B106 B106
TXAPELKETA . K A O B I T A N R E T L A TIK, HITZAK ERREBOTEAN.
ARGENTINA TTAKUN ETA HERREN.
BERTSOLARI ALDIZKARIA 106 ZK. / UDA 2017
www.bertsolari.eus EDITATZAILEA:
BERTSOZALEAK KULTUR ELKARTEA. Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 - ANDOAIN TEL.: 688 827 545 HELBIDE ELEKTRONIKOAK: koordinazioa@bertsolari.eus administrazioa@bertsolari.eus bertsoiragarkiak@bertsolari.eus ZUZENDARIAK: Beñat Hach Embarek Irizar eta Antxoka Agirre Maiora ERREDAKZIO BATZORDEA: Amagoia Mujika Telleria, Jon Martin Etxebeste, Esti Esteibar Iriondo, Alain Ulazia, Beñat Hach Embarek Irizar, Paula Heras, Zezilia Herrador Garin eta Antxoka Agirre Maiora. KUDEAKETA: Antxoka Agirre Maiora. ADMINISTRAZIO KONTUAK: Zezilia Herrador Garin. WEBGUNEA: Beñat Hach Embarek Irizar. ARGAZKIAK: Conny Beireuther Crezburg. DISEINU ETA MAKETAZIOA: Txema Gartzia Urbina MARRAZKIAK: Patxi Gallego Palacios EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Txiliku Aranguren eta Bea Zabalondo Loidi INPRIMATZAILEA: Gráficas Lizarra D.L.: SS 482/91
003 • 004 • 008 JON IZAGIRRE • 010 EUROPA BAT-BATEAN EKIMENA • 014 TXAPELKETA JOLASA DENEAN • 054 • 058 ARGENTINA /HITZAK ERREBOTEAN • 114 EL ARTE DE LA FUGACIDAD DESDE EL CAIMÁN ANTILLANO… • 124 MANDIOETAKO ESKOLAK ETA BERTSOLARITZA (NIKOLAS ZENDOIA) • 126 MANEX MANTXOLA ETA SAIOA ALKAIZA • 130 BERTSOLARIEN ZARAUTZ • 148 ESKULTURAK, BUSTOAK ETA PLAKAK. JULIAN ALBISTURREKIN HIZKETAN M
ZALDI EROAREN ERRIMA SEKRETUA
HONDARTZARA, MENDIRA EDO LANTOKIRA ZOAZENEAN, GORDE GURETZAKO TOKITXO BAT MOTXILAN; ETA ONDO ONDO PASA!
3
HEMEROTEKA
GARA. AMAGOIA MUJIKA TELLERIA 2017/04/10
JULIO SOTO EZKURDIA Bere laugarren txapela jantzi zuen larunbatean eta, atzo, jende askoren maitasuna jaso zuen Korrikaren amaieran. Gorritiko patxadara bueltatuta, finalak bere baitan mugitutako emozioak ordenatu nahian topatu dugu. Ez dago gustura kartzelakoan hartu zuen bidearekin. Trenbide ertzean kokatu zen, bertara botatzeko prest, eta Anaitasuna zulatu zuen. Bere egunerokoa argiagoa dela nabarmendu du.a.
“NAGOEN BAINO ILUNXEAGO ETA ERORIAGO AGERTZEN NAIZ TXAPELKETAN” Zer moduz zaude? Oraindik finalari buelta batzuk ematen. Egia esan, ez dut minutu bakarra lo egin. Finalaren tentsioa eta gero, kostatu egiten da desaktibatzea eta, nahiz eta sekulako nekea izan, ezin begirik bildu. Finalak ahalegin mental eta fisiko handia eskatzen du eta horrek bere karga dakar.
naiz. Egia esan, ez nintzen oso konforme gelditu aukeratutako bidearekin. Neure buruarekin itun bat eginda neukan, gai horri ez niola kantatuko bat-batean behintzat. Ez nuen erabili nahi baina ezin izan nion gaiari ihes egin. Gordin tratatu nuen, gordinegi, eta neure buruarekin haserre samar geratu naiz. Bertsolari bakoitzak bere barru arauak dauzka, sortzaile bezala zein muga jarri nahi dituen, eta finalaren ondoren sentitu dut nire barruko zerbait traizionatu egin dudala. Bertsotan denak ez du balio. Ongi dago barrutik kantatzea, zure min hori ateratzea, baina gero norberak jartzen dio bere buruari iragazkia eta balio ez zuen zerbait egin izanaren sentsazioa daukat, baita disgustu pixka bat ere. Gainera, ikusten nuen zein bidetik nindoan, ez nengoen gustura eta puntu batzuk narras samar joan zitzaizkidan horregatik. Horrek guztiak utzi dit pixka bat gazitik. Oso barrutik ekarri zenituen emozioak. Burutik pasatutako gauzak ziren, ezta? Bizitzak horrelako astinaldi
Finalak emozio karga handia izan zuen, bukaeran nagusiki. Bukaera nahiko berezia izan zen. Azkeneko kartzela horri buelta dezente ematen ari
4
bat ematen dizunean gauza asko pasatzen zaizkizu burutik. Zorionez, ideia horiek pasa egiten dira, ez dira geratzen. Baina derrigor gai askori buruz hausnartzen duzu, baita suizidioari buruz ere. Bertsoak ez ziren gezurra, baina ez ziren erabat egia. Burutan ibilitako hausnarketa batzuei jarritako hitzak ziren. Pentsatzen dut sinesgarri bezain beldurgarri suertatuko zirela eta horrekin ere geratu zait arantza. Agian egin nezake gauza bera dotoreago, izenik sartu gabe, ez hain gordin… Une horretan plazan Julio Soto besarkatzeko gogoa sumatu zen; “aupa Julio, aurrera” irakur zitekeen bertsozale askoren begietan. Bai, sentitu nuen eta final ostean ere sentitzen ari naiz. Ez orain, hasieratik jendea nirekin oso-oso ondo portatzen ari da eta nik sentitzen dut inguruan jendea bultzatzen ari zaigula. Oso-oso eskertuta nago. Baina nire inguruko jendea lasai dago, nahiz eta nik bertso horiek bota. Kontziente naiz bertsoa batbateko zerbait dela eta batzuetan nekez egiten diozula ihes barrutik datorkizun horri. Gaia entzun nuenean bizpahiru aldiz saiatu nintzen buelta ematen eta beste nonbaitetik ekartzen bertsoa, baina, azkenean, amore eman behar izan nuen. Hala ere, irakaspen handi bat
izan da niretzat. Neure burua gehiago ezagutu dut eta ikusi dut egin nahi ez ditudan gauza batzuk egin ditzakedala eta aurrera berriz ez egiteko bidea jarri diot neure buruari. Pixka bat gazitik utzi dit horrek, baina pentsatzen dut ikasgai bezala balioko didala. Beste ariketa batean duela hamar urteko Julio Soto, buruz burukoetan Silveirarekin lehiatzen zen gazte hura, aipatu zenuen. Lehen oso plazara begira kantatzen zenuen. Orain, oso zure barrura begira. Batzuetan barrura begira kantatze horretan, zure mundutik aritze horretan, zure bertsoa eta zure figura ilundu egin ditzakezu. Nik ulertzen dut atzo gertatu zitzaidana, txapelketan aritzeko nire modua, oholtzan egoteko nire jarrera… nahiko loturik daudela bizitzen ari naizenarekin eta nahiko nuke argitasun edo arintasun gehiago transmititu. Badut sentsazioa atzokoa nolabait ziklo baten ixtea izan daitekeela. Hemendik aurrera pentsatu nahi dut barrura begirako bide horretan, bai bertsolari bezala eta bai pertsona bezala, argitasun gehiago topatuko dudala. Bertsoaldi horrekin neure burua traizionatu dudala sentitu dut, baina, era berean, barruan nuen korapilo bat askatzen lagunduko didala uste dut.
Txapelketan kostatu egiten zaizu irri egitea, baita laugarren txapela buruan duzula. Lagun batek esan dit, eta ni ere ohartuta nago, batik bat txapelketetan kostatu egiten zaidala iluntasun horri buelta ematea. Bertso afarietan eta saioetan lortu dut, eta eguneroko bizitzan ere barre asko egiten dut. Baina, txapelketan hainbesterainokoa da emozio saltsa, hainbeste oroitzapen ditut… bertso saio arruntetan baino askoz biluziago eta emozionatuago sentitzen zara. Nagoen baino ilunxeago, tristeago eta eroriago agertzen naiz txapelketan. Finalean saiatu nintzen horri buelta ematen, baina emozioek gaina hartu zidaten eta pixka bat handi geratu zitzaidan barruan daukadan karga hori. Gainontzean, inguruan lasai dauzkat eta ni ere lasai nago, doluaren bidean ongi goazelako. Finalean agertu nuen baino argiagoa da egunerokoa. Hori ere esan nahi dut, ez dudalako inor kezkatu nahi. Txapelaren eskaintza, ele bitan, gurasoei. Gurasoei omenaldi bat egin nahi nien eta ez nuen nahi aitari bertsoa itzuli beharra izatea, ez baitaki euskaraz. Erdia amarentzat eta beste erdia, aitarentzat.• Testu osoa ikusgai hemen: http://www.naiz.eus/eu/hemero teca/gara/editions/2017-0410/hemeroteca_articles/nagoe n-baino-ilunxeago-etaeroriago-agertzen-naiz-txapelk etan
I
Alabaren dendan sartu, eseri, eta alai bizi dela ezin izan du ezkutatu. Irriz kontatu ditu garai bateko kontuak, eta memoria ona duela ere erakutsi du, aspaldiko bertsoak osorik bota baititu.
BERRIA. IKER TUBIA 2017/04/16
LUZIA GOÑI
Jende askoren aurrean bertsoa botatzera ausartu zinen. Orain, ezin dut kantatu, oso gorra nago, eta gailuarekin… Lehen, bai, kantatzen nituen.
“Hamalau lanbide, hamabost miseri”, horrela hasten da Goñik egindako lehenbiziko bertsoa, bere bizitza deskribatzen duena. Arrantzale, kale saltzaile, fabrikako langile, talogilea eta, batik bat, sukaldaria izan da; geroago, bertsolaria.
Tira, baina irakurri zenuen. Zer moduz txapelketa? Iloba bat dut, bertsolaria. Hark animatu ninduen. Nik txapela jarri nion Sotori; egia esan, ederki egon zen. Etxarriko hori [Eneko Lazkoz] asko gustatu zitzaidan, botatzen ditu arrazoiak! eta beratarrak ere bai [Julen Zelaieta].
“APAIZAK ERE ESATEN ZIGUN EZ ZELA EUSKARAZ EGIN BEHAR, BAINA BETI EUSKARAZ”
Zure garaian emakumeak ez ziren plazetan aritzen, ezta? Ez ba. Nik ezagutu ditut soilik bertso paperak saltzen. Oroitzen naiz behin aita zenarekin joan nintzela Doneztebera, eta hango ferietan besoa falta zuen gizon bati bi bertso paper erosi nizkiola, bertsoak gustuko nituelako. Aitak ere kantatzen zuen pixka bat.
Julio Sotori txapela “merezi duen moduan” paratu zion joan den asteburuan Luzia Goñik (Aizarotz, Nafarroa, 1928). Nafarroako Bertsolarien Elkarteak bertsolaritzari ekarpen isila egin dioten emakumeei omenaldia egin nahi izan die horrela. Kontent igo zen agertokira, bai eta bertso bat irakurri ere. Lizarran (Nafarroa) erantzun ditu galderak, alabarekin egun batzuk pasatzera joana. Santiago plazan eguzkiak gogotik jotzen du eguerdian. Lasaitasuna da nagusi, eta iturriaren hotsa argi aditzen da. «Hemen talo asko saldu izan ditut», esan du Goñik.
Orduan hasi zinen bertsotan? Senarra hil zelarik hasi nintzen, oso tristura handia eduki nuen denboraldi batez. Mutil gazte batzuek animatu ninduten, eta bertso batzuk egin nituen azalduz triste nengoela eta haiek animatu nindutela. Bertsoa nahiko ongi atera zen, kantatzean ez nekien zer errima jarri, nik nire modura kantatzen nituen. Penazko bertso horiekin hasi nintzen.
5
Gerora, hamaika bertso egin zenituen unean unekoa kontatuz. Kronika onak utzi dituzu. Del Burgok egin zuen Olatzagutian fabrika bat, eta han egin zuen kristorena, orduan ustelkeria ere bazen. Nik bertsoak egin nizkion: Nafarroan badaude oraindik potroak/ askok pentsatzen dute direla jainkoak/ gure kontura dabiltza aspaldi gajoak/ beraiek pentsatzen zuten ginela tontoak./ Egunero elizan hor ikusten dira/ belauniko jarrita Jaunari begira/ aberastuak dira haren kontura (…) Nafarroako lurrak behar dira landu/ beraz txarra den zainak atera eta kendu/ ongarrituta ongi jarri landare berriak/ lan ahal egin dezaten hurrengo gazteak”. Sanferminak maite dituzula eta, bertsoak botatzen zenituen? Gustatzen zait festa. Duela sei-zazpi urte bezperan gauez atera nintzen eta peña bat han zen kantari, euskara ikasten ari ziren mutil batzuk. Kantatu nien, Turrillasen musikarekin: “Zerura begira nago/ gazteak ditut aurrean / zazpi eguneko festak/ nahiko nituzke pasatu zuen inguruan/ San Fermin bezalakorik ez da beste bat munduan (…)”. Sanferminetan ere atera nuen bertso bat Yolanda Barcina alkate jarri zutelarik, erdara eta euskara nahasiz. Iruñekoak onak dira, baina sorterriko bestak ere primerakoak izanen ziren, ezta? Aizarozko festak oso politak izaten ziren, Eguberrietan egiten ziren. Mutil guziek
Frantzian egiten zuten lan, mendian, eta diruarekin etortzen ziren. Bertsoak egin nituen hori kontatuz, eta nola gu pozik egoten ginen. Dantzan egiten genuen, balsean. Orduan ere bekatuan! Nolakoa da sorterria? Herri txikia da. Orain dena berritu dute, eta dena izorratu dute. Bost familia bizi ginen. 1931-1932 urteetan lege bat etorri zen han bizi ginenek bi urte baino lehen alde egin behar genuela esanez. Erdia diputazioaren esku geratu zen, eta beste erdia bi ultzamarrek erosi zuten. Aitari handik 500 metrora Gartzarunen lurra saldu zioten. 1936ko maiatzean joan ginen bizitzera, eta uztailean hasi zen gerra. 8 urte nituen. Eskolara joaten zinen 36ko gerra hasi zenean? Zortzi urterekin hasi nintzen Aizarozko eskolan, eta gero Erbitiko eskolara pasatu gintuzten. Han guk euskaraz egiten genuen. Euskaraz egiten uzten zizueten? Hango maistra erdalduna zen. Belauniko jarrita jartzen gintuzten euskaraz egitekotan. Jo eta guzti egiten gintuen. Badakizu? Apaizak ere esaten zigun ez zela euskaraz egin behar, baina nik euskaraz beti. Gerra hartan izan zenuten sustorik, ezta? Aitak bazuen irrati bat. Jartzen ere ez zekien, baina apaiz batek parte eman zuen “uhin gorriak” jartzen zituelakoan. Guardia Zibilak etorri ziren, Lekunberrikoak.
Atxilotzeko agindua zuten. Aita ez zen etxean. Atarira ateratzeko esan zioten amari hiru umeekin, aita agurtzeko, seguruenik Jauntsaratsen hilko zutela. Gu, denak negarrez. Aita ez zen tontoa, eta Gartzarungo apaizarekin hitz egin nahi zuela esan zien. Apaizak ez dakit nora deitu zuen, baina Nafarroako Gobernuko gizon bat etorri zen paper batekin. Orduan esan zioten: “Aske zaude”. Orduz geroztik beldurra izan zenuten? Bai, beti beldurrez. Etxe ondoan mediku bat hil zuten, zubipean. Beste asko ere hil zituzten… Behin, gaztainak biltzen ari nintzela hiru gizon agertu zitzaizkidan, euskaldunak, gipuzkoarrak hirurak. Makiak zirela esan zidaten. Makiei buruz asko hitz egiten zen, emakumeei edozer gauza egiten zietela, eta ni beldurtu nintzen. Beldurrarekin [Irriz hasi da] aitaren hamaiketakoa eman nien beraiei, eta dena jan zuten. Zahatotik gustura edan zuten. Gero aitari esan nion gertatutakoa, eta hark: “Ongi egin duzu”. Badakizu zer gertatu zitzaien? Leitzarako bidea azaldu nien. Nekatuta zeuden gizajoak, eta Otxolan lotan geratu ziren. Baten batek berri eman, eta atxilotu zituzten. Iruñera eramateko nora eramango, eta gure etxera autobusa hartzera. Ikusi nindutelarik hirurak negarrez, baita ni ere. Alde egin nuen handik. Iruñean hil zituztela jakin genuen. Ondoren, lana egitea tokatu zaizu gogotik.
6
emanen nituela kartzelan, Martutenen [Irriz]. Lagun batek lagundu ninduen.
14 urterekin Lekunberrira joan nintzen zerbitzatzera hotelean. Gero Donostian bi urtez, eta gero Eibarrera joan nintzen. Nire senarra ezagutu nuen, eta han ezkondu ginen. Senarrak ardandegi txiki bat zuen Elgoibarren. Hara erretiratuak joaten ziren. Neska bat ikusi eta ipurdia ukitzen zioten. Egun batean, ipurdia ukitu zidan batek. Begiratu nion zuzen, eta esan nion ea bera izan ote zen. Gorri-gorri jarri zen. Esan nion: “Badakizu nire frontoian araututako pilotekin jokatu behar dela?”. [Irriz hasi da]. Isilik geratu zen. Kuadrilla horretan bazen gizon bat, ez dakit… gauero agertzen zitzaidan buruan gizon hori.
Garai horretan kaleko saltzaile ibili zinen? Plazetan ibiltzen nintzen oihal puskak saltzen. Elgoibarko ardandegia urez bete zen, hondamendia izan zen. Beraz, handik Soraluzera joan ginen. Bergarako oihal fabriketan pisura saltzen zituzten oihal puskak. Lantegi batera joan nintzen, eta itxarongelako argazkian lehengusu bat ikusi nuen. Gerenteari aipatuta, bere laguna zela eta, azkenean bi pakete handi eraman nituen ezer ere ordaindu gabe. Eibarren asko saldu nuen, eta hor negozioa nuela ikusi nuen. Urtetan egon nintzen oihalak saltzen Elgoibarren, Durangon, Gernikan…
Zergatik? Ezagutzen zenuen? Ezagutzen nuela banekien, eta zerbait txarrarengatik. Arratsalde batez galdetu nion ea zein abizen zuen. “Gutierrez” erantzun zidan. “Ez nauzu ezagutzen? Lekunberrin egon zinen zu Guardia Zibil kabo?”, esan nion. Aita atxilotzera etorri zela esan nionean negarrez hasi zen. Alde egin zuen, ez zen itzuli, eta bi hilabetetan hil egin zen. Gero aitari kontatu nion, eta negarrez hasi zen.
Arrantzale fina ere izan zara, eskuz gainera. Amuarrainak harrapatzea gustatzen zitzaidan. Anitz harrapatzen nituen eskuekin, eta sarearekin ere bai. Soraluzen ginela, behin Gartzarunera joan eta diputazioko guardak harrapatu ninduen. 5.000 pezetako isuna [30 euro] jarri zidaten. Ez nuen ordaindu, eta Guardia Zibilaren kaboak esan zidan Donostiara joan eta gutxienez 24 ordu
Zure adineko emakume gutxik izanen dute gida baimena. Peugeot saltzen zuten tokian atera nintzen bideo batean. 206a atera zen orduan, eta ni hori ikusten ari nintzen. Zozketan, Zabalzari tokatu zitzaion, Osasunakoari. Nik esaten nion Peugeoteko nagusiari, bideoan: “Luzia beti zuen letrak pagatzen, eta hurrengo 300 autoa nahiko nuke niretzako. Zabaltzak bazuen nahiko dirua erosteko”. Telebistan atera zen, baina ez zidaten eman. Dena den, batik bat sukaldari izan zara, ezta? Beti su artean. Bai. Iruñean pisu batean jarri nuen jatetxea. Senarra hil zen, eta Berriozarrera joan ginen. Zortea izan nuen,
jatetxea saldu, eta Berriozarko fabrikara joan nintzen. 16 urtez 200 langilerentzako bazkaria prestatzen aritu nintzen. Horri esker kobratzen dut orain pentsioa. Bakarrik hori kotizatu nuelako. Eta sukalde barnean ez zinenean, kalean taloak egiten. Artisau ferietan ibili nintzen; ama alabak joaten ginen. Nik taloa erretzen nuen lehen egiten zen bezala, suan, pago egurrarekin. Baigorrira joan nintzen taloak egitera, eta toki askotara, Nafarroa osoan ibili ginen. Zangozan ere, orduan Erriberan hasi ziren euskararekin eta. Zergatik lehengo gisan? Orain, dena manipulatuta dago; niri ez zait gustatzen. Pago egurrarekin erretzen den taloak askoz ere gustu hobea du. Haritzarekin
erretzen baldin baduzu, egiten da belztu, eta gustu txarra ematen dio. Orain, taloak garestiak dira. Zuk ere garesti saltzen zenituen? Ez, egiten genituen txikiagoak. Orain, saltzen dute taloa osoa, eta jendeak ez du bukatzen. Pintxoan jarriz gero, beste bat jateko gogoa ematen du. Horregatik, 1,5 eurora jartzen nuen. Gainera, nik ardo zahatoarekin eskaintzen nuen. Behin Baigorrin atso batek harrapatu zigun mozkorra… Sukaldea eta euskara askotan lotu dituzu? Euskaldun berriei sukaldean erakusten ere aritu nintzen Iruñean. Han asko entretenitzen nintzen gazteekin. Gero, nire euskara galdu nuen, Gartzarungoa. Euskaldun berriei hitz egin nahi eta ezin, eta, azkenean,
ez nirea ez euskaldun berriena. Iruñeko euskalgintzak estimu handia dizu, ezta? Alde Zaharreko lagunek omenaldia egin zidaten, eta Auzoenean daukat plaka bat jarrita areto batean: Luzia Goñi musika aretoa. Oso ongi, lagun handiak nituen. Jatorduak ere prestatu ditut ehun edo berrehun lagunendako. Euskararen egoera orain nola ikusten duzu? Oso ondo, galduko zelako bestela. Horregatik esan nien txapelketan gazteei: “Eskerrak zuei gazteak/ gure euskara bizirik dago/ aurrera holaxe, zuek zaretelako/ Euskal Herriko jaun eta jabeak”.• Testu osoa irakurtzeko hemen: • http://www.berria.eus/berrialag una/login
KANPOTIK
KAIXO, BERTSOZALE:
kirioak dantzan izan arren, aitortu behar dut primeran pasatu nuela. Askotan galdetu didate ea zein den nire bertsolari gustukoena, eta sekula ez naiz gai izan galdera horri erantzuteko. Hainbat dira estimatzen ditudan bertsolariak: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso… Lazkao Txikiren bideoren bat edo beste ikusita daukat, gure herri ondoko (Ormaiztegi) Lierni auzoko jatetxean kantuan. Ispiluari botatako hiru bertsoak paregabeak iruditzen zaizkit.
TXIRRINDULARI OFIZIOAK DEDIKAZIO HANDIA ESKATZEN DU, AITA IZATEAK ZER ESANIK EZ ETA, AZKENEAN, LIBRE TOPATU DUDAN TARTETXO BATEAN ESERI NAIZ LERRO HAUEK IDAZTERA. TESTUA: ION IZAGIRRE, TXIRRINDULARIA saioetara joateko, baina, tarteka, tokatu izan zait bertso afariren batean izatea, eta egia esan, ume txiki batek bezala pasatzen dut.
Bada, egia esan, bertsolaritza beti gustatu zait, baina esan beharrean nago ez naizela aditua, inondik inora. Gustukoa dut gure kulturaren zati garrantzitsu bat delako; gustuko dut, besteak beste, bertsolariek bertsoak abesteko eta sortzeko garaian daukaten abileziagatik. Gogoko dut bertsolaritza ondo pasatzen dudalako, harritzen naizelako, hunkitu noizbehinka, eta baita entzulea alaitu eta liluratzeko bertsolariek daukaten gaitasunarengatik ere.
Gogoratzen naiz Euskaltel Euskadi taldean nengoen urte batean, denboraldi amaieran, bertso afari bat antolatu genuela Pasaian Amets Arzallus eta Julio Sotorekin. Ni gai-jartzaile jarri ninduten (a zer urduritasuna) eta gaiak Mikel Astarlozak idatzi zituen. Afari amaieran neu ibili nintzen gai-jartzaile lanetan, eta,
Esan bezala, ez naiz aditua eta ez daukat ohiturarik bertso
Badaukat beste momentu kuttun bat, aspaldi gertatu arren, maite dudana. 1967ko Euskal Herriko bertsolari txapelketan izan zen eta Xalbadorri tokatzen zitzaion kantatzea, Uztapiderekin batera finalera pasatuta. Erabaki horrek txalo eta txistu ugari sortu zituen eta dena lasaitu zenean hauxe abestu zuen: Anai arrebok ez otoi pentsa neure gustura nagonik poz gehiago izango nuen albotik beira egonik. Zuek ez bazeate kontentu errua ez daukat ez nik (txalo eta txistuak entzuten dira) txistua jo didazute baña maite zaituztet oraindik.
ere martxan jartzen denean, nola ematen dion buelta egoerari entzuleak txalo batean jarriz. Oilo ipurdia. Zer gehiago kontatuko dizuet bada? Neroni munduko txarrenetakoa izango naiz bertsotan, mozkortzen naizenean ere ez naiz kapaza sentitzen (ez kontatu hau Bahreinekoei). Agian horregatik miresten ditut bertsolariak, niri ezinezkoa egiten zaidana beraiek erraza egiten dutelako. Amaitzeko, agur bero bat bidali nahi nuke Euskal Herri osoko bertso eskoletara: ikasleei, irakasleei eta proiektu guztia posible izateko lan egiten dutenei. Jarraitu geurea dena eraikitzen, pedalkadaz pedalkada, hanka lurrean jarri gabe; herrigintza helmugarik gabeko eta arnas luzeko lasterketa amaigabea baita. Besarkada bat guztioi.•
Ileak zutik jartzen zaizkit bideoa ikusten dudan bakoitzean, nola utzi behar izaten dion tarte batean kantatzeari jendea aztoratzen delako, eta, berriro
Gustuko dut bertsolaritza ondo pasatzen dudalako, harritzen naizelako, hunkitu noizbehinka, eta baita entzulea alaitu eta liluratzeko bertsolariek daukaten gaitasunarengatik ere. 8
9
MUNDU BAT AHOZ AHO: DOKUMENTAL BATEN ISTORIOA
EUROPA BAT-BATEAN EKIMENA ABIAPUNTUTZAT HARTUTA, MUNDUKO KANTU INPROBISATUAREN INGURUKO DOKUMENTAL BAT OSATU DU BERTSOZALE ELKARTEKO HEDAPEN TALDEAK. HONA HEMEN PROZESU EDER ETA SAKON HONEN ATZEAN DAGOENA. TESTUA: BEÑAT GAZTELUMENDI
2015eko udazkenean, Herrialde Katalanetan eta Espainian izanak ginen bertsotan eta jada inprobisatzaile kanariar, katalan eta galiziarrak ezagutuak genituen. Aurretik ere bagenuen munduko hainbat herriren kantu inprobisatuen berri: 90eko hamarkadatik aurrera bertsolari dezentek egin zuten saioren bat Euskal Herritik kanpora, eta 2003an Nazioarteko Topaketak antolatu ziren Euskal Herrian. Oraindik gaztetxoak ginenok harriduraz deskubritu genituen kubatarren bizitasuna, kanariarren txinparta, sardiniarrek tonua lurperaino jaitsita egindako koruak eta katalanen jolaserako gogoa. 2003ko Topaketa haiek mugarri izan ziren bertsolaritzaren mugimenduarentzat: belaunaldi berri batek beste hizkuntza eta gorputz batzuetako kantu inprobisatuak ezagutu zituen, eta bertsolaritza gure hizkuntzaren parte izanik munduko beste
“MUNDUKO KANTU INPROBISATUAREN INGURUKO DOKUMENTAL BAT EGIN BEHAR DUGU”. Bertsozale Elkarteko Hedapen Taldeko asteroko bilera batean sortutako ideia izan zen, erdi txantxetan edo erdi serio. Mintzola Ahozko Lantegiak, dozenaka bertsozaleren borondatezko lanari esker eta Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren babesarekin, Europa Bat-Batean ekimena martxan jarria zuen.
diziplina batzuei lotuta dagoela ikasi zuen. Kanpo xamarretik bizi izan genuenok bagenuen halako astindu baten premia.
Mundua: kontzeptu zabal eta estu hori “Munduko kantu inprobisatuaren inguruko dokumental bat egin behar dugu”. Badira tranpa egiten duten hitzak, esanahiz kargatzearen kargatzez jada ez dutenak jatorrian esan nahi zutena esaten. “Mundu” da horietako bat. Globalizazioaren aro honetan, kontinenteak gero eta hurbilago dauden garaiotan, gero eta antzekoagoak dira herrialde ezberdinetatik iristen zaizkigun kultur joerak: gero eta zailagoa da ingelesez, frantsesez edo gazteleraz ari ez diren edukiak jasotzea. Alegia, “mundu” esaten dugunean oso mundu murritza dela, gehienetan, adierazten duguna. Europa Bat-Batean proiektuan hasieratik ihes egin nahi izan genion munduaren esanahi estuegi horri. Beharbada hizkuntzak eraginda, gazteleraz jarduten zuten inprobisatzaileekin izan genituen harremanik estuenak. Baina hizkuntzen
orekari euste aldera, hizkuntza gutxituetan ari ziren sortzaileei ere lekua egin nahi genien. Eta dokumentalaren bidez hori ere ezagutu nahi genuen: hizkuntza gutxituetan ari diren kantu inprobisatuek hizkuntzen biziberritzean daukaten funtzioaren berri jaso nahi genuen, bertsolaritzaren ingurura beste diskurtso batzuk ere ekartze aldera.
Nor gara gu, zer gara gu? “Munduko kantu inprobisatuaren inguruko dokumental bat egin behar dugu”. Bigarren kontzeptu bat ere argitu nahi genuen: ba al dago benetan “kantu inprobisatu” izeneko multzorik?
Bakailau gazi gezatu zein izoztuaren elaborazio eta banaketa M
2003ko topaketetan gaztetxoak ginenok harriduraz deskubritu genituen kubatarren bizitasuna, kanariarren txinparta, sardiniarrek tonua lurperaino jaitsita egindako koruak eta katalanen jolaserako gogoa.
Alkorta
bakailuak
Albitxuri Poligonoa 1A - 11 Nabeak, 20870 ELGOIBAR
Tel.: 943 744 581 / 943 744 501 – Fax: 943 740 962
www.bacalaosalkorta.com
bacalaosalkorta@bacalaosalkorta.com
10
OHA ZOH Kontzeptua ongi definitu eta mugatu zuten gure aurretik atzerriko sortzaileekin aritu zirenek. Baina, zaku berean sar al daitezke hizkuntza eta kultura gutxitu batean ari diren kurduak, eta gazteleratik eta estatu baten jabe izanda ari diren kubatarrak? Zaku berean sar al daitezke hiriguneetan kantatzera ohitutako katalanak eta landa eremuan aritzen diren austriarrak? Zaku berean sar al daitezke koru batekin aritzen diren sardiniarrak eta gitarra, jarana eta biolinekin jarduten duten mexikarrak? Ba al dago elkartzen gaituen zerbait? Topaketak antolatzerako zalantza horri buelta eta buelta aritu ginen, eta hipotesi bat ere eraiki genuen: hizkuntza gutxitua edo hegemonikoa izan; mugimendu antolatu bat eduki edo ez; instrumentuen laguntzaz edo ahots hutsez jardun, kantu inprobisatuan ari dena ertzetik aritzen dela normalean. Idazkera
asmatu ondoren, botereari lotu zitzaion historia idazteko eskubidea. Boterea zeukanak idazten zuen historia, boterea zeukanaren emozioak agertzen zituen idatzitakoak, botereari lotutako mundu ikuskerak. Idazketara sarbiderik izan ez zuten kulturak ziren ahozko transmisioa gehien garatu zutenak. Guk ezagutzen genituen kantu inprobisatuak ere boterearen ertzetatik sortuak ziren: landa ingurutik, hizkuntza gutxituetatik, Miamitik kilometro gutxitara dagoen uharte batetik… Dokumentalarentzat hari mutur ederra zen.
Zazpi inprobisatzaile eta hiru aditu Hari muturrak korapilatzen hasteko garaia zen beraz. Inprobisatzaileak 2016ko udaberrian eta udan iritsiko ziren Euskal Herrira: ehunka lagun ariko ziren borondatezko lanetan, eta haien laguntza izango genuen elkarrizketak egiteko. Zazpi kantu inprobisatutako ordezkariak elkarrizketatzea erabaki genuen: Yunet Lopez kubatarra; Mireia Mena katalana; Diana Laura Hernandez, Dana Sofia Limon
Cordero eta Rebeca Limon Cordero mexikarrak; Simone Monni sardiniarra; Karen Owen galestarra, Zinar Ala kurdua eta, noski, bertsolari bat: Maialen Lujanbio. Eta kontaketako hari muturrak josteko beste lau adituren testigantzak jaso genituen: Ruth Finnegan antropologoak ahozkotasunak XXI. mendeko gizakiarentzat dauzkan funtzioen berri eman zigun; bertsolaritzaren transmisioaz aritu zitzaigun Bertsozale Elkarteko transmisio eragile den Ixiar Eizagirre; glosak katalanaren biziberritzean daukan garrantziaz jardun zen Albert Casals eta ahozko ondarearen berreskurapenaren inguruko xehetasunak eman zizkigun UNESCO Etxean aritzen den Begoña Guzmanek.
antzekoa duten jardunek nola funtzio eta gorputz desberdinak hartzen dituzten kultura bakoitzaren egoeraren arabera. Bat-batean eta ahoz ari dena plazan ari baita. Eta plazak ederki islatzen du herri bakoitza nolakoa den.
Eta hau dena, zertarako?
eta, batez ere, oholtzapean bakoitzaren kezkak eta interesak ezagutzeko. Emozio eta ideia zurrunbilo handi bat ekarri zuen ekimenak, eta garbi geneukan hor bizi izandakoa bertsolaritzaren mugimendu osoari itzuli nahi geniola. Hori da dokumental honen helburu nagusia.
“Munduko kantu inprobisatuaren inguruko dokumental bat egin behar dugu”. Dokumental bat bai, baina, zertarako? Hitzetik Hortzera eta Bertsoa.eus proiektuetan buru-belarri ari den lan-taldea zergatik murgildu zen halako abentura batean? Bertsozale askoren ahaleginetik sortu zen Europa Bat-Batean ekimena: bertso-eskoletan aritzen diren gazte askok aukera izan zuten atzerriko kantu inprobisatuak oholtzan ezagutu
Eta, horrez gain, bertsolaritza urrundik ezagutzen duten horientzat ere gonbidapen bat izan nahi luke Mundu bat ahoz aho lanak: bertsolaritza bera mundu ederra izateaz gain beste kultura eta beste mundu ikuskera batzuetarako sarbidea ere izan daitekeela erakutsi dugu. Momentuz zazpi mundu bildu ditugu ikus-entzunezko honetan. Etor daitezela gehiago.•
Dokumentala inprobisatzaile bakoitzaren kontaketa pertsonaletik abiatzen da: nola murgildu ziren kantu
Ba al dago, benetan, “kantu inprobisatu” izeneko multzorik? Zaku berean sar al daitezke guztiak? 12
inprobisatuaren munduan, zer ematen dien bat-batean eta ahoz aritzeak… Eta kontaketa pertsonal horietatik abiatuta, poliki-poliki ikuspegia zabaldu eta kultura bakoitzean kantu inprobisatuak dauzkan funtzio, balio eta moduez azalpenak ematen dituzte. Eta ederra da ikustea nola gehienak jolas egin nahi hutsagatik murgildu ziren mundu honetan, eta hain oinarri
DURANGOKO UDALA BERTSOLARITZA HAUSPOTZEN www.durango-udala.net www.durango-euskaraz.net
ERREPORTAJEA
TXAPELKETA JOLASA DENEAN TESTUA: NEREA IBARZABAL ARGAZKIAK: EKAITZ FILARMENDI ETA ARTXIBOA
14
15
16
17
18
19
UTRIKUKO BERTSO ESKOLAK ETA GAZTE ASANBLA DAK EMAN ZUTEN LEHEN PAUSOA. Bertso eskolako irakasleak, Mikel Aizpuruak, ikusi zuen gazteak sarriago hasi zirela gaztetxera joaten bertso eskolara baino, eta nolabait bi eremuak uztartzeko ahalegina izan zen Plazatik Gaztetxera. Asanblada sortu berri zegoen, eta bazuten harremana beste zenbait herrirekin: Deba, Mendaro, Soraluze, Elgoibar, Bergara‌ Gaztetxe horietan antolatu ziren hasieretako saioak, baina asanblada gehiago ere batu izan dira gerora; tartean Eibar, Lekeitio, Ondarroa eta Markina-Xemein.
M
PLAZATIK GAZTETXERA
BERTSO TXAPELKETA GAZTETXE BATEAN? Hasieran askori arraroa egiten zitzaien Plazatik Gaztetxeraren planteamendua, artean ez baitzen ohikoa gaztetxeetako oholtzak bertsotarako erabiltzea. Asanbladek gogotsu ekin zioten erron-
Asanbladen arteko koordinazioarekin txapelketa batek 15 urteko ibilbide eder bat egin dezakeela erakutsi du Plazatik Gaztetxerak. Bertsoa gaztetxeetara eramateko modurik aproposena izan da, eta gazte asko bertsozaletzea lortu du, gainera; baita batzuk bertsolari, gai-jartzaile edo epaile gisa trebatzea ere.
20
21
Maider Arregik prestatutakoaren zati bat —apaizez eta monagilloz mozorrotuta, meza oso bat simulatuz—: San Mutriku itsasertzean zerana Txindoki baino enpinatugoa dena zu, aldapen erreinua egin bedi gure nahia Plentxin ta Deban bezela Mutrikun ere emaiguzu gaur desio dugun txapela edo gutxienez parranda ia txispa gaude ta Kriston odola edanda ta ez hauek tentaldira eraman egon bitez gure atzetik. Hemen. Agurrak eta urtez urteko hainbat bertsoaldi ikusgai daude Interneten, hein handi batean Topaturi esker. 2015ean “Plazatik Gazkari, baina izan ziren ohitura faltak eragindako kaos uneak ere. Batzuetan, saioaren eguna iritsi eta ez zen mikrofonorik egoten; beste batzuetan, aulkiak falta ziren‌ eta egoera muturrekoenetan, gaiak prestatzea ere ahaztu izan zaie batzuei. Afarian zehar presaka prestatu eta aurrera egin izan dute, hala ere! Epailetzarako eta gai-jartzaileentzako irizpideak eman zaizkie gazteei, eta bertsolariak formatzen joan diren moduan, gaztetxeak ere ikasten joan dira. Zentzu horretan asko profesionalizatu da Plazatik Gaztetxera azken urteotan. Saioak afalostean egiten dira kanporaketetan, eta finala, berriz, bazkalondoren. Lehen bertsolariek banaka hartzen zuten parte, baina binakako formatura pasatu zen gero, saio orekatuagoak lortzeko asmoz. Horrek agurrak gehiago lantzeko aukera eman zuen, eta horren adibide da honako hau, Gemma Urteagak eta Batzuetan ez zen mikrofonorik egoten, edo aulkiak falta ziren, gaiak prestatzea ere ahaztu izan zaie batzuei. Baina aurrera egin izan dute, hala ere! 22
dunak, asanbladak eta herrietako jendea elkartzeko aitzakia polita izan zen. Hitzetik Hortzera ere joan zen grabatzera, eta bai Jon Artanok bertso eskolako kideei egindako elkarrizketa, bai saioa, ikusgai daude sarean. Txapeldunen txapelketak momentu on asko utzi zituen, baina bereziki bat aipatzekotan, Agin Laburuk egindako “ipurtargiaren dantza” aipatu behar da. Pareko bertsolariari barrea eragitean zetzan ariketa; bakoitzak bere koplarik umoretsuenak eta hitz jokorik eskasenak erabili zituen horretarako. Agin, ordea, harago joan zen: gabardina beltz bat txano eta guzti jantzi, aterkia ireki eta fluoreszente bat ipurdian jarri ondoren, honela hasi zen kantuan —ipurdia mugituz amaieran—. Bertsotan parre eragitea oso zaila denez antza hau da nire arma sekretua ipurtargiaren dantza! tetxera TB” saioa egin zuten astez aste, bertsoaldiak umoretik komentatuz eta asanblada bakoitzaren funtzionamendua ezagutzera emanez. Gaztetxe bakoitzeko saioaren antolaketa bertako asanbladaren ardura izaten da, eta hortaz, saritzat zer eman ere beraiek erabakitzen dute. Denetariko opariak jaso dituzte urteotan bertsolariek: baratzeko porruak, eskuz egindako buruhandiak, barazkiekin egindako panpinak, kontserbak, ogia, kamisetak… Txapeldunari txapela, hori bai, hori ez da aldatu. Horrez gain, Plazatik Gaztetxera gaztetxetik plazarako bidea ere izan dadin, Mutrikuko finaleko irabazleek Kalbarioetako saioan kantatzeko aukera izaten dute. TXAPELDUNEN TXAPELKETA 11. urteurrenean “Plazatik Gaztetxera Eguna” antolatu zuten Mutrikun, eta ordura arteko txapeldun guztien arteko txapelketa egin zen gaztetxean, egitarau zabalago baten barruan. TxapelDenetariko opariak jaso dituzte urteotan bertsolariek: baratzeko porruak, eskuz egindako buruhandiak, barazkiekin egindako panpinak, kontserbak, ogia, kamisetak…. 24
25
ORAINGOZ, DESKANTSUA Plazatik Gaztetxera antolatzeak lan eta koordinazio gaitasun handia eskatzen ditu, dena borondatez, eta horrek desgaste bat dakar 15 urtean. Horregatik, aurtengoz, atseden hartzea erabaki dute asanbladen artean. Indarberrituta itzultzeko esperantza dute gerora. Berezia da txapelketa honek eskainitakoa, eta beste askoren eredu bilakatu da. Adin ezberdinetako jendea batu du, eta bertso saio batera inoiz joango ez litzatekeena eta gaztetxe batean sartuko ez litzatekeena elkartu ditu hainbeste urtez. Plazetatik gaztetxera igaro nahi izatetik, gaztetxea plazarik onena bihurtzea lortu dute.•
Momentu bereziki on bat aipatzekotan, Agin Laburuk egindako ‘ipurtargiaren dantza’ aipatu behar da. 26
27
ARABA / GASTEIZ. BERTSOKATU
BERTSO SARIKETEN BERTSIORIK DIBERTIGARRIENETAKO BAT EZAGUTU DUTE AZKEN URTEETAN GASTEIZTARREK ETA BERTARA JOANDAKO IKASLEEK. Kutxi kaleko tabernak eta gaztetxea bertsotarako plaza perfektu bilakatzen dira Bertsokatun, eta ikusle mordoa erakartzen ditu sariketak, tabernak lepo betetzeraino.
Sobreviviré, Doraemon, Shin Chan, Grease, Belairgo printzea, pastoralak… Atzeko “aurkariei” adarra jotzeko aprobetxatzen dituzte agurrak bertsolariek.
Duela zazpi urte sortu zuten sariketa hau Kutxiko Katuek, bertsolari gazte arabarrak eta ikasleak elkartzeko helburuarekin. Tabernetako saioak asteazkenetan izaten dira, eta finala ostegunez gaztetxean.
Eta Peio sasi filosofoen aita Bertxokon txapela eta jo zigun gaita gaurko hontan motel fallo egintzak nahita konpartitzea re komunismoa baita.
Eta sariketa dibertigarria baldin bada, argi dago ezin dela zortziko handiko agur gatzgabe batekin eta eskuak poltsikoetan sartuta hasi. Bertsokatuko agurrek kantuetan oinarrituak izan behar dute —berdin du zein kantu eta zenbat—, hori baita bereizgarrietako bat, saioko zatirik garrantzitsuena bilakatu dena dagoeneko. Estilo guztietako doinuetan kantatu izan dute: Yo no soy marinero, La Loles,
Hau da, esaterako, Asier Azpirozek III. Bertsokatun Peio Ormazabali botatako agurra, Se me olvidó otra vez kantuaren doinuan:
Hau, berriz, Maria Izagak Ane Labakari botatakoa, Txuri-urdinen doinuan. Giputxi bat pataten erreinuan jada ez dute onartzen Gipuzkoan eta Gasteizera emigratu du onak gara ta ona baina lasai aizu poto be egin dezakezu!
Kutxi kaleko tabernak eta gaztetxea bertsotarako plaza perfektu bilakatzen dira Bertsokatun, eta ikusle mordoa erakartzen ditu sariketak. 28
29
Beste final batean, berriz, Denboraren Makina bilakatu zen gaztetxea. Hamarkadaz hamarkada bidaiatu eta momentuaren araberako gaiak jarri zizkieten bertsolariei. Epaileak publikoaren artean infiltratuta egoten dira, hooliganismo giroan kamuflatuta. Beraiek aukeratzen dute zein bertsolarik egiten duen aurrera. Txalometroa ere erabiltzen da —txaloen intentsitatea neurtzeko bakoitzaren baitako gailu subjektiboa—, baina ez da oso metodo erabakigarria izaten…
U, U, U, U, ARDAUA BEHAR DOGU Txalometroak ez, baina alkoholimetroak zerbait markatuko luke Bertsokatun. Parranda giroan antolatutako beste hainbat txapelketaren antzera, agurrek adinako protagonismoa dute tragoek, hainbeste, non garai batean Kutxiko Katuen patxaranaren deskortxea egiten zenetan, bertsolariak behartuta baitzeuden edatera —nahiz eta askok behartu beharrik ez izan—. Beste behin, zentzumenekin lotutako ariketa batean, txupito bakoitza zerena zen asmatzen jarri zituzten. Bertsokatun ez da behar ur botilatxorik aulkien ondoan.
TABERNENTZAT ERE, GAIA Zazpi urtek berrikuntza askorako ematen dute, eta bertsolariak bakarrik ez, tabernak, gaztetxea eta gai-jartzaileak ere karakterizatu izan dituzte Bertsokatun. Behin lau elementu naturale-
tan oinarritu ziren, eta taberna bakoitzari lurra, ura, haizea eta sua jarri zitzaizkien gaitzat. Azkeneko saiorako utzi zuten bosgarren elementua: maitasuna; gau hartan Kapitain Planet agertu zen bertso saioan, eta tabernako denek udalekuetako jolas bat egiten amaitu zuten.
Ikusleek ere ardo gorri nafarra estimatzen dutela erakutsi zuten behin, kantu horren 16 bertsoen erritmoa txaloz markatu zutelako, oholtzara igo zen gizon espontaneo batek abestu bitartean. Berrogei urte Ameriketan pasatutako gizon bat zen hura, Gasteizen ordutik egon gabea, eta “bertsolaria ez naiz, baina 129 bertso dakizkit bu-
Aurtengo Bertsokatun objektua aizkora bat izan da, eta amaieran neska bati ilea moztu diote. Bai, aizkorarekin. 30
31
ruz” esanez aurkeztu zuen bere burua, baita sekulako giroa sortu ere. Zure herrian bertso saioren bat antolatzen bazabiltza, KONTUZ zer objektu aukeratzen duzun gai bezala erabiltzeko! Aurtengo Bertsokatun objektua aizkora bat izan da, eta amaieran neska bati ilea moztu diote. Bai, aizkorarekin.
BERTSOLARIRIK EZ FINALIK GABE Hemen ondo antolatuz gero dena lortu daiteke, eta horixe erakutsi zuten urte batean finaletik kanpo geratu ziren bertsolari guztiek. “Bertsodeskalifikatu” izeneko final alternatiboa egin zuten Errekaleor auzoan, eta epailea oilo bat izan zen. Bertsolari gutxi gogoratzen dira amaieraz, saio erdian txinatar bati whisky botila bat eta tabako pakete bat enkargatu zizkiotelako.•
•
SAIOAK ARABA BERTXOKO Tokia: Araba, finala Gasteizen Formatua: Bertso afaria Bertsolariak: Euskal Herriko gazteak Noiz: 2013an azkena Epaitzeko irizpideak: Epaileen erabakia Saria: Txapela •
NAFARROA / BORTZIRIETAKO BERTSO ESKOLAREN TALDEKAKO LEHIAKETA
HEMEZORTZI URTEKO HISTORIA DU BORTZIRIETAKO TALDEKAKO TXAPELKETAK. Bakarka aritzeko lehiaketak lehendik ere bazirela ikusita, taldeka aritzeko aukera eskaini nahi izan zuten lehiaketa honen bidez, zerbait desberdina. Gaur egun Bardoek duten funtzioa bete izan du neurri batean.
dira, finalerdiak eta finala, aldiz, afalostean, mahaiaren bueltan. Giro horri esker, formatu serioko txapelketetan kantatzera animatzen ez den jende askok kantatu du Bortzirietako txapelketan, eta euretariko batzuek hementxe baino ez dute parte hartzen.
Hiruko taldetan hartzen dute parte bertsolariek, ahalik eta maila orekatuenean. Kanporaketak tabernetan egiten
Urteek aurrera egin ahala biziberritzea komeni da, eta hainbat proba egin dituzte txapelketaren formatua-
FORMATU ALDAKETAK
Formatu serioko txapelketetan kantatzera animatzen ez den jende askok kantatu du Bortzirietako txapelketan. 32
33
teetan, Estitxu Arozenak egiten du garai batean Manolo Arozenak eta Bittor Elizagoienek —beste arduradun batzuekin batera— egiten zuten koordinazio lana: tabernetako arduradunekin egon, kartelak egin, afaria eskatu, epaileak eta trikitilariak bilatu… Gai-jartzaile talde eder bat ere badago, Alaitz Rekondok koordinatua. Dena den, eguna iristean, denek jartzen dute beraien alea: grabatzen, megafonia muntatzen, kantatzen, gaiak jartzen, epaitzen… Gaiak bertsolariaren mailari egokitzen zaizkio, ariketa errazagoak eta konplikatuagoak bloketan sailkatuz. Denetik egiten dute: koplatan trikitiaren laguntzaz, habanera errimak emanda, ofizioka, hitzari bertsoa, puntua emanda bederatziko txikian… Bizpahiru epailek erabakitzen dute zein taldek irabazten duen. rekin. Hasierako urteetan hiru saio egiten ziren: finalerdi bana ostiral banatan, eta hirugarren ostiralean finala.
arabera, lehenengo hamabiekin lau hirukote osatu, eta finalerdiak eta finala jokatu zituzten.
Urte batzuen buruan, ordea, Bertso Maratoia izena jarri eta dena egun berean egitea erabaki zen, probatu asmoz. Arrakasta ikusita, gehienez bi egunetan egin da txapelketa handik aurrera: kanporaketa bat Beran eta gainerako lehiaketa guztia, larunbatarekin, Lesakan —Arrano elkartean eta Linddurrenborda sagardotegian egin izan dira finalak urteotan—.
Bortzirietako bertso eskolakoak izan ohi ziren bertsolari guztiak hasieran, baina gerora, inguruko eskualdeetako taldeak gonbidatzen hasi ziren; Malerrekako eta Baztango taldeak, esaterako. Azkenekoan, “Bertso truk” ekimenarekin bat eginez, Urretxu eta Bilboko bertsolariak ere gonbidatu zituzten lehiaketara.
Azkeneko lehiaketa iazko abenduaren 10ean jokatu zuten, eta beste aldaketa bat ere eman zitzaion: Bertsolariak bakarka hasi ziren kantuan, bakoitzak bosna bertso. Ondoren, sailkapenaren
INURRI ASKOREN LANA Bortzirietako bertso eskolako kideak eta inguruko lagunak aritzen dira urtero txapelketa antolatzen. Azken ur-
Sarietan kopla bat idaztea ideia polita da, eta seguru Patxi Castillok beti oroituko duela. Sari gisa taza banatu zen urtean, etxera bidean guardia zibilen kontrolarekin egin zuen topo, eta haien aginduz, tazako kopla kantatu eta jartzen zuena gaztelerara itzuli behar izan zien.•
•
SAIOAK NAFARROA
SARI SORTARIK ANITZENA Txapelketa gutxi egongo dira sarietan maila honetako bariazioa dutenak. Denetik banatu dute, bigarren eskuko azoka bat antolatzeko beste gauza: kamisetak, txanoak, sagardotegirako gonbidapenak, Bertso Egunerako sarrerak, mantalak, tazak, giltzarriak, kantinplorak… Azken urteetan bertso eskolaren logoa eta, batzuetan, koplatxo bat daramate oparitutako produktuek; eta parte hartzaile guztiek jasotzen dituzte, epaile eta gai-jartzaileek barne. 2006az geroztik, bertso onenari edo urte horretako bertsolari errebelazioari “Kotto” saria ematen zaio. Berako
Hasieran bertsolari guztiak ziren bortziriarrak, baina inguruko jendea gonbidatu eta Malerreka zein Baztango lagunak hurbildu zaizkie; baita Urretxu zein Bilbokoak ere. 34
Espidobaita elkarteak ematen du, Kotto Altzuguren zenaren omenez, 2005ean espetxean hildako euskal preso politikoa. Saria Josu Goia artista beratarrak egindako irudia da, eta irudiaren oinarrian, urtez urte Kotto saria eskuratu duten bertsolarien izenak ageri dira.
35
BARAÑAINGO KOPLA TXAPELKETA Tokia: Barañain Formatua: Iluntzeko saioa Bertsolariak: Barañaingo bertso eskolako kideak eta ingurukoak Noiz: IV. edizioa aurtengo maiatzean Epaitzeko irizpideak: epaile infiltratuak Saria: Txapela — IRUÑEKO KOPLA TXAPELKETA Tokia: Iruñeko Alde Zaharra Formatua: Kaleko saioa, koplatan Bertsolariak: Inguruko lau bertso eskolatako kideak Noiz: 2016ko maiatzean lehen aldiz, Iruñeko Alde Zaharraren Egunean. — BERTSO AFARI TXAPELKETA Tokia: Etxarri-Aranatz Formatua: Bertso afaria Bertsolariak: Euskal Herriko lurralde guztietakoak Noiz: 2010etik sei edizio Saria: Txapela, eta parte hartzaileek, karikatura bana
BIZKAIA / MARKINAXEMEIN. URTARRILEKO BERTSO SAIOA.
2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
Markina-Xemeingo I. Bertso Txapelketa Markina-Xemeingo II. Bertso Txapelketa Bertso Boxeo Izarrak Amaiurko Bertso Guda (Nafarroako Erresumaren historia) Boiseko Euskal Etxea Bertso Zirkua Bertso Olinpiadak 12 bertso probak (Asterix eta Obelix) Markinaldeko Merindadearen historia
BEDERATZI URTE BETE DITU MARKINA-XEMEINGO URTARRILEKO SAIOAK. Akerbeltz gaztetxea goraino betetzen da, urtero, urtarrileko azken edo azken aurreko asteburuan, eta ez da gutxiagorako, gaztetxea osorik eraldatzen baita aukeratutako gaiaren arabera: boxeoko ring izan da, Nafarroako gaztelu ere bai, Boiseko euskal etxe, zirku… irudimenak eman ahala.
artzain, indiano edo zestalari bilakatu ziren gau batez. Biko edo hiruko taldetan kantatu ohi dute.
BERTSOLARI MULTIFUNTZIONALAK
Gazte asanbladako jende bertsozaleak bultzatu zuen txapelketaren ideia 2009an. Lehenengo saio biak txapelketa “arruntak” izan ziren: banaka jokatu zuten bertsolariek, ariketa tradizionalekin eta txapela sari zutela. Baina, gerora, testuinguru bat ematea pentsatu zen, eta hortik hasi ziren txapelketak gai baten inguruan antolatzen.
Noizbait txapelketa serioetako ariketak berritu beharra baldin badago, Akerbeltzen egin diren esperimentuen artean aukeratu daitezke. Gaiak eta oholtzako ariketak ere tematikara ekarriak egoten dira, noski, eta horri esker Usain Bolten abiadura errekorra gainditu zuen Joseba Artzak Olinpiadak egin ziren urtean. Hitz bat eman eta hari kopla bat kantatu behar zion ahalik eta bizkorren —ez kantuan hasi soilik, baizik eta kantatu ere bizkor—. Kopla transkribaezina da, ez baitzitzaion ia ezer ulertu.
Afalosteko saioa izaten da, eta bertsolariak, epaileak, gai-jartzaileak eta afaria bera ere urte bakoitzeko gaira egokitzen dira. Gaztetxea Boiseko euskal etxe bilakatu zen urtean, esaterako, hanburgesak eta patata frijituak afaldu zituzten, eta bertsolariak
Igeriketa sinkronizatua ere egin daiteke bertsotan, bikote bakoitzaren kohesio maila neurtzeko. Bata kantuan hasterakoan, besteak bertso bera kantatu behar zuen aldi berean. Publikoak barre dezente egin zuen bertsolarien kontura.
Bertso saioa dela eta gaztetxea edozer bilakatu da: boxeo ring, Nafarroako gaztelu, Boiseko euskal etxe, zirku… 36
37
Ofizio bat bizikleta estatikoen gainean egin zuten, eta baita xake taula baten aurrean ere. Inguru oso bertsozalea denez, gerturatzen direnek asko gozatzen dute, eta mimoz oroitzen dituzte entzundako bertsoak gerora ere. Antolatu zen lehenengo urtarrileko saioa herrian sarekada bat egon eta urtebetera izan zen zehazki, egun berean, eta Joseba Sololuzek botatako agurraren bukaera kantatzen du jendeak oraindik: … segi daigun gaur lez barrez pasatzen gaba gehienak horrelako gauzak dira izorratzen dituztenak.
tzuna ere horrelakoa izaten den arren, lan karga handia suposatzen du urtero. Asanbladako kidez eta inguruko batzuez osatutako lantaldeak antolatzen du saioa. Bertan pentsatzen dituzte tematika, testuingurua, gidoia, gaiak, ariketak, egitura, afaria… eta, gero, dena asanbladak onartzen du. Guztiek parte hartzen dute muntaketa eta dekorazio lanetan zein afaria egiten. Saria ere gaiarekin bateragarria izan ohi da, nola ez. Hasierako bi urteetan txapela egon zen arren, Boxeoaren urtean gerrikoa izan zen saria, esaterako, eta Olinpiadetan, erramu koroa. Kuriositate gisa, Gazte Topaguneetara esportatu izan dira Akerbeltzen sortutako bi ideia: Amaiurko Bertso Guda eta Bertso Zirkua.•
MAILARI EUSTEAREN LANA Asanbladak urtean zehar egiten duen ekintzarik handienetakoa da, eta eran-
Txapelketa serioetako ariketak berritu beharra baldin badago, Akerbeltzen egin diren esperimentuen artean aukeratu daitezke: abiadura, igeriketa sinkronizatua, bizikleta estatikoa… 38
39
•
SAIOAK BIZKAIA BERTSO ERRONDA Tokia: Bilbo, finala 7Katu gaztetxean Formatua: Tabernetako saioak Bertsolariak: Bilboko bertsolari gazteak eta bertan bizi diren ikasleak Noiz: Aurtengo martxoan lehenengoa Epaitzeko irizpideak: Epaile infiltratuak publikoan eta txalometroa Saria: Irabazleak, boxeolarien gerrikoa; gainerakoek, garagardo botila bana — DURANGALDEKO KOPLA TXAPELKETA Tokia: Durango Formatua: Iluntzeko saioa Bertsolariak: Durangaldekoak Noiz: Ekainean Epaitzeko irizpideak: Publikoko ordezkarien bidez Saria: Txapela — APOLO-MAURI BERTSO SARIKETA Tokia: Bilbo, Iñakiren Taberna Formatua: Bertso afaria Bertsolariak: Orain arte Potojorran bertso eskolaren hurbilekoak Noiz: II. edizioa aurtengo martxoan Epaitzeko irizpideak: lauzpabost epaile boluntario eta publikoaren botoa Saria: Artisten diseinuak — B-LAÑON SARIKETA Tokia: Gernika, B-Lañon lokala Formatua: Afalosteko saioa Bertsolariak: Euskal Herriko gazteak Noiz: IV. edizioa aurtengo apirilean Epaitzeko irizpideak: Epaileak eta publikoa Saria: Txapeldunak, txapela; bertsorik onenak, kamiseta; eta azkenak, kalabaza. —
AMALLOKO GOIZALDEKO SAIOA Tokia: Amallo auzoa (Markina-Xemein) Formatua: Goizaldeko saioa Bertsolariak: Denetarikoak Noiz: Amalloko jaietan, San Juanak Epaitzeko irizpideak: Epaileen erabakia Saria: Txapela — KOPLERUEK Tokia: Txorierri eta Mungialdea Formatua: Tabernetako saioak Bertsolariak: Larrabetzuko eta Mungiako bertso eskoletako kideak Noiz: 2015eko maiatzetik ekainera Epaitzeko irizpideak: Publikoaren botoa Saria: Denen ekarpenekin osatutako saskia eta bisera tuneatuak — MALLABIKO BERTSOLARI GAZTEEN TXAPELKETA Tokia: Mallabia Formatua: Bertso afaria Bertsolariak: Euskal Herriko gazteak Noiz: Azarotik abendura, aurten III. edizioa Epaitzeko irizpideak: Publikoaren botoa Saria: Irabazleak, gazta eta urritx makila; parte hartzaileek, karikatura bana •
40
LAPURDI / ITSASU. BERTSOPOLY EZ, EZ DA FINANTZEI BURUZKO BERTSO SAIO ESPEZIALIZATU BAT. Bertsopoly Itsasuko Goxoki gaztetxean bost aldiz antolatu den ekimena da —2011-2015—, eta mahai jokoarena baino, telebistako lehiaketa baten antz handiagoa du, erruleta bat baita saioaren nondik norakoak erabakitzen dituena. Bertso eskolako ikasleentzat eta gainerako bertsozaleentzat saio dina-
miko bat prestatzea zen asmoa, eta bederatzi bertsolari gaztek kantatzen zuten hiruko taldetan banatuta. Itsasuko lauzpabost bertsozale helduk hartzen zuten hau antolatzeko ardura. Bertsopolyn erruleta koloretsu bat jartzen da oholtzaren erdian, eta talde bakoitzak bueltak eman eta tokatzen den ariketa egin behar izaten du. Aukera anitza izaten da, 12 ariketa ezberdin guztira: segidilla publikoaren
Bertsopolyn erruleta koloretsu bat jartzen da oholtzaren erdian, eta talde bakoitzak bueltak eman eta tokatzen den ariketa egin behar izaten du. 42
43
artean, elkarri oinak jartzea, Tabu — hitz jakin bat aipatu gabe beste bat asmaraztea—, Zakua —zaku barruko objektua ukitu eta taldekideei bertso bidez asmaraztea—, euskal kantu zaharren hasierak jarraitzea… “Txiki-txikitik aitak eta amak…” kantatu zion Maddalen Arzallusi Joana Itzainak, gai-jartzaileak, eta hala jarraitu zuen berak: …monja ninduten prestatu bai eta ere Gasteiz aldera ikastera ta bialdu Gazteiz aldera nindoalarik bidean nuen pentsatu pitokeriak ikasi baino hobe nuela ezkondu. Ariketetan entzuleen parte hartzea bilatzen da, esaterako, bertsolarien taldekide eginez, zapien bidez edo ariketetan parte harraraziz. Ondoren, puntuak lortu eta fitxak aurreratzen dira, azkenean puntu gehien lortzen dituen taldeak irabazi arte.
Eneritz Zabaletak egin zuen hori Bertsopoly batean; antza denez, Itsasuko herriari buruz lore ugari bota zituen, herririk ederrena zela, biztanlerik ohoragarrienak zituela… Beraz, hurrengo urtean txantxa bat prestatu zuten antolatzaileek. Gutun bat idatzi zioten Eneritzi, Itsasuko udaletxeko gutun ofizial bat balitz bezala; alkatea bertsoarekin txundituta utzi zuela zioen testuak, eta herria hain ondo ohoratu zuenez, esker ona adierazteko Itsasuko festen hasierako bertsoa kantatzeko gonbidapena luzatzen zioten. Hurrengo Bertsopolyn horri lotutako gai bat jarri nahi izan zioten antolatzaileek, baina, tamalez, ez zen berriro antolatu.• http://www.kanaldude.tv/19-KorrikaBertsopoly-Itsasun_v3561.html
Sariak ere, askotarikoak eta gustagarriak; inguruko laborariek ekoiztutako produktuak ematen zaizkie parte hartzaileei: marmelada, gazta, bizkotxoak… Azkeneko edizioan hirugarren egin zuen taldeko kideei ongarri zaku bana eman zitzaien. Inor ez doa esku hutsik etxera.
BERTSO AZUKRETSUEN ARRISKUA Batzuetan gerta daiteke bertsolariek esker onaren eta jatortasunaren mugak gainditu, eta bertso enpalagosoegiak botatzea ikusleei eta herriari.
Itsasuarrek amarru bat prestatu zioten Eneritz Zabaletari. Gutun bat idatzi zioten, Itsasuko Udalaren gutun ofizial bat balitz bezala. 44
GIPUZKOA / URRETXUZUMARRAGA. MARTXOAN BERTSOA
HAMABOSGARRENEZ ANTOLATU DUTE AURTEN MARTXOAN BERTSOA BERTSOLARI TXAPELKETA, eta dagoeneko bertso usaina du hilabete horrek Urretxu-Zumarragan. Herriko zenbait tabernatan egiten dira saioak, eta finala, gaztetxean. Gustura gerturatzen dira herritarrak eta ingurukoak, giro alaia eta umoretsua sortzen delako beti. Garai bateko Zumarragako helduen bertso eskolak bultzatu zuen ideia; beraiek jendaurrean kantatzeko plaza txiki bat sortzeko, batetik; eta herrian ahul xamar zegoen bertsozaletasuna sustatzeko, bestetik. Egitarau zabal bateko ekimena da bertso saioa, ber-
tsoarekin edo poesiarekin lotura duten beste zenbait jarduera ere prestatzen baitituzte: bertsopaper lehiaketa, kontzertuak, adituek emandako eskolak…
HIT BIHURTZEN DIREN AGURRAK Bertsolariek hiruko taldetan hartzen dute parte, eta, parranda giroko beste txapelketa askotan bezala, hasierako agurrak dira espektazio handiena sortzen dutenak. Taldean prestatzen dituzte, eta dena da libre: mozorrotzea, musikatzea nahiz antzeztea. Rantxerak kantatzen dituzten mexikarrak, Andre Madalen doinuan kantatu eta dantzatzen duten folklorikoak, Voy caminando por la vida kantua aldatzen duten animatuak… edozer espero daiteke. Urretxuarrek esaten duten bezala, “oso zoroa” izaten da, eta jende asko agurrak entzutearren bakarrik joaten da saioetara. Aurten, adibidez, Amaia Iturriotz, Iraitz Sarasola eta Sara Bidartek, guardia zibilaren galdeketa bat simulatu dute, Begetarianoan kantuaren doinuan. Atzekoen izenak esan eta, banaka, bakoitzari mehatxu bat zuzendu diote: Bat-batean tropela sei direla utzi lurrean zerbezak paretaren kontra denak eta gu beraiekin bat interrogatzen hasteko. Gorka Torres!
46
47
Epaitzeko eran ere eman dira zenbait aldaketa. Hasieran, bertsoz bertso puntuatu ohi zuten saioa bi epailek, eta, gerora, publikoaren botoari eman zitzaion garrantzi handiagoa. Aurten, berriz, bi epailek puntuatu dute, baina bertsoaldika; hau da, bertsoaldi bakoitzean gehien gustatu zaien bertsolaria aukeratuz.
TXAPELAREN ORDEZKO GOXOAK Che Guevara gutxi Che de barra asko bason ipurdiko soluzioak. Danak barrikara! Danak barrikara! Danak gara txotxaren txotxongiloak!
ren doinuan, ondorengoa bota zuten:
Y tu documentaciooooon… Nola Gasteizen beti guardian egoten geran Y tu documentacioooon… harrapauko zaitugu datorren ikasle greban! Duela urte batzuk bertsolari boltxebikeek hartu zuten gaztetxea. Manex Mantxolak, Beñat Hach Embarekek eta Andoni Biainek barrez leherrarazi zuten publikoa, tankea tailerrean utzi zuten arren. A las barricadas kantua-
Donesken gauzak oso gaizki daude baina sobera daude akzioak eta Euskal Herri aldera etortzean soberan daude soilik ilusioak. Sagardotegian ordu txikitako konbersazioak. Danak barrikara! Danak barrikara! Danak gara txotxaren txotxongiloak!
Egitarau zabal bateko ekimena da bertso saioa, bertsoarekin edo poesiarekin lotura duten beste zenbait jarduera ere prestatzen baitituzte.
Agurrez gain, gaiak ere umoretsuak izan daitezen ahalegintzen dira antolakuntzatik. Txapelketa honen hasierako urteetan formatu klasikoago bat izan ohi zuten saioek, betiko ariketekin. Duela bi urte, aldaketa bat ematea erabaki zuten, ordea, eta bertsolarientzako ariketa berriak sortu zituzten: errima erronda —errimatzen duten hitzak bata bestearen ondoren esatea, eliminatu arte—, habanera puntu erdika… Formatu tradizionalarekin zertxobait apurtzen saiatu ziren bestelako jende bat ere plazara animatzeko, bertsotan onenak izan ez arren beste abilidade batzuk dauzkatenak.
Sariei ere eragin die azken urteetako metamorfosiak, eta jada ez da txapelik izaten irabazleentzat. Orain, taldekide guztiei liburu bana ematen zaie, eta herrikoak eta bertso eskolakoak diren bi babeslek —ezti museoak eta harategiak— eztia, gozokiak eta txuleta oparitzen dizkiete bertsolariei. Horiek ez dute hautsik hartuko bitrinan!•
TXERRiKiEN BANATZAiLE ETA EKOiZLEA
ENPRESEN ZENTRUA. Ama Kandida 21 307. moduloa, ANDOAIN
943 592 923 / www.ormaki.eus 48
•
SAIOAK GIPUZKOA KOPLA BARIK Tokia: Bergara, finala gaztetxean Formatua: Tabernetako saioak Bertsolariak: Bergararrak Noiz: Abenduan, aurten IV. edizioa Epaitzeko irizpideak: Epaileak eta publikoa Saria: Txapela — BERTSO PARRANDA Tokia: Azpeitiko eta Azkoitiko tabernak, finala Azpeitiko gaztetxean Formatua: Tabernetako saioak Bertsolariak: azpeitiarrak, azkoitiarrak eta inguruetakoak Noiz: 2002tik, bi urtean behin Epaitzeko irizpideak: Epaileak eta publikoa. Finalean publikoa bakarrik. — KOPLA TXAPELKETA Tokia: Zarauzko Putzuzulo gaztetxea Formatua: Gaueko saioa, koplatan oso osorik Bertsolariak: Denetarikoak Noiz: Abenduan, XII. edizioa aurten Epaitzeko irizpideak: Publikoaren botoa Saria: Zintzarria eta hurrengo urtean titulua defendatzeko ardura — TXEPELKETA Tokia: Zarautz Formatua: Tabernetako saioak, “oilar borroka” formatuan Bertsolariak: Motxian bertso eskolako kideak Noiz: Udan, Bertso Astearen barruan Saria: “Txepela” (forma anitzeko txapela), Soberano botila eta hurrengo urtean titulua defendatzeko ardura —
PERNANDO AMEZKETARRA SARIKETA Tokia: Asteasu, Berastegi eta Amezketa Formatua: Afalosteko saioak Bertsolariak: Erniarraitz, Oñati, Goierri eta Hernaniko taldeak Noiz: 2016ko udaberrian lehen aldiz Epaitzeko irizpideak: Epaileak eta publikoa — GAZTEEN HERRIARTEKO DESAFIOA, “BERTSO BERRIAK ELKARRI JARRIAK” Tokia: Oñatiko Antixena gaztetxea Formatua: Arratsaldeko saioa Bertsolariak: Hiru herriren arteko desafioa, Oñati eta beste bi Noiz: II. edizioa aurtengo otsailean Epaitzeko irizpideak: Publikoaren botoa — OINTZIOLA Tokia: Donostia Formatua: Iluntzeko saioak. Finala afari formatuan. Bertsolariak: Donostiako eta inguruko bertsolari hasiberriak Noiz: II. edizioa aurten. Finala ekainaren 3an, Arranon. Epaitzeko irizpideak: Publikoaren botoa Saria: Iaz, irabazleei, janariz betetako altxor kutxa eta ezpatak; bigarrenei, txokolatea •
Bertso ariketa tradizionalekin zertxobait apurtzen saiatu ziren, bestelako jende bat ere plazara animatzeko. 50
51
TXAPELKETA ALTERNATIBOAK •
BERTSOAK: ITXASO PAIA DOINUA: KE AZPITIK SU GAINETIK
1.
Txapelketa nagusiaz bertsozale oparo kokoteraino dago hala ere lau urtero enbido zein hordago eta gero 4 trago Nahiz eta askok beste giro bat daukaten nahiago Sumatzen da arraro alternatiba moduan sortzea alboz albo txapelketa gehiago.
5.
Ederra da nahastea zaila eta erraza lehia eta jolasa txapelketa izan bedi dibertitzeko plaza husten den kalabaza. Lapurtarrek mahai jokoak maite dituzte antza nola egin zalantza nahastuz monopolya, bertsolaritza, txantxa eta dadoen dantza!
3.
Eskolartekoa amaitu eta Soraluzera, Deba, Elgoibarrera… A8tik zeharkatuz peajeko barrera lagunekin batera. Lehenbizi saioa eta gero festan topera! Isiltzea hobe da… Berriro joango nintzake pixka bat gaztetzera Plazatik Gaztetxera
4.
2.
Etxarriko bertso-afari txapelketa horrena… ez al da zoramena? Dietan dagoenarentzat zer nolako problema edo zeliakoena… sarritan saiatu arren ezin ulertu dena Hau da nire dilema Nor ote da irabazle; bertsotan trebeena ala jatun onena?
52
6.
Bertsozale batek nahi du poteo borobila edo saio isila zerbait esperimentala zein betiko profila aukerak dira mila Maitasuna nahi duena zein patata tortilla edota bertso pila Gasteizera hurbilduta Kutxira joan dadila Bertsokatuen bila.
Soziedadea, txokoa, aretoa zein BECa, denak zalez beteta; naturala da, bertsoa bizirik dago eta. Horra hor gogoeta. Behin zoazenean berriz egin nahi duzu buelta lagun onak gordeta. Aitzakia bat baino ez Elkartzeko tarteka, Hori da txapelketa•
53
ZORTZIKO HANDIA
Ahoz aho
Zertarako balio du ahozko hitzak, haizeak eramaten badu? Zertarako, zin egiteak, paperean sinatu arte ofizial izango ez bada? Dena idatziz aurkeztu behar den garaiotan, zer balio du kontakizun batek? Zertarako balio du ahozkoak, email eta whatsappez komunikatzen den gizartean? Ahozkoa galdu egiten omen, idatzizkoak iraun. Zer egin dezake ahozko transmisioak idatziz iraunarazten badira baliozko gauzak eta garrantzizkoak? Ez da asko, hunkituta entzun nuela hiru urteko haur bat Orioko balea-ren sorta osoosoa abesten; irakurtzen ez dakien norbaiti, ahozkoa soilik iristen zaiolako eta ziurrenik, ume horrek sorta hori ahots eta momentu bati lotua berreskuratzen duelako, aldiro. Aste honetan gertatu zait bigarren aldiz, Buenos Aireseko Euskaltzaleak etxean. Bertan euskara ikasle asko dituzte eta han ikasitako gazteek ere, maila harrigarria erakusten dute argentinar ahoskeran. Lehen belaunaldikoek, aldiz, lotsaz aitortzen dute ez dakitela euskaraz; batzuk, ez zieten
OKIZTROZ AIDNAH gurasoei ikasi eta beste batzuk, ahaztu egin dute. Gero, bat-batean, euskal kantekin hasi eta hara non, abesti osoak goitik behera guk baino hobeto dakizkiten. Horrelakoetan ohartzen zara zein den garrantzitsua ahoz transmititzen den hori, edukitik harago. Horrelakoetan ikusten duzu, bertsogintza zenbateraino den tresna indartsua. Batzuetan, haizeak daraman horretan, ahotsean, momentuan dagoelako norbaiti eman nahi diozun guztia, gogoratuko duzuna, merezi duena. Paperak, instituzioak, ofizialtasuna erdaraz den munduan ahozkoak biziarazten
54
duelako, ahozkotik iristen delako beste guztira. Guk, ahoz aho transmititzen jarraituko dugu, norbaitek gogora dezan. •
Betetako amets bat!
Osinalde saria oso ezaguna da bertsozaleen artean, zer esanik gure herrian, Gabirian, bertan ospatzen baita. Gaur adina erraztasun ez zen garaian majo egin zuten lan gure xaharrek. Ume-umetatik ikusi ditut nola pasa diren gaur puntan dabiltzan bertsolari pila bat, adibidez:
Zubeldia, Alaia Martin, Agin Laburu,etab. Ni jaio nintzen urtean, 1996an, bete zituen 25 urte Osinalde sariketak. Berezia da gabiriar gehienontzat, eta zer esanik ez bertsoaren inguruan gabiltzanontzat. Orain bi urte bete nuen umeumetatik neukan amets bat, Osinalde sariketan parte hartzea; nahiz eta ez nuen finalera pasatzeko suerterik izan. Iaz ere kantatu nuen eta ez nintzen pasa baina lana ondo burututako sentsazioarekin gelditzea ere bada nahiko garaipen. Aurten azkeneko urtea nuen, esan behar baita gehienera ere hiru aukera izaten direla Osinalde sariketan. Aurten
azken aukera, eta hara zer diren kontuak, aurten pasa gera galbahe horretan. Ez zuen zulo makala galbahe horrek! Apirilaren 22an da egun handia, oraindik finalista denak zehaztuta ez dauden arren jakina da maila handiko bertsolariak izango direla, Ikusi besterik ez daude saioetako kartelak. Ametsa ia beteta dago. Emozio asko bateratuko dira finalean, eutsi eta kontzentratzeko kapaz izango al gara‌ Orain dagokidan gauza bakarra herriari bertsotan badakidala erakustea da, eta besteei gerra pixka bat ematea. Horixe zor diet buruan dabilzkidan askori. •
Bigarrenez
Bertsotan egin genuen bigarren aldia etorri zait gogora, lagun minari musu bat eman nion bigarren aldia, azterketa aurretik birritan joan naiz komunera, eta ordua begiratzeko mugikorra hartu dut bigarrenez gaur goizean. Gogoan dut zuk eta
biok poto egin genuen bigarren aldia, amak non eta norekin nagoen galdetu didan bigarren aldia da, bart barra ertzera joan ginen bigarren tragoaren bila eta bazkalostean kafea bigarrenez hoztu zait gaur. Ez da egia, ez ditut aipatutako bigarren aldiok gogoratzen baina bai ostera bigarren aldi hauen lehenengo aldiak, horiek bai, horiek gogoan ditut. Askotan entzun izan dut bigarren aldi, atal zein aukerak ez direla horren onak. Liburu arrakastatsu baten ostean bigarrena ateratzen dutenean, aurrekoak beste zeresan lortzeko asmoz, edo bikote harremana utzi eta denbora tarte jakin baten ostean berriro ere elkarrekin hastea erabakitzen dutenean, nahiz eta oraindik ez duten elkar barkatu. Gurasoen etxetik joan eta bueltatzea erabakitzen dugunean, ez dugulako dirurik. Bidai bat errepikatzen dugunean, leku berera joan eta museo berberak bisitatzeko. Askoren ustez, lehenengo aldian bizi eta sentitutakoaren bila
egiten ditugu gauzak bigarrenez. Sarri (eta sarrik ez du beti esan nahi) gauzak bigarrenez egiten ditugunean, txarto irten ohi dira, ez dugu ostera ere gurasoen kontrola jasaten edo bikotearekin eztabaidatu baino ez dugu egiten. Alegia, damutu egiten gara berriro ere aukera berri bat emateaz, berriro egiten dugu estropezu harri berberarekin. Baina gauzak txarto irtetea, ez dago txarto; erratzen garen guztietan, momentu horietan ikasten dugu gehien. Katamalokoek esaten dutenez, egutegiko egun seinalatuen esperoan bizi gara, eskolara joateko lehenengo egunaren edo lehenengoz guraso izango garen egunaren esperoan. Bertsolari askoren kasuan txapelketan parte hartuko duten lehenengo aldiaren zain egon ohi dira. Denok dugu gogoan gauza askoren lehenengo aldia, baina nire uste apalean garrantzi handiegia ematen diegu lehenengo aldiei (gure kulturako ohitura edo izango da). Ordua da bigarren aldi eta aukerei atea irekitzeko, beti ez dira txarrak bigarrenez egiten ditugun gauzak. Har dezagun adibidetzat saio eskas bat: saio horretan abesteko lehenengo aldiari begira eman duzu azkenengo hilabetea eta zoritxarrez, hanken dardarak gainditu egin zaitu. Zer egingo zenuke? Oholtza edo plaza horretara ez bueltatu barruan duzun arantza betirako zeure barruan iltzatuta utziz edo
55
bigarrenez joko diozu atea saiori? Tok-tok, neu naiz, kantatu nezake bigarrenez eta arantza kendu? Bigarren aldiak ez dira beti txarrak. Atea ireki baino ez zaie egin behar eta dakartena dakartela hartu. •
Denbora
Batzuetan erretxin samarra naizela pentsatzen dut. Baina, barkatu, ez zait gustatzen nire denborarekin jolas dezaten. Deitzen dizute herri batera joateko, saioa x orduan hasten dela, baina bi ordu lehenago joateko, badaezpada. Abisatzen
zaituzte saio baterako eta esan zizutena baino hiru ordu beranduago hasten da, ez baitago presarik. Saioa orduz aldatu da, baina zuri abisua ematea “pasatu” zaie antolatzaileei. Halere, zuk aurpegi ona ipini behar duzu, amaitu eta ordainduko dizutelako. Dirua, arin eta behar ez duzun zerbaitetan gastatuko duzuna. Horrelakoetan, Pepe Mujicak esandakoa etortzen zait gogora: zerbait erosten dugunean ez dugula diruz erosten, diru hori irabazteko gastatu behar izan dugun bizi-denborarekin baino. Bizitzan eros ezin daitekeen gauza bakarra zera dela: bizitza. Bizitza gastatu egiten dela. Gaurkoa, labur-labur. Ez nuke zuen bizi-denbora alperrik gastatu nahi. •
Ilusio optiko bat
3. Gaur eszeptizismoa izan arren gertuko betidanik izan dut amestea gustuko: Non ikasi nahi duenak ez duen ordainduko, elebakarrak ez diren begira geldituko, hizkuntza ez diguten zonaka mugatuko… pozik izango nintzake egun horren lekuko. •
DOINUA: EZ
DA MARINELETAN
1. Maiz geldirik dagoen mundu garaikidean bi urtero aldatzen den efemeridean malabaristak hegaka doaz errepidean bihotzak lurraren kontra eta oinak airean. Sentitu nahi dugunez guztiok partaide han… Etortzean badoanak zer uzten du bidean?
Lidergotza ideologikoak
Goiena telebistak Kulturrizketak saioan jarri zituen aurrez aurre, duela gutxi, Igor Elortza eta Unai Iturriaga. Beste zenbait gauzaren artean, bertsotarako akaso inoizko garairik interesgarriena dela zioten biek ala biek, besteak beste, “gure gaiak” (gai politikoak) eta hainbat gai potolo difuminatzen ari direlako. Ez diote hala zehatz-mehatz baina elkarrizketa zati horretatik uler daiteke, lidergotza ideologikoak lausotuta dauzkagula.
2. Gure eguneroko mundura etorrita egoera neurtu ahal dugu marra gorrika, zapalkuntzen, urraketen, historia orrika, bidea ez zaio egin erraza inorri ta… Bi urtean behin pozez mezuak igorrita ilusio optiko bat da niretzat KORRIKA.
Duela astebete, blog honetan bertan, Jon Martinen “Fede begiak” izenburupeko bertso bikain bat irakurri nuen,
56
“norbera gara baina / ez gara norbere” esanez amaitzen zena (bertsoa goitik behera da irakurtzekoa). Eta Igor eta Unairen elkarrizketako zatitxo horrekin akordatu nintzen.
Harri & Irri
Izan ere, existitzen al da pentsamendu propio eta librea? Gaia edozein dela ere −Euskal Herriko egoera politikoa, mundu mailakoa, ezberdintasun sozialak, genero-zapalkuntza, hizkuntza gutxituak, kultura gutxietsiak−… Iritzi kritiko [sic] bat plazaratzen dugun aldiro, ez al du hor nonbait bere guru ideologikoren bat iritzi horrek? Inor has al liteke bere iritzia hutsetik eraikitzen? Euskal Herriko egoera politikoan bizi dugun inflexio puntu hau izan liteke iritzia hutsetik eraikitzearen antzik handiena izan dezakeen aukera. Horregatik dira interesgarriak bertsotarako datozen hilabeteak. Bide batez, zein interesgarria litzatekeen urtebetean informazio-iturrietatik aldenduta bizi eta horren ondoren bertsotan egingo lukeen bertsolari talde bat… •
Oinak
ERREPORTAJEA
ARGENTINA / HITZAK ERREBOTEAN TESTUAK: OIHANA IGUARAN ARGAZKIAK: OIHANA IGUARAN ETA ARTXIBOA
58
59
BERTSOPILOTA ERTSOPILOTA EZ DA ARGENTINARAKO SORTU. Izen eta forma zehatz horrekin duela bost urte jarri zen abian, lagun talde baten ekimenez. Hala ere, ziurrenik, dozenaka herritan sortuko ziren, aurrez, antzeko saioak edo ideiak; bertsoa plazako jardun askori lotua ulertu delako, izan trikitia, izan herri kirolak edo izan apustuak. Frontoiak bere pareten artean hainbeste bertso jaialdi hartu ostean, nola ez konpartitu espazio hori, horma horien berezko arrazoia den kirolarekin?
B
Bertsoak eta pilotak asko dute komunean: bertsolarion pilota hitzak dira, mezuak, eskuz ordez, ahoz bidaltzen ditugu, eta entzuleen erreakzio-hormatik bueltan iristen dira kidearengana,
60
61
Frontoiak bere pareten artean hainbeste bertso jaialdi hartu ostean, nola ez konpartitu espazio hori, horma horien berezko arrazoia den kirolarekin?
62
63
honek ere airera dagokien hitz forman bidal ditzan. Zer abiadura eta intentsitaterekin bidali, hala erantzun ohi du ondokoak ere. Pilotariak jardun daitezke mihia aterata, eta bertsolariak, patrikan hatzak igurtziz. Bien kolpeak sortuko du oihartzuna, izan horman zein entzuleen buruetan. Oteizak esana da, pilotariek elkarri tranpa espazio-tenporalak jartzen dizkiotela; norabidea eta abiadura da gakoa, iritsi edo ez iritsi. Bertsoan abiadurak ez dakit, baina norabideak badu garrantzia; eta iristeak, zer esanik ez. Bertsolariak pilotarien botilero bilakatzea izan zen Bertsopilota emanaldien oinarria: kirolarien atsedenaldietan partidaren irakurketa egiteko, pilotariei aholku eskaintzeko edo, besterik gabe, harpa jotzeko. Hain zuzen, umore eta festa tonu horrek eraman zuen ideia hainbat herritako jaietara; pilota partida bizi eta bitxi bat izaten zelako emaitza. Gainera, bertako pilotariak baziren herrietan, eurekin uztartzen zuten festa: pilotariak jokatzera gonbidatuz eta herriko artekari bat lortuz. Txoko askotan eskaini zen ikuskizuna eta hainbatek izan genuen parte hartzeko zortea.
Emanaldiaren helburua, besteak beste, herri eta auzoko jendea festaren parte izatea zen. Ikusleak protagonista bihurtzeko egiten ziren lehiaketa, zozketa eta, haurren kasuan, Irrien Lagunak taldearen babesari esker, jolas bat egiten zuten non irabazleak material kit bat eskuratzen zuen. Baina, batik bat, ikusleek oroituko dutena frontoiko saltsa da, pilotari eta bertsolarien aurkezpen xelebreak, eta musikak guztiari ematen zion show kutsua. Aurkezlearen figurak pisu handia zuen eta du, ikuskizunari darion lehia-umorea balantzan. Pilotariek gupidarik gabe jokatzen dute, baina Bertsopilota, ezer izatekotan, jolasa da. Guk, oraindik ume izateari uzteko prest ez gaudenez, jostailu hura albora utzitako kutxatik atera, hautsak harrotu eta itxura berrituta atera genuen plazara. Oraingo honetan, sekula baino urrunago. Argentinako tranpa espazio-tenporaletan ezin hobeto moldatu ostean, ez daukagu kutxa batera itzultzeko asmorik. Pilotak bueltaka darrai eta bote hotsei errimak entzuten zaizkie.•
Oteizak esana da, pilotariek elkarri tranpa espazio-tenporalak jartzen dizkiotela; norabidea eta abiadura da gakoa, iritsi edo ez iritsi. Bertsoan abiadurak ez dakit, baina norabideak badu garrantzia; eta iristeak, zer esanik ez. 64
65
ESKUZKO INPROBISAZIOA, ARGENTINAN BERTSOAK ETA PILOTAK BI HIZKUNTZA DESBERDIN DITUZTE, BAINA GUTAZ ARI DIRA. BERTSOAK FRONTOIAN LEKUA HAR DEZAKEELA ASPALDI FROGATU ZEN; ORAINDIK EZ DAKIGU, ORDEA, ESKU-PILOTA PLAZARA MOLDA DAITEKEEN. ZORIONEZ, FRONTOI EDO TRINKET FORMAKO PLAZA AURKITU GENIEN BIEI, ARGENTINAN.
BERTSOPILOTA EKIMENA DIASPORARA ERAMATEA ERABAKI ZEN UNETIK ZEGOEN BURUTAN PAYADOREEN LURRALDEA. Arakatzen hasi orduko aurkitu genuen euskal etxe andana eta han familiakoen ondorengoak zituen jende ezaguna (gero ulertu genuen ez zela hainbesteko meritua, argentinarren %10 inguru baita jatorri euskaldunekoa). Horrela, ustekabean, amets moduan hasi zena proiektu forma hartzen joan zen. Egutegiei zirrikitua ireki eta bertako jendearekin harremanak lantzen hasi ginen, ibilbidea eta egitaraua zehaztu nahian. Azkar ikasi genuen, hala ere, argentinarrek beste erritmo bat izan dezaketela. Gauzei gertatzen uztea ere bada aukera bat eta alferrik da guk bertso onenak prestatzea hemen, gero hara iritsi eta eurek jarritako gaiari kantatu beharko badiogu. Dagoeneko ikasita behar genuen, bai pilotan eta bai ber-
tsotan, tresnak ahalik finen prestatu eta datorrenerako prest egotea dela gakoa. Halaxe egin genuen: hegazkina hartu, eskuak takoz babestu eta zetorren pilotarentzat prestatu. Zozketarik egin gabe hasi zen gure partida, Euskal Herritik egin genuen lehen sakea. Eta hala ere, 1 eta 0 hasi genuen neurketa. Ez ginen ohartu orain arte, baina aspaldi sartu zigun lehen tantoa Argentinak.
ZAZPIAK BAT Zazpi, hain zuzen. Kasualitatez edo halabeharrez, hartu gaituzten hainbat euskal etxeren izenak zioen bezala, zazpik egin dugu bat bertsopilotarako. Proiektu honetan, gainera, zazpiak eta diaspora elkartu dira kulturaren, kirolaren eta euskararen bueltan. Binakako pilota partidak izaki, lau pilotarik osatu dute taldea, botilero moduan bertsolari bana zutela. Zazpigarren
1 eta 0 hasi genuen neurketa. Ez ginen ohartu orain arte, baina aspaldi sartu zigun lehen tantoa Argentinak.
66
67
pieza, aurkezle, teknikari, esatari, abeslari eta beste (h)ari ugarirekin izan da saio bakoitzeko jostun. Taldea osatzerako, argi zegoen bidaiarako animatuta geundenok Bertsopilotaz harago genuen apurra eskaintzeko prest behar genuela; pilota jotzeaz eta hitza neurtzeaz gain, bestelako lanak ere sortuko zitzaizkigula. Zorionez, eta atzelari trikitilaririk lortu ez arren, nahiko zazpikote saltseroa batu ginen, eta euskal etxeetan dantzak eta abestiak ere trukatu ahal izan ditugu. Hona zazpikotea: —Arkaitz Esnaola Huizi (27 urte, Txarama) / Atzelaria —Iñaki Lizaso Perez (33 urte, Zizurkil) / Aurrelaria —Eneko Aizpitarte Murua (24 urte, Hernani) / Atzelaria —Iker Urmeneta Zabala (30 urte, Añorga) /Aurrelaria —Ekain Ormazabal Gaston (32 urte, Egia) —Beñat Gaztelumendi Arandia (29 urte, Añorga) —Oihana Iguaran Barandiaran (26 urte, Amasa) Ez dago esan beharrik, hau Bertsopilota emanaldiei dagokien puzzlea dela. Emanalditik kanpo, pilotariek asmatu dute bertsotan eta gainerakook ere astindu dugu pilota, eskuak puzteko beste. Guztiok aritu gara mintzapraktiketan euskara ikasleekin, denok egin dugu dantza, genekien neurrian, eta zazpi ahotsetara abestu ditugu euskal kantuak. Aspergarria delako beti pieza bera izatea, gure
ertzak malguak direlako eta ondo pasatzen dugulako. Gerta zitekeen taldea ez ondo moldatzea, asko elkarren ezezagun baikinen abiatzean. Alderantzizkoa gertatu da, zorionez; zazpi kide joan eta zazpi lagun itzuli. Dudarik gabe, bidaiari esker jaso dugun gauza onenetako bat izan da.
BERTSOPILOTA BIDAIA (apirilak 8-9) 1-0ekoarekin hasi genuen bidaia eta Donostiatik Madrilera abiatu ginen aurrena, beroketa moduan. Madrildik Sao Paulora izan genuen lehen pilotakada, eta oihartzunak ekarri zizkigun Baionako irudiak eta Nafarroako Txapeldunaren izena. Bigarren kolpeak berriz, Sao Paulotik Buenos Airesera eraman gintuen eta taxi gidariarekin pilota motzean egin genuen hirigunerako bidea. Euritan hartu gintuen hiriak eta soinean genituen maletekin ezer botatzeko beldurrez gurutzatu genuen San Telmoko artisau azoka. Ostatura sartu, motxilak erantzi eta sagardo botilak osorik iritsi zirela ikustean sentitu genuen berdinduta geundela.
1
1
EUSKALTZALEAK, BUENOS AIRES (apirilak 9) Ez zen makala Buenos Airesek bidali zigun lehen pilota: bertso bazkari bat egin behar genuen Euskaltzaleak el-
karteko kideentzat. Herrialdearekin eta hiriarekin lehen kontaktua izateaz gain, ez genekien oso ondo zer aurkituko genuen eman ziguten helbide hartan. Toki egokiagorik ezean, euskal etxeko kide batzuen garajean antolatu zuten asadoa eta kanturako toki bildua eskaini zigun horrek. Sekulako harrera beroa jaso genuen, zutenetik onena jarri zuten guretzat: Mendozako ardo aparta, mimoz erretako haragia eta, batez ere, euren arreta osoa. Harrituta geratu ginen euskal etxeko kide askoren euskara mailarekin, zein dotore eta natural zerabilten. Bazkaldu artean gustura entzun genuen bertako berri, euren ahotik euskara latinoan. Saioari begira bagenuen kezka apur bat, ez baikenekien euskaraz zenbatek ulertuko ote zuten, itzulpenak egiten jardun beharko ote genuen… Sortu aurretik konpondu
Emanalditik kanpo, pilotariek asmatu dute bertsotan eta gainerakook ere astindu dugu pilota, eskuak puzteko beste.
68
69
zen arazoa: euskaraz bazekitenak maila xumeena zutenen ondoan eseri ziren itzulpenak xuxurlatu ahal izateko guk abestu ahala. Loguraren eta tentsioaren arteko nahasmen batean hasi ginen bertsotan. Hunkigarria zen aurrean genuen argazkia: 30 lagun inguru aho zabalik guri begira, ia isiltasun osoa eta itzultzaileen xuxurlaren bueltan bilduta belarriak. Haien ulertzeko gogoa ikusi egiten zen. Saioa egokitu egin genuen eurek hitzak jarriz edo egoerak aipatuz parte har zezaten, eta oso erantzun ona jaso genuen. Gero, denok amaitu genuen kantuan. Guk, genuen onena eman nahi izan genuen eta euren esker onak baieztatu zuen bertsoak Buenos Airesko txoko horretan ere baduela tokia. Pilotakada batzuek ahalegin handia es-
tsuena zena, trinketa. 1882an eraikia zen “Plaza euskara” paretako plakaren arabera; geroztik ondo mantendua zen plaza, ez hainbeste euskara. Pilotariek trinketeko espaziora egokitu behar izan zuten jokoa, eta bertsolariok euskaraz ezer ulertzen ez zuten entzule batzuentzat, mezua. Batzuek eta besteek, ahalegin bereziak egin behar izan genituen eskaintzeko genuena ahalik ondoen aurkezteko. Pilotariak agian ez ziren ohi bezain eroso arituko, baina ikusleek gozatu ederra hartu zuten euren jokoarekin. Bertsotan, aldiz, exotiko sentitu ginen, baina trinket barrutik kantatzeak, esana itzuli beharrak eta jendea urrun izateak ez zigun erreakzioa neurtzen utzi. Zubiak eraikitzen pasa genuen partidak iraun zuena, eta, amaitzean
katu zuten, baina tantoa egin genion muga linguistikoari.
1
2
Guk bertsoz egindako sakea kantuan jaso zuten eurek, eta pozarren entzun genituen euskaraz ez omen zekiten adinduak euskal kantuak inkontzienteki gogoratzen, abesten, bizitzen. Festa uste baino gehiago luzatuta, euren lokalera lagundu genien gauzak jasotzera, eta ehun ikasleri euskara irakasten zaien gela xumea ezagutu genuen. Eskuak txalo jotzen okupatuegi geneuzkan pilotari eusteko.
2 2 LAURAK BAT, BUENOS AIRES (apirilak 10) Bertsopilotaren aurreko beroketa gisa joan ginen hiriko auzo “canaxa”ra,
bombonerako aho-zulora. Turistentzat espresuki antolatutako Caminitoko eraikin koloretsuetan buelta bat egin eta uler zitekeen zein den plan orokorra: tango dantzariak atzerritarron begiradarekin soilik pizten ziren, musika-kaxako dantzariak nola; eta estatuetan dauzkate argentinar erreferenteak argazkirako eskaintzan, ezagun egin zituen motiboa edozein dela ere (Ché eta Messi selfie berean kabitzeraino). Bertsolaritzan ohi den bezala, bertako girora sartu ginen, aukera sortu zenean, aurkitu genuen taberna zahar eta berezienera: futbolari lotutako edozer hormetan zintzilik, esertzean ia barkamena eskatzen zizuten aulkiak, partida bakoitzeko urduritasun seinaleak zituzten altzariak eta jendea; batez ere, jendea. Hangoa erreala zen, esentzia zuen. Tranpa espazio-tenporal horretan erori eta bertan bazkaltzen bukatu genuen.
3 2 Argentinan egingo genuen lehen Bertsopilotarako, gogoz hurbildu ginen Laurak-Bat izeneko euskal etxera. Ez zen ezagutzen zaila, baserri itxuran apaindua eta ikurrin handi batekin atarian. Kanpotik suma zitekeen baino ikusgarriago zen eraikina barrutik: egurrezko eskailera arranditsuak, jatetxe elegante bat, Gernikako arbolaren kimutik ateratako haritza (eraikin barruan!) koadro handiak hormetan eta, gure kasuan garrantzi-
Ehun ikasleri euskara irakasten zaien gela xumea ezagutu genuen. Eskuak txalo jotzen okupatuegi geneuzkan pilotari eusteko.
70
71
Pilotariek trinketeko espaziora egokitu behar izan zuten jokoa, eta bertsolariok euskaraz ezer ulertzen ez zuten entzule batzuentzat, mezua.
72
73
paloi birrinduetatik baldosa pitzatuetara, eta, baldosen arrakalak estutu ahala, kale garbi eta zainduetara iritsi gara; ‘Europara’. Edozein hiri europar zela pentsatuko genuen, plazaren
eta botere exekutiboaren artean. Baina espaloi lehertuetan hazi denak badaki pilotari edozein bote-baldintzatan eusten.
Eskarmentatuta, bosgarrena gerarazi eta ez ginela kabitzen esaten amaitzerako barruan geunden zazpiok. Colectivoko korridorean gure motxiletan eserita iritsi ginen La Platara.
4 3
bueltan ehunka lagun ikusi ez bagenitu, euren eskubideen defentsan.
esan zigutenagatik, txaparen goitik joan zen kolpea. Pilotariek eskuetan bezala bertsotarako ere tako mentalak prestatu beharko genituen arren, lehena gainditu genuen.
Irakasleak greban zeuden ikasturtea hasi zenetik eta, gauza batek bestea kentzen ez duenez, plazan antolatu zituzten behin-behineko eskolak. Ikustekoa zen mugimendu haren indarra. Gobernuko Casa Rosadaren parean, ikasleei lezio onena emanez (‘maestro que lucha también educa’). Lubaki bat dago Maiatzeko Plazaren
Maletak lehenbailehen prestatu eta autobus geltokira joan ginen, arratsaldean La Platan baikenuen Bertsopilota. Zen orduan zegokigun tokian jarri ginen zain, baina artean ez genekien nola funtzionatzen duen hiriak: hiru colectivo (autobus) geratu ere egin gabe pasatu ziren geltokitik, gure desesperaziorako. Laugarrena gerarazi genuen nolabait, baina ez omen zuen guretzat lekurik eta bertan utzi gintuen. Ondoko bidaiari argentinarrek ez zioten pilota hari ‘pasa’rik ikusi eta zain geratu behar izan genuen.
5 4 EUZKO ETXEA, LA PLATA (apirilak 11 eta 12) Garraioari neurria hartuta, hiriaren zati handi xamar bat gurutzatu genuen oinez, gure traste guztiak soinean genituela. Ez zegoen geltokitik gertu, baina ondo iritsi ginen; toki egokian eta garaiz harrapatu genuen kolpea.
5 5
5 3
3 3 BUENOS AIRES (apirilak 11) Lehen goiz eguzkitsua genuen Argentinara heldu ginenetik, eta, La Platara joan aurretik, Maiatzeko plaza ikusteko baliatu nahi genuen. Espaloiak agertzen du ondoen auzotik auzorako progresioa: zakur kakaz betetako es-
Iritsi orduko sentitu ginen leku ezagun batean, ostatu itxurako tabernan trinketetik zetozen pilota-hotsak adituz. Bertako jendea gerturatu ahala instalazioak erakutsi zizkiguten eta euren funtzionamenduaren klabe batzuk azaldu: euskara eskolak, kirol taldeak
Irakasleak greban zeuden ikasturtea hasi zenetik eta, gauza batek bestea kentzen ez duenez, plazan antolatu zituzten behin-behineko eskolak.
74
75
(itsuen areto futbol talde eta guzti), dantza taldea, irratia‌ Ikasle hiria izateak ere beste euskal etxeetako gazteak biltzen ditu bertan eta, antolakuntza maila handiarekin batera, oso aktibo bilakatzen du. Pilotariek takoak eta gainerakoak prestatu bitartean gure prestaketa egin genuen bertsolariok; alegia, garagardo baten asmotan informazioa eta harremana bildu. Sumatzen genuen bezala, ordea, Argentinan matearen bueltan biltzen da jendea eta hala probatu genuen, lehen aldiz. “Re-calienteâ€? zegoela esan ziguten, ez alferrik, baina hala ere mihia, ezpainak eta eztarria kiskali zizkigun; ez galdetu zer zapore zuen, ez mateak eta ez egun hartan beste ezerk‌
6 5 Trinketeko giroa bero-bero zegoen gu iristerako: jende ugari eta, batez ere, entzuteko gogoa. Euskara ikasle dezente egonik, agurrak itzuli egin genituen; hala ere, pilotarien atsedenaldietan euskara hutsez jardun ginen, bazekitenen konplizitateari esker. Arnasa izan zen guretzat abestu ahala irribarreak edo keinuak sumatu ahal izatea, jendearengana ia zuzenean iritsi ahal izatea. Giroak bultzatuta, genituenak eman genituen, nola bertsotan hala pilotan. 40ra jokatu zen partida eta aho zabalik egon zen jendea esku biluzi haiei begira (han paletarekin jokatzen baitute). Aurkitu genuen bertsoak pareta zeharka zezan zirrikitua.
7 6 6 6 Dutxa bat hartu eta asadoaren bueltan bildu ginen 40 afaltiar. Pozik entzun genituen emanaldiak sortutako lehen sentsazioak. Galdera mordoa zuten egiteko bertsoaren inguruan ere. Halako batean, mahaiburutik pilota bat iritsi zitzaigun, gonbidapen forman: Lapridan ere Bertsopilota emanaldia eskaintzea. Guk agenda zabaltzerako errematatu ziguten hitzordua, dena antolatuta.
Euskal etxeko kideek euren oheak eskaini zizkiguten, eta lehen aldiz banatu genuen taldea, boluntarioen etxeetara joateko. Hurrengo goizean, hiria ikusteko aprobetxatu genuen, iluntzera arte ez baikenuen hitzordurik; Mundu bat ahoz aho genuen proiektatzekoa. Bezperako jakin-minagatik edo kuriositate hutsagatik, hogei bat lagun elkartu ziren dokumentala ikusteko. Euskaraz dago azpidatzia eta taldekideok xuxurlari la-
7 7 La Platako azken gaua agurtzeko, boliche batera joan ginen festara. Han ikusi genuen lehenengoz Chacarera (hemengo fandango modukoa). Gogoz prestatu ginen errematatzeko, baina hatz artetik egin zigun ihes pilota hark.
8 7
Euren perspektibatik gure burua begiratzeak asko irakatsi zigun; eurentzat sortutako erantzunetan aurkitu genituen guretzat beste asko.
76
netan aritu ginen, proiekzioak iraun bitartean. Zaila zen sarri haria jarraitzea, eszena bakoitzak galderak sortzen baitzizkieten ikusleei. Arreta handiz segi zuten amaitu arte eta, orduan bai, bueltaka ibili zituzten galderei bide eman zieten. Nahiko hizketaldi luzea egin genuen, esperientzia pertsonaletik abiatu eta antolakuntza osoaz aritzeraino. Euren perspektibatik gure burua begiratzeak asko irakatsi zigun; eurentzat sortutako erantzunetan aurkitu genituen guretzat beste asko.
77
zitzaizkigun begiak, orduak pasa ahala benetako dimentsioa ulertuz. Ederra da soro eta belardi zerrenda, gogorra gertatzerainoko ederra.
9 8 EUZKO ETXEA, NECOCHEA (apirilak 13, 14 eta 15) La Platatik Buenos Airesera itzuli ginen, alokatuta genuen furgoneta jasotzeko. Colectivoekin borroka gehiagorik ez, beraz, puska batean. Etxea bizkarrean generaman barraskilook ermitau bilakatu ginen birarekin jarraitzeko, oskol konpartituan. Gure nerbioak probatu ahal izan genituen hiriburuko auto-pila kaotikoan, eta belardiz inguratuta hasi genuen bidea, lehen oztopo hura gainditzean.
Gutako batzuek, hala ere, atera dute nonbaitetik indarra eta euskal etxeko gazteen eskutik ikasi dute bezperan ihes egin zigun Chacarera.
9 9 Iluntzera arte Bertsopilota hasten ez zenez, hondartza ingurura jo dugu paseatzera. Itsas txakurrak ikus zitezkeela esan ziguten eta zorterik
8 8
Eurengandik ikastea komeniko litzaiguke, zeure izatea ukatzen duen mundu eredu baten aurrean zeure espazioari, besterik gabe, uko ez egitea; egotea, izatea.
10
9
Ura hotzegia zegoela esan digute, urte-garai honetan ez dela inor bainatzen, ez zuela zentzu handirik‌ guk erronka tonua hartu diegu gomendioei. Zentzu handirik ez duten gauzetan sinesteak ekarri gaitu Argentinara eta bainu ederra hartu dugu Necocheako hondartzan.
10 10
Berandu eta leher eginda iritsi ginen Necocheara, paisaiak erabat gaindituta. Amaigabeko panpan zehar galdu
izango ote genuen asko fidatu gabe gerturatu gara. Bada bai, hantxe zeuden; ez gure zain eta ez gugandik ihesi. Egon. Fabrikek hondakinak isurtzen dituzten itsasadarrean, turistaz inguratuta‌ erresistentzia ekintza serioa da han siesta egitea.
Guretzat utzi diguten etxean atseden apur bat hartu ostean euskal etxeko gazteen gonbita onartu dugu afaltzeko. Ez dakigu zenbat izan diren pilotakadak, baina luze jo du tantoak; gauerdian hasi gara afaltzen. Oso gustura, hori bai.
11 10
Itsas txakurrengandik ikastea komeniko litzaiguke, zeure izatea ukatzen duen mundu eredu baten aurrean zeure espazioari, besterik gabe, uko ez egitea.
78
79
Euri langarrez esnatu zen goiza eta bagenuen kezka: Korrika bertan behera utzi zuten. Datozen egunetan euririk ez bazen egingo zela esan ziguten. Guri asko kostatzen zitzaigun hori ulertzea eta zirimiri bat euritzat hartzea, gentozen lekutik etorrita. Baina hala beharko zuen.
11 11 Zorionez, Bertsopilota aterpean egiten da eta, goizean korrika egin ez izanaren penetan, gogo biziz gerturatu ginen trinketera. Harrituta begiratu genien beheko solairuko gizonei, taberna ondoan karta-jokoan. Lagunarteko ohitura horretan murgiltzea gauza ederra zen, baina lehen aldiz horrelako emanaldi bat etorri eta bizkarra emanda eustea beste zerbait da. Guk geureari segi genion, aurreko egunetan ezagututako kuadrilla osoaren animoekin. Oihartzuna medio, megafonia albora utzi genuen eta entzuleek belarriak gerturatzen zizkigutela sentitu genuen. Oso bero hartu zuten bertso bakoitza (asko baitziren ulertzeko gai) eta berdin itzulpenak. Pilotari bakoitza animatzeko ere aurkitzen zuten txalo-joko edo abesti be-
reziren bat, eta sekulako giroa jarri ziguten partida osoan. Ez genekien itzulpenari tamaina hartzen gindoazelako edo jendea ezagutu izanak pistak eman zizkigulako, baina behin baino gehiagotan sentitu genuen pilota trinketeko zuloan sartzen, erdiz erdi.
11 12 Dutxatu ostean, Korrika eguna zelaeta antolatu zuten herri afari modukora joan ginen, paella jatera. Han euskal etxeko komunitate zabalago bat aurkitu genuen, adin desberdinetako jendea eta oso giro berezia. Guk, ezkutuan baikenekarren kolpea, kantu-liburuxkak banatu genituen mahaietan eta Euzko Etxeko ‘ochote’a entzun genuen kantuan; gazteek antolatutako ‘calimochote’ taldeak jarraitua. Hain zirudien betiko giroa non tarteka ahaztu egiten baitzitzaigun jende hori euskaraz abesten entzuteak zer esan nahi zuen.
11 13
sentipenetik desberdin sentitu ginen; erritmoa zen desberdina, norabidea ez hainbeste. Ederki azaldu zuen Maite izeneko euskara irakasleak, lekukoko mezua irakurriz: “euskara gure kultur izaera eta munduan nor izateko gure era da”. Bezperako gauak luze jo zuen eta ajez ekin genion Aberri egunari. Meza saltatu eta Gernikako arbolaren kimu aurrean itxaron genuen guztiak elkartu arte. Arraroa egin zitzaigun diskurtsoa gaztelaniaz entzutea, aberria goratuz; aurreskua eta abestia, aldiz, ederki egoki bete zituzten. Horrelako ekitaldi bat Argentinan bizitzeak esan nahi zuenari bueltaka ari ginela entzun genuen Zirkorrika abestia, eta gorputzak aurrea hartu zion buruari.
13 13 Alde egin behar genuen, baina ez genuen nahi. Sekulako penarekin agurtu genituen Necocheako lagunak, hiru eguneko bizipenak ordenatzen kostako zitzaigula jakitun. Pilota munduan atxiki deitzen zaiola esplikatu zidaten gero; berdin zion, ez genuen joaten utzi nahi.
12 13 Hunkidura betean egin genituen euskal etxerainoko metro apurrak, jendeari begira, irribarrea ezin ezabatuz. Egun gutxi lehenago etxean bizitako
14 14
14 13
ABERRI ETXEA, VIEDMA (apirilak 17, 18 eta 19)
UNIÓN VASCA, BAHIA BLANCA (apirilak 16 eta 17) Gauez heldu ginen Bahia Blancan eskaini ziguten aterpera. Euskal etxeko gazte kuadrilla batek egin zigun harrera, eta oilasko ederra prestatu ziguten afaltzeko. Estimatzekoa da eurekin pasatzeko tarte txikia izango
Hain zirudien betiko giroa non tarteka ahaztu egiten baitzitzaigun jende hori euskaraz abesten entzuteak zer esan nahi zuen.
80
genuela jakin arren gu etxean hartu izana. Trukean, argi zuten zer nahi zuten: takoak nola jartzen ziren ikusi eta pilota ikastaroa jaso. Goizean goiz mugitu eta euskal etxeko trinketera jo genuen, nahi izan zuenari takoak jarri eta ikastaro laburra eskaintzeko. Sarearen atzean geunden besteok, matea hartzen. Baina ume izateari erabat utzi ez dion edonorentzat, bueltaka datorren pilota baztertu ezin den gonbita da. Matea apartatu eta pilotan aritu ginen denok, alde egiteko ordua iritsi zen arte.
81
Erraz iritsi ginen Bahiatik Viedmara, paisaia ederrari begira, kantuan; Rio Negrok egin zigun ongietorria, eta ibai ertzean paseatzeko gogoa sartu zitzaigun arren, ez genuen horretarako tarterik. Lehenengo, euskal etxera iritsi, elkar aurkeztu eta bazkaldu egin genuen, aurretik genituen
Jarraian heldu zitzaien txanda helduei, eta euskara ikasten dabiltzan askoren motiboak ezagutu genituen, mintzapraktikari esker. Kasu honetan ezin izan genuen euskara hutsean egin, baina polita izan zen eurentzat euskarak zuen balioa ezagutzea. Ikasle gazteenak (17 urte), segituan jo zuen harira: bertsoak entzun nahi zituen. Halaxe eskaini genizkion, oraingoan itzulpenaren morrontzatik libre aritu ginen eta bat-batean. Hain aritu ginen erritmo naturalean, uste baitugu eurek ere hobeto ulertu zutela horrela; gero, noski, itzulpenak eskatu zizkiguten. hitzordu guztiak errepasatuz. Buenos Aireseko probintziatik urrun geratzen da Patagoniako ataria den Viedma; beraz, euskaldun gutxik egiten dute
bertarainoko bidea. Gu animatuta, ahalik gehien zukutu nahi zuten eskaintzeko genuena. Dutxa azkar baterako baimenarekin irten eta segituan ginen bertan, gitarra batez lagunduta umeen kantusaiorako. Ederra izan zen jan aurretik euskaraz abesten entzutea, eta pozgarria otsoaren kantu ezagunarekin elkarri helduta erotzen ikustea; are gehiago gozatu zuten gurasoek, eurek jaso ez zuten hori umeengan ikusiz.
14 15
14 16
Pilota ezagutzen duzula uste duzu eta hala ere, batzuetan, espero ez duzun tokira egiten du botea, une batez borobila izateari utzi balio bezala.
82
83
Adineko emakume batek, taldekide batzuen jatorri nafarra ezagutzean, elkarrizketara bildu eta berak lur harekiko sentitzen zuen lotura azaltzen ahalegindu zen. Kontatzen zigun nola oraindik ere, jota bat entzuten zuen aldiro barruraino sartzen zitzaion‌ eta entzundakoak piztu balu bezalaxe hasi zen gure aurkezlea jota abesten, emakume hari oroitzapen haiek denak berriz ekarriz; isilik egon ginen denok momentuari begira, hunkituta erabat. Denbora geratu egin zen eta emakume haren arnas zotina soilik entzun zen. Pilota ezagutzen duzula uste duzu eta hala ere, batzuetan, espero ez duzun tokira egiten du botea, une batez borobila izateari utzi balio bezala.
15 16 Guretzat espresuki antolatutako herri afaria genuen jarraian, kasinoan. 80 afaltiar inguru bilduko ziren dantza, kantua eta bertsoa iragartzen zituen festaz gozatzeko, eta, bide batez, gure bidaia gastuentzat elkartasun poltsatxo bat biltzeko. Euskal etxeko dantza taldearekin batera jardun genuen dantzan, kontzertu txikia es-
esku zegoen etxe hark egin zuen berea, oporretan geundela sentitu genuen.
etxera, beste arratsalde bete bati aurre egiteko. Hala ere, itsasoko etxea izena jarri zioten eta bi egunez gure
kaini genuen (Bihozkada taldearen lagina), bertso saio labur bat eskaini genuen, azalpen modura, eta kantu liburuxkei tiraka osatu genuen gaua. Tanto hark pilotakada eta izerdi asko eskatu zigun arren, geure egin genuen.
15 17 Bezperan genituen guztiak emanda, utzi ziguten hondartzako etxean atseden hartu eta itsaslabarra ikusteko aprobetxatu genuen. Une batez lanez ahaztuta, paisaia zoragarri hari begira ibili ginen, itsasoan bainu bat hartu eta loroei segika itzuli ginen euskal
16 17 Bertsolariak lehenengo aldiz eurekin izanik, bertsolaritzaren inguruko tailer bat eskatu ziguten euskara ikasleentzat. Ez da erraza zer den ez dakien bati egituraz harago esan nahi duena azaltzen; hargatik, azalpen eta bizipen gutxi batzuen ostean bertsolaritza zena bertsogintza tailer bilakatu zen. Ohiko formulari eutsiz: esan nahi dena pentsatu, (kasu honetan) euskarara ekarri, tolestu, errimak osatu eta bete egin genuen. Emaitza ez da bertso soil bat, Viedma eta Patagoneseko jendeak egindako lehena da: Euskal herriko paisaia eta jendea ditugu lagun lurra urruti egonagatik kultura ez dago urrun lotsa galduta nahiko genuke sustraiak sakonduz jardun Patagonian eta munduan euskaraz ikas dezagun
17 17
Guztiak gogotsu gerturatu ziren, antolatzaileen gozamenerako; esan zutenez “historian Patagonian eskuz jokatu den lehen pilota partida� ikusteko.
84
85
Jarraian bai, Bertsopilotarako prestatu ginen eta herriko trinketa betetzen ikusi genuen, beroketek iraun artean. Bezperan hasita ezagutu genituen guztiak gogotsu gerturatu ziren, baita herriko alkatea bera ere, antolatzaileen gozamenerako; esan zutenez “historian Patagonian eskuz jokatu den lehen pilota partida� ikusteko. Pilota jokoak sortzen zuen ikus-
Esaera zaharrak dio: “dantzari onari musika gutxi”; guk esan dezakegu: “pilotari onari edozein pilota”.
17 19 Beste behin, aukera izan zuten lehen momentuan estimatu ziguten gure ahalegina; kasu honetan, arkume erre forman. Ardo-dastatze inprobisatu bat egin eta abesti trukea abiatu genuen, euskaldunak eta bertakoak txandatuz; abestera datorrenak entzutea ere funtsezko duelako. Segituan eskatu ziguten bertsotan aritzeko; ez dakigu etxe barruan pilotan hastea gehitxo irudituta gogoratu den bertsoarekin, baina argi dago gureak egin duela txoko bat Aberri Etxean.
LAGUNEN ETXEA, LAPRIDA (apirilak 19 eta 20)
minera ohituta, bertsoari zegokiona gero eta indartsuago bizi genuen. Zorionez, kasu honetan, bezperakoari esker bagenekien nori ari ginen, nola eragin genezakeen. Jasotako erantzun beroak adierazi zigun baietz, pilota ona zela jokatu genuena.
emateko prest. Dantza taldearen entsegura gerturatu ginen eta eurekin aritzeaz gain ikasi nahi zituzten beste dantza pare batekin lagundu genien.
Egun osoz gidatu ostean iritsi ginen gure hitzordu inprobisatura eta egonaldia prestatzeko agertu zuen gogo on berarekin hartu gintuen antolatzaileak ‘gure echea’ izeneko rantxo eder hartan. Zuzenean jo genuen trinketera, soberako denborarik ez genuenez. Harrituta geratu ginen ikus-
17 20 Dutxatu eta euskal etxera etorrita, mimoz prestatutako afaria genuen zain. Gainera, kideek gauak ematen zuen neurrian euren proiektu guztien laginak agertu zizkiguten, dantza, opari, liburu edo azalpen moduan. Elkarrekin dantzatu ostean berriz ere bertsotan aritu ginen, aldarrikapenak beste espazio bat lortzera eraman
17 18 Gure bisitari zukua ateraz jarraitzen zuten bitartean bertakoek eta gu, izandako harrera beroarekin edozer
Dantza taldearen entsegura gerturatu ginen eta eurekin aritzeaz gain ikasi nahi zituzten beste dantza pare batekin lagundu genien.
86
mirarekin: gizon kuadrilla handi bat 60 Km-ra zegoen herri batetik etorri zen espresuki ikuskizunerako, herriko haur eta gazte mordoa zebilen pilotarien prestaketa guztia jarraitu nahian, harmailak jendez beteta zeuden hasi aurretik ere. Emanaldia antolatu zenetik astebete soilik zen arren, pilotariekiko interesa medio sekulako mugimendua suma zitekeen herri osoan; zalantza bertsoarekin genuen. Beraz, zer gerta, itsaso-zakurrarena egin genuen: gure espazioa bertsotan aldarrikatu. Eta errespetuzko harrera beroa genuen, egiari zor.
87
nika filma amaituta heldu ginen baina tira, ez gintuen bereziki kezkatu tanto hura galdu izanak.
19 20 Afari moduko bat zuten jarraian eta han egin genuen bat, ia ehun bazkiderekin. Zuzendariak gure taldea aurkezteko aprobetxatu zuen eta bide batez, bertso bana eskatu. Euskaraz inork gutxik jakin zezakeela usainduta, bertsoei zentzu sinbolikoago bat ematen ahalegindu ginen, Euskal Herriko lur maite hartan doinua hautatu eta Pello Mari Otaño gogoratzeko baliatuz. Bertsopilotarako deialdia egin genien baina gure arreta besteari eskainita; pozez ikusi genituen poz aurpegiak Pello Mariren aipamena egitean.
kolpatzen du fraidean eta ustekabeko boteari begira geratzea beste aukerarik ez zaizu geratzen. Edo agian bai, galdetzea.
18 20 OTAÑO ZAZPIRAK BAT, ROSARIO (apirilak 20, 21 eta 22) gintuen seinale. Halako batean, horman ikusi dugu plaka: “biblioteca Magdalena Mouján Otaño”. Batzuetan, pilota toki batean espero duzu,
Zortzi orduz gidatu ostean iritsi ginen Rosariora eta ibai ertzeko parkeak gurutzatuz iritsi ginen euskal etxera. Ez ordea garaiz, euskal astearen baitan antolatua zuten zine-forumerako. Ger-
20 20
Rosario ikusteko aprobetxatu genuen goiz librea, hiria erakusteko boluntario agertu zen euskal etxeko kide batekin. Hiriaren eta Argentinaren alde desberdinak ulertzen lagundu zigun, euskara dotore askoan. Bereziki egin zitzaigun deigarri Parana ibaiaren ertzean baserri itxura zuen eraikina; pilota munduko elkarte pribatu bat omen zen. Atea jo eta errezelo apur batekin bazen ere barrura sartzen utzi ziguten: hura zen instalazio pila hura! Hasi trinketetik, frontoi txiki bat, aldagelak, gimnasioa, igerilekua, jangela, egongela… Luxu hutsa iruditu zitzaigun eta argazkietan ikusi ahal izan genuen jende ezaguna izan dutela bertan jokatzen. Batzuetan epailearen gainetik daude artekariak.
21 20 Mundu errealera itzuli, zerbait bazkaldu eta azken bertsopilota emanaldirako prestaketei ekin genien. Ez zen jende gehiegi gerturatu baina kantxara jaitsarazi genituen eta asko itxuratu zen irudia, ikusleak hain gertu izanda. Bezperan baino jende gazteagoa ere gerturatu zen arren, ez
Gernika filma amaitu berri zela iritsi ginen Rosarioko Euskal Etxera, baina tira, ez gintuen bereziki kezkatu tanto hura galdu izanak.
88
89
genekien bertsoekiko jarrera zein izango zen. Egia esan sorpresa hartu genuen, entzuleek eskaini ziguten arreta. Rosariori eta Argentina osoari “hurren arte� bat eskaini genien, agurrik ezinda.
21 21
Hurrengo sakea eskatzen zigun denoi gorputzak, baina Parana ibaiari utzi genion pilota eramaten. Frontisak beti dakar bidalitakoa bueltan, ona edo txarra izan bota diozuna; bizitzan batzuetan joaten utzi behar zaie gauzei, momentuei, lagunei, bueltan etorri edo ez erabaki dezaten. Takoak erantzi genituen bostekoak ondo sentitzeko.
PAYADOREA VS. RAPEROA 21NA: AGURRA Ezagutu ditugu bertan hilabetez geratzea merezi zuten tokiak eta mugitzea merezi zuen jendea. Egin ditugu jokaldi onak eta txalotu ditugu Ar-
Frontisak beti dakar bidalitakoa bueltan, ona edo txarra izan bota diozuna; bizitzan batzuetan joaten utzi behar zaie gauzei, momentuei, lagunei, bueltan etorri edo ez erabaki dezaten.
90
91
gentinak egin dizkigunak ere. Batzuetan erdiz erdi asmatu dugu kolpearekin eta bestetan erdi izerdiz altxa dugu ezinezko pilota. Pilotan, bizitzan bezala, pareta bat ixten denean erreboterako aukera zabaltzen da. Horregatik, 21era berdinduta geratu da partida. Bai, horrela utzi dugu, apropos. Azken tantorik ez diogulako opa Bertsopilotari. Botilerook, oraindik egarri geundenez eta kazetaritik ere zerbait badugunez, iturri gehiagoren bila jo genuen. Aldagelako kontuak ez dira kantxan aireratzen, baina talde osoak esan dezake hurrengo partida prestatzen hasita gaudela; pilota ari dela nora itzuli pentsatzen.•
OTAÑOREN KIMU BERRIAK
BERTSOZALE BATENTZAT ZAILA DA ARGENTINA ENTZUN ETA PELLO MARI OTAÑO EZ GOGORA EKARTZEA. ROSARIO EZAGUTUKO GENUELA IKUSTEAN, EZIN GENUEN HAN HAREN ‘ZERBAIT’ AURKITZEKO IDEIA ALBORATU; BERE HEZURRAK “EUSKAL HERRIKO ARBOLPE” HONETAN UTZI NAHI ZITUENAK HAN AMAITU ZUELAKO BIZIALDIA, ONBUEN LURREAN.
92
BERTSOLARIAK ARGENTINAKO EUSKAL KOMUNITATEARI EGINDAKO EKARPENA EZAGUTU GENUEN HASIERAN. Buenos Airesen bizi ziren boladan (1904) Laurak Bat euskal etxeak Euskara Katedra sortu zuen eta Pello Mari izendatu zuten lehen irakasle. Baliabiderik ezean, metodologia berria sortu zuen eta oraindik artxibategian zein biloben esku daude orduko zirriborroak. Euskal etxeak gastuak bere gain hartu arren (edo agian horregatik), bertan behera utzi zuen lan hori bertsolariak, ikasleen fundamentu faltarekin etsita. Laurak Bat bisitatzean ez genuen dena ikusteko aukerarik izan eta, beharbada horren ondorioz, ez genuen Otañori egindako keinurik aurkitu. Rosarion presenteago egongo ote zen pentsatu genuen eta hara bidean ginela, ustekabean, Lapridako horma batek egin zigun keinua: “Magdalena Mouján Otaño liburutegia”, zioen. Lapridako euskal etxean geunden eta segituan jo genuen azalpen eske, Pello Mariren ondorengoa behar zuela konbentzituta. Gure usteak baieztatu zituen euskal etxeko zuzendariak, baina txundituta utzi gintuen emakume haren ezagutzeak. Zientzialari ospetsua izan zen Magdalena Mouján, emakumeak etxeko lanetara bideratzen ziren garaian; ipuin kontalaria eta idazlea zen, andreak isilpean fantaseatzera bultzatzen ziren garaian. Matematika irakasle izan zen, hainbat
93
herrialdetako unibertsitateetan (Argentinan, Perun…). Harrituta entzun genuen bere berri, eta Pello Mari Otañoren familia edonolakoa ez zela aurrez jakin arren, ondorengoena ere kasualitatea ez zela pentsa zitekeen. Apur bat arakatuta egiaztatu genuen Magdalena Moujánen ama ere, Pello Mariren alaba, irakasle-eskolan titulatua zela 1910. urtearen aurretik. Ahizpa guztiek egin zituzten unibertsitate ikasketak, XX. mendeko lehen hamarkadan.
Magdalena Mouján Otaño
Pello Mari Otañoren biloba zen Magdalena Mouján, kultura eta euskal nazionalismoa ikertzen dituen Arturo Campión elkarteko kide zen eta bere ekarpenagatik jarri zioten liburutegiari haren izena. Euskal etxeko helduek intelektualki zuen maila azpimarratzen zuten, baina bereziki haren ipuinak gogoratzen zituzten. Aitonaren moduan, oso ahots ahula omen zuen (ez dakigu bertsolariaren moduan asma ote zuen) eta ipuinak oso ahots apalez kontatzen omen zituen; akaso, aurrez lortu zuelako belarri guztiak adi izatea. \ ‘Gu ta gutarrak’ ipuinagatik egin zen ezagun, frankismoak zentsuratu egin baitzion; eta horrelakoetan gertatzen den moduan, lana hauspotzea baino ez zuen lortu.
Bizitako, ikusitako, sentitutako gauzak kontatzeko ohitura bazetorkion nonbaitetik, bistan da. Aitonak bertso asko sortu zituen, baina baita ‘Artzai mutila’ opera ere. Magdalena Moujánek euskalduntzat zuen bere burua, bere idatzi eta ipuinetan aitortzen duen moduan. Euskaraz, ordea, ez dute gogoratzen euskal etxean; ipuinetan hitz bakan batzuk ageri dira eta ez dakigu etxean hitz horietatik harago hizkuntza jaso ote zuen. Bere aitonak ez zioen alferrik: “… denek naidute/ lege zaharrak dakarrena/ eta ez dute ezagututzen/ izkuntza dala aurrena”. Ez dakigu lege zaharra transmititu zien ondorengoei, ez eta euskara zenbateraino eta noiz galdu zen ere. Zuhaitz bakoitzak bere erara luzatzen baititu adarrak, sustraiak non sartu erabakitzen zaion arren. Onbu edo intxaurrondo, argi dagoena da Pello Mari Otaño bertsolariaz gain, nabarmentzeko moduko beste Otaño batzuk ere sortu zirela geroztik.•
Zientzialari ospetsua izan zen Magdalena Mouján, Ipuin kontalaria eta idazlea, matematika irakasle hainbat herrialdetako unibertsitateetan…
94
PAYADA ETA RAPA, AURREZ AURRE
ARGENTINAN, HEGO AMERIKAKO BESTE HAINBAT HERRIALDETAN BEZALA, AHOZKO INPROBISAZIOAK TRADIZIOAN DU OINARRIA ETA PAYADOREAK DIRA HORREN ORDEZKARI. EZ DA, ORDEA, AZKEN URTEOTAN EMANALDI MODUAN IKUS DAITEKEEN INPROBISAZIO MUGIMENDU BAKARRA. HIRI INGURUETAN ASKO ZABALDU DA HIP HOP MUGIMENDUA ETA RAPEROEN AHOTSAK INDARRA HARTU DU. BI MUGIMENDUOK EZ DIRA ELKARRI BIZKARRA EMANDA BIZI, HALA ERE. OROKORREAN BAKOITZAK BERE BIDEA DUEN ARREN, BADIRA URTE BATZUK EMANALDIAK ELKARREKIN (EDO ELKARREN AURKA) ESKAINTZEN DITUZTELA, PAYADOR VS RAPERO FORMATUAREKIN. BI INPROBISAZIOEN ELKARLANA HOBETO ULERTZEKO BI MUGIMENDUAK UZTARTU ZITUZTEN AITZINDARIEK EMAN DIGUTE LANAREN BERRI. 96
EMANUEL GABOTTO (1983, La Plata)
“Ez bazara sozialki konprometitua, ez zara” FAMILIATIK JASO DU GABOTTOK PAYADA, AITONA ENRIQUE REPETTO UMETATIK ENTZUTEN BAITZUEN ETXEAN INPROBISATZEN. Ama ere (Susana Repetto) payadore ezaguna da eta bere “lehen sehaska kanta payada bat izan zen, ziur”. Amarekin ikasi zuen payatzen, lehenik etxean pare bat urtez, 12 urterekin lehenengoz oholtzaratu arte: “Ni milonga* kaxkar bat joz hasi nintzen, letra bat buruz ikasi nahian oroimenari tiraka. Irakurri eta entzundakoarekin eta gure amak gidatutakoarekin hasi nintzen neurriak eta estrofak deskubritzen (zortzikoa, dezima), zerk zerekin errimatu behar zuen ikasten etab”. Artean ez zuen bere burua payadore ikusten, berak dioen bezala gehiago zen ameslari; “baina patuak ametsa bete dit gerora”.
TRADIZIOA ETA BILAKAERA Argentinako payadak “mitoaren eta errealitatearen arteko figuretan” du jatorria: Martín Fierro eta Santos Vega. Lehengo mendean, ordea, arbaso afrikarrak zituen Gabino Ezeizak profesionalizatu zuen. 1900. urte inguruan, payadoreak bakarrik inprobisatzen zuen eta, buruz buruko kontrapuntuak
hasi zirenean, milongara jo zen, payadoreak gitarraz lagundu ahal izateko. Asko inprobisatzen zen cuartatan, dezima gailendu zitzaion arte. Geroztik, “arte honek entzute handi eta ertaineko zikloak izan ditu, testuinguruaren baitan”. 1955. urtean esaterako, ‘La Cruzada Gaucha’ izeneko mugimendu rioplatense** batek iraultza ekarri zuen: ibaiaren bi aldeetako payadoreak hautatu eta 19 probintzietan ibiltzen ziren, estadioak betez! Gero “isiltasun garaia etorri zen, herri mailan behintzat”; diktadurak 30 mila pertsonatik gora desagerrarazi zituen urteetan (1976-1983). Atzetik Malvinetako gerra izan zen… 1983tik aurrera, demokrazia garaian, “kultura burua altxatzen hasi zen, eta, kulturarekin batera, payadoreak”. Bikote gogoangarri batek jarri zuen arte hau lehen lerroan atzera: José Curbelo eta Roberto Ayrala. Gainera, hori gertatu aurretik ere, emakumeen presentzia abesti inprobisatuaren estiloari sentikortasuna ekartzen ari zen: Susana Velazquez, Susana Repetto, Marta Suint, Liliana Salvat izan ziren lehenengotarikoak. Argentinako hainbat probintziatan pa-
Argentina, Uruguai eta Brasilgo Hegoaldean dezima inprobisatuak laguntzeko erritmo tradizionala.
*
Argentina eta Uruguai bereizten dituen Rio de Platak ematen dio izena eta bi aldeak hartzen ditu.
**
1900. urte inguruan, payadoreak bakarrik inprobisatzen zuen eta, buruz buruko kontrapuntuak hasi zirenean, milongara jo zen, payadoreak gitarraz lagundu ahal izateko.
97
ditu 400 ikasle baino gehiago jaso dituztenak; metodologia ere garatu du urteen poderioz. “Payadore jaio edo egin behar ote den eztabaida beti izan dugun arren, Guillermo Velázquez mexikarrak esango lukeen moduan, inprobisatzailea eginez jaiotzen da”. Gabottoren aburuz, jaiotzaz denak ere lan asko egin beharko du perfekzionatzeko, eta hori eskoletan egiten da. Argi dio ez daukala payadore fabrikarik, “ezin da etorri eta bihurtu; zuk zerbait ekarri behar duzu zeurekin. Gero bai, zubi honetatik pasatzean hartuko dituzu eta landuko dituzu gaitasun batzuk hau lanbide bihurtzeko, nahi baduzu”.
mistika” galdu. Itxaropentsu begiratzen dio etorkizunari, “fedea dut belaunaldi berriengan; une honetan badira 200 bat nerabe payadore izatearekin ametsetan! Hau ez da sekula gertatu aurrez”. Baliteke gero ez denek jarraitzea, baina gazteen gosea seinale ona dela dio. Aurrera begira payadari opa diona garbi dauka: “Gustatuko litzaidake payadoreak espazio berriak bereganatzea tradizionalak utzi gabe eta modernitatera egokitzen joatea criollismoari* eutsiz, ideal liriko eta sozialak mantenduz”.• XIX. mendeko mugimendu literarioa, gizarteari lotua eta herritarren eguneroko kezkei ahotsa ematen ziena.
*
Payadorearen iritziz, tradizioa ezagutu behar da tradiziotik sortu ahal izateko: “Ezin da payadore izan Indio Bares, Carlos Molina, Roberto Ayrala, Martín Castro ezagutu gabe… Ez bazara eurak irakurriz maitemindu eta ez bazara sozialki konprometitu, ez zara”.
AURRERA BEGIRA
yadore belaunaldi berriak agertu ziren, nahiz eta Buenos Airesekoak nabarmentzen diren normalean. “Egungo egoerara ekarri gaitu horrek, oso etapa interesgarri batera: eremu berriak irabazi dira, Mercosurrek ondare izendatu du eta eskolak antolatu dira”.
IRAKASLE GISA TRANSMISIOAN Gabottok argi du oholtzatik kanpo egin nahi duen ekarpena: “Uste dut funtsezkoa dela hau ondorengoei transmititzea”. 2010ean hasi ziren irakasle moduan eta, egun, 5 gune
Guillermo Velázquez mexikarrak esango lukeen moduan, inprobisatzailea eginez jaiotzen da.
98
Etorkizunean ere, orain arte izan duen eguneroko borrokari eutsiz irudikatzen ditu payadoreak. “Arte honek larunbatean herrialdeko areto handienean jartzen zaitu eta, igandean, txoko batean gutxi batzuei kantari; egunero sortzen zara berriz; sekula ez zara iristen”. Inprobisatzailearen ustez ona da borroka irabazitzat ez ematea, lan guztiei arduraz heltzea dakarrelako. Egungo teknologia eta medioak erabiltzen ditu payadak ezagutzera emateko. Baina badaki ezin dela horrekin nahastu; ezin dituela “esentzia eta
MUSTAFA YODA (Gustavo Adolfo Aciar, Moreno)
“Rapa oso tresna indartsua da gizarteak baztertuta dituen gazteen ahotan, bereziki” Buenos Aires hiriko kanpoaldeko Morenon hazi zen eta gaztetatik gustatu zitzaion Hip Hop mugimendua. Nerabezaroan lagunekin parkean elkartu eta freestyle mundua jarraitzen hasi ziren, laster rapeatzen. Bi urtera (1998) ari zen lehenengoz jendaurrean eta ‘La Organización’ izenarekin abiatu zuten Argentinako lehen rapero taldea. 2000. urtean Sudamétrica sortu zuten, rap independentearen zigilu bihurtu den diskografika. Bi aldiz irabazi du Argentinako freestyle txapelketa (2002, 2003) eta hainbat lehiaketa eta emanaldi mota bultzatu ditu. Bera da, besteak beste, rapero vs payador ikuskizunaren arduradun. Epaile gisa ere aritu da Redbull-ek antolatutako ‘Batalla de gallos’ lehiaketan, eta baita payadoreen txapelketetan ere. Argentinan letragile moduan da ezagun, atera dituen hiru diskoak onenen artean kokatu baititu Rolling Stone aldizkariak.
BIDEAK ZABALTZEKO PREMIA Ez zen erraza rapeatzen ikastea, baina are gutxiago rapeatzera joan ahal izatea. Yodak dioenez, lehiaketa eta emanaldietarako topatu zuten lehen muga fisikoa izan zen; distantzia,
alegia. “Bi orduko bidaiak egiten genituen elkartu eta inprobisatzeko; lehiaketetara joateko, berriz, 10 orduko bidaiak, edonoiz”. Hasiera hartan CDak erosi, elkarrekin trukatu eta parkean inprobisatzea zen ikasteko
era. Maila apur bat hartu ostean jo zuen Mustafa Yodak Txileko lehiaketa batera, eta garaile atera zen: “Ez zen lorpen makala, entzuleak, epaileak eta inprobisatzaile guztiak txiletarrak zirela kontuan izanik”.
Argentinan jokatu zen nazio mailako lehen txapelketarako ere Cordobaraino bidaiatu behar izan zuen parte hartzeko (7-8 orduko bidaia). Lehen bi edizioetan irabazle izan zen Yoda. Hip hop munduan bidea egin nahi
Bi orduko bidaiak egiten genituen elkartu eta inprobisatzeko; lehiaketetara joateko, berriz, 10 orduko bidaiak, edonoiz.
100
101
zutenen zailtasunak ulertuta, ordea, ‘Secretos de Sócrates’ plataforma sortu zuten, “errimaren gerlariei eztabaidarako gune bat” eskaintzeko.
RAPAREN FUNTZIOA ARGENTINAN Mustafa Yodaren ustetan edozein arte motak bezala, rapak komunikatzeko balio du, “oso tresna indartsua da gizarteak baztertuta dituen gazteen ahotan, bereziki”. Jakitun da kanpotik begira, sarri, lehia zakarrari lotuta aurkezten dela aurrez aurreko emanaldia, baina, barrutik, argi dauka zein den oinarri ukaezina: errespetua. Azken boladan indar dezente hartzen ari den eredua azpimarratzen du Yodak, rancheada: 200 gazte inguru herri bateko plazan elkartu eta elkarrekin rapeatzen aritzea. Batzuetan lehia moduan ematen omen da eta beste batzuetan, besterik gabe, gozamenerako, “hori da hip hop-aren esentzia”. Etengabe berritzen doan mugimendua da eta rapero honek jatorrizko hizkuntzetan rapeatzen duten gazten lana azpimarratzen du: “Hor ikusten da garapena, nola genero hau bailara bakoitzean identitate propiora egokitzeko gai den”. Mexikon, Txilen eta Perun rapeatzen omen dute euren berezko hizkuntzetan, eta Argentinan, baita mapuche gutxi batzuek ere.
duko. Behin edo behin entzun bazituen ere, lehen harremana payada bateko epaile izateko gonbita jasotzean izan zuen. Bera da payadoreen epaile izan den lehen raperoa. Hortik harremanak landu eta rap emanaldien inguruko lanketan ari zirela otu zitzaion elkarren arteko lehiarena. Ontzat baloratzen du ekimena, “eremu zabalago batera” iristea ahalbidetu dielako. Mugaz gaindiko saioak ere egin dira, Txile eta Argentinako payadore bana Txile eta Argentinako rapero banaren aurka, esaterako: “Azken honi ‘sin fronteras’ deitzen diogu eta arrakasta izan du”. Emanaldi asko egin dituzte “elkarrekin, baina elkarren aurka aritu gabe”.
RAPAREN ETORKIZUNAZ Aurrera begira, “bilakaera interesgarria” ikusten dio Latinoamerika osoan, “edukiz aberatsa”. Bere iritziz, AEBetako auzo txiroetan lan esplotazio handia zegoenean Blues estiloa sortu zen moduan, “hip hopa, erbesteratutako afroamerikarren ondorengoek sortu dute auzo txiroetan, lan faltaren desesperazio giroan”. Yodaren ikuspegtik, gizarteko ezinegonak artearen bidez adierazten dira, eta tresna horietako bat da rapa: “Horregatik uste dut hemen ere bilakaera interesgarria izango duela, antzeko zikloa ari delako errepikatzen eta esateko asko dagoelako”.•
PAYADOREEKIN HARREMANETAN “Payadoreak gure errimen maisuak dira” aitortzen du hitza aipatu or-
Azken boladan indar dezente hartzen ari da rancheada: 200 gazte inguru herri bateko plazan elkartu eta elkarrekin rapeatzen aritzea.
102
PAYADOR VS RAPERO Lanak erdibanatu dituzte eta emaitzak bikoiztu. Raperoak eta payadoreak aurrez aurre jartzen dituen lehia estiloko emanaldi mota honek espazio berriak ireki dizkie bi inprobisazioei eta ezagun bilakatu ditu lehen irismenetik kanpo zituen jendearentzat. Bi generoen lehen uztarketa elkarren epaile aritzea izan zen: Mustafa Yodari payada bat epaitzeko eskatu zioten eta Emanuel Gabottori freestyle lehiaketa baterako deitu zioten geroago. Elkarren lana ezagutu ostean, elkarrekiko miresmenak bultzatu zituen gerturatzera. Gabottok harrituta ikusten du hip hop munduarena: “Herrialde honetan ez da azken hamar urteotan hainbeste hazi den diziplina artistikorik”. Yodak, berriz, payadoreen konposizio maila eta tradizioaren balioa azpimarratzen ditu: “Guk berritasuna eskaintzen diegu eta eurek tradizioa. Elkar osa dezakegu zentzu horretan”. Elkarlanak irakatsi die bi diziplinak ez direla hain desberdinak, funtsean: payadoreek, raperoek hainbeste baloratzen duten “errematea” dutela uste du Yodak, “hip hop munduko jendeak ez du espero eta harritu egiten dira”. Gabottok ere, euren errematea rapeko ‘punch line’aren berdintzat jotzen du, dezimaren baliokidetzat du raperoen zortzikoa eta, azken batean, “izen desberdina jarri arren teknika asko berdinak” di-
rela ikusten du. Inprobisazioa agertzeko moduan ikusten dute desberdintasuna, estetikan eta adierazteko eran: “Guk topaketak egiten ditugu eta raperoek lehiaketak, eta euren publikoa gazteagoa eta masiboagoa da”, dio payadoreak. Raperoa izan zen ideia proposatzeko lehen deia egin zuena: “Ikusten nuen oso interesgarria zela biak uztartzea,
Bi generoen lehen uztarketa elkarren epaile aritzea izan zen: Yodari payada bat epaitzeko eskatu zioten eta Gabottori Freestyle lehiaketa baterako deitu zioten geroago.
104
105
elkarrengandik ikasteko”. Emanuel Gabottorekin batera David Tókar payadorea animatu zen proiektura, eta raperoen artean Kódigo eta beste hainbatek ere bat egin zuten. Geroztik, herrialde osoan zehar ibili dira, eta baita Txileko hainbatekin ere. Bi generoak uztartzeak aukera berriak zabaldu dizkie bi mugimenduei, pa-
yadoreak hip hoparen giroko inguruetara iritsi dira, eta raperoek tokia aurkitu dute emanaldi tradizionalagoetan; gainera, “batean edo bestean kokatzen ez diren espazio berrietara iristea” lortu dute, Yodak dioenez. Gabottok ere hala azaltzen du: “Gazte askok emanaldi honi esker deskubritu dute gure lana, zuten irudi aspergarritik harago”. Yodak ere oso harrera
Payadoreak hip hoparen giroko inguruetara iritsi dira, eta raperoek tokia aurkitu dute emanaldi tradizionalagoetan.
106
ona sentitu du: “Ikusleak raperoak direnean ere, lehia hastean payadoreen alde jartzen dira askotan”, eta alderantziz ere ikusten du, payadoreak entzuteko ohitura dagoen lekuetan, “belaunaldi gazteagoek gustukoago dute rapa, eta, nahasketari esker, familia osoarentzat gustagarri da ikuskizuna”. Payadoreek beste norabidean ere deskribatzen dute hori:
“Gure artea jarraitzen duten helduagoengana iristea lortu dute; hauek raperoen proposamena onartu dute pixkanaka, oso desberdina iruditzen zaien arren”. Biek sentitzen dute ekimenarekin asmatu dutela, Yodak dioen moduan: “Zubi kultural hau bakarra da” eta inprobisatua izaki, “emanaldi bakoitza bakarra eta errepikaezina” dela gehitu dio Gabottok.•
EUSKARATIK EUSKAL HERRIRA BEGIRA
EUSKAL ETXEETAN IKASTARO ASKO ANTOLATZEN DA, EUSKAL HERRIKO TRADIZIOARI ETA FOLKLOREARI LOTUTA. GU EUSKARA ESKOLEK HARRITU GAITUZTE GEHIEN; HARRITU ETA HARROTU. SEKULAKO LANA DA HABEREKIN ELKARLANEAN ZEIN AUTOGESTIOAN EGITEN DENA, ETA HUNKIGARRIA DA EMAITZA. ARGENTINAR DOINUKO EUSKARA DARABILTE HAUTATUTAKO BI ADIBIDE HAUEK.
MAITE BILBAO DE USTARAN Necocheako Euzko Etxean euskara irakasle
“Euskara hautu kontziente bat da Argentinan, Euskal Herrian bezalaxe” Nolatan hasi zinen euskara ikasten? Zer harreman zenuen hizkuntzarekin?
ditut eta sekulako altxorra iruditzen zait hori, dagoen handiena.
Umetatik ibili gara Necocheako euskal etxean, gurasoek ere umetatik zutelako ohitura hori (aitak Necochean eta amak Rosarion); guretzat gure etxea zen. Euskal etxeetan beti eman zaio garrantzia dantzari eta gu ere hiru urterekin hasi ginen, gure gurasoek lehenago egin zuten bezala. Euskara ikasteari ez nion zentzu berezirik ematen hasieran. Dantza ikasten nuen bezain era naturalean hasi nintzen aukera sortu zenean. Hizkuntza ez zitzaidan ezezaguna, hori bai. Gure amonarekin oso harreman berezia nuen eta hari ikasi nizkion euskarazko lehen hitzak: amona, goxokiak, polita, ipurdi zikina…
Euskara ikasi ez bazenu bertsoak ez zenituzke ulertuko… Maizpiden entzun nituen lehenengoz, eta, ez, kosta egiten zitzaidan ziotena jarraitzea. Ez ninduen asko erakarri. Baina 2009ko Txapelketan Hernanin nengoen eta gogoan dut ezin izan nuela BECera joan tabernan lana nuelako (anaia joan zen lagunekin); guk telebistatik jarraitu genuen eta mundu osoa zegoen horren pendiente, telebistari adi, isil-isilik. Anaiak gauza bera esan zidan: “milaka lagun isiltasun osoz” zeudela bertsolariei adi. Muturreko errespetu horrek asko hunkitu ninduen, arreta mailak ere bai. Futbolarekin ohituta gaude, baina inoiz ez nuen ikusi kultur ekitaldi batekin horrelako jarraipena. Euskal Herrian soilik gerta zitekeela pentsatu nuen. Gainera, Maialen Lujanbiok irabazi zuen eta combo bat izan zen dena! Gero, saiatu ginen euskal etxera ekartzen, baina egutegi arazoengatik ezin izan zen…
Zer eman dizu euskarak? Euskara ikasten ari nintzela ez nuen sentitzen ezer berezia egiten ari nintzenik. Geroztik, ordea, jabetzen naiz euskara ikasi dudanetik asko irabazi dudala pertsona bezala ere. Sekula ez nuen hori pentsatu hastean, baina atzera begiratzean ikusi dut ez dela dakidan beste hizkuntza bat soilik. Iruditzen zait dauzkadan lagunik handienak ere euskarari esker ditudala. Erdaraz jende batekin topatzen zara eta euskaraz beste batekin, ez hobeak ez txarragoak, baina egun ditudan lagunik handienak euskarari esker egin
Ekarri izan duzue bestela bertsolaririk? 1981ean Euskal Herritik ordezkaritza bat bidali zuten eta pasa ziren euskal etxetik, euskal astean parte hartzeko. Etorri ziren harri-jasotzaileak, musi-
Egun ditudan lagunik handienak euskarari esker egin ditut eta sekulako altxorra iruditzen zait hori, dagoen handiena.
109
kariak, aizkolariak, dantzariak eta bertsolari bat: Xabier Amuriza. Etorri zen lehen bertsolaria izan zen, eta ordezkaritza hartan euskara hutsez aritu zen bakarra izan zen, itzulpenik gabe. Orain euskara irakasle ere bazara Argentinan, zein da ikasle profila? Gaur egun euskal etxean ditudan ikasleak helduak dira. Gazte asko ari dira ikasten, baina unibertsitatera La Platara doazenez, han hartzen dituzte eskolak; beraz, Necochean 30 urteko batzuk dabiltza eta, gero, 50 urtetik gora doaz. Gehienetan, motibazioa dute aitona-amonak euskaldunak zirelako eta pendiente sentitzen dutelako. Gogo handiarekin etortzen dira eta hitz egitea izaten dute helburu; hori oso zaila da astean behin bi orduz elkartuta. Hala ere, ez ulertzetik ulertzera pasatzea bera asko da berez.
Nik Argentinan ikusten dut, duela 25 urte euskaraz Euskal Herritik etorriek zekitela, hona iristean galdu ez zuten apurrek. Orain, ordea, orduan baino jende gehiagok daki, ez ama hizkuntza duelako edo han jaso zuelako, baizik ikasi egin duelako. Pentsa zer den Euskal Herritik zuzenean iritsitako jendea zegoenean baino euskara gehiago egitea orain. Euskara indarra hartzen ari da belaunaldiak pasa ahala, eta oso berezia da hori. Korrika ospatu zenean, zuk irakurri zenuen lekukoan zetorren mezua; zer azpimarratuko zenuke?
Euskarak nortasuna ematen dizu, berezia da. Gaztelerarekin niri ez zait hori gertatu, agian ama hizkuntza delako eta zuzenean jaso dudalako. Nik euskara aukeratu egin dut, eta Euskal Herrian nik bezalaxe jende askok egunero aukeratzen du zer hizkuntzatan egin nahi dituen harremanak eta bizitza; ez da edozein herritan gertatzen. Euskara bai Argentinan eta bai Euskal Herrian hautu kontziente bat da, eta horrek sekulako indarra eta nortasuna ematen dio eta sentiarazi egiten dizu. Horixe azpimarratuko nuke, nortasuna.•
Gero, eguneroko harremanek asko egiten dute, nik Euskal Herrian irakasten nuenean ondo ulertzen nuen hori: ikasleek euren inguruko harreman guztiak gazteleraz eraiki zituzten, ohiturak ere bai. Hizkuntzaz aldatzea oso zaila da behin harremana gazteleraz sortu denean; horregatik esaten nien lagun berri pare bat egiteko erabat euskaraz egingo zutenak eurekin. Niri Lazkaoko harrera familiarekin gertatzen zitzaidan, baina euskaraz aritzeko indarrik ez nuenean ez deitzea erabaki nuen eta hurrengo egunean saiatzea, adibidez, harreman hura euskara hutsean mantendu nahi nuelako. Zer garrantzi du zure ustez diasporan eta Argentinan euskararen transmisioak?
Hizkuntzaz aldatzea oso zaila da behin harremana gazteleraz sortu denean; horregatik esaten nien lagun berri pare bat egiteko erabat euskaraz egingo zutenak eurekin.
110
111
ALEJO CONTI OLIVARES Rosarioko euskal etxeko kidea
“Bertso bat aurrez aurre entzuteak ikasketa prozesu osoa merezi du” Zein izan zen zure lehen harremana euskararekin? Nolaz erabaki zenuen ikastea? Malagan entzun nuen lehenengoz, kasualitatez. Biltzar batean geunden eta parte-hartzaile batzuk euskaldunak ziren. Bidaian zehar lagun egin ginen eta haiek irakatsi zizkidaten lehenengo euskal hitzak. Lehen unetik harrapatu ninduen hizkuntzak, ez dakit zergatik. Rosariora itzultzean euskal kulturan murgildu nintzen, euskal musika entzuten hasi nintzen —Berri Txarrak batez ere-, eta 2008. urtean euskal etxera sartu nintzen lehenengo aldiz, hainbeste interesatzen zitzaidan hizkuntza hori ulertu nahian. Momentu hartan Lekeitioko mutil bat zegoen Euskal Etxean, euskara klaseak antolatzen zituena; bera izan zen nire lehenengo irakaslea. Hurrengo urtean, Euskara Munduan programan parte hartzen hasi nintzen. (HABEk eta EABAk antolatua). Geroago, Eusko Jaurlaritzaren Gaztemundu programari esker, hilabete bat Maizpide euskaltegian (Lazkaon) pasatzeko aukera izan nuen. Horrek lagundu zidan gehien eta komunikatzeko maila lortu nuen. Gainera, euskaldunak irekiak dira zentzu horretan eta hobetzen laguntzen dizute. Zorionez, argentinarra izanik, ez daukat hitz egiteko lotsarik (barrez).
Eta euskaraz jakiteak zer eman dizu? Zer aldatu dizu? Euskarak bi gaitasun eman dizkit, balio handia dutenak. Bata, Euskal Herria hobeto ulertzeko ahalmena, zeren ezin da Euskal Herria ondo ulertu euskara jakin barik (uste dut euskara ez dela euskal kulturaren osagai bat, baizik eta bere oinarria). Begirada batean euskal ohiturak nahiko sinpleak direla iruditu arren, euskal kultura askok uste duten baino sakonagoa da, eta euskara behar duzu horretaz konturatzeko. Eta bestea, benetako harremanak sortzeko gaitasuna. Euskara da euskaldunak irekitzeko giltza. Nik ez nuke esango euskaldunak hotzak direnik, baina argentinarrekin konparatuta sozializatzeko erritmo ezberdinak dituzte. Nik lagun minak aurkitu ditut eta uste dut hango lagunekin daukadan lotura sendoagoa dela, beraien hizkuntza —eta beraz, beraien izaera— ulertzeko gai naizelako. Euskal Herrira hainbat bisita egin dituzu, zerekin geratzen zara? Gehien maite dudan Euskal Herriko ezaugarria ohitura eta berritasunaren nahasketa da. Argentina herri gaztea da, eta gure kultura eraikiz goaz. Zuena, ordea, aldi berean zaharra eta modernoa da. Batzuek uste dute euskal kultura mantendu dela euskaldunak haien mendietan gelditu zirelako, inorekin hitz egin gabe. Justu kontrakoa
Euskaldun batzuen lagun egin ginen eta haiek irakatsi zizkidaten lehenengo euskal hitzak. Lehen unetik harrapatu ninduen hizkuntzak.
112
da: euskaldunak eragin berriak hartuz zerbait sortzeko gai dira, haien balio eta bizimodua aldatu gabe. Euskal kultura mantendu eta birziklatu egiten da prozesu berean, eta horregatik bizirauten du. Adibidez, Bilbora joanez gero, Deustuko zubian gelditu: eskuinean Guggenheim museoa izango duzu, modernitatearen adibide hutsa; eta ezkerrean, mendiak eta baserriak begiratu ahal izango dituzu. Euskal Herria biak dira, ardiak eta titanioa, nahasketa harmoniatsu batean. Oso herri gutxik lortzen dute hori. “Ur berria iturri zaharretik”, Artzek esaten zuen bezala. Bertsoa lehenengo aldiz Maizpiden entzun omen zenuen, zer sentitu zenuen? Eta orain, zer da zuretzat bertsogintza?
Lehendabiziko bertsoa Lazkaon entzun nuen, Jon Maia eta Angel Peñagarikanok Maizpide bisitatu zutenean. Bertsolaritza zuzenean ikustea esperientzia zoragarria izan zen, eta bertso bat aurrez aurre entzuteak ikasketa prozesu osoa merezi zuela sentitu nuen. Bertso bat ulertzeko gaitasuna izanez gero, urteetan zehar egindako ahaleginak zentzua zeukala. Bertsogintzak argi erakusten du euskara, hainbeste zailtasun eta oztopo izan arren, bizi-bizirik dagoela, eta euskaraz edertasuna sor dezakezuela (edo dezakegula). Euskal Herriari buruz azpimarratu dut ohitura eta berritasunaren arteko nahasketa dela, horregatik biziraun duela: bada bertsoa da horren adibide handienetakoa.•
Bertso bat ulertzeko gaitasuna izanez gero, urteetan zehar egindako ahaleginak zentzua dauka.
113
SOSLAIA
EL ARTE DE LA FUGACIDAD DESDE EL CAIMÁN ANTILLANO… (LA POESÍA ORAL IMPROVISADA CUBANA Y SUS TIEMPOS)
TESTUA: PATRICIA TÁPANES SUÁREZ Socióloga y coordinadora del Grupo Guijarro (salvaguardia de tradiciones), Cuba. ARGAZKIAK: GRUPO GUIJARROREN ARTXIBOA
114
“De la tierra, y de lo más escondido y hondo de ella, lo recogeremos todo, y lo pondremos donde se le conozca y reverencie; porque es sagrado, sea cosa o persona, cuanto recuerda a un país, y a la caediza y venal naturaleza humana…” (José Martí)
Se dice que la décima improvisada “da la impresión que reposa o que se mueve intranquila”, como si fueran dos mundos donde la poesía atrapa el contexto y va marcando estilos, épocas, distintas maneras de hacer, de ser y de decir. De los colonizadores españoles nos llega la décima, estrofa por excelencia del campesinado cubano; y las características de nuestros campos le incorporaron toda su diversidad de géneros, estilos y manifestaciones y la convirtieron en una de las más autenticas y raigales expresiones de nuestra cultura popular tradicional. Para Jesús Orta Ruiz (Indio Naborí): “la décima llega a Cuba y se impone, entre otros factores, porque su métrica y su pausa se avienen perfectamente a las exigencias de las melodías ya asimiladas por nuestro pueblo” (Orta Ruiz 1980: 37) La poesía oral improvisada cubana, como manifestación de nuestra música campesina ha sido un arte “que a través del espacio y el tiempo se ha desarrollado en ámbitos muy específicos y bien diferenciados, sosteniendo así la memoria, sentimientos, costumbres y tradiciones de sus pobladores. Desde los primeros ecos poéticos de la isla, la décima, siempre guajira e improvisada apareció en sus diversas tonadas, ritmos y sones especiales que permitieron la creación de un vasto cancionero popular, sin haber tenido competencia de alguna otra forma poética musical hasta nuestros días. Antes de que el canto criollo se elevara a la categoría de sistema poético o de escuela literaria, vivió por mucho tiempo en la voz de los poetas populares. Tonada, punto y décima son
115
Pedro Guerra, Antonio Camino, Rigoberto Rizo, Luis Gómez, Ficho Guía y el virtuosismo de músicos como Raúl Lima, Juanito Rodríguez Peña… y tantos otros vistieron de gala a nuestra guajira sentimental. Como tradición oral es trasmitida en su mayor parte de manera mimética, de generación a generación. Para esto el improvisador usa un contexto directo, oral: la palabra. Tanto poetas como público espectador interactúan no solo verbalmente, sino también lo hacen corporalmente (gestos, movimientos, etc), su presencia se da en un lugar y durante un tiempo determinado; el que usen para llevar a cabo la comunicación. En todos los tiempos, cada acto de improvisación poética en Cuba se convierte en un hecho único e irrepetible, captado en algunas ocasiones a través de la palabra escrita y más recientemente por las grabaciones sonoras y audiovisuales.
parte ingénita y esencial del repertorio guajiro de la nación: la presencia de la línea de canto o tonada; el uso de la cuerda pulsada —guitarra, tiple, bandurria, laúd— que nos fueron legados; así como el tres, oriundo por excelencia; y el uso de la décima como forma de texto, medida y modo de expresión poética preferido por el campesino para su canción. El Punto1 es la expresión musical del campesino, sus tonadas2 son innumerables, sus instrumentos y sus afinaciones, sus ritmos, sus estilos, sus textos, forman parte de nuestro patrimonio musical.” (Cassola, Pérez Sonia: Notas musicológicas álbum “Parrandeando entre las lomas” y álbum Concierto de las Multitudes 2008-2010)
Estudiosos refieren un periodo de envejecimiento del repentismo cubano sobre la década del 80, y un resurgimiento de la expresión en los 90 con la aparición de una nueva generación de poetas improvisadores llamados por la literatura “post-naborianos”. Ambos términos vistos únicamente desde miradas absolutas pueden resultar muy peligrosos; lo que queda claro es que la historia y la identidad de nuestra poesía oral en los años 70 y 80 viene de la mano de Gobiel Cruz, Sergio Mederos, Bernardo Cárdenas, Fernando García, Pablo Luis Álvarez “Wicho” y otras grandes ausencias… Por ese mismo camino y no muy lejos de esos años la radio, la televisión y aquellos espacios genuinos y espontáneos que han protegido el punto cubano y lo han dejado evolucionar con los tiempos nos cuentan de un
Protegida por la voz de los cantores populares, transciende a las grandes urbes en la década del 20 en Cuba de nupcias con la entrada de la radio a nuestro país; consecuente con el escenario social y político de la época y marcando un estilo de elegancia y respeto por el arte que se cultiva aparece en los medios masivos de comunicación marcando la famosa “edad de oro del repentismo cubano” hacia los años 40 y 50. Fue un momento de tránsito, en el que paulatinamente se produjo un proceso de cambios, de transculturaciones, interinfluencias entre las distintas manifestaciones de la música nacional y la que nos llegó de diversos países en contactos culturales. De esta etapa nos vienen las grandes leyendas de poetas e instrumentistas guajiros, un momento donde el texto lograba un equilibrio casi mágico con la música y el ritmo; la poesía de Ángel Valiente, Jesús Orta Ruiz (Indio Naborí), Francisco Riberón, Gustavo Tacoronte, Adolfo Alfonso, Justo Vega, Rafael Rubiera, José Marichal,
Estudiosos refieren un periodo de envejecimiento del repentismo cubano sobre la década del 80, y un resurgimiento en los 90, con la aparición de una nueva generación.
116
117
Es evidente que la poesía oral improvisada cubana transciende del mero hecho de la comunicación y la retorica; el verso y la lirica que porta la diferencia de otros cantos improvisados; puede entonces que la aleje de la modernidad, pero habría que preguntarse si necesita de ella o si tan sólo se apropia de algunos rasgos y vuelve a su zona de confort donde permanece esbelta y efímera y desde ahí, nos regala el canto y la música de cultores como Luis Quintana, Yoslay García, Irán Caballero, Juan Antonio Díaz, Roberto García, Luis Paz Esquivel, Tomasita Quiala, Héctor Gutiérrez, Aramis Padilla, Leandro Camargo, Oniesis Gil y entre los más jóvenes Yunet López, Ana Mary Gil, José Antonio Morales (Pepito), Reiber Nodal e Islay Madruga… todos ellos acompañados de instrumentistas guajiros que cierran el performance del arte de improvisar versos. Se canta mucho en Cuba, desde lo institucional se organizan Festivales, Galas, Coloquios, Encuentros fraternos y Concursos Nacionales de poetas improvisadores. Tenemos como fortaleza la existencia de instituciones creadas para el estudio, la promoción y la salvaguardia del género; aunque para nuestro pesar no siempre sabemos trabajar de conjunto y en consenso con las expectativas y preferencias de la expresión. Como consecuencia la falta de sinergia y la ausencia de una adecuada estrategia pensada desde el liderazgo de los principales exponentes de la poesía oral en función de su visibilización y socialización da al traste con el traErnesto Ramírez, un Jesús Tuto García, un Francisco Pereira (Chachito), un Arnaldo Figueredo, un Julio Martínez, un Jesusito Rodríguez y un Omar Mirabal. Como expresión viva de nuestro patrimonio cultural nunca ha permanecido estática, va de la mano de los tiempos y en correspondencia de las necesidades sentidas de aquellas comunidades que la portan y la practican. Para el poeta e investigador Alexis Díaz Pimienta “el repentismo no es sinónimo de anquilosamiento, ni arte preterido o arqueológico, sino que tiene mucha fuerza… como cualquier otro género, necesita adaptarse a los nuevos tiempos y utilizar todas las herramientas para comunicarse con su público”. La improvisación poética en Cuba como en muchas regiones de nuestro planeta es también un arte universal y ha tenido desde sus propios orígenes —aún inexactos como la vida misma— diversas formas de supervivencia y resistencia, incluso en la actualidad lidiando con nuevas tecnologías y nuevas maneras de comunicación entre los seres humanos.
Tenemos como fortaleza la existencia de instituciones creadas para el estudio, la promoción y la salvaguardia del género; aunque para nuestro pesar no siempre sabemos trabajar en consenso. 118
119
tamiento al género desde los medios masivos de comunicación. Pudiéramos decir que tenemos mucho que añorar de la década del 40 y el 50 en Cuba desde este punto de vista; aunque existen en casi todas las provincias programas radiales campesinos no siempre se promociona el verdadero talento y muchos de aquellos que los dirigen desconocen las características de la manifestación.
Ha tenido épocas donde ha sido privilegiada con diferentes soportes de comunicación que han posibilitado su estudio y salvaguardia, muchos han sido los estudiosos e investigadores que han caminado Cuba recogiendo la manera de cantar, de tocar y de decir de nuestros cultores, y mucho permanece en la memoria colectiva de nuestras comunidades y pueblos. Hemos tenido tiempos de silencio, y hemos tenido tiempos donde la política cultural ha permitido dar pequeños pasos en la recopilación, grabación y conservación del repertorio guajiro de la nación.
Lo mismo sucede con el programa más antiguo de nuestra televisión, dedicado a la música campesina y espacio por excelencia del campesinado cubano. “Palmas y Cañas” ha sido y es el programa con más teleaudiencia en nuestro país; por su quehacer han pasado grandes artistas cubanos de todas las épocas; se recuerdan las voces de Ramón Veloz, de Celina González, del Jilguero de Cienfuegos y las parejas legendarias de repentistas como Adolfo Alfonso y Justo Vega. En la actualidad, pese al esfuerzo de sus realizadores su calidad varía en dependencia de la participación de los principales exponentes del género y la necesidad casi individual de promoción y divulgación. En muchos casos la promoción no es concebida como prioridad y en otros rechazan los estigmas y las etiquetas que por insensibilidad y desconocimiento han reproducido los programas de televisión que intentan mostrar lo diverso de la manifestación en Cuba.
Hemos tenido tiempos de silencio, y hemos tenido tiempos donde la política cultural ha permitido dar pequeños pasos en la recopilación, grabación y conservación del repertorio guajiro de la nación. 120
121
De igual manera lo tradicional se mezcla con otras influencias y aparecen en el repertorio guajiro diversas formas y estilos de improvisar; algunos siguen leales a un lenguaje más directo, más conceptual y otros se arriesgan a buscar lo desconocido; pero todos utilizando la palabra como vía para conmover y trasmitir. En los escenarios cubanos de la actualidad se entremezclan diferentes generaciones y promociones de poetas improvisadores; incluso con el surgimiento desde el año 2000 de los talleres de repentismo infantil la presencia de la mujer en las grandes plazas es más evidente; aunque no posee aún un discurso intimo ni propio y continua reproduciendo las normas y los patrones de un mundo donde ha primado la presencia del hombre. En nuestros tiempos el repentismo cubano convive en diversos espacios, los esenciales y los que la mantienen viva siguen siendo espontáneos, provocados por la misma expresión, sus portadores y aficionados al género donde el público es más selectivo, pero diverso y heterogéneo. Como al inicio de los tiempos se mantienen las voces de los poetas populares o poetas naturales; pero al día de hoy la gran vanguardia de la poesía oral cubana se aferra al arte de improvisar como medio de vida, se canta para vivir, no se vive para cantar…, nos guste o no, los grandes improvisadores e improvisadoras cubanas de hoy forman parte de un contexto general donde la individualidad desprotege los sentires colectivos y aleja los compromisos con las raíces. Nuestra suerte es que cada comunidad acompaña a sus propios poetas, los hace grandes y los devuelve al sentir colectivo; ellos cantan para vivir, pero los que los escuchamos vivimos para oírlos cantar, para a través de ellos expresar nuestras costumbres, nuestros sentimientos, nuestras formar de hacer, de ser y de decir, nuestro compromiso con un arte legendario, que hunde sus raíces en nuestra historia y nuestra identidad. Una forma de ser felices, una forma de buscar la unidad desde la diversidad.•
Lo tradicional se mezcla con otras influencias y aparecen en el repertorio guajiro diversas formas y estilos de improvisar.
122
123
esk erri b o k a o b i d e n u a z m a n o k n a riet r e s a b gunok. Eme o k e laIDATZMAKINAZ k r e o t n a o b d E i a . r n a i G k e . r t itza r u zai t a l i d o s u r t r i e b e x a u a i r s , a u z n k t i i r r a e l z o a s l t e r e t b u ngo u , bad k g e e i a r u u a d g r o r t o o t a n koe n al i k e r r a a z u t n o ko k a t e o i d n a m , l e t Lagunok, orrek derrigor eduki bear du lotura, bertsolaritzarekin. Ez ori bakarrik. Bi edo iru antxume noiz-nai mandioan saltoka. Eta oillo-loka txita taldearekin, berdin, mandio bazterreko eltxoak biltzen. Etxeko txakur txikia, berriz, maai azpian lo, umeen anka ondoan. Aze argazkia… Asieran nioena, auzolanekoen otorduak ere izaten ziren, baserrietako mandioetan. Batik-bat, garijotzeetan. Lan ura ere, auzotarrekin egiten genuelako. Lanak amaitutakoan, jendea garbitu eta arropak aldatu bitartean, etxekoek maai luzeren bat prestatzen zuten. Emakumeek, geien bat. Ni ondo gogoratzen naiz, ze bazkalondo edo ze afalondo atsegin izaten ziran, gure mandioetan. Kafe-putxero eta Terri koiñakarekin pixkortutakoan, iñoiz ez zan falta izaten bertsorik eta txisterik. Baiña au ez da iñun azaltzen, sagardotegikoak bezela. Mandioan bertsotan asten zirenak ez zirelako ospetsuak? Ez zalako leku publikoa? Baiña bertsolaritza munduarekin lotura zuela, bai. Eta eztaietakoa? Ura ortik onerakoa. Baserrira etxeko maiorazkoa ezkontzen zanean, egin oi ziran bertako eztaiak. Baiña ura ez zan izaten otordu bat. Egun bat, bi egun, edo iru, zenbaitentzat. Su ziriak botatzen ziran, soiñujolea ere izaten zan. Basarri eta Uztapide, zenbat mandio eztaitan kantatuak ote ziran… Baiña bertso festa izaten zen gonbidatuen artean. Egigun kontu, garijotzekoetan otordu batekin bertsotan asten baziran, Txirrita bezala bertan lotan geratzen ziranak, ixildu ere ez zirala egiten, bertsotan. Au ere aipa nezaket. Gipuzkoako Orexan, Orixe aundiaren omenez egiten zuten bertsopaper leiaketako irabazlearen bertsoak, Orexako mandioan kantatzen ziran, eta sariak banatu, auzotarren arteko babarrun janaren ondoren. Banuen gogoa, lagunok, aspaldietako oitura zaar hauek, autsak kendu eta agerian jartzeko. Eskerrikasko, eta gora mandio aietako bertso kutsuzko eskolak.•
KAIXO LAGUNOK. EMEN NAZUE BA BERRIRO, NEURE KONTU ZAARREKIN.
MANDIOETAKO ESKOLAK ETA BERTSOLARITZA TESTUA: NIKOLAS ZENDOIA
124
Azterketa moduko batzuk egin ondoren, auxe iruditu zait. Garai bateko baserrietako mandioko eskolek eta, mandioetako auzolanekoen otordu aiek, badutela zer ikusia bertsolaritzarekin. Edonork esango didazue, motel-motel, mandioetako kontu zaarrekin alator gaur egungo bertsolaritzara? Lasai lagunok, lasai, poliki-poliki joan gaitezen. Zer da beti entzun deguna? Bertsolaritza sagardotegietatik datorrela. Au zergatik, sagardotegietan kantatzen zuten aiek, ospetsuak zirelako? Txirritak eta beste zenbaitzuk, bertan lo egiñaz, bi edo iru egun pasatzen zituztelako? Bai, orduko bertso leku garrantzitsuak izango ziren sagardotegiak. Eta garaiko bertsolari artistak eta bertsozaleak bertara urbiltzea, oso ondo deritzot, eta erreberentzia. Goazen orain gure lengo baserrietako mandioetan genituen eskoletara. Nora joango giñen ba? Menditarrok ez genuen automobil biderik. Automobillik gutxiago. Baiña anka ariñak bai, orduerdiko bidean joateko, eskola zegoen baserrira. Adibide bat jartzeko, mandioko maixu bertsolaria ere ezagutu genuen. Zuetako askok ere bai, ezagutuko zenuten. Prudentzio Egiguren “Artañola”, Errezilko Artañola baserrikoa. Abost ederreko bertsolaria, eta maixu errena. Prontxio deitzen zion mundu guztiak. Gerora, ea zenbat bertso jaialdi aurkeztu zituen an emenka, gure Artañola Prontxiok, mandioko maixu errenak. Baiña bere garaian, Itziarko Irure baserriko mandioko maixua izan zen. Au ondo dakit, Prontxioren eskolan ibillia zelako nire emaztea ere. Kontatzen du maixua noiz-nai bertsotan aritzen zala. Puntuak jartzen ere bai, zortzi-amar nexkato eta mutikoei. Urrengo aldian ezpain soinua jotzen, ume koxkorrek trikitixa dantzatu zezaten, mandioaren erdian. Eta bertako aitona eta amona, eskailburutik begira.
125
TTAKUN -HERREN
MANEX MANTXOLA
‘Bertsolaritzari begirada kritiko bat’, hori eskatu zigun aldizkari honen atzean hariak mugitzen dituen esku ikusezinaren jabeak Saioa eta bioi. Ez bertsolari, ez kritiko eta erdi miopea naizen aldetik, Saioari utziko dizkiot katedra kontuak eta gaia plazaratzera mugatuko naiz, bere horretan nahiko trantze bada eta.
TTAKUN
Hain zuzen ere, trantzea izango da bertsolarien ahotan soilik entzun daitezkeen euskal hitz horien estandarte (hara, bigarrena). Ez testuliburu ez eta kafe-tertulia, ez dago hitz hori bertso saio batetik at entzun eta soraio geratuko denik. Ataka, egonezin, estualdi, arrangura… baliokide eder askoak dauzka gure hiztegiak, baina errimatzea baldintza nahitaezko bihurtzen denean ez dago trantzea bezalakorik, alafede! Berdin gertatzen da ondo eginak gogoan hartu/ gaizki eginak barkatu bezalako esamolde fosilduekin, agurrekin lotuak gehienbat. Zenbat bertso saio hasi dira Hementxe gaudela esanez, sukaldariak goraipatuz segi, gozatu eta gozarazteko gure asmoa argi utzi eta plazer handi bat izan da batekin amaituz, plazera baino trantzea izan direnean ere? Ezin leike uka bertsolaritzaren alor honek badituela hainbat bertute, bere aurre-ikusgarritasun eta guzi. Esaterako, kopla bakar batean laburtu beharko bagenu bertsolaritzaren esentzia, gisa honetako esaeren Frankenstein errime bat aterako litzaiguke:
126
HEMENTXE GAUDE, HEMENTXE GAUDE / GOZATU TA GOZARAZIZ / PLAZER HANDI BAT IZAN DA ETA / IZORRATU DAITEZELA! Bestalde, berrikuntzei dagokienean, badaude indarra hartzen ari diren jendarte bezalako eufeminismoak (eufemismo feministak), hots, genero ikuspegi batetik baztertzaileak ez diren adierak. Izan ere, gizarte gizon-arte modura ulertzen bada ustezko gizarte horren erdia kanpo uzten da. Egongo da gizarte gizaki-arte, gizona gizaki-ona eta emakumea eman-kumea(!?!?!) dela esan eta lasai geratuko den sasi-filologo logofilorik, baina tamalez batzuetan ez gara konturatzen eztabaida ez dela etimologikoa, ideologikoa baizik. Izan ere, bertsolaritzak badauka ideologiatik, ezin zitekeen bestela. Utz ditzagun, beraz, azaleko hitz-joko merkeak eta goazen iruten gabiltzan li(h)oaren korapiloetako lehenengo hari muturretik tira egitera. Bertsolaritza beti izan baita egokitu zaion garaiko ideologiaren ispilu. Horren erakusgarri, XX. mendean zehar igaro dituen etiketak: kristaua, taberna eta nekazal girokoa, euskaltzalea, euskaltzale ilustratua, abertzalea, ezkerrekoa eta abertzalea, ezkerabertzalekoa… Hala ere, badirudi milurteko berri honetan sartzearekin batera ñabardura bat gehiago gehitu dakiokeela aurrez aipaturiko zerrendari: emakumearena. 1451. urtekoa da gaur arte iritsi den emakume bertsolariei buruzko testigantzarik zaharrena. Hala eta guztiz ere, 2003an elkartu ziren lehenengo aldiz
bertso munduaren orbitan zebiltzan emakumeak, ez bertsolariak bakarrik, baita antolatzaile, gai-jartzaile, epaile eta abarrak ere. Gauzak horrela, emakumea eta bertsoa lotzen dituen 500 urtetik gorako historiaren ondoren, ondorio honetara heldu ziren biltzarrean parte hartu zuten kideak: ez zirela bertsolari oso sentitzen. Nola da posible? Zein egitura, kode, umore, estereotipo eta genero rolez osatzen da ba bertsolaritza kanonikoa? Hain zuzen ere, horixe da lerro hauetan sakontzeko jorratu nahiko nukeen gaia: emakumea bertsolaritzan eta bertsolaritza emakumean. Jakin badakit ur handi, uher eta zingiratsutan sartzea dela, Saioak ur horietan plisti-plasta ibiltzea zenbat atsegin duen dakidan bezala (e, Saioa?). Beraz, harea mugikorretan legez, ahalik eta gutxien mugitzen saiatuko naiz ito ez nadin, eta nire kide iruindarrari utziko diot, hala baderitzo, egurra banatzen. Beti ere, gai batzuk mahai gainean jarri ostean. Lehenik eta behin, bertsolariok, nire burua inoiz hala definitu izan baitut, inguru hauetan hain maitatua den Entzutegi Nazionalak zioen moduan, “juglares sabelotodo” petoak izaki, betidanik izan dugu Euskal Herriaren abangoardia ideologikoaren bozeramaile izatearen domina jartzeko beharra: dela Amalurra defendatuz, dela euskararen alde, genero indarkeriaren aurka, independentzia, autodeterminazioa, euskal preso politikoen eskubideak, munduko herri zapalduak, etorkinak, langileria, gazteak, errefuxiatuak edota atez ateko hondakin bilketaren alde eginez. Hala izan da historian zehar ere, beti txikitik eta xumetik, handi eta boteretsuen aurka: Pernando Amezketarrak Eliza zeukan, Txirritak Canovas, Xalbadorrek Hegoaldekoak, Lazkao Txikik metro t’erditik gorakoak eta Xabier Silbeirak parean jartzen zitzaion edozein. Baina zer kantatuko lukete aurreko bertsolariek azpiratzaileak eta pribilegiatuak eurak balira? Diot, izan zirelako. Bestela zergatik ezin dut aipatu Maialen Lujanbioren aurreko emakumezko bertsolaririk, Joxepa Inazi Azkune, Hondarribiko Joxepa, Maria Luisa Petrirena Xenpelar, Martzelina Lopetegi, Mikaela Elizegi, Sebastiana Gesa-
laga, Inaxi Etxabe, Mayi Treku eta Luzia Goñi bezalakorik, Interneten begiratu eta tranpa egin gabe? Zorionez, gauzak aldatzen ari dira eta ez dago emakumeez soilik osatutako bertso saio batera joateko martxoak 8a noiz helduko zain egon beharrik. Horren erakusgarri Testurak, Bertxortan, Ez da kasualitatea, Bertso Kabareta… Hutsik zeuden esparru berriak erein dituzte bertsotarako, eta aurretik zeudenei ertzak atera: Bilintxen maitasun erromantiko inkondizional eta absolutuari adarrak jarri dizkiote, laranja erdiak bitaminarik gabe utzi eta printze urdinak lotsaz gorriarazi. Garaiak aurrera doaz eta badira diskurtso feminista gaietan eta bertsoaldietan erabiltzen dituzten bertsolari eta gai-jartzaileak, gainontzekoak ere inplikatu eta busti daitezen behartuz. Garai batean, bertso saio askotarako ezker-abertzalekoa izatearen galbahea igaro behar zen bezala (eta ez, ez zen nahikoa Teleberria belarritakoarekin aurkeztea), interesgarria izango da ikustea zein puntutaraino baldintzatuko dituen aurrerantzean bertsolariak euren genero kontzientziak plazak lortzerako garaian. Imajinatu une batez, irudimenak uzten badizue behintzat, lau
bertsolariko saio batean gizon bakarra egotea eta horri maskulinitatearen eta gizon izatearen inguruko gaiak jarrita, bere buruaz landa, gizon guztien ordezkari gisara kantaraztea. Hori da edozein txosnatako saioan emakume bakarrari eraso sexista baten inguruan abesteko eskatzen zaionean ematen ez zaion aukera, emakume guztien ordezkari izan ordez, bere buruaren ordezkari modura abestekoa. Bukatzen hasteko, umorearen eta emakume bertsolarien arteko harremanaz jardun nahi nuke. Izan ere, mota askotako umoreak daude: umore horizontala, norbere buruaz, berdinen artean edo giza kondizioaz egiten dena, umore integratzailea; behetik gorako umorea, botere harreman batean behean dagoenak goikoaz barre egitea, elkarren arteko tartea txikituz eta handiaren botere zati bat ahulagoari emanez, umore iraultzailea; eta goitik beherako umorea, ahulen eta boteretsuen arteko tarteak are gehiago handitzen dituena, umore baztertzailea. Hala ere, umoreak ere baditu bere baldintza eta neurriak, hots, ezin da edozein umore erabili edozein egoeratan. Igorlearen eta hartzailearen arteko kode partekatu bat egotea beharrezkoa da. Hortaz, kode feminista partekatzen duten emakume bat baino gehiagoko saioak antolatzeak ahalbidetuko luke oraindik emateko hainbeste daukan umorearen esparru hori jorratzea: u-morea. Hau izan da bertsolaritza eta feminismoaren inguruko nire ideien zaparrada, nireak izan aurretik ingurukoei entzun eta irakurri dizkiedanak. Buruan gorde ditudanak eta arrazoiz eta denboraz barneratuak, irudipena baitut feminismoaren ertz asko ez ote den gizona burutik eraikitzen hasten, bizipenetik bainoago. Nik jarraituko dut pixkanaka hori guztia gorputzera ekartzen, baina jakin nahi nuke Saioa, alderantzizko bidea nolakoa den; gorputzetik hasten dena.•
127
pentsaezina kutsagabea eta garbi-garbia denik. Bertsolaritza egin, harreman horretan egiten delako, interrelazioan, hartu emanean.
SAIOA ALKAIZA
HERR EN
Bertsolaritza heteropatriarkala da. Bai, hala da; baina gainontzeko praktika politiko-kulturalak diren bezalaxe, euren disidentzia eta kontra-botereekin, barne haustura eta potentzialitate subertsiboz beteak. Horregatik, Manex, bertsolaritzari feminismotik begiratzeko gonbita egin didazunez, goazen bada, sartzera.
Bertsolaritza heteropatriarkala da eremu publikoaren okupazioa dakarrelako eta espazio publikoaren erreferentea, ergo subjektu nagusia, maskulinitate hegemonikoa izan delako, eta maskulinitate hegomonikoa biogizonek gorpuztua, ezinbestean; txalotua zein saritua izan dena arrazoia izan da, espazioaren okupazio irmoa, gaitegi zehatz bat eta erreferenteak eraikitzeko X forma. Alegia, Gizonei —letra larriz; euren adierazpen sozialki onartuenean, gizonkera batu eta fraternalean— eman zaiela historikoki zentroan egoteko aukera eta eskubidea, eta bertatik kanpo geratu diren subjektu guztiek zailtasun gehiago izan dituztela oholtzan mantentzeko. Horren adibide, bat-bateko jarduna gaztaroan uzten duen neska gazte kopurua, mutilena baino askoz altuagoa edota txapelketetan dagoen generoen arteko ezberdintasun kuantitatiboa. “Oholtza, azken finean, emakumeentzat itxita egon den eremua izan da orain artean, eremu publikoan protagonismoa gizonek izan dute eta ondorioz bere burua bertan esponitzeko prest dagoen emakumeak oso ziur egon behar du egiten duen horretan. Ez dagokizun espazio bat okupatzea justifikatzeko modu bakarra egiten duzun hortan oso ona edo ezin hobea izatea da”. Leire Ibargurenen hitzak dira Nolako umorea egin nahi dugu emakumeok? idazkian, bertso mundurako ere ezin egokiagoak: gutxi dira segitzen duten emakumeak. Gutxi horiek, ordea, puntan egoten dira, maiz, bai behintzat portzentualki dagoen emakume kopurua aintzat hartuta. Eta horri gehitu diezaiogun genero sistema, Rawelyn Connelen hitzetan: “Erlazio sozialen sare bat da; asimetrikoa, maskulinitate hegemonikoaren karietara hierarkizatutako gizarte egitura bati erantzuten diona”. Gu guztiok bustitzen gaituena, bide batez. Ez da borondate kontua: sinbolikoki, materialki eta instituzionalki giza harremanak mugatzen dituena patriarkatua bada, nekez salbatuko da bertsolaritza, antolaketa sozialaren printzipioetako bat baita generoa, klasea, arraza edota adinarekin batera. Jone Miren Hernandez antropologoak dio hiruki bat irudikatzen duela bertsolaritza aztertzeko: bertsolaria, bertsoa eta publikoa. Eta, noski, ez dira eremu neutroak, pentsaezina da testuinguruaren aztarnarik ez izatea bat-bateko sorkuntzan,
128
“Zergatik ezin du eremu komunikatibo ezohiko horrek —¸bertsolaritzak— emakume/gizon dikotomia ezabatu? Posible da bertsotan bizikleta eta behi izatea, baina generoari buruzko gauza batzuk gainditzea ez. Zergatik?”. Hernandezenak dira galderak. Erantzuna, airean. Agian, patriarkatua eraistea gauza zailenetako bat delako, gure burua, bere osotasunean, birpentsatzea delako, gure pribilegioak eta munduan egoteko era kolokan ipintzea dakarrelako. Bada beste kontu bat: generoa egin egiten da, naturalismo guztietatik ihesi, Verena Stolckek dioena aintzat hartuz, edo ezagunagoak diren Judith Butlerren hausnarketei tiraka, “errepikatutako genero mandatuen gorpuztasuna” baino ez baita generoa, “performatibitate hutsa”, antzerkia. Zainetaraino sartutako antzerkia, dena dela. Horregatik, gorputza jartzen dugunean oholtzan jada zerbait ari gara jartzen zalantzan, eta zalantzaren tokia, ez dagokizun nonbaiten egotearena, ez da erraza: generoaren mandatu eta roletan bidaiatzea ere ez da xamurra, gutxiago publikoaren aurrean eta mikro bat parean duzula. Heteropatriarkala da bertsolaritza beraz, oraindik ere zaila delako “bestetasuna” plazaratzea. Heteropatriarkala da bertsolaritza, bai. Baita mundua ere. Hori da gakoa: klasismoak zeharkatzen gaituela, arrazakeriak, kapazitismoak, adinaren hierarkiak… Kontua ez da gure burua zigortzea. Horren aurrean, bertso eszena ari da ekinean. Bertsozale Elkartea, historiako emakume bertsolarien izenak berreskuratzen, unitate didaktikoak egiten, feminismoa erdigunean jartzen, Ahalduntze Bertso Eskola osatzen edota formakuntza saioak antolatzen; bestelako bertso zirkuituak jaio dira, Ez da kasualitatea eta Testurak proiektuak, esaterako; plazetan ari direnak ikuspegi feminista txertatzen ari dira, feminismoak gero eta toki gehiago dauka, bai gaitegian, baita egiteko eratan ere… Feminismoak bertsolaritzarekin duen loturaz galdetu didazu, Manex, “ur handi eta uherra” izendatu duzu. Bada, oso baikorra naiz bertso munduak egin dituen urratsei begira: iraultza txiki-handi bat izan da.•
BERTSO IBILBIDEA
BERTSOLARIEN ZARAUTZ TESTUA: ANDONI EGAÑA ARGAZKIAK: EKAITZ FILARMENDI
HERRIA HASIERA BUKAERA IRAUPENA
ZARAUTZ MOLLAR TORRE LUZEA PARKEA 2 ORDU
130
1
2
3
4
5
6
7
8
HERRI EUSKALDUNA DA ZARAUTZ. KANPOTAR ASKOK AITORTZEN DU, HARRITURIK, EUSKARA MAIZ ENTZUTEN DELA ZARAUTZEN. Turismoak hain denbora luzean eta hainbesteko indarrez igurtzi duen herri batek bere hizkuntzari hala eustea iruditzen zaie nonbait miresgarri. Nik uste badagoela azalpen geo-linguistiko bat: herria inguratzen duten auzo eta herriak dira oso euskaldunak. Landa-eremuko auzo eta herriak dira gainera: Aia, Getaria, Orio, Urteta, Urdaneta, Elkano, Meaga, Aizarnazabal, Oikia… Herri eta auzo horietako biztanle asko etorri izan da azken mende honetan Zarautzera bizitzera. Eta horrek zerikusi handia izan du hizkuntzari eustearekin. Baita Zarautz bertso herri izatearekin ere. Esaterako, Inaxi Etxabe, azken Gipuzkoako Txapeldunari txapela jarri zion emakume bertsolaria Zarautzen bizi da azken urte luzeetan, baina izatez Oikiakoa da. Oikiakoa zen Inazio Jauregi zena ere, 1985. urtean Herri arteko Txapelketan zarauztarrekin parte hartu zuena ere. Urdaneta ingurukoak dira Nikolas Zendoia eta Luix Otamendi bertsolariak ere, biak Zarautzen bizi arren… Errezildarra zen Xegundo Etxeberria. 131
ZARAUTZ1. MOLLARRI Benito Lertxundiren kantuan agertzen diren bertsoak 1901ean oriotarrek balea harrapatu zutenekoak dira. Hura izan zen Kantauri ertz honetan harrapaturiko azken balea. Hogeitaka urte lehenago, ordea, 1878an, beste balea bat azaldu zen Zarauzko hondartza parean. Harexen hezurdura da Donostiako Aquariumean hainbat belaunalditako haurrek miretsi izan duguna. Ika-mika handia sortu zuen balea hark. Ur-azalean ikusi orduko irten omen ziren zarauztarrak txalupatan haren atzetik. Getariatik ere irten ziren txaluparen batzuk, eta Oriotik ere bai. Hortik aurrerakoak, bakoitzak bere komenentzira kontatzen ditu oraindik ere. Zarauztarrek sartu ziotela lehen arpoia; getarriarrek eutsi ziotela baleak ihesari eman zionean; batzuk parte hartze handiagoa izan zutela besteek baino… Kontua da Zarauzko moila txikiegia izaki, Getariakora eramatea erabaki zutela batzuek eta besteek. Eta orduan hasi ziren xextrak. Batzuek berea zela eta besteek ere bai. Eta epaitegietara jo zuten. Azpeitira, lehenik. Iruñera, gero. Kontua legez erabaki aurretik, ordea, balea usteldu egin zitzaien eta lor zezaketen onura ekonomikoa galdu egin zuten. Haiek gertatu ondotxoan, bertsoak jarri zituzten zarauztarrek euren bertsioa emateko. Hamarreko txikiko bertsoak dira eta doinu berezia dute. Inoiz entzun izan genuen Manuel Lasarte doinu hori plazan erabiltzen. Hogeitaka bertso dira, bertsioak bertsio, baina batzuk baino ez ditugu ekarriko hona:
132
Milla zortzieun da/ setenta y otxuan Zarauztik txaupa bat/ baletara juan; Anton getariarra/ lagun artu zuan gizon balientia / ori zalakuan obe zuan Kaperok / ikusi ez bazuan.
Molla gainera ginduzten/ iru gizon iyo gure konbeniyuak/ ez du asko baliyo; Gizonak egitia / ainbeste traiziyo egunen baten orrek/ igarriko diyo zein dan jakin zazute/ Jose Gregoriyo.
Lenengo suertia/ zan Antonentzako badira motibuak/ kantak jarritzeko. Aguro pronto jarri/ ziran agintzeko ori basta izan zan/ bazterrak nasteko, an etzan korajerik/ arpoia sartzeko.
Mediku eta apaiz/ bestia alkatia bale-sokai tiraka/ bazan an jendia. Gizon armatuakin/ garbitu bidia, lapurrari bezela/ iriki atia preso artu gaituzte/ gu eta balia.
Lenengo estokada/ zarauztarrentzako asko bildurtu gabe/ oriek zuten jo. Baita esnatu ere/ bazeguen ere lo kuadrilla ederra giñan/ eule ta errero ongi portatua da/ Jabier Kapero.
Kontxan laga biarrian/ mollan dute sartu aziyo orregatikan/ ez giñaren poztu; Arrika ematia re/ etzitzaien aztu, tripulazio dana/ oso giñan nastu orregatik Antonek/ balia erraz ostu.
Arpoia eskuan da/ korajez beterik Roke Etxabe zegon/ aurrean zut zutik. Ez al zaio azaltzen / balia urpetik… ezarri zion firme / bizkarrezurretik jendiak esan zuan/ “orrenak egin dik!”.
Gau artan bota zuben/ gezurrez partia argatik izandu zan/ guretzat kaltia Sebastian du izena/ ez dakit lonbria zume-punta batekin/ ango alkatia oju egiten zuben: /“neu naiz erregia!”.
Ordubi t erdietan/ arpoia sartuta marru egiten zuan/ arek min artuta. Getariar oriek/ danak bildurtuta kanpuan egon ziran/ kobardiatuta uste gendun zeudela/ denak erituta
Elkanok bi seme orain/ errege baditu gizon brontzezko orrek/ nola egin ditu? Zume zar baten puntak/ ainbeste meritu! Zarauzko alkatiak/ errekan baditu pobriak serbitzeko/ irukitzen ditu.
Getari etorri zan/ baliaren galdez ikusten zitulako/ txalupa aiek trabes Baietz agindu giñon/ geure borondatez Antonek albotikan/ ematerik nai ez, naiz berak baliari/ batere sartu ez.
Oiek zer egin duten/ eztiyou igerri egiya esan biar/ errege jaunari; arpoi asko tiratu/ guziak urari ori jarri biar da/ txori-bildurgarri kobardia dalako/ Anton Aranberri.•
Ikusi duteneian/ balia ur-mintzian bi arpoi sartu dizke/ gogor biotzian indarrak aplakatu/ odol isurtzian ez da geio esnatuko/ arnasa aitzian derrepente il zaigu/ ia iluntzian.
133
dsgasgasdazxsdgasdgfgag
Z2. TRINIDADE KALEA
Zarauzko erdigunean dago Trinidade kalea, Musika Plazatik hondartza gaineko Munoara bitartean. Ez da kale luzea; ez du bizilagun askorik. Baina Zarauzko bertsogintzari dagokionez, izan du bere garrantzia. Trinidade kalekoa zen Zaldubi bertsolaria, 1894an jaio eta 1957an hil zena. Bere biloba Jose Antonio Gesalaga ere aritu izan zen bertsotan eta, batik bat, bertso-biltzaile lanetan; Trinidade kalean badira pare bat soziedade, eta haietan orduak eta orduak emandakoa zen Basarri; Trinidade kalean jaio zen Andoni Egaña, hamaika urterekin Azken Portura jo bazuen ere, familiarekin.
Soziedadeak, gastronomia-elkarteak, txokoak… deitu nahi duzuen bezala, baina badute berezitasun bat, guri, umetatik horrelakoak ezagutzera ohitu garenoi harrigarri egiten ez zaiguna. Kanpotik heltzen denarentzat, ordea, ez da ohikoa halako elkarrekiko konfiantza eta lagunartea. Zaldubi bizibide askotako gizona izan zen: itsasoan ibilia, alpargatagilea, barberoa, txaletetako zaindaria, txakolingilea… Bere bertso berrien gaiak ere askotarikoak dira, baina bada bat gehien erabiltzen duena: Santu eta santen bizitza. San Roke, San Juan Bautista, Arantzazuko Ama Birjina… gaitzat hartuta jarritako bertso asko ditu. Oraingo honetan, ordea, etxepeko soziedadean burututako festa baten ondorioz jarritako bertsoak dakartzagu. CODORNIZ garai batean, baina egun GALEPERRA deitzen zaio soziedade horri.
134
Codornizeko soziyuari/ jartzera nua bertsuak neri onetan laguntzen badit/ Barbara errukitsuak beti laguntza biarra dauka/ ni bezelako mantsuak, oso egoki ez bada ere/ jarriko ditut batzuak.
Pixka bat berdindu giñañian/ asi Basarri kantatzen eta gañera leengo ipui/ zarrak ere kontatzen. Zar eta berri ederki daki/ mingañez itza juntatzen gizon atsegiña daukagu ori,/ askori zaie gustatzen.
Soziyo orrek bere patrona/ daukate Santa Barbara imajina bat eder askua/ bertan ipiñiya bada; Gau eta egun ikusi dadin/ argiya diote para orlako fedia idukitzia/ biziro gauza ona da.
Pelotariya ere bagendun/ Txikito de Iraeta… aurten txapeldun aterea da/ gizon pizkorra da eta. Lazkano bere lagun zuala/ Atano anaien kontra Eibartikan ekarri dituzte/ naiko diru eta ondra.
Egun orretan afaritara/ dirate neri otsegin, berakin batera jan ta eran/ gustora gelditu nedin; Txikito ta Lazkano ere bai / eta Basarri re berdin orren bertsuak adituaz/ egondu giñañ atsegin.
Ondo dakigu atzelariya/ ederra dala Lazkano beti pelota aidoso bota/ orrek jokatzen du sano. Txikito lagun artu eta/ jun ziran Eibarreraiño andik txapela ekarri zuan/ bejondeizula, Lazkano!
Afari ortan gu bagiñaden/ ogei eta zazpi jale, badakizute nola geraden/ denok gauza onan zale. Egun orretan naikua bazan/ eta guretzako bale denori sabela betetzen / saiatu zan Pipe-Kale.
Urtian beingo festa-eguna/ beti zelebratzen dute bere patrona Santa Barbara/ bertan jarriya daukate; deboziyua idukitzia/ ezta iñorentzat kalte, opa dizuet segi orrela/ danok bizi zeaten arte.•
135
dsgasgasdazxsdgasdgfgag
Z3. AZKEN PORTU
Iñaki Eizmendi Basarri, Errezilgo partean dagoen Granada baserrian jaio zen 1913.ean. Zazpi urteko mutikoa zela guraso eta anai-arrebekin batera Zarautza etorri zen bizitzera. Aita-amek Azken Portuko taberna hartu zuten. Garai hartan, Azken Portu zen herrigunea eta landagunea bereizten zituen lekua. Baserritarrek han uzten zituzten abarkak eta kalerako oinetako dotoreagoak janzten. Han zegoen taberna; han zegoen perrategi bat; Basarriren anaia Juliren bizikletak konpontzeko tailerra ere han zegoen; han zegoen “lavadero” bat ere, etxeetara garbigailuak heldu aurretik, leku garrantzitsua oso… Azken Portuko taberna giro hartan hazi zen Basarri. Hango kontuak eta kantuak jango zituen mutil koxkor zela. Han entzungo zituen bertso on eta ez hain onak ere. Eta handik abiatu zen Donostiara, 1935ean, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, burutu zen lehena, jokatzera. Irabazi egin zuen. Azken Portukoa da lehen bertsolari txapelduna. Bertsolaritza eraberritzeaz gain, beste txapel
bat ere lortuko zuen, 1960koa. Bidenabar esanda, bazen beste bertsolari zarauztar bat 1935.eko lehen lehia entzutetsu hartan: Nekazabal. Gerora “Corderito”neko tabernan ezagutu genituen anaien aita. Bada pasadizo bat, dokumentatzen zaila, baina ahoz aho iritsi zaiguna: 1935.eko lehen Txapelketa hura Basarrik irabazi zuen. Bigarrena, 1936.ekoa, Basarri bera epaile zela, Txirritak. Eta kontatu ohi da Sasikoa baserriko Martin zenak bazuela ezagupidea Txirritarekin-edo, eta honek Basarri gaztea probatu nahi izan zuela aurrez aurre, eta herrían ezaguna zen Akerregineko tabernan elkartu zirela nor baino nor. Ez dakit hala izan zen edo halatsu. Izan ez bazen ere, imajinatze hutsak orduko Zarautz haren koadroa egiten laguntzen digu. Eta oraingoaren neurria, berriz, zerak ematen digu: garai batean Azken Portu taberna mitikoa zegoen etxe-sail berean, orain “kebab” eta “pizzería” bana daudela. Ahanzturari aurre egiteko, aipagarria da Azken Portu auzoko komisiokoek lehen taberna zen etxean egin duten murala. Han ikusten da ongi asko zer izan zen inguru hura. Eta han dago idatzirik auzotarrek askotan kantatzen dugun “habanera” bat, Joan Mari Arrizabalaga Belarriorena. Basarrik bertso batzuk idatzi zizkion Zarautzi. Ia-ia herriko ereserkitzat hartu zituzten zarauztarrek eta ez da herritarrik izango bertso horien doinua eta letra, gutxi-gehiago, ez dakizkienik. Aipagarria da Iduzki denean doinuaren aldagai bat erabiliz idatzi zituela Basarrik bertso horiek. Gerra ondoren Saran egon behar izan zuen garaietan ikasiko zuen, eta gero hegoalderatu. Zeruko Argian argitara emanak daude 1966.eko uztailean. Honela diote bertsoek:
136
137
Ene, Zarautz maite, nere amets laguna kantuz datorkizu ainbat maite zaituna. Ain zera kuttuna, garbi ta txukuna, gure alaitasuna… lore usaiduna, indar daukazuna, parerik ez dezuna! Zeure zaindaritzat daukazu Talai-mendi bestetik Pagoeta otoizka goi jaunari. Barbara gain ori! Torre Eiffel dirudi; bi pausora Getari… Itsasoko begi Or dezu Mollarri, Guztion txoragarri! Kanpotar milakak bixitatzen zaituzte, gero ta geiagok nik halaxe det uste. Etortzeko eske ta joateko triste, zu gustatzen ainbeste… zugana nahi dute, aitortzen digute oberik ezbaidute! Lur ontan ez da, ez, indartuko arantza, beste gisakoa da guk degun baratza. zarauztar neskatxa, maitetasun utsa, balio dun dirutza!. Eder du gorputza, aingeru izkuntza… atoz, bada, Zarautza!•
dsgasgasdazxsdgasdgfgag
Z4. SANTA MARINA
Bertso batzuek jartzeko asmoz/ nola naguan gaur ere agian auek ez dira irtengo/ nai nuken bezin dotore. Nere barrena ez dago lasai/ asmo auxe bete gabe, oraingo ontan zuretzat dira/ biotzeko Uztapide.
Zarautzen kale ezaguna izan da, eta oraindik hala da. Alde bat baino gehiagotatik izan du bertsolaritzarekin zerikusia. Bertan zeukan barberia Patxi Larrañaga Patxi Barberok. Izatez azkoitiarra, baina urte askoan Zarautzen bizi izan zena, bertsolaria bera ere, azken boladan gai-jartzaile ibil izan zen nagusiki. Harreman handia zuen bere adin-jirako ziren Basarri, Lazkao-Txiki, Mattin, Uztapide, Lasarte… bertsolariekin.
Ezbear batez egun batean/ bertsotan isildu zanai ainbat lagun ta bertsozaleak/ penaz utzi giñuzenai; Bertso lanean gutxik izan du/ orrek zuan ainbat doai, guk Uztapide egun orretan/ txit alaitsu ikusi nai.
Bestalde, Santa Marina jaiak —maiatzaren 21ean— beti izan dira entzutetsuak herrian. Akaso urteko egutegian lehenengo zetozenak zirelako, agian udaberriaren bihotz-bihotzekoak zirelako… jai horien arrakasta handia zen. Bertako komisiokoek, “Gazte eta zaharrak”, urte askoan antolatu zuten Zarautzen jaialdi nagusi bat, garaian garaiko bertsolari onenekin.
Uztapideren omena degu/ apirillaren bostean gu egun ori iritxitzeko/ jarriak gaude pozean beste gauzarik ez da entzuten/ oraintxe Zarautz aldean Jaunak grazia eman daizula/ igarotzeko pakean. Egun alaia izango dala/ ez det egiten zalantzik ta bera iritxitzeko emen/ guztiok gaudela pozik. Eta sinistu guk ez degula/ orretan beste ametsik bertsolari on, gizon jator bat / omendutzea besterik.
Zinema frontoian burutzen zen ekitaldia, eta bertsolariek, bukatu ondoren, Iruretagoiena taberna Kukulunea zuten aterpe ohikoa. Neuk, oso gogoan dut nola 1983.ean, hogeita bat urte nituela, eta maiatzaren leheneko jaialdi hartan parte hartu ondoren, Patxi Barbero, Patxi Etxeberria eta hirurok bertsotan aritu ginen Kukulunean, mahai jiran jarrita, afari-merienda egiten genuen bitartean. Orain, hura zegoen lekuan ere, pizzeria bat dago. Zarautzen bertsolaritza bertsolapizza bihurtu da nonbait…
Esan bezela, apirilaren/ bostean degu eguna zure gorantzan omenaldia/ Zarutzen presta deguna. Santa Marinatarrak pozikan/ egingo degu al deguna baina guk ondo badakigu zuk/ geio merezi dezuna. Marinatarrak maitetasuna/ diogu Uztapideri gure esanetan alai ta zintzo/ ibili dan gizonari garrantzi aundiz zure gorantzan/ jarri degu egun ori beso zabalik zai gaude eta/ beldurrik gabe etorri.•
1981.ean, esaterako, Santa Marinakoek Uztapideri omenaldi bat antolatu zioten. Patxi Barberok honako bertsoak eman zituen argitara:
138
139
dsgasgasdazxsdgasdgfgag
Z5. GAZTETXEA Bertso-plaza berriak sortuz joan dira azken urteetan. Eta horietako asko gaztetxeak dira. Zarauzkoak ezin zuen gutxiagorako izan. Putzuzulo du izena Zarauzko gaztetxeak eta garai batean ehun-lantegia zena orain ametsen fabrika bihurtu dute gazteek modu autogestionatuan. Putzuzuloko bertso saioak badu, gainera, ezaugarri bat: azken hamar urteotan kopla-txapelketa gisara jokatu izan da, abenduaren bi edo hirugarren ostiralarekin. Imanol Epelderi zor zaio hasierako ideia. Kolonbian ibili zelarik, hango inprobisatzaileen neurketa modu bat ezagutu zuen. Bi lehiakide jarri oholtzan eta txintxarri soinua entzun arteko talka egiten dute Antioquia inguruetan. Putzuzulora norgehiagoka mota hori ekartzea erabaki zuen, eta badira hamar edizio hala jokatzen dela. Urte hauetan, jatorri, sexu eta adin askotako bertsolariak pasa izan dira Zarauzko gaztetxetik. Irabazleari ez zaio txapelik janzten. Zintzarri bat ematen zaio. Sari preziatu horren jabe egin izan dira bertsolari entzutetsuak: Igor Elorza, Maialen Arzallus, Julio Soto… Kopla-lehiaketa suspertzen aritzen direnetako bi dira Xabier eta Martin Etxeberria anaiak. Bertso-jartzaile trebeak, Xabierrek DIETAN JARRAI izenburupeko sorta honekin irabazi zuen 1999.eko Basarri bertso-paper lehiaketa:
140
Agur opilei, agur gozoei,/ agur txorixo puntari agur igande eguerditako/ pintxo eta bermutari. Yogurt gaingabetuak, entsaladak, fruituak sakarina kafeari… seguru oso sanoa zela/ baina ez zuen nabari.
Ustez ordaina ere bazuen/ hainbat neke ta desgrazik botikan pisua neurtzera/ joan nintzen beraz, pozik. Hala ere balantzak ez zituen zalantzak ez nintzen argaldu kasik, kilogramorik ez nuen galdu/ ilusio denak baizik.
Amua, baina, fin bota zidan/ bere programaren alde: “zeinen polita izan zintezkeen/ zeure buruari galde”. Sasoian ipinia hondartzan bikinia jazteko lotsarik gabe. “hori lortzeko ahalegin bat/ egiteko prest al zaude?”.
Une horretan pentsatu nuen/ “hi tenteldu haiz zeharo hor hozkailua lepo eginda/ ta hi hemen gosez hago”. Ezin jarrai bietan bizitzen ta dietan erabaki dut: akabo! hobe dieta nik akabatu/ berak ni baino lehenago.
Gau-tximeletak bonbillarekin/ itsutzen diren modura hitz lodiekin erdi puztuta/ hasi nuen guzti hura. Utopia helburu hogei kilo inguru jeistearen abentura ezina zela ondo nekien/ baina ez zidan ardura.
Hortaz adio errejimena/ jango dut lehen bezala Kokakola light ta Biomana/ medikuak har dezala. Ez naiz Claudia Schiffer kiloerdiko bi izter hezurra eta azala baina mamia jan nahi duenak/ ondo begira nazala.
Kirola ere ezarri zidan/ eguneroko bizitzan txirrindu pixkat ona omen zen/ “kuloteak” jantzi nitzan. Baina nire jarrera ez zen hango karrera irabaztekoa izan, flakiak jota geratu nintzen/ lehendabiziko pendizan. Berriz behera hartu nuen ba/ lehen aldapa gaiztoa hankak dardarka, izerditan blai/ heldu ezinik hauspoa. Nork maite txirrindua? gorputz dena mindua lagatzen dizun trastoa hobeto nuen ipurtazpian/ ipini banu kaskoa.
141
dsgasgasdazxsdgasdgfgag
Z6. ETXETXIKI Motiborikan asko badaukat/ bertso berriyak jartzeko mundu onetan neragatikan/ ez dira asko gordeko; kulpa duena ager dedilla/ bere denbora guztiko merezi diran gauzak esanda/ oriek ditut utziko.
Baziren bi baserri Zarauzko Iñurritza auzoan bertsolaritzarekin zerikusia izan zutenak. Bata Etxetxiki zen, Etxebeltz bestea. Egun, boteak daude bata zein bestea. Etxetxikin Leundatarrak bizi izan ziren. Manuel Antonio Leunda, besteak beste. 1846an jaio eta 1940an hil zen. Ez zen plazaz plaza ibili, baina etxe jirako sagardortegietan-eta bertsolari iaioa omen zen.
Animali bat ostu dirate/ orain etxetik katua, orregatikan aurkitutzen naiz/ pena aundi bat artua; Siñale onak emango ditut/ egon ez dadiñ aztua eraman didan adiskidea/ dagola aberastua.
Egun, Etxetxiki zen tokian dago Jorge Oteizak bertsolaritzaren omenez egin zuen irudia. Euskal Herrian, bertsolaritza omentzeko propio egin eta jarririk dagoenetan nabarmenenetakoa izango da oriotarraren pieza. Izan ere, irudigile ospetsuak beti izan zuen bertsolariekiko halako miresmen bat… euskaraz mintzatzeko gai ez bazen ere. Bere liburuetan, Quosque tandem ezagunean batik bat, bertsolariaren figuraren gorespena egiten du, bertsolaritzak egun duen prestigiorik ez zuen garaietan. Esanguratsua da, esaterako, Jorge Oteizaren irudi bat izan zela zortzi txapelketatan zehar Euskal Herriko bertsolari txapeldunak jasotzen zuen saririk kuttunena. Xenpelar du izena irudiak.
Katu gaixua maitia nuen/ ederrez pare gabia falta etxian sentitzen degu/ orra bakoitzak beria; jateko etzan eskusarikan/ izanagatik emia, usteko zuten egongo zala/ angulak baino obia. Katu gaixua gizena neukan/ esnia ondo emanik, mundu ontako arratoiakin/ geiago ez dezu lanik. Ni besterikan ez du izango/ pena artutzen dionik… esperantzarik ez daukat orain/ berriz etorriko danik. Burua eta ankak zeuzkaten/ kañu-zuloan gordeta, billatutzia egokitu naiz/ usaira akordatuta; planta ederra zeukan gaixuak/ mami guztiyak kenduta negarrak ere erteten zidan / larrua ezagututa.
Imanol Muruaren alkatealdietako batean, Jorge konbentzitu zuen irudi bat egin eta Iñurritzako plaza batean jar zezan. Bidenabar, Bertsolarien Plaza izendatu zuten San Pelaioko ermitaren saihets batera dagoena. 1999. urtean egin zen inaugurazio ekitaldia, eta bertan izan ziren, besteak beste, Oteiza bera, Nestor Basterretxea, Frantzisko Eskudero musikagilea, Imanol Murua alkatea eta Xebastian Lizaso, Imanol Lazkano eta Andoni Egaña bertsolariak.
Kalte aundiyak nola dituten/ adieraztera nua arratoientzat ez det geiegi/ ganbaran dedan granua. Sukaldetikan sentitu eta/ koleratuta banua… elbarririkan ez da barrunda/ guztiya dabil sanua. Karreran daude egun guztiyan/ gordeta egur tartian, zazpiretako asitzen dira/ binaka eskaratzian arratoiakin korridak daude/ orain Leundan etxian burruntziyakin preparatzen naiz/ graneruaren atian.
Manuel Antonio Leundari behin, nonbait, katua falta izan zitzaion etxetik. Bila hasi eta kaineria-zuloren batean aurkitu zituen haren buru, hanka eta larru. Norbaitek lapurtu zion susmoa egin zuen. Jateko lapurtu. Eta bere etxean katu hura zeinen garrantzitsua zen honako bertsoetan kontatzen du. Dozenatik gora dira zenbait bertsiotan, baina hona batzuk baino ez ditugu ekarriko:
142
143
dsgasgasdazxsdgasdgfgag
Z7. ETXEBELTZ Elkarrengandik urrutira gabe ziren Etxetxiki eta Etxebeltz baserriak. Etxebeltzen sortu zen Salbatore Mitxelena euskal poeta. 1965eko irailean ireki zen Zarauzko ikastola, eta handik gutxira hilko zen poetaren omenez Salbatore Mitxelena izena hartu zuen berehalaxe. Horrez gain, joan den hogeitaka urte luzean Zarauzko bertso-eskolaren egoitza ere izan da Salbatore Mitxelena ikastola. Horregatik hartu zuen bertso-eskolak Etxebeltz izena. Pello Esnal eta Rosa Lertxundiren gidaritzapean, bertso-eskola horretan egin zituzten lehen urratsak gero plazaz plaza ezagutu ditugun bertsolari askok: Iñigo Manzisidor Mantxi, Nahikari Gabilondo, Julen Zulaika, Felix Zubia, Imanol Epelde, Aritz Aranburu… zerrenda luzea egin daiteke.
Gorri-urdin bat naiz ni/ arkatz bezain margo haur-eskuen lehenengo/ lan tresna lehenago berrogeitamar urte/ joan ta pozik nago zenbat ta txikiago/ bainaiz handiago.
Ondoan Xabiertxo / Martin Txilibitu… zenbat paper ez dut nik/ urdindu, gorritu. Udazkenean sortu/ ta nor ez harritu hostotzen zihoana/ ez al dut orritu?
Sortua gurasoen/ euskara nahietan lorik gabeko gauez/ soak sabaietan haien desira nintzen/ umeen mahaietan dena zuri-beltzean/ zen garai haietan.
Maisuak arbelean/ jartzean “Alaken” ohartu abesteak/ zenbat ahal zezakeen. Kantu, jolas ta dantza/ ordutik nabarmen haurrentzat ziren poz ta/ niretzat atseden.
Frailetako elizan/ hondartza aldera etxetxo bat bada han/ nire etxe bera. Hantxe sartu ninduten/ lehenengoz potera gaur potea hustu ta/ mundua bete da.
Marrazkiekin poz ta/ penak adierazten makiltxoak, pottokak/ hizkiak… idazten. Benetan nago harro/ ez baitut nik ahazten zenbat lagundu nien/ ikasten ikasten. Etxe, garaje, txalet/ hamaika eraikin nik ere ez nituen/ bidai gutxi egin. Iritsi ziren “boli”/ “rotu” eta “rotring” baina gorri-urdina/ beti gorri-urdin.
Hona hemen Andoni Egañak Salbatore Mitxelena ikastolaren berrogeita hamargarren urteurrenerako atondu zituen bertsoak:
Haurra beti baitabil/ jakintzaz disputan zorrozgailuak sarri/ min eman dit puntan. Ez nintzen haserretzen/ ez ipintzen sutan… lore asko erne da/ nire tximilutan. Gorri-urdin bat naiz ni/ arkatz bezain margo Haur-eskuen lehenengo/ lan tresna lehenago. Nire azken punttari/ eusteko prest nago geroa izan dadin/ koloretsuago.
144
145
dsgasgasdazxsdgasdgfgag
Z8. TORRE LUZEA PARKEA Herriaren erdigunean dagoen parke honetan bukatuko dugu ibilbidea. Bertan, herriko bi pertsonaia handiren irudiak daude. Basarrirena eta Lizardirena. Eta, horrez gain, Udalak herriko idazle eta bertsolariei eskatu zien testuren batzuk osatzeko bertako txokoak hornitze aldera. Askorik mugitu gabe kanta genitzake Inaxi Etxaberen eta Andoni Egañaren bertso bana edota irakurri Etxeberria anaien testu bat.
Izotz-ondoko eguzki neguaren parre olerkariak noizbait iri gorazarre. Emeki duk itxaroz piztu garai-larre Udaberri-lamiak larreon batzarre.
Izotzak estali zun gure Euskalerria; Mintzo ozenak zabaldu berbizkun-berria. Itzal zokondoetan lore, izotz-bitxia; baña gañetaz ari yauntzen eguzkia.
Merezi luke Lizardik aipamen bat. Poeta handitzat daukagu eta halaxe izan zen. Aipatzekoa da, ordea, euskal poetek herri-literaturaturaren eraginez zenbaterainoko joera duten errimaz eta neurriaz baliatzekoa. Xabier Lizardiren poema askok dute bertso egitura. Esaterako, oso ezaguna den Biotz-begietan poemak. Ez dago Zarautzen idatzia, Tolosa inguruetan baizik, bertso batean berak aipatzen baitu “ezker alde Orexa, eskui, Altzo-muiño; non-nai euskel oiartzun ortzi mugaraiño…”. Ez dira saileko guzti-guztiak, baina hona hemen bertsoren batzuk:
Beetik nator ibaiak izoztuta utziaz mendia yaiez dago urrezko yantziaz aren parrea dadat irrika biziaz gozatua baitu gaur ezti bereziaz.
Izotz ondo. Neguak parre eme. Gizadi Larria gailurrerantz, muñoak mailladi. Gazte-sail kementsua goraño ba-dadi izozpetik eguzkik yare dik Euzkadi!
Udalenak irria oi du zoro-ozena Udak, aragikoia; Udazkenak bena; Negu-gau oskarbien izotz-ondorena berriz, bakarra duzu denetan emeena. Bai baitatza eria ogean: erio Atzapar itsusia luzatzen ario: Berbizkunde berria maiteak yario: itzik ezin ta irria ain ezti dagio!
146
147
ELKARRIZKETA
ESKULTURAK, BUSTOAK ETA PLAKAK
BERTSOLARI HANDIEI ZOR DIEGUN BEGIRUNEA NOLA ERAKUTSI, JULIAN ALBISTURREKIN HIZKETAN 2014KO URTARRILEAN INAUGURATU ZUTEN ERRENTERIAKO FORUEN PLAZAN ‘XENPELARREN FRUITUAK’, GOTZON HUEGUN ESKULTORE GAZTEAREN ALTZAIRUZKO IRUDIA. EKITALDI LUZE HORRETAKO AGURRA EDUARDO MENDOZA ALKATEAK EGIN ZUEN BERTSOTAN, BERTSO ESKOLAN IBILIA IZAKI; BERTSO MUSIKATUAK, KOREOGRAFIA BATEN ESTREINALDIA ETA BESTE HAINBAT KULTUR EKINTZA IZAN ZIREN ETA TARTE BATEAN JULIAN ALBISTURREK, EGITASMOAREN ALDE LANIK GEHIENA EGIN DUEN BERTSOZALEAK, ORRIALDE BAT IRAKURRI ZUEN ESKULTURA JARRI AHAL IZATEKO EGINDAKO IBILBIDE LUZEA AGERTUZ. ALBISTURREKIN ARITU GARA HIZKETAN, ESKULTUREZ, BUSTOEZ, PLAKEZ, ETA NOSKI, BERTSOLARIEZ ETA BERTSOLARITZAZ. TESTUA ETA ARGAZKIAK: JOXEAN AGIRRE 148
149
IBILBIDE HORI 1969AN HASI ZEN, OTEIZAK XENPELARREN OMEďšş NEZ GERO BERTSOZALEEK BEHIN ETA BERRIZ IKUSI IZAN DUGUN BOZETO FAMATUA EGIN ZUENEAN. Oteiza eta Antonio Valverde Ayalde margolari eta inprimatzailea oso lagunak ziren. Eskultoreak maiz egiten zion bisita Valverderi Oiartzuďšş nen zuen baserrian, eta inguruan gisako etxe bat aurki ote zezakeen galdetzen zion, horrelako leku batean bizitzea amesten zuelako. Udalak, Valverderen bidez, Foruen plaza urbanizatzeko proiektua eskatu zion Oteizari, eta honek, hasiera batean, burutzeko moduko diseinu bat aurkeztu zuen: Itziarko harri beltzarekin osatuko zen egitura bat, erdian gurutze etzan batekin; eta, plazak bizitza gehiago izan zezan,
aparkalekuak kendu eta etxeetako balkoi guztietan arropa eskegita edukitzea proposatu zuen. Baina, Jose Luis Ansorenak Oarso aldizkarian argitaratutako artikulu batean kontatzen duenez, berehalaxe hasi ziren Udalaren eta eskultorearen arteko tirabirak, Oteiza gero eta eskakizun zailagoak egiten hasi baitzen. Eskakizun horien artean dago Xenpelarren eskulturarena. Bertsolariaren heriotzaren mendeurrena egiten ari ziren urte horretan, eta plazaren ertz batean zazpi metro altuko brontzezko eskultura bat proposatu zuen Oteizak. Antzeko beste hiru irudiren bozetoak ere egin zituen. Horietatik lehena da geroztik hainbatetan ikusi duguna. Giacomettiren Gizon ibiltaria gogoratzen du, Xenpelarren irudia geldirik badago ere, ukabilak itxita dituela eta begirada, zeruan. Badirudi Gandiagaren Hiru
Xenpelarren heriotzaren mendeurrena egiten ari ziren urte horretan, eta plazaren ertz batean zazpi metro altuko brontzezko eskultura bat proposatu zuen Oteizak.
150
151
gizon bakarka poema ilustratzeko igeltsuz egin zituen irudietan zutela oinarria. Diogun, bidenabar, bi eskulturak —Giacomettirena eta Oteizarena—, garai bertsukoak direla. Kontua da ez zela adostasunik egon Udalaren eta Oteizaren artean. Haserretu egin ziren, eta bertan behera geratu ziren Foruen plazako urbanizazioa eta Xenpelarren irudia. Berehala, bere haserrea adierazten duen laugarren irudi bat egin zuen: ukabilarekin amorru keinua egiten duen beste Xenpelar bat, Azkoitiko bere aitonaren burua zuena. Dena den, zazpi metroko altuerakoa izan nahi zuen Xenpelar haren bozetoarekin serie bat egin zuen, eta haietatik lau ditu Andoni Egañak etxean, Txapelketa Nagusietan txapeldunari emateko erabili baitziren. Egaña izan daiteke, beraz, Oteizaren obra gehien dutenetako bat Euskal Herrian.
•
Noiz hasi zineten berriro Xenpelarren eskulturaren alde lanean? 1969an egin zen mendeurreneko gertakari horien ondoren, 40 urteko hutsunea etorri zen. Xenpelar Bertso Eskola 1987an sortu zenez, 2012an ospatu genuen 25. urteurrena, eta berriro heldu genion eskulturaren gaiari. Bien bitartean, nik erretiroa hartu nuen edo hartu behar izan nuen. Oiartzungo Maquinaria Bonak enpresako bulego teknikoan egiten nuen lan, eta lantegia itxi egin zen 59 urte nituenean. Aukera ona zela pentsatu nuen buruan nituen bi kapritxo egiteko: neure bertsoen liburua Auspoan ateratzea (Dozenaka sortuak), eta txosten hau eta Xenpelarri zor zaiona izeneko lan honi ekin nion. Gerra aurretik jaiotako 14 bertsolari aukeratu genituen, Fernando Amezketarra eta Manuel Lasarteren artean daudenak; hau da, XVIII. mendetik hasi eta 1936ko gerrara bitartean jaiotako bertsolari handienak. Udarregi, Bilintx, Xenpelar, Pello Errota, Pedro Mari Otaño, Txirrita, Balendin Enbeita, Basarri, Uztapide, Mattin, Xalbador eta Lazkao Txiki daude zerrenda horretan, aipatu ditugun Fernando Amezketarra eta Lasarterekin batean. Hasiera batean, Auspoa saileko liburuak etxean, bertso-eskolan eta Xenpelar Dokumentazio Zentroan jorratu genituen: lehendik zegoen materiala bildu, sailkatu eta egiaztatu genuen. Ondoren, bertsolarien jaiotetxeetara jo genuen, lekuak ezagutu eta argazkiak ateratzeko. Aipatutako bertsolarien herrietako kultur teknikari edo zinegotziekin ere hitz egin genuen informazio bila, eta, kasu batzuetan, senitartekoekin ere harremanetan jarri ginen. Bi hilabete osorik eman nizkion lanari, eta horrela atera zen Xenpelarri zor zaiona, 65 orrialdeko txostena, 2010ean. Diodan, bertsolariei omenaldi gisa jarri zaizkien eskultura, busto, plaka eta oroigarrien katalogo gisako bat dela. Txostenaren
“Buruan bi kapritxo nituen: neure bertsoen liburua Auspoan ateratzea (Dozenaka sortuak), eta Xenpelarri zor zaiona izeneko lanari ekitea”.
152
153
helburua, berriz, Udalari presioa egitea zen, herrian Xenpelarri eskultura bat eraikitzeko. Ibilbidea luzea izan da, baina lortu genuen helburua; hor dago Xenpelarren fruituak izeneko eskultura Foruen plazan.
Hamalau bertsolari horietatik hamahiruk zituzten eskultura edo irudi bana. Xenpelarrek ez. Hori zen frogatu nahi zenutena? Nire txosten horretan agertzen dudanez, bi bertsolari dira gorputz osoko eskulturak dituztenak: Balendin Enbeita, Bilboko Arenalean; eta Lazkao Txiki, Lazkaon. Zerrendako beste zazpi bertsolari dira bustoak dituztenak: Fernando Amezketarra, Amezketan; Pello Errota, Asteasun; Pedro Mari Otaño, Zizurkilen; Txirrita, Ereñozun; Mattin, Ahetzen; Lasarte, Leitzan; eta Basarri, Zarautzen. Neuri, pertsonalki, Basarriren bustoa gustatzen zait gehien, Palmiro Harok egindakoa. Handik igarotzen naizen bakoitzean, begira jarri eta bizirik dagoela iruditu izan zait. Zarauzko Torre Luzearen ondoko parkean dago Lizardirenarekin batean.
Zuek, Errenterian Xenpelarren busto bat egitea bururatu balitzaizue, ez zenuten bertsolariaren argazkirik. Hala da. Xenpelarren irudi gisa erabiltzen duguna Antonio Valverdek egindako margolan bat da. Eta eredu bezala ez zuen Xenpelar bera erabili, ordurako mende bat igaroa baitzen hil zela, Oiartzungo Antonio Lekuona Matxio baizik. Kontatzen dutenez, igande goiz batean Antonio Valverde mezatan zegoela sartu omen zen baserritar hori, eta bururatu omen zitzaion margolariari Xenpelar horrelakoxea izango zela. Mezatatik irtetean proposatu zion ea modelo gisa posatzera etxera etorriko zen. Gizona denboraz urri zebilenez, Valverdek estra gisa ordaintzen zizkion orduak, eta Antonio Lekonak mundu guztiari kontatzen omen zion kolperik jo gabe dirua irabazten hasi zela. Valverderen irudi hori hartu izan dugu, geroztik, Xenpelarren irudi benetakotzat. Lan hori bukatu eta berehala hil zen margolaria.
Eskultura jarri den lekutik gertu dago Xenpelar hil zen etxea ere. Etxe hori izango da baztangaz kutsatuta zegoelako itxi zutena. Bai, Madalena kaleko etxe horretan hil zen baztangarekin. 1869ko urrian hasi eta 1870eko urtarrila bitartean, 30 bat lagun hil ziren herrian izurritearen ondorioz, tartean Xenpelar eta haren arreba Maria Luisa. Gaixotasun horrekin zeuden etxeak itxi egiten zituzten, eta otartxo batekin igotzen zitzaizkien behar zituzten gauzak. Urriaren 25ean hil zen Xenpelarren emaztea. Fabrikara joaten segitu zuen bertsolariak. Bere azken oihal pieza azaroren 20an bukatu zuen Fabrika Handian. Neba zaintzera joan zen arreba Maria Luisa, haurdun bazegoen ere. Neba hil zen egun berean, abenduaren 8an, eduki zuen haurra Maria Luisak. Osaba gela batean hilotz eta bestean haurra erditzen egokitu ziren. Abenduaren 17an hil zen haurra, eta biharamunean, ama. Oso istorio gogorra da.
Bi irudi daude zure txostenean nabarmentzea merezi dutenak: Remigio Mendiburuk Udarregiri egindakoa eta Nestor Basterretxeak Bilintxi eskainia. Bigarren hori San Telmo museoan egon zela diozu. Ba al dakigu orain non dagoen? Ez dakit. Nonbait irakurri nuen Basterretxeak irudi bat egin ziola Bilintxi, baina ez dut irudi horren aztarnarik jarraitu.
Txostenean bertsolarien omenez jarritako oroitarriak, haien izenak dituzten kale, ikastetxe eta erakundeak eta beste hainbat zertzelada bildu dituzu. Bai, bai. Uztapidek, esate baterako, enparantza bat du Oiartzungo Ergoien auzoan, oroitarri eder batekin. Haren aurpegiaren zirriborroa erakusten duen harrizko plaka bat jarri zioten Endoian, jaiotetxetik gertu, bertso idatzi eta guzti. Beste oroitarri bat du Zestoako plaza batean, eta Irunen ere bada kale bat haren izenarekin. Gehiago edo gutxiago, bertsolari guztiek dute kaleren bat edo plazaren bat, eta nik erreferentzia horien bilduma egin nuen.
“Ez dago Xenpelarren argazkirik. Antonio Valverdek, bustoa egiteko, Oiartzungo Antonio Lekuona Matxio erabili zuen, modelo gisa”.
154
155
Bertsolari horien memoriari lotutako ondareaz ere arduratu zinen. Jaiotetxeei buruzko argazkiak bildu zenituen. Nola daude bertsolari horien jaiotetxeak? Jaiotetxe gehienek zutik jarraitzen dute. Fernando Amezketarra Espilla-Saletxen jaio zen eta Asentzinea baserrira joan zen gero bizitzera. Nik Interneteko irudiak erabili ditut, baina biek zutik jarraitzen dutela uste dut. Udarregi Aiako Uztaetaburun jaio zen. Haurra zela joan zen Usurbilgo Udarregira, eta, irudietan behintzat, XVII. mendeko baserri hori zutik dago. Zutik dago Bilintx jaio zen etxea Donostiako Alde Zaharrean. Xenpelar Senpelarre baserrian jaioa zen, Errenteriako lurretan, Oiartzundik gertuago badago ere. Baserri hori erabat hondatuta egon da, sasiak hartuta eta teilaturik gabe, Jose Luis Erkizia Basarrik eta bere emazte Ana Isabel Arrutik hartu eta erabat berritu zuten arte. Basarri bere garaian arraunlaria izan zen eta, gaur, ETBko esataria da estropada emanaldietan. Pedro Mari Otañoren Errekalde jaiotetxeak, Balendin Enbeitaren Jeurik (Jauregi), Basarriren Granadak, Mattinen Harrietak, Fernando Aireren Xalbador baserriak eta Lazkao Txikiren Abeliñek zutik jarraitzen dute. Manuel Olaizola jaio zen Uztapide baserria, Endoian, bota egin zuten, eta haren lekuan etxe berri bat egin zuten. Txirritaren jaiotetxea, Latxe Zahar, desagertuta dago ia erabat, horma zahar bat bakarrik gelditzen baita. Ni neu Epele auzoan jaioa naiz, Ereñotzutik gertu, eta badakit hango berri. Hamahiru urte zituela Errenteriako Txirrita baserrira etorri zen eta baserri horrek, bai, zutik jarraitzen du. Gazteluenek ere zutik jarraitzen du Altzan, azken urteak eman zituen baserriak alegia. Beraz, esan daiteke erabat desagertu diren jaiotetxeak Txirritaren Latxe Zahar eta Pello Errotaren Goiko Errota direla, azken hori industriagune bat egiteko bota baitzuten. Haren argazkiak gordetzen dira, hala ere.
Beharbada, ez dago kultur ondarearekiko sentiberatasun gehiegirik ere. Ez dela egon esango nuke. Xenpelarren jaiotetxea erabat hondaturik zegoela erosi zuten Jose Luis Erkizia Basarrik eta bere emazte Ana Isabel Arrutik. Eta eragozpen handiak jarri zizkien Udalak hura berritzeko. Asteasuko udaletxera joan nintzenean ere, bertako langile batek aitortu zidan tamalgarria izan zela Pello Errotaren jaiotetxea bota izana, baina ez zutela eragozteko ezer egin.
Udarregiren kasuak mereziko luke komentario bat, izen horretako baserrian egon behar dutelako bere bertso jarriak gogoratzeko erabiltzen zituen teilaz egindako arrastoek. Seguru asko. Garia jotzeko lekuan teila puska batekin egiten omen zituen arrastoak, eta haiei begira gogoratzen zituen bertsoak, ondoan Jose Aranburu Usurbilgo organistak eskuz paperean jasotzen zizkion bitartean. Arrasto horien moldeak erabili zituen Remigio Mendiburuk herrian eraiki zitzaion irudia hornitzeko. Baina ez dakit, nik ez baititut ikusi, arrasto horiek Udarregin dauden edo ez. Udarregin urte askoan bizi eta gero, Artikula Haundi izeneko baserrira
“Asteasuko udaletxera joan nintzenean ere, bertako langile batek aitortu zidan tamalgarria izan zela Pello Errotaren jaiotetxea bota izana, baina ez zutela eragozteko ezer egin”.
156
157
aldatu ziren, eta hau badakit autopista egiterakoan bota zutela. Edozein modutan ere, memorizatzeko erabil daitekeen metodorik bitxienetako bat erabiltzen zuen bertsolariak, eta merezi luke azterketa bat. Jose Aranburuk Udarregira joaterik ez zuenean, bertsolaria bera, makilan arrastoak egin eta, jaisten omen zen Usurbilera; gero, makilari begira esaten zizkion bertsoak organistari. Remigio Mendiburuk 1966an egin zuen eskultura eta badirudi arrastoen molde bat erabili zuela. Ederra litzateke nondik hartu zituen jakitea.
Txostenean Andoni Egañaren laguntza eskertzen duzu. Behar izan dugun guztietan izan dugu Andoni Egañaren laguntza, eta eskultura aukeratzeko deialdia egin zenean ere parte hartu zuen epaimahaian.
Eman iezaguzu zure buruaren berri, labur bada ere. Bertsolaritzan, gehienbat bertsopaperetara mugatu da nire lana. Esan bezala, Hernaniko Epele auzoko Epele-Borda baserrian jaio nintzen, 1950ean. Fagollagako eskola publikoan ibili nintzen 11 urte arte, 60 bat umeko gela bakar batean eta maistra bakarrekin. 1961 aldera zaletu nintzen bertsoarekin, Ereñotzuko festetan Basarri eta Uztapide kantuan ikusita. Garaitsu hartan, Txirritaren bertsopaperak irakurtzen nituen etxeko liburu zahar batean. Baita Pedro Mari Otañorenak, Xenpelarrenak eta Zapirainenak ere. Ereñotzu inguruan jaio, bizi eta hezi nintzenez, zalea izatea ez da harritzekoa, bertsozaletasun handia baitzen; baita egun ere, Urumea erreka inguru hartan Txabolategi, Txirrita, Saiburu, Hernani Txikia… gertu samar jaioak eta arrastoa utzitakoak izaki. 1963an, orduko EPOn (Escuela Profesional Obrera) hasi nintzen ofizio bat ikasteko asmoarekin. Hastapenekoa gehi 3 ikasturte; guztira, 4 urte. 1967ko ekainean, Oficialía amaitu nuen, delineatzaile espezialitatean. Jarraian, lanean hasi nintzen (Eyher, Hernani), delineatzaile moduan, Bulego Teknikoan; 5 ordu goizez, astelehenetik larunbatera. Arratsaldez, Maestria ikastera joan nintzen beste bi urtez, eskola berean. 16 urterekin hasi nintzen lanean. 1969ko uztailean, amaitu nuen Maestria eta egun osoz, 9 orduko lanaldiarekin, hasi nintzen lanean. Garai horretan futbola ere utzi nuen, Hernani Txikin, jubenil mailan, atezain jokatu ondoren. Urte berean, Donostiako Amarako eskolan Ingeniaritza Teknikoa ikasten hasi nintzen, gauez, egunez lan egin eta gero. Nire eguneroko ibilbidea honako hau zen: anaiaren baten Vespan lehenbizi, eta Lambrettan geroago, Epele-Andoain-Epele (bazkaldu)-An-
“Memorizatzeko erabil daitekeen metodorik bitxienetako bat erabiltzen zuen Udarregik: makilan arrastoak egin eta gero, makilari begira esaten zizkion bertsoak organistari, idatz zitzan”. 158
159
doain-Donostia-Epele (afaldu). Gero, ahal banuen, eskolako lanak egiten nituen, biharamunean 06:30ean jaiki eta beste egun berri bati ekiteko. Ez nuen aspertzeko betarik izaten; parrandarako ere ez. 1973ko uztailean bukatu nituen ikasketak eta urte horretan erosi nuen nire lehen autoa, Morris 1100 bat. Ikasketak gainditu ondoren, neure buruari egindako oparia izan zen, neuk ordainduta, 6 urte baineramatzan lanean. 1975eko uztailaren 17an, Felicia Pulidorekin ezkondu nintzen eta Errenterian bizi gara geroztik. Semealabak ditugu: Aitor eta Aloña. Orereta Ikastolako Batzordean ibili nintzen, eta eskualdeko ordezkari ere bai, Gipuzkoako Ikastolen Elkartean. Etengabe aritu izan naiz bertso-jartzaile moduan, urte askoan, herri mailan eta eskualdeko lehiaketetan, hasieran, eta Euskal Herrikoetan, gero. Bertso idatzi horiek bildu nituen Dozenaka sortuak liburuan.•
“1961 aldera zaletu nintzen bertsoarekin, Ereñotzuko festetan Basarri eta Uztapide kantuan ikusita”.
160