111
KAPO FREE STYLE GUDUETAN EPAILE
BERTSOLARI ALDIZKARIA
KAPO
FREE STYLE GUDUETAN EPAILE 111 ZK. / UDAZKENA 2018
www.bertsolari.eus EDITATZAILEA : BERTSOZALEAK KULTUR ELKARTEA Martin Ugalde Kultur Parkea / 20140 ANDOAIN TELEFONOA: 688 827 545 HELBIDE ELEKTRONIKOAK: koordinazioa@bertsolari.eus administrazioa@bertsolari.eus bertsoiragarkiak@bertsolari.eus ZUZENDARIAK:
Beñat Hach Embarek Irizar eta Antxoka Agirre Maiora ERREDAKZIO BATZORDEA: Ainhoa Agirreazaldegi, Manex Mantxola, Alain Ulazia, Andoni Lubaki, Andoni Egaña, Oihana Aranburu, Antxoka Agirre, Oihana Iguaran, Zezilia Herrador eta Beñat Hach Embarek KUDEAKETA: Antxoka Agirre Maiora ADMINISTRAZIO KONTUAK: Zezilia Herrador Garin WEBGUNEA: Beñat Hach Embarek Irizar ARGAZKIAK: Conny Beireuther Crezburg DISEINU ETA MAKETAZIOA: Txema Gartzia Urbina MARRAZKIAK: Patxi Gallego Palacios EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Txiliku Aranguren eta Bea Zabalondo Loidi INPRIMATZAILEA: Gráficas Lizarra D.L.: SS 482/91
003 004 006 KAREL STERCKX 010 BRUNO FELIU GARCIA: “HITZAK ETA GAIAK ALDATU DIREN BEZALA, HOTSAK ERE ALDATU DIRA, KANTATZEKO MODUA ALDATU DA” 040 URA IRAKITEN 052 BAUTISTA MADARIAGABERTSOLARI ZIRIKATZAI-LEAREN AGURRA 072 : BEIZAMAKO KRIMENA: HILKETAK, KONSPIRAZIOAK… ETA BERTSOAK 100 IZAR MENDIGUREN ETA IÑAKI GURRUTXAGA 104 POETRY THAT LASTS / IRAUTEN DUEN POESIA 122 IMANOL LAZKANO URANGA 124 ANE LABAKA, OIHANA BARTRA, OIHANA IGUARAN, AINHOA AGIRREAZALDEGI, ENARE MUNIATEGI, XABIER SILVEIRA, PAULA HERAS ETA JON MARTIN 128 ZURBAO-ARRASATE 142 NORI KOMIKIA M
UDAZKENA DA, EZ BEDATSA, ETA GU POZIK GATOZ LARRAZKENEKO ALEAREKIN, HOSTOAK ERORTZEAN JASO DITUGUN ORRIEKIN. • Hasteko, beti bezala, Zaldieroaren umorea. Kanpotik atalean bertsolaritzaren munduan murgilduta ez dabilen jendeak idatzi ohi du; oraingoan ere hala da, baina beste zentzu batean ere kanpoan dago. Karel Sterckx flandiarra da, Flandrian bizi da… eta euskalduna da. • Bruno Feliu Garcia elkarrizketatu du Jon Martinek. Bruno ezagunagoa da ezizenez: Kapo. Free style guduetan aritu da txikitatik, eta, egun, epailea da. • Ekainean, Udako Euskal Unibertsitatean ikastaro bat eskaini zen Iruñeko Katakrak gunean: Bertsolaritza Genero Ikuspegitik. Han izan zen Maider Arregi, eta entzundakoak, ikusitakoak eta handik etxera eraman zituenak kontatu dizkigu. • Bautista Madariaga bertsolariak utzi gaitu aurtengo ekainean. Nafarroan zenbait hamarkadatan bertsolaritzak izan zuen zutabeetako bat izan zen arantzarra, eta haren herrikide Patxi Larretxeak idatzi digu berari buruz. • Patxi Erauskin bertsolari zaldibiarrak makina bat bertso utzi zituen idatzita, tartean itsasondotar batzuei eginak, kartzelatik atera zirenean: Beizamako krimenaren (1926) errunduntzat jo zituen poliziak, baina Erauskinek, inguruko herritar gehienen antzera, Itsasondokoak errugabeak zirela pentsatu zuen. Gaiaren inguruan idatzi du Beñat Hach Embarekek, eta krimenari buruz pelikula bat grabatzen ari den Asier Sustaeta zuzendariaren ekarpena ere jaso du. • Ttakun-Herren atalean bi lagun berri heldu zaizkigu, luma bustita eta mihia zorrotz: Izar Mendiguren laudioarra eta Iñaki Gurrutxaga oriotarra. Mintzagai dituzte komunikazioa eta transmisioa. • Nazioarteko sekzioari dagokionez, iparhaizea iritsi zaigu: Eurig Salisbury inprobisatzaileak ahozko batbateko poesiaz eta Galesen bizi duen egoeraz idatzi digu. • Imanol Lazkanoren ardura izan da Idazmakinaz atala osatzea, eta bere jostailu gogokoenaren bueltan aritu da: hitza. • Hainbeste elikagairen digestioa egiteko zer hobe paseo bat baino, eta Manex Agirre aramaioarrak proposatutako bertso ibilbidea utzi dugu amaierarako: Zurbanon hasi, Araban, eta Arrasaten amaitu, Gipuzkoan. > ON EGIN DAGIZULA, ADISKIDE!
ZALDI EROAREN ERRIMA SEKRETUA
——————— Z U Z E N K E T A : AURREKO ALEAN, MITXELENARI BURUZKO ERREPORTAJEAN, TXOMIN GARMENDIAREN AIPU BAT ARGITARATU GENUEN, TXOMIN AGIRERRENA ZELA ADIERAZIZ; HONA AKATSAREN ZUZENKETA. BARKATU NAHASMENAGATIK. 3
HEMEROTEKA
JONE MIREN HERNANDEZ, EHU-N GIZARTE ANTROPOLOGIAKO IRAKASLEAK, BERRIA EGUNKARIAN. 2018-08-16
IKASTURTEAK UTZI DIGUNA
Horregatik nabarmentzekoa dirudite azken hilabeteotan bertsolaritzaren eremutik etorritako bi deialdi horiek. Batean, bertsozaleei egin zitzaien deialdia, azken hiru urteotan (2015-2018) bertsolaritzaren gainean egindako azterketa soziologikoaren emaitzen berri jasotzeko. Bestean, Iruñean, Bertsolaritza generoaren ikuspegitikizenburua zuen UEUko ikastaroan, zenbait hizlari bildu ziren kultur eremu horretan feminismoak egindako ekarpenez gogoetatzeko. Momentua iristen denean bilkura horien emaitzak zabalduko direlakoan nago, baina, bitartean, ikasturte honetan ikasitako zenbait gauza azpimarratzekoak direla iruditzen zait.
BERTSOZALEOK IKASTURTE BIZIA ETA MAMITSUA IZAN DUGU. IRAILEAN BERTAN, EUSKAL HERRIKO BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIARI EMAN ZITZAION HASIERA. Amaiera Gabon bezperetan iritsi bazen ere, horren oihartzunak gaur arte dirau. Hain justu, ikasturte amaiera honetan, bi gogoeta gune ireki dira, ez berariaz kurtsoaren balantzea egiteko, baizik egindako ibilbidearen gainean hausnartu eta etorkizunera begiratzeko asmoz. Ariketa honek jada ausarta dirudi, orainaldia jaun eta jabe den (gizarte) honetan, biharkoari eta etorkizunari begira jartzea antzua kontsidera daitekeelako, edo garestiegia.
Txapelketa aipatutako horren erakuslerik agerikoena bada ere, egitasmo horretaz gainera, maiz erakutsi izan du bertsolaritzak bere potentzialtasuna. Askotan aipatu da zer gaitasun duen sormenerako, antolaketarako eta mobilizaziorako. Gaitasun hori —eta beste elementu batzuk— kontuan harturik, ikerketa soziologikoaren egileek (Xabier Aierdi, Alfredo Retortillo eta
Harkaitz Zubiri) bertsolaritzaren inguruan sortutako gizarte mugimenduaren garrantzia agerian uzten dute. Horrek harreman zuzenean jartzen du arte adierazpen bat gizartearekin. John Foley irakasleak ondo zekien. Hori eta munduan horrelako kasu gutxi izateak. Hitza erdierdian jartzen duen adierazpen kultural-artistikoa da bertsolaritza. Hitzak gizartean eragiteko eta gizartea hunkitzeko duen botereaz sinesten duen adierazpen kultural-artistikoa litzateke bertsolaritza. Eta ez edozein hitz, euskarazkoa baizik. Hitza eta euskara. Horiek ditu osagaiak, eta bere asmo nagusia da horiek bizirik irauteko behar diren baldintzak sortzea gertuko komunitatean, gizartean edo kulturan. Luze joko luke azaltzea arrazoiak, baina jada ezaguna da egun, hemen, hamaika faktore daudela hitza-euskara binomio edo bikote horren aurka. Eta, halere, ez dirudi beste irtenbiderik dagoenik. Bertsolaritzaren patua, gaur egun, argi dago: eraldatu bizirik irauteko. Eraldatu, bertsoak gizartean bere tokiari eusteko. Kezkagarria da gazteek gero eta gutxiago erabiltzea hitza, zioen Ixiar Rozasek, egunkari honetarako egindako elkarrizketa batean (201412-31). Ez da egoera berria. Errepikakorra suertatu da
4
gizartean eta hezkuntza sistemaren barruan ezarrita zegoen eskola eredua errotik aldatzera abiatu baitziren eta eraldaketa horretarako tresnak sistematik at eta, batzuetan, horren indarraren kontra ere sortu eta finkatu baitziren.
Euskal Herriko historian. Unean uneko aldeekin kezka bera zuten beste bi mugimendu kultural edo sozial etorri zaizkit burura. Batetik, Euskal Pizkundea (gutxi gorabehera 1876tik 1936ra arte iraun zuena). Bestetik, Idoia Fernandezek (1994) andereñoen mugimendua izendatu zuena, ikastolen sorrerarekin lotua (XX. mendearekin hasi eta 1975era arte iraun zuena). Jakina da Euskal Pizkundean parte hartu zuten zenbait kidek ardura berezia erakutsi zutela bertsolaritzarekiko, eta, praktikan, bertso txapelketa modernoaren bultzatzaile gisa agertzen dira, besteak beste, Joseba Ariztimuño, Aitzol eta Manuel Lekuona. Beraiek argi ikusi zuten hitza-euskara binomioak, bertsoaren formatuan, herriarekin konektatzeko zuen gaitasuna. Eta horren alde egin zuten. Bertsoak, bizitzeko eta bizirik irauteko, baldintza jakin batzuk behar ditu. Baina, hona hemen harrigarriena, bertsoak berak gaitasuna du beharrezkoa egiten zaizkion baldintza horiek sortzeko.
Hauxe aurtengo bertsozaleentzako irakaspen bat: bertsoak bizirik irauteko behar duen gizarte aldaketak oraindik ere areago joan behar duela. Zimenduak ukitu ala ez? Erabaki potoloa dirudi, baina egoera ere horrelakoxea da. Badaude ikasturte berri bati hasiera emateko nahiko galdera. • Orain arte, behintzat. Zer gerta daiteke bertsolaritzarekin, hitzak eta euskarak (duen) zentralitatea (mugatua) galtzen badute gizartean? Edo, agertoki ez hain apokaliptikoan jarrita, zer gerta daiteke bertsolaritzarekin, hitzak eta euskarak zentro bakar batean egon beharrean, gune ezberdinetan sakabanatzen badira? Jokaleku horretan jartzen gaituzte jada ikerketa soziologikoaren egileek. Esango nuke tradizioz bertso munduak eztabaida gozamenaren parte jo duela. Orain, bizirauteko ariketa bat bilakatuko delakoan nago. Eztabaida horren muinean emakume bertsolariak daude. Iruñean egindako ikastaroak agerian uzten du hori. Bertsolari horiek azken
urteotan egindako bideak, landutako estrategiek eta garatutako proposamenek, bere momentuan, hezkuntza (eta hizkuntza) eremuan eratutako andereñoen mugimendua ekar dezakete gogora. Idoia Fernandezen ustez (1994: 161): Andereñoen artean sortu zen elkarlanari mugimendua deitzeari guztiz egoki deritzogu, zeren nortasun osoko jarduera izan zela uste baitugu, hau da,
HEMEROTEKA
2018-09-01 JOSEBA GOROSTIZAK EGINDAKO ELKARRIZKETA DURANGO.COM HEDABIDEAN.
ELKARRIZKETA GORKA PAGONABARRAGARI
URTE OPAROA DARAMA GORKA PAGONABARRAGA BERTSOLARI DURANGARRAK. Maiatzaren 5eanEskolarteko Bizkaiko Bertsolari Sariketa irabazi zuen Balmasedan eta ekainaren 5ean eskolarteko Euskal Herriko txapela jantzi zuen Saran. Bizkaiko Txapelketaren Udabarriko faseko saioan ere maila bikaina eman zuen: maiatzaren 13an Getxon jokatutako kanporaketan lortutako puntuekin lehiaketan aurrera egiteko eta Udagoieneko fasean egoteko baliagarriak izan ziren.
prestatzeko asmo barik; betiko antzera jarraituko dut. Ez zenuen ezer berezirik prestatu Eskolarteko txapelketetarako? Ez, nahiko normala izan zen dena. Oso motibatuta egon ginen bertsotan egiteko. Ofizioak eta betiko ariketak egin genituen. Hori da maila ematea!!! Bueno, txapelketak prestatu genituen baina ezer berezirik egin barik. Barikuetan batzen gara Bertso Eskolan eta bertan ofizioak, bakarkako ekitaldiak… denetako ariketak egiten ditugu. Aldez aurretik landutakoari errepasoa eman eta finaletan izango ziren ariketak landu. Zenbat urte daramazu bertsolaritzan? Hamalau urte nituela hasi nintzen, DBHko 3. ikasturtean. Niri betidanik gustatu zait bertsolaritza. Bertso Eskolan zeuden lagun batzuk ezagutzen nituen eta beraiekin hitz egin eta gero
animatu egin nintzen. Gainera, jakina, bertsotan egiteko beharrezkoa da gustukoa izatea. Azken boladan, inoiz baino bertso saio gehien ikusten nabil. Ekitaldi pila ikusten nabil interneten; ‘friki’ totala bilakatu naiz. Nortzuk izan dituzu irakasle? Bertso Eskolan, hasieratik, Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Gorka Lazkano, Unai Iturriaga eta Manu Goiogana izan ditut irakasle. Beraiek animatu ninduten Eskolarteko sariketara apuntatzeko. Aurtengoa hirugarren txapelketa izan dut. Aurreko bietan finalean lehiatu nintzen eta aurten Bizkaikoa irabazi eta Euskal Herrikora joateko txartela lortu nuen. Eta Saran Euskal Herriko txapela jantzi zenuen. Hori da. Eta oso pozik gainera. Bizkaiko Txapelketaren Udabarriko fasean pilatutako puntuak Udagoieneko faserako txartela eskuratu zenuen. Bai, espero nuena baina errazagoa izan zen.
Puntuak sobera izan nituen baina Udagoienekoa beste gauza bat izango da. Txistuarekin ere hainbat lehiaketa irabazi dituzu. Bai, txiki-txikitan hasi nintzen, zortzi bat urtekin. Hernaniko Txistulari Gazteen Txapelketa hiru aldiz irabazi dut; azkena iaz. Bertsolari edo txistulari. Azken boladan, egia esanda, txistua apur bat baztertuta daukat. Motibazioa galdu dut, edo hobe esanda, beste zaletasun batzuetan murgiltzen naiz, Bertso Eskolan esaterako. Kirola ere gogoko duzu, ezta? Bai. Urte askotan triatloi taldean ibili naiz baina aurten belaunetatik lesionatuta egon naiz eta ez dut ezer egin. Ez da izan ezer graberik, eta aurten berreskuratzeko asmoa dut. /GorkaPagonabarraSaran.jpg argazkirako argazki-oina: Pagonabarragak Saran jokatutako Eskolarteko Euskal Herriko Bertso Txapelketa irabazi zuen ekainean.
•
Orain arte lortutakoak indarra emango dizu Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udagoieneko faseari ekiteko, ezta? Bai, oso gogotsu joango naiz saiora, nahiz eta aldez aurretik dakidan aurrera egitea zaila izango dela. Finalerdietara pasatzea zaila izango da, baina saiatuko naiz. Prestaketa berezirik egingo duzu? Ez dut uste. Bertso Eskolan batuko gara, betiko martxan. Baina ezer berezirik
6
7
KANPOTIK
AUPA, BERTSOZALE! TESTUA: KAREL STERCKX BERTSOLARITZARI BURUZ ZEOZER IDAZTEKO ESKATU ZIDATEN BERTSOLARI ALDIZKARIKOEK, Eskoziako Skye irlako mendietan «hiking» egiten ari nintzenean, eta ahal bezain laster adierazteko ea egingo nuen. Zoritxarrez, ondorengo hiru egunetan izugarrizko ekaitzak bizi izan genituen. Kobertura galduta, dendak ezin ipini, mapak atera ezin haize bizi eta gogorrengatik, euri-lanbroa, pausoz pauso aurrera, ondo aztertuz nondik, batbateko bidea eginez. Haizearen burrunba... ehiza-hegazkin batzuk gure gainetik pasatuko balira bezala. Orain arte bizi izandako mendi itzuli
gogorrena izan dela aitortzen dut. Ikaragarria izan zen. Aldizkarikoen galdera buruan neukan etengabe, buia dantzan bezala, burura zetozen oroitzapenek barre eginarazten zidaten eta. Egia esan, denbora behar izan nuen bertsolaritza estimatzeko. Hasieran, Lazkaoko Maizpide barnetegian euskara ikasten ari nintzela, bertso-afaria antolatzen zen noizbehinka, eta aspergarria izan zen niretzat. Noski, deus ez nuelako ulertzen; are gutxiago, bertsolaritzaren ezaugarriez. Klaseetan Pernando Amezketarra marrazki bizidunak ikusten genituen tarteka. Oso dibertigarria zen niretzat. Hala, Pernando Amezketarra ere ospe handiko bertsolaria izan zela, Lazkao Txiki bezala, eta Euskal Herrian zehar bertso txapelketak
antolatzen zirela, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala zuzen-zuzenean ematen zela telebistan... jakin-mina sorrarazi zuten nire barruan. Eta segitzen hasi nintzen, ulertu nahian. Euskaraz unibertso bat bazen, bertsolaritza bera ere beste mundu bat zen euskarazko espazio berezi hartan. Bat-Bateko bertsolaritza liburua erosi nuen Gerriko liburutegian. Aurkibideak dena kontatzen du edukiaz: bertsolaritzaren izaera gaur, bat-bateko bertsoaren sorkuntza prozesua, osatzeko estrategia nagusia, formari dagozkionak eta abar… Bertso munduaren arimara jotzeko atea zabaldu zitzaidan, hain zuzen. Dendena ulertzen ez nuen arren, bi gauza bai oso azkar ondo ulertu nituela: ordu arte ezagutu ez nuen trebetasun handia eskatzen duen arte hutsa dela bertsolaritza, eta,
Bertsolaritzak jakin-mina sorrarazi zuen nire barruan. Eta segitzen hasi nintzen, ulertu nahian. Euskaraz unibertso bat bazen, bertsolaritza bera ere beste mundu bat zen euskarazko espazio berezi hartan. 8
bertsolariak artista bizkorrak direla, ahozkotasun aipagarriekin. Hizkuntza jokoak betidanik gustatzen zaizkidanez, edozein hizkuntzatan, zale hutsa bihurtu nintzen. Bertsolari batzuk jarraitzen hasi nintzen: Maialen Lujanbio, noski, eta Amets Arzallus, esate baterako. Hala ere, afarietan bertsoak botatzen zituzten lagun “anonimoen” gaitasunaz disfrutatzen nuen askoz gehiago. Beti jeloskor jartzen nintzen. Hamar bat urte pasatu dira nire jaioterrira itzuli nintzenetik. Eta egia esan, ahalegin handia egin beharko
nuke bertsolaritza jarraitzeko, eta, batez ere, bertsolaritzaz disfrutatzeko. Hemen, Flandrian, ez daukagu bertsolaritzarik, eta euskal hedabideak ezin ditut egunero jarraitu. Eta ez ditut jarraitu nahi, iritziz beteta daudelako, ia-ia hedabide guztiak bezala. Iritzi guzti horiek, egia esan, ez zaizkit batere interesatzen. Bertsolaritza bizi behar da bihotza zabalduta. Euskal Herrira itzuli beharko nuke horretarako. Non gogoa, han zangoa, esaten da maiz. Egun batean azalduko naiz, nire amets handiena baita: Euskal Herrira itzultzea eta
han nire entrenamendu mentalaren praktika kokatzea. Baina, noski, lantxo bat beharko nuke, hasteko. Amaitzeko, nire errespetu handiena adierazi nahi diet bertso mundua garatzen eta birsortzen jarraitzen dutenei, eta noski, bertsolari txiki eta handi guztiei ere bai. Egun batean egongo gara!
Flandriatik •
ELKARRIZKETA
BRUNO FELIU GARCIA
Freestyle guduak parkeetan izaten ziren lehen, baina masa ikuskizun bihurtu dira azken urteotan. Zenbait inprobisatzaileren maila zein altua zen ikusita, jarduna profesionalizatzearen aldeko apustua egin zuen Urban Roosterrek eta FMS izeneko Liga antolatu zuen iaz. Hartan dihardute lehian Espainiako zortzi oilar gorenek.
Bruno Feliu Garcia, “KAPO”.
TESTUA: JON MARTIN ARGAZKIAK: KIKO VIDAL
10
11
12
13
B
RUNO FELIU GARCIA du izena, baina Kapo013 izengoitia darabil. Freestyle guduetan jardun zuen artean haur bat baino ez zenean, baina haren komunikatzeko gaitasunak gudu horien erretransmisioetara eraman zuen bolada luze batez. Gaur egun, kazetari lanetan dihardu astean zehar eta FMS ligako epaile lanetan, asteburuetan.
Kaixo, epaile jauna. Zer moduz sentiarazten zaitu deitura horrek? Ezin dut kalifikatibo hori ekidin. Hala ere, epaitu baino baloratu egiten dudala pentsatzea gustatzen zait. Ez dago freestylea baloratzeko modu guztiz objektiborik. Horregatik, beharrezkoa da zenbait norbanakok -beren subjektibitatetik, baina aurrez hitz egindako irizpideen arabera- puntuaketa bat ematea.
Asko sufritzen al duzu kideak epaituz? Nik gozatu egiten dut epaile izanda. Espainiako freestylearen hastapenak ezagutu nituen eta nola hazi den ikusteko aukera izan dut. Hazkundea ezagutu izanak eta berrikuntzez jabetzeak harrotu egiten nau. Guduetako maila gero eta altuagoa da eta horrek gozarazten dit. Dena den, ez dizut ukatuko tarteka sufritzen ez dudanik nire erabakiek beste batzuen bizitzan eragin zuzena dutela ikusita. Azken batean, mundu txikia da gurea eta denak elkarren lagunak gara. Lagun bat kaleratzea ez da erraza.
Lagunik galdu duzu? Ez, sekula ez dut lagunik galdu. Baina ez dizut ukatuko egunean bertan haserretu ez zaizkidanik zenbait. Jardunaldi batzuetan dema oso berdindua egon da. Partaide batek uste badu berak irabaziko duela eta kontrako epaia eman badiogu, saihetsezina da mementoko beroaldia. Batzuetan sumatzen dugu hoztasun bat kantariengandik, baina iragankorra da.
Freestyler gisa kantatu berri duenaren sentipena zuzena izaten al da?
14
15
Espainiako freestylea maskulinoa izan da, norgehiagokan eta harrokerian oinarritu da, eta horiek, normalean, ezaugarri maskulinotzat hartu izan dira. Genero maskulinoaren eraikuntza arkaikoenetan oinarritu da freestylea. Hala ere, gero eta partaide gehiago dira kritiko oinarri horiekiko, eta aldaketa bidean gaude. Oraindik ez da bistakoa, baina badatoz emakumeak. Bada Kanariar Uharteetan Sara Socas izeneko emakume bat parkeetan indartsu dabilena, eta badirudi kontuan hartu beharrekoa izango dela.
Beste herrialdeetan ere antzeko zerbait gertatzen al da? Bai, baina salbuespenak ere badaude eta Argentina da horietako bat. Han, emakume bat baino gehiago iritsi izan da Nazioko finalera. Bazen Rouse izeneko rapera bat parte hartzen zuen aldiro irabazten zuena kasik, baina hark ere utzi egin zituen guduak azkenean. Nik bat-batean jarduten nuenean perspektiba galdu ohi nuen. Lagunek esaten zidatenean, “esaldi hau edo hura gustatu zaidak� konturatzen nintzen ez nintzela oroitzen esaldi hura esan izanaz ere. Mementoan mementokoa sortzen dugu eta publikoaren erreakzioek gidatzen gaituzte. Trantzean sartzen gara eta gudua bukatzean itzultzen gara gure gorputzera. Beraz, nik ez nuen egindakoaren irudi gardenik, baina ezagutzen ditut esandakoak hitzez hitz gogoratzen dituzten inprobisatzaileak ere. Dena den, gudua luzea bada, azken minutuetako sentipenak gailentzen dira, eta hori engainagarria izan daiteke. Uste dut kanpotik, eta batez ere epaile paperean, gudu bat jarraitu duenak bezain ikuspegi objektiboa gutxik izango dutela.
Ursula, Jess, Erika Dos Santos gogoratzen ditut, baina haietaz aparte zergatik dago hain emakume gutxi freestylean? Izan dira zenbait, baina proportzioan, gutxi. Genero batek esparru bat bereganatu badu zaila zaio beste generoari hartan sartzea.
16
18
19
0 asko jartzen dituzue? Bai, mordoxka. Partaide batek patroi batean ez duenean esan nahi zuena esaten, trabatzen denean, zentzurik gabeko esaldia osatzen duenean 0a jasotzen du patroi horretan.
Batzuetan, ordea, binaka jarduten dira 4x4 izeneko modalitatean (puntuka). Zer gertatzen da partaideetako batek dagokiona baino luzeago kantatzen badu? Bat luzatzen bada, edo dagokiona baino lehenago kentzen badio hitza besteari, konpentsatzen saiatzen gara. Aurkezleari jakinarazten diogu, eta DJri eta partaideari adierazten die honek beste patroi bat geratzen dela.
A zer tentsioa epaileentzat‌ Bai, hainbeste gauza aldi berean kontrolatu beharrak batzuetan testuan ez ondo zentratzea eragiten digu. Halakoetan, ondokoari begiratu behar diogu, eta haren puntuazioan oinarritu, guk hutsik utzi ditugun zuloak betetzeko.
Ondokoaren puntuazioa begiratzea natural egiten duzue?
Zer sistema darabilzue epaimahaikoek FMS Ligan? Partaide bakoitzak, normalean, minutu bateko saioa izaten du. Patroika, konpasez konpas, epaitzen dugu. Patroi bakoitzak normalean lau lerro errimadun izaten ditu eta, baseko musikaren arabera, 8 segundotik 12 segundora bitartean irauten du. Normalean, lau lerro horietako azkena izaten da ideia nagusia daramana, baina gero eta partaide gehiago dira kapaz lautik bi lerrori indarra emateko. Epaileok taula bat daukagu eta 0tik 4rako zenbaki osoak erabiltzen ditugu puntuaketarako.
20
Ahalik gutxien egiten dugu. Ahalik eta kontzentratuen egoten saiatzen gara, eta itxura hori ematen ere saiatzen gara, partaideak lasai senti daitezen. Haiek asko begiratzen digute, gainera, euren jarduna ona denetz jakiteko. Publikoaren babesa ez ezik gure onespena ere bilatzen dute.
Ezberdintasun handia dago bertsolaritzako epaileen eta zuen artean puntu honetan. Gure epaileak publiko artean erdi ezkutatuta egoten dira, entzungailuak jantzita, ahalik eta diskretuen. Zuek, berriz, ikuskizunaren parte zarete; partaideren baten punchlinea gustatzen bazaizue imintzioka hasteko kapaz zarete‌ Bai, sustatu nahi dugun klimarekin bat dator hori. Garrantzitsuena ikuskizuna da guretzat. Hori nahi du publikoak, eta partaideek ere badakite hori. Horregatik egiten ditugu keinuak zerbait asko gustatzen zaigunean. Dena den, ezin dugu jaiki eta garrasika jardun partaide batekin eta bestearekin serio-serio. Koherentziaz egin behar da hori ere.
Freestyler batek egin ditzakeen akatsen artean, bertsolaritzan hain beldurgarria den potoari ez diozue garrantzirik ematen zuek. Guretzat ere ez da txukuna esaldi bat errepikatzea. Betelana deitzen diogu horri. Azken lerroari garrantzia ematen bazaio, baina lehen bi puntuak zaborra besterik ez badira, betelanean diharduela esaten dugu. Burua bi planotan ari da exekutatzen: bukaera pentsatuz eta, aldi berean, aurreko puntuak kantatuz. Eta, hala izanik, derrigorrean existituko da betelana. Baina zenbaitek azken punturako bidea txukun egiten du eta beste zenbaitek zabar. Jakina, guk ezin diegu bi eredu horiei puntuaketa bera eman. Garai batean betelana zen jarduteko modu bakarra. Lan betearena kontzeptu berri samarra da. Inprobisatzaileen maila asko igo da, eta asko gai dira mezuak koherentziaz egituratzeko.
Azken lerroari, punchlineari, ematen diozuen garrantziak ez al du kaltetzen betelanik gabe kantatzen saiatzen direnen ahalegina? Bai. Kontundentzia ematen dio laugarren puntuak. Musikalki azken puntu horrek bat egiten du kaxaren kolpearekin, eta esal-
22
23
diari indarra gehitzen dio horrek. Oholtza gainean dauden bi partaideen helburua bestea baino hobea dela argi uztea edo bestea norbera baino txarragoa dela frogatzea izaten da. Bigarren hori gehiago baloratzen dugu gaur egungo sisteman, bistakoagoa baita.
Kontudentzia hori ez al da injustua? Adibidez, Ligan parte hartzen duten bi partaide konparatzen baditugu, Forcek azken puntu haustaileak egiten ditu beti, baina betelan eskasak; eta Zaskok ez ditu aizkorakada basatiak ematen, baina egitura oso konplexuak inprobisatzen ditu modu harrigarrian. FMSak formatu oso zehatza du. Zenbait ariketa dituzte partaideek eta, bakoitzean, gauza batzuk gehiago baloratzen ditugu. Adibidez, Easy Moden (minutu batean, jarraian inprobisatu behar du bakoitzak, eta pantailan hitz berri bat agertzen zaio 10 segundoro) baloratzen duguna da zenbateraino integratzen duten ondo hitz berri bakoitza patroi bakoitzean. Gaia emanda dihardutenean, berriz, edukia da gehien baloratzen duguna. Hala ere,
24
esandako 0tik 4rako puntuaketaz gain, kontuan hartu baditugula beste bi taulatxo, puntu estrak eman nahi baditugu ere. Taulatxo horietan baloratzen ditugu bai zein ondo moldatu den partaidea jarritako basearen gainean (flowa edo musikalitatea), bai oholtza gainean erakutsi duen indarra (jarrera) eta, azkenik, teknika zehatzak erabiltzea edo egitura bereziak; azken finean, edergarri guztiak (skills). Lehen aipatu duzun Zaskok, adibidez, aurreko batean Hard Moden (5 segundoro hitz berri bat agertzen zaie pantailan) errima bera mantenduz kantatu zien atera ziren 12 hitzei. Kasu horretan, puntuazio gorena jaso zuen skills atalean haren jardunak izan zuen zailtasunagatik.
Lehiaketa guztietako irizpideak ez dira berberak, ezta? Ez. Zenbait txapelketatan ez dago puntuaketa taularik. Lehen famatuena zen RedBull oilar-guduetan, adibidez, edukia garrantzitsua da, baina oholtza gaineko jarrerak askoz garrantzi handiagoa du. Zer diozun bezain garrantzitsua da nola diozun; beraz,
25
26
27
mugimenduak eta tonuak ere lantzen ditugu. Sariketa horretan ez dago puntuaketa sistema kontsentsuaturik eta epaile bakoitzak nahi duen gisan epaitzen du. Guduak laburrak izaten dira gainera. FMSan apunteak hartu behar ditugu, taulatxoak bete‌ Absurdua litzateke 20 minutuko guduak sentsazioen arabera epaitzea.
Zer gaitasun behar ditu txapeldun batek? Txapeldun batek, irabazi nahi badu, ez du zertan onena izan. Psikologikoki indartsua izatea da gakoa eta, aldiro, gudua komeni zaizun lekura eramaten jakitea. Normalean 4 minutu inguru irauten du gudu batek, eta faktore psikologiko handia dute. Inprobisatzaileari dena ondo irteten zaionean, publikoak gero eta ozenago animatzen duenean, nekez sartzen du hanka. Hori, ordea,
28
batzuetan norberari ez, besteari gertatzen zaio eta, une horretan, oso zaila da burua hotz mantendu eta gudua komeni den lekura eramatea berriz. Irabazlea ez da beti freestyler onena izaten, gertatzen ari dena ondoen irakurtzen dakiena baizik. Adibide garbiak dira Arkano eta Invert. Teknikoki lehiaketako onenak izan gabe gailendu ziren bere garaian.
Iaz Chutyk irabazi zuen FMS liga. Eta oraindik ez dio inork gudu bakar bat irabazi lehiaketa horretan. Ikusiko dugu beste norbait gailentzen egunen batean? Edizio honetan nork irabaziko duen apusturik balego, gutxi ordainduko litzateke Chuty ez beste hautagaiengatik, baina nik uste dut noizbait aldatuko dela hori. Nik irabazi nion behin,
29
2012an, Hipnotikeko finalean, baina orduko Chutyk eta oraingoak ez dute zerikusirik. Horregatik pentsa daiteke orain hainbestekoa ez den norbaitek progresio bera izan dezakeela. Ziur Walls, SweetPain‌ edo oraindik ezagutzen ez dugun gazteren batek gaindituko duela. Une honetan Chutyk ez dio beldurrik inori Espainian. Badaki epaileak garantia direla, konfiantza du haien jardurnean, baina Espainiatik kanpora segurtasun falta handiagoa sentitzen du, eta ez du bere onena ematen.
Gaztelaniaz egiten den freestylean, bi oilar besteak baino gorago daude: Chuty espainiarra eta Acsino mexikarra. Nor da bietan onena zure ustez? Acsino lau aldiz ikusi dut zuzenean, eta barrabilak lurrera erori zaizkit lauretan. Hala ere, sinetsita nago Chuty osoagoa dela. Dena den, kontuan izan nik Chuty maiz ikusten dudala zuzenean, bere onena ezagutzen dudala. Acsino, berriz, bideoetan ikusi dut batez ere, eta baliteke gehiagotan ikusita iritzi ezberdina izatea.
Bideoan ikusteak asko aldatzen du gudua, ezta? Epaile gisa, gertatu izan zait zuzenean norbait irabazletzat jotzea eta bideoan ikusi ondoren nahastu egin nintzela sentitzea. Dena den, nik asko sinesten dut pertsonok dugun energian. Energiek fluktuatu egiten dute, berdindu egiten dira, elkartu egiten dira‌ eta, zuzenean, emaitzan eragina izan dezake horrek, testuaren gainetik.
Bideo-erreakzioak modan jarri dira. Ez al dute Youtubeko lan horiek oinarrian epaileen lana berrepaitzen inprobisatzaileena baino gehiago? Niri berdin zait. Egiten dudanaren kontzientza handia daukat, kritikoa naiz neure buruarekin eta horrek lasaitasun handia ematen dit. Kanpoko iritziak entzuten ditut eta errespetatu ere bai, baina ez didate minik ematen. Inoiz edo behin, lagunen bat mindu zait nire epaiagatik eta horrek berrikuspen bat eskatu izan dit, baina epailea naiz eta ezin dut denen gustua egin. Ez dut nire burua larrutzeko ohiturarik.
30
31
Youtubek oilar-guduak eraldatu ditu. Asko dira bere burua zaletzat jotzen dutenak baina sekula parke batean edo jaialdi batean gudu bat jarraitzen izan ez direnak. Zer iritzi duzu horren inguruan? Denak ginen toyacoak, hasiberri ezjakinak, rapa entzuten edo guduak jarraitzen hasi ginenean. Gaur egun ‘haurratoiak’ deituko genieke haiei. Oso gutxik izan dute inguruan mundu honetan iniziatu dituen pertsonarik, zortekoak horiek! Beraz, hasteko modu ona iruditzen zait. Komeni da, noski, gero, jakin-min pixka bat izatea eta kultura honetan sakontzea. Horrela, gero eta gehiago izango gara. Itsuki sinesten dut nik rapean. Niretzat rapeko guduak burua lantzeko modu on bat izan daitezke, argumentuak emateko moduak landu daitezke horien bidez, pentsamenduek eta ideologiek talka egiteko gune izan daitezke, tentsiopean emozioak kudeatzeko baliabideak ere ematen dizkizu.
Gogoratzen dut behin zure YouTubeko kanalean bideo bat zintzilikatu zenuela emandako epai batengatik autokritika eginez. Bilbon izan zen FMSko jardunaldi hura, eta Blon gutxietsia izan zen Erreceren aurka. https://www.youtube.com/watch?v=bakBl5eJVvM)
Iazko Ligako puntuaketa sisteman hiru epaileren puntuaketen gehiketak erabakitzen zuen irabazlea. Gerta zitekeen hirutik bi epaileren ustez garailea bat izatea, baina hirugarren epaileak puntu zaparrada ematea besteari eta hark irabaztea. Halako zerbait gertatu zen. Hori ekiditeko neurriak hartu ditugu. Aurten beti epaile berak jarduten gara eta, horrela, gonbidatutako epaileak ez du desoreka handirik eragiten. Horrez gain, epaile bakoitzak saio osoa puntuatzen du eta guduaren amaieran parte har-
32
33
Mr. Ego epaile izatea ez da samurra izango‌ Batzuetan ez. Freestyler batzuekin aurkakotasunak pilatu ditu. Oso polemikoa da eraiki duen pertsonaia, eta honetaz eta hartaz gaizki esaka jardun izan da maiz. Horrek, epaile gisa, arazoak sor ditzake. Hala, iaz bere jaitsieran (Mr. Egok FMS Ligan parte hartu zuen iaz) eragina izan zuten aurkakotasunek, zeren muturtuta zeukan epaile bat bereziki zorrotza izan zen berarekin. Aurten, arrisku hori txikitzeko, bost epailek dihardugu. Bakoitzak tauletan jarritako puntuaketak gehitzen ditu eta bi partaideen arteko aldea behar bezain handia bada, haren aldeko botoa ematen du, eta errepika eskatzen du bestela. Bost epaileen botoak hartzen dira kontuan, beraz, irabazlea hautatzeko.
Etxetik ekarritako pieza asko sumatzen dituzue? tzaile baten edo bestearen aldeko botoa ematen du, edo, aldea txikia bada, rĂŠplica (beste erronda bat) eskatzen du. Orduko hartan nahiko argi neukan Blonen aldekoa izango zela epaia, edo, asko jota, beste erronda bat jokatzea tokatuko zela, baina hura ezustea zuzenean Errecek irabazi zuela ikusita! Oso laguna dut Blon, eta zalantza sortu zitzaidan ea laguntasunagatik puntu gutxiago ematen ote nizkion. Hala bazen, ez nintzen epaile izateko gai. Baina, itxuraz, egun hartako epaile gonbidatuaren gorabehera izan zen gakoa.
Estrimo izan zenuen iazko denboraldian epaimahaikide finko. Antzeko puntuaketak ematen dituzue? Orokorrean bai, baina badira harritzen gaituzten zenbakiak tartean. Gustuak ere tarteko dira. Iaz Estrimok nik baino baxuago puntuatzen zuen, orokorrean, eta aurten ni naiz baxuago puntuatzen ari dena. Hala ere, denetan baxuen Mr. Egok puntuatzen du. Kritikoagoa da.
34
Zenbait gauza ez dira %100 bat-batekoak. Ezagutzen ditugun oinen artean batzuk errazago etortzen zaizkigu burura. Kontzepturen bati inoiz edo behin kantatu badiogu, eta berriz atera bada, burura etortzen zaigu aurrez kantatutakoa edo antzeko zer edo zer. Sormena eta memoria uztartzen ditu freestyleak‌
Baina, kasuistika zehatzagoaz ari naiz ni: aurkari baten aurka erabiltzeko propio sortutako zatiez‌ Bezperan, hoteleko ohean, libreta aurrean duela pentsatzen jardun badu raperoak, eta horren susmo handiak baditugu, zigortu egiten dugu. Jar diezaiokegu 0 bat, baina normalean 1 edo 2 jartzen diogu, inork ez baitauka ezer aurrez prestatu denaren ziurtasun osorik. Horregatik, trabatzea gehiago zigortzen dugu puntu bat etxetik ekartzea baino. Batzuetan, prestatutako lerroak bis-
takoak dira; erregulartasunari begiratzea aski da. Norbaitek zabar samar osatu baditu prestatzeko ia ezinezkoak diren zatiak (EasyMode, HardMode, gaia emanda‌), baina librean diharduenean akatsik gabeko puntuak botatzen baditu bata bestearen atzetik, susmagarria izan daiteke. Seguru nago Chutyk berak ere prestatuko dituela zenbait puntu, baina maila apenas jaisten duenez, gudu guztian zehar ez zaio igartzen noiz duen prestatua eta noiz bat-batekoa.
Hari horri segituz, aurtengo Liga justuagoa iruditzen zait, freestylerrek ez baitakite noren aurka kantatu behar duten‌ Dudarik gabe. Iaz bazekiten zein zuten aurkari, eta puntuak prestatzeko aukera ematen zien horrek. Marketin motiboengatik erabaki zuten hala egitea, sarrerak saltzeko erakargarriagoa zelako enfrentamenduak zeintzuk diren jakitea.
FMSaren formatuak gaiak mementoan proposatzen dituenez, bat-batekoa dela frogatzeko baliagarria izan da, ezta? Bai. FMSaren helburua freestylea profesionalizatzea zen, eta nik uste, formatu honek legitimatu egin duela haien jarduna. Kirol mental bat dela frogatu du.
Nola mantentzen zarete kontzentratuta? Epaileek arreta jartzeko behar etikoa dugu. Partaide bakoitzak jokoan zer duen badakigu, eta kontzentratuta egotera behartzen gaitu horrek. Nik lehiatzen nuen garaian festa bat zen dena: zer-
36
bezatxo bat edan, barre egin; irabaziz gero, ondo, eta galduz gero, ere bai‌ baina orain eguneroko ogia dute jokoan. Aurten, epaile finkoetako bat Invert barakaldarra dugu, eta iruditu zitzaidan lehen jardunaldian kezkatuago zegoela ikuskizunagatik puntuengatik baino. Sorbaldan ukitzea aski izan zuen konturatzeko zentratu beharra zeukala. Bi gauzak, ikusikizuna eta balorazioa, uztartu daitezke, baina tentsioa mantendu behar da beti entzuketan.
Katalanez ere inprobisatzen al duzu? Nire amak gaztelaniaz hitz egiten du eta nire aitak katalanez. Askotan jardun dut bat-batean katalanez. Aspaldi proposatu nuen txapelketa bat antolatzea. Zenbait valentziarrek eta mallorkarrek agertu zidaten parte hartzeko interesa, baina ez zuen inork antolaketaren ardurarik hartu nahi, eta neuregan karga gehitxo hartzea iruditu zitzaidan. Oso jende gutxik dihardu, egia esan, katalanez bat-batean eta, nik uste, sariketa bat antolatuko balitz apuntatuko litzatekeen jendearen %80 lehendik ere gaztelaniaz diharduena izango litzatekeela. Hala ere, ideia ona iruditzen zait oraindik.
Freestylean, maiz, mezu matxista eta homofoboak entzuten ditugu. Balioak eta ideologia baloratzen dituzue? Batzuetan bai. Raparen mugimendua ezkerrekoa eta progresista da jatorrian. Tolerantzia du balio nagusietako bat, antisistema da eta kontrakulturan kokatuta egon da orain gutxi
37
arte. Mugimendua hedatu den heinean, denetariko jendea hartu du bere baitan hala ere. Inprobisatzen ari denak balio horien aurka jarduten badu, normalean zigortu egiten da. Hala ere, pertsona eta pertsonaiaren arteko bereizketa egiten dugu. Zenbaitetan elkarri astakeria asko esatearen ondorioz, bietako bat politikoki zuzena ez den posizio batean kokatzen da bestearen akusazioei buelta eman nahian. Posizio hori, askotan, bere ideologiatik kanpokoa ere bada, baina batzuetan pertsonaia ari da hizketan eta ez pertsona. Nahasgarria izan daiteke kanpotik ikusten duen batentzat. Argi dagoena zera da, freestylea haz dadin nahi badugu, integraziotik egin beharko dugula. Ezin ditugu betikotu figura hegemonikoek ezartzen dituzten balioak, ez erlijioek ezartzen dituztenak eta ezta botere ekonomikoek inprosatzen dituztenak ere. Mugimendu honek ezin ditu emakumeak bigarren mailan utzi, ezta orientazio sexualagatik inor diskriminatu ere.•
38
39
ERREPORTAJEA_UEU
URA IRAKITEN TESTUA: MAIDER ARREGI ARGAZKIAK: UEU ETA XDZ
40
G
arrantzitsua iruditzen zait ikastaro hartan hitz egindakoak ondo jasotzea, pentsatzea, eta egindako hausnarketen ondorioekin, identifikatutako hutsuneekin, neurri praktikoak hartzea. Dena dela, nik ez dut hori egingo. Artikulu hau idatziko nuela jakin izan banu, apunteak hartuko nituzkeen ikastaroan, eta testu objektiboago bat idatziko nukeen. Zoritxarrez, baina, nik ez nekien artikulu hau idatziko nuenik; beraz, folio erdi baino betetzen ez duten nire apunte kaxkarrekin, gogoratzen dudana kontatuko dizuet, nire memoriaren iragazkiak ideia garrantzitsuak gorde dituelakoan. Ez ezazue, hortaz, nire idatzi hau ikastaroko kronika bezala hartu. Egongo da ikastaroa merezi bezala kontatuko duenik. Nik bi egun haiek nire memorian utzi zuten argazkia baino ez dizuet kontatuko. Gako batzuk gorde ditudalakoan. ………………………………………………………………………… …………… Iraganetik hasi ginen. Karine Etxeberrik bere ikerketa lanaz hitz egin zigun. Bi bertsolari aurkeztu zizkigun: Mariana Etxegarai eta Mariane Hargain. Lore-Jokoetan bertsotan aritu ziren bi bertsolari. Beste behin, argi geratu zen iraganean emakume* bertsolariak egon, egon zirela; baina, orain arte, ez duela inork idatzi haien historia. Lan handia daukagu hemen egiteko, iragana aztertzen eta bertsolari haiei merezi duten errekonozimendua ematen. Mila oztopo izango zituzten orduan ere plazan egoteko eta, gero, gainera, egon zirenik idatzi ez.
Elixabet Perez Gazteluk historia berridazteko behar hori azpimarratu zuen. Xenpelarri buruz hitz egin zigun. Baina ez betiko Xenpelar. Bestea, itzalpekoa. Joxepa Antoni Aranberri Petriarena, Xenpelar. Fabrikako langile kaletarra, irakur-zalea. Ez baserritarra, ez ezjakina. Fabrika kanta-leku zuena, neskazaharren alde bertsoak jarri zituena… “Lehengo bertsolarien” estereotipo ugari hausten dituena. Haren bertsoak entzunez, barre eta barre artean, konturatu ginen zein garrantzitsua den horrelako emakumeak* ezagutaraztea, merezi duten prestigioa ematea. Ez bakarrik iraganarekin justuak izateko, baizik eta baita orainaldiko erreferentziak aldatzeko ere.
42
43
Iraganarekin amaituta, orainaldira etorri ginen. Mahai inguru batean Kristina Mardaras, Arantzazu Loidi eta Estitxu Arozena entzuteko aukera izan genuen, Nerea Ibarzabalek gidatuta. Beren esperientziak kontatu zizkiguten. Miresmenez entzun genituen. Neure artean pentsatzen nuena: “Jo, itzul daitezela oholtzara, ez?”. Gero, bazkaritan ere komentatu genuen, badirudiela emakumeok* iraungitze-data dugula bertsotan aritzeko. Emakume-gazte rolean bai, baina gero ez garela interesgarriak. Zer dago, ba, interesgarriagorik, emakume* horiek kontatzeko dutena bertsotan entzutea baino? Ondoren, Edur Epelde eta Miren Aranguren etorri ziren EHko Mugimendu Feministaren historiaz hitz egitera. Gogoratzen dut pozik esaten zutela, oholtzan emakume* bertsolariak egoteaz gain, orain emakume* feministak daudela.
Bertsozale Elkarteak generoaren inguruan izandako bilakaeraz jardun zen Ixiar. Banekien, baina ez nekien hainbeste lan egin zutenik. Eskerrik asko! Maialenek berdintasunak: beren belaunaldia bertsotara sartu zeneko aldaketen eta emakume* bertsolariak sartu gareneko aldaketen artean. Gero, aholku bat eman zigun: Bertsoaz pentsatu bai, baina batez ere egin! Uxuek, baina, ez dela hain erraza bertsotan egitea. Nola mugatzen gaitu gizarte-egiturak gure jardunean? Zein mugekin egiten dugu topo emakume* bertsolariok jendaurrera goazenean? Uxuek emakume* bertsolari ugariren testigantzak jaso zituen eta sailkatu egin zituen jasaten ditugun biolentzia motak. Argi geratu zen egitura bera biolentoa dela emakumeontzat*. Galdera da: nola aldatu egitura hori guretzat mesedegarri izan dadin? Mari Luzek argi zeukan: Neurri politikoak. Merkatu askea, bai bertsolaritzan bai bizitzako edozein arlotan, beti boteretsuenaren mesederako izaten da. Arauak egin behar dira gure mesedetan, neurri politikoak hartu.
……………………………………………………………………………………… ………………………………………………………………………………………
Eguna amaitzean, ideia konspiratzaile ugarirekin, lotara joan ginen.
Arratsaldean, Ixiar Kerejeta, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi eta Mari Luz Esteban.
……………………………………………………………………………………… ……………………………………………………………………………………… ………………………………………………………………………………………
44
45
46
47
Gero, Maite Berriozabalek gai jartzaile lanari buruz egin zigun berba. Gai denak ez daude jarrita… Plazetako diskurtsoa, neurri handi batean, gai jartzaileak erabakitzen du, nahiz eta gero bertsolariak ematen dion gorputza. Bertsolari feministak egotea bezain garrantzitsua iruditzen zait, beraz, gai jartzaile feministak egotea. Elkarren arteko aliantzekin eraldatuko dugu plaza. Ondoren, Mariñe Arbeok eta Malen Amenabarrek beren dokumental bat erakutsi ziguten: Beti bezperako koplak. Animazio bideo bat, Maialen Lujanbioren kopla batzuetatik abiatuta. Ederra. Bertsoei gorputza emateko beste modu bat. Hitzaldiekin amaitzeko, Iratxe Retolaza, Miren Gaztañaga eta Leire Lopez, mahai inguruan, Kattalin Minerrek gidatuta. Euskal Herriko beste arte-esparru batzuetan nola bizi dute emakume* izatea? Literaturan? Antzerkian? Musikan? Errekonozimendu falta, bigarren planoak, kritikak… Genero bereizketa ez da bertsolaritzan bakarrik gertatu. Arratsaldearekin bukatzeko, bertsotan jarraitzeko gogoa handitzen dizuten bertso saio horietako bat izan genuen. Politikoa baina dibertigarria, dibertigarria baina politikoa. Bigarren goizean, Jone Miren Hernandez eta Oihana Iguaran entzun genituen. Eguna Jone Mirenekin hasi genuen. Berak gorputz bat ikusten du gure ahotsean. Bertsolaritzan ahotsak hainbeste presentzia izanda, arlo hori gutxi aztertu dugula iruditzen zaio. Ahotsak diskurtsoa eta gorputza, biak garraiatzen ditu. Diskurtsoa aztertzeari buelta asko ematen dizkiogu, baina ez hainbeste gorputza ikertzeari. Niri interesgarria iruditzen zait ikerketa gorputzera ekartzea. Bai oholtzan gertatzen diren botere-harremanak identifikatzeko, bai horietan eragiteko. Oihana Iguaranek hauxe zuen gaia: emakume* bertsolaria nola irudikatzen duten komunikabideek. Bai txapelketan bai plazan. Zein planotatik daude eginda argazkiak? Zer hitz erabiltzen dira emakumeen* garaipena adierazteko? Eta gizonena? Begi zorrotzez ikertu ditu komunikabideak eta ikusi genuen askotan ñabarduretan dagoela bereizkeria. ……………………………………………………………………………………… ……………………………………………………………………………………… ……………………………………………………………………………………… ……………………………………………………………………………………… Arratsaldekoari Ane Labakak eman zion hasiera. Bertsolaritzako umorea(k) ikertzen ari da bera. Umore hegemonikoa, umore kontra-hegemonikoa… Zeri egiten diogu barre? Nola? Bagabiltza, eta segi dezagun gure umorea lantzen. Interesgarria eta, batez ere, barregarria delako!
48
……………………………………………………………………………………… ……………………………………………………………………………………… ……………………………………………………………………………………… ……………………………………………………………………………………… ………………………………………………………………………………………
Amaitzeko, eskertu egin nahi diet Miren Artetxeri eta Ane Labakari ikastaroa antolatu izana, eta baita hizlari guztiei ere hitzaldiak prestatzen hartu zuten lana. Asteburu ederra izan zen. Orain arte egindako lanaren laburpena eta egiteko daukagunarentzat abiapuntua! Bertsotan jarraituko dugu. Ura irakiten jarri genuen eta badaukagu zer egosi! •
50
51
ERREPORTAJEA
BAUTISTA MADARIAGA
1926. urtean Arantzan sortua, aurtengo ekainaren 28an zendu zen Bautista Madariaga Elizondo Arantzako bertsolaria, 92 urte zituela. • Pertsona batek bizitzan zehar egin duenaren muina ezagutzeko, izan dituen ofizio eta afizioetan erreparatu behar dela iruditu izan zait beti. Ofizioak bizitza aurrera ateratzeko baliabideak ematen dituelako, eta afizioak, berriz, denbora libreaz gozatzeko era adierazten duelako.
TESTUA: PATXI LARRETXEA ARGAZKIAK: MADARIAGA FAMILIA ETA XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA
52
53
1926. urtean Arantzan sortua, aurtengo ekainaren 28an zendu zen Bautista Madariaga Elizondo Arantzako bertsolaria, 92 urte zituela. Pertsona batek bizitzan zehar egin duenaren muina ezagutzeko, izan dituen ofizio eta afizioetan erreparatu behar dela iruditu izan zait beti. Ofizioak bizitza aurrera ateratzeko baliabideak ematen dituelako, eta afizioak, berriz, denbora libreaz gozatzeko era adierazten duelako. Arantzako Mutikonborda baserrian jaioa, zazpi senideko familia batean bigarrena izan zen Madariaga. Garai hartan baserrietan ohikoa zen bizimodua egin zuen. Ttiki-ttikitatik baserriko lanei gogor ekin eta, ahal zen neurrian, eskolara joan zen, 13-14 urte bete eta eskola utzi zuen arte. Tartean, gainera, 10 urte zituela lehertu zen 1936ko gerra, eta larrutik ezagutu zituen gerraren ondorio basatiak. Ondotik, mendi lanetan hasi zen, inguruko mendietan lehenik eta Pirinioetan ondoren, Irati inguruan gehienbat. Handik urte batzuetara, Olajorenborda baserrira ezkondu zen, eta, Joakina emaztearekin, lau seme izan zituen: Jabier, Agustin, Juan Anjel eta Xalbador. 1965. urtean, Laminaciones de Lesaka lantegian hasi zen lanean, eta
54
XDZ.
kontatzen zuenez, haur ttikia zela atautxik kantatutako bertsoek sortu zioten bertsozaletasunerako grina. Herriak ere lagundu zuen, nola ez. Arantzan beti izan da zaletasun handia bertsoaren inguruan, bai lehen eta baita orain ere.
bertan jubilatu zen 60 urte zituela. Baserriko lanak maite zituen Bautistak, eta natura eta lurraren inguruan bizi eta gozatu zuen luzaroan, osasuna lagun izan zuen arte. Bautista, bertze bertsolari anitz bezala, bertso eskolarik ez zen garaian hasi zen bertsotan. Familiak eta lagun giroak egin zuten bertsolari. Familian, atautxi zuen bereziki bertsozalea eta, berak
56
Telebista, telefono, Internet eta antzekorik ez, irakurtzeko deus gutti eta ahoz ahoko kulturan eman zuen murgilduta gaztaroa Madariagak. Asteko sei egun lanean eman ondoren, igande arratsaldea izaten zuten bestarako eta bertsotan aritzeko. Herriko plazan soinuaren harira dantza egin eta, gero, ostatu giroan kantu zaharrak, bertso jarriak eta, lotsa galdutakoan, bat-batean bertsotan aritzeko aprobetxatzen zuen arratsaldea. Igandeaz gain baziren, hala ere, bertsotan egi-
TXERRiKiEN BANATZAiLE ETA EKOiZLEA
ENPRESEN ZENTRUA. Ama Kandida 21 307. moduloa, ANDOAIN
943 592 923 / www.ormaki.eus
57
teko egun seinalatuak: “Santakta� deiturikoa izaten zen horietako bat, duela berriki arte bizirik jarraitu duen ohitura. Urtezahar arratsean eta Errege bezperan gazte kuadrilla bildu eta, soinujole eta bertsolari batekin, auzoz auzo ibili ohi ziren diru eske, kantuan eta bertsotan, baserritarrak alaituz. Luzaroan hartu zuen parte ohitura horretan Madariagak. Mahai ingurua ere aprobetxatzen zuen Bautistak bertsotan aritzeko. Inauteriak, zerri-hiltzeak eta auzolan egunak aitzakia perfektua ziren mahai ingurua alaitu eta kantuan aritzeko. Bertsozaletasunaren punturik gorena, ordea, herriko bestetan kanpotik etortzen ziren bertsolari ospetsuak aditzea izaten zen. Urtean
58
pare bat aldiz, garaiko bertsolaririk entzutetsuenak pasatzen ziren Arantzatik. Giro horretan ikasi eta trebatu zen Bautista bertsotan. Gero, bertso munduan ezagutzera eman zenean, Arantzako plazan, bertsolari handi horiekin, Uztapide, Basarri, Xalbador, Mattin, Lazkao Txiki eta bertze anitzekin kantuan aritu ere bai. Lehen plaza ofiziala 1948an egin zuen, Arantzako lagunek horrela eskatuta, herrian bertan, soldaduskan ezagutu zuen
59
Ostolaitz laguna kantukide zuela. Hala ere, bertsotako garairik oparoena, dudarik gabe, 60ko hamarkada izan zen. Nafarroako Bertso Txapelketako bigarren aroko final guztietan parte hartzea lortu zuen. Gainera, 1961ean txapela irabazi zuen aranztarrak. Urte horietan, ordea, txapelketa ez zen izan bertsoarekin zuen harreman bakarra. Nafarroako herri anitzetan ibili zen kantuan; Andres Narbarte Xalto goizuetarra zuela lagun ohikoena. Xaltoz gain, bertzelako bertso lagunak ere izan zituen Madariagak. 1960. urtean egin zuen Xalbador anaiak bere lehen plaza Zugarramurdin, bertako andramari bestetan. Bertso Saioa egiteko, Xalto eta Bautista Madariaga omen ziren deituak, eta Xalto, ezbehar bat tarteko, ez omen zen azaldu. Egun horretan, Ameriketatik etorritako hiru artzain euskaldun zeuden bertan bertso gosez, eta eskatu omen zioten Bautistari bertze bertsolariren bat bilatzeko, beraiek joanen zirela eske. Gizonak bertze aukera handirik ez eta anaia Xalbadorrengan pentsatu zuen. Garaia hartan,
60
Arantzako herrian telefono bakar bat omen zegoen, Bolinea izeneko dendan, bertara deitu eta agindua eman ondotik, bilatu, ados jarri eta han Joan omen ziren artzain amerikarrak haren eske. Arratsaldean Zugarramurdiko plazan bertsotan aritu, gaua ongi luzatu arte bertsotan jarraitu eta berriro artzain amerikarrek eraman omen zituzten bueltan Arantzara Xalbador eta Bautista. Horrelakoak ziren garai haietako bertsolarien ibilerak. Nafarroan ez ezik Euskal Herri osoan ere aritu zen bertsotan; 1967. urtean Donostian jokatu zen Txapelketa Nagusiaren finalean parte hartu zuen, Xalbadorri lehenik txistu eta gero txalo egin zioten txapelketa ospetsu hartan. Ondoren, garai zailak etorri ziren bertsolaritzara, bereziki Nafarroan. Bertsolari txapelketak geldialdia izan zuen, baita Nafarroako bertso zaletasunak ere. Urte batzuk geroago, 1979. urtean ekin zitzaion berriro Paulo Iantzi Saria izenarekin. Zazpi bertsolarik hartu zuten parte Lesakan egindako finalean: 60ko hamarkadan aritutako bi, Bautista Madariagak eta Juan Perurenak, Jesus GoĂąi Estatu Batuetako bertsolari txapeldunak eta lehendik plazaratu gabeko lau bertsolari gaztek, ArgiĂąarena anaiek, Euxebio Fagoagak eta Bittor Elizagoienek.
62
Ondorengo Paulo Iantzi sariketetan ez zuen parte hartu Bautistak, baina 1983. urtean hasi eta 1992. urtea arteko Nafarroako Txapelketa guztietan hartu zuen parte. 1983ko eta 1984ko finaletan sartu zen. 1960. urtean Nafarroako txapelketetan Andres Narbarte Xalto, Juan Perurena, Felix Iriarte eta bertzerekin kantuan hasi zenak, 32 urte geroago Xabier Silveira, Estitxu Arotzena, Bittor Elizagoien, Manolo Arotzena, Mixel Xalbador, Mikel Taberna, Lontxo Aburuza, Felix IĂąurrategi eta abarrekin kantuan bukatu zuen. 1992an, agurreko bertsoan, txapelketei agurra eman zien honako bertsoarekin:
Izan ere, Bautistari egokitu zitzaion irrati, telefono eta telebistarik gabeko gizartean sortu, etxean eta tabernetan bertsotan ikasi eta bertso eskoletan eta unibertsitatean ikasitako bertsolari gazteekin aritzea. Eta horrek ematen die garrantzi handiagoa Bautista bezalako bertsolariei, hain luzaroan eta hain egoera desberdinetan kantuan jarraitzeko gogoa, indarra eta borondatea eduki izanagatik. Bautistaren bizitza eta bertsolaritza kalifikatzeko orduan, arnas luzeko gizon ibiltaria izan zela erranen nuke. ‘Jarraitu eta iraun’ leloa izan zuen gizona. Bertsotan, ordea, neurri motzak zituen gogoko, zortziko ttiki nahiz handian moldatzen zen gustura. Ofiziotan, ziria sartzen ematen zuen maila gorena. Bere bertsoaldi bat datorkit orain burura, neronek zuzenean ikusi
XDZ.
64
XDZ.
eta entzun ahal izan nuena. 1988ko Nafarroako Txapelketan, Ortzaizen, Jean Perre Irieder gai-emaile zela. Bakarkako kartzelako lana zen eta hauxe gaia: ‘Chirac eta Miterrand entzun dituzu elgarri espantuka, kartzelan edo presondegian ezarri dituzten presoez. Zuk haien balentriari zer diozu?’. Gaia entzunda, Bautistak harritu aurpegia jarri zuen, ez da harritzekoa, ordea, garai hartako Frantziako agintari gorenak izanda ere seguruenik ez zuelako jakinen nortzuk ziren ere. Gai-jartzaileak ahopeka azalpenen bat eman zion, eta Bautistak, di-da batean, ondorengo hiru bertsoak osatu zituen, eta txalo zaparrada handia jaso.
66
Gizon maitatua izan zen Bautista. Horren seinale, bi omenaldi jaso zituela. Herritarrek egin zioten Arantzan bertan lehenengoa 1985. urtean. Hiru urte geroago, Donostian, Bertso Egunaren karietara Bertsozale Elkarteak ere omendu zituen hura eta anaia Xalbador. Agur eta ohore Bautista Madariaga Elizondo, Arantzako bertsolari xume eta zirikatzaileari.•
XDZ.
XDZ.
XDZ.
68
69
XDZ.
XDZ.
XDZ.
71
ERREPORTAJEA
BEIZAMAKO KRIMENA:
Euskal Herrian egin diren krimenen artean orrialde beltzenetakoa da Beizamakoa (Gipuzkoa). Korosagasti baserrian gertatutakoak hotzikarak sortu zituen orduko gizartean, eta hura bizi izandako zahar gutxi geratu arren, jakina da ez dutela ahantzi ez haiek ez haien ondorengoek Urola eta Goierri eskualdeen arteko herritxoan gertatutakoa. • Baina zergatik landu garai hartako kronika beltza Bertsolari Aldizkarian? Bertsolariak beren sasoiko kontuen kantari direlako, eta Gipuzkoa osoa aztoratu zuen delitu haren inguruko bertsoak utzi zituelako idatzita Patxi Erauskin bertsolari zaldibiarrak.
TESTUA: BEĂ‘AT HACH EMBAREK ARGAZKIAK: ITSASONDOKO UDALA, JUAN IGNAZIO IZTUETA FUNDAZIOA, ERABAKI PRODUKZIOAK
72
73
Korosagasti baserriko hilketak Azter ditzagun krimenaren nondik norakoak. Askok idatzi dute gaiaren inguruan, koska ugari dauzka aferak, eta hipotesi ezberdinak defenditu dira krimenaren atzean zeuden arrazoiak zeintzuk ote ziren azaltzerako orduan. Lehenik, beraz, datu objektiboak, eta, ondoren, irakurketa subjektiboak. Jazinta Odriozola Tolosan zebilen neskame lanetan, eta zerbitzari ere aritzen zen Zeru-Txiki tabernan. Haren aita aspaldi hil omen zen, eta bi anaia Amerika aldera joanak zituen, diru bila edota soldaduskatik ihesi. 1926ko azaroaren 14an, igandero legez, oraindik hurbil zeukan familia bisitatzera joan zen Beizamako Korosagasti baserrira. Berak aurkitu zituen Bibiana Azkardi ama (66 urte) eta Maria Odriozola ahizpa (27) hilda, ziurrenik ardiei ilea mozteko guraizeekin egindako zauriekin. Maria baserriko atarian zegoen zerraldo, etxeko txakurra, Kanel, alboan zuela; amaren hilotza baserritik metro batzuetara zegoen. Hilketak, ziurrenik, ostiral gauean gertatuko ziren, ama-alabak ez baitziren larunbateko Tolosako azokara jaitsi, ohitura zuten bezala. Ziurrenik erasotzaileak lehenik alaba hil zuen. Ondoren, ama egoeraz ohartu eta laguntza eske atera zen, kriseiluarekin. Gorpuaren ondoan zeukan, baserritik 300 metro ingurura. Beraz, erasoa gauez izan zen, eta amari bidea argitu zion kriseilu berak argitu zion hiltzaileari non zegoen ama. Bibiana Azkardik orpoak odolez zikinduak zeuzkan, baina alpargatak ez. Hortik ondorioztatzen da hilketen ordena: ama goian egongo zen eta alabaren oihuak entzunda jaitsiko zen‌ alabaren gorpua ikusiko zuen, oinutsik ondotik pasatu eta oinak odolez orbandu zitzaizkion‌ eta, ondoren, espartinak jantzi eta kriseilua hartuta kanpora irten zen, ondoko Garagartza baserrirantz, laguntza eske joateko.
74
75
Bixente Barandiaranek sekulako detaile aberastasunarekin kontatu zituen atxiloketa eta atxiloketaren ondorengoak Goierritarra aldizkariko 1992ko abenduko eta 1993ko urtarrileko aleetan (Zartu gabe ezin bizi liburutik, Auspoa), protagonistak ezagutu baitzituen:
Beizama.
Jazintak ere Garagartzako bidea hartu omen zuen etxean topatu zuenaren berri emateko, baina mundura ekarri zuen emakumea lurrean odoleztatuta eta bizkarra zauri sakonez josia ikusi zuenean, ez zuen indarrik izan haren ondotik pasatzeko. Buelta hartu eta Txapartegi baserrira jo zuen. Laster agertu ziren Korosagastira Bidaniko mikeleteak. Diligentzia guztiak egin eta Azpeitiko epaitegira igorri zuten kasua. Atxiloketa ugari egin zituen poliziak: Jazintaren lagunak ziren bi artzain, Frantzisko eta Joxe Inazio Aranburu; Joxe Manuel Oiarbide; bi ahizpen senargaiak; Joxe Migel Urkizu beizamarra; inguruan lanean zebilen ikazkin bat (Goizuetakoa omen); Martin Artola, Bedaioko (Tolosa) artzaina; egun batzuk lehenago inguruan ibili zen ijito talde bat; artzaina zen Beasaingo Isidro Aranburu; Joxe Antonio Irazustabarrena, Ormaiztegiko tratantea… eta baita Jazinta bera ere! Sarekada ikaragarri bortitza izan zen, polizia itota sentitu baitzen garaiko hedabideen presioarengatik, eta demostratu behar zuen, handik edo hemendik, zerbaitetan behintzat bazebiltzala. Zentzu horretan, ezer berririk ez. Azkenean, baserritik hurbil zegoen Lizardi auzora (Itsasondo) jo zuen poliziak, eta Aranzegitarrak eta Mujikatarrak atxilotu zituzten. Aranzegitarrek diru asko omen zeukaten etxean, eta bertako semeetakoren batek Jazintarekin harremana omen zeukanez, poliziak aski froga ikusi zuen horretan.
76
“Ez dakit seguru paper horretan zer abisu ekarri zuten. Baina Beizaman edo Azpeitian presentatzeko izango zen… Lizardiko emazte Madalenak esan omen zuen: “Zer egingo ote digute?” Eta Migel Jose senarrak: “Lasai egon zaitez, orain denekin horrela ibiliko dira eta”. Lehenengo deklarazioak hartu eta etxera bidali omen zituzten, baina hurrengo egunean denak kartzelara eramateko agindu zuen Marroquin epaileak. Eraman zituzten Migel Jose Aranzegi, Jose Joakin seme zaharrena, Jose Antonio seme gazteena eta hiru alaba: Fermina, Joxepa Inaxi eta Luzia. Beste baserritik eraman zituzten Bizente Mujika eta haren alaba Maria Joxepa; Ramon, Bizenteren anaia eta Maria Joxeparen senarra,
EUSKARA ARI DU Hernanin. Hartu zure erronka!
Orduan, “pronto caerás” esan eta ostiko bat emanda bidali omen zuten berriro kartzelara”. Galdera berdina egin omen zioten Bizente anaiari: “…(Bizenteren) erantzuna: heriotza horrekin ez zeukala zer esanik, ez zekiela ezer eta. Orduan, lapitz bat eskuan zuela, kokotsaren azpitik gora jo omen zuen juezak”. Iskanbila sekulakoa izan zen. Hedabideek heriotza zigorra eskatzen zuten, baina jende askok atxilotuen errugabetasunean sinesten zuen. Akusatuek zer-nolako babesa zeukaten jabetu gaitezen, aipatu behar da ingurukoek auzolanean egin zituztela atxilotuen baserrietako lanak espetxean egon ziren bitartean. Horrela kontatzen zuen Bizente Barandiaranek Goierritarran: ”Kartzelara joan zirenean, soroak garia ereiteko zeuzkaten. Bailarako etxe denetatik lagun bana eta batzuetatik bi joan ziren, soro guztiak laiatu eta garia botatzera”. Ganadua ere zaindu omen zieten.
osaba-ilobak ezkonduta zeuden eta [!!!]. Bi etxeetako amak, Madalena eta Dominika, ez zituzten atxilotu, eta biak edadekoak zirenez, haien alabarik gazteenak etxean utzi zituzten amari laguntzeko”. Bestalde, tortura psikologiko eta fisikoen berri ere jaso zuen Bixente Barandiaranek, eta horrela idatzi zuen Ramon Mujika atxilotuaren testigantza. Bereziki deigarria da tratu txarretan Marroquin epaileak izan zuen jokabidea: “Denak kartzelan banaka jarri omen zituzten, elkar ikusten ez zutela […]. Egun batean (Ramon Mujika berak kontatu zigun) juezak esan omen zion beste denak hil zituztela, eta aitortzen bazuen zein zen erruduna, bizirik utziko zutela. Ramonek erantzun omen zion gezurra aitortzea baino nahiago zuela hiltzea.
78
2.000 lagun elkartu ziren Azpeitian atxilotuak epaitegira nola eramaten zituzten ikusteko. Manifestazioa eta guzti egin omen zuten haien askatasuna eskatuz. Garai hartan toki batetik bestera mugitzeko zeuden zailtasunak kontuan hartuta, 2.000 pertsonako manifestazioak ez ziren maiz ikusiko Gipuzkoako herrietan. Aranzategitarren etxeko beste kide bat atxilotuko zuten geroago, Martin. Haren sozio eta laguna eraman zuten berarekin, Lego-
Lizardi bekoa.
atera omen ziren epaitegitik, eta Itsasondon omenaldi bazkaria egin zieten ongietorri gisa. Auzokideek haien ondasunak eta lurrak ondo zaindu zituzten: garia ebakitzeko moduan zeukaten eta ganadua osasuntsu. Epaiketaren sumarioa 1953ko uholdeetan galdu omen zen.
Itziarko Luxiano, Mekatxis Epaiketatik hamazazpi bat urtera dena hankaz gora jarri zen berriro. Itziarko Santuaran baserriko Luxiano tratanteak, Mekatxisek, apaizari bekatuak aitortu omen zizkion hilzorian zela. Tartean, Beizamako krimena.
rretako Beroztegi bailarako Frantzisko Lasa. Frantziskok zerrategi bat sortu zuen, eta anaia Juanek, etxera ezkonduak, 14.000 duro utzi zizkion. Atxiloketarekin anaia kartzelan eta utzitako diruak bueltan ikusteko perspektiba gutxirekin geratu zen Juan Lasa. Gatazka korapilatu eta hilabeteak pasatu ahala, Juan gero eta gehiago larritu zen. Egun batean, Beroztegin zeukaten errota ondoko Kastilla baserri zaharreko ganbarara igo eta bere buruaz beste egin zuen, urkatuta. Juanen amak berak moztu zuen soka igitaiarekin, artean semeak bizirik egoteko itxura zeukala. Emazte alarguna, alaba umezurtza, ama (seme bat galtzen duen amarentzat ez dago izenik), eta ziurrenik penak eta tristurak jotako anaia utzi zituen Juanek munduan. Hori gertatu eta gero hildakoaren anaia eta Martin etxera bidali omen zituen Marroquinek; berandu, Juanentzat‌ 1927ko maiatzean egin zen epaiketa, Pedro Marroquin epailea buru. Ez denak batera, baina, funtsean, guztiak absolbituta, froga falta zela eta. Azkenak Migel Jose Aranzegi eta haren seme zaharrena, Joxe Joakin, atera ziren. Lizardiko errugabeak negarrez
80
Tartean, diogu, zeren eta apaizari aitortu omen zion, gainera, inguruko baserri bateko morroia ez zela Amerikara ailegatu, bidaiaren bezperan berak hil eta gorpua Urteagako haitzulora bota zuelako. Apaizak zalantzak izan omen zituen ea hori guztia barka ahal zitekeen edo ez, eta artzapezpikuarengana jo zuen; hark ere
Lizardi erdikoa.
ez zeukan oso garbi, agidanez, eta Vatikanora jo zuen. Hainbeste tramiteren artean hil zen Luxiano, bere bekatuen barkamena jaso gabe, eta (bizitza honetan?) zigorrik jaso gabe. Korosagasti baserriko gertaeretara itzulita, hiru hipotesi nagusi daude. Lehen hipotesia: Mekatxis lapurtzera joan zen baserri hartara, etxeko gela gehienak hankaz gora baitzeuden, eta, gainera, dirua falta omen zen. Hala eta guztiz ere, Bixente Barandiaranek Goierritarra aldizkarian idatzi zuenaren arabera, Korosagasti baserrikoak larre motzean ohituta zeuden. Maizterrak ziren, eta hilketaren garaian 1.400 pezeta zor omen zizkioten nagusiari. Etxeko txekorra saldu berri omen zuten, baina dirua etxean eduki beharrean Tolosako aurrezki kutxan edo bankuan sartu omen zuten. Kontua omen da, Barandiaranen arabera, txekor hori Luxiano tratanteari saldu ziotela egunez, eta itziartarra gauez itzuliko zela lehenago han utzitako diruak lapurtzera. Bigarren hipotesia: Luzianoren hitzen lekuko bakarra apaiza izan zen; eta apaizak ez bazuen egia esan? Zer motibo egon zitezkeen ausazko erabaki horren atzean?
Lizardiko errota.
Hirugarren hipotesia: Agustin Linazasoro irakasle ordiziarrak babesten duen tesia. Gipuzkoan, garai hartan, trama ilun bat omen zeukaten herrialdeko jauntxoek, eta Korosagastiko amaalabak tartean omen zeuden: ama proxeneta eta alaba prostituta. Jauntxoek sexu harreman ugari zituzten ezkontzatik kanpo: maitaleak, prostitutak edo etxeko zerbitzarien bortxaketak. Garai hartan antisorgailurik ez zegoenez, harreman haietatik haurdunaldi dezente sortzen ziren. Abortua posible ez zen kasuetan, umeaz erditu, eta ondoren Korosagastikoak arduratzen ziren umea desagerrarazteaz. Baserrian 20 umeren hezurrak agertu zirela dio Lizanasorok. Irakaslearen iritziz, tramako buruek Mekatxis bidali zuten ama-alabak hiltzera, hitz egin ez zezaten. Jon Aranok elkarrizketatu zuen Linazasoro Goierriko Gidan:
82
83
Paper horituetatik pantaila handira: Korosagasti filma Zalantza izpirik gabe, Beizamako krimenak ematen du, bai, pelikula bat egiteko, eta badago dagoeneko zeregin horri heldu dionik. Jo eta su dabiltza lanean Azpeitiko Erabaki Produkzioak taldeko kideak. Iaztik daukate esku artean Korosagasti filmaren proiektua, eta pixkanaka badoa gorpuzten.
Korosagasti baserritik geratzen dena.
Dokumentazio lan handi bat egin eta gero sortu zitzaien gidoia idazteko aukera Miren Gorrotxategi eta Alaitz Olaizolari, Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiaren Sorkuntza Beka baliatuta. Asier Sustaeta azpeitiarra da zuzendaria, eta grabazioaren inguruko zenbait azalpen eman dizkigu. Erabaki Produkzioak taldeak hainbat ikus-entzunezko egin ditu, eta azkena sortzen ziharduten bitartean, Pedro Otaegi beizamarrarekin egotea tokatu zitzaien, eta harekin izandako elkarrizketa Goierriko Gida.
84
85
(gerora jakin dute Pio Barojak ere Beizamako krimena aipatu zuela bi liburutan).
Itsasondon Lizardikoei egindako ongi etorriko argazkia.
izan zen ibilbide honen abiapuntua. Otaegirekin izandako berriketaren ondoren, Sustaeta ordenagailu aurrean zela (2017ko udan) sorpresa batekin egin zuen topo: norbait Korosagastiko hiltzailearen erretratua agertzen zen egunkari zahar bat saltzen zebilen. Sustaetari seinale bat iruditu zitzaion. Erosi egin zuen, noski. Egunkari horretatik abiatuta, hainbat hedabidetako hemeroteketan arakatzen hasi ziren, erreferentziazko datak aintzat hartuta eta kontuan izanda, bistan dena, zeintzuk ziren garai hartako Gipuzkoako hedabide nagusiak: La Voz de Guipúzcoa, El País Vasco eta Argia. Kronologia bat eraikitzea lortu zuten. Tamalez, ikerketa lan hori egiten ari zirela ez zituzten Patxi Erauskinen bertsoak topatu, eta ondorioz ez dira pelikulan agertuko
86
Sustaetari bertsoen inguruan galdetu diogu, eta adierazgarria da bere erantzuna: “Normala da Erauskinek bertso horiek idaztea, kontuan hartuta bere inguruan gehien zabaldu zen tesia itsasondotarren errugabetasunarena zela, eta ondoren Itziarko tratantea erruduntzat jotzea, apaizari konfesatu zitzaiola eta… Baina ez dago horren frogarik. Frogetara jotzen badugu, dakiguna da froga mordoxka batek Lizardikoak jartzen zituztela jo-puntuan. Ikertzen aritu eta gero jakin dugu Lizardikoak boteretsuak zirela, dirudunak eta elizkoiak (baserri jabeak, ganadu asko, zerrategi bat zabaldu zuten, ermita bat konpontzeko dirua eman…); jakin dugu, halaber, Korosagastiko emakumeak liberalagoak zirela, gorriagoak. Errua Itziarkoari bota zitzaion, baina guk gure susmoak dauzkagu. Garai hartan Elizak zeukan boterearekin, ez dugu zertan sinetsi apaizak, Luzianoren azken hitzen lekuko bakarrak, egia esan zuenik. Justiziak apaizarengana jo zuenean ez zuen berriz ezer aitortu, aitortzan esaten dena isilpekoa dela argudiatuta”. Zuzendariaren aurreikuspena da grabaketa lanak otsailerako amaitzea eta filma 2019aren amaieran estreinatzea. Aktore gehienak Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan antzerkian diharduten herritarrak izango dira, amateurrak izan arren esperientzia handia izan dutenak beste hamaika proiektutan. Aktore zuzendaritza Idoia Urangak egingo du (Goazen!, Goenkale…), Arte Zuzendaritza Itziar Eliasen ardurapean egongo da, Irudi Zuzendaritza Oihana Amezuarenean (Erabaki Produkzioak), eta zuzendaritza lanak, arestian aipatu bezala, Asier Sustaetaren kargu. Grabaketak Azpeitian, Azkoitian eta Beizaman egin dira. Beraz, Patxi Erauskinen bertsoek ez dute presentziarik izango, baina bertsoek kontatzen diguten guztiak bai (nahiz eta filmaren egileek beste iritzi bat izan).
87
Korosagasti filma.
88
Patxi Erauskin edo Patxi Errota
Zeruko Argian ere honako bertsoa idatzi zuen, 1934ko apirilaren 15ean.
Zaldibiako Olako errotako Patxi Erauskin (1874-1945) izango zen, bai, nor, Antonio Zabalari hiru liburu idazteko adina material eman zionerako. Hamaika bertso-paper utzi zizkigun, Erauskin Errotari sinatuta, eta gai askotarikoak jorratu zituen: erlijioa, kirola, umorea, abertzaletasuna, arlo soziala… Bere garaiko kronikagile fina izan zen.
Jorraillan amarrean irurogei urte kristau egin nindutela egin dira bete; Cuba’n gudan igaroa zenbait tamal neke, neuretzat mesederik ez, sendiantzat kalte. Orain otoizten oatzean loak artu arte, osoro bizi nadin Goi-Jaunak nai arte.
Bederatzi anai-arreba artean koskortu zen baserrian, eta, gero, Irastortza-Handi baserrira joan zen morroi. Gizondu orduko, ordea, soldaduska malapartatu hartan zerbitzatzeko garaia iritsi zitzaion, eta hamabi urte pasatu behar izan zituen deserrian, garai txarrean gainera: Kubako gerrara bidali zuten. Hamabi urte soldaduskan, erraz esaten da; nola ez zituzten, bada, gure arbaso gehienek foruak defendatuko! Guda haren inguruko bertsoak ugari dira, baina ezin guztiak Erauskinenak direnik baieztatu. Honakoak bai ordea, Antonio Zabalari Patxiren semea zen Ramonek eman baitzizkion, aitaren paperetan eta hark eskuz idatziak: Zenbait seme eder bala granadaz ill da sartzen da lurpera, arkaitzak negar egin lezake konparazio batera; zer estadutan gelditzen geran ortik kontuak atera, mutil solteroak izango diten andregaietzaz aukera. Pakerik ez du estimatutzen gerra probatu ez dunak, osasuna ere ain gutxi berriz gaxo egondu ez danak; okasioak ekartzen ditu, baita aixkidetasunak, ikasi eta gelditu bitez len etzekiten personak.
90
Gerratik itzuli eta gero, CAF tren fabrikan aritu zen lanean. Zabalaren iritziz, Patxi Erauskin Sabino Aranaren jarraitzaile sutsua egin zen, bataio agirietan izenak euskaraz eta euskal grafiarekin jarri zituelako (ez zen ohikoa orduan, “Zavala” bera testigu), baita hizkera “garbitzen” egindako lanagatik ere. Zabalaren iritziz, horre-
lakorik egin ez balu hobe: “Euskera berri orrek ez baitu bertsoetan ongi ematen… garbizalekeriz kutsatu zan eta orduko euskera berri ori nai zuan bere bertsoetan. Baiñan orrek, bertsolariak bear duan eztena kamustu egin zion, eta jatortasuna murriztu. Ori, noski, gure iritzi bat besterik ez da”. Iritzi bat besterik ez, baina zapla. Badirudi eztabaidak, historia bezala, pendularrak direla.
Erauskin Mugika. Juan Ignazio Iztueta Fundazioa.
Gregorio Mujika idazleak bazuen iritzi hobeagoa bertsolariaren inguruan, eta horrela adierazi zuen 1927ko Argiako ale batean: “Iaioa da gero Erauskin au! Gizon argia, euskaldun jatorra, txapela buruan, makilla eskuan, or dabil beti zuti, erne ta txukun, bertso berri batzuk zeri jarri… Bertsolari bai da Prantxisko Erauskin… Ez erdi alper oietako bertsolari ordea. Erauskin’ek bere lan jakiña, bere irabazpide polita badu aspalditik. Beasain’go bagoi-Iantegietan urte askotxo daramazki, ta bertako langille zuzen edo saiatunetakoa da. Andik irten ezkero, ordea, bertsolari, ta bertsolari besterik ez. Bertso-asmoz betea du beti burua. Egin zituan bertsoz, egiten ari danaz eta egiteko dauzkan bertsoz itzegiten, jaten baño gusturago aritzen da. Berak egin, berak kantatu, ta berak erriz-erri igandietan saltzen ditu bertsoak”. Patxi Erauskin abertzalea zen, bere garaiko testuinguruaren seme, eta, ondorioz, jeltzale. Baina idatzita utzi zituen kartengatik badakigu beste pentsamolde politiko bat zutenekin hitz egiteko batere arazorik ez zuela, ez eta laudorioak banatzeko ere; haietan “ilustreena”, bere Kubako batailoiko tenientea: Jose Sanjurjo militar frankista iruindarra, errepublikarrek 1936ko uztailaren 20an (altxamendutik bi egunera) fusilatua.
Madrid.
74 en la playa de la Habana del vapür León XIII. en 1º de Marzo de 1896. Era segundo teniente de la Cuarta Compañía de dicho Batallón y, por ser más valiente que el Cid, le nombraron Jefe de la Sección de Tiradores.
Salud, mi general: Salud y felicidades le deseo en nombre de los que aún quedamos en el mundo de los que sirvieron en Cuba en el Batallón de Arapiles n.o 9. ¿Se acuerda, mi general? Desembarcó V. E.
…pero si alguna vez quiere V. E. disponer de las postreras vibraciones de un corazón entero a pesar de los años, pregunte en ViIlafranca de Oria por Erauskin Errotari.
“Excmo. Sr. Don José Sanjurjo SacaneIl.
92
93
Patxi Erauskin, Martin Ibargurenek emandako argazkia.
para ambos la profecía que hicimos en Río Pelayo. De contarnos aquellas escenas cuando viejos… Me satisface infinito que se encuentre bien y tan elogiado entre los suyos por su sabiduría como el más famoso versolari. Ya sabe me tiene a su disposición incondicionalmente y es siempre suyo afctm° amigo y compañero que le envía un cariñoso abrazo: José Sanjurjo”. Gerrak zahartuta harrapatu zuen Patxi, baina haren bi seme, Ramon eta Martin, frontean ibili ziren Bizkaia aldean, gerora kartzelan luzaz egoteko. Zabalak dioenez, ez dago bere bertsorik jasota gerra ondotik. Txoria penak jota isildu ote zen…•
¡Siempre a la orden, mi General! Villafranca de Oria. 2 de Mayo de 1932. Ex-Cabo de la Sección de Tiradores de extrema vanguardia”. Harrapazan/k! Cid baino ausartagoa eta Franko baino frankistagoa zen tenientea fusilatu izan ez balute, batek daki parean tokatutako zenbat gorri separatista hiltzeko agindua emango zuen; Erauskin bera, akaso. Hala ere, aitortu behar da 1932an Erauskinek bederen (eta inork ez, seguraski) ez zuela 1936an gertatuko zena usainduko. Sanjurjok laburrago, baina erantzun zion:
Goierritarra aldizkaria (1992ko abenduko eta 1993ko urtarrileko aleak). Aizarna.com (Jon Egigurenen idatzia). Argia (Asier Agirresaroberen idatzia). Goierriko Gida (Jon Aranok egindako elkarrizketa). Patxi Erauskin bertsolaria (Aita Zabala, Auspoa).
Olako errota. Juan Ignazio Iztueta Fundazioa.
“Madrid. 9 de Mayo de 1932. Señor Don José Erausquin Errotari. Mi querido amigo: No sabe Vd. bien cuánto me ha deleitado la lectura de su cariñosa carta del 2. A Dios gracias. se ha cumplido
94
95
Beizamako krimena Patxi Erauskin 1. Auxen da era etorri dana bertso batzuek jartzeko, kulparik gabe preso egon diran itsasondotarrantzako; letra bat ez da izango inor ofenditutzeko, eskerrak onak lege-gizonak zeuzkatela libratzeko.
4. Jazinta Odriozola beste alaba neskame zegona Tolosa”, egun orretako amaiketan etxe ortara igo zan; bere ama ta aizpea illak billatutzaille bera zan, aditzerakin ala errira destetxaetan joan zan.
2. Millaz ondoren bederatzi eun da ogei ta seigarren urtean, Azaroaren amalauean egun senalamentean, negargarri bat gertatu zana Guipuzkoa”ko partean, Beizama erriko Korosagasti baserri etxe batean.
5. Jazinta bera parte ote zan jarririk errezoloso, kulparik gabe egotea’re izan zeikean akaso; zerbaitegatik sartua zuten bigarren aldian preso, ez da gainera libratu ere garbi jakin arte oso.
3. Etxe orretan bizi ziraden ama ta alaba bakarrik, lanean zintzo saiatzen ziran egin gabetan oporrik; egun orretan arkitu ziran biak ill da otziturik, Euskalerrian ez da gertatu askotan orrelakorik. 96
97
6. Agintariak saiatu ziran nun billatuko usaiak, ama-alaba il zituztenak agertutzeko etsaiak; lendabiziko artu zituzten ijitano ta artzaiak, kulparik gabe preso, etzeuden aien biotzak lasaiak.
10. Ondo dakigu iltzaile oien billa zorrotz dabiltzala, denok nai degu gaizki eginak arren argitu ditzala; merezi du-ta bizia kendu edo betiko itzala, kulpa gabe preso egotetikan Jainkoak libra gaitzala.
7. Andik urrena Itsasondo’ko Lizarditara jo zuten aurrean artu Azpeitia’ko kartzelara zuzen-zuzen; periodiko batzuek berriz gezur aundiak zabaltzen, oiek kulpante omen zirala baita’re askok sinisten.
11. Maiatz illaren ogei ta batean ta larunbat arratsean aitzenekoak aita-semeak erabat libratu zian; poz-dardara bat sartu zitzaigun askori bai biotzean, lo-gurerikan inork etzeukan oiek errian sartzean.
8. Eriotz aiek bateonbatek egin zituan serio, esan lezake elkarrengana asko zutela odio; aizken orduan guztion aitak kontuan artuko dio, zenbait familik negar egin du kaso ori zan medio.
12. Orra azaldu kulparik gabe nola egonduak diran, inorentzako mesederik ez, familientzat galeran; onra emanaz bertsoak kanta mundu guztien aurrian, iltzaile krimen lapurrik ezta Itsasondo’ko errian.
9. Aita-semeak, ama-alabak, senar eta emaztiak, izan dituzte oso garratzak gau t’egun, jai ta astiak; kulparik gabe eraman bear oinbeste pena tristiak, orain etxean libre daude ta aztu bitzaie guztiak.
•
98
ALDATU KATEA IZAR MENDIGUREN
TTAKUN
Oharra: Ondorengo lerroek barrena mugitu diezazukete. Sintoma horiek azalduz gero ez da gomendatzen medikuarengana jotzea, norbere buruari galdetzea baizik. Ez dakit sanoa den, baina begitik ere irensten dugu droga: zenbat aldiz (edo zenbat orduz) begiratzen duzu pantaila egun batean? Diagnostiko sakonaren beharrik ez du bistan dagoenak: eguneko 24 orduetan dugu eskura sakelakoa, telebistak betetzen ditu harremantzeko etxeetako espazioak… Komunikazio tresnek menpean al gaituzte? Gehiegizko kontsumoa gailenduko litzateke ziurrenik kontsultan, baina ez nator suteak piztu edo itzaltzera: bakoitzaren esku utziko dut zeregin hori. Atera diezaiogun erradiografia telebistari: noraino da errealitatearen isla pantailak erakusten diguna? Komunikazio helburuaren arabera, ez al da errealitatearen lagin “hautatu” edo “ideala”? Telebistak bezain luze eta zabal jardun genezake “kaxa tontoa” kritikatzen, baina ez da nire helburua. Aukeran, beti izan dut nahiago dagoenaz gozatzen jarraitzea eta falta dena osatzen saiatzea, kritikatu ordez hobetzen laguntzea.
ezen eta gozatzeko unea baldintzatzen baitigute sarri. Honatx bi adibide: bertsolariok ez al duzue sekula metro batera telefono mugikorrarekin jendea grabatzen izan? Eta zuek, bertsozale zareten heinean, nola sentitu zarete Hitzetik Hortzerako kamerak "harrapatu" zaituztela konturatzean? Kameren gehiegizko erabilerak mugatzen al du sormenaren jarduna? Eta entzulearen gozamena? Telebista boterea da, zabalpen makina. Horregatik inbertitzen dute hainbeste iragarkietan enpresek… Aldatu dezagun katea, bada, esnatu eta pentsatu: pantailan agertzen dena hartzen du ikusleak erreferentzia edo eredutzat (ona den baloratzea, norberaren esku geratzen da). Gure lurrera itzulita, astero ordubeteko tartea du telebistan bertsolaritzak. Ezbairik gabe, badu tokia pantaila handi zein txikien garaian: zinemari dagokionez, arrakastaz proiektatu zen Bertsolari film dokumentala; Interneten, Bertsoa.eus atarian ehunka bideo daude; telebistan, ETB1en, Hitzetik Hortzera programa dago igandero; telefono mugikorretan, Bertsoa.com aplikazioaren bidez ikus litezke makina bat albiste, ekitaldi, elkarrizketa eta bideo… Gauzak hala —hainbeste baliabide edo proiektu martxan izanik— , nola egin eredu, molde eta ikuspegi anitzagoak plazaratzeko? Egun, Hitzetik Hortzerako ikusle ez bertsozaleak pentsa lezake Araban, Nafarroan edota Ipar Euskal Herrian apenas egiten dela bertsotan (saio bakanen jarraipena eta txapelketaren
berri ematera mugatu dela iruditu zait batzuetan). Edota, nerabe edo gazte batek uste lezake, helduen kontua dela bertsoa: puntako bertsolariak ageri dira normalean programan; oro har, gazte gutxi (nahiz eta sariketetan belaunaldi berrien maila ona islatu). Edozelan ere, telebistako plazak baditu bere alde onak ere: arte bidez, dibertsiotik harago, funtzio hezitzailea du; ofizioaren gai edo bertsolariak hartutako bidearen arabera umorea, kritikotasuna edota kontzientziazioa pizten ditu. Nik, behintzat, izugarri eskertu nuen genero aniztasuna lehen lerroan jartzeko Maialen Lujanbio Zugastik azken Txapelketa Nagusian Irunen egindako bakarkako lana: “Gizona eta andrea nauzu: ez andrea, ez gizona / nere inon ez egon nahia ote da zure ezinegona?”. Telebistan edota sare sozialetan hedapen handia izan zuen bideoak egunean bertan. Alegia, denbora gutxian, sekulako hedapen gaitasuna du pantailak (eta publikoa harrapatzekotan bertsoak ere). Nola baliatu erreminta hori, orduan, bertsolaritzaren mesedetan? Gogoratzen al duzue Maddalen Arzallus Antiak Puigdemonti abestutako Doraemonen bertsioa? Teleberrin edota sarean bolo-bolo ibili zen. Youtuben ia 60.000 bisita ditu, karaoke bertsioan ere badago ikusgai. Ondorioa: ikusleak ezustekoa nahi du sortzailearengandik; izan ikuspegi, rol edota espero ez zuen zerbaitekin topo egiteagatik. Alabaina, tarteka iruditzen zait ahaztu egiten zaigula bertsoak duen indarra eta eragina. Bertsoak irakatsi dizkigu Historiako zenbait pasarte: Orioko balearena, Muñagorriren azaña, Behin batean Loiolan gertatua… Ez kasualitatez, gizonezkoak izan dira gehienetan protagonista nagusi: Txirrita, Pernando Amezketarra eta Lazkao Txikiren ma-
rrazki bizidunetan bezala. Akaso, zorionez, batzuek egindako lanari esker, hurrengo hamarkadan berreskuratuago eta errotuago egongo da bertsolaritzaren historia, emakumeen lana eta lorpenak jasota. Hutsuneak hutsune, ukaezina eta poztekoa da bertsoaren lau oinak ez direla mendeetan zehar puskatu. Bat-bateko zein idatzizko sortek bizirik diraute; ez bertsolarion ahotan bakarrik gainera; hezkuntza arautuan milaka haur eta gaztek lantzen dute bertsolaritza ikasgaien artean. Eskaintza, adin orotara moldatzen asmatu dela esan daiteke beraz. Horren adibide dira Bertsomovieda! lehiaketa, bertso rapa (edo jazza), haur ikuskizunak, antzerkiarekin edo literaturarekin uztartutako saio bereziak… Hitzetik Hortzerak 30 urte beteko ditu aurten. Egitura, gidoilari eta aurkezle berriekin hasi du udazkena programak. Ilustrazio eta collageak gehituko dizkiete orain arteko osagaiei, besteak beste. Alabaina, nire ustez, haur, gazte zein oso bertsozalea ez denarentzat pantailetako egungo eskaintza ez da aski bertso mundura erakartzeko: pizgarri berriak behar dira. Ea denboraldi eta lan-talde berriak aire freskoa ateratzen duen hozkailutik! Gustura ikusiko ditugu adin, lurralde zein genero orotariko saio, proiektu eta formatu berriak. Udazkena ez al da, bada, zahartutako hostoak lurra hartu, eta ziklo berria hasteko garaia? Eta nahiak aireratzen hasita… Zuk, Iñaki, zer aldatuko zenioke orain arteko kateari Ipar Euskal Herriko, Arabako, Nafarroako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrak zaletzeko? •
NOLA KATEATU, ORDEA? IÑAKI GURRUTXAGA
Egin duzun azken galdera bera nahiko galdera sorgina da, Izar. Benetan, zenbateraino nahi du bertsolaritzaren ekosistemak jende gehiagorengana iritsi? Gai ote da saturatu gabe, kosta ahala kosta, orain baino gehiago hedatzeko? Nago ertzetara zabaldu nahi dugula eta gakoa transmisio bertikalean dagoela, belaunaldien artekoan. Ez da nire tema berezia bertsozale ez diren lurraldeetara iristea, ez behintzat misiolari baten moduan.
Kontziente zara? Hainbesteko garrantzia hartu dute kamerek gure bizitzetan,
100
HER R E N
TTAKUN -HERREN
101
TTAKUN -HERREN
boak. Telebistan ere gauza bera: estetikak izango du bere inportantzia, baina bertso onak behar ditugu. Hara hor eztabaidarako gaia: bertso ona? Zein dira bertso onak?
Aipatu dituzu pantailak. Lau urtean behingo pantailarik distiratsuena BECen kokaturik dugu, eta bertara euskal hiztunen hirutik bat begira jartzen omen da. Kopuru ikaragarria da. Baina, eta hemen dator ifrentzua, BEC ez da batere erakargarria aipatzen zenituen hezkuntza arautuko milaka ikasleentzat. Ez eta bertso eskoletako asko eta askorentzat ere. Haur eta gaztetxoentzat gehiegi da, ez da haientzat pentsatutako zerbait. Horregatik, zabalkundearen zenbaki handi eta potoloak hankapuntetan ibili beharreko bideak direla esatea. Etorkizuna ereiteko, beste era batera landu beharko da lurra. Zenioen belaunaldi berrietara egokitzen asmatu duela bertsoak. Gizakume postmodernoaren ajearekin, dena dela, esan dezaket gure mundua azken 30 urteetan aurreko mendeetan baino gehiago aldatu dela. Gure mundua, eta baita gure mundutxoak ere. Bertsoak hainbeste urtez iraun du eta baliagarri izan zaigu, komunikazio-tresna apartekoa izan delako. Aparteko, baina aldi berean soil-soila. Zer gertatu da, ordea? Irudiaren gizarte bihurtu zaigula gure hau, eta hitz hutsezko jardun batek hor kokatzeko bere burua derrigor berrasmatu behar izan duela. Askotan aipatzen da telebistarako pauso hori mugarri garrantzitsua izan zela, eta bat nator horretan. Baina ez ote dugu zelofanari begira denbora gehiegi ematen? Irudiak inportantzia handia du, baina ez edukiz husten bada. Eta hor dago gako nagusia. Alferrik dira traje berriak, pausaje okerrez ibiliko denarentzat. Ibiltzen ikasi behar da lehenengo. Guk ere egin ditugu bertsoaetaauskalozer moduko performanceak eta, zer nahi duzu esatea, bertsoak ez badu funtzionatzen, nekez funtzionatuko du gehitu diogun aditi-
Bestetik, ez ote da plazaz plazako jardunerako kontraproduzentea hedabideek bertso onenak bakarrik plazaratzea? Saioak, badakigu, ez dira galbahetik pasatako bertsoz bakarrik osatzen, denetarik izaten da. Lehenengo aldiz saio batera doanak, in situ bestelako saiorik entzun ez duen horrek, ez al du zaplaztekotxoa hartuko, normalean, berak espero baino saio apalxeagoa entzunda? Positibista naiz, dena den. Gaia emanisiltasuna-kontzentrazioa-kantu inprobisatua-entzuleen erreakzioa baino performance soil eta arriskatuagorik ez dut uste dagoenik. Eta hori tartean pantaila bat dagoen bitartean, ezin da berdin bizi. Horregatik, gaztetxoenekin eskoletan egin izan ditugun saioetan flipatzen dute horrenbeste. Bideoz bertsolariak ikusi izan dituztenek ere, ez baitute sormen-unean gertatzen den magia hori bizi izan. Youtuben bideotutorial bat ikusi edo aurrez aurreko erakustaldi bat ikustearen parekoa da diferentzia. Gaur egun Bertsozale Elkarteak transmisioan duen sarea esango nuke historikoki izan dugun bitartekorik potenteena dela. Egia da ez duela etxeko transmisioak duen lotura afektiborik sortuko, baina kuantitatiboki eta lurralde ikuspegitik inoizko eremurik za-
102
balena du, gaur egun, bertsolaritzaren fenomenoak. Gu ere hor gabiltza, haur eta gaztetxoekin lanean, eta beren kontsumo-ohiturak ere egunero ikusten ditugu. Hitzetik Hortzerak azken urte luzeotan funtzio garrantzitsua izan duela aipatu dugu lehen ere, baina Europa bezala geratzen ari da, zaharrontzako bizileku bat da. Gazteagoek bertsoa.eus plataforma gehiago darabilte, baina horrek ere aurretiazko lan bat dakar, plataforma digital horretara ez da berez iristen. Askotan pentsatu dut nola ez dagoen bertsolaritzarekin lotutako youtuberrik. Sakrilegioa izateko lotsarik gabe. ETBn bada haurrentzako saio bat, 3zpa4. Bertako pertsonaia batek garbi azaltzen du bere zaletasunen artean bertsolaritza, eta bertsoak kantatzen ditu, baita aipamen historikoak egin ere —Xalbadorren txistuena entzun nion nik—. Eta, aizue, pertsonaia guai bat da. Haur eta gaztetxoak horrek kateatuko ditu, horrek eta eskolan bertsoa modu ludiko, erraz eta sortzaile batean bizitzeak. Ez BECek, ez Hitzetik Hortzerak. Doraemonen agurrak, eta ez Maialenen Irungo saioak. Hori bai, umetan kateatu denari, gerora eman beharko dizkiogu orain arte gu gozarazi izan gaituzten saio horiek denak. Hedatu baino, dibertsifikatu egin beharko genukeela, alegia. Eta inoiz ahaztu gabe oinarri-oinarrian zer garen: hitza eta kantua.•
NAZIOARTEA
POETRY THAT LASTS
IRAUTEN DUEN POESIA
Wales and the Basque Country have many things in common. As two so-called small European nations in states of semi-autonomy, both countries' respective languages and cultures have been subject to historical oppression. Their languages thrive, however, and their cultures continue to flourish. A further point of similarity is found in the pride of place they give to one medium above all others: poetry.
Galesek eta Euskal Herriak gauza asko dituzte komunean. Bi herrialde europar txikiak deiturikoak dira eta erdi autonomia egoeran daude, bi herrialdeetako hizkuntzak eta kulturak zapalkuntza historikoaren menpe egon dira. Beren hizkuntzek aurrera egiten dute, ordea, eta beren kulturek loratzen jarraitzen dute. Antzekotasunaren beste puntu bat, ohorezko tokian duten gauza bera: poesia.
A BRIEF LOOK AT THE WELSH-LANGUAGE POETRY SCENE EURIG SALISBURY, SEPTEMBER 2018
104
GALESKO HIZKUNTZA POETIKOAREN EGOERARI BEGIRADA LABUR BAT, EURIG SALISBURY, 2018KO IRAILA
TESTUA: EURIG SALISBURY ITZULPENA: GARAZI HACH EMBAREK
105
Orain dela urte batzuk Donostian ikusi nituen emanaldiek, bertsolarien gaitasun paregabeak eta ikusleen garrantziak harri eta zur utzi ninduten.
106
107
-
IT IS THERE PERHAPS THAT THE OBVIOUS SIMILARITIES END. WALES’S MODERN POETRY SCENE HAS NOTHING THAT CAN BE DIRECTLY COMPARED TO THE BASQUE COUNTRY’S SPECTACULAR TRADITION OF POETRY IMPROVISATION. The performances I witnessed on my visit to Donostia a few years ago, the remarkable skill of the bertsolaris and the sheer scale of the audiences, left me dumbfounded. Wales may pride itself in its longstanding poetic tradition – after all, the first lines of our national anthem declares Wales to be ‘the land of poets’ – but the value placed on the public performance of poetry in Euskal Herria is something altogether different.
HORTXE BUKATZEN DIRA BIEN ARTEKO ANTZEKOTASUNAK. GALESKO POESIA MODERNOAREN ESZENAK EZ DU ZERIKUSIRIK EUSKAL HERRIKO POESIAREN INPROBISAZIORAKO TRADIZIO IKUSGARRIAREKIN. Orain dela urte batzuk Donostian ikusi nituen emanaldiek, bertsolarien gaitasun paregabeak eta ikusleen garrantziak harri eta zur utzi ninduten. Gales harro egon daiteke bere tradizio poetiko luzeagatik. Izan ere, gure nazioko himnoko lehen lerroak Gales “poeten lurra” dela adierazten du, baina Euskal Herriko poesiaren jendaurreko balioa erabat desberdina da.
Poetry as public spectacle in Wales has some way to go if it is to reach the bertsolaritza tradition’s heights of popularity. Following concerted efforts to re-introduce poetry – and strict metre poetry in particular – to a wider audience in the 1990s by holding events in pubs and other informal settings, poetry readings have become very common. Audience numbers can vary, however, and it remains to be seen whether or not a more sizeable audience for Welsh poetry can be nurtured and sustained.
Galesko poesia, ikuskizun publiko gisa, bertso-tradizioaren ospea izatetik urruti dago. Poesia gizartean berriro sartzeko esfortzuei esker, metrika zorrotza duen poesia bereziki, 1990eko hamarkadan publiko zabalagoetara zuzendu zen musika ekitaldiak tabernetan eta bestelako ezarpen informaletan eginez; poesia irakurketak oso ohikoak bihurtu dira horrela. Dena den, ikusle zenbakiak aldakorrak dira eta ikusteko dago galeserazko poesiak ikusleria zabalagoa mantentzea iraunkorra izan daitekeen ala ez.
“Stomp”-a ezohiko poesia lehiaketa bat izan zen, 2000. urtean garatu zena eta hasieratik harro egoteko moduan irekia eta bat-batekoa izan zen.
108
109
Babes adierazleak aurki ditzakegu Galesko Eisteddfode Nazionalean egin diren azken aurrerapenetan; galesera eta Galesko kultura ospakizuna ematen hasia da urtero, herri ezberdinetan, abuztuaren hasieran. Aurten jaialdia Cardiffen, Galesko hiriburuan ospatu zen, eta Cardiff Bay-ko onena erakutsi zuen. Bertako kontsumismoa lotsagabea da, eta Galesko bihotz konstituzionala eta bere gobernu deszentralizatuaren egoitza ere bada. Poesia tradizionala aisialdi moduan ematen da, hala nola “talwrn” eta “ymryson” lehiaketetan, non poeta taldeek aldez aurretik burutzeko zereginak dituzten. Gai-jartzaileak ezarritakoak ez dira oso ezberdinak izaten. Lehiaketok Eisteddfoden ospatu dira aurten ere, ohikoa den bezala. Poesia galesaren etorkizuna beste toki batean egon daiteke, modu ausart eta esperimentalagoetan.
Signs of encouragement can be found in recent developments at the National Eisteddfod of Wales, a celebration of the Welsh language and Welsh culture held each year in different locations at the beginning of August. This year’s festival was held in the Welsh capital, Cardiff, and showcased the best of Cardiff Bay, which for all its brazen consumerism also serves as the constitutional heart of Wales and the seat of its devolved government. While traditional forms of poetry as entertainment – like the ‘talwrn’ and ‘ymryson’ competitions, in which teams of poets are given tasks to complete beforehand not unlike the ones set by the gai-jartzaile – were held at the Eisteddfod again this year as a matter of course, the future of Welsh poetry may in fact lie elsewhere, in bolder and more experimental forms. The ‘stomp’, an offbeat poetry competition developed in the 2000s that was from the start a proudly uninhibited form of poetry competition, was given an upgrade at this year’s Eisteddfod. The Siwperstomp took all the essential ingredients of a ‘stomp’ – well-crafted and occasionally risqué poetry, audience votes and the prize of a stylized wooden milking stool – and elevated them by putting them on the grand main stage of the Millennium Centre’s Donald Gordon Theatre. Initially cautious ticket sales
110
“Stomp”-a ezohiko poesia lehiaketa bat izan zen, 2000. urtean garatu zena eta hasieratik harro egoteko moduan irekia eta bat-batekoa izan zen. Aurtengo Eisteddfoden edizioan hobekuntzak izan ditu. Siwperstompek “stomp”
picked up closer to the Eisteddfod week, and what was at one time considered a risky proposition turned out to be a roaring success. It was, surprisingly perhaps, the first time that poetry in its own right had been given centre stage at the Eisteddfod, and the fact that it succeeded in holding its own in front of such a large audience may well show the way forward. This year’s winner of the coveted milking stool, Gruffudd Eifion Owen, was also the winner of the Eisteddfod’s most prestigious poetry competition, the Chair. In many ways the direct counterpart to the ‘stomp’ in terms of pageantry and prestige, the Chairing ceremony on the penultimate day of competing draws a vast crowd and is the traditional high point of the Eisteddfod, following the other two main prize-giving literary ceremonies (the Crowning competition on the Monday for poetry in free verse, and the Prose Medal competition for a short novel on the Wednesday). The newfangled nature of this year’s winning poem in strict metre – about the numbing effects of social media in modern Wales – may suggest that mainstream Welsh poetry is becoming less estranged from the more radical
baten ezinbesteko osagai guztiak hartu zituen: ongi landutako poesia eta noizean behin arriskatua dena, audientziaren bozak eta egurrezko aulki estilizatuaren saria. Guzti horiek hartu eta Millennium Center-en Donald Gordon-en Antzokian kokatu zituen. Hasieran, sarreren salmentak Eisteddfod astekora gerturatu ziren, eta proposamen arriskutsutzat jo zena erabateko arrakasta izan zen. Harrigarria izan zen nola, lehen aldiz, poesia Eisteddfoden muina izan zen, eta ikus-entzule kopuru handi horren aurrean tinko mantentzea jarraitu behar den bidearen adierazgarri izan daiteke. Aurtengo “esnea jezteko aulki desiratuaren” irabazlea Gruffud Eifon Owen izan zen (Eisteddfodeko poesia lehiaketa ospetsuenaren, the Chair-en irabazlea ere). Modu askotan, “stomp” ekitaldiaren baliokidea da ospe eta prestigioari dagokionez. Azken aurreko presidentzia ekitaldiak jende asko erakartzen du eta Eisteddfodeko amaiera tradizionalaren une gorena da, beste bi sari banaketa ekitaldi literarioen ondoren (asteleheneko koroazio lehiaketa bertso poesia librerako, eta Prosazko domina lehiaketa, asteazkenean, eleberri laburrerako). Aurtengo metrika zorrotzeko poema irabazlearen jatorri berrizaleak, Gales modernoko herriaren sare sozialen eragin somniferoaren inguruan, adierazi dezake Galeseko
112
113
poesia gainartzailea gero eta gutxiago urruntzen dela belaunaldi gazteagoen poesia erradikalenetik. Uneren batean sinestera iritsi ginen guzti honetatik kanpo geratzen zirela.
poetry of younger generations once believed to be firmly on the periphery. While the major prizes continue to attract healthy competition, however, the minor literary competitions at the Eisteddfod lag desperately behind. This longstanding trend reflects shifting attitudes towards the way poetry is both made public and received. Whereas a few decades ago, poets may have been quite content to send a poem to a competition and wait a few months to hear whether they had won, poets now are much less inclined to keep their work under wraps. Regular opportunities to road-test poems in live poetry readings and competitions, as well as the instant gratification of online publishing, seem to have subverted some of the inner workings of eisteddfodic competition. At the same time, independent ventures such as the monthly Clera podcast and the literary magazine Y Stamp (which has a strong online presence as well as quarterly print issues and supplements) seem to be more popular – and altogether more relevant – than more established titles.
114
Sari nagusiek lehiaketa osasuntsua erakartzen jarraitzen duten arren, Eisteddfoden ematen diren literatur lehiaketa txikiak atzean geratzen dira. Joera iraunkor horrek azaleratzen du bai poesia nola ematen den jakitera eta baita jasotzen den moduarekiko jarrera aldaketak ere. Duela hamarkada batzuk, poetek beren lana lehiaketa batera bidali eta irabazi edo galdu egin zuten jakiteko hilabete batzuk itxarotea onartzen zuten bitartean, oraingo poetak ez dira beren lana isilpean mantentzearen aldekoak. Badirudi aldizkako zuzeneko poesia irakurketa eta lehiaketetan poemak probatzeak eta bat-batean online eginiko publikazioek ematen duten poztasunak, eisteddfodic lehiaketaren barne antolakuntza ere irauli dutela. Aldi berean, badirudi hileroko salmenta duen Clera podcast eta Ystamp literatura aldizkaria (online agerpen handia du, eta hiruhileko paperezko argitalpena eta gehigarriak) bezelako enpresa independienteek jada finkatutako izenburuek baino ospe handiagoa dutela eta, orokorrean, garrantzitsuagoak direla. Ulergarria litzateke Galesko poesia ezagutzen ez dutenek pentsatzea poetei eskaintzen zaien bakarra zenbat lehiketa besterik ez dela. Hala ere, inolako horniketarik ez duten poesia irakurketa saio ezagunenetako batzuk Eisteddfod astean ematen dira. Bragdy’r Beirdd-ek (poeten lantegia), Cardiffen egoitza duen poesia kolektiboak urtero antolatutako ekitaldiak jendetza dedikatu bat erakartzen du, eta urtean zehar ematen diren horrelako ekitaldien arrakasta du oinarri. Maiz zaratatsuak eta lehiakorrak diren arren norgehiagoka formalaren mugetatik aske daude.
Those unfamiliar with Welsh poetry might be forgiven for thinking that it has nothing to offer poets except a series of competitions. Some of the most popular no-frills poetry readings, however, are also held during the Eisteddfod week. An annual event hosted by Bragdy’r Beirdd (poets’ brewery), a poetry collective based in Cardiff, draws a dedicated crowd and builds upon the success of similar events held throughout the year, which are often boisterous and competitive in nature yet free from the constraints of formal rivalry. Poetry tours, while not as common as they used to be a few decades ago, are held most often by younger poets not tied down in full-time employment. A recent tour that showcased the work of (in their own words) ‘an unpredictable group of mouthy young women, a pick and mix of poets, singers and artists’, is a notable example. Cywion Cranogwen are named after the bardic title of sailor, schoolmistress and poet Sarah Jane Rees (1839–1916), regarded – more widely now than ever – as the most outstanding Welsh woman of the nineteenth century.
BBC irratiko Galesko hizkuntzan aritzen den irratian (Radio cymru), luzeen jardun duen saioetako bat, Talwrn y Beirdd (poetaren kabina) da. Taldekako lehiaketa aurkezten du eta jarraipen itzela du.
116
Nahiz eta poesia birak ez diren duela hamarkada gutxi batzuk bezain ohikoak, gehienetan lanaldi osoko enpleguarekin lotuta ez dauden poeta gazteek ematen dituzte. Azkeneko bira batek (beren hitzetan) “nola jokatuko duten jakin ezin den emakumezko talde gazte eta desiragarri bat, artista, abeslari eta poeta nahasketa” azaldu zuen, adibide bikaina da. Cywion Cranogwen Sarah-k bere izena, Jane Rees marinel, eskolako zuzendari eta poetaren (1839-1916) bardiko izenaren ondoren bereganatu zuen, modu zabalean, XIX. mendeko galesko emakumerik nabarmenena bezala. BBC irratiko Galesko hizkuntzan aritzen den irratian (Radio cymru), luzeen jardun duen saioetako bat, Talwrn y Beirdd (poetaren kabina) da. Taldekako lehiaketa aurkezten du eta jarraipen itzela du. Poesia eszenaren beste ezaugarri nagusiak poesiak nazioaren testuinguruan duen garrantzia aitortzen duten bi posizio dira: Galesko Poeta Nazionala (Bardd Cenedlaethol Cymru) eta Haurrentzako Poeta saritua (Bardd Landare Cymru), gaur egun Ifor ap Glyn eta Casia Wiliam, hurrenez hurren. Nahiz eta Galesko emanaldi publiko horietako oso gutxik ekartzen dituzten Euskal Herrian ikusitako emanaldietako entzule kopuruak, irakurtzeak edo audientzi batentzako antzezteak eszena poetikoko gakoa izaten jarraitzen du.
117
One of the longest-running programmes on the BBC’s Welsh-language radio station, Radio Cymru, is Talwrn y Beirdd (the poets’ cockpit), a team competition that has a considerable following. Other key features of the poetry scene are two positions that recognize the importance of poetry in a national context: the National Poet of Wales (Bardd Cenedlaethol Cymru), and the Children’s Poet Laureate (Bardd Plant Cymru), currently Ifor ap Glyn and Casia Wiliam respectively.
Herri honen historian zehar, poesia entzutera ematea ezinbesteko osagarria izan da, eta, horregatik, abiapuntu historiko batetik, asko galdu dela argudiatu daiteke. Eskuizkribuetan erregistraturiko Erdi Aroko milaka poemen antzezpenean bidelagun izan duen musika ez da inondik inora galdu. Erdi Aroko poesiatik askok bizirik iraun du abesten zen soinuarekin batera, baina hortatik oso gutxi editatu da. Horrela apurturiko tradizioak, neurri handi batean, gure eskutik kanpo irauten du.
While very few of these public performances in Wales attract anything similar to the numbers seen in the Basque Country, reading or performing for an audience remains a key feature of the poetry scene. Making poetry heard has been an essential component of Welsh poetry throughout its history, and therefore from a purely historical point of view one could easily argue that much has been lost. The music that accompanied in performance the thousands of medieval poems recorded in manuscript has all but disappeared. Much of the poetry of the Early Modern Period has survived, along with the tunes on which it was sung, but very little of it has been edited and the broken tradition remains, to a large extent, out of reach.
Hala eta guztiz ere, denboran nagusitu dena metrika eta “cynghanedd” izan da. Metrikoak duela mende asko sortuak dira: “englyn” delakoa idatzitako lehen galesera bezain zaharra da. Lehen hitz horiek IX. mendekoak dira eta oraindik erabiltzen dira gaur egun. Ezagunetariko hainbat kontsonantzia eta errima arau konplexuak dituzten esaldiz apainduak izaten dira. “Cynghanedd” Europan zabal hitz egiten den hizkuntza batean garatu izan balitz, dudarik gabe munduko mirarietako bat bezala ezagutuko litzateke. Galesko poesia goiztiarrenean erroturik dago, VI. mende inguruan ziurre-
What has prevailed, however, is metre and ‘cynghanedd’. Metres devised centuries ago – one, the ‘englyn’, is at least as old as the earliest written Welsh, which belongs to
118
119
the ninth century – are still used today, and many of the most popular are embellished with lines that follow highly complex rules of internal rhyme and consonance. Had ‘cynghanedd’ developed in any of the more widely-spoken imperial languages of Europe, it would doubtless be known as one of the cultural marvels of the world. Its roots are in the earliest Welsh poetry, ostensibly from the sixth century, and its unique sound system is used to this day for composing poetry in both strict metre and also, occasionally, in free metre. The name itself means ‘harmony’ or ‘chiming’, and its formal rules are governed by how it sounds. Allowing for a degree of disparity between the fact that ‘cynghanedd’ is used today in a largely written tradition – to the extent that almost all poets compose silently on the page – and yet was developed centuries ago by and for an oral culture, traditional Welsh poetry has retained an inbuilt adherence to the audible. In that sense, its poetry belongs perhaps not as much to an oral but rather an aural culture. If the people of Wales decide at some point in the future that they would be better served by an independent government of their own, I have no doubt that poetry would play an essential role in its founding. For much of Wales’s history, indeed, in the absence of constitutional sovreignty, poetry has maintained a power and authority that its political sphere has often lacked. It may not be too much of an exaggeration to say that, in essence, the underlying substance of Welsh poetry is much the same as is was in the fifteenth century, when it was summed up as follows by that period’s outstanding poet, Guto’r Glyn: Hwy pery – Cymry a’u cân – Henw a gair, hwy nog arian. ‘Renown and words – the people of Wales sing them – last longer, longer than money.’•
120
Galesko herritarrek etorkizunean gobernu independente batek hobeto zerbitzatuko lituzkeela erabakitzen badute, ez dut inolako dudarik poesiak funtsezko eginkizuna izango lukeela bere sorreran. nik. Horrela, bere soinu sistema paregabea gaur egun arte erabili da poesia konposatzeko, metrika zorrotzean eta, tarteka, metrika librean ere. Izenak berak “harmony” edo “chiming” esan nahi du, eta araurik formalenak duen soinuaren pean daude. Ezberdintasunak mantenduz, esan “cynghanedd”, gaur egun, idatzizko tradizioan erabiltzen dela gehienbat –poeta guztiak isilean idaztera iristeraino-, duela hainbat mende ahozkotasunak sortua eta ahozkotasunerako sortua izan zen arren. Galesko poesia tradizionalak entzunezkoari berezko atxikimendua izan dio. Zentzu horretan, bere poesia agian ez da ahozko kultura baizik, entzunezko kultura bateko parte. Galesko herritarrek etorkizunean gobernu independente batek hobeto zerbitzatuko lituzkeela erabakitzen badute, ez dut inolako dudarik poesiak funtsezko eginkizuna izango lukeela bere sorreran. Galesko historiaren zati handi batean, hain zuzen ere subiranotasun konstituzionalik egon ez denean, poesiak boterea eta agintea mantentzea lortu du, esparru politikoan maiz falta izan da eta. Ez da neurriz gainekoa esatea, oinarrian galestar poesia funtsean XV. mendekoaren oso antzekoa dela. Garai hartan Guto’r Glyn poeta ospetsuak honela laburtzen zuen: Hwy pery – Cymry a’u cân – Henw a gair, hwy nog arian. Ospeak eta hitzak, dirua baino gehiago, askoz gehiago irauten dute. Galesko jendeak horiek abesten ditu.•
121
ure g u g u d n rab antzarik gab e e z t i o a k r a r r a e j s a n l a o t j IDAZMAKINAZ tza o, g a r a h k i t e z t hainbat hizkun uler r a k l e , k o n aldu o nuke, eusk
HITZAREKIN JOLAS TESTUA: IMANOL LAZKANO URANGA
ZALANTZARIK GABE, GIZAKIEK ELKAR ULERTZEKO ASMATUA DA HITZA. Eta, horrela, menderik mende, hainbat hizkuntzatan jarraitzen dugu gure harremanetarako hizkuntzak erabiliz. Nik esango nuke, euskaldunok, elkar ulertzetik harago, jolaserako erabiltzeko joera ere izugarria izan dugula, batik bat baserri munduan elkarri entzundakoari, gure gurasoek esango zuten bezala, axkarkeria batekin erantzunez. Ezagutu dugu axkarkeria horretan ia-ia biziatuak zirela esateko moduko jendea. Eta niri oso polita egin zait, beti, horrelakoen inguruan ibiltzea. Euskal Herriko baserritarrak hitzaren jolas horretan hain zaletuak zirela jakiteko bertsolaritzari begiratu besterik ez dago. Nire garaira arteko bertsolari denak
baserritarrak ziren. Eskerrak gero, azken berrogeita hamar urte hauetan, bertsozaleek izan duten jarreraren eraginez, bertso eskolak sortu eta hartu duen indarra, bestela, baserriaren beherakadarekin batera, galera handia izan zezakeen.
erortzen. Hurbildu zaio, min hartu duelakoan, eta eroritakoak esaten dio: — Lasai, lasai, ez diat minik hartu, aingeru guardakoak lagundu zidak eta! — Koño! Biok al zineten, ipurdiko makalagatik jaitsi zarete.
Azpeitian bada Izarraizpe deitzen diogun auzune bat eta hango gizona bere idiekin soroan ari zela hurbildu zaio kaleko bere lehengusu bat, hain zuzen haurtzarotik zuen elbarritasun batengatik ibiltzeko nahiko arazo zituena, gerezi batzuk jateko asmoz zetorrela esanez, eta hurbilen eta beretzat erosoen izan zitekeen gerezi arbola erakutsi zion, gereziak lasai jan zitzan. Orduan, gizonak haren ezina ezaguturik, hari begira zebilela, han ikusten du zilipurdika pendizean behera
Baserritar horren beste lehengusu batek, hura ere axkarkeria zalea, topo egiten du bere lagun batekin, besteetan baino irribarre gehixeago aurpegian, aurreko astean jarri zituen hortz berriak erakustearren, eta orduan esaten dio: — Joño! Hortz berriak jarri al dituk? — Bai. — Ta zer moduz dauzkak? — Oso ondo, neureak bezalaxe. — Oraindik ordaindu gabe dauzkak orduan?
122
Ordaindu balitu bereak izango zituen noski. Bertsolaritza bera ere hitzarekin jolas egitea denez, izan dira bertsolariak, bertsolari onak izatez aparte, hitzarekin jolas egite horretan aparteko dohaina izan dutenak. Norbait aipatzekotan Mattin Treku eta Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki aipatuko nituzke. Behin, Mattin eta Lazkao Txiki herri batean kalean zihoazela, aurrean ikusten dute gizon bat bi makuluren laguntzaz zebilena, hanka bat izter ondotik moztua baitzuen, eta hori ikusiz esaten dio Mattinek Joxe Migeli. — Ikusten al duk hori, Joxe Migel? Hori gu baino gehiago duk. Eta, Lazkao Txikik zergatia galdetzean, Mattinen erantzuna. — Horrek hanka bat dik motza; guk biak. Lazkao Txiki herri batean saioa egin ondoren, bazkaltzen ari zela, apaiz gazte bat zuen bere ondoan eta, beren elkarrizketan normala den bezala, atera dute kristau dotrinaren gaia. Lazkao Txikik galdetzen dio apaizari: — Egia al da Jesukristok hiru arrain eta bi ogirekin herri osoari jaten eman ziola? — Ez, baina hori parabola da Joxe Migel. — Hori “para” kenduta gelditzen da ederki.
Manuel Olaizola Uztapidek ere baditu hainbat. Behin batean, herri batean hamaiketakoa egiten ari zela, gaupasa egindako bertsozale bat hurbiltzen zaio eta esaten dio: — Zu Manuel bertsolari eta gizon aparta zara, baina zuk ere baduzu, ba, falta bat.
Orduan Uztapidek erantzun: Jaunak benetan zelebrea da Baserri honen jarrera. Baserritarra omen degu hau berak dion arabera. Honen etxean apenas dagon ez gurdi eta ez lera. Animalia bakarra dute eta gaur hemen da bera.
Manuelek orduan: — Zein da, ba, falta hori, konpondu al banezake? — Belarriak dituzu handiak, Manuel –gaupasa egindakoak–. — Zaude isilik! Hori ez da falta, hori sobra da.
Uztapidek erabiltzen zuen pikardia zorrotza bazen, Andoni Egañak erabiltzen duena ez da batere kamutsagoa. Historia hau Oñatin artzain eguna ospatu zuten egun batekoa da. Iñaki Murua eta Andoni Egaña eraman zituzten bertsotara. Bertan, askotan bezala, Nikolas Segurola, fraide artzaina izan zuten gai-jartzaile.
Beste behin, Zegaman, herriko ostatu batean balkoitik saioa egin behar zutenez, eskaileretan gorakoan, lanean zebilen ostalariak, irri giroan, puntua jarri zion Joxe Migeli: Hamaika jende golfo badabil munduan... Erantzuna: Zeu bakarrik zinala uste al zenduan. Eta hor bukatu zuen bertsoa. Uztapide ere bertsoaren barruan pikardia asko erabiltzen zuen bertsolaria zen. Adibide modura aipa dezakegu, Ordiziako urteko feria garrantzitsuenean Uztapide eta Basarri biak ziren bertsotan. Baserri hasi zen esanez, kalean bizi arren bera ere baserrian jaioa zela, eta halako feria garrantzitsu batean bera ere baserritar sentitzen zela.
123
Hainbeste pikardia aipatzen ari garen honetan, Nikolas ere pikardia gabea ez denez, Andoni kale-umearen kontura barre egin asmotan, jarri zion gaia. Gai horretako galdera zen ardiek hortzak goian ala behean izaten dituzten. Murua ere beste pikaroa, ardien hortzen berri ongi jakin arren, Andoniri pasa zion motxila eta Andonik, haren kontura barre egin zain zeuden denei adarra joz, esaten du: Aloña gainean zebiltzanean goian eta Oñatin zebiltzanean behean izango zituztela hortzak. Hori bai dela hitzarekin jolas egitea!•
ZORTZIKO HANDIA
Gaur, plazatik guztiz ez baina ia guztiz ezabatu da gaia. Jakin badakigu gatazka armatua bera bai, baina gatazkaren jatorria izandako arrazoiak eta gatazkaren ondorioak ez direla desagertu. Alabaina, gure praktikak kontrakoa dio. Plazatik gatazka (hori) desagerrarazi dugu.
Ziaboga
Jendea nekatua omen dago; jendeak umorea nahi du, ondo pasatu. Ez ur lar handitan sartzerik, ez betiko gauzei kantatzerik. Hori joan zen. Garai berriak. Bertso berriak, garai berriari jarriak. DOINUA: HAIZEA DATOR
IFARRALDETIK
1. Koloretako zortzi traineruk aldatzean itsas fauna olatu artean ikus daiteke estropuen amarauna. Nahiz bietan den ohorezko txanda sufrimenduz bizirauna nahiz ta sariak berdindu diren; bientzat hogeita launa. Protagonistak batzuk direnez jaun eta jabe, bai jauna! beste behin ere gizartearen isla izango da arrauna. 2. “Erdia soilik egiten dute”, “Galdu ohi dute denbora”, “Urterik urte hobetu arren, eskasagoa da froga”… Aurreiritziak behingoz botako al ditugu itsasora? Ordutegiak zalantzan jarriz tradizioak hondora? Batzuk hain gertu ikusten duten azkenengo ziaboga oraindik orain itsas milia dezente urrunago da.
3. “Andrea ez da maiz lehiakorra” esaten badu inkestak gure kasuan pisu erdia du sakrifizio extrak. Nahiz ta lekua izan baduen aldarri eta protestak igande goizez behingoagatik albora ditzagun kezkak. Zuen izerdi usaina dauka tostaren gaineko festak… Gu zuen alde gaude; gozatu ta eman egurra neskak! •
hortik jotzen genuen. Presoak, torturak, jazarpen politikoa, heriotza, beldurra. Gaur, plazatik guztiz ez baina ia guztiz ezabatu da gaia. Jakin badakigu gatazka armatua bera bai, baina gatazkaren jatorria izandako arrazoiak eta gatazkaren ondorioak ez direla desagertu. Alabaina, gure praktikak kontrakoa dio. Plazatik gatazka (hori) desagerrarazi dugu. Jendea nekatua omen dago; jendeak umorea nahi du, ondo pasatu. Ez ur lar handitan sartzerik, ez betiko gauzei kantatzerik. Hori joan zen. Garai berriak. Bertso berriak, garai berriari jarriak.
Gatazkari kantari
Neu ere egon nintzen neure buruaz nekatuta. Joe, Oihana, kantatu beste zerbaiti. Gatazka mota asko dago gure jendartean, askotariko arazoak. Kantatu horiei, ez betikoari. Jendea aspertzen ari zara. Giroa bor-bor zegoenean horixe ateratzen zitzaigun batzuei. Hala bizi genuen eta bertsotara ere hala eramaten genuen. Gure eguneroko bizitzaren parte zen gatazka armatua eta askotan gai zabalak jartzen zizkigutenean
124
Orain ez nago neure buruarekin ados. Gatazkari kantatzeko gogoa eta beharra sentitzen dut, arrazoi askorengatik. Jurgik hurrengo
urte luzeetan espetxeko irratitik segi beharko dituelako txapelketako saioak; batzuetan gauez zaratak entzuten ditudanean asaldatuta esnatzen jarraitzen dudalako; Maialenek eta alaba Ametsek 1600 km egin behar dituztelako hilero aitegaz egoteko; egun nire oholtzakide (gazte) diren askok gatazkaz entzun edo irakurri bakarrik egin dutelako; gure entzule askok ohe hutsak dituztelako etxean; sufrimenduak badirauelako, gatazka egon badagoela azaleratzeko ardura sentitzen dut. Hasteko, aurtengo Bizkaiko kanporaketaren egun berean espetxetik aterako den @erreharriari (Alfredo Remirez) kantatzeko deseatzen nago. Giroa bor-bor zegoenean horixe ateratzen zitzaigun batzuei. Hala bizi genuen eta bertsotara ere hala eramaten genuen. Gure eguneroko bizitzaren parte zen gatazka armatua eta askotan gai zabalak jartzen zizkigutenean hortik jotzen genuen. Presoak, torturak, jazarpen politikoa, heriotza, beldurra.
Neu ere egon nintzen neure buruaz nekatuta. Joe, Oihana, kantatu beste zerbaiti. Gatazka mota asko dago gure jendartean, askotariko arazoak. Kantatu horiei, ez betikoari. Jendea aspertzen ari zara. Orain ez nago neure buruarekin ados. Gatazkari kantatzeko gogoa eta beharra sentitzen dut, arrazoi askorengatik. Jurgik hurrengo urte luzeetan espetxeko irratitik segi beharko dituelako txapelketako saioak; batzuetan gauez zaratak entzuten ditudanean asaldatuta esnatzen jarraitzen dudalako; Maialenek eta alaba Ametsek 1600 km egin behar dituztelako hilero aitegaz egoteko; egun nire oholtza-kide (gazte) diren askok gatazkaz entzun edo irakurri bakarrik egin dutelako; gure entzule askok ohe hutsak dituztelako etxean; sufrimenduak badirauelako, gatazka egon badagoela azaleratzeko ardura sentitzen dut. Hasteko, aurtengo Bizkaiko kanporaketaren egun berean espetxetik aterako den @erreharriari (Alfredo Remirez) kantatzeko deseatzen nago. •
Hemen eta orain
Ez dakit zuen lehen bertso saioa nolakoa izango zen, baina lepoa jarriko nuke batek baino gehiagok ez zenutela bat-batean egin. Nik ere ez. Ekitaldi batean bertso bana abestea izan zen lehen lan hura, bertso eskolan egina eta buruz ikasia. Beste batzuentzat, eskolarteko agurra izango zen lehen bertsoaldia (normalean buruz ikasia, hura ere). Eta ez, ez nintzen ni izan lehen bertsoa duin kantatzen duten salbuespen horietakoa. Ispilu aurrean zalantza eragiten zidan hitz hura amildegi bihurtu zen jendaurrean, silaba trabatua ezin gurutzatu geratu nintzen, zuri. Oraindik ezin dut lasai gogoratu. “Ez dut honetarako balio” pentsatu nuen lehen aldia izan zen (gero beste asko etorriko ziren). Geroztik larritasun berarekin bizi dut ahanztura milesima hori bat-bateko saioetan ere. Kontzentratzeko arazoak dituzun seinale izaten da normalean, bat-batean bertso osoa ekarri ostean hasieratik pentsatua zenuen amaiera ez gogoratzea. Ez dakit zientifikoki nola dagoen banatua garuna, baina esperientziak esaten dit oroimena eta sormena ez direla garunaren toki berean aktibatzen. Alegia, asmatzen ari naizenean memoria desaktibatu egiten zait eta oso azkar batetik bestera pasa ezean, azken puntu harekin
etsi eta nolabaiteko bat asmatu behar izaten dut. Aitzitik, buruz ikasitako bertso bat abesten ari naizela hitz bat ahazten bazait, asko kostatzen zait bat-bateko sormena aktibatzea. Lehen egina gogoratu eta oraina eraiki, ez direla bateragarriak; hori erakutsi dit bertsoak. Uste dut bizitzara aplikatu behar nukeen ikasgai horietakoa dela, iraganeko melankolian edo damuetan kateatuz gero ez baitago unea bizitzerik. Agian horregatik egiten dio on bertsolaritzak nire osasun mentalari: saio batera noanean egun osoko kezka eta gora-beherak oholtza azpian utzi behar ditut momentuari erantzutekotan. Eta zer nahi duzue esatean, oholtzatik beherakoan ez dute hain itxura gogorra izaten. Bat-bateko bertsoa horixe da, hemen eta orain. Eta ni bezala iraganetik etorkizunerako kezketara mugitzen zaretenok, probatu behar zenukete hemen eta orain erreakzionatzera behartzen zaituzten edozer. Sormenak eta memoriak elkar elikatzen jarraituko dute, txandaka. Eta bitartean, hartu zuretzat eta unearentzat txanda. •
Gozamenaren testuingurua eta gozalagunarekiko begirada
gara, ez irudikatzen duten fikzioan bakarrik, baita kameren atzean ere, eta genero-errodajeetako ezaugarri nagusi den zikinkeriatik ihesi dabiltzanak. Horrek ez du esan nahi emakumeentzako bakarrik direnik, ez eta softak izango direnik ere. Sekulako grazia egiten dit emakumeok irudi sentsualak edo sexu-harremanean maitasuna erakusten duten eszenak lehenesten ditugulako klitxe horrek. Pentsamendu horrek indartu baizik ez du egiten emakumeok sexuarekiko ez dugula interesik dioen uste zabaldua. Balirudike irudi esplizituetatik babestu gaitzaten behar dugula, adin txikikoak bagina bezala. Kontua ez da emakumeok ez dugula pornografiarekiko edo sexuarekiko interesik, akaso gertatzen zaiguna da nekatuta gaudela geure buruak klitoria txikituko liguketen azazkalekin ikusteaz, neskamez jantzita eta zaharkiturik dauden gizon talde batek azpiraturik.” Egin ariketa: “pornografia/sexua” aipatzen den lekuetan jarri bertsolaritza/bertsoa”, eta doitu pornografiaren inguruko esaldiak bertsolaritzaren eremura. Norbaitek esango du muturreregi jotzea dela pornografia hegemonikoa bertsolaritza hegemonikoarekin alderatzea. Baina muturreko egoera horiek egun norbanakook ditugun sexu-harremanetara eramanda, iruditzen zait, pertsonok sexualitatea ulertzeko dugun modua pareparera datorrela bertsoa ulertzeko―eta gozatzeko― dugun moduaren metafora gisa.
• Henar Alvarez, pornografia feministaz: “Pertsonak errespetuz eta modu etikoan tratatzen dituzten X ekoizpenez ari
Erasmuseko ikasleak
5. Jakin nahi nuke gure bidaia hasita orain ta hemen noiz edota non bukatuko den edota bukatuko den hemendik eta urte betera zertan bihurtuko garen Jakin nahi nuke jakin ahal bada ze aldaketa, ze garapen bihar etzi nor izango garen edo eta nor ginen lehen.
•
Harri & Irri
• DOINUA:
AZKEN ARNASA EMAN NAHI NUKE 1. Zerbait atzean utzi ohi dugu erabakiak hartzean eta atzerrira joan ohi gara ardi galduen antzean. Herri berria, etxe berria lagun berriak klasean. Nahiz herrimina izan batzutan zein triste egon lantzean, holako gauzak ez dira egiten Gazteetan egin ezean. 2. Gaztetasuna ta abentura doaz elkarren eskutik, gauak luzeak, zerbeza merke ostean klasean zutik. Nahiz eta sarri dirua atera behar ez dauen lekutik, bidaia hasi eta pozarren gaude guztiok ordutik. Ordua ahaztu ta egin dezagun Sortzen zaiguna barrutik! 3. Eskutik kendu dugu erlojua, ez dakigu zer den prisa eta egun denak dira politak nahiz eta eguraldia grisa. Baina biziraun ere egin behar eta ikasten gabiltza, gurasorik ez, beraz, hau da hau… bazkalorduko ekaitza! Egia esan ez da hain txarra kongelatutako pizza. 4. Ez da erreza denok lortzea egotea hain gustura, jende berria ezagutzean norbere beldurren muga “Gustoko al naute talde barruan?” nabarmendu ohi da duda. Bizi estilo, pertsona anitz, hamaika mila kultura, ezjakintasun horretan ere topa leike abentura.
…Bera eroriko dek ez akiyo kurba
…jaungoikoaren farolak dira ilargiya ta euzkiya argitasunak ekarri zigun lehenbiziko hegaztiya. ‘TXIRRITA’ Ezer ez zen ta lehertu zen; Big bang, absurdu teorikoa… Darwinen giza garapenaren gezurra agerikoa… Newtonen sagar grabitatzaile buruz eroririkoa hiru zutabek trinitatetu ziri eliozentrikoa non da orain hain goratzartzen den metodo zientifikoa nun hau guztia azal dezaken ekuazio majikoa nun ebidentzi enpirikoa nun laborategikoa mesias faltsu profeta maltzur NASA-Hooliwood bikoa batak zientzia bailitzan saldu bestean sorturikoa bada argazki bat ilargitik Lurrari eginikoa… hura argazki den bezelaxe da lurra esferikoa.
126
•
Oinak
127
BERTSO IBILBIDEA
ZURBAOARRASATE
XXxxxxxxxiugxlyxliglix piu gxli foy xoiyfoiy xoiyfpi f
128
ALBINAKO URTEGIAREN ONDOKO ERREPIDEA
ARAMAIO. HERRIKO PARKEA
4
5
6
ARRASATE
3
GESALIBAR. SANTA AGEDA
2
ARAMAIO. ELIXOSTE AURREKO MURALA
1
ZURBAO
TESTUA: MANEX AGIRRE ARGAZKIAK: BEÑAT HACH EMBAREK
129
1.GELTOKIA ZURBAO-ARRASATE / ZURBAO Zurbao adibide ederra da Arabako landa eremuko herri txiki askotan gertatzen dena azaltzeko. Harrigarria da jauregi eta etxe dotoreetan daukan aberastasuna. Eta, horrekin alderatuta, benetan txikia da gaur egun lurralde historikoan duen pisu (garrantzia) espezifikoa. Demografiak, planifikazio ekonomikoek eta jendearen joerak gaur egun ezagunago zaizkigun ardatz geografikoak eraiki ditu Araban. Manurga, Urizaharra edo Zalduondora joan egin behar da; hau da, erabakia hartu behar da joateko. Gasteizera ia konturatu gabe doa jendea. Zurbaon egon zen Uztapide morroi, hamahiru urterekin. Eta, haren esanetan, hizkuntza-arrazoiengatik: gaztelania ikastera joan ziren bera eta anaia bat. Uztapide baserritik ordura arte gutxi aldenduak (gehienez ere Zestoara), dena zen berria: trena, Araba aldeko ordekak, Gasteiz. Hizkuntza-talka ez zen hainbesterakoa izan: “Etzuten burlarik egiten. Gu okerragoak igual izango giñake. Saiatu egiten
ziran erakusten.” Danba. Gu (lehengo eta oraingo gu) “igual” ez, seguru izango ginatekeela okerragoak.
SORGINAREN ZURGINA (Koldo Izagirre) zer ote dakar berri ontziak portura sorginaren zurginak behar duen zura
Lengo egunak gogoan liburukotean dakar Uztapidek goian esandakoa. Juan Mari Lekuonak, liburuaren sarreran, harridura (miresmen kutsuarekin) adierazten du, bertsolariak bertsotan baino hitz lauz idazteko hautua egin zuelako. Gero, aitorpen bat: mundu mugatua dakarrela, “garai eta giza-maila jakin bateko bizitza”. Orri-pasan jardun naiz, eta interes entziklopediko edo soziolinguistikotik aparte, bestelakoek ez naute erakarri. Tira, nahiko onartua delakoan nago. Horrez gain, galtzen ari den munduari erosta jotzen aritzen direnek ez didate gauza handirik esaten. Milurteko berriko aldaketaerritmoetan txertatuegiak gaude horretarako.
Libanoko zedroa Norteko haritza ez ahal zaizu ahaztuko emandako hitza zuretzat jasoko dut etxe bat egurrez munduari bisita egiteko urez
Joan-etorriko bidaia izan da letra neurtu eta kantatuetatik paperekoetarakoa, historikoki. Denetik egon da. Niri, kontrako bideak gehiago esan izan dit. Molde librean idazten dutenak lotura datozenean, asmatzeko joera dute.
zuretzat josiko dut kadira bat txotxez sua piztu dezazun zaudenean hotzez zuretzat jarriko dut ohe bat abarrez biok bertan etzanda egiteko amets trintxa mailu eskoadra zerra eskobila zurginaren sorgina dena da txirbila
130
131
2.GZ-A / ALBINAKO URTEGIAREN ONDOKO ERREPIDEA Autoa hartu behar izaten dut lanera joateko. Ordu erdi joan, ordu erdi etorri. Hiriguneren batean bizi eta lanera oinez edo bizikletaz joatearekin amets egiten dut askotan. Ongizateari izen-abizenak jarri behar zaizkio. Baina, onar dezadan, pribilegiatu bat naiz. Landa-eremuan egiten dut, oso-osorik, autoarekin egin beharreko ibilbidea. Eta gidatzea gustuko dut. Eta, nirea, gidatzea gustuko duenarentzat diseinatutako bidea dela dirudi. Aramaiotik
Murgiara eta buelta. Trafiko oso gutxi, ondo seinaleztatutako errepide zabala, bidean portu bat, urtegi baten ertza, izeibaso zoragarri bat, beste urtegi bat zeharkatzen duen zubi bat. Gorbeia, maldak leundu eta arnasa hartzen hasten den belardi-arte sigi-sagatsua. Pagadi bat edo beste. Tartean oreinen bat ere bai. Arriskua, beraz. Ederrak dira benetan, daukaten nahi gabeko liraintasun horrekin. Ikusten dituzunean amets eginarazten dizute. Kantuak egin dizkiegu, animalia soilak direla ia ahaztu ere bai. Autoarekin txiki bat jo nuen behin, atzeko hanketan eta ipurtalde inguruan. Ziztuan atera zen errepide ertzeko sasitzatik, eta kolpearen ondoren airean joan zen sasi artera bueltan. Argazkiak erakusten duen lekutik hiruzpalau kilometrora izan zen.
Gezurra dirudi, baina autoarekin egindako joan-etorrietan moteldu egiten zait egunerokoa. Arinago doa. Pisu gutxiago du. (Maialen Lujanbioren ondoko sortatik barikuarena da gehien ukitzen nauena. Puzten doan globo bat bat-batean nola lehertzen den kontatzen du. Zapatukoa efektista samarra da, baina sortak aurretik harrapatuta bazauzka, ondo ematen du.)
KALE BIZHITSARI JARRIAK (Maialen Lujanbio) Hauxe egun motela... denbora ez-gauza. Tabernako barraren kanpoaldean dautza erratzak daramala harlauzaz harlauza astelehen akitu zahar baten zerrautsa. Ez du aste hasieran jotzen eguzkiak, astelehen ta astearte astelehenduz biak. Herri ilun, kale isil, espaloi bustiak, sotoek irentsiak bizidun guztiak. Sortu asteazkena, ta noizko adio...! Bar-man bakartuari luze dohakio. Pintxoari mahonesa tanta bat dario... goizez jausten hasi ta... eutsi egin dio. Ostegun mortuetan hego-bako hontza, eskuak patriketan, zeharrean poltsa, gau hutsari eztula egiteko lotsa. Etxe zuloetatik “teleberri� hotsa.
Egun anfibio bat bi jaien gerizan, promesa eternoa, biharko peskizan. Jausi da ostiral bat asteroko gisan, zerbait zirudiena ta ez zena izan. Azkenik larunbata!! ta antsia jasa! Whisky, insalus, rona, kubata, gin-kasa, WC ta WC pasa, pasa, pasa! Izerdia, musika, tabako arnasa, litroak, isuriak, humanoide masa, jendetza, uholdea, kaosa, anabasa. farra, farranda, besta, manboa, desfasa, haluzinantea txo! topea, demasa! Kristoren martxa dabil! Tumatxa gaupasa! Hauxe egun motela... denbora ez-gauza.
132
133
3.GZ-A / ARAMAIO. HERRIKO PARKEA Gure herriko parkearen erdi-erdian bainuetxe bat egon zen. Gerora, guardia zibilaren kuartel gisa erabili zuten eraikin hura. Guk ez genuen horrelakorik ezagutu, eta kosta egiten zaigu halakorik irudikatzea. Gure umeei kontatu, eta ipuinak direla uste dute. Memoriari eustea dagoen lanik sufrituena da.
doan. Erabakiak ez dira zerotik hartzen, badakigu non eta noiz bizi garen. Baina osasungarria da, noizean behin, geure buruari gogoraraztea geure borondatez hartuak direla. Gu garela erantzule. Halako gauzak egin behar izatera eraman gaituzte. Geuk idatzi gabeko gidoiaren arabera bizitzea geuk aukeratu dugula pentsatzea ez da gutxi.
Parke ederra da Aramaiokoa, zabala, asfalto gutxikoa. Frontoiak, kultur etxeak eta eskolak inguratzen dute; eskolako atseden-orduetarako erabiltzen da bere osotasunean. Zortekoak gara, eta zortekoak dira gure umeak. Kartzelapatio itxurako eremu gotor gehiegi daude bazterretan.
Aitor Sarriegiren bertsogintzaren lerro editorialetako bat da euskal burgesia alternatibo-ustekoari zartadaka aritzea. Hazkura eragiten du, eta ez dago kalitatearen seinale hoberik.
Umeak mundura ekartzea umiltasun ariketa eder bat da. Erabaki bat hartzen duzu, bikotean ala ez, eta erabaki horrek hau dio: zure egunerokoa goitik behera aldatzeko besteko zaintza-beharra duen zerbait nahi duzula zure on-
134
LAGUN HELDU BATEN GOGOETAK (Aitor Sarriegi)
IV Urtean behingo parrandarako ez naiz egoten zalantzan umea lotan utzi ondoren eta emaztea plantxan. Despedidako afari latza eta gero… txan ta ta txan! Kendu eraztuna behatzetik ta zeozeren esperantzan Pub-en batean bukatzen dugu ohartu gabe balantzan hogei urteko neskei begira berrogeikoekin dantzan.
I Zilegi bekit garai bateko oroitzapenez hastea ni ere izan nintzen umea, nerabe eta gaztea. Baina bizitzak eskatzen digu heltzea eta haztea. Gizarte hontan gorantz joatea, hori da irabaztea! Gidoi batean murgildu ginen ni ta nire emaztea gauza bat soilik ahaztu zitzaigun: gidoia geuk idaztea.
V Bagoaz zentro komertzialera dena ez baita parranda azken urtetan astearteko gure plana hau izan da. Dendarik denda gabiltz haurrari lau litxarkeri emanda. Dantzatu VISA eroen gisa hemen guztia da ganga… Azokan ere ibiltzen gara tokatzen denean txanda hiru letxuga regateatzen BMWan joanda.
II Behin emaztea aipatu eta hura zen ezkontza hura! Berrogei lagun ermitara ta berrehunen bat otordura. Trajeatuak barra ertzera ta Orfeoia kantura. Dena onetik, dena hobetik noble berrien modura. Aitak ordaintzen zuen artean bazkariaren faktura, gu Kanadara joan ginen lagun langabetuen kontura.
VI Badut lagun bat, demagun Aitor solteroa, zer arraio! Izan ez dena bizitzan mailaz igotzeko bezain iaio. Tarteka zerbait ligatu arren, egin arren zenbait saio. Gizajoari ohartzerako arroza pasako zaio… Nire bizitza bideratutik sarri hurbildu natzaio… Nahiz ta urte bat den andrearekin larrurik ez dudala jo.
III Baina gerora errutina zen gure bizitzaren jabe eta haurtxo bat izan genuen gure harremanaren alde. Amonarekin dagoenean gu ere gustura gaude pintxoak jan ta kriantza edanez berriz nobioen pare baina gauetan esnatuz loa zapuzten digu halare. Ume bat nola etor daiteke eskulibururik gabe?
•
135
Azken bertso hau neure ahotik ta sortatik apartean mespretxatua sentitu bainaiz sarri begiradapean. Zer gertatzen da ez badut sartu nahi horrelako katean? Hori gidoi bat besterik ez da beste askoren artean… Bakoitzak bizi behar duenez gustuko duen batean zuen bizitzak konpondu arte utzi besteok bakean!
4.GZ-A / ARAMAIO. ELIXOSTE AURREKO MURALA
HOBE SARTZEA SOLDADU (Bilintx) Penetan daramazkit eguna ta gaba, poz bat sentitu gabe, hau suerte billaba! Gosaritzat taloa eta bakallaba, bazkaitan katilu bat salda ta sei baba, hamalau jango eta bi sardin afaldu, batek ez luke hobe sartzia soldadu?
Parketik jaisten hasi, eta errekak gurutzatzen du Aramaioko Ibarrako Nardeaga kalea. Pasoko lekua da, baina berezia. Erreka-ondoek beti dute zerbait.
Urrikigarria da nere izaera goizero nahi ta nahi ez joan behar lanera, egarritutzen banaiz ura edatera... Nik horla zer bentaja nezake atera? Ezer sobratu ez ta osasuna galdu, ez det ondo egingo sartzea soldadu?
Orain urte batzuk egin zuten argazkian ageri den murala. “Ez al da ba lo isil batetik amets ozen batera jaikitzea, jaiotzea?�. Esaldiak, esaten duenaz gain, hots berezia du. Egiturak ematen dion halako distira berezi bat. Behartutakoa du hezurdura, bi aldiz irakurri beharra dago mamia ondo mastekatzeko. Mezu turboen garaiotan, pausa bat egin eta astia hartzeko gonbidapen bat.
Kontuz ibili arren eta juizioan, inor aberasten ez da ofizioan. Ni lanakin ibili beti sesioan? Erremientak norbaiti erdi prezioan edo kasik debalde ahal banizka saldu, bihartikan sartuko nitzake soldadu.
Nerabezarotik datorkit hizkuntzarekin lotutako zaletasun gaixobera samar bat, halako berbafilia bat. Nire lanbidea horretara bideratuta dago (sinetsi nahi dut, nire erabakiz izan dela hala), nire zaletasunak ere hitzez bustita daude.
Jaunak, adiarazi ez liteke hitzez zein aspertua nagon honela bizitzez, beti negarrez eta penetan ibiltzez, jornal txikiaren truk lanean aritzez; batek beti honela bizi behar badu, ez du gaizki egingo sartzea soldadu.
Joseba Tapiak Real Politik diskora eraman zuenean ezagutu nuen Bilintxen Hobe sartzea soldadu sorta. Garai bateko bertsolarien hizkera bizia, esanindarra eta dena delakoa sobera aipatuak, goratuak eta nabarmenduak ditugu. Badu, ordea, sorta horrek, xehetasun literario oso berezi bat. Joskera aberatsa da sorta osoan zehar, eta aberatsagoa egiten du bi errima ezberdin erabiltzeak, neurri erregularra izan arren. Baina hirugarren bertsoan doa gailurrera, bertsotan (jarrietan) inoiz ezagutu dudan barne-errimadun zamalkadura ederrenari esker. Aurretik datorren errima-sortaren eta berriaren arteko zubi naturala, esaldi bakarrean, erritmoa behartu gabe. Raperoek bisera kentzeko modukoa. Barruan daramadan gaixoa, hara hor. Iparragirre abila dela da bat-batean bi errima ezberdin eskatzen dituen doinu erabilietako bat. Bertan, zamalkadura hori egitea ez da hain zaila. Beste baterako utziko dugu trukoaren kontaketa, ez dakienarentzat.
136
137
5.GZ-A / GESALIBAR. SANTA AGEDA
HIL DA CANOVAS (Txirrita)
Aramaiotik Arrasatera bidean dago Arrasateko Gesalibar auzoa, Araba eta Gipuzkoaren arteko mugan. Jende askok Santa Ageda deitzen dio, ordea, garai batean bertan egon zen bainuetxe ezagunaren erruz, seguru asko.
Hil da Canovas, fuera Canovas pikaro gaizki hezia, galdu zituen gari-zelaiak, gailendu zaio sasia; galdu zituen ipar garbiak, gailendu trumoi nasia, galdu zituen fueruak eta Jaungoikuaren grazia, galdu zituen bizi-lekuak, galdu du bere bizia.
Santa Ageda izen generiko hori erabili izan da, bainuetxea zenaren eraikinean eta ingurukoetan gaur egun dagoen Aita Menni ospitale psikiatriko entzutetsua izendatzeko ere. Goiz eta arratsalde egoten dira bertan tratamenduan daudenak, Aramaiotik autoan Arrasatera goazenoi atzamarra erakutsi eta eraman ditzagun eskatzen. Makina bat eraman ditut. Oro har jende hiztuna eta jatorra. Ez dago modu hoberik “gu” eta “beraiek” bereizteko orduan konbentzioz jokatzen dugula ikusteko. Guk erabakitzen dugu marra non jarri. Ezaguna da pasartea: Michele Angiolillok bertan, bainuetxea zen garaian, hil zuen Antonio Canovas del Castillo, tiroz. Ondoren, kondenatu eta Bergarako kartzelan (gaur egun, Euskal Herriko gaztetxerik ikusgarrienetakoa dagoen lekuan) hil zuten anarkista, garrotearekin. Eta ezagunak dira Txirritak Canovasi eta haren alargunari jarritako bi bertsoak.
Hiru reloju, hiruna kate, hiru mailakin bakoitza, buruan hiru korona eta petxuan hiru orratza; amorioa hiru dobletan tximixta bezin zorrotza, hiru tirokin utzi zizuten zuri senarra hilotza, hiru ezpatak zulatzen dute, señora, zure bihotza.
Benetan dira harrigarriak Txirritaren bertsoak. Anaforaren erabilera, herri-kantetan hain ohikoa den egitura bertsotara ekarri nahiarekin zuritu daiteke. Baina aberatsak dira erreferentzietan, esateko moduan, azken kolpearen irudi indartsuan. Sagardotegian hogeita lau ordu egiten zituen hura topikoetara ez etzateko bada aski arrazoi, bertso pare hau.
138
139
6.GZ-A / ARRASATE Historikoki Arrasatera begira eraiki izan dugu gure bizimodua aramaioarrok. Institutua, parranda, erosketak, ospitalea, lantokia, igerilekua. Baina garai bateko menpekotasuna gaur egun hainbestekoa ez dela iruditzen zait. Gure herriak gero eta baliabide propio gehiago ditu, eta anpulosoegia izan daiteke subiranotasunaz hitz egitea, baina badaude horretarako motiboak. Aramaioko Bertso Eskola sortu eta berehala egin genuen lotura estua Arrasatekoarekin, hasieran AEDren bueltan, gero modu autonomoan. Garai ederrak izan ziren. Arrasateko jenderik interesgarriena garai hartan ezagutu nuen. Agian distantziak eragindako lurruntzea daukat betaurrekoetan, baina herri bizi bat dut gogoan, dinamikoa, alaia. Putz aldizkaria bezalako zerbait sortzeko moduko gogo kolektiboa zuena. Hori bai: kooperatiben sehaska-izaerak erantsitako azal handiuste samarraren itzalak, eta ezker-usteko herritar askok zuten aristokrazia-usaineko jarrerek ilundua. Gero iritsi zen krisia, eta, tartean, Fagor etxetresnen deskalabrua. Inguruko denok zipriztindu gintuen, ondorioak amaiera aldera apaldu ziren arren. Denok ditugu senideak, lagunak, ezagunak, kooperatiban. Eta, aitor dut, Aitor Sarasuak Debagoieneko Toberaren garaian jarritako sorta hau gehiago iristen zitzaidan krisiaren aurretik, ondoren baino. Hori bai: sarasuatarren heterodoxia autofortzatuak askotan atzera eragiten badit ere, satirarako duten talentuak inbidia ematen dit.
140
ARRATUS KANPANZARIS (Aitor Sarasua) Gogoan daukat, ez du aspaldi arratoi danon lilura izerdi hotzez hurbiltzen gitzen Arrasate ingurura hainbeste maite genuen herri zatar zaharraren itxura fabrika artean erdi gordea begira beti mundura krisirik ustez iritsi ez zen toki bakarra zen hura
arratoientzat papelak eta pertsonendako saldia ondio beherau iristen bada dalako krisialdia ez begiratu beti gorutza beien be badau bidia, bakarka edo taldien joan hor egongo da aldia, ta hemen brillo gutxiaz baina argi askoko taldia.
Txingurri gaixo ebentuala kalien dabil primeran kakalardo baltz lehenau punkixa parkien umezain eran gestoretako aker hippixa Eako ahuntzekin hegan mobila eskuen buztanikara Maxiko kutxan ileran Herri honetan behar laukien danak ez dauz Santagedan
Apurka urrunduz ez ete zare juan berbatik ta hitzetik apur haundirik ez da etorten mahai haundixak zerbitzetik Euskal Herriko motor zarena ez juan dieselan atzetik bidia ibiliz egiten da ta ez konplejoz bizitzetik beltz ala zuri bardin da baina aldegin beti grisetik.
Nahiz libre samar ibiltten garen bestela egun eta gau errege jauna datorrenien gu kontainer barrura, rau! munduarentzat eredu ona eztakitt ba ete dan hau kontainer danak beti beteta ikusi, hartu ta gastau poltsikuetan ez dau krisirik, krisisa buruetan dau Nahiz apal-apal irabazi dan gaur arte hainbeste gudu AED, Fagor, Emun ta abar beste zerbaitten aiduru hor kanpo hortan ibili dabil makina bat artaburu neuk txostenetan leiru dotena ez dakitt hau zan seguru beti kanpora begittu barik bidia dala helburu
141
KOMIKIA
NORI
EGILEAK: PATXI GALLEGO ETA XABI PAYA
142
144