ari zirela ohartuta guardia zibil bati galdetu zion geltokia non zegoen, baina euskaraz. Kontzentrazio eremu batera eraman zuten eta hilabeteak pasatu zituen han, euskalduna zelako.

Andersek gutuna idatzi zion semeari, bere aitaren biktima bezala. Hartan esaten dio ez duela bere izenagatik inor epaitu nahi, bere aitak egin zuen bezala. Eta eskatzen dio aitarengandik aldentzea eta borrokan sartzea, basakeriaren kontrako borrokan. Antzezlan honetan Eichmanni beharrean Francoren bilobari idatzi diogu gutuna. Beste erreferentzia garrantzitsua Nathalie Zadge etno-psikiatrarena da. Giza-taldeen ibilbidea aztertzen du eta Zadgek dio trauma kolektiboak modu kolektiboan tratatu behar direla. Etno-psikiatrak genozidioen biktimen seme-alaben ametsak ikertu zituen eta ohartu zen haiek ere beren gurasoek garatutako beldur eta sindrome berak garatzen zituztela. Zadgek esaten du arazo psikologiko guztiak ez direla indibidualak, batzuk kolektiboak direla eta kolektiboki tratatu behar direla. Erreferentzia horietatik guztietatik paralelismo bat egiten du Ximunek: Nazismoak auzia izan du, bai Jerusalemen eta bai Nurenbergen. Frankismoak ez, eta gure zauriek eta gure traumek hor ja-

DURANGOKO UDALA BERTSOLARITZA HAUSPOTZEN www.durango-udala.net www.durango-euskaraz.net

17


18

19


20

Elortza: “Bi ideia baino ez ziren. Bata, Frankismoak ez zuela epaiketarik izan eta, bestea, trauma kolektiboak modu kolektiboan tratatu behar direla”.

Bi ideia baino ez ziren. Bata, Frankismoak ez zuela epaiketarik izan eta, bestea, trauma kolektiboak modu kolektiboan tratatu behar direla. Eta galdera zen; baina, orduan, zein izango da ideia nagusia? Frankismoari epaiketa sinbolikoa egitea edo Frankismoak euskaldunongan, gaur egun oraindik bizi garen euskaldunongan, eduki duen eta daukan eragin, min, samin eta amesgaiztoen sendabide bat egitea? Antzezlanak bietatik dauka, baina bigarrenerantza jo dugu gehiago. Beharbada ez hainbeste traman, baina bai antzezlaneko gai moduan, proposatu beharreko galdera moduan. IGOR ELORTZA:

Iturriaga: “Gure zauriek eta gure traumek hor jarraitzen dute. Sendatzen ez badira, hurrengoei pasatuko dizkiegu”.

rraitzen dute. Sendatzen ez badira, hurrengoei pasatuko dizkiegu. Hori zen oinarria, lehendabiziko ideia.

Frankismoak zer trauma, min, ametsgaizto pizten ditu zuengan? Nahiz eta inoiz serioski horretan pentsatzen jarri ez zaren, gauza batzuen erantzuna edo oinarri teorikoa topatzen duzu. Gure umezaroa oraindino garai hori zen, 1974koa naiz ni. Eta ordukoa ez zen mundu hau. Gu ikastolako umeak gara; ikastola nola sortu zen, zein mailatako proiektu komunitarioa zen, auzolana… hori guztia oso presente egon da beti. Gu baserritarren semeak gara, Durangon hazi gara eta gure etxean beti esan izan da Durango karlisten herria zela. Gure etxean, esaterako, gurasoek beti oso garbi esan dute ez zirela durangarrak. Gurasoek kontatzen dute garai hartan Durangon hiru familia zeudela euskaraz hitz egiten zutenak, ez gehiago. Guk ez dugu diktaduraren garaia bizi gure azalean, baina oso presente izan dugu gure egunerokoan. UNAI ITURRIAGA:

Zadgen ildotik erantzunez, nire bi aititek bizi izan zuten gerra. Gure aitite batek –nahiz eta askoren aukera ezer ez kontatzea izan den–, asko hitz egiten zidan umezaroko eta gaztaroko kontuez, eta baita gerraz ere. Ni umetan desiatzen egoten nintzen gaixotzeko, aitite etortzeko ni zaintzera, bere kontuak kontatzen IGOR ELORTZA:

21


22

23


Gauza zuzenagoak aipatuz, guk, umeak ginela, bagenekien Gernika bonbardatu zutela, baina Durangoko bonbardaketaz ezer gutxi genekien. 50. urteurrena izan zenean, artean gu umeak ginela, Gerediaga elkarteak erakusketa bat antolatu zuen, baina Durangon apenas gogoratzen zen ezer bonbardaketa hartaz. 65. urteurrena iritsi zenean, Berbaro, Gerediaga eta Kriskitiña hasi ginen bonbardaketa hori gogora ekartzen, bizi zirenak omentzen… Aurretik ez Udalak ez beste inork ez zuen ezer egin. Apurka-apurka, horrek beste presentzia bat hartu du, baina kostata. Gehiago arakatuz, hor dago gaur egun oraindino euskarak berak daukan estigmatizazioa eta gutxiespena, dela interesatuki bortxarekin lotzen delako edota dela PSOEren azken kanpainaren harira. Zenbateraino ez dira edo badira orduko haren eraginez? Zenbatuta

24

Elortza: “Guk, umeak ginela, bagenekien Gernika bonbardatu zutela, baina Durangoko bonbardaketaz ezer gutxi genekien”.

zizkidalako. Kirikiñoko bataloian egon zen, Kalamua, Intxorta, Gernika bondardatzen ikusi zuen… Beste aitite, berriz, Bilbo eta Zalla inguruan ibili zen gerran, eta duela gutxi arte ez dut jakin. Etxe askotan gertatu da hori. Batzuek kontatu egin dute. Besteek, batere ez. Eta beste batzuek erdia kontatu dute. Horiek dira sendatu behar diren zauriak. Kontatu barik kontatzen diren istorioek sortzen dituzten zauriak.

ote ditugu Frankismoaren zauri horiek denak? Ebidentea da oraindino daukan eragina. Eta eragin horren aurrean nola erreakzionatu izan dugun euskaldunok. Hori guztia hor dago.

Azken urteotan lan handia egiten ari da memoria historikoa osatzen. Eta nabarmen geratzen ari da isiltasuna zein luzea eta itxia izan den. Nolako tribua egin gaitu isiltasun horrek? Hau etorri baino lehenagotik, Durango 1936 elkartearentzat lan bat egiten ari naiz juxtu. Beraz, hornituta nago azalpenez. Laurogei elkarrizketa ikusi ditut eta kasu gehienetan kristorenak eta bi pasatakoen seme-alabek oso gutxi jakin dute horri buruz, edota kanpotik jakin dute. Beldurra. Ahal dela inork ez du nahi bere seme-alabek berak sufritutakoa pasatzea. Hori da arrazoi bat. Ostera badaude beste pare bat elkarrizketa argi eta garbi ikusten dena zelan eragin duen gugan horrek guztiak. Ezingo litzateke aztertu ezta ETA bera ere ez, hori guztia barik. Gure erantzuna zelakoa izan den… UNAI ITURRIAGA:

25


26

27


“Ez ibili lehengo hezurrekin” eta horrelakoak esaten dira. Oraindino gauza asko kontatu eta entzun behar dira. Krimen asko daude isilik. Dena harrapatzen duen sare bat da frankismoa; hor dago umiliazio pertsonala, kolektiboa, ondasunen eta enpresen lapurreta… Maite zituzten pertsonak kendu zizkieten, beren negozioak itxi zizkieten, etxeak kendu zizkieten. Era horretara esan nahi zietena zera da: ‘Bizirik zaude nik nahi dudalako’.

28

Elortza: “Altxamendu faxistak irabazi egin zuen eta nazismoak galdu egin zuen. Alde nabarmenena hori da”.

Isiltasuna, gainera, ez da bakarrik etxeetan eman. Zergatik egon dira erakundeak isilik hainbeste urtean? Ni elkarrizketa horiek ikusten ari naiz eta jende horren izenak agertzen dira. Zer gertatu daiteke izen horiek argitaratzen badira?

Iturriaga: “Isiltasuna, gainera, ez da bakarrik etxeetan eman. Zergatik egon dira erakundeak isilik hainbeste urtean?”.

Era berean, ikusi beharko da isiltasun horrek eta orain isiltasuna hausteak nola eragingo digun. Nola eragin dezakeen deskubritzea zure gurasoak zapalduak izan direla edo zapaltzaileak izan direla. Itzelezko eragina izango du, seguru. Ximunek esaten du hemen ez dela Nurembergik izan eta horrek ez du permititu jendea osasuntsu bizitzea. Hori hor dago.

Hori guztia hor dago eta derrigorrez buelta eman behar diogu. Bestela, ezer jakingo ez duten hurrengo belaunaldiek –berentzat Franco izango da guretzat Karlistadak izan direna– horren guztiaren eragina izango dute. Alde batetik denbora asko pasa da, lekuko asko hil egin direlako dagoeneko. Baina beste aldetik, historiaren ikuspuntutik, artean ez da denbora pasa. I G O R E L O R T Z A : Ximunek beti aipatzen duen adibidea hor dago. Joan den urtean, lizeo bateko irakasle batek galdetu zion ikasle bati: “T’es con ou t’es basque?”. Tontoa zara ala euskalduna zara? Eta klaseak irri egin zuen. Ximunek pentsatzen du onartezina litzakeela irakasle horrek “tontoa zara ala judua zara?” esatea. Batzuk horrelakoak nolako inpunitatearekin esaten dituzten eta besteek nolako normaltasunez onartzen ditugun, hoztasun pixka batekin begiratuta, harritzekoa eta asaldatzekoa da.

Altsasun guardia zibilarekin izandako iskanbilen harira, Francisco Marhuendak honako txioa sareratu zuen duela aste batzuk: “Es gente que tiene odio injustificado a España. Injustificado porque si algo trató bien Franco, fue Navarra”. Alegia, justifikatu gabeko gorrotoa diotela Espainiari, Francok Nafarroa ondo tratatu zuelako. Milaka nafar hil zituen gizon bati buruz hori esan du orain eta ez da ezer pasa. Gaur egun Alemanian kazetari batek nazismoari buruz gauza bera esango balu, epaitua izango litzateke.

Batzuen inpunitatea eta besteen onartzeko gaitasuna. Tribuak azala gogortuta dauka. Horretan parte handia dauka gerra zibila edo anaien arteko gerra izan zela saldu izan digutela. Altxamendu faxista bat izan zen, euskaldunak bi aldeetan egon ziren, baina horrek ez du esan nahi anaien arteko gerra bat izan zenik. UNAI ITURRIAGA:

Eta bada beste alde nabarmen bat; altxamendu faxista horrek irabazi egin zuen eta nazismoak galdu egin zuen. Alde nabarmenena hori da. IGOR ELORTZA :

Bai, zalantzarik gabe. Hori ezinbestekoa izan da isiltasun hau mantentzeko, motibo asko direla eta; konplizitatez, beldurrez, lotsaz… antzerkian agertzen dira horietako batzuk. Horrek guztiak osatu gaitu. UNAI ITURRIAGA:

29


Nola jasotzen du hori guztia antzezlanak? Badaude umorerako tarteak eta badaude tarte gogorragoak. Gaiarekiko hurbiltasunak eta norberaren nortasunak, hala ere, zeresan handia izaten du horrelako gai bat umoretik hartzeko orduan.

IGOR ELORTZA :

Antzezlana nahiko korala da, pertsonaia dezente daude. Pertsonaia nagusi batzuek daramate haria eta horren inguruan mugitzen dira gainontzekoak. Baina metafora horiek etengabe erabiltzen ditugu. Sokadantza moduko bat da. Hainbat pertsonaia daude eta bakoitzak iraganarekin bere loturak dauzka, gai zehatzekin lotzen direnak: Hizkuntza, amaren besoetatik kendutako jaioberria, gerrak banatu dituen elkar maitatu duten bi emakume… erietxe horretan hainbat egoera agertzen joaten dira. Istorioa gaur egun gertatzen da, baina iraganari lotuta dago. Pertsonaia bakoitzak bere eroa bizi du, bakoitzak bere trauma dauka, baina trauma kolektiboa da. Trauma beraren biografia partikularrak dira.

Elortza: “Sokadantza moduko bat da. Hainbat pertsonaia daude eta bakoitzak iraganarekin bere loturak dauzka, gai zehatzekin lotzen direnak”.

Geroago aztertu beharko da, beste denbora batean, beste bortxa batzuen aurrean izan dugun jarrera horrek baldintzatu ote duen. Erasotzen denaren arabera jarrera bat edo bestea izan ote den. Agian mendekua izan da. Baina isiltasun hori hor dago eta normalean jendeak isilik segitzen du. Duela 50 urte herriko nagusiak zirenek herriko nagusi izaten segitzen baitute orain. Hori da kontua. Hainbeste aipatzen den trantsizioa ez da fundamentuzkoa izan eta horrek estaltzen du guztia. Errukia eta kristautasuna ere hor daude, ikusi besterik ez dago jende horrek guztiak zein eliza klase jan duen. Onartu egin dute eta oso gutxi dira hainbeste urte eta gero jarrera tinkoa mantentzen dutenak; “ni ez noa zuri etxea kentzera, baina jakin ezazu etxe hori nire aititerena zela” esaten dutenak, adibidez. Indartsua izan behar da jarrera horretan irauteko.

Erietxeetan denak gara benetakoagoak eta berdinagoak, ezta? Egia da ospitale bat sekulako kontainerra dela zentzu horretan, jende oso desberdina elkartzen duena. Gainera, eta topiko bat den arren, ospitalean elkartzen dira bizitzaren bi muturrak, jaiotza eta heriotza. Toki aproposa zen istorio hori kontatzeko.

UNAI ITURRIAGA:

30

31


32

33


Horrez gain, egungo krisia eta murrizketak hor daude, eta ospitaleak dauden bezala daude. Gizarte bezala nola tratatzen ditugu gure eritasunak? Hori guztia kontatzeko aukera ematen du ospitaleak. Gainera, aipatu ditugun beste metafora batzuk tratatzeko aukera ere ematen du. Zeintzuk dira gure herriaren traumak? Sendatu dira edo ez dira sendatu?

IGOR ELORTZA:

Antzezlanak ba al du zeozer bertsotik? Bertso batzuk badaude, kantu zaharrak. Hortik aparte, antzezlanak bertsotik eduki dezake ezer ez eta dena. Gugana etorri izanaren arrazoietako bat izan da, euren ikuspegitik, euskal antzerkia testuan oso oinarritua izan dela. Garrantzi handia ematen diote, gainera, horrela izateari eta horregatik jo dute gugana. Horregatik diot bertsoarekin lotura hori izan dezakeela; dena edo batere ez. Zenbateraino igartzen den testuetan bertsolariak garela? Teoria desberdinak osa daitezke, baina egin dugun lana bertsogintzaren oso desberdina da. IGOR ELORTZA:

Gure jarduna oso-oso desberdina da. Bertsotan ari garenean, gu ez goaz obra berdinarekin AbadiĂąora edo Gasteiza. Gu AbadiĂąora edo Gasteiza goaz, eta ez dugu berdin kantatzen, hasi euskalkitik eta segi beste guztiarekin. Gure jarduna, gainera, hasi eta amaitu egiten da, momentuan, eta inguruko baldintzek eragin handia daukate.

UNAI ITURRIAGA:

Antzerkian, berriz, hausnarketarako tarte handiagoa dago aurretik. Behintzat guk ikusi dugun antzerki mota honetan. Gure bertso jarduna oso tokian tokikoa eta unean unekoa da. Beharbada, kasu batzuetan larregi komunikabideek ipinitako agendaren mendeko ere bai. Horrek ere baditu bere makurrak. Egia da bertsolaritzak azken urteotan gaur egun eta hemen bizi den jendearen kezkak agertzen dituela, eta Ximunek antzezlan honekin hori egin nahi du; tabuak hautsi eta eztabaida sortu.

IGOR ELORTZA:

Antzerkia eta bertsoa taula gainean eta oinarrizko baliabideekin janzten dira. Ez daukate asko espektakulutik eta entretenitu baino gehiago egin nahi dute. Horretan antzik izan dezakete?

34

35


Lana banatu dugu, bakoitzak pertsonaia batzuk hartu ditu eta, uneren batean, bakoitza bere etxeko bakardadean aritu da lanean. Baina, gero, egoerak trukatu ditugu, pertsonaiak gurutzatu ditugu, egoerak partekatu… Eta biok batera aritzeaz gain, lantalde guztiarekin ere egon gara, aktoreek egin dituzten egonaldietan. Eta, noski, baita Ximunekin ere.

IGOR ELORTZA :

Egia da ohituta gaudela elkarrekin lan egitera. Ondo ezagutzen dugu elkar eta, neurri batean, inkontzienteki uzten diogu batak besteari bere espazioa. Hori ez da zaila. Baina hori guztia aparte, aktoreek bezala, guk ere oso garbi izan dugu uneoro azken erabakiak Ximunek hartzen dituela. Desberdina da, hala ere, gu biok taulan elkarrekin aritzea –neurri batean, bakoitza berea defendatzen–, edo antzezlan baten gidoia elkarrekin osatzen aritzea.

UNAI ITURRIAGA:

Prozesua luzea da, piezak pixkanaka-pixkanaka joaten dira enkajatzen, antzerki taldeek beren metodologia propioa daukate, idazten dituzun testuak ez dakizu azkenean erabiliko ote diren, entseguetan sortutako testuak –zuk sortu ez dituzunak– zureak balira bezala hartzen dituzu… prozesu osoan engranaje baten parte sentitzen zara, lantalde baten parte. Horrek gure lana errazten du. Badakigu nora goazen eta badakigu nork agintzen duen.

36

Iturriaga: “Batzuetan, zuk prestatu duzun testua aktoreak erabat desberdin interpretatzen du. Batzuetan, jendeak barre egitea espero duzun tokian, negar egiten du. Eta alderantziz”.

Ohituta zaudete elkarrekin aritzera. Nola izan da oraingoan elkarlan hori?

Elortza: “Ondo ezagutzen dugu elkar eta, neurri batean, inkontzienteki uzten diogu batak besteari bere espazioa”.

Akaso bai. Baina taula gaineko jardun gehienekin esan daiteke hori, nahiz eta beste batzuetan espektakulura jotzen den, eta entretenimendura. Nik badaukat azkenaldian kezka bertsolaritzan entretenimendura gehiegi jotzen ote den. Gauza horiek ziklikoak izaten dira. Akaso garai oso saturatuak eta ideologikoak bizi izan ditugulako izango da, baina, aspaldian, askotan esaten dut halako hustasun moduko bat sumatzen dudala tematikan. Gauza orokorra da, gizartean pasatzen ari dena, elementu oso garrantzitsuak kendu direlako joko taulatik, eta noraeza sumatzen dut. Akaso nire sentsazioa baino ez da. Baina asko eskertzen dut Ximun eta bere taldearen jarrera, irmotasuna, zer nahi duten garbi izatea… Antzezlana ez da sortu merkatuak eskatzen duelako. Gerraren 80. urteurrena suertatu da, baina antzezlana beraien beharretatik sortu da. UNAI ITURRIAGA:

Batzuetan, zuk prestatu duzun testua aktoreak erabat desberdin interpretatzen du. Batzuetan, jendeak barre egitea espero duzun tokian, negar egiten du. Eta alderantziz. Horren kontziente izan behar zara. Zure egoari gasa kendu eta taldean lan egin. Baina, beste alde batetik, lasaigarria ere bada taldean aritzea. Mikro baten aurrean bertsotan ari zarenean han osatu behar duzu obra hori. Erabat desberdina da. Alde horretatik, oso ederra izan da antzezlana osatzen nola joan den ikustea. Egoaren aldetik, eskola oso ona da.

“Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna”. Eta Carmen Martinez Bordiuk betetzen du erietxeko egongelan dagoen bihotzeko aldizkariaren azala. Horretatik ere badu gure tribuak. Unai Iturriaga: Herri bakoitzak bere drogak dauzka eta ez gara konturatzen gauza batzuk gainetik kendu ezean ezingo dugula aurrera egin herri bezala modu osasuntsuan. Batzuetan jendeak uste du aukera bat dela: erosi edo ez erosi aldizkari hori. Baina ez da aukera bat. Horrek, hala ere, baditu bere aldagarriak. Batzuek aldizkari mota horiek erosten dituzte, baina bada beste zaletasun mota bat gure artean oso zabaldua: Tertulia megafatxak entzuteko zaletasuna. Jende askok entzuten ditu tertulia horiek irratiz edo ikusten ditu telebistaz. Carmen Martinez Bordiu hor dago, baina beste zaletasun hori ere hor dago. Nik askotan pentsatzen dut: zein behar klase dauka ni bezalako jendeak 13 TV ikusteko? Hor ere badago zer hausnartu. • IGOR ELORTZA:

37


BLOGETATIK BERTSOLARI.EUS/ZORTZIKO-HANDIA

UMOREA

ARATZ IGARZABAL 2016-12-06

Gaur eguneko gizarte honetan nabarmena da gero eta umore gutxiago sortzen edo sumatzen dela. Biharrari edo etorkizunari begira bizi gara, eta umoreari sarri ateak ixten dizkiogu. Hala ere umorea sendagai oso ona da eta etorkizunari aurre egiteko tresna garrantzitsua. Esango nuke horretan zortekoak garela bertsolaritzan gabiltzanak, inguru oso umore zalea baitugu. Ume-umetatik izan dut zaharragoekin egon eta beraiekin hitz egiteko aukera eta gogoa. Horregatik ere adarra jotzen didate ingurukoek, azkar zahartuko naizela eta horrelakoak esaten dizkidate. Gehiegi luzatu gabe Gabirian zaharrei entzun eta gazteek eginak eta esanak kontatuko ditut, denak ezin direnez kontatu eta kontatzen hasiz gero liburu bat egiteko lain badaudelako hiru bat kontatu eta nahikoa izango dugu. Lehenengoa koadrilako bati pasatakoa da. Abuztua eta etxean bakarrik zen gaztea, gurasoak oporretara joanda eta. Joan da mutila Zegamako jaietara eta nahikoa zuku edan eta gero etxera etorri ere bai taxian. Baina, tripa huts xamarrik izan nonbait eta arrautza pare bat jateko gogoa sartu zaio, baina arrautzarik ez betiko lekuan. Joanda oilate-

38

gira eta oiloa kotan, jo du ostikoz oilo hori eta arrautzak hartu eskutan eta sukaldera. Ederki gogoratu zen oilategian zergatik ez zion uzten oiloak arrautzak hartzen uzten. Bigarrena gure etxean entzundakoa da, Xerapin izeneko artista bat ba omen zen Gabirian, umorearen maisu. Behin tabernan eztabaidan ari omen ziren ia ganadurik onena zein zen. Batek behia esaten omen zuen, besteak ardia.. eta horrela ari zirela Xerapinek esan omen zuen: — Zeate ixilik, ardie ta behie ta kristok. Onena konejue dek, motellek. — Konejue? –aldameneko batek erdi zeharka erantzun. — Bai moteill, gosek daonen ez dik ba bate horroik eitten! Konejue dek onena dudaipe.Xerapinek erantzuna azkar eta argi. Hirugarren istorioa ere Xerapinena da. Orduan ere tabernako eztabaida, nola ez. Hala ari omen ziren gizona gora eta gizona behera. Esan behar da Xerapin mutil zaharra zela baina ondoan izango zuen ezkonduren bat eta hala galdetu omen zion ezkondu horri. — Aizak, noiz egiten dek bat gizon?– Xerapinek. — Noiz egingo dek ba? Ezkontzen denean egiten dek gizon.- ezkonduak erantzun. — Hi ez hintzen ba egin.- erantzun xerapinek. Kontatzen segituz gero lehen esan bezala liburu bat betetzeko adina izango genuke eta hurrengoan kontatzeko ere zer edo zer beharko dugunez honainokoarekin nahikoa izango dugu. Baina badakizue, izan umoretsu eta egin umorea!! Bizitza bakarra da eta!•

arren sumatzea ezin duzula bertso onik josi, hain da zaila egonezin hori ez transmititzea gero kantuan.

SAIO TXAR BAT

OIHANA IGUARAN 2016-12-12

Inork ez du bertso txarrik bota nahi; are gutxiago jendaurrean. Porrota, frakasoa, ze zailak diren gure ilusioekin ezkontzen. Noizbait libratuko al gara oholtzan gai baten aurrean “zurian” geratzeko beldurretik? Bertsolari txapeldunek ere lortzen ote dute kezka hori gainditzea? Eta ez al da itzal hori atzean izanik ere oholtzara igotzea gainditzeko modu bat? Bat-bateko bertsoa arriskatzea da. Azpian lurrik aurkituko ote duzun jakin gabe jauzi egitea. Salto egiten duenak badaki eror daitekeela eta entrenatuko du zutik erortzeko; baina bertso eskolatik plaza eskarmentaturaino, beti dago arrisku hori. Esango nuke gainera, adrenalina horrek bultzatzen gaituela salto egitera. Hala ere, izaten dira egunak pauso motela daramazunak, bertsoaren esaldi sinpleenean mihia trabatzen zaizunak edo errima onenak hautatu arren esatean nahasten dituzunak. Nik izaten ditut behintzat (eta nire buruari kontatzen diodan –akaso- gezur bat da onenek ere badituztela). Hain da garratza jendaurrean ahaleginean aritu

Churchillek zioen, arrakasta dela porrot batetik hurrengora joatea ilusiorik galdu gabe. Bertso eskolatik ikasi genuen hori eta gaur, bukatu gabe utzi ditugun bertso guztiengatik dakigu bat-batean bat osatzen. Hala ere, jendaurrera irtetean denok nahi dugu zein ondo egin dezakegun ikus dadin eta ez da erraza askotan. Uste duzunean segurtasun minimo bat lortu duzula eta konfiantza duzunean edozein saio aterako duzula, heltzen zara bertso eskolako lehen eguneko ezintasun sentsazio hori jasatera. Eta jendeari hain txarra iruditu ez arren zuk sentipen makal hori eramango duzu zurekin etxera, bideko bihurgune bakoitzean errepasatuko dituzu gaizki egindakoak… erremediorik gabe hortzak estutuz. Zein garen onberak besteen akatsekin eta ze jasangaitz egiten zaizkigun gureak… ni ere hobeto haserretzen naiz nire buruarekin, gehiago exijitzen diot beste inori baino. Hala behar duela uste dut gainera, zigorkatzean erori gabe bada. Kontua da, orain lehen baino saio gehiago ditudala eta horri esker, gutxiago irauten didala saio txar baten frustrazioak. Azken batean, saio bakoitza aukera bat bada, aukera gehiago izateak behin huts egitearen zama arintzen du. Saio gutxi dituenak trebatzeko aukera gutxiago du eta gainera, garestiago ordaintzen ditu akatsak. Egon naiz ni ziklo horretan harrapatuta eta gauza bat ikasi dut: zama hori hanketara lotuta ezin dela salto egin. Arrakasta porrotetik ikastea bada, horretan saiatzea dagokigu. Gorka Urbizuk abesten duen moduan, “pasioa da hemen exijitzea zilegi den gutxieneko hori”. Hori da nik nire buruari exijitu nahi diodana. Ezin dizuet saio on bat ziurtatu, baina ziurtatuko dizuet ahalegin apasionatu bat.• 39



JOXAN GOIKOETXEA musikari hernaniarraren ezaugarriak dira hiperaktibitatea eta

ugaritasuna; soinu-jotzaile esanguratsu eta aktiboenetakoa da gaur egun. Interprete, konpositore, moldatzaile eta ekoizle moduan egin dituen lanetan bat egin dute musikarekin antzerkiak, zinemak, dantzak eta formatu multimedia berriek. Berak aurkeztu zion proiektua egiteko proposamena Donostia 2016ri, eta zuzentzen duen Aztarna argitaletxeak obra argitaratu du. Antzerkian bertan zuzeneko musika jotzen du (pianoa), beste lau lagunekin batera; musika hori berak moldatu edota konposatutakoa da. KOLDO TAPIA Urnietan bizi den zizurkildarra da, perrexil samarra. Hasiera

batean, mekanikari lanetan aritu zen; politika eta sindikalgintza aferetan, geroago; mekanikari, berriz ere; eta, aurreko zereginekin zeharo aspertuta, kulturgintzan murgildu zen buru-belarri. Santurtziko udaletxean euskara teknikari ibili zen, eta hogei bat urte pasatu zituen Bertsozale Elkartean lanean. Orain, dioenez, Gizarte Segurantzarentzat dabil beharrean (erretiratua). Gabon, Txirrita obran apaiza da. JOKIN IZAGIRRE urnietarra Farmazian lan egindakoa da 39 urte luzez, eta orain

Koldoren sektore berean dihardu. Urnietako kultur mugimenduan luzaz jardundakoa da, bereziki euskal dantzetan eta gazteriarekin lotutako beste hainbat kontutan. Antzerki taldean ere parte hartu zuen, baina, azkenekoz, duela 34 urte. Obraren izena: Gabon, Txirrita; defentsaz arduratzen den epailea.

J

AKINA DA JOXAN GOIKOETXEAK HARREMAN ESTUA IZAN ZUELA XABIER LETEREKIN, MUSIKARI BEZALA, BAITA LAGUN GISA ERE; bereziki bere bizitzako azken urteetan. Lete hil zelarik, haren ingurukoek bere ondarea bildu eta ezagutzera emateko beharra ikusi zuten: “Antzerki obra honi dagokionez, libreto eta eskuizkribu dezente nire eskuetan geratu ziren, eta argi genuen, lan hori lau haizetara zabaldu behar zela”. Hasiera batean, omenaldi batzuk antolatu zitzaizkion Leteri. Musika emanaldiak ere egin ziren: Xabier Lete gogoan lehenik, urtebetez; Sortuko dira besteak iritsi zen ondoren. Ziklo horrek eman zuen berea, eta, ondoren, beste gai batzuk lantzeari ekin zioten ikuspuntu ezberdinetatik, hala nola musika, literatura, eta horretaz gaindi, Goikoetxearentzat aspektu garrantzitsua dena zinez: Lete eta antzerkia. “Bere alde hori ez zen hain ezaguna. Hurbiletik ezagutu zutenek zuten haren berri zehatza. Xabier musikari edo idazle izan aurretik antzerkiko aktore izan zen! 19 urte zituen orduan, eta Oiartzunen igo zen oholtzara. Ikasketak amaitu eta aktibitate inte-

42

43


44

45


jartzen zizkiola irudi horri”.

Tapia: “Bertsotan egiteko zeukan eragatik irudiak irudika ditzakezu. Nik uste dut lehenik irudi bat sortzen zuela buruan, eta ondoren bertsoak

lektuala martxan jartzen ari zela hasi zen herriko Lartaun antzerki taldearekin; ondoren Donostiako Jarrai antzerki taldean ere aritu zen”. Jarrai erreferente argi eta garbia izan zen euskarazko antzerkigintzan. Euskal obra asko estreinatu eta egokitzapen ugari egin zituzten Saizarbitoria, Forkada edota Behobide tartean zeudela. 1958-1969 artean Xabier ere bertan ibili zen. Goikoetxeak ondo ezagutzen du oiartzuarraren etapa hura: “Aktore ona zen! Bai zera, txarra!”. Denetik entzun dut, baina ukaezina da antzerkirako zeukan grina. Idatziak ere egiten zituen garai hartan; adibidez, Zeruko Argian, “Gazte naiz” sailean. Hor hasi zen jendea ohartzen idazteko zuen gaitasunaz, eta Lete bera ere orduan hasi zen poesia lantzen; hori izan zuen ibilbide literarioaren abiapuntua. Ez dok Amairu taldean, berez, testuak lantzeko sartu zen; Lurdes Iriondo ezagutzeak eraman zuen kantura. Dena den, inoiz ez zuen utziko antzerkia albo batera, urte haietan ere aritu baitzen bizpahiru aldiz aktore lanetan.”

bat liburu eta lan argitaratu ditu. Tarte horretan Letek bizpahiru antzezlan idatzi zituen, eta Goikoetxearentzat bat nabarmendu behar da, hizpide dugun gaia kontuan hartuta: Antzerkia, deuseztik izatera (1976). “Lan honek herri antzerki zaharraren izpiritua barnebiltzen du, Ipar Euskal Herriko karrosek, asto lasterrek edota maskaradek daukatena. Antzerki genero zehatza da: pertsonaia zehatz batzuekin, epaiketa bat… Obra horren amaieran, lan osoaren heren bat hartuz, Txirritaren “asto lasterra” sartzen dute. Gerora, Xabierrek zati hori hartu, aldatu, handitu eta Gabon, Txirrita sortu zuen. Antzezlana fartsa generoaren barruan dago, eta bertan Txirritari epaiketa bat egiten zaio”. Joxan Goikoetxeak beste perspektiba kurioso bat eskaintzen digu: “Ez dago Euskal Herrian antzerkia Letek bezainbeste ikuspuntutatik praktikatu duenik: lehenik, aktore gisa; jarraian, itzulpenak edota egokitzapenak egiten; ondoren idazle moduan, zuzendari bezala, bere musikari eta ekoizle fazetak ahaztu gabe; eta, azkenik, instituzioetatik eragile bezala (1985ean Kultura diputatu bilakatu zen)”.

Hiru elkarrizketatuak zonaldekoak izanda, txikitatik izan dute Txirritaren berri. Jokin Izagirreren arabera “pertsonaia arrunta eta berezia izan zen aldi berean. Bere bertsoez gain, pasadizoek eta umoreak ezagun bihurtu zuten inguruan. Batzuek, beharbada, irudi apur

Urnietara joan bizitzera eta Lurdesekin ezkondu zen, baina, hala eta guztiz ere, Oiartzungo Intxixu antzerki taldearekin lanean jarraitu zuen; zehazki, Eugenio Arozena herrikide eta antzerkigilearekin harremanetan. Lartaun zein Intxixu taldeetako zuzendaria eta Antzertiren birsortzailea da Arozena, eta gaiaren inguruko hain-

46

47


48

49


Tapiaren ustez, Txirritaren bertsoak, kasu askotan, garaiko gertakizunen kronika bakarra dira: Canovas del Castillo hil zutenean haren alargunari jarri zizkion bertsoak; Kubako gerra; Maria Cristina itsasontzia hondoratu zenekoa; Norteko Trenaren bertsoak… Zizurkildarrak bertso horiei komiki zantzuak ikusten dizkie: “Gauzak kontatzeko zeukan eragatik irudiak irudika ditzakezu. Nik uste dut lehenik irudi bat sortzen zuela buruan, eta ondoren bertsoak jartzen zizkiola irudi horri”. Tapiaren aburuz, Txirritak izaera poliedrikoa zeukan: “Alproja, umore sortzailea, politikaria. Irakurtzen ez zekien pertsona izan arren, sekulako sena zeukan bildutako informazioaren gaineko irakurketak egiteko. Canovasen bertsoetan, adibidez, garaian modan zegoen figura literario bat erabiltzen du: zenbaki bat

50

moduzko enpatia bat sentitzen zuela Txirritarekiko. Apur bat ‘txirritianoa’ izan zen”.

Koldo Tapiaren bizitzan ere Txirrita presente egon da beti, umetatik. “Gure amona bertsozalea zen oso, eta 7 urte neuzkanerako Txirritaren 30 bertso inguru jakingo nituen buruz. Gure ama, 19 urterekin, herriko taberna batean aritu zen lanean, zerbitzari, eta egunen batean ganbarara bidali zuten zerbaiten bila. Atea ireki eta bat-batean 150 kiloko gizaseme bat aurkitu zuen galtzontzilotan, ‘Ieuuuup!’, bera agurtuz. ‘A zer nolako sustoa! Hura zen hura apote zaharra!’, zioen gure amak. Horretaz gain Txirritak bazeukan euskal mundu tradizionalean indar handia duen gaitasuna: hitz gutxitan asko esateko gai diren esamoldeak sortzea. Gure kultur giroan sakon txertatzen den pertsona zen, finean. Eñaut Agirre bertsolari hernaniarrak doktorego-tesia egin du Txirritari buruz, eta honakoa dio: “Txirrita ardi beltza zen, eta ez zuen sekula hori ukatu; baina, aldi berean, sekulako abilidadea zeukan artaldeko artzaina izateko”.

Goikoetxea: “Leteri hego haizeak jotzen zionean alproja, arlote eta adar-jotzaile galanta ere bazen, errebeldia puntu batekin, eta nik uste hala

bat txukunagoa edo zuzenagoa zeukaten; Txirritak ez. Sagardotegira joan eta baserria zeukala ere ahazten zuen. Hiruzpalau egun pasa zitzakeen. Gure gurasoek haren esaldi eta bertso mordoa zekizkiten, erreferente kultural bat izan da. Pertsona azkarra zen oso. Hil baino pixka bat lehenago esan zuen: ‘Nire aipamenak izango dira beste 80 urtean’. Hori ez dizu edozein alprojak esango”.

errepikatzea; kasu honetan, hirua (hiru kate, hiru koroa, hiru bala…). Bazekien errekurtso hori erabiltzen zutela idazle ezagunek, edo berak sortu zuen?”. Goikoetxeak, irribarrea ezpainetan, bere burua “txirritianotzat” aldarrikatzen du; gertuko erreferentea izan da berarentzat, bere familiaren baserria, Elorrabi, inguruan baitago. Esaterako, Txirritaren grabaketa bakarra landu eta garbitu ere egin zuen, Pablo Zubiarrain Pablo Ttikia bertsolariarekin. Hernanikoa zen Pablo, gaztetan Txirrita ezagututakoa. Dioenez, Lete bera ere ez zen “dotrina txirritianotik” oso urrun ibili: “Bizitza osoan landu zuen, eta presente zeukan. Bazion halako maitasun bat, erakartzen zuen figura bat zen. Alde batetik Lete intelektuala zegoen, sakona, sentsibilitate handikoa… Baina beste batzuetan hego haizeak jo eta alproja, arlote eta adarjotzaile galanta ere bazen, errebeldia puntu batekin, eta nik uste hala moduzko enpatia bat sentitzen zuela Txirritarekiko”. Horretaz gain, Joxanek bertsozaleon iruditegi kolektiboaren inguruan ere badu zer esana. Izan ere, beti irudikatu dugu Txirrita doinu jakin batzuekin bertsotan, baina, berez, hori ez da horrela, eta atzean

51


52

53


Xabier Lete Urnietara joan zen bizitzera eta antzerkirako grina zeukan herri batekin egin zuen topo, besteak beste Lurdes Iriondoren lanari esker. Letek antzezlana aurrera ateratzeko deliberoa hartu eta lanari ekin zion. Jendea biltzeko deialdia entzun bezain pronto azaldu zen Jokin Izagirre: “Urnietan sekulako mugimendua zegoen, gazteak gauza askotan inplikatzen ziren, hura zen garai hartako giroa. Ez ginen geldirik egoten. Seguran orain egingo zituen 40 urte dantza txapelketak, hura ere guk hasi genuen. 18 lagun ginen, eta 18 saio inguru egingo genituen obra horrekin. Xabierrek

54

mutil kuadrilla. Porroa, zurruta eta antzerkian batere esperientziarik ez”.

Doinuei dagokienez, Tapiarentzat ekarpen oso esanguratsua izan zen Letek ETBrentzat egin zuen programa berezia, Mintzoaren Arnasa (13 atal). Horretaz gain, Oiartzungo Lekuonatarren eraginetik ere edan zuela deritzo; familia horrek bertso doinu asko sortu zituen.

Izagirre: “1982an geneukan antzerki taldea ikustekoa zen: Letek 40 urte inguru, nik 32 eta beste guztiak 22 urteko

dagoen lana aldarrikatzen du. “Grabaketa bat kenduta, Txirritaren bertso guztiak idatziz jaso ditugu; Antonio Zabalaren bitartez, adibidez. Gu gara Txirritari melodiak jartzen dizkiogunak, eta hori Xabier Lete eta Antton Valverderen lanaren eragina da; disko bat kaleratu zuten Txirritaren bertsoekin. Melodia batzuk moldaketak ziren, baina berriak ere sortu zituzten”. Goikoetxeak garbi dauka konposatzailearen figura itzalean geratzen dela gehiegitan: “Zer erraztasun daukagun edozein musikari ‘herrikoia’ izendapena jartzeko. Nola herrikoia? Norbaitek konposatuko zuen bada? Melodia batek ehun edo berrehun urte dituenean, zabaldu, mantendu, denboraren galbahea pasatu eta herriak bere egin duenean litzateke herrikoia, eta hori, betiere, egilea nor den jakingo ez bagenu. Hori gertatzen da gure folklorearekin. San Joan martxa duela 200 urte jaso zuen Iztuetak, eta ideiarik ere ez nork egin ote zuen; hori bada ‘herrikoia’. Baina Isil-isilik dago ez da herrikoia, demonio! Fernando Goenaga eibartarrak egin zuen, eta ez duela 80 urte baino gehiago!”.

bi paper egiten zituen, adibidez. Ni babesle lanetan, eta Joxe Mari Berasategi Txapas ere atera zen obra hartan, nahiz eta ez zuen hitz egiten. Bera da, egun, taldeko aktore profesional bakarra. Antzerki taldearen egoera ikustekoa zen: Letek 40 urte inguru, nik 32 (ordurako banuen esperientzia antzerkian), eta beste guztiak 22 urte inguruko mutil kuadrilla. Han parrandarako gosea besterik ez zegoen! Porroa, zurruta eta antzerkian batere esperientziarik ez. Heroina kontsumitzen zuen jendea ere bazen herrian, hondamendi hutsa zen hura. Lanean hasteko ordua iritsi eta lau falta, bost falta… Baina Xabier gogorra zen oso, hura haserretuz gero goizeko ordubiak arte egon gintezkeen antzezten”. Koldo Tapia ikusle hutsa izan zen orduan, eta antzezlana Barakaldon ikusi zuela oroitzen du: “Euskaldun berri kuadrilla bat eraman nuen nirekin. Erakutsi nahi nien euskaraz ere egiten ahal zela antzerkia, demontre! Hango giroa itogarria zen euskaldun batentzat. Ni astean behin herrira itzultzen nintzen arnasa hartzeko. Etxean sentitu nintzen obra ikusten nuen bitartean, ume txikia bezala pasatu nuen, eta oxigeno poltsa bat jaso”. Izagirre makina bat pasadizo eta anekdotaz oroitzen da: “Ereñozun elizan prestatu genuen eszenatokia. Orduan dena guk egin behar

55


Izagirre: “Frankismotik atera berri, euskaraz zerbait egiten bazenuen, arrakasta bermatuta zegoela esan daiteke. Jendeak akatsak barkatzen zizkizun, euskaraz ari zinelako. Egin hori orain!”.

56

genuen, elektrizitate lanak barne. Zeozer gaizki egingo genuen, fokuak entxufatzean bonbillak lehertu eta argia joan baitzen elizan. Orduan Bartolo, Txirritaren papera egiten zuen aktorea, buila batean hasi zen, ‘mekauen dios’ oihuka, eta apaiza, aldamenean. Halakoren batean ohartu zen horretaz, eta barkamena eskatu zion apaizari; eta honek bueltan erantzun: ‘Ez, ez, hori ez da arazoa. Bihar San Antonio eguna da, eta argirik ez badago kanpaiak nork jo behar ditu?’. Hura zen apaizaren ardura, ez biraoak”. Antzerki talde bezala maila alturik ez zeukatela dio Izagirrek, eta hori izugarri aldatu dela: “Nahastu egiten ginen, gidoia ahazten zitzaigun. Teknikoki hutsaren hurrengoa ginen… eta hala ere, txaloak! Frankismotik atera berri, euskaraz zerbait egiten bazenuen, arrakasta bermatuta zegoela esan daiteke. Jendeak akatsak barkatzen zizkizun, euskaraz ari zinelako. Egin hori orain!”. Tapiaren arabera, Letek ondo ezagutzen zuen gizarte tradizionala, eta gizarte modernoko konbikzio eta balioak zeuzkan. Komunikatzaile osoa zenez, antzezlanean ez ditu soilik bere ikusmoldeak ematen, balio tradizionalei ere tokia egiten die, eta horrekin osatzen du fartsa eta epaiketa. Tradizioa botere faktikoetan dago (epailea, fiskala, apaiza…), eta Leteren pentsamendu modernoak defentsako abokatuan hartzen du gorputza.

Joxan Goikoetxeak oroitzen du antzerkiak eragin handia izan zuela duela 34 urte, eta baita gaur egun ere: “Letek idatzitako obra, Lete zuzendari, Lete aktore eta Txirritaren inguruan! Baina ez da serio hartu behar, fartsa bat baita. Bat baino gehiago etorri zaigu kexu: – ’Aizak, Txirrita ez zuan halakoa’. –’Baina ez duzu ezer ulertu?! Fartsa bat da, fartsa bat!’. Azpimarratzekoa da Lete, beste gauza askorekin bezala, 40 urte inguru aurreratu zela obra honek inplizitu daraman ideiarekin. ‘Egunen batean Txirrita ere zalantzan jarriko duzue’, zioen eta, funtsean, egia da. Denok baloratzen dugu haren ekarpena, baina gaur egun bhura bezalako pertsonaia bat lekuz kanpo legoke, matxismoa edota xenofobia kontuan hartuz gero. Bere garaiko semea zen, onerako eta txarrerako. Arduratuta nengoen, ez bainekien jendeak nola hartuko zuen ikusmolde hori, umore hori, garai hartako izate hori… Baina jendeak badaki antzerkia eta pertsonaiak bere

57


testuinguruan kokatzen, eta gainera, kontu batzuetan ez du gaurkotasunik galdu”. Jokinek eta Koldok, besteak beste, Miren Gojenolak egindako zuzendaritza lanaren garrantzia nabarmentzen dute: “Orain antzerkia askoz ere txukunagoa da alderdi teknikotik. Mirenek sekulako eskola dauka, profesionala da eta Xabierrek arlo teknikotik ez zeukan hori. Lan ederra egin du, bereganatu egin du obraren funtsa, esentzia aldatu gabe. Horretaz gain, sekulako pazientzia izan du gurekin, badu meritua. Taldea asko aldatu da. Orain dauden 30 lagunetatik bakar ere ez dut ikusi gidoia ahaztu zaionik”. Horretaz gain, ekoizleek sekulako lana egin dute, Jaione Jauregik eta Maribel Tardiok: muntaia, eszenografia, atrezzoa, koordinazioa… Koldo Tapiak garbi dauka antzerki obra hau bertsozaleon interesekoa dela: “Bertsozale bati suposatzen zaio euskara maila altu bat menderatzen duela, eta hizkuntzarekin jolastean edo jolasten ikustean gozatzen duela. Garai bateko eta egungo gizarteen arteko talkarekin sortzen diren egoerez gozatu nahi izanez gero, bertan erabiltzen den hizkuntza eta esamoldeez gozatu nahi badu, etor dadila bertsozalea, zalantzarik gabe”. Abenduaren 2an izango da horretarako azken aukera (printzipioz), Andoaingo Bastero aretoan.

58

59


60

61


PELLO ERROTA Persegituak izandu gera juan dan zenbat urtian, asko zebiltzan agindu nahirik Kantabriako partian, mantxa gabeko lore ederrak estalirikan lurpian; Errespetua guardatzen zuten Lartaun hemen zan artian, oraindik ere denbora dago berriro saia gaitian.

62

gero, bertan erabiltzen den hizkuntza eta esamoldeez gozatu nahi badu, etor dadila bertsozalea, zalantzarik gabe”.

Tapia: “Garai bateko eta egungo gizarteen arteko talkarekin sortzen diren egoerez gozatu nahi izanez

Amaitzeko, Joxan Goikoetxeak informazio zinez interesgarria kontatu digu frankismoak obra honetan izan zuen eraginaz. Antzerkia, deuseztik izatera 1976an argitaratu zen, eta zentsura indarrean zegoen oraindik. Liburuak pasa zuen kontrola, baina ez osorik; Estatuak bertso batzuk zentsuratzea erabaki zuen. Baina ez Leteren ezer… Txirrita zentsuratu zuten! Baita Tellei-Txiki eta Pello Errota ere! 1982an antzezlana egitean Letek aukera eduki zuen behin zentsuratutako bertso horiek amaieran jartzeko, baina ez zuen horrela egin, amaiera aldatzea erabaki zuen; batek daki zergatik, izango zituen bere arrazoiak. Zentsuratutakoak, debekatutakoak beti dauka interes gehiago; kasu honetan, bertsozalearentzat”.

TELLEI-TXIKI Beren ideia beste gauzarik ez daukatenak buruan, gaurko egunian halako asko baditugu inguruan, esaten zaio Kantabri honek, bere jabia nor duan kontra egiten hasten zaizkigu setosuaren moduan geren anaiak ez ditugula esan genezake orduan. BERTSOLARI NARRADOREA Zazpi senide aita batenak egotia hemen triste fortunatu da desgrazi batez bañan ez genuen uste; maitatzen dute etorri dena besteren gauzaren eske; egunen batez haserre xamar ikusi behar gaituzte, jakin dezaten bagerala gu izena dugun hainbeste. DENEK BATERA Kolka txarraren azpiyan dauden txito urrikalgarriyak, hamarretatik bost hiltzen dira, beste bostak elbarriyak; Pizti gaiztuen beldurrez beti gora begira jarriyak, indar gutxiko gorputzak eta suspiriyuak berriyak; Kastigu honen menpian bizi gera gaur Euskal Herriyak. •

63


64

65



D

UELA LAU URTE ESKURATU ZUEN MIREN ARTETXE BERTSO LARIAK Bertsolaritzaren transmisioa eta euskararen gune sinbolikoaren sendotzea doktore tesia egiteko ikerketa kontratua. Mintzola ahozko lantegiak, Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedrak eta Euskara eta Ikerkuntza Errektoreordetzak esleituta abiatu zuen. Oihana Iguaranek eta Eñaut Agirren aurtengo deialdikoak irabazi dituzte, eta Ainhoa Aizpuruak Mikel Laboa Katedrak eskaintzen duena. Bertsoaren Agenda. Agenda settingak bertsolaritzaren diskurtsoan duen eragina, Ahozko hizkeraren ezaugarriak bertsolarien batbateko jardunen eta Bertsolaritzaren prosodia dituzte ikerketa proiektuak, hurrenez hurren. Azaroaren 10ean aurkeztu zituzten, Amasa-Villabonako Subijana etxean. Aizpuruak bertsolaritzaren prosodia ikertuko du. “Hizkuntzaren musika, ahozkotasunaren funtsa”, ikerlariak argitu zuenez: “Hizkuntza hizketa bihurtzen dugunean, ahoskatzen dugunean, hots bihurtzen dugunean, sortzen ditugun erritmo ereduak, doinu edo intonazio egiturak, azentuak, intentsitate aldaketak…”. Bertsoetan hori dena nola gertatzen den ikertuko du. “Izan ere, bertsoa euskararen adierazmolde bat da, hizketa molde bat da, baina oso berezia, oso baldintza markatuetan gertatzen delako: bat-batekoa da, kantatua, neurtua eta errimatua. Hori dela eta, asko esan lezake bertsogintzaren izaeraz edo bertsogintza ulertzeko lagun lezake, baina baita euskara bera ulertzeko ere hizkuntzaren prosodia bera ere, oso baldintza berezietan gertatzen delako”. Hitzen eta musikaren arteko harreman hori nola gauzatzen den ikertuko du, eta, oinarri bat ezarritakoan, bertsoak euskarari buruz zer agertzen duen ikertuko du. Beste hizkuntzen prosodiarekin ere erkatuko du: “Ikusteko zer duten denek antzeko, eta, era berean, zer desberdin”. Euskararen normalizazioan lagun lezakeelakoan da, irakaskuntzarako eta hitzari berari “indar handiagoa” emateko.

Komunikazio ikasketak egin zituen unibertsitatean Iguaranek, eta komunikabideek bertsogintzan duten eragina ikertuko du, iruditzen baitzaio eragin zuzen bat egon litekeela komunikabideen eta bertsogintzaren diskurtsoen artean. . “Komunikazioan Agenda Setting izena duen teoria bat aplikatu nahi nuke bertsogintzan, ikusteko zer elkarreragin dituen, eta diskurtso horrek nola heltzen dion aktualitateari”, azaldu zuen. Lagin zabala zehaztu du, “saio mota guztiak” ikertu nahi baititu, “ahal dela behintzat”. “Adierazgarriena izango dena 2017ko txapelketa nagusia izango da. Horren atzetik saiatuko naiz beste saio

68

69


70

71


Artetxe orain artean gehiago ibili da Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza erabilera, hautu eta portaera aztertzen. Batez ere, euren diskurtsoa ardatz horien inguruan aztertu du, eta aztertu du nola bertso eskolako jardunak ho-

72

Iguaran: “Etengabeko hausnarketa bat da bertsolarien eta bertsozaleen inguruan zein gai lantzen diren bertsotan eta zein tratamendu ematen zaien”.

mota batzuetara joaten: sariketetara, plaza librera, jaialdietara...”, agertu zuen asmoa. Bertsoaldi batzuen eduki analisia egingo du, eta epe inguru horretako gaurkotasunarekin alderatuko du. “Etengabeko hausnarketa bat da bertsolarien eta bertsozaleen inguruan zein gai lantzen diren bertsotan eta zein tratamendu ematen zaien. Etengabeko bilaketa batean ari da audientziak eskatzen duen heinean zein bertsolariek hala sentitzen duten heinean. Uste dut bilakaera horren erakusle bat izango dela, eta eragin hori neurtu ahal izatea oso baliagarria izan liteke bai sortzaileentzat, baita gai jartzaileentzat ere”, zioen.

73


Artetxe: “Bertso munduak badauka bere aldetik hizkuntza ideologia bat, eta hizkuntza ideologia horretan sozializatzen da bertsoeskolan dabilena eta bertso mundura iristen dena”. 74

rretan badaukan eragina. “Bertso-eskola berezko erabilerarako esparru bat delako euskararentzako, pentsamendu kritikoa lantzen den eremu bat delako, eta lotsari errespetua galtzeko konfiantzazko eremu bat delako. Horrek hizkuntza erabilera areagotzen du nolabait”, adierazi zuen. Bigarren fasean ari da egun, bertso munduari begira, “bertso mundua gehiegi zehaztu gabe”: “Bertso munduak badauka bere aldetik hizkuntza ideologia bat, eta hizkuntza ideologia horretan sozializatzen da bertsoeskolan dabilena eta bertso mundura iristen dena. Airean badago zerbait, eta airean dagoen hori definitzen saiatzen ari naiz”. Hizkuntzak biziberritzeko lehen ezagutzari ematen zitzaion garrantzia, eta, egun, erabilerari ematen zaio. Alor horretan ikusten dio erabilgarritasuna ikerketari: “Aisialdi eremua bada oso esanguratsua, eta eremu horretan dagoen zerbait da bertso-eskola. Adibide konkretu honetatik atera litezke ondorio batzuk aplikagarriak beste eremu batzuetarako”.

75


Agirre: “Aurreko ikerlanak erakutsi du hasieran espero baino alde txikiagoa dagoela”. 76

Konparaketa egiten ari da Agirre. “Konparatu nahi dira garai bateko bertsolarien eta egungoen hizkuntza”, aurkeztu zuen bere ikerketa proiektua. Ahozko hizkerara mugatuko du ikerketa, eta ahozko hizkeraren ezaugarriak alderatuko ditu. Aurreko lan batean aritua da antzeko lanetan lagin txikiagoarekin. Xenpelar, Txirrita eta Maialen Lujanbio alderatu zituen, orduan. Aurreko ikerlan horrek honakoa erakutsi zuen: “Erakutsi du hasieran espero baino alde txikiagoa dagoela”. Ahozko hizketarako, ahozkotasuna indartzeko eta bertsolaritzatik baliabide zerrenda handi bat ateratzeko “oso baliagarria” izango da ikerketa.•

77



HASIERAKO AGURRA :

Izan naiteke lur busti usaina oliba hezur bat trabeska Leonard Cohenen azken kantua bazkaldu aurreko siesta bertso-eskolan hasi zen haurra gaur naizenari farrezka. Azal berriak jantzita nator deus ez da sortzen berez ta neure buruaz beste egitera ta gure buruaz besta.

ZORTZIKO HANDIA

Sustrai Colina eta Amets Arzallus Zuen herrian ibilian zabiltzate. Lehen Mundu Gerran hildakoei eskainitako monumentuaren parean gelditu zarete. Sustrai: Harrian lehen izenak dio Amets: Ni ere zure gisa berean Monsieur Aùoz bere hilen abizenen erakusten: bigarrena da Irastorza bat bi Etxegarai, bi Etxeberri ez zena etxera jinen. hizkiak elgar igurzten; Hauek ikusiz jakin burua lau Etxamendi eta beste hainbat zertan pentsatzen ari den tokirik ez dute uzten. Frantziarentzat hil ziren, baina Frantses armada omen zen, baina euskaldun petoak ziren. frantsesik ez dut ikusten. —

80

81


82

83


Gure aideek, gure arbasoek Arrazoin duzu plaka hortatik egin zutelako gerla begira aitzin, gibela. hartu fusilak joan frentera Mort pour la patrie ere jartzen du lana balitza bezela. pentsa zazu ze krudela. Nahiz ta gaur egun ospatu ohi den Engainatuta eraman eta garaipen haundi itzela nahiz ta irabazi gerla okerrena da gerla harekin okerrena da ondorengoak konkistatu gintuztela. frantsesten hasi zirela. — Lubakietan zernahi bihurtzen Pentsatu zenbat urte joan diren denez otsoaren aho memori oker harekin batzuk ezindu itzuli ziren guk plaka hortan bertsu idazten besteak, berriz, zerraldo. hasi gintezke gaur berdin. Azaroaren 11 batez Armistizio eguna nahiz den frantsestu ginen zeharo azaroa ta San Martin ta euskalduntzeko beharko ditugu udazken hauek joan eta gero beste hamaika azaro. baietz udaberri bat jin.

ZORTZIKO TXIKIA

Miren Artetxe eta Sustrai Colina Miren, etxean internet eta telefonoa ezin erabiliz egon zara hilabete batez. Berriz ere hornitzailearen dendara joan zara laguntza eske. Miren: 40 minuta nik Sustrai: Eman baino lehenago ditut itxaronak zuri azalpenik aski luze iraun du ez duzunez ez gogo SFen bromak ez itxaropenik. fite holan iten du Nik e’ nuke esango bai nire amonak. hain txarrik garenik Komunikazioan baina presik ez dut ta ez zizte hain onak. egun on lehenik. — Politeziaz aparte Dendaraino luzatu serios jarri gaiten duzunez pausoa egun ona ez bada ta erran sarerik gabe nik ez dut erraten. dagola auzoa. Hona kexa jartzera E-mail batez konpondu jina nintzen baten baleike kasoa e-mail bat igortzeko ez dut ulertzen zein den erran zenidaten. zure arazoa. —

84

85


Nahiz mila aldiz etorri Mingaina pozoin duzu honaino galdezka ta begiak tiro honek erantzuten dit jada eguerdi da ta berriro galdezka. hemen ez da giro. Nahiz nik etxean Bazkaltzera etxera arazo ta kezka behar baitut igo bankutik kobratzeko atsaldean etorri arazorik ez da. zaitezke berriro.

PUNTU ERANTZUNA

Sustrai Colina HELEPak sortu ditu milaka iritzi‌ ta oraindik ez dela gugana iritsi. Aldeko zein kontrako ai, zenbat irrintzi! Ezin ote gara ba gure gisa bizi? Lehen hamar elkargo gaur egun bakarra‌ ta neretzako ez da hasiera txarra bazegolako hoiek elkartu beharra noizbait bat egiteko hego ta iparra. Ba ote da dirurik euskararendako? Galdera hori dugu gure kalterako. Beraz, gure sosa ere guk eman beharko bertsoendako eta Sehaskarendako.

86

87


HAMARREKO TXIKIA

Odei Barroso eta Sustrai Colina Bikotea zarete. Lan militanteak denbora anitz hartzen dizue. Asteburua elkarrekin pasatzeko libratua zenuten, baina, Odei, oraintxe jakin duzu bilkura batera deitua zarela larunbatean. Odei: Aitzinan militatzen Sustrai: Feminismoa edo ene desioa independentzia militantziak garesti zainetan daramazu dauka prezioa. hitzen esentzia. Asteburu huntako Mingarria litzake a ze presioa! zure ausentzia Sarri sortzen zait neri ez baita ezinbesteko barne sesioa bertan presentzia lehentasuna eta ta ez militantea obligazioa. nire pazientzia. . —

88

Usu erran didazu Odei, zauriak ari zuk gauza berdina zaizkigu orbaintzen ta alferrik da egiten prezio garestia dudan ahalegina baigabiltz ordaintzen. sinesmena baitaukat Zure dudak egiten zuzena ta fina zaizkit sinesgaitzen nik ere nahiago dut herri bat egitea batera bagina. zail da eta zail zen Hola ezin al dugu ez badugu asmatzen segitu aitzina? etxekoak zaintzen. — Gure maitasunak du Ze Che Guevara sen ta etxea jatorri militantzi premi! ta zuk mezua argi Ordea, sinesgaitza didazu igorri. egiten zait eni. Arrazoiz nola erantzun Hori erantzuten zaio arrazoi dun horri Odei, edozeini. haserrez ta amorruz Segi Aitzinakoekin zaude gorri-gorri. nahiz nik ez konpreni Ba nahi baldin baduzu beste batekin ernai nerekin etorri. ibiliko naiz ni. 89


KARTZELA

Sustrai Colina Lehen aldiz bakarrik joan zara oporretara. Lehen eguna bukatzen ari zaizu. Bakantzetara lagun-minekin joan izan naiz gehienena beste batzutan, neska-laguna nuela aldamenean baina oraingoan joan naiz bakarrik ez baitut beste deusen beharrik normala da, azkenean. Hiru-lau oren igaro ditut pistinaren barrenean ta lau orduko siesta egin dut bazkaldu ondorenean. Ene, ze ongi bakardadean ondoan beste inor gabean zu bakean zaudenean ta aukeratua denean! Palmerak daude bateko eta itsas ertzea besteko; zerbitzariai hots egin diot PiĂąa Colada eskeko. Laster joanen naiz dutxatzera ta, gero, berriz, bai, afaltzera ez nago haserretzeko. Liburu bati begira lasai errege baten antzeko bost axola zait mundua dagon orain, aurrekoz atzeko. Hamakan nago munduko puntan izan ere, nik beharra neukan rutinarekin hausteko eta hutsetik hasteko.

Ez da raroa zorion bete hau tropiko urrunean urte osoa pasatzen baitut desegiten lurrunean: orain, lanera militantzia eta, nola ez, estres, antsia soa etorkizunean. Bakardadean egon nahi nuen hemen, lasaitasunean: pozik sentitu, libre sentitu bizi askatasunean. Nahiz ta orain ez nagon tristuran ea ba hori pentsatzen dudan neure turista xumean hirugarren egunean.

BURUZ BURUKOA : SEI PUNTUKO MOTZA

Amets Arzallus eta Sustrai Colina Adineko pertsonak zarete, igerilekuan zuen tatuaiei begira. Amets: Gaztaro urrun horretan Sustrai: Zure ezpata ta katez hiru-lau orratz kolpetan kontroletan dena kaltez ezpata egin nuen besoan nik bihotz bat ta Maddi jarria arrain bat kopetan gau mozkorti batez aizkora bat arboletan Maddi joan zitzaidan tanpez. sugetxo bat odoletan Nik maite nuen, berak ez ez dakizu ze problema eman ta neri pila jarri didate didan kontroletan! bihotzaren partez. —

90

91


92

93


Ai, bihotzean ze kalte! Amodioa maitemin Maitasun zahar baten kate larrosa eta krabelin Maddi idatzi zinuen, beraz gelditu nintzen ez Maddi, ez lore joan zitzaizun arte. eta ez erregin. Orain tristurak aparte Lagun, behar duzu jakin ez zaite kezkatu bate beti ez dela San Balentin izen bereko neska-lagun bat ta aukera gutxi izaten dela aurki zenezake. 80 urtekin. — Zato ene begitara Ari zara espantuka kopetan arrain bat bada denborari mehatxuka. belaun parean dordokatxo bat Zoologiko bat tatuatzea eta zenbat traba nahiz ez den arrunta. izurdeak ere hara Azala tatuatuta egin eta ezin ezaba nahiz ta busti behatz punta horiei plazer egitearren kontuz ibili igeri egiten nator pizinara. zuk ez dakizu ta.

BURUZ BURUKOA : ZORTZIKO TXIKIA

Sustrai Colina eta Amets Arzallus Sustrai, Hillary Clinton zara; eta, Amets, Donald Trump. Hauteskundetako emaitzak atera berri dira, eta, ohi den bezala, Clinton, Trump telefonoz deitu duzu. Sustrai: Zure jarrera ez da Amets: Hi, Hillary, how are you? txorien alpiste Ni arras ongi hemen. hiru egunetik behin Jendea zure alde baizinen albiste. zen jarria omen Gaur irabazi duzu diferentzi handia ai, ene ze txiste! zinuen bederen Finantzak pozik daude ni ere harritu naiz ta mundua triste. zenbat tronpatu den. — Jada negar malkorik Ahantzi itzazu ene e’ nezake xuka bilo eta buru pentsa Bill senarra ere lanean hastea dut heldu zait muxuka. nik lehen helburu Zu, berriz, harro zaude beharbada taldean garaitu nauzu ta beharko zaitugu baina jende aurrerako Hong Kongo enbaxadan ez ahantzi peluka. norbait behar dugu. —

94

95


Mundu hontan ez daude Senarra igor zazu zu bezalako bi hartuz Hong Kong kabi nahiz neretzat ez duzun baina etxe zurian aski kategori. zenbat zerbitzari Lasai, nik ez dut nahi ta nik hemen segiko dut Hong kongen erori trailari trailari. baina senarrarentzat Senarrai goraintziak ongi dago hori. adio Hillary.

BURUZ BURUKOA : KARTZEL A

Sustrai Colina Amildegia sentitu duzu aitzinean. Jauzi egitea deliberatu duzu. Ostatu baten ezautu ginen dena ginun haize alde nik “Nahi al duzu?� galdegin nion ta ezin zidan egin alde. Gero, ezkondu ginen elizaz apaiz, eraztun, altare; bi seme-alaba izan ditugu jada koskortuta daude. Azkenaldian gara batera gabiltzan bi bakardade elkarrentzako ez amodio ta ez sensibilidade. Gaur lehen aldikoz amildegia sentitu dut parez pare. nere buruai galde egitean: “Zer ote naiz bera gabe?�. Garai onenak hegan zergatik joaten dira iheska? Zergatik gorde ohi ditut hitzak zintzur ertzean trabeska? Ez ote nuen betiko maite behar bihotzeko neska? Sexua fini zen momentuan ez ote zen aski siesta? Zergatik egin behar dut alde lehertutakoan tenpesta? Irensten segiz gero egingo ote dut hemen gainezka? Ez ote nabil burua galtzen neure buruai galdezka? Amildegia daukat aurrean ta azpian sarerik ez da.

96

97


Ai, ze zaila den berriz piztea behin hezetutako metxak! Zer esanik ez gorpuztu ezkero susmoak edo sospetxak. Diborziatuak nahiz marginatzen jendeak eta prentsak; Zer egingo dut ja honezkero fini badira sorpresak? Bere ondoan lo egiten dut beste batekin ametsak. Ta bertigoa emanagatik amildegi sakon beltzak alde egitea erabaki dut zintzotasuna legetzat askoz hobea izanen baita neretzat eta beretzat.

•

98

99


100

101


TXAPELDUNAREN AGURRA:

Hain justu Trumpek jo duenean mailuarekin iltzea; Marine Le Penek amestu ote du Frantzia zuritzea? Hiztegitatik kendu ote du Rajoyk erabakitzea? Normala ote da poliziak senegaldar bat hiltzea? Neri tokatu zait muga ertzean sortu eta handitzea ta ikasi dut igurtzi ezkero deusezten dela klixea. Gure herri honek badaki zer den mututuei aditzea ta harresiak atxeman arren zubigintzan aritzea.

• 102

103


104

105


BLOGETATIK BERTSOLARI.EUS/ZORTZIKO-HANDIA

TXAPELKETATIK KANPORA

ANE LABAKA 2016-12-01

Doinua: Arratsalde on eta musu bat 1. Ez dut idatzi, inola ere, epaileei esker txarrez beraien lana baloratu nahiz txalotu ohi dut indarrez. Sei bertsolari oholtzan Markinan nahi bezain erregular ez, haietako bat seguru neukan finalean, pozik, barrez… Baina barrua inpotentziaz amorruz lehertu beharrez, berriro ere atera ginen saio batetik negarrez.

106

2. Badakit noizbait ni neu izan naiz oholtza gaineko laguna saio batzutan zorigaiztoko, besteetan zorteduna. Nola gozatu garen guztia erakusteko eguna? Nola ordezkatu 14 bertsok plazaz plazako jarduna? Hausnarketa nahiz autokritika da berez dagokiguna, maiz txapelketak pisu bat dauka: guk ematen dioguna. 3. Garrantzia asko eman diona naizelako izango da… Behera hain azkar egin daiteke eta hain kostata gora. Baina mundua ez da bukatzen -erakusle da denbora-, ate gehiago zabaltzen dira espero gabe gerora espektatibek, lehiak, puntuek… ez gaitzatela hondora bide berriak sortzeke daude txapelketatik kanpora.•

tzean sartzen ikusi zaitu amonak. Handik ordu erdira, ate ondoan zain topatu duzu”.

“AMONEK” ASPERTU EGITEN NAUTE…

AINHOA AGIRREAZALDEGI 2016-10-26

Esan dezadan zehatzago: bertsotan, ipuinetan, literaturan, antzerkian, zineman… azaldu ohi diren amona onbera, adeitsu, kezkati, bihotz oneko, arduratsu, samur, dotore, eskuzabal, leial, ezti, maitagarri, paziente, ulerkor, (besterentzat) zoragarri horiek aspertu egiten naute. Izan ere, horrelakoxeak baitira (eta horrelakoak bakarrik) urte luzetan marraztu ditugun amonak. Asko jota, petral, hitzontzi edo sudurluze bezalako adjektiboak gehituko zitzaizkien, baina hori ez da gaurko aztergaia. Gaur, besterentzat bizi diren amona gisa marrazten ditugunez hitz egin nahi dut. Gaiaren muinean izate propioa duen pertsonaia bat aukeratu eta ondoan “amonarena egiten” jartzen ditugun horiez. “Zu, Saioa, 15 urteko neska zara. Gaur ere, zu baino helduagoa den norbaitekin ezkara-

Amonak, ez dira amonak. Amona hitza, asko jota, pertsonaren ezaugarri bat gehiago gisa erabili behar genuke. Amonak pertsonak dira, bizi-ibilbide propioa dutenak, beren haurtzaro, gaztaro, helduaro eta zahartzaro gorabeheratsuak (izan) dituztenak, beren borroka, frustrazio, plazer, adiskide, seme-alaba, lankide, maitale, nagusi eta abarrak lagun. Baina, askotan, gaian “amona” jartzen dugunean, deuseztatu egiten dizkiegu seguruenera beren erraietan sentituko dituzten ezaugarri horiek guztiak, eta inkontzientean oraindik ere hainbesteko pisua duten amona arretatsu eta besteren meneko horiek agerrarazten ditugu oholtzan, besteak beste, segundo gutxitan erabakiak hartu eta hiruzpalau bertsotan dena egin behar delako: pertsonaia aurkeztu, istorioa garatu eta bertsoaldia borobildu. Hori guztia, entzulearekiko komunikazioan eten larririk eragin gabe. Hiru urrats horietako lehena aurrez dakioke bertsolariari, gaiarekin batera amonari adjektibo bat edo beste gehituz gero: “Zu, Maddi, amona ganorabakoa zara. Gaur, zure bost urteko biloba utzi dute zure kargu”. Edo amona sumindua, berekoia, baldarra, xelebrea, zalapartaria, hotza, harroa, oldarkorra, gogorra, alaia, axolagabea, askea, bekaiztia, eroa, diruzalea, lagunartekoa, umoretsua, zorrotza… Edo zaletasunak (egunkari-irakurle sutsua, korrikalaria, margolaria…) edo ofizioren bat (politikaria, tabernaria, kimikaria…) adierazita. Amona horiek ez lirateke aspergarriak, besteak beste, apenas atera ditugulako gaur arte oholtzara. Eta, horretaz gain, benetakoagoak liratekeelako.•

107


108


www.bertsolari.eus FACEBOOK: @Bertsolarialdizkaria TWITTER: @bertsolari_ald


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.