1 minute read

Horregatik etorri nintzen hona

“Voy retornando a la tierra donde florece el Júpiter rosado. Donde también se escribe con azahares y lirios”.11

Lorontziak sagarrak argazki albumak liburuak daude nire etxeko apaletan pilatuta.

Advertisement

Saihetsen arteko tarte bakoitzean hasperen bat gorde zidaten liburuak gorde beharko liratekeen lekuan.

Lorontzi horterak sagar ustelak berriz ez zabaltzeko itxitako argazki albumak eta liburu irekiak hatza miazkatu behar da orrialdea pasatzeko eta berriz gero orrialdea pasatakoan paper zaharrek odol gustua dute.

Rosario Murillo

Besaulki eder baten eserita igaroko nituzke arratsak gorputza ahal bezain ez ­gorputz hankak buru gainean eta enborra oker, estu, narrats, nagi apalategiari so, baina horituta, itsatsita dauzkat hezurrak: hizkietara eta apaletara.

This article is from: