47
GERRA ASKOTAKO BETERANOAK
47. ZENBAKIA | 2002 UDAZKENA | 5,50 EURO
B ERTSOLARI
B
B.31/32/33
>
B.34/35/36
G ERRA B.37/38/39
ASKOTAKO BETERANOAK
Udazkenean gaude, eta topikoa erabiliz, euren bizitzak udazken betean sartuak dituzten bederatzi bertsolari dakarzkizuegu orriotara.
B.40/41/42
Gazteena Jon Azpillaga da, 67 urterekin; zaharrena, berriz, Basilio Pujana, 90 urterekin. Tartean daudenak: Jon Mugartegi, Bautista eta Salbador Madariaga anaiak, Jose Luis Lekuona “Lexoti”, Jesus Egileor, Jon Lopategi eta Manuel Lasarte.
B.43/44/45
B.46/47
Kultura eta Turismo Sailak diruz lagundutako aldizkaria
Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria
Garai bateko bertsolariak; txapeldun bat tartean, eta txapelketara inoiz joan gabekorik ere bai. BBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBB BBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBB BBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBBB
Bertsozale elkartea
B ERTSOLARI liburuak
BERTSOLARI LIBURUAK ETA BERTSOZALE ELKARTEAK Joxerra Garzia, Jon Sarasua eta Andoni Egañak idatzitako bertsolaritzari buruzko dibulgazio liburua argitara dute lau hizkuntzatan. BAT-BATEKO BERTSOLARITZA | EL ARTE DEL BERTSOLARISMO | L’ART DU BERTSOLARISME | THE ART OF BERTSOLARITZA tt t
BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA
2001 ttt
>>>>>ORAINDIK ESKURATU EZ BADUZU, MUGI ZAITEZ, MEREZI DU ETA<<<<<
B BERTSOLARI A L D I Z K A R I A
U
D
A
Z
K
E
N
A
·
2
0
0
2
BERTSOLARI. www.bertsolari.net EDITATZAILEA: Bertsozaleak Kultur Elkartea. Gudari Etorbidea Z/g. Parke Kulturala - 20140 - ANDOAIN m 636 868 847 (15:30etik 19:30era. Egunero) KOORDINATZAILEA: Joxean Agirre ERREDAKZIO KONTSEILUA: Laxaro Azkune, Andoni Egaña, Joxerra Garzia, Santi Jaka, Aitor Gonzalez Kintana, Kristina Mardaraz, Jon Sarasua, Joxerra Bilbao, Izaskun Ellakuriaga, Josu Goikoetxea eta Antxoka Agirre EUSKARA ZUZENTZAILEA: Xalbador Garmendia DISEINU ETA MAKETAZIOA: Txema Garzia Urbina INPRIMATZAILEA: Gráficas Lizarra D . L . : SS 482/91
aurkibidea47/ G E R R A
A S K O TA K O B E T E R A N O A K
8 JON AZPILLAGA 20 JON MUGARTEGI 36 BASILIO PUJANA 52 JOSE LUIS LEKUONA “LEXOTI” 66 MADARIAGA ANAIAK 80 JESUS ALBERDI 96 JON LOPATEGI 114 MANUEL LASARTE
Pixkanaka isiltzen doazen txoriak. Gaur jubilatuta bizi dira, bai lanetik, bai bertsolaritzatik. Lopategi kenduta, besteek ez dute bertso saiorik egiten, eta Lopategik ere ez eginda nahiago. Inork ez die kantatzeko deitzen, eta beharrik ere ez; ibilera txar asko pasatakoak dira beren garaian, nahikoa ibiliak sasoirik onenean. Etxean geratzeko ordua iritsi zaie. Lopategi kenduta, txapela daramate beste guztiek, oroipenek burutik ez alde egiteko edo. Gauza asko dituzte esateko, kontu asko kontatzeko. Bakoitzak dauzka bere pozak, bere kezkak, bere kejak. Bertsolaritzatik joanda daude, baina horien iritziak garrantzitsuak dira gaurko bertsolaritza eta bizitza ulertzeko. Udazkeneko hotza iritsi zaigunean, horien hitzen berotasuna eskaini nahi dizuegu. Txoriak ere isildu egiten diren garaian, oraindik isildu nahi ez luketen bederatzi txori ekarri dizkizuegu orriotara. Asko kantatu zuten. Entzun diezaiegun berriro. Testuak: Pako Aristi Argazkiak: Conny Beyreuther
Jon
Azpil
illaga
8 / B47>Gerra askotako beteranoak
â&#x20AC;&#x153;Konforme nago bizi izan dudanarekinâ&#x20AC;? Zoriona bakarrik gogoratzen omen dugu. Esaldi hori demostratu beharra balego, Jon Azpillaga jarriko nuke eredutzat. Jakina, momentu txarrez ere oroitzen da, baina oroitu bakarrik. Gaur egun haiek ez diote bizitza iluntzen. Gizon argia, baikorra eta irribarretsua; 67 urte dauzka. Mutrikun aurkitu genuen. Egun hartan, txikiteora joan beharrean, hizketan eduki genuen. Eta lehorrean, gainera
Gerra askotako beteranoak<B47 / 9
10 / B47>Gerra askotako beteranoak
Gerra askotako beteranoak<B47 / 11
12 / B47>Gerra askotako beteranoak
Jon Azpillaga Zer moduz zaude osasunez? Hamar bat urte dira lanari utzi niola, eta mejoratu egin nau. Lana ona dela baina, ni, lanari utzi nionetik, hobeto nabil, hezurretatiketa behintzat. Mediku batek, nor zen ba… ez dut izena gogoan, igual da, esan zuen bertsolariak, gehienak gazterik hilko zirela, bertsoak kantatzen ari zirenean kristoren esfuertzoa egiten dutelako. Esan zuen bertso saio bat egitea 200 kiloko harria jasotzea bezala dela bertsolariarentzat. Hainbestekoa al da desgastea?
Hori beste batzuentzat izango da, niretzat jolasa bezala izan da beti bertsolaritza. Orain, egia da asko hil zirela gazterik: Arozamena eta Xalbador 54 urterekin, Mattin 63rekin, Mitxelena 62rekin. Baina egia da zaharrak ere izan direla: Lizasok eta Lasartek 75na dauzkate, Basarri 86rekin hil zen. Batzuk badira saioan asko estutzen direnak, dardaraz egoten direnak. Nik ez dut egundo nekerik izan, ez bertsotan eta ez ezertan. Baina Egañak, azken txapelketaren biharamunean “agujetak” eduki zituela aitortu zuen…
Daukan dena eman duelako izango da, edo horretan jartzen duelako bere indar guztia. Nik agujetarik bertsotan ez dut sekula izan. Hori bai, bertso txapelketa okerragoa da saio normala baino. Ni 23 urterekin joan nintzen Bizkaiko txapelketara, Arenalera; Enbeita zaharrak irabazi zuen eta ni bigarren. 60an Mugartegik irabazi zuen eta ni bigarren. 61ean irabazi nuen nik. Txapelketan egun txarra pasatzen duzu, saio normalean ondo pasatzen duzun bitartean. Txapelketa Nagusia ezagutuko duzu, noski…
Bai, 60an joan nintzen Victoria Eugeniara; neu nintzen gazteena, egundokoak egin nituen. Uztapidek eta biok desenpatea jokatu genuen, ea Basarrirengana zein joan; askori ez zitzaion gustatu, nik neuk ere nahiago nuen ez egitea egitea baino. Uztapidek 51 urte zeuzkan, eta nik 25; pentsa, 26 urteren aldea. Azkenean bera pasa zen. Niretzat hura zaharra zen. Garai hartan 50 urteko bertsolariak, eta jende normala ere bai, oso zaharrak zirela iruditzen zitzaigun. Eta orain geuk hirurogeita hainbeste eginda, eta pentsatzen dugu ez garela zaharrak. Gauzak nola aldatu diren. Atzetik begira daudenek esango dute nigatik, “hau dek aittona zaharra”.
Gerra askotako beteranoak<B47 / 13
Mediku batek, nor zen baâ&#x20AC;Ś ez dut izena gogoan, igual da, esan zuen bertsolariak,
Urte askotan, ordea, ni gazteena izaten nintzen bertsolarien artean.
gehienak gazterik
Bertsoetatik jubilatzeko asmorik ba al duzu?
esfuertzoa egiten
Ba, esango dizut. 2000. urtean, San Martin egunean, Amoroton, egin genituen Mugartegik eta biok 50 urte kantuan. Egun horretan lehen bezalaxe kantatu genuen, udaletxeko balkoitik, mikrofonorik gabe, antolatzaileek hala nahita. Amorotoko plazak buelta guztia etxez itxia dauka, goia libre, hori bai, eta oso ondo entzuten da, eta primeran egin genuen. Nire asmoa zen egun hartan egitea azken saioa, hantxe bukatzea nire bertso lan ofiziala, nahiz eta gero lagun artean-eta tarteka bertsoak bota.
dutelako. Esan zuen
Eta kunplitu al zenuen?
hilko zirela, bertsoak kantatzen ari zirenean kristoren
bertso saio bat egitea 200 kiloko harria jasotzea bezala dela
Ez ba. Denak kontra jarri zitzaizkidan: Mugartegik ez zuen nahi, Mutrikuko bertso eskolakoek ere ez, Bertsozale Elkartekoek ere ez, eta andreak ere ez, nonbait pentsatzen zuen beste ezertarako ez dudala balio eta bertsoei zertarako utzi behar nion. Nik 65 urte betetzen nituen, eta ez da gauza ez naizelako, baina gazteak ere badatoz, jubilatzeko garaia iruditu zitzaidan, baita bertsoetatik ere, baina ezin izan dut. Segi dezagun ba, ahal den bitartean. Aurten ere mordoa kantatu dut: uztailean 11 saioa izan ditut. Hilean 3 edo 4 plaza egiten ditut. Neretzat nahikoa da, astean behin nahikoa dut.
bertsolariarentzat Pereza ematen al dizu etxetik mugitzeak?
Pereza ez, sekula ez dut izan perezarik. Baina orain bai. Urruti samar bada saioa, askotan esaten dut, nahiago nuke antolatzaileek deituko balute ez joateko esanez. Baina lehen ez nuen perezarik izaten, ez ohetik jaikitzeko eta ez inora joateko. Ni, goizean, behin bostak ezkero esna nago. Lo gutxikoa beti izan naiz, baita umetan ere. Ohean egongo naiz, baina lorik egin gabe. Hori bentaja izan da niretzat, zenbait boladatan, egunero bertsotan ibiltzen ginenean, lo egiteko betarik ez genuelako izaten. Uztail baten 28 saio kantatu nituen. Abuztu baten, 24an izaten da San Bartolome, Alkizan kantatu nuen 24. saioa. Hurrengo egunean Benidormera irten nintzen atseden hartzera. Zein da egin duzun ibilerarik aldrebesena?
Sasoi batean Eiheralarrera joaten nintzen. Entzun: irten Mutrikutik Azentsio bezperan, arratsaldean, autobusean Debara, handik Donostiara trenean, talgoan Irunera, han bazen bar Antxoni, han lo egiten nuen, goizean goiz Hendaiara pasa mugan pasaportea erakutsita, han trena hartzen nuen Donibane-Lohizunera, handik beste tren bat Donibane-Garazira, eta han Eiheralarreko bat egon ohi
Gerra askotako beteranoak<B47 / 15
Bederatzietan jaikitzen naiz, baina ordurako irratia ohean zen bertara eramaten gintuena autoan. Xalbador, Mattin, Errezil eta laurok izan ohi ginen, eta gero Xanpun ere bai. Ganbara handi batean afaria izaten zen. Han egiten genuen lo, eta biharamunean hango apaizak ekartzen ninduen Hendaiako mugara; muga oinez pasa, Irunen topoa hartu Donostiara, han trena Debara, han autobusa Mutrikura eta etxera. Pentsa, hiru eguneko biajea!
jarri eta berri denekin enteratuta egoten naiz, bostetarako esnatzen naiz eta.
Zergatik onartzen zenituzten halako ibilerak?
Obligazio bezala hartzen genuen, bertsolariak ginelako, deitzen ziguten eta joan egin behar. Gogoa ere izaten genuen, gazteak ginen. Gainera Francoren mende geunden eta eginahala egin behar zen gure herriaren alde.
Ohean, igual, denbora pasatzeko, neure gisan bertsoak
Eta esker onik jasotzen al zenuten?
Bai, jendeak beti eskertzen zigun. Gainera, nik uste orduan orain baino gehiago kobratzen zela soldataren proportzioan. Bertsolariaren kobrantza Txirrita eta hauek asmatutakoa da. Lehen astero kobratzen zen soldata, orain hilean bezala. Orduan, langileek astean kobratzen zutena kobratzen zuen bertsolariak saioko garai hartan. Orain ez da horrenbestera iristen. Baina bertsotan ez da diruagatik bakarrik egiten. Bertsotan egiten da norbera horixe delako, eta ibiltzeagatik, eta gaztetan gainera ondo pasatzen duzulako.
pentsatzen egoten
Nolakoa da zure egun normal bat?
eskatzen badizkit
Bederatzietan jaikitzen naiz, baina ordurako irratia ohean jarri eta berri denekin enteratuta egoten naiz, bostetarako esnatzen naiz eta. Ohean, igual, denbora pasatzeko, neure gisan bertsoak pentsatzen egoten naiz, baina gero denak ahazten zaizkit. Idazteko ohiturarik ez dut, baten batek eskatzen badizkit bakarrik idazten ditut. Eta behin jaiki ondoren?
Neure gauzatxoak egiten ditut, eta eguerdian txikiteoa lagunekin, bost bat txikito, bazkaldu, eta iluntzean berriz txikiteoa, beste bost txikito, afaldu, kalean buelta bat egin, telebista ikusi, pelota partidua baldin badago huraxe. Eguraldi ona bada autoa hartu eta Debara joaten naiz buelta bat ematera, edo Kalbarixora, baina eguraldi txarrarekin Mutrikun bertan ondoena, hiru bat taberna badaude hor etxe bueltan, eta hortxe ibiltzen gara, zirkuitoan. Bertsolari bezala zure momenturik onena noiz izan zen?
Ba Uztapiderekin desenpatea egin nuen hura, orduan hasi zen dena niretzat, orduan egin nintzen ezagun, herriak orduan ezagu-
16 / B47>Gerra askotako beteranoak
naiz, baina gero denak ahazten zaizkit. Idazteko ohiturarik ez dut, baten batek
bakarrik idazten ditut
Uztapidek eta biok desenpatea jokatu genuen, ea tu ninduen, Gipuzkoak behintzat. 60an izan zen hori, abenduaren 18an. Hurrengo urtean 65 plaza kantatu nituen. 62an Lopategi atera zen, eta biok hasi ginen, eta urte batzuetan biok izan ginen pareja, polizia denak atzetik genituela. Zenbat saio egin ote ditugu elkarrekin! Urte batean 178 plaza kontatu nituen, eta Lopategik esan zuen 172 kantatu zituela. Polizia aipatu duzuâ&#x20AC;Ś
Endredoak mila izan genituen guk, koartelera eraman gintuzten, galarazita egon ginen, eta programan beste bi bertsolariren izenak jartzen zituzten eta gero gu azaltzen ginen. Gipuzkoan baimena eskatu behar zen, zein bertsolari joango ziren eta gaiak zeintzuk jarriko zitzaizkien. Orduan ez zen ohiturarik gairik jartzeko, baina paperean zerbait jarri beharra zegoen. Multak ere izan genituen, bat 7.500 pezetakoa garai hartan, bestea 8.000koa eta hirugarren bat 10.000koa. Penarik edo geratu al zaizu bertso munduan?
Haserrerik eta ez, ni ez naiz sekula haserretzen. Lazkao Txiki bai, bi aldiz edo haserretu zen nirekin, letxe txarrekoa zen pixka bat txispatuta jartzen zenean; gehiagorekin ere haserretu izan zen hura, batere motiborik gabe. Mutil ona zen, nik estimatzen nuen. Gero adiskidetu egiten zen, momentukoa izaten zuen, baina ez dakit zergatik zen, niretzat bazeukan halako zera bat. Gaurko bertsolaritza asko aldatu al da?
Bertsolaritza aldatu da orain egiten dituzten teatro horiekin: soinujoleak direla, dantzariakâ&#x20AC;Ś, hori espektakuloa da gehiago, bertsoa ere badago, baina espektakuloa da gehiago. Bestela, bertsoa aldatu egin dela esaten dute. Bertsozale zaharrek esaten dute lehengo bertsolariak gehiago gustatzen zaizkiela. Nik Lazkao Txikiren esaera bat esango nuke. Hamar urte dira hil zela, eta garai hartan ere aipatzen zen bertsoa aldatu egin zela, eta hark esaten zuen: orain ere hamarreko handia hamarreko handia da, eta zortziko txikia zortziko txikia, lehen bezalaxe, bertsoa orain ere bertsoa da. Gertatzen da gaur gauza ezberdinak esaten dituztela bertsolariek, errima asko sartzen dituztela guk ez dakizkigunak, errima zailak erabiltzen dituztela, teknika mejoratu egin dela, dena ikasita daukate, gehienak bertso eskolatik pasatu dira.
Basarrirengana zein joan; askori ez zitzaion gustatu, nik neuk ere nahiago nuen ez egitea egitea baino. Uztapidek
Baina ez ote da bertsoa hoztu, emozioa galdu?
51 urte zeuzkan, eta
Orain bertsoa osorik kantatzen dute, hasi eta bukaeraraino. Gure garaian azken kolpea pentsatzen genuen, bukaera, eta azken aurreko errima, eta gero aurretik hasten ginen irteten zena botat-
nik 25; pentsa, 26 urteren aldea
18 / B47>Gerra askotako beteranoak
zen. Orain bertsoa oso-osoa egiten dute, has eta buka, ona gainera, baina beharbada azken kolpe hori falta zaie. Hori asko gustatzen zen lehen, eta orain horixe falta da. Uztapideren liburuak irakurrita, lehen zurruta asko egiten zenutela ikusi nuenâ&#x20AC;Ś
Jesuuuus! Oraingo bertsolariek hori daukate meritua, alkoholik probatu ere ez dutela egitenâ&#x20AC;Ś, ez dakit nola egiten duten bertsotan. Nik oraintxe ere bertsotara joan aurretik, eguerdian baldin bada hamaiketatxo bat egin eta ardo pixka bat edan eta tenplean jartzen naiz. Baraurik ere egin izan dut bertsotan, eta jendea ez da ohartzen baraurik zaudela, zeuk igarriko diozu akaso. Lehengo bertsolariak nik inor ez nuen ezagutu alkoholik edaten ez zuenik. Orain badaude alkoholik probatu ere egiten ez dutenak. Saio ondoren joango dira parrandara, baina saio aurretik ezta probatu ere. Ni bertsotan hasi nintzenean gure amaren buruko mina zen bertsolari denak golfoak, moxkorrak eta alferrak zirela gehienetan. Hala ere, guk jarri genuen bertsolaritza zuzentasunean, guk lan egin genuen. Gu baino aurretik Enbeita zaharrak ere jarri zuen arrastoa, eta Basarrik ere lan asko egin zuen bertsolaritza seriotzeko. Urteekin sumatzen al da burua moteltzen ari dela edo?
Ahaztu bai egiten direla gauzak. Aspaldi izan gabeko herrien izenak ahaztu egiten dira, Maltzaga igual ezin duzu gogoratu, eta esan behar duzu â&#x20AC;&#x153;bai, Eibarren ondoan dagoen auzo horiâ&#x20AC;?. Orain, bertsotan ari zarela, kantatzen hasi orduko errimak badakizkizu, eta nekez ahaztuko dira. Bertsolariak nekezena hori galduko du, bertsotarako ahalmena, gaia jarri eta segundo gutxitan hasteko ahalmena. Basarrik ere, alzeimerra zeukan, baina joan zitzaizkion bertsolariak bisitan eta taka, hark bertsoa bota. Bizitza errepasatzen al duzu tarteka?
Hori errepasatu beharrik ez dago, badakigu nola joan den. Berriz 16 urte izatera bueltatuko banintz eta dakidana jakin, beste era batera hartuko nuke bizitza, hainbat astakeria ez nuke egingo, baina hori denek esango dute. Halere ni konforme nago. Bertsolariak ba al du emazte baten beharra?
Nik uste kalterik ez digula egin. Gabekoak ere badaude, baina niri behintzat ez dit kalterik egin. Nik uste edukita hobe dela. Oraingo bertsolariak, gazteak ere, gehienak ezkontzen dira. Guk aitzakia bat izan dugu: formalegiak izan gara. Garaiak ere halakoak ziren, dena zen bekatu, dena apaiza, elizara joan beharra. Orain ere ibiliko dira formal, baina gu bezain formal ez.l
Gerra askotako beteranoak<B47 / 19
Muga
Jon
artegi
22 / B47>Gerra askotako beteranoak
â&#x20AC;&#x153;Ez dut erantzun herriak merezi izan duen bezalaâ&#x20AC;? Berriatun aurkitu genuen Mugartegi, Patrokua baserrian. 69 urte ditu. Gu hizketan hasi orduko biloba txikia lo zaplo geratu zen etzanaulkian. Mugartegiren oroimenak, ordea, ez daude lo. Kezkak, penak, egun tristeak eta ibilera txarrak dantzan darabilzkio barruan. Egun alaiak ere bai. Baina guztien gainetik frustrazio bat: ez zuela bertso saioetan ahal zezakeenik eman. Haren buruak ez zituen, nonbait, bihotzaren destenpleak menderatzen
Gerra askotako beteranoak<B47 / 23
24 / B47>Gerra askotako beteranoak
Gerra askotako beteranoak<B47 / 25
Jon Mugartegi Zenbat urte daramatzazu jubilatuta? Obratan ibiltzen nintzen lanean, eta bizkarrezurreko arazoak eduki nituen, eta inbalideza eman zidaten; 20 urte dira erretiratu nintzela. Orain mokorreko desgastearekin nabil, kaderatik, operatzeko zain eta zain nago. Osasunez pattal ibili nintzen sasoi batean, gero indartu nintzen, eta ostera ere pattal nabil. Bertsoetatik ere erretiratu zara?
Bertsoa dena utzita nago, ni horretarako ez nago, baina tarteka ibiltzen naiz. Urtean hiru edo lau aldiz kantatzen dut, jubilatuen bazkarietan. Norbera ondo ez dagoenean kantatzeko gogo gutxi egoten da. Azpillaga bera ere ez dabil ondo, artrosi-eta badauzka, baina berez da hura gizon animosoa, hark ez du esango bera ondo ez dagoenik eta horrelakorik. Bertsotan jendearen aurrean azaltzeko eduki behar da zerbait. Nire semea hasi zen pixka bat, baina laga egin zuen. Orain puntista dabil. Pelotan ere jendearen aurrean jokatu behar da, baina ez da berdin, pelotan gorputza berotu egiten da, baina bertsotan egitea hotzeko gauza da. Zu ez al zinen animosoa bertsotarako?
Ez beste batzuen moduan. Niri buruz beti esan izan da â&#x20AC;&#x153;Mugartegi ez da plazagizonaâ&#x20AC;?, hori beti esan izan da, baina ez da hainbeste. Egunak denak ez dira berdinak izaten edozeinentzat, eta ni ez naizela animosoa esaten zuten. Egun batzuk izaten dira norbera gustura dagoena eta beste egun batzuk ez. Horrek ez du esan nahi plazagizona ez denik. Nik ez dut esango nolakoa naizen, hori herriak esango du, baina badaezpada esaten dut ez dela hainbesterako. Loiola irratian bi aldiz hartu nuen parte txapelketan, eta Jose Mari Iriondok esan zuen artikulu batean â&#x20AC;&#x153;Mugartegi goren mailako bertsolaria da, baina ez da plazagizonaâ&#x20AC;?. Gauza hainbeste nabarmentzea ez dut uste ondo dagoenik; nire iritzia da. Hainbeste ez da bajatu behar gizona, ez dut uste ondo dagoenik. Azken urteak nola bizi izan dituzu?
Bertsolaritzatik irten ez naiz egin, baina urrundu pixka bat bai. Deitzen badidate joaten naiz. Pasatzen dena da orain bertsolari asko dagoela, lehengoak ere badabiltza, eta gazte jendea asko dago, normala da. Jaiak antolatzen-eta gehienetan gazteak dabiltza, eta gazteak ez du nahi zaharrik lagun. Zaharrak hartuko luke
26 / B47>Gerra askotako beteranoak
28 / B47>Gerra askotako beteranoak
Penarik ez, baina kezka bat bai. Bestela denetan ondo hartua izan naiz. Kezka daukadana da beharbada neuk ez dudala erantzun herriak merezi izan duen beste, ez naizelako izan besteen moduko arduratsua, esate baterako Azpillagaren modukoa, ni ez naiz izan horrelakoa, herriari ez diot erantzun behar izan duen neurrian
Gerra askotako beteranoak<B47 / 29
Asko dauzkat idatzita. Liburu koxkor bat moldatzeko asmoz nabil, baina beti oso alferra izan naiz horretan, hasten naizenean segitzen diot, baina lagatakoan sei hilabetetan igual kasurik ez diot egiten
gaztea lagun, baina gazteak ez du nahi zaharrik lagun. Hor dago koxka. Lehen gazteak nahi izaten al zuen ba zaharra lagun?
Gaur egun beste mundu bat dago, ni ez nago horren kontra, baina lehen ez zen hainbeste nabarmentzen. Gu gazteak ginenean zaharrekin oso gustura ibiltzen ginen. Berriatun neu izan nintzen lehenengoa bertsotan. 13 urte nituela Uztapide eta Basarri etorri ziren; entzuten egon nintzen. Ni orduko, 7 urterekin, Santa Eskean hasita nengoen, amonak erakutsitako koplak kantatzen nituen, eta gero neure kabuz hasi nintzen berriak kantatzen. Uztapiderekin-eta gustura arituko zinen…
Bai. Hemen badago ermita bat, Santa Krutz ermita, eta jaietan hor meza izaten zen, eta gero bertsolariak. Gogoan dut nik 16 urte nituela, Uztapide ekarri zuten, bestea ez daukat gogoan, eta bazkaltzen geratzeko esan zidaten. Bazen gizon bat, Burgo izenekoa, probalaria, eta Burgo honek esan zion Uztapideri, niri buruz: “Uztapide, hemen gazte honek, Gipuzku aldera edo bidaliko bagenu, bertsotan ikasiko luke”. Eta Uztapidek: “Honek ez dauka inora bialdu beharrik, berorrek erakutsiko du bere burua”. Gero Amoroton jaiak San Martinetan, eta han hasi ginen Azpillaga eta biok. Mezatara joaten ginen, gero handik tabernara, ardo txuria edan gailetekin, eta bertsotan hasten ginen. Gure zera horixe zen. Orain dela bi urte 50 urte bete ditugu Amoroton, eta han kantatu genuen Azpillagak eta biok, hasieran bezala, balkoitik, mikrofonorik gabe. Azpillagak erretiratu egin nahi omen zuen saio horrekin…
Beno, esatea eta izatea bi gauza dira, istorio horiek betiko kontuak dira, esatea eta izatea bi gauza dira. Pasatzen dena da, niri igual zait, ze urtean lau saio egiteko ez dit alderik, baina pasatzen dena da hor, bertsolaritzan, lagunak beti egoten dira, dirua ere bai, ez beste munduko gauzarik baina irabazi beti egiten da zer edo zer, eta pena ematen du hori galtzea: irabaztea beti hobe da galtzea baino. Baina Azpillagak askotan izan ditu kontu horiek. Guk ondo ezagutzen dugu elkar. Zure urterik onenak bertsotan zeintzuk izan ziren?
Hortxe, 60/70 urte horiek, 80 arte edo. Bizkaiko txapeldun izan nintzen 60an. Loiolan ere bi aldiz hartu nuen parte: behin lehenengo geratu nintzen, eta bestean bigarrengo. Ondarroan Txomin Agirre sarian izan nintzen. Bolada horretan denekin ibili nintzen, Xalbador, Mattin, Xanpun, Uztapide, Lasarte, Lizaso,
Gerra askotako beteranoak<B47 / 31
Mitxelena, Arozamena…
Bertsoa dena utzita
Ibilera xelebreak asko egingo zenituzten…
nago, ni horretarako
Bai horixe. Behin Sunbillara joan ginen, Nafarroara, Mitxelena, Koxme Lizaso eta hirurok. Nik uste nuen egun baterako zela, baina besteak joan ziren aldatzeko arropak hartuta. Pasa genuen eguna, eta geratzeko biharamunera arte. Geratu ginen, goizean saioa egin, arratsaldean beste saioa, eta gauez ere tabernaz taberna kantuan ibili ginen, goizeko laurak arte, kantuan eta zurrutean. Bostetan lotara joan, hamaikak arte lo egin eta berriz ere segi. Hiru egun pasatu genituen horrela. Gogoan daukat etxera etorri nintzenean emazteak esana: “Zer…, bazatoz? Hau da zikin usaina dakarzuna!” Baina jendearen esker ona ahazterik ez da egongo…
Horixe ezetz. Behin Uztapiderekin Alustira joan nintzen. 60a zen. Ni pozik Uztapideren ondoan. Arratsaldean egin genuen saioa, bertan afaldu, eta jendea bertan, gure bueltan. Orduan gaur baino giro hobea zegoen bertsotarako. Afaldu eta saio bat egin genuen bertan, jendea zain geneukan eta. Gero Markinara etorri ginen, han autobusa hartu behar zuen-eta Uztapidek, Bilbotik Ondarroara zihoana, Ondarroan zen-eta lo egitekoa. Markinan kafeak eskatu, eta kafea atera zigutenean orduantxe iritsi zen autobusa. Eta Uztapidek: “Etorri al da autobusa? Doala, ni kafe hau hartu gabe ez noa-eta”. Han geratu ginen, eta jendea inguratu zen berriro bertso eske, eta beste saio bat egin genuen.
ez nago, baina tarteka ibiltzen naiz. Urtean hiru edo lau aldiz kantatzen dut, jubilatuen bazkarietan. Norbera ondo ez dagoenean kantatzeko gogo gutxi egoten da. Azpillaga bera ere ez dabil ondo, artrosi-eta badauzka, baina
Hantxe inprobisatuta…
Bai, bai. Uztapide bera zen saltsa horretakoa. Beste taberna batera joan ginen, han ezagutzen zuen Uztapidek bertakoa. Han ere bertso saioa. Dena bete zen taberna, eta kalea ere bai. Goizeko ordubiak aldean taxia hartu Markinan, ni hemen, etxean geratu, eta zenbat zen, eta Uztapidek: “Ez, ez, hi joan etxera eta egintzak lo lasai, hau neuk konponduko diat eta”. Horrelakoak asko egin genituen. Jendeak eskatzen zigunean guk ez genuen kantatzeko problemarik izaten.
berez da hura gizon animosoa, hark ez du esango bera ondo ez dagoenik eta horrelakorik.
Bertsolaria herriaren esku zegoela esan daiteke…
Beno, ez zen beti horrela izaten. Kontrakoa ere ikusita nago. Elizondora joan ginen ni, Azpillaga, Xalbador eta Lasarte. Bazkaltzen jarri ginen, taberna koxkor bat zen, eta etorri zen bat, “kaixo Manuel, hemen al habil?”. Soldadu laguna zuen Lasartek. “Gaur gure alaba ezkontzen duk, boda zeukaagu hemen, eta bazkari ostean pare bana bertso kantatuko bazenute, estimatuko genikek,
32 / B47>Gerra askotako beteranoak
eskertuko genikek benetan”. Lasarte isilik, eta gu ere bai, ez genekien haien historiarik eta. Gizona mahaira joan zenean, Lasartek “ixo” egin zigun, “ez deskuidatu ahorik zabaltzen, geroko lanak ere nahiko izango dira eta”. Nik neure artean pentsatu nuen, zelan egin lezake gizon batek hori, bere soldadu lagun bati bi bertso ez kantatzea. Entzunda nago Lasarte ez zela izan sekula bere neurritik kanpo hastekoa. Pertsona ona da Lasarte, baina gizon zozoa.
13 urte nituela Uztapide eta Basarri etorri ziren; entzuten egon nintzen. Ni orduko, 7 urterekin,
Penarik edo geratu al zaizu bertsoen munduan?
Penarik ez, baina kezka bat bai. Bestela denetan ondo hartua izan naiz. Kezka daukadana da beharbada neuk ez dudala erantzun herriak merezi izan duen beste, ez naizelako izan besteen moduko arduratsua, esate baterako Azpillagaren modukoa, ni ez naiz izan horrelakoa, herriari ez diot erantzun behar izan duen neurrian, bertso saioetan ez dut eman eman nezakeen adina. Egunak denak ez dira berdinak izaten: egun tristeak izan ditut, ibilera tristeak ere bai, bertsoaren munduan asko.
Santa Eskean hasita nengoen, amonak erakutsitako koplak kantatzen nituen, eta gero neure kabuz hasi
Eta bizitzak, denera jota, nola hartu zaitu?
Gorabehera asko ikusi dut geure denboran, hementxe ere bai, geure etxean. Nik hiru urte neuzkan gerra hasi zenean, frentea
nintzen berriak kantatzen.
34 / B47>Gerra askotako beteranoak
hemendik gertu zegoen, Kalamendi eta Txingorri mendietan, eta amaren baserrira eraman ninduten, 15 urte arte. Errota zen, eta bizimodu ona genuen han, taloa, irina, artoa bagenuen. Gero, 26 egitekotan, hona etorri nintzen. Harrobian hasi nintzen lanean, gero zerran. Soldaduskara joan eta gaixotu egin nintzen; bi urte pasatu nituen gaixotuta. Zer egiten duzu egun normal batean?
Baserri koxkor hau daukat, eta hiru behi, baina kendu egin behar ditut. Baratzean egiten dut lan, etxerako adina, kanpoan saltzeko ez. Orain txikiteorik eta ezer ez dut egiten; urtetan ez naiz tabernetan ibili, etxean egoten naiz. Zintzo, berazâ&#x20AC;Ś
Nire ustez bai, baina andreak ez dakit zer esango duen. Emakumeek euren arrazoiak edukitzen dituzte. Bertsoak kantatu ordez orain idatzi egiten ditut. Bertso sortaren bat ari al zara prestatzen?
Asko dauzkat idatzita. Liburu koxkor bat moldatzeko asmoz nabil, baina beti oso alferra izan naiz horretan, hasten naizenean segitzen diot, baina lagatakoan sei hilabetetan igual kasurik ez diot egiten. Hori aurrera ateratzeko egunero idatzi behar da apur bat. Boligrafoa atera eta hor ibiltzen naiz idazten, eginak dauzkat mordo bat. Denak garbira pasatu behar ditut. Zer gai erabiltzen dituzu?
Gai askori buruz idatzi dut: pilotari buruz, dauzkadan oroitzapenez, Lazkao Txikiri buruz ere bai, gazteriaz, herriko gorabeherezâ&#x20AC;Ś hamar liburu egiteko denbora eta gehiago badaukat, baina ez dut aurreratzen bat bera ere. Baten batek igual esango du nigatik, â&#x20AC;&#x153;hor egon duk hainbeste urtetan eta ez dik ezer eginâ&#x20AC;?.l
Gerra askotako beteranoak<B47 / 35
Pujan
Basilio
na
“Goizean pentsatutakoak ihes egiten dit arratsalderako” 90 urte egingo ditu otsailean. Zeanurin jaioa, Bilbon bizi da. Grabagailuarekin eta argazkilari batekin joango nintzela esan nionean, berak “pistolarik ez ekarri gero”. Asko ikusia da, nonbait, gerra zibilean eta ondorengo urte latzetan. Hiru liburu argitaratu ditu Auspoan, eta beste bat ari da prestatzen. Bertsoak idazten ditu egunero, gero iloba batek tarjeta moduan inprimatzen dizkionak. Oinak arin dauzka, burua argi, hitza bizkor. Kantatzeko ere sasoian zegoen elkarrizketa guztian. Ez zidan sasoi horren sekreturik esan; agian bere liburutegian aurkitu nuen “Usos terapeúticos de la marihuana” liburuan gordetzen da 38 / B47>Gerra askotako beteranoak
Gerra askotako beteranoak<B47 / 39
40 / B47>Gerra askotako beteranoak
Gerra askotako beteranoak<B47 / 41
42 / B47>Gerra askotako beteranoak
Basilio Pujana Zer moduz zaude, Basilio? Ondo, zer esango dugu ba. Zeanurin jaio nintzen 1913an, munduan zehar ibili naiz, gerran, Bilbon beharrean hasi nintzen, hemen hazi dugu familia, baina ni Zeanurin nago enpadronatuta. Urte txarrak bizi izan nituen gerra denboran: 23 urte nituen, soldaduskatik etorri hogeita bategaz eta gerra hasi zen, â&#x20AC;&#x153;campo concentracionâ&#x20AC;?etan egon nintzen, eta munduko pasadizoak biziz, aurrera atera eta honaino heldu gara. Baina zer egin duzu hainbeste urte harrapatzeko?
Begira, gu lau anaia ibili ginen gerran, eta ni baino zaharragoak bi bizi dira, 93 eta 91rekin. Beste bat 87rekin hil zen. Kapitaina izan zena Ameriketan bizi da, 93 urterekin. Ni ez naiz bereziki zaindu izan; gorputz gogorrekoa naiz, hori bai. Zertan pasatzen duzu eguna?
Nik bertsoak egiten ditut, idatzi behintzat bai. Buruak ondo laguntzen dit batzuetan. Orain hilabete txapelketa bat egon da, eta kanporaketan kantatu nituen bertso bat edo bi. Baina idazten dudana idazten dut geure aldiari buruz, gaurkoari kantatzen diot nik, gaur jazotzen diren gauzei. Bertsoak bere indarra edukiko badu aldian-aldian jazotzen diren gauzak agertu behar ditu. Orain nabil, eâ&#x20AC;Ś Bakoitzak bere okerrak eta bere kapritxoak dauzka munduan, eta ni horrela ibiltzen naiz, gaur, esate baterako, Aznar eta hor dabiltza elkarren artean eta, gaur horretaz idatzi dut. Gabonak ere badatoz, eta iloba bati ematen dizkiot bertsotxo hauek, horrek gero garbian ateratzen ditu eta estanpak egiten ditu, gabonak zoriontzeko eta. Hauexek egin ditut:
Bakea nahi badogu ben-benetakoa lehenengo egin daigun geure barrukoa barrukorik ez eta hor bai kanpokoa kanpokoa bakarrik ez dogu nahikoa.
Gerra askotako beteranoak<B47 / 43
Mundu honetan pakea dogun marabilla lortzeko ez da behar izan hain abila kanpora joan barik pakearen bila Jesusek dakarrena onartu dedila. Beste liburu bat egiten ari omen zara…
Bai, badaukat materiala beste liburu bat egiteko, baina askotan pentsatu bai, baina idatzi baino lehenago ihes egiten dit pentsatutakoak, buruak ez dio heltzen. Pentsatu bai, baina lehen egiten nuen ohean pentsatu, eta apuntatu ez arren egun hartan gogoratzen nintzen, baina gaur egun, goizean gogoratu bai, gogoratzen zait zerbait, baina gero ihes egiten dit arratsalderako, eta ematen dit amorru bat! Gero ezin izaten dut bilatu galdu dudana. Hala eta guztiz ere, ekin beti ekiten diot. Bertso soinua buruan beti daukat. Nire edaderako burua ondo daukat. Nik, bakarrean, ondo pentsatzen dut, baina gero norbaitekin jarrita ez dut balio. Garai bateko bertsolariek zeukaten zurrutero fama ezagututa, harrigarria da zure adina, Basilio…
Ni ere gazte denboran zurruteroa nintzen, baina orduan bertsotan egiten nuen eta ardo gutxi edaten genuen, gaseosa edaten genuen asko. Gu baino zaharragoek tentatzen gintuzten, “tira, bota bertso bat eta gaseosa emango dizugu, eta gailetak”, eta halaxe kantatzen nuen nik gaztetan, baina ardoa gutxi edaten genuen. Erretzailea ere ez naiz izan. Beraz, gorputzari eskatzen ez zuenik ez diot eman izan. Halere, bertsolari asko gazterik hil da…
Lehen bertsolarien jaia egiten zenean, beti izaten zen edo bazkaria, edo afaria, edo merienda. Bazkari handia, gero afaria ere gogorra, beharbada hurrengo egunean berdin, eta horrela kastigatzen zen askotan bertsolaria. Zure garaiko bertsolari guztiekin kantatu izango duzu, ezta?
Bai horixe. Nik Basarrirekin egin nuen bertsotan Zeanurin 35ean. Soldaduskatik etorri nintzen permisoagaz. Meza berri bat-edo egon zela, eta hantxe Basarrirekin aritu nintzen. Basarri fuerte zegoen. Bizkai aldean gehien ezagutu ziren gipuzkoarrak Basarri eta Uztapide ziren. Bizkaian Enbeita zaharra zegoen, Urretxindorra. Nik beragaz bertsotan ez nuen egin egundo ere. Saio batean
44 / B47>Gerra askotako beteranoak
Nik bertsoak egiten ditut, idatzi behintzat bai. Buruak ondo laguntzen dit batzuetan. Orain hilabete txapelketa bat egon da, eta kanporaketan kantatu nituen bertso bat edo bi. Baina idazten dudana idazten dut geure aldiari buruz, gaurkoari kantatzen diot nik, gaur jazotzen diren gauzei
kantatu genuen, nik artean 16 urte nituela, baina bakoitzak bere bertsoak, elkarren kontra jarri gabe. Gero Zepai ezagutu nuen, Lasarte, Lizaso. Lizaso izan da niretzako munduan onena, lagun ona beti, bera ona zen bertsotan laguntzen beti. Mitxelenak bestera egiten zuen, zapaltzera, bidea zerratu egiten zuen hark, izatez holakoxea zen-eta. Noiz egin zenuen azken bertso saioa?
Orain hamar bat urte edo. Nik lantegia eduki dut, gure ogibidea lantegi mekanikoa izan da, eta azkenean buruko min handiak ere eman zizkidan, eta buruko mina dagoen orduan bertsotarako leku gutxi dago. Kezkak lapurretan egiten du buruan. Ni orain bazter-
Gerra askotako beteranoak<B47 / 45
Bai, Amuriza, eta ni han egon nintzen entzuten. Makina bat aldiz esan dit Lopategik, “zuei tuta nago, ze lehen zenbat bertsolari ziren Euskal Herri guztian, denak jota, iparraldean eta? 10 bertsolari ez ziren. Gaur 200 badira. Dira 200 gazte eta hamar zahar, eta gehienak joanda. Zer egiten dute gazteek? Indarra gazteak edukitzen du, berak egosi eta berak jan, horixe egiten dute gazteek, eta besteentzako ez dago ezer. Zu gaur zatozen moduan, beno, batenbat akordatu da nirekin, baina zergatik akordatu da?
eskerrak gaude gu hemen”, eta egun hartan niri ez zidaten kantatzekorik esan,
Gehiago ere gogoratzen dira zurekin!
Oraintxe lau urte edo, Bizkaiko txapelketako finala izan zen. Azkenean esan zuten mikrofonotik, “orain zaharrek kantatuko dute”. Hor etorri ziren zaharrak, eta irten ziren Lopategi, Jon Enbeita, eta… nola da bizardun hori?
zaharrena izanda. Gazteek beraiek egosi eta beraiek jaten
Amuriza?
Bai, Amuriza, eta ni han egon nintzen entzuten. Makina bat aldiz esan dit Lopategik, “zuei eskerrak gaude gu hemen”, eta egun hartan niri ez zidaten kantatzekorik esan, zaharrena izanda. Gazteek beraiek egosi eta beraiek jaten dute, hortxe egon da apur bat okerra gaurko bertsolaritzan.
46 / B47>Gerra askotako beteranoak
dute, hortxe egon da apur bat okerra gaurko bertsolaritzan
Bai, gaurko gazteen artean onak eta sakonak ere badaude, Zer iruditzen zaizu gaurko bertsokera?
Gaur bertso onak asko daude, baina ez nago konforme, zuztarreko bertso gutxi entzuten da. Errima ere galdu egin da. Abestu bai, ederto kantatzen dute, eta bertso txarra irtenda ere hobeto abestuta ez du hain txarra ematen. Bertsolariak esan behar du hamar bertsoetatik bertso batean behintzat inoiz entzun ez dena eta ahaztuko ez dena, zerbait berria esan behar du. Adibidez, zer?
â&#x20AC;&#x153;txirpiakâ&#x20AC;? esaten diet nik, txirpia da bere kasa ateratzen den landarea. Niri asko gustatu zait entzutea
Ba, nik hogei urterako kantatu nuen:
Iparraldean dauden Gure euskera galtzen bajaku Danok gara errudunak Handi eta txiki guztiok BaĂąa batez ere jakitunak. Niri gaurko bertsoa ehuneko hamar-edo gustatzen zait, bestea ez.
48 / B47>Gerra askotako beteranoak
bi horiek, Sustrai Colina eta Amets Arzallus
Ez al dago gustuko gazterik?
Bai, gaurko gazteen artean onak eta sakonak ere badaude, â&#x20AC;&#x153;txirpiakâ&#x20AC;? esaten diet nik, txirpia da bere kasa ateratzen den landarea. Niri asko gustatu zait entzutea Iparraldean dauden bi horiek, Sustrai Colina eta Amets Arzallus. Horiek eztena sartzen dutenak dira. Profesionalak dira horiek, argia daukate, eta gero zer egiten dute? Bere argia moldatu ondo eta bertsoa jarri. Horrek balio du. Materiala eduki behar da, eta materialarekin egingo duzu uztarria. Bizkaian Elorza ona da, horrek beti dauka balioko zer edo zer esateko, eta gero patilladun hori, Iturriaga, hori ere txirpia da, berezkoa dauka, baina Elorza finagoa da, ez da hain latza. Beste gazteak motroilokoak dira, defenditzen dira baina entzun ez den gauza handirik ez dute esaten. Baina denek ikasten dute bertso eskolan, prestatuta datozâ&#x20AC;Ś
Estudioa bakarrik daukan pertsonak estudiatu duena bakarrik daki. Inteligentea bada beti dauka gauza berria esateko. Baina estudioak dauzkanak, laugarren mailaraino estudiatu badu laugarren mailara arte ederto ibiliko da, baina hortik aurrera gertatzen zaion gauzarik ez daki konpontzen. Inteligenteak bai, hark estudiatuta ez daki ezer ere, baina bere buruan dauka. Txapelik-edo irabazi al duzu?
Urte batean txapeldun irten nintzen Bizkaiko txapelketan. Hori izan zen bertsolaritza berritu zenean lehenengo txapelketa. Gerra ostean bertsotan egin barik egon ginen 20 urtean, eta txapelketa horren ostean hartu nuen indarra berriro. Irigoien eta hauek hasi ziren gauzak ederto antolatzen. Baina ni beti egon naiz Arratiaren erdian, eta besteak Txorierrin, Gernikan, eta ez ginen elkartzen hain erraz. Ni ondo konpontzen nintzen Balentin Enbeita eta Deunoro Sarduirekin. Baina gero Bilbora ezkondu nintzen, eta Bilbon nengoela haiek Gernika aldean biltzen ziren. Orduan idazten hasi nintzen. Zerk edo zeinek bultzatu zintuen?
Aita Zabala etorri zen, nik ez nuen ezagutzen, eta esan zidan:
Gerra askotako beteranoak<B47 / 49
“Nik hemen daukadan beste hainbeste bertso badaukazu liburu bat egingo dugu”. “Zenbat dauzkazu ba?”. “Ehun bat edo”. “Ehun bertso nireak? Nondik zuzendu dituzu ba?”. Nik orduan Principe de Vianan-eta idazten nuen eta hark denak jasota zeuzkan. Liburu ederra egin genuen: “Egi batzuek aixetaratzen”. Beraz, ez zaude hain bakarrik eta hain ahaztuta…
Ez, ez. Baina txapelketetan ni ibili naiz gazteei apur bat laguntzeko eta. Lekeition kantatu nuen, ez nintzen irten, baina laguntzearren beti esaten didate kantatzeko lehenengo agurra, edo azkene-
50 / B47>Gerra askotako beteranoak
koa, ze badakite nondik jotzen dudan nik. Nondik jotzen duzu ba?
Urte batean txapeldun irten nintzen Bizkaiko txapelketan. Hori izan zen bertsolaritza berritu
Nik beti daukat Euskal Herriaren sentimendua, pentsamendua. Zabalduko dut liburua (eskuetan hartzen du) ea zer ateratzen den (kantari hasten da): Ortusantuan ikusten dira harri landu ta urdi単ak artista onak asko kostata aberatsentzat eginak han ere ondo igaroteko egiten dabez aleginak eta txiroak iruntzi behar bere soroan lur opilak ez ikaratu hara juatean guztiok gara berdinak.
zenean lehenengo txapelketa. Gerra ostean bertsotan
Nik lehenengo arrastoa hartu nuena bertsoarena pastoreengandik izan zen. Lehenengo hitza artzainengandik entzun nuen. Arratian ezagutu nituen, nik zazpi urte nituela. Ezagutu nuen Anton delako artzain bat, bera ardiak zaintzen eta ni entzuten egoten nintzen, hark jarri zizkion lehenengo bertsoak Gorbeako gurutzeari.
egin barik egon Nola ikusten duzu etorkizuna?
ginen 20 urtean, eta
Euskal Herriak behar du bertsolaria, Euskal Herriko eskubideari bertsoak ematen dio indarra eta animoa.
txapelketa horren ostean hartu nuen
Amaierakoan, Zeanuriko kanporaketan kantatu zuen bertsoa gogoratzen du. Hasieran aipatu duen bertsoa izango dela pentsatzen dut:
indarra berriro. Irigoien eta hauek hasi ziren gauzak ederto antolatzen
Oraindik atzo izan genduan gure herria lurra jota bertsorik inon ezin kantatu euskera re galazota gaur zorionez agertzen jaku zerbait indar berriztuta gazte maiteok kantau bertsoa bihotzak gora jasota gure bertsoa salbatzen bada herria salbauko da ta. l
Gerra askotako beteranoak<B47 / 51
Lexot
ti
54 / B47>Gerra askotako beteranoak
“Afizioa ere abildadearekin batera joan egiten da” Oiartzunen jaio zen eta Jose Luis Lekuona du izena. “Lexoti” Oiartzungo etxe baten izena da; bere aitona han egon zen morroi, eta hari Lexoti esaten zioten. Gero aitari ere bai, eta azkenik gure Lexoti agertu zen. Ondorengorik ez du utzi eta berarekin bukatuko da izena. 77 urte ditu. Taberna zuloak utzi eta arrebarekin bizi da, Ereñotzun, joan deneko 20 urte hauetan. 20 urtetan ez du bertsorik kantatu. 18:30ean joaten da ohera, pilota partidaren bat ikusi nahi ez duenean. Ogi eta egunkari bila ateratzen da etxeko atarira, eta beti dauka botila kas-laranja aldean Gerra askotako beteranoak<B47 / 55
56 / B47>Gerra askotako beteranoak
Gerra askotako beteranoak<B47 / 57
Lexoti Jarraitzen al duzu batere gaurko bertsolaritza? Ez asko. Oiartzunen bertsolari asko ez da izango gaur egun, Hernanin bai, beste neska hori, Maialen edo, horrek nahiko lanak eman zizkion Egañari txapelketan. Biek jokatu zuten eta nahiko lana bazen han. Egaña ez zen izango garai batean Lizaso eta hauek adina. Sei bertso kantatzeko Manuel Lasarte bezalakorik ez dago. Egañak ere kantatuko lituzke, baina Lasartek hobeak, eta baita Lizaso zaharrak ere. Zuk non edo nola ikasi zenuen bertsotan?
Gaztetan sagardotegietan ibiltzen ginen franko, eta baziren pixka bat aritzen ziren zahar batzuk. Haiei entzunaz hasi nintzen, eta gero haiek baino gehiago nintzela iruditzen zitzaidan, eta kanpeonatoetara joaten hasi nintzen. Oiartzunen nire garaian Mitxelena bakarrik zegoen ni baino hobea. Gero Uztapide, baina hura kanpotik etorri zen. Zahar haietako bat Mitxelenaren osaba zen, eta beste bat Ergobiko tabernakoa. Gero Uztapide haren alabarekin ezkondu zen. Crisostomo esaten zioten. Beraz, sagardotegietako unibertsitatean ikasi zenuen?
Gu asko Ugaldetxon ibiltzen ginen. Hori Oiartzunen bertan dago; bi taberna ziren. Nik lana baserrian egiten nuen, eta seiak aldera Ugaldetxora joaten nintzen, astean behin edo bitan. Han ardo pixka bat edan eta hantxe kantatzen genuen. Jendeak taberna betetzen zuen. Mitxelena ere han izaten zen. Beste bat bazen, Jose Mari Iriarte, “frantsesa” esaten ziotena, hura ere etorri ohi zen. Hor ez genuen kobratzen, hori afizioz egiten genuen. Txapelketetan zer nolako zortea izan zenuen?
Donostian gazteen kanpeonato bat jarri zuten, ez dakit, nik 22 urte-edo izango nituen, eta neronek irabazi nuen. Gero Tolosan ere irabazi nuen. Bitorin ere egin genuen, eta han kontrarioa Inazio Esarte nuen, Astigarragakoa; gazterik hil zen, “Elio” esaten zioten, bere etxearen izena zuen eta. Sei bat bertsolari ginen, eta niri eman zidaten premioa. Villafrancan 22 bertsolari baginen, eta lau klasifikatu ginen arratsalderako: Lazkao Txiki, Imanol Lazkano, Lizaso itsua eta ni. Lazkao Txiki bete-bete eginda etorri zen zurrutarekin, eta arratsaldean nik irabazi nuen. Don Benantzio beterinarioa bazen Donostian, hura ibiltzen zen antolatzen-eta.
58 / B47>Gerra askotako beteranoak
Eta Txapelketa Nagusian izan al zara inoiz?
Ez, hor Uztapidek eta horiek jokatzen zuten, ni ez nintzen ailegatu horretara. Oiartzundik bi izaten ziren, Mitxelena eta Uztapide. Behin joan nintzen Irunera, klasifikatzekoak han ziren, eta ni ez nintzen klasifikatu. Nik banekien zail zegoela. Frantzian batean izan nintzen, Mitxelenarekin; han hiru kantatu gabe gelditu ziren, bazterrean, oso txarrak zirelako, bertakoak, eta gero haiek gure aurretik jarri zituzten. Bati Errexil esaten zioten, hura Frantzian hil zen, gerra denboran-edo joan izango zen. Han Mattinek irabazi zuen, eta bigarren Basarri. Niretzat Basarri eta Uztapide hura
Gerra askotako beteranoak<B47 / 59
Gu asko Ugaldetxon ibiltzen ginen. Hori Oiartzunen bertan dago; bi taberna baino hobeak ziren. Mattin xelebrea eta polita zen, baina beste biak segur aski oraingo gizaldi honetan izan diren onenak ziren. Baina jornal ona eman ziguten. Orduan 50 duro irabazten ziren kantatzen, eta han doble eman ziguten; gaurko 10.000 pezeta baino gehiago izango zen hori, gaur ez dakit bertsolariek zer irabazten duten baina.
ziren. Nik lana baserrian egiten nuen, eta seiak aldera Ugaldetxora joaten
Zure urterik onenak zein izan ziren?
Ba 30 urte nituela, Nafarroan ere orduan ibili ginen gehienbat, han parrokia handia zegoen. 6 edo 7 urtean fuerte ibili nintzen. Mitxelena nuen nik bertso laguna. Mitxelenak Nafarroan bazituen lagunak, soldadu ere bertan egona zen, eta hark ni eramaten ninduen. Ezkurran, bi egunerako joan eta lau pasa genituen, Narbarterekin. Berrobin ere, Mitxelena eta biok egun baterako joan eta lau pasa genituen. Berrobira zera joan ginen, hor bazen barrikak jasotzen-eta, harriak jasotzen-eta ibiltzen zen azkoitiar bat, Etxaniz. Hark eraman gintuen, exhibizioa zeukan eta. Etxanizek martxa egin zuen baina gu bertan gelditu â&#x20AC;&#x201D;Martin Kakona edo ez dakit zer esaten zioten tabernariâ&#x20AC;&#x201D;, hantxe lo eginez. Egunero bi saio egiten genituen, goizean bata eta arratsaldean bestea. Eta iluntzean ere igual bai. Gaur ordu eta erdiko saioa egin eta martxa egiten dute bertsolariek. Guk bi orduko saioak askotan egiten genituen. Herri batean bost taberna baziren, bakoitzean egin behar izaten zen saioa. Gauza xelebre asko ikusiko zenuen baâ&#x20AC;Ś
Asko, bai, baina orain ez ditut gogoratzen. Urteekin buruak ez du lehen bezala funtzionatzen. Bertso zaharrak ere lehen asko nekizkien, baina orain oso gutxi. Zahartzera eta ahaztu egiten dira. Egunero jardunez gero ez, baina gauza bat ikasi izanagatik, hura ez baduzu egiten hura ahaztu egiten da, atzendu egiten da. Ez dut sinesten denak ahaztu zaizkizunik, gogoratuko duzu zerbaitâ&#x20AC;Ś
Behin Donamariara joan ginen. 11:30ean kantatu behar genuen, eta Mitxelenak tratua egina zeukan ordu berean Gaintxurizketan kantatzeko. Donamarian kantatu eta etorri ginen hona; hor gure zain jendea aspertuta zegoen. Zerbait eman ziguten eta ez ziguten kantatzen utzi. Biaje handia dago izan ere Donamariatik Gaintxurizketara. Iritsi ginen eta Mitxelena bera hasi zitzaien errietan gainera. Mitxelenak beste bi bertsolari bidali balitu Gaintxurizketara! Baina dena berarentzat behar zuen, kea baino lehorragoa zen eta, diruzalea zen. Mutil koxkorretan ere, eskola denboran, karakolak zientoa pezetan saltzen zen, eta gu jostatzen ibiltzen ginen bitartean Mitxelena karakol biltzen ibiltzen zen, gero salt-
60 / B47>Gerra askotako beteranoak
nintzen, astean behin edo bitan. Han ardo pixka bat edan eta hantxe kantatzen genuen. Jendeak taberna betetzen zuen. Mitxelena ere han izaten zen
zeko. Gabon egun batean ere eskean ibili zen hura bera bakarbakarrik, Olentzero karretilan hartuta, laguna hartuz gero bi parte egin behar zirela eta. Uztapiderekin ere ibiliko zinen, biok Oiartzunen bizita…
Hamabostean behin-edo elkarrekin afaltzen genuen. Esan nion behin, “kantatuko al ditugu bertso batzuk”, eta Uztapidek: “Nire moduko lagunarekin arituko nindukek, baina hirekin kategoria galtzen diat”. Adarra jotzeko esaten zituen horrelakoak. Hark belarri handiak zeuzkan, eta orduan andrea hartzekotan zegoen,
62 / B47>Gerra askotako beteranoak
eta nik bota nion:
Ba 30 urte nituela, Nafarroan ere orduan ibili ginen gehienbat, han parrokia handia zegoen. 6 edo 7 urtean fuerte ibili
Hogeita bi urtekoa dauka andregaia beronek berrogeita lau badauzka ia behin bilatze ezkero bazenun garaia demonio itsusi belarri haundia. Handik aurrera aditu nituen neuk ere ederrak, nire sudurrarekin elizako kandelak itzaltzeko gantxoa egingo zuela eta holakoak.
nintzen. Mitxelena Hasi zaizu memoria berpiztenâ&#x20AC;Ś
nuen nik bertso
Gogoan dut egun batean Ugaldetxon, bazen Joxe perratzailea esaten zitzaiona, hark zazpi alaba bazituen, eta nik kantatu nion:
laguna. Mitxelenak
hark ni eramaten
Joxe noiznahi ba ez det izaten klase honetakoa jita zure alabantzat pentsatutzen det aste egun eta jaitan gorputzez ere ederra eta aurpegiz polita baita zuk neretzako altxa biazu zure alaba Manolita.
ninduen. Ezkurran, bi
Eta Mitxelenak erantzun zuen:
egunerako joan eta
Nere bihotzak agindutzen dit arrazoi hau emateko Lexoti honen bokazioa ardo aldera joateko mesedetako ustez hartuta izango dezu kalterako txerri beharrik ez dezu izango urteko artoa jateko.
Nafarroan bazituen lagunak, soldadu ere bertan egona zen, eta
lau pasa genituen, Narbarterekin. Berrobin ere, Mitxelena eta biok
Gaur egun ez al duzu kantatzen?
egun baterako joan eta lau pasa genituen
Ez, ez naiz gauza. 20 urte baditut saiorik egin gabe. Bat edo bi kantatuko nituzke, baina ez naiz gauza. Afizioa ere, uste dut, abildadearekin batera joan egiten dela, niri behintzat bai. Gu beti plazan baino gehiago aritzen ginen tabernetan. Nafarroan ere, han zaila zen jendearen gustua egitea, urtean behin aditzen baitzuten
Gerra askotako beteranoak<B47 / 63
Ez, ez naiz gauza. 20 urte baditut saiorik egin gabe. Bat edo bi kantatuko nituzke, baina ez naiz gauza. Afizioa ere, uste dut, abildadearekin batera joan egiten dela, niri behintzat bai. Gu beti plazan baino gehiago aritzen ginen tabernetan. Nafarroan ere, han zaila zen jendearen gustua egitea, urtean behin aditzen baitzuten bertsoa, eta gehiago nahi izaten zuten
bertsoa, eta gehiago nahi izaten zuten. Plazan igual 40 bertso kantatuko genituen, ordubete bat. Baina gero tabernetan askoz gehiago ibiltzen ginen. Ba bukatzeko bertso bat eskatu nahi nizuke, berria ez bada zaharra!
Beste batean gogoan dut Go単i famatzen hasi zela Mitxelena. Go単i hori Oiartzunen famatua zen, Jose Mari Go単i, gerra denboran jen-
64 / B47>Gerra askotako beteranoak
dea hiltzen ibili zelako. GoĂąik esplikazioa egin zuen, berak erlijioa ekarri zuela eta abar. Gerra denboran kapitaina zen, Francoren aldekoa, gerra aurretik errepublikanoa zen, baina gero kanbiatu egin zen. Eta nik kantatu nion: Erlijioak ez du eduki zuk uste hainbat garrantzi bide txarretik ote dijoan ematen diot iritzi medallak eta santo kristoak zuk itxuretako jantzi zu baino hobeak hil zenituen hamarretatik beatzi. Eta Uztapidek albotik: â&#x20AC;&#x153;Ederki esan dizkakâ&#x20AC;?. Urte asko pasatu ziren gerratik ordurako. Bere garaian horiek esan banizkio lau aldiz bizia kenduko zidan.l
Gerra askotako beteranoak<B47 / 65
Mada anaiak
ariaga
68 / B47>Gerra askotako beteranoak
Nafarroako oihanetik jaitsi ziren bertsolariak Bautista da zaharrena, 77 urterekin; Salbadorrek 72 ditu. â&#x20AC;&#x153;Motikon bordaâ&#x20AC;? baserrian jaioak, Arantzan, hortxe bizi dira, auzo ezberdinetan. Gaztetan basoan ibilitakoak, hamar hilabete egiten zituzten kalera jaitsi gabe. Zahartutakoan ere, basoa maite dute: ehiztari amorratuak dira, baina ez genuen ikusi kazuelarik gure bisitaldian. Conny argazkilariaren edertasuna ikusita, esan zidan batek: â&#x20AC;&#x153;Hori etzazu Hernanira entregatu, eraman zeurekin Azpeitira, eta gero paperak erre, alde egin ez dezanâ&#x20AC;?. Aurretik, alabaina, serio hitz egin genuen Gerra askotako beteranoak<B47 / 69
70 / B47>Gerra askotako beteranoak
Gerra askotako beteranoak<B47 / 71
Madariaga anaiak Nola edo zergatik hasi zineten bertsolari martxan? BAUTISTA: Gure aitona gipuzkoarra zen, elgoibartarra, nik haren ize-
na hartu nuen. Bera bertsolari aritzen zen, kantari. Lesakan zezenak eskapo egin zuen batean eta gure aitonak bertsoak jarri zituen. Txerri-hiltzea zenean baserrietan festa egiten zen, eta hura kantari aritzen zen. Umoretsua zen. Gure aitaren beste anaia batekin bizi zen. Karlisten gerran ibilitakoa zen aitona hori. Gure etxera etortzen zen, eta nik aurreneko bertsoak hari entzun
nizkion; nik barrez entzuten nituen. Eskolan gutxi ibili ginen. Bertso-saltzaileak ere izaten ziren Lesakan, paper zaharrak saltzen, eta nik banuen afizioa erosteko; bi sosetan saltzen ziren, hamar xentimotan. Haiek letzen nituen eta beti gustatzen zitzaizkidan. Gero gerra zibila, 36ko hori pasata, hasi ziren bertsolariak azaltzen; lehenbiziko etorri zirenak Basarri eta Uztapide izan ziren, eta orduan hasi nintzen ni bertsotan. SALBADOR: Ni gazteagoa naiz, hala izan naiz beti. Lehen festa bertsoekin egiten zen. Gau eskeak, Santa Ageda, gero toberak izaten ziren ezkontzetan, pregoi egunean toberak jotzera joaten ginen neskaren etxera, beti bertsotan joaten ginen, akordeoiarekin. Mendian ere bai. Gu asko aritu izan gara mendian lanean, igual hamar hilabete jaitsi gabe, eta igandetan zerbait egin behar zen extra, elkarrekin ondo pasatzeko, igandea zela nabarmentzeko, eta bertsotan egiten genuen igande gau haietan, txabolan. Plazara lehendabiziko aldiz ni 58an atera nintzen, anaiarekin. Gero Nafarroako txapelketetan parte hartzen hasi nintzen. Nik pentsatzen nuen ez neukala ezer galt-
Gerra askotako beteranoak<B47 / 73
Gau eskeak, Santa Ageda, gero toberak izaten ziren ezkontzetan, pregoi egunean toberak jotzera joaten ginen neskaren etxera, beti bertsotan joaten ginen, akordeoiarekin. Mendian ere bai. Gu asko aritu izan gara mendian lanean, igual hamar hilabete jaitsi gabe, eta igandetan zerbait egin behar zen extra
zekorikan. Lagunek animatzen ninduten. Gero bastante ibili ginen festetan herriz herri. Hala pasatu ditugu urte batzuk. Nolakoa zen basoko lana, oihaneko bizitza? SALBADOR: lehendabizi ikatza egiten ibili ginen, eta gero Iratira joan
ginen zura egitera: arbolak bota eta arbolak puskatu, hori zen gure lana, arbolak bota eta arbolak puskatu. Urte asko pasatu ditugu. Aizkorarekin aritzen ginen, orduan ez zen motozerrarik, hori azken urteetan ezagutu dugu. BAUTISTA: guk trontzan egiten genuen, lan gogorra da baina gaztetan gustura egiten duzu, besterik ez zegoen eta. SALBADOR: urte gogorrak ziren haiek, baina halaxe zen bizimodua, sasoia bagenuen, eta nonbaitetik pezeta batzuk atera nahi eta hala ibili ginen. Hala pasatu zen gure gazte denbora. Urte guztian ez ginen kalera etortzen. Huescara joaten baginen hantxe egon behar. Iratira joaten baginen, igual festetan etortzen ginen herrira buelta bat egitera, eta festak amaitzen zirenean berriz ere mendira. BAUTISTA: Frantzian ere zortzi urte egin nituen nik. Frantzian ondo jaten genuen, hemen ez. Hemen babarruna goizean, babarruna eguerdian eta babarruna arratsean.
76 / B47>Gerra askotako beteranoak
Baba, ogia eta ardoa, ez zen besterik. Zerbait diferentea bazen gustura hartzen zen. Zuk, Bautista, noiz egin zenuen lehenengo plaza? BAUTISTA: soldaduskatik etorrita, Arantzan bertan egin nuen. Nik
Behin 60 urtez gero burua makaldu egiten da, gauza bat pentsatu eta igual
Donostian zerbitu nuen, eta han baziren bertsotan aritzen zirenak. Bat bazen, Mariano-edo, Oiartzungo bat. Hona etorri zen festetan, eta ayuntamentukoek ikusi gintuzten bertsotan, eta biok jarri gintuzten kantari; hartatik hasi nintzen. Ezkondu arte mendian ibili nintzen. Ni ezkondu eta gero hasi ziren hemengo txapelketak. 61ean Nafarroako txapela atera nuen Etxarrin. Ni asko ibiltzen nintzen Narbarte eta Arozamenarekin, Baztan alde horretan eta. Donostian ere izan nintzen Txapelketa Nagusian, Narbarte gaixo zegoelakoz, haren ordez. Han Uztapide, Xalbador, Basarri, Mattin eta hauek izaten ziren. Haiek itzal handia egiten zuten. SALBADOR: nik ez dut txapelik behin ere jantzi. Gu elkarrekin gutxi ibili izan gara, herriko festetan eta horrelako batzuetan bakarrik. Plazetan Bautista gehiago ibili da. Ni gehien ibili naizena orain dela urte gutxi izan da. San Juan egunarekin kantatu dut San Juan Xahar ermitan 21 urtez; nire errekorra hori da. Lehengo urtean ez dut kantatu, baina lehengo urtera arte beti. Azken urteotan gehiago deitu izan didate, gaztetan beti mendian egoten baikinen, ezin ginen herriz herri ibili.
bestea esaten duzu, horrela ibiltzea baino hobe da erretiratzea. Burua 60tik aurrera asko galtzen da,
Urterik onenak zein izan zenituzten? BAUTISTA: nik aurrenekoak. Lagunak zirenak hil ziren biak, Nar-
barte eta Arozamena; herri guztietara joaten ginen elkarrekin. Gazterik hil ziren biak. Arozamena komunera joan eta hila geratu zen. Narbarte, berriz, hark pinuak-eta zituen, eta pinudiak su hartu zion eta hantxe hil zen, ez erreta, baina kearekin estutu edoeta ito egin izango zen. Haiek hil zirenean gogoa joan zitzaidan niri. Bestalde, Nafarroako azken txapelketan batek amorrarazi ninduen eta ilusioa hantxe galdu nuen.
kutxiloa bezala da, Zer gertatu zitzaizun ba?
berritan puska batean ibiltzen da, baina gero kamustu egiten da. Beste gauza asko bezala
Ni beti aurre samarrean ibiltzen nintzen. Finala genuen, Sunbillan. Ez dut izenik esango, baina ni hura baino zaharxeagoa nintzen, eta esan zidan gauza bat, bere ustez ondo esango zidan baina niri batere ez zitzaidan gustatu. Esan zuen: â&#x20AC;&#x153;Zuk, Bautista, nahikoa egin duzu orain artean, zu lasai egon, tratu txarra hartzen da eta txapelketan, zuk etxean egon behar duzu lasai ederrean, utzi behar dituzu lan horiekâ&#x20AC;?. Saioa egin gabe etorriko ote nintzen, batere hasi gabe, pentsatu nuen. Zortzi ginen eta finala zazpi lagunekin uztekotan egon nintzen. Hori esan zuena bera txarra zen.
Gerra askotako beteranoak<B47 / 77
Kantatu nuen zer edo zer, saioa egin nuen, ez dakit zer irten zen baino. Geroztik txapelketak utzi ditut. Salbador, zuk jarraitzen al duzu saioak egiten? SALBADOR: orain aspaldi ez dut batere saiorik egin. Afari edo bazka-
riren batean egokitzen bada kantatzen dut, zaharren festa baldin bada-eta holakoetan, baina zazpi edo zortzi urte hauetan ez dut saiorik egin. Ni orain jubilatuta nago denetatik. Guk ez dugu ja balio plazan ibiltzeko, orain gaztea behar da, gure gisako aunitz dago baina ez da agertzen inor; non sumatzen dituzu? Gorrotxategi bera ere bajatu da, nire kintakoak dira Etxeberria, Larrañaga ere, bertsolari polita zena ez da ibiltzen, Koxme Lizaso ere ez da ageri, Argiñarena anaiak, Olano, Perurena… Gaztea sartu baita, normala da, gazteari utzi egin behar zaio. BAUTISTA: beste gauza bat ere gertatzen da. Behin 60 urtez gero burua makaldu egiten da, gauza bat pentsatu eta igual bestea esaten duzu, horrela ibiltzea baino hobe da erretiratzea. Burua 60tik aurrera asko galtzen da, kutxiloa bezala da, berritan puska batean ibiltzen da, baina gero kamustu egiten da. Beste gauza asko bezala. Ezagutzen al dituzue bertsolari gazteak? SALBADOR: nik “Hitzetik Hortzera” gustura ikusten dut.
BAUTISTA:
niretzako lehengo bertsolari zahar haiek, Uztapide, Basarri, Lizaso, haiek zeukaten grazia. Orain hitz asko berriak sartu dituzte, eta hori guk ez dugu ulertzen. Doinuak ere asko kanbiatu dira. Oraindik ere Lizasok eta horiek lehengo doinu zaharretan kantatzen dute. Etxeberria, Lasarte, horien bertsoa bai ederra! SALBADOR: niri ere horiek gustatzen zaizkit, Joxe Agirre eta, lehengo doinuan eta lehengo hitzak erabiltzen dituztenak. Guk politika ez dugu konprenitzen, baina oraingo gazteek hori erabiltzen dute aunitz, politika sartzen da aunitz, eta horrekin bertso saioak lehengo grazia galdu egiten du, ez du hainbeste janzten, niretzako. Lehen gaiak ziren ba, txerria hil zutela, edo astoak ez dakit zer egin zuela, horrelakoak ziren gaiak. Orain da Aznarri ez dakit zer esan diotela, eta ez dakit nork halako erabaki duela, hori ez da bertsotarako gaia. Niretzako bertsoak jendea barrez jartzeko izan behar du, barre egiteko, baina asunto horiek utzita. Hemen mila gai daude, bestela ere. Zuen bertsolaritza, orduan, bukatutzat eman daiteke? SALBADOR: pentsatu behar da guk ezin dugula egin gehiago egin
duguna baino. Ni oso gustura nago egin dudanarekin. Gero, ezin eskertu ahal den omenaldi bat egin ziguten Donostian bioi, kristoren opariak egin zizkiguten. BAUTISTA: herrian ere egin zidaten niri.
78 / B47>Gerra askotako beteranoak
Lehendabizi ikatza egiten ibili ginen, eta gero Iratira joan ginen zura egitera: arbolak bota eta arbolak puskatu, hori zen gure lana, arbolak bota eta arbolak puskatu. Urte asko pasatu ditugu. Aizkorarekin aritzen ginen, orduan ez zen motozerrarik, hori azken urteetan ezagutu dugu
Nik ez daukat inongo penarik edo kezkarik. Nafarroako txapela izan zen, berriz, nire pozik handiena. SALBADOR: ni ailegatu naiz herri batean zazpi urtez segidan kantatzera, Bakaikuan, eta ondoko beste herri batean bost urtez. Urtero-urtero joaten ginen, azkenerako ezagutzen gintuzten denek. Gaur egun lasai bizi naiz, ehizan egiten dut. Gaur txabolan gosaldu dugu bi anaiok. Nik lo ere hantxe egiten dut. Bautistak ez. Bautista etxera joaten da. Gu beti mendian gabiltza. Tabernan baino gehiago. Hona ere etortzen gara, baina gu ehizan ibiltzen gara gustura, basurdetan, usotan, tokatzen dena. Ba al duzue bertsolari gazteen artean gogokorik? BAUTISTA: nik Pe単a eta Ega単a. SALBADOR: gazteen artean Irazu gus-
tatzen zait, horren errematea gustatzen zait, eta frantses hori, Amets Arzallus. BAUTISTA: Nafarroan libre izan balu, Ametsen aitak, Jexuxek irabaziko zuen txapela lehenago, baina ez zioten utzi bere garaian.l
Gerra askotako beteranoak<B47 / 79
Alber
Jesus
rdi
82 / B47>Gerra askotako beteranoak
â&#x20AC;&#x153;Bertsolari zaharrak lehen gaur baino gehiago ibiltzen zirenâ&#x20AC;? Elosuko Egileor baserrian jaioa, gaur egun urte erdia Narbaiza Gainekoa baserrian pasatzen du, andrearen etxean, Elosuan bertan. Leku haizetsua da oso, tximinia piztuta dauka gu joaterako. Maiatzean igo ziren hona. Azaroan jaitsiak izango dira Bergarako kale-etxera. Egileorrek 71 urte ditu, belarri bateko gorraizea oso gaztetatik, eta orain dela bi urte gainditu zuen tronbosiaren beldur pixka bat. Halere, gizon arina ageri da oraindik. Ehiztari amorratua da. Azaroan, Arrasaten, egin diote bosgarren omenaldia. Baratzea landuz eta bertso zaharrak irakurriz pasatzen du eguna Gerra askotako beteranoak<B47 / 83
84 / B47>Gerra askotako beteranoak
Gerra askotako beteranoak<B47 / 85
Jesus Alberdi Hegaztiak bezala, urte erdia leku batean eta erdia besteanâ&#x20AC;Ś
Bai, San Isidro inguru horretan etortzen gara hona eta azaro inguruan jaisten gara behera. Udaberria eta uda egiten ditugu baserrian. Negua hemen luzea da, iluna, oso gogorra, hotz handia egiten du, toki altua da hau. Baserria izan al duzu lanbide?
Ez. Ni tornerian ibili nintzen lehenengo, eta gero, belarriko asunto honekin ez komeni torneriako lana, eta plastikoa ere martxan zegoen orduko, eta azken 20 urteak plastikoan pasatu ditut. Badira hamar urte jubilatu nintzela. Belarrian zer izan zenuen ba?
Gorraizea daukat alde batetik. Nik 20 urterako sentitu nuen, baina badakizu, lehen ez zen inora mugitzen gauza hauengatik, eta segi aurrera, eta gero etorri dira ondorioak. Bilbo aldetik ibili ginen ikusten, baina ez zegoela konponbiderik esan ziguten, ezin zela operaziorik eta ez ezer egin. Besteari egiteko kasu. Bertsoetatik ere jubilatuta al zaude?
Oraindik ere joaten naiz deitzen didaten tokira. Lehen urte askotan ibilitako lekuetatik deitzen didate, Arraten urtean bi aldiz izaten naiz, eta hor beste ermita batzuk badaude, Bizkaiko mugan. Igual 30 urtetik gora daramatzat joanez. Nik urtean igual zazpi edo zortzi saio egiten ditut, nik ez dut ezetzik esaten. Nik ezetz esango nuke, beharbada, gazte jendearekin jaialdi bat jarriz gero. Agirre dabilen bezala beharbada ni ez nintzateke ibiliko, ez dakit e, baina zaila ikusten dut, bost edo sei gazteren artean neure burua ez dut ikusten. Zergatik?
Oso diferenteak dira gure aldean, beste jokabide bat daukate, gainera bertsotan erraz egiten dute. Ez dakit zer egingo nukeen, ez zait abisurik etorri eta, baina kezka pixka bat ematen dit. Gaiak ere, gure denborako aldean gai gogorrak dira gaur, guk ez dakizkigun gai mordoa dabiltza. Zer desberdintasun dago, bada, gaiekin?
86 / B47>Gerra askotako beteranoak
Gerra askotako beteranoak<B47 / 87
Lehen Iriondo eta horiek ibili zirenean, haiek guk genekiena seguru zekiten, eta beti gure moduko gaiak jartzen zituzten, baserriko asuntoak, basoko asuntoak, edo emakume asuntoak. Gaur politika aldetik asko dantzatzen da asuntoa, eta gu horretan sekula ez gara sartu, ez dakigu eta. Askotan jartzen naiz begira gaiei, eta ulertu? Ezta tutik ere, itxurarik ere ez diot ematen. Zer esan jakin behar da…
Bai horixe. Hizketan ere gazteek sartzen dituzte nik ez dakit zer hitz eta zer errima, aberatsak dira errimaz gaurko gazteak. Agirre zaharra oraindik hor dabil, eta nola moldatzen den! Denei egurra ematen die. Beti izan da ona, eta ona dena, geroxeago ere hala izaten da. Horixe egongo da gaur egun, bestela, Lizaso ez dabil asko, Lazkano noizean behin ikusten da. Gorrotxategirena da marka, hura gaztea da gure aldean, baina nik ez dakit zer gertatu zaion, edo deirik ez du, edo lantegitik ez du baimenik izango joateko, astean zehar ibiltzeari utzi egingo zion, eta jaikoa ere laga samartuta igual egongo da. Ahots ederra du, eta bertsolari ona da. Tristea da, ba, nonbaitetik abisua etorri eta lantegian zer esango duten beldurrez ibiltzea. Zuk ez al zenuen arazorik izan lantegiko baimenarekin?
Ni kooperatibara aldatu nintzen, eta han libre egon izan naiz beti, egundo ez dut konpromisorik eduki bertsotara joateko, joan behar zen tokira esan eta libre, eta hurrena orduak errekuperatzen nituen. Baina Plaentzian fabrikan ibili nintzenean gaizki oso, ez nuen saiorik uzten baina beti amenazoa neukan fabrikan. Hori alderdi garrantzitsua da bertsolariarentzat. Uztapide zenak esaten zuen hori, gauza tristeagorik ez zegoela ugazabarengana bertsotarako permiso eske joatea baino. Eta hala da. Gazteak non ikusten dituzu? Telebistan?
Hemen, igandetako bazkaritan, 18 lagun elkartzen gara igandero, gazte eta zahar, eta hemengo builarekin ezin da ezer entzun, telebisioa bizkarrean hartu eta norabait joaten ez bazara behintzat. Loiola irratian-eta entzuten ditut. Bestela, eguna nola pasatzen duzu?
Zu urrestildarra zara, ezta? Zuk baserriko berri badakizu. Baserrian lanik ez da sekula falta izaten, beti egoten da zer edo zer, han ez bada hemen. Baratzean pixka bat jarduten dut, toki hotza da eta ez du gauza handirik ematen baina. Gero “Bertsolariya” irakurtzen dut, bertso zaharrak. Hemengo mutil zahar batek zeukan liburua, eta fotokopiatu egin nuen. Ohera joan baino lehen ira-
88 / B47>Gerra askotako beteranoak
Baserrian lanik ez da sekula falta izaten, beti egoten da zer edo zer, han ez bada hemen. Baratzean pixka bat jarduten dut, toki hotza da eta ez du gauza handirik ematen baina. Gero “Bertsolariya” irakurtzen dut, bertso zaharrak. Hemengo mutil zahar batek zeukan liburua, eta fotokopiatu egin nuen
kurtzen dut pixka bat. Elosuan elkartea daukagu, eta larunbat iluntzean haraxe joaten gara. Ehiza gustatzen zait asko, eta berorrek utziko gaitu gu, neuk ez diot utziko honezkero. Gertatzen dena da hemen nora joanik ez daukadala, hemen bazter denak beteta daude, puestoekin eta. Joanez gero ere, hemen erdaldunak eta etortzen dira, eta izaten da basoan zezena dabilenean bezala, halakoxe begiratu batekin begiratzen dizute, horrela mendian ibiltzez gero hobe da etxean gelditzea. Erdaldun hauek begietarai-
90 / B47>Gerra askotako beteranoak
no bixera sartuta etortzen dira, berbarik ere ez dizute egiten, ezta saludatu ere, zeuk esanda ere ez dizute erantzuten. Bergaratik etortzen dira. Lehen Azkoititik etortzen ziren euskaldunak, baina orain haiek ere norabait galdu dira. Zer moduz zabiltza osasunez?
Ez dakit entzun zenuen nola izan nuen zerbaitâ&#x20AC;Ś Ez, ez dakit ezer!
Ni tornerian ibili
Tronbosia edo delako hori izan nuen, bi urte etorri behar Gabonetan. Harrezkero ondo nabil, hari buelta eman nion eta ez dut ezer izan geroztik. Beti egoten da beldurra baina. Gainera ez nuen tronbosi astuna izan, konortea-eta ez zitzaidan joan. Osterantzean, jaten eta ondo, apetituz, ibiltzen ere ondo moldatzen naiz, aldapak nahiko astun jarri zaizkigu, baina lauan ondo ibiltzen gara, egunero ateratzen naiz ibiltzera.
nintzen lehenengo, eta gero, belarriko
Zeinek pentsatu behar zuen, Santa Eskean eta egiten zenituen ibilera haiekinâ&#x20AC;Ś
urteak plastikoan
48 urtean ibili naiz, batean geratu nintzen joan gabe, bestela urtero-urtero. Eta Gabon Eskean ere bai Bidanian urte mordo batean. Haiek ziren ibilerak! Maltzetak deitu zidan, joateko eta joateko. Gabon eguna zen, eta nik nahiago nuen etxean geratu, legezko gauza da gainera, umeekin eta, baina hasi ginen, eta behin hasiz gero segi egin behar. Maltzeta bera ere ezkondu arte ibili zen, baina ezkondu zenean, to! Maltzeta erretiratu zenean, Zendoia etorri zen soinujole. Oinez ibiltzen ginen. Zendoiari giltza sartu zitzaion hankan, eta beroan jarraitu zuen, baina gero mina zeukala, eta tratorean ibili ginen urte hartan. Lan nekosoak ziren haiek, hauspo aldea asko nekatzen zen, zenbaitetan, azkenerako, petxuko min antza ere jartzen zitzaidan.
pasatu ditut. Badira
Zer nolako martxa izaten zen hura?
hamar urte jubilatu
Bazkaltzen genuen eta tabernan egon, altxatu eta segituan afaria etortzen zen, eta afalondoan ateratzen ginen baserriz baserri.
asunto honekin ez komeni torneriako lana, eta plastikoa ere martxan zegoen orduko, eta azken 20
nintzela. Gerra askotako beteranoak<B47 / 91
Hortxe, 30 edo 40 urte bitarte horretan. Asko ibiltzen ginen aldia Gabon gaua, jendea afaltzen egoten zen, eta beti ematen ziguten pattarra, puruak, xanpaina, denek nahi zuten guk zerbait hartzea, eta azkenerako lana izaten nuen denak onartzen, arriskutsua izaten zen. Goizean seietarako mezatara joaten ginen denok, eta gero handik etxera bidean. Lanbreta bat eduki nuen, eta harekin salbatu nintzen. Baina bestelaâ&#x20AC;Ś elurrak ere harrapatu ninduen behin. Esnezalea joaten zen Bidaniatik Tolosara, eta harekin jaisten nintzen. Tolosan trena hartu eta Zumarragara. Han elkar hartzen genuen urtero-urtero Loidisaletxe zenak eta biok, hura ere beste nonbaitetik bueltan zetorrela. Eguberri eguna izaten zen, eta Loidisaletxe ere etxera ailegatu ezinik. Bazkaltzera ailegatu nahi izaten zenuen, eta lanak. Zein izan dituzu urterik onenak bertsotan?
Hortxe, 30 edo 40 urte bitarte horretan. Asko ibiltzen ginen aldia izan genuen. Nik izan nituen emazte hau baino lehen pare bat andregai, eta ez ziren gauza izan nire orduko martxari eusteko, aspertu egin ziren, emazte honetxek agoantatu zidan bakarrik, bestela, mutil zahar geratu beharko nuen.
izan genuen. Nik izan nituen emazte hau baino lehen pare bat andregai, eta ez ziren gauza izan nire orduko martxari eusteko, aspertu egin ziren, emazte honetxek agoantatu zidan
Esplika ezazu hori hobetoâ&#x20AC;Ś
Orduan ez zen, gaur bezala, larunbatetan eta ez zen ateratzen inor, igandea izaten zen ateratzeko eguna, eta igandean beti bertsotara joaten nintzen ni, eta andregaiak aspertu egiten zitzaizkidan. Esaten zuten igandetan eurekin ez ibiltzez gero ez zutela lagunik behar osterantzean, eta arrazoi zuten. Nik aldi bat izan nuen jairik sekula libre edukitzen ez nuena. Neguan-eta tira, baina udan ez behintzat. Gero, poliki-poliki, erretiratzen joan gara. Beraz, andregaia galtzea nahiago zenuen bertsotan egiteagatikâ&#x20AC;Ś
Beno, gu pobreak izan gara beti, eta bertsotan diru pixka bat irabazi egiten zen, iturri polita zen bertsoa, eta segitzea komeni zitzaidan, ez neskei maitasunik ez nielako, baina segi egin behar zitzaion bertsoari, diru pixka bat irabazi egiten zen eta. Zenbat saio egiten zenituen urtean?
Urterik onenetan 70 edo 80 inguru. Niri asko azpeitiarrek lagundu zidaten, Lizasok, Lazkanok, Agirrek, Gorrotxategik, horrek laurok asko lagundu zidaten, toki askotara deitzen zidaten laguntzeko, onak izan dira nirekin, eta orain ere lagun onak dira. Penarik edo gelditu al zaizu bertsolari bizitzan?
Gaizki pasatutako egunak, bai, izaten dira egun batzuk nahi eta ezina gertatzen dena, agortuta geratzen zaizu barrua. Baina bes-
92 / B47>Gerra askotako beteranoak
bakarrik, bestela, mutil zahar geratu beharko nuen
tela inon ezer ez dut izan nik, horretan zorte ona izan dugu, geure artean ere bertsolariak beti ondo egon izan gara, eta jendearekin ere bai, ez daukat kejarik. Txapelketetan zer nolako zortea izan duzu?
Gauza horiez pasa eta gero akordatzen zara. â&#x20AC;&#x153;Beste bide batetik sartu banintz lan hobea egiteko modua zegoen horâ&#x20AC;?, baina hanka sartu duzula gero konturatzen zara, eta orduan berandu da. Horrek pena ematen du, baina ez dauka erremediorik. Txapelketetan ez naiz asko ibili. Finalera ez naiz sekula ailegatu. Azken aurrekoraino bai, Lezon edo ez dakit non izan zen, koadrila bat ginen, Lazkano, Lazkao Txiki, Mitxelena. Orduan azpeitiarrek izan zuten epoka bat ez zela txapelketara inor joaten.
Gerra askotako beteranoak<B47 / 93
Gu gazteak ginela bertsolari zaharrak gaur baino gehiago ibiltzen ziren, zahar haiek gure aldean asko ibiltzen ziren. Zergatik?
Urte batean edo ez zen inor joan. Orduan Irigoienek puntu bat jarri zuen, azpeitiarrak falta zirela eta, â&#x20AC;&#x153;gaurko bertsolarietan hiru desertoreâ&#x20AC;?, esanez. Lizaso, Lasarte eta Agirre ez ziren joan, eta haiengatik esan zuen. Puntu hori Lazkao Txikiri jarri zion, eta honek erantzun zion: â&#x20AC;&#x153;Etorri balira denentzako hobeâ&#x20AC;?.
Urte askotan Uztapide
Eta finalera ez pasatzeak ez al du penarik uzten?
hura, gainera,
Ez, nik ikusten nuen ni baino hobeak bazebiltzala, eta ez zait penarik geratu. Donostiara ailegatzeko modurik ez nuen izan sekula. Gernikan desenpatea jokatu genuen Xanpunek eta biok, eta hura pasatu zen. Ia-ian ibili nintzen. Bertsolari zahar gutxi zabiltzate gaur egun, hori normala al da?
Nik uste hori ondo dagoela, gaztea gaztearekin ibiltzen da gustu-
94 / B47>Gerra askotako beteranoak
beti egoten zen betebete eginda lanarekin,
astegunean nonbait zer edo zer bazen joango zen
ra, eta gainera beste jokabide bat daukate. Ni azken urte hauetan Narbaizarekin nabil gehienetan, eta harekintxe gustura, harekin joaten naiz joaten naizen tokira, eta gu biok enteratzen gara elkarrekin. Baina gainerakoan irratian bertsoak entzuten hasten naizenean, ulertu ere ez ditut egiten askotan, zati batzuk bai, baina azkenerako bertsoa galdu egiten dut, ezin ulerturik geratzen naiz. Nik gazteekin, ez gorrotorik diedalako, nahiago nuke ez kantatu, eta kantatu behar dudana neure adineko batekin kantatu. Baina lehen ez al ziren gehiago ibiltzen bertsolari zaharrak?
Bai, gu gazteak ginela bertsolari zaharrak gaur baino gehiago ibiltzen ziren, zahar haiek gure aldean asko ibiltzen ziren. Urte askotan Uztapide beti egoten zen bete-bete eginda lanarekin, hura, gainera, astegunean nonbait zer edo zer bazen joango zen. Lehen gaztea gutxi azaltzen zen, eta gaur ba al dakizu zer aukera dagoen? Horrek zahar asko erretiratu du gaur egunean, baina pozgarria da hainbeste gazte ikustea.l
Barrondo Auzoa 48480 ZARATAMO (BIZKAIA) Tel: 94 671 04 75 • Faxa: 94 671 13 58 • www.etxekit.com
• KARPAK • ESZENATOKIAK • HESIAK • TXOSNAK • TRIBUNAK • ALDAGELAK • KOMUN MUGIKORRAK
Gerra askotako beteranoak<B47 / 95
Lopat
Jon
tegi
98 / B47>Gerra askotako beteranoak
â&#x20AC;&#x153;Bertsolaritza transizio unean dago, baina bide onetik doaâ&#x20AC;? Muxikan jaio eta bertan bizi da. 68 urte ditu eta behazunean ebakuntza egin diote. Hala ere, astero 19 gazte talderekin aritzen da, bertso-lantegi praktikoak egiten. Bere ibilbidea oso oparoa da: 30 urte inguru goi mailan, sei aldiz Txapelketa Nagusian, behin txapela janztera iritsi arte. Lopategiren ahoan ez dago iragan denboraren eder-kanturik. Gazteen artean ematen du denbora eta horrek bi garai desberdinen lekuko aparta bilakatu du. Zaharren artean, gazteak goraipatzen dituen bakarrenetakoa da. Eta benetan ari da horrela ari denean Gerra askotako beteranoak<B47 / 99
100 / B47>Gerra askotako beteranoak
Gerra askotako beteranoak<B47 / 101
Jon Lopategi Jubilatuta egongo zarela pentsatzen dutâ&#x20AC;Ś Jubilatu nintzen, bai. Ikastolen Federazioan aritzen nintzen arduradun bezala bertsolaritzaren asuntoa eramateko, eta orain Juanjo Respaldiza jarri da nire tokian. Baina pixka bat jarraitzeko eskatu zidaten laguntzen-eta. Azkenean, behintzat, talde batzuk hartuko nituela, eta 19rekin nabil gaur egun. Orain, gauza bat bai: hamarrak baino lehen ez dut hartzen konpromisorik, ez dut presarik nahi, ez ohera joateko, ez jaikitzeko. Jubilatu ondoren gorputzari deskantsu bat eman behar zaio. Baina gustura zabiltzala sumatzen dizutâ&#x20AC;Ś
Gazteekin ibiltzea oso polita da, gustura nabil, bai. Mungiara joaten naiz, Zornotzara, Gernikara, Bermeora eta Algortara, triangelu horretan mugitzen naiz. Dozenaren bat talde hartzeko asmoa nuen, baina eskaerak egon ziren, eta azkenerako nahiko lan osatu zait. Harrobi lana egiten ari zaraâ&#x20AC;Ś
Bai. Ume eta gazte asko ibiltzen dira hasiera batean bertsolaritza ikasten. Gero batzuek utzi egiten dute, futbolean edo beste zer edo zertan nahiago dutelako, eta azkenean talde batetik hiru edo lau ateratzen dira. Eta gero, zortea baduzu, bat aterako zaizu ona, hori zailagoa da. Unai Iturriaga eta Igor Elortza biak atera ziren onakâ&#x20AC;Ś
Hori gutxitan gertatzen da. Biak sortu ziren talde txiki batetik, biak zetozen gogotsu, eta eskolaz kanpo erabiltzen nituen saioak egiteko. Hiru edo lau urtean etengabe ibili ziren, institutu batetik bestera. Bazkaltzen genuen, eta benga, orain Mallabira, gero Zaldibarrera, hurrena Elorriora. Beraiek praktikatu egiten zuten, eta entzuleek gaiak jartzen zizkieten eta polita izaten zen. Bizkaian nire eskutik atera direnak horrela atera dira denak. Zure lanaren fruituak ikusten ari al zara?
Beno, nik zortea daukat gazteekin ibiltzen naizelako, eta federazioan ere estimazioa izan dut, jarraitzea eskatu zidatelako, ez aurtengoan bakarrik, baita hurrengo urteetan ere. Nik, egia esan, nahiago dut horrela ibili, bestela hasi beharko nuke pentsatzen ea eguna nola okupatu, eta hori ez da gauza ona pertsonarentzat. Nik
102 / B47>Gerra askotako beteranoak
nola eman nezake errendimendurik onena? Neure gustuko lanean, lana eta hobbya biak bat da niretzat, eta gero gainera gazteekin egunero harremanetan zabiltza, aitzakia polita daukat haien lana ikusteko. Bi garai ezagutu dituzu bertsolaritzan. Zer alde dago lehendik gaurrera?
Gaur gaiak errebuskatuak dira, zailagoak, detailetxo bat eman eta handik aurkitu behar duzu irtenbide bat. Gure garaian simple-sinpleak ziren, baita txapelketetan ere, bizitzako egoera normalak jasotzen ziren, tabernaria eta txikiteroa, gizona eta emaztea, langilea eta nagusia, eguneroko bizitzarekin lotutako gaiak ziren. Gaur kultura aldetik puntu-puntuan egon behar duzu, egunkariak irakurri behar dituzu, egunean egon behar duzu gauza guztietan. Lehen ere egunean egon beharko zen baâ&#x20AC;Ś
Bai, baina lehen egunean egotea ez zen hain zaila, ez zegoen hainbeste gauza eta hainbeste aldaketa. Gero, gaur bertsolariak uni-
104 / B47>Gerra askotako beteranoak
Gazteekin ibiltzea oso polita da, gustura nabil, bai. Mungiara joaten naiz, Zornotzara, Gernikara, Bermeora eta Algortara, triangelu
nuen, baina eskaerak
bertsitarioak dira, batuan egiten dute gehienek, bizkaieraz egitea zaila zaie ikasketa guztiak batuaz egin dituztelako. Gero hasten dira, pixkanaka-pixkanaka, bizkaieraz egiten. Bizkaiko entzulearentzat artifizialtasun itxura ematen diote batuaz bertsoari, jendeak esan ohi du batzuetan “hori euskera ez da gurea”, “hori ez dogu ulertzen”, berotasun eta goxotasun falta sumatzen da, hizkuntza teknikoa erabiltzen dute oso, hotzagoa. Gipuzkoan ez dago arazo hori, batuak gipuzkerarekin antz handia duelako.
egon ziren, eta
Zuretzat zein da hobea, lehengoa ala gaurkoa?
horretan mugitzen naiz. Dozenaren bat talde hartzeko asmoa
azkenerako nahiko lan osatu zait
Lehengoa lehen behar zen, eta oraingoa orain behar da. Orain hau behar dugu, gaurkotu egin behar du bertsolaritzak. Nik uste gaurko bertsolaritzak bide ona daramala. Nik gazteei esaten diet: “Zuek egin behar dituzue aproba guztiak, zeuek pentsatzen duzuen guztia intentatu behar duzue, gazteak ez du erridikulorik egiten sekula aproba berriak egiten dituenean, erridikuloa egiten
Gerra askotako beteranoak<B47 / 105
Gaur gaiak errebuskatuak dira, zailagoak, detailetxo bat eman eta handik aurkitu behar duzu irtenbide bat. Gure garaian simplesinpleak ziren, baita txapelketetan ere, bizitzako egoera normalak jasotzen ziren, tabernaria eta txikiteroa, gizona eta emaztea, langilea eta nagusia, eguneroko bizitzarekin lotutako gaiak ziren
106 / B47>Gerra askotako beteranoak
Gerra askotako beteranoak<B47 / 107
108 / B47>Gerra askotako beteranoak
Gu institutu eta eskoletara joaten garenean, 15etik 18ra bitarteko
egoten dira bertsoak
du geldirik dagoeneanâ&#x20AC;?. Ibili ahala ikusten du gazteak zein den biderik onena beretzako eta nondik ateratzen duen fruiturik onena. Ondo ari dira gazteak. Ahaleginean ari dira, bakoitza zerbait berria aportatu nahian. Argiak direnek aurkituko dute bidea.
entzuten. Baliteke
Eta gaurko bertsolaritzaz kejatzen diren zaharrei zer esango zenieke?
gazteak oso gustura
gustura, baina asko
Nik ulertzen dut entzule askok, baserritarrek eta, lehengo kultura zaharra bizi dutenek, ez hartzea berotasunik eta goxotasunik oraingo hizkerari. Nolabaiteko transizio garaian gaude. Baina bertsolaritzak lehengoan jarraituko balu gaurko gazteriak ez luke bereganatuko, gauza arkaikotzat hartuko luke, museo baterako itxura hartuko lioke.
eta asko benetan
Entzule zaharrak joaten direnerako ba al datoz berriak?
beste gauza batzuk ez egiteagatik egotea hor
disfrutatzen ari direla ikusten dut, haien txalo eta algaretan ikusten da hori
Bai. Gu institutu eta eskoletara joaten garenean, 15etik 18ra bitarteko gazteak oso gustura egoten dira bertsoak entzuten. Baliteke beste gauza batzuk ez egiteagatik egotea hor gustura, baina asko eta asko benetan disfrutatzen ari direla ikusten dut, haien txalo eta algaretan ikusten da hori. Entzuleak izango dira, bai. Hemen problema euskararena da, hori da grabea, nik asko sufritzen dut toki askotara joan eta, institutu inguruan, gazte guztiak erdaraz ikusita. Klasean euskaraz egiten dute eta handik irtendakoan erdaraz hasteko amorratzen egoten dira. Ni sufritzen ibiltzen naiz zenbait herritan, euskara badakitenak kalean erdaraz ikusita. Gaur bertsolari zaharrak ez al dira lehenago erretiratzen?
Ez pentsa. Ni gogoratzen naiz, Azpillaga eta niri Bizkaiko gazteak deitzen ziguten, 40 urte arteko Bizkaiko gazteak ginen, eta gogoratzen naiz Uztapide, Lasarte eta horiek gero eta gutxiago ibiltzen zirela. Bertsolari gutxiago zegoen orduan, eta gaur baino aukera gehiago izaten zituzten zaharrek. Gaur gazte asko dago, eta normala den bezala gazteak dira festa antolatzaileak, eta normalean modan dauden gazteengana jotzen dute. Zaharrak, forman egonagatik, baztertuta daude batzuk, baina horrelakoa izan behar du bertsolaritzak. Indarrik izan behar badu gazteek aurrea hartu behar dute, gauza berriak aportatu, hori normala da. Nik uste guk, zaharrok, onartzen dugula hori, ondo ikusten dugula. Lasaitasuna ere gauza ederra da. Geure garaian nahiko neketsu ibiltzen ginen. Zenbat saio egin izan dituzu gehiena? Eta gaur egun?
Gu gehien ibili ginen garaian urteko 150 bat saio egiten genituen. Gaur, berriz, dozena erdi bat gehienez. Azkenengoa Bilboko jaie-
Gerra askotako beteranoak<B47 / 109
Ni berandu samar hasi nintzen, soldaduska eginda. Nik bertsoari gustua tan egin dut. Zenbat eta gutxiago egin, gogoa ere gutxitu egiten da. Batez ere saio formal horiek, sei bertsolari eta gai jartzailearekin, gero eta gutxiago erakartzen naute. Librean nahiago dut hemendik aurrera. Ni orain saioetara konpromisoagatik joaten naiz gehiago. Joatea baino ez joatea nahiago dut. Kantatzea baino entzutea nahiago dut. Nire urterik emankorrenak Azpillagarekin izan ziren, biok mano-mano, Gipuzkoan batez ere, jo eta fuego, etengabeko saioak. Nik hori praktikatu nuen batez ere. Hamarretik zortzi gure saioak librekoak ziren, geunden lekuko jaietan, jaiak gaitzat hartuta. Gero azken aldian Amurizarekin ere hala ibili nintzen. Tarteka tokatzen ziren taldean egitekoak, baina gehien gustatu beti libreko hori gustatu izan zait. Azpillagarekin 20 urtez ibili nintzen, eta Amurizarekin beste 10en bat inguru.
Tolosan hartu nion, 15 edo 16 urterekin, sakramentinoetan ikasten nuenean. Gero etxera etorri eta festak ziren, hemen egiten zen “Zaragi-mutilak”
Zu eskola zaharrekoa izango zaitugu bada, inork ezer esplikatu gabe ikasi zuenetakoa…
Bai. Ni berandu samar hasi nintzen, soldaduska eginda. Nik bertsoari gustua Tolosan hartu nion, 15 edo 16 urterekin, sakramentinoetan ikasten nuenean. Gero etxera etorri eta festak ziren, hemen egiten zen “Zaragi-mutilak” esaten zitzaiona, mutil koadrila batek ardoa jartzen zuen herriarentzat, eta bezperan bakailao jatea egiten zuten. Hantxe hasi zen bertsotan Deunoro Sardui, eta baita Pedro Ortuzar ere, eta nik pentsatu nuen, “kontxo, horiek egiten dutena neuk be egingo neuke ba”. Pixka bat berotuta, sartu nintzen neu ere. Hura izan zen nire lehenengo ekintza bertsotan. Orduan jarri ziren martxan txapelketak, eta Mungiara joan nintzen. Ez nuen ezer egin. Bigarren sailkatu nintzen Mungian, baina finalerako ez. Nik gauza bat ikusi nuen garbi, alegia, Txapelketara joateko pixka bat prestatu egin behar zela. Neure errima-hiztegi bat egin nuen, sinple-sinplea, defentsarako batez ere. Puntua jarri eta neuk erantzuten nuen. Hori landu nuen hilabete pare batean. Joan nintzen Mungiara eta irabazi egin nuen. Gernikan ere irabazi egin nuen, eta Bilbon ere, Azpillaga orduan puntan zegoela, irabazi egin nuen. Bizkaiko txapela atera nuen 62an. Eta gaur irakasle beharra ikusten al duzu?
Guk bertso zaharrak entzunez ikasi genuen. Teknika berez jaso genuen, azkar kalkulatzen duzu, doinua hartu, erritmoa. Guk, txapelketak martxan jarrita ere, ez genekizkien zortziko handiaren eta txikiaren izenak. Gogoan dut Irigoienek bertsoaren azkena osatzeko puntua jarri zidala. Kantatzera nindoala duda sartu zitzaidan, eta galdetu nion: “Luzean?”. “Bai, luzean”, berak. Guk luzea edo laburra esaten genion. Gero jakin genuen nola deitzen
110 / B47>Gerra askotako beteranoak
esaten zitzaiona, mutil koadrila batek ardoa jartzen zuen herriarentzat, eta bezperan bakailao jatea egiten zuten
Gerra askotako beteranoak<B47 / 111
Lehen, bertsotarako, ahots ona behar zen, belarri ona, eztarria, eta gero gainera buru argia izan. Lazkao Txikik ahots makala zuen, baina hura hasi zen zioten Gipuzkoan. Lehen ez zen besterik ibiltzen, zortziko handia, txikia, eta hamarreko nagusia. Xalbador, Uztapide eta hauek denak zortziko handian ibiltzen ziren, eta tarteka, puntua ipinita, zortziko txikian. Baina gaur, hainbeste ikasle eta hainbeste bertso eskolarekin, bertsolaritza ez al da arruntkeria bilakatu? Denen ahotan dabilena ez al da usteltzen?
Gauza bat badago nabarmena: lehen bertsolariak kantari hobeak ziren, kantakera arkaiko eta biziagoa zuten. Uztapidek ahots ederra zeukan, Lasartek ere bai, bajua eta sakona, Basarrik sendo kantatzen zuen, Xalbadorrek izugarrizko inpresioa ematen zuen, basoan irrintzi bat entzungo balitz bezala zen haren kantua. Eta Mattinek txoriek bezala kantatzen zuen. Lehen bertsolaritza ikusten zen gauza misteriotsu bat bezala, Jainkoak emandako dohain edo grazia berezi bat bezala, jendearengan bertsolariek errespetua sortzen zuten. Lehen, bertsotarako, ahots ona behar zen, belarri ona, eztarria, eta gero gainera buru argia izan. Lazkao Txikik ahots makala zuen, baina hura hasi zen destakatzen mikrofonoak etorri zirenean, 40 urtetik aurrera hasi zen hura destakatzen. Mikrofonorik izan ez balitz, hura galdu egingo zen, ahots sendoa ez zeukalako. Gaur zer gertatzen da? Gazteek umetan ez dutela kantatzen, ez dute ahotsa desarroilatzen. Gu, ostera, gure garaian igandero elizan kantari ibiltzen ginen, eskolan ere bai, ekintza guztiak kantuan hasten genituen, eta ahotsa desarroilatu egiten da erabiliz gero, eta bestela ez. Lehengo zaharren bentaja bat hori zen. Gaur desarroilatu gabeko ahotsak entzuten dira. Amaitzeko, Jon, kontaidazu ibilerarik xelebreenaâ&#x20AC;Ś
Asko dira. Lehen plaza bat egitea egun guztiko lana zen. Eguerdian saio bat egin, arratsaldean bestea, eta goiz aldera arte segi. Neketsua izaten zen. Goierri aldean beti afaria antolatzen zuten gazteek, hura izaten zen euskaraz antola zitekeen gauza bakarra. Gazteen artean abertzaletasuna sartzen ari zen. Behin joan ginen herri batera, ez dut gogoan orain. Hurrengo egunean jaialdi bat zegoen Urbiako mendi gainean, lehen horrelako gauzak antolat-
112 / B47>Gerra askotako beteranoak
destakatzen mikrofonoak etorri zirenean, 40 urtetik aurrera hasi zen hura destakatzen. Mikrofonorik izan ez balitz, hura galdu egingo zen, ahots sendoa ez zeukalako
zen zituzten eta. Hara joan behar zutenak agertu ziren 01:30ean tabernara, muturrak bero-bero eginda geunden, eta gazteek esan zuten Urbiara joan behar genuela denok. Han joan ginen tipi-tapa, ilunpetan Urbiara. Gogoan dut Azpillaga, zapata punta-zorrotz batzuekin. Goizeko 06:30ean iritsi ginen, eta guardia zibil pila bat zegoen han, artzain txabola baten inguruan. Gazteak harrika hasi zitzaizkien, guk bertsoak bota genizkien. Halako eskandaloak armatzen genituen batzuetan. Hurrengo egunean ez dakit nondik nora ibiliko ginen, baina arratsaldeko 19:00etan Seguran aurkitu ginen, nik autoa segur aski han edukiko nuen eta. Azpillaga Mutrikun utzi eta noizbait iritsi nintzen ni ere etxera. 32 urte neuzkan. Atzera begiratuta, gustura al zaude zure bertsolari bizitzarekin?
Neure ibilera ikusita ni oso gustura nago. Nik uste dut eman nezakeena eman dudala. Hemendik aurrera gazte horiek emango dute, guk baino hobeto gainera, gaurkotasunarekin, zehaztasunarekin.l
Gerra askotako beteranoak<B47 / 113
Lasar
Manuel
rte
116 / B47>Gerra askotako beteranoak
â&#x20AC;&#x153;Nik opa diet bertsolariei goza dezatela, eta herria gozatzen ahalegindu daitezelaâ&#x20AC;? 40 urte daramatza botikak hartzen. Hamar urteotan lau ebakuntza egin dizkiote. Lasarteren osasun pattala ezaguna da Euskal Herrian. Hala ere, 75 urte bete ditu, zazpi kasete grabatu zituen bere garaian, bi liburu handi idatzi ditu eta bost txiki, eta azkenaldian hiru elkarrizketa egin dizkiote. Leitzan jaioa, Orion bizi da aspaldian. Bertako â&#x20AC;&#x153;Loretxuâ&#x20AC;? tabernan egiten du bazkaldu eta afaldu, eta gustura hartzen du bisitan joan nahi lukeen edozein. Mundutik aparte bezala bizi da; badirudi bisita horietxek direla azken lokarria Gerra askotako beteranoak<B47 / 117
118 / B47>Gerra askotako beteranoak
Gerra askotako beteranoak<B47 / 119
Manuel Lasarte Zer moduz zabiltza osasunez? Nere osasunaren berri jendeak badaki. Osasunak osotasuna esan nahi du, eta nik osotasunik ez daukat. Hemen gabiltza, ttarrakattarraka. Nik ez daukat berri handirik. Gaitzen bat izan al zenuen?
Gaitzen bat? Bakarra izan balitzâ&#x20AC;Ś Ni osasunetik gazterik bihurritu nintzen. Urdaila ia dena kendu zidaten 63an. Orduan neure burua zaintzeko enkarguak hartu nituen. Asko jan ezin, eta jateko askok kalte egiten zidan. Gero, pastillak direla eta, anemia hori erabiltzen dut. Aspaldi honetan ere botikak hartzen ari naiz eta ez dut anemiarik kentzen. Azken operazioak izan ditut prostatatik bi, lehenengoa orain hamar urte edo, eta bestea handik zortzi hilabetera, lehenengoan gauzak gaizki egin zituzten eta. Lehenagotik azidentea izan nuen, gogorra, Oiartzunera bertsotara nindoala, nere kotxezalea ez dakit zer kondiziotan zegoen eta. Buruarekin goia jo nuen eta izugarria hartu nuen. Oiartzunen eguerdiko bertso saioa zen, Mattin zenaren omenaldia uste dut. Hangoa egin eta Idiazabalera joan beharra neukan bazkaltzera. Egin genuen bazkalondoko pasada, Txomin Garmendia nuen lagun, eta gero, arratsaldean, frontoi berria egina zuten eta haren inauguraziora joan ginen. Hangoak bukatuta etxera etorri ginen. Atera zen koxkor bat handik puska batera, pixkanaka-pixkanaka, eta azkura ematen zidan. Eguzkiak ikutu orduko katarroa harrapatzen nuen. Donostian kendu zidaten koxkorra, eta berriro hazi egin zitzaidan. Handik 40 egunera berriro kendu zidaten, eta berriro hazi. IruĂąean mediku konfiantzazkoa neukan, eta hark jakin zuen, ez dakit nondik, nire arazo horren berri. Berak deitu zidan telefonoz, nola nenbilen jakiteko. Esplikatu nion dena, eta hark bazuela mediku lagun bat gauza hauetan ona, eta eguna jarrita joan nintzen, eta haretxek moldatu ninduen. Eta hemen gabiltza geroztik. Bertsolaritza utzia daukazu aspaldian?
Bertsolaritza utzi nuen nik gaixotasunagatik, 86an-edo hala izango zen. Utzi beharra neukan. Gehiegi nenbilen, egunean bi tokitan eta. Usurbilen bazkari bat zegoen, Donostiako familia batena; gu sarritan izaten ginen familia hartan bertsotan. Bazkaltzeko garaia etorri zen, eta zopa beroa jaten hasita hotzikarak bizkarretik pasa ninduen. Isilik nengoen, baina ostatuko nagusia orain zu bezala
120 / B47>Gerra askotako beteranoak
Ni osasunetik gazterik bihurritu nintzen. Urdaila ia dena kendu zidaten aurreran neukan, eta hura konturatu zen. Segituan deitu zion neska bati, andreari esateko joateko. Etorri zen hura sukaldetik eta nagusiak esan zion: “Hemen badago bat behintzat kasu ondo egin beharrekoa”. Andreak komeni zitzaidana ekarriko zidala, baina ni ez nintzen ezer jateko gauza. Kafea hartu nuen, eta egin genituen han bi edo hiru bertso saio. Hangoa bukatuta Tolosara joan behar nuen. Hangoa ere pasa zen.
63an. Orduan neure burua zaintzeko enkarguak hartu nituen. Asko jan
Ibilera txarrak gaizki dagoenarentzat…
Bai. Etxera etorri nintzen, egun osoan ezer jan gabe. Ohean sartu eta lo pixka bat egin ere bai, ordubete edo, baina hasi zitzaidan dena gora eta behera. Herriko medikuari deitu eta nik segituan eskatu nion klinikarako bolantea, baina ez zidan egin nahi izan. Hiru egun pasatu nituen etxean beldurgarri horietakoak. Pastilla zahar batzuk eman zizkidan, baina nik ezin nituen irentsi. Hirugarren gauean alabari esan nion maleta prestatzeko arroparekin, eta deitzeko medikuari. Abisua hartu zuen hark, baina ez zuen etorri nahi. Batere balio ez zuen mediku bat zen, hila da gaur. Ezjakina zen, eta bestaldetik setosoa, bera zela onena pentsatzen zuena, eta hori pentsatzea nahiko izaten da txarrena izateko. Pertsona batek bera dela onena pentsatzen badu, jai dauka. Alabak berriro deitu zion eta etorri zen. “Zer pasatzen da hemen?”, galdetu zuen. Nik:”Zuk jakingo duzu, nik eskatu nizun zuri lehenbiziko egunean klinikara joateko zure papera, orain ez daukazu hemen bromarik eta nerekin gehiago hitz egin beharrik, egin papera eta segi isil-isilik etxera, eta paperik egin nahi ez baduzu paperik gabe joango naiz, ni sartuko naiz, eta gero ikusiko duzu zer datorkizun”. Hala joan nintzen eta gaizki bilatu ninduten oso. Han ibili ziren hiru mediku denak korrika, makinetan pasa ninduten, eta batek esan zidan: “Oso gaizki zaude!”. Kontatu nion nola egon nintzen, eta berak: “Mediku horri ez gehiago kasurik egin, horrela zaudela ikusiko bazenu berriz etorri, eta zu ondo hartua izango zara”. Gero esan zidan: “Bilatu dizugu, jarriko zara, baina lan handia daukazu”. 16 egun pasatu nituen latzak, 16 egun mokadurik jan gabe, eta lehenago beste lau egonda nengoen etxean. Denborarekin mina gutxitzen hasi zitzaidan, jaten hasi nintzen, indartzen, ohetik jaikitzen. Orduan pentsatu nuen, bertsolaritza zer? Bizia duk lehenengoa, lehen ere nahiko ibili gara eta, horrela utzi nuen. Baina utzi-utzi erabat sekula ez diot utzi. Omenaldiak direla, lagun arteko bazkariak… Oraindik ere deitzen al dizute bazkalondoetarako?
Lehengo batean dozena erdi bat urte pasa ditu nire zain kuadrilatxo batek, tolosarrak; nik ez nuen kantatzeko asmorik eraman,
122 / B47>Gerra askotako beteranoak
ezin, eta jateko askok kalte egiten zidan. Gero, pastillak direla eta, anemia hori erabiltzen dut. Aspaldi honetan ere botikak hartzen ari naiz eta ez dut anemiarik kentzen
Etxera etorri nintzen, egun osoan ezer jan gabe. Ohean sartu eta lo pixka bat egin ere baina banekien zer nahi zuten. Hiru edo lau bertso kantatu nituen eta haiekikoa egin nuen. Gustura zirela esan zidaten, ez nekatzeko neure bururik. Bertso gutxi kantatzeko ez daukat kuidadorik. Baina ustekabe buruko mareoak izaten ditut, lehen ere izan ditut tarteka. Horiek gertatzen zaizkizu kantatu behar duzun garaian eta izorratuta zaude, ez daukat segurantziarik ezertarako. Beste kuadrila bat Eibarren, haiek ere zortzi bat urtean zain eduki ditut. Deitzen zidaten eta nik: â&#x20AC;&#x153;Zer nahi duzue, horrenbeste bertsolari badaude eta!â&#x20AC;?. â&#x20AC;&#x153;Guk zure bertsoak nahi ditugu, sei bat bertso nahikoa dituzu, baina zureak behar dituguâ&#x20AC;?. Etorri ziren batzuk, eguna izendatu genuen Eibarrera joateko, eta han bildu ginen,
bai, ordubete edo, baina hasi zitzaidan dena gora eta behera. Herriko medikuari deitu eta nik segituan eskatu nion klinikarako bolantea, baina ez zidan egin nahi izan. Hiru egun pasatu nituen etxean beldurgarri horietakoak. Pastilla zahar batzuk eman zizkidan, baina nik ezin nituen irentsi. Hirugarren gauean alabari esan nion maleta prestatzeko arroparekin, eta deitzeko medikuari
124 / B47>Gerra askotako beteranoak
mendiko txabola batean; dotore prestatua zeukaten. Dozena bat lagunek-edo bazkaria egin zuten, eta han bertso saioa egin nuen. Neuk uste baino gehiago kantatu nuen, eta haiekikoa bukatu nuen. Estimazioa, beraz, badaukazu…
Nik hori beti izan dut. Berrogeitaka urtetan ibili naiz bertsotan, eta ez orain bezala, egunez eta gauez baizik, autorik gabe etxera etorriz, loa galduz…gure ibilerak txarrak izan dira. Orain bertsolariak beste modu batera dabiltza, eta beharra bazegoen, bertsolari elkarteak lan asko egin du hor, eta egin beharra zegoen, prezioetan eta. Guk ez genuen ezer irabazten. Sarritan gertatzen zitzaigun bi tokitan kantatu beharra, eta taxia hartu behar zen. Gauean etxera etortzea pentsatzen bagenuen jende ona aurkitzen genuen sarritan eta etxera ekartzen gintuzten, baina hori ez zen tokiak ere izaten ziren eta taxiari deitu beharra, eta taxiari deituz gero zure jornala joanda dago. Etxera etorri eta patrikan eskua sartu eta behin baino gehiagotan esan nion neure buruari, “hemen gauza gutxi zagok, Lasarte”. Bestela autozalearekin ibiltzen nint-
Gerra askotako beteranoak<B47 / 125
Nik ordubatean bazkaltzen dut, jai eta aste, eta afaldu 19:30ean, minuturik ere ez dut zain egon behar izaten. Jandakoan etxera. Siesta egiten dut. zen, eta haren egun guztiko gastuak ordaindu behar, eta nire jornala ezerezean gelditzen zen.
Eta lotara berriz
Esan liteke diruaren ordez jendearen estimazioa irabazi duzula…
21:30ean joaten
Hori bai, hona jende asko etortzen da niregana bisitatzera; aurtengo udan ere makina bat izan da. Ni herriak ondo tratatu nau, nik herriaren estimazioa izan dut, nik ez daukat herriaren aurka hitzik, eta kezkarik ere ez. Horrek ematen dit poza, toki askotatik etortzen zaizkidala bisitan. Gainerakoan, bertsolaritzan gurea pasatu zen, orain beste batzuk dabiltza, horien bolada ere pasatuko da, gero beste batzuk izango dira, gure aurretik ere beste batzuk ziren…, gauza horrrela doa. Zu aurkitzeko “Loretxu”ra etorri behar, ezta?
Bai, nik familia honetan tratamendu handia eduki dut orain artean, gero ez dakigu, betiko ez dago ezer. Hemengo aita orain hiru urte hil zen 85 urterekin. Harekin 50en bat urtean tratuak izan nituen nik, gizon bat zen… ez genuen sekula disputa bat izan, eta beti biok elkarrekin ibiltzen ginen. Ni bertsotara joaten nintzenean beti alabei galdezka, “Lasarte ez den agiri, berandutzen ari den!”. Kezkatan egoten zen bere ume batekin bezalaxe. Hura hil zen eta tristura handia izan nuen. Ordu jakinak al dauzkazu otorduetarako?
Bai, nik ordubatean bazkaltzen dut, jai eta aste, eta afaldu 19:30ean, minuturik ere ez dut zain egon behar izaten. Jandakoan etxera. Siesta egiten dut. Eta lotara berriz 21:30ean joaten naiz. 10etan joaten banaiz ezin lorik hartu izaten dut, ordua hartua daukat horretarako ere. Bisitan etorri nahi dutenei esaten diet, zuek etorri lasai, eta ezin baduzue ez ibili abisatzen, nik neure martxa egiten dut Loretxun, eta zuek ez etorrita ere niretzat ez da ezeren aldaketarik. Gaurko bertsolaritza jarraitzen al duzu?
Ez dut jarraitzen, nik esango banizu baietz gezurra litzateke. “Hitzetik hortzera”ko hori entzungo nuke gustura, baina nik baz-
126 / B47>Gerra askotako beteranoak
naiz. 10etan joaten banaiz ezin lorik hartu izaten dut, ordua hartua daukat horretarako ere
kalondoan siesta egin behar izaten dut. Medikuak esan zidan, â&#x20AC;&#x153;kontuz gero, zuri atseden handia komeni zaizu etaâ&#x20AC;?. Bertsoarekin batera lanari ere utzi nion nik, ez nintzen gauza, beti bitaminak eta botikak hartuz, baina izpiritua azkenerako bazihoan bajatzen. Nik izpiritua gogorra izan dut, eskerrak horri, baina bizia bakarra da eta biak batera utzi nituen. Orain ordu asko ohean pasatzen dut. Nik badakit bertsoa, noiz edo noiz entzunez gero, badakit bakoitza nola moldatzen den. Baina nik siesta galduz gero ez dut zorionik. Ordu eta erdi bat egiten dut. Gero pilotariak gustatzen zait asko ikustea, eta gauean euskal telebistako albiste horiek entzutea. Bertsolari gazteak zer iruditzen zaizkizu?
Nik inpresio txarrik ez daukat, nik bertsolariak estimatzen ditut. Denak berdin estimatzerik ez dago. Bertsolari gehiegi dago gaur. Horientzat pena hartzen dut. Prestatu eta batzuek lana udan ibiliko dute, beharbada gehiegi, eta beste batzuek abisurik gabe, eta
Gerra askotako beteranoak<B47 / 127
Ni Txapelketa Nagusian behin ere ez naiz izan. Beti tiraka izaten nituen, eta ni joateko asmotan nintzen garaian kendu egin zituzten. Nik ez nuen txapelketarik bertsotan taka-taka ederki egiten duten mutilak. Niretzat penarik handiena hori da. Euzkitze, Sarasua eta beste batzuk nirekin puska bat ibiliak dira. Nik Euzkitze daukat oso ontzat, hark ez dauka bertsotan ibili beharrik, kalte du ibiltzea gainera, hura bere martxan sartuta dago eta orduak kontatuta dabil hura lanean. Pilota partiduetan-eta ibiltzen da, hark ez dauka astirik. Ez dut aspaldi hitz egin; ikusten baduzu goraintziak emaizkiozu. Hura bertsolari bertsolaria da. Kontuz Euzkitzerekin bertsotan segitu izan balu.
behar orduan. Zer irabazten zenuen ba? Ni bestela ere txapeldunarekin ibiltzen nintzen
Ez al zaizu ezeren damurik geratu urte hauetan?
Ez, nik ezin nezake esan inorentzat txarrik, nik ez diot inori kalterik egin. Niri egiten baldin badit berak jakingo du zergatik. Ezjakinean sartzen duzu batzuetan hanka, eta burua eta dena; zuk era batera esan eta norbaitek beste modu batera jaso badu, hortik okerrak etortzen dira. Txapelketetan zer nolako zortea izan duzu?
Ni Txapelketa Nagusian behin ere ez naiz izan. Beti tiraka izaten nituen, eta ni joateko asmotan nintzen garaian kendu egin zituzten. Nik ez nuen txapelketarik behar orduan. Zer irabazten zenuen ba? Ni bestela ere txapeldunarekin ibiltzen nintzen. Nik kezka bakarra izan dut bertso saio txar bat egitea; horrelakoak ere gertatzen dira. Geure bat emanak gara gu. Gehiago egingo nukeela badakit, horretarako bakarrik jarri izan banintz, baina nik lana egin behar izaten nuen latz, denak behar ziren eta. Uztapide beste lanik gabe ibiltzen zen. Baina nik bi ume neuzkan, eta haien kolegioak-eta ederki kostatzen ziren garai hartan. Hala joan zen nire denbora. Gaurko bertsolari gazteek ez al dute zaharra baztertzen?
Nik nola jakingo dut hori neroni ibili gabe? Nik opa diet bertsolariei goza dezatela eta herria gozatzen ahalegindu daitezela, herriari poz eman diezaiotela. Euskararen laguntzarik onena bertsoa da, nahi duenak nahi duena esango du, baina hori horrela da. Bertsoa aberatsa da bide onetik doanean, eta honetan bukatzen dut nik.l
128 / B47>Gerra askotako beteranoak