Bertsolari - 37. aldizkaria

Page 1

B E R T S O L A R I3 7

Bertsolaritza ez da haizeak mugi dezakeen orbela usadioan errotzen baita denok dakigun bezela Jomuga berriz geroan dauka ezin liteke bestela... gaurko hizkeran esan daiteke, pilak jarrita gaudela.

BERTSOLARI A

37.

L

D

ZENBAKIA

I

|

2 0 0 0

Z

K

-

A

U D A B E R R I A

|

775

Andoni Ega単a

AMAREN UMEAK

0%

amaren amaren umeak


Kultura eta Turismo Sailak diruz lagundutako aldizkaria

B

A M A R E N

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundiak Diputaci贸nForaldeGipuzkoa diruz lagundutako aldizkaria

U M E A K

Amak orduak egiten ditu bere haur jaioberriari begira. Oso hilabete gutxira hasten da harekin, aurpegiko keinu eta imintzioak esajeratuz, hizketan. Ama da haurraren lehen interpretatzailea ere, haren negar, lanturu, intziri txikienak interpretatzen ditu, eta eskari ala kexu diren antzematen die. Ama da gerora ere gure kezka eta larrialdien kontaduria zuzenena daramana. Bere haurra da lehenik eta bere neska-mutikoa gero bere hizketagai nagusia ere. Hamasei bertsolari aukeratu eta horien amei horixe eskatu diegu, beren seme edo alabari buruz hitz egin diezagutela, eta pozik 1 B E R T Segin O L A R I dute. t


BIZKAIKO FORU ALDUNDIA BETI BERTSOLARITZAREN ALDE

Rekalde zumarkalea, 30 48009 – BILBAO Tfnoa: 94 4 20 77 00 www.bizkaia.net


U

B

BERTSOLA

D

A

B

E

R

R

I

A

A

BERTSOLARI. EDITATZAILEA: Bertsozaleak Kultur Elkartea. Gudari Etorbidea Z/g. Parke Kulturala - 20040 - ANDOAIN. Tel.: 943 300 621 KOORDINATZAILEA: Joxean Agirre. ERREDAKZIO KONTSEILUA: Laxaro Azkune, Andoni Egaña, Joxerra Garzia, Santi Jaka, Aitor Gonzalez Kintana, Kristina Mardaraz, Jon Sarasua, Joxerra Bilbao, Izaskun Ellakuriaga, Josu Goikoetxea eta Antxoka Agirre. EUSKARA ZUZENTZAILEA: Xalbador Garmendia. ZENBAKI HONETAKO DISEINUA : Txema Garzia. INPRIMATZAILEA: Gráficas Lizarra. D.L.: SS 482/91

37 AURKIBIDEA

10 64 22 38 Maria Jesus Sarrionandia

Mª Carmen Ruiz

Begoña Makazaga

Felisa Labaka

86 96 58 32 A U R K I B I D E A

Maria Asun Gonzalez

Josefina Zugazartaga

Juli Zangitu

114

52 78

Maite Perez de Mendiola

BIZI-KUTXAK; edo kutxatan hilak biziberrituz. Andoni Egaña

120 Joxerra Garzia: «Euskalgintzari neure ekarpentxoa egin nahiak bultzatu ninduen horrelako lan bati ekitera»

4

Rufino Iraola

Juana Garmendia

7 Mª Karmen Ansa

Dolores Albiztur

92

Dolores Etxebarria

Mª Luisa Jauregi

96 12 46 Nieves Aranoa

Christiane Fando

Fermina Perurena


A I R R E B A D U

4

BERTSOLAR A M A R E N


Mª LUISA

JAUREGI Iñaki Muruaren ama «Iñaki oso urduria da»

testua: Zihara Enbeita

|

argazkiak: Txema Garzia Urbina

Gabiriako Orbeldi auzoan bizi da Mª Luisa, bere jaiotetxean, Agerre Etxemendi baserrian. Makina bat lo galdua da bera Iñaki Murua semearen bertso ibileren kontura. Baina, hala ere, ez dauka semea saltzeko. 73 urte ditu eta sei seme-alabaren ama da. Berak dioen legez, bertsozalea izan da betidanik: «Bertsoa beti gustatu zait, beti, beti. Eta gainera garai hartan pentsatzen nuen bertsotan esaten zuten guztia beraiek barru-barrutik sentitzen zutela. Hori daukat buruan, eta ikaragarri gustatzen zitzaidan. Gehiago gustatu zait bertsoarekin negar egitea, barre egitea baino».

BERTSOLARI 5


Mª LUISA JAUREGI U

D

A

B

E

R

R

I

A

«Iñaki maisu zutela ondo konpontzen ziren»

6

BERTSOLAR A M A R E N


S

E M E A ikusita sufritu ere egingo zey nuen...?

Bai, oso urduria da. Ez dirudi baina oso urduria da. Bai, batzuetan asko sufritzen da. Oso urduri zegoela ikusten nuenean... sufritzen da. Baina, badirudi urduritasun horrek zaintzen diola. Ze gauzak! Nik uste denak direla oso urduriak nire umeak. Zaharrena izan ezik, eta berak ematen du urduriena. Nolakoa zen I単aki txikitan?

I単aki txikitan oso mutiko jatorra zen. I単akik hiru urte bete zituenerako bi arreba txikiagoak zeuzkan. Zaharragoak bazituen beste bi ere. Txikiena ere besteekin elkartzeko moduan jarri zenean, asko maite zuten bi arrebek. Hirurek ez dakizu ze pakea ematen zidaten. Zaharrenak eta txikienak diferentzia nahiko zuten. Zaharrena zen geldi egoten ez zekiena, eta txikiena ere bai. Bakarka zeuden, eta asko kosta zitzaidan. Baina horiek hirurak? Akordatzeke. Siestara eraman, batzuk ohe batean eta besteak bestean jartzen nituen, eta lasai. Abestu beharrik ere ez. I単aki maisu zutela ondo konpontzen ziren. Oso ume ona izan zen. Behin dut gogoan zaplazteko bat eman niola. Pentsa, behin bakarrik emateko. Ez zen batere ume bihurria. Gero, bertso munduan guk ezer jakin gabe sartu zen. Oso gordea izan da. Gauzak berak bakarrik jakinez ibili izan da. Noiz hasi zen bada bertsotan?

Nik uste dut Goierriko eskolan idazten zituztela bertsoak. Eta gero, ikaragarrizko paper pilo bat aurkitu genuen. Lagunekin

jaietan-eta bertsoak kantatzen zituzten. Eta ez dakit zenbat urterekin entzun nion nik lehenengoz Gabiriako elkartean. Ez dakit zenbat urte zeuzkan, 17 edo. Familian izan al da bertsotarako

BERTSOLARI 7


Mª LUISA JAUREGI

«Nik uste dut bertso lari ona Ahotsa zuen oso ona. S e m e a r e indartsua» Nire senarrari gustatu zaio. Eta orain ere, burua daukan bezala edukita, batzuetan ez dakizu zuk zein ilara eramaten duen, hitz denak elkartuz. Badirudi hor barruan mina bat dagoela eta batzuetan irten egiten zaiola oraindik ere. Nik uste dut bertsolari ona izango zela. Ahotsa zuen oso ona. Semearen aldean ahots indartsua. Ez dakit, Lizasok bezala. Orain bezala bultzada izan balu, se-

U

D

A

B

E

R

R

I

A

afiziorik?

8

BERTSOLAR A M A R E N

guru bertsolari ona aterako zela. Niretzat ez zen izango ona, gizona beti kanpoan... Horrek beti eman dit pena, familiako bizimodua ez egiteak. Iñakiri ere, esate baterako, zaharrenak txikia zela esaten zion «aita ez zaitez joan». Pena ematen zidan. Bertsolarien emazteek asko sufritzen omen dute; eta amek?

Emazteak badirudi ondo eramaten duela.


kondu baino lehen bezala. Gutxi elkar ikusiaz eta elkar ikustekoan oso ondo pasatuaz. Elkarrekin beti egonda askotan badakizu... Eta beraiek pozik ikusten badituzu, zu ere pozik. Horrela da gurasoen izatea. Serio fama dauka I単akik. Hala al da benetan?

Bueno... ipuinak kontatzen hasten denean denak barrez edukitzen ditu. Baina, giroa behar du. Familiako bazkarietan eta, koinatuekin eta, oso alai egoten da. Denei ipuinak kontatzen, eta Lazkao Txikiren anekdotak...graziosoa da ipuinak kontatzen. Baina, txikienaren berri beti askoz gehiago jakingo duzu, zaharrenaren berri baino. Ez-

izango zela. n aldean ahots Nik neuk ez dakit ondo eramango nuen neure senarra bertsotan bateko eta besteko ibiltzea. Eta semearena ondo...

Semea semea da eta. Baina, ez dakit, ni pixka bat akaparadora izango nintzen. Baina, bueno, bakoitzak bere afizioak ditu. Berak esaten du, bere emazteak ezkondu baino lehen bazekiela senarra bertsotan ibiliko zela. Oso ona dela esaten du emazteak, ez-

berdinak dira. Txikienak esan gabe ez daki bizitzen. I単akik gordelekua handia dauka. Denak ezberdinak dira. Sei dauzkat eta denek dituzte beren akatsak, beren bertuteak. Sei izanda, beste bertsozalerik ba al dago?

Idatzi bai. Nire alaba zaharrenak ere idatzi oso poliki idazten ditu. Baina Hitzetik Hortzerarako ez dute balio. Nik uste dut alaba denek daukatela idazteko ideia. Bi andere単oak dira, eta horiek umeei-eta ikastoletan beti idazten dizkiete bertsoak. Besteak ere, ez da irakaslea baina... Nik uste denak daukatela..., gustatu egiten zaie bertsoa. Idazteko badaukate teoria. Agian bertso eskolara joan balira oso bertsolari onak aterako ziren. Niri behintzat ez litzaidake gustatuko nire alabak bertsolariak izatea. Bizitza mundu

BERTSOLARI 9


bezala. Azkar bururatzen zaie zer erantzun behar duten. Harrituta egoten naiz. Baina lehengo bertsolariak nik asko ez nituen ezagutu, orduan irratia ere noizbait izan nuen. Eta semea?

horretan sartzea, gauerditako ibilbideak... Gizonezkoentzat egokiagoa iruditu zait beti.

Mª LUISA JAUREGI

Eta nola ikusten duzu bertsolaritza?

Gero eta sutsuago. Gero eta bertsolari hobeak datoz. Niri iruditzen zait oso lasai kantatzen dutela oraingo gazteek, eta oso onak daudela, oso onak datozela. Esaten zuten «bertso eskolak alferrik, hori berez etortzen den gauza da». Ikusi da ederki ez dela berez bakarrik etortzen dena, laguntzak horri ere ematen diola. Eta gero, nik ikusten dut bertso eskolatik atera direnak ausartagoak direla, horrela ematen dute behintzat. Ez dakit barruan zein prozesio pasatzen duten, baina niri iruditzen zait oso lasai abesten dutela. Ez dakit, hori beraiek esango dute, baina nire iritzian hori ematen du. Nik uste dut bertsolari pila bat izango dugula hemendik urte batzuetara. Orain ere asko daude. Bertso eskola horrek asko atera du.

Niri, egia esan, esan dizut lehen ere, negar egitea gehiago gustatu zait, berde kontuak-eta ez zaizkit izugarri gustatu. Niri asko gustatzen zitzaidan Xalbador. Askotan gaiari heldu ziezaiokeen berde aldetik ere, baina beti goxo aldetik heltzen zion. Asko gustatzen zitzaidan bere abesteko era. Hain zen goxoa dena. Baina, orain daukagun txapelduna ere oso bertsolari ona da. Eta Lizaso semea eta aita besteak bukatu zain daude zakurrak zaunka egiteko

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Batzuen ustez lehengo bertsolariak hobeak ziren

10

BERTSOLAR A M A R E N

Nire semeak ere bastante jokatu du berdekeriarik gabe, nik entzun diodanetan. Horregatik gustatu izan zait bere abesteko era. Batzuei bestea gustatuko zaie, baina niri ez. Gustura egoten naiz entzuten, hala ere, lasai samar dagoela ikusitakoan. Nire alaba batek ez ditu entzuten bere bertsoak, beldurtu egiten da. Bera oso urduria da, eta pentsatzen du zein gaizki ari den pasatzen, eta ezin ditu entzun. Mutil ona izan da oso. Beste gainerakoan parrandero xamarra, bertsolari guztiak bezala. Ezin lo egin izaten nuen etxean ikusi arte. Pentsatzen dut besteak ere horrela izango direla eta asko sufrituko dutela. Ez ote da aldatuko hau! Orduan, kejarik gabekoa?

Bai, hori, parrandero samarra, baina oso gazterik ezkondu zen. Esaten zidan «ama pixka baterako mutil zaharra baduzu» eta egun batean esan nion «bai, norbaitek engainatzen zaituen artean». Eta, gero, hogeitalau urte baino lehen ezkondu zen. Eta alde batera poza eman zidan. Esan nuen «Jesus, lo lasaiago egingo dut». Baina, jakiten nuenean nora joan zen bertsotara, esaten nuen «etorri ote da?»; gauean esnatzen nintzen eta «etorri ote da?». Nahiz eta ezkondu eta alde egin, zurea da. Zure semeak zureak dira eta beti pentsatzen duzu horiekin. Berak esan zuen bezala pixka bateko mutil zaharra izan banu zenbat lo galaraziko ote zidan! Bukatzeko, zer esan nahiko zenioke Iñakiri?

Nahiko adina baduela pentsatzeko nolakoa izan behar duen. Bertsotan jator

«Bai, hori,


parrandero samarra, baina oso B E R T S O L A R I 11


A I R R E B A D U

12

BERTSOLAR A M A R E N


CHRISTIANE

FANDO testua: Karlos Aizpurua

|

argazkiak: Txema Garzia Urbina

Christiane Fando hendaiarra da sortzez; 23 urte ditu bizitzen Urru単an. Aita euskalduna du, ama biarnesa. Senarrari eta semeari esker ikasi duen euskarak badu orotarik: badu bizkaierako zertzeladarik, badu 単abardura lapurtarrik. Auzitegietan errefuxiatu anitz defendatutakoa izaki, ederki zaildutako abokatu zolia da. Duela 10 urte, ezker abertzalearen baitan proposatu zuen ildo politikoa gogor arbuiatu zen. Eta Christiane bera ere bai, hendaiarrak defendatu militanteak presoen afixetan ez azaltzeraino. Haatik, ezker abertzalearen egungo ildo politikoak orduko planteamendu hura du ardatz; nola aldatzen diren gauzak, kamarada. Kirolzalea ere bada. Pilotan eta eskubaloian aritua, Euskal Herriko pilota ligako emakumeen batzordeko lehendakaria da. Ezagun du emakume bizi, irizpidedun eta aldi berean ikuspegi zabalekoa dena. Amak badu berezko argia, ez txikia. Alabaina, semea izan dugu mintzagai: Sustrai Kolina bertsolari urru単arra. B E R T S O L A R I 13


N

olakoak izan ziren bertsolaritzarekin izan zenituen lehenbiziko harremay nak?

CHRISTIANE FANDO

Nahigabe-edo, irratian beti entzun izan ditut bertsolariak, baina bi bertso-edo bakarrik, eta kitto! Niretzat aspergarria zen, nik ez nekien orduan euskararik eta ÂŤpalizaÂť bat zen. Etxean ez genituen bertsoak sekula entzuten. Orain, nire semea hasi delarik eman dut interes pixka bat. Zuen etxean beraz ez zen bertso girorik.

Gurean ez da sekula izan bertso girorik, ez zen horrelako ohiturarik. Eta hala ere, Sustraik, txiki-txikia zenetik, bertsolariak ikusteko piztu du telebista, horrek beti harritu gaitu.

Telebistari begira Eta orain bertsozaletzat al duzu zeure burua ala semeak kantatzen duenean soilik joaten zara bertso saioetara?

Sekula ere ez.

U

D

A

B

R R

Nehoiz pentsatu zenuen bertsolaria izanen zela?

E

I

A

Orain arte ni ez naiz bertsozalea izan. Baina, egia da interes pixka bat ipintzen baduzu gauza batean, gero eta errazago ulertzen duzula, gustua hartu arte. Sustraik abesten ez zuen saio batera ez naiz sekula joan, baina hemendik aurrera joaten ahal naiz. Telebistakoa, adibidez, gustura ikusten dut, Sustrai ez bada ateratzen ere bai.

14

BERTSOLAR A M A R E N

semea

ÂŤGurean ez ez ze n


z da sekula izan bertso girorik, n horrelako ohiturarikÂť Sustrai Hendaiako ikastolan hasi zen bertsolaritza lantzen, ikastolako orenetan. Hori nola bizi izan zuen?

Ez zuen fitsik erraten. Bo, Sustrai aski isila da; gustura bada normalki ez du deus erraten. Hala ere, nire ustez, Sustraik bertsolaritzari gustua hartu zion bertso eskolan hasi zelarik, Jexux Arzallusekin, eta ez ikastola berean egiten zutenarekin. Zuek sartu zenuten bertso eskolan

B E R T S O L A R I 15


ala berak eman zuen izena?

Berak. Zer iruditu zitzaizun bertso eskolan hastea?

Jexux Arzallusekin bertso eskolan hasi zenean, pentsatu nuen bertsoaren kontu hori oso gaitza zela. Bertsoa buru ariketa bezala ikusten nuen, eta bestalde, baliagarria zela jendaurrean nola hitz egin ikasteko; hori interesantea da, bizitzan behar baituzu hori. Bertso eskolan segurtasuna hartuko zuela pentsatu nuen, eta gerorako ongi izango zela. Gai bazara horrela inprobisatzeko, ba bizitzarako primeran etorriko zaizu.

CHRISTIANE FANDO

12 urterekin utzi egin zuen bertso eskola. Zer agitu zen?

Beretzat biderik ez zegoela ikusi zuen, eta utzi egin zuen. Pena hartu genuen. Orduan, txapelketa bat izan zen Hendaian, eta emaitza nahiko injustua iruditu zitzaion. Emaitzak txarto hartu zituen, eta bidea itxita ikusi zuen. Txarto pasatzekotan uztea deliberatu zuen. 4 urte isilik pasa ondoan berriz hasi da bertso eskolan.

Batetik, Lizeoan, Gillermo Etxebarria irakasleak behin eta berriz aipatzen zigun, badakizu zelan den Gillermo..., ea Sustrai zergatik ez zen berriz bertsotan hasten, eta bestetik, zu etorri zinen momentu horretan. Sustraik orduan oxigenoa hartu zuen, eta bere buruarekin konfiantza ere bai. Oraingoan, badirudi beste molde bat ikusi duela, gauzak desberdinak direla, eta berriz hasi da, oso gustura gainera. Azken urte eta erdian, nola bat-batean hala bertso idatzietan sari batzuk ukan ditu; harro egonen zara.

Irabazi edo ez irabazi bertsotan gustura dabil, hori da inportanteena. Eta bera pozik dabilen artean ni bere bai. Semearen saioetara joateko berari baimena galdetzen diozu?

Guk Sustrairi galdetzen diogu, ea berak entzutera joan nahi duen, eta normalki ezetz erraten du. UrruĂąako saiorako ere negoziatu egin genuen, eta azkenean baietz erran zigun, baina ÂŤurrun eta ongi portaÂť ere erran zigun.

A

Zainetan ematen zara ala lasai egoten zara?

U

D

A

B

E

R

R

I

Pilotan ari delarik oso txarto pasatzen dut, baina bertso saioetan oso ongi.

16

BERTSOLAR A M A R E N


ÂŤGai bazara horrela inprobisatzeko, ba bizitzarako primeran etorriko zaizuÂť

B E R T S O L A R I 17


Semea kantari

Sustrai kantatzen hasten denean, oso seguru aritzen da. Bestenaz, ama batentzat, semea gai batzuei buruz kantatzen entzutea oso gogorra da. Semea betiko haur txikia bezala ikusten duzu, nahiz eta ahalegina egin horrela ez izateko. Lazkao-Txiki bertsopaper lehiaketako sari banaketan, bere bertsoak entzutea kolpe handia izan zen niretzat; «ostras! holako gauzak errateko-eta, jadanik gizon bat da» pentsatu nuen. Hor ikusten duzu zure semea jadanik oso heldua dela, gizon bat dela ezta?, eta apur bat jota gelditzen zara. Horrelakoetan «elektroshok» moduko bat sentitzen duzu. Nahiz eta pentsatu,"bo, jadanik baditu 17 urte» eta abar, baduzu buru bat baina bihotz bat ere bai, eta bihotzarekin beti zurea dela ikusten duzu. Saioen ondoan egiten al dizkiozue bere saioari buruzko komentarioak?

Ez da erraza, normalki ez gara joaten-eta. Hala ere, Urruñako saioa egin eta gero egin genituen komentario batzuk, baina batez ere zelan ipintzen zuen eskua, mugimenduak. Bestenaz, ni ez naiz sartzen bertsoa aztertzera, bertso kontuetan neofita bat naiz. Gainera, berak pentsatzen du, eta arrazoi du, bertsotan ez dudala ezer ulertzen, orduan... Kasu egin behar da gainera, adin horretan bereziak dira, eta ni ama naiz! Bertsolariak bederen 3 bide ditu iritzia ematerakoan: entzule gehienek pentsatzen dutena kantatzea, bertsolariak berak irizten diona botatzea, edo artistaren distantziaz baliatzea. Zuk semeari zein bide aholkatzen diozu ?

Adaptazioaren zentzua eduki behar da. Gauza batzuk une batean erran ditzakezu, baina beste momentu batean ez. Inportantea da

U

D

A

B

E

R

R

I

A

CHRISTIANE FANDO

Semea kantuan ari delarik nola ikusten duzu, zer sentitzen duzu?

18

BERTSOLAR A M A R E N

erratea zuk pentsatzen duzuna, baina hori egiten baduzu, batzuetan ez duzu ezer lortuko. Aurrean duzun jendearen arabera, ideia sakonki edo azaletik bota beharko litzateke. Une honetan, nola ikusten duzu Sustrai bertsolaritzan?

Lan asko egiten du bertsoaren gainean: entzun, irakurri. Baina niretzat inportanteena da gustura ari dela, lan egiten du baina pozik. Pilotarekin arazo batzuk izan ditu eta bertsolaritzan gehiago sartu da. Sustraik bertsoa bezainbat maite du pilota, nahiz eta azkenaldian gogo gutxiagorekin dabilen pilotan

Sustraik ezaugarri bat du: gauza bat egitekotan ongi egin behar du, eta berak badaki pilotan egiteko entrenatu egin behar dela. Ez ditu maite erdipurdi eginiko gauzak. Aurten pilota txapelketak entrenatu gabe egin dituzte, eta horrela ezin da. Zailtasunak zituen entrenatzeko, entrenamenduetan zuzendaririk ez. Bestalde, Nafarroako Txapelketa dela-eta, horri begira zentratzea erabaki zuen, eta oraingoz pilota txapelke-

«Ostras! holako gizon tak utzi egin ditu. Aurtengo Nafarroako eta Iparraldeko Bertsolari Txapelketan parte hartuko du beraz.

Berarentzat inportantea da. Lehia, askotan, ona da, besteen maila ikus dezakezu zurearen aldean. Besteekin aritzean zure gabeziak eta landu beharreko alderdiak topa ditzakezu, txapela irabaztea helburu izan gabe ere. Eguneroko bizitzan bertsoak zer leku hartzen dio?

Sustraik badu bertute bat: txiki-txikitik gauzak ongi antolatzen jakin du. 06:30ean


gauzak errateko-eta, jadanik bat da, pentsatu nuenÂť esnatzen da, dutxa hartzen du eta kantatzen hasten da, egunero oren erdi bat pasatzen du kantari. Gero ikastolara joaten da, itzuli, etxeko lanak egin, eta deskantsatzeko ordenadorea eta hiztegiarekin egiten du bertso lana, nik ez dakit zertan, baina hor aritzen da. Sustraik ez dio telebistari gehiegi begiratzen, ordu horiek bertsoari eskaintzen dizkio, ez beti baina.

aitak bertso batzuk eskatu zizkion nire amarentzat, eta erantzun zion, ÂŤoraindino ez duzue ulertu etxean ez dudala bertsorik paratuko!". Bertsoak idazten dituenean ere, ez dizkiogu irakurtzen, irabazi ondoren kantatzen baditu bakarrik jakiten dugu zelako bertsoak diren.

Etxean, familiaren aitzinean kantatzen du bertsorik?

Ziurtasuna eta bere buruarekin konfiantza. Berak berez baduen analisi gaitasuna handitzeko aukera eman dio bertsoak, bizitzarako oso inportantea dena. Eta era berean, iritzien argudiatzea lantzeko aukera ere bai.

Ez, sekulan ere ez, ez du nahi. Zirikatu izan dugu, baina ez du kantatu. Igandean, adibidez, nire aitaren etxean izan ginen, eta nire

Zer irabazi du Sustraik bertso munduan sartzearekin?

B E R T S O L A R I 19


Inportantea da begiak eta belarriak irekitzea mundua zelan den ikusteko, eta bertsolaritzak horretan lagundu dio: ideia desberdineko jendea ezagutuz, Hegoaldeko gizartearekin harremanak. Ah! eta gainera, bertsolaritzan berriz hasi denetik, irakurtzen hasi da eta hori niretzat zoragarria da. Iparraldeko bertsolaritza azkartzeko ahaleginean, zein funtzio betetzen du Sustraik?

Bertsoaren karietara, oroitzen duzu Sustrairen pasadizorik?

2 edo 3 urte zituelarik, txapela janzten zuen, nire aitak bezala. Behin, bagenuen bazkari familiar bat izebaren etxean, eta afalondoan nire aita-eta kantuz ari ziren. Une batez, Sustraik «bertsoa egingo dut» erran zuen, eta bertsotan ari balitz bezala ez dakit zer kantatu zuen; harrituta utzi ninduen. Beste behin, 8-9 urte zituela, Urruñako neska gazte bat hil zen istripuz, eta baziren hileta elizkizunak. Sustrairi eskatu zioten bertsoak kantatzeko. Arratsalde horretan bazuen futbola eta pilota, baina horiek

CHRISTIANE FANDO

Duela gutxi bertso eskola berrietan hasi diren haurrentzat eredu bat da. Iparraldean, bertsotan ari diren 15-17 urteko bost horiez gain zer erreferentzia dago bestela? Oso gutxi. Haur bati urruti geratzen zaio 50 urtetik goragoko bertsolari bat, baina bertsolari gazte batek errazago erakar dezake haur

ki, ezinbestekoa da gazteek bertsotan segitzea «mugaren» bi aldeetan elkar konprenitzeko gaitasuna dutela frogatuz.

hori, gaiak, hizkuntza hurbilago sentitzen dituelako. Identifikazioa zuzenagoa da.

Horrelako komentarioak antzuak iruditzen zaizkit. Uste dut zailtasun aski badugula Iparraldea Euskal Herria dela eta «mugaren» bi aldeetan euskaldunak garela erakusten, gure denbora elkarren arteko erasoetan alferrik galdu gabe. Horrez gain, gisa horretako hitzek beldurra ematen didate, historian zehar «arrazaren purifikazioa» aipatu dutenak baitira guztiz demokratak izan. Halarik ere, gurasoen jatorria edozein izan-

U

D

A

B

E

R

R

I

A

"Sustrai Iparraldeko bertsolaria da, baina aita Hegoaldekoa du» aditzean, zer pasatzen zaizu burutik?

20

BERTSOLAR A M A R E N

utzi eta elizara joan zen bertsoak kantatzera. Elizan emozio eta jendetza handia zen, apaizak atzean eta Sustrai berriz txiki-txikia. Gainera, elizako mundu hori oso arrotza zen Sustrairentzat. Hala ere, lasai-lasai aritu zen, ongi. Dena bukatu eta gero, ordea, etxeko garajean aurkitu nuen pilota gogor astinduz, eta harrituta galdetu nion zertan ari zen, eta «nerbioso nago» erantzun zidan. Orduan zen urduri, ez elizan! Ezker abertzalearen baitan, urtetan batzuek gogor baztertu zaituzte. Lizarrak lizar, Sustrai zure semea dela jakinik, antolatzaileren batek boikota egiten ahal dio.



testua: Joxean Agirre

|

argazkiak: Txema Garzia Urbina

Andoni Egaña gaur bizipresa izugarriko pertsona bada ere, ez zuen bat ere grinarik izan mundura jaiotzeko orduan. «Hiru eguneko partoa izan nuen —kontatzen du Begoña Makazagak, bere amak—. Donostiako Erresidentzian partoen planta jarri berria zuten eta han egin nituen. Irailaren azken egunean ingresatu ninduten eta koadrilakoen kezka nagusia biharamunean ez jaiotzea zen, Caudilloaren Eguna baitzen urriaren lehena».

BEGOÑA A

MAKAZAGA E

R

R

I

Andoni Egañaren ama

U

D

A

B

«Andonik ez du ikasi inoiz laguntza eskatzen» 22

BERTSOLAR A M A R E N


B E R T S O L A R I 23


BEGOÑA MAKAZAGA U

D

A

B

E

R

R

I

A

«Negarrez pasatu zituen leh Lotsa ere ematen zigun 24

BERTSOLAR A M A R E N


h en hilabeteak. batzuetan»

G

OGORATZEN naiz nola Jose Antonio Azpeitiak, koadrilako lagun batek, gaueko hamaiketan deitu zuen telefonoz ospitalera. «Heldu Begoña, heldu, gutxi falta da eta», esaten zidan telefonoaren bestaldetik, gaueko 12etarako ordubete bakarrik falta zelako. Asko inporta zitzaidan niri orduan Francoren eguna izatea! Gaueko ordu bata eta erdietan jaio zen, baina goizeko zortziak arte ez zidaten josi. Parto luzea eta txarra izan zen». Andonik 3,2 kilo pisatu zuen jaio zenean, baina ez zitzaion nonbait mundu honetako atarramendua gustatu eta negarrez pasatu zituen lehen hilabeteak. «Lotsa ere ematen zigun batzuetan. Trinidade kalean bizi ginen, gizonaren etxera ezkondu bainintzen, eta aurreko etxekoak ere enteratzen ziren gure negarrekin. Behin don Inazio medikuak, pixka bat desesperaturik, umeari lo eragiteko pastilla bat ere eman zidan, ez ziola inori eman baina niri eman egingo zidala esanez, izugarri lo txarrekoa izan baitzen lehen hilabeteetan. Ez zuen ez, ez zuenez, oraingo antzik. Jaten, berriz, oso jale ona izan zen eta hitz egiten oso aurreratua etorri zen, oso azkarra izan zen horretan, eta beste gauza askotan ere bai. Oso txikia zela, beti gogoratuko naiz, bi urte edo izango zituen, orduan twist dantza modan zegoen eta kalean galiziar lagun batek esaten zion twist dantza egiteko eta dantzan jartzen zen denen aurrean. Orain ez da bat ere dantzazalea baina orduan primeran egiten zuen», kontatzen du Andoniren amak. Begoña Makazaga Santa Marina kalekoa da eta aita, Jesus Egaña, Trinidade kalekoa. Bi kale horien artean sekulako lehia

B E R T S O L A R I 25


eta Begoña bosgarrena da. «Lau anaia zaharragoak nituen eta etxean lan asko egindakoa naiz. Beharbada horrexegatik ezkondu nintzen hain gazterik. Jesus seme bakarra zen eta pozik etortzen zen gure etxera, sekulako saltsa eta giroa egoten zelako», dio Begoñak. Dantza taldean ezagutu zuten elkar, Begoñak 17 urte eta Jesusek 19 zituenean. Herrian ez ezik, inguruko herrietan ere dantza egin ohi zuten. «Fraileen babesean funtzionatzen zuen Irrintzi dantza talde horrek. Antzerkia ere egiten genuen, batez ere mutilek eta fraileen begiradapetik alde egitea nahi genuenez, geure lokal bat bilatzen ere saiatu ginen eta Antonianotan bertan, 'Ropero de los Pobres' deitzen zioten leku bat eman ziguten, gero ikastolaren le-

A D U

hen lokala izango zena. Roperoa deitzen zioten, emakume talde handi bat herriko behartsuentzako arropak josten aritzen zelako», gogoratzen du. Marien Alaben eta Luistarren urteak ziren horiek. Mutilekin igandetan dantza egiten zuelako, kongregaziotik botatzeko zorian ibili zuten Begoña. Jesus, Andoniren aita, Manolo Urbietaren edadekoa da eta antzerkiak euskaraz egiten omen zituzten. «Gogoratzen naiz behin batean ‘El cardenal’ izeneko lan bat antzeztu behar zutela eta traje militarrak behar zirenez, Guardia Zibilari eskatzera nola joan ziren eta eman egin zizkien. Mendira ere asko joaten ginen. Bi pisuko autobusetan ibili ohi ginen, baina bigarren pisua estali gabea izaten zen. Arantzura ere oinez joan ginen behin. Zarauztik gaueko ordu batean atera eta biharamunean arratsaldez iritsi ginen. Ez dut uste

«Arantzura ere oinez joan gin e gaueko ordu batean atera eta arratsaldez iritsi ginen»

B

E

R

R

I

A

BEGOÑA MAKAZAGA

eta norgehiagoka izaten omen zen lehen, festak antolatzeko orduan batez ere. «Lehen ere irabazi egiten genien eta oraindik Santa Marinako festak oso famatuak dira Zarautzen», esaten du. Begoña Makazaga Santa Marina kalean jaio zen, beraz. Ama Santa Barbarako baserri bateko alaba zen eta aitona, berriz, Talaimendi gainean dagoen kanpinekoa. Bi auzo horiek elkarri begira daude, Zarauzko hondartzaren izkina banatan eta elkarri abisuak pasatzeko maindireak jartzen omen zituzten belardietan. Aitona horrek gizon sendoa izan behar zuen. Zarauzko kaletik Santa Barbarara igotzeko galtzada erromatar bat dago, zorua harriz estalia duena, eta han dagoen harri zabal handi bat aitona Antoniok bizkarrean ekarria zela kontatzen zieten seme-alabei eta hauek sinetsi egiten zuten. Makazagatarrak zazpi anai-arreba dira

26

BERTSOLAR A M A R E N

marka handia egingo genuenik», dio Begoñak. Hogeita lau urterekin ezkondu zen. Parrokian egin zen ezkontza eta bazkaria Eguzki hotelean. Bilbo, Zaragoza eta Donostia izan ziren eztei-bidaiako hiriak. Handik urtebetera jaio zen Andoni.

Frantses maisua etxean Trinidade kaleko etxe horretan sei gela zituzten, baina senarraren ama eta amona ere bertan bizi ziren. «Amona hori, Andoniren birramona, oso emakume gogorra izandakoa zen. Aiakoa zen, Esteban Orbegozoren, Zumarragako Orbegozo enpresa sortu zuenaren arreba. Zarautzen lantegi bat omen zuen baina Udalak terrenorik ez ziola ema-


e n behin. Zarauztik a b iharamunean

B E R T S O L A R I 27


BEGOÑA MAKAZAGA A I R R E U

D

A

B

ten-eta joan omen zen Zumarragara. Nire senarraren amona honek gizonezkoen kontra aizkoran eta pilotan jokatzen omen zuen gaztetan. Andoni gogoratuko da birramona honekin. Zahartu zelarik, burua galtzen hasi zen eta bere alabarekin geratu zen bizitzen, gu Egaña kalera, orain bizi garen etxera, aldatu ginenean. Sei gela zituen etxeak, esan dudan bezala, eta udan hiru gela alokatu egiten genizkien udatiarrei. Hori oso gauza arrunta zen Zarauzko etxe askotan. Bordeleko maisu bat fijo samar etorri zen urte horietan. Hark erakutsi zion Andoniri ajedrezean jokatzen, oso txikia zela. Orduko ikastolan hasia zegoen, baina lehen promoziokoa zenez, kartilarik eta ezer gabe zebiltzan. Herrian sekulakoak esaten zituzten ikastolaren kontra. Jolas bakarrik egiten zutela. Testu-libururik ere ez zutela eta ez zutela ezer ikasten. Maisu horri erakutsi nizkion Andonik zituen kuaderno eta fitxak eta lasai egoteko esan zidan, mutikoak ez zuela eskolan inolako arazorik izango eta»,

28

BERTSOLAR A M A R E N

kontatzen du Begoñak. Imanol Murua, Basilio Bergara eta beste hainbat abertzale edo euskaltzale ezagunekin batean Andoniren gurasoak ere Zarauzko ikastolaren sortzaile izan ziren eta gerra ondoko euskal pizkunde berri horretan buru-belarri ibili ziren. Garai horretan, 55etik aurrera, hasi omen ziren Santa Eskean ere baserriz baserri eta Joxe Agirre erabiltzen omen zuten koplari. Trinidadeko etxe horretan lo egina omen da Joxe. «Gure etxean ez zen bestela bertso giro apartekorik. Aitona Antonio, nire aita, zen bertsozalea. Arroako Fresaldekoa zen izatez eta Uztapideren auzo egiten zelako-eta harremana bazuen, baina hemen, Zarautzen, Lasarterekin harreman gehiago zuen. Trinidade plaza horretan, bestalde, Zaldubi zaharra bizi zen eta Basarrik ere kale horretan zuen bere soziedadea eta han sartuta pasatzen zuen eguna. Baina ez genuen etxean bertso giro apartekorik. Egia da Andonik, oso txikia zela, bertso batzuk kantatu zituela jendaurre-


an. Aitonak erakutsitako Txirritaren bertso bat kantatu zuen: «Gure etxean sartu dira sei sardina/ Nik ez det bilatuko justizi berdina/ guretzako bana ta zuentzako bina/ gutxinez behar genun bana ta erdiña". Andonik bost edo sei urte izango zituen eta txapel txiki bat jantzi zioten. Horrek ez du esan nahi, hala ere, bertsotarako joerarik zuenik. Horretan oso berandu hasi zen», kontatzen du Begoñak. Andonik ez zuen Zarauzko ikastola berria ezagutu. Garajez garaje ibiltzen omen ziren. «Euria egiten zuenean baldeekin joaten ginen itukiak zituztelako. Baina oso haurtzaro mugitua izan zuten. Hauek asko-

zen zuen eta Andonik eskua altxatu omen zuen, kantatze kontu hori zerbait ulertu zuelako. Elizako kanta pilo bat ikasita itzuli zen eta anginarik gabe», kontatzen du amak. Begoña Makazagak lau seme-alaba izan ditu. Andoni jaio eta urte eta erdira jaio zen Josu. Zortzi urtera Unai eta Andonirekin 15 urteko tartearekin jaio zen Arantza. Andonik berak Arantzaren antza duela esan ohi du, baina denak desberdinak ikusten ditu. «Nik ez diot Andoniri senarraren antzik hartzen ezta nirerik ere. Ni oso hiztuna naiz eta Andoni ixila da izatez, gogorragoa. Ez du ikasi inoiz laguntza eskatzen. Ez da jendearekin detailista. Hori bai, sekulako lanak har ditzake beste bati mesede bat egitearren, baina gero lotsa bezala ematen dio detaileak izatea. Nirekin ere apenas izan dituen. Badakit asko maite nauela, baina ez dit inoiz erregalo bat etxera ekarri. Behin telebista bat erregalatu zidan, baina Arant-

tan joan ziren Europako herrialde askotara Manolo Urbietarekin edo beste maisuren batekin bazterrak ikustera. Gurasoekin ere asko ibiliak dira ume hauek. Senarrak lantegiko furgoneta prestatzen zuen eta leku askotan izanak gara umeak hartuta», dio Begoñak.

Izaera Lau urte egiteko zituela hasi zen Andoni ikastolan, baina arazo handiak izan zituen anginekin, eta amak Ribavillosara bidaltzea erabaki zuen zazpi urte zituenean. «Hilabete pasatu zuen han. Erdararik ez zekien bat ere eta iritsi bezain pronto mojek galdetu omen zuten ea elizako koruan nork kantat-

zara bertsotara joan eta tokatu zitzaiolako eta etxean beste bat bazuelako. Ez da bat ere enbusteroa eta kunplitua ere ez. Hirugarrenarekin gonbaratzen dut nik askotan ere erabat desberdina da. Hark gehiago ematen du, baina gehiago behar du. Andoni bere kontura konpontzen da eta konpondu da beti. Askora iristen da. Bere buruari sekulako lanak jartzen dizkio eta iritsi egiten

B E R T S O L A R I 29


BEGOÑA MAKAZAGA A I R R E B A D U

Amaren asmoa semeari maisu karrera ematea zen. Batxilerra bukatzera Donostiara bidali zuten, Larramendi ikastetxera, eta han Piter Ansorena izan zuen maisu. «78an bukatu zuen batxilerra. Nik buruan magisterioa egingo zuela pentsatzen nuen eta Piterrek esan zidan, Magisterioa? Ez al dizu esan Andonik Euskal Filologia egin behar duela? Piterrek sekulako sinpatia zion Andoniri eta nonbait gai ikusten zuen Filologia egiteko, baina niri sekulako sustoa eman zidan, hemen Euskal Filologia EUTGn egiten baitzen, pribatuan. Etxera etorri eta esan nion Andoniri zer esan zidan Piterrek. Eta Andonik esan zidan: ama, nik agintzen dizut karrera bost urtean egingo dudala eta halaxe egin zuen, bosgarren urtea gainera soldadu zegoela bukatu zuen», esan zuen Begoñak.

Bertso kontuak da. Bakarrik moldatzen ohituagoa izan da. Arantza ere horrela ikusten dut pixka bat. Gainera, Andoniren besoetakoa da. Ekonomia ikasketak Bilbon egin behar zituela eta behin esan zidan: ‘Ama, gaur parranda egin behar dut, beste bost urtean ez dut egiterik izango eta. Uste dut bost urte hauetan dezente egingo zituela, baina iritsi egiten da. Andoni ere iritsi egiten da’», kontatzen du Begoñak.

Lagun talde batek Euskal Filologia bukatzera Gasteizera joatea erabaki zuen 1981ean. Ekainean txanpa gogor bat jo eta denak aprobatu zituen Andonik uda horretan eta Lizardi sarirako preparatzea erabaki zuen. Amaren ustetan, ordea, urte batzuk lehenago ere hasia zegoen bertsotan zerbait probatzen. «Gogoratzen naiz bazkari batean nire amari bertso batzuk bota zizkiola, seguru asko ikasiak izango ziren baina. Lizardi saria baino hiru bat urte lehenago

«Piterrek sekulako sinpatia zion Andoniri eta nonbait gai ikusten zuen Filologia egiteko» 30

BERTSOLAR A M A R E N


izango zen hori. Lizardi sariaren uda horretan gu Eivissa-ra joan ginen oporretara, 82ko Mundialetako kiniela bat asmatu nuelako. Manta elektrikoa erostera joan nintzen denda batera eta betetzeko kiniela bat eman zidaten. Nik futbolaz ez dakit ezer, baina bigarren saria irabazi nuen, Eivissara bidaia bat. Erresguardoa bilatzeak eman zizkidan lanik handienak. Eivissatik bueltan seme-alabak bila joan zitzaizkigun eta etxera gentozela Josuk esan zigun Lizardi sarian izena emana zuela Andonik. Ikaratuta joan nintzen egun hartan frontoira. Halako pintak zituen gainera garai hartan Andonik: txima eta galtza estuekin. Ez zuen bat ere garaiko bertsolarien itxurarik. Baina ondo ikusi nuen. Orain ez dut hainbeste sufritzen. Bidea eginda dauka eta nahikoa egin duela pentsatuz joaten naiz. Andonirekin bizi izan ditudan une gogoangarrienak kontatzen hasita lehen txapelketakoa apartatuko nuke, Bilboko La Casillan Artxandari begira kantatzeko agindu zioteneko hu-

ra», kontatzen du Begoñak. Inoiz negar malkorik isuri al duen galdetu eta azkar erantzuten du baietz: «Behin baino gehiagotan». Lizardi saria irabazi zuen eta ondoren Osinalde saria Gabirian eta han emandako kopa handia etxean eduki du amak lorontzi bezala, lorez beterik. «Hernan Cortes» deitzen zioten etxekoek, konkistatzailearen txapela zirudielako. Andoni eta bere anaiak kirolari amorratuak izan dira, bai kanpoan eta bai etxean. «Etxean futbolean eta tenisean jokatzeko ohitura zuten ni ez nengoenean. Behin golfean ere ibili ziren goardasol kirtenak eskuetan zituztela. Ni etxera etorri nintzen batean aran bat tetxuan lehertu eta dena zerri eginda aurkitu nuen», kontatzen du amak. Egaña kaleko hirugarrenean gertatu zen hori, orain Begoña bizi den etxean, Andonik 11 urte zituela aldatu baitziren horra Trinidade kaletik. z

B E R T S O L A R I 31


testua: Zihara Enbeita

|

argazkiak: Txema Garzia Urbina

Azkarprint izeneko inprimategian aurkitu dugu Maite Perez de Mendiola egunero legez. Bertan egiten du lan, fotokonposatzen, diseinatzen... Gasteizen sortua, Gasteizen bizi da orain ere. Erdalduna izatez, Guillermo senarrarekin batera hasi zen euskara ikasten, 17 urte zituela. Garai hartan Gasteizko euskalgintzan garrantzitsuak izan ziren agustindar fraile ohiekin ikasi zuten, eta gero AEKn ere bai. Urteen poderioz lortu dute beren buruak euskalduntzea, eta hau gutxi balitz, alaba bertsolari bi ekarri dituzte mundura: Oihane eta Olatz Perea.

MAITE A

PEREZ DE MENDIOLA

U

D

A

B

E

R

R

I

Oihane Perearen ama 32

BERTSOLAR A M A R E N


B E R T S O L A R I 33


MAITE PEREZ DE MENDIOLA U

D

A

B

E

R

R

I

A

«Gu erdaldunak ginen. Eta Oihane jaio baino lehen klaseak hartzen hasi ginen»

34

BERTSOLAR A M A R E N


N OLAKOA y

zen

Oihane

txikitan?

Oihane txikitan oso berritsua zen. Gogoratzen naiz nola zortzi hilabeterekin, sehaskan zegoela, bera bakarrik bere buruarekin berbetan hasten zen. Ez zekien zer esan, baina inguruan norbaitek hitz egitea behar zuen. Eta inor ez zegoenez, berak bakarrik egiten zuen. Hitz egiten oso azkar hasi zen. Gero berdin jarraitu zuen, beti abesten, beti hitz egiten. Guk oso arazo handia geneukan, gu erdaldunak ginen. Eta Oihane jaio baino lehen klaseak hartzen hasi ginen. Guretzat oso garrantzitsua zen gure seme-alabak euskaldunak izatea, eta konturatzen ginen ez zela aski ikastolan ematen zutena, guk ere asko geneukan hor egiteko. Baina gauza bat da esatea eta beste bat lortzea. Bera txikia zenean berarekin ez genuen erdaraz hitz egiten, eta orduan ez genuen hitz egiten, euskaraz gaizki baikenekien. Abestu bai, bageneukan abesti pila bat. Orduan beti abesten aritzen ginen, eta baita zenbait gauza esaten ere. Horrekin esan nahi dut asko moztu ginela erdaraz ez hitz egiteko. Baina nik uste dut beste alde batetik konplementoa lortu genuela. Orain ez dauka problemarik ez erdaraz ez euskaraz, beraz, hain gaizki ez genuen egin.

tuen. Ez genuen ulertzen, baina norabait joaten ginen bakoitzean, bertsoak bazeuden, gelditu egiten ginen. Oso gauza berezia iruditu zitzaigun. Beste herrietan gero jakin dugu badagoela, baina guretzako lehen bakarrak ginen. Beti hurbil egon gara, nahiz eta ulertu ez. Orduan Oihane ikastolan-eta hasi zenean, bertso mundura hurbildu genuen. Zortzi urterekin bertso paper lehiaketa batean parte hartu zuen, eta, bueno, saria irabazi zuen. Gugana etorri ziren esanez zaindu egin behar genuela, gaitasun handia zuela. Orduan, Serapio Lopez zuen irakasle, eta bera ere bertsoak ematen hasi zen. Bera izan zen esan zuena honek bertsolari izan behar du. Eta gu poz-pozik, nola ez. Azken buruan, gu erdaldunak izanik hori lortzea guretzat harrotasun handia izan zen. Eta, beno, jarraitu zuen parte hartzen bai bertso paper lehiaketan, bai eskolarteko txapelketan, bai‌ Hasieran nik oso gaizki pasatzen nuen, eta oraindik ere gaizki pasatzen dut. Gogoratzen naiz begiak estali egiten nituela, beldurrezko pelikulak ikusten ditudanean bezala. Justu bera abesten hasi baino lehen, bera pentsatzen zegoenean, urduri. Hasten zenean, orduan bai, eskuak kentzen nituen. Bai, oso urduri jartzen nintzen. Ikusten duzu berak sufritzen duela, eta orduan berarekin batera sufritzen duzu. Horrek ez du bueltarik. Zein eratako jarraipena egiten dio-

Eta bertsotan? Nola hasi zen?

Gu erdaldunak izan arren bertsoak ezagutzen geni-

B E R T S O L A R I 35


MAITE PEREZ DE MENDIOLA

ÂŤNik uste dut bertsoa ez dela bakarrik, giroa da, dena daÂť zue?

Orain gutxiago; ahal dudanean joaten naiz. Baina lehen bai, ahalegin handia egiten genuen, eta leku guztietara berarekin joaten ginen. Ez dakit bera babesteko, animatzeko ala... ez dakit. Orain dagoeneko handitu da eta bere bidea hartu du. Ahal bada joaten gara, baina ez da lehen bezala.

Olatz gajoa! Bere ahizpa baduenez animatzeko, guk gutxiago egiten dugu. Baina Olatz ere oso ondo dabil. Nik uste dut bertsoa ez dela bakarrik, giroa da, dena da. Hor sartuta dagoen jendea berezia da eta oso majoa. Ha-

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Olatz ere hor dago...

36

BERTSOLAR A M A R E N

rremanak ere lortzen dira. Harreman oso bereziak eta politak lortzen dituzte. Oihane gainera bertsozale elkartean ere badabil...

Haserre nago orain. Bera salsera bat da. Bera hasi zenean ez zegoen bere adineko bat ere. 11 urterekin hasi zen Txustara joaten, bertso eskolara. Eta hor unibertsitatetik urtero etortzen ziren batzuk zeuden, Abel Enbeita, Zigor eta Oier Enbeita noizbehinka. Baina, noski, berak hamaika urte zituen eta besteek 17 inguru. Orain ez da nabaritzen ezberdintasun hori, baina garai hartan bai. Orduan hasi eta urte bat edo egon zen, eta desani-


matu egin zen, desanimatu edo erdi utzi zuen. Bertso eskolara joateko ez zuen motibaziorik. Baina egia esan, denek hartu zuten alaba bezala. Berak lortzen bazuen zer edo zer, ematen zuen beraiek ere lortu zutela. Gurasoak bezala portatzen ziren denak. Gero itzuli zen, baina itzuli zen buru eta gorputz bertsotara. Institutuan bertso eskola ematea lortu zuen; Jon Maia lortu zuen irakasle bezala. Jon Maia erakartzean inguruko batzuk animatu ziren. Hortik gutxik jarraitu zuten, baina batzuek bai. Hasi zen hor sartzen, eta hasi zen tribiala prestatzen... Eta hasi zen suspenditzen. Eta hola gaude. Eta, bai, inguruan bertso talde piloa sortu da, baina bere bizitza...

az. Lehen komentatu dudan moduan beti erakargarria iruditu zaigu mundu hori, eta euskaldundu egin gara. Ez asko, baina bueno... Bai, hurbildu egin gara, eta ulertzea lortu genuen. Guretzat hori izan zen... bertsoak ulertzen baditugu badakigu euskaraz. Oraindik badira ulertzen ez ditugun bertso batzuk. Oihane edo Olatz tartean badaude, galdetu egiten diegu. Agian ulertu ulertu dugu, baina zer esan nahi duen ez. Gertatu al zaizu Oihaneren bertso bat ulertu ez izana?

Bai. Hitza ulertzen dugu, baina esanahia... Baina, normalean ulertzen dugu eta poza sentitzen dugu. Guretzat ahalegin handia da. Nola definituko zenuke Oihane alaba?

Berritsua, saltsera... Bera baldin badago dena beteta dago. Ez du lekurik uzten ezertarako. Batzuetan nekatzen zaitu, baina gehienetan alaia da. Oso dinamizatzaile ona da. Norbait triste badago eta agertzen bada... Berak ere baditu bere momentu txarrak, baina... Bai, oso majoa da.

Zelan bizi du ama batek alaba bertsolaria izatea?

Oro har, pozik. Nahiz eta ikusi alde txar batzuk badituela. Baina, merezi du. Alabarekin batera gurasoak ere bertsolaritza munduan sartzen dira?

Seme alabek hurbiltzen zaituzte. Zerbait garrantzitsua bada beraientzat, zu ere hara zo-

B E R T S O L A R I 37


U

D

A

B

E

R

R

I

A

Ma

38

BERTSOLAR A M A R E N


FELISA

LABAKA Angel Mari Peñagarikanoren ama «Ezkontzea falta zaio Anjel

ariri» testua: Zihara Enbeita

|

argazkiak: Conny Beyreuther

Beizaman jaioa, Anoetan bizi da gaur egun. Nekane alabarekin bizi da etxean, eta barrez kontatzen ditu bere iloben kontuak. Semea ere ondoan bizi da, ezker-eskubi. Ondo gogoratzen ditu, bai, Felisak Anjel Mari Peñagarikano semearen nerbioak: «Etxean ezkutuka ibiltzen zen. Ez genekien bertsoak kantatzera joan behar zuenik. Nik ez nuen pentsatzen joan behar zuenik Gabiriara joan zenean ere. Hiru kopa-edo ekarri zituen: bertsorik onenarena, txapeldunarena...Etxean ez zuen kantatzen behin ere. Hori bai, gaizki pasa...Nik ez dakit nola ibiltzen zen. Horren nerbioak...»

B E R T S O L A R I 39


netan». Jan egin genituen gainera. Nolakoa zen txikitan?

E FELISA LABAKA

T A amak?

Anjel Mari? Bizia. Bizia zen eta jatun eskasa. Esan nion, «ez zara berehala egingo Manuel bezain handi», eta berak, «bai, baina nik hark baino korrika gehiago egiten dut». Baina, zen... Orain ere urduria da.

y

Amak ere bai. Txapelketan atera zenean ere han ginen gu. Aurrekoan ere Tolosara joan ginen-eta albizturtarrak «Ekarri al dezue gizon hori, zer moduzkoa etorri dek» esan zidan niri. «Gaur etorri dek zabal asko, bapo bazkalduta» esan nion. Eta bat ere bazkaldu gabe zegoen, manzanilla bat edo tea edo hartuta. Ze nerbioak! Ez zen ondo egon. Artean ere klasifikatzeko beste jai bat zeukan eta nik esan nion «oraindik ere beste jai bat badaukak behintzat eta ez ezak etsi», «hurrengoan zirt edo zart». Begira, halaxe, klasifikatu egin zen hurrengo hartan. Baina ze nerbioak! Gero, hurrengoan, presentatu ez zenean, esan zidaten «bultzaiozu pixka bat» eta nik «bultza? nik bultza? ez, ez, berak ikusi behar du. Hori nola egoten den ez dakizue zuek. Ez, ez, ez..., nik bultza? Berak nahi ez badu ezta ezer ere». Egia da eta, trantze horiek pasatzeko! Guk ere bai, txapelketako orduan ez bagina joan, askoz gaizkiago pasatuko genuen etxean. Gero puntuazioan, gu hemen lapitza hartuta, hari begiratuz gizona eta biok jarri bagina... Joan eta hobe, han sikira denen artean.

Bai, hala ere sufritu egiten duzu. Ilaran egoten ginen denak, etxeko guztiak, seme-alaba guztiak. Azkenekoan, «nik telefonoz deituko diot ondo nagoela esanez» bukatu zuen, eta harekin atera zuen. Eta seme bigarrenak «sartu dek», horrela arrastoan esan bezala. Eta gero Anjel Mari bueltatu zenean, bost bat lagun edo egongo ginen, eta beste semeak «ama, aurten angulak gabo-

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Hala ere sufritu egiten al da?

40

BERTSOLAR A M A R E N

Eta bertsotan nola hasi zen, familia bazegoen...

Aitak afizioa bazuen bertsoak kantatzeko. Bertso asko zekien. Lehenago artazuritzen eta juntatzen zen eta bertso asko kantatzen zuen. Nik ere bai. Orain ahaztu egin zaizkit, baina bertsoak asko. Lehen bertso paperak saltzen ibiltzen ziren eskaleak, 10 zentimon. Oso bertsozalea zen aita, nire aita, horrentzat aitona. Asko sartuko zitzaion Anjel Mariri Albizturren. Albizturrera garai baten bertsolari onen-onenak eramaten ziren, eta gure etxean gelditzen ziren bazkaltzeko eta afaltzeko. Zer zara, Albizturkoa?

Ez ni beizamatarra naiz izatez, baina Albizturren eduki genuen taberna, herriko etxean. Han jaiotakoak dira horrek denak. Eta han biltzen ziren bertsolariak-eta bazkaltzeko. Lazkao-txiki joaten zenean ere beti hantxe. Nik uste dut han sartu zitzaiola horri. Gero ere urteberrian eta gabonetan hirulau kuadrila ateratzen ziren bertsolari banarekin. Ni sukaldean jardunda nago bisigu garbitu ezinik. Jendez beteta sukaldea. Sukaldean badago mahai bat, eta han izan behar izaten zuten. Eta horiek hantxe daudela, jendea bazkaldu ondoan kafea hartzen eta joaten hasten zen. Hantxe gainean denak, hura eskandalua! Eguberrietan-eta... hiru bat jai izaten ziren. Han asko ikusi zituen horrek bertsolariak. Etxean geratzen ziren eta. Hori hortik etorriko zitzaion agian, edo berezkoa ekarriko zuen. Eta zu joaten al zinen bertso saioetara?


ÂŤAitak afizioa bazuen bertsoak kantatzeko. Bertso asko zekienÂť

B E R T S O L A R I 41


FELISA LABAKA A I R U

D

A

B

E

R

ÂŤEta Jesus izan zen aurrena konfesatzera joaten, eta apaizagana bokadiloarekin 42

BERTSOLAR A M A R E N


Bai, bertso saioetara askotan. Tolosan, Donostian ere bai... Bai, joaten nintzen ni. Etxean geratu... ezta pentsatu ere. Bertsolariak ez ditut galtzen, Hitzetik Hortzeran eta, nik bertsoari segitzen diot orain ere. Niri bertsoak gustatzen zaizkit. Gizon zenari ere bai, hari gustatzen zitzaizkion eta joaten ginen. Baina, semeekin batera, autoa zuten eta. Etxekoa zegoenean, etxeko denak joaten ziren, eta orain etxekoa ez doanean, aurtengo txapelketan eta, ez diote garrantzirik ematen. Nola mugitzen duen etxekoak… Eta nola ikusten duzu zuk bertsolaritza?

Aitak hamaika aldiz esan zuen «urte ederrak pasa dituzue baina ez dago hola izaterik». Eta harrezkero ere, hura hil zela ere, urteak badoaz. Zazpi egin behar dute, eta hor dabiltza. Ez dakit zenbat plaza egiten dituen.

Txikitan bizia zela esan duzu, eta orain?

Orain ere bai, ernegatua. Jatun txarra zen baina txikitan. Horiek errietak egiten genituen jateko, eta orain berriz... Izan zuen bolada bat...baina orain berriz kontu egiten dabil urdailarekin eta. Hori bai, bizia bai. Lehenago ostiraletan eta konfesatzera joaten ziren. Anaia biak joan ziren bokadilo bana eskuetan zutela. Eta bestea, Jesus, elizan bokadiloa janaz joan da. Anaietan azkenekoa da Jesus. Eta Jesus izan zen aurrena konfesatzera joaten, eta apaizagana bokadiloarekin, eta apaizak hartu eta elizan aurrera tira. Anjel Marik jaso atzetik eta etxera joan zen: «Hemen bokadiloa, apaizak botatako bokadiloa». Sano sano eman zion besteari. Parre! horren bistan ez nuen parre egin, baina gero bai. Esaten dute bertsolariaren emaztea-

B E R T S O L A R I 43


ÂŤOrain ondoan biz i da eta ez baina etxean zeg oenean ni a

FELISA LABAKA

beharra eta bakarrik agian, eta, nik askotan esaten diot zeinekin doan edo. Bestela, badakizu zein ibilerak egiten dituzten, ze kilometroak. Eta gero aditzen direnekin... Orain ondoan bizi da eta ez dut jakiten noiz etortzen den, baina etxean zegoenean ni akordatu gabe ez zen sartzen. Aditzen diren istripuekin eta. Askotan galdetzen diot zeinekin doan eta bakarrik al doan eta. Ikara ematen du. Beti gauez ibili behar. Zenbat seme-alaba dituzu?

Bost: lau mutil eta neska bat. Eta beste bertsolaririk?

Jesusek ere idazten ditu, dexente. Besteek ere, denek segitzen diote bertsolaritzari. Gaizki egon dela antzemateko beste denek dakite. Baina, gehiena Jesusek.

Zer esango dizut. Batzuetan ernegatzen. Zer egingo duten beti kuidadotan. Beti kanpoan, noiz etorriko ote diren. Dudarik ez dago. Askotan jainkoaren lekuraino joan

U

D

A

B

E

R

R

I

A

ren papera ez dela erraza, eta amarena?

44

BERTSOLAR A M A R E N

Zein anekdota gogoratzen dituzu txikitakoak?

Ez dakit orain, ahaztu egiten zaizkit eta. Sukaldearen azpian ukuilu handia zegoen. Eta kakaraka hotsean ezagutzen zuen horrek zein oilok arrautza egin zuen: ÂŤOilo beltzak arrautza egin dikÂť. Kontu egizu


dut jakiten noiz etortzen den, a kordatu gabe ez zen sartzen» zein belarri zeukan. Oilo batzuk gaiztoak izaten dira eta arrautzak jan egiten dituzte. Eta horrek segituan antzematen zien zeinek jan zituen. Horrek bijilatzen zituen. Bai, izugarri bizkorra zen. Anjel Mari oso Athletic zalea izan da beti, eta behin aditu nion «niri Zarautzen bizitzea gustatuko litzaidake». Zergatik galdetu nion eta «Iribar han bizi delako». Estudiatzeko ere bizkorra zen. Horrek batxiler bukatu zuenean, segituan esan zuen lanean hasi behar zuela, eta aita zenari segituan eskatu zion baten batek ba al zekien. Inprenta batera joan zen. Lanera joaten zen eta etxerakoan ogia eramaten zuen Tolosatik. Albizturren oso ogi ona egiten zen eta Albizturko ogia eramaten zuen. Eta hemen uste zuten denak panade-

roa zela. Okindegian lan egiten zuela. Beti ogiarekin. Eguerdian etortzen zen eta beti ogiarekin. Eta seguru panaderoa zelakoan, hemen hala egon ziren. Jesusek eskolapioetan jarraitzen zuen, eta «Que es de tu hermano» hari galdetzen zion batek «Pues empezó a trabajar». «Pues era uno de los que tenía que haber seguido». Eta niri ere esan zidaten, «gaizki pasatzen du azterketetan, baina pasa egiten du» esan zidan. Pisagureak eta nerbioso azterketetan... baina egia da, pasa egiten zituen. Eta gero hasi zen 25 urtetik gorakoen klaseetan batxiler superior egiteko. Baina, ezin segi ordea. Lanean segi behar, bertsotan segi behar... Dena ezin da egin.

B E R T S O L A R I 45


FERMINA

PERURENA Millan Telleriaren ama «Esaten dena gutxi da Millanentzat» testua: Zihara Enbeita

|

argazkiak: Txema Garzia Urbina

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Albizturtik Urkizura bidean dagoen baserri batean bizi da Fermina, Ernioren begiradapean. Leitzarra sortzez, 40 urterekin ezkondu zen. 88 urte ditu gaur egun. Umore onik ez du falta, ezta Millan Telleria semearentzako lorerik ere: «zan da ume bat ona eta ama maittea. Ez daukat gaizki esateko biderik. Hau da nire bihotzeko semea. Hilabete osoa pasatu nuen hau izateko Tolosan. Elurra egin zuen, eta hemendik elurrarekin ezin joan inora. Beasainen izan nuen lehenbiziko astelehen baten. Gizona zena azoka nagusira joaten zen astelehenero. Min pixka batzuk baneuzkala eta, abisatu genion medikuari. Abisatu genuen, eta Beasainera joan behar genuela. Beno, joan ginen bada hara ere. Noizbait ere sortu zen. Handia zen eta lau kilo bazan. Baina izan da ume bat, esaten dizut, esaten dena gutxi da horrentzat. Izan da ama maittea eta aita maittea».

46

BERTSOLAR A M A R E N


B E R T S O L A R I 47


G FERMINA PERURENA

A I Z T A K E R I Ak ere egingo zituen? y

Ez, gaiztakeriarik ez, Jesus Maria! Suteko gantxoa laster ezkutatzen zuen, hauts-zuloan sartzen zuen. Hor bilatu genuen eta laster ezkutatu zuen berriro ere. «Ez duzue bilatuko pixka batean» esan zuen. Eta berria jarri zen arte, ez genuen bilatu. Azaldu zen noizbait ere. Eskolan Urkizun ibili zen. 14ren bat urterekin-edo bertsotan hasi zen. Urkizura mezatara joan eta hasi zen horrela pixka bat kantatzen. Orain bertsolaria da eta zer esango diozu. Honi zer arraio esan behar diozu gehiago, ez dago gehiago esaterik. Gogoratzen zara bertsotan nola hasi zen?

Tabernara joan da hor hasi zen bertsotan. Eta aitak esan zion «nondik duzu bertsotarako gogo hori Millan?» eta honek «ez dakit ba nik». Hasi zen eta hor segitzen du. Ononenetakoa ez da, baina oso txarra ere ez da izan eta segi aurrera. Ahal duen arte segi dezala.

Berak gehiago sufritzen du amak baino. Finalaurrekoetara askotan ailegatu da. Baina azkeneko txanpan, goizean seietan jaiki Albizturren, Erniora buelta egin eta joaten zen bertso saiora. Nola egin behar zuen gauza handirik, inola ezin egin bada gauza handirik. Urduri, ez lorik, ez jan... Baina, guretzat izan da ona, oso ona. Berarekin joan izan zara bertso saioetara?

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Baina semea bertsolaria izanda amak sufrituko du.

48

BERTSOLAR A M A R E N

«14ren bat u r zen. Urkizura horrela


r terekin-edo bertsotan hasi mezatara joan eta hasi zen pixka bat kantatzenÂť B E R T S O L A R I 49


FERMINA PERURENA

Ez, hamazazpi urte ditut muletekin eta. Orain hamazazpi urte kadera hautsi nuen. Orain lau urte arte pixka bat ibiltzen nintzen. Baina irrist egin nuen eta berriro okerrera egin zuen. Berriz operatzeko esaten zidaten, baina 88 urterekin nola hasi behar dut berriz operatzen. Eta hementxe egoten naiz orain. Eta irratiz eta telebistaz?

U

D

A

B

E

R

R

I

A

ÂŤBerriz operatzeko esaten z i urterekin nola hasi behar dut

50

BERTSOLAR A M A R E N

Hori bai. Hau hor ikusten dut telebistan eta. Familian ba al da bertsozalerik?

Bai bertsotara joaten dira alaba eta iloba eta. Mutil koxkorra ez da joaten, baina neska bai. Eta zu, aurretik izan zara bertsozalea ala semearekin batera?

Bertsoak beti gustatu izan zaizkit. Gizona zena kontrakoa zen ez zion grazia handiegi-


idaten, baina 88 berriz operatzenÂť rik egiten. Bertsoak eta pelota niri asko gustatu izan zaizkit, beti gainera. Gazte gaztetatik hasita. Hor ikusten ditut aizkolariak, pelotariak eta. Eta horiei begira denbora pasatzen dut. Orain begia erabat hondatu dut. Katarata edo matarrata omen daukat. Operatzeko esan didate. Ni 88 urterekin begitik operatzera? Itsutu egingo zaizkidala eta. Itsutzen badira ere hor ibiliko naiz. Begi itxiekin eta.

Nola ikusten duzu bertsolaritza?

Bertsolaritza? Ondo. Niri bertsoak asko gustatzen zaizkit. Amuriza beti gustatu izan zait bertsotan. Baita EgaĂąa ere, Lizaso ere... Semeari zer esango zenioke?

Honi zer esango diozu? Ahal duen artean bertsotan segitzeko eta familia ere ederra

B E R T S O L A R I 51


A I R R E B A D U

52

BERTSOLAR A M A R E N


JUANA

GARMENDIA Loidi Saletxeren ama ÂŤZazpi urteko alaba ere badauka aitarekin poliki aritzen denaÂť

testua: Laxaro Azkune

|

argazkiak: Txema Garzia Urbina

Zortzi senideren artean 6. semea da Juan Joxe, anaietan hirugarrena. Loidi Saletxe baserrian bizi da emaztea, hiru alaba, ama, osaba eta anaiarekin.Oso ume ona izan zela dio bere amak. Harentzat lehen eta orain ere ume ona eta umila dela aitortzen du oso konbentziturik. Ikasketak Errezilen egin zituen eta gazterik hasi zen lanean lehenik Errezilgo tailerrean. Arrebarekin kamarero aritu zen, basoan ibili zen, Elgoibarren ere aritu zen lanean eta orain Azpeitian ari da. Baserriko lanez ahaztu gabe noski.

B E R T S O L A R I 53


JUANA GARMENDIA U

D

A

B

E

R

R

I

A

ÂŤAitona bertsotan isildu gab zena

54

BERTSOLAR A M A R E N


b e aritzen

B

ERE bertsolari sena odoletik datorkio Juan Joxeri noski. Loidi Saletxen lehen ere bertsolari asko izan da. Bere aitona Luis bertsolaria zen, eta bada gainera kontu polit bat Juanak kontatuko diguna: Herriko festetan kalera joan eta herriko taberna batean han ari omen zen aita bere sei semerekin bertsotan. Taberna dena jendez bete zen, baina bertsoak entzuten geldi nonbait jendea eta tabernaria haserre, isiltzen ez zirelako errietan hasi omen zitzaien. Orduan Loidi Saletxe zaharrak, «gustora ez bahago beste tabernara joango gaituk» esan eta irten da tabernatik bere sei semeak ondotik dituela. Haien atzetik tabernako guztiak ere bai ordea eta han gelditu omen zen tabernaria bakarrik. Ez zuen izango leku aitzakiarik. Aitona bertsotan isildu gabe aritzen zena zen. Umeei sehaskari eraginez beti bertsotan aritzen zen. Bertso zaharrak ere asko zekizkien eta berri-berriak ere igual kantatuko zituen. Gaur egun kantari askok kantatzen dituzten kantuak entzunda esan izan dut behin baino gehiagotan, «horiek baino ederkiago kantatzen zetian gure aittak». Ama ere oso kantari ederra zen. Nire gizonaren senide denak izan dira bertsolari. Bertsoa hasi eta bukatu ezinik inor ez zen gelditzen. Pako 88 urterekin hil zen eta azken-azkenean ere askotan jarduten zuen bere kasa bertsotan. Antonio Mari, senarra, Iparraldera joan zen Joan Joxe Errexil izenaz ezaguna, Sebastian, Oiartzunen bizi den beste anaia. Hura bertsotan plazan ere pixka bat ibilia da. Berrobin bizi da beste anaia Bitoriano, hura ere ondo jarduten duena da eta etxean bizi dena Prantzisko Mari, «Begi-Haundi»

B E R T S O L A R I 55


JUANA GARMENDIA A I R R

izenaz ezagunagoa, hau ere oso polita da. Ateraldi ederrak ditu honek! Neuk Juan Joxeri entzun lehen bertsoa 16 urte-edo zituela entzungo nion. Ni harrituta nola kantatzen zuen ikusita eta orduan esan zidaten, «bai kalean-eta asko jarduten du». Orduan irten ere ez ginen egiten orain bezala, behin hasi ginenean gustatu zitzaigun baina... Etxean gizonaren senideak Gabonetaneta juntatzen zirenean egundoko saioak egiten zituzten bertsotan. Herriko festetan eta ere askotan. Nire gizona bera ere ganadu lanean ari zenean beti bertsotan aritzen zen. Bere kasa askotan baita gaia hartuta ere. As-

U

D

A

B

E

«Ama ere oso kantari ederra zen. Nire gizonaren senide denak izan dira

56

BERTSOLAR A M A R E N

toari igual... Neu bertso tarte hutsean hazitakoa izateko ez naiz oso zalea, ez zait gustatzen. Ez dakit ez dudalako entenditzen ala zer, baina urduri jartzen naiz. Gizona bertsotan hasten zenean ere nik aurrean nituen paper denak txikitzen nituen. Juan Joxerekin ere berdin gertatzen zait. Behin joan naiz honekin Donostiara, bigarren atera zuenean eta esan nuen «ni ez gehiago». Etxekoa ez denean ere baten bat ezinean ari bada larritu egiten naiz. Sebastian, Juan Joxeren aurrekoa, lan istripuz 16 urterekin hil zena ere oso polita zan bertsotan. Orduko Santa Eskean ibilia zen.


Bittorio beste semea ere bertsotan poliki aritzen da, baina ez du kanpora irteteko gogorik. Premiarik ere ez eta estuasun horietatik libre nahi du horrek. Orain hurrengo soziedadean aditu nizkion nik eta orain ere jardungo du bai. Parranda galantak egiten ditu eta hartuko du horretarako denbora. Juan Joxek, hurrengo nik entzun nuena Errezilen 1.980an gizonari egindako omenaldian, Lete jatetxean kantatu zuen eta oso bertso ederra gainera. Donostian 1.981ean egindako omenaldian Joxe Mari Iriondok aurren-aurrenengo atera zuen, soldaduskatik etorrita zen kaskamotz-motzarekin. Osinalde sarian izan zen hiru aldiz eta azkenengoan atera zuen lehenengo. Urruñan «Errexil» sarian Euzkitzerekin bi aldiz enpate egin eta azkenean «leon-kastillo» egin zuten eta batari txapela eta besteari dirua eman zioten. Egañarekin ere hasieratik

ibili zen. Hark eskola ere gehiago du eta modua ere bai. Hau askotan joaten da bertsotara etxeko lanak egin ezinda. Askotan esan izan diot, «hire aita holaxe ibiltzen zuan». Txapelketa inguruan asko kezkatzen da. Antzematen diot berehalaxe eta esan ere bai, «utzi ezak behin betiko, askoz hobea duk eta. Hola ez dik merezi gizonak ibiltzerik» Baina pena ematen dio uzteak. Orain, Azpeitian bertsolari gazte horien maixu ere badabil.

Zazpi urteko alaba ere badauka poliki aitarekin aritzen dena. Ttapa-ttapa erasten dio aitak jarritakoari. Beste alaba zaharragoa nire antzekoa da, hura lasaiagoa da. Neuk hiru alaba ditut eta Milagros, gazteenak ere badu bertsotarako sena. Orain zenbait bezala prestatu eta arituko balitz egingo luke. Nire gizonaren arreba bat, Joxepak, Hondarribian bizi denak ere poliki kantatu ohi zuen. Orduan ez zen modurik eta badakizu. Nire gizonaren ibilerak ez ziren samurrak gero! Garai hartan Txapelekin ibiltzen zen. Goizean 6etan jaiki eta 7etako trenera Azpeitira. Handik Debara joan, Debatik Mutrikura oinez. Han saioa egin eta hurrengo goizean 5etan jaiki eta ez dakit 6etako trena edo zer hartu behar izaten zuen Deban. Gure gizonak esaten zuen «Gaztañeta» edo delako batek farolarekin laguntzen ziola. Bost durokoren bat emango zieten eta hura erdibana. Etxera hiruretako autobusean etorriko zen. Ni ere bakarrik, umea umearen gainean eta haserre egoten nintzen ez hark ekarritako diruaren premiarik ez genuelako, baina diru apur hura ateratzeko haiek ez ziren ibilerak! Etxeko lanak egiteko eta etxean lanean leher eginda gero egindako bertso lana ere ez dakit nolakoa izango zen. Hura bera ere gazterik hasitakoa zen. Badu 16 urterekin bertsotan ateratako erretratua, baina gero utzita egon ondoren, familia hazitakoan hasi zen plazara irteten. Bertsotan hasteko hasieran hotza zen hura. Omenaldietan eta nik animatzen nuen joatera, baina ezezkoa zuen erraz. Gero penatan egoten zen. Ni ere libreago nintzen orduan eta ondoren hasi nintzaion eta erreztxo ibiltzen ginen. z

B E R T S O L A R I 57


JULI

ZANGITU Joxe Luis Gorrotxategiren ama ÂŤEtxe inuguruan inor ez zebilenean aprobetxatzen zeban kantatzekoÂť

B A D U

|

argazkiak: Conny Beyreuther

Osintxuko Izarre-Berri kale-baserriko bi semeetan zaharrena da Joxe Luis. Eskolan ez zuen afizio handirik nonbait baina 16 urte arte ibili zen, aurrena Osintxun eta gero Bergarako profesionalean. Lantokian etxe ondoko oihal fabrika batean lehenik eta gero Bergarako Mekanika lantegi batean aritu zen. 1.972an Azpeitiko Cooperatiba Obrera lehen orain Lanmobel altzari lantokian hasi zen eta han jarraitzen du. Azpeitian bizi da emazte eta bi alabarekin.

E

R

R

I

A

testua: Laxaro Azkune

58

BERTSOLAR A M A R E N


B E R T S O L A R I 59


ZANGITU JULI U

D

A

B

E

R

R

I

A

ÂŤBera bakarrik zebilenean et kantatzen zeban baina etxekore bazeban ez zeban kanta

60

BERTSOLAR A M A R E N


xe inguruan en bat aurrean atzen»

S

EMEAREN bertsotako karrera nola izan zen bere ama Julik kontatuko digu: Ez dakit zenbat urterekin baina oso mutikotan hasi zen nabarmentzen. Bertsoa entzun orduko hipnotizatutako modura gelditzen zen. Bera bakarrik zebilenean etxe inguruan kantatzen zeban baina etxekoren bat aurrean bazeban ez zeban kantatzen. Sekula ere ez gainera. Alferrik, ez erregutu. Bertso zaharrik-eta ez dakit leituta ikasiko zeban baina entzundakoa grabatu egiten jakon. Entzun bezala grabatzen zeban buruan. Radioan bertsorik bazen han izango zeban belarria. Barruan eukan harek hura eta haretxen segidan ekin zotsan itxuria. Bertsotarako sen hori, aitak ere badu toke pixka bat. Haserretzen denean hitzak- eta errimau egiten ditu. Baina aitak ere bertso zaharrak asko jakin arren ez ditu jende aurrean kantatuko. Nik ekiten badotsat kantatzen nik baino hobeto eta gehiago bai jakin baina bera ez da hasiko berehala. Semeak ere badu kobardetasun hori. Oraintxe ere urtebetetzeak direla, Gabonak direla, hasten bagara, «horratik Joxe Luis gaur edukiko dituk preparauta bertso bat edo beste» eta berak «alde hortik..!». Berezko kobardetasun hori ume umetatik du. Behin baten Mondragoen Gabilondo, Alberro eta beste gazte batzuk Jose Luisekin batera kantatu zeben. Ez zeban inola ere gu joaterik nahi. Aitarekin berba egin eta berorren isilean joan ginen. Han jendea sartu arte ezkutuan egon ginen eta han takilara joan eta esan genien ezkutuan jarri nahi genuela

B E R T S O L A R I 61


ZANGITU JULI A I R R E B A D U

semeak ez zuela gu joaterik nahi eta. Non ikusten dogun Julianen, senarraren soldadu laguna. Hala eroan gaitu «gallinero»ra ezkututik. Gu geure leku horretara pasatzeko kortina zabaldu behar eta orduko eszenaixora joanda egoan Joxe Luis eta ikusi egin ginduzan sartzen. Igarri nion, «ikusi gaitu esan nuen, joan da horren bertsotia» baina itxuria benetan hartu zeban eta bertsotan ikaragarria egin zeban. Gaia ere gogoan daukat nola jarri zieten «nondik etorri ziren» edo hola. Detaile guztiekin kantatu zebazan bere gorabeherak peapa. Haura zan txalo hotsa mutikoari. Inguruko denak zorionak ematen gurea zela lehenengo esanez baina gero hirugarren eman zotsen. Lehenego haren kantua Angiozarren izan zen, San Migeletan, irailaren azkenetan, gizonaren anaiak gonbidatu eta joateko ba, erreguka. Baditu bi lehengusu bere edade ingurukoak. Plazan bertsolariak ikusi zituen eta bera bakarrik lehengusuetatik apartatuta ibiliko zen nonbait inor akordatu gabe. Handik hurrengo urtean abuztuan Osintxuko jaietan etorri ziren mutiko horiek beren aitarekin eta bazkaria akabatu orduko balkoira edo mugitu ziren mutikoak eta non entzuten dogun bertsotan. Gure mutikoak bertso paperen bat jirauko zeban pentsatu genuen. Jarri gara erreparuan eta egundoko bertsoa gure mutiko honek. Ni eta aitaren aldekoak ere amorratuak izan gara beti. «Zer bertso dituk horiek?» galdetu notsan eta esaten dost »bertso horiek tio Pedronean izan ginenean Egileorrek eta Armaittak kantatu zituzten ba, ba haietxek dira» Eurek kantatu zituzten moduan kantatu ere, abadeari, andra-gizonen kontuak, gizona mozkortutakoan nola plantatzen zen etxean, abadeak lepondo ona eta lanik egin gabe tragoa eta... Denak kantatzen zituen. «Eta buruan hartu hituen» eta

«bai zelan ez nituen ba hartuko?». Hurrengoa, hemen auzoko andrak, asko tratatzen dogun andrak dira. Andratxo horrek esan ostan «Juli etxian bertsolarixa daukazue!». «Zer esaten zabiltz Maritxu, bertsolarixa gure etxian?». «Bai zuen Joxe Luisek bertsolarixen moduko bozakin kantatzen dau. Gure mutila, lantegitik atarira urten eta bertsuak entzun zituan eta joan jakon koiñatiari esatera, -ipini egizu radixua bertsuak daude eta-. -Lagaizu ixilik Loiolako errosaixua daukat eta-. -Baina bertsuak entzun ditut oraintxe puntuan-. -Zaude ixilik, Loiolan ez dago bertsoik eta-». Hor akordatzen dira mutikoa etxe aldean dabilela bertsotan. Gero boza ere beti fuertea nola izan daben, gizon boza...Orain pixka bat suabetxoago dauka, ez esan gabe suabetxoago hobe duela! Ez jako gustatzen kritikatzerik! Ez esan amak e! Ez dakit garai hartan izango zan edo, eskolatik etortzen zirenean ganadu zaintzea izaten eben orain ortua daukagun tokian eta hor inguruko andreak ere berdin «etxian bertsolarixa daukazue, zuen Joxe Luisek bertsolarixen moduen bertsotan eitten dau edo bestela libururen bat dauka» «Nik ez dakit baina libururik ez dauka harek». Etxe inguruan inor ez zebilenean aprobetxatzen zeban kantatzeko. Ez dakit berak ere gogoan edukiko daben. Neure artean «mutiko honek hauxe dak afiziñoa dakarrena», esaten neban! Oraintxe auzo batekoak, hurrengo bestekoak eta guk ezer jakin ez. Mutikotan beste bat ere badauka, Osintxuko «Pakorro»rekin, hura bertso zalea nonbait eta gurearekin Txurrukako San Inazion bertsolariak zagozela eta joan zirenekoa. Orduan mutikoak ez zeben izaten gaur bezalako estudixau beharrik eta nonahi gaur baino mutiko gehiago eta hor ibiltzen ziren han edo hemen. Guk ezer jakin barik mendirik

«Lehenego haren kantua A Migeletan, irailaren azkenetan, eta joateko ba 62

BERTSOLAR A M A R E N


mendi Plaentxi parean Txurrukako soro barrenetik bertsoak entzuten izan zen, altabozetik entzun egiten zirela bertsoak eta, bera bakarrik joanda. Gero itxuria «Pakorro»ri esan otsan. Hurrengo egunean edo repetiziñua izango zen. Joan dira biak Txurruka bailarara, San Inazio ermitara eta altabozak ipinita bilau dittue eta biak altabozetik alkarri bertsotan «Pakorro» ta biak, hura gurea baino atrebituago ere bazen eta. Gure anaia defuntua han inguruan bizi zen eta hor non esaten digun gure koñatak, "zuen Joxe Luisek irten behar dau bertsolarixa!, gurian bertan bezala entzuten ziren bertsoak eta Joxe Luisen bertsoak entzuten egon ginen". Bertsotan ikasteko asmoz Egileorrengana ere joan ei zan behin itxuria «neri bertsotan erakutsiko ostazu?» eta Egileorrek «nik zer erakutsiko ostat ba? Tabernan basoerdi

batekin mahai punta baten jartzen bagaituk erakutsiko ostat» Gazteen txapelketan lehenengo atera zeban eta ez dakit orduan lotsa edo zer baina aurrera baino atzera nahiago zebala jarri zen garai baten. Orain beti esan izan dau zenbat eta jende gehixao nahiago dabela kantatzeko. Orain mahaian-eta badakit egiten dabela eta pertsonalitatea pixka bat kanbiauta daukala baina orain ere bere egin beharrekoak egin eta azkar alde egingo dau. Beste behin Goierrin-edo bertso saioren batean izan ziren Osintxuko bi mutil zahar, orain bat ezkonduta dago baina, eta haiek entzundako bertsoak etorrita nola kantatu zozten gogoan daukat, Joxe Luisen bertsoak. Halaxe izan ziren gure Joxe Luisen hasierako kontuak; geroko kontuak ahaztuta dauzkat asko. z

Angiozarren izan zen, San , gizonaren anaiak gonbidatu a, erreguka» B E R T S O L A R I 63


Mª CARMEN

RUIZ Fredi Paiaren ama «Pertsona handiaConnyda Fredi» | argazkiak: Beyreuther

testua: Zihara Enbeita

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Bilbon sortua, Algortan bizi da gaur egun. “Profesor Mercantil” deritzona ikasi zuen eta antzerki munduari lotua egon da. Luis Iturrirekin “Akelarre” taldean ibili zen besteak beste. Izatez erdalduna izan arren, bere seme-alabak euskaraz bizi daitezen ahalegindu da, eta lortu ere lortu du. Bi bertsolariak dira dagoeneko: Fredi eta Xabier Paia. Eta txikia, Itxaso, ere badirudi bide beretik datorrela. Berak ere ulertu dena ulertzen du, eta inguruak asko laguntzen ez dion arren, euskaraz ondo hitz egitea du helburu.

64

BERTSOLAR A M A R E N


B E R T S O L A R I 65


Eta izaeraz?

Z

Zelan gogoratzen dudan txikitan?, atsegina, maitagarria, nire harribitxia. Oso bizia zen, ez zen geldi egotekoa. Oso sentibera zen. Oso ume maitabera zen. Penaz gogoratzen dut ikastolara eraman nuen lehenengo eguna. Bere bizitza aldatuko zela uste nuen, ordutegien munduan sartuko zen, eta ordu arte aske bizi zen. Lekeitioko uda daukat gogoan, bere lehenengo uda. Lekeitioko arrantzalerik gazteena zen. Jai guztiak hondartzan, haretan olgetan... Ikastolan hasi zenean pena eman zidan. Dena banatu behar zela irakatsi nion, ume guztiekin jostatu behar zela, ona izan behar zela... Eta markaz beteta etortzen zitzaidan, urratuekin... Apurka- apurka berak ere bere burua defendatu behar zuela ikasi behar izan zuen.

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Mª CARMEN RUIZ

E L A N gogoratzen duzu Fredi txikiy tan?

66

BERTSOLAR A M A R E N

Nortasun handikoa. Izaera gogorrekoa. Eta era berean oso sentibera. Gogoan daukat Xabier etxera ekarri nuenean negarrez hasi zela, «madalena» moduan. «Hemen bakarrik utzi nauzu hiru egunetan gero beste honekin etortzeko» esango balu legez. Oso txarto sentiarazi ninduen. Era berean, jenioz oso bizia zen, oso noblea beti. Txikitan bere jostailuak banatzen zituen, eta orain ere hala egiten du. Ez dago norbaitekin banatu ez duen libururik, Cdrik, ez ezer ere etxean. Berea dena besteena ere bada. Eta bertsotan nola hasi zen?

Ikastolan hasi zen. «Horrela euskara gehiago ikasiko du» pentsatu nuen. Anaiak ere berdin. Gainera, Joseba Santxo ari zen klaseak ematen. Eta oso ondo. Oso pozik hasi zen, egunero kantari etortzen zen, anaiarekin euskaraz borrokan, bertsoak abesten...Asko gustatzen zitzaion, idatzi egiten zituen, abestu... Era horretan mintzatzen zen. Gogoratzen dut nola behin esan zidan «ama Josebak esan dit sari bat jasotzera joan behar dudala Iurretara». Ezin nuen ulertu nire semeak bertsoak idatzi eta sari bat irabazi zuenik. Joaten nintzen lehenengo aldia zen, bertsolariak ikusi nituen eta era horretako txapelketa


«Nortasun handikoa. Izaera gogorrekoa. Eta era berean oso sentibera» «Oso zoriontsua naiz seme bertsolariak izateko aukera izan dudalako» B E R T S O L A R I 67


MÂŞ CARMEN RUIZ Kontuan hartuta euskara ez duzula behar beste menderatzen, nola daramazu seme bertsolaria izatea?

Izugarri gustatzen zait. Sekulako ilusioa egiten dit niri. Beraiek txikiak zirela ni ere eus-

U

D

A

B

E

R

R

I

A

bat ikusi nuen. Oihane Enbeitak irabazi zuen; artean oraindik ume bat zen. Oso polita izan zen. Horrela hasi zen amairik gabeko lasterketa: txapelketak, idatzizkoak... Baina, agian, garrantzitsuena ez dira sariak izan. Egunero egiten ditu bertsoak eta beraien bidez azalerazten du bere bizitza. Parrandetan ere abesten du. Eta bere anaiak eta ahizpak ere abesten dute.

68

BERTSOLAR A M A R E N

karaz ikasten hasi nintzen. Barriro hasi naiz, berriro utzi dut... Lehen hitz egiten nuen beraiekin; baina orain, beraiek ondo hitz egiten dutenez, indioek legez hitz egiten dudala esaten didate, eta lotsatu egiten naiz. Umeen lotsa da, ez zara ezer esatera ausartzen. Baina ia dena ulertzen dut. Bertso saioaketa ulertzen ditut. Gainera, beraiek ikustera noanean ez dira hitzak bakarrik, adierazpidea da, begiratzeko era da, egoteko era... Badakit nola doan. Ondo, oso ondo daramat. Baina ez nuke hemendik alde egin nahi euskara behar legez hitz egin gabe. Erronka bat da, gainditu gabe daukadan ikasgaia. Uste dut lortuko dudala. Ez dakit batzuetan alferkeria ez oten den, edo daukadan ingurua ote den. Okindegira joan eta ogia euskaraz eskatzea ere ezinezkoa da. Beste leku batean bizi beharko nuke, besteok non bizi zareten ikusita inbidia ematen didazue. Baina bizitzaren arrazoiengatik hemen nago kokatuta. Eta jaio naizen lekua kontuan hartuta eta nola hezi nauten, orain gehiago kostatzen zait, apur bat herdoilduta nago dagoeneko, baina espero dut apurkaapurka egunen baten denekin hitz egin ahal izatea. Euskararen ingurua eta bertsolaritza izugarri gustatzen zaizkit. Nire bihotzean eta sentimentuetan daramatzat. Gure munduaren oinarria euskara da. Bertsolariaren emaztearen bizitza ez omen da erraza, eta amarena?

Ni zoriontsu. Gaztetu egin naizela uste dut. Sekula ez naiz txapelketetan baino zoriontsuagoa izan. Zure semeari txapela ipintzen ikustea, eta denak, ikastolakoak ere bai, txaloka... Ni pozik nengoen, oso pozik. Eta bertsolaritzan Lopategi ezagutzeko zortea izan nuen. Joseba Santxo etorri zen behin eta


esan zidan «Lopategik Fredi Kanpantxura joatea nahi du». Nik ez nekien nor zen Lopategi, zer egiten zuten Kanpantxun. Eta Josebak esan zidan «Hiru egunetarako elkartuko dira, bertsoak abesteko, esku pelotan ibiltzeko...». Eta hola hasi zen Kanpantxura joaten. Urtean lau aldiz joaten dira (orain Zornotzara), eta zoragarriak dira, lagun asko egiten dituzte, euskaraz hitz egiten dute, abestu egiten dute eta bizitza sanoa egiten dute. Lehenengo aldian ez zen pozik etorri. Euskaldunberria, Algortakoa... Handik alde egiten saiatu zen, baina baten batek eraman zuen berriro bueltan. Orain, orduko haiek guztiak bere lagun handiak dira. Oso mundu polita da, eta oso sanoa. Izugarri ondo daramat. Oso zoriontsua naiz seme bertsolariak izateko aukera izan dudalako. Era batean edo bestean gure herriaren historian parte hartzen dute, ez dira txapelketak bakarrik.

Bere alde txarra ere badauka...?

Azkenaldian, bertsotan doanean gero parrandan doala. Baina, beste zerbaitetara joanda ere, agian, gero parrandara joango zen. Parranda normala da 18 urterekin, bestela noiz bizi behar dute? Txar guztia hortara muga dadila. Onetik gehiago dauka txarretik baino. Bukatzeko, zer esan nahiko zenioke?

Bera izan dadila. Inguru polita dauka, eta lagunak aukeratzen jakin dezala, noizbehinka

Hilerri eta Hilera Zerbitzuak

Hilerrien gestio osoa eta aldi baterako lanak Peñaflorida, IB-1º • Gipuzkoa • Tel. 943 421 432 • Fax 943 429 529 E-mail harrespil@elea.net

B E R T S O L A R I 69


A I R R E B A D U

70

BERTSOLAR A M A R E N


testua: Joxean Agirre

|

argazkiak: Txema Garzia Urbina

Jokin Sorozabalen ama Andoaingo Leizotz industrigunearen kontra dagoen bi pisuko etxe batean bizi da, jaio zen Antzizu baserritik metro batzuetara. Gazte denboran Plazaolako trena pasatzen zen ataritik eta hartxintxarrak jartzen zizkioten umetan burdinbidean eta pasatzean xehe-xehe eginda uzten zituen. Trenbide hori bide bihurturik zegoen Jokin-eta jaio zirenerako eta hortik joaten ziren herriko eskolara oinez, Andoinera, kilometro bateko bidean. Orain autoan ibiltzen dira, baina bideak hor segitzen du paseatzeko.

MÂŞ KARMEN

ANSA Jokin Sorozabalaren ama ÂŤPitin bat zimatsua dela esango nuke eta B E R T S O L A R I 71


U

D

A

B

E

R

R

I

A

MÂŞ KARMEN ANSA

M

ARI KARMEN bost senidetatik hirugarrena zen Antzizu baserrian eta neska bakarra. Aita sereno ibiltzen zen inguruko pertsiana fabrika batean eta arratsaldez lo egin ohi zuen. Gehienak lanean hasi ziren gazterik eta amaalabak eta beste anaia batek egiten zituzten baserriko lanik gehienak. Mari Karmen ez da kexatzen bere bizimoduaz, baina berriro jaioko balitz, lan gutxiago eginda bizitzen probatuko omen luke. Gaur 62 urte ditu, baina emakume sasoikoa dago oraindik. Bizia, hiztuna eta oso argia da. Etxe bereko beste solairuan bizi den koinatarekin ibili ohi da eta hilean behin Andoaingo parrokia garbitzea da bere egiteko sozialetako bat. ÂŤHamar bat emakumeko lau talde osatuta dauzkagu eta hilean behin tokatzen zaio talde bakoitzari garbitasuna egitea. Herriko beste elizak garbitzeko beste talde batzuk ere badaude, Sorabillakoa, Santa Kruzkoa eta abar garbitzen dituztenak, eta urtean behin San Martinetan, afaria egiten dugu elkarrekin. Gure taldeak, gainera, Ostegun Gizen egunez, inauterie-

72

BERTSOLAR A M A R E N

ÂŤ27 urterekin ez Andoaingo parr hegazkinean e


zkondu zen Mari Karmen, 65ean. rokian egin zen zeremonia eta egin zuten Madrilgo bidaia» tan, bazkaria ere egiten du», kontatzen du.

Koinatu-koinatak auzoko Aita-amak hilak ditu Mari Karmenek baina senarraren ama bizi du oraindik Larraulen, 98 urterekin. «Maria Urkola da. Larraulgo biztanlerik zaharrena da, burua oso argi du oraindik eta telefonoz primeran hitz egiten du. Belaunetatik dabil gaizki», dio. Mari Karmen Antzizu inguru horretatik oso gutxi ateratako emakumea da, bertan pasatu baitzuen gaztaroa eta bertan ezkondu

baitzen. «Nire txikitako irteera luzeena Pasai San Joanera egiten genuena izaten zen. Aitaren arreba bat bizi zen han eta amonarekin sarri joaten nintzen ni trenean eta txalupan pasatzen genuen portua. Hori gauza handia izaten zen. Eguberri egunean beti han izaten ginen eta Lezoko festetan ere bai. Gogoratzen naiz behin trenean bueltan gentozela Donostian estropadak izanak ziren eta trena jendez gainezka zegoela nola bi gizaseme haserretu eta burrukan hasi ziren. Trabes eginak ziren nonbait eta dirua galduak izango ziren. Ukabilka hasi ziren elkarrekin eta trena erabat be-

B E R T S O L A R I 73


tea bazihoan ere, ondo asko egin zuten lekua. Hernanin trena geratu eta goardiei dei egin zieten», gogoratzen du txikitako eszena. Esan bezala, baserrian lan asko egindakoa da Mari Karmen, baina jai arratsaldeak libre izaten zituen. Lagunekin Tolosara joaten ziren gehienetan. «Horixe izaten zen aste guztiko gure libertade bakarra, igande arratsaldeetan 5etan etxetik irten eta gaueko 10ak bitarteako tartea. Neguan Tolosara joaten ginen eta udan inguruetako herrietako festa guztietara. Hasieran neska koadrila ibili ohi ginen, baina poliki-poliki bakandu eta bi bakarrik geratu ginen urte batzuetan. Zer egiten genuen Tolosan? Dantza egiten genuen», dio. Senarra, Jose Joakin, ordutik ezagutzen zuen bistaz baina ez zen berarekin ateratzen hasi 23 urte arte. «Nire senarraren arreba bat berriz nire anaiarekin jaiotetxera ezkondu zen eta hemen bizi da. Anai-arrebak anai-arrebekin ezkondu ginen, beraz. Koadrilan azkena geratutako lagun hori eta biok asko ibiltzen ginen geure nobioekin. Laurok igandetan elkarrekin joaten ginen Tolosara eta Erbiyaenea jatetxean musean edo tutean jokatzen genuen bi bikoteak», kontatzen du. 27 urterekin ezkondu zen Mari Karmen, 65ean. Andoaingo parrokian egin zen zere-

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Mª KARMEN ANSA

«Ni atze-at bertso erdia bat egingo o

74

BERTSOLAR A M A R E N

monia eta hegazkinean egin zuten Madrilgo bidaia. Bueltan, Burgosko Medina del Pomarren klarisa dauden izeba eta lehengusuari bisita egin zieten eta senarrak igeltsero lanetan segitu zuen, ordu arte bezalaxe.

Etxe berria Ezkondu aurretik, ordea, etxe berria egiten aritutakoa da Jokin Sorozabalen ama. «Bertara ezkontzea erabaki genuen eta ezkontzeko etxea behar. Eskeletoa kanpokoek egin zuten baina beste guztia senarrak eta biok egin genuen manoimano, tarteka bere lagun batek lagunduta. Goizeko 8etarako masa eginda egoten nintzen zain. Peontzan lan asko egindakoa naiz ni ere. 25 urte nituen orduan eta zaku porlana erraz altxatzen nuen bizkarrera», esaten du Mari Karmenek. Ezkondu eta pare bat urtera jaio zen Jokin Santa Ageda bezpera batean, ospitaleko atarian eskekoak kantuan ari zirela. Horrek beharbada izan du eraginik mutilaren bertsotarako joeran. «Tolosan, herrian bertan, lehen zegoen ospitalean jaio zen goizeko 3ak aldean. Atarian kantu hotsak sumatzen ziren. Santa Eskekoak ziren nonbait eta medikuek senarrari kalera festara joateko esan zioten,


tzean jarri nintzen badaezpada, an geratu edo erridikulu txikiren ote zuen beldur bainitzen. Baina poliki aritu zenÂť han alfer-alferrik zegoela-eta. Jokinek 3.300 bat pisatu zuen. Nik 29 urte eskas nituen. Bi urteren tartearekin jaio zen bigarrena, Xabier. Biak desberdinak izan dira, ez dut inoren kexarik baina. Jokin txintxoagoa izan da. Lo onekoa. Senarra lanetik oso berandu etortzen zen, askotan 8ak aldean eta ni umeak erretiratuta izaten nituen. Nahikoa zuen, hala ere, Xabierrek sukaldean hizketan aita sumatzea negarrez hasteko. Jokinek lo segitzen zuen bake-bakean. Jenioz diferenteak izan dira. Xabier beroagoa izan da, jenio bizikoa. Jokin patxadatsuagoa. Biak elkarrekin ibili dira koadrilan ere eta Xabier parrandazalea izan da eta Jokini gehiago gustatu izan

zaio garaiz etxera etorri eta biharamunean mendira edo bizikletan ibiltzera irtetea. Hori dela eta askotan errietan etorri ohi ziren. Eztabaidan ere Xabier errazago berotzen da edo jeniotxartzen. Nahiz koadrila berekoak izan diren eta diren, laster hasi ziren afizio desberdinetan sartzen. Bertsozaletasunak ere berezi egin zituenÂť, kontatzen du. Mari Karmeni trikitixa gustatu izan zaio beti eta oraindik ere asko gustatzen zaio. Baina bertsoarekiko ez du zaletasun apartekorik izan, harik eta semea kantuan hasi zen arte. Aitak bai, Jose Joakinek, gaztetandik izan du bertsolarien ezagutza, Ondartza Zuria edo Uztapide zela, baina Jokini herriko bertso esko-

B E R T S O L A R I 75


lan piztu zitzaion gehienbat bertsozaletasuna. Lau urterekin hasi zen herriko eskolan eta La Sallen egin zituen ondoren ikasketak, Lanbide Ikasketak alegia. Anaiarekin eta ondoan bizi diren hiru ahizpa lehengusuekin joaten zen eskolara umetan. «Senarra beti motoan ibili izan da lanera; gero, umeak etorri zirenean, erosi genuen autoa. Eskolara, dena dela, beti oinez ibili dira bi semeak, ordu laurdeneko bidea baitago herrira», kontatzen du Mari Karmenek. Jokin orain etxetik kanpo bizi da, bere neskarekien herrian pisu batean, baina harreman oso estuak ditu amarekin. «Egunero etortzen da bisita egitera, lanetik ateratzen denean, hemen bertan lan egiten baitu, Krafften. Berak ‘Egunkaria’ ekartzen dit eta hemen meriendatxoa egiten du. Hori da eginda dugun tratua. Bere andregaiarekin ere oso ondo konpontzen naiz. Sarri etortzen dira bazkaritara edo afaritara. Beren etxera joateko esaten digute, baina niri ez zait gustatzen endredoak ematen ibiltzea, biak lanean ari dira eta. Inoiz edo behin elkarrekin kanpora ere atera ohi gara, baina gutxitan», esaten du. Ea Jokin enbusteroa al den galdetu eta ezetz erantzuten du. «Ez dira musuka ama erabiltzen duten horietakoak. Gainera amaren beharra gero eta gutxiago dute. Lehen arropa nirekin erosten zuten, baina oso azkar hasi ziren nik erositakoak ez janzten eta berak konpontzen dira orain. Bi semeak elkarrekin ere joan izan dira gauzak erostera», dio Mari Karmenek.

Bertsotan Jokin bertsotan hasi eta laster ikusi zuen amak oholtza gainean, Sorabillako festetan.

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Mª KARMEN ANSA

Jokin orain etxetik kanpo bizi da, bere neskarekin herrian pisu batean, baina harreman oso estuak ditu amarekin.

76

BERTSOLAR A M A R E N

«Lasarte, Lazkao Txiki, Lopategi eta Agirre ziren bertsotan eta nobedade gisa edo, Jokin eta honen lagun bat, Jose Manuel, jarri zituzten. Ni atze-atzean jarri nintzen badaezpada, bertso erdian geratu edo erridikulu txikiren bat egingo ote zuen beldur bainitzen. Baina poliki aritu zen. Oraindik gogoratzen naiz Sorabillan bota zuen azken agurrarekin. Orduko dozena erdi bat saio eginak zituen. 18 urte zitueneko kontuak dira horiek. Orain azala eginda daukat. Saio asko entzun dizkiot aspaldian», dio amak. Lehen aita zen bietatik bertsozaleena,


baina badirudi gerora amak arreta gehiago jarri diola Jokinen ibilbideari eta gaur bera dela gehien ulertzen duena. Ama da bertso saio batetik bueltan galdera gehien egiten dizkiona. ÂŤSufritu ere egiten da begira, baina gozatu ere bai. Nik ez nuke esango bertsotan entenditzen dudanik. Nik erremate ona apreziatzen dut gehienbat, azken puntuko txispa hori. Bukaera ona duen bertsoa balekoa izaten da niretzat. Baina inoiz ez diot nik kontsejurik eman. Txapelketa egunetan eta, goizean jaiki eta gosaltzen ikustean halakoxe korapilo bat sentitu ohi dut barrenean, baina ez diot inoiz

ezer esaten. Nerbioso dagoenean ere ondo disimulatzen daki eta beti bere paperean ondo ikusi dutÂť, dio. Ea aitaren ala amaren aldekoa atera den galdetzen diot. ÂŤFinegia da mundu honetarako. Horretan beharbada neuretik zerbait baduela esango nuke. Orain berriro jaioko banintz, pikardia gehiago izango nuke eta ez nuen hainbeste aztarrika egingo lanean, bizimodu errazagoa bilatuko nuke. Hori bai, pitin bat zimatsua dela esango nuke, setosoa alegia, eta isil-isilik beti berea egiten duÂť, erantzuten du. z

B E R T S O L A R I 77


DOLORES

ALBIZTUR I

A

Estitxu Arozenaren ama

U

D

A

B

E

R

R

«Estitxuk hiru urtetarako Amurizaren bertsoak kantatzen zituen» 78

BERTSOLAR A M A R E N


testua: Jon Abril

|

argazkiak: Txema Garzia Urbina

Dolores 1951. urtean jaio zen Mutrikuko Etxerre etxean. Haurtzaroa gogorra izan zen berarentzat, eta gaztarorik gabe haur izatetik heldu izatera pasa behar izan zuen. Ama berak hamabi urte zituela hil zitzaion, eta sei senidetan zaharrena izanik, berari egokitu zitzaion amarena betetzea, etxeko ardura hartu behar izan zuen, behinik behin. Ume garaian bertsolaritzarekin harreman guti izan bazuen ere, gazterik ezkondu zen Manolo Arozenarekin. Goizuetarra, artean, ez zen plazako bertsolaria, baina bai bertsozale fina, eta afizioa ere Manoloren ondoan handitu egin zitzaion. Bertsolaritzaren bidez amak alabarekiko duen harrotasuna agertu izan zaio Doloresi. Lesakako Nabaz auzoko etxean aritu gara solasean, elkarrizketatzailea ezaguna izateak ematen duen konfiantzarekin bera, eta berdin ni. Egungo bertsolarien artean EgaĂąa duela gustukoen aitortu du, ÂŤosatuena delakoÂť.

B E R T S O L A R I 79


DOLORES ALBIZTUR A I R R U

D

A

B

E

«Etxe bakoitzean haur pila bat izaten zen, eta baserri guztien artean, auzo txikia izanda ere, haur mordoa biltzen ginen» 80

BERTSOLAR A M A R E N


nintzen etxetik kanpo lanean. Bertsolaritzarekin zein harreman izan zenuen zure haur eta gazte garaian?

N

O L A K O A izan zen zure haurtzaroa? y

Haurtzaroan ni oroitzen naizen lehendabiziko bertsoak Basarriren “Bixigu begi gorri� ziren, irratian aditutakoak. Nire ama zenari bertsoak aditzea asko gustatzen zitzaion, eta telebistarik-eta ez zegoenez irratitik entzuten genituen bertsoak.

Haurtzaroa nahiko gogorra izan zen niretzat, gogorra, bai. Senideetan zaharrena ni nintzen, seien artean, eta hamabi urte nituela ama hil zitzaidan. Hamabi urterekin etxekoandre bezala geratu nintzen. Umeen kargu gelditu nintzen, etxearen kargu, baserriko lanak egin beharra... Orduko baserriko bizimodua, gainera, oso gogorra zen. Ez zegoen garbigailurik, ez butanorik, ez horrelako gauzarik, eta horrek gehiago gogortzen zuen.

Zure inguruan bertsorik kantatzen al zuen jendeak, Mutrikun?

Eta eskolarekin zer harreman izan zenuen?

Baina mahai inguruan, bazkal ostean, bertso zaharrak kantatzeko ohiturarik ba al zegoen zure etxean, edo ingurukoetan?

Eskolan bost bat urte nituela hasi nintzen, eta hamabi-hamahiru urte bete arte aritu nintzen. Eskolako oroimenak oso politak ditut, ume asko ibiltzen ginen han, eta oso garai polita izan zen. Gainera, auzoan bertan genuen eskola, eta denok elkar ezagutzen genuen. Orduan ez zen orain bezala, etxe bakoitzean haur gutxi izaten dela. Etxe bakoitzean haur pila bat izaten zen, eta baserri guztien artean, auzo txikia izanda ere, haur mordoa biltzen ginen. Izaten ginen, agian, 30, denak hurbilekoak.

Oso gutxi. Gero bai, Manolorekin ibiltzen hasi nintzenean orduan bai mugitzen ginen bertso saioetara eta. Lehendabiziko saioa gogoratzen dudana Itziarren izan zen. Hango apaiz bati egindako omenaldian izan zen, istripuan hila. Hogeita zazpi edo hogeita zortzi urte dira saio bat entzutera joan nintzela lehendabiziko aldiz.

Ez, ez. Nik ez dut hori ezagutu izan. Basarriren bertsoak entzun zenituen lehendabizikoz, baina bertsolariren bat ezagutzen al zenuen?

Bai, bai. Irratitik entzuten genituen. Ezagutu, ez genituen ezagutzen, ikusten ez genituelako eta saioetara joaten ez ginelako, baina irratitik entzunda bai, ezagutzen geni-

Gazte garaian etxetik kanpo lan egiteko aukerarik izan al zenuen?

Ez, gainera oso gazterik esposatu ginen, eta seme-alabak etorri ziren segidan. Gero bai, gero etxetik kanpo lan egin izan dut, haurrak zaintzen lehendabizi, Arrano ostatua izan genuen gero, eta gero etxean denboraldi bat pasa ondoren sagardotegian hasi berri naiz lanean. Lesakan hasi

B E R T S O L A R I 81


DOLORES ALBIZTUR

tuen. Orduan Lopategi gazte-gaztea zen, Lazkano ere oso gaztea zen...

Oso gogorra izan zen. Bai, gogorra. Manolo Madrilera joaten zen aste guztirako, hemen ez nuen inor ezagutzen, hiru haur txikirekin nengoen etxean... Baina gero segituan egin nituen lagunak, haurrek ere lagunak egin zituzten, koadrilak... eta nahiko ongi moldatu nintzen. Badakizu nolakoa izaten den lehendabiziko etorrera, ez duzula inor ezagutzen... baina ongi moldatu nintzen segituan. Garai hartan areagotu al zenuen bertsolaritzarekiko harremana?

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Ezkondu eta gero Lesakara etorri zinen bizitzera. Nola gogoratzen duzu garai hura?

82

BERTSOLAR A M A R E N

Bai. Lesakara bizitzera etorriz geroztik Nafarroako Bertsolari Txapelketa denak jarraitu izan ditugu. Euskal Herrikora Manolo adibidez beti joaten zen, eta nik ezin nuen haurrak txikiak zirelako, baina behin handituta batzuetan haurrekin eta beste batzuetan haurrik gabe joan izan gara. Betidanik segitu izan ditugu txapelketak. Seme-alabei transmititu al dizkiezu haurtzaroko bizipenak, kontuak, kantuak...?

Ez, egia esan ez diot garrantzi handiegirik eman izan. Baliteke izatea nire haurtzaroa ez zelako oso polita izan, haurtzarorik gabeko pertsona izan nintzelako. Bost anaia-arreba ttikiago nituen, eta besteak zaindu behar nituen, eta haurtzarorik gabe gelditu nintzen.


Aitarengandik jasoko zuen, beraz, Estitxuk bertsolaritza.

Bai, dudarik gabe. Estitxuk hiru urtetarako Amurizaren bertsoak kantatzen zituen, baita Garmendiarenak ere, oso ezagunak zirenak garai hartan. Horiek kantatzen zituen. Hori dut lehendabiziko oroimena Estitxu kantuan hasi zenekoa. Ttikitandik ezagutu du, beraz, etxean Estitxuk bertsolaritza?

Inguruan bertsolaritza eduki du, txiki-txikitandik bertso saioetara joaten zen, gero ikastolan ere bertsolaritza lantzen hasi zen, bere aita klaseak ematen hasi zen... Oroitzen naiz Urtezahar batean, hamabi-hamahiru urte zituela, enpeinatu zen Marteens bota batzuk behar zituela. Nik esan nion Urtezaharrean osabari bertso bat kantatzen bazion erosiko nizkiola, osaba oso bertsozalea baitu, Manoloren anaia. Oroitzen naiz, bai, nola bota zion bertsoa! Nolakoa zen Estitxu haur garaian?

Zoragarria! Orain ez bezala, zoragarria! Irribarre batekin jaikitzen zen egunero, bere jenioa izanda ere, oso goxoa zen, oso atsegina... Orain alderantziz gertatzen zaio! Malaletxea baino gehiago lotsagabea da orain, baina tira. Zein ohitura zuen ikastolatik ateratakoan Estitxuk?

Inoiz ez da batere etxezalea izan. Beti izaten zuen lagunen batengana joan beharra. Oso laguna izaten zuen bizilagun bat, Jon. Bokadiloa hartu eta eskapo joaten zen. Anaia et-

xean gelditzen zen etxekolanak egiten, eta Estitxuk alde egiten zuen, beti. Anaia enkarguetara bidaltzen banuen, harekin hitz egiten zuen, bera joateko, etxetik kanpo ateratzeko. Beti oso irekia izan da. Jostailu berezirik-edo ba al zuen?

Ez zuen inoiz panpinarik ikusi nahi izaten. Behin panpina bat oparitu nion eta negarrez hasi zen, izutu egin zen. Beti nahiago izaten zituen pelutxezko hartzak, baloiak... Irakurtzea ere asko gustatzen zitzaion, bertsoak aditzea... Bertso eskola hasi zenean, nola animatu zen?

Oso gustura joaten zen, ez dut uste piperrik eginen zuenik inoiz, nahiz eta hori ezin dudan nik esan. Gogoan al duzu bat-batean kantuan hasi zenean?

Bai, lehendabizi osabari kantatutako hori, eta gero Donostiako Karmelo Baldan izan zela uste dut, eskolarteko txapelketan. Gero, Zumaian, Gernikan... Zer oroitzapen duzu ordukoaz?

Hain haurra eta hain gaztea ikusten nuen, ze gauza bakarra nahi izaten nuen bertsoa bukatzea. Berdin zitzaidan nola, poto eginda, hankaluzeekin, edo zer esaten zuen berdin zuela, baina buka zezala. Gaizki pasatzen ikustea ez zitzaidan batere gustatzen, ez nuen han ezinean ikusi nahi izaten. Sunbillan ere txapelketan hasi zenean oso gaztea zen, eta bertsoa bukatzea baino ez nuen eskatzen. Hasiera hartan asko sofritu nuen. Gaur egun nola jarraitzen duzu bere ibilbidea?

Txapelketan segitzen dut. Gainerako saioetan ez, asteburu askotan joaten delako batetik bestera. Garai batean gehiago: autorik ez zuenean bera eramatera joan behar izaten genuen, eta aitzakia horrekin jarraitu izan nion hasieran. Gero autoa erosi zuenetik gut-

B E R T S O L A R I 83


DOLORES ALBIZTUR

ÂŤEz dakit lasai egoten den, bai ematen du. Horrek harritzen xiago.

R

Eta berak nola zeraman hura guztia?

Oso gustura zebilen bera, oso gustura. Berak

U

D

A

B

I

A R

Kezkatuta. Gehien bat ostirala iristen zelako, bera falta zen, autoarekin joana... Bertso saioagatik baino gehiago autoagatik eta errepideagatik egoten nintzen kezkatuta.

E

Garai batean saio ugari egin zituen. Orain gutxi, hemen bertan, adierazi zuen ez lukeela berriz hainbeste saio egin nahiko. Zuk nola bizitu zenuen garai hura?

84

BERTSOLAR A M A R E N

aukeratu zuen, inork ez genuen behartu, eta berak hautatu zuen bere bidea. Orain selektiboagoa da, saio gutxiago ere baditu... Orduan denak egin nahi zituen. Gaur egun saio bat ikustera joaten zarenean, Estitxu kantuan ari denean, zer moduz sentitzen zara?

Kezka puntu batekin. Beti sofritzen dut gazteak kantuan ikusita, Estitxu izan, edo ingurukoren bat izan. Helduekin ez hainbeste, baina gazteekin, beti ezinean ibiltzen direnean gaizki pasatzen dut.Ez dakit igoal so-


xarma, edo orijinala izan da... ez dakit nola esan, baina bai eragina izan du. ...berak hori nola eraman izan du?

Batere konplexurik gabe. Eta zuri harrotasunik eman al dizu?

Bai, emakume izanik, gibelera gelditu gabe besteekin enfrentatze horrek harrotasuna eman izan dit. Emakumeen artean ere lehendabizikotakoa izan zen, eta horrek ere harrotasun puntu bat ematen zuen. Taula gainean dagoenean Estitxurenak zerk harritzen zaitu gehien?

Agertzen duen lasaitasuna. Ez dakit lasai egoten den, baina itxura hori ematen du. Horrek harritzen nau gehien. Eta gutien?

Gutien? Naturalitatea agerian izaten du, besteak baino lehenago joaten da, lehendabiziko pausu hori emateko orduan... Gazterik kantuan hasi izanak, txapela hogei urterekin jantzi izanak, bere izaeran eraginik izan al zuen?

Ez dut uste. Ez.

aina itxura hori nau gehienÂť fritzen dudan, baina Estitxu ez den beste edozeinekin ere sofritzen dut. Amaren sentimendua ateratzen al zaizu horrelakoetan?

Bai, bai. Hori Manolok kutsatutako kontua izan da. Manolok esaten du bera ez dela urduri jartzen; ez, keba! Estitxuri nafarra eta emakumea izateak anitz lagundu zion, hasieran batik bat, bidea urratzeko orduan...

Hori dudarik ez egin. Horrek beti izan du

Leitzan 1995ean txapela lehendabizikoz jantzi zuenean han zinen zu. Gogoan al duzu?

Ongi gogoratzen dut. Nire aurrean mutil bat zegoen, eta irabazlearen berri eman aurretik enteratu zen bera, ez dakit nola, Estitxu zela garailea. Estitxuk berak baino lehenago jakin nuen bera zela txapeldun. Momentu berezia izan zen hori. Hagitz kontent jarri nintzen. Beti ematen du poza txapela irabazteak, zertarako ukatu. Baina txapela lortzen ez bada ere, ez da ezer gertatzen. Ez dut horrelako antsiarik izaten. Aita bertsolari izateak konplizitate berezirik sortu al du aita-alaben artean?

Bai, aholkuak eman izan dizkio, nola kantatu, zein doinu hartu, errima errazak hartze-

B E R T S O L A R I 85


MARIA ASUN

GONZALEZ Aitor Mendiluzeren ama ÂŤNeu izan nintzen bertso eskolara eraman zintudanaÂť

R R E B A D U

|

argazkiak: Conny Beyreuther

Amari elkarrizketa bat egin nahi ziotela esateko deitu didate, eta nik baietz, egiteko, ama guztiek bezala izango zuela zer kontaturik. Gero hobeto pentsatu eta neuk egitea erabaki dut, beste inork egitea baino egokiagoa izango zelakoan. Ez dakit benetan hala ote den, baina esan dezagun amarekin hitz egiteko gogoa nuela. Ea ba!

I

A

testua: Aitor Mendiluze

86

BERTSOLAR A M A R E N


B E R T S O L A R I 87


pliega Euskal Herrira etortzeko?

Hamabi urterekin edo. Zergatik etorri zinen?

MARIA ASUN GONZALEZ

L

EHENIK eta behin gure ama nor den esan behar dizuet. Maria Asun du izena, Axun lagunentzat, eta Burgosko herri txiki batean jaio zen duela 55 urte. Enrike aita eta Matilde amarekin, eta bere anai-arreba guztiekin gazterik etorri zen Euskal Herrira, eta ezkonduz geroztik Andoainen bizi izan dira beti aita eta biak. Gure aitak Justiniano du izena. Lau seme-alaba gauzkate, eta amak etxean lan egiten du. Bada nahikoa, guk zenbat lan ematen diogun ikusita! Sei pertsona bizi diren etxean beti bada zereginik, baina hala ere beti aurkitzen du astirik guri hainbeste gustatzen zaizkigun flanak, mamia eta abar prestatzeko, eta baita eguneroko gosari, bazkari eta afari oparoak ere. Horretan geuk ere egiten dugu geure zatitxoa; merienda bakoitzak bere kontura. Horrela esanda gibel handi batzuk garela eman dezake (eta agian bagara), baina logikoa ere bada. Asko saiatuta ere ez nuke nik amak bezala kozinatzen ikasiko, eta berak ere nahiago du guk ondo jaten dugula jakitea. Horretan behintzat sekula ez da eskasiarik izaten gurean; egon denak badaki. Bueno, eta neu gehiago edo gehiegi esaten aritu gabe, bera izan dadila bere buruaren berri emango diguna.

Ba beste asko etorri ziren arrazoi beragatik. Gure aita zena hargina zen, eta bere anaiarekin batera lan batzuk egitera etorri zen Euskal Herrira. Ez dakit ziur zer lan egitera etorri ziren, tximinia batzuk uste dut. Lehenik haiek etorri ziren, eta ondoren ama eta anai-arreba guztiak. Zer iruditzen zaizu Euskal Herria?

Lehendik ere ezagutzen nuen Euskal Herria. Gure izeba bat Portugaleten bizi zen, gure izeba Felixa, eta urtero berarekin egun batzuk igarotzera etortzen ginen Aste Santuan. Zumarragara ere etortzen ginen beste senitarteko batzuk bisitatzera. Horrela Euskal Herrian bizitzen ohitzen joan ginen, eta aita eta osabaren ondotik etorri ginenean

oso erraza egin zitzaigun Euskal Herrian bizitzea.

Kaixo Aitor.

Eta non bizi izan zara?

Bueno ama, nik galderak egingo dizkizut, eta zuk lasai-lasai erantzun, nahi duzuna esan.

Herritik etortzean Urretxun bizi izan ginen, Labeaga kalean, eta gero Zumarragara joan ginen. Ezkonduz geroztik Andoainen bizi izan naiz beti.

Nahi dudana? Ea ba! Eta hizkuntza zer? Zenbat urterekin utzi zenuen Pam-

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Kaixo ama.

88

BERTSOLAR A M A R E N

Euskararekin lehen harreman zuzenak,


ÂŤOrain dexente ulertzen dut, baina hitz egiten ez naiz ausartzenÂť egunerokoak, Urretxun izan nituen. Gu bizi ginen kalean euskaldun asko bizi ziren, eta beren artean euskaraz hitz egiten entzuten genituen. Gerora pixkanaka ulertzen hasi nintzen, eta orain dexente ulertzen dut, baina hitz egiten ez naiz ausartzen. Baina seme-alaba guztiek ondo egiten dugu euskaraz. Nola da hori?

Bai, noski, aita euskalduna duzuelako etxean euskaraz hitz egiten ohitu zarete beti, eta laurak ikastolara joan zarete txiki-txikitatik. Gainera badakizu nik beti euskaraz hitz egitera bultzatu zaituztedala, eta inoiz ez dela etxean libururik falta izan. Zure kasuan neu izan nintzen bertso eskolara eraman zintudana ere. Oroitzen zara? Bai, oroitzen naiz, oroitzen naiz. Gurekiko beti izan duzu oso jarrera euskaltzalea, ez gaituzu gaztelania

hutsean hezi nahi izan. Zuretzat ez al zen errazagoa izango erabat gaztelaniaz hezitzea?

Agian bai, baina Euskal Herrian jaiota euskara ezagutzea oinarrizkoa iruditzen zait, eta gainera aita euskalduna izanik askoz ere arrazoi gehiagorekin. Lehen aipatu duzu liburuena. Zuk beti izan duzu irakurtzeko zaletasun handia. Oroitzen naiz txikitatik gu ere beti animatu gaituzula irakurtzera.

Bai, hori ere oso garrantzitsua iruditzen zaidalako heziketan. Irakurtzea oso garrantzitsua da haurrentzat, txikitatik ohitzea komeni da. Hala ere, etxean genituen liburu guztiekin animatzea zen lanik errazena, hortik aurrerako guztia zeuek egin duzue. Laurak irakurle onak zarete orain, beraz merezi zuen, ezta?

B E R T S O L A R I 89


MARIA ASUN GONZALEZ

ÂŤBeti gustatu izan zait sukald Amona ere sukaldari ona da zaletasuna pasa zidan

Ibiltzea asko gustatzen zait, ia egunero joaten naiz paseotxo bat ematera. Ez dut ibilaldi luzerik egiten, baina bixi-bixi ibiltzen naiz ordubete inguruz edo. Goizean goiz joaten naiz beste lagun batekin, zuek denok etxetik irten ondoren. Andoaingo Alberto Agirre koralean ere aritzen naiz. Badira sei urte hasi nintzela, eta oso gustura nabil. Ho-

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Dudarik ez izan, horixe merezi zuela. Eta zuri irakurtzeaz gain zer gehiago egitea gustatzen zaizu?

90

BERTSOLAR A M A R E N

netaz gain jostea ere asko gustatzen zait, badakizu. Beti egin izan ditut gauzak, zuen txikitako jantzi guztiak esate baterako. Orain ez dut denbora gehiegirik hartzen, baina oraindik ere egiten ditut zenbait gauza, bilobarentzat batez ere. Bera da orain nire zaletasunik nagusiena. Berarekin joaten naiz paseatzera eguraldi ona dagoenean, eta bestela etxean edukitzea ere nahiko da ni gustura egoteko. Bost hilabete eskas besterik ez ditu, eta maitagarria da, haur guztiak bezala.


Bai, egia esan ez daukat kejatzerik. Laurak ondo hazi zerate. Zaindu ere ondo zaindu zaituztet, inoiz ez zaizue jatekorik falta izan. Horregatik haziko ginen hainbeste.

Bai, litekeena! Zure zaletasunetan sukaldaritza aipatzea ahaztu zaizu, baina horretan ere beti izan zara abila. Guk badakigu horren berri!

Bai, beti gustatu izan zait sukaldean aritzea. Amona ere sukaldari ona da, eta bere zaletasuna pasa zidan antza. Neurri batean normala ere bada, etxean sei pertsona izanda sukaldean denbora asko pasa behar da, eta azkenean maitatu edo gorrotatu egiten da, ez dago erdibiderik. Hori da, zu sukaldari bikaina eta gu jatun onak. Horregatik moldatzen gara hain ondo, ezta?

Ondo, ondo... ja, ja, ja. Ematen dizkidazue buruko min batzuk ere, baina tira...

ldean aritzea. a, eta bere antzaÂť

Bueno, hemendik aurrera gero eta gutxiago emango dizkizugu. Joxe (anai zaharrena) ezkondu zen, IĂąaki eta biok gero eta denbora gutxiago pasatzen dugu etxean eta Itxasok zer esanik ez. Laster aita eta biak bakarrik geratuko zarete. Orduan faltan botako gaituzu.

Faltan? Ez horixe! Orduan Eider (biloba) hartuko dut eta kitto! Asko gustatzen zaizkizu haurrak.

Bai, beti gustatu izan zaizkit. Ez dakit zergatik, agian ama amagina izan zelako edo, ez dakit. Zureak hazi ginen.

Bai, Joxe ezkondu zenean ere horixe esaten zenuen, baina gero maiz konbidatzen duzu bazkaltzera. Gurekin ezin egon eta gu gabe ere ez, hala?

Bai, bai ondo hazi ere. Ni txiki utzi ninduzuen aspaldi.

Hori lehenengoa delako da. Ikusiko duzue zuek joaten zaretenean! (barre egiten du)

Bueno, horrek harrotzeko motiboa izan beharko luke ama batentzat.

Bueno, oraindik asko falta da horretarako. Presarik ba al duzu se-

B E R T S O L A R I 91


DOLORES

ET

RRIA Xabier Silveiraren ama «Estilo propioa landu izanbizidu» samurra izan, baina kontent zen garai

947. urtean sortu zen Lesakako San Anton auzoan Lolia, herrigunetik 13 kilometrora, Lesaka eta Oiartzungo erdibidean. Hala ere, hiru urte baino ez zituela, herrira jaitsi zen familiarekin bizitzera. Zazpi anaia-arrebaren artean bortzgarrena da Lolia, eta baserri giroan jaiotakoa eta hazitakoa da, harrotasunez gainera adierazi du hori. Xalo-xalo solastatzen da, patxadaz, eta kazetaririk aitzinean izanen ez balu bezalaxe. Bere haurtzaroaz mintzatzerakoan «oroitzapen onak» dituela adierazi digu. «Haurtzaro polita izan genuen, baserriari hagitz lotua, garai hartako haur gehienena bezalakoa». Orduko Lesaka hura maite zuen. «Oraingoa baino gehiago gustatzen zitzaidan ordukoa. Pobreagoak ginen, umilagoak, baina hala ere, gehiago gustatzen zitzaidan». Gauzak anitz aldatu dira bere haurtzaroko Lesaka hartatik gaur egungo, horretan ez da zalantzarik. Eta ez itxuraz soilik. Bere iritziak ere ez du bakarrik itxura gogoan. Buruan, jendearen arteko harremanak ditu Loliak. Herri ttikietan, oraindik ere, harremanak anitz estimatzen dira, eta bizimoduan eragin handia dute. «Lehenagoko herriko giro hura anitz gustatzen zitzaidan», jakinarazi digu. Eskolan zazpi urtez ibili zen, zazpi urterekin hasi eta hamalau urte bete arte. «Orduan denak joaten ginen eskolara zazpi urtetik hamalaura». Haurtzaroa ez zuen erabat

U

D

A

B

E

R

R

I

A

1 92

BERTSOLAR A M A R E N

hartan. «Hamalau urtetan, eskola bukatuta lanean hasi nintzen. Garai hartan denek egiten genuen hori». Gaur egun hori pentsaezina dela badaki Loliak. «Haurtzain ibiltzen ginen, hamalau urterekin lanera joaten ginen. Gaur egun, hori pentsaezina da, hagitz zaila izanen zen». Gero, hamazazpi urterekin herriko lantegian hasi zen lanean, garai hartako bertze neska gazteen moduan. Laminacionesek makina bat emakume hartu zuen, idazkari, sukaldari edo garbitasun lanak egiteko. Bi horietan aritu zen Lolia hamazazpi urtetik hogeita bi arte. Hain gazterik lanean hasi denari gaztaroa ebatsi ote dioten susmoa anitzetan etorri ohi da burura. Loliak, hala ere, inondik ere ez du sentimendu hori. «Alderantziz, ni hagitz gustura nago, gustatzen zait izan nuen esperientzia». Horren arrazoia, deus galdetu gabe erantzun du berak. «Nahikoa solidario ginen, elkarri laguntzen genion, ezberdinak ginen», horrek bete zuen bere gaztaroa. Telebistarik gabeko haurtzaro hartan bertsolaritzak leku berezia zuen etxeberriatarren etxean. Erreferentziak eduki zituen gazte-gaztetandik bertsolariez. «Nire aita beti bertsotan aritzen zen etxean, eta anaia zaha-

«Pobreagoak gi n ere,


TXEBA

testua: Jon Abril

.

Kattu jatetxeko jantokian hartu gaitu Doloresek –Lolia Lesakako jendearentzat-, lantokian. Orain guti arte, Xabier eta Jon semeekin aritu da leku berean lanean. Gauza guztien gainetik ama da, eta Xabierrez solasteak ilusioa egiten dio, «egiten dituen gauza guztiak ez gustatu arren», erran digu. Ume-umetandik ezagutu zuen bertsolaritza etxean Loliak, eta horregatik, «ilusio berezia» egin zien berari eta bere senideei Xabier bertsotan hasi izanak.

rrena ere bertsotan aritzen zen. Bertso zaharrak kantatzen zituzten», diosku irribarre bat eskaintzearekin batera. «Bertso haiek ikasi nituen, baina gaur egun ahantziak ditut», erantsi du. Hala ere, gaztetan horiek kantatzeko ohitura bazuen, baita etxetik kanpo ere. «Gazteak ginela lagunen artean bertsoak kantatzeko ohitura bagenuen, igande arratsetan, pixka bat edan ondotik kantatzen genituen bertso zaharrak. Gainerakoan ez». Inguruan ez zen bertsolari anitzik garai hartan, eta adituenetakoa Arozamena zen. «Ez dut uste ezagutu nuenik, baina aditu bai». Bertsoek bere aita dakarkiote gogora. Loliak zazpi urte baino ez zituen bera hil zenean, baina hartaz solasterakoan oroitzapen onak dituela nabarmen erakutsi du. «Nire aitak hagitz umore ona izaten zuen beti. Edozein egunetan kantatzen zituen bertsoak afal ondoan». Gaur egun, telebistak aukera hori kendua duela nabarmendu du Loliak, eta pena ematen dio horrek. «Nire aitak akordeoia ere jotzen zuen. Aitaz ditudan oroitzapenak horiek dira, akordeoia jotzen, bertsoak kantari... Haurtzaroa alai oroitzen dut, pobreak ginen, baina alaiak». Zazpi urterekin aita hil zitzaionean Lesakako etxe batean hartu zuten. Hamalau urte

bete arte etxe hartan egon zen, eskola garaian. Ondoren, hamalau urterekin, etxe hartan bertan, haurtzain aritu zen, etxeko alaba zaintzen. Hamazazpi urte baino ez zituela, lantegian lanean hastearekin atera zen etxe hartatik, bere gisara bizitzera. Hogeita bi urterekin Donostiara joan zen lanera, eta handik itzuli eta ezkondu egin zen. Emakumeak lantegian hasi ahal izatea «garrantzitsua» izan zela badaki Loliak, baina berari egokitu zitzaionerako «nahiko normala zen». «Lagun gehienak lantegian aritzen ginen lanean». Lesaka orduan hasi zen aldatzen. «Soldatan izugarrizko aldaketa izan zen, bai amarentzat, lagundu ahal izan geniolako, eta baita guretzat ere». Sasoi hartan emakume izatea gaur baino «pixka bat zailagoa zen» Loliaren aburuz. «Gizonek dena errazago zuten. Izugarri matxistak ziren orduko gizon euskaldunak. Lehenago etxetik kanpo lan egiten genuen, etxera joan, eta anaiaren arropak garbitu, lan guztiak egin...» Hogeita zortzi urterekin eduki zuen Loliak bere lehendabiziko semea. Xabier paratu zioten izena. Loliak izugarri maite izan zuen betidanik semeekin solastea. «Nire aitaren kontuak, bertsoak, orduko bizimodua kontatzea anitz gustatzen zitzaidan». Xabie-

n en, umilagoak, baina hala B E R T S O L A R I 93


rrek iturri horietatik, haur garaietatik edan zuen, «nik kontatuta». «Anitz gustatzen zitzaidan, ttikiak zirenean, ohatzean sartu eta gauza horiek guztiak kontatzea, ez bakarrik ipuinak, baita gure istorioak ere, zeinen pobreak ginen, gosea pasatu nuela...». Hori semeei transmititzeko beharra nabaritu izan zuen Loliak, eta hala egin zuen. «Berdin izaten zitzaidan berandu arte Xabier eta Jonekin solasean aritzea lehenagoko gauzez». Xabier bertsolariarengan horrek guztiak eraginik izan ote duen galdetu eta, «behar bada bai» erantzun du amak. Mundu hori ezagutzeak lagundu eginen ziola uste du. Horrez gain, egia erran, Xabierrek etxean ez zuen bertsolaritzaren erreferentzia handirik bildu, ez Lesakan behinik behin. «Lesakan gehien bat ikastolan ikasi zituen bertsolaritzaz hainbat kontu. Bertzalde, Portugalgo aitatxik ere bertsoak idazten zituen egunero eta kantatu, eta berari ere anitz idatzi zizkion». Izan ere, Xabierrek aitatxi eta osabengandik erreferentziak izan bazituen Lesakan, aita portugesa izaki, hango bat-batekotasuna ere jaso zuen haurtzaroan. «Bien nahasketa bat» izan daitekeela ondorioztatu du bere amak. Ama batek bere semea mutil ona dela erratea ez da hain arraroa. Xabierrez iritzi hori du Loliak haur garaian. «Hagitz-hagitz isila zen, lotsatia erraten dena, eta hagitz ona, lasaia». Xabierren haurtzaroa ekarri digu gogora. «Kirola egitea anitz gustatu izan zitzaion beti, futbolean jokatzea, tenisean... Potolitoa izan da beti, eta ezin zuen kirola nahi bezain ongi egin, baina egin egiten zuen». Irakurzaletasuna ere gaztetandik trebatu zuen Xabierrek. «Ez zuen jostailu berezirik, baina irakurri egunero egiten zuen». Xabierren lehendabiziko bertsoak Oraindik buruan du bere amak Xabier lehendabizikoz jendaurrean kantatzera joan

U

D

A

B

E

R

R

I

A

DOLORES ETXEBARRIA

«Hogeita zortzi urterekin eduki semea. Xabier paratu

94

BERTSOLAR A M A R E N

zenekoa. «Oroitzen naiz Iruñean izan zela, eta uste dut irabazi egin zuela». Amak ez zuen fede handiegirik garai hartan, hala ere, «ez nuen uste ailegatuko zenik ailegatu den tokiraino. Orduan hasi zen bertsolaritza lantzen». «Ilusio handia egin zigun horrek. Nire familia osoari kristoren ilusioa egin zigun, aita ekartzen zigulako gogora». Lolia ere bertsozalea da. «Gehienbat telebistaz segitzen dut, gustura aritzen naiz bertsoak entzuten». Hala ere, gaur egungo bertsolariez, eta Xabierrez bereziki, gauza bat botatzen du faltan. «Eskatuta ere etxean apenas botatzen dute bertsorik». «Gabonetan, eta horrelakoetan, eskatuta baten bat kantatzen du». Xabier kantuan aritzen denean ez du ohiturarik bertsotara joateko. «Behin joan naiz, baina gehiago ez. Hagitz gaizki pasatu nuen, eta horregatik erabaki nuen gehiago ez joatea». Xabierrek nola pasatu zuen galdetuta «berak ere hagitz gaizki» pasatu zuela erantzun digu. «Erraten zidan, ‘ama ez joan gehiago’». Sanferminetan gertatu zen hori orain urte batzuk. Bat-batekoan ez du gehiago ikusi saio batean bere semea. Hala ere, telebistan ikusteko aukerarik izan du. «Telebistan ikusten dudanean hagitz harro sentitzen naiz beraz. Gustura egoten naiz, gehienetan. Batzuetan...». «Xabierrek txapelketetan kantatzen duenean hagitz urduri egoten naiz, irratia paratuarekin denbora guztian, eta irratiak ematen ez badu esperoan egoten naiz, balkoira ateratzen naiz norbaitek zerbaitere dakien, telefonoz deitzen dut...». Lanbideak, hala ere, aukera ematen dio bat-bateko bertsoak aditzeko. «Jatetxean lanean ari naizenean norbait bertsotan hasten bada, atea irekitzen dut eta horiek aditzen paratzen naiz. Joan den astean bertan hiru gazte hasi ziren hemen bertsotan, eta horiek aditzen egon nintzen».


i zuen Loliak bere lehendabiziko u zioten izena» Xabierrek etxera lehendabiziko txapela ekarri zuenean «izugarrizko ilusioa» egin ziola aitortu du. «Ikusi orduko besarkada bat eman nion. Ongi oroitzen naiz». Irratiz aditu zuen txapelketa hura. Bere semea txapeldun zela jakin orduko, familia guztiari deitu zion telefonoz berria emateko asmoz. Bakarrik zegoen etxean une hartan, eta bere anaietako bat Xabierrekin zegoen, finala zuzenean jarraitzen. Xabierren bertsolaririk kuttunenetako bat Txirrita dela jakinarazi digu. Berak, hala ere, gaztetan gehiagotan aditu izan zuen Basarriren berririk. «Hemen ezagunagoa zen. Nik ez nuen Txirrita hainbertze aditu». Gaur egungo bertsolarietatik, Lizaso du gustukoen Loliak. «Egaña ere gustatzen zait, baina Lizaso nahiago dut». Hala ere, Xabier bertsolari polemikoa izan da. Ama batentzat, seguruenera, zama handia izanen da hori. Loliak, hala ere, Xabierren esku utzi izan du guztia. «Errespetatu egin izan diot. Niri gehiago edo gutiago gustatu, berak egiten zuena onartzen nuen». Karrikan horregatik aipamenak egin izan dizkiote behin baino gehiagotan. «Niri ez zitzaidala inporta erran izan diet, bere ardura dela, ez nirea». Estilo propioa landu izan du, estetikoki zein bertsolari moduan. Loliak hori aitortu du. Jokaera horretatik gehien harritu duena, ezbairik gabe jantziarena izan da. «Ongi ezagutzen dut, eta bat-batean nola jokatzen duen dakidan arren, jantziak harritu nau gehien». Xabier isila dela aitortu du Loliak, «hala ere, taula gainean bertze itxura bat ematen du». Aldaketa hori nondik nora gerta daitekeen ez daki ongi Loliak. «Anitzetan paratu izan naiz pentsatzera nolatan gertatzen den aldaketa hori, nahiko isila delako gaur egun ere. Ez diot arrazoirik bilatu, baina egia da taula gainean aldatu egiten dela».

Bertsolaritzak Xabierrengan izan duen eragina neurtzea zaila da. Hain gazterik bertsotan hasi izanak, txapela lortu izanak norainoko eragina izan duen bere bizimodua zehazterakoan neurtzea ez da aise erraten ahal. Bere amaren aburuz, hala ere, «horrek ez dio bizimodua anitzik aldarazi, lehenagoko Xabier iruditzen zait niri». Xabierren ospeak amarengan eraginik ba al duen galdegin diogu. «Hasieran jendeak zerbait erraten zizun. Nik hala ere, ez diot jendeari kasu handirik egiten, eta ez nion garrantzi handirik ematen». Bi anaia gazteago ditu Xabierrek: Jon eta Gaizka. Horiek ere harremanik izan dute bertsolaritzarekin, bertso eskolan aritutakoak baitira. Xabierrek, hala ere, bertzelako bidea jorratu du –Gaizka oraindik hagitz gaztea da. Xabierrek, Gaizkak eta Jonek baino bide nabarmenagoa egiteko arrazoia argi du Loliak: «Xabierri anitzez ere gehiago gustatu izan zaizkio bertsoak betidanik bere bi anaiei baino. Bertze bientzat denbora-pasa gisa izan dira bertsoak, ongi pasatzeko, zaletasunagatik. Xabierrentzat, aldiz, zerbait gehiago izan dira bertsoak, denborapasa baino gehiago». Etorkizunean Xabierrek zein bide urratuko duen ez daki amak. «Egin behar zuena egina duela uste dut, gehiago ez duela eginen, alegia. Gustatuko litzaidake gehiago egitea, eta hala nahi nuke. Hala ere, kontent nago egin duenarekin, hagitz kontent». Lolia ez da zain egonen Xabierrek berari bertsoa noiz eskainiko dion taula gainetik, edota txapela. Ilusio handia egingo liokeela, hala ere, aitortu du. «Noizean behin, idazterakoan, aipatu izan dit, eta ilusioa egiten du, bai». Nafarroako txapelketan semearen entzule fidela izanen da, aurten ere, baina semearenak eta bere nerbioak babesteagatik irratiz adituko ditu. Amak ez baitu inoiz semea sofritzen ikusi nahi. z

B E R T S O L A R I 95


NIEVES

JOSEFINA ZUGAZARTA

ZUGAZARTA Unai Iturriagaren ama

U

D

A

B

E

R

R

I

A

ARANOA 96

BERTSOLAR A M A R E N


testua: Izaskun Ellakuriaga

|

argazkiak: Conny Beyreuther

Nieves Aranoa eta Josefina Zugazartaza; Igor Elortzaren ama bata, Unai Iturriagarena bestea. Semeak koadrila berekoak badira, gurasoak ere koadrila batekoak egin dira etxeko gazteenei eskerrak. Durangoko bi gazte hauen curriculumean datu asko izan ditzake edozein bertsozalek. Zenbat urte dituzten, bertsotan noiz hasi ziren, zeintzuk ikasketa egin dituzten, zenbat txapelketa irabazi duten... Eta bertsolari moduan ez ezik, Zazpi Eskale taldeko kide moduan, edota idazle lez ere zer egiteko gai diren jakiteko modurik izan dugu. Curriculum betea izan dezakegu, beraz. Ez baitira geldi egotekoak bi durangarrak. Baina seme-alabak amek baino hobeto inork ez ei ditu ezagutzen.

AGA GA

Semeei esker lagunak

B E R T S O L A R I 97


U

D

A

B

E

R

R

I

A

NIEVES ARANOA ETA JOSEFINA ZUGAZARTAGA

B

IEKIN izandako barriketaldiaren hasierahasieratik igartzen zitzaien semeak ondo ezagutzen dituztela. Igor eta Unai izan ziren gure solasaldirako gai nagusi. Baina Nievesek eta Josefinak badakaite zer, zelan eta noraino kontatu behar duten. Ondo dakite semeen sekretutxoak gordetzen. Dena dela, bien curriculumean datu gehiago prozesatzeko aukera izango duzu artikulu honen amaieran. Bertsotan batera hasi ziren Igor eta Unai. Kurutziaga Ikastolara joaten zen Jon Lopategi eskolaz kanpoko orduetan nahi zuten gaztetxoei bertsotan irakastera. Igorren kasuan Nievesek uste du bere arreba Olatz izan zela bertsotan hastera bultzatu zuena. «Olatz bera joaten zen eta oso ondo pasatzen zutela ikusiko zuen eta bera ere horrela hasi zen». Josefinak gogoratzen duenez, berriz, «gurean Unaik Esturoren bitartez hasi zela esaten du». Sekula ez zutenpentsatu bertsotan gaur arte egindako guztia egingo zutenik. Etxeko «txikiak» dira Igor eta Unai. Igorrek arreba bakarra du, Olatz, bera baino hiru urte zaharragoa. Unai, berriz, lau anaietan gazteena da. Ama guztien antzera, ondo gogoratzen dituzte haurdunaldiko gorabeherak, non eta noiz jaio ziren, eta jaiotakoan zenbat kilo izan zuten: Igorrek 3.200 eta Unaik 3.800. Bestelakoan, haurdunaldian ostiko gutxi jo zuten biek. Txikitan ere mutil formalak izan dira, gero «trabestu» direla dio Josefinak: «etxeko beste hiruren artean formalena Unai zen. Dena dela, anai arteko burrukak eguneroko kontua ziren gure etxean eta gero amadiarraka amaitzen zituzten».

98

BERTSOLAR A M A R E N

Txikitan oinez eta berba egiten hasteko ere, Igorrek ez zuen aparteko arazorik izan. «Etxean arazorik gutxien berak ekarri du» dio Nievesek, «oso amazuloa» izan dela ere aitortu digu. Ez da Unairen kasua izan. Unaik oinez birritan ikasi behar izan zuen. Lau urterekin «hanka planoak zituelakoan medikuarengana eroan» eta Pertesis gaitza diagnostikatu zioten. Pernilaren hezur borobilaren desgasteari deitzen zaio Pertesis. «Geldi egonda probatu behar zela esan zigun medikuak» Ez zen trantze erraza izan gurasoentzat. «Unaik lau urte zituen. Eskolan hasi berria. Urtebete geldi egon behar izan zuen. Eta bigarrenean Ikastolara joaten hasi zen. Sei urterekinberriro oinez ikasi egin behar izan zuen».

«Kepa Intxau s t zuen bertsoa a zen moduan,


tik zen bat denbora behar izan a maitze ko. Geure semea izango guk tx arto pasatzen genuenÂť B E R T S O L A R I 99


NIEVES ARANOA ETA JOSEFINA ZUGAZARTAGA A I R R E B A D U

«Igorrek lehenengoz Arriag Amerikatik ekartzen diren artil izan zuen»

100

BERTSOLAR

A M A R E N


Gaixotasunari aurre egin beharrak edozein arazori adarretatik ebatzeko gaitasunean lagundu ziola uste du Josefinak. «Gogoratzen naiz, berak bakarrik egin gura izaten zuen. Zutunik ipini behar izaten zuenean, haserretu egiten zen laguntzera hurreratuz gero. Berak bakarrik egin behar zuen, beharbada beste anaien aurrean zer edo zer demostratu guran edo». Gurpilaulkian egon beharra ez zuen gustuko amaren ustez. Batez ere jolastordua heltzen zenean. Eskolako lagunek are artean olgetan ibilten ziren bitartean, Unai begira egoten omen zen eta etxera triste samar heltzen zen. «Mimo batzuk eman eta konpontzen zen. Eta noizean behin eguerdi ostetan Mari Cruz Sorianori kartaren bat edo beste idazten genion. Telebistan programa bat zuen eta bakoitzak zuen arazoa kontatzen zuen. Baina ez dut uste eta gainera Unaik ez du sekula esan sasoi haretan txarto pasatu zuenik». Nievesek Igor Elortzaren amak ere gogoratzen du Unai gurpil-aulkian: «Lagunek ondo pasatzen zuten Unai gurpil-aulkian hartu eta aldapan behera bota gero eurek atzetik arineketan egiteko. Gogoan ditut Ikastolarako aldatsean egiten zituzten arineketaldiak». Urtebeteko diferentzia dute Igorrek eta Unaik.Eta bertsotan hasi arte eskolako ezagunak baino ez ziren. Apurka-apurka bertsotan gero eta denbora gehiago egiten zuten eta koadrila bereko kide egin ziren. Gurasoak ere beste horrenbeste. «Gu aspaldiko ezagunak ginen» ñ Nieves hasi da kontakizunarekin- «Kaletik, Ikastolatik eta inguru berean ibiltzen ginelako ezagunak». Txanda hartu dio Josefinak: «bertsotan hasi zirenean, batean honako txapelketara, bestean halako saiora, egun osoko ibilaldiak egiten genituen eta azkenean lagun moduan amaitu dugu semeei eskerrak».

Bertsotan 12 urte inguru zituztela hasi ziren. Ikasketetan eraginik izan duten galdetzean ama biek semeak «oso ikasle onak» izan direla aitortu dute. Josefinak gaur egun ditu zalantzak Unaik oraindik Arte Ederretako karrera amaitu barik duelako. Baina saltsa askotako perrexila denez normaltzat ere jotzen du neurri handi batean, «gauza guztiak ondo atenditzea ez daeta erraza». Baina ikasketetan baino gehiago «mutiko izatean» bertsoek eragin handiagoa izan duela uste dute. Askoren antzera gaztetxotan hasi ziren biak bertsotan. Baina nabarmentzen hasi zirenean, jende nagusiarekin saio asko egiten hasi ziren. «Nik eduki dot pena. Mutiko izate hori arintxo pasatu ete duen Igorrek. Gurea 1516 urterako nagusia zen». Josefina ere Nievesen iritzi berekoa da. Unai bere adineko beste batzuk baino arinago heldu zela uste du. Dena dela, arrazonamenduetan eta norberarena defendatzeko orduan etxekoen artean eskola ona izan du Iturriagak. «Etxean denak izan dira gogorrak eta euren ideiak defendatzekoak». «Konturatu barik» semeak astean behin eskolaz kanpo bertsoak botatzen baino zer edo zer gehiagotan hasi ziren. Santi Belar buru zutela Durangoko bertso eskolan hasi ziren, inguruko jaietan lehenengo bertsoak botatzen zituzten eta eskolarteko txapelketetan ere parte hartzen hasi ziren. «Beste batzuek futbolean egiten duten legez, Igorrek eta Unaik bertsotan egiten zuten. Ez genion aparteko garrantzirik ematen», kontatzen du Nievesek. Baina domeka goiz batean etxetik irten eta txapel eta guzti bueltatu zenean, «zer edo zer bada ba» pentsatu zuten etxean. «Iñaki, Josefinaren gizona, Unairen aita, joaten zen gazteei laguntzera, hara eta hona. Eta behin, San Markos jai batzuetan, Igorrek

an kantatu zuenean Hego ilezko jertse bat en kapritxoa B E R T S O L A R I 101


NIEVES ARANOA ETA JOSEFINA ZUGAZARTAGA A I R R E U

D

A

B

txapela irabazi zuela eta berak eman zidan notizia. Hortik aurrera hasi ziren gure joanetorri guztiak». Biak, Nieves eta Josefina, bertsozaleak dira. Bertsozaleak ziren semeak bertsotan hasi aurretik, baina semeei hara eta hona jarraituta, zaletasuna handitu egin zaie. Bizkaiko, Nafarroako zein Gipuzkoako txapelketako saioak nekez galduko dituzte. Durangalde inguruan saiorik egiten bada, Nieves eta Josefina entzuleen artean ikusiko ditugu. Eta sarritan, semeen saioak Euskal Herria ezagutzeko aprobetxatzen dituzte. «Hori bai ipini zeinke, gure semeen kontura oso ondo pasatu dugu. Ez daukagu damutzeko ezer. Sarritan txofer joan behar izaten genuen, baina oso pozik. Euskal Herria ezagutzeko beste modu bat izan da guretzat» . Euskal Herria ez ezik, bertsolariak ere gehienak ezagutzen dituzte. Unai eta Igorren sasoian Bizkaiko bertsolari gazteen taldea osatzen zutenak, batez ere. Anekdotak ere bata bestearen atzetik kontatzeko lain gogoratzen dituzte. Donostiara joan ginen behin, eskolarteko txapelketara. Pankarta eta guzti animatzera Josefina hasi da lehenengo- eta amaaaa! guk pasatu genuen txarto guk! Kepa Intxaustik zenbat denbora behar izan zuen bertsoa amaitzeko. Geure semea izango zen moduan, guk txarto pasatzen genuen. Batak zein besteak irabazi, gu poztu egiten ginen eta, denak ziren koadrila bateko eta, zelan ez ginen ba poztuko? Eta hurrengo Nieves egun bereko beste pasarte bat kontatzen hasten da: Nik akorduan daukat Arratiako Olabarri eta Meñika, ezpatadantzari jantzita joan zirela eta gero Lasarteko Hipodromora bazkaltzera joan ginen koadrila guztia . Unai eta Igor Bizkaiko bertsolari gazteen belaunaldiko lehenengoetakoak dira. Kanpantxuko barnetegiko ikasle aurreratuak. Kanpantxu berba aipatu orduko «hori itzela zen» bota du Josefinak. Desiatzen egoten ziren, Lopategik noiz deitu eta

102

BERTSOLAR A M A R E N

«Etxeko txik i arreba baka r

bertsotan Kanpantxura joateko. Ez zen bertsotan egitea bakarrik. Etxetik kanpora egun batzuk pasatzen zituzten. Euren adineko jendearekin bertsotan bakarrik ez, besterik ere egingo zuten... Kanpantxun beste ondo ez dut uste pasatu dutenik. Hango akordu ona dute ez bakarrik gure semeek, hara joaten ziren gainerako guztiek ere bai . Semeen artean txapelketetan izaten den lehia berdina amen artean existitzen


iak dira Igor eta Unai. Igorrek ra du, Olatz, bera baino hiru urte zaharragoaÂť den ere jakin guran zirikatu ditugu pixka bat. Baina eurek baino garrantzi gehiago kanpoko jendeak ematen diola uste dute. Azken txapelketan Igorrek irabazi zuela eta, jende asko hurreratu zen niregana ze pena, eh?, esanez. Baina nik ez nuen penarik hartu. Burutik pasatu ere ez. Azken baten, txapelketa da, baina jolas bat ere bai. Bakoitzean batek irabaztea da politena, horrela bertsolari on asko dagoela erakusten zaio jendeari. Josefinak txapelketak la-

sai pasatzen ditu. Nievesek guztiz kontra. Batez ere nerbioso dagoela igartzen dionean: ÂŤburua gora, sorbaldak gora, keinuka hasten denen igarri egiten diot txarto dabilena. Gurago dut ikusi ere ez egitea. Bertso saioak disfrutatzeko dira eta txapelketetan ez dut disfrutatzen, ezta eurek ereÂť. Igorrek txapelketa sasoian oso txarto pasatzen ei du amaren esanetan. Askotan sukarrarekin izaten da saioen bezperan. Eta superstiziosoak diren galde egin

B E R T S O L A R I 103


NIEVES ARANOA ETA JOSEFINA ZUGAZARTAGA A I R R E U

D

A

B

diegunean, maniatxoren bat edo beste ihes egin die amei. Igorrek lehenengoz Arriagan kantatu zuenean Hego Amerikatik ekartzen diren artilezko jertse baten kapritxoa izan zuen. Nievesek Bilboko AEKn lan egiten zuen orduan eta mota horretako jertseak saltzen zituzten denda batetik hiru eraman zituen etxera Igorrek probatzeko. Denak handi zakuen antzera zituen. Berriro dendara joan eta neurrikoa aurkitzeko direnak eta ez direnak egin behar izan ei zituen dendariak. Arropa kontuan Unai beti berezi samarra izan dela uste dau Josefinak eta jaunartzeko jantziekin semearekin izandako ika-mika gogora ekarri du: «alkandora horia gura zuen berak eta nik urdina. Beste hiru semeak ematen zitzaienarekin konformatzen ziren, baina Unai ez, berak berea. Eta gero beltzez janzten hasi zen. Eta harrezkero ez du nahi besterik. Pentsatu ere ez. Zuk erregalatu egiozu beltza ez den zer edo zer, eta ez du gura». Baina bertsotan bakarrik ez, abeslari

104

BERTSOLAR A M A R E N

moduan eta idazle moduan ere saiatu dira durangar biak. Gaztetxotan, bertsotan ez ezik, musikan ere saiatu ziren biak. Kontserbatorioan solfeoa lehenengo eta gero Igor pianoarekin eta Unai biolinarekin saiatu ziren, baina ez zuten aurrera egin. «Igorrek ikusi ere ez zuen egin gura pianoa. Oso ondo joten ei zuen, baina ez zuen piano konturik entzun gura. Eta inoiz elkarrizketaren batean pianoa jotzen zuela esan du, eta zelan diren gauzak, lehen ezer ez». Unai bi urtez aritu zen Durangoko kontserbatorioan biolina ikasten. Oraindik ere kamaran ditu bi biolinak. Ez dira, dena dela, pianoa eta biolina jo dituzten musika-tresna bakarrak. Sasoi batean, koadrilako beste lagunekin batera rock talde bat martxan ipintzen ere saiatu ziren. Nievesek eta Josefinak ez dute taldearen izena gogoratzen, baina semeak gitarra handi batzuekin ibiltzen zirela akorduan dute. Entsaioak Beñat Gaztelurrutiaren etxean egiten zituzten, arrautza kaxekin hormak bete eta gero. Eta kontzertu-


ren bat ere emon ote zuten ustea azaldu dute, Matienako Motxoia tabernan. Dena dela, musikari baino bertsolari hobeak direla argi dute ama biek. «Abesten esaterako etorkizun handirik ez dut uste dutenik», bota du Nievesek. «Lehengoan Hitzetik Hortzera saioan agertu ei ziren kantuan, gitarra lagun, eta katxondeo dexente jasan behar izan dute horren kontura». Dena dela, Zazpi Eskale taldearekin taularatutako bi ikuskizunak asko gustatu zitzaizkien familiakoei. «Basaurin izan zen estreinaldia. Han joan ginen Elortzatarrak eta Iturriagatarrak, familia osoa. Eta majo egiten zuten. Guk egin genituen barreak, aiten erropa zahar-zaharrekin eta etxeko zapatila zulatuekin eszenatokian agertu zirenean». Josefinak orain gogoratzen duenean ere barreka hasten da. Unaik aitaren traje bat baino gehiago galdu du Zazpi Eskaleren emanaldietan. Semeek idatzitako liburuak gustatu zaizkie. Josefinak, dena dela, bigarrena ira-

kurtzean «kolpea hartu» zuela dio. Eskerrak ere emon zizkion Unairi, berak ezagutzen ez zuen munduko gorabeherak kontatzen dituelako. Berandu da gelditzeko nobelan. «Horrelako hizkuntza erabiltzen zuten galdetu nion. Niretzat droga munduko gauza horrek guztiak berriak dira. Lehenengo liburuarekin zerikusirik ere ez du bigarrengoak. Baina biak gustatu zaizkit eta zer edo zer gehiago ikasteko balio izan didate». Nievesek eta Josefinak semeen sekretu asko dakizkite. Baina batzuk eskapatu ere egiten zaizkie. Izan ere, unibertsitatean ikasten hasi zirenez gero, etxetik kanpo bizi izan dira. Orain ere, bakoitza bere etxean bizi da. Eta amarenera bisitan joaten dira ahaleginez astean behin. Baina orduan ere «denbora gutxi» izaten dute Josefinaren ustez, «presaka ibiltzen dira beti hara edo bestera joan behar dutelako». Beraz, hurrengoan hobe izango da bertsolarioi eurei zuzenean galdetzea curri-

• KARPAK • ESZENATOKIAK • HESIAK • TXOSNAK • TRIBUNAK • ALDAGELAK • KOMUN MUGIKORRAK

GETXO EUROPAR JAZZALDIA

ABANDO-IBARRAKO ”COSTA

ZALLAKO SABINO ARANA PASTORALA. Grad. - Komunak

B E R T S O L A R I 105


MARIA JESUS

SARRIONANDIA Xabier Amurizaren ama

U

D

A

B

E

R

R

I

A

«Ordaintzen ez zutenekin zerrenda bat egiten zuten seminarioan»

106

BERTSOLAR A M A R E N


testua: Iñigo Olabarria

|

argazkiak: Conny Beyreuther

Amorebieta-Etxanon jaio zen, Torreburu baserrian, «lehenago Etxano bakarrik zen, orain Amorebieta-Etxano»; eta 91 urte igaro dira haren begien aurretik 1910. urteko otsailaren 21 hartatik hona. Andres eta Segundaren alaba. Dantzari finak ziren familia bateko kide. Lau seme-alaba munduratu ditu, Miren zaharrena, Imanol, Xabier eta Floren. Senarra kantari fina eta dantzari eskasa omen zen: Luzio Amuriza. «Beti umore onean zegoen. Etxeko beharrak bihar egingo ditugu esan eta abestera. Beharrak hurrengo egunean ere egiteko. Bihar, etzi… Beti gerorako itxi». Aurreko egunean bere urtebetetzea familiako kideekin ospatu eta gero harrapatu genuen. Zoli eta prestu erantzun zien galderei Xabier Amuriza bertsolariaren amak.

B E R T S O L A R I 107


MARIA JESUS SARRIONANDIA A I R R E B A D U

«Haren inguruan biltzen ginen eta dantzan egiten genuen sueltoan. Baina kanta onak, ez oraingo musika bezalakoa. Gainera, orduan goiz etxeratzen ginen, eta ez desorduetan orain bezala»

108

BERTSOLAR

A M A R E N


L

EHENENGO-LEHENENGO abadetegia datorkio burura bere oroitzapenez galdetzerakoan Maria Jesusi. «Zortzi urterekin joan nintzen abadetegira, Maumen auzora». Gazterik egin behar izan zituen lehendabiziko maistra lanak Maria Jesus Sarrionandiak, artean hamar urte besterik ez zituela. «Abadea jokolaria zen eta eskolatik alde egiten zuen lagunengana jokoan egitera. Hark alde egin eta han uzten ninduen ni maistra». Jokolariei ez, baina dantzariei oldartzen zitzaien apaiza bere sermoietan. «Panderoa jotzen ere zerbait banekien eta hango auzo batean nik panderoa jo eta besteek dantzan egiten zuten. Hara joaten zirenen aurka egiten zuen sermoia abadeak». Amurizaren izeba bera ere ez zen batere pozik izaten apaizaren sermoiekin. Desoretan jokoan aritzen ziren haien aurka ez baitzuen ezer esaten. Bere osaba ere haien artean izaten zen eta izebak nahiago zuen haien aurka ere zerbait esango balu, nonbait. «Gero berriro etxera joan nintzen eta handik berriro Zornotzara. Kojotxue, Zubeldia edo, zen abadea eta haren etxera.

Beste lau urte egin nituen han eta hamabi urterekin berriro etxera. Hamalau urterekin abade biren krida izanda irten nintzen. Gero amamari lagun egiten egon nintzen Durango aldean eta halantxe eman nuen nik denbora». Erromeriak eta haien inguruan gertatutakoak ere ez dira falta, noski, Maria Jesusen oroitzapenen zerrendan. Lehendabiziko erromeria 15 urterekin ezagutu zuen Bizkargin. Ordu arte ez ziren joaten. «Kojotxuen -Kojotxue abadea zen- ama arteza zen eta Kojotxuek ere ez zuen uzten erromerietara joaten». Bizkargiko hartan, ordea, ikusi omen zuen dantzan abadearen amaren lagunen batek eta laster iritsi zitzaion hari Maria Jesusen dantzaldien berri, eta entzun behar izan zituen abadearen aldetik zurrumurruak. Filarmonikaren musika zen garai hartako erromerien bizigarria. «Haren inguruan biltzen ginen eta dantzan egiten genuen sueltoan. Baina kanta onak, ez oraingo musika bezalakoa. Gainera, orduan goiz etxeratzen ginen, eta ez desorduetan orain bezala». Bizkargiko erromeria batetik lagundu zuen lehenengoz bere senar izango zenak Maria Jesus Sarrionandia etxera. Ordurako ezagutzen zuten elkar. Haren sendiari txerri bat saldu baitzion aitak. Maria Jesusen ulea izan zen senarra maiteminduarazi zuena.

Gerra zibilaren aro zaila Espainiako Gerra Zibila Maria Jesus ezkonduta eta ume bat zuela hasi zen. Handik gutxira izan zuen bigarrena eta lehenengoak urte bi zituela eta txikiak hilabete batzuk baino ez, baserritik atera egin zituzten. «Milizianoak iritsi ziren eta etxetik alde egin behar izan genuen. Kanpora! Eta alde egin behar. Dena bertan utzita joan ginen. Ehun pezetako bat neukan ezkaratzeko armairu gaineko paperen azpian, behiak ere bi neuzkan, beste txahal bat eta astoa. Astoa frontera eraman behar zutela

B E R T S O L A R I 109


MARIA JESUS SARRIONANDIA U

D

A

B

E

R

R

I

A

ÂŤOrduan garia entregatu egin behar izaten zen. Zortzi kilo baba hartu eta haiek ere entregarazi zizkigun alkateak. Patata bageneukala ugari eta umeei patata ematekoÂť 110

BERTSOLAR A M A R E N


zun zidaten. Negar batean hasi nintzen eta kuartiloren bat edo eman ziguten».

Bilbotik Galdamesera

eta hura ere kendu egin zidaten. Hura ez nuen gehiago ikusi. Aita eta etxean geratu ziren ‘Joan ni ez naiz hemendik irtengo eta’, baina hura ere atera zuten». Senarra trabajadoreengana eraman zuten eta Maria Jesus eta seme biak Bilboko garaje batera eraman zituzten. «Bilbon egon ginenean gure behiak urli kortatan zeudela esan ziguten eta hara joan ginen ahizpa eta biok. Gure behiei esnea batzen milizianoak harrapatu genituen han. Behiak ezagutu genituen eta haiei azaldu genien halantxe eta halantxe neuzkala ume bi eta garaje batean geundela Bilbon eta esnerik emango zidaten. Ezetz erant-

Galdamesko etxe batean hilabete bi egin zituzten. San Pedro egunean itzuli ziren Zornotzara. «Orduan agertu zen senarra ere. Egun bat egin zuen gurekin. Amak esan zidan ‘Luziok hor egingo du lo eta zuk hemen’». Gerra amaitu zenean gauzak erabat aldatu ziren «astorik ez geneukan ordurako. Aitak hiru behi edo zeuzkan, eta nazionaleko diruak botila batean gordeta zituen. Baina diru horiek ez zuten ezer balio». Eta etxea hautsita. Ahizparen etxera joan zen familia bizitzera, auzoan bertan. Gerra ostean izan zituen beste ume biak. Baina haiek ere ez omen ziren nahiko sasoi hartan. «Konfesatzera joaten ginen eta galdetu egiten ziguten: ‘Eta familia?’, ‘Familia, lau’. ‘Ba gehiago ere ekarri beharko dira’. ‘Bai eta mantentzeko nork emango digu?’. ‘Ekarri, ekarri!’». Senarrari gustua ematen zioten ere galdetzen zieten emazteei. Senarra lanean hasi zen gerra ostean eta apurka-apurka etxea ere konpondu zuten eta arteztu zuten bizimodua. Ez zen erraza izaten, ordea. «Orduan garia entregatu egin behar izaten zen. Zortzi kilo baba hartu eta haiek ere entregarazi zizkigun alkateak. Patata geneukala ugari eta umeei patata emateko».

Xabierren seminario sasoia Gogoan du Xabier semea fraileetan hasi zen garai hura ere. «Fraileetan ez zen ordaindu behar izaten, oso gutxi ordaindu behar izaten zen. Xabier ikasten ona zela eta abade sartu beharko zuela. Horretarako ordaindu egin behar izaten zela esan nion nik, baina beka bat aterako zutela eta ez zela ordaindu beharko erantzun zidan abadeak. Derioko seminariora joan ziren. Urtean 4.000 pezeta ordaindu behar ziren. Xabierren latineko azterketa ailegatu zen

B E R T S O L A R I 111


MARIA JESUS SARRIONANDIA A I R R E U

D

A

B

halako batean. Etxera karta iritsi zitzaigun orduan, Xabierrek etsamina egin behar zuela eta 1.000 pezeta bidaltzeko eskatuz, bestela ez zuela azterketa egiteko aukerarik izango». Seminariora joan behar izan zuen Maria Jesus Sarrionandiak egoera hura artezteko. «Bertako erretoreak esan zidan: ‘Egingo da, egingo da’, baina behar zenean ez zuen aurpegirik eman eta Xabierren aurrera ailegatu nintzenean galdetu zidan ‘Badakartzu dirua?’. ‘Ez’, erantzun nion. Negarrez hasi eta aldamenetik ihes egin zuen Xabierrek». Azkenean egoera hori konpondu zuten, baina hurrengo urtean gauza bera gertatzen zen. «Azterketak hiruhilekoak izaten ziren eta ordaintzen ez zutenekin zerrenda bat egiten zuten eta azterketa egiten ez zieten uzten». Xabier Amurizak berak ere gogoan du une gogorra izaten zela hura. «Kriminala izaten zen umeentzat. Euren burua

112

BERTSOLAR A M A R E N

ordaindu gabe ikusita eta ordaindu zutenak barreka eta. Hura izaten zen presio bide bat etxekoei esateko dirua ekar zezaten. Nik etxera deitzen nuenean beti esaten zidaten zerbait. ‘Hor daukagu txahala eta hura saldutakoan eramango dugu dirua’, baina hori ni isil nendin izaten zen. Gero azkenean ez zuten ezer egiten, beharbada, baina presionatzeko modu bat zen». Seminarioko urteen ostean abadeen protestan parte hartzearren kartzeleratu zuten Xabier Amuriza. Protesta horiek zirela eta Zamorako kartzelara eraman zuten Xabier. Hara autobusean bisitan nola joaten ziren gogoan du bere amak. «Urrun egiten zen Zamora. Jatekoa, eta herrian kartzelan zeudenentzat ematen zuten dirua eramaten zieten. Han herrian hiltzen zirenen aldeko mezak ematen zituztela pentsatzen zuten, batzuek hala zelakoan bidaltzen zuten dirua, beste batzuek kartzelan zeudenen laguntza moduan ematen


zuten dirua».

Semeen ibileren kezka Franco hil zen urtean irten zen kartzelatik Xabier. Semeen ideologiak ekarri zituen gorabehera batzuek. Ordurako baserria utzi eta kaletartuta zegoen familia. Senarra hil eta gero izan zen hori. «Minbizia zeukan, baina berak ez zuen horrelakorik uste. Botatzen zuen ba txerrikeriatan. Berak uste zuen zaharra botatzen ari zela eta berriak irten behar ziola zaharra zegoen tokian». Arrazoi politikoen gorabeheran etxean bisitaldi bereziak izan zituen Maria Jesusek. «Erregistroa egitera etorri ziren. Edadeko gizonak, gainera. Sartu ziren etxera eta honek (Xabierrek) EGINak ere piloa zeuzkan etxean. Haiek ez direla irakurri behar eta, guztiak eraman zituzten. ‘Ez badira irakurri behar ez egin’ esan nien nik. Beste anaia ere, hura ere apur bat bazen… eta haren bila ere etorri ziren. Harek jakin zuen etxera

etorriko zirela eta ez zen etxera etorri». Batzuetan semea ez zela etxera joaten esan zien guardia zibilei. Auzokoak ere gauza bera esan zien eta joan ziren haiek ere. Hurrengo goizean azaldu zen semea etxera. «Esan nion ez dakit zertan zabiltzaten baina halantxe etorri dira. Eta ikusiko duzue nola harrapatuko zaituzteten. Ez dakit zer egin duzuen, baina zerbait egin duzue orain ere». Gerora ere deitu zioten etxera ez zirela gauean joango eta lasai egoteko esanez. «Orduan Frantziara edo ez dakit nora pasatu zuten. Han egon zen luzaro gero ere». Semeen bankuko kartilak eta Xabierren zenbait lan ere eraman zuten guardia zibilek. Urte horiek igaro eta gero lasaitu zen nonbait Maria Jesus. Orain Xabier semearekin bizi da. Zornotzatik ez omen zen gustuegi irten baina. Xabier semeak dioenez, «gure lagun baten amak esaten zuenez gu kartzelan geundenean zeuden lasaien, han gutxienez bazekiten non geunden eta». z

m oyu

hileta • klinikak •

etxebizitzak • lekualdatzeak • tramiteak • koroiak-erramuak • eskelak (periodiko, irrati eta paretetan) • oroigarriak Kale Zaharra, 5 – 2a – D. 20560 OÑATI Tel/Fax: 943 78 34 47 B E R T S O L A R I 113


BIZI-KUTXAK; edo kutxatan hilak biziberrituz. Txiste zaharra da: mutikoa ikastolatik negarrez itzuli da etxera. Amak, malkoen arrazoiarengatik galdetzean, umeak, zotinka, «maisuak jo egin nau!» erantzun dio. Zergatik galdetu dio amak. «Brasil non zegoen ez nekielako!» aitortu du umeak. «Ikusten?, esaten dizut nik gauzak txukun gorde behar direla!», eman du amak epaia. Guk, badakigu Brasil non dagoen. Baina galdu dugu gitarra hartu eta etxean egin genuen lehen grabazio hura. Ez dakigu, ahaztu zaigu, non gorde genituen herriko jaietan bertsolariei ateratako argazki haiek. Nonbait behar dute, baina ez ditu aurkitzen lehenengoz idatzi genituen bertso-paper negargarri haiek. Galdu-gordean dauzkagu. Gordeta, baina galdurik.>>>>> testua: Andoni Egaña

U

D

A

B

E

R

R

I

A

argazkiak: Txema Garzia Urbina

114

BERTSOLAR


XENPELAR DOKUMENTAZIO

ZENTROA

uskal Herriko Bertsozale Elkartearen apustuetariko bat izan da joan den zazpi urtean. Hemen ez legoke oker erronkatariko bat izan dela esatea ere. Dokumentazio Zentroaren helburua argia zen: bertso-produkzioaren, eta bidenabar ahozko literaturatzat hartu izan den horren bilketa egitea. Bildu, sailkatu eta modu erakusgarrian jarri. Zazpi urtez lan horri ekin diogu. Bertsolaritzaren inguruko edozein gai ikertu nahi duenak, bertsolarien bertso, argazki edo datuak nahi dituenak, 31 de Agosto kaleko egoitzan dauka almazena. Almazen hori ordea, bete egin behar da, gero hustu ahal izateko. Eta betetzeko erak nagusiki bi dira:

E

batetik egunean egunean sortzen den bertso produkzioa biltzea. Honi dagokionez, Elkarteak eta Dokumentazio Zentroak abian jarritako bilketa-sarea dugu hornitzaile nagusi. Urtean zehar burutzen diren bertsosaioetako ehuneko handi bat audioz grabatzea lortzen dugu, eta irudiak ere izaten ditugu horietako saio askorenak. Horrez gainera, biltzaile-sare hori iristen ez den tokietan, gero eta laguntzaile gehiago aurkitzen dugu: norbanakoak grabatzen ditu saioak


A I R R E U

D

A

B

eta Dokumentazio Zentrora igortzen, edo jaialdiaren txartelak bidaltzen ditu, edo argazkiak. Duela urte gutxi, gauzak gorde eta biltzeko ohitura urria geneukala esaten genuen. Azken urte hauetan, apurka, lortu dugu bertsolari, antolatzaile eta gainerakook biltzaile-kontzientzia handiagoa izatea. Huskeria dirudiena ere gordeta hobe. Eta geure etxeetan gordetzeko tokirik ez denez, eta gordez gero ere behar bezala sailkatu eta atontzeko astirik ere ez dugunez, Dokumentazio Zentroa da hain huskeria ez diren huskeria horientzako lekua. Garai batean elizgizonek eta pertsonaje bitxiek baino egiten ez zuten hura egite horretan lehen urratsak egiten ari gara. Akaso, Xabier Arzallusek informazioa zela boterea esan zuenetik, adiago ipini gintzaizkion bilketa lanari. Egun produzitzen dena, edo etorkizunean sortuko dena bildu, gorde, sailkatu eta azaltze horrek ez gaitu beraz lehen hainbat kezkatzen. Ongi goaz eta egingo dugu. Atzera-begiradak ere kezkatzen gaitu ordea. Egungoa eta biharkoa biltzeaz

116

BERTSOLAR

gain atzokoa eta herenegungoa biltzen ere saiatzen baikara. Erreportaia honen helburua bikoitza da: urteetan beren kabuz bildu zutena Dokumentazio Zentroaren esku jarri dutenei eskerrak ematea batetik, eta bestetik, ganbarak eta sabaiak arakatu eta bertso-paper, bertso-zinta, bertso-bideoak, argazkiak... aurki ditzakezuenoi Dokumentazio Zentrora ekar ditzazuen gonbita egitea.

ARGIZARIAREN EGUNAK ertaz ari garen zehatz-mehatz jabe zaitezten, hona hemen berritsu gertaturiko pasadizoa. Basarrik azken urteak Zarauzko Zaharren Etxean eman zituen. Joan zen azaroan, zendu eta egun gutxira, Nahikari Gabirondo bertsolari gazteari moja batek hots egin zion. Basarriren txapela zeukan, ez Txapelketetan irabazia, egunero buruan erabili ohi zuena baizik. Eta Nahikariren esku utzi zuen Basarriren txapela.

Z


Nahikarik niri deitu eta txapelarekin zer egin behar genuen galdetu zidan. Ez nekiela esan nion, ez zitzaidala ezer bururatzen. Ez botatzeko behintzat. Koldo Tapia Bertsozale Elkarteko arduradunarekin hizketan ari nintzela Basarriren txapela etorri zitzaidan gogora handik egun batzuetara.

«Urtean zehar burutzen diren bertso-saioetako ehuneko handi bat

-Zer egin behar diagu? —galdetu nion txapelaren gorabeherak azaldu eta gero. -Ekarri Dokumentazio Zentrora — erantzun zidan, zirkinik egin gabe. Inon izatekotan han dik zentzua txapel horrek. -Erabilerarik ikusten al diok ba? —galdetu nion mesfidati. -Auskalo! —erantzun zidan. Hemendik urte batzuetara igual egin nahiko ditek argizarizko irudiren bat Basarrirekin. Ez jakin. Eta neurriak hartzeko-eta ongi etor zitekek.

audioz grabatzea

Badakit muturreko adibidea jarri dudala. Etorkizuneko eta balizko argizarizko irudiez arduratzen ez gara hasiko. Baina txapela, edozertarako ere, Dokumentazio Zentroan egongo da, aisa aurkitzeko moduan, hemendik urte mordo batera ere. Bestela... gal zitekeen etxe-aldaketaren batean, garbiketari sutsu lotzen gatzaizkion egun horietakoren batean, edo neska daniarren baten buruan Zarauzko Euskal Jaietan musu baten truke emana.

«Erabaki dut.

lortzen dugu, eta irudiak ere izaten ditugu horietako saio askorenak».

‘Altxorra’ da ‘fondo’ deitzen diogun horri dagokion euskal ordaina. Baliorik

ABADDIEREN PAREZ PARE alaxe bizi zen Teodoro Hernandorena. Txingudiko badiak baino ez zituen bereizten bataren gaztelua eta bestearen etxea. Espainiak Kuba galdu zuen urte berean irabazi zuela Euskal Herriak Teodoro Hernandorena idatzi zuen behin Pablo Jose Aristorenak. Galdu berriz, ez du sekula galduko. Atzera geraturiko «fondoa» gure eskura jartze horretan aipatzeke ezin utzi dugu Teodoro Hernandorena. Hil zenean, duela ur-

H

B E R T S O L A R I 117


«Edo Martin Ibargurenek 60tik 70era grabatu zituenak ere Migel Aranaren eskutik iritsi zaizkigu. te gutxi, Maria Jesus Berrotaranen bitartekotza lanari eta bere sendiaren borondate onari esker, Xenpelar Dokumentazio Zentrora ekarri genuen bere «fondoa»ren zati handixko bat: bertso kontuei zegokiena. Gainerakoa, bere jaioterriko, Zizurkilgo, Kulturetxera joan zen. Kutxak eta kutxak ziren, euskarri desberdinetakoak: liburuak, argazkiak, egunkari zatiak, txartelak... Metro eta erdi inguru paper, elkarren segidan jarriz gero. Jarri dituzte Xenpelarren; ez elkarren segidan bakarrik, elkarren gainean, eta elkarren azpian eta trabeska, eta elkar gurutzaturik. Esan nahi baita Datu Base bat osatu dutela Teodoro Hernandorenak utzitakoarekin. Kutxatan hilik legokeena biziberritu dute, alegia.

BADIRA GEHIAGO ERE. eodoro Hernandorena ez da bakarra zorionez. Badira gehiago, etxean bilduak Xenpelarrera ekarri dituztenak. Horrelakoetan, beti jartzen da garbi noren eskutik heldutako dokumentua den, eta emailearen nahiaren arabera, kopia geratzen da Dokumentazio Zentroan edo kopia igortzen zaio emaileari berari. Joxe Mari Barandiaran ordiziarra da finenetarikoa. Argiberri Elkartearen inguruan antolatzen dituzten bertso-saioen informazio, txartel, grabazio, argazki eta gainerakoak bidaltzeaz gain, garai batean grabatu eta

U

D

A

B

E

R

R

I

A

T

118

BERTSOLAR

Alemaniatik senitartekoren batek ekarri omen zion Martini grabagailua. Trepeta deabruzko hari deituko zioten Uztapidek eta enparauek alkahuetea». «Basarriren txapela zeukan, ez Txapelketetan irabazia, egunero buruan erabili ohi zuena baizik. Eta Nahikariren esku


etxean zeuzkan zinta mordoa jarri du gure esku. Katalagazioaren zain daude. Bizkaia Irratiaren kasua ere aipagarri da. Garai batean Herri Irratiarekin uztarturik zegoen eta bertso mordoa zuen gordea, antigualeko bobina borobil eta handi haietan grabaturik. Xenpelar Dokumentazio Zentroan euskarri berriagoetara isuriko dituzte, era horretan zinten iraupena ziurtatuz batetik, eta bestetik gaur egunerako modu eskuragarriagoan jarriz. Aipa dezagun bidenabar, Pedro Mari Goikoetxea ETBko kirol-kazetari ezaguna, irratirako bertso-grabatzaile lanetan ezagutu genuela laurogeigarren urte inguru haietan. Baina ez da bertsoak grabatu eta biltze hori ere jolas hutsa. Peñak beti esaten du saio batetik bueltan nekaturik gatozenean: Gogorra duk bertsotan aritze hau Antonio! Pentsa: grabatzen hasten direnek ere, urte batzuk egin eta nekatuta, nazkatuta utzi egiten ziotek! Euskal Herri osoan dauzkagu egungoa grabatzeaz gain, atzokoa bildu eta gaur gure esku jartzen dituztenak. Karlos Berho da beste bat. Mugairiarra, orain Irunen bizi da. Baina garai batean Baztan eta Malaerreka bitartean egindako bertsosaio asko grabatu zituen eta Xenpelarrera ekarri ditu. Edo Martin Ibargurenek 60tik 70era grabatu zituenak ere Migel Aranaren eskutik iritsi zaizkigu. Alemaniatik senitartekoren batek ekarri omen zion Martini grabagailua. Trepeta deabruzko hari deituko zioten Uztapidek eta enparauek alkahuetea. Mixel Lekuona da, Makeako apaiza, gauzak bildu, gorde eta ekartzeko ohitura dutenetariko bestea. Edo Juanito Dorronsoro erdi ataundar eta zumaiar osoa. Eta baita Joxe

Martin Apalategi ere. Jexux Muruaren eskutik Olazabal-berri baserrian bilduriko Ignazio Zabalaren bertso-bilduma iritsi zaigu. Eta Gure Irratia edo Irulegi Irratiak ere beren inguruan egindakotik grabatu dutena eskaini digute. Askoren artean elikatzen da Xenpelar Dokumentazio Zentroa. Halere, gehiagok parte hartzea da gure nahia eta helburua.

«ALTXORRA» ZEN HITZA ondo hitza erabiliz aritu izan gara artikuluxka honetan zehar. Fondo hitza darabilte hitzetik hortzera dokumentazio arloan lanean dihardutenek ere. Euskara hain hanka-motz balitz ere! Erabaki dut. «Altxorra» da «fondo» deitzen diogun horri dagokion euskal ordaina. Baliorik gabea dirudien hark ere, balio handia izan dezakeelako. Gaur huskeria dirudienak bihar Historia osatzen, gozatzen, lagunduko digulako. Eta batik bat, kutxatan gordeak daudelako. Eta kutxek, kartoizkoak eta lizunak janak badira ere, beti gordetzen

F

B E R T S O L A R I 119


Joxerra Garzia aurkeztea alferrikako lana da, jadanik ez baitago Euskal Herriko kale-xoko eta baserri puntarik ezagutu eta haren berri ez duenik. Bergauza esan liteke, haren lan eta jardun askoren gainean. Beraz, zer esan geniezaieke Bertsolari aldizkariaren irakurleei Joxerrari buruz? Hain ezaguna ez dena edo behar beste hedatu ez dena, agian, Joxerrak egin berria duen Doktore Tesia da. ÂŤGaur egungo bertsolarien baliabide poetiko-erretorikoakÂť deitu dio, eta oso gauza interesgarriak esaten ditu. Nahiago dugu, ordea, berak konta diezagun, eta horretara bideratzeko galdera apur batzuk baino ez dizkiogu egingo.>>>>> testua: Rufino Iraola

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Joxerra Garzia ÂŤEuskalgintzari neure ekarpentxoa egin nahiak bultzatu ninduen horrelako lan

120

BERTSOLAR


B E R T S O L A R I 121


erk bultzatu zintuen lan horri ekitera, zure curriculuma aberastu eta osatu beharrak ala kezka bereziren bat sumatu zenuen barrenean? Nola bururatu zitzaizun bertsolaritzaren baliabide poetiko-erretorikoak ikertu behar zenituey la?

Z

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Unibertsitatean segitzea erabakiz gero —eta halaxe dut erabakia— ezinbestekoa da tesiaren tramitea gainditzea. Ezin ukatu horrek bultzatu ninduela lan horri ekitera, baina, tesiaren sarreran bertan esaten dudanez, doktore graduak halako zapore gazi-gozoa izango luke niretzat tesiak tesiaren tramitea kitatzeko bakarrik balioko balu. Horrez gainera, eta horrez gainetik, euskalgintzari neure ekarpentxoa egin nahiak bultzatu ninduen horrelako lan bati ekitera. Uste dut tesirik egin beharrik egin ez banu ere egingo nuela lana, nahiz ez zen izango horren akademikoa. Eta bertsolarien gaia aukeratzeari dagokionez, berriz, uste dut berez bezala etorri zela erabakia. Ikus-entzunezko sailean nabil ni lanean, eta askotan iruditzen zait

122

BERTSOLAR

beti kanpoko fenomenoei begira gaudela. Bertsolaritza bezalako fenomeno bat Estatu Batuetako ez dakit zein txokotakoa balitz, seguru EHUk arreta handiz ikertuko zuela. Hemengoa da, ordea, eta badabil gure artean ÂŤhomologazio konplexuÂť moduko bat, kosta ahala kosta normal izatera bultzatzen gaituena, eta ez gara konturatzen geure anormaltasuna onartzea dela unibertsalak izateko dugun bide bakarra. Gauza batek eman dit atentzioa; darabilgun euskara eskasaren diagnostikotik abiatzen zarela esaten duzu. Zer esan nahi duzu?

Esan nahi dut galera handia pertzibitzen dudala nik gure aurreko belaunalditik geurera, komunikatzeko gaitasunari dagokionez. Bertsolarien artean hainbeste urte ibiltzearen alderdirik aberasgarriena hori da, dudarik gabe, niretzat: Imanol Lazkano bezalako hiztun ezinago egokiekin etengabe harremanetan egoteko aukera eskaini dit niri bertsolaritzak. Nik uste dut denok behartu behar genukeela geure burua noizean behin horrelako hiztunen artean egotera. Eta, oroz gainetik, irratian eta telebistan dabiltzan kazetariek. Gero, berriz, geure belaunalditik


hurrengo belaunaldira begiratu, eta iruditzen zait galera are handiagoa dela, soziolinguistikoki aurrera goazen heinean atzera goazela hizkuntzaren gaitasunean. Hedabideak eta eskolak erantzukizun handia dute horretan, eta kezka horrek bultzatu ninduen gure gizartean hitzaren bitartez arrakasta dezente dutenen jarduna aztertzera.

Garrantzitsuena komunikazio gaitasunari lehentasuna ematea

Zita ugari ageri da liburuan, alemanieraz ere bai; oso teknikoa du zenbait parte; norentzat egina dago?

Juzgatuko duen epai-mahaiarentzat egiten da, berez, tesia. Ni saiatu naiz, ahal nuen neurrian, tesi irakurgarri bat egiten, ez baitzitzaidan zilegi iruditzen erretorikari buruzko tesia estilo akademiko lehorrean idaztea. Argitaratzeko orduan, hala ere, tesiari maila akademiko ÂŤdotoreaÂť emateko baino balio ez duen puska asko kendu edo aldatu nahi ditut, eta ez aipuak bakarrik. Euskararen irakaskuntzan darabiltzagun kezka berberak aipatzen dituzu: zuzentasunaren aroa gainditu eta egokitasunaren arloan sartu beharra, mezu hartzailea kontuan izango duen diskurtsoa, koherentzia, komunikazioa, pertsuasioa... Beharbada, ez al dira testugintzaren teoriak bertsolaritzari aplikatuta? Galdera hau amaitzeko, bertsolaritza al da euskara kaskarraren konpobidea?

Pragmatikaren barruan sartzen dut nik tesian testuaren zientzia. Printzipioz, oso tresna teoriko ona iruditzen zait, baina eskolak badu dohain bat, Midas haren kontrakoa, ukitzen duen oro baliogabetzekoa, eta, eskolan dabiltzan nire adiskide batzuek diostatenez, hori gertazen ari da testuaren zientziarekin ere. Azken batean, teoria batekin jardun bestearekin jardun, garrantzitsuena da komunikazio gaitasunari ematea erabateko lehentasuna, ez metajardunari, are gutxiago hizkuntza komunikatiboki menderatzen ez den kasuan. Bertsolaritza, alde horretatik, komunika-

da. zio gaitasuna lantzeko tresna ezin egokiagoa da, diskurtso oso laburrak erabiltzen baititu. Baina berdin-berdin egin liteke hori antzerkiarekin, kazetagintza edo irratigintzarekin. Oraingo bideak badakigu nora garamatzan: porrotera. Arriska dezagun, saia ditzagun bide berriak Txirritak Canovasi kantaturiko bertsoarekin hasten zara bertsolaritzara hurbiltzen:

Hiru erloju, hiruna kate, hiru mailakin bakoitza; buruan, berriz, hiru korona, petxuan hiru orratza. Hiru dobleko amoriua, tximista bezain zorrotza, hiru tirotan utzi zizuten zuri senarra hilotza... hiru ezpatak zulatzen dute, seĂąora, zure bihotza. Hark ez zekien, noski, erretorika eta poetikaren legerik; baliabideak erabili egiten zituen, ordea: ÂŤhiru erloju, hiru ezpata... Zertarako erabiltzen ditu, kasu honetan anaforaren baliabideak?

Gezurra da hizkera poetikoa hizkera arruntetik urrundutako hizkera delakoa. Hori arrazoiaren ameskeriak asmatutako kontua da. Hizkuntz gaitasun normala duen hiztuna poeta ere bada berez. Begiratu baino ez da-

B E R T S O L A R I 123


go nola osatu eta aurrera egiten duten hizkuntzek. Nori bururatu zitzaion mendiaren goiko aldeari «mendilepo» deitzea? Zergatik sentitu zuten gure arbasoek «barrez lehertu nintzen» bezalako esapideak sortzeko premia? Hizkuntza ez delako informazioa trukatzeko soilik balio duen tresna. Are gehiago, hori ez da hizkuntzaren egiteko nagusia. Bestearengan eragiteko, bestea emozionatzeko, bestearengandik zerbait lortzeko hartu ohi dugu hitza hartzeko nekea. Nik uste dut tximua ez zela inoiz gizaki bilakatuko «hau behatza da» bezalako esaldiak esatea izan balitz kontua. «Alde hemendik», «izorra hadi» eta gisako kontuak esateko premiak egin zuen tximua gizaki, eta gisa horretako esaldiak dira, hamarretik bederatzian, hitz egitera bultzatzen gaituztenak Entzulea emozionatu eta persuaditzea dira erretorikaren bi xede; bertsolaritzan islatzen al dira bi parte horiek?

Dudarik gabe. Bat-bateko bertsolariari dagokionez —eta hori da nik bereziki aztertu dudana-, garbi dago bere xedea ez dela, inola ere, goi mailako literatur piezak sortzea, baizik eta —Sarasuaren hitzetan esateko— kantatzen duen unean eta gunean entzuleengan eragiteko. Eragin horri nahi den izena jar lekioke (emozioa, zirrara, ukitzea, persuasioa), baina hori da bertsolariak bilatzen duena

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Bertsolariak berezko erretorikaren jabe ote diren ere esaten da. Ados al

124

BERTSOLAR

zaude erretorikaren definizioarekin: «Sea la retórica la facultad de considerar en cada caso lo que cabe persuadir». Bertsolariek horixe egiten al dute?

Aristotelesena da definizio hori, duela 24 bat mendekoa, eta nik ez dut oraindik hoberik aurkitu. Eta berezkoa izan ote daitekeen, dudarik ez dago. Aristotelesek berak, «erretorika» hitza asmatu aurreko gizakiek hitzaren bidez beren xedea lortzeko erabiltzen zituzten estrategiak bildu eta ordenatu besterik ez zuen egin. Hori da gauzen ordena naturala: egin egiten da, eta gero datoz teorikoak. Eskolak ere hobe luke horrela jokatuko balu. Bertsolariek hori egiten duten? Bai, noski. Eta ez bakarrik bertsolariek. Guk denok egiten dugu hori. Gustuko filmeren bat ikusi dugunean, adibidez, berehala jotzen dugu lagunengana, eta eginahal guztiak egiten ditugu film hori ikustera joan daitezen. Zer da hori, persuasioa ez bada? Kontua da berez ere egiten dugun hori hobeto egiten ikas daitekeela, horretan abilenak direnen jardunari erreparatuta. Inventio, dispositio, elocutio, memoria eta actio dira erretorikaren zatiak. Bat-bateko bertsolaritzan ba al dago astirik prozesu hori bideratzeko?

Latinezko izenak dira horiek, baina funtsean oso gauza sinplea adierazten dute. Demagun, adibidez, Hondarribiko alardeaz hitzaldi bat eman behar dudala. Lehenik eta behin, gaia aztertu eta jakin beharko dut zer dudan nik horretaz esateko, ze argudio erabil ditzakedan neure jarrera aldezteko. Hori da, eta ez besterik, inventio delakoa. Argudio horiek hurrenkera egokian jarri beharko ditu gero, eta hori, erretorikaren gainerako kontu guztiak bezala, audientziaren araberakoa da. Alardean parte hartu nahi dutenei eman behar badiet, argudiorik indartsuenak jarriko ditut hasieran, are gehiago nire jarrera ere hori izanik. Baina kontrakoak badira


entzuleen arteko gehienak, ez daukat argudio fuerteenetik hasterik, handik aurrera etsaitzat hartuko nindukete eta. Argudioak ordenan jartzeari esaten zaio dispositio. Argudio horiek, ordea, ahalik eta modurik egokienean formulatu behar ditut, eraginkor izan daitezen, eta hori da elocutio delakoaren egitekoa. «Bakea gerra baino hobea da beti» esan, edo, Xalbadorrek behin kantatu bezala «urrezko gerra baino hobea da plomuzko bakea» esan, alde pittin bat badago. Beste bi egitekoak, berriz, ahozko diskurtsoari dagozkio. Idatziz txukun-txukun prestatutakoa buruz ikasteari esaten zaio memoria, eta uste dut hobe genukeela eskolan lantzen den baino gehixeago lantzea hori. Azkenik, aurreko lan hori guztia ondo eginik ere, ahoz ari baldin bagara, porrot egin dezakegu baldin eta prestatutako hori guztia ez badugu behar bezala esaten: ebakera egokiz, intonazio egokiz, pausak behar bezala gobernatuz, gorputz jarrera egokiz. Hori baino ez da —actio delakoaDialektika ez al da bertsolaritzan oso elementu inportantea?, horretaz zerbait esaten al da liburuan?

Bai, nik uste dut hala dela, eta zerbait esaten da. Hala ere, beste ikerketa baten gaia da hori, neure honetan ezin nien alderdi guztiei heldu. Esan ere egiten dut une batean, ildo nagusi bat markatzen ahalegindu naiz, eta etengabe ikusten nituen, ezker-eskuin, jorratu beharreko alorrak. Horrelakoetan, kostata baina, saiatu naiz tentazioari eusten, esateko nuen kontu nagusira mugatzen. Poetika erretorikaren zatia da, beraz. Eta esaten duzu poetikatik oso zaila dela bat-bateko bertsogintza epaitzea. Zergatik?

Bat-batean kantatzen diren bertsoen %1 baino ez baitu argitzen poetikak, nire ustez: Xalbador, Bilintx, Amuriza, Egañaren bertso batzuk oso trinkoak dira testu aldetik ere, eta bertso horien xarma, meritua argitu lite-

Baliabide asko testuingurutik sortuak dira, ez testu hutsetik.

ke poetikatik. Baina aipatutako bertsolari horien kasuan ere, zenbat dira bestelako bertsoak, testu moduan trinkotasun poetiko aipagarririk ez dutenak? Gehien-gehienak, nik uste. Eta argitu nahi lukeen objektuaren %1 baino argi ez dezakeen tresna ezin esango dugu egokia denik. Juan Mari Lekuonak ere antzeko zerbait esaten du Udarregiren bertsogintza aztertzean: usurbildarraren bertsogintza ez daitekeela poetikatik argitu, erretorikara jo beharra dagoela. Nik, azken batean, hari-mutur horretatik tiratu besterik ez dut egin Diozunez, sofistengatik esaten zen gauza bera esan omen daiteke bertsolariengatik, alegia, froga dezaketela gauza bat eta haren kontrakoa. Ez al da gehiegi esatea?

Ematen zaion paperari dagozkion argudioak erabili behar ditu bertsolariak, nahiz askotan bere benetako pentsamolde eta usteez oso bestelakoa izan paper hori. Alde horretatik da bertsolaria sofistaren antzeko. Sofista hitzak gaur egun duen konnotazio gaizto horren gainetik, edo azpitik, argudiatzearen mekanismoak izugarri ondo menderatzen duen gaitasuna dago. Horrekin estuki lotuta dago literaturaren arazorik konplexuenetako bat, bertsolaritzan ere badagoena: bertsolari dioena ze neurritan da bertsolariak esana, eta ze neurritan da fikziozko jolas? Baina oso ur handiak dira horiek.

B E R T S O L A R I 125


Aquí están los muertos de hambre de siempre, dispuestos a morir otra vez -Hau ez da Espainia. -Ez, noski. Hori zutabe bat da.

Txistea poesiaren anaia (edo ahizpa, edo neba) bizkia dela dio Bousoñok. Poesiak bezala, txisteak ere formulazioan du gakoa, esamolde bakan-beteak erabiltzean. Demagun, adibidez, honako hau kontatzen duzula: «Bazen behin gizon bat argal-argala, superrargala, hiperrargala, izugarri argala». Ez dut uste inori barregurerik eragingo dionik horrek. Zergatik? Argaltasun hori hizkuntzak argaltasuna adierazteko dituen bideetatik dagoelako adierazita, aldez aurretik kodetuta, enfasi eta guzti. Nola lortzen da, gauza bera esanda, barrea eragiteko moduko txistea? Formulazio poetikoa landuz: «Hain zen gizon hura argal, ezen leku beretik birritan pasatu behar izaten zuen, itzala egingo bazuen». Kasu horretan, hiperbole edo esagerazio oso grafiko bat erabili dugu, eta horrek ematen dio indarra esaerari. Erdaraz «ingenio» esaten den hori adierazteko erabili dut nik «pindartasuna», eta uste dut aldi guztietako bertsolarien ezaugarria dela. Pindartsu izan beharra dago beti formulazio egokia asmatzeko, gauzen arteko lotura ezkutuei atzemateko. Estrategia zabalago baten funtzioan egon beharrean distira baino bilatzen ez denean, ordea, pindarkeria bilakatzen da, nire ustez, pindartasuna, hitz-joko distiratsu bezain hutsal. Gaurko bertsolariak badu horretarako arriskurik. Kantatu ere, inoiz baino plaza gehiagotan kantatu beharra dauka egun bertsolariak. Axaleko ateraldiei esker ateratzen da sarri onik jartzen zaizkion egitekoetatik, pindarkeria hutsez. Bertsoa epaitzeko irizpideetan datorren gauza bat kritikatzen duzu; ho-

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Horrelako gauzak zer dira txisteak, pindarkeriak, bertsolaritzan ohikoak... Zehatz zenezake?

126

BERTSOLAR

nakoa: «Figura literarioetatik ere badatorkio indarra bertsoari eta, horien erabilpena ere oso gomendagarria da». Hemen, zure hitzekin esateko, ornatus hutsa hartzen da aintzat. Zer duzu horren kontra?

Ez da bakarrik bertso-epaileen arazoa. Funtsean, baliabide poetiko-erretorikoak ulertzeko modua dago auzian. Eskolan eta, diskurtsoa «apaintzeko» gailu edo lanabes zerrenda gisa eman ziguten guri baliabideen berri, eta oraindik ikuspegi horrekin ote gabiltzan nago. Eta ez da hori. Bertso batean metafora


bat (edo konparazio bat, edo hiperbole bat) sartzea ez da berez ez on ez txar. Kontua da zertarako sartu den baliabidea, zer lortzeko. Bertso bakoitzak bere xedea du, eta xede horri laguntzen dion neurrian dira baliabideak on. Txirritak, Euskal Herria Fueroak kenduta nola geratu zen adierazteko, gari artean goseak dagoen txoriaren irudia erabili zuen. Zergatik da irudi hori ona, zergatik aipatzen eta parafraseatzen dugu oraindik hain maiz esaldi hori? Bada, dudarik gabe, adierazi nahi duena modu bakan-betean adierazteko balio duelako, ikaragarrizko in-

darra eta grafikotasuna ematen diolako berez nahikoa abstraktua den gogo-egoera bati. Horregatik da ona, ez baliabide poetiko bat erabili duelako. Araua hautsiz sortzen diren esapide poetikoak arau bilakatzen dira sarritan, hiztun guztien ondare. Horrek esan nahi du baliabide literario asko gastatuegiak direla. Borgesek ÂŤperlak/hortzakÂť metaforagatik esan zuena, kasurako.

Bai, hala da. Egiteko poetikoak ez du atse-

B E R T S O L A R I 127


U

D

A

B

E

R

R

I

A

denaldirik, hiztunen berezko joera da. Izan ere, bere bidea egiteko, baliabide poetikoak beste biderik ez du hizkuntzak. Nola lortu dugu euskara duela 40 urte arrotz zituen alorretara hedatzea? Baliabide poetikoen bidez, poesiaren bidez, poesia ez baita poeten dohain esklusiboa. Oraintxe bertan esan dut, adibidez, euskara «orain arte arrotz zitzaien alorretara» hedatu dugula. Nola iritsi da «alor» hori esanahi fisikotik esanahi abstraktura? Analogiaz, noski. Teknikoki esanda, katakresia deritzon baliabidearen bidez, «mendilepo», «tunelaren ahoa» «zubiaren begiak» eta beste hainbeste bezala. Baina zer besterik dira, bada, «garatu», «hausnartu», «barrez lehertu» eta abar? Baliabide poetiko-erretorikoen katalogorik osatuena hiztegia da. Hitzen polisemia bera ere, azken batean, hiztunen joera poetiko berezko horren ondorio da. Zer gertatzen da gero? Ba hasieran baliabide poetiko moduan pertzibitzen zena fosildu, hil egiten dela, eta zentzu figuratua baino ez dugula pertzibitzen. Nor oroitzen da ganaduaz «hausnarketa egin beharra dago» esan edo entzutean? Esan

128

BERTSOLAR

nahi denaren eta hitzez hitz esaten denaren arteko tentsiotik datorkie baliabideei beren indarra. Tentsio hori desagertzean, berriz, fosildu egiten dira, indarra galtzen dute, hiztegiko sarrera huts bilakatzen dira behiala formulazio poetiko izandakoak. Eta nola eragiten dute, bada, baliabideek?

Baliabideek desautomatizatu egiten dute mezuaren esanahia, hartzailea behartu egiten dute esanahia bere kabuz bilatzera, eta horrek, plazer estetikoaz gainera, indarra ematen dio esanari. Okerra da eskolan ikasitakoa. Baliabideak ez dira «esateko modu arrunt» balizko batetik aldendutako esapideak. Koldo Izagirrek 1981ean idatzi zuenez, izatekotan hizkera arrunta da hizkera poetikoarekiko desbideratutako hizkera. Gainera, pragmatikak ondo erakutsi duenez, baliabide asko testuingurutik sortuak dira, ez testu hutsetik. Hitz egiten dugunean, hitzarmen halako bat balego bezala hitz egiten dugula dio Gricek. Hitzarmen hori ez dago inon idatzia, noski, baina arau


tazito batzuk beteko bagenitu bezala hitz egiten dugu. Hala, hitz egiten digunak bere ustez egia dena baino ez digula esango suposatzen dugu; ez digula esango lehendik jakina den konturik; ez digula esango behar baino gehiago, ez gutxiago; ahalik argien eta garbien esango dizkigula esan beharrekoak. Gisa horretako arauak baleude bezala gauzatzen dela dio Gricek elkarrizketa, komunikazioa. Bada, norbaitek —umea beti ume— esaten badigu («tautologia» deritzo baliabide horri, Pernandoren egia, horrela izan beste erremediorik ez duen esaldia), lehendik jakina den kontua esaten ari zaigula pentsatu behar genuke, esana hitzez-hitz hartzera. Baina fede onez ari dela suposatzen dugunez, esanari beste esanahiren bat bilatu beste irtenbiderik ez dugu, eta horrela iristen gara benetan esan nahi duen horretara, zentzu figuratura. Horrela gertatzen da gainerako arauekin ere Intuitiboki bagenekien bertsolaritza, hein handian, dialektika zela, azken arrazoi fuertea behar zuela esaten genuenean ez al genuen esaten arguadiatzea zela garrantzizkoa?

Bertsoa bat-batean sortu eta kantatzen da. Eta sortzeko modu berezi horrek ematen dio «bertso» deitzen dugun diskurtsoari bere egitura propioa. Sortzeko moduak behartzen du bertsolaria argudiorik indartsuena amaieran jartzera. Ahozko beste diskurtsoetan, berriz, ez da komeni beti horrela jokatzea. Batzuetan, argudiorik indartsuena hasieran jartzea komeni da. Lehen esan bezala, entzuleen arabera da hori, erretorikaren gainerako alderdi guztiak bezala Zer dira argudio-hobiak? (Arrazoirik ez dugu gutxi garelako, irabazi egingo dugu indartsuenak gara eta).

Kultura eta komunitate bakoitzak du mundua ulertzeko bere modu propioa (orain arte, behintzat, ez dakit aurki ez ote dugun izango denok mundu-ikuskera kloniko bera). Argudio-hobiak, pentsamendu baino

areago pentsamendu-eskemak, moldeak dira. Aristotelesek asmatutako kontzeptua da hori ere. Aristotelesek dioenez, argudiaketa eratzeko orduan, argudio-molde horietara jotzen dugu, egokien zaizkigunen bila. Perelmanek berreskuratu eta sakondu du, XX. mendean, kontzeptua. Perelmanek dioenez, garai jakin bateko kultura definitzeko modu egokia izan liteke garai horretako idatzietan eta diskurtsoetan argudio-hobietan hobesten diren parametroak. Argudio-hobi horietako bat, adibidez, kantitatearena da. Mendebaldeko demokraziek, gehiengoen jokoan oinarritzen direnez, hautaketa hori egiten dute: gutxi baino asko hobe da. Frankismopeko Euskal Herrian, berriz, bestelako hautua egiten dela dirudi, biko horretan: arrazoirik ez dugu gutxi garelako, handi gaiztoak nahi duen arte txiki onaren bizia, txikiak handia bentzi leidi asmoz eta jakitez. Garbi dago txiki/gutxi denaren aldeko hautua komunitate txiki estatu handiz inguratu eta mehatxatuak baino ez dezakeela egin. Nire ustez hor badago zer ikertua franko, apasionantea da kontu hori. Baliabideen funtzioa: a) datuen ikuspegi jakin bat indartu, b) daturen baten presentzia indartu, c) auditoriumarekin bat egitea. Nola betetzen da hau bertsolariengan?

Gainerako diskurtsoetan bezala, nik uste. Egañak «Azpeti osoa kabitu zeiken Sebastianen kalabazan» esaten duenean, adibidez, objektu baten presentzia areagotu nahi du, kasu honetan Sebastianen buruaren neurria. Hiperbole bat erabili du, eta hiperboleak, gehienetan funtzio hori izaten du nagusiki. Egañak berak «Bakea ez baita gerrarik eza, gerrarik nahi eza baizik» dioenean, «bakea» deitzen diogun objektuari begiratzeko ikusputu jakin bat harrarazi nahi digu, aieka jakin bat edo, Anjel Lertxundik hain maite duenez, talaia jakin bat. Eta Amurizak «Hau sinesten ez duenik ba al da hemen inor?» galdera erretorikoa botatzen duenean, entzuleen konplizitatea bilatzen

B E R T S O L A R I 129


du oroz gainetik. Garbi dago, bestalde, hiru funtziotatik nahasi dutela baliabide guztiek. Gradu kontua baino ez da, azken batean, hiruretatik zein nagusitzen den kasu bakoitzean. Izan ere, zertarako nahi du Amurizak entzuleen konplizitatea, aurrez baieztatu duenari (ogiarekin batera justizia zor zaiola gizakiari) indarra eta presentzia handiagoa emateko ez bada? Eta Egaña, kalabazaren hiperbolea hautatzean, ez al da ari, buruaren handitasuna areagotuz batera, entzuleen konplizitatearen bila? Mezu hartzaileari, bere jokabidean, nola eragin aztertzea da persuasioaren azken helburua. Bertsolaritzara etorriz, bertso berberak, segun eta nork kantatzen duen, ez duela eragin berdina esaten duzu; silogismo antzeko bat egiten omen dugu: A bertsolari ona, beraz A ren bertsoa ere ona izango da. Alegia, zenbait bertsolari balio erantsiarekin aritzen dela kantuan.

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Gauzarik arruntena da hori persuasio adituen artean. Honako kontu hauek zaindu behar dira, persuasio-ekintzaren arrakasta bermatu nahi bada: iturriari dagozkion kontuak, hartzaileari dagozkionak, mezuari berari dagozkionak, eta mezu-bideari dagozkionak. Igorle edo mezu-iturriari dagozkionetan, berriz, igorlea audientziarentzat sinesgarri eta fidagarri izateak, gaian aditu izateak, fisikoki erakargarri izateak , sekulako eragina dute persuasio-saioaren arrakastan. Iragarki bat egin nahi denean, adibidez,

130

BERTSOLAR

kontu handiz ibiltzen da mezua emango duena hautatzerakoan. Bizikleta-marka bat erosteko aholkuak ez du eragin bera mezua nik emanik edo Indurainek emanik, nahiz biok gauza bera esan. Carlos Bousoñok anekdota polit bat kontatzen du horren inguruan. Espainiako poeta handi bati poeta hasi berri bat joan omen zitzaion behin, poema bat erakusteko aitzakian. Poeta handiak poema hura irakurri, eta oso txarra zela esan zion hasi berriari. Honek, orduan, garaipena gozatuz, zera esan zion: poema hori poeta handiaren adiskide zen beste poeta handi batena zela, ez berea. Poeta handiak, orduan, honela erantzun omen zion: A, bai? Orduan oso ona da poema! Eta zergatik behar zuen horrek bestela bertsolarien kasuan? Aipua eginez esaten duzu: «La dialéctica erística es el arte de discutir, pero discutir de tal manera que se tenga razón tanto lícita como ilícitam e n t e ». Bertsolaria dialektika eristikoaz baliatzen da? Beraz, objetiboki arrazoi izan ala ez, laguna dialektikoki menderatzea da kontua?

Bertsolaritzan ez ezik, gaur egun hedabideek «debate»tzat saldu nahi dizkiguten berriketaldiak horixe baino ez dira. Ikuspegien arteko lehiatik egia sortzeko borondatearen arrastorik ez da inon ageri. Bakoitzak bere egia gailentzea nahi, hori baizik ez. Eta horretarako balio duen neurrian, dena da zilegi. Argudio zuzen zein makurrak, martingalak, iruzurrak, harira ez datozen kontuak. Espainiako hedabideek «euskal gatazka» delakoari buruz nola jarduten duten erreparatzea aski da horretaz ohartzeko. Benetako eztabaidak aurkariaren argudioak bere konplexutasun osoan ulertzeko ahalegina du oinarri. Estatu Batuetako eskolan sekulako garrantzia ematen zaio eztabaidatzen ikasteari, argudiatzeari. Gure artean, nik dakidala, Elkarrikoak dira horretan ahaleginik handiena egin dutenak. Baina hor duzu Setienen kasua. Ze borondate agertu dute Espainiako hedabideek Setienen dis-


kurtsoa ulertzeko?

Manuel Lekuonaren Berbaldi idatziaren eta ahozkoaren artean funtsezko alderik ez balego bezala aritu garela orain arte esaten duzu. ÂŤAhozko berbaldia, oro har, akumulatiboa da, maila bereko osagaiak (perpasusak) elkarren segidan jarrita osatzen da jeneralean (justaposizioa eta koordinazioa). Subordinazioa idatziaren kontua da, e.a.Âť diozu. Beraz, arrazoi ematen diozu bertsolaritzak hizkera sinple eta erraza erabili behar duela uste duenari? Bertsolaritzan bada beste kontu bat eta elipsea da. Ahozko petopetotzat honako bertso hau hartzen duzu:

Dama batek nahi zidan karga bat arindu; pretenditu ninduen, ez nion agindu; amets gaiztoa franko geroztik egin du, gaixoa urriki nuen ni hartu banindu. Ez al dabiltza, ordea, ahozkoa eta idatzia juntuegi, elkarren hurbil, gaur egungo bertsolaritzan?

Gure anaia Juanek non edo han idatzia duenez, litekeen aukerarik txarrena egin dugu horri dagokionez: hitz egiten den bezala idatzi nahi dugu, eta idazten den bezala hitz egin. Eta horrek ez dakar ezer onik. Nik uste dut gure gizarte honetan badela kontzeptu garrantzitsu bat: ahozko testu idatzia. Alegia, jendaurrean goratik irakurtzeko idazten den testua. Molde horretan garatzen da nagusiki gure ahozkotasuna, dela hitzaldietan, edo irratian zein telebistan. Kontua da ahozko komunikazioak bere dinamika propioa duela. Lehenik eta behin, hartzaileak behin bakarrik entzuten du mezua. Horrexegatik dira ahozko testuaren estrategiak soilagoak idatzizkoak baino. Be-

ekarpenik aipagarriena ahozko generoen berezitasuna aldarrikatu izana da rez, hizkuntza bat bera darabilte idatziak eta ahozkoak. Hizkuntza bat bera, gramatika bat bera, sintaxi bat bera, baliabide poetiko-erretoriko berak. Erabileran dago aldea. Ahoz eman eta belarriz jasoko den mezua tartekiz betetzen badugu, subjektutik zortzi lerroetara jatzen badugu aditza, nekez lortuko dugu hartzaileak mezu hori behar bezala jaso dezan. Funtsezko aldeak daude diskurtso idatziaren eta ahozkoaren artean, eta estrategiak ez daitezke berdinak izan. Adituek aspaldi dihardute hori esaten, baina badirudi ez dugula entzun nahi. Izan ere, non ikasi behar du gazteak egoki hitz egiten? Eskolan? Ematen al zaio hitz egiteko aukerarik? Mututasunean hezitzen ditugu gazteak, eta hala hezitakoak dira gero hedabide mintzatuetan dihardutenak, eredu desegokia zabaltzen. Gauzak horrela, aski da erreparatzea nongoak diren Euskadi Irratiko esatari gehienak: eskolak erakusten ez duena kaleak eta etxeak eskaitzen duten eskualdeetakoak, gehienak behintzat. Ez dakit, askotan ari naiz eskola eta hedabideak aipatzen, baina iruditzen zait hor dagoela, euskararen komunikazio gaitasunari dagokionez, etorkizunaren giltza. Eta badakit bietan —eskolan eta hedabideetan— oso jende arduratsu, prestu eta prestatua dabilela, baina, tamalez, salbuespena dira horrelakoak, eta erabaki-guneetatik urruti daude, gainera. Ahozkotasunean anbiguotasuna ere

B E R T S O L A R I 131


maite duzu. Eta Xenpelarrengana jotzen dugu adibide bila:

Arrazoi ote degun edo zer datorkigun hasitzerako pentsatu fusilak nola dantzatu. Beraz, bertso transkribatzaileentzat izango duzu oharren bat?

Hizkuntzak berez dezakeen baino gehiago esatea da poesiaren funtsa, esan ez dezakeena esanaraztea hizkuntzari. Alde horretatik, anbiguitatea poetikoa da, nahiz baliabideen katalogoan ez agertu. Xenpelarren horretan, adibidez, zer ote da «hasitzerako pentsatu» behar duguna? Zer datorkigun ala fusilak nola dantzatu? Bietako edozein da zilegi. Beraz, biak batera daude hor. Jakina da hizkuntzak ez duela, berez, bi gauza aldi berean esaterik, linealtasuna dela hizkuntzaren mugetako bat, eta linealtasun horren bidez adierazi behar direla aldiberean gertatzen diren gauzak ere, Xenpelarrek horrako horretan egiten duen bezala. Gauzak horrela, ze eskubide du bertso-transkribatzaileak hor puntu edo puntu eta koma bat jarriz anbiguetate hori hausteko?

Zu baserritarra izango zara, eta zu, berriz, kaletarra. Horrelako gai asko erabiltzen zen lehen bertsotan. Horri esaten zaio gai arketipikoa, barne-konplexutasunik ez duenari, aldez aurretik finkatutako konnotazio finkoak dituenari. Horrelako gai bat entzutean, bertsolariak eta entzuleek badakite «zer tokatzen den» esatea paper bakoitzean. Esan beharreko hori txukun esatera mugatzen da, beraz, hein handi batean, bertsolaritza. Gaur egungo gaiak, oro har, askoz ere konplexuagoak dira, eta ez bakarrik mundu zabaleko berriak jasotzen direlako gaietan. Orain ere bada gai arketipikorik, baina gehienak bestelakoak dira, bertsolariak asmatu, osatu eta

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Gai arketipo eta metajardunaren kontra ere ari zara zure tesian. Gai aldetik asko aldatu al da bertsolaritza?

132

BERTSOLAR

aberastu beharrekoak. Nik uste dut, kanpoko inprobisatzaileetan ikusi duguna ikusita, metajarduna eta gai arketipikoen arabera antzeman daitekeela jardun inprobisatuaren maila. Zenbat eta metajardun eta arketipo gehiago erabili, orduan eta jarduna primitiboago, eskasagoa. Lehen, dirudienez, zer esan behar zuen genekien hura txukun esatea omen helburu; orain, aldiz, sopresa ematea . Zuk «joño-bertsokera» deitzen diozu horri; arketipoari ustekabeko erantzuna ematea da, zure ustez, ekarpena; eta Txirritaren bertso famatu bat gogoratzen duzu:

Zenbat errezo egin izan det nere denboran elizan, ta pozik nago ikusirikan pakian nola gabiltzan; ni naizen bezin kobarderikan inor ezin leike izan: semeak gerra'a ez joateatik mutilzar gelditu nintzan. Horrelakoak ziren Lazkao Txiki, Xalbador... Gaur denak al dira horrela-


koak?

Nik uste dut erlatibizatu egin behar dela hori. Beti egon dira ustekabeko ateraldietarako joera zuten bertsolariak: Txirrita, Lazkao Txiki. Eta egungoetan ere ez dira denak berdin «joño-bertso» zale. Sebastian Lizaso eta Peña bi muturretan daude, adibidez, horri dagokionez, eta ez dago besterik gabe esaterik joera bat bestea baino hobea denik. Hori bai: gaur egungo bertsolarien martxak berak bultzatzen dituela ateraldi pindartsuak erabiltzera, uste dut ukatu ezinezkoa dela hori. Normala ere bada: zenbat bertso saio, ze ariketa eta gai klase jartzen zaizkien, telebistak ekarri duen kontundentzia behar hori, bertso bakoitzean kolpea jo beharra. Bertsolariak eta publikoak balore komunak edo konpartituak edo publiko homogeneoa denean bertsotan errazago egiten al da? Zergatik? «K o m unitate lotura» badago Sarasuaren ustez, baina heterogenoa omen da. Ez al duzu uste trantsizioaren hasieratik hona publikoa homogeneoago bihurtzen ari dela, eta bertsolariek berek egin dutela bide hori, hau da, bertso entzule tipo bat uxatu eta beste bat erakarri?

Sarasuak, ondo ulertu baldin badut, aldi berean daragiten bi joera aipatzen ditu gaur egungo bertsolarien jardun erretorikoan. Batetik, urrutiramendua dago, gai guztietiko ironiazko distantzia hartzeko joera, entzulea xaxatzeko joera. Joera hori berria da bertsolaritzan, nik uste, eta Egaña du antzindari eta maisu. Bestetik, berriz, gurea bezalako herri zatitu batean kohesio-gune izateko kontzientzia ere badu gaur egungo bertsolariak. Bi joeron arteko tentsioan jokatzen du beti bertsolariak, joera zirikatzailea nagusitzen delarik aldizka, baina kohesio-nahia zeharo zapuztu gabe inoiz. Sarasuak berak esana da, nik egin nion elkarrizketan, berak ere estimatuko lukeela aniztasun ideologiko handiagoa balego bertsolarien artean. Ederra

litzatekeela PPko bertsolari bat ibiltzea plazan, adibidez. Dena dela, bertsotan jardutea ez da idaztea bezala. Idazlea ez dago irakurlearen aurrez aurre honek hark idatzitakoa jasotzean. Bertsolaria bai, hantxe du publikoa. Normala da, beraz, publikoaren nahiari lotuago ibiltzea bertsolaria. Idazleek ere, errazago izanik, zenbat desmarkatu dira, bada, hemengo ortodoxiatik? Nolanahi ere, ez dut uste zilegi denik bertsolarien aldebakartasunari buruz hitz egitea bat-bateko corpusaren osotasuna ezagutu gabe. Telebistak ematen duen antologiatik bakarrik ez daiteke horrelako ondoriorik atera, ez da zilegi. Eta susmoa dut askok uste eta batzuek nahi baino handiagoa dela bertsolarien aniztasun ideologikoa, eta bertsotan antzeman daitekeela hori ere. Ezagutu egin behar, ordea. Bertsolaritzak ez darabilela onomatopeiarik diozu. Egañaren bandoarena ez al da onomatopeia?

Tarrapatapan hori onomatopeia da, noski. Kontua da horixe dela, seguru asko, aspaldion erabili den onomatopeia bakarretakoa, bakarra ez esatearren. Nik esan nahi dudana zera da: irakurtzen dituzu ahozko poesian adituen liburuak, eta han ikusten duzu ahozkotasunaren ezaugarrietako bat onomatopeiaren erabilera dela. Bertsoa ahozko poesia bada, pentsatzen duzu, orduan onomatopeia asko erabiliko da. Ikusten dituzu adituek jartzen dituzten adibideak, Afrikako leinuetakoak, Balkanetakoak, eta horrelakoen bila hasten zara bertsoetan. Eta ez duzu deus ere aurkitzen. Tira, ez behintzat onomatopeia «bizirik»: txio-txio, zapla, brausta eta gisakoak aspaldi fosildutakoak baitira. Moskeatu egiten zara, eta hasten zara gehiago irakurtzen. Halako batean, Zumthor izeneko aditu baten liburu batean irakurtzen duzu euskaraz diharduten ahozko poetek ere barra-barra darabiltela onomatopeia. Zur eta lur geratzen zara, adibideak apuntatzeko prest-prest. Eta orduan dator muturrekoa, adibidea ez baita bertsolariena, Mikel Laboarena baizik. Zer gertatzen da?

B E R T S O L A R I 133


Ba, bertsolaritza ez dela ezagutzen, eta guk, askotan, saiatu izan garela adituon teoria bat-bateko bertsoetan itsu-itsu aplikatzen, eta hori ez dela bidea. Eta onomatopeiarekin bezala, beste gauza asko eta askorekin berdin Performanceak garrantzi handia du bertso saioan. Sarasuak dio aktuazio bakoitza errepikaezina dela.

Performancea oso kontzeptu landua da, eta ez bakarrik ahozko literaturan. Antropologian eta artean ere besterik ez da entzuten aspaldion. Ni bat nator Sarasuarekin, saio bakoitza errepikaezina da. Entzulearen zuzeneko konplizitate horrek aukera asko sortzen dizkio bertsolariari, testuan deus askorik egin gabe bere xedea lortzeko. Bertso-afari batean, adibidez, aski da afaltiar baten aipamena egitea jendea txoratzeko. Jartzen duzu gero bertso hori telebistan, eta deus ere ez dio eragiten saioa bere etxean ikusten ari denari. Bertsolaritza aztertu, aztertu da. Manuel Lekuona da horietako bat. Haren metodoa gainditu dugu ala oraindik ere baliagarri da bat-bateko bertsolaritza aztertzeko?

Nik uste dut oso azterketa onak egin direla bertsolaritzaren inguruan, eta horietako askok balio dutela oraindik ere. Manuel Lekuonaren ekarpenik aipagarriena, nik uste, ahozko generoen berezitasuna azpimarratu eta aldarrikatu izana da, horrelakoei inolako garrantzirik ematen ez zitzaien garaian. Ko-

Badirudi, hala ere, zuk metodo berri bat aurkitu duzula; eta esaten duzu poetikaren ikuspegitik barik, erretorikaren hegieratik begiratu behar zaiola bat-bateko bertsoari.

Bai, baina hori ere esana zuen Juan Mari Lekuonak. 1982an bertan. Ahozko literatura izeneko liburuan, adibidez, guk gorago aipatu ditugun erretorikaren bost egitekoak aipatzen ditu. Gero, berriz, Udarregiren bertsogintza aztertzean, Udarregi ulertzeko erretorikara jo beharra dagoela dio. Niretzat klabea izan zen artikulu hori. Galduta nenbilen, ikuspegi poetikotik ez bainuen deus aipagarririk aurkitzen 1967ko txapelketan. Aditu batzuengana ere jo nuen, laguntza eta argi eske, baina inork ez zidan tajuzko arrastorik eman. Eta orduan irakurri nuen berriro Juan Marirena. 1995ekoa da, lehendik ere irakurria nuen, baina bigarren irakurraldiak egin zidan argia. Gero, Juan Marik salbuespen moduan proposatzen duena ikerbide nagusitzat hartu besterik ez dut nik egin, ikuspegi erretorikoa serio hartu eta sistematikoki aplikatu.

B

E

R

R

I

A

Bertsolaritzan kontestua (mundu ikuskera, baloreak, egoera sozio-politikoa...) oso garrantzitsua da; horregatik esaten nizun, lehen, ez ote garen ari testugintzako metodoa aplikatzen, baina zuk haratago jo duzu: kontestuaren barruan, ingurutestua eta inguru-egoera bereizten dituzu. Batetik, terminologia aldetik ez al zen hobe egoera kontestuala,

A D U

pla zaharretako lotura eta irudi ez-logikoena, berriz, sekulako ekarpena da, baina ez dakit bat-bateko bertsoak argitzeko balio duen. Ikuspegi poetikoa, testuala da, alde horretatik Manuel Lekuonarena. Juan Mariren ekarpenak, berriz, gehiegi dira hemen denak aipatzen hasteko. Nik behintzat Juan Mariren ikasletzat dut neure burua, hark erdiesan edo doi iradokitakoei esker aurkitu nuen labirintotik ateratzeko hari-muturra.

134

BERTSOLAR


egoera kotestuala eta perfomantzia hitzak erabiltzea? Bestetik, kontzeptu horiek pixka bat argi diezazkiguzun nahi nuke.

Bai, neu ere ez nago oso gustura testuinguru, inguru-testu eta inguru-egoera terminoekin, oso nahasgarriak dira. Terminoak dira, ordea, nahasgarri, ez kontzeptuak. Bertsosaioa performance bat da. Eta performance horretan, testu bat sortzen da, bertso-testua. Hala ere, testu hori ez da deus sortu zeneko une eta gunerik gabe, ez da deus performancearen zertzaileek —bertsolariek eta entzuleek— saiora eramandako munduikuskera eta erreferentziak gabe. Kontua da, beraz, ez dela zilegi bertso-testu bat gainerako alderdi horiek gabe juzgatzea. Beste alderdioi nola deitzen zaien, hori izan liteke gutxienekoa. Ingurune trinkoa eta ingurune ezpaldua bereizten dituzu

Ez dira kontu absolutuak, joerak, komunikazio-egoeraren bi muturrak baino. Zenbait alditan, bertsolariak eta entzuleak erreferentzia-mundu bakar baten partaide dira, eta hala sentitu ere egiten dira. Frankismo beteko bertsolaritzan, adibidez, hori zen kasua. Horrelakoetan, bertsolariek eta entzuleek badituzte balio eta erreferentzia batzuk oso-oso berenak, oso konpartituak: erlijioa, euskara, txikiaren ontasuna. Balio horietako bat aipatzea aski da emozioa eragiteko. Testuinguruaren trinkotasuna ez dago, ordea, unean uneko egoera politikoaren baitan, nahiz horrek gurean eragin handia duen. Noiz hasten da trinkotasun hori ezpaltzen, pitzatzen? Autonomi Estatutua onartu zeneko data ematen dut nik, 1979a, baina hori ez da hartu behar erabateko mugarritzat. Francoren kontrako batasuna puskatu egiten da, hori egia da. Baina, horrekin batera, bertsozaleen kopurua handitu egiten da, eta garbi dago trinkoago, kohesionatuago direla talde txikiak handiak baino. Bestalde, bai entzuleak bai bertsolariak ere gero eta ikasiagoak

Amurizaren ekarpen teorikorik onena, nire ustez, bere bertsoak dira.

dira. Ahozkotasunean hezitako belaunaldiak bilduagoak dira heziketa idatzia jasotakoak baino. Hori guztia hartu behar da kontuan ingurunea noiz trinko noiz ezpaldua den erabakitzerakoan. Eta hori guztia kontuan hartuta ere, ez da ahaztu behar kategoria horiek erlatiboak direla. Testuinguru ezpaldu samarrak eta testuinguru trinko samarrez hitz egin daiteke, ez dago hor kontu erabatekorik. Beste kontu batzuekin segitu aurretik, anekdotatxo bat. ÂŤEuskal Poesia VIIÂť aipatzen duzu; hor esaten duzun Angel Sukia hori badakizu nor den?

Ez, zuk esan arte ez naiz ohartu kardenala izan zitekeenik. Aitzolen artikulu batetik hartu nuen aipua, eta bere garaian ez zitzaidan bururatu ere egin, ez nion izenari erreparatu. Beti ikasten da zerbait. Aurreko puntu horrek serbi diezaguke bertsolaritza aztertu eta laguntzen jardun duten beste teoriko batzuk aipatzeko; adibidez, Aitzol. Aitzolek ez al zuen ikuspegi berezi samarra bertsolaritzari buruz?

Aitzolek, Lekuonak ez bezala, bitartekotzat erabili nahi zuen bertsolaritza, ez helburutzat, nire ustez. Euskararen salbazioaren bila zebilen Aitzol, eta Lizardi eta Lauaxetarekin herria zaletzea ezinezkoa izango zela etsi zuenean, orduan heldu zion bertsolaritzari. Oso gauza interesgarriak idatzi zituen, hala

B E R T S O L A R I 135


ere, eta eragile handia izan zen. Bitxia den ala ez den ikuspegi hori, ez dakit nik esaten, baina bertsolaritza ulertzeko gure gaurko kategoria asko eta asko Aitzoli zor zaizkio, berezkotzat jotzen ditugun gauza asko hark asmatuak dira, txapelketa barne. Alde horretatik, uste dut garaia dela inertziak astindu, eta hausnarketa sakon bat egiteko. Ez derrigorrez gauza guztiak hankaz gora jartzeko, baizik eta kontsideratzeko zerk balio duen oraindik eta zerk ez. Beldurrik gabe ekin beharko genioke horri. Azkenean dena dagoen-dagoenean uztea erabakiko balitz ere, hobeto geundeke, dudarik gabe, hausnarketa egin ostean. Mario Onaindiari behin entzun nion bertsolaritzaren gainean gauzarik politenak Jorge Oteizari aditu zizkiola. Nik hori ez dut ulertzen: euskaraz ez badaki, Oteizak zer esan dezake gai horretan?

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Bertsolaritza ez ezik, beste gauza asko ere bere testuinguruan ulertu behar dira. Juan Mari Lekuonak azaldu du, nire ustez, inork

136

BERTSOLAR

ez bezala, bertsolaritzak Oteizari dion zorra. Egia da hizkuntzaren muga hori duela, baina Oteizak, bere alorrean zuen prestigioarekin, prestigioa eman zion bertsolaritzari. Eta, garrantzitsuago dena, bertsolaritza barne-parametroez juzgatu behar zela ohartarazi gintuen, Lekuonarekin batera. Gero, bertsolarien ekarpen zehatzei dagokienez, ez dut uste ezer aipagarririk egin zuenik, baina bertsolaritzari mesede handia egin ziola, ez dut uste dudan jar daitekeenik. Dena dela, ikertzaile asko aipatzen dituzu, baina halako begirune berezi bat nabari zaizu Amurizarenganako

Amurizaren ekarpen teorikorik onena, nire ustez, bere bertsoak dira, batez ere 1980ko txapelketakoak. Nik uste dut hari garbi bat dagoela hor: Basarri-Amuriza-Ega単a/Sarasua lotzen dituela. Bertsolariak izaki, beren jardunari buruzko teoria ere landu dute, eta oso garrantzitsua da hori, bertsolari ez den aztertzaileek ezarritako kategorietatik bertsolariei berei garrantzizko zaizkien alderdietara pasatzen baita interesgunea. Basarriren


Bertsolaritzari Buruz liburua, adibidez, ikaragarria da. Ez dakit zergatik ez den gehiago aipatzen, ausart bezain argia da Basarri bere kroniketan. Egaña/Sarasuaren Zozoak Beleari, nahiz eta nahiko modu jolastian idatzita dagoen, ezinbesteko arrasto teorikoak dakartza. Hor ikusten da zer den bertsogintzaren muina, eta hor oso gutxi hitz egiten da poetikaz. Erretorikari dagozkion kontuak dira nagusi: auditorioa, norberak uste duena eta jendeak espero duena nola ezkondu. Amurizarekiko nire miresmena hortik dator, gaur egungo teorizazio-maila ez bailitzateke posible Amurizarik gabe. Andoni Egaña ere alde askotatik eta modu askotara ikusten dut nik liburu horretan. Sarasua ere bai, gutxiago bada ere.

Andoni Egaña aipatzen dut nik beti, belaunaldi baten ordezkari. Iruditzen zait Egañaren belaunaldiko bertsolariek —eta baita gazteagoek ere— aho batez aitortzen diotela Andoniri maisutza hori, baina Egaña diodanean Egaña-eta esan beharko nuke beti. Nire ustez, Egañaren belaunaldi horretan lau «elemento» elkarren osagarri daudela: Egaña bera, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua eta Peñagarikano. Horrek ez du esan nahi lau horien mailako beste bertsolaririk ez dagoenik, baina uste dut bertsolaritzaren boomaren garaiko belaunaldiaren joera nagusiak lau horietan adibidera daitezkeela. Andoni, egia esan, joera guztien sintesia iruditzen zait. Agertu zenean ere oso bertso onak egiten zituen, baina Lizasorekin herriz herri ibiltzeak bihurtu zuen bertsolari on. Lizasok, berriz, berezko sen aparta du bestek eginiko ekarpen baliagarriak airean harrapatu eta bereganatzeko. Andonik askotan aitortu du Amurizarekiko bere zorra, eta uste dut zezakeen modurik onenean kitatu duela zor hori: Amurizaren ekarpenak bere eginez eta, neurri handi batean, ekarpenok sakondu eta naturalduz. Bertsolari gazteenek, berriz, egina aurkitu dute lan hori, eta hortik

Libeloari buruz esan dugun bezala, testua ez da bertsoaren alderdietako bat baizik. gora egin beharko dute. Gaitasunik ez dute falta, eta nik asko espero dut, oraindik ere, Irazu, Elortza, Lujanbio, Iturriaga eta enparauengandik. Bertsolaritza jardun pertsuasiboa al da?

Arazo bat dago «persuasio» hitzarekin, «norbaitek norbaiti zerbait saltzeko ahalegina» edo ulertzen dugulako persuasioa entzutean. Teknikoki, ordea, hori baino zabalagoa da hitzaren esanahia: besteengan nola edo hala eragiteko artea da persuasioa. Alde horretatik, dudarik ez daukat bertsolaritza jardun persuasiboa dela. Baina baita kantagintza, irrati eta telebistako programa gehienak, zirkoa, zinea eta beste hainbat jardun ere. Bertsolaritza emozioa eragitea omen, eta emozioak sailkatu egiten dituzu: inguratua, teknikoa, poetikoa, eta emozio betea edo erretorikoa.

Emozioen sailkapen hori berez sortu zitzaidan, 1997ko txapelketako saioen kritika egiten ari nintzela Euskaldunon Egunkariarako. Bereizkuntza metodologikoa da, eta gauzak argitzeko balio duen neurrian bakarrik balio du. Kontua, berez, jendea emozionatzea da, jendearengan eragitea. Eta jendeak ez dizu esango «o, gaurko saioan emozio inguratua sentitu dut!» edo gisako lelokeriarik. Agian aipagarriena emozio teknikoa izan daiteke. Bertsolaria

B E R T S O L A R I 137


bat-batean aritzen da, eta jendeak badaki hala ari dela. Horrek bere eragina du jendearengan, bai-baitaki edozein unetan huts egin dezakeela. Zirkoan ere, meritu ber-bera du bere ekilibrioak lurretik metro batera egiten dituen ekilibristak eta lurretik hogei metrora, sarerik gabe dabilenak. Jendea, berriz, ez da berdin emozionatzen. Horrek argituko luke, adibidez, zergatik den hain zaila bertso-antzerki edo bertso-jarriekin giroa lehertzea, eta zergatik bat-bateko bertsoekin errazago lortzen den hori.

Ni notario hutsa baino ez naiteke izan horretan. Bertsolariek esan behar dute zer hartzen duten berbaldi moduan, bertso bakoitza ala bertsoaldia (hala deitzen diot nik tesian saioko ÂŤinterbentzioÂť bakoitzari). Garbi dagoena da, hiru bertsoak berbaldi edo diskurtso moduan egituratzen dituenean ere, bertso bakoitzak ez duela bere berbaldi izaera galtzen. Diskurtso handiago baten zatia izango da, baina diskurtsoa da bera ere: egituratu beharreko jardun-puska. Bertso bakoitzean erabaki behar du bertsolariak bertsoa nola bukatu, nola hasi, hasieratik bukaerara nola iritsi. Beraz, bertso bakoitza berbaldi da beti. Gero berbaldi zabalagoak ere badaudela? Baliteke, baina badirudi bertsolariak ez duela sarri izaten hori horrela egiteko behar beste asti, gogo edo gaitasunik. Izatekotan, gainera, bakarkako bertsoaldietan bakarrik antola dezake bertsolariak bertso bat baino gehiagoko berbaldirik. Epaileen ikuspegitik, garbi dago plus bat eskatzen dutela horrelako estrategiek,

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Berbaldia: Bertso bakarra, gai bati botatako guztiak, saio osoa... Nola da kontu hori? Izan ere, badakizu lehen esaten zela saio bakoitzaren (gai baten inguruan kantatutako bertsoak) osotasuna hartu behar zela kontuan; epaimahaiak ere hori defenditzen zuen; horren arbera, azken bertsoak puntuazio osoari eragin ziezaiokeen, onerako nahiz txarrerako. Zuk zer diozu?

138

BERTSOLAR

ondo gauzatzen direnean, behintzat, baina horrelakorik erabili ez duelako zigortzea astakeria handia litzateke, nire ustez. Harritu nauena da Lizarra-Garazi zure tesiraino eramatea. Zer garrantzi hu horrek?

Lehen esan bezala, ekintza erretorikoan entzulea, auditorioa da gauza guztien neurria. Bertsolariak aurrean dituen entzuleak bando kontrajarrietan banatuta badaude, modu bateko estrategiak erabili beharko ditu, testuak garrantzi handiagoa hartuko du, entzule guztien gustuko erreferentzia gutxi baititu aukeran. Bertso-entzule gehienak nola edo hala abertzale direla esatea ez dut uste, berriz, disparate handia denik. LizarraGarazi, alde horretatik, garrantzi handiko gertakari erretorikoa izan zen. Hobeto esan, bertsolarien jardun erretorikoan sekulako garrantzia eta eragina izan zuen gertakaria, entzule gehienak kausa eta bide baten inguruan bildu zituelako, aspaldiko partez. Hori ere, gauza guztiak bezala, erlatiboki hartu beharra dago. Lizarrako ituna sinatu baino hilabete batzuk lehenago hasi ziren batasun berritu horren aztarnak bistaratzen bertso-saioetan. LizarraGarazik giro bat eragin zuela esan dut, baina berdin-berdin esan nezakeen giro jakin batek bideratu zuela ituna. Giza-kontuak horrela dira beti, zenbaitek nahi baino askoz konplexuagoak. Haien azterketa egitea errealitatea sinpletzea ere bada, alde horretatik. Baliabide poetikoek, beti ere, esanaren menpean egon behar dutela diozu (la facultad de considerar en cada caso lo que cabe para persuadir). Estetika hutsa hutsala da, zure ustez. Baina beste bertso bat ipiniko dizut:

Zeinek esan du gure herriak azkena gertu duela? Zeinek esan du negarrez dela


amaren bihotz goibela? Zeinek esan du euskal anaiak zatiturikan gaudela?

Nik, egia esan,

Edo honako hau:

nahiago dut Lazkao

Entzun genitun, jasan genitun bota zituzten tiroak.

Txiki ateralditsua Lazkao Txiki lirikoa

Bestela, berriz, hauxe:

baino. Hara, gauza bat esango dizut, oi nere lagun Garratxa!: mendian gizon polita zera, taberna(r)a) ezkero narratxa; gurdia gehitxo kargatu dezu, okertu zaizu ardatza, mendi bidean pasa beharra daukazu gaurko arratsa. Imanol Lazkanoren bertsoaren kasuan, arranke ezinago eder eta indartsu hori oso landuta dago, anafora bidez hiru galdera erretoriko jarri ditu elkarren segidan. Imanolen asmoa ez zen, ordea, filigrana poetiko bat egitea, baizik eta berak belodromoan sentitzen zuena entzule guztiekin konpartitzea, emozio hori areagotu eta sublimatzea. Oso urte zailak ziren, eta belodromo betebeteak esperantzari irekitako leihoa zirudien. Bananduta gaude, baina badakigu bat egiten ere. Anafora bidez paratutako galderon xedea hori da, entzuleen konplizitatea bereganatu, eta esperantzaren usain hori belodromoan zabaltzea. Ez da jolas literario fribolo eta hutsala. Amurizak, bertso-puska horretan, Bilboko manifestazio batera joan, eta ertzaintza agertzen sentitu zuen harriduraren, ustekabearen eta ezinegonaren berri eman nahi zien entzuleei. Ez, ordea, entzuleak sentipen haren berri izan zezan, entzulea sentipen horren partaide izan zedin baizik. Nola agertu ziren ertzainak: arrapalada batean, ezustean, jendeari deus pentsatzeko astirik eman gabe. Agertu orduko tiroak entzun ziren. Nola esan daiteke hori modu poetikoan? Bada, hizkuntzaren material foniko eta

sintaktikoa ere presaka bezala paratuz: elipsiaren bidez lotutako ekintzak metatuz. Horrek ematen dio indarra, eta bere xedea lortzen duelako da bertso-puska hori ona, ez elipsea erabili duelako soilik. Hirugarren bertsoa, berriz, uste dut oso bertso arrunta litzatekeela hirugarren puntua kendu edo aldatuz gero. Horra artekoa aski modu lauean esana dago, eta ez dugu han mozkorrik ikusten. Gurdiaren eta ardatzaren irudi hori delako Garratxa horren mozkorraren presentzia areagotzeko dago hor, eta ederki lortzen du bere xedea, irudia laugarren punturaino hedatuz, gainera. Ez irudia sartu duelako, sartu duen irudiak berea egoki egiten duelako da bertso hori ona. «Emozioa ukatzetik libelora» diozu. Beraz, Matías Mujikak bertsolaritzari egiten dion kritikaren kontrako kritika da. Berriro ere bertsoa gogoratuko dizut, zuk hitz egin dezazun:

Una paloma blanca se me ha acercado esta mañana al amanecer. ¡Qué alegría me han producido, queridos señores, sus palabras! Y yo ahora estoy ante ustedes lleno de contento. Lo primero, buenos oyentes, buenos días a todos de corazón. Bertso hori baliatzen du Matias Mujikak, 1997an Interneten agertu zen libeloan,

B E R T S O L A R I 139


bertsolaritza lehenik eta euskarazko kulturgintza gero deitoratzeko eta baliogabetzeko. Bertsoa horrela itzulita aipatu ondoren, honako ondorio honetara iristen da libelogilea: hori eta hori bezalako piezekin emozionatzen direla diotenek —nazionalistek, alegia— gezurra diote, itxurakeria baino ez daiteke izan emozio hori, horrelako piezekin emozionatzea ezinezkoa da-eta. Erantzun ere egin izan zaio Mujikari, kalitate poetiko hobeko bertsoak aipatuz argudiotzat. Nolanahi ere, horrela erantzutea libeloaren ikuspegia onartzea da, eta nik uste dut ez dela hori bidea. Gaiztora ere ez baita Mujika, hori dioenean, iristen. Ezjakin azaltzen du bere burua. Ezjakin galanta behar baitu gaur egun ez jakiteko ahozko literatura ez dela testu hutsean agortzen. Itzulpenarena alde batera utzita ere, gauza asko «lapurtzen» dizkio bertsoari eta irakurleari. Ez du esaten, adibidez, bertso hori 1935ean kantatua dela, eta Basarri zeritzon bertsolari orduan gazte batek kantatu zuela, Donostiako antzoki batean. Eta lehenengo aldiz bildu zirela bertsoak entzutera ohiko bertsozaleak eta euskal inteligentsia, euskal intelektualak. Libelogileak jakin behar luke ahozko literaturan ez dagoela testu hutsik, testu inguratuak direla denak. Jaitsiera jokoan zuen futbol partida bat bideoan grabatu, jokoan zegoena aipatu gabe, handik hogei urtera bideoa ikusi, eta egun hartan partida hori zuzenean ikusi zutenen emozioa itxura hutsa esatearen pareko astakeria da Matias Mujikak dioena. Ni neu, ados nago berarekin testuari dagokionez. Baina hortik emozioa ukatzera amildegi bat dago, ezjakintasunarena.

Hauxe da gai polita orain neregana, alboko lagunendik

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Zuk diozunaren arabera, bat-bateko bertsolaritzan «garaian garaiko kontuak» izango litzateke. Adibide gisa Uztapideren bertsoa erabiliko dugu:

140

BERTSOLAR

etorri zaidana. Bertsoak bota behar dira hiru bana, hortan esango nuke nik naitasun dana; beste ze-esanik ez ta esanikan «ama». Uztapideren bertso horrek entzule guztiak emozionatu zituela uste al duzu? Garai guztietan ez da egon publikoa zatituta, hau da, txalo erraz jotzen duena eta bertsolariari gehiago exijitzen diona?

Entzule guztiak ez, noski, baina gehiengehienak bai. Antologia guztietan agertzen da, bestalde, eta horrelakoak ziren Uztapideri hiru txapela eman zizkioten bertso asko eta asko. Bertso hori eraginkor izan dadin gauza bat baino ez da behar: «ama»ren aipamena berez izatea, han bildutakoentzat, emozionatzeko modukoa. Eta hala zen, dirudienez, Uztapidek bertsoa kantatu zuen garaian, 1962an. Bertso-testuak ez du lanketa poetiko handirik. Nahi izanez gero, prest nago onartzeko ez dela testu hori poetikoki ona. Baina libeloari buruz esan dugun bezala, testua ez da bertsoaren alderdietako bat baizik, eta ingurutestu trinkoko egoeretan ez garrantzitsuena, gainera. Nik honela formulatuko nuke kontua: bertso horren testua ez da ona. Bertsoa, berriz, primerakoa da


Nahi nuke beste bertso bat ere (emozioaren sinbolo ukaezina) esplika diezaguzun

Nik uste dut zaila izango dela lehengo

Anai-arrebak, ez otoi pentsa ene gustura nagonik poz gehiago izanen nuen albotik beha egonik. Zuek ez bazerate kontentu errua ez daukat, ez nik... Txistuak jo dituzute baina maite zaituztet orainik. Ezer gutxi dut testuari buruz esateko. Bukaerako antitesia indartsua da, entzuleei zuzenean ari zaie, baina hortik gora ez zait iruditzen maila poetiko handiko bertsoa denik, testuaren aldetik. Badakigu, ordea, bertsolaritzaren historiako bertsorik hunkigarrienetakoa dela. Zergatik, ordea? Zer egiten dugu bertso horren bidez norbait emozionatu nahi dugunean? Bertsoa kantatu zeneko testuinguruaren berri ematen diogu, noski, ahalik eta zehatzen. Txapelketa nola zihoan, Xalbador nor zen, nolako itxura zuen, ze arazo zituen Gipuzkoako entzuleekin, Xalbadorrekin lehian ari ziren bertsolariak zein ziren, ze karisma zuten haietako batzuk, txistualdiak zenbat iraun zuen, zer sentitu genuen bitarte horretan. Horrela bai, bere osotasunera ekarrita sekulako indarra du bertsoak. Testuinguruko gorabeherez gabeturik, berriz, aski arrunta da bertsoa. Bertso luzea eta motzaren teoria ere zurea da. Zergatik diozu egoera kontestual zatituan aritzeko bertso luzeagoa behar dela? Hori ez al da Amurizak ezarri zuen moda? Nik ez dut uste Amurizak kezka handirik zuenik publikoa zatituta zegoelako. Hura berea egitera joaten zen, hau da, meritu handiagoko zerbait zelako jo zuen bide horretara.

Nik ez diot hala behar denik, nik diot bertsolariek horren premia sentitzen dutela ho-

pitzadurara itzultzea, eta ez bertso munduan bakarrik. rrelako ingurune kontestualetan, zuk darabiltzazun hitzetan esateko. Nire ustez, inguru-testu trinkoko bertsogintzaren eta ingurutestu pitzatu edo ezpaldukoaren arteko alderik nabarmenena bertso-barneko konplexutasuna dela. Giro trinkoko bertsoak unitate ia zatiezinak dira. Giro pitzatu edo ezpaldukoak, berriz, konplexuagoak dira. Amurizak ÂŤHau sinesten ez duenik ba al da hemen inorÂť bukaera aukeratzen duenean, gaiari buruz deus ez dioen esaldi bat jartzen ari da berez argudiorik indartsuenari dagokion lekuan, azken puntuan. Esaldi horren egitekoa, berriz, aurrez esanari indarra ematea da, dena dela ere aurrez esana. Hala, beraz, hiru puntu baino ez zaizkio geratzen esatekoak esateko. Normala da, beraz, gutxienez bost puntuko bertsoen premia sentitzea. Baina bertsoa, luzatu ahala, konplikatu ere egiten da. Eta hor kokatu behar da Amurizaren teorizazio guztia, errima diferenteak erabiltzearena eta. Lau errima ondo gobernatzen dira intuitiboki ere. Bost eta gehiagoko errimak gobernatzeko, berriz, estrategia ohartuak behar ditu bertsolariak, eta hori da Amurizaren ekarria, gero EgaĂąak garatu duena. Bertsobarneko konplexutasun hori kudeatzeko estrategia oharturik ez duten bertsolariak nahiko trakets moldatzen dira zazpi puntuko bertsoetan-eta. Lizaso, Sorozabal, Agirre, bertsolari bikainak dira, baina galdu egiten dira estrofa luzeetan. Aldiz, horiek dira estrategiek deus balio ez duten ariketan trebeenak: puntuari erantzuten, alegia.

B E R T S O L A R I 141


berria, hau da, Iturriaga, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Irazu, Mendiluze, Maia eta abarrek osatzen dutena».

«Joxerra Garziak bere Doktore Tesian egiten duen banaketari lotuko gatzaizkio, beti ere bat-bateko bertsolaritza kontuan hartuta. «Biziraupenezko bertsogintza» deitzen dio 19601971 tarteari. Hor, Basarri eta Uztapide buru direla, Xalbador, Lazkao Txiki, Lasarte, etab. sartuko lirateke. «Erresistentziazko bertsogintza» aipatzen du hurrena; 1972-1979 tartea hartzen du, eta, zalantzarik gabe, Azpillaga eta Lopategi dira protagonistak. Xabier Amurizak markatuko luke hurrengo aroa, demokrazi osteko lehenengoa. 1980-1990 tartea hartuko luke. «Oihartzun sozial eskaseko bertsogintza» deitzen dio. Eta EAEko Autonomia Estatuaren osteko zatiketak bertsozaleengan ere eragina du. «Kontestu ezpalduko bertsolaritza» ere deitzen dio Joxerrak. Autore beraren ustetan, «Bertsomaniaren urteak» (1991-1993) datoz gero. Egaña, Lizazo, Sarasua, Euzkitze. etab. Bertsoa Euskal Telebistan hasi zeneko garaia da. Hor boom izugarria izan zuen bertsolaritzak, denok dakigun bezala. «Mañukorta fenomenoa» ere (berezia bestalde) garai horretakoa dela uste dut. Azkenik, 1994-1998 tartea dator, Garziak «Bertsomaniaren osteko belaunaldiak» deitzen diona. Hark aurreko sailean sartzen baditu ere, nik hementxe kokatuko nuke belaunaldi

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Goiko hori da nik katalogo baterako oraindik orain idatzi dudana. Konforme al zaude horrekin?

142

BERTSOLAR

Bai, horixe da funtsean. Gogoratu behar da, hala ere, mugarriak aztertzaileak jartzen dituela. Errealitatean ez dago mugarri edo eten garbirik. Errealitatea ulertuko bada, ordea, jarri egin behar dira mugarriak, norberak jarritakoak direla ahaztu gabe, ordea. Amurizaren poetikari buruz ere hitz egin izan da. Bertso bat ezarriko dugu:

Gai horrek mamia baldin ez banago gor, hainbat jende, gizaseme ikusten ari naiz hor. Ogiaz gain gizonari anitz gauza zaio zor, bestela mundu hontara hobe ez gaitezen sor. Ogiakin justizia behar dugu derrigor... Hau sinisten ez duenik ba al dago hemen inor? Betelanik ez al dago batere bertso horretan?

Betelanik gabeko bertsorik ez dago. Bertsolariaren ofizioa, bertsolariaren maila, betelana egiteko moduan dago, hein handi batean. Inoiz idatzi izan dut betelana ederlan bihurtzean dagoela bertsolari ofizioaren giltza. Badakit «betelan» hitzak zentzu peioratiboa duela zenbaitentzat, baina hori gainditu beharra dago, nik uste. Amurizaren bertso horretan, berriz, ederlan gehiago ikusten dut nik, silabak nola hala betetzearren sartutako ziri baino. Arrankeko analogia, berriz, sekulakoa iruditzen zait, «mami» hitzaren polise-


miarekin jokatuz ederki biribildua. Gaiak eta ogiak, biek dute mamia. Horra bi gauza aldi berean, batera esan, hizkuntzaren esan beharreakoak hurrenez hurren esateko berezko muga gainditurik. Progresio bat ere ikusten da, eta bi puska nabarmen. Bertsoa, berez, laugarren puntuarekin amaitzen baita. Lehen esan bezala, azken puntua aurreko guztiaren indargarri baino ez da, publikoaren konplizitatea tarteko. Sentimentalismoa eta lirikotasuna nahastu daitezke. Hona Lazkao Txikiren bertsoa, zuk esan esan beharrekoak:

Goizean goiztar jaikitzen banaiz kaporatutzen naiz beti, ta ikusten zaitut zerura goruntz eguzkiaren aldeti. Eguzkiaren argitasuna

hortxe dator sortaldeti, eunan haurtzaro baizik ez zera bihotzeko egunsenti. Egunsentiari ÂŤeunan haurtzaroÂť deitzea analogian oinarritutako metafora da, baina uste dut hiztun arrunten artean ere aski arrunta zela irudi hori. Nik neuk oso kuttun dut bertso hori, baina, aztertzen hasita, ez dakit lilura hori bertsotik beretik datorren ala Lazkao Txikiren kantaeratik, ez baitago, behin entzunez gero, bertso hori irakurtzerik Lazkao Txikiren ahotsa entzun gabe. Nik, egia esan, nahiago dut Lazkao Txiki ateralditsua Lazkao Txiki lirikoa baino, eta uste dut alderdi lirikoaren antitopikoa erabateko topiko bilakatu zaigula Beste hau ere Lazko Txikierena da, eta, zure ustez, askoz hobea:

B E R T S O L A R I 143


Lehenago ere nere denboran errezo asko eginda, aspaldi hontan aurkitutzen naiz andrerik hartu ezinda. Nik neska-zahar eskatzen dizut egongo zera jakinda, baina zaharrikan ez badaukazu gaztea ere berdin da. Bai, aurreko erantzunean nioen bezala, bertso horretan dagoen pindartasun hori da, nire ustez, Lazkao Txiki oraindik ere hain moderno izatearen arrazoia, eta ez Egunsentiaren bertsoko lirikotasuna. Honako Xalbadorren hau ere azter ezazu

Geroztik nihaur hemen nabila guztia beltzez jantzirik; ez dut pentsatzen nigar eiteko ene begiak hesterik. Ez pentsa, gero, andre gaxoa baden munduan besterik, zure arropa berriz soinean har dezakeen emazterik. Nik uste dut Xalbador aparteko kasua dela. Inguru-testu trinkoko garaian kantatzen zuen, bai, baina ez zuen, Mattinek bazuen bezala, bertsoz kanpoko beste armarik entzuleengana iristeko. Hori da, nik uste, Xalbadorren bertso-testu asko eta askoren maila poetiko harrigarriaren arrazoia. Hori, eta berezko dohaina, noski. Ezin hasiko gara bertso hauek hemen sakon aztertzen, baina bat-batean sekula kantatu diren bert-

U

D

A

B

E

R

R

I

A

Pentsa zazute, alargundu bat ez daike izan urusa; dolamen hunek, oi!, ez dezala ainitz gehiago luza. Orain urtea ziloan sartu andreñoaren gorputza, haren arropa hantxet dilindan penaz ikusten dut hutsa.

144

BERTSOLAR

sorik onenetakoak direla esango nuke, baita testu hutsaren ikuspegitik ere. Niretzat gustagarrien, lehen bertsoaren bigarren erdia da, esklamazioen ondorengo puska hori, eta, batez ere, sentipenak erreferente fisikoen bidez adierazteko modua, idatzizko literaturarik onenaren parekoa: andrearen gorpua geldi ziloan / haren arropa alferrik dilindan. Baina, esan bezala, ez dut uste hau denik azterketa sakonetan aritzeko lekurik aproposena. Urrutiramenduaren sinbolo gisa adibide hauxe ipintzen duzu:

Etxean daude aita ta ama, etxean dago amona, pertsona beti bere etxean aurkitzen baita ondona; gogoan daukat lana medio hemendik urrun dagona, «Proyecto Hombre»n habilen hori edo kartzelan hagona, zatozte denok, ospa dezagun egi-egizko Gabona. 1990ekoa dela uste dut Egañaren bertso hori. Abenduan zen, eta gaijartzaileak gaitzat «etxe guztietan hator-hatorka ari dira orain» jartzean, garbi zegoen zer esanarazi nahi zion Egañari. Esan dezadan, bidenabar, espero dena, tokatzen dena esatea dela errazena, mila bider esana dagoelako. Egañak, berriz, koherentzia ez ezik trebetasun handia erakutsi zuen hor. Espero dena, tokatzen dena esaten du, bai, baina etxetik kanpo egoteko beste arrazoi batzuekin tartekatzen du: langabezia, droga, eta kartzela. Ez da, gainera, hortik hasten, baizik eta espero daitekeenaren bidetik, hartara gero ustekabea handiagoa izan dadin: gaztain erre usain betea darie lehen bi puntuei. Eskatzen zaionari uko egin gabe, berean integratzen du. Eredugarria, zinez. Urrutiramenduak estrategia erretorikoak eskatzen al ditu ala bertso ona egiteak, epaileak ondo baloratzeko


EUSKAL ERAIKUNTZAREN ZIMENTUAK BETEZ LAN HORRETAN DIHARDU HEMEZORTZI URTEZ. EUSKARA ONGI IKASI ETA BIDE BATEZ SENTI ZAITEZEN HARRO EUSKALDUN IZATEZ: ILAZKIKO AUKERAZ BALIATU ZAITEZ. MIKEL MENDIZABAL

Konstituzio Plaza 5, 2.a. DOINOSTIA. Tel. 943 424 910


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.