6 minute read

MIREN GORROTXATEGI AZKUNE

Next Article
Etxe hustua

Etxe hustua

“Hauxe hitza, Mikel, bederatziko txikian bertsoa osatzeko: zama. Mikel, zama da bederatziko txikian bertsoa osatzeko hitza”.

tasunetik. Astun samarra bihurtu da Olatz akaso? Baina astuna da ama izatearen karga. Zamara ohitu egin da, edo ohitu egiten omen da, eta Olatz errudun sentitzen da karga hori astunegi sumatzen duenean. Sikiera segundo batez zama gainetik kentzerik balego!

Advertisement

Urruti dauka Olatzek telebistaren mandoa, sofa aurreko mahaitxoan. Metro batera egiaz, baina metro bat ikaragarrizko distantzia bihur daiteke sabelean hiru kilo eta erdi inguruko haurra daramazunean. Nekez altxatu da, motelak ditxu jada mugimenduak. Baina eman dio astia off botoiari sakatzeko Mikel kantuan hasi aurretik. Tente jarri denez gero, mugikorraren bila sukaldera joateko aprobetxatu du. 153 mezu; eskerrak isilean jarria zuen. Baina ahizparen mezu bakar bat ere ez. Deitu egin dio.

—Lier ondo al da?

—Olatz, Mikel abestear da! Nola deituko didazu ba orain?

Eskegi egin dio telefonoa ahizpak. Mikel ez da hasi oraindik abesten. Publikoko isiltasuna irudikatu du Olatzek: tentsioa, ikusmina, urduritasuna. Bitartean, Mikel buruan hitzak josten, neurtzen; esku izerdituak elkar igurzten, zintzurra lehor. Olatzek hozkailuko atea ireki eta ur trago bat egin du botila muturretik; gero, bere lekuan utzi du ura, Veuve Clicquot botilaren ondoan. “Ez dugu ba halako garaipen bat cava soil batekin ospatuko, ezta?”, esan zion Mikelek aurrekoan, ardangelatik bueltan. Gaur goizean, berriz, “Jarri xanpaina freskatzen” izan dira haren azken hitzak etxetik irten aurretik. “Eta txapelduna zu ez bazara, Mikel?”, esan du Olatzek, Mikelek sarrerako atea jada itxi eta joan dela ziurtatu duenean.

“Zama” jarri da Olatz pentsatzen, hozkailuko freskura aurpegian. Mikelen lekuan balego, sabelean daramanaz abestuko luke berak seguru. Gaia edozein izanda ere, amatasunera ekartzeko joera hartu baitu Olatzek, eta ez bertsotan ari denean soilik. Amatasunaz, ama­

Adibidez, botilaz nahastu eta uraren ordez xanpainaren freskoa eztarrian behera sentitu, burbuilak sudurrean gora, zangoak arin eta burua arinago.

Telefonoak dar­dar egin dio txabusinaren patrikan. Hozkailua itxi eta deiari erantzun dio.

—Entzun al duzu, Olatz? Ikaragarria izan da! Ikaragarria!

—Amaitu du kartzelakoa?

—Bai. Gaia emandako bertsoetan… tira, ez da gaizki aritu. Baina gai­jartzaileak zama hitzari abesteko esan dionean? Oilo­ipurdia jartzen zait pentsatuta bakarrik, Olatz! Bat­batean halakorik asmatu daitekeenik ere! Publikoa erotu egin da, izugarria izan da! Lier, Lier! Amatxo da telefonoan, esaiozu zer moduz abestu duen aitatxok.

—Aitatxo txapeldun! —entzun du Olatzek Lierren ahots alaia telefonoaren bestaldean, eta gero deia moztu egin da.

Bertsolari leinu bateko laugarren katebegia izateak suposatu dion abantailari zama deituko zion kabroiak?

Edo puntako bertsolari, irakasle funtzionario, senar fidel eta aita eredugarri izatea beretzat zama dela sinetsarazi nahi izan dio publikoari?

Zer zamari buruz aritu ote da Mikel? CrossFitean altxatzen dituenez gain, ez baitaki bere senarrak benetako kargak zer diren. Bertsolari leinu bateko laugarren katebegia izateak suposatu dion abantailari zama deituko zion kabroiak? Edo puntako bertsolari, irakasle funtzionario, senar fidel eta aita eredugarri izatea beretzat zama dela sinetsarazi nahi izan dio publikoari? Ez zen ba Mikel beste norbaiten azalean jarriko publikoa poltsikoratu eta halako txalo zaparrada jasotzeko? Ahizparen esaldiaz gogoratu da Olatz: “Bat­batean halakorik asmatu daitekeenik ere”. Ez, ez zen horretarako kapaza izango. Berriro ez. “Behin engainatu duenak berriro ere engainatuko du”, gogoratu du Mikel bera esaten, ahizpari bikotekide ohiak adarrak jarri zizkionean.

Sofan eseri da berriro ere Olatz, magalean ordenagailua duela orain, sabel puztuaren azpian. Interneten Txapelketako finala bilatu eta sartu da streamingeko saiora. Rewind botoiari sakatu eta, atzekoz aurrera, ikusi du Mikel aulkitik altxatzen, publikoaren txaloak entzuten, bertsoak abesten: hirugarrena, bigarrena, lehenengoa. Jarraian, pentsakor, mikroaren aurrean, gai­ jartzailea gaia ematen ari den bitartean. Gero, Mikel mikrofonoaren aurrean tente, isilik, begiak umel, publikoaren txalo zaparrada luzea entzuten.

Mikel bertsoa abesten gero, eta pentsakor berriro ere. Azkenik, gaia entzuten, gai­jartzailea berriro ere gaia ematen ari den bitar­

Pentsakor dago Mikel, baina ez da ari bertsoa asmatzen. Bai baitaki Olatzek tean. Playari sakatu dio Olatzek: “Hauxe hitza, Mikel, bederatziko txikian bertsoa osatzeko: zama. Mikel, zama da bederatziko txikian bertsoa osatzeko hitza”. Pentsakor dago Mikel, baina ez da ari bertsoa asmatzen. Bai baitaki Olatzek Mikel abestear den bertsoa jada asmatuta dagoena.

Mikel abestear den bertsoa jada asmatuta dagoena.

Urteak daramatza koaderno batean bertsoak idatzi eta idatzi. Lier oheratu orduko ekiten dio lanketari: bere buruari gaia jarri, bertsoa osatu, errima hau beste harengatik ordeztu, sinonimoak hiztegian bilatu. Alferrikako lan gehiegi egiten duela esaten dio bikotekideak, baina gauero egiten du bere koadernoan saiotxoa Olatzek, egindako lana noizbait probetxuzkoa izango dela konbentzituta. Bertsoa osorik entzun duenean, ordenagailuaren tapa itxi du. Probetxuzkoa izan da azkenean Olatzek eginiko lana; Mikelentzat behinik behin.

“Behin engainatu duenak berriro ere engainatuko du”, esan ditu Olatzek bere senarraren hitzak, ondoan entzuteko inor ez duen arren. Gauza berbera egin zion duela lau urteko finalean. Orduan ere kartzelako lanean, Olatzek bere koadernoan zirriborratutako bertsoak egokitu ahal izan zituen Mikelek. Ez zen zaila izan: ama izan zen orduan bederatziko txikian bertsoa osatzeko emandako hitza, eta hamaika bertso zituen Olatzek idatzita jaio berri zen Lierrentzat. Kritikariek miresmenez goraipatu zuten bertsoa, zaleek buruz ikasi zuten. Mikelen esanetan, aldiz, txapeletik urrundu zuen bertsoa izan zen. Gau hartan, etxeratzean, sutan hartu zuen Olatzek. Lapurreta egin zion, bere bertsoa ostu zion. Minduta erantzun zion Mikelek, Olatz bera ere nolabait taula gainean egoteko modua zela azalduz, seme jaioberriaren amari omenaldia egiteko era ezin politagoa, bere ustez. Lier txikia negarrez hasi zen. Olatzek titia emanez lasaitu nahi izan zuen; Mikelek Olatzi, berriz, gehiago halakorik ez zuela egingo esanez.

Ordenagailua alde batera utzi eta buruz ondo dakien telefonoa markatu du Olatzek mugikorraren pantailan.

—Entzun duzu Mikel abesten?

Ez ditu gaur probatuko burbuila frantsesak, ez askatuko sabeleko zama.

Ez du gaur txapelik jantziko, baina garaipenaren zaporea dastatzen hasia da mingainaren puntan.

—Badakizu ez naizela bertsozalea. Bertsolariak aldiz… —telefonoaren bestaldeko hitzetan irribarrea sumatu du Olatzek.

—Kabroi alaen horrek berriro ostu dit bertsoa.

—Finalean? Berriro?

—Badakit: abisatu zenidan, esan zenidan koadernoa gordetzeko, baina ez nuen uste…

—Olatz, han egon izan bazina, ez zen ausartuko.

—Ozta­ozta zutitzen naiz sofatik eta… nola jasango nuen egun osoa oholtza gainean?

—Haurdunaldia ez zenean, titia zen… Ez dakit nola moldatzen den zure senar hori, baina txapeletik urrun egon zaitezen konbentzitzen zaitu beti.

Olatzi telefonoa dardarka hasi zaio. Pantailari begiratu dio: zorion mezuak ilaran. Lehen dama deitu dionik ere bada. Jarraian, deiak bata bestearen atzetik.

—Olatz? Hor jarraitzen duzu? —esan dio telefonoz bestaldeko gizonezko ahotsak.

—Etorriko zinateke nire bila lehenbailehen?

—Zer ba? Badator haurra? —larritu da gizona.

—Ez da hori. Txikia oraindik eroso dago —esan du Olatzek sabela ferekatuz—. Ez zaitu oraingoz aita egingo. Baina hemendik irten beharra daukat.

—Hamar minutu barru hor naiz.

Erraz altxatu da Olatz oraingoan sofatik, bat­batean karga handi bat gainetik kendu izan balu bezala. Sukaldera joan, xanpaina hozkailutik atera eta ospitalera eramateko prest daukan poltsan sartu du. Ez ditu gaur probatuko burbuila frantsesak, ez askatuko sabeleko zama. Ez du gaur txapelik jantziko, baina garaipenaren zaporea dastatzen hasia da mingainaren puntan. • jabe iluntasuna da, ideia baten haritik tira ta ibilbide bat bada.

Gero zugana hurbildu eta kantuan hasi ohi gara, arrazoiz beteriko mezua zabalduz lau haizetara.

Basoan

1/ Nire fitxa

Nire obsesioa beti izan dira ateak eta giltzak. Beti? Ez, beti denbora larregi da, bizitza bakar batek bizitza ugari barnebiltzen baititu.

Nire oraingo bizitzak aldaketa batean du erroa: lehen bihotz itsua nintzen, emateko programatua; orain ez dit iruzurrik egingo berezi sentiarazten didan inork, ez ezerk.

Lehengo Agurtzane euskaltegi bateko irakaslea zen; oraingoa atezaina da DBHko ikastetxe publiko batean.

Lehengo Agurtzane ekintza­goseak akuilatuta bizi zen; oraingoak ez du konpromisorako grinarik.

Lehengo Agurtzanek barra­barra erabiltzen zuen konfiantza; oraingoak burdina goriz markatuta ditu lagunak.

Erre egin nintzen. Antzutu. Zapuztu.

Lehengo Agurtzaneri eltxoek zizt egiten zioten udan; oraingoari ez

Halaxe kontuak, xinple bezain txundigarri.

Ia dena doakit ondo. Zikoina baten antzeko ikusten naiz, neure burua lekualdatzen, mokotik zintzilik.

2/ Bi itsas izar mutilatu

Egunkari guztiek zabaldu dute albistea.

Izen­abizenen inizialak testuaren gorputzean —I. B.— bi itsas izar mutilatu iruditu zaizkit.

Kafe hutsa atera dut irakasleen gelako makinan, mingotsa mingotsari.

7:40 dira. Oraindik ez da inor etorri, Mendian agertu da, iratzeen artean, udaberri­ zizatan zebilen batek aurkituta.

Hereneguneko jazoera da: beltzunetzarra matrailean, kaskezurra arrakalaturik, txakur­ileak azalean.

3/ Torratxorien abesbatza

Hilkutxak batela dirudi, flotean aldarerantz.

Ordu gutxi barru, I. B.ren soin gazte autopsiaren kremailerak apaindua usteltzen hasiko da lurpean. Organo­bankuari ahal dena eman eta gero, amaren borondatez.

Ikaskideek, torratxori begigorritu horiek, bertso pare bat bota dute eliz atarian, hildako laguna omentzeko.

Kanpoan geratu naiz, txalo­ zaparradaren erdian. Oihuak: “Erasorik ez!”.

4/ Ilargikara

Mantso noa etxerantz, musika ozen ipinita.

Ilargia bere buruari puzka ari da kraterren hustasuna betetzeko.

Fokuen menera, errepidea zabaldu egiten da aho lizun baten antzera.

Katu baten begiek jo naute hezurren kraska gurpil artean sentitu orduko.

Ez segi, Agurtzane. Utzi burua baketan. Gogoratu I. B. Eta kito.

5/ Irati Berazari buruzko jakingarri batzuk

Ikastetxean sartzerakoan egun on esaten dutenetakoa zen, fotokopiak jasotzeko edo banatzeko beti prest, gauzak “mesedez” eskatzen ikasia.

Behinola guardasol bat utzi niolako bizkotxo zatia ekarri zidan biharamunean, esanez: “Kafearekin hartzeko, Agur”.

Nabarmendu egiten zen besteen artetik, liderra, gangarra edo arazotsua ez izanagatik.

Ile­adats lisoa, gerrira arteko kamiseta, praka estuak, txantxangorri diskretu bat zen Irati Beraza.

Kultur Astean, gai jartzaile jardun zuen: “Bikotea zarete. Zu, fulanita, poliamodioaren alde zaude. Zu, menganita, berriz, erabat kontra”.

Inork ez daki nor den % 100ean; gutxiago nor diren besteak. Ez hasieran, ez amaieran.

6/ Harri bat

hormari

Basoan bizi naiz, herritik aparte, familiarena izandako lursail batean.

Txikitan negarrez ikusi nuen aitita pinudia suak hartu zuelako. Betiko kiskali zen nire erretina.

Baserriak hustu behar izan zituzten, gehienak bertan behera utzita bazeuden ere. Ilintien artetik, horma bakarra salbatu zen gurean.

Bizitza oso bat geroago, harri bat eskuetan hartu eta horma horren bihotz bihurtu dut.

Esan nahi dut, orain paretek taup egiten dutela arteria eta zain berriak balituzte bezala: neure etxea eraiki dut basoan.

This article is from: