33 minute read

030 ESPETXEKO

ZIEGATIK BERTSOTAN

HAMAIKA EUSKALDUN PASA DIRA KARTZELATIK, ETA HAMAIKA EUSKALDUN DAUDE ESPETXEAN.Jokin Urainek errepaso historiko ederra eman dio gaiari, Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburutik abiatuta gaurdaino. Kordobako isolamendu ziegatik idatzi digu Ibon Muñoak, eta bertsolaritzak bere bizitzan izan duen presentzia kontatu digu. Ibon makina bat bertso jarri eta olerki kaleratutakoa da Ataramiñe argitaletxearekin. Amaitzeko, hainbat preso eta preso ohiren bertso jarriak bildu ditugu. _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

Advertisement

ESPETXEKO SORMENA, ESPETXEKO BERTSOLARITZA

TESTUA: JOKIN URAIN ARGAZKIAK: ANDER GILLENEA (BOSTOK PHOTO), XABIER AMURIZA, JUAN INAZIO IZTUETA FUNDAZIOA, XDZ ILUSTRAZIOAK: JOSEBA ARREGI EROSTARBE

Bertso saioetan “Kartzelako gaia” jartzea ez dakit noiztik datorren kontua den edo nola sortu zen irizpide hori. Saioetan doinua eta neurria aukeratuz, gaiari sakon helduz... duenik onena ematen saiatzen da bertsolaria, saio osoan edo txapelketan zelako garrantzia duen ondo jakinean. Gai horren bueltako ezaugarri nabarmena izaten da bertsolariak banan bana azaltzen direla oholtzara, eta kantatzen ari denak zer kantatzen duen entzungo ez duten lekuan gordeta, ezkutatuta, isolatuta egoten direla hurrenez hurren kantatuko dutenak, kantatzeko daudenak.

ISOLATZE HORI IDENTIFIKATZEN DA, BERAZ, KARTZE LAREKIN, BATEK KANTATZEN DUEN BITARTEAN BES TEAK, ARTEAN KANTATZEKO DAUDENAK, ISOLAMEN DUANKARTZELAN DAUDELAKO.Isolamendu-kartzelatik aterata oholtzatik kantatzen du bertsolariak jendaurrean.

Eta kantatzen ari ez diren horiek, isolamendu-kartzela horretan kantatzeko txandaren zain daudenek, zer egiten dute? Hori bertsolariek jakingo dute, bertso saioetan kantatu dutenek.

Presoen kasuan alderantzizkoa gertatzen da: isolamendu edo kartzelan zaudenean kantatzen duzu, edo idazten dituzu bertsoak. Horregatik, bertsoak egiten ari den presoarentzat gaia beti da kartzelakoa.

Eta kartzelan bertso asko egin dira, asko idatzi dira, bai gure aldian eta bai lehenago. Alde batetik denbora izan dugu horretarako, zaletasuna ere bai apur bat, nahiz eta denok ez izan bertsolari.

Espetxean, gehienok elkarrekin edo multzo handi samarretan geundenean, behintzat, sortu edo erraztu egiten zen horretarako giroa, bertsozaletasuna zuten kide bat baino gehiago elkartzea ere ohikoago zelako sakabanaketa aldian baino. Eta, behin bertsoak edo bertso modukoak egiten eta lagunartean trukatzen edo norbaiti bidaltzen hasita, ohitura hartzen zenuen horretan jarraitzeko.

Juan Inazio Iztueta. Margolaria Antonio Valverde

Jose Mari Iparragirre. Nikolas Ormaetxea «Orixe».

Espetxeko isolamendua deseraikitzeko modua ere bada bertsoak egitea, Literatura, ikasketak edo beste edozein ariketa aktibotan jardutea izan daitekeen adina.

Baina esan behar da espetxea ez dela leku ona, ez bizitzeko eta ez ezer egiteko, ezta sormenerako ere, eta sormena euskaraz bada, are txarrago bihurtzen da espetxea, etengabeko lehian eta borrokan aritu behar duzulako euskaraz idazteko eta euskaraz komunikatzeko.

Espetxearen aurkako borroka, eta espetxe barruan gure herriaren eta euskararen aldekoa, oso antzinatik dakargu; Etxepare hasi zenetik, etenik gabea izan dela esango nuke.

1545ean argitaratu zen euskarazko lehen liburua, Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae alegia. Haren Kontrapas eta Sautrela gogoratuko dituzue, “Euskara da kanpora eta goazen denok dantzara…”:

Libertatia nola baita gauzetako hobena, Gatibutan egoitea hala pena gaitzena.

Euskaraz idatzi zuen; euskaraz idazten hasi zen, eta euskara mundura eta plazara atera dadin aldarri egiten du Sautrela eta Kontrapas kantuetan.

1806an Juan Inazio Iztuetak Kontxesirenak hamar bertsoko sorta idatzi zuen, Logroñoko espetxean. Hara eraman baitzuten Azpeitikotik. Hauexek sortako bi:

Hogeita lau leguaz nago aparte, bitartean badauzkat milioi bat ate, guztiak itxirik; nahi arren ezin egon isilik; beti negarrez, nere maite-maitearen galdez ote dan bizi, Bihotz-bihotz nereko Kontxesi.

Nere maite polita, ez da zer etsi, bihar ez bada ere hor nauzu etzi, lehengo lekuan. Ailegatutzen naizen orduan ai hura poza nere maite-maitetxo bihotza! Zuri begira pena guztiak ahaztuko dira…

1815ean Martin Larralde Bordaxurik, besteak beste idatzi zuen Galerianoaren Kantua. Pantxo eta Peio kantarien bitartez ezagutu genituen, batez ere, gure gaztaroan bertso hauek:

Kantatzera nihazu alegera gabe, ez baitut probetxurik, tristaturik ere; Nehun ebatsi gabe, gizonik hil gabe, sekulakotz galerak enetako dire…

Martin Larralde Bordaxuriren garaitsuan edo apur bat geroago idatzi bide zuen Etxahun Barkoxek Munduan malerusik, eta 1834an Etxahunen bizitziaren khantoria, Bi berset dolorusik…

Eta 1855ean hor daukagu Jose Maria Iparragirre. Nork ez du kantatu edo entzun haren aldarria, Tolosan giltzapian sartu zutenekoa?

Negar egingo luke nere amak baleki.

XIX. mendera etorrita, urkamendia motibotzat duten bertsoak dauzkagu: Hamalau heriotzarena, Estudiante kondenatuarena… kondenatuaren enkarguz eta ez kondenatuak berak jarritako bertsoak dira seguru asko.

Lauaxeta.

1936-1939 gerra eta gerraosteko preso batzuek ere idatzi zituzten bertsoak. Luis Rezola Tximela tolosarrak, esate baterako. Kontzentrazio esparruaren aipamenak, Duesoko espetxearenak eta Puerto de Santa Mariarenak egiten ditu Tximelak. Gerra eta espetxealdiaren aurretik ere bertsoak jartzen zituen, baina espetxean, erosotasunaren faltan, denbora aurkitu zuen bertsotarako, eta bai jarri ere ederrik.

Artean espetxeratu berri, honela zioen 28 bertsoko sortaren azkenekoan, 1937an:

Tolosan jaio nintzala dira ogei eta bi urteak, sasoi ontara ondo iritxi, aurrera egun tristeak. Oinbeste urten ez nau alperrik zaindu amatxo maiteak, pozik ikusiko nukenean itxita dauzkat ateak, gerra bukatu egin da baño ez dira egin pakeak.

Urte bereko irailean, Dueson, heriotza zigorraren zain, egun txintan fusilatzen dituztenak gogoan:

Egun-txintan iltzera eraman dituzte, gañera ainbeste; au gertatuko zanik ez genduan uste. Berri gogorra dala danak esan dute, etzaigu, ez, aztuko bizi geran arte oiek nola il dira, naiz pasa eun urte.

Espetxeko egoera, bizimodu hura, guztiz modu grafikoan, argi eta gordin azaltzen du Tximelak bere bertsoetan. Bertsokera anitza erabiliko du, aberatsa, Olerkitxo batzuk goiburua jarriko die berak ere sortaren batzuei…

Duesotik Puerto de Santa Mariara eraman zuten. DuesotikCadizera bertso sortari azpititulua ipintzen dio: Euskaldunak Puerto de Santa Mariara, eta andaluzak Duesora:

Agur, Dueso, ez al naiz berriz etorriko baldinbaite, urtebetean emen bizitu naiz, baña etzaitut maite…

Eta Puerton ere kantari, jakina:

Astera nua kantuan Santa Mariko Puertuan, onela ditut penak aztutzen etxe giltzatuan. Gordetzen badet buruan, ezta jakingo munduan ogei ta iru urte ederrekin gaur nola naguan.

Etxea, herria, gurasoak… haien minez bizi da, eta kantatzen du:

Berdin zait Eguberri, berdin zait Lazaro, nik emen ezin egin iñolaz lasa lo. Eztago irauterik onela luzaro, zure itzal gozoa ez nekin baleko… Gaur maite zaitut, ama, dana esana dago!

Zinez ederra da Tximelaren espetxeko bertsogintza, hunkigarria batzuetan, urragarria bestetan…

Tximelaren garaikideak dira Estepan Urkiaga Lauaxeta, Nikolas Ormaetxea Orixe eta beste batzuk, eta horiek ere idatzi zuten espetxean edo kontzentrazio barrutietan, baina poesia bertsoa baino gehiago.

Bertsoen bidez azken desioa, azken agurra, behin betirako mezua idaztearena gure artean norainokoa izan den ondo adierazten zuen Tomas Gerrikagoitiak, 1937-39ko gerra presoak, Arantza Eta Larrosa liburuan, heriotzara kondenatuko ote zuten beldurrez

bere emaztegaiari badaezpada, hiltzen bazuten ere, azken agur modura idazten dion bertsoan:

Neure Joxepa maitia: Lerro bi zuzendu nai eta pultsua dardarrez. Urte askotan ibilita maitemindu giñan alkarrez. Urtea pasa da bat egiteko giñala biok, pozez eta irribarrez. Ekaitz madarikatu bat zala medio atzeratua zoritxarrez. Gure txoko maite onen areriuak jagi ziran guzur ta indarrez. Euskadi guztia ipiñi dabe bildurrez eta negarrez. Zapalketa onen aurka jagi nintzan neban almen ta indarrez. Au dala medio epaitu nabe eriotza zigorrez. Onek banatuten gaitu biok barru-barruko miñez da negarrez. Baña oroituko zaitut arimaren indarrez. Ez bildurrik izan beste bat maitatzeko nire ordez. Baña ez naizu aztu zure otoitzez. Beso artian laztanduz agurtzen zaitut, Joxepa, azken arnas au emonez.

1960-1970 urteetara etorrita, Xabier Amurizak Zamorako konkordatu kartzelan egin zuen bertsogintza eta bertsolaritzari buruzko lana itzela da, egundokoa.

Ez da erraza Zamoran egin zituenetatik aukeraketa bat egitea, baina 1970ean egindako “Euskal Herritik aparte” goiburua duen sorta:

Euskal Herritik aparte mila legua bitarte esku ta hanka loturik preso Zamoran gauzkate. Pentsaturik zenbat urteetan behar dugun hemen bete pazientzia hartu beharko libre utzi arte.

Heldu ginen Zamorara infernu zulo hontara Jainkorik bada dagon lekutik gaitzala anpara. Urte batzuen bolada gu hemen izango gara bien bitarte Euskal Herria askatzen ez bada.

Eta Zamorako espetxean apaiz presoek egin zuten mutinari jarri zizkion bertso zoragarri haiek, Zamorako sugintza deituak, hain deskriptiboak…:

1. Ke azpitik su gainetik gar artetik ihesi uhuka sei ihizi hauts eta putz ahal zen dena erre eta erauzi. Ai kartzela Zamorako nola gelditu haiz hi eskerrak sei apaizi? Ez zaik ezer sano utzi egik sutan garraisi.

2. Sei tximistek infernutik bueltan eztanda hemen aitaren semearen kartzela hankaz goratzeko aski zen ordu laurden. Lotegia gar eta ke Eliza ere ondoren Barka, Jauna, zer hoben! Nekez dugu berriz gaurko San Joan surik eginen.

3. Mahai ate komun leihotik hausten ezin kontsola hura kristal uhola telebista patioan tripak zerizkiola. Gotzain eta Aita Santu gutaz gaur arte nola bost zareten axola horra zuek barne erre beharreko kaiola.

Zer jario ederra kartzelako mutinaren zalaparta adierazteko!

1980ko hamarkadatik aurrera, euskal preso politikoak gehienbat Soria, Puerto de Santa Maria eta Herreran talde handitan daudenean, dina-

mika aski biziak sortzen dira literatura, bertsogintza, alfabetatze eta gisakoetan. Aurretik bertsozale ez diren edo bertsogintzari buruz ezagutza handirik ez duten batzuk ere bertsoak egiten hasten dira dinamika horien baitan. Eta beste batzuk, berriz, lehendik zekitena hobetzen. Urte horietan espetxean egiten ziren zenbait barne aldizkaritan aterako dira bertso horiek. Geroago, 2000. urteari buelta emanda, Ataramiñeargitaletxea hasiko da presoen lanak kolektiboki edo banaka ateratzen. Preso batzuek

beren herrietako elkarteen bitartez ere emango dituzte argitara bertso liburuxkak.

Aro horretako kartzelako bertsogintzan bereziki aipatuko nituzke Jon Tapia, Xabier Aranburu Xomorro, Eusebio Lasarte, Ibon Muñoa eta beste batzuk, jardunean nekagaitzak izan direnak. Baina horiekin batera beste izen asko eman beharko nituzke, zaletasun handia izan dutenak kartzelan bertsoak idazteko.

Espetxetik senideei, lagunei, herriko elkarteren bati… bidaltzeko eskutitzetan ere erabili izan ditugu bertsoak, prosan esango ez genituzkeenak bertsoz esanez. Iruditzen zait, batzuentzat bederen, prosak ez bezalako lizentzia eskaintzen zuela bertsoak. Batzuek badugu zor hori bertsoarekin.•

Euskal preso politikook eguneroko zereginak zuek ondratzeko egiten ditugu. Kalean aktiboak izan nahi dugu, gatazka demokratizatzeko eta 2011. urtean hasi zen prozesua bermatzeko. Ni bertso sorta eta olerkiekin horixe egiten saiatzen naiz. Datorren urtean, Eibarren, hori egin nahi nuke. Agian idazten, baina hori askatasunaren esku lagako dut. Nire bertsozaletasuna poliki zertu zen.

Haurtzaroa 1958-1972

GURE ETXEAN, GURASOAK EUSKALTZALEAK ZI RELAKO, GURE AMA HIZKUNTZA EUSKARA IZAN ZEN.Euskal kultura eurek erositako entziklopedia eta euskal abeslarien diskoei esker dastatu genuen. Halaber, Arrate eta Loyola irratiek, eta urtero maiatzean (gaur legez) antolatzen zen Euskal Jaiak ere izan zuten garrantzia.

Eibarren, ikastetxean eta kalean, lagunekin gaztelaniaz mintzatzen nintzen. Nik uste nuen gure familian bakarrik mintzatzen ginela euskaraz.

Bertsolaritza ez nuen etxean ezagutu. Bertsolariak Arrateko Egunean, Urkizun sanpedroetan edo Euskal Jaian entzungo nituela uste dut, baina ez nituenez arauak ezagutzen, eta ez nekienez zein zen kulturaren arlo horren arima ere, ez nituen nire gogoan aterpetzen.

Hamalau urterekin konturatu nintzen euskara mordoilotzen hasi nintzela. Hori dela eta, telebistaren aurrean jartzen nintzenean, gaztelaniazko hitzak eta esaldiak euskaratzen hasi nintzen.

Euskararekiko neukan kezka kalean lagunekin konpartitu nuenean, euretariko batzuk euskaraz mintzatzeko gai zirela ohartu nintzen.

Ordutik aurrera eurekin euskaraz mintzatzen hasi nintzen, eta, kalean, jakin zezakeen edonorekin.

Fraideen ikastetxean ez zeukaten euskal kulturak eta euskarak lekurik. Han ikasten nuen kultura bakarra espainola zen, frankistena. Niretzat Burgosko prozesua arte, Franco jainkoaren hurrena zen. Maitasun hori ez nuen etxekoekin konpartitzen. Bi mundu ezberdinetan bizi nintzen. Korazonistetan salbuespen bakarra latineko Don Pedro irakaslea izan zen. Eskolako ordutegitik kanpo erakusten zigun nahi genuenoi. Hala ere, bertsolaritzaren mundutik at bizi nintzen.

Nerabezaroa 1973-1976

Korazonistak joan egin ziren Eibartik eta La Sallen hasi nintzen ikasten. Franco oraindik bizi zenez, euskara hutsaren hurrengoa zen han ere. Kalean, berriz, euskal kultura eta euskara indartzen hasi ziren Euskal Jaia, Kirol Elkartea, ikastola, gau-eskola, eta Arrate Kultur Elkarteari esker. Bestalde, Eibarren, abade gazte aurrerakoien eskutik, lagun batzuk gure historia eta euskara batua ikasten hasi ginen. Euretariko batek (Jesus Mari Arrieta) EnekoAritza liburua (berak idatzitakoa) ekartzen zigun, euskaraz irakurtzen ikas genezan.

Ikasle txarra nintzenez, La Salletik Institutura joan nintzen. Han, larunbatetan, Hasier Etxeberria zenarekin, Euskal Herriko historia ikasten genuen, eta kontzientzia nazionala eta soziala piztu zitzaidan.

Igandeetan, Loyola irratian Xirula Mirula Imanol Urbietaren saioa entzuten nuen. Itoizen lehendabiziko diskoaren Lau teilatu kantarekin liluratu nintzen. Hori izaten zen asteko unerik onena.

1976an, Loyola irratiak 24 ordu euskaraz egin zuen eta Anoetako belodromoan inoiz ahaztuko ez dudan jaialdia antolatu. Irratsaioa

Oskarbi taldeak musikatu zuen eta Gandiagaren olerki batekin hasi zen: Esperantzari leiho bat zabaldu omen diote.

Urte haietan, maiatzean, Euskal Jaiaren bezperan, Astelena frontoia betetzen genuen euskal abeslariak entzuteko (Benito, Laboa, Lete…).

Nerabezaroan egin nuen bat bertsolaritzarekin. Arrate Kultur Elkartean izan zen Xabier Lete, Julen Lekuona eta Antton Valverde entzun nituenean gitarraren laguntzarekin Txirrita, Xenpelar, Udarregi eta enparauen bertso zaharrak kantatzen. Geroztik, gaurdaino, nire bihotzean dago bertsolaritza.

1976ko irailean lanean hasi nintzen familiaren dendan.

Gaztaroa 1977-1990

1978ko maiatzean, Amnistiaren Aldeko Batzordeetan militatzen hasi nintzen, eta, irailean, gau-eskolan euskara ikasten. Irakaslea Trunboi bertsozalea zen (bertso paperak idazten iaioa da). Gau eskolan baino gehiago Untzagan errepresioa salatzen aritzen nintzenez, laga egin nuen gau eskola.

Nahiz politikan buru-belarri sartu, 1983an Xabier Amurizaren ikastarora joan nintzen, bertsolaritza hobeto ezagutzeko. Ikastaroan umeak, gazteak eta helduak (Eibar, Soraluze, Markina…) batu ginen hilabete batzuetan, astean behin. Umeek ikastaroa askari batekin bukatu zuten. Helduok, berriz, afari batekin Soraluzeko San Andres auzoan. Afalostean, Xabierrek bakoitzari

bertso bat idazteko eskatu zigun. Ni ez nintzenez osatzeko gai izan, zeharo lotsatu nintzen. Bertsolari izateko ez nuela balio ikusita, bertsozale bihurtu nintzen.

Eibarren Amnistiaren Batzordeek antolatutako ekitaldietan ia beti bertsolariak ekartzen genituen. Adibidez, Valentin Gesalaga zenaren omenaldia Elgetako bidearen parkean egin genuenean, Unai Iturriaga eta Igor Elortza ekarri genituen. 12 edo 13 urte zituzten orduan.

Gaztaroan, Eibarren sanandresen astean egiten den saiora joaten nintzen, eta, batzuetan, Eukal Jaiaren astean antolatzen zen ber-

tso afarira. Belodromoko finaletan hiru aldiz egon nintzen. Telebistan, berriz, Hitzetikhortzera saioa ikusten nuen.

Bertsolari aldizkaria sortu zenutenean, harpidetu egin nintzen. Bestalde, Peñagarikanori bertsolarien biografiak erosi nizkion. Auspoa saileko bertsolari batzuen biografiak irakurri nituen; adibidez, Manuel Lasarterena. Xalbadorren Odolarenmintzoa bi aldiz irakurri nuen.

Helduaroa 1991-2000

Nire bizitzak aldaketa esanguratsua izan zuen 1991ko maiatzean. Zinegotzi izendatu ninduten. Besteak beste, Kultura eta Irakaskuntza batzordeetan parte hartu nuen. Amaña eta San Andres ikastetxe publikoetan proposatu nuen euren curriculumean euskal kultura sar zezatela. Onartu egin zuten.

Azken bertsolariak kalean 2000. urteko irailean entzun nituen. Kartzelan 18 urte eman zituen Fidel Gonzalezen omenaldian izan zen.

Kartzelaldia 2000-2019

2020ko urriaren 11n itzuliko naiz Eibarrera. Ia kartzelaldi guztian Euskal Herritik kanpo egon naizenez, bertsoen

TXERRiKiEN

BANATZAiLE ETA EKOiZLEA ENPRESEN ZENTRUA. Ama Kandida 21 307. moduloa, ANDOAIN 943 592 923 / www.ormaki.eus

mundua batik bat Gara eta Berriarekin jarraitu dut. Hori dela eta, bertsolari gazteen ahotsak ezezagunak dira niretzat. Bestalde, ez ditut ezagutzen doinu eta bertso mota berriak. Egunkarietan finaleko bertsoak irakurri izan ditut, baina ez da gauza bera izaten. BECen entzunda zoragarria izango da.

Komisariako egun eta gau latzak sufritu eta gero, urriaren 21ean Valdemoron espetxeratu ninduten. Lehendabiziko hilabeteak oso ilunak izan ziren niretzat, batik bat ziegako orduetan. Zorionez, kideei esker, espetxearen bizimoduan sartzen hasi nintzen.

Kirola egiteaz gain, unibertsitatean ikasi ahal izateko azterketa prestatzen hasi nintzen, eta horrekin batera EGA.

2001eko ekainean unibertsitateko azterketa aprobatu nuen. EGA, ez.

Terapia ona, hasiera hartan, izan zen sentimenduak gidatuta gutunak eta olerkiak idaztea. Valdemoron ia 30 olerki idatzi nituen, eta 2001eko abenduan Kordobara eraman nindutenean, bospasei.

EHUn Kazetaritza euskaraz ikasteko asmoz matrikulatu nintzen. Hori dela eta, Kordoban liburuak jaso bezain azkar, sentimenduen txokotik atera nintzen.

Ikasten 2003. urtea arte aritu nintzen, Aznarren gobernuko Acebes ministroak EHUtik kanporatu gintuelako, esanez eurek UNED hobesten zutela (Acebes Barne ministroak Euskaldunon Egunkaria itxi zuen Garzonekin).

UNEDen ez dutenez kazetaritza irakasten, Historia ikasteko matrikulatu nintzen, baina, Kordoban egonik, nahitaez gazteleraz. Puerto I espetxean, euskara batua hobeto ikasteko, bertan behera laga nituen Historiako ikasketak. Erabakia 2004ko irailean hartu nuela uste dut.

Etxerati eta Jose Ramon Etxebarria eta Zesar Martinez irakasleei esker, bi idazki egin nituen, Euskara zientziaren munduan, eta Nafarroan zergatik gertatu den euskararen galera, eta zergatik, adibidez, Huitzik goiari eutsi dion!

Puerto Iean ikastaro batzuk gaztelaniaz egin nituen (ofimatika, dietetika, kriminologia), baina halako batean, 2007ko azaroan hain zuzen, Irene adiskideak eskulan batzuk bidal nitzala eskatu zidan, Eibarren bi urtean behin gure eskulanekin Arrate Kultur Elkartean egiten den erakusketarako. Ni ez naizenez horretarako iaioa, ezetz esan nion. Orduan berak gutxienez bi olerki bidaltzeko eskatu zidan. Horri esker, berriro olerkiak idazten hasi nintzen.

Hasieran, olerki bat idazten nuen, bi astean behin. Gerora, astero bat. Ziegan Herria 3000 hiztegia daukadanez, erdiko orrietan dauden bertsoen adibideetara jo nuen. Zer egin pentsatzen hasi nintzen, baina errimak kontuan hartu barik. Niretzat, orduan, olerkiak idazteko beste era bat zen. 2008an edo 2009an izango zen. Soraluzeko auzoan sentitu nuen lotsaren eragina izango zen.

Poliki-poliki, errimak kontuan hartzen hasi nintzen. Uste dut hori neurri bereziko bertsoekin hasitakoan gertatu zela (Ikusten duzugoizean, Elisanburu; Iparragirreabiladela, Xenpelar…). Ordurako, bertso sorta bat idazten nuen astero.

Garai hartan Ataramiñek bazeramatzan zazpi urte gure kideen lanak argitaratzen eta Ireneren esku laga nuen Mitxel Sarasketari sorkuntza lan batzuk bidaltzeko ardura. Horri esker Ataramiñeko lagunak 2009ko eta 2010eko nire lanak urteroko liburuan inprimatzen hasi ziren, gainerako kideenekin batera.

Nire metodologia orduan zen sorkuntza lan bat zirriborratutakoan karpeta batean gordetzea. Halako batean, bat aukeratzen nuen eta, astelehenetik igandera, egunero aritzen nintzen hura aztertzen eta hobetzen. Igandean bukatu bezain azkar lehendabiziko koadernoan idazten nuen. Bigarrena Ataramiñeri bidaltzen diodana izaten da.

Bi koaderno osatu nituenean, Ataramiñekoek esan zidaten nire sorkuntza lanekin liburu bat argitaratzeko asmoa zeukatela. Hori dela eta, hasierako olerkiak gainbegiratu eta moldatu nituen.

2011ko azaroan Ametsen txokoan bizi naiz argitaratu zidan. Hitzaurrea Jon Etxabek idatzi zuen.

Sorkuntza lanak Valdemoron, Kordoban, Puerto Iean eta berriro Kordoban (2014ko martxoaren 21etik) idatzi ditut. Gehienak Kordobako isolamenduaren 20, 18 eta 7. ziegetan, leihoko burdin sarearen eta bost metrora daukadan hormaren ostean gordeta.

Kideei, lehen bezala orain, olerkiak eta bertso sortak irakurtzen eta kantatzen dizkiet astelehenero. Bestalde sorkuntza lanak, aldiro, neska-lagunaren bi nebei eta Ireneri bidaltzen dizkiet, eta gutunak igortzen dizkidatenei bi sorkuntza lanekin erantzuten diet.

2014an, Ainarak herrira itzuliko dira argitaratu zidan Ataramiñek. Hitzaurrea Jesus Mari Gisasola Trunboik idatzi zuen.

2016an, Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin; hitzaurrea, Mikel Arrillagarena.

2017an, Udaberrian biziko gara; hitzaurrea, Amaia Ereñagarena.

2018an, Hamaika desio utopiarako; hitzaurrea, Leire Narbaizarena.

LEITZAKO UDALA

LEITZA, SUSTRAIAK BERTSOTAN

www.leitza.eus

2019an, Gure memoria, gure historia; hitzaurrea, Jokin Urainena.

Aurten Jon Etxabek aurkibidea gaika osatu du. Bestalde, Mikel Zarrabek liburu guztien azalak apaindu ditu eta Edurne San Martinek sorkuntza lan guztiak pikatu. Irenek eta gainerako kideek aurkezpenak antolatu dituzte eta liburuak zabaldu. Liburuak auzolanaren fruitu izan dira.

Dagoeneko 900 sorkuntza lan idatzi ditut. Bai olerkiekin eta bai bertso sortekin, osatzeko era ezberdinak izan ditut. Olerkietan era librean hasi nintzen, eta gero lerroen silabak zaintzen eta errimatzen. Ondoren, errimatu barik. Orain, berriro era librean idazten ditut. Hala ere, gaur egun olerkiak luzeagoak dira.

Bertso sortak hasieran puntua kontuan hartu barik idazten nituen, baina gehienak puntua kontuan hartuta idatzi ditut. Nire akatsak errimak behartzea eta sintaxia zanpatzea dira. Gaur egun, gehien idazten ditudan bertso sortak zortziko txikiak eta zaharrak dira.

Kide asko, kartzelaldiari aurre egiteko UNEDen matrikulatzen dira. Beste batzuek bi urteko moduluak ikasten dituzte Etxeraten

bitartez, edo hizkuntzak euren kontura. Nik aurten EGA aprobatu dut. Kartzelan ezin zara sabaiari begira egon, edo etengabe telebistari. Ederra da egunero sentitzea burua jantzi eta gorputza landu duzula.

Nik ia dena sorkuntzari eskaini diot. Nire ekarpena izan da. Ez dut uste olerkaria naizenik, baina sorkuntzan egunak gustura

pasatzen ditudanez, jarduna ahalik eta txukunen burutzen saiatzen naiz, nire iritzia emanez kartzela, gatazka, euskara, bortizkeria, kultura, politika edo maitasunari buruz. Euskal Herria eta mundua sarri daude nire ituan.

Sorkuntza lanekin antzinako mamuak uxatzen ditut. Terapia ona da zeure gogoari esateko ez dituzula betiko akatsak berriro egin nahi. Sorkuntza lanekin pertsona hobea izan nahi dut, nortasuna ongarritu eta nire ohitura txarrak aldatu… Sorkuntza lanekin nire iragana oroitzen dut, egun haietaz hausnartuta, geroa prestatzeko eta orainean estresa gutxitzeko, pertsona zoriontsua izateko neska-lagunarekin eta hurko guztiekin, Euskal Herri librean.

Eskerrik asko tarte hau eskaintzeagatik aldizkarian. Kordobako kartzelan isolamenduko lehen galeriaren 7. ziegatik, maitasunez agurtzen zaituztet.•

FERMIN ETA FERMINA 1. 6. Auzitegi omen den Sailburuak agintzen Nazional horretan, ditu mendekuak, Fermin eta Fermina berehala zintuzten adi leotzetan, bereizi kaikuak, urrundu dituztenez gure Euskal Herrian azken urteetan, badira lekuak, desioa dirdirka goxo helduta bizi dute ninietan. daitezen eskuak.

2. Estuki zeneuzkaten lotuta bilurrak, polizien erdian keinuak zuhurrak, bat egin zuten zuen begien agurrak, gogotsu zeuden ezpain hezetsu samurrak.

3. Musu xume harekin izan zen nahikoa, segundo bat bakarrik baina magikoa, unerik ederrena berebizikoa, xalo adierazteko euren artekoa. 7. Orain urritu dira euren harremanak, oroimenean daude atzoko laztanak, gutunekin dituzte trukatzen esanak, telefonoz hitzartzen gerorako planak.

4. Kartzelan zitzaizuen piztu maitasuna, agerian zegoen atsegintasuna, sentitu zenuten zirt zoriontasuna, zirriekin aurkitu larruen tasuna.

5. Haginka etorri zen sakabanaketa, gertatuko zen zital beren banaketa, ordutik eurentzat da amets hurbilketa, bikote batek behar duen arnasketa. 8. Eguzkiak zelaia janzten duenean, dena da zoragarri lilien soinean, zuen zain daukazue askatasunean, gerezien lurrina ohe apainean.

2011ko otsailaren 7an

EGUNEROKO PATATARI 1. Patata, lursagarra gure berriketan, dakusagu otordu ugarietan, frijituta dakarte aldi batzuetan, nolanahi egosita gordin gehienetan, egun horietan nabil zalantzetan, beha azpiletan ehiztari lanetan, baldar zuritzen dute zulo honetan.

2. Patataren mamia berriro belztuta, eseri naiz mahaian aztoratuta, sendagileak dauka bista urrituta, sukaldeko zikinek gauzkate sututa, horrela ohituta txar elikatuta, gaude nazkatuta eta aspertuta, sukaldaria dago potolotuta.

3. Patata asetzeko duzu gaitasuna, munduan zor dizugu adeitasuna, espetxean joan zaizu azkar ontasuna, lurrak eskainitako oparotasuna, erantzukizuna du, mardultasuna gaitz utzi dizuna erabat lizuna, itzul diezazutela bikaintasuna.

4. Nekez ahal zaitugu gogoz ahoratu, zure izena ezin dugu goratu, sukaldean zaituzte mailaz beheratu, jantokian irainez zakar azpiratu, patata artatu leunki haztatu, nahi zaitut sustatu ganoraz prestatu, arrautzopil batean urtsu dastatu.

2011ko otsailaren 14an

JOAN ZIZKIGUN KIDE GAIXOEI MAITASUNEZ 1. Kartzelak utzi zaitu zurbil, hebaindua, larri gaixotu zara zabiltza hildua, maite duzu bizitza herri zapaldua, uxatu nahi zenuke gogotik gandua, onduta ikusteko aberri mindua.

2. Lurrari eskainita tinko gaztaroa, urrun izan zenuen goxo abaroa, sarean jausi zinen kaltetu geroa, pairatzen ari zara mendeku eroa, sentitu nahi zenuke etxeko beroa.

3. Kartzelak zurekiko arreta eskasa, mina arindu duzu sarri zure kasa, gaixoen egoera makur eta basa, sendagile batzuen jarrera jolasa, osasun arloa da erabat narrasa. 4. Espetxean gaixorik bikoitza zigorra, gaua minez igaro zinez da gogorra, zure hitz jarioa dago lar agorra, justizia zurekin itsu eta gorra, esperantzen zelaian dihardu txingorra.

5. Aske utzi zaituzte hutsak estaltzeko, herritarren oihuak zerbait isiltzeko, aurkitzen zaren arren herren ibiltzeko, iritsi zara garaiz sendia gurtzeko, presoen lagunei maitez eskertzeko.

6. Zirimiriak gaitu busti barra-barra, zure ilunaldean ari du negarra, etorriko da galant gure ostadarra, histura bihur dadin bihar irrifarra, amnistiarantz zoaz taupaden iparra.

2011ko apirilaren 23an •

BER TSO JARRIAK

ABEL ENBEITA SEIGARREN GALERIA 1. Abendua hasi ta urtarrila gero zulo hontan sartuta gaude egunero Otsailak ere agur zer al dator gero? Juez hauen asmoak somatu ezkero ezer berririk asko nolatan espero.

2. Tartean izan dira hamaika egun latz azaltzea zaila da bertsoetan zehatz gorputz findu hauetan makina bat akats askatasunarekin ez gaude aberats etorkizuna berriz burni tartean baltz.

3. Seigarren zenbakia gure “galeria” hirugarren pisuan “ziega” ileria ehun lagun hirunaka dena gazteria bakoitza zenbaki bat hau da miseria…! Abereak al gara? Dirudi feria. 4. Ehun lagun batera ta ehun ta bat jenio batzuetan aingeru gero demonio lagunik jatorrena edo arerio besteen arrazoiak gutxitan balio anarkismoak bere hazia dario.

5. Goizetan itxartuta begiak leihora gero haizea hartzen denok patiora. Goguak ihes dagi geure ilusiora bizitzak beti behar luken baliora baina horma hauekin nor joan inora.

1981-03-13 Carabanchel. 6. Egoera honetan ehun euskaldun gazte denok anaiak eta zenbat buru hauste Ordu batzuek alai beste asko triste… Jasan behar dugunik beste horrenbeste…! askatasuna ginan ta preso gaituzte. •

EUSEBIO LASARTE 1994an Alcazar de San Juan espetxean, Ciudad Realen, nengoela, Orioko Kukuarri mendiari jarritako bertsoak dira hauek.

1. Mantxako zulo hontatik bertsoak nahi bete, hara Oriyo laztana barrutik doazte, odolaren mintzoa naturaren arte mendi goizale naiz ta mendia dut maite.

2. Kukuarrik neregan egundoko eragina, zaitut ilunpe hontan pozan imajina naturaralezak zaitu guretzat egina gure zeruko ametsa izarrik garbina.

3. Zure baitan sarritan nuan nik pausoa kresalaren usaia da paradisua zure haize goxoa dut nere bertsoa zaintzen dezu herria zaintzen itsasoa.

4. Zure herriko jendeei argi egin diguzu ta zuri miresmena bihotzez dizugu zure izatearen sustraiari muxu urruti nago baina zuk sentizen nazu.

5. Etzera famatua etzera haundia baina mendi zalentzat polit ta egokia ontzi txikian baita esentzi hobekia penatan zaitut malko pozan eguzkia.

6. Zure oihalpetik da euskera irtena zure herriko hatsak hori dakitena hizkuntzarik zaharrena gure gauz maitena zure egun haundia maiatzan azkena.

7. Izardirik sekula ez dizut ukatu, zure gailurra zaintzen zintzo dut jokatu, zenbat maite zaitudan zerorrek juzgatu itzultzen naizenean zu nahi muxukatu. JOAKIN ARREGI Zalantza batzuk izan dizkiat bertso sorta hautatzeko unean. Azkenean txoko batean gordeta neukan koaderno batean hauek topatu ditut. Nahiko intimoak dira, eta une oso berezian idatzitakoak. Euskal Herrira itzultzeko erabakia hartu ondoren eta zalantzez beteta nengoela osatutakoak. Avila mendikatera ematen nituen itzulietan inspiratutako bertsoak dira. Venezuelan idatzitako azkenak hain zuzen, 2005an.

KARIBEN ETA KANTAURIN AMETS BAT DABIL ITZULIKA

DOINUA: HABANERA

1 Pentsamenduak askatuz ametsetan nire kabuz izan nahiko nuken hori hemendik dezaket ikus ez nadin gelditu behintzat ez amestearen damuz zergatik gaude lotuta ezartzen diguten arauz? burura berez datorren ametsa ezin da inaus ametsa bideratuta ibili gintezke taxuz ta nahiz egunerokoan partekatu hainbat lapsus amesten jarraituko dut bizi naizela pentsatuz.

2. Egunsentia sentituz biziki egin dut Uuupa! ohartuz bart egindako ametsa ez dela buka sarri etortzen zaidana ezin dezaket izkuta horrela entzun dut Avila mendikateko turuta sormenaren zukutik ai! zer nolako zurrupa desioa ta aukera biak batera batuta irlatik irlara doa fantasiaren txalupa libre dabilen ametsak berezko indarra du ta.

3. Irudikatuz Kantauri partekatzen dut Karibe bizi naizen prozesuan biak ditut parekide ziaboga bakoitzean olatuak nahasten dire eta joan-etorri horrek ditu hainbat zehar-bide biak gertu biak urrun ametsaren ibilbide guneak eta uneak gogoetaren partaide fantasiaren mugetan dena delako posible itsasotik itsasora ametsa hor dabil libre. 4. Helduleku dut ametsa nire inguru txikian nire baitan jarduteko bakartien lubakian egon ninteke_ilargian egon ninteke ekian hertz guztiak arakatuz sormenaren aitzakian bizitza irudikatuz ametsaren antzokian aztarnak egon daitezen bidegurutze_egokian bertsoak ez du mugarik unibertso irekian ametsa dabilelako berak nahi duen tokian.

5. Karibe eta Kantauri bertsotan ditut uztartu denbora pasatu ala egin direnak zuztartu iheskorra den ametsak bizi grina dit indartu bideko nekeak ez du itxaropena lokartu nahiz batzuetan hodeitsu egoten dela ohartu eta agian denborak pentsamendua zahartu bizipenen arabera zintzo behar dut hitzartu nire zuhaitz bikoitza Jada_ezin dela bakartu.

6. Desiorik isilenak hitza hartuko balute sumendiaren ahoan zenbat txinparta ta sute agertzen diren figurak biko forma hartzen dute dosi txikian ttanttaka marraztuak urtez urte jakinik denak daukala gabezi hainbat bertute planetan ez dago ezer amets librearen truke Ta_ortzadarraren zubiak lorratza sortuko luke ametsaren gorenean ikustea nahiko nuke. 7. Kantauri zai egon arren Karibe ezin dut utzi nagoen tokian biak jartzen didate biluzi bi hamarkada ta erdi ez da ta denbora gutxi punttuz punttu josi dena orain ba nik nola hautsi behar izan dutenean zenbat maitasun igurtzi jakinmina duenari nahi nioke erakutsi gelditzen zaiten bidean baietz ametsari eutsi bizitzari bezalaxe nire oroimin ta guzi.

Joakin Arregi Goenaga “Txe” Caracasen, 2005.

8. Ta nola biluztu naizen sentitzen nuen bezela Chavez aipatzea ere uste dut zilegi dela bizitza markatu didan erreferentzi itzela bera defenditzen inoiz ez naiz izango epela sinesgarritasuna du idatziko dut honela eta iraungitze data ez da iritsiko bela han dago Euskal Herria ta hemen Venezuela berdin zait, bakarrik dakit “chavista” izango naizela. 9. Metaforaz metafora burua nola kokatu nahiz ulertuko dutenak izanagatik lau katu bihotzari mintzatzea ezin zaio debekatu berdinketa ezin hautsi nahiz ta partida jokatu zalantzak hor segitzen du ametsa ez da bukatu egoera berezi hau bertsoak dit orekatu Karibe eta Kantauri unez une partekatu bitatik edan nahi nuke ametsetan biak batu. •

JOKIN URAIN Lasturko jaiak, San Nikolasak, irailaren 10ean izaten dira. Huraxe izaten zen guretzat, oso gaztetatik, munduko festarik onena. Hilabete edo gehiago lehenagotik hasita, Lasturko gazteok geuk prestatzen genuen plaza ingurua, taulatua, aparkatzeko lekuak, programa egin… Auzolana, elkarlana…

Gero, espetxealdian, neu ezin joanik bertsoak bidaltzen nituen, eta hauek dira urte batean egin nituenak. Eta herrimina aipatzen nuen, herriminez, oroiminez eta ezin egonez bizitzen nuelako urtero Lasturko jaien sasoia.

Espetxean bertsoak egin izan ditugun asko ez ginen berez bertsolari, baina bertsoak idazten, bertsoak nola egin ikasten, bertsoak elkarri bidaltzen aritu ohi ginen. Komunikatzeko modua ere bazen, umorea ereiteko bitartekoa ere bai…

1. Denborak badu bere joana ta bagoaz aurrerantza; eta denborak zorrozten digu herriminaren arantza. Herrimin hori izan liteke gozua edo mikatza, laztan bat bezain leuna edota zaplada bat bezain latza.

2. Zenbat lekutan, zenbat modutan kantatzen da herrimina! Kantatzen duten guztiek zer dan ez dute jakingo baina; izan liteke barre triste bat edo negar atsegina, ametsen bizi beharra eta ametsez bizi ezina. 3. Leihoetako burdin artetik begira jarri ezkero mendiak lehor ageri dira eta eguzkia bero. Elurra edo izotz gordina etorriko dira gero; leku hauetan gozo apurrik ezin liteke espero.

4. Urruti daude eztiak eta urruti daude loreak, oroimenaren gordailu diran soinu eta koloreak; baina bidean galduta uzten ez bagaitu adoreak luze baino lehen jausi litezke hemengo korridoreak. Jokin Urain Larrañaga Palenciako La Moralejan.

Lasturko jaietarako, 2004an.

5. Batzutan jardun luzeegia bestetan ezin iritsi, danak aspertu baino lehenago hementxe nahi nuke utzi. Lasturra bildu zeraten danoi besarkada ta goraintzi, Sanikolasak ondo pasa ta ahal bada goiari eutsi. •

Ezkerrean Josu Ormaetxea, eta eskubian Arreba Julita; erdian ama Blanka besoetan anaia Iñaki duela. JOSU ORMAETXEA TENERIFEKO ESPETXEAN 1996AN JARRITAKO BERTSOAK 1. Bertsoak otu eta segidan jarri koaderno honetan, nire asmoa hori izanik ahal den une gehienetan, sekulakoak bilatu barik ari naiz ahaleginetan, bakarrik barne-barne dudana kanporatuaz benetan.

2. Lehenik gogora datorkidana nire borrokakideak, Iñaki, Patxi, Jokin, Luzia eta antzeko maiteak. Maitasuna ta gordinkeria erakusten du bideak baldin ta gure egitekoa eitten ez badu besteak.

3. Hemeritzerehun larogetamar seigarrengo abenduan, bi egun barru sartuko gara zazpigarren estreinuan kanpoan legez itxaropena piztua dugu barruan gu euskaldunak libre izateko uka diguten lekuan.

4. Anai-arrebak bezala bizi beste helburu ez dugunak, hamaika ukitu amankomunez osa ditzagun egunak, gehiago barik opa dizuet iaz opa nizuenak: zutik mantendu zaiteztela ta Urte Berri on, lagunak! •

JOXE DOMINGO AIZPURUA Xabiera Aranburu Xomorrori, Nanterre espetxe frantziarretik 2004an jarri nion hau, berak bidalitakoei erantzuna eman nahian:

Gaua kantu bilakatuz maitasunaren izarrak espainetatik dario bihotzaren irrifarrak hitzak argitutzen ditu sentimenduen sugarrak ta bertsoa margotzen du zure lumaren indarrak txanpon berean uztartuz argiak eta itzalak zuri beltzeko argazkitan amets galduen zirrarak kolorez jantziko ditu egunsentiko ortzadarrak amodioa laztanduz arratsaldeko langarrak.

Ondorengo hauek 1992ko urrian jarri nituen Fleuryko espetxean, Usurbilen Senideak elkarteak antolatutako jaialdira bidaltzeko.

1. Udazkeneko arratsaldetan leihatilatik begira zaharkitutako jantzietatik zuhaitzak biluzten dira hosto idorrak dilindan dabiltz hego haizean dirdira iragan hurbil baten heriotz jostaketen ikusmira geroan erneko diren sabel erraietan jira-bira.

2. Denboraren erreferentzia eten gabean badoa arratsaldeko iluna eta egun sentiko lanbroa enbor zaharretik erdituko da izkutukako gogoa izardi gorriz idatzia ta gizaldietan jasoa historiakin zorretan gaude har zagun konpromisoa.

3. Izotz urtuak irristan darrai ama errekaren bila bere bidean daramalarik lurraren negar isila. Itsas zabalaren magalean kantu hau entzun dadila, enbor zaharraren adar gazteak loretan daude pil-pila milesker zuri entzule eta agur zuri Usurbila. •

PAKITO LUJANBIO Nahiz eta Joxe Manuel Lujanbio “Txirrita” bertsolari handia nire birraitonaren lehengusua izan, niregana ez zen beraren bapateko bertsolari sen handirik iritsi. Zaletasun apur bat bai, baina apenas bertso paper batzuk moldatzeko eta ez bat-baterako.

Nire espetxealdian bertso paperak erabili nituen nire senideekin uztarketa modura, hots: Gabonetako afariak, gure amaren urtebetetze bazkari ospakizunetarako eta abar idazten nituen bertso batzuk. Eta hitzordua jartzen genuen ordu jakinen batean senideak bazkarian edo afarian kantatzeko, eta nik ordu berean kantatzen nituen nire ziegako bakardadean. Horrela lortzen genuen uztarketa are sendoago bat oraindik, beraien nirekiko eta nik beraiekiko maitasunean.

1. Kaixo amona, zer moduz? Ondo dirudizu! Laurogei urte gaur zuk beteak dituzu. Zorionak amona zuk merezi duzu hiru edo lau bertso eta mila muxu!

2. Pozik gaude guztiok gaur zuri kantari, zu baitzara oraindik guretzat gidari osatu zarela da ederki nabari ta hori ikustea da guretzat sari.

Amaren urtebetetzea, 2005, Herrera de la Mancha espetxetik.

3. Lehor xamarrak gara gauza hauetako, maite zaitugula ta adierazteko. Baina sekula ez denez berandu aldatzeko gaurkoa aproposa behingoz ba hasteko.

4. Nahiz eta ez jakin guk behar dan bezela zuri adierazten kuttuna zarela, ea ikasten dugun saiatuz honela, erruz maite zaitugu, zara gure perla.

5. Koadrila ederra zure inguruan, txitoak bezalaxe oiloan onduan, segi ezazu horrela betiko moduan eta urte askuan txapela buruan. • TXIPLAS Hauxe da espetxera sartua izan ondoren egin nuen lehenengo bertsoa. Herriko txokoan ipintzeko bidali nuen.

PRESO BAINA LIBRE Askatasuna bilatu nahian ta ezin aurkitu garaiz. Bihotza triste neukala sarri nenbilen aurpegi alaiz. Kanpoan libre nintzalakoan preso sentitzen nintzen maiz. Gaur espetxeko burdin artean baina libre sentitzen naiz.

Bertso hauek, bata bazkal ostean eta bestea afal ostean eginak dira. Katuaren kontu hori egia da, gainera, Alcala Meco espetxeko etxartean, gauean, katu pare bat edo ibiltzen baitzen.

BAZKAL OSTEAN Gaurko garbantzuak be gogorrak ta hotzak, puxkarri jokorako ze aproposak. Alboko leihotik behera jaurti jozak. Nik aproban ipini guran neure hortzak, handi zorrotzak nahiz euki gogortzat, hainbeste ez dozak. Lar gogor jagozak, osorik jaten hasi beharko gozak.

AFAL OSTEAN Gartzelan gertatzeko handia ez da hau, afaltzeko orduan gertatu berau. Haragia bistan ta derrigorrez barau, leihoa ireki eta jaurti egin dot brau! Katu batek miau baina geldi dirau. Horrek harritu nau. Hi be egingo hau. Usain egin ondoren bertan itxi dau. •

XABIER ARANBURU ETA JOSEBA ARANIBAR Bertso sorta hauek eta beste hamaika bat sorta egin genituen garaian Herrera de la Mancha-ko espetxean geunden. Eta, oker ez banago, astean bitan arratsaldetan patiora jaisten ginenean (jaitsi aldi bakoitzean pare bat orduz) gogotik ekiten genion bertsoaren erreinuan murgiltzeari, aspalditik sorturik geneukan BERTSO ESKOLAN.

Kartzelako plazan bertsotan aritzeak, izan bat-batean, izan lardaskan, izan idatzian, izan puntuka… bertsoaren harra barruan zeraman edonori ekartzen zion bihotzera egunerokotasunaren histasuna zulatuko zuen argi printza sendoa. Egia esan arma zorrotza zen kartzelak sortzen zituen kamustasunei aurre egiteko eta aukera genuen aldiro hor ibiltzen ginen HIZTEGI ERRIMATUA Bibliatzat harturik jo eta su bertsoak osatzen.

Bertsotan hasten lehenengoak paperean idatzi eta kantatzen zuenean lekukoa bigarrenari pasaz, honek ere gauza berdina egin zezan. Gaiak garuna lauskitzen zigunean amaitutzat ematen genuen bertso sorta, eta ginda gisa banan banan kantatzeari ekiten genion.

Idi proben bertso sorta aldiz, modulo batetik bestera eskutitzen bidez banan banan egina dago, su hilean egosten diren babarrunen antzera.

Gogoa izanez gero beraz ez zegoen gaindiezinezko oztoporik .

Kartzelaldi osoan ene bizimoduaren parte zen bertsozaletasuna jorratzeak izugarri lagundu zidan, bertsogintzaren mundu aberatsean ikasiz aurrera egiten eta bide batez ikaragarri lagundu zidan iparra ez galtzen, nigan sortzen zuen bizipozaren argi printzei esker.

IDI PROBAK

DOINUA: BETROIARENA

1. Usurbilgo jaietan idi frogen txanda hantxe aurkeztu gera ederki janda nire idietako bat jarri da etzanda hasi orduko egin ote du eztanda? Zer hago edanda? Mugi hadi aida! Akuluaz zanga! Ez hadi defenda! Lurrik jada ez lantzen ta alfertzen da.

2. bazkalduta etorri da soilikan itzaina belar pitin bat janda nago alajaina gose dagonak aise eiten du labaina eta etzan naizenean nolako destaina baina ezin engaina gose den mingaina non da kokaina baba ta gaztaina horrela ezin leike egin azaina.

3. esklabutza garaiak ez dira inoiz laga animali izaten segitzen bada gaur laneko ta bihar jateko beharbada zure desafioek ez naute ikara bukazak tirada! Ta ez errepara! emango haut baba etzak gehio traba! Orduerdi lan eiteko kexatzen zara. 4. gora animalistak esanez naiz hasi eta itzainak ez bitza gauzak nahasi txantaia egiteko baba adierazi baina gero belarrez bakarrikan hazi nekea itsasi plakiak garrasi egiten du kasi urteak doazi idiak ongi zaintzen ez dula ikasi. 5. gizon probak daudela bota aurpegira idi alferra dela bai nabari da hire etxeko lanak traktoreak tira ta hi baloratzeko apustuak dira plaza bat begira dirua erdira hitaz ezin fida nirea kupida gizon proba hoiekin hoa hiltegira.

6. hiltegira eraman nahi nauzu lalafede zure zitalkeria bihurtuz lege itzain apustuzale gainera xelebre soilik irabaztea duzulako xede aditu halere ezta gizalege bihurtzea abere guztien errege xomorrorikan gabe etzara ezebe.’ •

This article is from: