10 minute read
JON BARBERENA. IZOZTU
JON BARBERENA
IZOZTU ZITZAIGUN IRAIL HURA
Advertisement
ARGAZKIAK: XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA ETA BERTSOLARI ALDIZKARIA
ALBISTE BELTZ BATEKastindu zuen bertsozale komunitatea ikasturte hasieran, eta hankaz gora jarri bai Baztan eta bai Euskal Herri osoa. Jon Barberenaren bizitzari so jarri gara bere heriotzaren kari, Alazne Untxaloren prosatik eta Xabi Maiaren bertsoetatik. Hurrengo orrialdeak izan daitezela aldizkari txiki honetatik Joni lau haizetara zabaltzen diogun omenaldi xumea eta muxu erraldoia. Besarkada handi bat Jonen senide eta lagunei.
2004AN IÑIGO ETA IMANOL GOIKOETXEAK BAZTANDARREN BILTZARRERAKO SORTU ZUTEN KANTAREN LETRA BEREA DA; 2012an Baztan pelikularako Angel Illarramendik sortutako soinu bandari hitzak jarri zizkion; 2015ean Elizondon ospatu zen Nafarroa Oinezen abestiaren hitzak bereak ziren.
Kirolaria: mendigoizalea, txirrindularia. Bertsolaria, bat-bateko jardunean zein idatzizkoan aritutakoa. Olerkaria. Lagun ona, aita bikaina.
Jakin badakit Baztan ikastolako ikaslea izandakoa zela, eta hango irakasleen eskutik izan zuen lehen harremana bertsolaritzarekin.
XDZ.
Jon noiz ezagutu nuen pentsatzen jarri naiz eta datorkidan oroitzapen bakoitzak geroz eta atzerago narama; bertsoaren bitartez ezagutu nuen Jon.
Umiltasunak ez zion bere buruari bertsolari deitzen uzten. Baina harekin kantatu edo hura entzuteko parada izan dugunok badakigu hitzekin magia egiten zuela.
Bertso eskolan imajinatzen dudanean, Jon Elizetxe eta Julen Zelaietarekin ikusten dut, Bittor Elizagoienen aurrean. Txapelketan, berriz, Julio Soto eta Erika Lagomaren artean.
Bat-bateko bertsolaritza
2003an hartu zuen parte lehenengoz Nafarroako Bertsolari Txapelketan, eta urte berean Goizuetan jokatutako Xalto sariketa irabazi zuen. 2004. urteko Txapelketan finalera sailkatu zen lehenengo aldiz. Urte hartan ezagutu genuen anitzek Jon Barberena bertsolaria. Lesakako Zambran jokatu zen final hartan laugarren postua eskuratu zuen, orduko bere irakaslea zen Bittor Elizagoienen gibeletik.
Nik 13 urte besterik ez nituen. Gogoratzen dut jendea harriturik geratu zela batez ere kartzelako bere lanarekin. Urte berean, azaroaren 26an, Mariano Izetaren omenez antolatutako sariketan txapeldun suertatu zen. Bere sorterrian, Julen Zelaieta, Jon Elizetxe, Erika Lagoma, Julio Soto, Oier Lakuntza, Mizel Mateo eta nirekin kantatu zuen.
Jon bertsolaria izateaz gain, Kirol Irakasletzan diplomaduna zen. Hala ere, Doneztebeko Mendaur institutuan euskara irakasle izan zen urte batzuetan, eta oso gertutik ezagutzeko aukera izan genuen, guk (Malerrekako bertso eskolako kideok) bertan ikasten baikenuen. Urte batzuk geroago, Oronozko bertso eskolan elkartzeko aukera izan genuen, beti irribarretsu, baikor, umil, fin, zirikatzaile…
Nafarroako bertsolarien artean nabarmentzen zen bertsolaria zen; horren adibide, 2004, 2005, 2006, 2007 (txapeldunorde), 2008 (txapeldunorde), 2009, 2011 eta 2013an finalera sailkatu izana.
Bertsotan egiteko modu berezia zuen, bertsoak poesiaz janzten zituen eta bakarkako ale ederrak utzi dizkigu: esaterako, 2005. urteko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean.
GAIA: Badira bi urte berarekin ez zaudela, oraindik ohatzeko albo berean lo egiten jarraitzen duzu. DOINUA: Atmosferatik atera eta.
Utzi zenitun hiru-lau krema eta zerorren txamarra eta etxetik aldegin zendun bizi-bizi, tirri-tarra… ‘Etzaitut maite’ hola zioen zuk utzitako oharra, hura irakurriz burutu nuen buru barneko hausnarra. Gela hontatik ezta ageri zeru goiko ortzadarra malkoz malko barra-barra, pasaz tristuraren marra gaur faltan ditut zure begiak eta zure irrifarra kuarto honetan goatzea ez da hutsik dagoen bakarra.
Latza izan zen zure hutsunea latza zure erretira, zu joan eta kimurik gabe dago etxeko mizpira, askorik ere ez du balio eguneroko partida, zu joan eta amaitu baitzen zure senarran kondaira. Urruti zaude baina halere zerorri zaitut desira zerorrengan daukat mira pasioak nola deskriba… baina begiak ez zaizkit busti maite begira-begira ia nituen malko guztiak agortu egin baitira.
Bertso irakasle ere aritu zen Baztanen, bai haurrekin eta baita helduekin ere. Baztango Bertso Eskolaren sortzaileetako bat izan zen Jon Elizetxerekin batera, aurten 10 urte beteko dituen bertso eskolarena, hain zuzen ere. Indar handia izan zuen talde honek, eta bertan trebatuak dira Kotte Plaza, Xabi Maia eta Oier Amiano, besteak beste.
Berak erran bezala, aitatasuna zelaeta, azken urteetan bat-bateko bertsolaritza alboan utzita zuen, noizbait bueltatzeko esperantzarekin. Hala ere, biak Erratzun bizi ginenez, sarri egiten genuen topo bertsotarako geratzen ginen lokalaren aurrean, Lixutegian. Gu, kantatzeraeta bera haurrekin eta Maiderrekin paseatzera. Beti inbidia puntu batekin begiratzen gintuen arren, bere bizitzako etapa berriaz gozatzen ari zirela nabari zen.
Bertsopaperak
2003an, Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako Literatur Lehiaketako bigarren saria lortu zuen bertsopaperak modalitatean, Euskal
Herriko konpota lanarekin. 2004an, lehenengo saria lortu zuen, Algecirasko Carmele lanarekin. 2005ean, berriz ere lehenengo saria lortu zuen, Europa aldetik dator Thaimiren gutuna lanarekin.
Olerkaria
Azken urteetan, olerkigintzaren bidea jorratzen ari zen. Familia giroko etapa berrian, olerkia idazteko tarteak bilatzen saiatzen zen iluntzeko ordu txikietan. Olerkia libreagoa zela zioen. Bere buruari bertsolari deitzeko baimenik ez bazion eman, olerkari deitzeko are gutxiago. Olerkari gehiegizko pisua duen hitza izaki, “olerkizale” egokiagoa iruditzen zitzaion. Baina, bere azken li-
burua eskuetan duenak nekez laxatuko du poema guztiak irentsi gabe. Olerkari handia zen.
2011n, Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako Literatur Lehiaketako lehenengo saria lortu zuen poesian, Emaztekien oihu mutuak lanarekin; 2013an, bigarren saria lortu zuen Kontraerranak lanarekin; 2015ean, lehenengo saria lortu zuen ( ) utsunea lanarekin; 2016an, Nafar Ateneoak eta Iruñeko Udalak antolatutako Iruña Hiria I. Nazioarteko Poesia Sariketa irabazi zuen Izoztu zitzaigun negu hura poesia lanarekin. Horri esker dugu gaur egun altxor bat gure eskuetan. 2018an, Mungiako Udalak antolatutako Lauaxeta Olerki Sariketa irabazi zuen Neguko gaba poesia lanarekin.
Xabier Gaztelumendi
Txapelketako saioaren bezpera
Ederki oroitzen dut Lixutegian elkarrekin bertsotan egin genuen azken eguna. 2019ko Txapelketa aitzakiatzat hartuta, goiz batez, kantatzeko geratu ginen. Lehenik, librean buelta batzuk; gero, puntu erantzunak, binaka gaia zuk jarrita, bakarka… Herdoilduta zeundela erraten zenidan, baina nik ez nuen horrelakorik sumatzen. Zita bukatzeko, aholkuak eta animoak, nola ez!
Saioen bezperan, zuzenean ez bazen, dei baten bidez edo bideo moduan ere, azken momentuan behar nuen indar hori emateko asmoarekin zuzendu ohi zinen, hitz goxoz, hurbiltasunez, baikor. Bereziak ginela sentiarazten gintuzun, bai, gintuzun, ni ez bainintzen dei edo mezu horiek jasotzen nituen bakarra; anitz zaintzen zenituen lagunak.
4. Gure etxea ez zen egoten urre gorriz disdiratan lau txatar zatiz egina baitzen porlan (e)ta adreilu faltan. Hura ez gendunZarzuela eta hura ez gendun Buckingham… nola moldatu (e)ta egokitu hango zabor eta kakan? txerririk ere ez zen biziko metalezko etxe hartan.
5. Teilatu hartan hezi zituen mamak sei seme-alaba, abuelo Poli, abuela Loli eta Cadizko osaba. Hamaika kidek osatzen gendun familiako brigada, nahiz etxe harek hogei bat metro karratu zituen hara!! han bizi ginen sardinak latan egoten diren gisara.
6. Gauza askorik ez zen aurkitzen sukaldeko zartainetan, tripa orroka ibili ohi zen janari eske penetan. Bizitza osoa iragana dut ahi (e)ta ezinaren dietan, aukeratzeko gauza askorik ez zen gure errezetan… haginak ere findu nituen ogi mutur gogorretan.
XDZ.
7. Gazte nintzela soineko beltz bat heredatu nuen legez, ez zego(e)n lino finez landua baizik oihal xume merkez. Nahiz eta Gucci eta Dior-en prendekin amestu berez nire gorputza estaltzen nuen asteburu, astegunez… *Erratzuk baino petatxu gehio zituen soineko batez.
8. Gero mutil bat txunditu nuen soineko harekin seko! Nahiz ogibidez hura ez gendun mediku ez arkitekto, semaforoan mukizapiak saltzen zituen tarteko hala (e)ta guztiz senargai gisa hartu nuen Anacleto… sasi bidetik baztertu eta loreetan mamitzeko.
9. Ai ezkontzeko, sufritu nuen ijitoen terapia… garbia nintzen edo ez nintzen bermatzen zu(e)n garantia. Aulki batean jarri ninduten hanka tartez irekia, eta aluan finkatu zuten detektore egokia, birjina nintzen edo ez nintzen salatzen zuen zapia.
10. Lau odol tantez mozorroturik atera zen zapi fina eta ezkontza eraman gendun festa giroan aitzina, momentu hortan ezagu nu(e)n errealitate gordina; senar gozoa beharra zena ez zen horren atsegina… apo bihurtu egin zitzaidan ustezko printze urdina.
11. Nola bidera erlazioa pasioaren ildotik? Ispiluaurrean pinpilin jartzen saiatzen nintzen gogotik; soineko estuz, karmin gorritan jartzen nintzen polit-polit baina begirik ez zuen inoiz hark altxatu niregatik eta bakarrik uzten ninduen bi baxoerdirengatik.
12. “Mozkor arraila” etorri eta enekin beti zen gaitzik kolpe-kolpeka, ubelez ubel hark nahi ninduen iraitzi. Odol artean entzun zitezken mila negar (e)ta irrintzi nahiz (e)ta gorputza geroztik hona osatzera den iritsi bihotz barneko zauri saminak oraindik ez dira itxi. 13. Kolpe artean osa genuen sentimenen erresuma eta horrela iragaten zen eguneroko jarduna. Ze momentutan hautsi ote zen eraztunen batasuna… bihotzak ezin maita zezaken halako gizon lizuna eta gorrotoz zipristindu zen harekiko maitasuna.
14. Nola ahaztu, nola atzendu eduki nuen senarra haren ezpainen whisky kiratsa (e)ta nirekiko marmarra. Muxu umelik ez nuen jaso ubel beltzak barra-barra, iraganari so natzaiola ez ote da zori txarra mundu honetan behin jaio eta horrela bizi beharra.
15. Nahiz eta gure erlazioak guztiz gaizki ziharduen kosta a(ha)la kosta irtenbide bat aurkitu beharra nuen. Ama izatea pentsatu nuen urte batzuen buruen zilbor-estea lokarri zela lau fruitu izan nituen baina gizarte honen sistemak usteldu egin zituen.
16. Le(he)nengo alaba eduki nuen nerabe hutsa nintzela baina nigandik aldegin zuen urteak batu bezela. Uniformetzat hartu nituen tanga, gona,” errimela”… gizon askoren paradisua izan genuen Gabriela… iskinetako Mari Errauskin bihurtu zen hura bela.
17. Hurrena aldiz mantendu nuen nire ondoan urtetan eta egoki hezi zezaten sartu nuen eskoletan. Han murgildu zen literaturan eta matematiketan, nahiz eta sutsu saiatu ziren Bernardoren heziketan hau lizentziatu egin zitzaigun banketxeen lapurretan.
18. Ai hirugarren seme laztanaz oroitu ohi naiz aldiro… nola besotan laztantzen nion adats beltza egokiro. Baina hark ere pekatu zuen behin sortu izana txiro nahiz (e)ta ametsa bakarra zuen “gizarte statusa” igo paperontzien esploratzaile izan genuen Cándido.
19. Manolo berriz eduki nuen “treintaisko” hasieran baina gorroto zuen hark mama (e)ta drogak maite soberan. begiak beti erne zituen jende arrotzen karteran… behin poliziak eskuburdinak jarri zituen beregan eta burua urkatu zuen Carabancheleko ziegan.
20. Ene kuttunak non ote dauden haizea(r)i diot aipatu mundu eder hau, bihurtu baitzait bakardadean abstraktu. Gizartearen lege zitalak nahi ditut madarikatu! Seme-alaben bila nabilki baina ez ditut harpatu zilbor-hesteak batu gintuen eta sistemak banatu. 21. Senarra jada ez dut alboan baina ez nago penetan ubel morerik ez da ageri nire begi magaletan. Bere burua behin ito zuen ardo gorri dosietan, medikua fin saiatu arren hilotz geratu zen bertan ipar haizea lagun zuela abendu baten hamekan.
22. Bizitza hontan sufritu ditut jada hamaika aberi eta borroka hontan ezin dut tinko aurrerantza segi. Larrosa bide behar zuena bilakatu zait trajedi jainkoa ez da nirekin behintzat sekula izan zilegi… gozatu gutxi egin dut baina sufritu berriz gehiegi.
23. Iraganeko oroitzapenek burua dute egoitza eta oraina bihurtu dute oldarkor eta bortitza, zentzu gabeko amets gaiztoa beldurgarri eta hitsa. Nola suntsitu bizkar gainean daramadan martiritza ea heriotzak eskaintzen didan hemen ez dudan bizitza.
24. Badajoz izan, Vallecas izan Cadiz zein Slovakia diru gorriak finkatu ohi du bizi mailen hierarkia. Gizakiontzat mundu zital hau ez da ongi eraikia; txiroentzako mikatz antzean aberatsentzat eztia… lurpean behintzat izango a(ha)l da pobreentzako tokia. 25. A(ha)te itsusiak edertasuna lortu zuen urteekin piztia aldiz, bizi izan zen eztiki Ederrarekin. Marcok amatxo topatu zuen ibiliz ekin (e)ta ekin. Baina ni berriz, agurtzear naiz luzatu gabe zuekin… zorionezko amaia ez duen istorio labur honekin.
2004an, Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako Literatur Lehiaketako lehenengo saria lortu zuen bertsopaperak modalitatean.