13 minute read
Egin gabe utzi zuen ohea
from Bertsolari 128
by elkarmedia
Bertol Arrieta
Atzera begiratu eta guztia nola okertu zen ikusita, amorruak hartzen nau, adiskide handiak baikinen azken batean, lagun minak. Eta gauzak bestela ezin gerta zitezkeela pentsatzen baldin badut batzuetan, eta berea izan zela errua, eta berea soilik; besteetan iruditzen zait hainbat gertakariren baturak, ez beste ezerk, eraman gintuela egoera hartara, eta elkarrizketa hura beste era batera eman izan balitz, gure bideak beste egokiera batean gurutzatu izan balira, gau hartan horrenbeste txupito zintzurreratu izan ez bagenitu, edo nik neuk –nahita edo nahi gabe– hura guztia bilatu izan ez banu eta antzekoekin zigortzen dut nire burua, nola litekeka.
Advertisement
Ondo gogoratzen naiz bertso eskolan hasi zen egunarekin, han ezagutu baikenuen elkar. Ia urtebete generaman askok hankaluzeekin borrokan, edozein zenbakiz osatutako bertso errimagabeak neurri egokian kabituarazte soilarekin pozik. Bi aste eskasean harrapar y pasar egina zigun Gorkak. Nabari zitzaion berezkoa zuela dohaina. Agudo ikasi zuen oin egokia ekartzen mingain puntara, eta ongi kantatzeko trebezia zeukan, gainera. Ziztuan bereganatzen zuen doinua, zeharo ezezaguna izanagatik ere. Ikusgarria izan zen bere bilakaera: hirugarren hilabeterako, natural josten zuen zortziko handi bat, hura balitz legez bere ohiko lengoaia; bertsoa, amahizkuntza. Eta hori gutxi balitz, xarma berezia zeukan tipoak. Oholtzarako jaioa ematen zuen. Lau ileko bizar zaindugabe hura, esnatu berriaren txima narras haiek, irribarre erdi herabe erdi pikaroa… Dantzan jarri zituen bertso eskolako neska guztiak, lehen hitza esan baino lehen. Eta baita mutilen bat ere, aitor dezadan argi.
Zeren hamasei urte konplitu berritan oso argi ez neukan arren, haragia edo arraina, zer arraio ote zen gustatzen zitzaidana, esango nuke Gorkaren agerraldia izan zela behingoagatik nire burua engainatzeari utzi eta benetan nintzena –benetan naizena– onartzen hasi nintzen unea. Hori zor diot behintzat, eta ez da gutxi, nahiz eta, ai nire zorigaitzaren handia!, heterosexual erabatekoa izan bera, lehendabiziko egunetik argi geratu zenez.
Bertso eskolan hasterako, Maitanerekin baitzebilen; ez zuten gehiegi iraun, edozein kasutan. Oihanarekin ia urtebete egin zuen gero (bere marka guztiak hautsiz, kontatu zidanaren arabera). Baina Idoia izan zen ergel konpleto baten moduan maitemindu zuena. Haren keinu ezdeus batek biluzik –armarik gabe– uzten zuen. Inoiz ez bezalako sentimenduak sortzen zizkiola esan zidan, pozez mozkor, bertso eskolatik atera eta ostiralero legez kalimotxo batzuk hartzen genbiltzan bitartean (bokatarena, hautazkoa zen). Sekula ez nuen Idoiarekin ibili zeneko egun haietako euforiarekin ikusi, ezta ikusiko ere. Gutxi iraun zion bozkarioak, ordura arte berak bikotekideei egin ohi ziena egin baitzion Idoiak Gorkari: utzi egin zuen, gizajoa artean lerde jario zela.
Hiruzpalau hilabete igaro zituen burua altxatu ezinik, Idoia bere aldamenera erakartzen saiatzen batzuetan, hordialdiaren olatua hartu eta berari buruz kristorenak esaten besteetan. Neurea izaten zen etxerako bidean –ordu txikitan– negar egiteko erabiltzen zuen sorbalda. Besoarekin erakartzen nuen, bere mozkor malkoak nire masailean behera sentitzeraino. Ez dut une haien oroitzapen onik: cocktail arriskutsuegia osatzen zuten bere kontsolamenduak eta nire desirak, eta mesede baino kalte handiagoa eragiten zidaten bere ezkaratz aurrean banatzen ginenean ematen zizkidan besarkada lagunkoiek, zer egingo nian nik hi gabe. Hain gertu, eta hain urrun. Nirea bai destino petrala.
Eskerrak Idoia beste mutil harekin hasi zen, nola izena zuen… Zeren hori gertatu eta gutxira, klik, zeharo aldatu zuen jarrera Gorkak, nahiz eta ez dakidan onerako izan ote zen. Egun batetik bestera, poz maskara jantzi eta gau bero bat igarotzeko pronto zegoen neska pinpirin oro bere altzora katigatzen hasi zen; ez zuen ahalegin handirik egin behar izaten. “Hil arte bizio” arrandiaz oihukatuz gogoratzen dut, hamabi kalimotxo eta sei txupito eztarriratu ostean. Ez zen pertsona bera izan orduz geroztik, baina txora txora nindukan guztiagatik ere.
Bere ehiztari-senak aldatu egin zuen bertso-eskolaren baitan zeukan estatusa, nesken artean batez ere. Lider izaera galdu zuela esango nuke; bertsokera nabarmen hobetu zuen, ordea. Gaiztakeria finagoaz aritzen zen.
Ofizioka jarduten zuenean nabaritzen zitzaion batik bat.
Bere ehiztari senak aldatu egin zuen bertso eskolaren baitan zeukan estatusa, nesken artean batez ere. Lider izaera galdu zuela esango nuke; bertsokera nabarmen hobetu zuen, ordea. Gaiztakeria finagoz aritzen zen. Ofizioka jarduten zuenean nabaritzen zitzaion batik bat: arrazoi bat bestearen atzetik eransten zion, zart, bere argudiaketari. Talentua zorroztu zuen, eta horrek eman zion plazara jauzi egiteko bertso eskolako beteranoenen oniritzia, kemena sobran izan baitzuen betidanik.
ta, badakit): herrian ez bezalako lotsagabekeriaz aritzen nintzen hiriburuan, nire homosexualitatea ezkutatzeko batere beharrik gabe, hasierahasieratik. Lasaitu ederra hartu nuen, armairutik hanka bat atera, eta ezer ez zela gertatzen egiaztatutakoan.
Lehen ikasturte haren bukaeran, eta estreinako sexuharreman lotsatiek –zer nintzen memeloa!– neure buruarengan eman zidaten konfiantza baliatuta, bertso eskolakoak gonbidatu nituen asteburupasa. Larunbat eguerdirako iritsi, nire ikaslepisuan bazkaldu, eta arratsaldetik aurrera alde zaharra konkistatzea zen plana. Maider, Ainara eta Gorka bera animatu ziren azkenean, eta dantzan jarri zitzaizkidan kirioak, ez dakit zer espero nuen. Funtsik gabeko esperantzak sustatutako masokismo ariketa inozoa, horixe besterik ez zen izan hura.
Apartamentuko 3 logelak nola banatu erabakitzea izan genuen lehendabiziko lana: bik ohe berean egin behar zuten lo, norbaitek sofan ez egitekotan. Neure gela zein zen esan orduko aukeratu zuen Gorkak aldameneko logela, motxila ohe gainean utzita, hementxe geratuko naiz ni! Nesken erabakia argia zen: eurek konpartituko zuten hirugarren gela. Aldez aurretik jakin arren halako zerbait gertatuko zela, ezin saihestu izan nuen frustrazio pixka bat sentitzea, Gorka Gasteiza bazetorrela jakin nuenetik gau guztiguztietan irudikatu bainuen nire izaren artean, eta ez lotan preseski.
Euskal Filologia ikasten hasi nintzen ni Gasteizen; IrakasleEskola aukeratu zuen Gorkak, Donostian. Ostiraletako planari eutsi genion biok, hala ere, hasiera batean. Nik uste pena ematen zigula bertso eskola/bokata/parranda ohitura eder hura bazter uzteak, elkarrekin hainbeste denbora igarotzearen poderioz osatutako bigarren kuadrilla hari agur esateak.
Gasteizen ere lagun taldea egin nuen, ordea, eta tarteka han geratzen hasi nintzen asteburuetan. Kuriosoa zen (eta guztiz arrun burua amorruz madarikatzera eraman ninduen gertaera batek lausotzen dit gogoa, hainbeste urte eta gero ere.
Ez genuen gaizki pasatu, baina katastrofiko samarra izan zen gauaren bukaera. Goizeko bostetan, Bodegoitik etxerantz erretiratu ginenean, Gorka neska batekin gerritik helduta zetorrela ikusi nuen. Ez zaik inporta, ezta?, galdetu zidan xuxurlan, irribarre erdi batekin.
Aldameneko gelatik jasan behar izan nituen euren txortaldiaren aiene eta danbatekoak, etxera iritsi berritan lehendabizikoz, eta goizeko bederatzietan, berriro. Alferrik ezkutatu nintzen buruko azpian.
Bertso eskola utzi nuen, ezinbestean; nire burua zigortzen ari nintzen, ostiraletan hara gerturatuta. Literaturako klaseez gozatzen hasia nintzen, gainera, eta natural samar atera zitzaidan bertso mundutik ipuingintzarako jauzitxoa egitea. Egun haietan argitaratu nituen nire lehen bi narrazioak herriko aldizkarian, eta bide berri bat jorratzeko hauspoa eman zidaten lagunen eta ingurukoen laudorioek.
Batak bestea ekarri zuen: herrian egitekoak ziren bertso afari batean gai jartzaile jardutea proposatu zidaten, eta jakin ez nik ezetzik esaten. Konfortgunetik ateratzeak on egingo zidala esanez konbentzitu nuen nire burua. Zerrenda luze baten lehendabizikoa izan zen; ez zituzten, antza, gai jartzaileak sobran, inguruetan. Orion, Andoainen, Zumaian, Azpeitian, Zestoan aritu nintzen.
Gozatu egiten nuen bertsolariak ikusten gai bakoitzarekin neuri burutik pasa ere egin ez zitzaizkidan aterabideak asmatzen. Ez zen suertatu harritu ez ninduten egunik.
Nekazari etxe bateko gela bat alokatu genuen, Barrika inguruan. Asteburupasa erromantikoa egitera joanak ginen Bizkaiko kostara, Albertek paraje eder haiek ezagutu zitzan: Sopela, Plentzia, Bakio, Gaztelugatxe, Bermeo…
Mundakan geunden, larunbat arratsaldean, eta euria hasi zuen galanki. Parean tokatu zitzaigun tabernan hartu genuen babes, eta hara zer den bizitza, Gipuzkoako Txapelketako finala zeukaten jarrita telebistan.
Ondo baino hobeto nekien egun horretan zela finala, gai jartzaileen taldean aritu bainintzen. Eta banekien, era berean, egina zuen progresio paregabea tarteko, Gorka bera ere finalisten artean zela, halakorik lortzen zuen bertsolaririk gazteenetarikoa bihurtuz. Zergatik bestela Bizkaiko kosta, zergatik asteburu erromantikoa… Alferrik dena. Saihestu nahi izan nuen egoeraren aurrean aurkitu nintzen, eta –ustez– maiteminduta nindukan gizonaren ondoan, gainera.
Lelotuta nengoen, telebistari begira, zaparradak bazterrak astintzen zituen bitartean. Latz ari zuen; tanta lodiek bor
Albert ezagutu nuen, behingoagatik Gorka ahantzaraziko zidan morroia izatera deitua, ai nire Albert maitea, Gironako Puigcerdá herritik nora eta Gasteizeraino etorria itzulpengintza ikastera.
Zortzi (zortzi!) hizkuntza zekizkien (katalana, gaztelania, galiziera, portugesa, italiera, ingelesa, frantsesa eta alemana), eta
Gasteizen urtebete igaroa zuenerako, gai zen euskaraz poliki jarduteko (hika egiteko eskatu ez zidan ba, ezagutu eta gutxira!: “Nola ikasiko dut bestela!”).
Asko hitz egiten da maiteminaren eldarnioari buruz. Halaxe da: nire bizitzako hilabete zoragarrienak izan ziren. Zentzurik ez daukaten gauza guztiak bezala, ordea, eta maiteminak ez dauka ez hanka ez bururik, bukatu egin zen. Eta kalamidadea ni: egun ezin ederrago haietatik oroitzapen on askoak baditut ere, nire
Zerrenda luze baten lehendabizikoa izan zen; ez zituzten, antza, gai-jartzaileak sobran, inguruetan. Orion, Andoainen, Zumaian, Azpeitian, Zestoan aritu nintzen. Gozatu egiten nuen bertsolariak ikusten gai bakoitzarekin neuri burutik pasa ere egin ez zitzaizkidan aterabideak asmatzen. tizki kolpatzen zituzten kafetegiko beirateak. Ofizioka ari ziren Miren Lizarrusti hernaniarra eta Gorka bera. Jeans estuak zangoetan, kamiseta beltza ikusten zitzaion, azken bi botoiak irekita zeuzkan laranja koloreko alkandora koadrodunaren azpitik; uztai txiki bat ezkerreko belarrian, bizarño hura, eta are gehiago harrotzeko gogoa ematen zizuten txima haiek. Ez dakit ongi ala gaizki abestu zuen, ez nituen entzun Gorkaren bertsoak, ezin jarri arreta haren hitzei. Lelotuta nindukan bere ezpainen mugimendu leunak. Telebistak itsusiago bihurtzen ditu itsusiak, baina lerdenago, lehendik ere lerden direnak. Pantailari musuka hasteko bulkada sartzen ari zitzaidan, joder…
—Nire laguna da —esan nion Alberti ahalik eta neutroen, nire hipnosia zuritu nahian.
—Neska hori? —galdetu zidan, justu orduan Miren Lizarrusti ari baitzen kantuan.
—Mutila.
—Guapoa, tipoa —ebatzi zuen.
Zer ostia egiten da halakoetan.
Zuritoa irentsi nuen.
Ez dakit ongi ala gaizki abestu zuen, ez nituen entzun Gorkaren bertsoak, ezin jarri arreta haren hitzei. Lelotuta nindukan bere ezpainen mugimendu leunak. Telebistak itsusiago bihurtzen ditu itsusiak, baina lerdenago, lehendik ere lerden direnak.
—Goazen —esan nion Alberti. Hautsi beharra neukan sorginkeria hura.
—Goian behean ari dueta –gaztigatu zidan berak. Ikaragarri gustatzen zitzaion espresio hura, grazia egiten zion, goian behean!, eta ikasi zuenetik, ahal zuen guztietan zerabilen.
Tipo maitagarria zen, zinez.
Eta ni telebistari beha, babalore baten moduan. Euskal Herri osoko heterosexual petoenaren keinu oro zelatatuz kasik disimulurik gabe, audientziari – eta ez niri!– egiten zion irri erdi bakoitzak –begirada konplize orok– lilura nintzan utziz, noiz eta Albert bezalako morroi bat neukanean aldamenean. Ez nuen barkaziorik merezi.
“Gaur ez zinen zu”, esan zidan mutil lagunak nire samurtasun ezak harriturik, gau hartan popatik eman nionean.
Baina Albert izan zen, berak jakin ez arren, Albert izan ez zena. * * *
Ez zuen askoz gehiago iraun bion artekoak, ez zen ergela, morroia, eta bakarrik aurkitu nintzen berriz, pisukideekin eta ikaskideekin batera eta bestera ibiltzeko pronto. Parrandaz eta gehiegikeriaz betetako hilabeteak izan ziren. Apenas hurbiltzen nintzen herrira, eroso nenbilen hiriburuan, eta bertso eskolakoekin ere galdua nuen kontaktua (gai jartzaile taldearen bilerak ziren bertso munduarekin neukan lotura bakarra).
Izan nituen gau bateko hamaika enkontru, gozagarri baino ihesbide izan zirenak. Probatu nituen onddoak, pilulak, hautsak. Edan nituen ronak, vodkak, tekilak. Erre nituen, baita balkoiko belarrak ere.
Eta idatzi nuen liburua. Ipuinliburua, zehazki. Udazkenean argitaratuko zidaten, Bertsolari Txapelketa Nagusia jokoan zela, hain zuzen. Ez zen BECeko finalean egotearen pareko, baina konforme nintzen. Ez zuen edonork lortzen liburu bat kaleratzea! Landatu beharko nuen pagoren bat non edo non, umea izatearena zailxeagoa zegoeneta.
Basamortu tankera hartzen zuen udan Gasteizek, hanka egiten zuten ikasle guztiek, eta herrira bueltatu nintzen ni neu ere, zer egin behar nuen ba. Ez zitzaizkidan gaizki etorriko amaren mimoak eta txerak, espinakez lagundutako garbantzuak, onddokroketak edota batere azukrerik gabeko flanak eta natillak. Kiloak irabazi beharrean nengoen.
Beldurtu egin ziren gurasoak, zurbil eta flako ikusi nindutenean.
—Baina zer begi zulo dira horiek! —bota zidan amak.
Pare bat astean berreskuratu nituen azalaren kolorea, nire ohiko pisua eta loa. Eta baita adorea ere. Sukaldean afaltzen ari ginen batean bota nien, bitan pentsatu gabe, aspaldi esan behar izan niena:
—Homosexuala naiz, aita —esan nuen, han amarik ez balitz bezala—. Marikoia.
Ahoan zeukana murtxikatzeari utzi, eta begietara so egin zidan hiruzpalau segundoz. Lekak jaten segitu zuen gero, buruarekin ezezko txiki bat marraztu ostean.
—Esan nizun, Joxe! Ikusten?! —esan zion amak, eta niri begira gero: Eta guk izan behar al genuen herri osoan jakiten azkenak?
Burua makurtu nuen. Amak segitu zuen hizketan:
—Orain horixe dago modan eta… Tira, zu zoriontsua baldin bazara… Zoriontsua al zara?
Pozgarria izan zen ostera bertso eskolako lagunekin topo egitea. Ostiralero haiekin ibiltzen segitu izan banu bezala hartu nindu ten, inolako kontu eskerik gabe. Nik deus galdetu baino lehen eman zidaten Gorkaren berri. Hezurretaraino maiteminduta zeukan Beasaingo neskatila batekin hasi omen zen, eta ez zuen, antza, herrian zangorik jartzen. Neska lagunarekin ez zegoenetan txapelketa prestatzen aritzen zen, nonbait. Gogorrean omen zebilen, ia egunero prestakuntza saioak egiten, bailarako beste hiru bertsolarirekin batera. BECeko finala, jomuga.
Lasaitua hartu nuen, zorte pixka batekin ikusi ere ez nuela egingo kalkulatu ostean. Eta bikotekidea zeukala jakiteak ere, ez dakit, presioa kendu zidan nolabait (bikotekiderik ez izateak aukeraren bat emango balit legez, zer egingo zaio, nire burua engainatzen aditua naiz).
Baina lehenago edo geroago gertatu beharra zeukan, eta gertatu egin zen: topo egin genuen azkenean. Abuztuko azken larunbatean izan zen. Nire kuadrillako lagunekin nenbilen, kaña batzuk hartzen, bera agertu zenean, neska lirain harekin eskutik helduta.
—Mikel! —egin zidan oihu, ikusi orduko.
Besarkada handi batean bildu ginen. Uste dut bera zela, herri osoan, eragiten zizkidan sentimenduez ezer ez zekien bakarra,
Ez dakit zer ostia egiten nuen nik watxap talde horretan, bikote maiteminduaren artean, baina kontua da tarteka txorakeriak idazten genizkiola elkarri eta kontaktua mantentzeko balio izan zigula, nik oso argi ez neukan arren kontaktua mantendu nahi ote nuen. Baina beranduegi zen ezer aldatzen hasteko, eta ez neukan taldea uzteko adina adorerik. marikoia nintzela ere sumatzen ez zuen bakanetarikoa. Posible al zen?!
—Ane, Mikel. Mikel, Ane —aurkeztu zidan neska laguna.
—Zu al zara Mikel famatua?
—Bera da, bai! —esan zuen Gorkak, sorbaldatik eusten ninduen bitartean–. Zenbat psikologoordu ez ote nituen aurreztuko berarengatik ez balitz! Aspaldikoa! Zer moduz hago! Hau ospatu beharra zagok! Zer nahi duk, garagardo bat, ron txupito bat? Biak!? Gaua hasi besterik ez duk egin, motel!
Eurekin eraman ninduten, eta oso gustura ibili ginen, egia esan, garai zaharrak oroituz. Ez dakit gure anekdotak gorabehera Ane ez genuen nazkatu, baina tira, gau polita izan zen. Eskertu nien euren artean gozoegi jokatu ez izana, keinu sotiletara mugatu izana euren maitasunerakustaldia.
Goizeko bostetan erretiratu ginen, erdi balantzaka. Gurasoen etxaurrean utzi ninduten, lehen nik Gorkarekin hainbeste aldiz egin bezala.
—Nahi duzuenean, badakizue! —esan nien agurtzerakoan, mozkorraldiaren gailurretik. Pisu bat duzue Gasteizen.
—Ez esan bi aldiz, e… —gaztigatu zidan Anek.
—Nahi duzuenean, badakizue! Pisu bat duzue Gasteizen. Listo. Esan dut bi aldiz. Eta oraintxe sortuko dut watxap talde bat Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuan parranda bat antolatzeko.
Barre egin genuen, eta besarkada banarekin agurtu ginen. Zergatik edan ote nuen horrenbeste? * * *
Ez dakit zer ostia egiten nuen nik watxap talde horretan, bikote maiteminduaren artean, baina kontua da tarteka txorakeriak idazten genizkiola elkarri eta kontaktua mantentzeko balio izan zigula, nik oso argi ez neukan arren kontaktua mantendu nahi ote nuen. Baina beranduegi zen ezer aldatzen hasteko, eta ez neukan taldea uzteko adina adorerik. Bazuen abantailaren bat, gainera: Tuterako saioaren ondoren txapelketako final erdietarako sailkatu zenean, esaterako, hantxe bertatik zoriondu nuen Gorka, mezu pertsonalik bidali behar izan gabe: “Artista! Zorionak! Saio bikaina!”. “Eskerrik asko”, erantzun zidan, “ospatuko diagu parrandaren batekin”. “Gasteizen!”, bota zuen Anek. “Nahi duzuenean!”, nik. “Ba asteburu honetan ez bada, neguan beharko”, esan zuen Gorkak, “burubelarri arituko nauk txapelketa prestatzen”. Halaxe jarri genuen hitzordua, ez bat eta ez bi. Ongi etorriko zitzaion, zioenez, final erdiak prestatzen hasi aurreko parentesi moduko bat egitea, parranda formatuan.
Ez nintzen larritu, harik eta ostiraleko Aneren mezua irakurri nuen arte: “Mikel, barkatu!, kuadrillako afaria jarri didate larunbatean, eta, jo sentitzen dut, e, gogo handia neukan Gasteizen zurekin parranda bat egiteko, baina bueno, no hay mal que por bien no venga, eta pentsatu dut ASKOZ hobeto pasako duzuela zuek biok bakarrik, ezta?! Noiztik ez duzue parranda bat egin bi lagun minek, manomano, e?! Super ondo pasa! Eta mozkortu ezazu Gorka! Tentsioa soltatzeko beharra dauka!! Obsesionatuta dago txapelketa txoro horrekin, ai ama!”.
Kuriosoa da nola konplikatzen diren gauzak, nola iristen garen desio ez dugun egoera batera, nola korapilatzen diren kontuak guk geuk geure burua halako ataka gaizto batean jartzeraino. Ala kontrakoa zen? Ez al zen huraxe, azken batean, nahiz eta neure burua behin eta berriz aurkakoaz konbentzitzen saiatu, urtetan desio izan nuen egokiera? Gorka eta biok azkenean bakarrik, Gasteizen… Gauza bakarra zen segurua: ez zeukan atzera bueltarik kontuak.
Isilik geratu nintzen, soa bere begi gorrituetan finkaturik. - Gai bakarra eskatzen ari nauk, Mikel. Bat! - Hoa popatik hartzera!
Banekien Gorkarekin ez nuela ezer lortuko, baina kamiseta berri bat erosi nuen. Banekien Gorkarekin ez nuela ezer lortuko, baina ileapaindegira joan nintzen. Banekien Gorkarekin ez nuela ezer lortuko, baina desodorante berri bat aukeratu nuen. Banekien Gorkarekin ez nuela ezer lortuko, baina kondoiak erosi nituen.
Jo eta txikitzera etorri zen, parrandarako, grina baino, beharra balu bezala: marianitoak eguerdian, garagardoak arratsaldez, botila ardoarekin afaldu gero, eta handik aurrera ere, non-stop music. Adiskidetasun oro goratzen den ordu horretan geunden Hala Bedin, ron txupito bana eskuan. Zer izango ziren, goizeko hirurak?
—Maite haut, Mikel! —esan zidan Gorkak, muturrean musu bat ematearekin batera–. Kristoren laguna haiz. Topa!
Ez dakit nola eutsi nion, hantxe lepotik heldu eta mingaina eztarri zuloraino sartzeko grinari.
Ohi bezala, Bodegoian hartu genuen azkena, egoskorkeria hutsagatik, zeren onenak emanda geunden; erdizka utzi genuen garagardoa. Eskerrak bertatik bertara zegoen nire ikaslepisua, dezente kostatzen baitzitzaigun pausoa zuzen luzatzea ere. Sukaldean batu ginen, oroitzen ez naizen txorakeria baten kontura barrez lehertzen. Gosea omen zeukan morroiak, arrautzak egiten jarri zen, ez geneukan ia beste ezer hozkailuan. Sei frijitu zituen, zirt zart, jango dituk hik ere!, eta plater batean paratu, bata bestearen gainean zuringoak, baina ongi bananduta gorringoak. Sei begiko Tartalo itsusi bat ikusten nuen nik han, pixka bat deskuidatuz gero hamabikoa bihurtzen zena.
Bi arrautza irentsi zituen, ogirik erabili gabe. Basati itxura zeukan. Zapatak zikin, barruko kamiseta zuri mahuka motza alde batetik soilik galtzetan sartuta, tximak ohi baino harrotuago, ezpainak ubel, mingaina lodi… Gau hartako enkontru eta anekdotak xehatzen ibili ginen. Ez dakit nola arraio hasi ginen Txapelketaz hizketan. Berak aterako zuen gaia…
—Badakik Hendaian dudala finalerdia, ezta? —esan zidan, beste hiru arrautza zintzurreratu eta gero. Ezin begirik kendu sardexka zerabilen besoko bizepsaren mugimenduei. Etorriko haiz, ala?!
—Ba ez zakiat. Baietz pentsatzen diat.
Platereko arrautza bakartia behatu nuen. Orain bai Tartalo!
—Dena eman beharra zaukaat eta hala ere… —segitu zuen Gorkak berearekin.
—Ederki ari haiz! Saio oso polita egin huen Tuteran.
—Finalean egon behar diat, bai ala bai, Mikel!
—Badituk aukerak…
—Ba al dakik zenbat saio egiten dituzten finalistek urtean zehar?! —muturra okertu zuen—. Ez diat 18 umeri ipurdia garbitzen ibili nahi, joder.
Irribarre egin nuen.
—Hirea ematen baldin baduk, barruan izango haiz –esan nion irmoki.
—Hik uste?
—Seguru nagok.
—Nibela zagok, Mikel. Eta kristorena. Begira ezak –hatzak zenbatzen hasi zen–. Gorrotxa, Arritxu, Zapirain, Ilarramendi, Elene, Iturria, Asier… Non kabitzen nauk hor, e? Esaidak.
—Kabituko haiz. Huts egingo dik baten batek, ikusiko duk.
—Nik neuk, igual! —bota zuen irri erdi batekin, baina serio jarri zen batbatean—. Laguntzatxoren bat banu… —esan zidan begietara begira.
—Nola laguntzatxo bat?
—Laguntzatxo bat, Mikel!
Izozkailuaren zarata leun baina etenik gabea entzuten zen.
—Zer arraio eskatzen ari haiz, Gorka.
—Barruan behar diat, Mikel! Barruan behar diat, bai ala bai…
—Gorka, ostia…
—Kartzelakoa bakarrik, motel! Ez duk hainbesterako! Hiretzat huskeria bat, eta niretzat kristoren mesedea.
Isilik geratu nintzen, soa bere begi gorrituetan finkaturik.
—Gai bakarra eskatzen ari nauk, Mikel. Bat!
—Hoa popatik hartzera!
Sukaldetik atera nintzen. Kolpetik igaroa zitzaidan aitzurra. Oheratu egin nintzen, ez nuen ergelkeriak aditzen denborarik galdu nahi. Komunean entzun nuen Gorka, eta gero bere logelara sartzen, eranzten.
Batbatean nire gelako atea zabaltzen ari zela iruditu zitzaidan. Bizkarka nengoen, albozka etzanda, eta ez nuen burua biratzeko ere indarrik bildu. Ohe barrura sartu zen, eta bere gorputza nirera hurbildu zuen. Biluzik zegoen, biluzik nengoen. Sabela laztandu zidan, bularra, lepoa.
—Gorka, ez —esan nion.
Izterrak ferekatu zizkidan. Izterren barrena. Gorago ekarri zuen eskua. Hanpatua neukan ordurako. Masturbatu egin ninduen, izarak zikindu nituen arte. Orgasmorik gabeko eiakulazioa izan zen, gaiztoa, zitala, plazerik gabea.
Ohetik atera zen hustualdia igarri zuenean. Bizkarka segitzen nuen nik. Ez nuen begiratu ere egin nahi.
—Hire txanda duk orain —esan zidan.
Ez —esan nion, jiratu gabe.
Mikel, begiratuidak —agindu zidan.
Burua biratu nuen. Zutik zegoen Gorka, ohearen ertzean. Leihotik sartzen zen farolaren argi leunak bere gorputz biluzia erakusten zidan ilunantzean. Erraldoi bat zirudien.
Hire txanda duk —errepikatu zidan.
Ez nion deus erantzun. Burua lehengo lekura ekarri, eta bizkarra eman nion. Hantxe geratu zen segundo eternal batzuez. Gero, atea ireki eta bere gelara erretiratu zen. Ohean sartzen entzutea iruditu zitzaidan.
Ez nuen begirik bildu gau horretan. Handik bizpahiru ordura, komunetik pasatzen sentitu nuen, bere puskak biltzen. Atea danbateko ozen batez itxita irten zen etxetik.
Egin gabe utzi zuen ohea. •