Bertsolari - 105. aldizkaria

Page 1

… A IN G A B K A L A IK D A ERR NETIK FOSILIZAZIORA? BAT-BATEKOTASU

1


BERTSOLARI ALDIZKARIA 105 ZK. / UDABERRIA 2017

www.bertsolari.eus EDITATZAILEA: BERTSOZALEAK KULTUR ELKARTEA. Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 - ANDOAIN TEL.: 688 827 545 HELBIDE ELEKTRONIKOAK: koordinazioa@bertsolari.eus administrazioa@bertsolari.eus bertsoiragarkiak@bertsolari.eus ZUZENDARIAK: Beñat Hach Embarek Irizar eta Antxoka Agirre Maiora ERREDAKZIO BATZORDEA: Amagoia Mujika Telleria, Jon Martin Etxebeste, Esti Esteibar Iriondo, Alain Ulazia, Beñat Hach Embarek Irizar, Paula Heras, Zezilia Herrador Garin eta Antxoka Agirre Maiora. KUDEAKETA: Antxoka Agirre Maiora. ADMINISTRAZIO KONTUAK: Zezilia Herrador Garin. WEBGUNEA: Beñat Hach Embarek Irizar. ARGAZKIAK: Conny Beireuther Crezburg. DISEINU ETA MAKETAZIOA: Txema Gartzia Urbina MARRAZKIAK: Patxi Gallego Palacios EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Txiliku Aranguren eta Bea Zabalondo Loidi INPRIMATZAILEA: Gráficas Lizarra D.L.: SS 482/91

003 • 004 • 008 EUSKAL HERRIKO BERTSOLARI HILEZINEN BATZAR HARRIGARRIAK • 012 URETATIK KANPO ERE MOLDATZEN DIREN ARRAINAK • 064 BAT-BATEKOTASUNETIK FOSILIZAZIORA? (IMANOL LAZKANO, JOSE MARI ESPARZA, XABIER KALTZAKORTA, XABIER UNANUE, TXOMIN PEILLEN) • 102 • 106 ERRADIKAL (IZOND.) • 124 JON AZPILLAGA, BERTSOLARI IZATEKO MODU BAT • 132 KOPLAK ETA BERTSOAK (TXOMIN GARMENDIA) • 134 JAKUB SZAFRANSKI, BERTSOLARITZA OBJEKTIBOAN DUEN POLONIARRA • 144 BILBOKO ITSASADARREAN GORA M


ZALDI EROAREN ERRIMA SEKRETUA

2

3


HEMEROTEKA

GAUR8. AMAGOIA MUJIKA TELLERIA 2017/02/04

ARITZ ZERAIN MINER Aurtengoak badu etiketa berezia: 2017, Txapelketa Nagusiaren urtea. Aitzakia aparta Bertsozale Elkartera hurbildu eta barrura begiratzeko. Bertako koordinatzaileak ireki digu atea.

“BATEKO BAIMENAK ETA BESTEKO ASEGURUAK, GERO ETA ZAILTASUN HANDIAGOAK JARTZEN ZAIZKIO BORONDATEZKO LANARI” Bertsolaritza gaixotu arte maitatzen duten horietakoa da Aritz Zerain Miner, bertsolaria eta Bertsozale Elkarteko koordinatzailea. Bertsoa oholtza gainean bizi du, baina baita bileretan eta txostenetan ere. Izan ere, bertsogintzak ibili duen bidea ibili du norabide bikoitzean jardun delako. Bertsolaria plazan aritu da, baina, aldi berean, bere jardunaren inguruan gogoeta egiten eta etorkizunean ibili

beharreko lerroak marrazten aritu da Bertsozale Elkartearen bitartez. Joan da urtarrila. Aurten, Bertso Egunik gabe. Bertso Egunak ziklo aldaketa asko bizitu izan ditu; omenaldiak, saio esperimentalak, azken urteetako saio tematikoak… Bageneukan ziklo aldaketa bat zetorren sentsazioa. Horrez gain, Bertsozale Elkartearenak Euskal Herri mailako proiektuak izaten dira eta Bertso Egunak, sekulako indarra hartua zuen proiektuak, Donostian zuen ardatza. Horri buruz ere hausnartu beharra zegoen. Gauza bat eta bestea medio, aurten geldialdi bat egitea eta hausnarketa abiatzea pentsatu da. 47 urtean jarraian Donostian egin dugu, oso gustura gainera, eta orain gelditzea erabaki dugu. Nabarmendu nahi nuke Donostia plaza garrantzitsua dela bertsoarentzat eta Bertso Egunarena ondo irabazitako plaza bat izan dela; urtero-urtero bete izan den plaza ederra. Aurrerantzean ere Donostia garrantzitsua izango da guretzat, baina Bertso Eguna beste toki batzuetara eraman nahi genuke. Kostatu egin zaigu erabakia hartzea.

4

Jendeak asko baloratzen duen proiektua da, baina aldatzeko beharra sentitzen genuen (…)

2017a Txapelketa Nagusiaren urtea izango da. Horrek asko markatuko du urtearen joana elkartean, ezta? Bertsolaritzan, bertsogintzan eta elkartearen barruko lanean zikloa markatzen du Txapelketa Nagusiak, lau urteko zikloa. Txapelketa ez da helburu bat, tresna bat baizik, eta proiektu osoan eragina izaten du. Guk lau urteko ziklo horretan funtzionatzen dugu asko. Txapelketa bera gauzatzen aspaldi hasi gara. 2016ko uda aurreko bileretan ja agertzen zen txapelketaren gaia. Eta txapelketaren araudia lehenagokoa da, 2013ko txapelketak eragina baitauka araudi berrian. Txapelketaren talde antolatzailea urte eta erdi lehenago osatu eta martxan jartzen da. Oraintxe saioak lotzen ari gara. Udazkenean hasiko da eta Gabon aurreko asteburuan bukatuko da. Guztira hamahiru saio eta finala izango dira, guztira hamalau saio: sei kanporaketa, zazpi finalaurreko eta finala. Betiko egitura izango du. Baina ez da erraza izan egutegian sartzea, gauza asko izan

behar baitira kontuan. Finala BECen izango al da berriz ere? Aukera handiak daude. Hartara, BECeko laugarren finala izango litzateke. Tokia kontuan hartuta, Euskal Herrian ez ditugu horrelako azpiegitura asko; neguan jokatzen denez toki itxia behar duzu, aparkatzeko tokia eskaini behar du, irisgarritasuna kontuan hartu behar da… Horrelako toki asko ez daude eta horrek asko baldintzatzen du finalaren kokapena. Egia esan, gustatuko litzaiguke finala beste toki batzuetara eramatea, baina azpiegiturari begira ez dago aukera handirik. Hala ere, aurrera begira ez dira beste aukera batzuk baztertzen (…) Borondatezko lana goitik behera doan jendartean Bertsozale Elkarteak asmatzen du behar duen aldiro ehunka lagun mugiarazten. Zein da sekretua? Nik uste jende hori guztia proiektu handi honen parte sentitzen dela eta hori dela arrakastaren sekretua. Gainera, jendea mimatzen saiatzen gara. Txapelketaren arduraduna herriz herri ibiltzen da bertso eskoletan bakoitzaren egitekoak zeintzuk izango diren zehazten eta petodunei egituraren parte garrantzitsua

direla sentiarazten. Bitxia da, gainera, gero eta zailagoa baita borondatezko lanarekin aritzea. Administrazioaren aldetik gero eta zailtasun handiagoak jartzen zaizkio borondatezko lanari. Gizartearen parte hartzea aldarrikatzen da, baina, gero, parte hartzen duenean, dena da muga. Bateko baimenak eta besteko aseguruak, ez da batere erraza borondatezko lana kudeatzea. Administrazioak ez du batere errazten bide hori. Irizpide horien arabera, lanok egiteko enpresa pribatuak kontratatu beharko genituzke eta jada zenbait zerbitzutarako halaxe egin behar izan dugu, segurtasun kontuetarako kasu (…) Bertsolaritzak merezi duen tokia al dauka euskal kulturgintzaren panoraman? Euskal kulturgintzak merezi duen tokirik ez dauka kultur panoraman, hortik abiatu beharko genuke. Askok bertsolaritza euskal kulturaren beso indartsua dela diote, beste besoak ez daudela horren indartsu eta indartu egin behar direla. Ez nintzateke hainbeste esatera ausartuko. Nik uste dut beso guztiak indartsu eduki behar ditugula, hori dela bidea. Asko goraipatzen da Bertsozale Elkartea eta

5

bertsolaritzaren egoera. Hartara, Administraziotik bereziki, gu ondo gaudela eta ondo dagoenari ezin zaiola gehiago lagundu esaten da batzuetan. Bertsolaritza ondo dago? Ondo egotea zer da? Zeinekin parekatuta dago ondo? Nik uste dut galdera asko daudela egiteko: Zein dira sortzaileen baldintzak? Zein dira bertsolarien baldintzak? Nola zaintzen ditugu plazak? Bertsolaritza indartsu dagoen edo ez neurtzeko orduan joera dago euskal kulturgintzako beste esparru batzuekin konparatzekoa, eta haien ondoan bertsolaritza ondo dagoela esatekoa. Kontua da euskal kulturgintzako arloak nola dauden eta zeinekin konparatzea nahi dugun ikusi beharko litzatekeela. Euskal kulturgintzaren beso guztiak indartsu egoteak izan behar du erronka. Euskal kulturaren aldeko benetako apustu bat da behar duguna, kulturaren industriaren onurak –asko direnak, nahiz eta ez diren dirutan neurtzen– serio hartuko dituen perspektiba luzeko apustu bat. Txapelketa Nagusiaz gain, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, Arabakoa eta Nafarroakoa ere izango dira aurten. Gipuzkoakoa taldekakoa izango da aurten. Era horrelako txapelketek funtzio garrantzitsua dute, lehen aipatu dugun ekosistema horretan astindu bat ematen dutelako. Txapelketa guztiek astintzen dute ekosistema

hori, baina bakarkako txapelketek gehiago eragiten diote bertsolariari berari. Herriartekoek bestelako gauzak dakartzate, bestela txapelketan parte hartzen ez duen jendea erakartzen duelako; oholtzan, epaile lanak egiten, gaiak jartzen, antolatzen… taldekako txapelketek sekulako mugimendua sortzen dute. Araban eta Nafarroan bi urterik behin egiten dira era horretako txapelketak. Gipuzkoan, berriz, 1999. urtean egin zen azkenekoz taldekako txapelketa eta astinaldi handia ekarri zuen. Aurten berriz herriartekoa egitea erabaki da, bertso eskoletatik-eta eskaria bazegoelako. Mugimendu handia eta ilusioa sortu ditu aurtengoak. Txapelketa helburua baino tresna dela esan duzu lehen. Txapelketak bertsogintzaren inguru guztiak astintzen ditu eta elkarteak dituen helburuetan laguntzen du. Transmisio lan garrantzitsua egiten du, kultur erreferenteak sortzen ditu eta erakusleiho bikaina da. Orokorrean, gainera, plazan jende gehien mugitzen duena txapelketa da, lehiaren faktore horrek asko erakartzen duelako jendea. Hor eztabaida sortzen da beti. Zein da bertsolaritzaren benetako argazkia? BECera hurbiltzen diren 13.000 lagunen artean denak al dira bertsozaleak? Han baldin badaude, zaleak behintzat izango dira. Bertsolaritzaren proiektua gizarteratzeko orduan ere oso tresna

garrantzitsua da txapelketa, horretan asko laguntzen duelako. Bertsozalea lehiaren zalea da. Bertsolariak, orokorrean, lehia ez duela maite esaten du. Horrek zenbat du egiatik eta zenbat politikoki zuzenetik? Bertsolarien artean ere denetarik izaten da eta badira lehia maite duten bertsolariak, zalantzarik gabe. Bertsolaritza bera bada norgehiagoka, bertsotan egiteko ondokoa behar duzu eta normalean ondokoaren arrazoiari buelta eman eta gaina hartu behar diozu. Hor bada lehia dialektiko bat. Nik uste dut bertsolari guztiek dutela lehiakortasuna barruan, baina bestelako eztabaida da bertsolariak egiten duena puntutan baloratu ote daitekeen. Hor sortzen dira komeriak; lan hori puntutan nola neurtu. Hori da hain gustagarri egiten ez dena. Baina, orokorrean, txapelketa motibatzailea da bertsolariarentzat. Egia da txapelketa oso gogorra dela, asko eman dezakeelako baina baita asko kendu ere. Batzuetan aukerak zabaltzen ditu eta besteetan ateak ixten ditu. Ez luke horrela behar, baina horrela gertatzen da (…) Testu osoa ikusgai hemen: http://www.naiz.eus/eu/hemer oteca/gaur8/editions/gaur8_2 017-02-04-0600/hemeroteca_articles/batek o-baimenak-eta-bestekoaseguruak-gero-eta-zailtasunhandiagoak-jartzen-zaizkioborondatezko-lanari


I BIZKAIKO HITZA. AITZIBER LASKIBAR LIZARRIBAR. 2016/12/23

KORTAKO BEHIEN TXAPELAK ENBOR ZATIAK, lantzen ari diren egurrak, baserriko lan tresnak. Mahai luzea, mantel koadroduna duena. Bi aldeetan banku bana, otordu jendetsuak hartzeko modukoak. Harrizko horma sendoak. Ez du abererik, ez da korta. Ez da lantegia ere. Baina Txirri eta Garbiñeren korta da, azken urteetan hainbat txapel ehuntzen ikusi duen elkargunea. Bizkaiko azken lau bertsolari txapelketetako txapeldunak bertatik atera dira. Han batzen dira, duela dozena bat urte ingurutik, hiru abere horiek: Etxahun Lekue, Fredi Paia eta Arkaitz Estiballes. “Gu Txirri eta Garbiñeren kortako behiak gara”. Harro errepikatzen dute hirurek nolakotasun hori; nabarmentzen dute, aldarrikatzen. “Anaiari esan diodanean hona gentozela, bera ere Txirri eta Garbiñeren kortako behia dela esan dit”, dio Fredi Paiak Xabi anaiari buruz. Asteon egindako hitzordura joateko gogoz geratu dela hura ere. Egun ez da behien bilkuretara joaten, baina bai hasierako urteetan. 2006an Bizkaiko txapela irabazi zuenean,

Larrabetzuko korta bereziko parte zen.

Etxahun Lekueren gurasoak dira Txirri eta Garbiñe. Larrabetzuko etxean duten behealdeari esaten diote korta, lehen hala zelako. Bertso txapelketak dituzten garaietan, han batzen dira Lekue, Paia eta Estiballes entrenatzeko, eta azken lau edizioetako Bizkaiko txapeldun bihurtu dira. Aurten, Lekuek jantzi du txapela; duela bi urte Paiak; eta 2012an eta 2010ean, Estiballesek. Hirukoteak ez du gogoan zehazki noiz hasi ziren Larrabetzun batzen; “2004 edo 2005ean izango zen”. Orduko hartan Xabi Paya ere aritzen zen haiekin —eta txapela lortu zuen—, eta, gerora, “urteren batean”, Ibon Ajuriagojeaskoa ere izan dute kide. Azken hiru urteetan, Beñat Ugartetxea dute bidaide. “Aurreko finalean sartu zenean geugaz zebilen”. Aurten ere finalean sartu izana saritzat dute, eta gustura daude laurak lortutakoaz. KONFIANTZAREN UZTA “Giroa” dute gakotzat. “Elkartzea bera ez da arraroa”, dio Paiak, entrenamenduetarako

erabiltzen duten mahai handiaren bueltan: “Beste hainbat bertsolari ere batzen dira entrenatzeko, bertso eskoletakoak eta, baina hemen sortzen den giroa berezia da”. Urteetan ondutako konfiantzaz gain, lekuak berak ere zerikusia duela seguru daude hiru txapeldunak. “Gu geu Larrabetzuko eskoletan geratuko bagina, adibidez, gela batean, gain behera egingo luke honek”. Tabernan izaten dute hitzordua, eta kortara joaten dira jarraian: mahaiaren bueltan egiten dituzte batak besteari proposatutako ariketak, elkarrekin egiten dute kantuan, argitzen dituzte zalantzak eta aztertzen ikuspegi desberdinak, eta bakoitzaren lanak emandako onenei zein txarrenei buruz hausnartzen dute. Saioaren aurretik, entrenamenduan bertan, eta ondoren. “Asko laguntzen du geroko afariak ere”. Txirrik eta Garbiñek prestatzen diete saioaren ondorengo afaria, asteazkenero; “tira, Garbiñek gehiago”, aitortu du Paiak. Elkarrekin afaltzen dute guztiek, “eta hor sortzen da elkarrizketa beste era batera, lasai…”. Euren arteko konplizitateak ematen dien aberastasuna eztabaidaezina da. “Etxahun Larrabetzuko bertso eskolan dabil, eta hor ere kantatzen du; Fredi Algortako bertso eskolako kidea da; eta ni, Santutxuko eskolakoa”, dio Estiballesek. “Baina gero hirurok gauza komun asko ditugu, eta elkarregaz

6

konfiantzan eta gustura sentitzen gara”.

Aspalditik dute laguntasun hori, Jon Lopategiri esker bertsotan elkar topatu zuten garaietatik. Ez dute ahazteko Lopategik Bizkaiko bertsolari gazteak nola hartu eta batu zituen. Nola eramaten zituen hara eta hona bere autoko maletategian, eta nola entrenatzen zituen etenik gabeko kantu saioetan. “Errendimendu Handiko Zentroa zen hura!”, dio barre artean Paiak. “Orduan ez ziren haurrentzako aulkitxoak behar, eta maletategian joaten ginen”, oroitu du Estiballesek. “Orain, umeak barnetegira eramateko aseguruak ere egin behar dira!”. Barre artean gogoratzen dituzte haurtzaro eta nerabezaroko garai haiek, Lopategirekiko miresmena dariela (…) BEREZITASUNETATIK EDATEN Batzen diren bertsolari bakoitzaren berezitasunak ere badira guztiek jasotzen duten aberastasunaren giltzarri, haien hitzetan. “Oso bertsolari diferenteak gara, eta, era berean, nahiko maila pareko bertsolariak”, zehaztu du Lekuek. Bakoitzak baditu bere indarguneak eta bere ahulguneak, eta bakoitzak bere ekarpenak egiten ditu:

“Arlo oso desberdinetako ekarpenak egiten ditugu”, azaldu du aurtengo txapeldunak. “Nik agian gehiago lantzen dut errima edo puntuak zelan lotu; Fredik gehiago egiten du orokorrean gaiari nondik oratu; Arkaitzek ideietan egiten du indar; eta Beñatek umorerako daukan gaitasun hori besteok ez daukagu. Denok gara oso diferenteak”. Bakoitzak duen onena ematen dio hurkoari, eta, txapeldunen esanetan, nabaritzen dute kortako entrenamenduen ondoren norberak “koska bat” egiten duela gora. Gustura egoten dira txapelketa sasoietako

asteazkenero. “Aurreko txapelketan esaten genuen txapelketako onena eguaztenetako entrenamendua zela: hemen egon, kantatu, gero afaldu, berba egin… Brometan esaten genuen, baina bromen artean egia gordetzen da”, aitortu du Paiak. “Broma da, baina egiatik dezente dauka, bai”, erantsi du Lekuek. Aurtengoa da horren guztiaren adierazle. Txapelketan aurkezteari uko egin arren, asteazkeneroko entrenamenduetan egon dira Paia eta Estiballes. Sekula baino finago, gainera. Eskertuta agertu da aurtengo txapelduna. Eta harrituta ere bai: “Beñat eta biok izan gara formalenak arlo horretan. Ni bertan bizi naizenez errazago dudalako, eta Beñat gutxi huts egitekoa delako. Hauek biek beti dauzkate beste kontu batzuk. Ba, esango

nuke aurten izan dela gutxien huts egin duten urtea. Inoiz baino formalago ibili dira! Eguaztenero-eguaztenero etorri dira, eta etorri gaiegaz, aholkuegaz gainera” (…) “Ahots berriei leku uzteko” eta “neke puntu bategatik” lehian ez aritzeko erabakita, entzuleen eserlekuetatik jarraitu zuten larunbatean finala, elkarren ondoan. Oholtza gainean ziren guztiak lagunak dituzten arren Lekuerekin “talde sentimendua” dutela eta, berak irabaztea nahi zutela aitortu dute; “baina ez beste norbaitek irabazterik ez dugulako nahi” (…) “Aurtengoak badauka 2006ko txapelketaren antz apur bat”, hausnartu du Lekuek. “Hori izan zen lehen txapelketa Igorrek [Elortza] eta Unaik [Iturriaga] parte hartu ez zutena. Ordura arte

bagenekien Unai eta Igor egongo zirela, buruz burukora pasatuko zirela eta oso saio ona egingo zutela. Maila bat ziurtatuta zegoen. Baina, horiek kendu zirenean, finalean sartu ginen zortziek genuen ardura zen ahalegindu behar genuela hori igar ez zedin; guk ere maila bat ziurtatu behar genuen. Aurten ere eduki dugu horretatik: lortu behar genuen Arkaitz eta Fredi egon barik ere final on bat egiten”. Alor horretan aldaketak etorriko diren esperantza du Paiak: “Azken hogei urtean bi figura zentral izan ditugu Bizkaiko bertsolaritzan. Unai eta Igor egon ziren, eta gero gu ginen gazteak. Agian, hemendik aurrera ez dira egongo bi figura zentral buruz burukoak egiten hamar urtez” (…). Testu osoa


TESTUA: BERNARDO ATXAGA. ANAITASUNA ALDIZKARIAN 1973, 253. ZENBAKIA, 4. ORRIALDEA MARRAZKIAK: PATXI GALLEGO (“NORK” KOMIKIA)

EUSKAL HERRIKO BERTSOLARI HILEZINEN BATZAR HARRIGARRIAK (1)

KANPOTIK

Zeruaren ertzeko bost izar gorriak itzaltzen direnean (Arkturo eta Betelgeuse lehendabizi, eta Aldebaran, Antares eta Pollux azkenik), ilundu egiten du zeharo, eta asko tristetzen da gaua. Orduan gehiago erretzen du suak, eta gehiago bustitzen urak. Denbora gelditu, eta ez da gehiago betetzen. Gau horretan, gainera, ezkutuko* indar sakonak libratu egiten dira, eta, hauen poderioz, euskal bertsolari hilezinek hitz egiteko aukera edukitzen dute. Batzar hauetako ohizko* sekretarioaren eritasun bat dela medio, oraingoz nik hartzen dut esaten

KITOPNAK direnak gordetzeko eginkizuna, eta munduari azaltzekoa, izan dadila denon onerako, eta gaiztoen txarrerako. Arratsa iritxi* zenerako, ailegatuak izanen ziren guttienez bostehun bertsolari. Han ikusi nituen Neolitiko garaietako batzuk,* Erdi Harokoak (eta, hauen tartean, Santxo VII. Bortitzari* hainbeste gustatzen zitzaion Etxarriko Beltza), Errenteriako Xenpelar, Musarro, Saiburu eta abar, Asteasuko Pello Errota eta Zakarra, zazpigarren mendeko Motxondo eta Usurbilgo Udarregi; bai eta ere Etxahun, Bordel eta iparreko beste zenbait bertsolari. Ez zen falta Muskariako* Iruain, Fernando Katolikoak 1512. urte goibelean gartzelatu zuena, ez eta ere oraintsu joan zaizkigun Txirrita, Urretxindorra, Zepai eta beste anitz.*

eta honela eman zion ihardunaldiari hasiera: Gure munduko bizimodua / guziyentzat da laburra / griña gaiztuak tiratzen gaitu / hortatik dator makurra / leku askotan ikusi ohi da / lapur guardiyan lapurra / animaliya ere igual / katua eta zakurra / berak asko nahi t’ezin sofritu / bestek daraman apurra.

Batzar hauetara beti azkena heltzen dena, Fernando Amezketarra omen* da. Besteetan ez dakit, baina oraingoan behintzat bera ailegatu zen atzeraturik.

Pello Mari Otaño Zizurkildarraren hitza entzun zen orduan. «Kontuan izan —esan zuen— bertso batek, ona izateko, gauza bat duela derrigorrezkoa, hori da, fantasiaren arintasuna, irudi eta imajen poetikoen bizkortasuna, kontrasteen sendotasun eta indarra. Erlea lorez lore ibiltzen ohi den bezala ibiltzen da bertsolaria ere, inongo ederrarekin gelditu gabe, gozoa laburki dastatuz. Alferrikako hitzak —hots, bertsoa ulertzeko behar beharrezkoak ez direnak— ez dira maiz aurkitzen bertso onetan. Joxe Manuelek botatakoa adibide da horretan».

Batzar honetarako aginduta zegoen gaia, hauxe zen: «Mundu honetako bizimodua». Eta horretaz kantatu behar zuena, Jose Manuel Lujanbio «Txirrita» bertsolari handia. Bere 150 kilo zutitu,

Gero, Txirritak berak hitz egin zuen. Bere bizimodua diru ezari oso atxekitua egon zela adierazi zigun, eta pobre izate horretatik etorri zitzaiola hargina bezala lan egin beharra, sagardo txarro ba-

8

ten eskean ibili beharra, eta beste zenbait gauza itsusi. Eta segidan bertso hau bota zuen, berak pasatako larritasunak pasatzen dituzten guztiei dedikatu eta gero: Itsasuan zer gertatzen dan ez al dezute ikusi txardin berriya eta antxua izurdiaren igesi azpiyan ezin aguantatuta gainera irten arazi an ere arrantzaliak pronto beren sare eta guzi anima salbo jende pobria gaur olaxe gara bizi. Atsegin haundia hartu genuen entzule guztiok. Marmarrak isildu eta gero, Bilintxek hau aipatu zuen: «Bertsoak, ona behar badu izan, arrazoi sakona, zartadarik sendoena azkeneko estrofan gordeta etorri behar du. Gainera, aurreneko estrofek jendea talaian jar erazi behar dute, honetarako ahal den poesia guztia erabiliz. Begira, bestela, arestian botatakoari». Hirugarren bertsoa bota baino lehen, Txirrita Euskal Herriko ger-

taera gaitz batzuei buruz mintzatu zen, eta 1876 (foruak kendu zizkiguten urtea, noski) garren urtean (…) amaitutako prozesuaren berri eman zigun. «Handik honantza gauzak ez dira asko aldatu» esan zuen triste. Besterik gabe, orain jartzen den lanturua kantatu zuen: Kolka txarraren azpiyan dauden / txito urrikalgarriyak / amarretatik bost hiltzen dira / beste bostak elbarriyak / pizti gaiztuen beldurrez beti / gora begira jarriyak / indar gutxiko gorputzak eta / suspiriyuak berriyak / kastigu onen menpian bizi / gera gaur Euskal Herriyak. Oraingo honetan hitz egin zuena, Erdi Haroko Antton Kiskurra bertsolaria izan zen. Honen aburuz, egungo bertsolari asko klitxe batzuez baliatzen omen dira, kantatzeko orduan. «Ene ustez, bi bertsok ez dute behin ere berdinak izan behar, beti ekarri behar dute berekin gauza berrien freskura. Puntu eta irudi bitxi eta bereziak ez badira bilatzen, hitzak gastatuz

9

eta zimelduz joanen zaizkigu, bertsoak beren magia eta misterioa galduz, eta bertsolaritzak labana amustu baten antza hartuko du. ‘Herria’ eta horrelako hitzak ez non eta ez han erabiltzeak (hots, harira datozen ala ez kontuan hartzeke) gaitz egiten dio bertsolaritzari», oihuztatu zuen Elduaieneko bertsolariak. Nola giroa asko seriotu zen, Txirritaren ingurukoek «bertso txar bat egiteko» esan zioten, «ea horretarako gauza zen», eta beste gauza barregarri asko. Lujanbiok honela kantatu zuen: Bart arratsean Panplonan / giñaden feriyan / Etumetako artzaiak / sermoia debalde / ernari jarri omen dek / Aizarnan idiya / ai zer esne eratea / batere ez balu / nere txapela tellatuan / ala Jaungoikoa. Eta algara batean, batzarrari bukaera eman genion.•


TESTUA: BERNARDO ATXAGA. ANAITASUNA ALDIZKARIAN, 1973, 256. ZENBAKIA, 8. ORRIALDEA. MARRAZKIAK: PATXI GALLEGO (“NORK” KOMIKIA)

EUSKAL HERRIKO BERTSOLARI HILEZINEN BATZAR HARRIGARRIAK (2)

Zeruaren ertzeko bost izar gorriak ostera itzaldu zirenean, eta ura urago eta sua suago bihurtu zirela konturatu nintzenean, azkeneko lanak bukatu eta arin arinka abiatu nintzen batzarrera. Bidean, Fernando Amezketarrarekin egin nuen topo, eta, honengatik, berandu nenbilela susmatu nuen. Zereri bertsolari hau —orain urruneko kronikan adierazi nizuen bezala— ez baita behin ere behar den garaitako ailegatzen, desgaraian ibiltzen baita beti. Gertatu ere, uste bezala gertatu zen. Batzarra hasia zegoen, eta Patxi Bakalloren aldamenean

10

eseri nintzen. Txintik ere atera gabe, zer gai genuen galdetu nion, zein bertsoz arituko ginen. «Matalasen hilketarenak zitiagu gai» erantzun zidan ixil ixilik. Pentsatzen jarri nintzen. Bai, ongi gogoratzen nintzen euskal jendearen aldeko burrukalari honetaz, justizi eta askatasun egarriz osatutako bihotza zedukan iraultzaileaz! Eta zer sentitu ote zuten bertsolariek, gizon hori herioaz jo zuten egunean? Nola kantatu zuten kontsolatzeko? Hori zen batzar hartan jakin behar nuena, eta zuei adierazi nahi nizuekeena. Ea, bada! Piarres Topet «Etxahun» zuberotar bertsolariak kontatu zigunez, gauza arraro ugari sentitu eta ikusi omen zituen. Adibidez, haritz baten zazpi adarrak nigarrez, xaguxar baldarrak airoso kantatzen; eta, horretaz gainera, xorien xirulian kantore hau entzuten zuela iruditu zitzaion: Urz’aphal bat ba dügü herrian trixterik, / Nigarrez ari düzü kaloian barnetik, / Bere lagün maitiaz beit’izan iitzirik: /

KITOP

Kuntsola ezazie, ziek adizkidik. / (Usapal bat ba dugu herrian trixterik, / nigarrez ari zaigu kaiolan barnetik, / bere lagun maiteak baitu utzi bakarrik: / zuen kontsolapenaz ba dauka beharrik).

Matalas arras maitea zuen baten baten lanturuak ote? Etxahunek hori dio. Miarritz Ahamil andre bertsolaria, berriz, itsas inguruan paseatzen omen zebilen ezbeharraren egun goibelean, eta, adi adi jarriz, itsas haizeak zekarren kanta ilun baten notak aditu omen zituen. Eta hitz hauekin: Sofrimendua ba du sarri Euskal Herriyak, / negarrez ari dira mendiko harriyak, / joan zaizkigu anai maitagarriyak, / pasaturikan mila mementu larriyak, / gorputzean sortuaz odol iturriyak.

lehen estrofez oroitzen, eta umetxoak ez baitzuen atzera kantatu. Hona hemen amaiera hori: … jende pobreak edaten degu zazpi ontzitan ozpiña, euskaldunari gurutze askok ematen diote miña.

Ba dirudi, lehengo bertsoarekin lotuta dagoela, eta bihotzeko min sakon batek eragindakoak direla, hain zuzen ere. Orain, nork bota zezakeen bertso hori lehenengoz? Jakin egin behar, jakin.

okasioetan. Baina esperantza zaila da kiskailtzen, eta Matalas hil denik ez beza inork pentsa, hark defendatu zuen jendea bizi deino behintzat. Xoriek ere era honetan txiotzen omen zuten:

Üda lili eijerra, ez ezin nigarrik, / Bardin ez ahal düzü orain profeitürik; / Ene lagünak dira bortitan sarthurik, / Eta ni ezin pharti, maitia, züganik. / (Uda lore polita,

Etxahun mintzatu zitzaigun berriro, batzarraren bukaeran. Guretzat maitea den pertsona batek abandonatzen gaituenean — esan zuen—, nori eskainiko diogun harentzako gordea zegoen ardoa pentsatzen dugu, eta nori esanen dizkiogun harentzat ziren hitz goxoak; eta hori tristea da, halabeharrez. Eta horregatik tristeak izaten dira bertsoak holako

Emakumeak hitz egin eta gero, Mikeltxo Apala Otxagiko bertsolariak hartu zuen hitza, eta hark ere zerbait bitxi ikusi zuela esan zigun. Kantatu zuenez, bi hilabete izanen ez zituen haurtxo batek (ordurarte hitzik ere esan gabekoa, noski) eta bere aita-amen harridurako, bertso bat kantatu omen zuen. Hemen bukaera bakarrik dakart, zeren gurasoak ez baitziren

11

ez egin nigarrik, / Ez baituzu izango hortik probetxurik; / Nire lagunak dira menditara joanik, / Eta nik ezin alde, maitea, zugandik).

Agian, Matalas berberari ikasi zioten xoriek kantore hau. Eta arrazoi zuten: hark eramandako bizi berbera eramaten duen edozein gizon, beti ere biziko baita euskaldunen bihotzean.


ELKARRIZKETA

URETATIK KANPO ERE MOLDATZEN DIREN ARRAINAK TESTUA: ANTXOKA AGIRRE MAIORA ARGAZKIAK: CONNY BEIREUTHER CREZBURG

13


POLIGLOTAK

90

eko hamarkadaren bigarren erdian sortu ziren beste kultura batzuetako inprobisatzaileekin lehen harremanak, eta 2003ko Ahozko Inprobisazioa Munduan izan zen gai honen inguruan etxean egin zen lehen ahalegin handia. Ondoren, 2005eko Txapelketa Nagusian esan zen lehen aldiz, letra larriz, bertako erdal komunitateari ere ezagutarazi behar zitzaiola zer zen bertsolaritza. Bertsolaritzaren ohiko argazki albumari emanaldia

14

15


Nire ama hizkuntza gaztelania da, baina euskara ere etxetik jaso nuen eta ikastolan ikasi dut. Kalean euskaraz bizi izan naiz eta etxean, gehiago, gaztelaniaz, amaren amak hezi baikintuen, asko, eta hark ez baitzekien euskaraz. Nahiko gaztetan hasi nintzen bai frantsesarekin eta baita ingelesarekin ere, eskolaz kanpoko jardueretan. Frantsesarena, gainera, esango nuke etxeko hautu politiko bat izan zela, bertan daukagun hizkuntza bat delako apuntatu nindutela. Uda asko Donapaleun pasa nituen baita ere. Udaro egiten zituzten espainiar hiztunentzako barnetegi moduko batzuk eta hegoaldetik hainbat haur joaten ginen, hiru asteko egonaldiak egitea. Gerora etorri zen itzulpengintza ikastea, eta han italiera ere eduki nuen ikasgai modura; zerbait lardaskatzen dut.

MIREN IBARLUZEA:

Lanean ez ezik eguneroko bizitzan ere erabiltzen ditut hizkuntzok. Lau urte Baiona-Bordelen eta bi Parisen eman nituen, eta hango lagunekin frantsesez eta espainolez egiten dut. Unibertsitateko beste kide batzuekin ingelesez daukat harremana‌ Sarri aldatzen dut hizkuntzaz, egunero.

edo hitzaldia kaskoak jantzita entzuten dituen laguna gehitu zaio azken hamarkadan. Bide bat egina dago, bada, alor berri horretan, galdera sorta bat eta erantzun batzuk mahai-gaineratzeko adina. Donostiako San Telmo museoko kafetegian egin dugu kontaduria. Berotzen hasteko, denentzako galdera: Zein hizkuntza hitz egiteko gai zarete? Zein da hizkuntza horietako bakoitzarekin izandako istorio pertsonala?

16

DURANGOKO UDALA BERTSOLARITZA HAUSPOTZEN www.durango-udala.net www.durango-euskaraz.net


Ama hizkuntza euskara dut eta ez dugu etxean erdaldunik inor izan. Ama, gaztetan Madrilen bizi izan zenez, oso umea nintzela pare bat uda bertara joan ginen oporretara, neuk erdaraz ikasteko. Etxean badauzkagu VHS bideo batzuk ni hiruzpalau urterekin erdaraz oso gaizki, jo eta ke, eginez, Madrilgo bidaia haietatik bueltan; oso barregarriak dira. Gero Disneyren pelikulekin osatu nuen ikasketa prozesua (irribarreak). Ingelesa, berriz, eskolan eta bizitza osoan landu izan dut, Bostonen ere egin nuen egonaldi bat beka batekin, eta egia esan oso erraza suertatu

NEREA IBARZABAL:

izan zait beti. Bestalde, DBHn alemaniera eskaintzen zuten eta gustura hartu nuen. Frantsesa ez zuten eskaintzen eta hori izan da nire arantza, hain bertan izanda ideiarik ere ez izatea. Baina alemaniera pixka bat bai, batxilerrean ere jarraitu nuelako, eta hilabete ere egin nuelako Alemanian, orain dezente galduta daukadan arren. Hori da hurrengo erronka, alemanierari berriro heltzea. Gaztelania ez nuke jakingo esaten nola ikasi nuen, etxean ez baitu inoiz inork egin. Agian, Irunera joan izaten

MADDALEN ARZALLUS:

den denek gaztelera genekien foro hartan. Ezezkoari eutsi nion. Ni ona, euskaraz nintzela esaten nien, ez nindoala nire usteak desegin eta maila artistikoa jaistera.

En polvo, ceniza y nada Andoni Egaña

Badira hogei urte. Ia hogeita bat. Lehenengoetariko irteera genuen. Veracruzera, Mexikora, joan ginen Koldo Tapia, Bertsozale Elkartearen arduraduna eta biok. Hasiak geunden beste kulturatako inprobisatzaileekin harremanetan eta Mexikotik luzatu ziguten gonbitea. “Asociación iberoamericana de la decima improvisada” zelakoa osatu nahi zuten eta gure bidaiaren asmo nagusietakoa zen elkarte horren kamustasuna azaltzea. Gu, esaterako, kulturarteko elkarte baten aldekoak ginen izatekotan baina ez genuen gure burua osatu nahi zutenean ikusten. Gu inprobisatzaileak baginen baina ez dezimistak eta are gutxiago iberoamerikarrak. Ikertzaile eta inprobisatzaile mexikar, kubar, kolonbiar, txiletar, argentinarren… aurrean hori azaltzen ahalegindu ginen. Dezimistak ez ginela eta iberoamerikar ere ez genuela jotzen gure burua frogatzeko beti egiten genuena egitea baino modu hoberik ez zen: bertsotan, euskaraz. Harridura sortzen zien hasieran, guk gazteleraz jakin arren zergatik euskaraz inprobisatzen tematzen ginen ikusteak. Esan ere egin zidaten salbuespentxo bat eginez ea ez nuen gazteleraz inprobisatuko, non eta han,

Beraz, lehen egunetan nik bertsoak bota eta segidan Koldo Tapiak gaztelerara itzultzen zituen. Koldo itzutzaile ona eta zaildua da. Baina badakizue… Bertsoak derrigor asko galtzen du bota osteko interpretearen lana on ona bada ere. Gainera, eurei eskatzen genizkien gaiak eta batzuk taxuzkoak eta sakonak izaten ziren. Gogoan daukat Maximiano Trapero unibertsitate irakasleak ipini zidan bat. “Para ti, Andoni, el pie de una décima muy significativa en el acerbo cultural castellano: En polvo, ceniza y nada”. Ez zegoen jiji eta jaja jardunda erantzuterik eta ondorengo itzulpenak eskatzen zuen lana ere handia zen. Buruari bueltaka ari nintzaion, ezagutu berri gintuzten haiek ez zezaten pentsa itzulpenak adierazten zuen bezain kamutsak ginela. Eta azken egunerako asmatu nuen xixtima. Teman egin genuen Koldo eta biok Jalapako antzoki eder batean. Ikus zezatela bakarka baino gehiago dialektikan aritzen ginela gu ere. Koldok gainera askok uste baino gehiago egiten zuen bertsotan. Baina biok bertsotan ari baginen nork itzuli behar zituen gure bertsoak? Geronek. Eta geronek itzuli behar genituenez, erabaki nuen hobe genuela bertsoak gazteleraz pentsatu, errima eta guzti, gero, nola edo hala euskaraz kantatu eta kantua bukatzean, itzulpenaren txandan, hasieran burutan hartu genuen hura botatzea gazteleraz. Halaxe egin genuen eta ordura artekoa baino arrakasta handiagoa lortu. Bertsoak, jakina, eskasagoak ziren, baina itzulpenaren ostean hobeak ziruditen. Gainera, inork ez zekien ze prozedura erabili genuen. Gazteleraz pentsatu, euskaraz antzeko zerbait kantatu eta zehatz-mehatz hasieran pentsatua bota itzulpen garaian. Gogoan dut jarri ziguten gai bat honakoa izan zela: “Koldo zu zara haur bat Veracruzgo hondartzan jolasean dabilena. Halako batean ikusten duzu itsasontzitik lehorrera datorren gizon armaduradun bat, Andoni”. Eta gogoan dut jokaldia nola osatu nuen. Pentsatu nuen gazteleraz: “chaval ten cuidado, que tu cuello está en peligro, pues yo de Cortés sólo tengo el apellido”. Gero euskaraz kantatu nuen doinu erraz batean:” zure lepoa arriskuan da, ez daukat esan beharrik, nik Kortesetik nola daukadan apellidua bakarrik”. Eta bertsoa amaitu ostean itzuli nuen: “Le he dicho que tenga cuidado, que su cuello está en peligro, que yo de Cortés sólo tengo el apellido”. Txalo zaparrada ordurartean bertso hobeekin jasotakoa baino askoz ere handiagoa izan zen. Badakit ez dela maiz erabiltzeko ideia, baina batzuetan funtziona dezakeela han ikasi genuen, Veracruzen, duela hogei urte luze.

• 18

19


ginenean erosketak egitera, edo nire gurasoen lagun batzuk gaztelaniaz egiten entzunda… Frantsesa bost urterekin hasi ginen ikastolan ikasten. Bi gelatan banatzen gintuzten, zekitenak eta ez zekitenak, eta gu bigarren honetan jarri gintuzten. Bestalde, amak larunbat goizetan telebista frantsesez ikustera behartzen gintuen, hori zen frantsesa ikasteko eguna etxean. Eta ingelesa ikasten hamaika urterekin hasi nintzen, hegoaldean baino beranduago sartzen baita han. Hamazortzi egin arte ikasi nuen eskolan, eta hortik aurrera nire kontura aritu naiz, diplomak ateratzeko. Erabili dezente egiten dut, lagun batzuekin harremana hizkuntza horretan daukadalako… Gero, betidanik barruan izan dudan hizkuntza errusiera izan da. Txikitan Moskuko katedralaren marrazki batek liluratu egin ninduen, gogoratzen naiz gauero ohe ondoko argitxoa piztu eta marrazki horri begira egoten nintzela. Behin amari galdetu nion ‘hau non dago?’, ‘ba Moskun’, ‘eta Mosku non dago?’ ‘Errusian’ ‘Ba, ama, Errusiara joan nahi dut’. ‘Hortarako errusiera ikasi behar duzu’, esan zidan. Buruan sartu zitzaidan eta Errusierarekin bueltaka hasi nintzen… Historian, Errusiako Iraultza eta Gerra Hotza eta holakoak ikastea tokatzen zenean, sekulako interesa pizten zidan. Pixka bat arraroa izan da kontua, bai (irribarrea). Itzulpengintza ikasketetan normalean azken aukera gisa hartu ohi zuen jendeak, baina nik propio aukeratu nuen. Geroztik, Errusiara ere joan naiz pare bat udatan hango unibertsitatera. Hemen ere hartu ditut klase partikularrak, eta saiatzen naiz, Internet bidez, hango telebista ikusten. XABI PAYA: Ni Mirenengandik egongo naiz gertuen. Ama hizkuntza baldin bada telebista lurrera botatzen duzunean amak errieta zer hizkuntzatan egin dizun, hor ez dago aukeran ematerik: errieta euskaraz nahi baduzu sakatu bat, si quiere la bronca en castellano, pulse dos… Ez, ez, hori hizkuntza batean edo bestean dator. Nirea gaztelaniaz izan zen, eta horrek ere badu pisu bat.

20

Egia da umezain euskalduna izan genuela euskara gertu izan genezan, eta denborarekin euskara oso nirea bihurtu dela eta toki asko hartu duela, baina zenbait gauza… Adibidez, Nereari Eskolartekoan entzun nizkion espresio batzuetaz gogoratzen naiz, etxetik jasoak izango zirenak eta niretzat ezezagunak zirenak. Euskararekin umetan ahalegin berezia egin nuen edozein testuinguru linguistikotan euskaraz eroso sentitzeko moduko hiztuna izateko: bizkaiera ikasi nuen batuaren ondoren, gero hitanoa, hitanoa bizkaieraz… ibilbide luze samar bat.

21


errima bat behar baduzu, baina hizketan ‘aiduru’ esan eta susto aurpegiarekin begiratuko dizute. Gero, umetan, hainbat urtez ostiral arratsaldea eta larunbat osoa American Schoolen egiten genuen anaiak eta biok, eta, udaro, egun mordo bat ere bai, Berangon duten zentroan. Horrela zaletu nintzen beisbolera… Frantsesa, berriz, 12-13 urterekin hasi nintzen ikasten, eta esango nuke gaur lau horietan ondo moldatzen naizela. Uneren batean nire epizentrotik oso gertu egon dira laurak: ingelesa, Estatu Batuetan eta Birminganen eginiko bi urteetan; frantsesa, Quebequen egin nuen egonaldian… Gaur bizkaieraz egiten dut etxean, batuaz kalean, ingelesez lagun asko dauzkat eta lanagatik ere ia egunero egiten dut. Frantsesa orain gutxixeago; joan den astean egin nuen Baionan eskaini zen erakusketa baten aurkezpenean, baina herdoilduta topatu nuen nire burua… Azken batean, hizkuntza bakoitzean aritzea bizikletan ibiltzea bezala da. Sarri ibiltzen ez badituzu, bueltatxo bat emateko, ondo, baina hogeigarren minututik aurrera, larri. Eresoinka abesbatzaren gorabeherak frantsesez azaltzea tokatu zitzaidan eta, pufa! nekea.

• Ikasketa kontzientea izan zen edo kaletik jasoa? X.P.: Bizkaierarekin, adibidez, erabat kontzientea eta, gainera, liburutik, Labayruren Jarraibide liburua hartu eta orduak sartuta egindakoa. Gogoan dut umetan Urki Bilbao eta Oier Azularekin egin nuela nik bertsotan asko, bata Ondarrukoa eta bestea Markiñakoa, eta nahiago izaten nuela bertsotan egin hizketan baino, zeren bertsoa elkar ulertzeko esparru bat zen. Lehen bertso udalekura joan nintzenean ere, Azparnera, berdin: bertsotan ‘aiduru’ esatea arraroa da, baina onartuta dago, batez ere gaztea zarenean

Xarnegu-kopla Hizkuntza ezberdinekin saltseatzea beti egin izan du bertsolariak. Piarres Lafittek ‘Herri literaturaz’ artikuluan ("Herri literaturaz", Lur eta Gizon, Ofiati, 1974, 243-263) aipatzen dituen xarnegu-koplak, esaterako. Xarnegu-kopla, mintzaireak nahasten zaizkuna. Huna Etchahun Barkoxeren etsenplu bat:

— Eskuara eta frantsesa: Bettiri Uhartekoa, ah qu’il était bon chasseur! Erbi txar bat atxeman du sasi batian par bonheur.

Sed libera nos a malo, sit nomen Domini. Vamos a cantar un canto para divertir. Yan dügünaz gerozti xahalki huneti. Eta edan ardua Jüranzunekoti. Chantons, mes chers amis, je suis content pardi, trinquan d’aquest bun bi. Eta dezagün kanta kantore berri.

— Euskara eta española: Por andar con las rubias emen nau galduta como los solterones geldituz sobrauta…

Elgarri lotuak dira: latina, española, frantsesa, kaskoina eta euskara. Gehienetan bi mintzaire dira bakarrik nahasten: 22

— Euskara eta inglesa: Todayko neskatillak jasten da pretty, powder ipiñi eta enseguida all ready Side-walkien pasatzen dan people guztiari begia giñatu eta come on right in, honey…


Ez dakit pasatzen zaizuen, bizikleta bat olioztatzen ari zarenean bestea gelditzen dela gogortuta, beti ez zaude guztietan maila berean egiteko moduan.

M.I.:

M.A.: Gogoratzen naiz Errusian egon nintzenean iritsi zela momentu

bat ingelesez egiteko ez nintzela gauza. Blokeatu egin zitzaidan. Nik, italiera ikasten nenbilenean, frantsesa neukan blokeatuta, eta kuriosoa da, zeren italierak frantsesaren eta espainolaren gauza asko ditu, baina… M.I.:

Hizkuntza bat ikasteak zenbat du zamatik eta zenbat plazeretik? M.I: Nik beti gustura egin dudan zerbait izan da. Egia da momentu

• Sarasuaren dezima haiek Jon Sarasua Guillermo Velazquezekin Hondarribian 2002an Topatu dugun gisa honetako lehen saioa. Han eta hemen galdetuta ‘Sarasuaren dezima haiek’ bertsolariak eta Velazquezek abesturiko dezimak aipatzen dituzte denek. Tarte batean bat-batean aritu baziren ere saioaren zatirik handiena aurretik prestaturiko piezekin osatu zuten. Horietako batzuk erakusgarri, Sarasuaren ‘Una cara en dos’ izeneko sortatik hartuak. México es lo que es tu vista tiene su punto como euskaldún te pregunto Guillermo, ¿como nos ves? Somos del mundo al revés mas conocemos su costo y es que nuestro propio rostro está en dos partes tallado indígenas por un lado y ricos blancos por otro.

Los hablantes del euskera son vino añejo sin copa sí, indígenas de Europa de antes de que Europa fuera y tratados de manera de indios de negra lista carne de lenta conquista… mas también conquistadores hoy guapos consumidores con discurso progresista.

En la Europa izquierdosa o en América Latina la palabra se combina con coherencia asombrosa lo alternativo se glosa más para plantar batalla se trata de dar la talla en construibles terrenos discursos, muchos hay buenos la práctica es lo que falla.

batzuetan, azterketak egiterakoan, adibidez, ba dela karga pixka bat, baina ostean…

Euskal Herria y México las décimas y los versos dos pequeños universos comedias con fondo trágico conectarlos suena mágico. Termino sin darle bombo pero siento algo hondo al ponernos cara a cara un océano nos separa y nos une un mar de fondo.

Niri, egia da, beste haurrak jolasean ari ziren bitartean American Schoolera joan beharrak ingelesarekiko nolabaiteko herra eragin zidala. Bakeak gerora egin ditut, itzulpengintza karreran, literaturari esker eta oso britaniartuta. Britainia Handiko

X.P.:

(…)

• 24

25


Niretzat beisbol joko honetan lehenengo basea hori da: ‘Ai, harrapatu egin dut’. Hor sentitzen duzu mundua beren kolorean ikusten hasita zaudela. Bigarren basea jada da broma bat egitea lortzen duzunean, eta ulertu zaituztela konturatzen zarenean.

X.P.:

Hala ere kanpora zoazenean, Erasmusen, edo gu Quebecen egon ginenean, gauean ohera zoazenerako, zer kaskarreko min. Gainera, Quebecen, eskoletan ere ingelesa eta frantsesaren artean ibiltzen ginen, hizkuntza batetik bestera saltoka… Niretzat hori neke mental handia zen (baietz diote denek).

M.I.:

Niri kuriosoa egiten zait hizkuntza arrotzek eragin izan didaten lilura. Gogoan daukat eskolan gaztelaniako olerkigintza ikusi genuenean DBHn, euskarazko bertsolaritza baino askoz gehiago gustatzen zitzaidala. Sakonagoa iruditzen zitzaidan, edota errimak, sonetoen egitura konplikatu horiek benetako erronka bat iruditzen zitzaizkidan gure egituren ondoan. Burua pixka bat zukutu eta etxean forma arrotz horiek probatzea izugarri gustatzen zitzaidan. Eta gainerako ingelesarekin edo alemanarekin jarri izan naizenetan ere antzeko sentsazioak izan ditut. N.I.:

musikalak, literatura, telebista bera, asko gustatu zitzaizkidan eta horrek ireki zidan bidea. Frantsesarekin, berriz, hasieratik ibili naiz oso gustura. Hasieratik egin nuen topo komiki frantziarrekin. Gero, Quebeceko kantautoreak eta musika izugarri gustatu zitzaidan… Tresna multzo hutsaz harago, horrek beste bizitasun bat ematen dizu. Egongo da hizkuntzak gramatika menderatze hutsagatik ikasten dituenik ere, baina ni behintzat erakartzen nauena hizkuntzak bere inguruan duen hori guztia da: kultura, pentsatzeko moduak, jendea…

M.A.:

Ikusten duzunean ikasi duzun horrek zenbat jende jarri ahal dizun eskura…

N.I.:

Hizkuntza bat entzun eta irri egiten duzunean, edo hizkuntza bat entzun autobusean eta: ‘Hara, ulertzen diet…’. Ederra da.

M.I.:

26

Hizkuntza bat ikasten duzunean mekanismo berriak probatzen dituzu, eta arropa berria estreinatzea bezala da. Nik sentsazio hori dezentetan sentitu izan dut. X.P.:

Miren, Xabi eta Maddalen itzulpengintza ikasketak egindakoak zarete. Nola erabaki zenuten ikasketa horiei heltzea? Zein da alor horretan egin duzuen ibilbidea? M.I.: Ni apur bat denetarik ibili naiz. Testugintzan hasi nintzen, argitaletxe batean, edizioetan, eta itzulpena ere tokatzen zen. Gero, Labayrun ibili nintzenean, etnografian ibiltzen ginen batez ere, baina hor ere tokatu zitzaigun itzulpen zerbitzuan aritzea. Autonomo moduan ere egon nintzen, urte eta erdi ere, eta hor asko egiten genuen Google eta Sonyrentzat lokalizazioa. Alegia, gune jakin bateko hizkuntzara egokitzea, adibidez, telefonoaren programetako testuak, menuak. Bitarte horretan, masterra ere

27


egin nuen, eta, bukatutakoan, itzulpengintzaren inguruan ikertzea erabaki nuen. Orain, Itzulpengintzaren errepresentazioaren inguruan ari naiz tesia egiten: hizkuntzen kudeaketa, nola agertzen diren gizartean, literatur historietan... Eskolak ere eman izan ditut: iaz, itzulpengintza karreran, eta aurten, hizkuntza proiektuen inguruan, Magisteritzan. Ikasketak aukeratzerakoan zalantza asko izan nituen: Medikuntza, Zuzenbidea, Filologia, Kazetaritza… Norbaitek hamazortzirekin garbi badauka zer ikasketa egin nahi dituen, nik ez dakit zer bizi esperantza duen horrek: berrogeirekin, zulora…

X.P.:

Hain zuzen, itzulpengintzaren berri Xabiren bidez jakin nuen, bera hasi berria baitzen... Eta eskertuta nago, oso gustuko ikasketak eta alorra izan baitira.

M.I.:

baina interprete gehiago, eta gehiago gustatzen zait gainera. Konferentzietan, udaletxeetan… Aukeratzerako garaian ez neukan batere garbi, eta orain ere ez. Orain esango nuke, albaitaritza ikasiko nukeela. Hegoaldean egin nahi nuen, errusierarekiko lotura hori ere banuen… Lanean, itzulpen enpresa batean, Bakunen, ibili naiz azken bi urte hauetan, batez ere testu liburuetan. Asterixen komikiren bat ere itzuli dut. M.A.:

X.P.:

Gabriel Aresti izan zen Asterixen lehen itzultzailea…

Bertsotako eskarmentuak, bertsotan egiten den hizkuntzaren langintzak, ba al dakar onurarik itzultzaile edo interprete lanetan egin behar diren lanetarako? X.P.: Dudarik gabe. Lurdes Auzmendik niri beti esaten zidan erraztasunak neuzkala horrexegatik… M.A.:

Bai, niri ere esaten zidaten…

Nik beti esaten dut bertsoari esker landu dudala hizkuntza, bertsolaritzak eman didala euskararen kontzientzia.

M.I.:

Bertsolaritzaren markoan hitz edo espresio bakoitza altxor bat izan daiteke, momentu jakin batean errima bat, metafora bat edo jolas bat eman diezazukeelako. Esperientzia horiek hizkuntzarekiko beste begirada bat ematen dizute.

N.I.:

Ni lehen promozioan sartu nintzen eta ez zeukan oso fama ona. Izatez, aita haserretu egin zitzaidan hark zuzenbidea ikastea nahi baitzuen. Deustun aurrematrikula eta guzti egin zidan. Esan nion ezetz, itzulpengintza ikasi nahi nuela, eta gogoan dut eztabaida ingelesez izan genuela. Gure aitak urtean sei hilabete itsasoan egiten zituen, petrolio-ontzi batean, hizkuntza asko ulertzen zituen eta ingelesez bizi zen. ‘Traslation? Whats that? Esaten zidan… Uste zuen modulu moduko bat zela. Adostu genuen sarrera proba gainditzen banuen itzulpengintza egingo nuela, eta gainditu egin nuen. Gainditu ez banu, igual, kasu egingo nion… X.P.:

Ibilbide profesionalari dagokionez, karrerako laugarren mailan hasi nintzen Eusko Legebiltzarreko interprete bekadun gisa. Ni gehiago ibilita nago interprete, itzultzen ere bai autonomo gisa,

28

Zenbait aspektutan antzekotasunak dituzten jarduerak dira,

M.A.:


gainera. Bertsotan, ofizioka ari zarenean, adibidez, alde batetik bestea esaten ari dena entzuten ari zara, eta bestetik, zurea pentsatzen eta interpretazioan ere etengabe jasotzen eta ematen ari zara. Alboka jotzea bezala dira biak, aldi berean hartu eta bota, eta hor oreka izan behar duzu; ezin zara gehiegi zentratu ez batean eta ez bestean. Gainera, bi kasuetan, malabarista joko hori sortzailea da, ez duzu erabat kontrolatzen, eta daukazunarekin eta zarenarekin erantzuten duzu.

X.P.:

Bertsotan ibiltzeak mila jarrera ere erakusten dizkizu bizitzarako bezala lanerako ere balio dutenak: aurkezpen bat egiteko, urduri ez jartzeko‌

M.A.:

Olerkigintza itzultzeko are nabarmenagoa izan daiteke abantaila, ezta? Esaterako, Xabi, zuk egin zenuen bezala Calderon de la Barcaren Bizia amets itzultzeko. X.P.: Dudarik gabe. Bertsotarako aurrez egindako lanketarik gabe ez dakit gai izango ote nintzatekeen‌ Jolas modura ekin nion, Ingalaterran trenean egin behar nituen ordu hiletan. Gero, ikusi nuen Literatura Unibertsalaren Sailera aurkezteko hamar orrialdeko lagin bat eskatzen zutela, eta, baiezkoa eman zidatenean, buru-belarri sartu nintzen. Silabei traiziorik ez egitearren, lerroak gehituz konpondu nituen hizkuntza batetik besterako aldeak. Gero, gauza bat da neurri jakin batean kabitzea eta bestea, bertsotarako sortua izatea, hitz neurtua edo neurtitza izatea, eta horri ere aurre egin behar izan nion. Zuk, Miren, Shakespeare bertsolari ekimenean hartu zenuen parte. Egile ingelesaren Uda gau bateko ametsaren

30

31


itzulpena geure bertso moldeetara gerturatzea planteatu zen orduko hartan. Zein abantaila ikusten zitzaizkion planteamendu horri? M.I.: Juan Garziak itzuli berria zeukan, baina, nolabait, oraindik ez zuen inork testua ikusi, eta saio hori zertu zen ikusteko ea gai ginen pasarte batzuk bertsotara ekartzeko. Jon Martin eta biok aritu ginen. Ni saiatu nintzen pertsonaia edo eszena ezberdinei doinu egokiak ezkontzen. Horrela, iratxoei doinu arin eta jostariagoak jarri nizkien, esaterako‌ Saioan komentatu zen doinu ezagunak, zortzikoak errazago egiten zaizkiola euskaldunari 10/8 eta 7/6 neurrietara oso ohituta gaudelako. Itzulpenen helburua testua hartzaileari ahalik hurbilen eta eskuragarrien suertatzea da beti, eta horretarako bide gisa planteatu zen esperimentua. Ez zaizue inoiz gertatu kantari baten abestia kontrako eztarritik sartzea eta konturatzea gure ohiko neurri horietatik oso bestelakoa delako izan daitekeela? Niri bai, gertatu izan zait oso serio poesia egitera jarri eta gero konturatzea zortziko bat dela, errima eta guzti. Eta nire buN.I.:

32

rua behartu ere bai silabaren bat gehiago sartzera edo errimaren bat kentzera‌ (barreak). Alderantzizko bidea ere irekitzen al da? Alegia, hizkuntzak ikasteak edo itzulpenetan aritzeak eskaini al dezake onurarik bertsotarako? M.I.: Bai. Nik uste, batez ere literatur itzulpengintzan ari bazara, lanean ari zarela topatzen dituzun metaforek edo dena delakoek aberastu dezaketela zure bertso jarduna. Lehen esan bezala, antzekotasunak dituzten bi jarduera izanda, bataren nahiz bestearen praktikak alde bietarako onura dakar. Eta hizkuntzak ikasteak euskararen beraren mekanismoen eta berezitasunen ezagutzan sakontzeko bidea eskain dezake baita ere.

X.P.:

Xabi, 2005eko Txapelketan interprete lanetan aritu zinen. Eta hor pilaturiko ezagutzak Senez aldizkarian argitaraturiko Bat-bateko itzulpengintza: gakoak eta azterbideak artikuluan jaso zenituen. Bertan bertsoaren itzulpenerako bideak planteatzen dituzu, baina, aldi berean, bertsoak

33


bere dimentsio guztian itzultzea ezinezkoa dela ere aitortzen duzu. Azalduko diguzu? X.P.: Jada banuen bide bat egina kontu honekin, eta bide horretan topaturiko pautak, zalantzak eta abar jaso nahi izan nituen. Planteatzen dena da bertsoen interpretazioa egiterakoan edo edukia salbatuko duzula edo formarekin saia zintezkeela, baina biak ongi jasotzea ezinezkoa dela. Horren bila doanari, bejondeiola.

Guk geuk ere, bertsotan egiten dugunean, gauza bat da buruan daukazun mezua eta bestea bertsoak zer esaten uzten dizun. Interpretazioa ere berdina da, zuk badaukazu mezu bat, hizkuntza batean eta zeure buruan, baina beste hizkuntzara pasatu behar duzu denbora oso mugatu batean, eta, ondorioz, ahal duzun neurrian. M.I.:

2005ean finala bukatu eta bi ordura emititu zen ETB2ko programa. Bi interprete geneuzkan zuzeneko itzulpena egiten gaztelaniara, eta mekanografo batek pasatzen zuen idatzira, Amaia Agirrek transkribatzen zuen bertsoa eta nik bi testuen konparaketa egiten nuen, interpretazioari, behar izanaz gero, zuzenketak sartzeko edota, erabiltzen genuen azpidazteko makinak neurri hori zuenez, lerro bakoitza berrogei karakterera moldatuta zegoela zaintzeko. Hori interpretazioa izan zen ehuneko ehunean, idatziz emana. X.P.:

• Payatarrek izenetik izana Xabi Paya, Fredi Paia eta Wilson Saliwoncyk Algortan 2007an I X. PAYA:

2009ko txapelketakoan, berriz, finaletik astebetera emititu zuten ETB2ko programa. Jon Martin eta biok aritu ginen Amaia Agirrek transkribaturiko bertsoak itzultzen. Kasu honetan itzulpena izan

Voy a intentarlo yo también no se si sere capaz pero he de hacer siempre más pues Fredi me pone a cien. Ya se que tal vez no bién mas te pido con amor ¡Ai Wilson por favor! Te dare una propina pero llevate a Argentina a mi hermano el payador. II W. SALIWONCYK:

III F. PAIA:

Que bonito payado me lo llevo pa mi tierra (‘¡los dos!’ egiten dute oihu publikotik, barreak) señora el trato no se cierra a los dos ni por error. La madre del traductor me estaba diciendo hoy me lo explicó donde estoy los dejo aqui en esta sala porque esta dupla es más mala que un discurso de Rajoy.

Hoy nos tienes que aguantar eres el tercer hermano yo no te estrecho la mano porque tienes que tocar igual te la voy a dar (Wilsonek) Aunque tengas muchos chavos aunque la caja pongas con clavos a mi hermano no te llevas ni en erderas ni en euskeraz los portes salen muy caros.

34


zen eta ez interprete lana. Programa batek eta besteak ez dute zerikusirik. Zein dira ezberdintasun nabarmenenak emaitzan? M.I.: Loturetan nabaritzen da diferentzia… Egañak bota zuen ‘nahiz diferentzia badagon egon, jeiztetik jeistera/ ni oso harro pasako naiz, naturala horixe da/behien aulkia aipatzetik behian aulkia jartzera’. Interprete batek esango luke ‘a pesar de que hay diferencia de ordeñar a bajar yo pasaré orgulloso porque es lo natural/ pasar de hablar de las sillar para ordeñar vacas a poner sillas abajo’. Hor badaude hitz joko batzuk ‘jaitsi eta jeitzi’ edo ‘behea eta behia’ eta izan daiteke interpreteak azalpen gehigarriren bat eskaintzea: El bertsolari en este caso a hecho un juego de palabras…, baina behartuta ez dago; batzuek egiten dute eta beste batzuek ez.

X.P.:

Itzulpen batean, ikusita bertso horren muina hitz joko hori dela, bilatu beharko litzateke horren antzeko efektua izango lukeen zerbait, eta emaitza izan zen, oker ez banago: Yo pasaré orgulloso, pues ese es mi trabajo/ de hablar de sillas de ordeñar arriba a ordenar sillas abajo. Hori da eseri eta ikusi figura poetiko erretorikoa, hitz jokoa, aliterazioa dela, eta zer pareko aurkitu dezaket nik gaztelaniaz dauzkadan tresnekin. Helburua da erdal entzuleak jaso dezala ahalik eta modu fidelenean euskal bertsozaleak jaso duena. Erronka sekulakoa da. Izan daiteke pixka bat bertso paper idatziak eta bat-batekoa konparatzea bezala.

M.A.:

Miren eta Maddalen ere iazko udan burutu ziren kulturarteko topaketetan langintza berean aritu zineten. Zein da finkatu den eredua, nola moldatu zineten? M.A.: Edukia itzuli dugu. Aurreneko saioetan ezinezkoa zen harago joatea. Gero, aurrera doan bezala, gero eta ezagunagoak egiten zaizkizu euren formak eta hasi zaitezke edukiak forma horretan sartzen saiatzen.

36

M.I.:

Irizpide nagusia zen edukia pasatzea, bai ahoz eta bai idatziz.

X.P.: Komeni izaten da, ahal bada behintzat, egoera eta erreferenteak argitzea. Baina batzuetan konplikatua ere izaten da. Foley bigarren aldiz Euskal Herrira etorri zenean, eskatu zidaten bertsoafari batera eramateko. Iruñera joan ginen, ardo botila mordo bat zegoen eta Sustraik bertso bat bukatu zuen esanez iazko Nafarroa Oinezekoak izango zirela. Kristoren barreak eragin zituen, Foleyk ulertu egin nahi zuen, noski, eta azaldu behar izan nion zer ziren ikastolak eta zer zen Nafarroa Oinez, eta aurreko urtean, sekulako euritea izan zenez, jende gutxi joan zela Nafarroa Oinezera…

37


Bertsolari batek horrelako ale harrigarriren bat botatzen zuenean, nik pentsatzen nuen: ‘Mekasuen, nik hau ezin dut orain itzuli’.

M.A.:

X.P.: Esan beharra dago bertsolariei inoiz ez zaiela eskatu entzuleriaren erreferentzia markoak kontuan hartzeko.

Ez zitzaien eskatu eta ez zaie eskatu behar. Zuk ahal duzuna egiten duzu, eta kito.

M.A.:

Txapelketa itzuli behar denean, dudarik gabe, baina Ameriketako ez dakit zer puntatan bertsolariak etengabe hitz-jokoak egiten baditu, edo han ezezagunak diren erreferentziak erabiltzen baditu… Bestela ere bada konplikatua euskaratik itzultzea. Generoa dela… X.P.:

Itzultzaile edo interpretearekin ez ezik zuzenean beste hizkuntza batzuetan abestera ere animatu izan da jendea. Xabik eta Nereak, adibidez, Boisen ingelesez ere egin zuten 2015ean. Bertigoa ematen duen ariketa bat izan behar du, ezta? Zein izan ziren sentsazioak? X.P.: Boisekoa bost urtean behin izaten da, eta 2010ean Iratxe Ibarra eta biok joan ginen. Heldu bezain pronto ikusi genuen ekitaldietan euskaraz ez zekien jende asko zegoela. Beldurra zen haientzat ‘a capela’ erdipurdi abesten zuten bi pertsonaia ulergaitz baino ez izatea eta, horren aurrean, Iratxeri esan nion: ‘Iratxe, ni ingelesez sartzera noa, seguru nago good morning Boise, how are you doing? abestuta hau lehertu egingo dela’. Eta halaxe gertatu zen. Saioaren biharamunean jende pila bat gerturatu zitzaigun esanez: ‘Ai ama, ulertu egin dut, azkeneko urteotan denetan etortzen ziren gregoriano abeslari horiek zertan ari ziren!’. Orduan esaten duzu, bueno, bale, egongo dira bertsolari pare bat zeruan purrustadaka, baina ulertu baldin badute, ba ongi egin dugu. Beraz, baneukan esperientzia hori eta Nerearekin konpartitu eta esan nion: ‘Nerea hemen euskarazko bertso bikainenaren ondoan ingelesezko balekoarekin doblea lortzen duzu’.

38

Nire lehen aldia zen ingelesez bertsotan. Bat-batean, gutxi batzuk ere joan ziren, batez ere parrandan. Eta idatziz ere egin genituen batzuk, eta pilo bat gustatu zitzaidan. Ez zitzaidan Xabiri bezain erraza egiten, obviously, baina polita zen. Iruditzen zait beste hizkuntza batean inprobisatzen ari zarenean, ez dauzkazula euskaraz daukazun inertziak… N.I.:

X.P.:

Ez daukagu hamaika bertuterik.

M.I.:

Baina saio osoak egiten zenituzten ingelesez?

N.I.:

Gauza asko egin genituen.

Bai, lehenengo egunetan kirol ekitaldiak daude, hockey estadio batean, eta ke artean atera behar dugu, munduko onenak bagina bezala…

X.P.:

M.I.:

Erakustaldi moduko bat.

N.I.:

Show bat.


ardatza musika eta gormutuak zirela, publikoan gorrak eta mutuak izango genituela, batik bat”. Bertako bi inprobisatzailerekin eta greziar batzuekin egin behar zuten saioa, baina haietatik inork ez zekien ingelesez, eta nahikoa lan elkar ulertzeko. “Antolakuntzako bat azaldu zen gaztelaniaz eta ingelesez bazekiena, eta hark jarri zuen ordena pixka bat”.

Gorrentzako bertso-saioa italian

Euskaraz abestu ondoren, bertsolariek eurek itzultzen zuten gaztelaniara; ondoren, gaztelaniaz zekien antolakuntzako kideak, oholtza gainetik bertatik, italierara itzultzeko; eta, azkenik, atzealdean zuten pantaila batean jasotzen zen transkripzioa. Pantailan irakurritakoa keinu hizkuntzara itzultzen zuen kide bat ere bazegoen oholtzan. “Itzulpenarena beti izaten da kontu xelebre samarra, baina hura baino kuriosoagorik ez zait inoiz tokatu”, kontatzen du Martinek. “Bertsoa bukatutakoan gaztelaniazko eta italierazko itzulpenei itxaron behar zitzaien. Orduan jotzen zuten txalo batzuek, publikoaren erdia baino gutxiagok, gorrak ez zirenek. Gorrek, pantailan irakurtzea bukatu ondoren egiten zuten, pixka bat geroxeago, gorren hizkuntzan, eskuak mugituaz. Eta zenbaitzuk, saioa keinu hizkuntzan jarraitzen ari zirenek, beste segundo batzuk geroago; batzuetan, hurrengo bertsoa hasita zegoela”.

Vis Musicale- Il Parco Sonoro Tra i Due Jardunaldien egitarauak honela dio: SIOVEDI 23 LUIILIO 2009 • TAVERNA INAUGURAZIONE - ORE 18.00 Saluti e auguri delle autorita Segni che non si ínterrompono: con Tommaso Russo, Donata Chirico,Daniele Gambarara, Rosaria Giuranna, Virginia Volterra.

Martini, ordea, txokanteena ez zitzaiona euren saioa egin: “Denetik bildu ginen han. Esaterako, artista gor batek beatbox emanaldi bat eskaini zuen, eta rapeatzaile mutu batek ere egin zuen saioa”. Keinu hizkuntzan rapeatzen omen zuen, eta atzeko pantailan irakur zitekeen abesten ari zena, “harrigarriena da errimatu egin zuela, keinuekin errimatu, hotsik atera gabe. Pasada bat izan zen”.

GIOCHI Scripta volant, verba manent a cura di Antonella Sbrilli e Claudia Matera DEGUSTAZIONI CONCERTI - ORE 20:00 Saluti e augurí in versi estemporanei

Alien Dee

Bertsolaris, repentistas, poetia braccio lmprovysando tra ragamuffin e dancehall Jaka e Mama Marjas Paolo Scarnecchia musikologoaren eskutik iritsi zen gonbidapena Bertsozale Elkartera. Scharnecchiak, Mediterraneoko kultur adierazpenetan ikerlari eta aditua, 2004tik zuen hartu-emana Elkartearekin, eta Jardunaldien zuzendari artistiko eta zientifiko gisa zuzendu zitzaien orduko hartan. Gonbidapenari Andoni Egañak, Onintza Enbeitak, Amets Arzallusek eta Jon Martinek osaturiko espedizioa bidean jarriz erantzun zitzaion. Jardunaldiak uztailaren 23tik 26ra bitartean ziren burutzekoak, Italia hegoaldean, Calabriako Catanzaro probintziako Taverna herrian. Jon Martinek gogoan du mendialdeko paraje bat zela: “Aireportutik irten eta, iristerako, orduak egin genituen, segi eta segi mendiartean”. Eta ongi gogoratzen du, Sila Piccola izeneko parke naturalean baitago herria. “Mendi estazio moduko batera iritsi ginen, eta dezenteko altueran egon behar zuen hark, hotza egiten baitzuen”, kontatzen du. Mendiko turismora bideraturiko Villagio Mancuso instalazioetara eraman zituzten.

Oroitzapen polita utzi zioten jardunaldi haiek. “Mundu bat deskubritu genuen”, dio. “Denetariko jardunaldi eta ekitaldiak antolatu ohi dira hortik zehar, eta zentzu handirik topatzen ez diezunak ere tokatu daitezke bat edo beste. Baina, kasu honetan, jende jatorra eta interesgarria zen, eta ezezagunak zitzaizkigun sorkuntzaren alor batzuk ukitzen zituzten. Galdera pilo bat egin genizkien, eta keinu hizkuntza pixka bat ere ikasi genuen lau bertsolariok”, kontatzen du. Ahozkotasunaren inguruan ikerketa garrantzitsuak eginak zituen katedratiko aljeriar bat elkarrizketatzeko aprobetxatu zuten bidaia. Jardunaldien itxiera egunean, Andoni Egañak hitzaldia eman zuen bertsolaritzari buruz, eta beste bertso saio bat egin zuten laurek. Honela dago jasota jardunaldien programan: DOMENICA 26 LUGUO 2009 • VILLAGGIO MANCUSO SEMINARI, WORKSHOP, LABORATORI·ORE 10:00 Human Beat Box Alien Dee Apri gli occhi e tira fuori le maní: introduzione alfa Lingua dei Segni Italiana (per bambini e adulti)

Aldrebes samar hasi omen zen bidaia: “Hegaldia berandutu egin zen eta Italiako aireportuan jaso behar gintuen tipoa ere bai. Arratsaldea ondo sartuta iritsi ginen, bazkaldu gabe, eta denok, baina batez ere Amets, seko gosetuta; jatekorik ez zen inondik sumatzen, ordea”. Programan azaltzen denaren arabera autoritateen agurren eta jolasen (giochi) ondoren etorriko zen degustazionia.

Alessio Di Renzo e Tommaso Lucioli (ISTC-CNR)

“Normalean baino giro isilagoa nabari zen, eta soinu probak egiten hasi ginenean, jende batek bafleetara gerturatu eta eskuak jartzen zituztela ikusi genuen. Galdezka hasi eta orduan erreparatu genion jardunaldien

INCONTRI- ORE 10:00

40

Prima carpo, musica dopo... segno, gesto, movimento ed espressíone artística e poetica in LIS Gabriele Caia,Lucia Daniele, Laura Di Gioia, Antonio Pellegrino La poesía visiva: arte, alfabeto, parola

41


selfiak ateratzea, eta pentsatu nuen: ‘Ba nik ere nahi dut hemen pixka bat tontoarena egin’. Gogoratzen dut koplatan hasi eta joko politak sortu zirela, harriak eta Rolling Stones eta abar. Oso ondo pasa genuen.

Stefania Zuliani Il campionati di improwisazione poetica: lo sport verbale dei Paesi Baschi Andoni Egaña (Spagna) Versi che non si dimenticano: per George Mifsud Chircop Marlene Mifsud Chircop,Kalcidon Vella “id-Danny”, Ronnie Calleja “ir-Ronnie” (Malta) GIOCHI Scripta volant, verba manent DEGUSTAZIONI CONCERTI - ORE 20,00

Bertako bertsolariek, Martin Goikoetxea batek adibidez, egin izan dute ingelesez bertsorik? Zuen saiakera gustatu zitzaien? X.P.: Bertako bertsolariei ez zaie inoiz burutik pasa ere egin ingelesez egitea.

Poetar segnando (poesie e canzoniin lingua dei segni) Gabriele Caia, Giuseppe Giuranna, Rosaria Giuranna

N.I.:

Bertsolaris (PaesiBaschi- Spagna)

Martinek ikusiak zituen Boisen gure aurretik egindako saioak, eta konturatu zen harrera ona zuela esperimentuak.

Jarri izan balira, guk baino askoz ere hobeto egingo zuketen.

X.P.:

Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Jon Martin, Amets Arzallus Flow, beat e rime in freestyle Kiave, Clementina, Hyst, Alien Deecon la partecipazione di Eugenio Scarlato (LIS) e Praso (Portogallo)

X.P.: Lehen egun horretan, su artifizialak dira, librean bertso batzuk. Baina, gero bai, izan genituen ordu erdiko saio batzuk.

Pixka bat pedagogikoa egiten saiatu ginen, tutorial moduko batzuk.

N.I.:

X.P.: Helburua zen eurek ikustea inprobisatzen ari ginela. Horretarako, jolas ezberdinak planteatu genituen. Adibidez, eurek errimak eman ingelesez, sky, fly eta horrelakoak, eta guk bertsoa osatu, ingelesez.

Bertso hibridoak joan ziren asko. Berak, ingeles gehiago sartzen zuen, baina ni ere saiatu nintzen. Tarteka konturatzen nintzen: ‘Pufa, nora zoaz…’, baina akordatzen naiz hockeyko estadio horretan herri kirolariek ere ez zutela egiten Euskal Herrian egingo luketen bezala. Harria jaso baino gehiago zen harriarekin N.I.:

42

Buruari nekatu ederra emango dion ariketa izan behar du… N.I.: Bai, baina nire kasuan behintzat, mesede gehiago egin dit kalte baino. Erasmusetik bueltatu ondoren ez nekien ongi nola txertatu bertsoa nire bizitzan berriro. Pixka bat aspertuta edo, ez dakit zein den berba… lehen zinen horretara bueltatu nahi duzu, baina ez dakizu puntu horretan zauden; segurtasun falta pila bat sortzen zaizkizu utzita egonez gero. Horrela nengoela, Ane Labakarekin eta Irati Majuelorekin batera Mexikora, Jornadas Iberoamericanas de Jovenes Versadoren y Trovadores delakora, joateko gonbita iritsi zitzaidan Elkartetik, eta baiezkoa eman nuen. Saio ofizialetan, Anek eta biok euskaraz abestu genuen, eta Iratik gaztela-

43


nuen motibazioa. Alexis Díaz Pimientari entzun nion: La primera condición de la improvisación es el error. Ez baldin baduzu onartzen gertatuko dela, horrek eragiten dizu beldur bat idatzizko bertsoak egitera zaramatzana. Bestelako hizkuntza batean egin behar duzunean, ordea, ez dauzkazu eskura euskaraz egiteko ikasi dituzun tranpatxoak, etsi egiten duzu eta arriskatu. X.P.:

Egia da euskaraz klixe batzuk eta esamolde batzuk automatikoki etortzen direla edo baliatzen ditugula. Beste hizkuntza batean biluziagoa da inprobisazioa. M.I.:

Eta zailtasun berriei egin behar diezu aurre. Gogoratzen naiz behin eskatu zidatela Pasaiako Plazatik ingelesera, frantsesera eta gaztelaniara pasatzeko. Esan nien ingelesez eta frantsesez ez nintzela tematuko neurri eta errimekin, baina gaztelaniaz saiatuko nintzela kantagarri egiten. Begira zer egin nuen: La plaza de Pasajes hoy es noticia/ un toro a salido con gran malicia/ lo que ha sucedio os voy a relatar/ para que los mas tristes os podais consolar. El dia de Santiago fiesta en Pasajes es/ quien no haya llegado que pregunte despues/ al principio la gente animo al animal/nadie se queria acercar al final. X.P.:

niara itzuli. Baina gero, informalki eurekin gaztelaniaz ere dezenteko saioak egin genituen, dezimetan edo euren kopla moduko horietan. Ba, hortik etorri zait bertsolaritzara berriro ‘engantxatzeko’ bidea, zeren sentitu nintzen libre berriro hanka sartzeko, eta izugarri gozatu nuen. Zergatik da gaztelaniaz egiteko sekulako gogoa daukadala eta euskaraz egiteko, berriz, beldurra? Pentsamendu horrekin eman nion buelta bolada motel horri. Bizkaiko Txapelketa iritsi zen, justu Mexikotik bueltan, eta sekulako gogoarekin ekin nion. Hizkuntza aldaketa horrek eman zidan behar

44

Geroxeago, jendaurrean gaztelaniaz bat-batean egitea tokatu zitzaidanean, konturatu nintzen azentuaren arabera errimatzen dutela. Horko bertsoetako oinei erreparatuz gero, azentua, berez, bigarren silaban dute noticiak eta maliciak, eta nik aurreratu egin nien, doinuan sartu ahal izateko… Horrek sekulako belarriko mina egingo dio erdal inprobisatzaileari eta entzuleari. Horregatik da hain konplikatua gaztelaniazko testu bat euskal doinu batera ekartzea.

M.I.:

Euskaraz edozein azentuazio onartzen da kasik bertsotan ari bagara. Baina gaztelaniaz ez, perdida eta pérdida ez dira inoiz X.P.:

45


46

47


elkarrekin joango. Perdida Habanerara ongi etorriko da, azken aurrekoan duelako azentua, baina pérdidak ez dizu balio. Bat-batean konturatzen zara sekulako ideia ona izan duzula gaztelaniaz, baina ez duela funtzionatzen. Eta ingelesez are nabarmenagoa da hori. Chocolate gaizki azentuatzen baduzu so leit ulertuko dute. Azentuazioak erabat aldatzen du esanahia. Beste hizkuntza batean aritzearena oso puntualki hartzen den bide bat da, ezta? Gisa honetako zein saio duzue gogoan? M.A.: Nik uste jolas bezala egiten dela. Euskal Herrian zehar, urtean saio mordoa egiten da, batzuk oso informalak, eta noizbait tokatu izan zait saiakeraren bat. M.I.: Saiotxoren bat egin izan dut, jolasean, bertso udalekuetan, bertso

eskolan edo poteoren batean. Sorbonan ere egin nuen saio bat. Ni dezente eginda nago. Washingtonen Irati Andarekin, anaiarekin Hego Ameriketatik egin genuen bidaia batean, Bruselan…

X.I.:

Gehiago esango dizut, askotan, hizkuntza erabiltzeko ez daukazu jakin beharrik. Nik Peñagarikano frantsesez askotan entzun dut, eta sekulako grazia egiten du.

M.A.:

Garai batean Ipar Euskal Herrian ba omen zegoen frantsesez bertsotan egiten zuen bertsolaririk. Dekadentzia seinale bezala hartu izan da hori. Jarri behar da marra gorririk? X.P.: Bertsolaritzak definizioz euskaraz egindakoa behar du. Euskara kentzen badiozu, repentismoa izango da edo regueifa edo dena delakoa, baina bertsolaritza ez. Beste kontu bat da, baliabide gisa edo zubigintzarako, puntualki beste hizkuntza bat erabiltzea. Bai, hemendik ikusita argi dago euskaraz egin behar dela, eta Boisen euskaraz egin genuen ingelesez baino gehiago. Baina momentu batzuetan mila pertsona dauzkazu aurrean, eta konturatzen zara gehienek ez dutela ulertzen, eta komunikatu egin nahi duzu. Hor pasatzen zara zerbait ingelesez egitera. Hasieratik, Xabik aukera hori aipatu zidanetik, erabat logikoa iruditu zitzaidan eta adostasuna eman nion.

N.I.:

Ane Labakak eta biok Londresko euskal etxean jardun genuen bertsotan, eta gehienak, euskaraz. Baina euskaraz ikasten ari ziren bertako batzuk ere bazeuden, eta haiei, erdi ingelesez. N.I.:

Erdara tartekatzearena askotan egin izan da tradizonalki, Oskorriren ‘que te parece Marinaren nobiyua’…

X.P.:

M.I.:

Kopla zahar asko daude hizkuntza-anitzak.

X.P.:

“Oraingo neskatilak oso dira prety”.

M.I.: Baina hori baliabide estilistiko bat da, irri egiteko baliatzen duzu. X.P.: Bai baliabide puntual gisa gehiago erabiltzen da saio oso bat egiteko baino. Bertso-afari batean, sarjento Payaren paperean jarri ninduten eta gaztelaniaz bota nituen bertsoak, gairako ongi zetorrelako.

48

49


Behin eta berriro argi utzi genuen Euskal Herrian beti euskaraz egiten dela, esperimentu bat zela ingelesez egitearena, trainerua uretatik ateratzea zela, like a fish out of the water. X.P.:

M.I.: Dena

den, nik ez dut uste inoiz egingo denik bertso saio bat osorik ingelesez edo beste hizkuntzaren batean. Bertso bat edo beste agian bai, edo hibrido batzuk, baina, hortik aurrera, ez zait oso hipotesi errealista iruditzen.

Euskalduna ez den publiko baten aurrean zer da hobea, euren hizkuntzan ala itzulpenarekin? M.A.: Euskaraz egin eta itzultzailea eraman, derrigor egin behar da. Gero, beste hizkuntzako bertso bat sartu beharko litzatekeen edo ez, nire ustez, bai sartu beharko litzateke, baina oinarriak izan behar du euskarazkoa. X.P.: Helburua bertsolaritza kanpora eramatea bada, momenturen

batean, euskarazkoa derrigor eskaini behar duzu. Guk, adibidez, lehenengo agurra euskara hutsean, eta tartean ere euskaraz joan ziren bertso gehiago. Baina, bertsolaritzaren ziria, erantzuna eta abar helarazteko, guk inprobisatu egiten dugula eta ondo pasatzen dugula adierazteko, zeren hori ere bada bertsolaritza, hori ingelesez ere eskaini genien. Gai-jartzaileak ingelesez egiten zuen bere lana, eta, guk ere, haria jarraitzeko modua, edo gutxienez oinarrizkoa ulertarazteko modua eskaintzen genien. Hori lortzeko traizio pixka bat egin behar duzu. Mexikon itzulpenarekin egin genituen saio horietan oso kuriosoa egin zitzaidan emaitza, publikoaren erreakzioa hogei segundo geroago jasotzen baituzu. Hogei segundo pasatzen dituzu jakin gabe bota duzunak funtzionatu duen edo ez.

N.I.:

2003an Ahozko Inprobisazioa Munduan egin genuenean, portugesezko interpreteak hamar minutuko azalpena ematen zuen minutu bateko bertsoa itzultzeko. Hori bai zela coitus interruptus bat! X.P.:

51


Eta gero, ikusgarritasunaren kontua dago. Interpretea taulatutik ari bada, kasik badirudi berari zuzentzen zaizkiola publikoaren erreakzioak. Azkeneko kultur artekoetan, nola egin planteatu zenean, hasieratik esan genuen interprete lanetan genbiltzanek, ahal zela, ez genukeela bistan egon behar.

M.A.:

Trabarik gutxien egiten duen sistema pantaila bidezkoa izango da. Bertsolaria abesten ari den aldi berean, pantaila batean idaztea interpreteak.

M.I.:

Bertso interprete lan hauetan aritu zen lehena Koldo Tapia da, eta, ikusgarritasunaren arazoarena komentatu nionean, kontatu zidan Andoni Egañarekin Veracruzera, Mexikora, eginiko bidaia batean bik elkarrekin bertsotan jartzen tematu zirela bertakoak. ‘¿Pero como haremos lo de la traduccion?’, ‘Bueno, pues que cada uno se traduzca lo suyo’. Bota du Andonik bere bertsoa eta: ‘He dicho que…’. Koldok ‘Pello Joxepe tabernan dala’ abestu eta: ‘He dicho que la flor es bella porque resurge en el resplandor de la noche…’ (barreak denek) Koldori Andoniri baino txalo gehiago! X.P.:

Gero eta ohikoagoak dira kulturarteko topaketak, bestelako inprobisatzaileekin elkartrukeak. EHko erdal komunitatearengana iristeko ahalegin bat ere badago 2005etik. Gero eta garrantzi handiagoa hartuko duen alorra da hau, ezta? Egin beharko litzateke egiten dena baino gogoeta, trebakuntza gehiago? M.A.: Akaso ez litzake txarra. Itzultzaileak guztiz inprobisatzen ibili gara eta trebakuntza egiteko moduko ibilbidetxo bat badago. Nik uste Elkarteak oso ongi egin duen gauza bat dela, erraztaile figura bat sortzen denean, gero horri ibilbide bat eskaintzea. Adibidez, Irati ibili zen hemengo kulturartekoan eta, gero, Mexikora bidali zuten berriro. Hori egin beharra dago. X.P.:

52

53


Shakespeareren hizkuntzan ere Xabi Paya-Nerea Ibarzabal Boise (AEB) 2015 I

III

8.PAYA:

X.PAYA:

Welcome to Boise ongi etorri we are your two bertsolaris our main strength is not in our muscles but in the power of speech. Thanks to many basques who came to Boise our culture is strong and rich; Ameriketan landatuta be haritza beti da haritz.

Clap hands hard after bertsos, as hard as it can be, we are your bertsolaris Nerea and me. Lets tell you now what comes next, what you are gonna see, cause these strong men and women who came over the sea will chop down a big tree will lift rocks like a pea… so clap or shout, feel free but please do never flee! Be ready for a good show this is Jaialdi!

II N.IBARZABAL:

How many basques, how many euskaldun abizen dagoeneko bertoko bihurtu dizen everyone says “aitxitxe artzain etorri zen” lehen bizitxe Markiñen edo Nabarnizen and now I recommend from now until the end pay attention to them strong as shepperd’s hand herri bat garelako poztu gaitezen.

Xabi Paya Washington (AEB) Smithsonian Folklive Festival irekiera 2016 Arratsalde on denoi hello, welcome, get in! We, Basques, have many treasures that we wanted to bring: this American summer needed a Basque spring, baina hauxe hasteko gaur hemen zer egin? A stunning first impression is always a good thing, cooks could prepare a good meal, bertsolaris can sing... but we have an old tradition that deserves to be seen, has bedi ekitaldia

Baina ez litzateke txarra esperientzia guzti horiek bildu eta gogoeta bat egitea. Xabik zerbait idatzi du, nik ere bai, baina ez du jarraitasun bat izan horrek, eta ona litzateke pauta batzuk jartzea.

M.I.:

Vigo, Sardinia, Kuba, Mexiko, Brasil, Argentina, Uruguai, Estatu Batuak, Ingalaterra, Bruselas… Egia esan, toki mordo batean ibili izan naiz bertso interprete edo bertsolari joanda. Eta esperientzia horretatik, ahal dela, bi hizkuntzak egin behar dituela ongi interpreteak, baina ezin bada, hartzaileen hizkuntza dela lehenetsi beharrekoa. Edo konturatzen zara interpretearen ikusezintasuna garrantzitsua dela eta pantailan idaztea dela trabarik gutxien egiten duen bitartekoa, akatsak nabarmen samar gelditzen diren arren… X.P.:

Bakoitzak berea ekarrita, lanketa kolektibo bat egin liteke pauta batzuk edo protokolo batzuk ezartzeko. Honela, adibidez, Erroman saio bat egin behar bada, jada ezarrita legoke pantaila eskatu behar dela, bi laguntzaile joatea komeni dela, bata aurkezle eta beste interprete gisa ibiltzeko eta abar.

• 54

55


Are gehiago, kanpoko fenomenoen oinarrizko ezagutza bat ere landu daiteke. Zer neurri erabiltzen dituzte italiarrek? Aurrelan hori egina baldin badaukazu, formarena ere errazago bideratu ahalko litzateke. M.I.:

Ametsek saio bat egin zuen Berlinen, eta pantaila hirutan banatua zegoen. Ezkerrean, dena euskaraz; erdian, itzulpen nahikoa zuzen bat alemanez, eta eskuinean, poeta aleman batek alemanezko hori poesiazko forman jartzen zuen. M.A.:

N.I.:

Zenbat denboran egiten zuten hori?

M.A.:

Bera bertsotan ari zen bitartean, bat-batean.

Beste hizkuntzetan aritzeko tranpatxoak ere partekatu daitezke. Adibidez, gaztelaniaz errima errazagokoak dira aditzak X.P.:

56

57


Hor erronka izugarri bat dago, eta egia da heldu beharko zaiola. Bertsolaritzaren nazioartekotzerako, berbazko artea den neurrian, landu beharra dago. M.I.:

Badago kontu bat, egiteke dagoena eta bertsolaritzaren nazioartekotzerako oso mesedegarria izango litzatekeena: azken 20-30 urteotako bertsoaldi on batzuk aukeratu beharko lirateke, mota ezberdinetakoak, hainbat hizkuntzatara itzuli eta azpidatziekin youtuben, bertsoa.com-en edo nonbait, eskuragarri jarri. X.P.:

Pariseko euskal etxean saiatu zen tipo bat horrelako zerbait egiten. Eta euren youtube kanalean jarrita dauzkate…

M.I.:

Nik, kanpoan ibili naizenetan, gabezia hori sumatu dut. Birminghamen ikasleei, esaterako, azaldu nien zer zen bertsolaritza, Fernando Amezketarraren mundutik hain urrun ez legokeen zerbait, eta hurrengo klasera harrituta etorri zitzaizkidan sarean ingelesez topatu ahal denak –Txapelketa Nagusia–, pressing catch ikuskizun bat ematen zuela esanez.

X.P.:

eta adberbioak adjektiboak baino, ‘-mente’ bat edozein lekutan sar baitezakezu, eta aditzak beti dira ar-er-ir bukaerakoak. M.A.: Gero, asko ikasten da beraiei entzunez, ezta? Kubatarrei entzunez konturatzen zara askotan gu bezala hamar oinekin dabiltzala bueltaka. Entzunez ikasten duzu zuk egin behar bazenu nola egin beharko zenukeen.

Kuban inpresioa egin zidan hamalau urteko gaztetxoek ere zer lanketa daukaten. ‘La lluvia, esa guerra de renglones discontinuos’ bota zigun batek… Gero, konturatzen zara molde bakoitzak tresna jakin batzuk garatu beharra dakarrela, eta kubatarrek geurea baino errima askoz estuagoa dutenez, azentuazioagatik eta erabiltzen dituzten egitura konplikatuengatik, horrek alegoriak eta metaforak askoz gehiago lantzera eraman dituela. Hori euskaratzea askoz konplikatuagoa da. Aldiz, bertsolaria besteei itzultzea ez da hain zaila, ez bada oso maltzur jartzen behintzat.

X.P.:

Bertsolari dokumentala dago pixka bat horretarako. Badaude Maialenen bertso batzuk ere, eta Ametsen azken lana ere ari naiz erabiltzen orain. Baina oso gauza jakinak dira. Zerbait zabalagoa eta propio horretarako prestatua oso tresna potentea izango litzateke, bai Etxeparerekin irakurletzatan dabiltzanentzat eta baita munduan zehar barreiaturik dagoen euskaldun askorentzat, zeren egia da bertsolaritzak hortik zehar jakin-min handia sortzen duela. Turkian, Erasmusean nengoela, saiatu nintzen esplikatzen zer den bertsolaritza, baina ez da erraza…

N.I.:

Bakailao gezatuaren elaborazio eta banaketa

M

Alkorta

bakailuak

Albitxuri Poligonoa 1A - 11 Nabeak, 20870 ELGOIBAR

Tel.: 943 744 581 / 943 744 501 – Fax: 943 740 962

www.bacalaosalkorta.com

bacalaosalkorta@bacalaosalkorta.com

58

59


Eta bertako erdal komunitateari begira ere baliogarria izango litzateke. Zubi lan hori ere aztertzeko modukoa da. Behin Lasarten egin genuen horrelako esperimentu bat, erdal komunitatea gonbidatuta eta interpretazioa pantaila bidez eskainita, eta oso gustura hartu zuten denek. Txapelketan egin izan denak ere interesa piztu du. Ez dut uste bide hori jorratzeak euskara hutsezko saioak arriskuan jarriko dituenik. Ez dut uste sekula inork interpretaziorako pantailarik jarriko duenik bertso afari normal batean.• X.P.:

• Lotura interesgarriak Xabi Payaren artikulua, bertsolaritzaren interpretazioaz, Senez aldizkarian, 2006an: “Bat-bateko itzulpengintza: gakoak eta azterbideak”. http://www.eizie.eus/Argitalpenak/Senez/20061220/paya Miren Ibarluzearen artikulua, ‘Shakespeare bertsolari’ esperimentuaz, Senez aldizkarian, 2015ean: “Shakespeare bertsolari: literatura itzulpena bertsotan Itzulpen-saio bateko gogoetak” http://www.eizie.eus/Argitalpenak/Senez/20151020/06ibarluzea Fredi Paia, Xabi Paya eta Wilson Saliwoncyk-en ‘Payadoreak’ ikuskizuna Algortan, 2007an. https://m.youtube.com/watch?v=j12TCG1XLO8 Gabriel Luceno “Payadores y bertsolaris” Montevideo (Uruguay), 2008an. https://m.youtube.com/watch?v=w2waHd2uz_4 Miren Artetxe eta Miren Ibarluzea Pariseko Sorbonako Unibertsitatean, 2014ean. Euren burua frantsesez itzuliaz edo Carles Beldak katalanera itzulita. http://bdb.bertsozale.eus/web/saioa/view/2014-03-27-paris-berezia Bertso bazkaria Urnietan. Unai Iturriaga eta sargento Paya. https://m.youtube.com/watch?v=XYedmzmTqxQ

60


KOPLAK ETA JOTAK

BAT-BATEKOTASUNETIK FOSILIZAZIORA? TESTUA: JOXEAN AGIRRE ARGAZKIAK: CONNY BEIREUTHER CREZBURG ETA JOXEAN AGIRRE

62

63


IMANOL LAZKANO

“Kopla oso estua da, baina, hala ere, oso kantu molde bizia da, adarra jo eta ziria sartzeko bereziki�

I

manol Lazkanok dio eskeko kopla generorik jolastiena zela, libreena, eta edozer gauza egiteko aukera ematen zuela eta eman dezakeela: adarra jo, kritika egin, ziria sartu eta baita kirtenkeria batzuk esateko ere. Horren lekuko da azken hamarkada honetan Zarauzko Putzuzulo gaztetxeak urtez urte antolatu duen Kopla Txapelketa ere. Euskal koplak historia luzea du. Xabier Kaltzakortak esan digunez 400 urteko ondarea dago gure kantutegietan. Hain du historia luzea non bildumetan jaso diren eskeko kopla horietako askotan zaldunak, damak, urreak eta zilarrak agertzen diren, Erdi Aroko aztarnak alegia. Kopla zaharretan eman den fosilizazio horrekin kontrastean XX. mendean zehar bereziki Gipuzkoan egon den bat-bateko koplaritzaren indarra daukagu. Hasi Bizkaiko Berriatutik eta Elgoibartik zehar, Urola bailara osoan barrena —Matximenta, Beizama, Errezildik Aiaraino—, urrezko aro bat ezagutu zuen eskeko koplak gerra aurretik eta, batez ere, ondoren. Hogeita lau orduko ibilerak egiten zituzten koplariek, eta haiekin batera soinu-jotzaileak eta laguntzaileek, eta baserri bakoitzean itxaroten egoten ziren bertsozaleek. Ondoren, pare bat astez komentatzen ziren bertsolari bakoitzak koplatan egindako balentriak. Giro hori galdu da, baina arrastoak gelditzen dira. Euskal Herri osoan (Ipar Euskal Herrian urriagoa da tradizioa), bestalde, bertso ikasiekin kantatzen duten koplariekin ibili izan dira urtetan mutil taldeak lehen, eta talde mistoak, orain. Etxekoak koplatu eta eskabide koplak iristean, badirudi koplari askok bat-batekoak tartekatzen zituztela. Horrekin paraleloan dantzako koplen mundua dago. Kopla horietan pikardia eta erotismo gehiago suma daiteke, baina hain da erotismo neurtua, zer urria iruditzen zaigula gaurko begiekin begiratuta. Joxean Artze disko batzuetarako kopla lizun bila ibili zen garai batean, eta bildutakoak dozena batera ez ziren iritsiko. Zergatik ez da ematen eus-

64

65


Taldea Matxinbentakoa. Koplariak Juan Joxe Eizmendi ‘Koidisaletxe II’. Soinuarekin Juan Luis Garmendia ‘Laja II’

karazko kopletan Erriberako jotan ematen den gatz eta piper larri hori? Hain neurtu eta poetikoak al ziren gure arbasoak? Edo hain koitaduak eta moral estukoak al ziren gure kopla biltzaileak, bidenabar esanda apaiz edo fraideak ia denak? Galdera gehiegi dira erreportaje baterako.

GENERORIK JOLASTIENA “Gaur bezain ondo bertsotan ez da sekula egin. Maila izugarria dago, bertso eskoletan egin den lanari esker batik bat. Baina garai bateko gatz eta piper hori galdu egin du bidean. Pausoa aurrera egiten duenak hankapean beti zerbait puskatzen du eta guk ere zerbait puskatu dugu. Asko irabazi dugu bidean, baina gauza polit batzuk galdu ditugu”, hasi zaigu Imanol Lazkano kontu-kontari. “Bertsolaritza hitzarekin jolas egitea bada, eta hala da niretzat, kopla oraindik ere jolastiagoa zen. Egongo da kopla molde bat lehengo osagarriak erabiliz egiten dena, baina guk hemen egin duguna eta gure aurretik egiten zutena erabat genero askea zen, kolpe azkarren bidez egiten zena. Uste dut dantzarako koplak ere horrelakoak zirela. Kontuan izan behar da koplari ibiltzen ziren bertsolariez gainera, bazirela bertsotan ondo moldatzen ez ziren baina koplatan oso onak zirenak ere. Nik Santa-eskean ezagutu ditut koplari onak bertsolari kontsideratzen ez zirenak; koplaren moldea bi puntukoa zenez, errazago animatzen zirelako edo. Esate baterako, Errezilgo Artañolan hiru anaia ziren koplari fenomenoak; Artañola Kojua, batik bat. Loidisaletxe, Txapel eta Zepai ziren inguru honetan bertsolari sonatuak, baina haien inbidiarik gabeko koplaria zen Artañola. Bertsotan ere egiten zuen, baina koplatan zen ona. Badira, berriz, bertsolari batzuk koplari gutxi ibili direnak. Baserri gaztetan ibiliko zen Zarautz inguruan, baina gerora ia batere ez. Uztapide asko ibili zen eta Lasarte ere bai. Adituta nago behin Lasarte Urdaneta aldeko kuadrilla batekin atera zela eta biharamun goizaldera, kantuan aspertuta eta nekatuta, kopla hau kantatu zuela: Ate onduan hemen gaude gu Hamalau mutil jotako Nahi badezute ez ekarri baina Nik ez det gehio botako”.

13 URTEREKIN KOPLARI Koplak ez du betelanerako lekurik ematen. “Zortziko txikia ere horrexegatik da polita. Kopla oso estua da, baina, hala ere, oso kantu molde bizia da, adarra jo eta ziria sartzeko bereziki. Trikitiaren munduan koplatan dakiten pandero-jotzaileek ondo dakite horren berri eta oso ausartak izan ohi dira.

66

Jolas hutsa da kopla. Bertsoa ere jolasa da, baina diskurtso gehiago izan dezake eta zerbait serioagoa ere bihur daiteke. Kopla serioak egitea zaila da”, jarraitu du Imanol Lazkanok. Amurizak dio Bizkaian eskeko koplak 40 egongo direla gehienik, baina dantzarakoak ehunka daudela. Ea Gipuzkoan ez al den alderantziz gertatzen galdetu diot Lazkanori, kopla bildumetan eskekoak asko direlako. “Eskeko kopla jarriak asko direla esango nuke. Gure aitona bertsozale amorratua zen arren, ez zen bertsolaria, baina koplari ibilia zen askotan paperetik ikasitakoekin. Nik ere banekizkien kopla jarriak, baina bat-batekoak askoz ere gehiago gustatzen zitzaizkidan. Eta neure buruari agindua nion egunen batean Santa-eskean ateratzekotan, bat-batean kantatuz aterako nintzela. Gure kuadrillarekin Eizmendiko Sabin ibiltzen zen koplari, eta hark jakingo zituen 60 bat kopla. Nik ere koplari atera nahi nuela esan nionean, papera ekarri zidan eta, bere aurrean, puskatu egin nion. Harrokeria puntu hori nuen barruan. Kopla haiek nireak baino hobeak izango ziren, baina nik entzuteko ere nahiago nituen bat-batekoak. Santa Agendaren bizitzarekin hasten ziren eta, segidan, etxekoak koplatzen zituzten, baina pertsonalizatu gabe. Kopla horiek berdin balio zuten baserri batean ala bestean. Bat-batekoak,

67


ordea, etxeko bakoitzaren pikardiak kantatu behar izaten zituen. Ate ondoko koplariaren lana saltsa jartzea izaten zen. Aitonaren bat egoskorra eta serioa baldin bazegoen, hari suabe-suabe kantatu behar zitzaion; beste bat umore onekoa bazen, hari adarra jo; neska gazterik baldin bazen, haren ibileren berri jakin behar izaten zen, lotsarazteko. Bakoitzaren izena aipatuz kantatu behar izaten zen, noski”.

GORDINKERIARIK BAI? Jotaren kasuan oso arrunta da gordinkeriaren bat botatzea. Ea hori koplatan ere egiten zen galdetu diogu Imanol Lazkanori edo koplariak neurtuagoak al ziren. Lazkanok ez du zalantzarik: “Beharbada jotak gogorragoak dira, baina koplatan ere ohikoa zen gordinkeria batzuk tartekatzea. Loidisaletxe aita bertsolarion artean izan den gizonik gozoena eta jatorrena zen, baina gauzak esaten oso zuzena eta baldarra zen, eta gure gurasoek, esate baterako, ez zuten oso begikoa. Nik ezagutu nuen momentutik izan nuen maitea eta gogokoa. Orain baldarkeriak esaten zituela esaten dugu, baina hura ez zen baldarkeria, umorea zen, eta mundu guztiari barre egiteko prest agertzen zen, berdin zion Eliza, apaiza edo agintariak izan. Txapel, berriz, oso zuzena eta elizkoia zen, jaiero jauna hartzera joaten zen horietakoa. Nik pertsona bezala Loidisaletxe aukeratuko nuke. Bertsotan ere oso sueltoa zen eta naturaltasun handienarekin sartzen zen Elizarekin, edo botatzen zituen berdekeriak edo gordinkeriak. Garai hartako agintaritzak bertsolaritza gaizki ikusten zuen eta horrek asko frenatu du bertsolaritzaren freskotasuna. Eta nola garai hartako bertso eskolak tabernak ziren, taberna giroko umorea lantzen zen asko. Erromeria batera joaten ginenean ere, neskak etxera joaten ziren garaian, bagenekien zein bertsolari eta bertsolari izeneko bilduko ginen mahaiaren bueltan, aurrean botila bat ardo genuela. Eta han bertsotan hasten ginenean, egurra ematera joaten ginen eta hor lantzen zen umorea ere lakar samarra izan ohi zen. Aste osoa ematen genuen mahai bueltako saio horiek prestatzen. Elizari eta agintariei oro har gustatzen ez zitzaizkien gauza asko esaten zen leku horietan. Bertso horiek ez dira liburuetan jasotzen, mozkorren eta jende baldarraren jarduna zirelako”. Lazkanok gogoratu duenez, Manuel Lekuonak 1925ean Oñatin egin zen batzar batean esan omen zuen bertsolaritza ez zela mozkorren kontu bat, bertsolariak herriaren ahotsa zirela eta orduko elizgizon buruak kontra atera zitzaizkion.

URREZKO AROA Zein da bat-bateko koplaritzaren urrezko aroa?, galdetu diogu Imanol Lazkanori. “Azpeiti buelta honetan Gerra ondoren izan zela esango nuke, baina baldintza bereziak eman zirelako seguru asko. Joxe Lizaso eta Joxe Agirre ibiltzen ziren. Loidisaletxen hiru bat anaia ziren koplari ibiltzen zirenak; Ar-

68

tañolan, hiru anaia ziren; Gorostietan, bi anaia. Etxeberriko Anbroxio, Agerre harri-jasotzailearen anaia zeharrena, Jose Mari, koplari polita zela esaten zuten, neuk ezagutu ez banuen ere. Urtero, beharbada, ez ziren denak aterako, baina, gehienetan, bakoitza bere taldearekin atera eta ibilbide jakin bat egiten zuten. Mutikoa nintzela baserri batetik bestera korrika ibiltzen nintzen, baten saioa entzun eta, hurrena, beste batena harrapatzeko. Ezkututik entzuten egoten nintzen. Etxe bakoitzean pare bat epaile ere izaten ziren eta ondoko egunetan komentarioak egiten zituzten. ‘Gurean Zepaik ez zian asmatu’, esan zezakeen batek. Besteak ‘gurean bai, alabari edo aitonari esan zizkioan ederrak’, erantzun ziezaiokeen, eta horrela ibiltzen ziren. Ni mutikoa nintzenetik mundu hori izugarri landu zen inguru hauetan. Gerra bukatu eta berehalako kontuak dira horiek. 45ean hasi eta 60ko hamarkadara arte, hemen, sekulako giroa izaten zen Santa Ageda bezperan. Etxe bakoitzari erre-

69


Joxe Antonio esango dizut Nahi bazenduke entzun Ni Olaberrin izaten nintzen Eta zu berriz Zubeltzun Soro batetik zuk kantatu ta Nik bestetikan erantzun Nik dakizkidan onentsuenak Zuri ikasi nizkizun. Mutrikutik hasi eta Aiara bitarteko herrietan Santa-eskeak indar izugarria izan zuen.

pasoa ematen zioten. Gogoratzen dut behin gure anaia zaharraren kuadrillakoek Joxe Lizaso nahi eta hau beste batzuei hitza emanda zegoelako Oiartzundik ekarri zutela koplari bat, Joxe Mari Frantsesa esaten zioten bat, eta ez zuen asmatu, ez zuen jakin hemengo kopletako giroan sartzen.

EHUN BAT BASERRITAN Santa Ageda behin edo bestetan aipatuko zuten, baina ez zen aitzakia bat besterik familiari errepasoa emateko. “Baina hori sekulako buru-lana izaten zen. Ni, hasi berritan, ezagutzen nuen inguruan bakarrik ibiltzen nintzen, eta, nire kasa nenbilela, prestaketa lan handia egiten nuen aurretik. Zerbait ginela erakusteko urteko gure plaza bakarra zen hura. Ez dut esan nahi horrekin inguru honetan bakarrik zeudenik bat-bateko koplariak. Hasi Berriatutik, Mutriku, Elgoibartik barrena ia Gipuzkoa osoko ohitura izango zen seguru asko bat-bateko koplariena. Gure aurreko bertsolarien belaunaldia gerra aurretik ibili zen koplari. Loidisaletxe, Zepai, Uztapide, Zubeltzu eta beste hainbat ibili ziren. Zubeltzu ezagutu nuen nik. Mutilzahar bat zen. Itziarren egin zitzaion omenaldian Uztapidek kantatu zion:

70

Ibili horiek, askotan, 24 ordukoak izaten ziren. Gogoratzen naiz, Meagako kuadrilla batekin, Zarauzko Azken Portutik atera ginen eguerdi aldera, eta Izetatik gora Urdanetara igo eta Zestoa alde horretara jaitsi ginela behin. Eta horko auzoetan barrena ibili ondoren, Aizarnazabalgo sakon horretako baserri guztiak pasatu eta Urteaga Berrira iritsi ginela biharamuneko eguerdi aldera. Soinuarekin Mardu zen, eta kantuan, ni. Guk egiten genuen lana, baina beste guztiak etzan egiten ziren edozein bazterretan. Eta limosnarekin etorri zirenean, poltseroa falta zen. Meagara igo eta hango baserrietan bukatzeko asmoa zuten. Iritsi ginen, baina arratsalde osoa jarraitu beharko genuela ikusi nuen, eta esan nien nik bukatu egingo nuela, berdin zitzaidala ordaintzen ez bazidaten ere. Hogeita lau ordu pasa eginda bukatu nuen nik. Batzuk haserretu egin ziren, baina beste batzuek arrazoia eman zidaten. Beste ibilera bat, oraindik gogorragoa, egin nuen Elosiagako kuadrilla batekin, baina ez naiz luzatuko. Gutxi gorabehera, ehun baserritik gora pasatzen genituen. Ni bidean eztiarekin eztarria gozatuz ibiltzen nintzen, baina, hala ere, ondoren egun batzuk ahotsik gabe egiten nituen. Ezagutzen ez ziren lekuetan bertako informatzaileak izaten genituen, eta baserri batetik bestera bidean bizkarretik heldu eta hark ematen zizkigun etxekoei buruzko xehetasunak. Baina beti ez zuten asmatzen. Askotan kontatu izan dut, behin, Elosuko baserri batera bidean, etxekoandrea alargundu berria zela esan zidan informatzaileak, eta han jardun nuen nik mundu honetan lagundu baldin bazion, zerutik ere lagunduko ziola senarrak esanez, eta ahalik eta kopla txukunenak egiten. Baina saioa bukatu nuenean esan zidan oso ondo jardun nuela, baina senarra oraindik bizirik zuela. Sekulako ilusioarekin prestatzen genuen egun hori, baina oso egun gogorra izaten zen. Lehen, entzuten zegoenarentzat izugarri ederra izango zen koplariak bere izen eta guzti berari propio kopla bat kantatzea, eta halaxe da orain ere. Protagonista sentiarazten zaitu eta horrek ilusioa egiten dio jendeari, eta bertsolariek ere ikasi egiten du jendearekikoa egiten. Gu, maila handi batean, hortxe egin ginen bertsolari�.•

71


JOSE MARI ESPARZA

“Jotaren esparrua espainoldu eta eskuinera eraman dute”

H

amazazpi urterekin hasi zen euskara ikasten eta Tafallako bigarren euskaldun berria izan zen, bere kuadrillako Matxalen Idoyrekin batean. “Fraide eskolapio bat zegoen herrian bere kontura euskara ikasitakoa. Matxalenek animatu ninduen eta biok gau-eskola batean ibili ginen. Herrian ganadu feria egiten zenean, Nafarroako mendi aldetik etorritakoei entzuten genien euskara, umeak ginela, eta oso arraro hitz egiten zutela komentatu ohi genuen. Euskaldunak gauza exotikoa ziren orduan. Orain 400 ikasleko ikastola bat dugu herrian eta mila bat ikasle atera dira bertatik. Erabileran daukagu erronka. Euskaraz ondo idazten duen gazte andana dugu. Etxean, guk euskaraz egiten dugu bizimodua, semeak euskaraz idazten du bere egunerokoa, baina kalera atera eta sekulako joera dute gaztelerara pasatzeko”, gogoratu du. Hogeita sei urterekin, zinegotzi atera zen Agrupación Electoral Popular zerrendatik, frankismo ondoko lehen hauteskundeetan. Alkatea atera zuten eta, geroztik, herrian alkate euskaltzaleak izan dituzte. Altaffaylla kultur elkartearen sortzaileetakoa izan zen, eta, Txalaparta argitaletxeko zuzendari, 1989tik aurrera, 60rekin aurrejubilazioa hartu zuen arte. Ez du, ordea, atsedenik hartzen. Guk deitu genionean, lanari buru eman ezinik zebilen. Nafarroako fusilatuen omenaldia prestatzen ari zen, eta, hiru liburu bukatu nahi zituen, Txilen batzar batera joan aurretik. Goizeko seietan jaiki eta ordenagailuaren aurrean eserialdi luzeak eginez zebilen. “Txilen irakurri beharreko txostena hegazkinean prestatuko dut. Horrek ez nau kezkatzen, baina hiru liburuak derrigor bukatu behar ditut, Durangora doazelako. Txiletik, eta, isilune baten buruan, “derrigor zerbait jan beharra daukadanez, bazkaltzeko geldituko gara”, bukatu zuen. 1988an atera zuen Jotas heréticas de Navarra liburuaren lehen edizioa. Historia eta eleberri historikoa landu ditu: ¡Abajo las quintas! La oposición histórica de Navarra al ejército español; lau liburuki dituen, Historia de Tafalla/ Tafallaren historia; Cien razones por las que dejé de ser español; Como puta por rastrojo; Origen y uso de algunos dichos navarros; eta, Navarra 1936. De la esperanza al terror lanaren koordinatzailea izan zen. Orain bi urte, berriki hain komentatua izan den gai bati buruzko liburu bat kaleratu zuen: La sima. ¿Qué fue de la familia Sagarna?

72

73


Jotas heréticasen hitzaurrean jotarekin navarrerismoak egin duen manipulazioa salatu zenuen. Nafarroako eskuinak jotak antzutu edo hustu egin dituela zenioen. Hitzaurre horretan probokazio puntu batekin salatzen nuen nola Nafarroako eskuinak jota manipulatu duen eta lurraldeko kulturaren ikono ia bakar bihurtu duen. Horretarako, antzutu egin du jota, hustu eta herri freskotasuna kendu dio; alegia, inprobisazioak edo repentismoak ematen zion freskotasuna. Jota horien edukiak hutsalak dira eta testuingururik gabeak. Azken urteotako jotak hartzen baditugu eta erreparatzen badiegu, berehala ohartuko gara ez dutela herrialdeko gertakari nagusien oihartzunik batere jasotzen. Horietan ez da hitz egiten Itoizko urtegiaz edo piperraren gerraz, bi adibide aipatzearren. Baina gero eta garbiago daukat egun indarrean dagoen jotak kantatzeko moldea oso berria dela, gerra ondoren erakundeetatik bultzatua. Har ditzagun Los Pajes de Tafalla boskoteak 1920an grabatu zituen diskoak. Altaffaylla kultur elkarteak argitaratu zituen 2013an, bi diskoak aztertzen dituen liburuarekin batean. 1920an grabatu zituzten diskoak (arbelezkoak ziren), baina ordurako adinean aurrera zihoazen eta, beraz, XIX. mendearen bigarren zatiko jotak direla esan dezakegu, errondakoak, eta zerikusi gutxi dute gaur kantatzen direnekin. Beharbada, jota hauetako batzuk dantzakoak ziren eta, seguruenik, batzuk eurek asmatuak dira. Zuk familiatik ezagutu al duzu jota? Jota asko kantatzen den herri batekoa naiz. Tafallan dozena bat jotero familia daude eta horien artean nirea dago, amaren aldetik datorrena. Jotaren historian lehen aipatu ditugun Tafallako Pajeak daude (Los Pajes de Tafalla), ondoko herri batekoa den (Murillo El Fruto) Raimundo Lanas handia dator gero, eta askok esaten dute Raimundoren ondoren egon den joterorik onena gure osaba Juan Zabalegi Navarro izan zela. Amaren neba zen. Gure amaren familian jota obsesio bihurtu zen eta ni mutikoa nintzela hainbat lehiaketa eta txapelketara joan behar izaten nuen familiako norbaiti txaloak jotzera. Noiz aldatu zen jota kantatzeko modua? Raimundo Lanasen garaian aldatu zela esango nuke. Juan Navarro osabak zahartu eta gero autobiografia bat idatzi zuen, eta eskuidatzi horretan horrelako zerbait dio. Raimundo Lanasen aurretik errondakoak eta dantzakoak ziren jotak, eta edukiak zuen garrantzia eta ez kantatzeko moduak. Geroztik, jota kantatzeko modu estatikoa eta zurruna nagusitu da, eta kantuaren artea bilakatu da. Amaren familian, esate baterako, aitona Cirilo molde zaharrekoa zen eta nik harekin gozatu egiten nuen, aholku bat ematen zidan bakoitzeko jotaren batekin ilustratzen baitzidan esandakoa. Berak kantatzen zuen:

Ale batzuk aipatuko ditugu: Quién fuera en invierno cura Y en el verano barbero Sacristán en cuaresma Y gato en el mes de enero. Beste batek: En un cañal le tiré Cuatro tiros a una graja Y se levantó diciendo: ¡siempre que nieva no cuaja! Hurrengoak: Madre, venga usted corriendo Que veo una cosa rara: ¡tres mujeres en un corro Y las tres están calladas! Eta azkenak: No hay cosa que más refresque Que las narices de un perro El culo de una mujer Y las manos del barbero.

Nunca es el mejor jotero El que canta con más fuerza Jotero es aquél que sabe Echar jotas a una berza.

74

75


Ni guztiz bat nator aitonaren jota horrek dioenarekin. Gero eta garbiago ikusten dut gaurko kanta moldea Raimundo Lanasekin sortu zela. Diskoetan grabatu zen jota molde hori eta, irratia ere urte horietan indartu zenez, erabat gailendu da kantatzeko molde hori. Aitona Cirilok jota de parao deitzen zion kantatzeko modu horri. Jota de ronda eta jota de parao bereizten zituen. Gerra ondoren, Nafarroako eskuinak bideratu eta fosildu egin du jota molde hori eta erabat errepikagarriak bilakatu dira. Jotero sortzaileak desagertu egin dira ia-ia, eta gelditzen direnek zentsuraren baldintzapean egiten dute beren lana. Aldarri sozialak dituzten jotak, elizaren eta erakundeen kontrakoak, desagertu egin dira. Jota kantatzaileek hartzen diote gaina sortzaileei eta navarrerismoak gure folklorearen ikur gisa deklaratu du jota molde hori. Gaur egun jota kantari oso onak daude sekula santan jotarik egin ez dutenak. Eskuinak folklore berri bat behar zuen eta jota jarri zuen ardatz gisa. Beste adierazpen batzuk, Lizarrako eta beste hainbat lekutako paloteadoa hiltzen utzi zituen, haietan kopla satirikoak kantatzen zirelako. Txapelketek jotari kalte handia egin diotela esaten duzu liburuan. Gerra aurretik, nik dakidala, ez zen jota txapelketarik egiten. Gero etorri dira, eta ahotsa, erritmoa, estiloa eta gisakoak neurtzen dituzte; inoiz ez, jotak zer dioen. Jota antzutu egiten dutela esaten dut. Gaur ere idazten dira jotak, baina jarrera galdu da eta gai korapilatsuei iskin egiten zaie. Hartu azken 50 urteotako txapelketetako jotak eta inori ez zaio burutik pasatu ere egingo gai polemikoren bat aipa daitekeenik. Badaude salbuespenak, noski. Larragako Joteroak oso jota berri ederrak atera dituzte, indartsuak, baina jarrera orokorra bestelakoa da. Noizkoa da jota? Tafalla euskalduna izan zen iraganean, eta ondoan, Baldorban eta Artaxonan, gerora arte iraun zuen euskarak. 1762an, esate baterako, Artaxonako gazte batzuek isuna jaso zuten emakume alargun bati euskaraz kopla iraingarriak kantatzen aritu zirelako. Txoriak ihes egin ote zion, azken unean buztanetik heldu ote zion eta horrelako kontuekin aritu zitzaizkion nonbait eta “Ai, ene txori gaixoa” bukatzen zituzten kopla horiek. Nik batzuetan pentsatu ohi dut euskaratik gaztelaniarako jauzi hori poliki-poliki egingo zela, eta, hizkuntzarekin batean, melodiak eta instrumentuak aldatuko zituztela. Euskarazko kopla batzuk eta jotak oso antzekoak dira. Ez dakigu aldaketa hori noiz eta nola gertatu zen. Bertsotan beharbada bai, baina koplatan oso eduki historiko gutxi dagoela esan daiteke. Jotan, aldiz, gertakari historikoen presentzia handia dago. Uste dut Navarro Villosladak esaten zuela Nafarroako azken bi mendeetako historia konta daitekeela jotaren bidez. Jotas heréticas liburuaren zati nagusia, hain zuzen, gertakari historikoei jarraiki eratu dut.

76

Zuk zeuk kantatzen al duzu jotarik? Ez naiz kantatzen oso ona. Aitaren familian erdipurdi kantatzen zuten eta, horretan, aitaren aldekoa atera naiz. Baina, zuk diozunez, garrantzizkoa ez da nola kantatzen den, esaten den baizik. Bai. Hala da. Kuadrillan aritzen gara jotak kantatzen. Kuadrillako bakoitzaren epitafioa egina daukat jotatan. Adolfo Araizenak honela dio: Aquí yace Adolfo Araiz Apodado Caparroso En la Audiencia Nacional Fue abogado muy famoso. Kuadrillan berriren bat sartzen bada, berehala egiten diogu epitafioa. Zeurea ere egina izango duzu, noski. Cuando muera Jose Mari Ya no tendrá quien le cante Porque todos sus amigos Se habrán ido por delante. Hemen jotero asko daude, agertokietan kantatu ez arren, oso onak direnak. Egun batean lasaiago etorri eta egingo diegu bisita. Jotaren esparrua erabat espainoldu eta eskuinera eraman dute, eta kosta egingo zaigu horri buelta ematen. Bertsozale Elkartearen erreferentzia genuke lanean hasteko. 17 urterekin ikasi zenuen euskara. Herriko bigarren euskaldun berria izan zinela esan didazu. Zer aldatu da geroztik. Erabileraren erronka gelditzen zaigu eta borrokan jarraitu behar dugu, baina

77


esan zien eta, orduan, elkar besarkatuta hiltzea erabaki zuten biek, jota bat kantatuz. Eta horrelaxe hil ziren. Pedro Ramirezek, Juventudes Socialistasetakoa izandakoak, gogoratzen du anarkista ukitua duen 1934ko jota hau:

egoera asko aldatu da. Hemengo zaharrek esaten didate: “Vosotros empezasteis con lo del euskara y ahora hasta llueve más”. Aldaketa politikoa ere izan da: hemen inguruan Orba ibarra dago, Izarbeibar ondoan; gero, Mañeruibar eta Orbaibar. XIX. mendeko karlisten sehaska izan ziren, erreketeen eskualdea gerran, eta, orain, ezker abertzalearen eskuetan daude udaletxe gehienak. ‘’

JOTA HAUTATUAK

¡Cuándo los templos sagrados Se verán hechos cenizas, Las iglesias destrozadas, Los cuarteles hechos trizas! Jotak kantatuz kalean errondan ibiltzen zirenen kontrako aginduak ematen zituzten udalek eta udaltzainak izaten zituzten atzetik. Horrek ez du esan nahi uzkurtzen zirenik. Honako jota honek erakusten duenez: Ya está la ronda en la calle Ya no tiene resistencia Da igual que le tiren balas Que papeles de la Audiencia. 1936az gero bukatu ziren jota heretikoak. Hori bai, gerrak iraun zuen artean Errepublikaren kontrako jotak kantatzen ziren. Hona adibide pare bat:

Errepublika garaiko ale bat. Alfonso XIII.ak bere jauregiko atzeko atetik ihes egin zuenekoa aipatzen du: Ya se marchó el rey de España Ya se han ido los Borbones Contento se queda el pueblo Y tristes los Romanones. Autonomia Estatutuaren inguruko eztabaidak markatu zuen Errepublikaren aroa. Mendialdeko nahiz Erriberako udal gehienak atera ziren Estatutuaren alde. Ordukoa da jota hau: Navarrico soy primero Y español si me conviene Y si me quitan los Fueros De Euzkadi el año que viene. Gertakari gogor bezain gogoangarri batzuk ere aipatzen dira liburuan. Hona horietako bat: 1936ko irailekoa da. Tirso eta Francisco Ferrer anaiek ezkerreko jotak kantatzen zituzten Galipentzuko errondetan eta azkeneraino izan ziren joteroak. Chato Barbizana izeneko hiltzaile ezagun batek Faltzesko hilerrira eraman zituen bertan hiltzeko asmoarekin. Tirsok berari bakarrik tiro egiteko eskatu zion, anaiak oraindik 20 urte baino ez zituelako. Hiltzaileak ezetz

78

Muy bien por los requetés Muy bien por los falangistas España grande ha de ser Cuando mueran los marxistas. Navarros, navarricos Somos hijos del Cid Y aunque no quieran los rojos Entraremos en Madrid. Gerra bukatu zenean zentsurak ito egin zuen inspirazioa eta jotak errepikakorrak eta gatzik gabeak bihurtu ziren. Salbuespen bakar batzuk izan ziren: Miranda de Argan, esate baterako, 1949an Iruñeko irrati bat joan zen lehiaketa bat grabatzera. Herriko mutil bat igo zen agertokira eta hau kantatu zuen: A la Virgen del Castillo Le pedimos de rodillas Que se vayan los de Abastos Y nos quiten las cartillas. Lehiaketa bertan behera gelditu zen, joteroari galdeketa egin zioten eta irratiari jota hura borratzeko agindua eman zioten.

79


Honako jota hau kantatzen harrapatuz gero, koartelera eramateko arriskua zegoen: En mi pueblo yo conozco Cinco demonios sin rabo Alcalde, médico y cura El secretario y el cabo.

Navarra siempre ha tenido Gente de muchos bemoles Cinco siglos a estacazos Y aún no somos españoles. Liburuak badu apaizen kontrako atal bat. Jota asko daude onak, baina hau bikaina da:

Edo geroxeago etorriko zen beste hau: Aunque hasta el séptimo cielo San Pedro le suba a Franco No ha de llegar a la altura Que subió Carrero Blanco.

Allá arriba no sé dónde Había no sé qué santo Le rezabas no sé qué Y te daba no sé cuánto. Beste ale bat:

Euskadi eta Nafarroaren arteko harremanek jota sorta handia eman dute: Si alguien duda que Navarra Es parte de Euskalherria Que lo digan los navarros Y la Historia y la Geografía.

El animal que más come Yo pensaba que era el cuto Hasta que conocí en Funes A uno que viste de luto. Eta kantutegi ofizialetatik sexuari buruzko jota gehienak ezabatu badituzte ere, asko dira jendearen memorian gorde direnak. Sexuari buruzko jota horietatik askok emakumeari irain egiten diotela? Kasu batzuetan garbi dago baietz. Jota batzuek ez dute merezi gordetzerik ere. Baina gordinkeriaren eta kirtenkeriaren artean mugak jartzea batzuetan zaila bada ere, badaude ale ederrak.

Edo beste hau: Cómo quieres que una luz Alumbre dos aposentos Cómo quieres que yo sea Vasco y español a un tiempo. Beste hau Chacolí izeneko jota kantari batena da. Beti lekuz kanpo egoteko dohaina omen zuen. 80ko hamarkadaren hasieran Tafallako Cuatro Esquinas tabernan ardo bat edaten ari zela, PSOEko buruzagi batzuk sartu omen ziren eta jota bat kantatzeko eskatu omen zioten. Honela kantatu zuen eta ez zioten bigarrenik eskatu: Navarros y vascongados Tenemos algo pendiente Hacer una patria unida Euskaldun e independiente.

Si en el Sexto no hay perdón ni en el Noveno rebaja ya puede nuestro Señor llenar el cielo de paja. Edo beste hau: A la mujer como al pan Hay que cogerla caliente Si la dejas enfriar No hay cristo que le hinque el diente. Garbi dago hau errondakoa dela:

Fermin Balenziak Nafarroako Konkistaren V. Mendeurrenean beste hau kantatu zuen:

80

¡Qué bien estás en la cama Con las teticas calientes! Y yo bajo tu ventana Con la chorra hasta los dientes.

81


Eta badirudi ale hau emakume batek kantatua dela:

Eta bukatzeko, azken ale bat:

La mujer que quiere a dos No es mala sino entendida: Cuando una vela se apaga La otra queda encendida.

Aunque me oyerais cantar Del año los doce meses No me oiríais repetir La misma jota dos veces.

Berruezako emakumeek bularreko mina sendatzeko eskatzen zioten Santa Agedari eta senarraren ahuldadeak sendatzeko ere bai bidenabar:

Lerro batzuk gorago Zumarragako Trikitixa aipatu dugunez, ekarri ditzagun hona Joxe Oriaren beste kopla zirikatzaile batzuk:

A Sant’Agueda tengo d’ir Que le tengo devoción Pá que me cure las tetas ¡y a mi marido el tetón! Modernoagoa da Diego Urmenetak orain urte batzuk Villafrancako erronda batean kantatu zuen hau:

Dicen que casar Yo también me casaría Si la vida de casado Fuera como el primer día. Edo beste hau:

Si te falta la Viagra Te daré un consejo, amigo Ponte un piercing en la punta Y un imán en el ombligo. Joan den mende hasierako Oliteko neskek liberal fama omen zuten eta Tafallako mutilak herri horretara joaten ziren, nonbait, dantzara: Muchachicas de Tafalla Ya podéis abaratarlo Que las chavalas de Olite Salen al camino a darlo.

No hay nada como el casado Teniendo qué comer Pesetas en el bolsillo Y bonita la mujer. Oso ezagunak dira halaber Etxesa-Kortarekin atera zuen diskoko porrusalda honetakoak: Eperrak kantatzen du Arrate gañian Neskarik ederrenak Zumarraga aldian.

Emakume batena dirudi honek:

Baratzako pikuak Hiru txorten ditu Neska mutil zaliak Oinak arin ditu.

Milagrosa Santa Rita De lo imposible abogada Enséñame a usar la cosica Sin que me quede preñada. Eta azken hau Zumarragako Trikitixak ere kantatzen zuen: Debajo del delantal Tienes el txitxilimundi Y un poquito más abajo Quitolis pecata mundi.

Oinak arinak eta Burua arinago Dantzan hobeto daki Artajorran baino. •

82

83


XABIER KALTZAKORTA

“Ataunen aurkitu ditut eskeko eta dantzako kopla sortarik ederrenak”

I

a bizitza osoa darama gure ahozko literatura aztertzen. Baladen inguruan egin zuen ikasketa ondoko tesia Deustun eta, geroztik, bertan egiten du lan irakaskuntzan. Euskal koplei buruz gehien dakien aditua izan liteke. Besapean bere bi liburu dituela agertu da elkarrizketara eta opari eman dizkigu. Bata, Euskal kopla zaharrak, bilketa lana da eta bigarrena, Literae Vasconicae aldizkarian atera zuen artikulu luze bat, Una colección antigua de coplas vizcaínas izenekoa, kopla sorta bati buruzko interpretazioa. Noizkoak dira Santa Ageda koruak? Gerra aurretik, 1931-32an bazirela agertzen da Euzkadi egunkarian. Hiriburu eta herri handietako kontua dela uste dut. Gipuzkoako eskualde zabal batean bat-bateko koplariekin ibiltzen dira Gerra aurretik gaur arte. Kosta egiten zaigu tradizio hori Bizkaian ez dela eman sinestea. Gure aita koplaria zen eta gehienbat kopla idatziak erabiltzen bazituen ere, gai zen, tarteka, bat edo beste bat-batean kantatzeko. Amurizak esaten du berak Bizkaiko koplariei buruz duen irudia ere horrelakoxea dela: berriak asmatzeko gauza zirela. Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan bi tradizio bizi dira elkarrekin koplaren arloan: kopla ikasiena dago Euskal Herri osoan, salbu eta Iparraldean, nahiz eta han ere Larrañeko albadak dauden eta bat-bateko koplarien tradizioa Gipuzkoan. Ipar Euskal Herria aipatu dugunez, zer dira Zuberoako txikitoak? Oso bibliografia gutxi dago txikitoen inguruan, ez dira sei artikulu baino gehiago izango eta ez dira sei bilduma baino gehiago ere izango. Artzainek elkarri botatzen zizkioten kopla iraingarriak dira eta ez dute eskekoek duten ritualizaziorik. Fenomeno interesgarria da oso, baina gutxi aztertua. Zabalduenak, beraz, eskeko koplak dira, urteko garai jakin batzuetan erabiltzen direnak: udako edo neguko solstizioetan, sanjoanetan, Gabon Zaharretan, Eguberrietan. Errege bezperan ere bai Nafarroan, eta Santa Ageda bezperan, egutegi zaharrean Kandelariotik Santa Ageda bitartean, negua ahuldu edo indartu egiten zela uste zutelako; iragarpenak egiteko une giltzarria zela, alegia.

84

85


Eskeko koplak kantatzeko orduan hurrenkera bat jarraitzen zutela diozu. Hurrenkera bat zegoen. Lehenik etxeko jauna koplatzen zuten; ondoren, etxeko andrea; gero, zaldun nagusia eta dama nagusia, etab. Bizkaian,koplatu ordez notadu esaten da eta, eskeko koplen lehen zati horretan, alabantzazko koplak izaten dira. “Arantza baltzak hostoak txiki Puntak zaizkio loratu Orain hurrena behar genduke Etxeko andrea notadu�, esaten dute eta hasten dira etxeko andrearekin. Kopla horien ezaugarrietan Erdi Aroko aztarnak sumatzen dituzuela diozunean, zer esan nahi da, kopla zaharrak oso zaharrak direla? Hainbeste urre eta zilar eta hainbeste bizar gorri, noble batzuei kantatzen ari direla ematen du. Ez dakigu noizkoak diren, baina batzuek badituzte 400 urte. Erdiarokotasuna gauza askotan sumatzen da: etxekoak izendatzeko moduan zaldun eta damen garai bat agertzen da, nahiz eta koplatzen ari direnak miserian bizi ziren baserritarrak izan zitezkeen. Koplakera estereotipatu honen barruan lekurik izan al lezake bat-bateko koplak? Eskeko koplen zati honetan ez, baina eskabide koplak zetozen ondoren eta, zati horretan, aukera zegoen bat-batekoak botatzeko. Kontsultatu ditudan koplariek esan izan didate bi zati izaten zituela eskeak, eta bigarren zati horretan, eskabideari zegokionean, ohikoa zen norbaitek bat-batekoak kantatzea. Bizkai osoko ohitura al da eskeko koplena? Azkuek 1898ko Euskalzalea aldizkarian Bilbo ondoko Etxebarrin jasotako eskeko kopla sorta bat argitaratu zuen. Euskal Herri osora zabaldu zen usadioaz ari zara. Non aurkitu duzu eske kopla sortarik onena? Nik ezagutzen dudan eske kopla sortarik onena eta osatuena Ataunen aurkitu nuen. Eske kopla horien bila joan eta dantzarako kopla sorta ikusgarri bat ere bazegoen bertan. 200 kopla dira guztira. Hurrenkera bat du sorta bakoitzak, hasiera eta bukaera bat. Zuk aita koplari ezagutu zenuen. Aitak 90 koplako sorta bat zekien buruz. Berriatukoa zen eta umetatik ezagutzen zuen tradizioa. Are gehiago esango nuke, Berriatuko bertsolari guztiak, Mugartegi, Arregi edo Azpillaga bera, koplari ibili ziren bertsolari izan baino lehen. Arregik esaten zuen gure aitarekin ikasi zuela koplari. Aita oso ahots ederrekoa zen eta gozatu egiten zuen Santa Ageda eskean.

86

Aitak egiten al zuen bat-batean? Ez dut uste askorik egiten zuenik, baina behin aurkeztu zen txapelketa batera. Dena den, ez zuen plazarik egiten. Santa Ageda eskean gauez ibiltzen ziren eta oso jantzi mota alaiekin jantzita, inauteri girokoekin. 70eko hamarkadan ere bi edo hiru aldiz deitu zioten Berriatutik kantatzera joateko. Okelarre anaiak asko estimatzen zituen. Anaietako batekin lanean ibilia zen eraikuntzan. Zenbat doinu erabiltzen zituzten koplatan? Oso gutxi, bat edo bi. Niri bakarrean kantatu izan dizkidate. Esker txarreko koplarik bildu al duzu? Esker txarrekoei eztenak ere deitzen zaie eta liztorrak Oiartzunen. Gutxi ematen zuten etxeetan kantatzekoak ziren. “Etxe hontako nagusi jaunak txerri buztana dirudi� eta gisakoak esaten zituzten. Ez dut uste hamar baino gehiago bilduko genituenik. Gatozen dantzako kopletara. Euskal Herri osoan al daude? Dantza-kopla zaharrak liburua egiteko biblioteka lan handia egin behar izan nuen egunkariak eta aldizkariak arakatzen. Dauden koplak erromerietako jendeak gogoratzen dituenak dira. Mitxelenak 60ko hamarkadan bildu zituen sorta batzuk Araotz eta Arantzazu aldean. Panderoa jotzen ibilitako gizonemakumeak ziren, baina ordurako memoria pixka bat galdua zuten. Hurrenkerarik gabeko sortak bildu zituen. Alde horretatik nik Ataunen aurkitutakoek beste maila bat dute. XIX. mende bukaeran kantatzen zirenak dira. Nork bildu zituen? Juan de Arin Dorronsoro izeneko apaiza izan zen, Joxe Migel Barandiaranen adin bertsukoa eta etnografia lanetan ibili zena. Gerra aurrean bildu zituen sorta horiek, 60-70 urteko kantariei jasota. Alde guztietatik begiratuta, altxor

87


Fandangorako beste kopla ezagun hau bilduma horretakoa da: Baratzako pikuak Iru adar ditu Neska motilzaleak OĂąak arin ditu. Edo hurrengo hau: Altuan Arantzazu Bajuan OĂąati Ederraren ondoren An gabiltza beti. Edo beste hau: Sagarraren lorea Aizeak darama Zurekin nire pena Ala balerama! Edo beste hau: Atxurrak etxean da Kirtenak basoan; Ez daukazu arturik Andrea besoan. Eskekoetan bezalaxe, dantzakoetan ere kopla lotuak agertzen dira, koplatik koplara loturak dituztenak. Hauek Bizkai aldekoak dira: bat dira. Berak bildutako eskeko kopla batzuk ezagutzen genituen, Isidoro Baztarrikak Jaunaren Deian argitaratu zituelako. Etxean eskuidatzietan zituela esaten zuen. Horien bila joan eta dantzakoak ere bazituela ikusi nuen. Antzekotasunik ba al dute eskekoekin? Bi mundu dira, nahiz eta guztiak koplak edo laukoak diren. Zaila da hain bilduma zabaletik hautaketa bat egiten, baina ale batzuk erakutsiko ditugu: Ezaguna egiten zaigun kopla bat: Begira nago begiera Goiko kamio berrira Noiz etorriko ote da Nire maitea errira.

Zure begi ederrok Ene maite laztana Katibaturik nabe Librea nintzena. Libreak libre dira Zu ta biok katibu Horrexek eragiten deust Sarritan zizpuru. Zizpuru da neure Gabeango loa‌ Dantzarako koplen itsasora erreka askotako urak iristen dira: batzuk amodiozkoak izan daitezke, baina badaude ironikoak eta baita interaktiboak ere. Koplaria dantzan ari diren neska-mutilekin sartzen da, mutilari gerrikoa lotzeko esaten dio, galtzak erori ez dakizkion, esate baterako.

88

89


Ironikoak ere izan daitezke: Oraingo neskatilen Dote-arrioa Burruntzali zahar bat Hiru zulokoa.

Oraingo neskatilak Ezkondu baino len Nahi izaten dute Portalean Belen.

Ba al dago pikardia handiko koplarik, kopla gaiztorik? Erriberako jotak, esate baterako, oso zuzenak dira eta indartsuak. Euskarazko koplak badirudi neurtuagoak direla. Liburuaren bukaeran jarri ditut Artzek disko batzuetarako 70eko hamarkada hasieran bildu zituen kopla erotiko edo lizun batzuk: Udaberria dator Manuela bero Pozik emango luke Eskatu ezkero.

Altzolako neska motza Hamalau errealde Aretxek eskeintzen du Larrua debalde. Iru mila demonio Lau mila jentilla Alpargatatxo zuriz Zinta ta ebilla. Esango nuke baña Esatea lotsa Mecauen la puñeta Au dek neska motza. Inork eskatzen ezta Eskeintzeko lotsa Alperrik galtzen dauka Bere santu motza. Lizarrari ostoa Atera baño len Ikusi nai lukete Sustar bat barrenen. Urkiolako gañeko Garo pilla baten Eskatzen nizun baña Etzidazun ematen. Posible da gisa honetako koplak ez bildu izana. Egongo ziren seguru asko, baina ez ziren jasoko. Nik ez daukat ezer kopla lizunen aurka, baina literatura balioen aldetik Ataungo bildumako zenbait ikusgarriagoak iruditzen zaizkit. Badago bat errima aldetik oso ona: Aizeak dantzatzen do pago adardune motillek ez dik behar andra alargune.•

90

91


XABIER UNANUE

“25 urtetan 12.000 kopla grabatu ditut Zestoan”

B

i legealdiz izan zen alkate Zestoan EAJtik, baina bere benetako zaletasunak bertsolaritza eta zinema izan dira. Santa Ageda koplak Zestoan liburua eta DVDa atera zituen 2011n, Auspoan, eta Santa Agedari buruz inon aurkitu dituen artikulu eta datuak biltzen ari da. “Santa Agedaren irudiak hogeitaka bildu ditut, baina askoz ere gehiago dira Euskal Herrian. Bizkaian barrena ibili nintzen lehengo batean eta berriro noa datorren astean. Kastrexana, Zeberio eta beste zenbait herri bisitatu behar ditut ermitei buruzko irudi eta xehetasunak biltzeko”, dio. Zezenketari buruzko bertso bilduma bat ere egina du. “Neu zezenzalea izaki, hasi nintzen biltzen eta altxor ikusgarria aurkitu dut. Bilduma ikusi dutenak harrituta geratu dira”, erantsi du. Bera izan zen Xalbadorri txistuak jo zitzaizkionean TVEk jaso zituen irudiak Madrilgo artxibategitik berreskuratu zituena. Hortik hasi gatzaizkio galderak egiten. “Ez da neure buruari dominak jartzeagatik, baina neure egoskorkeriagatik berreskuratu ziren irudi horiek. Banekien, mundu guztiak zekien, 1967an TVEk bost minutuko txistualdiaren berri eman zuela gau horretan bertan. Bertsolaritzaren historiaren une gogoangarrienetako bat izan zen hura. EITB kontseiluko kide ere izan nintzen lau urtetan. Galdetzen nien nire kideei eta grabazioa bai, egongo zela erantzuten zidaten, baina irudirik ez zela egongo. Filmotekan ere asko ibiltzen nintzen eta Pellori (Aldazabal) esaten nion Madrilen gestio batzuk egin behar zituzkeela. Fiesta programan eman zituzten irudi horiek eta Julio Caro Baroja ibili zen grabatzen 16 milimetrotan. Informazio hori bagenuen, baina inork ez zuen ezer egiten. Egun batean TVEko telefono zerrenda bat eman zidan Pellok eta, dei askoren buruan, tekla egokia jotzeko zoria izan nuen. Udaletxearen izenean idatzi bat bidali nuen, Uztapideren mendeurrena prestatzen ari ginela esanez eta grabazioarekiko gure interesa agertuz. 2008 zen. 400 euro ordaindu genituen eta lortu nuen kopia bat. Beste bi kopia atera nituen Filmotekari eta Udalari emateko. Ondoren, Iñaki Murua etorri zitzaidan eta, harentzat, laugarren kopia bat atera behar izan nuen. 40 bat minutuko lana da. Altxor bat berreskuratu nuen. Ondoren, Filmotekak Xalbadorren kontrako txistuen grabazioa berreskuratu zuela irakurri nuen, beren buruari dominak jarriz. Gauzak horrela izaten dira.

92

93


Ondoren, Caro Barojaren bila Berara joan eta ekarri nuen. Zestoan, haren osabak 11 hilabete bakarrik egin zituen sendagile, baina plaza bat du. Plaza hori eta Ekain erakutsi nizkion, eta kopia bat entregatu nion. Goazen Santa-eskera. Badirudi bi eredu bizi direla elkarrekin eskearen inguruan, alde batetik koruak daude eta bestetik koplariarekin dabiltzan mutil taldeak. Koruen ohiturak berriagoa dirudi. Koruen ohitura Gerra aurreko euskal berpizkundeak bultzatu zuela ematen du, nahiz eta norbaitek karlista gerren garaikoa dela esaten duen. Aintzaldu daigun kanta, esate baterako, Euzkadi egunkariak bultzatu zuen. Bizkaian indartu zen eredu hau, nahiz eta Euskal Herri osoko hiriburu eta herri handietan ezagutzen den. Gerra aurreko koruen argazki batean Euzko Gaztedikoak agertzen dira Albia jardinetan ikurrinak eta guzti. Bildu dudan beste argazki batean, korua militarizatuta dagoela dirudi eta lauburu handi bat darama batek estandarte gisa. Mendigoxale Batzakoak izan daitezke, ez dakit. Bizkaian, noski, badaude koplariarekin dabiltzan taldeak ere, baina paperetik kantatzen dute. Bat-bateko koplariak aurkitzeko Berriatutik Gipuzkoa aldera abiatu behar da. Neuri arraroa egiten zait Bizkaian paperetik kantatzen duten koplariak egon eta bat-batekorik ez egotea, baina adituek hori diote. Urretxindorrak ez al zuen koplarik kantatzen? Santa Agenda eskean ez zen sekula ibili? Ez dakit. Kontua da kopla jarriak edo paperetik kantatzen direnak gorde egiten direla eta bat-batekoak haizeak eramaten dituela. Hori da arazoa. Nik Uztapide ezagutu nuen Santa-eskean eta honek esan ohi zuen bera gazteagoa zenean Kortatxorekin ibilia zela koplatan. Kortatxo Uztapide baino zaharragoa zen eta seguru nago hura ere gaztetan beste batzuekin ibiliko zela eskean. Hor badago aurreko koplari belaunaldi bat, baina ez dakigu koplatan nola egiten zuten. Zestoako baserri batean jaio eta, hiru urte arte, baserrian bizitakoa naiz, eta ezagutu dut gerora ere baserri giroko Santa-eskea. Bi doinu erabiltzen zituzten. Batzuetan koplari biko taldeetan ikusi izan ditut, koplari bakoitza bere doinuan txandaka kantatzen. Kalean, aldiz, koruek zortziko handian kantatzen zituzten eskeko bertsoak. Bi ohitura oso ezberdinak dira. Aita 1905ean jaioa zen. Galdetzen nion ea bera gaztea zenean ba al zen Santa-eskerik eta “izango ez zen bada –erantzuten zuen-, baina beti gauez etortzen ziren. Egunez lana egin behar izaten zen”. Mendiko herri eta auzoetan izan du indarra Gipuzkoan bereziki bat-bateko koplaritzak. Elizak ere izango zuen, beharbada, zerikusirik horretan. Seguru nago baietz. Erromeriak eta trikitixa ere elizak gobernatzen ez dituen lekuetan ematen dira, gehienbat, eta, beharbada, gauza bera gertatzen zen koplaritza askeago horrekin ere. Elizak pisu izugarria izan du gure gizartean. Noiz hasi zinen grabaketak egin edo materiala biltzen? 1992an hasi nintzen Santa-eskeko saioak grabatzen, baina 13 urte nituenetik

94

nenbilen Santa-eskean. Zortzi urte eman nituen alkate eta bederatzi eman nituen zinegotzi. Eta urte horietan, beharbada, huts egingo nuen behin edo bitan. Alkatetza uztea liberazio bat izan zen niretzat eta orduan hasi nintzen lan honetan. Santa Agedaren inguruan egin dudan bilketa lanean aldizkariak arakatu ditut gehienbat. Bertsolari aldizkariak bakarrik oso gauza interesgarriak argitaratu ditu gaiaren inguruan. Folkloreari eta tradizioei buruzko aldizkari eta liburu batzuk erabili ditut. Iberiar Penintsulan erditik kanpaiak jotzea, sua, inauteriei lotuta gazteek edo kintoek egiten duten festa, emakumeari egiten zaion aitortza eta horrelako osagarriak leku askotan agertzen dira. Eta lan horrekin batean zezenketaren inguruko bertsoak biltzen joan naiz. XVIII. mendean Agustin Xahok eta Martin Iribarrenek sanferminetako zezenketari kantatu zizkiotenekin hasi eta etengabeko presentzia dute zezenketek bertsolaritzan, edo alderantziz. Bertso jarriak dira gehienak. Bilduma ikusi dutenak harrituta gelditu dira. Iñaki Azkuneren laguntza izan dut eta Euskadi Irratiko Nikolas Aldairena ere bai. Eta, aldi berean, azken 25 urteotan Zestoan kantatu diren Santa-eskeko koplak grabatu eta jaso ditut, 12.000 kopla inguru dira. Egunean 450 bat kopla kantatu ohi dira. Urte hauetan guztietan bertsolari eta koplari onenak pasatu dira herritik. Nire faboritoak zein diren? Asko dira, Imanol Lazkano artista da koplatan, oso ona; Okelar ere asko gustatzen zitzaidan, baina ondorengoen artean ere badaude onak. Loidisaletxe semea eta Millan Telleria asko gustatzen zaizkit, eta Ziolar bera ere ona da.•

95


TXOMIN PEILLEN

“Zuberoako umorea oso ausarta da”

J

oan den uda oso makurra izan zen Txomin Peillenentzat, hiru ebakuntza egin baitizkiote ospitalean ekainetik aurrera, okerrena hesteetako itxidura bat. Baionako bere etxean atzeman genuen indarberritzen. “Ekainean izan nintzen azken aldiz Euskaltzaindiko biltzar batean eta ea aurki berriro lanean hasteko moduan naizen”, esan zigun. Parisen jaio zen 1932an. Ama Larrainekoa zuen eta aita Ligikoa, biak hiriburura lanera joan eta elkar han ezagutuak. Beren artean euskaraz hitz egiten zuten beti, amak bi semeekin ere bai, baina aitak frantsesa erabiltzen zuen. Euskara galdu egin zuen, baina Lehen Gerra zela-eta, ia hiru urte eman zituen Zuberoan, Larraine eta Ligiren arteko mugan zegoen baserri batean, Andoze ibarrean, eta han berreskuratu zuen euskara. Zazpi urterekin joan zen Zuberoara eta ia hamarrekin itzuli zen Parisera. Umetako hiru urte horiek funtsezkoak izan dira bere bizitzan. Zergatik izan dira hain garrantzitsuak urte horiek? Han ezagutu nuen Zuberoako antzinako bizimodua. Ez zen etxean urik, ez argi-indarrik. Edateko ura ekartzera umeok joaten ginen Haizpetako Iturria deitzen zitzaionera. Beste zereginetarako ura errekatik ekartzen zen. Garrantzitsuak izan ziren urte horiek, ez bakarrik euskara eta euskal kultura berreskuratu nituelako, baita nire biologiarako zaletasuna hor jaio zelako ere.

96

97


Batxilergoa bukatu eta Biologia ikasketak egin zenituen. Zuberoan ezagutu nuen natura gertutik. Ohetik ikusten nuen goizero basoa. Basoa eta mendia besterik ez zegoen. Biologiako irakasle izan zinen Parisko institutu batean, baina noiz hasi zinen euskara lantzen? Biologiako klaseak ematen nituen, baina, aldi berean, euskara ere ematen nuen Lavoisier lizeoan. Batxilergoko azterketetan, hirugarren hizkuntza bat ezagutzeagatik puntuak ematen zituzten, eta Parisen bizi ziren euskaldunen seme-alabek euskara lantzen zuten. Euskara idatzia lantzera etortzen ziren ikasturte batez. Nola egin zenuen unibertsitaterako jauzia? Biologiari buruzko hiztegi bat egina nuen, sendoa, 300 bat orrialdetakoa, eta Jean Haritschelharrek animatu ninduen tesi bat egitera. Bordeleko unibertsitatean aurkeztu nuen tesia, biologiaren hiztegiaren inguruan. Kezka handiak nituen Letretan oso formazio gutxi nuelako, eta Vincenneseko Unibertsitatera joan nintzen, Gaztelania egitera. Besteak beste, Alfredo Bryce Echenique eduki nuen irakasle. Paueko fakultatean klase batzuk ematen hasi nintzen, eta Baionakoan sartu nintzen, ondoren, Hizkuntzak eta Zibilizazioak katedran. Aspaldi jubilatu nintzen, baina bulego txiki bat daukat oraindik han, eta joaten naiz lan egitera. Nik utzitako lanpostuan jarraitzen du Charles Bidegainek. Zuberoako umoreak badu zerbait berezirik? Ausarta da. Manexian ere bada umorea, baina ezkutuan. Aldiz, Zuberoan maskaradetan oso nabarmena da umorea, eta pastoraletan ere bai, satanak ateratzen direnean, edo zirenean bederen, edozer gauza esaten zuten, eta badakit Lafittek protestak egiten zituela hori dela-eta. Esaten zuen sataneriak kendu behar zirela, gauza ausartegiak esaten zituztelako. Asto-lasterrekin, berdin. Nik idatzi nuen bat, ekologisten eta ehiztarien arteko sestraz, baina ez dute inon eman. Ehiztariek beren artean ere sekulako eztabaida eta haserreak izaten dituzte, usotan ibiltzen direnak haserretzen dira basurdetan ibiltzen direnekin. Asto-lasterrak, lehen, norbaiten kontra idazten ziren. Junes Casenavek ekarri zuen aldaketa eta, norbaiten kontra idatzi beharrean, Frantses Iraultzak Euskal Herrian izan zituen ondorioen kontra idatzi zuen. Idatzi dudan antzerki bakarra izan da. Pastoralean bezalaxe, testua neurtua da eta errimatua. Antzezten zen lekura aktoreak zaldietan joan beharrean astoetan joaten ziren. Alargun bat ezkontzen bazen eta gazteen dantzaldia ordaintzen ez bazuen, ‘zintzarrotsa’ egiten zioten gauez bere etxearen aurrean. Zernahi esaten zioten emakumeari, edozein gordinkeria, zintzarriekin eta danborrekin zaratak eta hotsak eginez. Eta amore ematen ez bazuen, asto-lasterrak egingo zituztela iragartzen zuten. Mustrak ere egiten ziren, eta bereizten zituzten ‘galarrotsa’ (gauez egiten ziren hots eta zaratak) eta egunez egiten bazen,

98

tobera. XIX. mendean emakume bat protestante batekin ezkondu zelako tobera famatu bat egin zen. Horrelako ohitura asko da Zuberoan. Ligiko emazte ospetsu bat apaizarekin askotan ibiltzen zelarik, esate baterako, erramu eta ezpel adarrak moztu eta emakumearen etxetik apez etxerainoko bidea markatu zioten. “Berdura egitea” esaten zitzaion horri. Gatozen gure gaira: zer dira Zuberoako Txikitoak? Aitari entzun nion lehen aldiz txikito bat (xikito ere erabiltzen da) kantatzen. Anaia eta biok aitarekin mendian ginela artzain batekin egin genuen topo eta biak hasi ziren elkarri koplak kantatzen edo errezitatzen, melodia oso sinplea baitute, pastoraletako errezitatuetan bezala. Horrela hasi nintzen txikitoak biltzen. Osaba bat genuen kantatzen aritzen zena. Hari erakutsi

99


nizkion eta horrelako asko zekizkiela esan zidan berak, baina biltzeko asmoarekin etorri nintzaionerako hila zen osaba BeĂąat. Txikitoak biltzen lan asko egindakoa Leopold Irigarai izan zen. 1920ko hamarkadan bildu zituen, eta Italiako stornelli izeneko koplekin alderatu zituen. Txikitoak artzainek beren artean kantatzen dituzten koplak dira, kopla iraingarriak gehienak. Hasieran oso txukun hasten dira, baina ziri edo eztenetara pasatzen dira berehala. Nire ustez, txikitoena oso ohitura zaharra da, baina gure gurasoen belaunaldira arte iraun du bizirik. Elkarri irri edo trufa egiteko kantatzen zituzten. Sexuaren inguruko gorabeherak dira, edo kontu eskatologikoak. Fontes Linguae Vasconum aldizkarian argitaratu nuen multzo bat, Cuadernos de EtnologĂ­aren separata batean ere bai,eta Igela aldizkarian ere bai, azkenik. Joxe Martin Elexpuruk Euskal lizunkeriaren antologian ere sartu zituen batzuk. Eske-kantuak ere badira Zuberoan. LarraĂąekoei eske-kantuei albadak deitzen zaie. Nik ezagutu ditut lehengusuak albadak egiten, 1952an, eta Larranduburuk jakin zuelarik ohitura hori berritu zutela, berak antolatu zituen eskebertsu horiek bizpahiru urtez. Noiz utzi zenuen Santa Garaziko etxea? Orain hiru urte. 37 urte pasatu genituen gure bizitoki nagusitzat hura genuela, asteburuetan eta oporretan beti hara joaten baikinen. Oraindik ere hauteskundeetan Santa Garazin gaude. Emazteak oraindik gidatzen du, baina etxe hura urrun gelditzen zaigu.

100

Igela aldizkaritik hartutako hiru txikito jarriko ditugu, eskatologiko samarrak, dena esan behar bada: Chikito dioka Chikito Ehiz ez hortan kito Goure artzan horak khana pito. Bau ere ehun haboro Bat aski dik beretako Bestiak oro hiri uzkitik sartzeko Urrutchezko phertika Lecharazko makhila Jokhatzen diast jokhatzen eztakiala noutik chiko neskatila. Maialena gainian lanhou Goure baratzian phorru et ounthou Hebetik hora ikhousten deast koskosilletan ehun gounka morpiou.•

101


ZORTZIKO HAUNDIAAlien Dee

Asteartero

Asteartearo bezala Bertso Eskola izan nuen umeekin aurreko astean. Ohiko klasea izango zela uste nuen, lau oinak edo azkenengo puntua emanda, puntu erantzunak, ofizioak… denek abesteko beste ariketa egin, azkenengo puntua ahaztu eta potoren bat tarteko; hau da, asteartero astearteroko kontuak. Baina, Jon eta Irati deitu nituen ofiziotarako eta gaia jarri aurretik Maddik galdera bat zuela esan zidan, hau gure elkarrizketa: — Galdera bat daukat. Ulertzen dut bakarkakoari horrela deitzea bakarrik abesten dugulako edo puntu erantzunak, gai jartzaileak puntua bota eta erantzun egin behar izaten dugulako. Baina, Enare, ariketa honi ofizio izena nork jarri dio? — Galdera ona Maddi. Ofizio hitzak zer esan nahi duen badakizu? — Ba… ez oso ondo. Baina ez dut ulertzen zergatik ez den deitzen elkarrizketa edo horrelako zerbait! — Ea hiztegiak zer dakarren… Hizkuntza aldatuz doa, hitzak galdu eta berriak sortzen dira, formala zena eremu

OKIZTROZ AIDNUAH informalera eraman dugu, eta hitzei beste esanahi bat eman diegu. Hau da, hiztunok hizkuntza (eta honen erabilera) eraldatzen dugu. Beraz, nahiz eta hiztegian ofizioa ogibidea dela jarri, hizkuntza eguneratzen doan heinean gaiekin ere berdin gertatzen da, eta gaur egun beti irakasle, harakin edo mediku baten paperetik kantatu ez arren, ofiziotan egiten jarraitzen dugu. Alegia, hitz baten esanahia aldatu arren hitz bera erabiltzen dugu, eta beste batzuetan, gauza bera esateko beste hitz berri bat, esaterako, lehen erretrato edo fotografia zena, argazki bihurtu eta gaur egun selfiak ateratzen dizkiogu geure buruari. Labur esanda, nahiz eta esaerak zaharrak izena duena badela esan, badirudi bertsotan izena duena…beti ez dela. •

102

Egia-hezur

J. K. Igerabideren ostutako esaera hau beti lotu dut bertsogintzarekin. Gure kezkak, ametsak, ideiak … hezurmamitzen ditugulako izan daiteke, edo esaldi horri “gezur” hitza sumatzen zaiolako usnatuz gero. Zer da fikzioa gezurra ez bada? Ba bertsolari batentzat, erregistro bat. Bere burua atzean babesteko katamaloa, maskara, gotorlekua; entzulearentzat ispilu izan nahi lukeena. Beti miretsi izan ditut egun triste baten ostean jendeari algara eragiteko gai diren

pertsonak. Beti iruditu zait desiragarri negargura oholtza/kamera atzean utzi eta aurpegia aldatuta pertsonaiara salto egiteko gaitasun hori. Oasi moduko hori basamortuan; ze alaitasuna, antzeztua bada ere, animagarri da gorputzarentzat ¬probatu ezazue bestela, triste egonda irribarre bat behartuz, hirugarrengoa ez duzue bortxatu beharko¬. Neronek ere probatu dut aurten, saioren batera pattal, leher eginda edo bestelako kezkekin iritsi eta motxila hori gabe igo beharra oholtzara; bat-batean ez gara ni eta kezkak mikrofono berean kabitzen. Eta ei, zin degizuet saioa amaitzean pisu gutxiago izaten duela ekarritako motxilak, gutxiago sumatzen zaio behintzat. Baina zenbatean egiten dugu gauza bera alderantziz? Zenbatetan abesten diegu tragediei? Sentipena dut,

batzuetan errazkeriaz jotzen dugula biktimen paperetara, ikus-entzuleengana iristeko bidezidorrak bailiran. Beste tragedia batzuei, aldiz, gehiegi kantatzen diegu. Presoen egoerari gehiegi abesten diogu esaterako, baina ez nahikoa, hala ere . Eta guk pertsonaiatik egiten dugu hori, gero ez daramagu motxila hori bizkarrean oholtzatik jaistean, eguneroegunero. Gezurrak eraikitzen ditugu egiaz abestu ahal izateko. Fikzioa egiten dugu gure bizitzarekiko, beste askoren bizitzari oholtzan leku bat egiteko, euren ahotsei oihartzuna eskaintzeko. Eskuak patrikan gordetzen ditugun bezala, gure beldurrak, inbidiak, eta “zuzenak” ez diren edo mingarri diren beste gauza asko pertsonaien atzean ezkutatzen ditugu. Ez dakizue zenbat urte behar izan ditudan poltsikorik gabeko prakekin oholtzan eroso sentitzeko. Oraindik ez naiz ausartu pertsonaiak eranztera. Egia esan, nik baino gauza askoz interesgarriagoak dituzte nire pertsonaia batzuek kontatzeko. Euren azalari nire mamia jarri nahi izaten diot, gezurrari haragi forma eman. Egia aspergarri delako, hezur hutsa. Egia-hezur. •

Maite ditut

Balendin deunari diodan debozioak bultzatuta, hauxe. Maite ditut bertsolariak. Pentsarazten dizutenak: espero dena esan beharrean aulkian saltotxo bat emanarazi eta deseroso sentiarazten zaituztenak. Maite ditut bertsolari umoretsuak, euren ateraldiekin eguna alaitzen dizutenak. Beren buruaz barre egiten dakitenak. Maite ditut bertsolari bihurriak, ingeniosoak, politikoki inkorrekto samarrak, inkonprendituak. Apasionatuak. Zorrotzak. Teknikoki oso onak direnak, euren akats eta guzti emozionatzen nautenak, euren bertsoekin ere emozionatzen direnak. Maite ditut bertsolari konprometituak, plazan eta plazatik kanpo ekarpen etengabea egiten dutenak, bustitzea modan egon ez arren bustitzen direnak. Maite ditut behin baino gehiagotan jausi eta beste hainbestetan altxa diren bertsolariak. Beti hobetu nahian dabiltzanak, beti bide berrien bila, geldigaitz. Maite ditut bertsolari sentitzen ez diren bertsolariak.

103

Maite ditut bertsokideak. Bertsokide eskuzabalak, norbera luzitzeko albokoa zapaldu baino bidea elkarrekin egitea nahiago dutenak. Maite ditut ondo egiten duzunean zoriontzen zaituzten bertsokideak, ia zertan hobe dezakezun esaten dizutenak adina. Maite ditut saioaren aurretik zelan zauden galdetzen dizutenak, edo gaur triste zaudela nabaritu dutela esaten dizutenak. Maite ditut bertsokide apalak, zu baino askoz hobeak direla dakiten arren inoiz erakutsiko ez dizutenak. Beti emateko eta erakusteko zerbait daukaten bertsokideak maite ditut. Zure bertsoa adi entzun eta mimoz erantzuten dutenak. Maite ditut kide sentitzen diren bertsolariak. Guzti-guztiak. Maite zaituztet. (Irakur: bertsolari = pertsona; bertsokide = bizitza kide) •

Gai-jartzaile autorea

Ikaragarri gustura entzuten ditut www.bertsoa.eus azken aldian bertso-munduko jendeari egiten ari den elkarrizketak. Bertsolariak izan dira elkarrizketatu gehienak. Bakoitzaren ibilbidea kontuan hartutako elkarrizketak izan dira, eta hortxe dago, nire ustez, elkarrizketa hauen balio nagusia. Komunikabideetan, ohituegi geunden bertsolari guztiei nolabaiteko “formatu orokor” bateko galderak egitera, bertsolari guztientzat balio luketen galdetegi estandarrak, eta orokorkerietatik horixe baino ez genuen jasotzen bueltan: erantzun orokorregiak. Baina bete-betan asmatu du bertsoa.eus-ek. Eta pare-parean jo du, aste honetako elkarrizketatuari egindako galderekin ere. Hautatu duten bigarren gaijartzailea izan da Josu Goikoetxea. Gauza interesgarri mordoa esan ditu elkarrizketan, baina nik “gaijartzaile autoreaz” (berak hala deitu ez badio ere) egin duen gogoeta ekarri nahi dut hona. Laburbilduz, hauxe da Josuk dioena:


“Gai-jartzaileak argi eduki behar du beti, nork beretik jarri behar dituela gaiak. Bestela ez du gozatuko. (…) Tematikari dagokionez, derrigorrezkoa da begirada zorroztuta izatea. Janztea eta elikatzea. Kuriositate sozial, politiko eta kulturala izatea. Bakoitza beretik elikatuko da, batzuk liburuetatik, besteak bere inguruak eta herriak eskaintzen dizkion kontuetatik… Baina kuriositatea ezinbestekoa da zerbait eskaintzeko. Bestela, tramite moduko bat bihurtzen da gai-jartzailetza”. Bere garaian, asko hitz egin zen bertsolari autoreaz. Eta uste dut lehenengo aldiz agertu dela, zeharka bada ere, gai-jartzaile autorearen figura. Hunkitu egin naiz, Josuren erantzun horrekin. Hunkitu egin naiz, batbatean hitzetan jarria ikusi dudalako kantatzeko gogoa pizten dizuten gai-jartzaileek betetzen duten ezaugarri nagusia: gaiekiko automotibazioa. Gai-jartzaileak berak interesgarritzat jo eta maitea duen gaia mimoz ematen duenean, hori jaso egiten du bertsolariak, eta akaso gai horretaz inoiz pentsatu ez bazuen ere, une horretan bere barruan arakatu eta aurkitu duen kantatzeko grina transmititzen dio bertsolariari. Zalantzarik gabe, hein berean, bertsolaria entzuteko egarri jarriko du entzulea ere.

ere izan dira tartean. Zentzua eta sormena eskatu dizkie gai-jartzaileei. Eta bi oinarri horiek lagun, nekez egingo du gai-jartzaileak auto-motibazioa (ez ego-motibazioa) baino ekarpen garrantzitsuagorik. •

Santa Ageda bezpera Gabirian!

Ez da asterik onena izan bertsolaritzaren familian, Jon Azpillaga bertsolari eta gizon handia hil baita. Dihoakiola besarkada bat dagoen lekura! Dagoeneko joandako bere beste bertso lagunekin egingo zuen saio koxkorren bat. Hilabete honetako idatzia bere oroimenean.

Gabirian urteroko ohitura da eguberrietan etxez-etxeko eskean ateratzea.Egun osoa baserriz-baserri kantuan. Santa Ageda bezperako eskea ordea, aste barruan tokatzen denean iluntzean bakarrik egiten dugu eta herri kaskoan bakarrik. Iaztik bagenekien aurten larunbata tokatzen zela otsailaren 4a eta ia preparatuta geunden egun osoko jardunerako. 30-35 laguneko taldea atera ginen Osinalde elkartearen izenean. Dozena erdi bat trikitilari eta pandero-jole, eta lau bertsolari,denak herrikoak. Kanpotik bizitzera etorritako batek esan zigun ez ginela jabetzen zer suerte eta zer altxor daukagun herrian! Sinetsi egin beharko dugu! Egun osoan baserri pila bat pasa genituen eta joera desberdinak ikusi ere bai. Kantuan hasi eta gabon eguna ote zen dudan jarri zuten aitona-amonak, Zumarragako larunbateroko azokara joan gabe gure zain zeudenak ere bai,etab. luze bat. Baina denetan umorea eta esker ona!

ohitura da Osinalde elkartean afaltzea egunean zehar biltzen ditugun txorixo,arrautza eta bestelakoak janez. Eskerrak batzuk kantuan irten gabe guri afari goxoa preparatzen geratzen diren. Hori bai, afaldu aurretik saio ofiziala bukatzen dugu Osinalde elkartean,hainbeste zor baitiogu.Afaldu ondorenean etxera joan ezinda geratu zenik ere bada… baina hemen ezingo dut horretaz ezer idatzi. Bukatzeko egun hori irudikatzen duen bideo bat utziko dizuet, Goierriko Hitzarentzat Gotzon Aranburuk grabatutakoa, eskerrik asko berari ere.Guk adina ez duzue gozatuko baina ia pixka bat gerturatzen zareten. https://www.youtube.com/wat ch?v=Tg9uhkk2img •

#Izarrekin

Eguna errematatzeko betiko

1. Herri honetan esnatzen gara aldiro berri zaharrekin amestea da gure kondena hainbeste zoritxarrekin.

104

Harri eta irri

2. Batzuei jarri dietelako amesteko debekua non daude giza eskubideak, non dago errespetua? Haur gabe izan ote liteke amatxo giltzapetua? Kartzela izan ote daiteke haurraren babeslekua? Ama alabek sufritzen duten mina ezin baretua… Estatu batek indartutako aita baten mendekua. 3. Nik ere izan nahi nuke izar iheskorren ausardia horizontean marraztuz bide pausatu bezain garbia… Zeru iluna behingoz bihurtu dadin zeru oskarbia sasizko bide aldapatsua, amapola belardia… Printza txikiak elkartuz egin dezagun gure argia aske izateko sortu baitziren izarrak eta ilargia. •

Doinua: Abokatuak deitu berri dit

Askoz gauza gehiago ere esan ditu elkarrizketan Josuk, garrantzitsuak asko, eta proposamen berri eta ederrak

Itsasontzi bat egin daiteke pago eta lizarrekin masta altuan bela bat josi espetxeko izarekin… Bidea zein den erakusteko daude mila izar; Ekin! Euskal Herrira itzul gaitezen Sara eta Izarrekin.

Oinak


ERREPORTAJEA

ERRADIKAL (IZOND.) TESTUA: NEREA IBARZABAL SALEGI ARGAZKIAK: CONNY BEIREUTHER CREZBURG

1. GIZARTEA ERROTIK ALDATU NAHI DUEN PERTSONA, ERAKUNDE EDO JARRERAZ ESATEN DA. 2. ZERBAITI AURRE EGITEKO EDO EDO ZERBAIT DEUSEZTATZEKO GUZTIZ ERAGINKORRA DEN METODOA.

106

107


ZURI ERAGITEKO

E

RRADIKALAK GARA emanaldiak I. Lanku Beka lortu du, eta “bertsotan eta berritsuketan” hainbat herri igaro dituzte, dagoeneko, bi lasartearrek, bertsoa eta bakarrizketa formatuak uztartuz ordubete inguruko saioan. Bertsolaria da Labaka; ipuin kontalaria etaklowna, berriz, Egizabal. Hori jakinda, inprobisazioak, ahozkotasunak edo jendaurrekotasunak elkartu dituela esango luke edonork, baina erradikaltasuna erroetara joatean datza, eta bada lotura sakonago bat bien artean.

“Feminismoak batu gaitu”, diote. Argi zeukaten elkartzen ziren unean proiektuak hortik joko zuela, edo behintzat zehar-lerro gisa egongo zela, seguru: “Ezin zuen beste modu batera izan”. Elkarren jardunarenganako miresmenetik sortu den emanaldia dela azaldu dute Labakak eta Egizabalek, eta miresmen horrek zati handi bat feminismotik du; Egizabal bertsozaletzearekin, adibidez, lotura zuzena:

109


“Ni asko zaletzen hasi nintzen emakume bertsolariekin. Bertsolariak askotan ikusi eta teknika miretsi arren, batzuetan emaitzak ez zidan ezer esaten. ‘Zoragarria da egin duzuna, ez naiz gai hori egiteko inolaz ere, baina gero emaitzak ez nau hunkitu’. Baina diskurtso bat agertzen denean, jada ez da bakarrik erabiltzen duten teknika, gainera iristen zait, hunkitzen nau”. Ondarroan egin ziren Topaketa Feministetan Egizabalen aktuazioa du gogoan Labakak: “Inprobisazioa bai, baina oso umoretik egin zuen; oso kontziente, eragiten ari zela. (…) Entzun izan dudanetan horrek eman dit inbidia, oso kontziente izateak. Berak momentu horretan daukan hitz hori erabil dezake eragiteko, eta, gainera, horrek efektu bat dauka”. FORMULAREN BILA Elkarrekin sortzeko gogo handia bai, baina bi inprobisazio mota uztartzea ez da lan erraza. Lasarten urtero formatu berezian egiten den bertso saioak eman zien gerora jaio zitekeenaren lehenengo pista. “Iazko saioan bakarrizketak eta bertsoak uztartu ziren. Bakarrizketen hezurdura, saioarena, Beak eraman zuen, nahiz eta antzerki taldeko jende gehiagok ere parte hartu. Saioak arrakasta handia izan zuen, oso ondo atera zen”, kontatu du Labakak. Egizabalek bakarrizketa formatua probatzen zuen lehen aldia zen, ordura arte antzerkigintzan eta ipuingintzan aritu zelako. “Kontalaritza eta bakarrizketak nahiko bereizita daude. Formatua desberdina da. Bakarrizketena ez da asko gustatu izan zaidan formatu bat. (…) Baina, gero, oso eroso aurkitu nintzen. Beste erregistro bat da, ez da ipuin kontalaritza, ez da klowna, baina uste dut oso ondo uztartzen dituela nire bi profil horiek. Formula aurkitu genuen”. Eta formula eskuartean, erradikalizazioranzko lehen pausoa eman zuten. Hasieran, bakarrizketak eta bertsoak inprobisaziotik egiten saiatu ziren, baina gustuko emaitzarik lortu ez –etorkizunean

110

xantaia egiteko grabazio barregarriak salbu-, eta esan beharrekoak aurrez prestatzea erabaki zuten. Beraz, Egizabalen bakarrizketak eta Labakaren bertso idatziak tartekatzen dira emanaldian –denak paperik gabe kantatuak, eta ez dira gutxi-. “Saiatu ginen guk egiten genuen horretatik ahalik eta gertuen zegoena eta erosoen sentiarazten gintuena egiten”, dio Labakak. Egizabalen ustez, bi arloak ondo uztartu dituzte. “Bertsozalea ez denak atsegintasunez ikusten du, eta badenarentzat ere ondo dago, nahikoa bertso badagoelako”. BIZITAKOAK GIDOITZAT Heteroaraua, amatasuna, aniztasuna, biolentzia… ez dugu emanaldi osoa kontatuko, baina ez du mamirik faltarik. Feminismoaren gai potoloenetakoak oholtzaratu dituzte, iritzi askotarikoak eta desadostasunak eragiten dituztenak. Lan horretan erraz moldatu dira biak, ordea. Hala azaldu du Labakak: “Klabe bat izan da ez dugula teoria jakin bat defendatu nahi izan publikoaren aurrean, dena egin dugu bizipenetatik. Amatasunari

111


buruzko bertsoak, adibidez, nik egin nituen, baina Bearekin aurretik elkartuta eta kontatuta. Guk geure buruari barre egin eta gure kontraesanetaz ari gara, eta hor konplizitate gehiago dago”. Feminismoan erreferente komunak izateak eta biek horren inguruan irakurri izanak ere lagundu diela uste du Egizabalek. “Ezberdin bizi genezakeen gai bakarra amatasunarena zen, ni ama naizelako eta Ane ez, baina, bestela, gai orokorretan oso bateratuta ibili gara. Amatasunaren nire diskurtsoa ere ez da batere existentzialista. (…) Gazteagoekin ez darabilt beste diskurtso hori: ‘Ama izaten zarenean ikusiko duzu…’. Orokorrean, Ane ez da sentitu arrotz gai honekin”. Erradikalak direla diote, baina, agian, iritzia aldatuko dugu emanaldian zehar. Egoera ikusita, izan beharko genukeena bezain erradikalak ote gara? Ezetz uste dute berek. Feministek entzun behar izaten dituzten klixeen zerrenda eginda atera zuten izenburua: Erradikalak zarete. “Hori gehiegizkoa da”. “Bai, baina neurrian”. “Orain sailkapen hau dagoela iruditzen zait: “feminista erradikalak”, dira tipo las txungas. Gero, gure kasuan gertatzen zaigu ez garela ezta hori ere. Nahiko genuke txungak izan eta, gainera, ez gara”, dio Egizabalek: “Ez dugu inongo beldurrik ematen, baina nahiko genuke. Bestela, egon behar duzu beti justifikatzen: feminista naiz, baina jatorretakoa”. UMOREA PAREZ PARE Beren buruari barre egitea, trapu zaharrak ateratzea, kontraesanak azaleratzea… aipatu ditu Labakak umorea egiteko darabiltzaten tresna gisa. Umorea arma boteretsua dela uste du berak, jendeari eragiteaz gain, norbere burua sendatzeko ere balio dezakeena. “Terapeutikoa da. Asmatzen duzunean benetan zure buruari barre egiten kontraesan horiengatik, liberazio bat da”. Egizabalek ere ez du feminismoa ulertzen umorerik gabe. “Nik uste dut azkenaldi honetan badagoela umore feminista oso po-

112

113


tente bat, eta sentitzen duguna, gainera, oso eraginkorra dela arma politiko bezala, gauzak beste era batera egin nahi ditugulako. Feminismoak eman didan lehenengo irakasgaia uste dut hauxe dela: ‘Patriarkatuaren parte zara zeu ere, orduan zeure buruaren kontra ere borrokatu behar zara’”. Bere ustez, umoreak giltza ematen du sistemaren kontra borrokatzeko. Baina umorea, aukeratzen den aldearen arabera, iraultza edo arma politiko izatetik urrundu eta kontrakoa bilaka daiteke: umore zapaltzailea. Labakaren ustez, bertsolaritzan orain arte erabili den umorea gertuago egon da hortik umore parekidetik baino. “Nik daukat mikroa, nik daukat boterea, ni nago hemen goian, eta sentitzen dut zilegitasun guztia 40 pertsonako mahai bati banaka edozer esateko. Uste dut gero eta gutxiagotan erabiltzen dela, zorionez, baina iruditzen zait umorea beti izan dela oso goitik beherakoa”. Gero eta gehiagotan ikusten du Labakak Ez da kasualitatea bezalako saio formatuetan, esaterako, umorea norberarengandik pasatuz gero, norbere burua ere tartean sartuta, askoz parekideagoa bihurtzen dela. “Zeu ere besteen mailan jartzen zara, eta norbait

identifikatuta sentitzen bada, zurekin batera egingo du barre. Ez zara ari erabiltzen mikrofonoak eman dizun botere bat beste bati barre egiteko”. Umore ez-hegemonikoari ekarpen bat egiten ari direla uste du Erradikalak gara emanaldiarekin. KORTSE BAT ALTZON Etxarri, Altzo, Gasteiz, Bergara, Hernani… hainbat herri eta mota askotakoak bisitatuko dituzte aurrerantzean, eta publikoan denetariko jendea aurkitu dute: bertsozale tradizionalak, feminismoan oso formatuta dagoen jendea, horretaz ideiarik ere ez daukana, bertsoak gehiegi inporta ez zaizkiona… Zentzu horretan, Labakak uste du horrek gehiago eragin diezaiokeela berari Egizabali baino. “Zenbait tokitan irudikatzen ditut pertsona oso bertsozaleak, herri horretako soziedadean afaria edukiko banu ere joango liratekeenak”.

114

115


Ohiko bertso saio batetik urrun dagoen emanaldia da, eta horrek bertsotan ari denari ere bertsolariaren figura tradizionaletik aldentzea ahalbidetzen dio –gorputz estatikoa, publikoari aurpegia emanda, eskuak poltsikoetan…–. Ikusle oso bertsozaleek, beraz, sorpresaren bat edo beste jasoko dute. “Publiko aurrera irtendakoan ohartu naiz uste baino gehiago ari naizela apurtzen bertsolariaren irudi horrekin, emanaldian” –dio Labakak–, “eserita edo lepoa emanda kantatzerakoan, edo oholtza gainean hitz egiterakoan, kantatu ordez. Gauza txiki pila bat, ez nituenak aukeratu puskatzeko, baina, azkenean, puskatzen dutenak”. Horrez gain, egoera zehatzago irudikatu dezazuen, –spoiler txiki bat, kontuz– kartelean ageri diren buru-berokiez gain, biak kortse bana jantzita igotzen dira oholtzara. Kontraesan gorena deskubritu dute jantzi horrekin: jatorriz, torturarako prenda bat da, baina izugarri ahalduntzen omen du janzten duena. “Ezin duzu hori eraman eta lotsatuta egon!”, dio Egizabalek. Eta noski, Labakak ez luke inoiz imajinatuko Altzora joango zenik kortse bat jantzita bertsotan egitera. “Baina sentitzen ditut indarra eta ausardia horri buelta emateko”.

116

117


118

119


Oholtzara igo arte, ordea, ezin jakin zein izango den herri bakoitzeko publikoaren erreakzioa. Txaloak joko dituzte zenbait zatitan? Bertso bakoitzaren amaieran? Isilik geratuko dira? Hasierako termometro gisa, aurrestreinaldia eskaini zuten Lasarteko Elebeltz fabrika okupatuan, eta beren gertuko jendea gonbidatu zuten bertara. “Hor ikusi genituen zati bakoitzean izan daitezkeen erreakzio batzuk, baina badakigu beste lekuetan ez dela beti horrela gertatuko. Gu denetarako prest gaude. Txaloak badaude badakigu zer egin, eta ez badaude ere bai”, dio Egizabalek. Isiltasuna ere ez litzateke txarra Labakaren ustez. Gustatuko litzaioke norbait mutu uztea. “Zerbaitek eragiten dizunean, zure erreakzioa izan daiteke ero moduan barrezka hastea, baina izan daiteke, baita ere, isiltzea. ‘Ostras, eman didate barru-barruan, dena mugitu zait eta ez daukat erreakziorik’. Nire ustez ona litzateke horrelako aurpegi bat ikustea”.

IRAGANEKO NOR GONBIDATUKO ZENUKETE EMANALDIRA BEA: Sufragistak. Emakume gehienak bezala, ez daude egin zutenagatik baloratuta; erradikalak ziren baita ere. “Lehengo feministak bai zirela benetakoak” esaten dute, baina haiek ere beren garaian oso gutxietsiak izan ziren. Gauzak ez dira hainbeste aldatu zentzu horretan. ANE: Garai batean plazarik gabe geratu ziren emakume bertsolari haiek; batez ere, gero entzuteko zer esango luketen gutaz (kar kar). Eurak oholtzan ez egotetik, begira orain emakume bertsolari bat zertan ari den oholtzan. Interesgarria litzateke.

Emanaldi entretenigarri bat da Erradikalak gara, baina helburua ez da entretenitzea, Labakaren hitzetan. “Jendea mugitu nahi dugu, gero tabernara joaten denean edo lotara sartzen denean zer pentsatua izan dezan”. Ez al duzue zeuen burua imajinatu tabernako elkarrizketa horretan edo ohean burkoarekin eztabaidan? Eta ez al duzue jakin nahi zer esango zenuketen…?•

120

121


ERRADIKALAK GARA Doinua: Haizea dator ifarraldetik

1.

Gizarte honen ezaugarri bat argitzen du historiak: neurritik kanpo denak dakartza neurri gabeko fobiak moderatua behar du hitzak, borrokak nahiz euforiak. Erradikala errora doa hala dio teoriak zer dauka txarra irauli nahiak azpiko sustrai lodiak? Berrikuspen bat behar du sarri hitzen etimologiak.

Ane Labaka

2.

Beldurragatik goraipatzen da hainbeste neurritasuna aldaketari trabak jarrita mugatuz askatasuna aldarrikatzen dugun aldiro gure desadostasuna “Erradikalak zarete” bada esateko daukazuna neurria zeinek jartzen duen da dagokizun erantzuna ezer baino lehen subjektiboa

122

3.

Pribilejioak galtzeko beldur pixka bat badaukanaren begiradatik mintzo zarela ikusi dezaket garden. HIlabeteak iraun dituen sorkuntza prozesuaren emaitza bertsoz, bakarrizketaz… josia dugu, dena den, nola kritikak egiterako orduan abila zaren, etorri eta zuk baloratu hain erradikalak garen.

123


SOSLAIA

JON AZPILLAGA: BERTSOLARI IZATEKO MODU BAT “…berriz sortuko banintz nahi nuke bertsolari izatea”

Jon Azpillaga eraman oneko pertsona izan da. Bizi izandakoarekin konforme eta harro; harrokeriarik gabeko harrotasuna izan du bidelagun. Azpillagarengandik baikortasuna jaso ohi genuen inguruan aplikatzen ginenok. Aita gerran galdu ondorengo urteak gogoratzean ez zuen sumindurarik agertzen: “Baserrian 16 lagun biltzen ginen bazkaldu eta afaltzeko... ez zen goserik pasatzen, lana egin behar!”.

TESTUA: MIKEL AIZPURUA ARGAZKIAK: BERTSOLARI ARTXIBOA

124

125


L

an gogorretan ohitutako mutikoak bazuen, ordea, beste gose klase bat: jakinduria gosea. Hamalau urterako eskola laga behar izan zuen eta tailerrean hasi: “Azkeneko aldiz eskolatik etxera joan nintzenean, nire gelara sartu eta negar egin nuen”.

Eskolatik kanpo Jonek asmatu zuen bere jakin-mina arintzen. Begi aurrean zituen liburu eta bertso paper guztiak irakurtzen zituen. Garai hartan izena asmatu gabe bazegoen ere, hura izan zen Azpillagaren bertso-eskola. Bertso asko ikasi zituen buruz, baita Santaeskeko koplak ere.

KOPLARIA Hamar urte zituela, ikasitako koplak kantatzen hasi zen Berriatuko Santaeskean. 14 urterekin, bat-bateko koplagintzan jardun zuen. Santa-eskean landu zituen gerora bertsotan garatu zituen ezaugarriak: Ahots ederra: mikrofonorik gabeko garaietan zaildutako tenor ahots aparta zuen. Deskribapenetarako gaitasuna: Baserri inguruak, baserriak eta abarrak zehaztasun handiz deskribatzen ohitutako koplaria, entzuleen buruetan irudi zehatzak sortzen zituen bertsolari bilakatu zen. Narratzailea: Bertsotan kontalari aparta izan zen. Narrazioaren haria, hasi eta bukatu, jarraipen logiko batean eraman ohi zuen behar ez ziren atzera-aurrerakorik gabe. Bide irekitzailea: Edonork edonon aitortutako ezaugarria da hori. “Hasi,

126

Azpillaga” esango zioten bai gai-jartzaileek baita bertsolariek ere. Librean utzita, haren arrastoari segitzea besterik ez zuten bertsolari lagunek. Eroso kantatzen zuten, bide seguruan, eta kolpea jotzen zuten Azpillagak “zilarrezko azpilan” horretarako aukera jartzen zienetan. Bertsolariei gaiak jartzearena txapelketak ekarri omen zuen. “Bi bertsolarik bertsotan aritzeko ez dute gaien beharrik izan (… ) Lopategik eta biok urteak pasa ginuzen gairik inun jarri gabe”. Ohituraren indarra: Hamar urterekin hasi zenetik, behin bakarrik utzi zion Santa-eskeari: amona hil zitzaien urtean. Orduan, ohitura zen moduan, dolua gorde ohi zen eta halaxe egin zuen Jon gazteak. Jendartekoa: Zenbat pertsona ezagutu ote zituen, zenbat pertsonaren berri izan ote zuen… Ezagunen edota ezezagunen artean beti ondo moldatzen den horietakoa zen Azpillaga. Une oro jakiten zuen zer esan eta, koplatan bezala, hizketari bide berriak irekitzen zizkion, pertsonen arteko isiltasunak deseroso gertatu baino lehen. Indarra: Betidanik indartsua eta sasoi ederrekoa izan da Jon Torrekua. Elurra goian-behean, abarketak jantzita, baserri bateko ate aurrean ordubeteko kopla saioa egiteko eta aurrera jarraitzeko zeozer behar da: indarra, sasoia eta kemena buruak eta bihotzak agintzen zutena burutzeko.

BERTSOLARIA Gaur egungo bertsozaleak harrituko dituen kontu bat aitortu zigun Azpi-

127


llagak. Berak, hainbeste bertso buruz ikasitakoak, bat-batean sarri aritutakoak, ez zekien 10eko handia edo 8ko txikia zer ziren txapelketara joan arte. 10eko haundian-eta kantatzen zuen, noski, baina ez zekien izen hori zuenik. Orduko bertsolari gehienek bezala, doinu jakin batzuetan sartzen zituzten esan beharrekoak, silabak kontatzen jardun gabe; bertso-sena. Gaztetan ikasitako bertso pilatik Otañorenak apartatu ohi zituen, bereziki, “…haren egikera dena ez dago egiterik, harek izugarrizko moldaera zueneta. Adibidez, badu bertso batean, hasieran gainera: “Gure lehenengo guraso aita Adan eta ama Ebaren lehendabiziko semeak Kain ta Abel izan ziraden… …errima bukatu eta aurrera segi esaldia. Hori inoiz egin det nik, baina oso gutxitan, eta Otañok bertso askotan dauka”.

128

teak. Garaian ohi bezala, udaletxeko balkoitik, librean eta mikrofonorik gabe kantatu zuten. Biek hala biek, ahots ederrekoak, gazteak eta ausartak izanik, saio ona egin omen zuten. Egin kontu, antolatzaileek ez omen zuten bi mutikoentzat diru saririk aurreikusi eta txapela pasa zuten bertsolarientzat dirua biltzeko: 400 pezeta bildu omen zuten (tailerrean lanean hasi zenean, egunean, 6 pezeta zuen jornala) Saio horren ondoren izan zituen beste batzuk ere inguruko herri eta auzoetan. Alabaina, soldadutza garaian eta ondoren, bertso ibilera utzita zeukan, harik eta Markinan txapelketa eta diru sariak jarri zituzten arte: “Markinan lehenengoak 1.000 pta. eramango zituen eta besteek 500 pta. 1.000 pta. orduan zer ziren ba al dakizute? Mugartegirengana joan nintzen, joan egin behar genuela eta… konbentzitu”.

Bertso onak estimatzeko sentsibilitatea bazuen orduko bertsozaleak, txapelketan hasi aurretik. Azpillaga ez zen txapelketa zale. Emazteak ondo daki hori: “Jonek bertsoarekin egunero gozatzen du, baina txapelketan sufritzen ikusi det”.

Diru premiak eraman zuen Jon Markinara, baina ez zuen dirua bakarrik lortu; irabazi egin zuen. Ordutik aurrera txapelketa asko jokatu zituen. 1961ean, Bizkaiko txapela jantzi zuen. Hala ere, sonarik handiena eman zion txapelketa 1960ko Donostiako Txapelketa Nagusia izan zen. Han, hirugarren atera zuen Basarri eta Uztapideren atzetik.

Hala ere, txapelketei eskerrak izan zen bertsolari handia. Lagunartean eta tabernetan bertsotan jarduten zuten bi gazte ziren Juan Torre (Azpillaga) eta Juan Astapotxa (Mugartegi). Halako batean, Amorotoko gazteek entzun, gustatu eta herrian kantatzera deitu zituzten 15 eta 16 urteko gaz-

Arrakasta handi hark plazak eta bertso lagun berriak eman zizkion: “1961ean, 63 plaza kantatu nituen Uztapiderekin”. Uztapideri buruz berari buruz esandakoak esaten zituen: “Inork ez zuen sekulan esaten Uztapidek ahots ona zeukanik eta ondo kantatzen zuenik. Nik orduan esaten

129


nuen, Uztapidek adinako boza eta kantatzeko era gutxik zeukatela. (…) Oso bertso-lagun ona zen. Lagun ederra zen atzetik kantatzeko”. Uztapide maisutzat zeukan: “…herriarekin nola portatu zuk erakutsi zidazun” Bai horixe! Herriarekin portatu zen Azpillaga. Beste bertsolariek bezala, ez zuen ezetzik ematen agendan libre izanez gero. Baina askok egiten ez zutena egiten zuen: saioak hasi baino askoz lehenago joan ohi zen herrietara. “Gure gizona hortan kasue! Jon hiru-lau ordu aurretik jungo zatzu, nahiz eta etxean presaka, heldu ezinda ibili”. Hasierako plazetara iristeko autobusa, trena, inoren motorra… denak erabili behar izaten zituen saio bat egiteko. Antzuolara hamabi t’erdietako saiora iristeko, goizeko sei t’erdietan jaiki behar! Gerora, bere kotxea zuela, GPSrik gabe, zehatz-mehatz kalkulatzen zuen zenbat denbora behar zuen Mutrikutik edonora heltzeko. Frankoren garaian ere, Lopategi lagun zuela, portatu zen Azpillaga: “…politika behar zenean, politika erabiltzen genuen, eta, politika behar ez zenean, bestelako gaiak ere bai. Politikarekin bakarrik ezin zen ibili, baina jendeari gustatzen zitzaion politikan sartzea, beste inork ez baitzuen ezer esaten. Jendea zain egoten zen”. Zain egoten zirenetakoak Martin Elordi eta Arantza Gaztelumendi ziren. Azpillaga eta Lopategi non, Martin eta Arantza han, grabagailu handia

130

hartuta. Haiek grabatutako bertsoak testigantza baliotsu ditu garai hura aztertu nahi duenak. Arantxaren esanetan: “Lopategi eta Azpillaga ziran herrian mundua biltzen zen, ikaragarri! Hori ikusi ez dunak ez du sinesten”. Eta Martinek horren arrazoiak azaldu zizkigun: “Gu ginen euskaltzale amorratuak, eta hemen ez zun hok biek bezalako lanik inork egiten. Hok latzak esaten zituzten, Franco bizi baitzen, eta gazte jendea erruz biltzen zuten. Eta orduan ezagutzen zen jendea: hau dek euskaltzalea, hura dek euskaltzalea…”. Herriarekin portatze horrek guardia zibilen bisitak, isunak eta debekuak ekarri zizkieten Azpillagari eta Lopategiri. Egoera hartan esandakoak grabatuta geratzea arriskutsua izan arren, Martinek eta Arantzak ahalik eta saio gehienak grabatu zituzten: “Ez ziguten ez grabatzeko esan, eta hori bihotzean iltzatua geratzen da”. Herriarekin konplitzeak urtez urte plaza errepikatzea ekarri zuen. Makina bat dira 25 urtetan baino gehiagotan, hutsik egin gabe bete izan dituen plazak: Gorozika, Iurreta, Durangoko Arriaundi, Debako Zoro Feria, Urkiola, Donostiako Jesuiten eliza San Inazio egunean… Bertsolaria, baina, ez da saioetarako bakarrik behar izaten. Mutrikun estimu handian daukate. Edozertarako deituta ere, parte hartzeko hitza ematen zuela Azpillagak eta hitza bete egiten zuela. Aurora Ansorregi, Mutrikuko AEK-ko arduraduna, eta Xabier Uranga, Mutrikuko bertso-eskolako sortzailea, dira horren lekuko.

Zenbat ordu eman ote zituen bertsolari handiak bertso-paper sariketarako epailetzan eta bertso-eskolan. Ikasle finena bezain zintzo, hutsik egin gabe, astero-astero hartzen zuen parte bertso-kantuan, solasaldietan eta antolaketetan. Estimatzen dugu, eskertzen dugu, oroiminez gogoratzen dugu. Azpillaga izan zen bertsolaria eta gizona. “Uste dut zoriontsu bizi izan dala”, Maritxu emazteak esandakoa berretsiko zukeen Jonek: “…baina berriz’e izan nahi nuke oraintxe bezelakua”•


estud rtsoak e , a b r e a x t t e e k , kopla rri zait a o IDATZMAKINAZ i t g e e l t a a b ; zuna: dala azte t i g n k a a z r k i e s z e e n i r a rain egin n n zan ni k a u z z i t a a raindik-o b l e a n galder ehera o a b t a e r , o g n a i t iñe ar. Gutx b a a t e n Oraindik-orain neska gazte bat etorri zait etxera, esBertsoa, berriz, lau puntukoa bear du gutxieneko; alde zute tudiatzen zebillela-ta, esamiñetan, eta galdera baorain modan jarri zaizkigu zortzi puntuko edo geiatzuk egin nai zizkidala; alegia, koplak eta bertsoak zer alde zuten eta abar. Gutxi gora-behera onela izan zan nire erantzuna: “Kopla eta bertsoa, soro bateko emaitzak dira; baiña, badute alderik asko. Kopla, Santa eskean basarri ataritan gazte taldean koplariak soiñujolearekin txandatuz kantatzen dunari deitzen diogu geinetan; bi edo iru puntukoa ain zuzen. Orra, bi puntuko muestratxo bat:

KOPLAK ETA BERTSOAK TESTUA: TXOMIN GARMENDIA

Gertatzen dana: bertsotan geiegi luzitzen ez duna izan liteke oso koplari ona, orrelakoak ezagutu ditugu: adibidez, Errezilko “Loidisaletxe” bat (G.B.), nire moduko bertsolaria zan, baiña Santa eskean koplari oso ona. Bere gogoa ere orixe izaten zan. Hogei edo gehiago ordu koplari ibiltzeko eztarria eta sasoia ere bear dira eta errezildarrak danak bazitun.

Otsaillaren laua degu gaur Santa Ageda bezpera, oitura eder au galdu ez dedin etorri gara eskera. Nagusi jaun da etxekoandrea kristau jatorrak dirade, orretxegatik etxe ontara pozik etorri gerade.

Bertsoak entzutearren atea nekez zabaltzen dutenak izaten dira, limosna eman ezkero koplaria ixilduko dan arriskua bai dago. “Loidisaletxerena” da orain datorren au: Eman kantari ari naizela / gutxiñez baira bi ordu, / limosnatikan bizi nai dunak / asko supritu bear du.

Iru puntukoan berriz onela: Alaba eder Anttoni, zutzaz pentsatzen nago ni, nere galdera, gizongai on bat ez ote zaizun komeni?

Bertsolari ona, sasoi piska bat baldin badu behintzat, koplari ere ona izango da. Beraz, orra, koplatik bertsora dagon aldea”.

Gauza ederra litzake, zorionean nintzake, baldin alperrik ez balirake nik esandako itzak’e.

132

gokoak ere; beraz, errez konturatu liteke kopla kantatzea errezago dala bertsotan egitea baiño. Gaiñera, koplariak ez du izango aurkaririk bertsolariak bezela; koplaria jakitun izan liteke taldeko lagunen baten bidez hurrengo basarriko berri pamilitik asita, eta ale batzuk eman lezazke aurrez pentsatuta basarri atarira iritsi baiño len. Iñoiz, txapelketaren batean jarri izan gaituzte bai koplatan kantatzeko, baiño gutxitan.

Jakin berri det, gazte ori esamiñetan oso ondo irten dala 9’ko zenbakiarekin. Poz eman zidan, dirua bakarrik ez baita poztutzen gaituna.•

133


IKERKETA

Iritsi eta klik. Zirrara bat sentitu zuen barrutik. Tak-tik, tak-tik... berriz itzuli eta klik. Bertako bat gehiago dirudi ordutik. Begiratu eta klik, gurea bere egin du bere objektibotik. Eta, klik. Esperientzia kontatzen dihardu bere subjektibotasunetik.

JAKUB SZAFRANSKI, BERTSOLARITZA OBJEKTIBOAN DUEN POLONIARRA TESTUA: JON MARTIN ETXEBESTE ARGAZKIAK: JAKUB SZAFRANSKI (XDZ)

134

135


zuzena du kulturan. Horrek ahalbidetzen dizue kultura besteekin banatzea, besteekin garatzea eta gozatzea, eta hori Polonian ez da ohikoa. Poloniako Estatuak gaizki kudeatu du kultura, duela 50 urtetik hona, eta jatorrizko kultura erabat suntsituta dago. Azken hamar urteetan jendea hasi da gaiari heltzen, eta kultura berreskuratzen ari gara, baina beldur naiz ez ote duen luzeegi joko. Kultura modernoa purian dago Polonian; antzelanak, dantza, zinea, musika eta halakoak oso birizik daude. Badakit Euskal Herritik begiratuta, zenbait emaitza errorik gabekoak liratekeela, globalizazioaren ondorio, baina poloniarrok ez dugu beste aukerarik izan. Ziur naiz egunen batean lortuko dugula ikusgarriak bakarrik ez, garantzitsuak eta erabilgarriak diren ikuskizunak garatzea.

Z

erk erakartzen zaitu hainbeste Euskal Herrira? Duela hamar urte bisitatu zintuztedan lehen aldiz. Apirila zen. Bi aste pasa nituen Saguesko etxe batean. Bertako leihotik Zurriola ikusten nuen. Eguraldi txarra egiten zuen eta ez zen aparteko ezer gertatu hirian. Hala ere, hura nire lekua zela sentitu nuen iritsi orduko. Alde Zaharreko eta Groseko kaleek inpresio handia egin zidaten. Nekeza izan zitzaidan bertako jendea ezagutzea lehen aldi hartan. Orain, berriz, jendea da Euskal Herritik gehien erakartzen nauena. Zenbatetan izan zara hemen? Lehen aldi hartaz geroztik sei aldiz itzuli naiz. Tartean, urtebeteko ego-

136

naldia ere egin dut Donostian. Finean, edozein aitzakia bilatzen dut itzultzeko‌ Maitasunaren antzeko zerbait sentitzen dut herri honekiko: oso ondo azaldu ezin dudan sentimendu atsegin bat. Zeintzuk dira Polonia eta Euskal Herriaren arteko ezberdintasunak? Polonian ez gara komunitatetan bizi. Ez dakit hemen, Euskal Herrian, jabetzen ote zareten zein garrantzitsua den jaio zareten ingurua. Jaio zineten kalea, auzoa, hiria‌ Polonian daukagun bakarra familia da. Askotan, ez dugu ondoko ateko bizilaguna ere ezagutzen. Horrela esanda tristea dirudi; baina ez da tristea, ezberdina baizik. Izateko modu horrek eragin

Zein izan da bertsolaritzarekin duzun harremanaren oinarria? Amasan entzun nuen lehen aldiz bertsolari bat. Sanmartinak ziren eta Gazte eguna ospatzen zuten. Elkarte baten barruan aditu nuen kantari Oihana Iguaran, eta txunditu egin ninduen jendeak zein errespetuz entzuten zuen hautemateak. Handik hilabetera hasi zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Amasan, zegoeneko banuen informazio pixka bat eta galderak egiten hasi nintzen. Hantxe erabaki nuen bertsolariei buruzko erreportaje bat egin behar nuela. Erabakia bat-batekoa izan zen. Beraz, huraxe izan zen zure lehen esperientzia‌ Ez. Maialen Lujanbio izan zen lehen

137

aldiz kantari entzun nuena. Konstituzio plazan izan zen, baina orduko hartan ez nekien Lujanbio zertan zebilen. Gogoratzen dut melodiek gerarazi nindutela, baina ez zen esperientzia osoa izan. Lehen esperientzia hura ez nuen guztiz ulertu. Gerora konturatu nintzen zertan ari zen. Amasako esperientziaz geroztik hasi nintzen bertsoaz gozatzen. Gogoan dut


Zer du bertsolaritzak poloniar bat hainbeste harrapatzeko? Euskaldunak kantari entzun zintuztedan lehen aldian pentsatu nuen zuen kantaerak oso kutsu tradizionala eta etnikoa zeukala. Txoria txori kanta izan zen entzun nuen lehena, eta zirrara eragin zidan. Jakin-minak jota, kanta hura itzultzeko eskatu nion lagun bati. Orduan ulertu nuen zergatik zen kanta hura hain garrantzitsua euskaldunentzat. Bertso bat entzuten nuenean sentitzen nuen niri ari zitzaizkidala kantatzen, modu naturalean, melodia sinpleekin, zuzenean bihotzera. Kantuaren hotsak berak poza eragiten zidan. Gero jakin nuen letrak bat-batekoak zirela. Hasieran, –onartzen dut– ez nuen sinesten‌

oso erraza izan da niretzat, jendea oso irekita egon da. Gogoratzen dut nola inongo arazorik gabe bidaiatu nuen Hitzetik Hortzerako kideekin, edo nola Xenpelar Dokumentazio Zentroa erakutsi zidaten, eskatu orduko. Ahalik eta ondoen azaldu diet bertsolariei nor naizen eta zer egiten ari nintzen. Bideoa egiten ari nintzela konturatu nintzen bertsolariak pentsalariak direla, eta ia edozertaz hitz egin daitekeela beraiekin. Horrez gain, sumatu dut bertsolari gehienak lotsatiak eta umilak direla. Konturatu naiz euskaldunek jakin-min handia duzuela, besteen nondik norakoak jakiteko gosea, eta sinesten duzuela besteen intentzio onetan. Zer ekipo erabiltzen duzu argazkiak ateratzeko? Nikon D7100 kamera erabiltzen dut; 35 milimetroko objektiboa, eszenatarako, eta 75 milimetrokoa, erretratuetarako.

Euskaldunek kantatzeko joera handia dugula uste duzu? Polonian, abeslaria ez bazara, ez duzu abesten. Gabonak dira salbuespenak, edo nazionalismoarekin lotutako urtemugak. Jendeak barre egingo lizuke bestela. Euskaldunak askoz toleranteagoak zarete kantuari dagokionez.

nola 2015ean Putzuzulo gaztetxeko Kopla lehiaketan argazkilari jardun nuen, eta harritu egin ninduen hango giroak. Loiolako Hontza elkarteko bertso afari bat ere harrapatu nuen argazkitan. Harritu egin ninduen ikusteak nola ezertaz ezagutzen ez zuten pertsona bat izanda, hain goxo hartu ninduten gonbidatu moduan.

138

Hiriburutza kulturalari eskerrak izan zara Donostian azkeneko aldiz. Nolakoa izan da esperientzia? Egonaldi artistiko bat egin nuen Donostian, 2016ko urritik abendura. Polonian proiektuak aurkezteko epea ireki zen eta nik, aurrez Euskal Herriari buruzko ezagutza neukanez, proiektu errealista eta doitua egin nuen. Bertsolaritzari buruzko bideo bat egitea zen nire helburua. Bai Poloniako eta bai Donostiako hiriburutzek kritika zorrotzak jaso dituzte, eta

horri buruz idatzi izan dut nire blogean. Kultura sistema kapitalistaren mesedetan jartzea arriskutsua iruditzen zait. Hala ere, nik uste, egindako lana ondo doitzen zaiola Hiriburutza hauek izan beharko luketenari. Nolakoa izan da bideoa osatzeko esperientzia? Bertsolaritzaren munduan sartzea

139

Zer sentitzen duzu argazki bat hartzen duzunean? Sentipen aldakorra da, argazkiaren araberakoa. Argazkia egiten dudanean, argazki hori zertarako erabiliko dudan jakitea gustatzen zait. Batzuetan, argazkia bera ez da hain garrantzitsua, kazetaritza lan bat soilik burutzen du, lekukotasunaren ebidentzia da. Beste batzuetan, kamera aitzakia da leku batean momentu zehatz batean egon ahal izateko. Argazkilaria naiz ni, eta, nire lanaren zati garrantzitsua da gertatzen ari dena bizitzea, gero islatu ahal izateko. Niretzat istorioa garrantzitsuagoa da argazkia baino. Ez naiz munduko argazkilari


tsoa‌ biktima erraza naiz horrelakoetan. Eta entzuleriari argazkiak ateratzea ere ikaragarri gustatzen zait. Ikuskizunaren parte dira. Bertsolariak bere ikusleriaren ahotsaren funtzioa egiten du. Nik uste, horrek egiten duela onagoa edo txarragoa bertsolaria; zenbat eta hobeto plazaratu entzuleen iritzia, bertsolaria hobea dela iruditzen zait. Eta ez naiz ari populismoaz edo oportunismoaz hizketan. Enpatiaz ari naiz, une berean gauza bera sentitzeko gaitasunaz, balio berak konpartitzeaz. Jendeak bere pentsamenduak entzuten ditu beste baten ahotan, formalki ponpoxo jarriak, eta hunkitu egiten da, jakina.

trebatuena. Argazkia hartzeko botoia sakatzear nagoenean, ez nago ziur argazkia nola aterako den, baina badakit zer esan nahi dudan argazki horren bidez. Argazki baten edertasuna bilatu dezaket, bai; baina, kasu horretan, jakin beharko nuke zergatik bilatzen dudan edertasun hori. Seriotasuna bilatu nahi badut, jakin behar dut zertarako, eta orduan sortuko dut atmosfera serio bat. Niretzat, argazki bat ona den jakiteko, aski da behatzea ikusle batek zenbat denbora pasatzen duen hari begira. Badira denbora luzean harrapatzen gaituzten argazkiak, horiek dira onak. Argazki on batek galderak sorrarazi behar dizkio ikusleari. Zer ikusten duzu bertsolari baten aurpegian? Ikusten nauela. Unai Mendizabalek

140

erakutsi zidan nola eraikitzen den bertso bat. Horrek ahalbidetu zidan jakitea zein unetan zegoen bertsolaria kontzentratuen, noiz inspirazio bila, eta zein unetan erlaxatzen zen, ordurako bukaera bazeukala jakinda. Bertsolarien aurpegiak apartekoak dira kantatzen ari direnean: aldi berean, hor daude eta ez daude. Gertatzen ari denarekiko arreta mantentzen dute, baina beren buruaren barruan daude. Asmatzen al duzu noiz hurbildu eta noiz desagertu hautatzerakoan? Ez naiz ezkutatzen. Gustatzen zait edonork jakitea argazkiak egiten ari natzaiola. Bertsolariekin horrek eragin berehalakoa du: agian, kontzentrazioa etengo diozu edo, agian, zuri buruzkoa botako du hurrengo ber-

Polonian ba al dago antzeko zerbait? Badira zenbait antzerki inprobisatu, baina, nagusiki, Interneteko show estatubatuarretan oinarrituta daude, eta bertsolaritzarekin zerikusi handik ez dutela esango nuke.

Zer da Euskal Herria filosofo baten begietatik? Mundu post-moderno honetan, globalizazioaren zapalkuntza etengabearen ondorioz, gauza asko desagertzen ari dira. Dokumentalgileon betebeharra da agerpen hauek guztiak jasotzea. Euskal Herrian, berriz, logikoki desagertzera zihoazen agerpenak berreskuratu, garatu eta aurrera doazela ikusi ahal izan dut. Iruditzen zait Euskal Herria bezalako leku gutxi egongo direla munduan, zentzu horretan, eta gizateriarengan itxaropen pixka bat izateko balio dit hau ikusteak. Beren izatea hain benetako mantendu duten leku gutxi daude. Aktibista zaitugu Polonian. Arrisku handiak ditu han aktibismoak? Arriskurik handiena etsitzea da, itxaropenik ez dagoela pentsatzea. Edozein modutako aktibismoak oinarrien alde egin behar du lan, eta jakina da porrot asko jasan behar direla gauzak

141


aldatzeko. Edozein borrokatan gertatzen da hori. Garaipen txikiak ere harriduraz jasotzen ditugu. Erakunde handi eta esperientziadun batean dihardut, ezkerreko ideia aurrerakoien alde borrokan, Erdialdeko Europan (www.politicalcritique.org). Euskal Herrian bestelako arriskuak izan dituzue. Frankoren osteko jazarpen poliziala sekulakoa izan da. Guk ez dugu inoiz erakunde armaturik izan, eta elkarren aurka indarra erabiltzearen ideia ez zaigu burutik pasatu ere egiten. Hiritarrak ideologikoki elkarren aurka badaude ere, hori ez da borrokatan hezur-mamitzen. Dena den, gero eta indar handiagoa ari dira hartzen zenbait talde falangista, eta batzuetan eraso egiten badute ere, oraingoz, ez dago muturreko indarkeriarik. Kuriosoa da, baina Polonian aktibismoa zerbait inozotzat edo naiftzat hartzen da. Arlo horretan, Euskal Herriak asko inspiratu nau eta ideia asko jaso ditut. Adibidez? Herri honek badaki jazarpenari aurre egiten. Komunitate izaerak eta jendearen ontasunean sinesteak sekulako abantaila dakar herri batentzat. Politikari buruzko kezka handia du hemen jendeak. Polonian ere hala izatea gustatuko litzaidake. Hori gabe, gizarteak ez du sentitzen autoritateari kargu hartzeko gai denik, eta boteredunek botere gehiago lortzeko baliatzen dute aurkaritzarik eza. Euskaldunon kontzientzia politikoak, gainera, zenbait gaitan gogoeta egitera eraman zaituzte: emakumeen eskubideak, errefuxatuak, gutxiengoak‌ justiziaren sena zeuenganatu duzue.

142

Norbera bere patuaren jabe dela jakitea handia da gaur egun. Ez dago legerik horren gainetik jarriko denik. Bertsolariaren aktibismo maila eta pontentziala harrigarriak iruditzen zaizkit: jendearen arreta eurenganatzeko gai dira, low cost-a den emanaldi baten bidez, baliorik onenetan oinarriturik.

Euskal Herria leku erromantikoa dela uste duzu, beraz. Uste dut hemen dena dela erromantikoa. William Turnerren eta Caspar David Friedrichen bi margolan uztartzea bezalakoa da. Denbora asko pasatu dut hemen, buruari buelta asko emateko aukera asko izan dut. Politikoki ere erromantikoa iruditzen zait herri hau. Eta ez gaizki ulertu, ez dut

143

esan nahi hemengo arazoak benetakoak ez direnik, serioak ez direnik. Baina oraindik ere helburu erromantikoak daude hemen. Eta uste dut erromantikotasun hori ona dela politikarien zinismoari aurre egiteko. Itxaropena sentimendu erromantikoa dela uste dut, eta bihotzari entzuten jarraitzea, oso sanoa.•


BERTSO IBILBIDEA

BILBOKO ITSASADARREAN GORA

BOTAK PUNTUAN HERRIA HASIERA BUKAERA IRAUPENA

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

HASI AURRETIK

BILBO BILBOKO AUTOBUS GELTOKIA MIRIBILLA BIZKAIA ARENA 3 ORDU Bertso ibilbideen lehenbiziko alea ezin zitekeen edonon izan. Izango da ekimenaren berri eman eta Gipuzkoako herri txikiren batean pentsatuko duenik; baten bati burutik pasatuko zaio Xalbadorrek Urepeletik edozein saiotara iristeko sarritan egingo zuen bide luzea; eta norbaitek pentsatuko du Gasteizko Aiotz plazatik Aiztogile kalera badagoela zer kontatua.

TESTUA: XABI PAIA RUIZ ARGAZKIAK: ARTXIBOA

Bilbok badu paradoxa handi bat bertsoekin: ez dago Bilboko bertso-eskolarik, ez bere burua bilbotar bozgora izendatzen duen bertsolari saldorik, baina hiriburuaren lurretan bat-bateko kantu errimatuarekin lotutako pasadizo eta gertakari ugari aurki daitezke. Ibilbide honetan ez dira sartu Bilbon bertsolaritzarekin zerikusia duten leku guztiak; falta dira Vistalegre zezen-plaza edo Bilboko Kafe Antzokia, eta horiek gabe nekez kontatu daiteke hiriaren bertso-historia. Ibilbidean 13 geldialdi bildu ditut, egungo Bilbo gustagarri eta modernoenetik abiatuta, bertsolaritza bazter guztietan topa daitekeela frogatzeko asmoz. 144

145


BILBO1.GELDIALDIA BILBOKO AUTOBUS GELTOKIA Zergatik dago Bilbo dagoen tokian? Bizkaiko Golkoaren edertasunaz jabeturik, zertan ez kokatu itsasertzaz gozatzeko moduko lekuren batean? Diotenez, halakorik ez egiteko motiboa sinplea omen da: itsasertza ikusten duena itsasertzetik ikusia ere bada. Eta urruneko itsasoetatik zer etor litekeen jakin ezinik, hobe Ibaizabal itsasadarrean gora egitea. Ados, goazen gora... baina, noraino? Galdera horrek ere erantzun erraz samarra dauka, gizakiak ez baitu ur gazirik edaten. Beraz, segi uraren korrontearen aurka, harik eta edalontzia uretan sartzeko aukera izan arte. Eta zein da leku hori? Ireki Interneteko bilatzailea eta jarri “Athletic armarria�. Futbol taldearen irudiaren goiko aldean azaltzen den elizaren pareko zubia eta ura bilbotarren kokapen zaharrenetakoaren berri emango digute. Ezbairik gabe, errekak erabaki zuen Bilbo non jarri. Edateko ura, nekazaritza eta abeltzaintzarako ingurune hezea, errekaren bestaldekoengandik babesteko ahalmena, itsasoratzeko autopista... urrezko abantaila zen oro. Bilbo zahar hari gerora gertatutakoak ederki jaso zituen Xabier Amurizak 1982an, Laurehun herri, mila bertso berri argitalpenean. Liburu hori izanik bertsobideen aitzindari nagusia, nola ez eman lehen pausoa hari omen eginez? Amurizak hainbat bertso-sorta eskaini zizkion Bilbori liburuan, eta haietako baten lehen zortzi bertsoek gogoratuko digute nola Bizkaiko hiriburuaren historiaren bilakaera. Iturria: Laurehun herri, mila bertso berri Egilea: Xabier Amuriza Urtea: 1982 Doinua: Espainian behera hor dago Zamora

146

I Bertso berri batzuek Bilbo zahar honi kantatzea pentsatu eta banator ni. Hor hemengo hainbeste poste ta tximini behar ditut Gran Vian jauzika ipini denak lurperatzerik ez bada komeni.

IV Orain dela ehun urte bakarrik hain justu banan ziren Abando BegoĂąa ta Deustu. Hiruretan euskara zebilen aurresku gizaldi batek ia dena erre deusku ikusi ezik ezin liteke sinestu.

VII Banco de Bilbao eta Vizcaya segidan dena menderatzeko munduratu ziran. Boltsa ere sortu zen diruaren jiran horra Bilbo berriko armazoia zein dan jauntxo batzuk jan eta herriak egin lan.

II Mila eta hirurehun garren urtekoa herria huri egin zigutenekoa. Hara gure Diego Lopez Harokoa ohore berri hori ekarritakoa geroztik izan dugu gerrarik nahikoa.

V Mila zortzirehun eta berrogeita hamarra meategiek hartu zutela indarra. Industriak jo zuen hemen naiz didarra hainbeste kanpo jende ekarri beharra agur Euskara eta agur Bilbo Zaharra.

VIII Banku biok sortuta hogei bat urtera foruak kendu eta hor doaz lurpera Gernikako juntentzat destino berbera euskara mahaipera ta balkoira erdera bizirik jarraitzea nahiko suerte da.

III Mila zazpirehunera orain jo dezagun, Bilbon ziren bakarrik zazpi mila lagun. Dozena bat ez beste guztiak euskaldun orduan zer zen eta ai zer den gaur egun horra historiatik zer dote dakargun.

VI Hara han Altos Hornos sutan harrotua meak eta burdinak lantzeko sortua. Ordukoa da baita Bilboko portua agur aire freskoa ta lehengo ortua huria jaio eta ama da gorpua.

147


dsgasgasdazxsdgasdgfgag

B2.G SAN MAMES BARRIA

HERRIAREN ZATI I Gogoan dut nire umetxo sasoia behin eman zidaten larruzko baloia, geroztik hau nuen amets erraldoia: izan futbolari ta lehoia.

Autobus geltokitik erreka aldera oinez hasiz gero, laster ikusiko dugu San Mames barria futbol zelaia. Markinan dago pilotaren unibertsitatea, eta Bilbon futbolaren katedrala. Hala zeritzon Bilboko Athletic klubaren lehenbiziko estadioari, eta oraingoarekin alderatuta hura ermita eta hau katedrala direla ikusita, normala da berriak jasotzea zaharraren deituraren herentzia. 2015ean Munduko Kirol Eraikin onenaren saria eskuratu zuen Singapurren, eta 2020an Eurokoparen egoitzetako bat izango da. Azken urteetako bertso derbiei erreparatuta, batek baino gehiagok pentsatuko du hitzaren kirol nazionalaren eta kirol globalenaren arteko lotura aspaldikoa dela, baina ez nuke nik esango hainbesterakoa denik. Euskararen presentzia bera ez zen hain ohikoa eta hedatua San Mames zaharraren harmailetan, salbuespen txalogarriak izanagatik. Esango nuke futbolari euskaldunaren erreferentea, belaunaldi bat baino gehiagorentzat, Jose Angel Iribar atezain zarauztarra izan dela.

II Telebista bidez Iribar etxean, nahiz ta agertu zuri ta beltzean grin zuri-gorriak txinparta hutsean sartu ziren nire bihotzean.

Bertsolarien artean ere, bizkaitar asko izanagatik taldearen jarraitzaileak, ausartuko naiz esaten zale eta bertsolari ezagunena Anjel Mari PeĂąagarikano anoetarra izango dela. Albizturren jaioa izan arren, beti azaldu du talde zuri-gorriaren aldeko zaletasuna, bat-batean zein idatziz dozenaka ale eskainiz.

BERTSOA KARAOKERAKO Gure herriko sentimendua ta sentimenduen harri Bizkai osoko ikur nagusi beti zahar, beti barri Eguneroko zaharren bizipoz gazteen amets iturri. Lehoi irudi, indar eredu, gure zoramen oinarri, zurigorri zoragarri.

PeĂąagarikanoren hiru printza ekarri ditut geldialdi honetara. Lehenbizikoa molde idatzikoa da: Kepa Junkeraren agindupean letra jarritako Herriaren zati izeneko abestiaren bi ahapaldi, bere bizipenetan oinarrituta. Ez da zehazki bertso moldea (silaba kopurua berezia du), baina erraz sumatzen zaizkio neurtitzen ohiko ezaugarriak. Bertsolari batek baino gehiagok parte hartu zuten disko hartan letragile. Bigarrena Gabi de la Mazak karaoke bihurtutako bertsoa da, eta hirugarrena, Anjel Marik partida batetik atera berritan EITBri botatako bat-bateko bertsoa; Txirritaren garai zaharreko izaera kronikagilea zaharberrituz, anoetarrak hamarreko txiki batean azaldu zuen egun hartan gertatutakoa kameraren aurrean. Iturria: 1) Athletic bihotzez diskoa, 2) https:// tinyurl.com/Anjelmari, 3) https://tinyurl.com/Anjelmari2 Egilea: Anjel Mari PeĂąagarikano

148

149

MANCHESTER GARAITUTA 2012ko martxoa Komunikabideen aurrean jarria nola eman behar dut hemengo berria ezin sinistuan da gure Euskal Herria hemen gertatu baita ikaragarria lehoiak irentsi du deabru gorria.


dsgasgasdazxsdgasdgfgag

B3.G EUSKALDUNA JAUREGIA

San Mames barritik Ibaizabalera bidean Euskalduna jauregia aurkituko dugu. Ez da izango euskarak edo euskarazko ekitaldiek sarritan betetzen duten eraikina, munduan halakorik existitzen den jakin gabe. Hala ere, lekuak beti izan du euskarekiko harremanen bat edo beste, agian kokapenaren izenari gutxieneko zentzua ematearren. Bilbo industrialaren garaian (Gabriel Arestik idatzi zuenez, ezinezkoa zen garai hartan kalera zapata berriekin atera eta zapata berri garbiekin itzultzea etxera, hiriaren kea eta hautsa zirela eta), Euskalduna ontziola zen, hiriburuaren itsasadar osoarekin batera Bilboko portuari indarra ematen ziona. Itsasadar hartako lantegietan hiriburura etorritako jende ugari bildu zen: asko Espainiako hainbat eskualdetako herritarrak ziren, diru premiak Bizkaiko golkora eramanak; beste asko Bizkaiko kostaldeko euskaldunak ziren, portu txikietako zailtasunak portu handian desagerrarazi nahi zituztenak. Pentsatzekoa da, beraz, diktadura garaian gaztelania ez zen beste zenbait hizkuntzaren topagune izango zela erreka bazterra. Bertsoa izanik ibilbide honen haria, aldiz, nola ez gogoratu eta goraipatu Bizkaiko Bertsolari txapelketaren finala hartu zuela Euskaldunak 2000ko hamarkadan. Arriaga txiki geratu zitzaion Bizkaiko bertsozaleriari, eta jauregi berrirako saltoa beharrezkoa zen; bertsolarietan ere aldaketa ekarri zuen, ordura arteko Jon Enbeita, Txiplas edo Juanjo Respaldizak lekua utzi zigutelako beste batzuei.

Memoria gauza bitxia da: pastelik gozoenari ere zapore garratza eman diezaioke, baldin eta pastel hura dastatu zenuen unea ezbehar batekin iltzatu bazaizu oroimenean. Parisik erromantikoena ere ez da hain leku samurra izango kartera ostu zioten turista bikote harentzat. Nire kasuan, Euskalduna jauregiaren zurruntasunak erraiak biguntzen dizkidan gomuta bat ekartzen dit gogora, duela hamaika urteko Xabi saltari harena. Bizkaieraz egin zuen txapelketa hura, ordura arte berbetan sekula erabili ez zituen mendebaldeko izen eta aditz ugari zerrendatuz EgaĂąaren margaritetan. Azken agurraren bukaera, ordea, gaztelaniaz bota zuen, hamaika bertso-saio ulertu gabe bizitako Mari Carmenek ez zezan saio osteko itzulpenik behar mezu hartaz jabetzeko.

Azken agurrak 2000, IGOR ELORTZA Akordatu beharra daukat hamaikagaz; preso ta iheslariez, herriaz, euskaraz, osaba bat, aitita bi ta amamagaz, gure itsu-mutila Santi Begi zanaz ta batez be, zugaz, Jon, batez be Baltzagaz, zeuri eskerrak naz-ta bertsolari banaz. 2000, IGOR ELORTZA Hirugarren hau ere badakit non gura dodan eskegi txapelketaren handitasunak badaukaz hainbat miseri: gaur be bihotza erdibituta egoan jente larregi, elkarren kontra burrukan hemen gengozan adiskide bi ta horregatik eskeintzen dautset gure lagun guztieri, oso-osorik zueri.

Gomutak, ordea, sekula ez datoz bakarrik, eta batek berehala eraman ohi zaitu hurrengora. Eta amari eskainitako agurrak gogorarazi dizkit Igor Elortzak lehenago kantatutako beste agur pare bat, bata Jon Lopategi Bizkaiko bertsolarien aitari eskainia, zinez ederra; bigarrena, txapelketaren parte ozpin bat azaltzen duena. Iturria: Bertsolaritzaren datubasea Egilea: Igor Elortza, Xabier Paya

150

151

2006, XABI PAYA Bost izen bota nahi dodaz merezi daben neurrira: maisu handi Amuriza eta Lopategi, biba! Trino eta Joseba Santxo epaile onenak dira. Bosgarrena ulertu barik hor egongo da begira: TĂş no nos diste el euskera, pero nos diste la vida, nos llevaste a la ikastola, aprendimos enseguida, ya es hora de que entiendas el canto que nos motiva; esta txapela es tuya ai nire amatxu querida.


dsgasgasdazxsdgasdgfgag

B4.G DOĂ‘A KASILDA PARKEA Euskalduna jauregiaren bestaldean DoĂąa Kasilda Iturrizarren parkea ikus daiteke. Iturrizar anderea zinez garrantzitsua izango zen bere garaiko bilbotarrentzat, parkea aski ez eta baduelako Epaltzaren alarguna izeneko kalea ere.

Zestoa, 2009

Parke honetan igaro nituen nire umetako arratsalde ugari, amama Maria Inesekin etorrita ahateei ogi papurrak jaten ematera. Ez dut uste orduko Xabik inoiz irudikatuko zukeenik urte batzuk geroago parke horretan bertan bertsotan egingo zuenik. Izan ere, Kasilda parkean egin ziren gure gaztaroko eskolarteko txapelketak. Han ezagutu nituen IĂąaki, Asier, Gaizka, Urki, Oier eta beste hainbat bertsolagun. Bazebiltzan neskak bertsotan, baina gure adin tartean aker usaina zen nagusi final gaineko oholtzan. Zorionez, han ezagutu nuen Oihana ere: Bilboko txapeldun izendatu zuten, hiriburuan bertsolaritza sustatzeko ekimenaren baitan. Hogei urte izango dira dagoeneko.

GAIA Ama-alabak zarete. Gaur Oihana alabaren ezkontzaeguna da, eta bi ordu daramatzazue bere bikotekidearen zain. I U. Alberdi Jada prestatu dira aitona eta amona guztiok antzeztuaz gure zoriona dantzan jarri zaizkigu hamaika hormona. Aspaldi eman nizun arrazoi sakona ezkontzea ez zala hain ideia ona.

Zorionez, ordutik dezente ugaritu dira emakumeak finaletako oholtzen gainean eta txapelen azpian, baita emakumeen presentzia gaietan ere. Halako zerbait pentsatu nuen behintzat, Oihana bera eta Uxue ondoko ofizioan entzun nituenean. Iturria: Bertsolaritzaren datubasea Egilea: Uxue Alberdi, Oihana Bartra

II O. Bartra Prest daude hor apaiza ta mila kandela prest dago jatetxea eta prest pastela ta hari itxaroten ze jende tropela! Badakit Aitor dala potro handi itzela baina seguru nago agertuko dela. III U. Alberdi Elizan zabaldu da kristoren marmarra bihotzekoak jota zure aitona zaharra. Mutilari hartzen nion

152

153

itxura makarra baina ez da azaldu ta dut esan beharra Oihana daukazula nobio azkarra. IV O. Bartra Gaur eguna hasi da nahikoa aldrebes ta zuengandik nahi dut jaso hainbat babes. Hau pasatu ahal zanik ez dut pentsau aurrez baina botata uzteko trapu zahar baten lez hainbeste ez nau maite baina gutxi be ez! V U. Alberdi Soineko zuriakin hain zaude galako egon nahi baitzenuten guapa eta guapo baina ihes egin du oso-oso txarto ta alde positibotik ikusi beharko: horrela lan gutxio dibortziorako. VI O. Bartra Beraz familia be ez dago gustura nago filme batean banengo modura. Aitor sartzen denean eliza barrura esan beharko diot "Gurea amaitu da. Joan zaitez ze zurekin ez dot egon gura!".


dsgasgasdazxsdgasdgfgag

B5.G EUSKADI PLAZA

«Biba España»

Parkearen ertz batean, Arte Ederren museoaren parean, Euskadi plaza berria dago, Iberdrola dorrearen itzalpean. Ezaguna da bere inguruko etxebizitzak Bilboko garestienetakoak izateagatik; zeinek esango zuen lehenago barkuetako edukiontziak pilatzeko erabiltzen zen zabalgunearen metro koadroa hainbeste garestituko zenik?

«Biba España» didarka dagoz neuk ere «Viva» dirautsat. Gorrotorikan ez dagolako nigandik Españarrentzat. Katolikuek jakin biogu zer dinon goiko juezak. Inoren gauzai bakian itxi zaindu beria bakoitzak. «Viva España» berriz dirautset izan bei Españarrentzat, baina geuk ere «Gora Euskadi» geuria da ta geuretzat.

Plazaren izena irakurri eta Kepa Enbeita etorri zait burura. Urretxindorra goitizena hartu zuen, bilbotar askorentzat gerora soilik liburu-denda baten izena izango zena. Jose Antonio Enbeita Txotxojeuri (egia esan, goitizenen kontuan gipuzkoarrek oro har sormen finagoa izan dutela iruditzen zait) aita ere bertsolaria zuen, baina ez zuen semeak adinako osperik izango. Wikipediak berak dio Kepa Enbeita “Bizkaiak eman duen bertsolari onenetakoa izan” zela, baita 1905ean Getxon Txirritari lehiaketa bat irabazi ziola ere. Bertso estiloari dagokionez, badu Pedro Mari Otaño eta Basarrirekin nolabaiteko lotura. Eta Euskadi plazaren erdian, Iberdrola dorreari begira, Urretxindorraren bertso ezagunena etorri zait burura. Bertso luzeak egiteko ohitura zuen, baina hori ohikoa zen garaiko bertsolariengan. Bertsoa eta politika ere orpoz orpo ibili izan direla beti garbi islatzen du Urretxindorraren bertso corpusak. Hala ere, ondoko bertso biek, zehazki, badute agian gerora hainbeste ikusi ez den zerbait: Espainia gutxietsi gabeko abertzaletasuna, nolabait esatearren. Zaila egiten zait egungo testuinguruan halako bertsorik irudikatzea, ezta halakorik kantatuko lukeen bertsolaririk ere. Bigarren bertsoan, ordea, lehenengoan azaldutakoa hurbiltasunaz ahaztu eta lapurren pare jartzen ditu espainiarrak. Hara! Horren inguruko bertsorik nahi adina entzun daiteke egungo bertso plazetan, lehen itsasoaren bestaldera joandakoak orain inora joan gabe dabiltzalako lapurretan. 1942an hil zen Urretxindorra, eta ia 40 urte geroago Karmel aldizkariak jaso zituen bertso hauek. Iturria: Karmel aldizkaria, 1983 Egilea: Kepa Enbeita Urretxindorra

154

155

Maixu batek bein eskolumiai esateutsen goiz batian, España oso haundia zala eta indartsuenen aldian. Amerika ere menpetu ebala indarrez beingo batian. Eta Españiako bandera jarri Amerikako lurrian. Ameriken ez zirian gauza bandera jarri artian. Españarrenak izan zirian ondutik aurrerantzian. Eta mutilak han entzutian, poz pozik jarri zirian. Berrogeiren bat bai alkartu juteko arratsaldian; zapi zuri bat ipinten dabe makila baten gainian; makila hori ipinten dabe maixuen beratz erdian. eta ango makatz ta madari danak batuten hasi zirian. Eta maixuak hau ikustian, «Zer dabizue lapurtzar horrek inoren gauzak hartzian?» Eta mutilak, danak batera gogor erantzun eutsian: «Ixi, maixua, astu ein jatzu zer esan dozun goizian. Geuk jarri dogu ikurrin hori geu nagusi baratzian. Eta haugaitik lapurrak baga, orain gure antzian zuk esandako Españarrak be lapurrak izan zirian».


dsgasgasdazxsdgasdgfgag

B6.G DEUSTUKO UNIBERTSITATEA

Apur dezagun katea

Euskadi Plazatik erreka aldera eginez berriz, uraren bestaldean Deustuko unibertsitatea ikus dezakegu; paradoxak paradoxa, seguru Espainiako lapur ugari han ikasitakoak direla. Zorionez, euskarak abaro atsegina aurkitu zuen unibertsitate horretan frankismo garaian, eta Alfontso Irigoien etorri zait burura.

Euskal filologiako irakasle eta euskaltzain garrantzitsua izan zen Irigoien, eta hari esker, besteak beste, bertsolaritzak aurrera egiteko modua aurkitu zuen Bizkaiko lurrean. 1958an antolatu zuen lehendabiziko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren edizio ofiziala. Hark egin zituen aurkezle lanak, eta Gabriel Aresti epaimahaikideetako bat izan zen. Egungo abenduko hotzez ahaztuta, txapelketaren finala abuztuaren 24an egin zuten, Bilboko Areatzan, eta arrakasta izugarria izan zen, zabalgunea jendez lepo bete baitzen. Euskara batuaren sustatzaile handietako bat izan zen Irigoien, eta txapelketetan Bizkaian izugarri hedatutako garbizalekeria gainditzeko giroa sortu nahi izan zuen.

Munduan beste asko lez arta buruan oskolez. Atzo aspertu nintzaden maisuez eta eskolez. Poeta naizen ezkero, eztut zerurik espero. Bederatzi kopla ditut, lau zuhur eta bost ero. Ilargiaren adarrak: Handik zintzilik abarrak. Gogoangarriak dira zure bi begi nabarrak.

Lehen edizio hartan, bide batez, parte hartutako 7 bertsolarietatik 5 Ipar Uribekoak izan ziren, gure eskualdekoak. Datu horrek Zumaian Joxe Agirrerekin lehenengo aldiz kantatu nueneko pasarte bat ekarri dit gogora: Orandak 80. urtebetetzea zuen, eta konfesatu zidan nirekin kantatu ondoren burutik pasatu zitzaiola ea Lazkao Txikik, bizirik egon izan balitz, zer pentsatuko zukeen Algortatik bertsolariak atera zitezkeela jakinda; harentzat aski harrigarria izan omen zen Unai Iturriaga eta Igor Elortza ezagututa bertsolari durangarrak existitu zitezkeenik egiaztatzea. Horra hor, Bizkaiko txapelketako finalean, Kantabriatik hurbil dagoen eskualdetik ateratako bertsolari taldea.

Zerutik dator harria. Nundikan berriz argia? Gau ilun honetan dakust zure aurpegi garbia. Martxoko oilar gorria, inundik ez etorria, goseak arintzearren judu batek igorria.

Balendin Enbeitak irabazi zuen txapelketa hura, baina garaipen hura bezain famatua izan omen zen Larrauriko Taket bertsolariarekin izandako ika-mika. Juan Ormaetxe Taket bertsolariak goitizen hori zuen egurrezko hanka bat baitzuen, eta, oker ez banabil, Gabriel Arestik berak aipuren bat egin zion zeharka, taula gainean egondako hanka eta buru kopurua zerrendatuz. Arestiren mailua ez zen samurra izango garai hartan, eta seguru nago buruhauste eta eztabaida luzeak eragingo zizkiola. Harri eta herri liburuan argitaratutako kopla batzuk etorri zaizkit burura azkenik, “atzo aspertu nintzaden / maisuez eta eskolez� dioenean lehenbizikoak, Deustuko unibertsitateko irakasleez jardungo ote zen zalantza eginez. Iturria: http://tinyurl.com/apurdezagun Egilea: Gabriel Aresti , 1963 156

157

Goizaldean eguzkiak printzak daduzka bustiak. Oso merke saltzen dira euskaldunaren ustiak. Gure amonak esan dit: Aitak arnoa edan dik. Joan zaitez tafernara eta ekar zazu handik. Euskeraren asturua ezta gauza segurua: Askozaz hobekiago dabil munduan judua. Eta hau hola ezpazan sar nerila kalabazan. Ipui txit barregarriak kontatu nituen


dsgasgasdazxsdgasdgfgag

B7.G GUGGENHEIM MUSEOA Inguruari erreparatuta, une batez zalantza egin genezake Bilbon ote gauden. Itsasadarraren bestaldean dena da ikasle eta Erasmus, eta alde honetan dena busti da jendez eta turismoz.

Puntu erantzunean

Ez dakit Solomon Guggenheimek izango ote zuen Bilboren berri, ezta bere abizena efektu bihurtuko zuela pentsatuko zuenik ere. Guggenheim efektua, ordea, museoaren azalaren distira bezain agerikoa da. Gogoan dut Pierce Brosnan eraikinaren pareko leihoan ikusi nueneko unean ulertu nuela efektuaren esanahia: dirutza izugarria gastatu ondoren Bilboren bestelako irudi bat proiektatuko duen edukiontzi batean, mundu osoan zabalduko diren 007 agentearen filmetan sartu. Ezin ukatu inteligentzia. Eta halaxe azaldu zen, The world is not enough filmaren hasierako minutu labur batean, mundura iristeko aski.

Laxaro Azkune: Bilbon dago Guggenheim, Donostian Kontxa, Maialen Lujanbio: bat bestean ondoan gerta leike hutsa; diruak eman die bieri laguntza, baina gauz txikigoak behar dira bultza.

Efektuak aldeko eta aurkako iritziak eragin ditu betidanik, baita sortu aurretik ere. Sentimendu kontrajarri eta iritzi gazigozoen multzoa ere ez da txikia izango; izan ere, ukaezina baita hiriaren eta eskualdearen irudia eraldatu dituela. Kulturarekiko duen lotura egiten zait zalantzazkoena, barruan Sony edo google enpresen erakustaretoak jarrita ez baitut uste jende gutxiago sartuko litzatekeenik “museora�. Bide batez, jende gutxik daki museora berokia hartuta joan beharra dagoela beti, uda zein negu, barruko tenperaturaren baldintzak direla eta. Agian tenperatura museoaren jardunbidearen metafora izango da, auskalo.

Benar Mandaluniz: Aberatsak ez daki errukia zer den, Xabier Silveira: adibide ugari jar lezake hemen; bat aipatu behar badut horra hor Guggenheim, euskaldunontzat ez da deus ere izanen.

Bertsoen munduan, efektuak bilatuko bagenitu, iruditzen zait aise identifikatuko genukeela bat edo beste: Amuriza efektua, edo bertso-eskolak eta bertsogintzaren didaktika ekarri zituena; Lopategi efektua, edo Bizkaiko bertsogintza biziarazi zuena... eta iruditzen zait EgaĂąa, Lujanbio edo Arzallus efektuak ere erraz definituko nituzkeela, baina ez nioke oraindik efektua izan dezakeen horri afektatu nahi. Eta Puppyren etxola zilartsuari begira, konturatu naiz ez datozkidala bat Guggenheimek kanpoan duen oihartzuna eta bertso corpusean duen presentzia eskasa. Ez zait burura etorri museoari buruz egindako bertsorik, ezta bertan egindako saio askorik ere. Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bertsolaritzaren datubasean pareko bi puntu erantzunak aurkitu ditut; ematen du Guggenheim ez dela gertukoen erromesaldirako gotorlekua. Iturria: Bertsolaritzaren datubasea Egilea: Maialen Lujanbio, Xabier Silveira

158

159


dsgasgasdazxsdgasdgfgag

B8.G BILBOKO UDALETXEA

Guggenhein atzean utzi eta itsasadarrean gora eginaz laster Zubizuri zubia ikusiko dugu, Isozaki dorreen parean. Lehenago Salveko zubipea igaro beharko dugu, eta aurreko euskal toponimoekin talka eginatik, berori izango da tokira egokien moldatzen dena. Diotenez, itsasgizonek pixka bat gorago dagoen portutik atera ondoren, zubia kokatuta dagoen tokian atzera begiratzen zuten, horixe baita Begoñako Ama Birjinaren katedrala ikusteko muga. Leku hartan bertan, ontziaren popari begira, gurutzea egin eta itsasoan babesteko eskea egiten zioten Bizkaiko zaindariari. Oka jolasari tiraka, zubitik zubira, Zubizurira iritsiko gara, bilbotarrek “Calatravaren zubia” deitzen duten horretara. Inauguratu zutenean Calatravarena baino gehiago deskalabratua izan zela esango nuke nik, bere kristalezko pasabidea laprast eta irristada gehiegirako bidea baitzen euria ari zuen bakoitzean. Eta kristal gaineko ibilera zaila irudikatzeak gogorarazi dit Basarrik Frankismo garaiko bertsogintza definitzeko erabilitako metafora: “Bertsolariak kristalezko eskaileran ibiltzen jakin behar du”. Hirugarren zubia udaletxe parekoa da. Altxagarria da, aurreko biak ez bezala; sekula barkuek hortik pasatu behar izan zuten seinale. Udaletxearen bestaldean, hain zuzen, garai bateko aduanaren eraikina ikus daiteke oraindik. Hara noraino irits zitekeen Gaztelako portua. Udaletxeko balkoiari begira, berehala etorri zait Unai Iturriaga pregoilari izan zeneko urtea, duela 20 urte! Bertsotan egin zuen pregoia, eta orduan ezagutuko zuen askok lehen aldiz hitzaren kirol nazionala. Auskalo nola emango zuten bateko eta besteko kazetariek fenomeno haren berri! Bat-batean, kazetari, bertso eta Bilbo hitzek Urtzi Urrutikoetxea ekarri didate gogora, ETBko albistegietan gehien azaldu den bertsolaria. Eta gogoratu dut behinola Bilboko jaiei buruz argitaratu zuen bertso-sorta hura. Iturria: Bizkaie agerkari digitala Egilea: Urtzi Urrutikoetxea

160

Bertso barriak Aste Nagusiari jarriak Altxau beite teloia, isiotu argiak zabaldu beitez txosnak, bota suziriak. Nahiz ez maite kolore gorri-beilegiak jantzita txupinerak ta pregoilariak ze poza hartzen dauen Bilboko uriak! Iruñan sanferminak Rion karnabala, Sevillan feria da Munichen bezala. Guk Mari Jaia dogu izar printzipala, bost axola faman dan global zein lokala, guk ederto dakigu mundiala dala!

Zelan imajinau ba hau iraganean, koadrila zoro hareek batu ziranean? Gero asko heldu da diru usainean ta kontuz ez bagabiz horreen afanean, Bilbo-Disney egingo dabe azkenean!

Sortzetik joan dira jada urte nahiko. Handi jaio zan eta erraldoi da gaurko. Baina piper ta gatzik ez bada faltako betiko errezetari eutsi behar jako: herritik sortuak ta herriarentzako.

Konpartsen eretxia hartu barik aintzat, goitik behera prestatu dana turistentzat. Horrek esangura bi badaukoz niretzat: gu kokolotzat hartzen gaituela behintzat eta turistak eurak kokoloagotzat.

Altxau beite teloia, isiotu argiak zabaldu beitez txosnak, bota suziriak. Nahiz ez maite kolore gorri-beilegiak jantzita txupinerak ta pregoilariak ze poza hartzen dauen Bilboko uriak!

Jaietako kartelak terrazako mahaitik dino: “eskerrik asko etortzeagatik”. Erdu, ondo pasako dogu segurutik, konpleju barik, sarri egin lez aurretik: izan garanagaitik ta garanagaitik.

Txomin Barullon hasi ta Kaskagorrira, Aste Nagusiari emonaz distira, dozena bi konpartsa tartean badira. Horra hor ba, non hasi gaurko kalejira, zeure esku gero non ta noz erretira!

161


dsgasgasdazxsdgasdgfgag

B9.G AREATZA

Areatzara heltzean, mesedez, segi Balendin Enbeitaren eskulturaren parera, eta aurrez aurre izanik, irakurri Balendinek berak Bizitzaren joanean liburuan idatzitako pasarte hau:

Gaurko neskatxak

58tik 59ra bitarte haretan hainbat sariketa egin ziran. 59ko txapelketarako eskualdetako txapelketak antolatu ebezan. Arratian Pujana geratu zan txapeldun, Durangon Alberdi, Mungian Ireneo Ajuria, Bermeotik Deunoro Sardui eta Markinatik Azpillaga. Bost txapeldun honeek, aurreko urtean Arenalean txapeldun eta bigarren geratu ginan biekin, Bilbon jokatu behar eben. Guztira zazpi bertsolari batu ginan Bilboko Arenalean. Gu heldu ginaneko inguruak ondo beteta egozan. Gipuzkoatik ere asko etorri ziran. Joxe Lizaso azpeitiarra orduan ezagutu neban. Aurreko urtean asko egon bazan, bigarrenean gehiago. Anasagasti gotzaia ere han zan bere txapel gorri eta guzti. Eskualdetan egin ziran txapelketak zaletasun ikaragarria sortu eben entzuleen artean. Beraz, gure Irigoienek ondo igarri eban herrietako txapelketak egiteagaz. Aurreko urtean legez, neu geratu nintzan txapeldun eta Azpillaga bigarren. 59ko hau izan genduan Arenaleko azkena, gehiago egitea galerazo egin eben eta. 60ko urtean Bilboko zezen-plazan sartu ginduezan. Arenaleko jendetzak ikusita, gure «lagunak» ikaratu egin ziran nonbait. Zezenak bagina legez, adarka hasiko ete ginan bildurrez, barruratu egin ginduezan. Hona hemen zezen plazako bertso bat:

I Gazte, ez dago emendik urrun zuk deseatzen dozuna; kilometro bat bakarrik dago emendik zuzen-zuzena. Zeu ikusita, bai al dakizu pentsetan jarri nozuna, jaian atxakiz nai ete dozun bideko laguntasuna? II Bakarrik naiau dauala eta ezezkoa daust emoten; ni barriz pozik ainbat ariñen ondotik aldendu daiten. Onen antzeko txori nabarrak noizbaiten dira ikusten, melena eta bizardunakin gustora dira ibilten.

Arenaleko giro ederra bildurrez kendu deuskue Bertso txapela jokatuteko berebiziko lekue Gorri-adardunok burrukarako hartu ez daigun eskue Badaezpadan zezen plazara torotzat sartu gaitue 60ko urte honetan, zezen plazan, Mugartegi geratu zan txapeldun. 61ean, Bilboko «Coliseo Albia»n Azpillaga, eta 62an Bilboko Institutoan Lopategi. Gizon formala ematen du urtean zehar, baina Aste Nagusia txosna barruan ikusteak, lepoko zapi eta guzti, ez du preziorik. Harrizko idulkitik jai giroari begira irudikatu dut, neska-mutil, neska-neska eta mutil-mutilen arteko lardaska eta zirriekin are gehiago harrituta; eta halako batean burura etorri zaizkit Nere apurra liburuan jasotako bertso batzuk. Gaiak honela zioen: “Erdaldun neskatxa bat, bere minifalda -gona-motz- laburragaz, euskaldun mutil eldu bategana doa, erriko jaiak nun egiten diran itaunka. Mutillak, aren taiua ikusita, bertsoz erantzuten dautso”.

162

163

III Gorputza dauka goitik beraiño oso egoki egiña, baiña badauka andra on baten duintasunaren premiña. Maitasunezko biotzen ordez baden maitekeri-griña, askoz obeto gure erriko jaira juango ez baziña. IV Gaztea zara, gorputzez sendo, baiña zentzunez txirua, olgantzan eta libertadian daukazu zeure burua; zeure izatez gaurkoa zara, ez dozu ikusten gerua, olanguari euskaldun askok deitzen dautsagu erua. V Gauza ona da erriko jaiak pozik, alai ospatzia, baiña ez gero, libre dala-ta, oitura onak galtzia. Jolasian da jazkeran bardin euki bear da lotsia, gura badogu Euskalerriko oitura onak zaintzia.


dsgasgasdazxsdgasdgfgag

B10.G ARRIAGA ANTZOKIA

Juan Crisostomo Arriaga edo “euskal Mozart” XIX. mendean 20 urterekin hildako musika klasikoko konpositorea izan zen. Barka iezadazue aurkezpenaren ozpina, baina Bilbon kontserbatorioa, eskultura eta antzokia dituen gaztea egun Amerikan alkohola edateko adinik gabe hil zela jakiteak gogoeta gazi samarra eragiten dit: XXI. mendean jaio izan balitz, seguru nago ezagutu ere ez genukeela egingo, egun hiru hogeikotik beherakoei kalitaterik aitortzea ez baita modako euskal gizartean. Arriaga antzokian ikusi nuen Fredirekin batera lehenbiziko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala. Azken unean lortu genituen sarrera pare bat; ni ume-umea nintzen eta txapelketa erritual mortala iruditzen zitzaidan, baina Fredi joatekoa bazen, ni ezin nintzen kanpoan geratu. Plano zenitala gutxitan erabili da bertsolaritzan, baina antzokiaren azken solairuko bazterreko aulkietatik begiratzean bertsolarien buru-gainak baino ez genituen ikusten. Agian horrengatik erabakiko nuen Euskal Herriko txapelketaren finalera game boya eramatea. Areatzako eta Vistalegreko txapelketen ondoren, 1987ra arte ez zen berriz Bizkaiko txapelketarik antolatuko. 1983an Bizkaiko Bertsolari Ikasleen Elkartea sortu zen eta 1987an Araba-Bizkaiko Txapelketa antolatu zen, eta bi probintzien batasunak 2000. urtera arte iraungo zuen. Arriagan gogora etortzen zait Igor Elortza eta Mañukortaren arteko kontrastea; egun, adinez beherakorik ez da onartzen txapelketan, baina orduko araurik ezak edo arau-hausteak uste dut mesede galanta egin ziela garaiko bertsozaleei eta geroko bertsogintzari. Hala ere, Arriagako bertsolaritza beti lotu izan dut Jon Enbeitarekin eta bere bakarkako bertso luzeekin. Kantaera dotorea eta bertsoera landua eskaini zizkion Enbeitak garaiko bertsolaritzari, eta hala bururatu zuen Bizkaiko txapela bitan. Haren bakarkako ale gogoangarrienen artean Leitzarango autopista gaineko putrearenak sentitzen ditut, are gehiago gaur egun, ziurrenik autopista aipatzen den tokian abiadura handiko trena jar daitekeenean.

Leitzarango autopista Hegotan haize epela, barnea daukat goibela, hau ikuskizun krudela, nola aipatu bestela? Ikusi nuen makina zaharrak korrika bazetozela, baina ez nuen inoiz pentsatu hau ikusterik honela; apurka-apurka ludi zabal hau bihurtzen doaz gartzela; gure kabia, zemento gogor; ez al da, jaunak, itzela? Leizaran ere puskatu dute beste tokiak bezela. (bis) Hormigoia ta burdina eta asfalto zikina; al zen hortako premina? Hauxe da daukadan mina. Alde denetan gizona dugu guretzat berdin-berdina: eurak jainkotu eta besteok soilik gara hondakina. Hobe azaldu ahal banezake nire garratzaren grina; ez baita, jaunak, pentsatu ondo, txorientzat atsegina libertadean bizi nahi eta inun be bizi ezina. (bis)

Iturria: http://tinyurl.com/jonenbeita Egilea: Jon Enbeita Gaia: “Zu putre bat zara. Orain artean, urtero-urtero Leitzarango mendietan egin izan duzu zure habia. Gaur, zeru gainetik, autopista berriaren inaugurazioa ikusten ari zara”

164

165

Ta omen dira gizaki, sinesten zaila izaki, egin gaituzte bi zati, portatu dira basati. Zoritxarrean izan dituzte makina bat erabaki; azken batean gerta direnak soil-soil denen adabaki; nire barruan justizi eske odol beroak diraki; zer dela eta gure bizitza behar digute ebaki? Eta, bakarrik, aurrerapena dutela euren aitzaki? (bis)


dsgasgasdazxsdgasdgfgag

B11.G SANTIAGO PLAZA

Bilbainada ezagun baten arabera, Bilbo hain txikia izanik, ez omen da mapan ikusten, baina ardoa edaten hasi eta Aita Santuak ere ezagutzen omen du. Agian horregatik jarriko zuen gotzainen batek Donejakue bideko mapetan, santutegirako iparraldeko bidean, hiriko agintariek hiriko mapan Santiago plaza jarri zuten bezalaxe. Bi kokapen horien berri izatea aski normala da mundu zabalean, baina bertso munduaren mapan Santiago plaza ere aski ezaguna da, hiriburuko Aste Nagusian egunero izaten baita bertsozaleen topagune nagusia. Aste Nagusian hango eta hemengo bertsolariak egunero entzungai izatea ez da deskuidoan gertatzen den zerbait; jai batzorde, udal eta babesleen apusturik gabe ez zatekeen halako arnasgune sendorik izango jaien egitarauan. Hala ere, ekimenaren txalo zaparrada handiena Santutxuko bertso-eskolak merezi du, zalantzarik gabe: antolatzaile eta gai-jartzaile ugari bildu ditu Santiago plazara urtez urte, eskolaren belaunaldiz belaunaldiko jarraipena bultzatuz.

Santutxuko eskolak izen ugari ekarri dizkit gogora, baina, kasu honetan, Arkaitz Estiballesekin akordatu naiz, plazan honetan eta Galdakaon ikusi izan baitut gai-jartzaile lanetan. Epaile ere ibilia da, BBK bertso sariketan. Bat-bateko bertsolari gisa ezaguna da, baina bertso-jartzaile bezala ere talentu handia erakutsitakoa da. Eta horregatik akordatu naiz, agian, duela hainbat urte idatzi zuen sorta batekin. Iturria: On Manuel Lekuona IX. sariketa Egilea: Arkaitz Estiballes

Izan nahi nuke Idazten dizkizut hemen hamaika bertso lerden preso dauden sentimenduak askatzeko hain zuzen, lanbide batzuk aipatzen ditut zeu ohartu zaitezen zenbat gauza izan nahi dudan eta zer gutxi naizen! Izan nahi dut MARINELA, hartu nire batela, eta tatuaje txiki bat egingo dut ahal dela zure izena jartzen duena itsasoak bezala nire azalak senti dezan zure laztan umela.

Izan nahi nuke PIRATA, itsasoak zeharkaRon-a edan eta abesti debekatuak kanta zeru erdira jarri begira begi bat partxez tapa begi biekin ikusteko lar ederra zara ta.

Izan nahi dut ASTRONAUTA izar eder bat hauta bizi osoa bertan eman ilargiari zaunka, ta azkenean ustekabean joko dut zure aurka, zure grabitate indarrak harrapaturik nauka.

Badut mila buruhauste kontrakorik ez uste, aipaturiko ezer ez naiz baina ez nago triste, maite banauzu sinest nazazu NI NEU izan nahi nuke naizen apurra eskaintzeko irrifar horren truke.

Egin nahi dut gogeta mila ta bat olgeta, maitasunaren Ramadana betirako debeka, nire hegira sortzen ari da, izan nahi dut PROFETA zure barnean aurkitzeko bekatuaren “Meca”.

Izan nahi nuke OKINA eta egin ahalegina neure eskuekin lantzeko sentipenen irina gozo igurtzi ondoren utzi zelako ogi fina nire bihotzeko labean berotzeko jakina.

Izan nahi nuke ARTISTA zirkuko trapezista hainbat maitale dudan bizia uneoro arriska sarerik gabe jauzi suabe lurrerantza jeitsi bista eta zu izatea gero ni hilko nauen pista.

“Kordeledun tximeleta” “Lur gozodun planeta” “Maitasunaren iturritik sortu zaren erreka” askoz hobeto zu omentzeko izan nahi dut POETA eta zure gorputz osoa poesiaz fereka.

166

Izan nahi nuke SOLDADU neure burua saldu lubakietatik maitasun telegramak bidalduta zure aurka egin burruka, irabazi zein galdu balak diren zure musuei alkondara zabaldu.

167


dsgasgasdazxsdgasdgfgag

B12.G ZAZPI KALEAK

Santiago plazaren ondoan daude Bilboko zazpi kale zaharrenak. Tira, historia behar bezala kontatzeko, hasieran hiru baino ez omen ziren izan: Somera edo Goiko kalea, Artekale, eta Tenderia edo Dendategi kalea. Gerora lau kale erantsiko zizkieten errekan behera segika: Belostikale, CarnicerĂ­a Vieja, Barrenkale eta Barrenkale barrena. Hala ere, aitak kontatutakoaren fidagarritasunari jarraiki, zazpi ordez zortzi ziren benetako kaleak, zazpien inguruan buelta ematen zuen ibilbidea kontuan hartuz gero. Horregatik Somera gaineko kaleari deitzen omen zaio Erronda kalea, serenoak edo gau-jagoleak handik zehar egiten baitzuen erronda; beraz, ez du zerikusirik tabernaz taberna egun ordain daitekeen errondarekin. Zazpi kaletatik hamaika kaletara pasatu da jaurerriko hiriburu berria, eta egun zaila da irudikatzen nolakoa izango zen kaleotako mugimendua duela mende bat, bi edo hiru. Iragan mendeko kontuen berri izan nahian, Gabriel Arestik ondutako Bizkaiko aberatsen hamarreko txikiak etorri zaizkit burura, Oskorriren melodia eta guzti. Arestik bazekien bertsotan. Ikusi besterik ez dago nola darabilen errima; ez nuke esango bat-batekorako adibide egokienak agertzen direnik sorta hauetan, baina hoskidetasun murritzenei ere konponbide erosoa bilatzen die. Bertsoen edukiari erreparatuta, berriz, euskaldunen eros-hautuen inguru pistak ematen dizkigu, hankarteko erreferentzia eta guzti. Inor ez da perfektua.

Hala ere, esango nuke gizakioi oro har kosta egiten zaigula deskubritzea zertara etorri garen mundura, baina ematen du bilbotarren kasuan ez dela aplikagarria uste hori. Bestela galdetu CrisĂłstomo Arriaga edo Gabriel Arestiri; 20 eta 42 urte, hurrenez hurren, eta arrasto sakona utzi zuten historian. Auskalo zer ez ote ziguten utziko patuak erretiroaren adinera iristen utzi izan balie. Iturria: 25 kantu urte, Oskorri, 1998 Egilea: Gabriel Aresti

168

Bizkaiko aberatsak I Bizkaiko aberatsak dira diruzale, txerri-erosle eta txorizo-saltzaile. Dendaz bete dituzte Bilbon zazpi kale, inoiz ez dute eman pausorik debalde, burrukatzen baitute diruaren alde. II Arratiko gizona Bilbora doa maiz Lemoako tranbian eta beti garaiz bere artean dio umore txit alaiz traje berri batekin gaur bestituko naiz lehengo arlotea jantziko da galaiz. III Hura ikusi eta dendari guztiak zaharrak geldi eta korrikan gaztiak saldu nahi dizkiote makailu bustiak gauerdiko izarrak eta eguzkiak inor engainatzeko nolako trastiak.

IV Somera, Artekale, gero Tenderia, han ikusi genuen mila komeria. Tenderoaren grinak nork erremedia! Gizonaren gainean han erori dira, hanka kendu diote, ai, zer aberia!

VII Ez zaitez bertan sartu, euskaldun maitia, zabalik badaukazu bertako atia, galduko duzu eta bigarren hankia bai eta, bide batez, zure hankartia. Euskaldun batentzako zer errematia!

V Kojuaren moduan joan da ihesi hanka bakar batekin baliteke bizi. Mundu honetan ez da batere justizi zazpi kaleetan nahi traje bat erosi eta oinetakoa bertan behar itzi. VI Euskal baserritarrak dadukan pobreza, baino haundiagoa askoren grandeza. Madrildik etorri den Korte Ingelesa, bertan sartuko balitz euskaldun baldresa, dirua gastatzeko manera erreza.

169


dsgasgasdazxsdgasdgfgag

B13.G MIRIBILLAKO BILBAO ARENA Zazpi kaleetako edozein zeharkatu eta Erriberako merkatua ikusi beharko dugu goizago edo geroago. Seguru nago Arestik sorta dotorea egingo liokeela goitik behera eraberrituta ikusi izan balu.

Eskua eman diozu

Merkatuaren ezkerreko aldean San Antongo eliza dago, Athleticen armarrian agertzen den hori, zubi eta guzti. Diotenez, zubi hartatik erori omen zen Resurrección María de Azkue euskaltzainburua, egun batzuk geroago hilko zuen gaixoaldia eraginez. Ez diot inori opa zubitik behera jausita hiltzerik, baina kontsola gaitezen pentsatuta egungo ura Azkueren garaikoa baino dezente garbiagoa dela.

2014, FREDI PAIA Poteoan edan baitut atlantiko ozeanoa urdindu da zirrotiko nire gibel tiranoa gibel berri behar dut organo gazte sanoa pertsona lasai batena kirolari abstemioa belarjale yogalari mistiko monogamoa beti entzuten duena musika gregorianoa beldur bat badut nirekin eta azaltzera noa: lehenago heldu leikela elizako organoa.

Zubia zeharkatu eta Bilbo zaharreko aldapetan gora eginaz iritsiko gara ibilbide honen azken geltokira: Miribillako Bilbao Arena. Egun hantxe izaten da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala, han sortuko dira besteak. Iruditzen zait ez dauzkala Euskalduna jauregiaren edo Arriaga antzokiaren glamurra eta edertasuna, baina bien gehienezko aforoak batuta ere ez dira Bilbao Arenakoa adina. Eta, noski, txapelketak eta Louvre museoa elkarren antza hartzen hasita daude: han egon izana kontatzea bada zer. 2016kora ez nuen joaterik izan, Donostiako zereginak tarteko. 2014koan, ordea, hantxe izan nintzen, urduri. Fredik inoizko ahaleginik handiena egin zuen txapelketa prestatzeko, eta finalera bitarteko bidean ezohiko distira eta kontrola erakutsi zituen. Bakarkakora bitarteko bidea ongi egin zuen, ez bikain, baina txukun. Bakarkakoetan, ordea, ordura arte ikusi gabeko maisutasuna ikusi nion. Buruz burukora pasatu zenean aski sari iruditu zitzaidan, eta bere ohiko patuari jarraiki, pentsatu nuen laster egingo zuela poto edo laprastadaren bat, tradizioari jarraiki. Bada, eskerrak ez nituen pentsamendu haiek hitz bihurtu, bestela patata eta guzti irentsi beharko nituzkeen oso-osorik. Maite Berriozabalek “eskua eman diozu” jarri zion gaia bakarkakoan; gaiak baino gehiago hesiak izaten dira horrelakoak, baldintza hori beteta, bertsolaria baita gaia bere buruari jartzen diona. Baldintza bakarra da hiru bertsoetako batean eskua ematea norbaiti; hortik gora, sortzaileak pintatuko ditu esku-muturretik gorako ukondo eta abarrak, eta berak emango dio bostekoari azken punturen batean txalo zaparrada bat eragiteko moduko zentzua. Eta Fredik pintatu zituen bereak, final denetan erakutsitako umorerako joerarekin, baina ordura arte gutxitan erakutsitako maisutasun eta maitasunarekin.

Ta hiltzen ari naiz ari hau denboraren morrontza lehen auto istripuak ziren alkohola eta izotza orain oso gutxi daude azpimarratzeak lotsa txikia da emaileen ta organo libreen poltsa baten bat atetik dator bere sega bere hortza garezur bat du buruan eta hizketan ostotsa aupa Heriotz zelan zabilz hau nire logela motza aurkari ona izan zara eman esku, Heriotza.

Norbait behar dut, tik-tak erlojuen sarkasmoa itxaron zerrenda ikusi ta Arkaitzen espasmoa geroa bezain urruti daukate kirofanoa ta apurka itzaliz doa nire gibel dinamoa jada alokatu behar dut hileta poligonoa harrizko mausoleo ta denetzako solomoa. emailerik ez badator ta ordaindu barik banoa nire patez pagaizue hilkutxako ebanoa.

Iturria: http://tinyurl.com/fredipaia Egilea: Fredi Paia 170

171


dsgasgasdazxsdgasdgfgag

---OINAK EMANDA

Ibilbidearen bukaerara iritsi arren, oraingoan ez dago ez podiorik, ez dominarik, baina Bilborako bisita goxatzeko intentziorik ekarri badu norbaitek motxilan, ez zaio falta izango otordu ederrik egiteko tokirik. Pintxoren bat jateko baino ez bada ere, hamaika toki goxo topatuko ditu Zazpi kaleetan, edo gero eta modakoagoa den Martzana inguruan... baita Plaza berriko Cafe Bilbao ezagunean ere.

Eta etxerako gogoz denak, gogoratu dezala bueltako bidean arimaren gozagarri izan daitekeen kantu eta bertso ugari entzun ditzakeela, Bilbo gogoan hartuta: Gariren Zaharra zara, Bilbo, Zaramaren IĂąaki ze urrun dago Kamerun edo Harrapazankeko Elkarrekin beti... Izango dira bidean utzitako bertso-txoko gehiago, baina treneko leihotik bezala, hemen ere behin baino ezin zaio begiratu paisaiari, bi begiren begirada bakanak osatzen baitu bidaia bakarra.

172



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.