48
EUSKAL HERRIKO BERTSO ESKOLAK
Zorionak eman nahi dizkie bertsolari eta bertsozale guztiei
B ERTSOLARI
Bizkaiko Foru Aldundia
48. ZENBAKIA | 2002 NEGUA | 10 EURO
B
B.31/32/33
>
B.34/35/36
EUSKAL HERRIKO B ERTSO ESKOLAK B.37/38/39
Laurogeita hamargarren hamarkadako “boom� axaleko hura gainditu eta gero, inoiz baino indartsuago eta sendoago B.40/41/42
dago bertsolaritza. Eta horretan errurik handienetakoa bertso eskolek dute. Hogei urte pasatxo dira Euskal Herrian lehen bertso eskolak sortu zirela. Horra,
B.43/44/45
azken Bertsolari Txapelketa Nagusian ikusi genuen bertso eskolen emaitzak noraino iritsi diren.
B.46/47/48
Kultura eta Turismo Sailak diruz lagundutako aldizkaria
>>>>>>>>> >>>>>>>>
Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria
>>>>>>>
Gasteiz. Gasteizko bertso eskola Agurain. Agurain-Gasteizko bertso eskola Aramaio. Aramaioko bertso eskola Amurrio. Amurrioko bertso eskola Laudio. Laudioko bertso eskola Legutio. Legutioko bertso eskola BIZKAIA 48
48z.
ARABA 8
Barakaldo. Hasi bertso eskola-52 Basauri. Balendin Enbeita bertso eskola-60 Berriz. Berrizko bertso eskola-62 Bilbo. Santutxuko bertso eskola-66 Bilbo. Gaztainondo bertso eskola-78 Bilbo. Kalderapeko-Kafe Antzokia bertso eskola-80 Elorrio. Elorrioko bertso eskola-88 Ermua. Deba Beheko bertso eskola-92 Getxo. Algortako bertsolari eskola (ALBE)-98 Igorre. Arratiako bertso eskola-112 Iurreta. Urruxar bertso eskola-116 Larrabetzu. Larrabetzuko bertso eskola-122 Mungia. Taket Bertsolaritza Alkartea-126 Muxika. Garriko bertso eskola-134 GIPUZKOA 138
Abaltzisketa. Etxalburu bertso eskola-140 Aizarnazabal. Aizarnazabalgo Adiskide bertso eskola-144 Alegia. Alegiako bertso eskola-156 Anoeta. Anoetako herri ikastolako bertso eskola-162 Arrasate. Arrasateko bertso eskola-168 Azkoitia. Azkoitiko bertso eskola-174 Azpeitia. Erniarraitz bertso eskola-176 Bergara. Bergarako bertso eskola-184 Donostia (Antigua). Santo Tomas Lizeoko bertso eskola-192 Donostia (A単orga). Amasorrain bertso eskola-196 Donostia (Martutene). Arantzazuko Ama bertso eskola-202 Errenteria. Xenpelar bertso eskola-206 Errezil. Errezilgo bertso eskola-214 Goierri. Goierriko bertso eskola-220 Hernani. Paulo Ttikia bertso eskola / Iraulio Panttalone bertso eskola-238 Lasarte-Oria. Lasarte-Oriako bertso eskola-254 Legazpi. Legazpiko Bertso-Olariak-266 Mutriku. Mutrikuko bertso eskola-278 Oiartzun. Haurtzaro bertso eskola / Elizalde bertso eskola / Udal bertso eskola / Helduen bertso eskola / Karrika bertso eskola-290 O単ati. O単atiko bertso eskola-308
B BERTSOLARI A L D I Z K A R I A
N
E
G
U
A
·
2
0
0
2
BERTSOLARI. www.bertsolari.net EDITATZAILEA: Bertsozaleak Kultur Elkartea. Gudari Etorbidea Z/g. Parke Kulturala - 20140 - ANDOAIN m 636 868 847 (15:30etik 19:30era. Egunero) KOORDINATZAILEA: Joxean Agirre ERREDAKZIO KONTSEILUA: Laxaro Azkune, Andoni Egaña, Joxerra Garzia, Santi Jaka, Aitor Gonzalez Kintana, Kristina Mardaraz, Jon Sarasua, Joxerra Bilbao, Izaskun Ellakuriaga, Josu Goikoetxea eta Antxoka Agirre EUSKARA ZUZENTZAILEA: Xalbador Garmendia DISEINU ETA MAKETAZIOA: Txema Garzia Urbina INPRIMATZAILEA: Gráficas Lizarra D . L . : SS 482/91
Orio. Orioko bertso eskola-314 Soraluze. Soraluzeko ibilixan ibilixan bertso eskolia-316 Tolosa. Tolosako bertso eskola-328 Urretxu-Zumarraga. Urretxu-Zumarragako bertso eskola-336 Usurbil. Bota Punttuba bertso eskola-352 Villabona. Villabonako bertso eskola-366 Zarautz. Etxebeltz bertso eskola / Motxian bertso eskola-374 Zestoa. Zestoako bertso eskola-386 Zumaia. Zumaiako bertso eskola-390 IPARRALDEA 416
LAPURDI Hendaia. Hendaia-ttikia bertso eskola Baiona. Baiona-Oihana bertso eskola Donibane-Lohizune. Donibane-Lohizuneko bertso eskola Hazparne. Hazparneko bertso eskola Senpere. Senpereko bertso eskola Uztaritze. Uztaritzeko bertso eskola Kanbo. Kanboko bertso eskola Biriatu. Biriatuko bertso eskola Baiona. Biltxoko bertso eskola Donibane-Lohizune. Begiraleak elkarteko bertso eskola BAXENAFARROA Donaixti. Donaixtiko bertso eskola Baigorri. Baigorriko pertsu eskola NAFARROA 454
Sakana. Sakanako bertso eskola Ultzama-Basaburua. Ultzama-Basaburuako bertso eskola Goizueta. Xalto bertso eskola Bortziriak. Bortziritako bertso eskola Iruñea. Iruñeko bertso eskola Iruñea. Biurdanako bertso eskola Barañain. Barañaingo bertso eskola Sunbila. Sunbilako bertso eskola Leitza. Leitzako bertso eskola Betelu. Beteluko bertso eskola
Testuak Ainhoa Agirreazaldegi Argazkiak Ainhoa Agirreazaldegi / Conny Beyreuther Beste iturri batzuk: Bertso eskolak / Xenpelar Dokumentazio Zentrua
Euskal Herriko
BERTSO ESKOLAK
Euskal Herriko
BERTSO ESKOLAK
Bertso mundua ezagutzen duenak badaki, bertso eskolen inguruan mugimendu handia eta bizia dagoela, ehundaka haur, heldu, irakasle, eragile, laguntzaile, guraso eta, oro har, bertsozale biltzen dituena. Baina ba ote dugu bertso eskolen argazkia osorik? Zenbat bertso eskola daude? Zer lantzen da bertso eskoletan? Bertso eskola guztiak berdintsuak al dira? Erantzun zehatzak emateko orduan, zalantza eta ezjakintasuna izan ohi dira gehienon erantzuna. Bakoitzak bere inguruko egoeraren berri baizik ez dugu izaten gehienetan. Zenbaki honetan, Euskal Herrian dauden bertso eskola guztien berri ematen saiatu gara. Bertsozale Elkarteari eta beste hainbat norbanakoren laguntzari eskerrak, poliki-poliki une honetan martxan dauden bertso eskolen zerrenda osoa osatu dugu, eta banan-banan, hainbat argazki atera
>
dizkiegu, oso gertutik batzuetan, urrutixeagotik bestetan. Argazki makinaren ondoan laguntzaile izan ditugu bertso eskola bakoitzeko arduradunak eta irakasleak. Argazkiak elkarrekin alderatzeko aukera ere eman nahi genizuen, eta horregatik, galdeketa bat bakarra prestatu genuen guztientzat. Bertso eskolaren sorreraz, garapenaz, egungo egoera juridikoaz, lan metodologiaz, dauden taldeez, ikasle kopuruaz, barne eta kanpo ekintzez... galdetu diogu bakoitzari. Hala ere, ez zaizkigu bi argazki berdin atera. Galdera berberak izan arren guztiei egindakoak, bertso eskola bakoitzaren ibilbidearen arabera batean edo bestean egin ditugu geldiuneak, jarri dugu arreta, edo garrantzirik ez zuelako hurrengo galderarekin jarraitu dugu. Bertso eskola bakoitzak bere bizitza propioa du, eta horrexegatik merezi izan du
galdera berberak hainbeste alditan errepikatzea. Bada, ordea, argazki guztiek batean duten zerbait: guztietan jendea irribarretsu ageri da, eta norberari ere, irribarrea lapurtzen diote. Esker oneko irribarrea, hainbeste borondate, maitasun, ilusio eta ahaleginek ezin du-eta beste erantzunik jaso. Merezi baino itzalekoagoa den mundu txiki honen alderik itzalekoena, ongi begiratuz gero, itsutzeko moduko distira duena da. Isilpean, urteak joan eta urteak etorri, lanean ari diren irakasle, eragile, laguntzaile eta gurasoez ari gara. Mugarik ez duen borondatea eta gizatasun harrigarria aurkitu dugu pertsona hauengan. Bertsolaritza, asaben oparitzat baino gehiago, biharko semealaben mailegutzat daukan jendea da. Behar diren eta eskatzen zaien une eta toki guztietan bere ahalegina egiten duen jendea. Eta dudarik gabe, giro hori,
>
lan egiteko modu hori, ikasleei ez zaie oharkabean pasatzen. Horrexegatik dira, hain zuzen ere, bertso eskolak transmisioaren oinarri. Eta horrexegatik dira, hainbat bertso eskolatan, atzoko ikasle asko gaurko irakasle. Bi zutabe aurkitu ditugu bertso eskoletan: bertsoa eta pertsonak. Biak ere maila harrigarrian. Harrigarri maitagarrian. Bi zutabe horiez, eta batez ere, bi zutabeak uztartzeko moduaz hitz egin nahi izan dugu lan honetan. Lana egitea benetan atsegina izan da, eta ziur gaude emaitzak ere jende askoren atsegina sortuko duela. Modu honetako eskola gutxi geratzen da. Norbaitek esan dezake, kolore baikorregiak eta lore gehiegi ageri direla argazkiotan. Izan daiteke. Baina gisa honetako lanetan ari denak bakarrik daki zenbat ahalegin eta esfortzu eskatzen duten lan hauek, eta zenbat alditan sentitzen den bat guztia albora utzi
eta bizimodu lasaiago baten beharrean. Ez dute, noski, beheraldi horiek askorik irauten, ez baitira bizimodu lasaiak asetzen dituen pertsonak, ezta atzetik nahiz inguruan dituzten lagunak bakarrik utzita lasai geratzen diren horietakoak ere. Baina tarteka, egindako lana aitortu beharra dago, non eta zer hobetua beti izango dela jakinik ere. Guk, argazki bakoitzaren oin-oharretan zorionak letra larriz idazteko gogoa sentitu dugu. Idatzi ere idatzi dugu batzuetan. Eta guztietan idatzi ez badugu, gauza bera behin eta berriro ez errepikatzeagatik izan da. Bihoazkie orain, aho batez, gure zorionik eta eskerrik beroenak lanean ari diren pertsona horiei guztiei. Benetan estimatzekoa da egiten ari diren lana, hauek gabe ez baikenuke herri kantaririk izango. Zorionak, eta eskerrik asko.
•
✍✹ ✍✹ ★✩ ★ ✩★
araba
✹★ ★
Helduen esperientzia eta gazteen indarra Arabako bertso eskolen historia ez da berri-berria: 2002/2003 ikasturtean hogeina urte beteko dituzte Gasteizko eta Aiarako bertso eskolek. Azken bi hamarkadetan lan egin duen jende asko dago, eta belaunaldi gazteenak Bertsozale Elkartearen proiektuarekin guztiz bat eginda aurkitu ditugu. Oihane Pereak egin du zubi lana, eta ezin dugu aipatu gabe utzi. Bere buruaz ahaztuta, Arabako bertsozaletasuna pizteko azken urteotan egin duen ahaleginak ez du neurririk. Modurik onenean asmatu du gainera, berak sinesten zuen horretan hurbiltzen zaion pertsona orok sinestea lortzen baitu. Zorionez –eta horregatik hain zuzen ere–, gaur egun ez dago bakarrik; talde lana da Arabakoa. Bertsoa taldean maite dute, bertsoa taldean gozatzen dute, bertsoa taldean bizi dute, bertsoa taldean antolatzen dute. Talde ederra, Arabakoa! ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEAREN (ABE) PROIEKTUA ezagutu beharra dago Arabako bertso eskolen mugimendua ongi ulertzeko. ABEk lan handia egin du Gasteizen urte askoan, eta ahalegin horren fruitu dira aipatu berri ditugun talde horiek guztiak. Gasteizek bere dinamika propioa du gaur egun, eta bertsolaritzak ere bere mekanismoak ditu: jendeak bertso saioak bere iniziatibaz antolatzen ditu, bertso eskolako taldeek beren bidea jarraitzen dute modu naturalean... Beraz, ABEri indarrak beste toki batzuetan jartzeko unea etorri zaio. Hori zen Arabako kezka nagusia, eta apustua egin zuten bertso eskolak atera zitezen Legution, Laudion eta Amurrion, Aramaiokoa bere buruaren jabe egin zedin, eta etorkizunean Araian eta beste herri batzuetan ere bertso eskolak sor zitezen. “Jakin badakigu apustua epe luzerako dela. Aramaiokoa salbuespena izan da, herri euskalduna delako, eta horregatik errotu da bost urtean. Baina ez dakigu zenbat kostatuko zaigun hori beste herrietan lortzea. Urte batzuk igaro beharko dira”, esan digu Oihane Pereak. Momentuz Gasteiztik bidali beharra daukate jendea eskolak ematera, baina buruan argi dute etorkizunean bertso eskola horiek autonomo bihurtzea dela helburua.
12 / B48>Bertso eskolak
Araban, gainera, bertso eskolek funtzio asko betetzen dituzte, eta eskaintza zabalduz gero eta lana ongi eginez gero, badakite bertso eskola gehiago ere sortuko dela. “Baina guk ere neurtu behar ditugu geure baliabideak, batez ere giza-baliabide aldetik, ez baitaukagu deus ere sobera. Une honetan, hala ere, inoiz baino irakasle gehiago ditugu, hamar lagun inguru. Iaz Urtxintxak eman zituen ikastaroetara ere jende berria joan zen, Arabako Bertsolari Gazteen topaketetan laguntzaile aritu ziren, Eskolarteko Txapelketara eskualde bakoitzetik hiruzpalau joan ziren laguntzaile gisa... Jende berria landu da, eta begirale papera nahiko onartuta dauka askok. Borondate handia dago zenbaiten artean lan egiteko, Elkartearen filosofian erabat barneratuta daude”. Arabako bertso eskola guztiak, beraz, Arabako Bertsozale Elkarteak abian jarri eta koordinatzen ditu.
Azken bi hamarkadetan lan egin duen jende asko dago, eta belaunaldi gazteenak Bertsozale Elkartearen proiektuarekin guztiz bat eginda aurkitu ditugu. Oihane Pereak egin du zubi lana
2 BERTSO ESKOLAK GASTEIZKO BERTSO ESKOLA Abel Enbeita eta euskaltzale talde baten eskutik sortu zen Gasteizko bertso eskola, 1982an. Euskaltzale talde horretan zeuden Rikardo Gonzalez de Durana, Patxi Aizpurua, Xabier Rico, Karmele Madinabeitia, Jose Luis Ormaetxea, eta beste hainbat. Hasieran helduen eta haurren taldeak sortu ziren, haurrena estraeskolar gisa. Baina Gasteizek zerbaitetan asmatu badu, hori, momentu bakoitzeko beharren eta eskaeren araberako taldeak osatzen izan da. Gaur egun, esaterako, bederatzi talde dituzte. Horietako hiru haurrenak dira: Ikasbidea ikastolako talde estraeskolarra, Olatz Perearekin biltzen dena; Euskharan elkarteko taldea, Iñaki Viñasprerekin Amaia Zentroan biltzen dena; eta Abendaño ikastolako talde estraeskolarra, Irati Lotinarekin batzen dena. Gaztetxoenak beste bi talde dira: Jesus Obrero ikastetxeko talde estraeskolarra, Iñigo Izagirrerekin biltzen dena; eta Gasteizko Bertsolari Eskolako gaztetxoen taldea, Irati Lotinarekin Amaia Zentroan batzen dena. Gazteetan, beste hiru talde: Gasteizko Bertsolari Eskolako gazteen taldea, Urko Egaña irakasle dutela; gazteen bat-bateko taldea; eta gazte unibertsitarien plazako taldea, azken biak autodidaktak. Amaitzeko, helduen plazako taldea dago, autodidakta hori ere. Azken talde hau da Gasteizko bertso eskola sortu zeneko lehen taldea, eta 2002an hogei urte bete dituena. Izen bat hartu edo bestea hartu, guztien artean osatzen dute Gasteizko bertso eskola. Haurrei oso eskura jartzen diete behar den guztia, eta Amaia Zentroko hitzordura iritsi ezin dutenentzat sortu dituzte beste bi estraeskolarrak. Gaztetxoekin ere antzeko zerbait gertatzen da, eta antzeko bidea hartu dute. Gazteen
taldeak, ostera, orotarikoak dira. Maila, giro, helburu eta gustu guztietako bertsozaleek dute lekua Gasteizen. Eta gasteiztarrei ez ezik, hirira hurbiltzen diren guztiei irekitzen dizkiete ateak. Gasteizen ikasle dauden askok aurkitzen dute beren txokoa, esaterako, bertso talderen batean. Urtean zehar hainbat ekintza antolatzen dituzte bertsoaren inguruan: ikastaro osagarriak, bertso saio esperimentalak, jaietako eguneroko bertso saioak... Giro bertsozalea dago Gasteizen. Bertso trama ere hiri honetan sortu zen, Igor Elortza, Jon Maia eta Josu Goikoetxerekin. Ikus daitekeen bezala, talde mordoa, bertso giro sendotua eta indar handia du Gasteizko bertso eskolak. Azkenik, edozein bertso eskolak desioko lukeena du: bere dinamika propioa. Z HASIERA MAILA. GAZTEAK IBAN VARGAS XABIER SOTÉ XABIER HERNANDEZ MILENA URALDE ERDI MAILA. GAZTETXOAK ANE ZELAIA EDURNE EGAÑA ILAZKI SAGARZAZU OIHANE CASTILLO MAITE CELESTINO GOI MAILA. GAZTEAK UXUE DIAZ DE CERIO IÑAKI VIÑASPRE RUBEN SANCHEZ IRATI LOTINA MANEX AGIRRE OIHANE PEREA EKAITZ ELORRIAGA IRATI ANDA OLATZ PEREA URKO EGAÑA EKAITZ GOIKOETXEA
Bertso eskolak<B48 / 13
Maila, giro, helburu eta gustu guztietako bertsozaleek dute lekua Gasteizen. Eta gasteiztarrentzat ez ezik, hirira hurbiltzen diren jende guztiarentzako irekitzen dituzte ateak XABIER PAIA ANDER LIZARRALDE EGOITZ ZELAIA IKASBIDEAKO TALDEA JAGOBA APAOLAZA MAIALEN BERASATEGI JULEN BIKANDI JESUS LANGILEKO TALDEA LANDER GARCIA ANDER EGILUZ JOKIN G. RUIZ DE EGUINO ENEKO SEGURA ANDONI ORIVE EUSKHARAN ELKARTEA EÑAUT LARREINA AIERT ETXEBERRIA IELTXU IBARRA ARITZ IBARRA
AGURAIN-GASTEIZKO BERTSO ESKOLA Agurain eta Gasteizek erdibanatuta daukate talde hau. Txandaka elkartzen dira, aste batean Aguraingo AEKn edo Herriko tabernan, eta Gasteizko Gaztetxean hurrengo astean. Aspaldidanik oso bertsozalea den Aguraingo jendeak eta Gasteizko Trikitixa eskolako eta AEKko lagunek osatzen duten helduen taldea da, Ruben Sanchezekin biltzen dena. Bertsotan ikastea eta bertsoaren inguruan ongi pasatzea dute helburu. Z
MAITEDER SASIETA NAROA SASIETA FERNANDO SOPELANA RAKEL ANITUA
14 / B48>Bertso eskolak
ARAMAIOKO BERTSO ESKOLA 1997an sortu zen Aramaioko bertso eskola. Arabako Bertsozale Elkarteak herrietan bertso eskolak sortzeko egitasmoa zuen, eta Aramaio herri euskalduna zenez, ezin zuen galtzen utzi aukera hori. Udaletxearekin eta ikastetxearekin hitz egin ondoren, hasieran estraeskolar gisa antolatu zuten, eta gero bertso eskola bihurtu zen. Orain arte Oihane Perea eta Manex Agirre izan dituzte irakasle, eta aurten Enaitz Alustiza hasi da. Oso emaitza onak eman ditu bertso eskola honek. Batetik, bertsolariak ateratzea lortu da, eta bestetik, bertso eskolarako irakasleak bertso eskolatik bertatik sortzen hasi da. Laster autoelikatzen hasteko moduan da Aramaio. Herrira begira, bertsozaletasunari bultzada handia eman dio bertso eskolak. “Herri euskalduna izan arren, ez zen oso herri bertsozalea Aramaio. Oso bertso saio konkretuak antolatzen zituzten, estilo tradizionalekoak bakarrik. Baina gazte talde bat bertsolaritzara hurbildu denean, asko aldatu da egoera. Bertso saioak antolatzen hasi dira herrian, herriak herriko bertsolariarekin (Manex Agirrerekin) kontatzen du edozer antolatzeko... Arabako azken txapelketarako ere autobusa bete zuen Aramaiok. Oso denbora gutxian, helburu asko bete dira”, esan digu Oihane Pereak. Herritar bat Arabako txapeldunorde izatea ere ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Ikasleentzat ere motibazio handia da irakaslea Manex izatea. Eta horrek guztiak, eragin handia du herrian. Orain bi urte, esaterako, bertso saio bat antolatu zen herrian, eta ehun entzuletik gora bildu ziren. “Munduko pelikularik onena ekarrita ere ez litzateke hainbeste jende batuko”, dio Oihanek umoretsu. Bi talde dituzte bertso eskolan, eta erronkarik handiena, bertso eskolaren ardura herritarrek berek hartzea da. “Ezin gara bizitza guztian Araba Gasteiztik elikatzen aritu. Aramaiok baldintza ezin hobeak ditu autogestiorako”, amaitu du.
â&#x20AC;&#x153;Baina guk ere neurtu behar ditugu geure baliabideak, batez ere giza-baliabide aldetik, ez baitaukagu deus ere soberaâ&#x20AC;? Z
ARANTXA FERNANDEZ IGOTZ ARANTZABAL AITOR ZABALA IRAIA BEITIA MARKEL ARRIOLABENGOA TXOMIN ELORZA GILLEN AGIRRE IKER AGIRRE IKER BEITIA JOKIN BALANZATEGI MIKEL RUIZ DE AZUA IBAI ORMAETXEA
AIARAKO BERTSO ESKOLA: Laudio eta Amurrio Gasteizko bertso eskolarekin batean sortu zen Aiarakoa, eta Juanjo Respaldiza, Karla Santisteban, Jon Gerrero, Serapio Lopez, Pedro Bizkarguenaga... eta beste hainbat lagun izan dira Aiarako bertso eskolako kideak urtea askoan. Denborarekin galduz joan zen, baina azken urteetan berreskuratzeko ahaleginak egiten ari dira, batez ere Karla Santistebani esker. Horrezaz gain, Aiarako eskoletan urte mordoa darama Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eskola orduetan bertsolaritza lantzen. Aurten Arabako Bertsozale Elkarteak hartu du ardura hori. Garai batean Aiarako bertso eskola zena, bitan banatuta dago gaur egun: Amurrioko bertso eskola da bata, eta Laudioko bertso eskola bestea.
Bertso eskolak<B48 / 15
Orain bi urte, esaterako, bertso saio bat antolatu zen herrian, eta ehun entzuletik gora bildu ziren. “Munduko pelikularik onena ekarrita ere ez litzateke hainbeste jende batuko” AMURRIOKO BERTSO ESKOLA Lander Maeza, Jon Gerrero eta Serapio Lopezek bultzatuta eta Arabako Bertsozale Elkarteak lagunduta sortu zen taldea. Batetik, hamazazpi eta hogeitalau urteko gazteak biltzen dira, Egoitz Zelaiarekin, eta bestetik, Urduñan beste talde bat hartu du Amaia Altube, Amurrioko bertso taldeko ikasleak. Z
LANDER MEAZA JABI ISASI AMAIA ALTUBE IKER IBARROLA UNAI MENDIBIL JOSEBA ALTUBE LAUDIOKO BERTSO ESKOLA Sei lagun biltzen dira Arkaitz Estiballesen esanetara. Karla Santisteban da bertso eskolako arduraduna, eta taldea eta herria euskalduntzea eta bertsozaletzea ditu helburu. Inguru hurbiletik haratago ere heldu nahi lukete bertsolaritzaren zabalpen horretan. Karla Santistebanek, bestalde, urte askoan lan egin du Laudioko institutuan bertsolaritza lantzen. Urtean bizpahiru afari egiten dituzte inguruko bertso eskoletakoekin, baita herriko euskara talde batekin ere. Bertso tramak eta bertso saioak ere antolatzen dituzte. Ikasleak bat-bateko hasiera mailan daude. Z
IRATI MENDIGUREN ISKANDER GARAIO MAIDER AYESTA ORTZI LARRORY IZASKUN ETXEBERRIA GLORIA OLAVARRIA
16 / B48>Bertso eskolak
LEGUTIOKO BERTSO ESKOLA 1999an sortu ziren haurren eta helduen bi talde Legution, baina huts egin zuten bi taldeek. Handik hiru urtera, 2002ko martxoan, berriro jarri zen abian bertso eskola, herrian bertan emandako bertso tailer baten ondoren. Bigarren saiakera honetan oso jarrera ona izan du taldeak. Urtean zehar Legutioko ikastolako bosgarren eta seigarren mailetan landu zuten bertso tailerra, eta haurrek oso ongi hartu zuten bertsolaritza. Ondoren, hirugarren eta laugarren mailetan ere eman zuten bertso tailerra. Haurrak erabat bertsozaletu ziren, eta esan daiteke, Legution modan jarri dela bertsolaritza. Izan ere, adin horretako ehuneko laurogei da bertso eskolako kide. Orotariko haurrak daude, eta daukaten hizkuntza maila altua da gehienen bereizgarria, Aramaioko edo Bizkaiko gurasoak baitituzte askok. Hori aberastasun handia da inguru horietan. Oihane Perea eta Manex Agirre aritzen dira irakasten. Gaztetxoenak oso txikiak dira, baina izugarrizko erraztasuna dute. Idatziz egiten dute bertsotan, baina baita bat-batean ere, lau oinak emanda edo puntutan. Helduenek hamar-hamabi urte dituzte, eta horiek ere bat-bateko hasiera mailan daude. Denbora gutxian oso gora egin dute. Z
TXIKIAK JONE GARAIGORDOBIL ALAZNE CIMABILLA IBAI FRDZ DE LARRINOA AINHOA ARTEAGA ELYEM CHEJ ABDERRAHMAN NONMA CHEJ ABDERRAHMAN ESTITXU SARACHO SANDRA VALLECILLO ANDREA SILVA OLATZ URRAZA SAIOA URRAZA SARA ROMOES ANE GRISALEÑA EKAITZ LOPEZ DE BERGARA
Denborarekin galduz joan zen, baina azken urteetan berreskuratzeko ahaleginak egiten ari dira, batez ere Karla Santistebani esker / Haurrak erabat bertsozaletu ziren, eta esan daiteke, Legution modan jarri dela bertsolaritza. Izan ere, adin horretako ehuneko laurogeia da bertso eskolako partaidea GAZTETXOAK URKO LEKUE NORA ALONSO VERONICA JORGE ANDER LERTXUNDI ANDERCHURRUCA IKER ERRASTI ITURRIAGA ARITZ FDZ DE LARRINOA KEPA JORGE-AZDINAGA GOIZA PEREZ JON MASKARIANO MAITE IBABE IDOIA AGIRRE MIROTZ LOPEZ DE BERGARA OLATZ EZPELETA MAITE JAINAGA MARTINEZ
Bertso eskolak<B48 / 17
18 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 19
20 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 21
22 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 23
24 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 25
26 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 27
28 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 29
30 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 31
32 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 33
34 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 35
36 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 37
38 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 39
40 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 41
42 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 43
44 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 45
46 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 47
48 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 49
✩✰❁ ✩✰ ✲★✰ ★ ★✰
bizkaia
❁ ✰❁✲ ✰
✰★
HASI BERTSO ESKOLA Oasia
barakaldo
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>Nerbioi ibaiaren ezkerretara hasten da bertsoaren basamortua Bizkaian. Ezkerraldea Bilbo Handiaren zati bat dela esaten den arren, zenbait errealitatek ez dute Bilborenaren antz handirik. Horrelako zerbait gertatzen da euskal giroarekin, eta ondorioz, bertsozaletasunarekin. Baina basamortu gehienek dute zeinek bere oasia. Horixe da Hasi bertso eskola, orain dela lau urte Barakaldon abian jarri eta, ilusiorik galdu gabe, lurrik lehorrenetan ere bertsoa landatzen saiatzen dena. Lehen fruituak ikusi dituzte. Bertsozale itsuak biltzen dituen bertso eskola honek, bi sortze saiakera izan zituen. Lehenengo aldian, Aingeru Bazterretxea saiatu zen, bera aritzen zen Sasiburu euskara elkartearen babesean, bertso eskola sortzen, baina ahalegina ezerezean geratu zen. Handik bi urtera, Jokin Castaños eta Sasiburu elkartea Javier Martinez Gutirekin harremanetan jarri ziren, eta deialdia egin ondoren, bederatzi lagunek eman zuten izena. Geroztik ez du etenik izan bertso eskolak. Izena jarri behar zitzaiola eta, ezkerralde osoko bertsozaleentzat balioko zuen bat hautatu nahi zuten. Ezin zitzaion, beraz, Barakaldoko bertso eskola deitu. Taldeak, mahaiaren bueltan jarri orduko “Hasi!” eupadarekin ekiten zionez bertso jarduerari, izen horixe ezarri zioten azkenean. Barakaldon dagoen musika tradizionalen eskolako aretoan batzen ziren lehen, baina iazko ikasturtean Ibarrakaldo dantza elkartearen egoitzara igaro ziren. Taldeak ez du inongo dirulaguntzarik jasotzen urtean zehar, baina bertso eskola gisa legeztatzeko tramiteak prestatzen ari dira.
Lehen bi ikasturteetan Guti aritzen zen irakasle lanetan, baina azken aldian, irakasle rola txandakatuz –baina arautu gabe–, denen artean betetzen dute. Taldekideen bertsozaletasuna asetzea eta inguruan hedatzea da daukaten helburua, eta nola ez, zein ingurutan dauden ikusita, euskarari eta euskal giroari bultzadatxo bat ematea ere bai. Bertsoaren muina lantzea
Bertso eskolak<B48 / 53
Bertsozale itsuak biltzen dituen bertso eskola honek, bi sortze saiakera izan zituen / Taldeak, mahaiaren bueltan jarri orduko “Hasi!” eupadarekin ekiten zionez bertso jarduerari, izen horixe ezarri zioten azkenean dute gogoko: “guk, bertsoak odolosteak bezalakoxea izan behar duela esaten dugu, lehen muturretik hasi eta azken muturrera arte, betea. Horregatik, mami hori lantzen saiatzen gara”, esan digu Gutik. Astero elkartzen dira, martitzen iluntzeetan, zortzietatik hamarrak arte. Plazako ohiko ariketak egiten dituzte, eta tarteka, baita esperimentuak ere. Jokin Castaños da plazara begira dagoen bakarrenetakoa, bera baita gazteena ere. Gainerakoek ere bat-bateko bertsolaritza lantzen dute, baina tarteka triki-poteoren batean kantatuz asetzen dute jendaurreko grina, helburu nagusia eguneroko martxan bertsoarekin gozatzea baita. Barrura begira ez dute ekintzarik antolatzen, baina Barakaldora begira zeregin ugari dituzte. Karmenetako festetan, uztailaren 15ean, lau bertsolari eta gai emailearekin urtero antolatzen dute saioa, herriko plazan. Santa Teresatan, berriz, urtarrilaren 17an, bi saio antolatzen dituzte. Batetik, bertso eskolako kideek triki poteoan kantatzen dute, tabernaz taberna. Bestetik, bertso afaria izaten dute ondoren, kanpoko bi bertsolarirekin. Behin jatetxe txinatar batean antolatu zuten bertso afari hau, baina gehienetan bertso afari tradizionala izan ohi da. Azken Bizkaiko Txapelketan, Bilbon jokatutako aurrekanporaketetan parte hartu zuten, eta oso gustura daude horrekin. Ehun mila biztanle ditu Barakaldok, eta hirurehun mila Ezkerraldeak. Euskaldunak ehuneko hogei inguru direla uste da, eta D eredua lan egiteko lur emankorra izan daitekeela pentsatzen badute ere, oraindik nahiko zail zaie nahi eta desio luketen inguru guztietan bertsolaritza lantzea. “Giza baliabideak dira falta zaizkigunak. Taldean oso gutxi gara, eta beharbada Sasiburu euskara elkarteak indarra egingo balu... Baina hemen ere, nahiko gorabehera dituzte. Militantzia krisian dago inguru hauetan azkenaldion, eta askotan ez da erraza euskaldun helduengana iristea”, azaldu digu Gutik.
54 / B48>Bertso eskolak
“Guk, bertsoak odolosteak bezalakoxea izan behar duela esaten dugu, lehen muturretik hasi eta azken muturrera arte, betea. Horregatik, mami hori lantzen saiatzen gara” / Militantzia krisian dago inguru hauetan azkenaldion, eta askotan ez da erraza euskaldun helduengana iristea” Bertsozaletasuna ezkerraldean zabaltzea aldapa gorako lana da, ezpairik gabe. Taldekideen kopuruarekin gustura daude, baina kanpoan eragiteko inguruan beste bertsozale talde bat izatea egokia izango litzateke. Momentuz, Ezkerraldean eta Meatzaldean beren burua ezagutaraztea eta norbanakoak animatzea dute oinarri, eta beharbada haurren munduan zerbait egitea ere buruan darabilte.
Z
ION BARROKAL JOKIN CASTAÑOS AINGERU BAZTERRETXEA ASIER PEREZ JAVIER MARTINEZ GUTI XABI ENBEITA
Bertso eskolak<B48 / 55
56 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 57
58 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 59
BALENDIN ENBEITA BERTSO ESKOLA Ilusioa bidelagun hartuta
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> bertso >>>>>>>>>>>>>>>>Basauriko eskola 1995ean sortu bazen ere, bada aurrekari aipagarri bat bertso eskola sortu baino urte batzuk lehenagokoa. Basauriko euskaltzale batzuek, bertsolari izateko ametsik gabe baina ahozko literaturak erakarrita eta ezagutza sakondu nahian elkartu, eta ikastaro bat antolatu zuten. Ez dute ahazteko ikastaro hura bertan parte hartu zutenek. “Ez genuen zorte makala
izan, gidaritza eta laguntza Xabier Amurizaren eskutik jaso baikenuen, ikastaro gogoangarri hartan. Lan horrek bere hondarra utzi zuen: oroitzapen goxoez gain, talde hartako gehienok harrezkero bertsoari lotuta utzi gaitu eta, gaur egun zabalkunde zereginetan jardun, edo entzule “jantzi” modura bertsoa gozatzen dugu”, esan digu Isabel Bizkarguenagak. Euskaltzale talde bat izan zen bertso eskolaren sortzailea. Tartean ziren Bolintxu euskaltegiko kideak,
basauri
Bi zati ditu egitasmoak: bata, ikastetxeetan egiten den lana da. LHko 6. mailako talde guztiek lantzen dute bertsolaritza, Arkaitz Estiballesekin. Eta bestetik, asteartero biltzen da zortzi laguneko taldea Euskarabila elkartearen egoitzan, Arkaitzekin hori ere. Irati, Arrate, Estitxu, Erika, Ana, Ekaitz, Olaia, Aketza... orain dela bi urte hasi ziren ikasleak dira, eta kanta zaharrak, bertso zaharrak eta doinuak lantzeaz gain, bat-bateko ariketak egiten dituzte asteroko hitzorduan. “Arkaitzek ahalegin humano handia egin du urte hauetan guztietan”, esan digu Isabelek. Herriko bertsozaleen erreferentzia eta bilgune bihurtu da bertso eskola, eta bertsoaren inguruan emanaldiak antolatzeaz gain –afariak, jaialdiak...–, beste alor batzuetako ekitaldietan bertsoari lekua zabaltzen ere ahalegintzen dira. “Gazte mordoa izan da bertso eskolan urte horietan guztietan, batzuk denbora askoan gainera. Horiek, eta horien ekarpen osoa dira bertso eskolaren altxorrik estimatuena”, dio Isabelek. Eskoletako ikasleentzako saio bereziak antolatzen dituzte urtero, eta bertso eskolatik irteerak ere egiten dituzte –sagardotegira, jaialdiak entzutera...–, inguruko bertso eskola eta bertsozaleekin harremanak sortzeko. Txapelketa Nagusiko finalerako, esaterako, autobusa bete eta denak elkarrekin joaten dira.
Udal Euskaltegikoak, eta orduko Basauri Berreuskalduntzeko taldekoak, Joseba Astigarraga Mata, Edurne Galdos, Lurdes Lezama, Karmele Albisu, Eduardo Rincon, Isabel Bizkarguenaga, eta beste hainbat lagun. Euskararen erabilera bultzatzea, ahozkotasunari bidea zabaltzea, ahozko literaturaren ezagutza bultzatzea, bertsozaletasuna garatzea... Asko ziren bertso eskola sortzeko arrazoiak, eta ikus daitekeenez, ez guztiak estu-estu bertsolaritzara lerratuak.
Euskarabila elkarteak darama kudeaketa arloa, eta Arkaitzen ardurapean dago arlo pedagogikoa. Iaz, bertso eskolaren proiektua berritu, zuzendu eta egokitu beharrean zegoela iritzi zioten, eta arduren banaketaren, antolaketaren... inguruan hainbat erabaki hartu zuten. Prozesua oraindik amaitzeke dago, baina helburuak honela laburbil litezke: batetik, elkartea bera sendotzea, herrian zabaldu eta sustraitzea; bestetik, asteroko eskolak hartzeko biltzen den jendearen jarraipena egin nahi da; hirugarrenik, ikastetxeko ikastaroak bermatzea eta DBHra zabaltzea dute xede. Orain arteko ilusio eta maitasunarekin jarraitzen badute, seguru gaude lortuko dutela.
Bertso eskolak<B48 / 61
BERRIZKO BERTSO ESKOLA Bertsoa herritartzen
berriz
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>Bost puntuko bertsoa oin berarekin eta potorik egin gabe osa zezaketen bakarrak berriztarrak zirela ikasi genuen txikitan. Orain, txikiagotan, herri horretako bertso giroa ezagutu nahi izan dugu. Kopla laburrean, hori bai, berriz nahastu ez gaitezen. Bigarren ikasturtea du aurtengoa Berrizko bertso eskolak, 2001eko urrian jarri baitzen martxan. LearretaMarkina herri eskolan biltzen dira hamabi eta hamasei urte arteko zortzi gaztetxo, Iratxe Ibarra eta Gorka Lazkano irakasle eta lagun dituztela. Herritik mugitu beharrik izan ez dezaten, hamasei urtetik beherako haur eta gazteei ireki zizkieten ateak, eta horretan ari dira azken bi ikasturteotan. “Kanpotik begiratuta, Berrizen ez genuen bertsozaletasunik sumatzen. Baina gero, bertso poteoren batedo antolatuz gero, entzule mordoa hurbiltzen zen. Desoreka hori ikusita, herrian bertsozaletasunari bultzadatxo bat emateko beharra sentitu genuen, eta horrelaxe jarri genuen martxan bertso eskola”, esan digu Gorka Lazkanok. Ez dituzte ikasle gehiegi bildu nahi talde bakarrean, eta horregatik, lauko bi taldetan banatu dute bertso eskola. “Talde bat nirekin biltzen da astelehenetan, eta beste bat Iratxerekin, ostiraletan. Baina nik ostirala libre badut, edo Iratxek astelehena libre badu, bi irakasleok ahal dugunean hurbiltzen gara beste taldeko eskola ordura ere”. Bat-bateko bertsolaritza landu zuten hasiera-hasieratik, eta batzuk hobeto eta besteak mantsoago, baina bat-bateko ariketei eutsiz jarraitzen dute. “Normalean berotzeko koplatan hasten dira, eta gero zortziko txikian binaka. Batzuk bat-batean ari direnean, gerta liteke beste batzuk oinak lantzen aritzea. Jolasak ere egiten ditugu tarteka, eta idatziz, berriz, oso gutxi, ez bada oporretatik itzuleran dakarten argazkiren bati jarritako bertso pareren bat edo”, azaldu digu Gorkak. Bertso zaharrak ere lantzen dituzte tarteka, bertsola-
Bertso eskolak<B48 / 63
“Kanpotik begiratuta, Berrizen ez genuen bertsozaletasunik sumatzen. Baina gero, bertso poteoren bat-edo antolatuz gero, entzule mordoa hurbiltzen zen” rien biografia laburrekin osatuta, baina batez ere doinuak lantzeko izaten da hau. Oraindik herriko ekintzetan Iratxek eta Gorkak berak kantatzen dute, ez baitituzke ikasleak horren azkar estutu nahi. Dena dela, Euskararen Planerako herriko hainbat taldek nork bere aldetik zerbait prestatzea erabaki dute, eta bertso eskolan bertso antzerki bat gertatzen ari dira, martxo hasieran jendaurrean emateko. Herrian bertsozaletasuna indartzea zen helburua, eta ez da zalantzarik, daramaten epe laburrean eragina antzematen dena. “Lehen ia ez zen bertsolaritza aipatu ere egiten. Orain, saioren baten zurrumurrua entzuten duenean, jendea galdezka hurbiltzen zaigu, zer, non eta noiz ote den. Hilean behin argitaratzen den udaletxeko aldizkarian ere, beti idazten dugu bertsoren bat. Eta eragina nabarmena da. Lehen, ospakizun edo ekitaldi bereziren bat zegoenean, bertsoak ez zuen presentziarik. Orain kontuan hartzen dute, eta berehala hasten dira bertsolari baten bila”. Eta garrantzitsuena, bertso eskolan biltzen diren neska-mutikoek gozatu egiten dutela bertsoarekin. Aurrera begira, bertso eskolak jarraipena izan dezala eskatzen dute irakasleek, eta poliki-poliki, herritarrak bertsozaletuz, bertsoa ahalik eta modurik naturalenean bizi dezatela. Bertsoak jende gazte asko hurbildu du, eta horrek, gazteen arteko harremanak euskaraz izan daitezen bidea ere errazten du. “Berriz izatez herri euskalduna da, baina azkenaldian gero eta gaztelania gehiago entzuten da, kanpotik datorren jendearen eraginez-edo. Ea bertsoaren bidez herria gehiago euskalduntzea lortzen dugun. Momentuz, badirudi lortzen ari garela”, amaitu du Gorkak. Halaxe izan dadila.
64 / B48>Bertso eskolak
Z
IBAIA AZAGIRRE MIREN AMURIZA IDOIA BARCELÓ MAITE BERRIOZABAL OIHANE UNZALU AIORA ARRIAGA BIDANE ONAGOITIA GOTZON URKIJO
â&#x20AC;&#x153;Lehen ia ez zen bertsolaritza aipatu ere egiten. Orain, saioren baten zurrumurrua entzuten duenean, jendea galdezka hurbiltzen zaigu, zer, non eta noiz ote denâ&#x20AC;?
Bertso eskolak<B48 / 65
SANTUTXUKO BERTSO ESKOLA Hirian bertsozale
bilbo
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>Gaur egun bertan ere, askotarikoak dira bertso eskola bat sortzeko arrazoi, bide eta moduak. Baina, imajina al dezakezue orain dela hogeita hiru urte martxan dagoen bertso eskola baten sortze prozesua? Eta eskola hori Bilbon dagoela esanez gero? Kasu berezia da Santutxukoa. Horregatik, hain erditze luze eta adierazgarria izan zuen bertso eskolaren sortze prozesua bera aztertu nahi izan dugu.
Euskaltzaletasunetik bertsozaletasunera Gauza gutxi sortzen dira gauetik goizera: Santutxuko bertso eskolaren sorrera ulertzeko hogeita sei urte atzera egin behar da. Garai hartan, Santutxun zegoen gau eskolako zenbait irakasleren artean premia handia sortu zen euskalduntze eta alfabetatze mailan prestakuntza hobea izateko, eta egoera horrek eraginda, ikastaro zenbait antolatu ziren azken aldiko premiei erantzun nahiz. 1976-77 ikasturtea zen. Euskaltzaindiak D eta B tituluak banatzen zituen, eta ikasturte hartan, D titulua lortzeko ikastaroa antolatu zuten Santutxun. Uda hartan gehienek atera zuten D mailako titulu hori eta, hurrengo urtean, B mailako titulua prestatzen hasi ziren, aurreko urteko ikasle beretsuekin eta irakaslea ere ?Joserra Etxebarria?, bera zela. Goragoko ikasketarik ez zegoenez, taldeko helburuak aldatu beharra zegoen. Joserra Etxebarriak itzulpengintzaren arazoa atera zuen eta guztiek gogoz onartu zuten. Horrela, hirugarren ikasturte hartan, itzultzaileak prestatzeko ikastaroa antolatu zuten. Aipatu beharra dago, irakaslearen helburu eta nahi nagusia, tituluaz gaindi, idazleak sortzea zela. Horrela, Joserra Etxebarriak berak bultzatuta, taldeko hainbat kide hasi ziren Anaitasuna aldizkarian zenbait artikulu argitaratzen. Itzultzaileak prestatzeko ikastaroaren bukaera aldean, ez zekiten nora jo. Baina sortutako taldea ezin zela desegin eta oraindik ikasteko gauza asko zutela kontuan hartuta, berriro elkartu ziren 1979-80 ikasturte hasieran, Karmelo ikastolan (hau izan baita orain gutxi arte taldearen biltokia). Gai askoz eztabaidatu ondo-
Bertso eskolak<B48 / 67
Beraz, euskaltzaletasunak eta ez bertsozaletasunak eragindakoak izan ziren lehen urratsak / Bertsolaritza lantzen hasi zirenean, ordea, taldea aldatu egin zen. Bertsolaritzak ikasgelan aktiboki parte hartu beharra eskatzen zuen / Egoera berezia zen oso: inork ez zuen kontaktu naturalik bertsoarekin; emakumezkoak eta gizonezkoak, nahasian zeuden; euskaldun zaharrak ez ezik, euskaldun berri asko zen eta, gainera, gehienak hiritarrak ziren ren, literatura eta bertsolaritza hautatu zituzten, eta halaxe hasi ziren. Laster ohartu ziren, ordea, bi arloak lantzeko denbora gutxiegi zutela, eta literatura utzi eta bertsolaritzan sakontzea erabaki zuten. Funtsean, irakasle, idazle edo kazetari izango zen jendea prestatzeko ahaleginak eta urratsak ziren, Euskal Herriko Unibertsitatean ez kazetaritzarik, ez euskal filologiarik ez zegoen garaian. Ikastaroko kide gehienak irakasleak edo ofizio libre xamarra zuten jendea ziren, euskara eta euskal kultura maite eta gozatzen zuen jendea. Beraz, euskaltzaletasunak ?eta ez bertsozaletasunak? eragindakoak izan ziren lehen urratsak. Bertsolaritza lantzen hasi zirenean, ordea, taldea aldatu egin zen. Bertsolaritzak ikasgelan aktiboki parte hartu beharra eskatzen zuen, eta etxean ere landu egin behar zen ikasgelan eginikoa. Horrela, ikasle batzuek ?literatura nahiago zutenek? utzi egin zuten. Baina jende berria etorri zen. Laburtuz, bada, ia-ia konturatu gabe eta aurretik pentsatu gabe sartu ziren bertsogintzaren munduan, euskararen ezagutza maila igotzea, artikuluak idaztera bultzatzea eta gauza praktikoak egitea baitziren taldearen hasierako helburuak Bertsolariaren erabateko antitesia Egoera berezia zen oso: inork ez zuen kontaktu naturalik bertsoarekin; emakumezkoak eta gizonezkoak, nahasian zeuden; euskaldun zaharrak ez ezik, euskaldun berri asko zen eta, gainera, gehienak hiritarrak ziren. Ordu arte, bertsolariak, bertsolari izateko, sortzez behar zuen dohain bereziren bat; baserrian edo baserri giroan sortua izan behar zuen; gizonezkoentzat bakarrik zegoen lekua; eta, zer esanik ez, euskara izango zenez armarik behinena, euskara â&#x20AC;&#x153;jatorraâ&#x20AC;?ren jabe eta euskaldun zaharra izan behar zen. Santutxuko bertso taldeko kideak, bertsolariaren erabateko antitesia ziren.
68 / B48>Bertso eskolak
Hala ere, aurrera jotzea erabaki zuten. Joserra Etxebarria zen ikastaro hartako bihotza eta arima, eta lau atal nagusitan banatu zuen ikastaroa: Lehen atala, musikarena zen. Bertso mota desberdinak kantatzeko, doinuak ikasten zituzten, doinu bakoitzari beti letra bat ezarriz. Xabier Lete, Juan Mari Lekuona, Antton Valverde eta kidekoen eskutik jasotako bertso zaharrak kantatzen zituzten. Hasiera batean, bertso zaharrak ez ezik, kantuak ere ikasten zituzten, nahiz eta gerora ohartu ziren bertsotan ez zirela erabiltzen. Bigarren atala, etxean prestatutako bertsoek osatzen zuten. Astero, taldeko kide bakoitzak etxean bertsoren bat prestatzen zuen, aktualitateko gairen baten gainean. Ondoren, ikastaroan, bakoitzak berak eginiko bertsoak kantatzen zituen. Ariketa horrek izugarri laguntzen zien jendaurreko lotsa gainditzen eta bertsoak idaztean hainbat gairen inguruan gogoeta egiten. Bertso bakoitza kantatu ondoren, hutsune teknikoak zuzentzen zituen irakasleak eta guztien artean aztertzen zituzten irtenbide posibleak. Hirugarren atala, alde teknikoen azterketa teorikoa zen. Atal honetan, doinuen ezaugarriak aztertzen zituzten batetik. Bestalde, errima ere asko landu zuten (erabilienak ikasi, lege fonetikoen arauak ezagutu...). Gerora laguntza bikaina eman zien errimaren arloan Amurizak, horretaz prestatutako apunteak utziz. Orduantxe ohartu ziren, errimadun hitzen maila gramatikalak zuen garrantziaz. Doinu eta errimaz gain, erritmoa aztertzen ere saiatu ziren, baita Bertsolaritzaren Historia ere, Auspoa bildumaz eta Joanito Dorronsororen lanaz baliatuz. Bazen, bai, teoria aldetik zer ikasirik! Laugarren eta azken arloa, lan praktikoa zen. Teoria hori guztia praktikan jartzea ez zen lan erraza. Hasieran, ordu laurdena hartzen zuten, puntuka kantatzeko. Gutxika-gutxika konfiantza hartuz joan ziren, eta hasierako ordu laurdena luzatzen joan zen. Halako batean, bertsoak taberna giroan kantatzen zirela eta, norbaiti zahatoa eta jateko zerbait ekartzea bururatu zitzaion. Hura burutazio ona! Hasieran beldurtzen
Beste urrats handi bat, kanpoko antolatzaile batzuk Santutxuko bertsolari hauek “kontratatzera” hurbildu zirenean egin zen / Santutxuko bertso eskolaren bilakaera ulertzeko beste leku garrantzitsu bat Udako Euskal Unibertsitatea da / Saioak izugarrizko oihartzuna izan zuen, eta Zeruko Argian ere agertu zen argazki bat, Joserra Etxebarria galtza motzetan agertzen zenekoa zituen ordu laurden hura gero eta lasaiagoa bihurtzen hasi zen, eta lotura psikologikoa txikiagotzen. Horrelaxe joan ziren, poliki-poliki, bertso osoak bat-batean osatzeko gaitasuna hartzen. Jendaurrerako urratsak Historian zehar bertsolaritza non garatu zen ikusita, berehala ohartu ziren taberna giroaren lasaitasunaz. Hiri bertsolariak izan nahi zuten, baina oraindik hirietako giroa nahiko makala zen bertsotarako. Inguru egokia behar zuten: lagunak, zeresana ematen zuten adar jotzeak... Kontu hauek guztiak, lagunarteko afarietan agertu ohi ziren. Horregatik hasi ziren praktikaafariak antolatzen, hiruhilabete bakoitzaren amaieran. Afarietako katalizatzaile gisa, benetako bertsolariak behar zituzten. Horretarako Lopategik eta Amurizak eman zieten laguntza, eta Santutxu inguruko bertsozaleek ere bai, publikoaren funtzioa betetzen baitzuten. Afariotan, orotara, hogeita hamarren bat lagun biltzen ziren, eta giroa bikaina izaten zen. Lagun arteko afarietatik publiko aurreko agerpenetara jauzi egiteko txanda ere iritsi zen. Ikasturtearen azken aldera hasi ziren plazaratzen. Santutxuko eskola zenez, Santutxun bertan egin zuten lehen agerraldia. Eskolako hiru kidek prestatutako zenbait bertso kantatu zituzten bilera antinuklear batean, Iberdueroren aurka jo eta ke sekulakoak boteaz. Bigarren plazaratzea ere Santutxun bertan izan zen, euskararen aldeko astean. Bertso eskolako hamar lagunek kantatu zuten, Enbeita, Amuriza eta Lopategi kantulagun zituztela. Orduko bertsoak ere prestatutakoak ziren arren, laurehun lagunen aurrean kantatzea urrats kualitatiboa izan zen. Beste urrats handi bat, kanpoko antolatzaile batzuk Santutxuko bertsolari hauek “kontratatzera” hurbildu zirenean egin zen. Uribarriko auzoan, “poteo euskaldun”ean gidari izan ziren Santutxuko bertsolariak. Taldearen hirugarren agerraldia izan zen hau. Santutxuko bertso eskolaren bilakaera ulertzeko beste leku garrantzitsu bat Udako Euskal Unibertsitatea
(UEU) da. 1980ko udan, eskolako lauzpabost kidek parte hartu zuten UEUn. Urte osoa bertso ikastaroan eman eta gero, gauero aritzen ziren, edozein txokotan, UEUko arazoak bertsotan kontatzen. Inguruan atzera eta aurrera zebilen jendeak entzun egiten zituen, eta tarteka norbail hurbildu ere egiten zitzaien. Azkenean, afalondoko espektakulu bihurtu ziren. Unibertsitatean biltzen zen jende gehienak ez zuen bertsoarekin harremanik, eta horrek, espektakuluari indarra ematen zion. Aparra gora eta gora joan zen eta, halako batean, antolatzaileek bertso saio bat egitea proposatu zieten. Erdi lotsaz erdi ilusioz, baiezkoa eman zuten. Antton Olariaga ere UEUn zegoen, eta honek egin zien afixa: “bertso saio amateurra”. Sei bertsolari ziren, eskolako lau eta bi fitxaje berri. Ustekabean, Larraonako aretoa, haiek entzuteko prest zegoen, jendez gainezka. Gai emailea ere bazuten. Santutxuko eskola zer-nolakoa zen, zergatik ikasi nahi zuten bertsotan eta bertsogintzaren zenbait arazo tekniko azaldu zituzten lehendabizi hitz lauz, eta ondoren, bat-bateko saioa hasi zen. Hasierako agurra kantatu eta puntutan hasi ziren. Gero, entzuleek emandako oin ugarirekin bertsoak osatu zituzten. Binakako lanetan ere saiatu ziren, nahiz eta ordu arte inoiz ez zuten gisa horretako lanik egin. Amaitzeko, azken agurra. Entzuleak oso pozik irten ziren, eta “bertsolariak”, galtzetan kabitu ezinik. Garaikurra ere eman zieten. Saioak izugarrizko oihartzuna izan zuen, eta Zeruko Argian ere agertu zen argazki bat, Joserra Etxebarria galtza motzetan agertzen zenekoa. Zenbait jende aztoratzea ere lortu zuten. Baina garrantzitsuena, UEUko aurkezpenak taldeari eman zion bultzada izan zen. Denbora gutxi barru bi ikastaro eman zituzten, Mutrikun eta Biasterin. 1981ean beste bertso saio bat antolatu zuten UEUn. 1982an, bertsolaritza ikasgai gisa sartu zuten, nolabaiteko bertso eskola moduko bat sortuz. Kontuak dimentsio handia hartu zuen eta, aurrerantzean, bertsolaritza gai gisa sakontzea erabaki zen UEUn, bertso eskola baino gehiago, bertsoa aztertzeko gunea izan zedin. Handik aurrerakoak dira UEUko hitzaldi, saio esperimental eta abarrak.
Bertso eskolak<B48 / 69
Beren lana jendartean azaltzen ere aitzindariak izan ziren santutxuarrak. 1981ean, Jakin aldizkariko 16/17 zenbakian artikulu luze bat argitaratu zuten / Beste gizarte mota batean bizi zirenek, bestelako irtenbideak bilatzea ezinbesteko zuten Beren lana jendartean azaltzen ere aitzindariak izan ziren santutxuarrak. 1981ean, Jakin aldizkariko 16/17 zenbakian artikulu luze bat argitaratu zuten, Santutxuko bertsolari eskolaren ordu arteko ibilbidea kontatuz: taldearen sorrera, ikastaldiaren egitura, esperientzia bereziak eta edukitako laguntzak, hiri bertsolaria sortzeko alde izandako arrazoiak, bertsolari izateko ikaste prozesua, bertsolaritza eta bertsogintza ikastolara eramateko egin beharreko urratsak... eta beste zenbait kontu azalduz. Hiri bertsolaria sortzearen alde Santutxun ere, askotan entzuna zuten sagardotegietan zegoela bertsolarien â&#x20AC;&#x153;berezko eskolaâ&#x20AC;?. Sagardotegietako arrats luzeetan eginiko eta entzuniko saioetan prestatzen eta trebatzen ziren bertsolariak, eta bertan ereiten zen bertsozaletasunaren hazia. Horrela, oso modu naturalean, berez sortzen ziren bertsolariak eta berorien inguruko bertsozaleak. Bilbokoa, ordea, bestelako gizartea zen, sagardotegi inguruarekin lotura handirik ez zuena. Beste gizarte mota batean bizi zirenek, bestelako irtenbideak bilatzea ezinbesteko zuten, bertsoarekin gozatu nahi bazuten. Herrien egiturari zegokionez ere, aldakuntza ederrak ikusiak ziren azken urteetan. Nekazaritzaren pisua beherantz zihoan, edo bestela esanda, baserriak kalearekiko izan zuen pisua galtzen ari zen. Bestalde, ordu arte baserria jotzen zen euskararen gordeleku nagusitzat, baina hemen ere hankaz gora jartzen hasiak ziren lehengo eskemak. Euskarak borroka gogorrean ziharduen kaleko (hirietako) bizitzan eta, biziko bazen, irabazi egin beharko zuen borroka hori. Hona hemen, arestian aipatutako Jakin aldizkariko artikuluan zer zioten santutxuarrek honetaz guztiaz: Ostera, guztiok dakigunez, orain arte bertso-mundua baserri inguruko mundua izan da batez ere. Bertsolari gehienak nola edo hala baserriari lotuak izan dira, lanez edo, gutxienez, jatorriz. Eta oraingo bertsolari gehienak ere jatorri horretakoak dira. Dena den, euskal gizartea prozesu itzulezin batean
70 / B48>Bertso eskolak
sartu da, hiri gizarte batetarantz abiatuz. Ikusi besterik ez Gipuzkoaren egitura. Hiri hedatu baten itxura hartzen ari da, nonhai populaziogune hiritartuak dituela. Bizkaia ere hortik doa, eta Bilbo Handiko eskualdea hiri bakartzat har daiteke. Hitz laburretan, guk nahi zein ez, Euskal Herriko populazioaren parterik handiena hiritarturik dago. Gure ustez, bertsolaritza sendotuz joan dadin, hiri giro horretara egokitu beharko da. Labur esanda, Bilborako bertsolaria edo, zabalago esanik, hiri bertsolaritza indartu nahi genuke. Eta orain arteko bertsolaritzari ezer kendu gabe, bertsolaritza honek ondoko faktore hauek eduki beharko lituzke kontuan: - Hirietan gero eta euskaldun alfabetatu gehiago dago. Eta alfabetatuak diogunean, euskaraz irakurtzen ohituak daudela esan nahi dugu. Hau da, orain arteko euskalduna, batez ere, belarriz edo entzumenez zen euskaldun, baina ez du izan hizkuntzaren ulermen bisualik, hots, ez da hizkuntza idatziaz baliatu. Faktore honek, neurri batean, markatu egiten ditu bertso barneko aldakuntza fonetiko eta kontrakzio asko. Eta modu berean, euskara batuaren intzidentzia seinalatzen du. - Honetaz gainera, euskaldun berrien fenomenoa ere oso kontuan edukitzekoa da. - Lehenago euskaldun alfabetatua (euskaraz eta erdaraz) aipatu izan dugu, baina honekin batera, batez besteko euskaldunaren kultura maila ere aipatu behar da, normalean hiritarrek ikasketa batzuk egiteko aukera izaten baitute. - Bukatzeko, hiritarren mundua eta interesak ditugu, kantatzeko gaiari dagokionez oso kontuan hartzekoak. Era berean, arraina itsasorik gabe (edo urik gabe behintzat) bizi ezin daitekeen bezala, bertsozale hiritarra ere bultzatu eta indartu behar dugu. Bilbotarrak bertsozale!, nork esango zukeen horrelakorik duela zenbait urte! Gertaera garrantzitsu bat: Xabier Amurizaren txapela Ordu arteko bertsolarien ezaugarriekin gehiegi identifikatu ez arren, aurrera egin zuten santutxuarrek. Bada baina segurtasun hori izan zezaten laguntza handia
Santutxuarrengan Amurizak izan zuen eragina, eskolari berari eman zion zentzuagatik / Gobernu zibilak gauza asko debekatzen zituen garaian, saio mordoxka antolatzeko aukera izan zuten, izaera juridikoa zutelako eman zien gertaera garrantzitsu bat: Xabier Amurizaren txapela. Santutxuko eskola bertsolaritzaren ikastaroaren erdian zela, 1980ko urtarrilaren 6an hain zuzen ere, Xabier Amurizak Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela jantzi zuen. Txapel honen eragina, eta batez ere, txapel honen irabazlearen eragina, bertsogintzan mugarri izan zen: bat-bateko bertsogintza berri baten oinarriak ezarri zituen, eta geroztik, bere marka darama bertsolaritzak. Bertsoaren tematikan, erriman, egituran, ideietan, doinu-neurrietan, baliabideetan, ahapaldigintzan, sistematizazioan, hizkuntzan, umorean, ikuspegian... zertan ez zuen berritu bertsolaritza Amurizak! Gaitza da pertsona bakar batek hainbeste aldaketa ekar ditzakeela sinestea, gaitza den bezalaxe erraiak iraultzerainoko aldaketa hauek guztiak tradizioa hautsi edo baztertu gabe egin zituela sinestea. Baina halaxe izan zen. Bertsolari eta bertsozale belaunaldi oso bat zaio zordun Amurizari, eta belaunaldi berriek ere, Amurizaren zigilua daramate.
tu berriak gehituz, bertsoa bera sistematizatuz... Horrexegatik hitz egiten dute, mirari bat bailitzan, txapel hartaz: “guretzako horixe zen izan zitekeen bultzadarik handiena. Alde horretatik, aparizio bat izan zen Amuriza”, esan digu Joserra Bilbaok. Santutxuarrengan Amurizak izan zuen eragina, eskolari berari eman zion zentzuagatik da garrantzitsua. Ez zuten aurretik Amurizaren berri. Baina txapelketan erakutsi zituen ezaugarriak ikusi ondoren, berehala jarri ziren harremanetan berarekin. Astebeteko ikastaro bat eman zuen Xabierrek Santutxun, eta honek, taldea asko indartu zuen. Erdi eskola, erdi agentzia 1979-1983 artean, bertsozaletasuna ez baina euskaltzaletasuna izan zen oinarrria. Lan indibidualari meriturik kendu gabe, talde lanari ematen zioten garrantzirik handiena. Bertsozaletasuna eta euskaltzaletasuna zabaltzea izan zen haien lana, artean Bertsozale Elkarterik ez zegoen garaiak baitziren.
Ez zen, baina, bertsogintza izan, ekarpenak egin zituen arlo bakarra. Amurizaren lanik garrantzitsuenetakoa bertsoaren sistematizazioa eta hau zabaltzeko ahalegina da. Hitzaren Kirol Nazionalarekin lehenengo eta Hiztegi Errimatuarekin gero, bertsolariak noraino hel zitezkeen eta hara iristeko zein urrats egin behar zituzten azaldu zuen.
Bizkaiko Bertsolari Ikasleen Elkartea (BBIE) ere sortu zuten, juridikoki legeztatutako elkartea. Bizkaia mailan gauzak antolatzeko euskarri juridikoa izatea zuen helburu. Gobernu zibilak gauza asko debekatzen zituen garaian, saio mordoxka antolatzeko aukera izan zuten, izaera juridikoa zutelako. Bizkaiko Bertsozale Elkartea sortu zenean desagertu zen BBIE.
Bertsolaria, egin egin zitekeela sinestarazi zigun Amurizak, eta horrek, bertso-eskolen bultzatzailerik handienetakoa izatera eraman zuen. Bere borondatea eta prestutasuna ere halakoxeak ziren. Hainbat ikastaro labur zein luzexeago eman zituen Euskal Herriko bazter guztietako bertsozale eta bertso eskolentzat, bai eta berak zeukan materiala eskuzabaltasun handiz banatu ere, argitaratu aurretik kasu askotan. Material praktikoa nahiz irizpide teorikoak guztien eskutan jarri zituen.
Izen ofiziala Santutxuko bertsolarien eskola badu ere, Santutxuko bertso eskola gisa ezagutzen da, hasierahasieratik. Sortu zen unean, ordea, unibertsitatearekin zilbor-heste sendo batek lotzen zuen, eta bertako euskara teknikariak orduko ohituren arabera proposatutako izena hartu zuen.
Baina Santutxuko taldearentzako txapel hau garrantzitsua izan bazen, batez ere, beraien ildoko ezaugarriekin jantzi zuelako izan zen: euskara batuan kantatuz, bertsoa ikas zitekeela aldarrikatuz, gaiei ikuspun-
Bai bertsolaritzan, bai euskal kulturan gerora ere izen ezagunak zaizkigun jendea batu zen lehen urteetan Santutxun: Joserra Etxebarria, Joserra Bilbao, Begoña Iturriza, Mª Angeles eta Agurtzane Alberdi, Xabier Zorrotza, Xanti eta Goio Jaka, Trino Azkoitia, Koldo Tapia, Karmelo Landa, Jose Mari Pastor, Karlos Ibarzabal, Iñaki Lasa, Xabier Txertudi, Iñaki Antigüedad,
Bertso eskolak<B48 / 71
Bai bertsolaritzan, bai euskal kulturan gerora ere izen ezagunak zaizkigun jendea batu zen lehen urteetan Santutxun / Ia hogeita bost urte daramatzate Bilboko jaietan egunero bertso saioak antolatzen / Famak fama, bai lehen eta bai orain, bertsolaritzari jaietan lekurik handiena egiten dion hiriburua Bilbo da
Bittor Uraga, Juanjo Basterra... Hauetarik sei-zortzi lagun, Euskaltzaindiak antolatu zuen Bertsolari Txapelketara aurkeztu ziren 1982an. Ia hogeita bost urte daramatzate Bilboko jaietan egunero bertso saioak antolatzen. Ohituta gauzkate gaur egun, baina hasi zirenean apenas inork zuen federik apustu horretan: hainbat leku aldaketa izan ditu, hainbatetan ez da entzulerik bildu... Baina urtea joan eta urtea etorri, eutsi egin diote festetako egun guztietan saioa antolatzeko ohiturari. Famak fama, bai lehen eta bai orain, bertsolaritzari jaietan lekurik handiena egiten dion hiriburua Bilbo da. Ez dira jaietakoan antolatzen dituzten bertso saio bakarrak. Udaberriko saioak antolatzen ere hemezortzi urte badituzte. Bilboko inauterietako kopla lehiaketa ere Santutxuko taldeak euskaldundu du: folklore ekitaldi bat baino ez zela ikusirik, beraiek ere kopla
72 / B48>Bertso eskolak
lehiaketan parte hartzea pentsatu zuten. Orduko hartan ez zegoen epaile euskaldunik. Geroztik, behin baino gehiagotan jaso dituzte sariak; euskaldun gehiagok parte hartzea lortu dute; eta, garrantzitsuena, epaile guztiak euskaldunak izatea lortu dute. Erdi bertso eskola erdi bertso agentzia izan da Santutxukoa azken urte mordoan. Bertsozale Elkarteak nahiz Bilboko udalak Bilbon zer edo zer antolatzeko, Santutxura jo izan dute beti. Gai jartzaile lanak beraiek egiten dituzte, eta kanpotik bertsolaririk ekartzeko adina dirurik ez dagoenean, beti gertu izan dira horiek kanturako. Gainera, unibertsitate hiri izanik, bertso eskolak beti egin die leku Bilbora ikastera joan izan diren bertsozale eta bertsolariei. Beti izan da helduen bertso eskola Santutxukoa. Hala ere, beti izan da irakasleren bat prest Karmelo ikastolan haur eta gaztetxoei ere eskolak emateko. Urte
Bertsozale Elkarteak nahiz Bilboko udalak Bilbon zer edo zer antolatzeko, Santutxura jo izan dute beti / Argi ikusten dute bertsotan hiru maila bereizten direla: ludikoa, konpetitiboa eta profesionala. Eskolan denentzat dago tokia hauetan guztietan, Joserra Etxebarria, Joserra Bilbao, Iñaki Aurrekoetxea, Arkaitz Estiballes... aritu izan dira lan horretan. Gero, hamazazpi urte betetzen dituztenean, sartzen dira ikasleak helduen taldean. Hogeita hiru urte daramatza taldeak ostegunetan, iluntzeko zortzietatik hamarretara biltzen. Hitzordu horri eutsi diote 1979tik 2002ra arte. Ondoren afaria egiten dute hilean behin, Santutxuko Herriko Tabernan. Kanpora begirako ekintzak ez ezik, barrura begirakoak ere antolatzen dituzte: sagardotegira irteerak, Bermeoko baserri bateko urteroko bazkaria, txapelketetara taldeko animatzaile joatea, topaketak beste bertso eskola batzuekin, hilean behingo afaria... Lagunarteari eusteari garrantzia handia ematen diote, ez baitute bertso eskola bertso akademia gisa ulertzen. Azken Bizkaiko Bertsolari Txapelketara ere, berrogeita lau lagun joan dira elkarrekin. Militantismoz hasi ziren, eta militantismoz jarraitzen dute. Argi ikusten dute bertsotan hiru maila bereizten direla: ludikoa, konpetitiboa eta profesionala. Eskolan denentzat dago tokia, eta bakoitzak ikusten du bera non dagoen. Eskolakide guztiei laguntzen ahalegintzen da. Urteen joanean, hasieran militante-konpetitibo mailan zegoen askok maila ludikoan gozatzea erabaki du. Mailak ez dituzte nahasten, lagun artean ez bada. Bakoitzari behar duena ematen ahalegintzen dira, eta lagunarteko bertsolarietatik puntako bertsolarietara arteko tartean, denetarik aurki daiteke gaur Santutxun. Irakasleak ere ezin ditugu aipatu gabe utzi. Lehen hamar urteetan, Joserra Etxebarriak bete zuen irakasle eta arduradun lana. Honek utzi zuenean, Joserra Bilbaok hartu zuen arduradunaren rola. Arduradun eta irakasleak, baina, ezberdindu egiten dituzte. Bat-bateko taldea bere kabuz antolatzen da nagusiki, eta gaztexeagoekin, Iñaki Aurrekoetxea, Marta Ortiz zein Arkaitz Estiballes aritu dira hainbat urtetan. Une hauetan helduen bi talde dituzte, bat-batekoa bata eta hasiera mailakoa bestea. Bat-batekoen ardura Arkaitz Estiballesek du, eta hasiera mailakoekin Joserra Bilbao aritzen da. Hogeita bost eta hogeita hamar lagun bitartekoa da Santutxuko eskolako kide-
en zerrenda, nahiz eta astero hamabosten bat lagun biltzen diren, gutxi gorabehera. Gazteen eta gaztetxoen hiru talde dituzte auzoan bertan, Txurdinagako eta Solokoetxeko Institutuetan eta Karmelo ikastolan. Gazteekin Arkaitz Estiballes ari da eta gaztetxoekin, Jon Martin eta Nahikari Aio. Helduak ostegunetan biltzen dira, gazteak, berriz, ostiraletan. Hainbat urtean Bilbon bertsolaritzaren erreferentea izan da Santutxuko bertso eskola. Gaur egun ez da eskola bakarra: hor daude Kafe Antzokikoa, Gaztainondo sortu berria... Egoera normalizatu egin dela seinale da hori, eta ezpairik gabe, normalizazio horren oinarrian Santutxuko bertso eskola dago. Z
ALAIN MARTINEZ AITOR GONZALEZ ARAITZ URRUTIKOETXEA ARKAITZ ESTIBALLES ELEDER AURTENETXE IZARNE ZELAIA JON EIZMENDI JON MARTIN JON ANDER TOBALINA JOSEBA ALTONAGA JOSEBA MINAIO JOSERRA BILBAO JOSU BORJA JOSU TELLERIA JURGI GARITAGOITIA KARLA SANTISTEBAN LEIRE AURREKOETXEA MATXALEN ZABALJAUREGI OIHANA BARTRA TASIO ERKIZIA UNAI ETXEGARAI URTZI URRUTIKOETXEA ZURIÑE IARRITU HARITZ URRA TXABER FERNANDEZ MARKEL GARITAGOITIA JOSU MARTINEZ IMANOL MARTINEZ ARKAITZ ARRIZABALAGA
Bertso eskolak<B48 / 73
74 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 75
76 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 77
GAZTAINONDO BERTSO ESKOLA Ongi diseinatutako eskola
bilbo
melo Ikastolan batzen dira, eta batez ere bertsotan jardun eta sariketetarako prestatu, hori izan da orain arte egin dutena. Horrezaz gain, ikasleentzat saioak antolatzen dituzte Gaztainondoko arduradunek. Helduen taldean hamaika lagun biltzen dira, Zazpi Kaleetako Burtsa eraikinean. Ez dute irakasle jakinik, taldea denen artean dinamizatzen dute. Bertsoaz gozatu eta bertsogintzan sakontzeko dinamika ezarri, horiek izan dituzte lehen helburuak. Aurrera begira, ostera, herri eta herrialde mailan aritzeko bertsolari eskaintza ziurtatu nahi dute talde honen bidez. Joxin Iturrioz, Iñaki Aurrekoetxea eta Iskandar Hamawy, Gaztainondoko egungo hiru arduradunek, ordea, asmo gehiago ere badituzte. Iragan kurtsoan gutxieneko dinamika lortu bazuten ere, oraindik beren proiektu nagusia diseinatzen ari dira: Bilboko ikastetxeetan hezkuntza ez-arautuko bertsolaritza programa baten eskaintza.
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>Lehen ikasturtea igaro eta gero, gustura daude Gaztainondo bertso eskolako arduradunak. Bertso eskola berria da Gaztainondo, baina bertso eskola gehienak ez bezala, aurrez ongi diseinatuta sortutakoa. Bertso eskolen mundu txiki baina zabal honetan esperientzia handia duten irakasleak dira Gaztainondoren sortzaileak, eta horretan egon liteke gakoa. Bereziki gaztetxoen artean esku hartuz, Bilbon bertsolaritzaren transmisioan eragiteko sortu zuten Joxin Iturrioz, Iñaki Aurrekoetxea, Iskandar Hamawy eta Marta Ortizek Gaztainondo bertso eskola, 2001eko urrian. Bi talde osatu zituzten: gazteena eta helduena. Eta horrez gain, ikastaro bat ere eman zuten Deustuan. Gazteen taldean, hamasei eta hamazortzi urte arteko bost lagun biltzen dira Iñaki Aurrekoetxearen babesean. Epe luzerako, taldearen helburu nagusia, bat-batean aritzeko aski trebetasun eta bertso munduan autonomiaz jarduteko prestaketa lortzea da. Bilboko Kar-
Aurtengo ikasturtean hasi nahi dute lan horretan. Pausoak eman aurretik ongi pentsatuta dituztenez, seguru gaude gaztainondotarren gurariak beteko direla. Ahalegin faltaz behintzat ez da izango. Z
GAZTEAK OIHANA BARTRA JURGI GARITAGOITIA UNAI ETXEGARAI JOSE MARTINEZ AMAIA JAUREGIZAR HELDUAK ISKANDAR HAMAWY MIKEL GALARTZA MATXALEN ZABALJAUREGI BEGOÑA LARRONDO IÑAKI AURREKOETXEA MARTA ORTIZ JOXIN ITURRIOZ JAVIER MARTINEZ GUTI IRATXE IBARRA JON MARTIN
Bertso eskolak<B48 / 79
KALDERAPEKO-KAFE ANTZOKIA BERTSO ESKOLA Bertsoaren kantura
bilbo
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>Euskal Herriko hirietan hirienaren ezaugarriei men eginez, leku, historia eta ibilbide ezberdin eta anitzeko pertsonak biltzen ditu Kalderapeko-Kafe Antzokia bertso eskolak. Orain dela zazpi urte, 1996ko urtarrilean hasi ziren lauzpabost lagun Kafe Antzokian elkartzen. Ez dago sortzailerik, ez eta sortzeko arrazoi berezirik ere. Besterik gabe â&#x20AC;&#x201C;hori gutxi balitz bezalaâ&#x20AC;&#x201C;, elkarrekin egon, bertsotan egin eta ondo pasatu nahi zuten lagunak ziren. Ez zuten arduradunik, ezta irakasle ofizialik ere. Gaitasun, gogo eta borondatearen arabera prestatzen zituzten zenbait klase ordu. Ondoren beti afari legea egiten zuten, eta honen ostean, hutsik egin gabe, kantu saioa. Lau lagun soil elkartzea endemikoegi bihurtzen hasi zen, eta 2000. urtean, Kalderapeko-AEKn zegoen beste hiruzpalau kideko talde batekin bat egin zuten. Kalderapekoko taldea AEKk antolatu eta IĂąaki Aurrekoetxeak eman zuen ikastaro baten emaitza izan zen. Ikastaroa amaitu, eta bi taldeen artean zeuden harremanak kontuan hartuta, elkarren berri izan eta batu egin ziren. Zenbait hilabetez Bilboko Parte Zaharrean elkartu ondoren, berriro Kafe Antzokira itzuli ziren guztiak. Amaitzeko, iazko ikasturte hasieran Santutxuko bertso eskolako hiru lagun gehitu ziren taldera. Astiro-astiro bere bidetxoa egin du eskolak, eta azken urtean, zortzi-hamar lagun bildu dira. Eguen iluntzetan dute hitzordua. Kafe Antzokiko ikasgelaren batean eskola formala ematen dute lehendabizi, Joxin Iturriozen esanera. Egunen, gogoen eta nahien arabera, bertso zaharrak, doinuak, txapelketen jarraipenak, bertso idatzi eta bat-batekoak eta beste hainbat arlo lantzen dituzte. Ondoren taberna bihurtzen da ikasgela, eta arno xorta batzuekin eztarria eta bihotza berotu ondoren, afari pasadatxoari ekiten diote. Erritu guztiak bete ostean, giroa gertu dago bertsotarako. Bizpahiru oreneko bertso-jarduna etorriko da jarraian, bai librean,
Bertso eskolak<B48 / 81
Ez zuten arduradunik, ezta irakasle ofizialik ere. Gaitasun, gogo eta borondatearen arabera prestatzen zituzten zenbait klase ordu. Ondoren beti afari legea egiten zuten, eta honen ostean, hutsik egin gabe, kantu saioa
bai inork bideratuta egina. Iluntzeko 20:00etan eskola formalarekin hasi eta edozein egunetan joko dizkiete goizeko ordubateko kanpaiak, ordu horretarako bertso eskolako kideek seguruenera entzun ere egingo ez dituzten arren. Ez dira Euskal Herrian bertso eskola asko izango, astero-astero bost ordutik gorako elkarretaratzeak izango dituztenak. Talde giro polita duten seinale. Kanpora begira helburu berezirik ez duen helduen tal-
82 / B48>Bertso eskolak
dea da hau. Kafe Antzokian antolatzen diren bertso afarietan eta ekitaldietan laguntza ematen saiatzen dira, baina batez ere, bertsoaren inguruan ondo pasatzea eta bertsoaren inguruko kultura zabaldu eta sakontzea da duten helburu bakarra. Ia parte hartzaile guztiek kantatzen dute bat-batean, eta ez dituzte egon litezkeen â&#x20AC;&#x153;kategoriaâ&#x20AC;? ezberdinak kontuan hartzen. Taldeko hiru kidek hartu zuten parte azkenengo Bizkaiko Txapelketako aurrekanporaketetan, eta
Ondoren taberna bihurtzen da ikasgela, eta arno xorta batzuekin eztarria eta bihotza berotu ondoren, afari pasadatxoari ekiten diote. Erritu guztiak bete ostean, giroa gertu dago bertsotarako / Ez dira Euskal Herrian bertso eskola asko izango, astero-astero bost ordutik gorako elkarretaratzeak izango dituztenak. Talde giro polita duten seinale kanporaketa bat bertso eskolak berak antolatu zuen. Horra hor, lauzpabost bertsozale elkartzetik bertso eskola bihurtzera arteko talde honen ibilbidea. Jabier Lauzirika “Apolo” da koordinatzaile eta arduradun orokorra, eta bertso eskolan lehen urtetik bildu den bakarrenetakoa. Estimatzekoa da Kafe Antzokia bezalako txoko euskaldun batean, Bilbo erdi-erdian, bertso eta, batez ere, bertsozale talde bat egotea. Kontzerturen baten amaieran edo, besterik gabe, tragoxka bat hartzera hurbiltzen zarenean, bota puntua barra ertzetik. Norbaitek erantzungo dizu.
Z
JABIER LAUZIRIKA JOXIN ITURRIOZ ANDER ALTUNA EDUARDO CASTAÑO MIKEL GALARZA EDUARDO GOMEZ MAURI IRURETAGOIENA AINHOA MARKINEZ JAVIER MARTINEZ GUTI
Barrondo Auzoa 48480 ZARATAMO (BIZKAIA) Tel: 94 671 04 75 • Faxa: 94 671 13 58 • www.etxekit.com
• KARPAK • ESZENATOKIAK • HESIAK • TXOSNAK • TRIBUNAK • ALDAGELAK • KOMUN MUGIKORRAK
Bertso eskolak<B48 / 83
84 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 85
86 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 87
ELORRIOKO BERTSO ESKOLA Zabala, zabaltzeko
elorrio
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>Oraintxe urtebete sortu zen, 2002ko otsailean, Elorrioko bertso eskola. Bi modu egon daitezke bertso eskola bat sortzeko: bata, bertsozale elkarte bat elkartu eta beren artean bil daitezen baliabideak bilatzea da; bestea, herriko elkarte edo erakunderen batetik deialdia egin eta bertsozaleak edo bertsotan ikasi nahi dutenak elkar daitezen bidea egitea. Bigarrena da Elorrioko kasua.
Udaleko Euskara Kontseiluak herriko euskalgintzako zein kulturgintzako hainbat elkarte biltzen ditu. Irakaskuntza arautuan bai, baina hortik kanpo bertso eskolarik inoiz izan ez zenez, ez zuten inolako erreferenterik Elorrion. Hala ere, herriko bertsozaleak bildu eta bertsozaletasuna bultzatzeko beharra ikusten zen. Ez zekiten oso ongi jendeak nola erantzungo zuen, eta hasiera hilabeteko bertso ikastaro batekin eman zioten. 2001eko udazkenean izan zen ikastaroa, eta hogeitaka lagun bildu ziren, Xabier Amuriza irakasle zutela. Jendearen erantzuna oso ona izan zen, eta hori ikusita, bertso eskola bat sortuz gero ea hurbilduko ziren galdetu zitzaien. Gehienek baiezkoa erantzun zuten, eta horrelaxe jarri zuen martxan Euskara Kontseiluak bertso eskola. Zein bide hartuko zuen ez zekitenez, deialdi zabala egin zuten. Kanpaina txukun bat egin zen jendea bertso eskolara erakartzeko. Eta erantzuna ere halakoxea izan zen: hamabi urtetik hasi eta berrogei urte arteko jendeak eman zuen izena, orotara, hogeita hamar lagun inguruk. Horietatik erdiak-edo astero-astero bertso eskolara hurbiltzen dira, eta beste erdiek aldizkago egiten dute bisita. Jon Lopategirekin biltzen dira adin, maila eta helburu askotariko ikasle horiek. â&#x20AC;&#x153;Gogotsuen eta zintzoen azaltzen direnak, hamabi-hamalau urte arteko gaztetxoak dira, eta baita hamazortzi urteko gazteak ereâ&#x20AC;?, esan digu Aritz Luzar, bertso eskolako kideak. Hasieratik bat-bateko bertsogintza landu dute, eta kanta edo bertso zaharren batekin eztarriak eta bihotzak berotu
Bertso eskolak<B48 / 89
Elorrio kulturalki nahiko herri dinamikoa eta programazio aberatsekoa da, asko izaten baitira Arriola kultur aretoan, Gaztetxean edo tabernetan antolatzen diren ekitaldiak. Baina bertsoari zegokionez, hutsunea sumatzen zuten ondoren, binakako, bakarkako nahiz puntukako ariketak egiten dituzte, beti ere Jonek lagunduta. Talde berria da, eta ez daukate momentuz funtzionamendu autonomorik. “Orain arteko bertso ekitaldiak herriko Euskara Elkarteak edo Arriola kultur elkarteak antolatu ditu. Gure taldeari dagokionez, koplari gisa Gabonetan egin genuen irteera eta Ipuin lehiaketarako gaztetxoren batek egindako bertsoren bat dira orain arteko kanpo ekintza bakarrak, baina aurrerantzean badugu asmoa saioak-eta antolatzen hasteko”, diosku Aritzek. Elorrio kulturalki nahiko herri dinamikoa eta programazio aberatsekoa da, asko izaten baitira Arriola kultur aretoan, Gaztetxean edo tabernetan antolatzen diren ekitaldiak. Baina bertsoari zegokionez, hutsunea sumatzen zuten, nahiko oihartzun apala baitzuen.
90 / B48>Bertso eskolak
Orain, herrian bertsozaletasuna zabaldu eta indartzea da helburua. “Bertsolariak irteten badira, oso ondo. Baina gure asmoa ez zen hori hasieran. Gure nahia, bertsozaleei gozatzeko aukera eman eta bertsozale berriak sortzea da”. Taldean oso giro ona dute, eta oso ondo uztartu dira talde heterogeneo honetako kideak. “Hasieran ez genekien zer egin, ez baikenekien nola moldatuko ziren berrogei urteko irakasle bat eta hamabi urteko neskato bat. Baina gaztetxo eta gazteak indartsu datoz, eta horiek ezarri dute neurri batean erritmoa. Denok elkarrekin, oso ongi moldatu gara”. Ea, bada, hurrena nork erantzuten digun puntua jarri eta, txantxibiri txantxibiri gabiltzanian Elorrixoko kalian...
“Bertsolariak irteten badira, oso ondo. Baina gure asmoa ez zen hori hasieran. Gure nahia, bertsozaleei gozatzeko aukera eman eta bertsozale berriak sortzea da” Z
UNAI ZUAZUBISKAR TXABER GABIRIA ITZIAR PEREZ LORE SALABERRIA JON SOLOZABAL ITZIAR AZKARATE JOKIN URIZAR MARCOS CRESPO ANDONI SOLOZABAL IÑAKI LARRAÑAGA ANE SOLOZABAL ENEA PINILLOS BEÑAT CUADRADO NAHIKARI ESTEIBARLANDA IRATXE BLANCO
AURKENE PAGALDAI IBAI GURIDI MIKEL MENDIZABAL GAIZKA GALLASTEGI XABIER PINILLOS ASIER BLANCO ARITZ LUZAR
Bertso eskolak<B48 / 91
DEBA BEHEKO BERTSO ESKOLA Bi herrialde eta amets bat
ermua
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>Beste guztiak bezalaxe, desiatutako haurra da Deba Beheko bertso eskola. Hiru urte bete berri ditu, eta aspaldi hasi zen oinez, gehiegitan erori gabe. Hiru sortzaile ditu bertso eskola honek: Asier Ibaibarriaga ermuarra, Mikel Arrillaga eibartarra eta Arkaitz Ugartetxea mallabitarra. Hirurak aspaldiko lagunak dira, eta lehendik ere harreman estua zuten. Debabarrena ez da bertsolari asko dituen gunea, baina bertsozaletasuna bazela bazekiten, eta bertsozaletasun hori indartu eta gorpuzteko sortu nahi izan zuten bertso eskola. Gune oso euskalduna ere ez denez, euskararen normalizazio bidean beste urrats bat izango zela argi zuten.
Horrela, Bertsozale Elkartearekin eta inguruko beste zenbait bertso eskolatako arduradun eta irakasleekin harremanetan jarri eta behar ziren aholkuak eskatu ondoren, bertso eskola sortzeko estatutuak egin zituzten. 1999ko urrian izaera juridikoa eskuratu zuten, eta handik bi hilabetera matrikulazio kanpainari ekin zioten. â&#x20AC;&#x153;Hasieratik argi genuen izaera juridikoa izan behar genuela. Udalei begira diru kontuak aurkezteko garaian, nahiz diru laguntzak eskatzeko orduan gauzak asko errazten zizkigulako. Hala ere, bai Eibarko Eta Kitto bai Ermuko Euskal Birusa euskara elkarteetako kide garenez, euskara elkarteekin harreman estua izaten jarraitzen duguâ&#x20AC;?, esan digu Asier Ibaibarriagak. Lehen eskola 2000ko otsailaren 10ean eman zuten. Hurrengo urteetan, irailaren erdialdean hasi eta ekainera arte bildu dira. Eibarko San Juan jaietan egiten dute amaierako afaria. Sortzaileak ere bailarako herri ezberdinetakoak izanik, Deba Beheko bertso eskola, eskualde osora irekita dagoen bertso eskola da. Mallabiko, Ermuko, Eibarko eta Elgoibarko zenbait lagun biltzen dira, ostiral iluntzero, Ermuan. Besteren bat ere bada Euskal Herrian, baina ez dira bi probintzia â&#x20AC;&#x201C;Bizkaia eta Gipuzkoa- biltzen dituen bertso eskola askoz gehiago.
Bertso eskolak<B48 / 93
Debabarrena ez da bertsolari asko dituen gunea, baina bertsozaletasuna bazela bazekiten, eta bertsozaletasun hori indartu eta gorpuzteko sortu nahi izan zuten bertso eskola Bailaran bertsozaletasuna berpiztea ardatz hartuta, hiru helburu nagusi izan zituzten hasieran: lagun talde bat bertso aitzakian bildu eta horrekin gozatzea, bertso jaialdiak antolatzea eta Bertsozale Elkartearen erreferente izatea. Lehen urtean berrogei ikasle izatera iritsi ziren. “Bi talde osatu genituen, bakoitzean hogeina lagun bilduz. Talde batean bat-batean aritzen zen, eta bestean idatziz aritzen zirenak edo hasiera mailako ikasleak biltzen ziren”. Baina jende gehiegi zen astean bi orduko eskolak emateko, eta horrelakoetan ohi denez, taldea txikitzen joan zen. Bigarren urtean hamabost-hogeiko taldea osatu zuten, gehienak bat-bateko mailarekin. Iazko ikasturtean dozena bat lagun bildu dira, guztiak bat-batean aritzeko gaitasunarekin. Hala eta guztiz ere, urtarrilean matrikulazio kanpaina berri bati ekingo diote. Bertso eskolako ardurak ongi banatuta dituzte. Asier arduratzen da kudeaketa arloaz (antolakuntza, administrazioa...) eta Mikel eta Arkaitz arlo pedagogikoaz. Bertso eskolaren funtzionamenduari eustea da Asierren betebehar nagusia, urteroko memoriak eginez, dirulaguntzak eskatuz, jaialdiak antolatuz, beste bertso eskola batzuekin harremanak sendotuz, eta abar. Eta horrezaz gain, garrantzia berezia ematen diote Bertsozale Elkartearen eta eskualdeko bertsozaleen arteko zubi lana egiteari. Eskola orduei dagokienez, bertsolaritza inguruan izan diren albiste eta jaialdien berri emanez hasten dituzte eskolak, elkarri asteko kontuak kontatu ondoren. Hemendik aurrera kantuan hasten dira, bai bertsopaperak abestuz, bai bat-bateko bertsoak osatuz. Bat-batean aritzen direnen helburua ongi pasatzea baino ez da momentuz. “Baliteke hemendik urte batzuetara beste helburu batzuk izatea, batez ere gaztetxoek aurrera egiten badute. Baina momentuz bertsolaritza beste zerbait da gaztetxo hauentzat ere. Gustuko duten zerbait, baina ez garrantzitsuena”, dio Mikel Arrillagak. Bertsoaren inguruan elkartu eta aitzakia horrekin gozatzea da, beraz, bertsozale talde honen helbururik behinena.
94 / B48>Bertso eskolak
Kanpora begirakoak dira antolatzen dituzten ekintzarik gehienak. Nagusiki, urtean hiru jaialditan dute parte hartze nahiko zuzena: Ermuko festetan urtero antolatzen duten bertsolari gazteekin osatutako saioan; azaroan, Ermuan egiten den San Martin azoka kari antolatzen duten bertso afarian; urrian antolatzen den Mallabiko saioan ematen duten laguntza. Horrezaz gain, txapelketa garaian kartelak banatuz eta jendea bultzatuz eta autobusak antolatuz ere ahalegintzen dira. Iragan ikasturtean proposamen berri baten antolakuntzan partaide izan ziren. Bertsolari gazteentzat antolatu zen I. Plazatik Gaztetxera bertso txapelketaz ari gara. Mutrikuko bertso eskolarekin batean, hiru sailkapen saio eta finala zituen bertso sariketa antolatu zuten, saio guztiak gaztetxeetan antolatuz. Gazteentzako eskaintza tentagarria, ezpairik gabe, berena duten inguru eta giroan kantatzeko aukera eskaini baitzieten. Begi txarra ere ez dute Deba Beheko bertso eskolako kideek. Uztailean antolatzen duten Santixauetako bertsolari gazteen jaialditik igaroak dira Sustrai Colina, Amets Arzallus, Miren Artetxe, Fredi Paia eta beste hainbat bertsolari, artean hain ezagunak ez ziren garaian. Begi ona eta etorkizunean konfiantza. Z
RAFA PRIETO UXUE ALBERDI ANARTZ MITXELENA NEKANE GABILONDO HARITZ CORDERO ALAITZ AJURIAGERRA JOSU ARAIZTEGI MIKEL LIZARRALDE MIKEL LEKUNBERRI LAURA GARCIA BEITIA ANDER EPELDE NEREA IZARRA XABIER KASTILLO IRATI AGIRREAZALDEGI ASIER ARAKISTAIN JON UNANUE BEÑAT MALLABIA XABI ASTIGARRAGA
Bailaran bertsozaletasuna berpiztea ardatz hartuta, hiru helburu nagusi izan zituzten hasieran: lagun talde bat bertso aitzakian bildu eta horrekin gozatzea, bertso jaialdiak antolatzea eta Bertsozale Elkartearen erreferente izatea JULEN PRADERA
Bertso eskolak<B48 / 95
96 / B48>Bertso eskolak
Bertsozale elkartea
B ERTSOLARI liburuak
BERTSOLARI LIBURUAK ETA BERTSOZALE ELKARTEAK Joxerra Garzia, Jon Sarasua eta Andoni Egañak idatzitako bertsolaritzari buruzko dibulgazio liburua argitara dute lau hizkuntzatan. BAT-BATEKO BERTSOLARITZA | EL ARTE DEL BERTSOLARISMO | L’ART DU BERTSOLARISME | THE ART OF BERTSOLARITZA tt t
BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA
2001 ttt
>>>>>ORAINDIK ESKURATU EZ BADUZU, MUGI ZAITEZ, MEREZI DU ETA<<<<<
ALGORTAKO BERTSOLARI ESKOLA (ALBE) Antolaketa gaitasunaren eredu
getxo
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>Historia luze eta mamitsua du ALBE, Algortako Bertsolari Eskolak. Hogeita hiru urte dira sortu zela, eta urte horietan guztietan, hainbat aldaketa izan ditu. Luze eta zabal hitz egin daiteke bertso eskola honen gainean, baina gu, hogeita hiru urteko historia laburbiltzen saiatu gara. Ibilbidearen berri eman digute Joseba Santxo eta Fredi Paiak, bertso eskolaren une onak zein ez hain onak, inongo estalkirik gabe kontatuz. Benetan eskertzen dira horrelako kontakizun apal eta zintzoak.
Andoni Iriondo eta Trino Azkoitiak sortu zuten bertso eskola, 1980an. Nahiko era informalean sortu zuten. Talde naturala osatzen zuten lagun taldea zen, inguruko zenbait bertsozalez osatutakoa, eta Algortako Zabala herri ikastetxeko ikasgeletan biltzen hasi ziren elkarrekin bertsotan egiteko. Lehen urtea igarotakoan, jende gehiago hurbildu zen taldera. Euskararen boom-a izan ziren urte haiek. AEKrentzat oso urte onak ziren, eta hori oso ongi etorri zitzaion bertso eskolari. San Nikolas ikastolara aldatu ziren, eta eskolak arlo ludikoa gordetzen zuen arren, lehen baino talde konprometituagoa osatzen zuten: kalera irten, ekitaldietan kantatu... “1983-1984 izan zen eskolaren urrezko aroa”, esan digu Joseba Santxok. “Ikasle asko izan genituen, gehienak neskak. Hiru taldetan banatu behar izan genuen, eta talde bakoitzak bere irakaslea zuen. Bertso maila ez zen apartekoa ere, koplatan-eta jarduten baitzen nagusiki, baina euskara osasun onean zegoen, eta indar aldetik, eskolaren goraldia izan zen”. Ondoren, 1985ean, giroak beherantz egin zuen. Jende askok utzi zion bertso eskolara joateari. Ez “ez naiz gehiago etorriko” abisua emanda, baina poliki-poliki, jendea huts egiten hasi zen, hiruzpalau lagun geratu arte. “Ohartu orduko betiko lau lagunak geratu ginen. Euskaltegiko ikasle-irakasleei esker eutsi zitzaion zelanbait, baina aurreko urteetako une zoriontsuetatik ez zen deus geratu, gu baino ez”. Beherakada hura ikusita, zerbait egin beharra zegoen, egoerari buelta eman nahi bazitzaion. Zerbait egitekotan ikastetxeetan egin beharko zela pentsatu zuten, eta halaxe hasi
Bertso eskolak<B48 / 99
Hurrengo lauzpabost urteetan eskolakideen jarduna zabaltzea izan zen zeregin nagusia: bertsotan ikasi eta irakatsi, plazan kantatu, ekitaldiak antolatu, txapelketetan parte hartu eta antolatu, irratsaioak egin, prentsan kolaboratu, bestelako kultur taldeekin ekitaldiak egin, erakundeekiko harremanak sendotu, herria girotu... ziren, Algortako San Nikolas ikastolan lehenik, eta Sopelako Ander Deunan eta Leioako Gobelan gero. Joseba Santxo hasi zen irakasle lanetan, eta oso garrantzitsua izan zen eskoletan egindako lana. “Lehen promozioko jendea, Josu Arroyo, Pello Unzurrunzaga, Jagoba Pereda... oraindik eskolaren inguruan dabil, eta Fredi bera ere bigarren promoziokoa da”, dio Josebak. Hurrengo lauzpabost urteetan eskolakideen jarduna zabaltzea izan zen zeregin nagusia: bertsotan ikasi eta irakatsi, plazan kantatu, ekitaldiak antolatu, txapelketetan parte hartu eta antolatu, irratsaioak egin, prentsan kolaboratu, bestelako kultur taldeekin ekitaldiak egin, erakundeekiko harremanak sendotu, herria girotu... Bertso eskola nahiko indartsu zegoen, eta lan handia egin zen bai eskolan, bai eskolaz kanpoko ekimenak antolatzen. Algortako bertso eskola abiada hartzen hasia zen, eta ez zirudien tren hura gelditzerik zegoenik. 1995ean eskola legezko elkarte izendatu zuten. Orduan jarri zitzaion izen ofiziala: Algortako Bertsolari Eskola (ALBE). Berezia da bertso eskolaren izena. Bertsolari izaera erlatibizatu eta bertsozaleen garrantzia behin eta berriro aipatzen den garaiotan, Bertsolari Elkarteak Bertsozale Elkarte izena hartu duenean... Algortakoa bertsolari eskola dela aldarrikatu nahi izan dute. “Bai, bertso eskola termino modernoagoa eta zabalagoa da. Baina nola bertso? Ez, ez, guk bertsolariak hezi nahi ditugu hemen. Bertsolari eskola da gurea, eta izan nahi du gainera”, diosku Fredi Paiak. Urte horretan jauzi handia egin zen eskolaren gestioan. Arlo pedagogikoa eta kudeaketa arloa bereizirik dituzte, eta nork bere ardurak betetzen ditu, denak elkarrekin nahasi beharrean. 1996an eskolaren logoa diseinatu eta zabaldu zuten. Hurrengo hiru urteetan aurreko martxari eustea eta arlo guztietan sakontzea izan zen eskolaren ardura. 1999an jarri zen eskolaren beste mugarri bat. Bertso eskolan bat-bateko bertsogintza lantzen zutenez, jende asko zen hasierako mailatik ekingo zion zerbaiten
100 / B48>Bertso eskolak
eske. Horrela, hiru hilabeteko ikastaroa eman zuen Josebak, arlo teorikoa zero mailatik abiatuz eta arlo praktikoa bertso eskolako nagusien asteroko hitzorduarekin uztartuz. Ikastaro formal baten itxura eman zioten, matrikula eta guzti zuena. Hogeita hamarreko taldean jarri zuten muga, eta bete egin zen. “Garrantzitsua izan zen ikastaro hau. Batetik, ikastaroan egondako kideren bat edo beste gero bertso eskolara hurbildu zelako, eta bestetik, inguruko bertsozaleen formaziorako balio izan zuelako”. Hogeigarren urteurrena ospatu zuten 2000. urtean. Ez zitzaien ospatzeko motiborik falta. Algortako Bertsolari Eskola gogor zegoen, eta etorkizunari buruz euskarriak sendotzea izango zen aurrerantzean erronka. Geroztik ere ez dira geldi egon. 2001ean, esaterako, bazkide sistema martxan ipini zuten. Horren bitartez, eskualdeko bertsozale guztiak bildu nahi izan ditu ALBEk, informazioa eta zerbitzuak era zuzenagoan eskaintzearren. Honela laburbildu zituzten ALBEko bazkide izatearen abantailak: 1) ALBEkaria izeneko berripapera hilero (gutxi gorabehera) eta dohainik jasotzea urte osoan zehar. 2) ALBEk antolatzen dituen ordainpeko ekitaldi guztietara dohainik sartzea. 3) ALBEk antolatutako ekitaldietako urte osoko bertsorik onenak bilduko dituen liburua dohainik jasotzea. 4) Bazkideen egunerako doako gonbita. 5) ALBE elkarteari loturiko edozein jardueratan lehentasunezko tratua bazkideak ez direnekiko. Eskolaren logoa duten materialak ere ekoitzi dituzte: karpetak, boligrafoak... ALBEko bazkideei adierazten zitzaien bezala, urtean zehar egindako ekitaldietako bertsorik onenak argitalpen batean jasotzen dituzte. Eta bazkideentzako barne buletina ere martxan jarri dute: ALBEkaria. Bertsolari gazteen Abra saria abian jarri zuten. Bertsolaritzan lan egin duen jendea eskertzeko AHOBI sariak ere sortu zituzten, eta urte amaierako ekitaldian banatzen dira sariak... Harrigarria da bertso eskola honek antolatzeko erakusten duen gaitasuna. Pentsa, argazkilari profesional bat ere badute, Andoni
Hogeigarren urteurrena ospatu zuten 2000. urtean. Ez zitzaien ospatzeko motiborik falta. Algortako Bertsolari Eskola gogor zegoen, eta etorkizunari buruz euskarriak sendotzea izango zen aurrerantzean erronka Crespo Astobiza, beharra dutenean argazkiak egiten dizkiena. Artikulu honetako batzuk berak ateratakoak dira. Aipatutako guztia gutxi balitz, ALBEk hogeita lau bat ekitaldi antolatzen ditu urtero Uribe Kosta osoan, gehienak Getxon: bertso saioak, bertso jaialdiak, bertso ikuskizunak, bertsoaren inguruan ekitaldiak... Antolatu ez ezik, bertso eskolako kideek parte hartzen dute beste erakunde edo elkarteek antolatutako ekitaldietan: bertso kantari, bertso saio didaktikoak burutzen, gaiak jartzen, txapelketetako epaimahai lanetan, han hemengo kolaborazioetan... Eskolak ematen jarraitzen dute, urte osoan. Azken bi urte hauetan Aldai Patronatuko kulturguneko gela batean biltzen dira. Aipatzekoa da, hasi zirenetik gaur arte, beti izan dela astearteetan bertso eskolako hit-
zordua. Egoitza berrian sartu zirenean ere, horixe izan zen jarri zuten baldintza bakarra: beren gela izango zena, astearteetan libre izatea. Bi talde dituzte, gaztetxoena bata eta nagusiena bestea. Zenbait ikastetxetan ere bertsolaritza lantzen jarraitzen dute. Amaitzeko, hainbat kolaborazio egiten dituzte urtean zehar: UK Uribe Kostako herri aldizkarian bi orrialdeko artikulua idazten dute hilero. Euskal Herriko zein Bizkaiko Bertsozale Elkartean beren eskualdea ordezkatzen dute maila guztietan. Prentsan zein bestelako komunikabideetan ere kolaborazioak egiten dituzte aldian-aldian. Hori guztia bermatzeko, ezinbesteko zaie urteko diru laguntza bat. Arlo horretan ere aurrerapauso handiak egin dituzte. Urte hasieran, urteko ekitaldi guztien pro-
Bertso eskolak<B48 / 101
Andoni Iriondo eta Trino Azkoitiak sortu zuten bertso eskola, 1980an / ALBEk hogeita lau bat ekitaldi antolatzen ditu urtero Uribe Kosta osoan, gehienak Getxon / Hasi zirenetik gaur arte, beti izan dela astearteetan bertso eskolako hitzordua gramazioa eta aurrekontua aurkezten dituzte udaletxean, eta horien araberako diru-laguntza jasotzen dute. Hori bai, ez da bi aldeetako inor mahaitik jaikitzen negoziazioa burutu arte. Ez dute erantzunaren zain egon beharrik izaten. Bileran bertan zehazten da diru laguntza, eta urteko programazioa aurrekontu horri dagokiona izaten da. Benetan txapela kentzeko modukoa da ALBEko curriculuma. Borondatezko taldea izanik ere, erabat profesionala da. Jende askoren urte askotako lana dago atzean. Trino Azkoitia izan da arduradun nagusia hainbat urtez; Karlos Ibarzabal ondoan izan zuen hasierako urteetan. Joseba Santxoren izerdiak eta izaera gozoak bertso eskolaren egoera ortzimugaraino eraman du. Fredi Paiaren borondateak bertsolaritza ulertzeko modu bakarra islatzen du: talde lanean aritu eta transmisioa ziurtatu. Iñaki Benito del Valle, Josu Landeta, Josu Amezaga, Alberto De Abajo... izen asko dira lan talde horren euskarri. Izen asko utzi dukegu aipatu gabe. Gurea da errua.
Z
102 / B48>Bertso eskolak
XURI GOTXIKOA IRANTZU ARRIETA NAROA AZURMENDI SAIOA JAREÑO AINTZANE MENDIOLA HAIZEA ELIZONDO SABIN AYO NAHIKARI AYO NEREA ACEBO NAIARA DOBARAN EDURNE FANO PATXI ESTRADA GALDER BILBAO ALBERTO DE ABAJO MIREN LOIZAGA AINARA AZPIAZU UNAI ANGULO JOSU ARROIO ALFREDO PAIA XABIER PAIA JOSEBA SANTXO JAGOBA PEREDA EKAITZ LARRAZABAL GURUTZE LOPEZ IÑAKI BENITO DEL VALLE EDORTA ESPAÑA JOSU ESNAOLA JOSU LANDETA LARRAITZ DORRONSORO JOKIN ASPURU GOIZALDE ATXUTEGI ENDIKA GUARROTXENA IÑAKI AZKARGORTA OLATZ ESKUDERO ALFREDO LOPITZ JOANES IGEREGI MAREN GOIENAGA JONE URIA ANDERE ARRIOLABENGOA PELLO UNZURRUNZAGA PELLO ETXEBERRIA MIREN IBARLUZEA TRINO AZKOITIA AITZOL DE KASTRO BITTOR EGURROLA
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>> >>>>>>>>>>> >>>>>>>>
Bertso eskolak<B48 / 103
104 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 105
106 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 107
108 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 109
110 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 111
ARRATIAKO BERTSO ESKOLA Mugikortasun handikoa
igorre
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>Behetik gora hasita, Bizkaiko Bedia, Lemoa, Igorre, Dima, Arantzazu, Arteaga, Areatza eta Zeanuri herriak hartzen ditu Arratiako bailarak. Hamalau kilometro daude mutur batetik bestera, eta izenari men eginez, eskualde osora iristen ahalegintzen da Arratiako bertso eskola.
Oraintxe hamar urte sortu zen bertso eskola hau. Aurretik, bazen Arratian bertsozale talde bat, nahiko modu informalean taberna batean biltzen zena, baina 1992an bertsozaletasun horri forma egonkorragoa eman nahi izan zitzaion. Andoni Larrea, Pedro Mari Lejarreta Albaro, Karmelo Uriarte eta beste zenbait lagun Jon Lopategirekin bildu ziren, lehen urratsak nola egin zitezkeen aztertzeko. Ordurako, Igorreko ikastetxean Karmele Angoitiarekin bertsolaritza landuta zeukaten Ibon Iza, Kepa Intxausti, Igor Me単ika eta I単igo Olabarri gazteek, Eskolarteko Txapelketetan ere parte hartuak ziren, Jon Lopategirekin bertsotarako biltzen ziren, eta hauei plazaratzen laguntzeko eta mugimenduari indar apurtxo bat emateko gogoz sortu nahi izan zuten bertso eskola. Lehen urtean Andoni Larrea izan zuten irakasle. Ondoren, Igor, Ibon, Kepa eta I単igoren taldea Jon Lopategirekin bildu zen denboraldi batez, eta horiek plazaratu zirenean, Kepa Intxaustik berak batez ere, eta tarteka Ibon Izak ere bai, hartu izan dute hurrengo belaunaldiei irakasteko ardura. I単igo eta Igor ere aritu izan dira, baina gutxixeago. Gaur egun, horiek bertso eskolatik pixka bat urrutiratuta daude, eta jarraitzen dutenak, beren kabuz biltzen dira. Ikastetxeetan egiten den lanak eragina izaten du, eta behin hamalau urte betetzen dituztenean hurbiltzen dira bertso eskolara. Lehen Arratiako ikastolan Karmele Angoitiak eta orain Igorreko institutuan Karmelek berak eta Mateo Pagazaortonduak egiten duten lanari eskerrak, gaztetxoak bertsozaletuta eta bertsolaritza landuta joaten dira, eta hori, abantaila handia da. Igorren batzen dira; lehen, kultur elkarte modukoa zen etxe zahar batean, eta hori erre zenetik, azken biz-
Bertso eskolak<B48 / 113
Lehen Arratiako ikastolan Karmele Angoitiak eta orain Igorreko institutuan Karmelek berak eta Mateo Pagazaortonduak egiten duten lanari eskerrak, gaztetxoak bertsozaletuta eta bertsolaritza landuta joaten dira pahiru urteotan, udaletxeak dituen lokal batzuetan. Herriko liburutegia, ludoteka eta honelako zerbitzuak daude lokal horietan, eta aldiro libre dagoen gelaren batean elkartzen dira. “Ez dugu gela finkorik. Lehengo etxean bai, eta hantxe geneuzkan armairu txiki batean gure zenbait dokumentu eta liburu gutxi batzuk. Baina etxea erre zenean, zenbait dokumentu ere galdu egin genituen, eta orain geure etxetan banatuta gordetzen ditugu paperak”, esan digu Karmelo Uriartek. Karmelo da bertso eskolaren ardura duena, taldearen arima. Zenbait une ahuletan berak tira egin izan ez balu, bertso eskolak ez zukeen aurrera egingo. Gazteek aitortzen diote hori, eta berak ere badaki. Baina orain, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria da, eta ardura gazteagoek har dezaten ahaleginak egiten ari da. “Bizkaiko Bertsozale Elkartean, hemen... Ez daukat nik leku denetan egon beharrik. Esaten diet, jada nirekin aspertuko zirela, eta ea zergatik ez nauten alboratzen, baina... Dena dela, oraintxe hasi dira Eñaut Intxaurraga, Iñaki Iturrioz eta Jabi Olivares eskolaren ardura hartzen, asteroko hitzordua prestatzen, saioen antolakuntzan... Eta badirudi erreleboa etorriko dela”, dio Karmelok. Izan ere, hogei urtetik gorako aldea dago Karmelo eta gainerako taldekideen artean, eta naturalago ikusten du berak gurdiari gazte taldeak berak tira egitea. Gazte gehiago ere izan zituzten taldean, Iraitz Beldarrain, Gaizka Amondarain, Xiber Uriarte, Saioa Amuriza edo Maider Martinez, esaterako, baina unibertsitate garaia heltzean, jendeak herritik alde egiten du, eta zaila da asteroko hitzorduari eustea. Gainontzean, Arratia osoko bertsozale askok lagundu die urtetan, batez ere indar morala ematen. Hurbilago, ahal dutenean eta edozertarako prest, Juan Tomas Bustinza Tubi eta Iñigo Iruarrizaga ondoan izan ditu Karmelok. Bertako bertsolariak aurrera atera eta saioren batzuk egiteko prestatzeaz gain, Arratia eskualdeko bertso beharrak asetzen saiatzen dira. Horretarako, urtero San Josetako Arratia bertso saioa antolatzen dute. 1992az geroztik hutsik egin gabe antolatu dute saioa, eta badu berezitasunik, Arratiako herri ezberdinetan
114 / B48>Bertso eskolak
aldizkatuz izaten baita saio hori. “Bai, Arratiako herri denetara iristen saiatzen gara”, esan digu Karmelok, “baina ez da beti erraza. Herri txikiak dira Arratiakoak, eta aurrekontu baxua izaten dute normalean. Saiatzen gara herriko festetako egitarauan sartzen saioa, baina San Jose izena jarri diogunez, data horren bueltan antolatu beharra ere badago. Orain arte, Igorren, Diman, Lemoan eta Areatzan behintzat antolatu dugu”. Horrezaz gain, azken sei urteotan urtero antolatu dute Jentilak koplapaper lehiaketa. Eta herri txikietako auzoetako festetan bertsoak bere lekua izan dezan ere ahalegintzen dira bertso eskolako bertsolari batzuk kantatzera joanez. Bailarako bertsozaletasunaz galdetu eta, erdi mailan jarriko lukeela esan digu Karmelok. San Josetako saioan, esaterako, entzule askorekin hasi ziren. Gero apurka- apurka beheraka hasi zen entzule kopurua, baina azken urteotan badirudi gora egiten ari dela. “Zeanuritik bi bertsolari gazte atera dira orain, eta horrek, honelako herri txikietan, mugimendua sortzen du beti. Familia, lagunak... inguruan bertsozaletasuna pizten dute beti horrelako emaitzek”. Astelehen iluntzetan biltzen dira bertso eskolan, bederatzietatik hamarretara, eta bertsolaritzaren inguruko berriak aipatu ondoren, bat-bateko ariketak lantzen dituzte. Tarteka, hilean behin edo, doinuak aztertzen egiten dute ahalegin berezia. Horrezaz gain, gazteak beste egun batean biltzen dira, Juanjo Respaldizarekin. Hain lagun gutxiko bertso eskola izateko, maila oneko bertsolari asko ari dira ateratzen. Eñaut Intxaurraga, esaterako, azken Bizkaiko Txapelketako finalerako bederatzigarren lekuan geratu zen. “Gure alde ahula, jende aldetik dugun potentzial txikia da. BBKko taldekako txapelketarako, esaterako, taldea ezin osaturik ibiltzen gara, ikasleak-eta kanpoan izaten baitira askotan”. Ea ba, alde ahulenak ere sendotzeko aukerarik duten, orain arte egin dutena ez da gutxi eta. Zorionak, Arratia.
Z
Karmelo da bertso eskolaren ardura duena, taldearen arima. Zenbait une ahuletan berak tira egin izan ez balu, bertso eskolak ez zukeen aurrera egingo. Gazteek aitortzen diote hori / Urtero San Josetako Arratia bertso saioa antolatzen dute. 1992az geroztik hutsik egin gabe antolatu dute saioa, eta badu berezitasunik, Arratiako herri ezberdinetan aldizkatuz izaten baita saio hori ARITZ ARRIZABALAGA IRAITZ BELDARRAIN EÑAUT INTXAURRAGA IÑAKI ITURRIOTZ UNAI LOIOLA JABI OLIVARES MANEX SAGARNA KARMELO URIARTE
Bertso eskolak<B48 / 115
URRUXAR BERTSO ESKOLA Lagun koadrila bat
iurreta
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>Duela hamabi urte inguru sortu zen Iurretako Urruxar bertso eskola. Lehenago Durangon bazuten bertso eskola, baina hori desagertu zenean, Kristina Mardarasek Iurretan sortu nahi izan zuen honen ondorengoa. Haurrekin Maiztegi herri eskolan eta helduagoekin Goiuria ikastola zaharrean hasi ziren eskolak ematen, baina berehala igaro ziren guztiak ikastola zaharrera. Beste inork erabiltzen ez duen eskola horretako gela batean batzen jarraitzen dute oraindik ere. Paperak beteta badituzte ere, oraindik ez diote bertso eskolari izaera juridikorik eman. â&#x20AC;&#x153;Presupuesto handiko ekintzarik ere antolatzen ez dugunez, beti pasatzen uzten dugu gaia. Iaztik hor daude paperak, Bilbora bidaltzeko gertu, baina inork ez du kezka handirik nonbait gai honen inguruan. Alferkeria-edo izango daâ&#x20AC;?, esan digu Gorka Lazkanok umoretsu.
Kristina Mardaras izan da, urte askoan, Urruxar bertso eskolako bihotz eta arima. Bera izan zen sortzailea, baita denbora luzean, ikasle gazte zein helduagoen irakaslea ere. â&#x20AC;&#x153;Orain dela hiruzpalau urte, lan kontuak medio, pixka bat utzi egin behar izan zuen lehengo jarraipen gertukoa, eta belaunaldi gazteak hartu genuen bertso eskolaren ardura. Hala ere, Kristinak beti jarraitzen digu hurbiletik, ahal duen guztietanâ&#x20AC;?. Gazteek bertso eskolaren ardura hartu zutenean, oraindik ikasle gazteagoengana hurbiltzeko ahalegina egin zuten. Iurretako Juan Orobiogoitia herri eskolan (lehengo Maiztegi zena) eta Durangoko Kurutziaga ikastolan eskola orduetan bertsolaritza lantzeko eskaintza egin zuten, baita hasi ere. Ahalegin horren ondorioz sei gaztetxo berri hasi ziren bertso eskolan, baina gerora, arrazoi bategatik zein besteagatik, azkenean ez zuten aurrera jarraitu. Kristinarekin bertsotan hasitako gazteek eta Berriztik geroago etorritako beste bi lagunek osatzen dute, beraz, gaurko taldea. Talde autodidakta da, denek
Bertso eskolak<B48 / 117
Kristina Mardaras izan da, urte askoan, Urruxar bertso eskolako bihotz eta arima. Bera izan zen sortzailea, baita denbora luzean, ikasle gazte zein helduagoen irakaslea ere denen saioak zuzenduz eta aztertuz lan egiten baitute. Hala ere, gazteenak ez ei dira beteranoak zuzentzen ausartzen, oraingoz behintzat. Lagunarteko koadrila bat osatzen dute bertso eskolako kideek, eta gehienek asteroko hitzordura inoiz edo behin huts egiten badute ere, Mikel Jauregi dute bertso eskolako kiderik finena. Guztiak bat-batean aritzen dira, eta prestakuntza nagusia ere plazako saioei begira egiten dute. “Baditugu areto batekoak ziren berrogei edo berrogeita hamarren bat aulki. Hauen gainean kaxak jarri eta oholtza moduko bat osatuta daukagu. Gero, aspiradora baten tutua mikrofono gisa jartzen dugu, eta horrelaxe aritzen gara bertsotan. Plazan egoteko modua da gehienbat lantzen duguna”, kontatu digu Gorkak. Gorputz espresioaz gain, doinuak aldatzeaz ere asko arduratzen dira, eta gainontzean, ohiko plazako ariketak egiten dituzte. Baita tarteka saio libreak ere. Antolatzen duten ekintza nagusia Iurretako Bertso Txapelketa da. Urterokoa izaten dute, eta normalean Gabon inguruan egiten badute ere, aurtengoa otsail amaierara atzeratu dute. Txapelketa honetan, lehen bertsotan ibilitako hainbat iurretarrek, egun bertso eskolan dabiltzanek eta bertso eskolaren inguruan mugitzen diren beste zenbait lagunek hartzen dute parte. Horrezaz gain, bertso antzerkiak ere prestatu izan dituzte, inguruko auzo eta ikastetxeetan taularatzeko. Durangalde guztiko erreferentzia dira bertso eskola honetako bertsolari gazteak, eta eskualde osoan egiten dituzte saioak urtean zehar. Edozein ekitaldi edo bertso saio dela ere, askotan jotzen dute antolatzaileek Urruxar bertso eskolara. Guztiaren gainetik, ordea, lagun koadrila osatzen dute gazte hauek. Ostegun iluntzetan biltzen dira 19:30ak aldera, eta behin baino gehiagotan gertatu zaie 23:00etako kanpaiek bertso eskolan harrapatzea, bai eta geroagokoek ere. “Ez dugu, noski, lau ordu horietan bertsotan jarduten. Askotan hitz eta
118 / B48>Bertso eskolak
pitz aritzen gara, geure kontuak kontatzen, edo katxondeoan bestela, elkarri adarra jotzen. Hori bai, beti ordubeteren bat bertsotan egin ondoren”, diosku Gorkak, bere hizketa modu jatorrean. Izan ere, bertso taldea osatzeaz gain, lagun taldea ere osatzen dute hauetako askok. “Poteorako, kontzerturen batera joateko, edo oporretarako ere konta genezake elkarrekin, eta kontatzen dugu gainera. Askotan, norbere koadri-
“Baditugu areto batekoak ziren berrogei edo berrogeita hamarren bat aulki. Hauen gainean kaxak jarri eta oholtza moduko bat osatuta daukagu. Gero, aspiradora baten tutua mikrofono gisa jartzen dugu, eta horrelaxe aritzen gara bertsotan. Plazan egoteko modua da gehienbat lantzen duguna” lakoekin baino errazago ateratzen gara bertso eskolako lagunekin”. Dudarik gabe, bertso saioren bat edo txapelketako saioren bat entzutera joan behar dutenean ere, elkarrekin joaten dira. Giro eder hori belaunaldi berriei kutsatzen asmatzen badute, seguru gaude urte askoan izango dugula Iurretako Urruxar bertso eskolaren berri.
Z
IÑAKI ORMAETXEA ZIGOR ZUMEAGA MIKEL JAUREGI TXOMIN MAGDALENA PERU MAGDALENA ENEKO ABASOLO MARKEL ONAINDIA GORKA LAZKANO ANDER SALABERRIA NEREA ELORRIAGA
Bertso eskolak<B48 / 119
120 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 121
LARRABETZUKO BERTSO ESKOLA Aro berrian, indarberrituta
larrabetzu
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>Larrabetzuko bertso eskola orain dela hamabost urte, 1987an, sortu zuen gazte talde batek. Izatez Larrabetzu ez da oso herri bertsozalea izan, eta horregatik, zerbait egin nahi izan zuen gazte talde honek. Herriko jaietan-eta antolatzen ziren bertso saioei ez zieten aski irizten, eta nondik edo handik bertsozaletasuna bultzatu beharra zegoela ikusi zuten. Asmo horrexekin hasi ziren bi talde, materiala hanhor-hemenka batuta, bertso zaharrak ikasten eta berriak egiteko teknikak lantzen. Talde bi eratu ziren: helduena eta gaztetxoena. Arduradun berezirik ez zen izan hasierako ahalegin hartan; denak ziren arduradun hein batean, baina ez zegoen ardura hori zeukan inor berezirik izendatuta. Gaztetxoen irakasle izateko zeregina Xabier Arriaga Txiplasek eta Joseba Uribarrik bete zuten, bakoitzak aldi batez. Helduen taldea berriz, bere kabuz aritu zen, irakasle berezirik gabe. Lehen ahalegin honek baina, iraupen laburra izan zuen, pare bat urte besterik ez baitzituen martxan eman. Helduen taldeak urte beteko bizia izan zuen. Hasierako berotasuna hoztuz joan ahala, hastapeneko zortzi kideek gero eta gutxiagora egin zuten. Eta hala, ikasturtea bukatzerako taldea bertan behera gelditu zen. Gaztetxoenak, berriz, urtebete gehiago iraun zuen, eta hau ere desagertu egin zen sortu eta bi urteren buruan, Jon Lopategiren gidaritzapean herriko eskolan bertsolaritza lantzen hasi zirenean. Hasiera hartan bertso saio eta bertso afariren batzuk ere antolatu ziren herrian, eta eskolakoek ere izan zuten jendaurrean kantatzeko aukeraren bat edo beste. Herrian bertsozaletsunari bultzadatxo bat emateaz gain, eskola hartantxe eman zituen bere haurtzaroan, bertsogintzan lehen urratsak, gaur egun plazarik plaza diharduen eta azken Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean entzun dugun Etxahun Lekue herritarrak. Ibilbide laburra izan zuen arren, gerora etorriko zenaren lehen hazia erein zen 1987an.
Bertso eskolak<B48 / 123
Erakunde arduradunik ez dago, berez. Denen artean saiatzen dira gauzak aurrera eroaten, eta bakoitzak bere ardura izaten du: dirua, ikasleak, gaiak, azpiegitura… / Bertso eskola herrian dauden gainerako kultur taldeekin bat egiten duen egutegiarekin funtzionatzen saiatzen da Eta hazia maitasunez ereiten denean, lehenago edo geroago emaitzak jasotzen dira. Larrabetzun, berrindartuta hasi zen 2000. urtean berriro ere bertso eskola. Talde bakarra osatu zuten lehen bi ikasturteetan. Lehendik ere bertsozaleak ziren lagunek osatzen zuten taldea, eta jadanik bat-batean moldatzen dira gehienak. Elkarrizketa, baina, iazko ikasturte amaieran egin genien, eta ikasturte berrirako asmo berriak azaldu zizkigun Alberto Zoro, Larrabetzuko bertso eskolako irakasle eta arduradunetako batek: “Hurrengo ikasturterako bi talde sortzea pentsatzen dugu. Talde bi hauek hilean behin elkartuko genituzke, saio bateratuak egiteko. Banaketaren arrazoia taldea osatzen dutenen bertso maila eta adin ezberdintasuna dira”. Larrabetzuko Eskolako liburutegian biltzen dira bertsotarako. Materiala eta abar gordetzeko egoitzarik oraindik ez dute lortu, baina ahalegintzen ari dira. Elkarrizketa egin genienean, elkartea eratzeko estatutuak osatzeko bidean zirela esan ziguten. Jadanik urrats batzuk eginak zituzten, eta ikasturte honetarako tramitea amaituta izatea espero zutela esan ziguten. Erakunde arduradunik ez dago, berez. Denen artean saiatzen dira gauzak aurrera eroaten, eta bakoitzak bere ardura izaten du: dirua, ikasleak, gaiak, azpiegitura… Urteko egitasmoa eta proiektuak, ostera, denen artean adosten dituzte. Eskolei dagokienez, hila lau astelehenetan zatikatuta daukate. “Astelehen bitan doinuei erreparatzen diegu. Batetik, bertso zaharren bitartez doinuak ikasten ditugu, eta doinu horiek gaurko bertsolariek zelan erabiltzen dituzten ikusten ahalegintzen gara bestetik, saio bateko fotokopia edo audioaren laguntzarekin. Bestalde, badira makina bat abesti bertso egitura dutenak eta gustura kantatzeaz aparte bertso-doinu moduan erabil daitezkeenak. Soinu eta panderoarekin ere koplak eta doinu zaharrak kantatzen ditugu”, esan digu Albertok. Gainerako astelehen bietan alde teknikoa garatzen saiatzen dira. Errima landu eta osatzen dute, eta bat-bateko
124 / B48>Bertso eskolak
ariketak egiten dituzte azken puntua, lau oinak eta lehen puntua emanda. Normalean herrian suertatzen diren ekintzen barruan parte hartzen dute: jaietan, omenaldietan, azoketan, egun berezietan... Bertso eskolaren parte hartzea bi modutakoa izan ohi da: batzuetan, eskolako partaideak aritzen dira bertsotan, eta besteetan, kanpotik ekarritako bertsolarien esku uzten da egiteko hori. Erreferentzia gisa, bi zita izan ohi dituzte kontuan: aurten hamargarrenez antolatu duten abenduaren 25eko bertso saioa, eta orain bi urte hasitako auzoz auzo koplaz kopla ibilaldia. “Aurreko urtean Larrabetzu sortu zeneko 625. urteurrena bete zen, eta aurten, urteko kronika legez eta jaietako pregoilari gisa aritzeko erabili gura dugu zita hau. Aurrerantzean, aldaketarik ez badago, kutsu hori emongo diogu egun honi”, adierazi digu Alberto Zorok. Gaur egun duten erronka nagusia sendotzea da, talde egonkor bihurtzea alegia. Aro berrian bi urte pasatxo dituzte eta gauza mordoa egin dute. Bertso eskola herrian dauden gainerako kultur taldeekin bat egiten
“Ikerkuntza garatuz materiala sortzea litzateke gure beste erronketako bat. Inguruan ezagunak ez diren bertsolari eta koplari nagusi asko egongo dira, eta ez genuke nahi euren ganbaran jagotako altxorra guregana ez heltzea.” duen egutegiarekin funtzionatzen saiatzen da eta egutegi horren arabera prestatzen dira ekitaldiak. Epe luzera ez dute helbururik jarri, pitinka-pitinka doaz. Ondo pasatzeaz gain, ikasi egiten dute, eta bide batez bertsolaritza herrian sustraitzen dute. Etorri behar diren erronkak etorriko direla eta garai bakoitzean erantzuten jakingo dutela pentsatzen dute bertso eskolako kideek. Barru-barruko gurari baten berri ere eman digu Alberto Zorok: “ikerkuntza garatuz materiala sortzea litzateke gure beste erronketako bat. Inguruan ezagunak ez diren bertsolari eta koplari nagusi asko egongo dira, eta ez genuke nahi euren ganbaran jagotako altxorra guregana ez heltzea. Horretarako giza baliabideak baditugu, ez, ordea, ekonomikoak. Hauek lortu beharko genituzke. Honek guzti honek gure funtzionamendua baldintzatuko du, baina gogotsu gabiltza, eta hori izaten da, gehienetan, akuilurik onena”.
Z
AINHOA LARRABE LEIRE ERCILLA MAIALEN SANCHEZ NEREA SAGARNA LEIRE ETXEBARRIA MATXALEN SERRA GOTZON BARANDIARAN PATXI GEZURAGA JURGI URIARTE GORKA URIARTE ETXAHUN LEKUE GORKA MUGARZA ALBERTO DE ABAJO MAIALEN ZORROZUA
Gogotsu ikusi ditugu, bai, Larrabetzu aldean. Urte askoan jarrai dezatela oraingo ilusio berarekin.
Bertso eskolak<B48 / 125
TAKET BERTSOLARITZA ALKARTEA Hogeita bi urteko ibilbidea
mungia
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>Mungiako bertso eskolaren lehen konstantzia 1981ekoa da. Garai horretan sortu ziren, lehenagotik zetorren Muxikako Garriko bertso eskola izan ezik, inguru hartako bertso eskola gehienak. Xabier Amurizak bertsoa irakats zitekeela erakutsia zuen. Santutxuko bertso eskola izan zen Bizkaiko bertso eskola aitzindarietako bat. Geroago, Santutxuko bertso eskolan batzen zen zenbait jende bere inguru naturalera itzuli eta, Algorta eta Mungiako bertso eskolak sortu ziren. Antzeko jendea zebilen itzulika, betiere Amuriza gidari zutela. Bertso eskola horien guztien sorrerak, bertsoarekin baino gehiago euskaraz bizitzeko modua eskaintzearekin du lotura. Talde horietan ibilitako pertsona guztiak ez dira gero bertso munduan geratu, bai, ordea, gehienak, bertsolari eta gai jartzaile asko sortu baita hortik. 1981 eta 1987 urte artean, talde finko bat sortu zen Mungian. Amurizak ez zuen gehiago jarraitu, baina Karlos Ibarzabal, Bernardo Mandaluniz, IĂąaki Sarriugarte eta Patxi Aranburu bertsozale beteranoak, inguruko saio guztietara joaten ziren, zeuden bertso eskakizunei erantzunez. Orduan bertsolari gisa aritzen baziren ere, gerora ez dute denek lan horretan jardun. Baina bertatik sortu dira zenbait gai jartzaile eta bertsozale aditu. Lagun horiek, beste batzuekin batean, Bizkaiko Bertsolari Ikasleen Elkartea (BBIE) sortu zuten, oraingo Bizkaiko Bertsozale Elkartearen amona izango zena. 1990ean desagertu egin zen talde hori, eta Mungia bertso eskolarik gabe geratu zen. â&#x20AC;&#x153;1991n bertso eskola bila hasi nintzen, nik entzuna bainuen bazela bertso eskola bat gure herrian. Aitzitik, gertuen nituen bertso eskolak Algortakoa eta Santutxukoa zirela erantzun zidaten. Bernardo Mandaluniz gai jartzaile lanetan aritzen zen, Karlos Ibarzabalek bazuen bertso irratsaio bat... Tarteka elkartzen ziren elkarrekin hainbat bertso arlotako gaiak aztertzeko... Baina bertso eskolarik jadanik ez zenâ&#x20AC;?, esan digu Asier Legarretak.
Bertso eskolak<B48 / 127
Santutxuko bertso eskolan batzen zen zenbait jende bere inguru naturalera itzuli eta, Algorta eta Mungiako bertso eskolak sortu ziren. Antzeko jendea zebilen itzulika, betiere Amuriza gidari zutela Horrela, Jon Lopategi gidari zela beste bertso eskola bat sortu zen 1992an. Kide guztiak gazteak ziren, eta 1992tik 1994ra batu ziren Jon Lopategirekin. Baina Mungia hain herri txikia izanik, betiko bertsozaleen taldea eta bertso eskola berria bakoitza bere bidetik joateak ez zuen zentzu handirik. Hori dela eta, bi taldeen arteko bilera bat lotu zuten. Lehen taldetik Bernardo Mandaluniz eta Karlos Ibarzabal agertu ziren bilerara, eta 1997an Taket Bertsolaritza Alkartea sortzea erabaki zuten. Hor barruan sartuko zen Mungiako bertso eskola. Taket, Mungian izan zen bertsolaririk garrantzizkoenaren izena hartu zuen Bertsolaritza Alkarteak. Gaur egun, hiru talde dituzte bertso eskolan. Batetik, bat-batean egiten duten hamalau eta hemezortzi urte arteko gazteak daude. Bestetik, 6. mailako eta DBH 1eko beste bi talde, aurten bat-batean hasi direnak. Miren Ibarluzeak du bertso eskolaren ardura, eta adierazi zuenez, ikasleak bertsozaletzea eta bertsoaz ahal dena irakastea da eskolaren helburu nagusia. “Azken batean, biharko bertsolari, gai jartzaile eta bertsozaleak hezi nahi ditugu”. Horrezaz gain, herriaren aldeko ekintzak ere oso kontuan hartzen dituzte. Lehen irakasleak Jon Lopategi eta Asier Legarreta izan ziren. Jon Lopategik jarraitzen du oraindik ere helduenekin biltzen, eta tarteka inguruko bertso eskoletako bertsolariak ere ekartzen ditu, bertsotan denek elkarrekin egiteko. Gazteagoen irakasleak, berriz, Miren Ibarluzea bera –DBH 1eko taldean, erdi mailako ikasleekin– eta Eunate Jauregi eta Olatz Ibarluzea –6. mailako taldean, hasiera mailako ikasleekin– dira.
Aipatu San Antontxu festa, urtarrilaren 18an antolatzen dute. Egun horretan banatzen dira San Antontxu bertsopaper lehiaketako sariak. Euskal Herri mailako lehiaketa da, eta aurten bosgarrenez antolatu dute. Irabazleak ez du txapelik jasotzen. Diseinu propioz eginiko Taketa izaten da sari, eta urtero ezberdina izaten da. Ondoren, saio bat izaten da lau bertsolarirekin, eta gero bazkaria. Egun osoko jaia, beraz, bertsoaren inguruan. Lehen San Pedrotan ere izaten zuten saioa, baina albo batera geratu da, Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala egiten delako, eta udalak ezin duelako bi saioei diruz lagundu. Bestalde, urtean zehar, hileko azken ostiralean, plaza alternatibo bat eskaintzen zaie bertako eta, oro har, Bizkaiko bertsolari gazteei, Kos Taska tabernan. Bertsolari gazteei kantatzeko aukera ematea da ekimen horren helburua. Bertsoaren boom-ak behera egin duenez geroztik, Mungiako bertso giroak ere behera egin duela esan digu Asierrek. “Gazteek agendak bete-beteta dituztela sumatzen da, eta bertsolaritzak beste eskaintza askorekin lehiatu behar du”. Bertakoek Mungiako bertso giroa apaltzen ari dela badiote ere, ez da alabaina txikia bertso eskolan batzen den ikasle eta irakasle taldea. Aurrera begira, orain arteko egitasmoekin jarraitzea eta bertsolaritza indartzea dute helburu. Horrezaz gain, hogei urte hauetako historia bilduko duen liburu bat argitaratzeko gogoa dute. Zer kontaturik ez zaie falta.
“Familia arteko zerbait da bertso eskola. Aurrera begira, orain arteko borondate eta animoa izatea nahi nuke, eta jende berria ardurak hartzen hastea”, dio Mirenek. Esan daiteke, egun bi aurpegi dituela Taket Bertsolaritza Alkarteak: batetik, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako gaiak atontzen dituzte, San Antontxu jaietako bertso jaialdia antolatzen dute, bertsopaper lehiaketaz arduratzen dira, eta bestetik, Mungiako bertso eskola dago. Bi azpisailek-edo, hamabostero bilera bat egiten dute, eta bertan aztertzen da sail bakoitzean lantzen dena.
128 / B48>Bertso eskolak
Z
Karlos Ibarzabal, Bernardo Mandaluniz, Iñaki Sarriugarte eta Patxi Aranburu bertsozale beteranoak, inguruko saio guztietara joaten ziren, zeuden bertso eskakizunei erantzunez / Hileko azken ostiralean, plaza alternatibo bat eskaintzen zaie bertako eta, oro har, Bizkaiko bertsolari gazteei, Kos Taska tabernan TAKET BERTSOLARITZA ALKARTEA BERNARDO MANDALUNIZ KARLOS IBARZABAL JOSEBA SARRIUGARTE PATXI ARANBURU JOSE MARI BILBAO IÑAKI BEITIA ASIER LEGARRETA AITOR AZKETA JURGI FUENTES MIREN IBARLUZEA
BAT-BATEKO TALDEA EUNATE JAUREGI MIREN IBARLUZEA IKER GANGOITI HAIZEA URIBE OLATZ IBARLUZEA
ERDI MAILAKO TALDEA IRAITZ BILBAO ENEKO MARDARAS ENDIKA ETXEBARRIA BEÑAT MANDALUNIZ ALATZ GANGOITI DABID ETXEBARRIA IRAITZ AREBALO GARAZI MENDOZA AMANE IBAÑEZ IGOR PLAZA
HASIERA MAILAKO TALDEA TXABER GOIRI JOSU GOIRIENA JON BARRUETABEÑA GONTZAL KORRALETZE ENDIKA BARRUETABEÑA JON IBARLUZEA IÑIGO ETXEBARRIA ENDIKA DOMINGEZ
Bertso eskolak<B48 / 129
130 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 131
132 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 133
GARRIKO BERTSO ESKOLA Euskal Herriko “lehen” bertso eskola
muxika
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>Almengoa daukagu Euskal Herriko lehen bertso eskolatzat, baina beste modu batera bada ere, Muxikakoari ere eman geniezaioke izendapen hori. Izan ere, orduan “bertso eskola” izenik jarri ez arren, egungo hainbat bertso eskolen antzeko funtzioak betetzen zituen Garriko taldeak. Pedro Ajuria, Balendin Enbeita, Pedro Ortuzar Iturri, Deunoro Sardui, Bitoren Sardui, Jon Lopategi, Pedro Mari Aldana, Ireneo Ajuria eta Jon Enbeitak osatzen zuten Garriko. Azken biak –Ireneo Ajuria eta Jon Enbeita– taldera geroxeago batu baziren ere, 1959ko urrian hasi eta 1960ko maiatza artean, astero-astero bildu zen bertsotara bederatzi laguneko bertsolari eta bertsozale koadrila hau.
Balendin Enbeitaren itzalean Orain dela berrogeita hiru urte, zertarako bildu zitekeen bertsolari talde bat asteroko maiztasunez, zintzozintzo? Pentsa daiteke euskara eta bertsolaritza bera bultzatzea zirela helburu nagusiak. Horiek ere baziren, baina bada lehenengo bultzada eman zien beste arrazoi bat ere. Gerra ondoren Bizkaian jokatu zen lehen txapelketa izan zen 1959koa, eta Balendin Enbeita izan zen txapelduna. Muxikarrek ez zuten titulu hori edonola galtzen laga nahi izan, eta hurrengo txapelketarako prestatzeko helburuarekin, larunbata gauez batzen hasi zen taldetxo bat, Ariatza auzoko Fuenterrabia tabernan. Hona hemen zer dioen orduko agiri batek: “Geroago eta geiago izateko asmo bizi batez, Ariatzan bildu gara urriaren amazazpian. Eta zertarako batu ete gara? Nik eztakit norena izango dan asmo au, dana dala, asmo oso ederra eta bikaña da: astean bi aldiz, zapatu gauez eta domeka goizean aurkitzea danok batera Ariatzako Fuenterrabian. Eta zer izango da gure batzar-gaia? Gauza erreza, oso erreza: bertsotan egin, bertsotan, datorren urtian Bilbon izango dan txapelketa naguzian, naguzi izan daitean Ariatzako erria. (...) Eta auxe izango da astero egingo dogun lantxua: Pedrok, (Ajuria) gure maixuak, ipiniko dauskun gaitzaz, idatziko doguzan bertsoak irakurri ostean, bertsotan ekin. Bera izango dogu puntuak jarriko dauskuzana, eta guk egiten doguna txarto eta ondo dagoan esango dauskuna”.
Bertso eskolak<B48 / 135
1959ko urrian hasi eta 1960ko maiatza arte, astero-astero bildu zen bertsotara bederatzi laguneko bertsolari eta bertsozale koadrila hau / Gerra ondoren Bizkaian jokatu zen lehen txapelketa izan zen 1959koa, eta Balendin Enbeita izan zen txapelduna. Muxikarrek ez zuten titulu hori edonola galtzen laga nahi izan Egia osoa esateko, lehenengo eta bigarren batzarra Bixenta Enbeita, Deunoro eta Bitoren Sarduiren amaren etxeko jantokian egin zituzten. Baina euskararentzat garai zailak ziren, eta ez zuten debekatutako ezer egiten ari zirenik inork pentsatzerik nahi. Horregatik, tabernara aldatu ziren handik gutxira, guztien eta edonoren bistara. Agirian irakur daitekeenez, berezitasun asko ditu “bertso eskola” honek. Lehena eta deigarriena, agiria bera. Bertsolari taldea elkartu zen aldi bakoitzeko aktak jasota daude. Pedro Mari Aldanak hartu ohi zuen zeregin hori beregain, eta gure zorionerako, oraindik ere txukun-txukun gordetzen ditu. Aktetan jasotzen zituen elkarretaratze bakoitzeko gauzarik esanguratsuenak, eta bisita bereziren bat izaten bazuten honen berri ere ematen zuen. Horrezaz gain, batbateko saioan bertsolari bakoitza zer moduz aritu zen jasotzen zuen. Bigarren berezitasuna, aipatu berri dugun hori bera da: bertsoen azterketa. Gaur egun ohituta gaude bertso batean zerk huts egin duen, zertan asmatu dugun edo zer eta nola hobetu beharko genukeen aztertzen. Baina orain dela berrogei urte ez dugu uste oso ohikoa izango zenik besteren bertsoen gainean iritzia ematea, batez ere bertsoa txarra baldin bazen. Beharbada ez zen azterketa izatera iritsiko orduan egiten zutena, baina ona ala txarra zen behintzat juzgatzen zuten. Aktetan, esaterako, inongo trabarik gabe ematen da bertsoen gaineko epaia. Hirugarren berezitasuna bertso idatzietarako jarri zuten diziplina da: Pedro Ajuriak gai bat ematen zion astero bertsolari bakoitzari, eta horiek, gai horren inguruko bertsoak idatzita eramaten zituzten hurrengo asterako. Ez ziren garai horretan asko izango, modu horretako etxeko lanak beteko zituztenak, ezta batbateko bertsolariak izanik ere, idatzirikoa hainbeste landuko zutenak. Bada gauza aipagarri gehiago ere. Adinean taldekideen arteko aldea, esaterako, Ireneo Ajuriak hamabi urte zituen, eta Jon Enbeitak bederatzi besterik ez. Ireneoren aita, Pedro Ajuria, eta Jonena, Balendin Enbeita,
136 / B48>Bertso eskolak
Garriko taldearen arduradunetako bi ziren. Semeei bertsoarekiko maitasuna eta ezagutza eman zieten, eta hauek, bertsotarako gauza izan orduko hurbildu ziren taldera. Beste kideek betetzen zituzten lan berberak egiten zituzten taldeko gazteenek ere. Idatziz, esaterako, baserritarra, abeslaria, oiloa, erretzailea... izan zituen gaitzat Ireneok, beste gai askoren artean. Jon Enbeitak, ostera, Bermeo, eskalea, prailea, Karmengo Ama edo ardoa izan zituen, besteak beste, bertso idatzietarako gaiak. Irakurtzekoak dira, bederatzi urterekin, Jontxuk –taldean hala deitzen zioten– ardoa kantagai zuelarik, edariaren paperean jarrita osatutako bertsoak. Gauza ugari konta daitezke zazpi hilabete hauetaz. Antzerki bat ere prestatu zuten, nahiz eta ez zuten gero antzezteko aukerarik izan. Kontu hauek guztiak eta askoz gehiago, Pedro Mari Aldanak txukun asko prestatu duen “Garriko” (Bertso eskola - 1959/1960). Euskalherriko “Lehenengo” Bertso Eskolaren historia osoa eta zehatza liburuan aurkituko dituzue. Taldea bildu zen aldi bakoitzeko agiriak eta idatziz egin zituzten bertso guztiak jasotzen dira bertan, doinu, argazki eta beste hainbat argibiderekin batean. Testigantza ezin hobea, bertso eskolak sortu aurretikako “bertso eskolaren” historia ezagutzeko. Garriko Ietik Garriko IIra Lehen bertso eskola hura desagertu eta handik hamabost bat urtera, zazpi-zortzi bertsolari Mendatako Lamikiz auzoko baserrian batzen hasi ziren. Lehengo Garriko eskolakoak ziren lau: Balendin Enbeita, Deunoro Sardui, Bitoren Sardui eta Pedro Mari Aldana. “Lamikizko eskola”k hamar urte iraun zuen, 1986an Balendin Enbeita hil zen arte. Taldea umezurtz geratu zen, baina ordurako hazia ongi ereina zuen Balendinek. Handik gutxira, 1987an, Garriko bertso eskola berpiztea erabaki zuten Lamikizko bertso eskolako sei kidek. Maisu handiaren omenez berpiztu nahi izan zuten, lehengo Garriko bertso eskola biltzen zen auzo berean: Ariatzan. Baina aldakuntza eta berrikuntza ugari ekarri zituen bigarren Garriko bertso eskola honek. Ez zen bertsolari talde bat batu eta bertsoa lantzeko gune bat
Kontu hauek guztiak eta askoz gehiago, Pedro Mari Aldanak txukun asko prestatu duen “Garriko” (Bertso eskola - 1959/1960). Euskalherriko “Lehenengo” Bertso Eskolaren historia osoa eta zehatza liburuan aurkituko dituzue / Urte horietan guztietan, Garriko bertso eskola Busturialde osoko erreferentzia izan da. Hamabost urteotan, ikasle asko igaro dira bertso eskolatik, eta urterik onenetan hogeita hamar ikasle ere bildu dira bakarrik izan. Aurrekoa ez bezala, haur eta gazteentzako bertso eskola zen nagusiki: indarrak belaunaldi berriengan jarri nahi izan zituzten, transmisioa ziurtatzeko. Ateak nahi zuten guztientzako irekiak ziren, eta benetako eskola bat sortu nahi izan zuten. Hau guztia gutxi balitz, herriko kulturgintzan partehartze zuzena eskaini nahi izan zuten. Sortu zenean, 1987an, herriko talde kultural bakarra zen. Hau guztia aurrera eramateko, Muxikako udalak Ariatzeko eskoletako gela bat utzi eta egokitu zieten. Hortxe daude joan deneko hamabost urtean, jarritako helburuak betetzeko eguneroko ahaleginean. Gaur egun Lehen bertso eskola hartako kiderik gazteena zena, Jon Enbeita, hasi zen irakasle lanetan bigarren aldi honetan. Urte horietan guztietan, Garriko bertso eskola Busturialde osoko erreferentzia izan da. Hamabost urteotan, ikasle asko igaro dira bertso eskolatik, eta urterik onenetan hogeita hamar ikasle ere bildu dira, hiru taldetan. Bertatik pasa diren ikasleak bertsozaletzea eta bertsolaritzaren gaineko ezagutza zabaltzeaz gain, hainbat bertsolariri plazaratzeko aukera eman die Garriko bertso eskolak. Hemendik igarotakoak dira Onintza, Xabier, Zihara eta Oihane Enbeita, Ibon Ajuria edo Mikel Lopez, besteak beste. Bat-bateko bertsolariak emateaz gain, sari asko jaso dituzte bertsopaper lehiaketetan ere, bai banaka, bai bertso eskola gisa.
zaren inguruan egun bat antolatzen dute, bertsolaritza gogoko duten gazteek elkar ezagut dezaten, eta barruan dituzten ilusioak berritu eta indartu ditzaten. Bertso idatzien sariketa baten inguruan antolatzen da eguna: hemezortzi urtez beherako gazteek ?adinaren arabera, hiru taldetan banaturik?, ordubete izaten dute emandako gaiaren inguruan bertsoak osatzeko. Goiz berean epaitu eta bertso jaialdi baten barruan saritzen dira lanak. Urte hauetako batez besteko parte hartzaile kopurua, berrogeita hamarretik gorakoa izan da. Bertso eskola honen sortzaileentzat izan litekeen lorpenik handiena belaunaldi berriek lekukoa hartu eta, indarberrituz, aurrera jarraitzea izango litzatekeela dio Pedro Mari Aldanak bere liburuan. Horra bada, ametsa betetzen ari da. Jon Enbeitarekin batean, azken urteotan, Zihara, Xabier eta Onintza Enbeita ari dira irakasle lanetan. Une hauetan talde bakarra dute, eta inork ez du plazarako asmorik. Bertsotan eginez ongi pasatzea da taldearen helburua, eta afizio horri eusten eta forma berriak ematen saiatuko dira belaunaldi berriak. Z
UNAÑE URIARTE NEREA GOIRIA ARAITZ AZKARAI AYMAR ASTOREKA GURUTZ URUBURU JOSEBA ZELAIA
Herriko kulturgintzan parte hartzea ere helburu izan du bertso eskola honek. Muxikako aste kulturaleko antolaketan, esaterako, urtero izan da partaide. Hogeita bost urtetik gorakoen Bizkaiko lehenengo txapelketa antolatu zuten; bertso eskolen arteko hileroko saioak martxan jarri zituzten; Alfontso Irigoien, Santi Onaindia eta Balendin Enbeitari omenaldiak egin dizkiete, mahai inguru ugari antolatu dituzte; jaialdiak ere bai, tartean, bereziak asko (kopla dantzatuak, soinu otxotea aurrez aurre, pianoa eta eskusoinua elkarrizketan...). Dena dela, ekintzarik garrantzitsuena, Garriko Bertsolari Eguna dute; hasiera batean Busturia aldekoentzako zena, egun Bizkaia osora zabaldu dute. Bertsolarit-
Bertso eskolak<B48 / 137
✮✰ ✮✰ ✷✼❁ ✲✶ ❁✲✶ ★
gipuzkoa
✰✷✼ ✶★
ETXALBURU BERTSO ESKOLA Herri giroa pizteko sortua
abaltzisketa
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>Abaltzisketako Etxalburu aterpetxean, guraso amezketarrak dituen Iruñeko neska bat dago, Gotzone. Orain Abaltzisketan dago, baina lehen Iruñeko Zaldiko Maldiko bertso eskolan ibilia da. Beti izan du gustukoa bertsolaritza, eta herriko giroa pixka bat bizitzeko bertso eskola antolatu nahi izan zuen Abaltzisketan. “Tabernan ikusten zuen grazia handiko jendea dela herrian, hizketan azkarra, adar-jotzailea dena. Inoiz puntutan ere entzuten zituen bezeroak. Eta herriko giroa pixka bat pizteko eta bezeroetan sumatzen zuen gaitasunari bide emateko, aterpean bertan bertso eskola bat jartzea pentsatu zuen”, kontatu digu Bixente Gorostidik, eragile lanetan aritzen denak. Emaitza onak emango zituela pentsatu zuen Gotzonek, eta Bixenterekin hitz egin ondoren, deialdia egin zuen. Hasieran ez zen jende gehiegi apuntatu. Jendeak izena emateko beldurra zuen, bertso eskolak, bertsotik baino eskolatik gehiago izango zuela uste baitzuten. Bixentek berak lagun batzuk hurbilarazi zituen, eta bizpahiru astetan dozena bat laguneko taldea osatu zuten: zazpi abaltzisketar, bost amezketar eta alegiar bat. Astelehen iluntzetan elkartzen dira, Etxalburu aterpean, 20:00etatik 22:00ak arte. Parte hartzaile gazteenak hamabi urte ditu, eta helduenak berrogeita hamabost pasatxo izango ditu. Lehen urtekoa proba gisa antolatu nahi izan zuten, baina bertso eskolak aurtengo ikasturtean ere aurrera jarraitu du. “Oso ongi pasatzen dugu. Bertso zaharrak kantatu, doinuak ikasi, bat-batean koplak osatu eta elkarrekin puntutan egin... Batzuetan soinu eta panderoaren laguntza ere izaten dugu, bertso eskolan bertan. Izena emateko beldurrez ziren haiek, berehala ohartu ziren beraiei beti gustatu izan zaiena dela bertso eskolan lantzen duguna”, dio Bixentek. Gustura dago taldean sortutako giroarekin.
Z
Bertso eskolak<B48 / 141
“Tabernan ikusten zuen grazia handiko jendea dela herrian, hizketan azkarra, adar-jotzailea dena. Inoiz puntutan ere entzuten zituen bezeroak” INHAR ZUBELDIA GOTZONE RUIZ UNAI ZUBELDIA JON GARMENDIA PATXI KAMINOS RAMON ZUBELDIA IÑAKI AMUNDARAIN XABIER URRETABIZKAIA ION BELDARRAIN JOXE MARI MUJIKA IOSU GOÑI ION ANDER GOÑI
142 / B48>Bertso eskolak
Hasieran ez zen jende gehiegi apuntatu. Jendeak izena emateko beldurra zuen, bertso eskolak, bertsotik baino eskolatik gehiago izango zuela uste baitzuten
Bertso eskolak<B48 / 143
AIZARNAZABALGO ADISKIDE BERTSO ESKOLA Herri txikien handitasuna
aizarnazabal
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>Laugarren ikasturtea dute aurtengoa Aizarnazabalen. Jende bertsozalea zen herrian, bertsotarako afizio handia zuena, eta Julen Zulaika zarauztarra bertan ari zenez lanean, berarengana hurbildu ziren eta ea bertso eskola bat martxan jartzeko prest al zegoen galdetu zioten. Julenek gustura hartu zuen zeregina, eta halaxe hasi ziren, helduen talde batekin. Handik urtebetera haurrak ere galdezka etorri ziren, eta azken hiru urteotan bi talde osatu dituzte, helduena bata eta haurrena bestea. Ikasturte honetan Gasteiza joan da Julen, ikasketak medio, eta ez du bertso eskolarekin jarraitzerik izan. Hala ere, zerbait berezia dagoenean, oraindik ere pozik deitzen diote. Julenen ordez Mieltxo Aierzak hartu du haurren taldea, eta helduena beren kabuz biltzen da. Aizarnazabalgo herri eskolan biltzen da Mieltxo haurrekin. Idurre, Gurutze, Ainhoa, Igone, Alaitz, Jokin, Kaiet, Andoni, Irati... Bederatzi eta hamahiru urte arteko ikasleak dira, eta bertso jolasak eginez, errima landuz, bertso zaharrak kantatuz, eta kopla kantari gozatzen dute asteroko hitzordua. Poliki-poliki, bertsoa osatzen ere moldatzen dira ikasle batzuk. Afizio handia dute, bertsoak ere gustura ikasten dituzte buruz. Helduetan sei lagun hasi ziren, baina orain hiruzpalauk jarraitzen dute. Bat-bateko bertsogintza lantzen dute biltzen direnean, eta doinuak modu berezian lantzen dituzte. â&#x20AC;&#x153;Taldeko batek pianoa jotzen zuen, eta doinuak pianoaren laguntzaz lantzen genituenâ&#x20AC;?, esan digu Julen Zulaikak, iazko ikasturtea gogoan. â&#x20AC;&#x153;Gainerakoan, errima, arrazoiak... bertsoaren muina lantzen genuenâ&#x20AC;?. Antolatzen dituzten ekitaldiak ez dira gutxi. Urtarrilean puntako bertsolariekin bertso afaria izaten dute. Bertso eskolaren gain dago antolaketa osoa, eta elkarren artean prestatzen dituzte gaiak ere. Santa Ageda bezperan eskean ateratzen dira, eta batzen duten dirua bertso eskolarako izaten da. Sagardotegira ere egiten dute irteeraren bat. Xabier Amuriza ere eraman zuten, Lazkao Txikiren ikuskizuna herrian emateko. Festetan,
Bertso eskolak<B48 / 145
Bertso jolasak eginez, errima landuz, bertso zaharrak kantatuz, eta kopla kantari gozatzen dute asteroko hitzordua
bertso poteoa antolatu zuten behin. â&#x20AC;&#x153;Baina ez ginen oso gustura geratu. Tabernetan, telebista zela edo jendearen berriketak zirela, azkenean arreta galdu egiten zen. Hurrengo urtean balkoitik balkoirako saioa antolatu genuen, baina horrek ere ez gintuen erabat ase. Hirugarrenean gaztetxean antolatu genuen bertso saioa, eta badirudi horixe izan dela gure neurrikoaâ&#x20AC;?, esan digu Mieltxo Aierzak.
146 / B48>Bertso eskolak
Iazko kurtso amaieran Beizamako aterpetxe batera egin zuten irteera haurren eta helduen taldeak, guztiek elkarrekin / “Herriko bertso beharrak oso ongi betetzen ditu bertso eskolak” Xabier Amurizak Lazkao Txikiz eginiko lan txukunak tentaturik, beraiei ere antzeko zerbait egiteko gogoa piztu zitzaien. “Zenbait bertsolariren bertso onenak hautatu eta musikatzea zen helburua, gero jendaurrean emateko. Hasi ere hasi ginen. Julenek hautatu zituen Xenpelarren bertso onenak, nik akordeoiarekin sorta batzuk entseiatu nituen... Baina azkenean ez zen aurrera atera”, jarraitu du Mieltxok kontatzen. Iazko kurtso amaieran Beizamako aterpetxe batera egin zuten irteera haurren eta helduen taldeak, guztiek elkarrekin. Julenek gioiaren zati handiena egin, guztiek parte hartzeko moduko bertso antzerkia prestatu eta antzeztu, jolastu, herria eta baserri batzuk ikusi... asteburu bikaina igaro zuten Aizarnazabalgo bertsozaleek.
Talde giro honen eta ekintza horien guztien eragina ez da oharkabean igaro. “Herrian bertsolaritza berpiztu egin da, mugimendua sortu da”, dio Julenek. “Eta herriko bertso beharrak oso ongi betetzen ditu bertso eskolak”. Hain herri txikian halako mugimendua ikusita, ez daukagu inolako zalantzarik. Z
JULEN ZULAIKA MIELTXO AIERZA OSKAR ALBERDI OIER AIZPURUA ANGEL MARI IRURETAGOIENA EGOITZ ZULAIKA ABEL ETXABE JONE ZUBIZARRETA
Bertso eskolak<B48 / 147
148 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 149
150 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 151
152 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 153
154 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 155
ALEGIAKO BERTSO ESKOLA Martxan dela alegia!
alegia
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>San Juan eskolako bertso eskolak eta Aralar institutuko bertso eskolak osatzen dute Alegiako bertso eskola. Berez bertso eskola bereko bi talde dira, baina izenez bereizi egiten dituzte. Orain dela bi urte pasatxo sortu zen Alegiako bertso eskola, 2000/01 ikasturtean. San Juan ikastetxeko euskara irakaslea oso bertsozalea da, eta bertsolaritza asko lantzen du eskola orduetan. Ikasleei froga gisa bertso eskola bat sortzea proposatu zien, deialdia herriko bi ikastetxetara zabaldu zuten, eta oso erantzun ona izan zuten. Hasieran guztiak talde bakarrean biltzeko asmoa bazuten ere, San Juan ikastetxeko hogei lagunek baino gehiagok eman zuen izena, eta beraz, ikastetxe bakoitzean bertso talde bat egitea erabaki zuten. Gero, San Juan ikastetxeko hogei lagunak gutxitzen joan ziren, hamar-hamabi geratu arte. Aralar institutuko taldea mantendu egin da, eta dozenatik gora lagun hurbildu dira bi urte hauetan. San Juan ikastetxeko ikasleak dira gaztetxoenak, hamar eta hamabi urte artekoak baitira. Bigarren taldean hamalau eta hamasei urte arteko ikasleak batzen dira. Bixente Gorostidi aritzen da ikasle hauekin guztiekin, eta astelehen eta astearte eguerdietan dute hitzordua. â&#x20AC;&#x153;Nire papera ikasle bat gehiago bezala jokatzea izaten da, batez ere parte hartzeari dagokionez. Hala ere, tarteka gidari lanak egitea egokitzen zait, eta jakina, eskolak ere, ongi prestatuta eramaten ditutâ&#x20AC;?, esan digu Bixentek. Eskolan euskal eskoletan bertsolaritza lantzen dute, eta bertsoa oso ongi ezagutzen dute bertso eskolara iritsi aurretik ere. â&#x20AC;&#x153;Batez ere nagusien taldean, batbatean koplatan-eta dexente ohituta zegoen jendea aurkitu nuen. Horiek erraztasun handia eta koplatarako maila polita lortu dute, nahiz eta jendaurrean kantatzen oraindik ez diren ausartzenâ&#x20AC;?, jarraitu du. Txikienen taldean baziren hasieran bertsolaritza gehiegi gustatzen ez zitzaien lau lagun, eta hala ere, bi urtean eskola guztietara joan dira. Ez dakigu ira-
Bertso eskolak<B48 / 157
Eskolan euskal eskoletan bertsolaritza lantzen dute, eta bertsoa oso ongi ezagutzen dute bertso eskolara iritsi aurretik ere / Txikienen taldean baziren hasieran bertsolaritza gehiegi gustatzen ez zitzaien lau lagun, eta hala ere, bi urtean eskola guztietara joan dira kasleari edo giroari, zeri aurkituko zioten xarma, baina poliki-poliki honelako jendea bertsozaletzea, ez da gero, lan makala. Aurten oraindik ez dute ikasturtea hasi, baina aurki hastekotan dira. Handien taldeko batzuk Batxilergoa egitera joango dira Tolosara, eta horiena seguru asko hor amaituko da. Pena da, urte askoan egon baitzen lehenago helduentzako bertso eskola bat Alegian, eta jende asko biltzen baitzen. Denbora luzean aritu ondoren, emeki-emeki desagertu egin zen. Baina Bixenteren iritziz, herriko jendea oraindik ere joango litzateke, berriz abian jarriz gero. Herriko festetan ere herritarrentzako bertso txapelketa antolatzen dute urtero, eta parte hartzaile ugari eta giro ezin hobea izaten dute. Z ARALAR INSTITUTUKO TALDEA UNAI LEZEA MARIA EUGENIA GONZALEZ JULEN GOIKOETXEA JOSEBA LARRETA ITSASO ARANDIA ION GARMENDIA NEREA GARMENDIA EIDER OIARBIDE SAN JUAN ESKOLAKO TALDEA ANE TOBAR JOKIN ZABALA MAITANE ARRAIET AITOR ARTOLA IMANOL MANTEROLA GORKA ZUBELDIA NEREA ARANBURU
158 / B48>Bertso eskolak
Herriko festetan ere herritarrentzako bertso txapelketa antolatzen dute urtero, eta parte hartzaile ugari eta giro ezin hobea izaten dute
Bertso eskolak<B48 / 159
160 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 161
ANOETAKO HERRI IKASTOLAKO BERTSO ESKOLA Eskola txikiak, eskola handiak
anoeta
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>Herri bertsozalea izan arren, inoiz ez zen bertso eskolarik egon Anoetan. Orain dela hiru urte, Mikel Errazkin herritarrak hutsune hori betetzeko proposamena aurkeztu zuen udaletxean. “Mikel bera oso bertsozalea da. Lehendik ere Tolosako bertso eskolan ibilia da, eta udaletxean zinegotzi hasi zenean, proposamena aurkeztu zuen”, esan digu Amaia Agirrek, joan den ikasturtean irakasle gisa aritutakoak. Mikel Errazkinek bere iniziatibaz eman zuen lehen pausua, eta udaletxeak lehen momentutik baiezkoa eman zion. Helduen eta haurren bertso eskolak jarri zituzten martxan, eta Anjel Mari Peñagarikano aritu zen lehen urtean irakasle. Haurren bertso eskola Herri Ikastolatik bideratu zuten. Lehenengo ikasturtean, hiru hilabeteko aproba egin zuten. Iaz lehenxeago hasi nahi zuten, baina azkenean berandutu eta ikasturtearen azken hiru hilabeteetan izan zen martxan bertso eskola. Bigarren urte honetan Amaia Agirre eta Bixente Gorostidi aritu ziren irakasle gisa, bakoitza ikasle talde batekin. Bi irakasleak bat etorri dira ikasleek duten bertsoaren ezagutza altua azpimarratzerakoan. “Berezko bertso maila beste hainbat tokitan baino altuagoa dute, eta zaletasuna ere bai. Ikasle askoren familiak bertsozaleak dira, eta hori asko igartzen zaie. Bertsolari guztiak ezagutzen dituzte: gazteak, zaharrak...”, esan digu Amaiak. Herri txikia da Anoeta, txikia eta euskalduna. Bertsozalea da berez, eta Peña bezalako bertsolari ezagun bat herrian izateak asko laguntzen dio bertsozaletasun horri. Ikusi besterik ez dago azken urteotan hainbat herritarrek antolatutako bertso antzerkiak ze arrakasta izan duen. Harigile batek emandako hariaren arabera bertsoak osatzen ditu Anjel Mari Peñagarikanok, eta ondoren herriko gazte talde batek bertsoak buruz ikasi eta antzerkia antzezten du. Egun horretan gutxi izaten dira frontoira hurbiltzen ez diren anoetarrak. Aldeko giroa dute, beraz, bertso eskolako ikasleek. Irakasleei ez zaie oharkabean pasatzen hori guztia:
Bertso eskolak<B48 / 163
Helduen eta haurren bertso eskolak jarri zituzten martxan, eta Anjel Mari Peñagarikano aritu zen lehen urtean irakasle / “Bertso zaharrak asko gustatzen zaizkie, badakite estimatzen. Hizkera ere bizi-bizia dute, eta hizkuntza maila ona. Bertsolaritza oso gertuko sentitzen dute...” “Hasierako helburua bertsozaletasuna zabaltzea eta aurrez zaleak zirenekin bertsoa oraindik ere gehiago lantzea zen. Lehendik bertsoa asko ezagutzen zuten, eta horrek asko laguntzen du. Oso jarrera ona azaldu zuten ikasleek ariketak egiteko, eta oso denbora gutxian emaitza onak izan genituen”, esan digu Bixente Gorostidik. Bixentek ikaslerik helduenak izan zituen, hamalau eta hamasei urte artekoak. Amaiak berriz, hamaika urteko ikasleak zituen, eta mugituagoak izan behar zuten nonbait. “Bertso zaharrak asko gustatzen zaizkie, badakite estimatzen. Hizkera ere bizi-bizia dute, eta hizkuntza maila ona. Bertsolaritza oso gertuko sentitzen dute... Guztia da abantaila, baina gero, eskola emateko orduan, kosta egiten da hain talde handia lanean jartzea. Eguerdian ematen genituen eskolak, eta izerditan etortzen ziren jolas-tokitik. Egarria zela, komunerako itzuliak zirela, klasea hasterako lehen ordu laurdena joaten zitzaigun”, kexu da Amaia. Ikasturte honetan ere martxan jartzekoak dira, urtarril aldera. Ikasle gutxixeago izango dira, eta talde bakarra osatuko dute. Udaletxearen gogoa herri mailan bertso eskola bat antolatzea da, baina horretarako lehen amua ikastolan bota dute. Beharbada, urte gutxi barru izango dute beren asmoa betetzeko aukera. Aurten jarraitu ez duena, ordea, helduen bertso eskola izan da. Bi urtez bildu dira Anjel Mari Peñagarikanorekin. “Ez zen bertsolari izateko anbizioa zuen jendea. Bazegoen oso bertsozalea zen bakarren bat, baina gehienak ondo pasatzera etortzen ziren”, esan digu Peñak. Ea bada, helduen taldea berreskuratzeko aukerarik duten, eta urte gutxi barru bere kabuz funtzionatzen duen bertso eskola lortzen duten Anoetan.
Z
164 / B48>Bertso eskolak
Iazko ikasleen zerrenda: TALDE 1 (AMAIA AGIRRE) XABAT UGARTEMENDIA AIZPEA LAUROBA BEÑAT JAUREGI JOKIN TOLOSA NAROA URKOLA ITZIAR LEJARDI IRATI GARIKANO EGOITZ JAUREGI IGOR IBARZABAL OIER URKOLA UGAITZ MENDIZABAL AIMAR ALONSO TALDE 2 (BIXENTE GOROSTIDI) JON UGARTEMENDIA IGOR URKOLA AITZOL ESNAOLA MADDI SARASOLA ENERITZ URKOLA ALAZNE RUIZ AITOR MUNDUATE TXOMIN AZPIROZ ARATZ LUISA
Udaletxearen gogoa herri mailan bertso eskola bat antolatzea da, baina horretarako lehen amua ikastolan bota dute
Bertso eskolak<B48 / 165
166 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 167
ARRASATEKO BERTSO ESKOLA Araban bagare
arrasate
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>Aspaldikoa da Arrasateko bertso eskola, azken batean Almengo bertso eskola aitzindariaren jarraipena baita. Almengoa Leintz bailarako bertso eskola bihurtu zen, eta Arrasate izan zuen bilgune, aldika leku hori Aretxabaletak bete bazuen ere. Askotan entzun eta irakurri dugun legez, lehen belaunaldiko fruituak izan ziren Jon I単aki Izarzelaia, Arantzazu Loidi, Aitor, I単aki eta Jon Sarasua, Felix I単urrategi eta Danel Goikolea, beste batzuen artean. Geroagoko ikasleek ez zituzten Xanti Iparragirre eta Joanito Akixu irakasle gisa ezagutu, baina bai Patxi Goikolea. Urte askoan lan egin du Patxik Leintz bailaran, eta bere eskuetatik igarotakoak dira Amaia Agiriano, Agurtzane I単urrategi, Arantzazu Fernandez de Arroiabe, Saioa Arando, Leire Basauri, Ainhoa Agirreazaldegi, Maider Osa, Larraitz Iparragirre, Maier Velez, Naiara Olabarria... eta beste hainbat ikasle, bere garaian Leintz bailarako bertso giro bizian parte hartzaile izanak. Ikasle hauek guztiak bildu zituen garaiko esperientziak aldizkari honetan bertan dauzkazue, 30. zenbakian, oso-osorik Almengo bertso eskolari eskaini zitzaion zenbakian. Hainbeste urtean lan egindako jendeari atsedena zor zaio-eta, Patxi Goikoleari ere iritsi zitzaion bertsolaritzaz beste patxada batekin gozatzeko aukera. Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) euskara elkarteak deialdi berria egin zuen, eta dozena bat lagun inguru hurbildu ziren bertso eskolara. Ainhoa Agirreazaldegik egin zituen bizpahiru urte irakasle gisa, eta ondoren Asier Iriondo legazpiarrarekin jarraitu zuten, beste bi urtean. Lehendik Bergarako bertso eskolan aritutako bi ikaslek eta Arrasatetik bertatik etorritako ikasle berriek osatzen zuten taldea. Asierrek ere bertso eskolako ardura utzi behar izan zuenean, Oihane Pereak heldu zion lanari, ezin gogotsuago. Egia esan, tristea zirudien irakaslea hain urrutitik ekarri beharra, hainbeste lan egindako bailarara. Gipuzkoan herri bat baino gehiagotan dagoen arazoa da bertso eskoletako irakasle eskasia. Badirudi jendea
Bertso eskolak<B48 / 169
Oihane Pereak heldu zion lanari, ezin gogotsuago. Egia esan, tristea zirudien irakaslea hain urrutitik ekarri beharra, hainbeste lan egindako bailarara. Gipuzkoan herri bat baino gehiagotan dagoen arazoa da bertso eskoletako irakasle eskasia berriro kontzientziatzen hasi dela, baina izan dira hor urte batzuk, zenbait herrik irakasle bila oso urrutira joan behar izan dutena. Arrasaten ere horixe gertatu zen, eta lehendik ere Araban lan franko zuen Oihane prestatu izan ez balitz, beharbada une hauetan etenda egongo zatekeen bertso eskola. Kontuak kontu, oso indartsu eman zion jarraipena Oihanek, lehendik Ainhoa eta Asierrekin aritutako taldeari. Eta hara non, hasieran hain tristea zirudien detaile hura bera, bertso eskolak bere nortasuna aurkitzeko funtsezkoa izan den. Izan ere, azken urteetan hortxe zebilen taldea, ezbaian, bere burua non kokatu ez zekiela. Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba artean dago Arrasate, eta legez Gipuzkoako herria den arren, Bizkaia edo Arabarekin lotura berezkoagoa du. Deba bailaran ere ez zen bertso mugimendu handirik sumatzen, Gipuzkoan oso bazterrean zegoen... eta horrek guztiak ez zion gehiegi laguntzen bertso eskolari indarra hartzen. Baina Oihane Pereak, bere-berea duen baikortasuna eta ilusioa kutsatuz, buelta eman zion egoera horri. Aramaioko bertso eskolako ikasle batzuk ekarri eta Arabako gainerako bertso eskolekin harremanetan jarri zituen, Araban antolatzen zituzten ekintzetara gonbidatu... eta emeki-emeki, Arrasateko bertso eskola nor izaten hasi zen. “Nahiz eta bertso maila diferentea izan beren artean, ongi daramate heterogeneotasun hori. Gero, garrantzitsua izan da bertso eskola honentzat Araban integratzea. Gipuzkoako bertso eskola izan arren, ekintza eta lotura mailan Arabarekin du harremana. Horrek kemen berria eman eta gogotik eragin die taldekideei. Lehen galduta zeuden Gipuzkoan, orain Araban ez. Izaera bat hartu dute. Arrasateko bertso eskola da, baina ezaugarri horiekin, izan zitekeen Aramaiokoa ere”, adierazi digu Oihanek. Harreman horretan biak izan dira garaile, Arabari asko eman baitio Arrasateko bertso eskolak, hizkuntza mailan batez ere. Bat-batean jadanik ondo moldatzen dira ikasleak. Gehienak gazteen txapelketaz txapelketa ibiltzeko sasoian daude, eta askotan egiten dituzte entrenamenduak txapelketa horiei begira. Horrezaz gain, bert-
170 / B48>Bertso eskolak
so sortak aztertu, hainbat gairi buruzko gogoetak egin eta bertsolaritzaren eta bertsogintzaren azken berriak arretaz jarraitzen dituzte. “Helduen bertso eskola baten tankera du. Nik honezkero erakutsi diet dakidan guztia. Pixka bat helduagoa eta ibiliagoa den eta zertxobait gehiago dakien baten papera da nirea, baina eragile eta animatzaile gehiago naiz irakasle baino”, esan digu Oihanek. Une hauetan ez du bere burua beharrezkotzat jotzen, eta Araban premia larriagoan den bertso eskolarik badagoenez, ikasturte honetan taldea utzi beharrean izan da. Orain, beren kabuz batzen dira. Bertsozale amorratuak dira Arrasateko bertso eskolakoak. Bailarako egoerarekin kezkatzen ere hasi dira. Ikasleak berak prest daude gazteagoei eskolak emateko, baina ez da ikasle berririk animatzen. “Gogo han-
â&#x20AC;&#x153;Helduen bertso eskola baten tankera du. Nik honezkero erakutsi diet dakidan guztia. Pixka bat helduagoa eta ibiliagoa den eta zertxobait gehiago dakien baten papera da nirea, baina eragile eta animatzaile gehiago naiz irakasle bainoâ&#x20AC;? dia du taldeak bailarako egoerari buelta emateko. Oso kontzientziatuta daude horrekin. Ez dira bertsolari bakarrik, bertso proiektu handi bateko partaide dira, bere txikianâ&#x20AC;?. Gai hori beti zaindu du Oihanek, beti arduratu baita bertsolaritzaren proiektu eta talde izaera ikasleei transmititzen. Arlo hau, bertso eskola guztietan lantzen ez bada ere, dagoen arlorik garrantzitsuenetakoa da. Transmisio hori bertsolaritza bizitzeko eta ulertzeko modu bat ez ezik, etorkizuneko bertsozaletasuna ziurtatzeko ezinbesteko oinarria baita.
Inguruko herrietan ere badirudi hasia dela bertso giroa berpizten, eta denen babesean, nahiz egon Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Leintz nahiz Deba bailaran, urte askotako bizia opa diogu Arrasateko bertso eskolari. Z
ENAITZ ALUSTIZA JOKIN LABAIEN MANEX AGIRRE NEREA URRA LIERNI ALTUNA AITOR OLANO
AEDk bultzatzen du urtero bertso eskola, eta AEDk berak antolatzen dituen bertso saioetan gero eta parte hartze handiagoa dute ikasleek: AEDko bertsopaper lehiaketako lanen epaile izaten dira, San Joanetako eta Santamasetako saioa prestatzen dute, urtean zehar bertso saio batzuetan kantatzen dute...
Bertso eskolak<B48 / 171
172 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 173
AZKOITIKO BERTSO ESKOLA Motibazioa eragile
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>Isabel Jauregi, Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako irakasleak bultzatuta sortu zen, orain dela zazpi urte, Azkoitiko bertso eskola. Lehen bi urteetan Igor Eguren izan zuten irakasle; Alaitz Sarasolarekin biltzen dira azken bost ikasturteotan. â&#x20AC;&#x153;Ikastola da bertso eskolaren arduraduna, eta berez
ekintza estraeskolar bat gehiago den arren, arrakasta handia izan duen bertso eskola da, urte askoan bere buruari sendo eutsi baitioâ&#x20AC;?, esan digu Alaitzek. Hasieran talde bat batzen bazen ere, azken hiru urteotan bi talde osatu dituzte. Hasiberrienek, hamabi urteko gaztetxoek, bertso zahar eta berriak kantatu, bertso jolasekin gozatu eta idatzizko ariketak lantzen dituzte nagusiki. Helduagoek, hamahiru urtekoek, bat-bateko lehen urratsak eginak dituzte,
azkoitia
Motibazioa da ikasleen ezaugarririk aipagarriena. “Haurren hizkera oso berezia da: euskara bizia dute, esapide jatorrak erabiltzen dituzte... Horrezaz gain, kantatzeko oso jarrera ona agertzen eta erakusten dute, burua tente jarriz eta parte hartzen arreta bizia ipiniz. Elkarri ziria sartzeko zaleak ez ezik abilak ere badira. Ezaugarri horiek guztiak ez dituzte egungo bertso eskola askok betetzen, ez guk nahi hainbestek behintzat, eta alde horretatik, oso talde berezia da”, azaldu digu Alaitzek. Zaletasun handia sortu du bertso eskolaren ibilbideak herrian, batik bat ikastolan eta bertso eskolatik igarotzen diren haurren ingurunean duen eraginagatik. Bertso giro polita piztu dute, zazpi urtean etenik gabe bizi-bizi mantentzea lortu dute, eta hori, ezin da ikastetxeei lotuta dauden bertso eskola guztiengatik esan. Segi dezatela urte askoan belaunaldirik gazteenak bertsozaletzen. Z
eta bertso zahar eta berriak lantzen jarraitzen dute. Urtean zehar inguruko ikastetxeetara irteerak egiten dituzte, eta horrezaz gain, Santa Agedan, Gabonetan, Zaharren Egoitzako urteroko saioan... parte hartzen dute. Ikastolak berak antolatzen duen Xabier Munibe bertsopaper lehiaketan ere partaide izaten dira, eta bertso eskolako ikasleek goxatzen dute lehiaketa honen sari banaketa ere.
XABIER ANDREU JON OLAIZOLA AMAIA LARRAÑAGA LAIDA BERISTAIN AMAIA ARANBARRI MARI BALENTZIAGA ANDER ARIZMENDI JOSU BARRUTIA INAXIO FERNANDEZ JON GARCIA PATXI ARTETXE ENERITZ ARTETXE ENAITZ MUJIKA JULEN OLAIZOLA MIKEL ELORZA BEÑAT LANDA IOANNES GARATE TIBALT ALBERDI SILVIA ETXANIZ IDOIA GOENAGA MAIALEN ARTETXE
Bertso eskolak<B48 / 175
ERNIARRAITZ BERTSO ESKOLA Urolaldeko bertsolaritzaren iratzargailua
azpeitia
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>Orain dela bi urte pasatxo, 2000. urteko urrian sortu zen Erniarraitz bertso eskola. Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Errezil eta Beizamako, hau da, Ernio eta Izarraitz mendien arteko herrietako bertsozaleentzat sortutako helduen bertso eskola da, hainbeste bertsolari eman dituen ingurunea indartzeko beharra sentitu eta abian jarria. Laxaro Azkune, Imanol Lazkano, Jose Luis Gorrotxategi eta Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II.a izan ziren, beste hainbat bertsozalerekin batean, proiektuaren sortzaile eta bultzatzaileak. Azpeitian baziren oso maila oneko bertsolari gazteak, baina horiek eta horien ingurunean bertsozale gehiago biltzeko beharra sentitzen zuten, baita bailarako bertsozaletasunari bultzada bat ematekoa ere. Bihotzez estimatzekoa da, hainbeste urtean bertsolaritzan egindako lanaren ondoren, oraindik ere beren ilusioa eta ahalegina horretan jarri duen talde eragile honen ardura. Bi taldetan banatzen dira ikasleak. Batetik, Jose Luis Gorrotxategi irakasle dutela, idatziz aritzen den talde bat dago, eta bestetik, Loidisaletxerekin biltzen da bat-bateko bertsolaritza lantzen duen taldea. Adin eta helburu desberdinak dituzten bertsozaleak biltzen ditu bertso eskolak, eta horixe du, hain zuzen ere, zeregin nagusietako bat, alegia, era guztietako jendea bildu eta bertsoaren inguruan ongi pasatzea. Oso gustura daude taldekideak: lortu duten talde giro bikaina da emaitzarik azpimarragarriena.
Gorrotxategirekin hemezortzi urtetik berrogeita hamar urte arteko jendea biltzen da, eta ariketa idatziak eta bat-bateko hasiera mailako ariketak egiten dituzte. Loidisaletxerekin, berriz, hamalau eta hogeita hamar urte arteko jendea biltzen da, eta bat-bateko ariketak egiten dituzte. Oso maila ezberdineko bertsolariak biltzen dira talde horretan, alegia, Euskal Herri mailan plazaz plaza dabiltzan bertsolariak eta herri mailan kantatu nahi dutenak. Loidisaletxek, gaiak jarri eta mikrofonoaren aurrean kantarazten die, saioei plaza itxura emateko. Ariketa bereziak ere egiten dituzte,
Bertso eskolak<B48 / 177
Laxaro Azkune, Imanol Lazkano, Jose Luis Gorrotxategi eta Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II.a izan ziren, beste hainbat bertsozalerekin batean, proiektuaren sortzaile eta bultzatzaileak / Oso gustura daude taldekideak: lortu duten talde giro bikaina da emaitzarik azpimarragarriena aldiro arlo jakinen bat lantzeko, eta egindako akatsak eta esapide berriak aztertzen dituzte kantatu ondoren. “Tartean badira bertsotan oso aurrera joan daitezkeenak, baita plazarako asmorik ez dutenak ere. Hemen helburua bertsotan gozatzea eta mikrofonoaren aurreko beldurra kentzea da. Hain maila ezberdineko ikasleak uztartzen jakitea zen nire kezka nagusia, eta oso erraz gainditu ditugu mugak, gauzak umorez hartuta eta nork bere buruari barre eginez”, esan digu Loidisaletxek. Erniarraitz bertso eskola, izen bereko bertsozale elkarteak babesten du, eta talde honek, bertso eskolaz gain, urtean zehar hainbat ekintza antolatzeko ardura hartuta dauka. Taldearen ekimenak dira: esate baterako, iaz lehen aldiz antolatu zuten Urola Kosta bertsolari gazteen txapelketa; bailarako elkarteetan antolatutako bertso afariak; Gabon eskeko irteerak; Urolaldeko bertso antologia osatzeko asmoa, Joxin Iturriozek argitara eman zuen liburu batekin borobildu zena; eta azkena, antolatu berri duten Tabernetako Txapelketa. Izugarrizko jendetza erakarri du azken ekimen honek, eta herriko hainbat bertsolarik parte hartu dute bertan. Gai jartzaile, aurkezle eta epaileak bertakoak izan dira. Txapelketa honen aitzakian, bertso eskolara jende berria hurbildu da, eta txapelketa amaitu ondoren ere hainbat lagunek bertso eskolara joaten jarraituko dutela espero dute. “Bertsolari gazte asko, bai, bazen, alabaina herrian bertsozaletasuna oraindik landu beharreko lurra zen, eta alde horretatik, Urolaldeko bertsolaritzaren iratzargailua izan dira Erniarraitz bertso taldea eta bertso eskola”, dio Loidisaletxek. Jo dezala bada, urtean barrena behar bestetan iratzargailuak, amets batetik esnatu eta beste batera jauzi egiteko izango dela seguru baikaude.
Z
178 / B48>Bertso eskolak
JOSE LUIS GORROTXATEGIREN TALDEKOAK JOSE MIGEL IZETA JON LIZASO JOSU OIARTZABAL JOSE MIGEL IRURETAGOIENA XABIER OLAIZOLA IÑIGO ETXANIZ OLATZ LARRAÑAGA IÑIGO UZKUDUN GAIZKA GAIZKIAIN LOIDISALETXE II.AREN TALDEKOAK AMETS ARZALLUS BEÑAT LIZASO XABIER AZPILLAGA RUBEN GORROTXATEGI JOKIN URANGA ARITZ ETXEBERRIA EDUARDO LARRAÑAGA ARITZ ZUBIZARRETA LEIRE OSTOLAZA
â&#x20AC;&#x153;Hain maila ezberdineko ikasleak uztartzen jakitea zen nire kezka nagusia, eta oso erraz gainditu ditugu mugak, gauzak umorez hartuta eta nork bere buruari barre eginezâ&#x20AC;? / Txapelketa honen aitzakian, bertso eskolara jende berria hurbildu da, eta txapelketa amaitu ondoren ere hainbat lagunek bertso eskolara joaten jarraituko dutela espero dute.
Bertso eskolak<B48 / 179
180 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 181
182 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 183
BERGARAKO BERTSO ESKOLA Herria bertsozaletu nahian
bergara
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>Zein urtetan izan zen oso ziur ez badaude ere, helduentzako eman zen bertso ikastaro batean dago Bergarako bertso eskolaren oinarria. Koldo Alberdi Egileor II.ak eman zuen ikastaroa, eta bertara bildu ziren, besteak beste, Aitor Aginagalde, Maite Aristegi, Marian Zubizarreta, Jexux Elorza, Pello Txintxurreta... bertsozaleak. 1982 ingurua zen, Aranzadi ikastolako gela batean antolatu zuten ikastaroa, eta ikasturte osora luzatu zen bertsozale taldearen lana. Gogoan ditu Koldok oraindik, bi hilabetez behin ateratzen zituzten â&#x20AC;&#x153;Kalamatrikaâ&#x20AC;? izeneko bertsopaperak, herriko tabernetan-eta banatzeko.
Talde horretan sortu zen herrian haurrekin ere bertsolaritza lantzeko kezka. Horrela, helduen taldeak jarraitu ez bazuen ere, haurren bertso eskola sortu zuten hurrengo ikasturtean, ikastolan bertan. Koldo Alberdik, Aitor Aginagaldek eta Jexux Elorzak hartu zuten irakasle lanak betetzeko ardura, eta geroago, Koldok berak eta Pello Txintxurretak jarraitu zuten. Baliabide gutxirekin, baina ilusio handiarekin aritu ziren zenbait urtez aipatu irakasleok. Bertsoa ezagutaraztea zuten helburua, eta horretarako, doinuak, neurriak, eta bertso idatziak nahiz bat-batekoak lantzen zituzten ikasleekin. â&#x20AC;&#x153;Apenas genuen pedagogiarik eta materialik. Koldok bazuen apunteren bat, ikastaroren batera ere joan zen, baina gainerakoan, geure intuizioz egiten genuen dena, borondaterik onenez, betiâ&#x20AC;?, gogoratu digu Pellok. Urtean zehar hainbat ekintzatan kantatzen zituzten prestatutako bertsoak bertso eskolako ikasleek, eta ikasturtea Eskolarteko Txapelketako irteerarekin eta meriendatxoren batekin amaitzen zuten. Eskatzen zen material apurra ikastolak ordaintzen zuen, eta irakasleen lana berriz, erabat borondatezkoa izan ohi zen. Maitasunez gogoratzen dituzte urte haiek. Ez zen erraza, ez baitzuten gaurko baliabiderik, eta nahiko lan bakartua baitzen. Baina irakasleek elkarri babes emanez eta bertsoarekiko afizioa eragile zutela, zazpi
Bertso eskolak<B48 / 185
â&#x20AC;&#x153;Apenas genuen pedagogiarik eta materialik. Koldok bazuen apunteren bat, ikastaroren batera ere joan zen, baina gainerakoan, geure intuizioz egiten genuen dena, borondaterik onenez, betiâ&#x20AC;? urtez astero-astero hainbat ikaslerekin bildu eta bertsoarekin atsegin hartzea lortu zuten. 1990eko ekainean etenaldia izan zuen bertso eskolak, Koldok eta Pellok, lan arrazoiak medio, ezin izan baitzioten ordu arteko martxari eutsi. Ainhoa Agirreazaldegi orduko ikasleak bertsotan jarraitu nahi zuen, eta Leintz bailarako bertso eskolako ateak zabalzabalik aurkitu zituen. Handik bi urtera, 1992ko urrian, Ainhoa bera hasi zen berriro irakasle lanetan, bederatzi urteko ikasle talde batekin. Hiru urteren ondoren, Juan Ramon Gerrikok hartu zuen taldea urtebetez, eta Irati Agirreazaldegirekin egin zituzten hurrengo bi ikasturteak. 1998ko ekainean bigarren etenaldia izan zuen bertso eskolak: bertsotan jarraitu nahi zuten ikasle gutxi batzuk Arrasateko bertso eskolan batzen hasiak ziren. Ikusten den bezala, nahiko gorabeheratsua izan zen laurogeita hamargarren hamarraldia: irakasle bat baino gehiagoren joan-etorriak eta ikasle taldeak ere ezin egonkortu.
Udaletxeak behin-behineko utzi dien Harrizuriaga jauregian biltzen dira: asteazken iluntzetan helduekin eta ostegun arratsaldeetan haurrekin. Helduen taldean ia hogei lagun batzen dira, eta bertso zaharrak lantzeaz gain, bat-bateko ariketak egiten dituzte batez ere. Bertsotan ari direla hilabete gutxi batzuk badira ere, jendeak gogotsu heldu dio bertsoari, eta bat-batean oso txukun egiten duenik ere bada. Haurren taldean, berriz, hamar ikasle biltzen dira, eta bertsoa oinarrioinarritik ikasten hasi dira, kantuen, bertso zaharren, bertso jolasen eta bat-bateko ariketa errazen bidez. Inguruko bertso eskolekin harreman ona dute, eta hasi dira elkarrekin afariak antolatzen ere, taldeko giroa pizteko. Herrian bertsozaletasuna bultzatzea ere badenez helburu, Gabonetan egin zuten tabernaz taberna helduenek lehen irteera, eta poliki-poliki, herrian bertsoaren erreferentzia izatea lortuko balute, gustura izango lirateke. Ea azken urteetako etenaldia gainditurik, indarberrituta gainditzen duen hasiera aro hau bertso eskolak. Emeki-emeki, bidea eginez joan dadila desio diogu.
Orain, lau urteko etenaldiaren ondoren, berriro jarri dute martxan bertso eskola. Lauzpabost urteotan Arrasateko bertso eskolan bildu den Enaitz Alustiza herritarra, Ainhoa bera eta Jardun euskara elkartea izan dira proiektuaren bultzatzaileak. Argi zuten herrian bertsozaletasunari eta oro har bertsolaritzari bultzada bat eman behar zitzaiola, azken urteotan nahiko ahul baitzegoen ahozko tradizioaren kultura. Jardunek lehenago ere egina du ahaleginik helduen ikastaroak antolatzen, eta ahalegin haien itzala igarri da oraingo bide berri honetan. Bergaran bertsozaletasuna berpiztea eta bertsozaleen transmisioa ziurtatzea dira helbururik behinenak. Horretarako, helduen eta haurren taldeak abian jarri dituzte, eta lanean ari direla hilabete gutxi batzuk baino ez badira ere, badirudi jendea gustura ari dela. Arlo pedagogikoa irakasleen esku dago, kudeaketa arloa, aldiz, Jardun elkartearen esku. Izugarri estimatzen da horrelako elkarte baten ardura eta parte hartzea, irakasleei lan asko aurreratu ez ezik bestela lortzen zaila den egitura eta oinarria ematen baitu.
186 / B48>Bertso eskolak
Z
Nahiko gorabeheratsua izan zen laurogeita hamargarren hamarraldia: irakasle bat baino gehiagoren joan-etorriak eta ikasle taldeak ere ezin egonkortu. Orain, lau urteko etenaldiaren ondoren, berriro jarri dute martxan bertso eskola HAURRAK MADDI TXINTXURRETA ION ARANZABAL AITZOL LENISORO MAITE ARANZABAL UNAI GARMENDIA ELENE ETXANIZ DANEL CUSI UNAI AGIRREZABAL MIKEL GORROTXATEGI XABIER BERASATEGI
HELDUAK MARKEL OTAEGI MAIALEN ALKORTA MAIALEN MADARIAGA MAREN BELASTEGI IÑIGO ARZELUS GARIKOITZ GARITANO IGONE SAENZ IDURRE OSA JOSEBA LARRAÑAGA EÑAUT URIARTE IÑIGO ALMORZA MIKEL ETXANIZ JOSE ANTONIO LEIBAR MAITANE AZKARATE-ASKASUA IRATI AZKARATE-ASKASUA EIDER ARZELUS ANE ARTZAMENDI NEREA MADARIAGA
Bertso eskolak<B48 / 187
188 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 189
190 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 191
antigua SANTO TOMAS LIZEOKO BERTSO ESKOLA Hirigintza zaila
donostia
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>Berak gaztetxotan aurkitu ez zuen giroa hurrengo belaunaldiei eskaintzea izan da Iker Alustizaren helburua azken zazpi urteotan. Donostiako Antigua auzokoa dugu Iker, eta hor inguruan dauden Jakintza, Santo Tomas Lizeoa eta Luberri ikastetxeetan lan egin du urte hauetan, egoerari buelta eman nahian.
Jakintza ikastetxean hasi zen lehendabizi, 1995-96 ikasturtearen erdi aldera. Urte bete geroago, 1997an, Santo Tomas Lizeoan egin zuen eskaintza, eta Luberri ikastetxean, handik hilabete gutxira. Adinak banatzen ditu, hein handian, hiru ikastetxe horietako ikasleak: hamaika urte artekoak biltzen dira Jakintzan, hamabi eta hemezortzi urte artekoak Luberrin eta hamalau eta hemezortzi urte artekoak Santo Tomas Lizeoan. Beraz, ez da arraroa bertso eskoletako ikasleak ikastetxe bateko bertso eskolatik beste batekora jauzi egitea, hiruretan irakasle bera izanik gainera. Une hauetan Santo Tomas Lizeoko bertso eskola bakarrik dago martxan. Xabier Euzkitze izan zen lehen irakaslea, orain dela hamabi urte inguru. Bi urte egin zituen, eta gero bertso eskola desagertu egin zen. Hala ere, bertsoarekin lotura izan du ikastetxeak, urte askoan antolatu baitute bertso saioren bat bertan. Jose Mari Aranaldek ere eskolak ematen zituen, eta ez zen falta, beraz, bertso eskola berriz martxan jartzeko baldintza egokirik. Antiguatarrak, eta oro har Donostiako gazte jendea bertsolaritzari hurbiltzeko asmoz hasi zen Iker. Iragan ikasturtea arte, bi talde osatu zituzten urtero, bat-batekoa bata eta hasiera mailakoa bestea. Ikastetxeko gela batean ematen dituzte eskolak, eguerdian. Irakaslearen esku daude kudeaketa eta pedagogia arloak, eta azken honi garrantzia handia ematen dio. â&#x20AC;&#x153;Behin batbatean hasi ondoren, ohiko ariketak egiten ditugu, plazaz plaza erabili ohi den edozein ariketa. Dena dela, ni ariketak desdramatizatzen saiatzen naiz, ikasleen artean ahalik eta desberdintasun gutxien egon dadin. Esaterako, lau oinekin askotan kantarazten diet. Horrela, gehien kostatzen zaienek ere bertsoa osatu egiten
Bertso eskolak<B48 / 193
Une hauetan Santo Tomas Lizeoko bertso eskola bakarrik dago martxan. Xabier Euzkitze izan zen lehen irakaslea / “Ariketak desdramatizatzen saiatzen naiz, ikasleen artean ahalik eta desberdintasun gutxien egon dadin” dute, eta horrek asko balio du beren autoestimarako. Kontrakoa ere egiten dut, adibidez, puntu luzeko neurrietan hamar segundo baino gutxiagoan kantuan hastera behartu. Honela, onenak direnek ere akatsak egiten dituzte, eta ikasleen arteko desberdintasunak gutxitu egiten dira. Taldearen oreka eta autoestima oso garrantzitsuak direla iruditzen zait”, esan digu Ikerrek. Bere rolaz galdetzean, ahal den neurrian ikasleen lagun izaten saiatzen dela esan digu. “Ez da erraza, baina ni lagun izaten saiatzen naiz. Nik beti esaten diet, irakaslea naizela beraiek baino gehiago dakidalako bertsolaritzaz, baina gainerakoan berdinak garela. Hori ongi transmititzen badiezu, beraiek ere errespetuz hartzen zaituzte zu, eta azkenean talde humanoa sortzen da”. Ikastetxe bateko bertso eskola izateak, baditu desabantailak ere, bai ikastetxearekiko loturarengatik, bai bertsoa inguru ez natural batean jasotzeagatik. Eta batez ere, bertso eskola auzotartzeko eta auzoko bertso eskola izan dadin, eta ez ikastetxekoa, jartzen ditu mugak. Dena dela, Iker saiatzen da kate horiek hausten, eta ikastetxeak eskatuta bizpahiru festatan kantatzeaz gain, urtean zehar hainbat ekintza antolatzen dituzte, batez ere ikasleen motibazioa eta giroa lantzeko. “Nire kezka nagusia, bertsotarako giroa egotea da. Orain Donostian bertsozaletasun handia dago; ni gazteagoa nintzenean hori ere ez zegoen. Baina falta dena talde giroa da. Nik, ikasleek beren artean bertso giroa izatea eta beste bertso eskoletako ikasleekin harremana izatea nahi dut. Ez daitezela bakartuta senti bertso munduan, are gutxiago, beren eguneroko bizitzan baztertuta, bertsotan egiten dutelako. Bertsoa modu naturalean bizi dezaten nahi dut”. Hernaniko bertso eskolakoekin dute harremanik handiena, Iker bera ere bertakoekin biltzen baita bertsotarako. Sagardotegira joan izan dira hernaniarrekin, eta Unai eta Beñat Gaztelumendi, esaterako, Hernaniko bertso eskolara ere joaten dira, astean behin behintzat. “Han benetako bertso giroa aurkitu dute, lagun giroa. Hemen ez dugu lortu talde bat sortzea, bertso eta lagunarteko harremana ardatz izango dituen talde
194 / B48>Bertso eskolak
bat. Ikastetxetik irteten direnean, gehienek bertsoa utzi egiten dute”, dio Ikerrek. Beste ikasle bat, Uxue Goenaga, iaz bertso udalekuetan izan zen, eta horrek izugarri eragin zion motibazioan eta bertso munduaren ezagutzan. Bertso maila nahiko politeko ikasleak dira, batzuk Gipuzkoako Eskolarteko finalean kantatuak, eta Unai eta Beñat anaiak berriz, Euskal Herriko Eskolarteko txapeldunak, nor bere mailan. “Azken bi hauekin, esaterako, nire kezka nagusia izan da nola egin bertsolari pertsonago, horien lorpenak ahalik eta ongien nola eraman”, esan digu Ikerrek. “Oraindik oso gazteak izan arren, sari asko lortu dituzte, Kursala inauguratu zuten, irratian aritzen dira... Ez dira adin horretan normalki egiten diren gauzak, eta horien izaera gertutik jarraitu beharra dago, hutsegiteak garestiak izan baitaitezke gerora. Haurrak dira eta haur bizitza egin behar dute oraindik. Bi anaien arrakasta sumatu orduko, horien gurasoekin hitz egin nuen, eta orain arte nahiko pozik nago hori guztia nola eraman duten ikusita”. Hernanira hurbiltzen direla esan dugu, baina Ikerrek bide hau oso halabeharrezko bide gisa ikusten du. Helburu nagusia, zalantzarik gabe, giroa Donostian bertan sortzea da. “Baina Donostiara begira, eragin gutxi dugu. Bertso eskola gisa, inoiz ez zaigu inora deitu. Horrek erakusten du ez dagoela nahi eta behar bezain hedatuta. Alde horretatik, orain dela zazpi urte hasi nintzenean buruan neukan helburua ez da bete”. Ez dago penatuta, denbora honetan guztian hainbat ikasleri bertsoa ezagutaraztea lortu baitu, baina Donostiako hutsunea betetzeko zerbait egin beharra dagoela ikusten du. “Behin baino gehiagotan hitz egin dut honen gainean Mikel Mendizabalekin. Beharbada Bagera euskara elkarteak edo, hiri osorako plan bat prestatuko balu...”, dio kezkati. Izan ere, Donostian hainbat ikastetxetan daude eta egon dira bertso eskolak, baina ez dago Donostiako bertso eskolarik, ez Donostiako bertso talderik. Hiri batean batasuna eta osotasuna lortzea zailagoa den arren, Donostiako bertso mugimenduko muina izango litzatekeen proiektu bat martxan jartzea gusta-
“Bi anaien arrakasta sumatu orduko, horien gurasoekin hitz egin nuen, eta orain arte nahiko pozik nago hori guztia nola eraman duten ikusita” / Donostiako bertso mugimenduko muina izango litzatekeen proiektu bat martxan jartzea gustatuko litzaioke. Horretarako, baina, ezinbestekoak lituzke laguntzaileak tuko litzaioke. Horretarako, baina, ezinbestekoak lituzke laguntzaileak. “Ni pixka bat nekatu egin naiz. Horrelako zerbait abian jartzeko, motor lana egingo lukeen talderen bat beharko litzateke, sokatik tira egingo lukeena. Ni neu ez naiz gauza sentitzen energia hori guztia emateko. Ezingo nuke, gainera, gauza hauetarako bakarka lan egitea ez baita modurik egokiena. Talde bat sortu behar litzateke”.
Z
ANDONI MUJIKA UXUE GOENAGA JON JOSEBA YARZA BEÑAT GAZTELUMENDI UNAI GAZTELUMENDI KOLDO TELLERIA OIER MARIGIL
Zorterik onena opa diegu, bada, Iker Alustizari eta Donostiari. Ea hitzok irakurrita, bertsozale batzuk Donostiako bertso eskola bateratu bat sortzen edo daudenak elkartzen saiatzen diren, hiriko bertsozale gazteenek erreferentzia bat izan dezaten.
Bertso eskolak<B48 / 195
a単orga AMASORRAIN BERTSO ESKOLA Autoantolaketa da bidea
donostia
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>Hiri handi bateko auzo batean bizi direnek, bi aukera dituzte: hiriari men egin eta egun osoan hara eta hona ibili, edo auzoan bertan autoantolaketa bultzatu. Añorgak aspaldi hartu zuen bigarren bidea. Añorgako Amasorrain ikastola eta Guraso Elkartea ahal duten guztietan saiatzen dira ekintza estraeskolarrak ikastolan bertan antolatzen, haurrek Lasartera edo Donostiara joan-etorrian ibili beharrik izan ez dezaten. Esku-eskura jartzen dizkiete solfeo, txistu, dantza, pandero ikastaroak, bai eta kirol arloko beste hainbat ekintza ere. Arratsaldeetan, eskola orduak amaitu ondoren, ikastolan bertan izaten dute ikasleek beren afizio eta ikasketak lotzeko aukera. Orain gutxi arte, baina, ez zen bertsoa lantzeko aukerarik. Unai eta Beñat Gaztelumendi añorgatarrek, esaterako, Igeldora eta Antiguora hurbildu behar izan zuten bertso eskola bila. Hauek plazaratzen hasi zirenean sortu zen, hain zuzen ere, bertso eskola Añorgan. Etxeko bi ikasle on kanpora joateko premian izan zirela ikusita, aurrerantzean ikasleek eskaintza ikastolan bertan izan behar zutela erabaki zuten. Horrelaxe sortu zen, orain bi urte, Añorgako bertso eskola. Ikastolak berak utzitako ikasgela batean ematen dituzte eskolak. Sei eta hamar urte arteko zazpi ikasle biltzen dira, Amaia Agirre irakasle dutela. Lehen ikasturtea hiru ikaslerekin hasi zuten. Oso gustura moldatu ziren, eta bigarren ikasturtean gelakide gehiago ere hurbildu zen. Sei urteko bi anaia bikik osatzen dute taldea. Ez da talde homogeneoa, ez adinari dagokionez, ez bertsozaletasunari dagokionez. Horrek hainbat burukomin sortzen dio irakasleari, baina zailtasunak zailtasun, aurrera doaz. Amasorrain ikastolak urtean birritan ekartzen ditu kanpoko bertsolariak, bai bertso eskolako ikasleen gozamenerako, bai ikastolako gainerako ikasleengan zaletasuna piztu eta suspertzeko. Saio horietan bertso
Bertso eskolak<B48 / 197
A単orgako Amasorrain ikastola eta Guraso Elkartea ahal duten guztietan saiatzen dira ekintza estraeskolarrak ikastolan bertan antolatzen eskolako ikasleek ere kantatzen dituzte bertso batzuk. Horrezaz gain, urtean pare bat aldiz joaten dira bertso eskolako ikasleak kanpoko ikastetxeetara, prestatutako bertso saio bat eskaintzera. Saio hori, beren ikastolan ere egiten dute kurtso amaieran, ikastolako ikasle guztien aurrean. Bi bertsolari badituzte bidean argi egiteko. Ikastola aurrerantzean ere bertsolaritza hedatzen ahalegintzen bada, irtengo dira aurrera. Beren buruan sinestea da gakoa, eta a単orgatarrek sinesten dute. Z
IKER IRURTIA JON AYARZA-MARIEN ASIER GOMEZ KEPA MATXAIN ASIER AZPIROZ
198 / B48>Bertso eskolak
Unai eta Be単at Gaztelumendi a単orgatarrek, esaterako, Igeldora eta Antiguora hurbildu behar izan zuten bertso eskola bila. Etxeko bi ikasle on kanpora joateko premian izan zirela ikusita, aurrerantzean ikasleek eskaintza ikastolan bertan izan behar zutela erabaki zuten
Bertso eskolak<B48 / 199
200 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 201
martutene ARANTZAZUKO AMA BERTSO ESKOLA Aspaldiko bertso geltokia
donostia
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>Aspalditik dator Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolan bertsoa lantzeko ohitura. Xabier Euzkitze aritu zen, lehenengo, bertso irakasle gisa, eta honi jarraitu diote Mikel Mendizabalek, Ixiar Eizagirrek, Alaitz Sarasolak, Iker Goñik eta Amaia Agirrek. Egungo zuzendaria, Maite Soroa, oso bertsozalea da, eta ikastolan jarraipen handia egiten diote bertso eskolari. Gisa honetako bertso eskola gehienetan baino estuagoa da harremana, eta, hori, estimatu egiten da. Irakasle bertsozaleak dauden eskoletan ematen da harreman mota hori. “Benetan eskertzekoa da asteroko jarraipen hori. Bestela, ikastetxeetan ematen diren bertso eskoletan joan-etorri asko alferrik egiten direla, sentsazio hori izaten duzu”, esan digu Amaia Agirrek, azken hiru ikasturteetan Martuteneko ikastolan bertso irakaskuntzan ari denak.
Goizeko eta arratsaldeko ikastorduen artean, bazkalondoan ematen dituzte eskolak. Horrelakoetan zalantza sortzen da ea benetako bertso eskolak ote diren. “Zirkuitoa oso motza da. Lagunartea ere, egun osoa elkarrekin pasatzen duena da. Duda sortzen zait gisa honetako jendearekin, bertsolaritza eskolan bertan esku-eskura izango ez balute, haur horiek beste norabait mugituko ote liratekeen. Horregatik dira hain garrantzitsuak talde hauek”, dio Amaiak. Garrantzitsua da bai, bertsolariak sortzeko baino gehiago bertsozaleak sortzeko. Baina alde onari lotuta du txanponaren beste aldea ere: “bertso eskola arruntetan sortzen diren lagunen arteko harremanak oso estuak izan ohi dira, eta harreman horiek bertsoa izaten dute ardatz. Hauetan, ordea, ikasleek ikastetxea utzi orduko desagertzen dira taldeak. Ez dute bertso kuadrila bat osatzen saio bat entzuteko edo txapelketara joateko, edo besterik gabe kontu batzuk elkarri kontatzeko biltzen den lagunarte bat osatzeko. Norberaren denbora librea betetzera gehiago datoz, talde bateko partaide sentitzeko baino”. Bertsotara gustura joaten dira, baina bertsoa ez dute beste hainbat bertso eskolatan bezala bizitzen. “Ez
Bertso eskolak<B48 / 203
“Duda sortzen zait gisa honetako jendearekin, bertsolaritza eskolan bertan eskueskura izango ez balute, haur horiek beste norabait mugituko ote liratekeen. Horregatik dira hain garrantzitsuak talde hauek” / Eta, nahiago dute interesatzen zaizkien gaien inguruan bertsoak jartzea bertsolaritza oro har nola doan eta horrek nola funtzionatzen duen jakitea baino dute anbiziorik, ez Andoni Egaña bat izateko, ezta lagunartean edo bertso poteo batean kantatzeko ere”, dio Amaiak. Bat-batean gutxi kantatzen dute, eta jolasen bidez ezagutzen dute bertsolaritza. “Badut aspaldi samar egindako bertso tribial bat, bertsolarien argazkiekin-eta osatua. Jolas honekin saiatzen naiz bertsolarien izenak eta bertsolaritzaren historia pixka bat azaltzen, doinu berriak erakusten... Gainera, nahiago izaten dute taldean lan egin banaka baino. Jolasen bitartez hori posible da”. Adina ere halakoxea dute eta, nahiago dute interesatzen zaizkien gaien inguruan bertsoak jartzea bertsolaritza oro har nola doan eta horrek nola funtzionatzen duen jakitea baino. “Esate baterako, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaren biharamunean hango kontuekin joanez gero, ia inork ez dizu arretarik jarriko. Aldiz, beren hurbileko gairen bati buruz bertsoak idazteko esaten badiezu, berehala hasiko dira”, dio Amaiak. Hori ere ona da, izan ere beren emozioak azaltzeko bertsoa erabiltzen badute, bertsoaren baliorik handienetakoa jaso dutela esan nahi baitu. Etorriko da noizbait, etorriko da beharbada puntako bertsolariak, hauen ibilbidea edo/eta txapelketak jarraitzeko sasoia. Martuteneko ikastola bera ere ahalegintzen da bertsolaritza eta ahozko literatura bultzatzen. Ikasturtean zehar bertsopaper lehiaketa bat antolatzen dute, esaera zaharren lehiaketa bat ere bai, eta ikastaroaren hasieran bi bertsolari gonbidatzen dituzte ikastolara, ikasleek bertsoarekin lehen harremana izan dezaten. Horrezaz gain, bertso eskolako ikasleek aurrez prestatutako bertso sortak kantatzen dituzte Santo Tomas egunean, Santa Ageda bezperan eta kurtso amaieran. Segi dezala, bada, urte askoan, bertsoaren trenak martxan. Triki-traka-triki-tra, Martutenen du zita...
Z
204 / B48>Bertso eskolak
UNAI ALBERDI UNAI LIZEAGA JOSEBA ASTARBE AINHOA DIEZ DE SALAZAR IRATI REZOLA BEÑAT BLAZQUEZ
Bertso eskolak<B48 / 205
XENPELAR BERTSO ESKOLA Jaio dira berriak
errenteria
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>AEKko alfabetatze euskalduntze talde batean du sorrera Oreretako Xenpelar bertso eskolak. Bertsolaritza lantzeko tailerra antolatu zuten, eta horren jarraipen gisa sortu zen bertso eskola. Hasierako sortze talde hartan zen Jose Luis Maritxalar, eta oraindik ere hortxe jarraitzen du, arduradun eta koordinazio lanak zintzo baino zintzoago betetzen. 1987an sortu zenetik, irakasle asko izan ditu Xenpelar bertso eskolak. Lehen urtean Kontxi Begiristain urnietarrarekin ekin zioten, eta ondoren, oiartzuarren txanda etorri zen: Karlos Aizpurua, Asier Bergaretxe, Arkaitz Goikoetxea, Juan Mari Lopez... aritu ziren irakasle lanetan. Ibon Zabala zenak heldu zion gero lan horri, eta azken urteetan, bertso eskola bertako ikasle izanak –Jon Ansa, Aitor Albistur, Mikel Aginaga eta Arkaitz Oiartzabal– aritu dira irakasten. Aurten, Itsaso Lekuona hondarribiarra hasi da gaztetxoen taldearekin. Ezin ahantzi bestalde, Julian Albisturren gidaritzapean biltzen dela bertso jarrien taldea joan den aspaldian. Antton Kazabon, berriz, inoiz irakasle izan ez bada ere, beti hurbilean izan dute. Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen Bertsolaritza Saileko ekimena da Xenpelar bertso eskola. Bertso eskola sortu zenean, hasieratik argi zuten Orereta zein aberatsa eta emankorra izan den historian zehar bertsolaritzari dagokionez. Joxepa Antoni Aranberri, Patxi Bakallo, Juana Joxepa Bengoetxea Andre Haundia, Telleri Txiki, Jose Maria Elizegi Frailia, Joakin Maria Jauregi eta Jose Migel Salaberria –Panderi ezizenekoak biak–, Leandro Salaberria, Jose Bizente Zapirain eta honen seme Jose eta Juan Kruz, Juanito eta Pello Zabaleta anaiak, Salbador Zapirain Ataño, Xenpelar, Musarro, Txirrita, Saiburu... Izen horiek eta askoz gehiago dira Errenteria-Oreretarekin lotura zuzenekoa edo estua daukatenak. Hori guztia ikusita, memoria historikoa berreskuratzea izan da bertso eskolak bere gain hartu nahi izan duen zereginetako bat. Besteak beste, Zapirain anaiek bertso jartzaile gisa egindako lana, Zabaleta anaien bat-bateko nahiz jarritako bertsoak, Atañok bertso jarrietan eta literatu-
Bertso eskolak<B48 / 207
Memoria historikoa berreskuratzea izan da bertso eskolak bere gain hartu nahi izan duen zereginetako bat. Besteak beste, Zapirain anaiek bertso jartzaile gisa egindako lana, Zabaleta anaien bat-bateko nahiz jarritako bertsoak, Atañok bertso jarrietan eta literaturan utzitako altxorra edo Juan Jose Makazagak Bertsolariya aldizkarian egindako lana oroitu nahi izan dute urte hauetan guztietan, bai eta zenbait bertsozale eta eragilerena ere ran utzitako altxorra edo Juan Jose Makazagak Bertsolariya aldizkarian egindako lana oroitu nahi izan dute urte hauetan guztietan, bai eta zenbait bertsozale eta eragilerena ere. “Omenaldiak antolatu ditugu hainbat urtez, sendia eta bertsozaleak elkartuz. Oroitz ekitaldi horien bidez herriak ere bizi du nolabait horietako bakoitzak egindako lana”, esan digu Jose Luis Maritxalarrek. Bertso eskola sortu baino lehenagotik antolatzen zuen Ereintza elkarteak Xenpelar saria. Bertso eskolakoen helburua antolaketa lanez gain beste urrats bat egitea izan da: “guk oso ongi ikusten dugu saioak, gazteentzako txapelketak, eta abar antolatzea. Baina ez zitzaigun aski iruditzen saioetarako bertsolaririk onenak, gazteen txapelketarako gazterik onenak... kanpotik ekartzea. Gure erronka, geuk, herrian ere, bertsolariak sortzea zen”. Xenpelarren bertsoetatik jasotako Jaioko dira berriak izan da urte askoan bertso eskolaren lema. “Orain jadanik ez dugu aipatzen, urtetako lanarekin bertso mugimendu sendoa lortu dugulako beharbada”, aipatu digu Jose Luisek. Urte osoko egitaraua bertso ekitaldiz beteta daukate: Santa Ageda bezperan kopla kantari ateratzen dira Ereintza taldearekin edo euskaltegiren batekin; Oiartzungo bertso eskolarekin batean binakako bertsolari txapelketa antolatzen dute; Madalenetan Santio Eguna saioa izaten da; Zapirain anaiak bertsopaper lehiaketa antolatzen dute helduentzako, eta Ibon Zabala bertsopaper lehiaketa eskualdeko gaztetxoentzako; Urte Zaharrean koplak kantatzen dituzte; inguruko hamabi-hamahiru auzoetako Jai Batzordeetako arduradunekin harremanak dituzte, auzoetan bertsolaritza presente izateko; Eskolarteko Txapelketara joaten dira; ikasturte amaieran guraso eta sendikoen aurrean bertso saio bat izaten dute gaztetxoek... Badute non gozatua, Oreretako bertsozaleek. Bestalde, bertso kritika ikastaroa jarri zuten iaz martxan, Antton Kazabon gidari zela. Bertsoa epaitzeko ingurunea, baldintzak, entzulearengan eta epaileengan eragiten duten faktoreak, mezua, doinua, erri-
208 / B48>Bertso eskolak
ma... aztertu zituzten, eta ondoren saio berezi bat antolatu zuten Aitor Sarriegi eta Jose Munduaterekin, Oreretako Arkaitza tabernan. Aurten ere jarraipena eman nahi diote ekimen horri, eta apiril aldera gai jartzailetzaren inguruan osatuko dute ekitaldi bereziren bat. Oro har antolakuntza lanak talde-lanean egiten badituzte ere, Jose Luis Maritxalar aritzen da koordinatzaile eta arduradun gisa. “Propaganda, bilera deiak, egitaraua zehaztea, diru laguntzak lortzea, epaimahaia biltzea... Zaindu beharreko xehetasun asko izaten da, horrelako dinamika eramateko”, diosku berak. Lehenago Jose Luis Zabala ere aritzen zen koordinatzaile lanetan, baina orain utzia du ardura hori. Maritxalar bera ere, hasia da urtetako nekea sumatzen, eta horrexegatik, momentuz behintzat, alde batera utzi du asteroko bertso eskolako hitzordua. “Ni bertso jarrien taldean biltzen nintzen lehen. Baina astero bertsotara joan eta, gainera, arduradun lanak egin, azkenerako energia handia kentzen du horrek”. Izango du, bai, sentimendu hori oso ongi ulertzen dionik beste hainbat bertso eskolatan ere. Lau talde biltzen dira une honetan Xenpelar bertso eskolan. Batetik, helduen taldea dago, plazan zein txapelketetan kantatzen dutenek osatua. Ostegun arratsaldeetan biltzen dira horiek, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen egoitza zaharrean. Beste hiru taldeak Oreretako ikastolan batzen dira, ostiral iluntzeetan, zazpietatik bederatzietara. Talde bakoitza, nor bere gelan biltzen da. Gazteen taldera Jon Ansa eta Aitor Albistur ere joaten dira, eta gaztetxoen taldean aurten hasi da Itsaso Lekuona irakasten. Bertso jarrien taldea Julian Albistur gidari dutela elkartzen da. Bertsolaritzaren historia, doinuak eta bertso zaharrak lantzen dituzte batez ere. Julianek, gai horiek guztiak biltzen dituen liburuxka bat prestatua du, eta horixe erabiltzen dute gidaliburu gisa.
Z
Urte osoko egitaraua bertso ekitaldiz beteta daukate / Aurten ere jarraipena eman nahi diote ekimen horri, eta apiril aldera gai jartzailetzaren inguruan osatuko dute ekitaldi bereziren bat ARDURADUNA JOSE LUIS MARITXALAR HELDUEN TALDEA AITOR ALBISTUR ION ANSA MIKEL AGINAGA IKER GOテ選 MANEX MUJIKA JOSU OIARTZABAL GAZTEEN TALDEA ARKAITZ OIARTZABAL GORKA ETXEBERRIA OIER IRURETAGOIENA HARITZ CASABAL ASIER ETXEBERRIA KEPA ISASI
GAZTETXOEN TALDEA IORITZ SANZ ANDER MINGUEZ ENDIKA URKIA JON GUTIERREZ IORITZ HUETE AITZOL PIKABEA MIKEL BELOKI JON JAURRIETA ALBERTO MORO IRATI ZUBELDIA HAIZEA MOLINERO BERTSO JARRIEN TALDEA JULIAN ALBISTUR AGUSTIN VITAL JONE ARRUTI Iテ選GO LEGORBURU NERE MUJIKA ARANTZA ZUGARRAMURDI JOXAN SANCHEZ KEPA ISASI MIKEL IBARGUREN
Bertso eskolak<B48 / 209
210 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 211
212 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 213
ERREZILGO BERTSO ESKOLA Ahozko herria
errezil
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>Kondairak dionez, hagin asko zegoen erromatarren garaian Errezil inguruan, eta zuhaitz honen hosto eta hazi pozoitsuek eragiten zituzten heriotzetatik dator Errezil errekaren izena, halako batean herriari berari emango zitzaiona. Ez dakigu hala izan zen benetan, baina Urolaldeko herri txiki honetan, bertsolariak hiltzeko baino sortzeko erraztasun handiagoa izan da urtetan. Euxebio Eizmendi Txapel, Antonio Maria Eizmendi Loidisaletxe I.a, horren anaia Juan Jose Eizmendi Errexil, Iñaki Eizmendi Basarri, Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II.a edota Bernardo Azpillaga bertsolariak eman dizkigun herriak ahozkotasuna bere-berea izan du historian zehar, eta kontaezinak dira errezildarren ahotan jartzen diren istorio, kontakizun, esapide eta ateraldiak. Hain ezagunak ez diren beste bertsolari mordo handi bat eta bertsotan emandako erantzun pila bat ezagutu dira Errezilen. Ahozkotasunari hain lotua egon den herria ez zuen albora utzi nahi izan Erniarraitz bertsozale elkarteak, eta horrenbestez Azpeitiko helduen bertso eskolarekin batean, 2000. urteko urrian jarri zuten martxan Errezilgo haurren bertso eskola. Belaunaldi berrienetan bertsozaletasuna zabaltzea zen helburua, eta horretan ari dira azken hiru ikasturteotan. Bederatzi eta hamabost urteko neska-mutikoak biltzen dira, Jokin Uranga irakasle eta laguntzaile dutela, herriko kultur elkartean. Bertso jolasak, bat-bateko ariketa errazak eta bertso idatziak lantzen dituzte, astean behin. “Taldeak oso serio hartu du, bertsotan ikastera doaz, eta arreta handiz hartzen dute lan hori”, esan digu Jokin Urangak. “Lagunartean oso ongi pasatzen dute, eta oso barru giro ona lortu dugu bertso eskolan”. Errezilgo, Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeetara irteerak egiten dituzte, eta Meola jatetxean egiten diren Urola bailarako bertso eskolen bileretan ere parte hartzen dute. “Errezilen azken urteotan ikusi ez zena
Bertso eskolak<B48 / 215
Kontaezinak dira errezildarren ahotan jartzen diren istorio, kontakizun, esapide eta ateraldiak. Hain ezagunak ez diren beste bertsolari mordo handi bat eta bertsotan emandako erantzun pila bat ezagutu dira Errezilen ikustea lortu da, hau da, herrian bertsoarekiko interesa berreskuratu da. Herritarrak aktibatu egin dira bertsolaritzarekin, eta hori lorpen handia izan daâ&#x20AC;?, dio Jokinek. Ea bada urte askotan eusten dioten herriaren bertso tradizio zaharrari. Z
ENERITZ EIZMENDI LARRAITZ EIZMENDI ENERITZ ARZALLUS NAGORE ARZALLUS NEKANE ZINKUNEGI ENEKO AGIRRETXE LIDIA IRIGOYEN
216 / B48>Bertso eskolak
Belaunaldi berrienetan bertsozaletasuna zabaltzea zen helburua, eta horretan ari dira azken hiru ikasturteotan
Bertso eskolak<B48 / 217
218 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 219
GOIERRIKO BERTSO ESKOLA Bihotz taupadak, bertso silabak bailira
goierri
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>Benetan balio duena ez da ideia ugari izatea, bat bera bizi izatea baizik. Horixe egin dute Goierrin: bertso proiektu bat gogoz hartu, eta bihotz eta arima, horretan lan egin. Oroitzapenak ametsen moduan intrepretatzen direla esan zuen norbaitek. Goierriko kasuan egia borobila da hori, lehengo ametsen eta gaurko oroitzapenen artean gurutzatzen baita bertso eskola. Lehen urratsak Ez da arrunta Gipuzkoan bertso eskola batek bailara osoa hartzea. Ez da erraza bertso eskola batek hogei urtetik gora betetzea. Baina Goierriko bertso eskola ez zen sortu lanak arrunt eta erraz egiteko. Erditzea bera ere aski luzea izan zuen. Lehen bilerak hasi zirenetik bertso eskola martxan jarri zen arte, hiru urte igaro ziren. 1979an azaldu ziren lehen kezkak, bai eta lehen bilerak hasi ere. Pedro Irastorza eta Jose Mari Barandiaran izan ziren, 1979ko maiatzean, haur edo gaztetxoei bertsolaritza nola irakats ziezaiekeen argitu nahirik Euxebio Igarzabal bertsolariarengana jo zutenak. Garai haietan Almen ikastolan egiten ari ziren esperientzia besterik ez zen ezagutzen, ez zegoen irakaskuntza mota horri egokitzen zitzaion material edo metodologia landurik. Baina bertso eskolek etorkizun ona izango zutela sinesten zuten, eta gogo hori sentitzea zen baliabiderik garrantzitsuena. Joxean Ormazabal eta Patxi Goikolearengana ere jo zuten aholku eske. Baina lehen urrats serioa, 1981eko ekainean egin zen. Urte horretako ekainaren 15ean, Beasaingo Lizeo Alkartasuna ikastolan, bertso munduan zerbait egin beharra zegoela zioen jende multzo bat elkartu zen: Jose Mari Barandiaran, Andoni Eskisabel, Mikel Mendizabal, I単aki Zubeldia, Andoni Sarriegi, Joxean Ormazabal, Arantxa Sarriegi, Xanti Garmendia eta Xabier Albizu besteak beste, dozena bat osatu arte. Bilera horretan eztabaidatu zen lehen aldiz Goierrin bertso eskola baten premiarik ba ote zegoen. Bertso eskola baten sorrera begi onez ikusteaz gain, horrela-
Bertso eskolak<B48 / 221
Argi Berri elkarteak bertso eskolen historian ohikoa ez den indar batekin heldu zion eskaintza honen asmoari / Urte horretako ekainaren 15ean, Beasaingo Lizeo Alkartasuna ikastolan, bertso munduan zerbait egin beharra zegoela zioen jende multzo bat elkartu zen ko proiektu batek beharrezkoak izango zituen zenbait xehetasun ere aipatu ziren: horretarako zuzenki prestaturiko gela bat, zenbait material, eta irakasleei ordaindu beharreko diru saria.
batek, 1982ko otsailaren 18an. Bilera hartan, goian aipatu ditugun eskariak zuzendu zitzaizkion kultur batzordeari, eta apirilerako erantzutekotan geratu zen kultur batzordea.
Argi Berri elkartea oinarri Argi Berri elkarteak argi zuen zerbait antolatu nahi zuela bertsolaritzaren inguruan, eta bertso eskolen historian ohikoa ez den indar batekin heldu zion eskaintza honen asmoari. 1981eko abenduaren 30ean bertako bazkideak eta zenbait bertsozale bildu eta, bertso eskolak zuen lana bideratzeko oinarria jartzeari ekin zioten. Alde batetik irakasle eta bertsolarien lana zegoen. Horien eginbehartzat jotzen ziren metodologia, orduak, egunak, ikasleak aukeratzea, eta beste zenbait lan.
Apirilean egindako bileran, bertso eskolaren ardura zuzena izango zuen taldea zein izango zen erabaki zen:Argi Berri elkarteko batzordetik Juan Mari Garmendia; irakasleak Santi Garmendia, Arantxa Sarriegi eta Jesus Goikoetxea; bertsolariak, Mikel Mendizabal, Eusebio Igarzabal eta IĂąaki Murua eta bazkideak, Pedro Irastorza eta Jose Mari Barandiaran.
Bestalde, zuzenean elkarteari zegozkion ardurak zeuden. Erakunde ofizialekin harremanetan hastea zen lehena. Aurreneko hitzak Udalarekin egin beharko zirela garbi zegoen, eta honako eskari sorta bat prestatu zen: -Ordiziako Barrena Jauregian gela bat -Gelarako altzari, irrati-kasete, liburu, eta abar -Irakasleei ordaindu ahal izateko diru laguntza (orduko 1000 pta) Bide batez, elkarteak zuzenean beregain hartu beharrezkotzat jo zuen ikasleak ekarri eta eramateko ardura. Lan hori Argi Berriko bazkideak txandaka arituko ziren. Horrezaz gain, elkarteko irabazien zati bat bertso eskolarako utziko zela erabaki zen. Bertso eskolaren sorrera Otsailean egindako bilera batean, bertso eskolan hasi zitezkeen ikasleei buruzko irizpideak eztabaidatu ziren, eta OHOko 2. mailakoekin ekitea erabaki zen. Gehienez ere, hogeita hamar ikasle hartuko ziren. Garai honetan jakin zuten Mikel Mendizabal izango zela ikastoletan bertsolaritza irakasteko ahaleginetan hasiko zen pertsona, eta berri horrek ere animo handia ematen zien lanerako. Ordiziako udaletxeko kultur batzordearekin lehen bilera egin zuen Argi Berri elkarteko ordezkaritza
222 / B48>Bertso eskolak
Irakasleek ikastetxe desberdinetan egindako lanak eman zituen emaitzak, eta ez nolanahikoak gainera: Beasain, Ordizia, Ataun, Ormaiztegi eta Idiazabaldik, orotara berrogeita hamasei ikaslek eman zuten izena. Beraz, hasieran uste zen kopurua ia bikoiztu egin zen eta ondorioz, aurreikusitakoez gain beste gela bat eskatu zitzaion udaletxeari. Gurasoekin ere bilera bat egin zen bertso eskolaren funtzionamendua adierazteko eta garraio arazoak nola konponduko ziren jakinarazteko. Gauza guztiak behar bezala lotutzat jo zirenean, 1982ko urriaren 14an, eman zitzaien hasiera eskolei. Santi Garmendia doinuak erakusten hasi zen, eta Mikel Mendizabalek bertsoen lanketan trebatzen zituen ikasleak. Pixkana-pixkana egia bihurtu zen hiru urte lehenago hasitako ametsa, eta jarraipena ere ez zuen nolanahikoa izan. 1986an, bat-batean aritzeko maila ikusten zitzaien ikasleekin talde bat osatu zen. Hor hasi zen Nikolas Zeberio â&#x20AC;&#x201C;tarteka Eusebio Igarzabal aritu daâ&#x20AC;&#x201C; buru-belarri lanean. Hogei urteko bidea Datu horiek guztiak ezin emango genituzke Jose Mari Barandiaranek bere etxeko garajean bilera guztietako akta eta xehetasunak gordeta ez balitu. Kajoiz betetako armairu bat jarrita du garajean, eta bertso eskolan urte horietan guztietan egin diren urratsen arrastoa armairu horretan aurki daiteke. Argitaratutako lanak, aktak, saioetako afixak, argazkiak, bertso eskolatik igarotako ikasle guztien zerren-
Irakasleek ikastetxe desberdinetan egindako lanak eman zituen emaitzak, eta ez nolanahikoak gainera: Beasain, Ordizia, Ataun, Ormaiztegi eta Idiazabaldik, orotara berrogeita hamasei ikaslek eman zuten izena da... eta beste hainbat kontu gordetzen ditu Jose Marik, ezin txukunago. Hain zuzen ere, Jose Mari bera eta Pedro Irastorza izan dira, hogei urte horietan bertso eskolaren ardura nagusia izan dutenak. Manolo Gorospe ere beti ondoan izan dute. Eta dudarik gabe, ekintza berezietan jende askoren laguntza jaso dute. Bertso eskolaren ardura Argi Berri elkarteak izatean, transmisioarekin izan dute azken aldiko arazo handienetako bat. Irtenbidea ere aurkitu diote: Alaitz Sarasola egin dute Argi Berri elkarteko bazkide.
550 pertsona inguru igaro dira bertso eskola honetatik. Bi belaunaldi (hirugarrenaren bidean), hamaika merienda eta sagardotegira egindako irteera, iraileko urteroko bi saioak, hamargarren urteurreneko Pastorala eta Goierriko bertso eskolaren hamar urteko uztaren berri ematen zuen liburuxka, abenduan egiten den Egunkariaren aldeko saioa, bertsolari gazteentzako Argi Berri saria, Elkarteak Bertsogintzan izeneko ekimena, Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketa... Kontaezinak dira urte horietan guztietan Goierrin antolatu dituzten ekitaldiak. Bertso egarri ez zen inor geratuko. Jende arduratsua eta antolaketa bikaina dute Goierrin.
Bertso eskolak<B48 / 223
1986an, bat-batean aritzeko maila ikusten zitzaien ikasleekin talde bat osatu zen. Hor hasi zen Nikolas Zeberio –tarteka Eusebio Igarzabal aritu da– buru-belarri lanean Gaur egungo taldeak Gaur egun, hiru talde dituzte Goierriko bertso eskolan: Haurrak Ordiziako Barrena kultur etxean biltzen da hamar laguneko talde bat, Alaitz Sarasolarekin. Talde horren funtzio nagusia Goierrin bertsozaletasuna zabaltzea da. Inguruko herrietako bertsozaleak bildu eta ahal bada bertsolariren bat ateratzea du helburu, baita bailarako haurrek elkar ezagutzea ere. Idiazabal, Ordizia, Beasain, Ataun... Goierriko herri ezberdinetako hamar lagun biltzen dira, hamaika eta hamalau urte artekoak. Errima zerrendekin jolasean, hutsunean betetzen edo asmakizunak asmatzen, ariketa erraz eta jolas kutsukoekin mimatzen ditu Alaitzek. Bertso eskola sortu zenez geroztik, beti astelehen arratsaldeetan elkartu da haurren taldea. Z
MIKEL ASURABARRENA MIKEL LARREA ANDONI LEGORBURU JOSU ALBISU IGOR ZEBERIO MIKEL MARIÑELARENA MAIDER BERASATEGI JON ALDASORO AITOR MURUAMENDIARAZ GARAZI ALDALUR Gaztetxoak Ataungo udaletxeko ganbaran biltzen dira beste dozena erdi bat lagun, Ekaitz Goikoetxearen babesean. Une honetan berau izango da Goierriko bertso eskolako talde indartsuena. Ataun bezalako herri txikian hain maila oneko bertsolariak talde bakarrean egotea ez da txantxetakoa. Herrirako, noski, erreferentzia eta eredu onak dira, bertso eskolara jende berria hurbiltzen hasteko ere. Irakasleak bezalaxe, sari dexente irabazi dituzte ikasleek, bai idatziz, bai bat-batean. Ekaitz Goikoetxea dute irakasle. Bertsogintzan aurrera egiteko eta pentsaera irekiarazteko aholkuak ema-
224 / B48>Bertso eskolak
ten saiatzen da nagusiki. Bestalde, gai ezberdinei nola heldu, bide berriak nola jorratu... ere lantzen eta aztertzen saiatzen dira, eta horrezaz gain, liburu interesgarriak gomendatzen dizkie. Bat-bateko bertsogintza lantzen dute, eta idatzizkoa erreferentzia gisa hartzen dute. Larunbat goizetan biltzen dira, eta Eskolarteko Txapelketa datorrenean, astebarruan ere egiten dituzte entrenamenduak. Oso hurbileko taldea dira gehienak, lau ataundarrak koadrilako lagunak baitira. Beraz, ez da erraza bertso eskolako ekintzak eta horietatik kanpokoak bereiztea. Helburu nagusia Eskolarteko Txapelketa dute, eta urte osoa horri begira antolatzen dute. Hizketa saioa egin ondoren, bat-bateko ariketa ezberdinak lantzen dituzte: lau oinekin bertsoa osatu, gaia emanda binaka, banaka, puntua emanda, puntutan... Baina bereziki lantzen dutena pentsatzea da, kantatzea ez dagokienean ere nork bere ideiatxoa botatzen baitu. Ikasleek beren iritziak bota ondoren, Ekaitzek berak ere bere hausnarketak, berak ikusten dituen arrazoi posibleak, bide umoretsuaren edo serioaren aukerak... aipatzen dizkie. Aipagarria da Jesus Goikoetxeak Ataungo ikastolan bertsolaritza lantzen urte askoan egin duen lana, horri eskerrak bertsozaletuta hurbiltzen baitira ikasleak bertso eskolara. Z
IBAN URDANGARIN OIER ZURUTUZA AITZOL MUNDUATE HAITZ AIERBE JOKIN MURUA (GABIRIA) UNAI ZUBELDIA (ABALTZISKETA) Helduak Ordiziako Argi-Berri elkartean batzen da helduen taldea, Bere-berea duen txokoan, beraz. Nikolas Zeberio dute itzain, eta horren agindutara zintzo arraio egin behar izaten dute bertsotan. “Niri ez zait gustatzen afalondoan saioak antolatzea edo ariketa batzuk egiteko asmoz elkartu eta denbora alferrik galtzen arit-
Argitaratutako lanak, aktak, saioetako afixak, argazkiak, bertso eskolatik igarotako ikasle guztien zerrenda... eta beste hainbat kontu gordetzen ditu Jose Marik, ezin txukunago zea. Horregatik nahiko zorrotz aritzen naiz eta batzuetan entzun behar izan dut horren kontura adarjotzerik ereâ&#x20AC;?, esan digu Nikolasek berak. Fundamentua eta gaiak Nikolasek jartzen ditu, eta kantatu ondorengo komentarioak denen artean egiten dituzte. Ostiral iluntzeetan biltzen dira, zapi lagun inguru. Lehendabizi afari legea egiten dute, eta ondoren bertso saioari ekiten diote. Taldeko norbaitek txapelketaren bat gainean baldin badu, horren prestaketari lehentasuna ematen zaio. Plazaz plaza dabiltzan bertsolariak izan arren, oraindik ere zer ikasi eta zer landu batzen dira taldera. Horretxek egiten ditu goi mailako bertsolari.
Z
MIKEL MENDIZABAL JOXE MUNDUATE IĂ&#x2018;AKI APALATEGI AITOR SARRIEGI EKAITZ GOIKOETXEA ALAITZ SARASOLA BIXENTE GOROSTIDI
Bertso eskolak<B48 / 225
226 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 227
228 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 229
230 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 231
232 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 233
234 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 235
236 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 237
HERNANIKO BERTSO ESKOLAK Herri proiektu bat
hernani
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>Hernaniko bertso eskolaren lehen harria, herri honetan bertan 1982an Xabier Amurizak eman zuen ikastaroak jarri zuen. Ikastaro hartan zen, beste askoren artean, Juanjo Uria. Handik gutxira jarri zuen martxan Juanjok Hernaniko Langile ikastolan bertso talde bat, eta beste horrenbeste egin zuten Urumea ikastolan ere. Ikastola batean zein bestean bertsozaletutakoak dira Hernaniko lehen labealdietako bertsolariak. Jon Eizmendi, Pablo Jose Aristorena, Jose Luis Urdangarin, I単aki Zelaia eta Maialen Lujanbio, esaterako, Urumea ikastolatik igarotakoak dira, eta Jose Mari Gabiriaren bitartez bertso mundura hurbilduak. Unai Agirre eta Gorka Tolosa berriz, Juanjo Uriaren kumeak dira, baita Aitor Mendiluze ere, Langile ikastolan ikasi ez arren.
Laurogeigarren hamarraldiaren hasieran sortutako bertso eskola da, beraz, Hernanikoa. Nolabait esateko, bi taldetan banatutako bertso eskola zen. Urte askoan Langile eta Urumea ikastoletan lan handia egin ondoren, bi taldeak batu eta bertso eskola bakarrean biltzea erabaki zuten 1991n. Ordurako lehen fruituak emanak zituen Hernanik: Pablo Jose Aristorena eta Jon Eizmendi laurogeigarren hamarraldiko lehen urteetako Eskolarteko Txapelketa gehientsuenetan izan ziren finalista, baita han-hemenka jokatzen ziren gazteen sariketetan ere, eta txapel bat baino gehiago eskuratu zuten. Gauza bera esan dezakegu horien atzetik etorri ziren Jose Luis Urdangarin, I単aki Zelaia, Unai Agirre, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Gorka Tolosaz ere. Beste zenbait herrirekin batean, Gipuzkoan kantitatez eta kalitatez nabarmentzen zen bertso eskoletako bat zen Hernanikoa. Bertsozaleak lanean ari ziren bitartean, denborak aurrera egin zuen. Haur izandako haiek, poliki-poliki heltzen joan ziren, eta bertso eskola haurrentzat zenez, haiek biltzen jarraitzeko moduko taldea osatzeko beharra eta gogoa sentitu zuten. Horrela sortu zen, 1994an, Iraulio Panttalone helduen bertso taldea.
Bertso eskolak<B48 / 239
Urte askoan Langile eta Urumea ikastoletan lan handia egin ondoren, bi taldeak batu eta bertso eskola bakarrean biltzea erabaki zuten 1991n. Ordurako lehen fruituak emanak zituen Hernanik Ez du inoiz arduradun jakinik izan bertso talde honek, baina ardura franko hartu ditu beregain. Definitzerakoan, gutxitan erabiltzen dute bertso eskola izena; bertso taldea, bertso koadrila, lagun koadrila edo anarkia maizago erabiltzen dituzte. Jakina, bertso munduan gauza askok egin du aurrera bide informaletatik, baina horrek ez du esan nahi jendeak buruan ezer antolaturik ez duenik. Hernanin ere, bat-batekoak zein kontzienteagoak, ilusioz eta maitasunez beteriko bertso proiektuak aurkitu ditugu. Pablo Ttikia bertso eskola: hiru talde eta helburu bat Iraulio Panttalone, bertsolari eta bertsozale helduen beharrei erantzuten, bertsolaritzaren transmisioa ziurtatzen eta herri mailako ekintzak antolatzen arduratzen den taldea da. Talde honen gain dago, beraz, haurren bertso eskolaren ardura. Izaera juridikoari dagokionez, bitan banatuta dago haurren eta helduen bertso eskola: “Iraulio bere buruaren jabe da, eta ekintza jakinetarako diru laguntzak jasotzen ditu. Haurren bertso eskola aldiz, Pablo Ttikia izenarekin bataiatu genuena, udaletxeak subentzionatzen du diruz. Udaletxeak laguntzen du ekonomikoki proiektu hori gauzatzen, eta Iraulio arduratzen da Pablo Ttikirako irakasleak bilatzen eta bertso eskola horri behar bezala erantzuten. Nahiago dugu juridikoki independentzia horri eustea, gauza bat baita helduen bertso taldea eta honek une jakin batean har dezakeen edozein erabaki, eta beste bat, oso bestelakoa, haurren bertso eskola. Ez genuke nahi momentu batean helduek haurrei desegoki eragiterik”, azaldu digute Estitxu eta Ixiar Eizagirrek, azken zazpi urteetan Pablo Ttikia bertso eskolan irakasle ari direnek. Hasieran bertsozaletasuna lantzea zuten helburu haurren bertso eskolan, baina gero, ikasleei gero eta gehiago eskaini behar zaiela ohartu ziren. Motibazioa da haurrekin benetan landu beharrekoa, eta horregatik prestatzen dute urtean barrena gero eta ekintza gehiago: egunpasak, asteburupasak egin eta saioak entzutera eramaten dituzte, bertso bazkariak antolatzen dituzte sagardotegian, beste herrietako bertsolari gazteekin elkartzen dira, bertso udalekuetara joaten dira... “Egiazko bertsolarientzat bertsolaritza bera bizi-
240 / B48>Bertso eskolak
modu bat da, eta mundu bat. Haurrek, eskolaz kanpoko ekintzarik eskaini ezean, ez dute hori jasotzen. Horientzat klase bat gehiago baino ez da izango. Ikusten badute ordea bertsolaritza mundu bat dela, lagunak egiten dituztela, aukera mordoa ematen diela bertso eskolak, futbolak ematen dien bezalaxe, horretxek betetzen ditu”, esan digute Estitxuk eta Ixiarrek. “Haurren bertso eskola ere Iraulio txiki bat izan dadin saiatzen gara, lagun talde bat. Bertso eskolara joango dira jende horrekin egon nahi dutelako. Eta bertsoa berez egongo da. Asteburupasen funtzioa ere horrekin lotuta dago: taldean konfiantza lortzea da helburua. Bertsotan trebatzeko ere aukera polita da, bi ordu bertsotan geratu gabe aritzeko modua baitute. Eta giro lasaiagoan, ez ostiraletako hitzorduan bezala, aste osoa eskolan eta beste hainbat gauzatan aritu ondoren, askotan neka-neka eginda egoten baitira”, gehitu dute. Momentuon hiru talde dituzte: hasiberriena bata, denbora gehixeago daramatenena bigarrena eta Irauliora bidean direnena hirugarrena. Eizagirre ahizpak eta Jose Anjel Aranburu aritzen dira hiru talde horiekin. “Helburu nagusia bertsotan egiteko aitzakiarik behar ez izatea da, irakaslerik gabe ere kantatuko duten taldeak sortzea”, esan digu Jose Anjelek. Horra iritsi arte, direnak eta ez direnak asmatu behar izaten dituzte irakasleek: “jokoak, apustuak, erronkak, prendak... Zer ez ote dugu asmatu denbora honetan guztian!”, dio Estitxuk. Jolas eta joko hauez guztiez gain, pixkanaka-pixkanaka bat-batean kantarazten diete ikasleei: puntutan lehendabizi, lau oinekin gero, koplaka hurrena... Helduenekin ohiko ariketak lantzen dituzte, egungo bertso saioetan egin ohi direnak. “Bertso zaharrak gutxi lantzen ditugu txikienekin, haurrei ez zaizkiela gustatuko iruditzen baitzaigu. Bertso zaharrak ikasteko ohitura asko aldatu da lehendik hona. Guk asko ikasi genituen, baina gure haurrei gustatuko ez ote zaizkien beldurrez izaten gara. Beren neurrikoagoak diren bertsoak ekartzen dizkiegu, helduxeagoak direnean bertso zaharrak landuko dituztela pentsatuta”. Irakasle baino gehiago, eragile izaten saiatzen dira eskola orduetan. “Ikasleen papera ere aktiboa izan dadin saiatzen gara. Norbaiti gaia jarri behar bazaio,
“Bertso zaharrak gutxi lantzen ditugu txikienekin, haurrei ez zaizkiela gustatuko iruditzen baitzaigu. Bertso zaharrak ikasteko ohitura asko aldatu da lehendik hona. Guk asko ikasi genituen, baina gure haurrei gustatuko ez ote zaizkien beldurrez izaten gara. Beren neurrikoagoak diren bertsoak ekartzen dizkiegu, helduxeagoak direnean bertso zaharrak landuko dituztela pentsatuta” `Ea, honi ze gai jarriko diogu?´ galdetzen dugu. Normalean, azkenean norberak jartzen du gaia, baina norbaiti zerbait bururatzen bazaio, gairik txarrena izanda ere, ´bale, horixe jarriko diogu!´ erantzuten dugu”. Irakasleen beste arduretako bat, ikasleentzako plazak sortzea da. Beñat eta Unai Gaztelumendik eta Aitor Larretak dezente kantatzen dute, Mikel Mendizabalekin eskolaz eskola ibiltzen baitira. Baina, oro har, ez dute plaza askotarako aukerarik izaten ikasleek. Alde horretatik, gure helburua irakasleei erreleboa ematea da, eta horrela gu gehiago arduratuko ginateke urte osorako egitura antolatzen, egunean egunekoari erantzuten baino”. Irakasleak dira bertso eskolako arduradun nagusiak; bertso eskolako ekintzak prestatzen horiek saiatzen
dira, baita, ekintza puntualetan, Iraulioko bertsolariak partaide bihurtzen ere. Urte hasieran bertso saio bat eskaintzen dute Iraulioko bertsolariek haurrentzat; udalekuetan ere beti dago Iraulioko norbait, bisitan ez bada, begirale bezala. “Garrantzitsua da. Batetik, beraiek ere lan egiten badute, pisua arintzen digutelako, eta bestetik, haurrek horrela gogoan izango dutelako lehen aro hau amaitzen denean beren bertso taldea Iraulio izango dela”. Ondo egindakoak ez ezik, hobetu beharrekoak ere ez dituzte berehalakoan ahanzten hernaniar hauek. Erronka berriak, zuzendu beharrekoak... uneoro izan dituzte ahotan elkarrizketa guztian zehar. Hona hemen aipatu diguten beste kontu bat: “irakasle asko igaro dira haurren bertso eskolatik: Jon Eizmendi, Jose Luis Urdangarin, Iñaki Zelaia, Aitor Mendiluze... gure ira-
Bertso eskolak<B48 / 241
“Gu Sarasuaren iritzi berekoak gara: bertsolaritzak herri bakoitzean indartu behar duela uste dugu. Jabetzen gara Hernanin bertsolaritzaren inguruan gertatzen denaren eragile eta arduradun nagusietako bat izan behar duela taldeak: nolako saioak egiten diren, zein baldintzatan, zenbat, jendeak zer behar duen edo non falta den bertsolaritza..., gure kezketako batzuk dira” kasleak izan ziren. Gu orain dela zazpi urte hasi ginen, eta Iker Osa, Bakarne Urreaga, Gorka Tolosa, Karmele Apezetxea... ere aritu izan dira inoiz. Iaz, berriz, Jose Anjel hasi zen. Baina askotan egiten dugun akatsa da batzuk sartu eta besteak joatea elkarri lanaren berri gehiago eman gabe. Hori gehixeago zaindu beharko genuke, esperientziak trukatu beharko genituzke, urte batzuetan lehendik aritutako irakasleei eta datozen berriei eutsi...”, diote Estitxuk eta Ixiarrek. Iraulio Panttalone: kuadrila bat eta lau helburu Zortzi urte pasatxo dira talde hau sortu zela. Mugarri horren aurretik eta ondoren egindako lanari eskerrak, talde aski finkatua da egun Iraulio. Hogei lagunetik gora izango dira irauliotarrak, eta denek konpromiso maila eta interes berak ez dituzten arren, guztiak bertso afari batean elkartzea posible dela frogatu dute. “Bakoitzaren interesak eta baliabideak, norberarenak dira. Batzuk astero biltzen gara, beste batzuk asteburuetan etortzen dira herrira, badira urte osoa kanpoan pasatzen dutenak ere. Horrez gain, tartean badira Txapelketa Nagusiko hiru finalista, eta baita goi mailako bertsolari izateko desiorik ez duenik ere. Baina guztiok elkartu eta bertso eskolara hurbiltzea, asteburupasak egitea, udalekuetara joatea... posible da”. Azken batean gozatzeko biltzen baitira, eta horretarako, ezberdintasunak aberastasun bihurtzen dira. Une hauetan, hiru elkartetan biltzen dira irauliotarrak astero, bertsotan egiteko. Talde txikitan biltzen dira, bakoitzean bospasei bertsolari. Talde hauek mugikorrak ere badira, norbait aste batean bere ohiko taldera joan ezin bada, beste talde batekin biltzen baita. Jolas giroa beti bultzatu dute Iraulion, baina betebeharrak ere finkatu dituzte urte hauetan zehar. “Lau helburu ditugula esan daiteke”, adierazi digu Ixiar Eizagirrek. “Oinarrizkoena, bertsoarekin gozatzea da. Bertsozaleak garelako eta bertsoa maite dugulako gaude hemen, eta horretan jarraitzea da helburu nagusia. Bigarrena, gure bertsolari formazioa bideratzea eta sendotzea da. Bertsotan aritzeko, bertsotan trebatzeko, txapelketetako entrenamenduetarako... balio du eta balio behar du Irauliok. Hirugarrena, bert-
242 / B48>Bertso eskolak
solaritzaren transmisioa ziurtatzea, eta horretarako Pablo Ttikiaren ardura osoa Iraulioren gain dago. Eta laugarrena, herri mailako bertso beharrei erantzutea”. Autoformazioari dagokionez, urrats berriak eginik dituzte. “Asteroko elkarteetako hitzorduaz gain, beste talde bat sortu dugu orain. Talde honen helburua bertsotan jarduteaz haratago doa. Gero bat-bateko jarduna izango dena, aurrez nola landu daitekeen aztertzen dugu, zer gehiago egin daitekeen bertsoa lantzeko. Horretarako, ariketa berrien bila aritu ohi gara, bertsoaren egitura, errima, gaien ikuspuntua edo esamoldeak lantzeko”. Herriko bertso premiei erantzutea ere aspaldiko zeregina du Irauliok. Herri batek behar duen bertsolaritzaren azpiegitura elikatzen saiatzen dira, transmisioa eta saioak, biak barne. “Gu Sarasuaren iritzi berekoak gara: bertsolaritzak herri bakoitzean indartu behar duela uste dugu. Jabetzen gara Hernanin bertsolaritzaren inguruan gertatzen denaren eragile eta arduradun nagusietako bat izan behar duela taldeak: nolako saioak egiten diren, zein baldintzatan, zenbat, jendeak zer behar duen edo non falta den bertsolaritza..., gure kezketako batzuk dira”. Tabernan saioak eta txapelketak egiteko burutazioa ere hortik etorri zen. “Beti betiko jendearentzat ari ginela kantuan ohartu ginen, eta askorengana ez ginela iristen. Giro horretan ere bertsolaritza aukeran izatea nahi genuen, gozabide bat eskaintzea”. Bertso eskolak aldi berean helburu guztiei erantzuteko gaitasuna izan behar duela uste dute. “Ez du soilik txapelketako jardunera mugatuko behar, ezta lagunartera bakarrik ere. Lagun koadrila esaten dugu, baina norbanakoak ere garrantzia handia du eta bakoitzari behar duena eskaintzen saiatzen gara. Txapelketan parte hartzen ez duenak ez du presionatuta sentitu behar, eta, alderantziz, txapelketan parte hartu nahi duenari bide horretan lagundu behar zaio”. Norbanakoa taldeak babesten du, eta hori argi geratzen da, Hernaniko bertso eskolako partaideren batek saio edo txapelketaren bat duenean ondoan izaten
“Bertsolaritza bizitzeko era bat ere bada. Zenbaitek denbora librea duenean ez du saio bat entzutera joateko gogorik izaten. Hori ulertzekoa da plazaz plaza dabiltzanen kasuan, baina, gu, ezer baino gehiago, zaletuak gara” duen lagun taldea ikusita. “Bertsolaritza bizitzeko era bat ere bada. Zenbaitek denbora librea duenean ez du saio bat entzutera joateko gogorik izaten. Hori ulertzekoa da plazaz plaza dabiltzanen kasuan, baina, gu, ezer baino gehiago, zaletuak gara. Hernanin zaletasunari garrantzia handia ematen zaio, eta hori ere transmititzen saiatzen gara”. Maila eta interes desberdinak izan arren, guztien bilgunea da bertso eskola. “Eztabaida politak izan ditugu geure artean, bakoitzak dituen aspirazioei buruz, bertsolari izan ala ez izan... Bertso eskolan ditugu Txapelketa Nagusiko hiru finalista, eta hortik beherako asko ere ez dira gutxi. Maila orotarikoak daude, baina inork ez du sentitzen goi mailakoago bati ezer eskain edo eman ez diezaiokeenik. Eta elkarrengandik ikasten jakitea, nahiz eta oso bertso maila ezberdinak izan, garrantzitsua da”. Benetako lagun taldea da bertso eskolakoa, eta horrek eutsi dio unerik latzenetan ere eskolari. “Bertsoa eta lagunak batzen ditugu hemen. Askotan, koadrilako lagunak ondoan izan arren, bertso eskolakoak ikusi eta horiekin geratzen gara. Horregatik, benetan axola zaigu bertso eskolako batek zer egiten duen halako txapelketan. Batetik, denok aritu garelako entrenatzen, eta beraz, txapelketan denok ari garelako parte hartzen. Eta bestetik, lagunak garelako, eta alde horretatik, zure koadrilako batek kontzertu lehiaketa batean zer egiten duen arduratzea bezalaxe da”. Lagun giro hori ere etengabe elikatzen dute. Esaterako, igaro berri den Bertso Latan ?Hernaniko Bertso Astea, nolabait esateko?, taldekako txapelketa antolatu dute. Beren arteko txapelketa bat egiteko gogoa zeukaten, taldeka jarrita. Hartara, aitzakia izango baitzuten beren artean bildu eta bertsotan jarduteko. Bost taldek parte hartu dute txapelketan, eta epaile taldea ere bertso eskolako lagunez osatu da. Ez zuten espero, baina herrian oso harrera ona izan du. Berez ez zuten antolatu kanporako ekintza gisa; gehiago zen barnekoen gozamenerako. Eta espero gabe, kanporaketak egin diren tabernak lepo bete dira. Finala sagardotegian egin zuten, eta jendez gainezka egon zen.
Finala bezain polita edo ia gozagarriagoa egin zaie txapelketa amaituta egin zuten afaria. Partaide guztiak bildu ziren afaritara, eta finalera sartu ez ziren hiru taldeek saioa egin zuten, azken postua saihesteko, “nor ez izan azkena” baitzuten jokoan. Talde giro honen eragina, beraz, ezinbestean iritsi behar herritarrengana. Koadrila handia da, eta urtetako lana dago. “Egia da. Lehen indar handia jartzen genuen hedapenean, eta, horregatik, egun ez zaigu gehiegi kostatzen herriarengana iristea. Baina ez da ahaztu behar urte askotako lana dagoela atzean”. Herritarrak ez ezik, inguruko bertsolari eta bertsozale asko erakarri ditu Hernaniko taldeak. “Bai, ezagunenak kanpotarrak dira. Konplexu txiki bat badaukagula esan genezake!”, diote umoretsu. “Txiste gisa, industrializazioarekin batera inmigrazioak asko jan gaituela esan daiteke. Baina ohituta gaude. Hernaniren filosofia beti izan da denei laguntzea, eta herri honek beti hartu ditu kanpokoak bertako bat gehiago bezala”. Hala ere, kezkatzen dira tarteka gai honekin ere. Askotan esaten digute, `izan ere, zuek Hernanin...´ Hernanin, zer? Galdetzen dugu guk. Hemen ez dago ezer magikorik. Lan asko dago eginda, urtetako lana, jendea bildu da eta bere horretan iraun du, eta egia da une honetan ez gaudela hil edo biziko egoera batean. Baina estereotipoak batzuetan beldurra ematen du. Hernanin ere bada zer hobetua”. Inguruko herrietatik, askotan beren hurbilean bertso girorik aurkitzen ez dutelako, hurbiltzen dira bertsozaleak. “Guk gustura hartzen ditugu, baina beldur gara ez ote garen ari mesede adina kalte egiten. Donostiatik bost lagun badatoz, esaterako, zergatik ez saiatu giroa Donostian sortzen? Askotan errazena da ongi funtzionatzen duen zerbaiti lotzea. Guk ez diogu inori esango ez etortzeko, baina hemengoaz gain, saiatu beharko lukete beren ingurua bertsozaletu eta giroa berotzen. Bertsolaritzari begiratuta, puntu garrantzitsua da hori”. Ez omen dira antolakuntzan metodikoenak, eta hori konpontzeko, Zuzendaritza Batzorde bat sortu zuten
Bertso eskolak<B48 / 243
Bost taldek parte hartu dute txapelketan, eta epaile taldea ere bertso eskolako lagunez osatu da. Ez zuten espero, baina herrian oso harrera ona izan du iaz. “Sistematizaziorik ezak funtzionatzen badu, gora anarkia. Baina badaezpada ere neurriak hartu ditugu, beharrezkoak baitira antolakuntzan izen seguru batzuk, eta ziur gaude erantzungo dutela. Hala ere, momentu hauetan inertziaz hainbat gauzak funtzionatzea normala da. Hor daude Bertso Lata eta beste hainbat ekintza. Buruan guztiok ditugu data horiek, urteroko datak dira, eta nahi gabe ere egutegiak agintzen du askotan”. Langile sumatu ditugu Urumea ertzeko bertsozale hauek. Gogotsu eta ilusioz beterik. Segi dezatela urte askoan horrela, ibaiak gainezka egiten duenean hankak gustura bustitzen baitira Hernaniko uretan.
TALDE 1 JON HIDALGO ARITZ OTAEGI IÑIGO ETXANIZ OIER IURRAMENDI AMAIA OTXOTORENA ANE LUJANBIO ARNAITZ LASARTE IÑAKI OTXOTORENA IÑAKI BURUTARAN EKHI JAUREGUI MIREN PEÑAGARIKANO TALDE 2 JON OTXOTORENA JON APAOLAZA UNAI EZEIZA XABIER EZEIZA UNAI HUIZI PERU IURRAMENDI URTZI IRAZUSTA XABIER ERDOZIO TALDE 3 IZARNE ZELAIA ANDREA IZAGIRRE ASIER ARRIZABALAGA MIKEL ARRIETA AGIN REZOLA AITOR LARRETA BEÑAT GAZTELUMENDI UNAI GAZTELUMENDI IMANOL LIZARAZU JOXE ANJEL ARANBURU ESTITXU/IXIAR EIZAGIRRE
Z
244 / B48>Bertso eskolak
Inguruko herrietatik, askotan beren hurbilean bertso girorik aurkitzen ez dutelako, hurbiltzen dira bertsozaleak. â&#x20AC;&#x153;Guk gustura hartzen ditugu, baina beldur gara ez ote garen ari mesede adina kalte egiten. Donostiatik bost lagun badatoz, esaterako, zergatik ez saiatu giroa Donostian sortzen?â&#x20AC;?
Bertso eskolak<B48 / 245
246 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 247
248 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 249
250 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 251
252 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 253
LASARTE-ORIAKO BERTSO ESKOLA Utopia ez da lortu ezin dena, oraindik lortu ez dena baizik
lasarte
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>Lasarte, erdal famako bertso herria goiburua hautatu zuen Andoni Otamendik, orain hiru urteko udazkenean, Lasarteko bertso eskola aurkezteko eskatu zioten artikulu baterako. Ez zuen arrazoirik falta. Hamaika urte dira herrian bertso eskola sortu zutela, eta, geroztik, gelditu gabe ari dira lanean. Helduen taldea Ttakun kultur elkartearekin bateratsu –ia lehenago– sortu zen, 1991n, Lasarte-Oriako bertso eskola. Euskara Batzordea lan handia egiten ari zen Lasarten garai hartan. Euskara teknikaria ere, Iñaki Arruti, bertsozalea zen. Inguru horretan lanean ari ziren bizpahiru pertsona elkartu eta bertso eskola sortzeko proposamena aztertu zuten. Euskara Zerbitzu buruak deialdia herrian egin eta berrogei lagun inguruk eman zuten izena. “Kontuan hartu behar da, horrelako zerbait amets bat zela garai hartan gure herrian”, esan digu Pablo Suberbiola, bertso eskolako beteranoetako batek. Ez zituzten horrelako proiektuak aurrera ateratzeko baldintzarik egokienak, herri handia eta nahi baino erdaldunagoa baita Lasarte. Utopia izango zen askorentzat, baina azken urteotan hitz honen esanahi berri bat ikasi dugu: utopia ez da lortu ezin dena, oraindik lortu ez dena baizik. Izena eman zuten berrogei lagun horietatik batzuk, ohi denez, poliki-poliki uzten joan ziren. Azkenean bi talde osatu zituzten, eta talde horietako bat, zortzihamar lagunek osatua, oraindik ere batzen da. “Batzuk sarriago eta besteak gutxiago, baina guztiok jarraitzen dugu bertso eskolaren inguruan, eta denok eusten diogu harremanari. Nahiko talde iraunkorra da”, esan digu Pablok. Lehen bi urtetan lezoar bat izan zuten irakasle, Xanti Zabala Lexo. Ondoren, Eusebio Igartzabalekin egin zuten urtebete pasatxo, eta inoiz Xabier Narbarte ere joan zitzaien, Eusebiok ezin izaten zuenean-eta. Gero, Nikolas Zeberiok bete zuen hiruzpalau urteko zuloa. Garai horixe izan zen bat-batean ikasi zutenekoa, eta taldea hortxe finkatu zen. Irakasle goierritarren aroa
Bertso eskolak<B48 / 255
Azken urteetan ez dute irakasle finkorik izan. Zenbait laguni ikastaro bereziak emateko eskatu diete, eta Imanol Lazkano, Joserra Garzia, Jon Sarasua edo Andoni Egaña izan dira bertan gai bereziak lantzen amaitu ondoren, Jesus Mari Irazurekin egin zituzten beste bi urte. Sasoi honetan hartu zuen taldeak bertsotarako rodajea. Azken urteetan ez dute irakasle finkorik izan. Zenbait laguni ikastaro bereziak emateko eskatu diete, eta Imanol Lazkano, Joserra Garzia, Jon Sarasua edo Andoni Egaña izan dira bertan gai bereziak lantzen. “Urtero aipatzen dugu gai hori, baina ohartzen gara ez dela erraza horrelako ikastaro zehatzak antolatzea. Ez guretzat, ez eman behar dutenentzat, lan handia eskatzen baitu horrelako zerbait prestatzeak”. Manuel Lekuona kultur etxean biltzen dira bertso eskolako kideak. Eskolak gidatzeko ardura Patxi Etxeberria, Orion jaio arren azken berrogei urteetan Lasarten bizi den bertsolariaren esku dago gaur egun. Berak bete du lan hori azken hiruzpalau urteotan. “Kuriosoa da Patxirena”, aipatu digu Pablok. “Lehen urteetan ez zuen taldearekin harremanik izan. Halako batean etorri zen, eta geroztik ez du huts egin. Antzeko zerbait gertatu zitzaigun Ebaristo Pikabearekin. Andoni Otamendik eta biok Gabiriako Osinalde sarian 1994an kantatu genuenean, herriko Txintxarri aldizkarian azaldu ginen, han jasotako saria medio. Ebaristok aldizkarian ikusi gintuen, eta orduantxe azaldu zen bertso eskolara. Gogoan dut, taldean bota zuen lehen bertsoan zioena, ni izan naiz ni txorua, orain arte hona azaldu gabe egoteagatik eta talde giro eder hau galtzeagatik, aipatzen zuen bertsoan. Ebaristo ere geroztik beti izan dugu gurekin, azken aldian Usurbilgo bertso eskolara gehiago joaten bada ere”, azaldu digu Pablok. Hirurogeita hamar urteren bueltan dabiltza Patxi eta Ebaristo, eta ez da bertso eskola asko izango Euskal Herrian adin eta maila honetako bertsolariak bertso eskolako girora hurbiltzeko gaitasuna izan duenik. Lasarteko Ttakun kultur elkartea da bertso eskolaren arduraduna. Ttakunen Bertsogintza lan-taldea osatzen duen talde bat dago, eta elkarte honetatik bideratzen dira udaleko Euskara Batzordearekin egin beharreko hitzarmenak, deialdiak, eta kudeaketa mailako beste hainbat kontu. Harreman estua dute, dudarik gabe, Ttakun elkarteak eta bertso eskolak, baina
256 / B48>Bertso eskolak
bakoitzari dagozkion funtzioak bereizi egiten dituzte. Kultur elkarteak antolatzen du urtero, esaterako, bertsopaper lehiaketa, eta bera arduratzen da gestioak egin eta ikastolekin biltzeaz. Epaile lanak, aldiz, bertso eskolako kideek egiten dituzte. Bertsopaper lehiaketaz gain, urtero izaten dute San Pedrotako saioa, udaletxeak finantziatu eta bertso eskolak antolatua. Santa Eskean, berriz, kalez kale eta tabernaz taberna aritzen dira bertsotan bertso eskolako kideak, eta Errege Egunez ere, azken urteotan, urtero antolatu dute saioa bertsolari gazteekin. Azken bi urteotan huts egin arren, udaberrian bertso afaria egiten dute normalean. Antolatzen dituzten ekitaldietan bertso eskolako kideei leku egiten ere saiatzen dira. “Patxi Etxeberria San Pedrotako saioan beti izan da, eta bat-batean egiteko gai garenetik, Andoni edo nik ere urtero kantatu dugu. Errege Eguneko bertsolari gazteen saioan, beti saiatu gara herriko norbait sartzen. Azken urteotan Unai Muñoa hasi da plazako saio hauetan”. Lasarteko euskal giroko jendearen artean erreferente izatea lortu dute. Egun herrian antolatzen diren ekitaldi guztiek dute nolabaiteko harremana bertso eskolarekin, eta ezer berezirik antolatu nahi denean, beti jotzen du jendeak bertso eskolako norbaitengana. Herrian, batez ere, bertsolariak plazaratu ziren unean ezagutu gintuzten. “Hasieran, barrura begirako taldea ginen, baina bat-batean hasi ginenean hasi zen jendea gu ezagutzen”, dio Pablok. Herriko Txintxarri aldizkarian ere ia bi urtez astero argitaratu zuten bertso bat pil-pil zegoen gairen baten inguruan. Azken bost urteetan ez dute, hala ere, aldizkari honetan ezer finkorik argitaratu. Erdal girora hurbiltzea izan daiteke, herri gehienetan bezala, oraindik betetzeko dagoen zereginetako bat. “Egin izan dira ahalegin konkretuak. Euskaltegietara, esaterako, askotan joan gara bertsolaritzari buruzko saio osagarri bat ematera, eta guraso erdaldunentzako ikastaroren batean ere parte hartu izan dugu, bertsolaritzaren berri emanez. Baina nolanahi ere, lan handia dago egiteko oraindik arlo horretan”.
Erdal girora hurbiltzea izan daiteke, herri gehienetan bezala, oraindik betetzeko dagoen zereginetako bat. “Egin izan dira ahalegin konkretuak. Euskaltegietara, esaterako, askotan joan gara bertsolaritzari buruzko saio osagarri bat ematera, eta guraso erdaldunentzako ikastaroren batean ere parte hartu izan dugu, bertsolaritzaren berri emanez. Baina nolanahi ere, lan handia dago egiteko oraindik arlo horretan” Hain urrutikoa zirudien ametsa, poliki-poliki aurrera doa. Gipuzkoako Herriarteko Txapelketarako ere lortu zuten taldetxo bat osatzea. Emaitza horiek guztiak Lasarterako lorpen handiak dira, eta bertso eskolakoak gustura daude urte horietan guztietan egindako lanaren emaitzak ikusita. Talde sendo bat sortzea, bertso mugimendua piztea, hutsetik hasi eta gaur egun bat-batean kantatzeko gai diren bertsolariak haztea, bertsozaleei elkartzeko lekua eskaintzea... ez dira lorpen makalak. Iaz ospatu zuten hamargarren urteurrena. Bazuketen ospatzeko arrazoirik! Arnasa hartzen eta ematen jarrai dezatela urte askoan.
lea. Azken hiru urteetan Amaia Agirre ari da irakasle lanetan. “Jarraipen handia egiten dio elkarteak bertso eskolari. Ez dugu astero harremanik baina bai hamabost egunero, eta babes hori asko eskertzen da. Lan handia egin du herrian gazteekin Ttakun kultur elkarteak”, esan digu Amaia Agirrek.
Haurren taldea Helduen taldea sortu eta handik bizpahiru urtera jarri zuen martxan Ttakun kultur elkarteak haurren bertso taldea. Ttakun elkartea da, hemen ere, dinamizatzai-
“Hasieran ez ziren bertsozale itsu amorratuak”, esan digu Amaiak, “baina poliki-poliki bertsoa gustatzen hasi zitzaien, agian kantuarekin zerikusia duelako. Ikastolan ere dezente landua zuten bertsolaritza,
Kultur etxeko gela txukun batean biltzen dira. Egun duten taldea, orain dela hiru urte pasatxo hasi zen. Laugarren ikasturtea dute elkarrekin hamabost hamasei urteko sei lagun hauek. Oso talde egina da, eta bertsotara gustura joaten dira.
Bertso eskolak<B48 / 257
“Agian ez dute bertsolari izateko anbizio handiegirik, baina beste bertso eskola batzuetan baino galdera gehiago egiten dute, eta bertsolaritzaz jakinmin handia erakusten dute” irakasle bertsozale bati eskerrak. Literatura asko gustatzen zaien ikasleak dira, sormen handikoak... Agian ez dute bertsolari izateko anbizio handiegirik, baina beste bertso eskola batzuetan baino galdera gehiago egiten dute, eta bertsolaritzaz jakinmin handia erakusten dute”. Bat-batean hasiak dira, eta idatziz ere maila ona dute. Amaiaren eginkizuna, irakasle baino gehiago, laguntzaile izatea da. “Talde jatorra da, gaztetxoak dira, eta nirea eragile eta animatzaile lana da”, esan digu. Urtean zehar Lasarten antolatzen diren bertso saioetan egin izan dituzte inoiz ikasle gaztetxo hauek bertsolarien aurkezpenak bertsotan. Baina bertso eskolako ekitaldi nagusia, urtero maiatz-ekain aldera Lasarteko Jalgi kafe antzokian egiten duten bertso antzerkia da. “Oso ongi funtzionatzen duen bertso antzerkia da, eta ikasleek ilusio handiz prestatzen dute. Bertso asko nik egiten dizkiet, bestela hori antolatzen pasako baikenuke urtea, baina gaiak beraiek proposatutakoak izaten dira, eta sarrera eta amaierako bertsoak ere beraiek egiten dituzte. Gero, buruz ikasten dituzte, entsaio batzuk egin, eta jendaurrean antzezten dituzte. Arrakasta izan du bertso antzerkiak”. Segi dezatela, bada, bide horretatik, urte gutxi barru hartuko dituen taldea zain-zain dute eta.
Z
258 / B48>Bertso eskolak
HELDUEN TALDEA ANDONI OTAMENDI PATXI ETXEBERRIA JOSE KRUZ LABAKA EBARISTO PIKABEA UNAI MUÑOA IMANOL LIZARDI IÑAKI PETXARROMAN IÑAKI OTAEGI MIKEL BERASATEGI PABLO SUBERBIOLA HAURREN TALDEA LEIRE MENDIZABAL EIDER GOROSTIDI IBAN IRAOLA HODEI IRAOLA ANE PAVO AINARA ADURIZ
Bertso eskolako ekitaldi nagusia, urtero maiatz-ekain aldera Lasarteko Jalgi kafe antzokian egiten duten bertso antzerkia da. â&#x20AC;&#x153;Oso ongi funtzionatzen duen bertso antzerkia da, eta ikasleek ilusio handiz prestatzen duteâ&#x20AC;?
Bertso eskolak<B48 / 259
260 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 261
262 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 263
264 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 265
LEGAZPIKO BERTSO-OLARIAK (LBO) Iraultza txiki bat
legazpi
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>Aurrez bertsolaritza haurrekin ikastolan lantzen bazen ere, bi milagarren urtean sortu zen Legazpiko Bertso-Olariak, Legazpiko bertso giroa salbatu duen taldea. Bertsolaritza modan zegoeneko garaia joan zela esan ohi da, eta orain dagokion oreka berreskuratu duela. Ez dakigu berriz modan jartzen ari denetz, baina hainbat herritan, herritarrek berek eskatuta ari dira sortzen bertso eskolak. Horixe gertatu da Legazpin ere. Bertsoa modu aski informalean bizi zuen talde bat hurbildu zitzaien Nerea Elustondo eta Asier Iriondori. Hauek aspaldidanik ari ziren herrian zerbait egin nahian, baina azkenean kanpoko tiraldia izan zen benetako bultzada: helduen bertso eskola martxan jartzea erabaki zuten. Herrian zenbait kartel jarri, eta hogei lagun azaldu zitzaizkien. Orain dela hiru urte apenas entzuten zen bertsorik Legazpin larunbat gauetan. Azken aldian, ezinezkoa da bertsorik entzun gabe parrandarik egitea. Hiru bertso talde dituzte, gazteenak bi eta helduena bat. Gazteen bertso eskolan bost lagun biltzen dira, Asier Iriondoren esanera. â&#x20AC;&#x153;Bi talde ditugu gazteek osatuta. Talde batekoek hiru urte daramatzate, eta beste taldekoak hasi berriagoak diraâ&#x20AC;?, esan digu Asierrek. â&#x20AC;&#x153;Ikasle biziak eta umore onekoak dira, eta zerbait atera daiteke hemendikâ&#x20AC;?, jarraitu du. Urtean zehar bertso saio prestaturen bat egiten dute Legazpiko festetako Mirandaola egunean, eta horrezaz gain ikastolan ere saiatzen dira bertsoaz gozatzeko aukera zabaltzen. Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan idatziz parte hartzen dute, eta Arrasateko bertso eskolarekin egin izan dute topaketaren bat edo beste. Helduen bertso eskolan berriz, hogei lagun biltzen dira, Asier Iriondo bera eta Nerea Elustondoren babesean. Larunbat arratsaldeetan dute hitzordua. Eztarriak berotzeko, gustuko dituzten bertso zahar nahiz berriak kantatzen dituzte, eta ondoren bat-batean aritzen dira bertsotan, bakoitzak ahal duen neurrian kantatuz: oinekin, amaierak emanda, gaia emanda binaka...
Bertso eskolak<B48 / 267
Orain dela hiru urte apenas entzuten zen bertsorik Legazpin larunbat gauetan. Azken aldian, ezinezkoa da bertsorik entzun gabe parrandarik egitea / Iazko ikasturtean, hamaika bertsolarik hartu zuten parte herriko txapelketan Helduen bertso eskola honen emaitzarik garrantzitsuenetakoa herrian sortu duen giroa da. Iaz hirugarren urtez antolatu zuten bertso antzerkia da horren erakusgarri. Asier Iriondoren gioiekin, bertso eskolako kideek urtero antzerki bat prestatzen dute, ondoren herriko jaietan herritarren aurrean antzezteko. â&#x20AC;&#x153;Izugarrizko arrakasta lortu du antzerkiak, eta hiru urteotan, ikus-entzule mordoa hurbildu zaiguâ&#x20AC;?, esan digu Nerea Elustondok. Adin guztietako jendea, hurrengo antzerkia noiz helduko zain daude orain. Ustez galdutzat zeukaten bertso giroa berreskuratzeak, indar handia eman die bertso eskolari eta bertako irakasleei. Legazpiko Bertso-Olariak Txapelketa ere antolatzen dute. Bertako partaideak bertso eskolako ikasleak
268 / B48>Bertso eskolak
dira. Honek ere sona handia lortu du. Iazko ikasturtean, hamaika bertsolarik hartu zuten parte herriko txapelketan, eta sei bertsolarirekin egin zen finala. Entzule mordoxka izan zuten, eta oso gustura daude antolatzaileak. Legazpiko irakasleak indartsu sentitzen direla esan dugu lehenxeago. Hona hemen, horren adibide bat: norbere ohorea kolokan jartzeko prest azaldu dira, ikasleei toki egiteagatik. Izan ere, azken urteetan, bertso desafioa egin izan dute legazpiarrek urretxuarren aurka. Legazpitik, herriko bertsolaririk arituenek kantatu izan dute: Asier Iriondo, Joseba Barandiaran eta Nerea Elustondok. Aurten, erronka berri bat jarri zioten beren buruari: desafio honetan punturik gutxien
Helduen bertso eskola honen emaitzarik garrantzitsuenetakoa herrian sortu duen giroa da / Ustez galdutzat zeukaten bertso giroa berreskuratzeak, indar handia eman die bertso eskolari eta bertako irakasleei ateratzen zituen bertsolariak, hurrengo urtean bere lekua Legazpiko Bertso-Olariak txapelketako txapeldunari utzi beharko zion. Lekua berreskuratzeko, hurrengo urteko Bertso-Olariak Txapelketan txapela jantzi beharko du. Urretxuren aurkako desafioa irabazi egin zuten, eta bertsozale guztiek ospatu zuten. Baina bada bertsolari bat, ikasleen irribarreak ez ezik, kantukideen adarjotzeak ere jasan behar izan zituena. “Urtebete infernuan” da, bertso eskolako esaera berria. Harro egon liteke bertsolari hori, eta bertso eskola osoa ere bai. Irakasleek bertsolaritza beren burua baino gehiago maite dutela esan nahi du horrek, eta ikasleengan konfiantza dutela ere bai. Orain nonbait, pertsona eskuzabalak joaten dira infernura, besteri zeruan leku egiteagatik.
Z HELDUAK ERRIKARTE AGIRRE MIKEL AGIRRE IÑIGO ARANBURU MIREN ARBIL ASIER EZAMA AINOA GAINBERRI NEKANE GONZALEZ IÑAKI GURRUTXAGA RAMON INTSAUSTI IGOR IÑURRITEGI AITOR IRASTORZA JOSEFA VILLARREAL
Bertso eskolak<B48 / 269
270 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 271
272 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 273
274 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 275
276 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 277
MUTRIKUKO BERTSO ESKOLA Herriaren neurrira
mutriku
Haruntzean Mutrikun, honuntzean Deban, ai zer dibertsioa han pasatu dedan! Lan gutxi egin baino ondo jan ta edan dirurik ez nuen baina banuen nork eman.
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>Txirritaren bertso honek argi erakusten du, Mutrikun ere, aspaldikoa dela bertsozaletasuna. Gerra osteko urte ilunak igaro ondoren, herritarrek berriro gozatu ahal izan zuten zaletasun hartaz. San Jeronimo auzoan hasi ziren bertso jaialdiak antolatzen. Hasieran, 1960 aldera, izen handiko bertsolariak eramaten zituzten: Uztapide, Azpillaga, Agirre, Lopategi, Mugartegi... Gerora, bailarako bertsolari gazteak animatu, eta hasieran jaialdia zena sariketa bihurtu zen: Txartxa, Mizkia, Oikia eta beste zenbaitek parte hartu zuten bertan. Modesto eta Roman Maiz Okelar anaiak ere, ezin aipatu gabe utzi. Bertsolari eta batez ere koplari handiak biak. Modestok orain dela bost urte utzi gintuen. Herritik kanpo asko ibilitako bertsolariak izan ez arren, azken urte hauetan jaso dute bertsozaleen aldetik ongi merezitako onespena. Modesto eta Romanez gain, bada Mutrikun bertsolari gehiago: Laxaro Astigarraga, Juan Mari Agirrezabala Erdikua, eta herri honetan izan den bertsolaririk ezagunena, Jon Azpillaga, Mutrikun jaio ez arren, urte askoan bertan bizi dena. Bertsolari hauek guztiek elikatu eta biziberritu dituzte Mutrikuko kale, baserri eta bertsozaleak, urte askoan zehar. 1989an, ordea, lagun berri bat azaldu zen herrian: Mutrikuko bertso eskola.
Lehen urteak Nahiz eta laurogeigarren hamarkadan ahalegindu, 1989ra arte ez zen bertso eskola martxan jarri. Mutri-
Bertso eskolak<B48 / 279
“Jon Azpillaga, Laxaro Astigarraga, Juan Mari Erdikua... Mutrikun bertso gorabeheretan jardun izan duten hainbat lagunekin bildu nintzen, asmoa zein zen aipatuz. Berehala eman zuten beren baiezkoa. Denok elkarrekin, bertso eskola martxan jarri genuen. Gero hasi zen jende gehiago hurbiltzen” kuko udaletxean Euskara Batzordea sortu zen, eta batzorde honetan agertu zen, Mutrikun bertso eskola bultzatzeko ideia. Xabier Uranga, gero bertso eskolako lehendakaria izango zena, zegoen batzorde hartan, eta berari egokitu zitzaion asmo hori aurrera ateratzea. “Jon Azpillaga, Laxaro Astigarraga, Juan Mari Erdikua... Mutrikun bertso gorabeheretan jardun izan duten hainbat lagunekin bildu nintzen, asmoa zein zen aipatuz. Berehala eman zuten beren baiezkoa. Denok elkarrekin, bertso eskola martxan jarri genuen. Gero hasi zen jende gehiago hurbiltzen”, esan digu Xabier Urangak berak. Bertsolaritza Mutriku mailan bultzatzea, suspertzea zen hasierako helburua, eta batez ere, jende gaztearengana zabaltzea. Helduen taldea osatu zuten lehen ikasturtean. Hogei-hogeita hamar urte arteko ikasleak ziren lehen talde hartakoak, bertsolaritzaz gauza gutxi zekitenak. Markel Arizmendi herritarra eta Jesus Mari Etxezarreta debarra izan zituzten hasiera haietan irakasle lanetan. Bertsolaritza zer zen eta bertso arau oinarrizkoak zein ziren azaltzea izan zuten lehenengo lana, eta handik gutxira bat-bateko jarduna lantzen hasi ziren. Bat-batekoan hasi zirenean, Jon Azpillaga ere aritu zen irakasle Markel Arizmendirekin batean, eta Laxaro Astigarraga eta Juan Mari Erdikua beti izan zituzten ondoan, laguntzaile. “Hasieran nahiko ondo asmatu zen bat-batekotasuna lantzen”, esan digu Xabierrek. “Lehen bizpahiru eskoletan saiatu zen irakasleren bat, bere borondaterik onenarekin, azalpen teorikoak ematen. Horrek bakarren bat atzera bota zuen. Horretaz ohartuta, berehala hasi ginen bat-bateko ariketekin. Egia da asko geundela bertsoa zer zen ere ez genekienak, baina gutxieneko arauak argituta, bertsotan ikasteko metodorik onena, arrakastatsuena, hori da: kantatzea. Eta batzuk hobeto eta besteak okerrago, baina kantuan hasi ginen”. Bertso eskolari izaera juridikoa eman zioten, eta urte eta erdiz lokalik lokal, gela egokirik gabe ibili ondoren, 1991n Goizeko Izarra talde kulturalak egoitza apropo-
280 / B48>Bertso eskolak
sa eman zien: Mutrikuko ikastola zaharra. Hantxe biltzen dira oraindik ere. Bigarren ikasturtean sortu zen haurren taldea. Hamasei urtez azpikoentzat sortu zuten, eta Jose Luis Basterretxea Altzalei berriatuarra izan zuten irakasle lehen urte pasatxoan. Hamabi ikaslek eman zuten izena. Gero, Mikel Aizpurua debarra hasi zen irakasle 1991n, eta bera aritu da lan horretan azken hamaika urteotan. Helduenei bertsoa zer zen lehen urratsetatik irakatsi behar izan bazitzaien ere, ez zen hala gertatu gaztetxoenekin. “Haurrak bertsozaletuta zetozen ikastolatik, eta zaletasun hori bultzatu eta bideratzea, eta ikasleak bat-baterako prestatzea izan da nire lana”, esan digu Mikel Aizpuruak. Hasieran, haurren bertso eskola sortu berritan, herritarrek ere ez zuten oso ongi jakingo zertarako zen, eta zenbait haur iritsi ziren, beren euskara maila hobetzera. “A ereduko haurrak ziren, euskaraz bazekitenak, baina gurasoek hizkuntza hobeto menderatzeko bidali zituztenak. Baina, tira, hori hasieran baino ez zen izan. Helburua beti izan da haurrak bat-batean jartzea, eta ikasle bertsozaleak izan dira beti”. Xabier Urkiza, Mutrikuko ikastolako irakasleak egindako lanak ere izan zuen eragina taldea sortzeko. Bertsozalea da Xabier, eta ikastolan beti saiatu da bertsolaritza lantzen. Gaur egun eskola ordu gutxiago ematen ditu, eta zailtasunak ditu ikasleak bertsozaletzeko, baina lehen belaunaldi harengan eragin handia izan zuen. Orain ere, urtero biltzen dira bertso eskolako arduradunak berarekin ikasturte hasieran, ikasle bertsozalerik ikusten ote duen jakiteko. Mikel Aizpurua, Xabier Uranga eta Laxaro Astigarragak, hirurek azpimarratu nahi izan dute ikastolak honetan guztian izan dezakeen eragina eta egin beharko lukeen lana: “Lan garrantzitsua da ikastolan egin daitekeena. Zaletasuna landu, haurrak trebatu... Eta hortik hasi behar litzateke, haurrak bertso eskolara zaletuta etor daitezen”, dio Laxarok. “Laxaroren ideia oso inportantea da”, jarraitu du Xabierrek. “Oro har, bertsolaritza lantzen eta jendea bertsozaletzen ikastolek lan handia egin dezakete. Atera kontuak haurrek ordu asko pasatzen dituztela ikastolan. Eta ikastolan entzun eta
“Haurrak bertsozaletuta zetozen ikastolatik, eta zaletasun hori bultzatu eta bideratzea, eta ikasleak bat-baterako prestatzea izan da nire lana”, esan digu Mikel Aizpuruak.” jasotzen dutena, geratu egiten zaie. Badakigu telebistak eta beste hainbat gauzak eragina dutela, baina ikastolan egunero zazpi ordu pasatzeak ere eragina izan behar du. Beraz, bertsolaritza metodikoki, sistematikoki ikastoletan lantzea, oso garrantzitsua da”. “Ikastoletan, baina, bertsozalea den irakasleren bat behar da horretarako, eta ikastola denetan ez da hori gertatzen”, gehitu du Mikelek. “Guk zortea izan genuen Xabier Urkizarekin, baina edozein ikastolatan ez da halakorik gertatzen”. Hasitako hamabiko talde horrekin, bat-bateko bertsolaritza landu dute urte hauetan guztietan zehar. Polikipoliki, fase guztiak igarota, bat-batean aise moldatzen dira, egun, gazte hauek. Hasitako hamabi lagunetatik lauk jarraitzen dute: Xabier Astigarragak, Iñigo Arriza-
balagak, Eneritz Azkuek eta Egoitz Alkortak. Azken urteotan, berriz, Urki Bilbao ondarrutarra batu da taldera. “Bat-batean ongi moldatzen hasi zirenean, normalean ariketa bereziak egiten genituen bertso eskolan, egunean landu nahi zenaren araberakoak: konparaketak, metaforak, umorea... Eta gero, beti gogorarazten nien nik, bertsolari batek etxean egin behar duela lana, astean ordu eta erdiko bertso eskolako jardunarekin ez dagoela bertsotan aurrera egiterik”, esan digu Mikelek. Bertso zaharrak landu izan dituzte, doinuak ikasi bertsoak kantatzeko, baina inoiz ez dute bertso eskolan horiek buruz ikasteko astirik hartu. “Hori bakoitzak bere kabuz etxean egin dezakeen lana da, eta bertso eskolan, derrigor elkarrekin egin beharrekoak diren eta laguntza behar duten ariketak landu ditugu beti”.
Bertso eskolak<B48 / 281
“Lan garrantzitsua da ikastolan egin daitekeena. Zaletasuna landu, haurrak trebatu... Eta hortik hasi behar litzateke, haurrak bertso eskolara zaletuta etor daitezen” Bada taldean, bat-batean aritu ez arren bertso eskolara gustura hurbiltzen denik ere. Aitziber Azkuek eta Aitzol Astigarragak, gai jartzaile eta gai emaile lanak egiten dituzte. Bertso eskolara hurbiltzeko beste modu bat da, guztiz beharrezkoa hau ere. Eta garrantzitsuena, dudarik gabe, bertsoekin izan nahi duen harremana eta mundu honetan bete nahi duen funtzioa norberak hautatzea da. Une hauek ez dira gazte hauentzako garairik onenak, unibertsitate sasoian baitaude. Askotan arazoak izaten dituzte elkartzeko ere, bata Arrasaten, bestea Donostian, hirugarrena Bilbon... baitaude. “Banaketa horrek batzuetan ez die bidea garbi ikusten uzten, baina tira, nolanahi ere, jarraitzen dute ahal dutenean biltzen”. Herriko ekitaldiak batu Bertso eskolaren ardura bakarra, hala ere, ez da jendea bertsotarako trebatzea izan. Aitzitik, helburu nagusia herrian eta batez ere gazteen artean bertsozaletasuna zabaltzea eta bultzatzea izan da eta da. “Bertsolariak ateratzen badira, hobe, baina gure helburua gehiago da jendeari bertsolaritza zer den ezagutaraztea. Futbolari buruz denok ulertzen dugun bezala, denok ulertzea bertsolaritzaz ere, nahiz eta bertsolari ona ez izan, edo nahiz eta bertsolaria ez izan”, azaldu digu Xabier Urangak. Beste funtzio garrantzitsu bat, herriko ekitaldiei eman zaien batasuna izan da. Bertso eskola sortu aurretik ere, Mutrikun antolatzen ziren hainbat bertso ekitaldi. Baina nahiko era sakabanatuan, bakoitzak bere aldetik antolatzen zituen: udaletxeak Ederrena zineko iraileko jaialdia antolatzen zuen, Galbaixoko jaietan Galbaixoko auzoan egiten zen jaialdia bertako auzotarrek, Santa Eskea ikastolak... Bertso eskolak bertsolaritzarekin Mutrikun zer ikusia duen guztia nolabait antolatu egin du, bateratu. Bateratze hori, urteekin, zabaldu ere egin dute, eta gaur egun Mutrikun urte osoko egutegi bat dute, bertsoaren inguruan antolatuta: Santa Eskean hasten dira, gero udaberriko jaialdia izaten dute, tartean dauden Berdel Eguna, Gurutze Gorriko Eguna eta Zaharren Egunean ere par-
282 / B48>Bertso eskolak
te hartzen dute, iraileko jaialdia antolatzen dute gero, eta abenduan izaten den Okelar bertsopaper lehiaketarekin amaitzen dute urtea. Herrian bertso dinamika bat sortu dute, bertsoa urte osoan dago presente. Antolaketan eta hedapenean, lan handia egin da azken hamaika urte horietan. Funtziorik garrantzitsuena, beharbada, herriak dituen bertso beharrei erantzutea izan da. “Azken batean helburu nagusia horixe da. Zein dira Mutrikuk dituen bertso beharrak? Bada, Santa Eskeko bertsolariak sortzea eta gainerako ekitaldietan ere bertsoa egongo dela ziurtatzea. Azpillaga, Laxaro, Erdikua... hor daude, baina guk gazteak prestatu ditugu, horretarako gai direnak. Azkenean, Mutrikuk dituen behar guztiak bertako bertso eskolak betetzea da helburua. Noski, eliteko eta kanpoko bertsolariak ere ekarriko ditugu, okasioak hala eskatzen duenean, baina guk herrirako balioko duten bertsolariak sortu ditugu. Hortik aurrera, bertsolari horiek Euskal Herri osoan kantatzeko aukera badute, askoz hobeto, baina helburu nagusia ez da hori”, azaldu du Mikel Aizpuruak. Kanpora begirako ekintzak dira orain arte aipatu ditugunak, baina badute proiektu indartsu gehiago ere, barrura begira. Bertso eskolaren sorreratik bertatik argi izan zuten horietako bat: bertso liburutegia osatzea. Hasieran apal gehienak Azpillagari esker bete zituzten, berak eskaini baitzizkien bere liburu guztiak. Apurka-apurka, mordoxka bat bildu dute, eta liburutegia osatuz doaz. Ez dituzte liburuak bakarrik jasotzen, zenbait aldizkari, bideo, audio eta dokumentu ere badituzte. Hori da barrura begirako helburu nagusia, baina liburutegia edozeinentzat irekita dago. Inoiz joan izan zaie unibertsitateko ikasleren bat bertso arloko informazio bila. Hain zuzen ere horixe da nahi dutena, horretarako baita. Bertsolaritzan espezializatutako liburutegi bat da, herriko zein inguruko edozeinek erabil dezakeena. Egiten ari diren beste gauza garrantzitsu bat, herrian antolatzen diren saioak grabatu eta jasotzea da. Ez behar bezain sistematikoki beharbada, baina gordetzen ari dira behintzat. Roman eta Modesto Okelarren
Funtziorik garrantzitsuena herriak dituen bertso beharrei erantzutea izan da. “Azken batean helburu nagusia horixe da. Zein dira Mutrikuk dituen bertso beharrak? Bada, Santa Eskeko bertsolariak sortzea eta gainerako ekitaldietan ere bertsoa egongo dela ziurtatzea” bertso zenbait, esaterako, jasota dituzte, eta ez dira leku askotan egongo bi lagun horien bertsoak grabatuta. Euskal Herrian, jasotzeko baino sortzeko ohitura gehiago dagoen arren, garrantzitsua da egiten ari diren herri mailako bilketa lan hau, Euskal Herri mailako antolaketa ezin baita txoko eta ekitaldi guztietara iritsi. Bestalde, ezin da ahantzi 2001ean Mikel Aizpuruak argitara eman zuen Hasi, Azpillaga liburua. Jon Azpillagaren biografia honek, Mutriku inguruko hainbat bertso kontu ere jasotzen ditu. Eta oroimenean atzerago geratzen bada ere, gogoratu beharrekoa da Mutrikuko bertso eskolak berak 1993an argitaratutako Okelar liburuxka, besteak beste, Okelar anaien hainbat bertso eta kontakizun jasotzen dituena. Azpillagaren liburua osatzeko, Azpillaga bera eta bertso eskolako kideak izan ditu laguntzaile hainbat momentutan Mikel Aizpuruak. Hainbesteko lana egin ondoan, beharbada urtero liburu txikiago bat ateratzeko gai izan zitezkeela pentsatu zuten, eta honen harira sortu zuten Okelar bertsopaper lehiaketa. Gero, urteroko lan saritu guztiak jasotzen dituen liburuxka bat argitaratzeko konpromisoa hartu zuten. Iazko abenduan argitaratu berri dutena, bigarrena da. Bertso eskola batua da Mutrikukoa. Bertako kide guztiek dituzte nork bere ardurak, bakoitzak berak ahal duen neurri eta mailan. “Hainbat ekintza antolatzen dira urtean, eta denetarako jendea behar da. Jendea behar da antolaketarako, kantatzeko, soinua jotzeko, kartelak jartzeko, jendearekin egon eta ekitaldietara etor daitezen animatzeko, irakasle lanetarako, epaile eta gai jartzaile lanetarako... Azken batean, rol asko izan daitezke; inportanteena, bertso eskolaren inguruan jende multzo bat egotea da, bakoitza ahal dituen gauzak egiten”, esan digu Xabier Urangak. Guztien laguntza estimatzen da, bai, eta horretarako aski da norberaren borondatea. Jon Azpillaga, esaterako, haurren bertso eskola hasi zenetik astero-astero bildu da talde honekin. “Bertso eskola zuten egunean, bera ere bat gehiago bailitzan azaltzen zen. Ikasleekin
batu, kantatu, tarteka kontu batzuk ere kontatu... Egundoko ahalegina egin du berak ere, ikasleak trebatzen eta bertsozaletzen laguntzeko. Hor izugarrizko lana egin du, eta eskertu egin behar zaio”, esan digu Mikel Aizpuruak. Txalogarria da, inondik ere, maila honetako bertsolariek horrelako laguntza ematea ikasle gazteei. Azpillaga, askotan ikusi dugu gazteen sariketan edo Eskolarteko Txapelketetan entzule, eta hortik igaro denak bakarrik daki zer nola ilusioa egiten duen horrelako bertsolariak jendartean ikusteak. Lanen antolaketari dagokionez, amaitzeko, bertso eskolaren beraren egituraketa azpimarratu nahi izan du Mikelek. “Egituraketa bat izatea eskema bat izatea da, bertso eskola horrek arau batzuen barruan funtziona dezan. Bertso eskola oso librea jartzen baduzu, desegin egingo da. Bertso eskola honek jarraitu badu, egitura oso zehatza izan duelako izan da, oso langile ona izan delako, gestore oso ona izan dugulako Xabier Uranga tartean izanik. Horregatik iraun du, hor sostengu bat egon delako”. Etorkizunari so Iragan ikasturtean, udaberrian egin ohi duten saioaren ordez I. Plazatik Gaztetxera bertso sariketa antolatu zuten Mutrikuko bertso eskolakoek, Debabarrengo bertso eskolakoekin batean. Bertsolari gazteentzako sortutako bertso sariketa izan zen. Plazaz plaza ibiltzeko aukerarik ez dutenei, kantatzeko toki eta aukera bat emateko formula bat asmatu beharrean sentitu ziren mutrikuarrak. Eta horixe izan zen sariketaren funtsa: hemezortzi eta hogei urte inguruko gazteei kantatzeko gunea eskaintzea. Elgoibar, Deba eta Mendaroko gaztetxeetan jokatu ziren hiru kanporaketak, eta Mutrikukoan finala. Euskal Herri osoko parte hartzaileak gonbidatu zituzten, eta tartean ziren Mutrikuko eta Debabarrengo bertso eskoletako ikasleak ere. “Argi dagoena da, bertsotan trebatzeko ibili egin behar dela, eta, horra, gazte hauek askotan ez daukate nahi adinako aukerarik. Bertso eskolan astero ordu eta erdiz aritzea ez da nahikoa. Gisa honetako txapelketek jendaurrean aritzeko eta trebatzeko aukera ematen diete”, esan digu
Bertso eskolak<B48 / 283
“Hainbat ekintza antolatzen dira urtean, eta denetarako jendea behar da. Jendea behar da antolaketarako, kantatzeko, soinua jotzeko, kartelak jartzeko, jendearekin egon eta ekitaldietara etor daitezen animatzeko, irakasle lanetarako, epaile eta gai jartzaile lanetarako... Azken batean, rol asko izan daitezke; inportanteena, bertso eskolaren inguruan jende multzo bat egotea da, bakoitza ahal dituen gauzak egiten” Laxaro Astigarragak. Etorkizunari begira, bi kezka nagusi dituzte. Lehenengoa, talde berriak sortzea. Hamar-hamabost urteko gazteak bilatu eta talde berriak osatzea kostatzen ari zaie. “Alde horretatik, bertso eskolari izena aldatuko nioke nik”, dio Mikelek. “Ez nioke `eskola´ deituko. Ikasleek eskolara datozela uste dute, eta hori guretzako kalte da. Bertso eskola, ikusi dugun bezala, talde eragile bat da, zerbait izatekotan parte hartzailea dena, eta inor ez doa hortik zerbait hartzera, bertan bakoitzak dezakeentxoa ematera baizik”. Bigarren kezka, oraingo gazteen taldeak erantzukizunak hartzea, errelebo hori ematea da. “Ez dugu behar bezala asmatu ikasleak bertso eskolako dinamika horretan integratzen. Orain ari dira Plazatik Gaztetxera honetan parte hartze zehatzagoa gauzatzen, baina guk nahi genukeen adina ez. Beraiengandik sortua behar du ahalegin horrek, beraiek bilatu behar dute autonomia hori...”, dio Mikelek. “Jendea pasatu egiten da, baina bertso eskola hor dago. Eta bertso eskolak aurrera jarraitzeko, jendeak hartu egin behar ditu aurrekoen erantzukizunak. Denon lana behar luke, bertso eskolak eman diguna hurrengo belaunaldiei ematen saiatzea, bertso eskolak jarrai dezan”, gehitu du Xabierrek. Gazteentzat ere ez zen erraza izango beharbada, beraiek baitira bertso eskolan sortutako lehen belaunaldia. Beti jaso duten babesera ohitu, eta orain kosta egingo zaie ardura gehiago hartzea. Dena dela, talde honekin lortzen badute, agian errazagoa izango da ondorengo belaunaldiek atxikimendu handiagoa erakustea. “Hori izango da aurrerantzeko gure erronka”, amaitu dute Mutrikuko bertso eskolakoek.
284 / B48>Bertso eskolak
Z
JON AZPILLAGA LAXARO ASTIGARRAGA JUAN MARI AGIRREZABALA ROMAN MAIZ JOSEBA MUGERTZA MIKEL AIZPURUA XABIER URANGA URKI BILBAO XABIER ASTIGARRAGA IÑIGO ARRIZABALAGA EGOITZ ALKORTA ENERITZ AZKUE AITZOL ASTIGARRAGA AITZIBER AZKUE
Jon Azpillaga, esaterako, haurren bertso eskola hasi zenetik astero-astero bildu da talde honekin
Bertso eskolak<B48 / 285
286 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 287
288 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 289
OIARTZUNGO BERTSO ESKOLAK Maila guztietako bertso piramidea osatuz
oiartzun
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>Munduan badira lurrikara izateko arrisku handia duten lurraldeak. Ez dira, noski, arrisku hutsean geratzen. Batetik irten orduko, beste batek harrapatzen ditu. Eta beste batek... Lurraldetik lurraldera, baina, alde handia dago. Lurrikara horiei erantzuteko jendeak dituen baliabideetan datza gakoa. Euskal Herrian ere bada bertso lurrikara izateko arrisku handia duen herririk. Oiartzun da horietako bat. Eta ez da, ez, arrisku hutsean geratzen. Batetik irten orduko, beste batek harrapatzen ditu. Eta beste batek... Dituen baliabideak? Asko eta gutxi, nork eta nola neurtzen duen. Herri bat eta bost bertso eskola Haurtzaro ikastolako bertso eskola, Elizalde ikastetxeko bertso eskola, Udal bertso eskola, Helduen bertso eskola eta Karrika bertso eskola. Sinesteko ere zaila dirudi. Bederatzi mila biztanle eskas dituen herrian, bost bertso eskola! Nork bere ibilbidea egin duen arren, gaur egun bertso proiektu bereko bost eskailera maila dira. Baina hori, denborarekin eta bateratze lan handia egiten ari diren zenbait laguni esker lortu da. Ez da erraza datuak elkarrekin nahastu gabe guztien berri ematea, baina saiatuko gara guztien azalpen labur bat egiten. Haurtzaro bertso eskola orain hemeretzi urte sortu zen, Antton Kazabonen eskutik. Aurretik, 1981-82 ikasturtean, bere kasa herriko ikastolan zerbait lantzen hasi zen, eta Eskolarteko II. Txapelketara Haurtzaroko zazpi ikasle eraman zituen bertso idatzietan parte hartzera, eta Aitor Arbelaitz bat-bateko saiora. Aitor finalera iritsi zen. Proiektuari forma eman nahian, hurrengo ikasturtean orduko OHOko 8. mailan bertsolaritza gai bezala lantzen hasi ziren. Urte hartan bertan, Lexoti saria jarri zuten martxan, eta hemezortzi bertsolari aurkeztu ziren bat-bateko sari honetara. III. Eskolarteko Txapelketan Ixiar Elizondo finalera heldu zen. Haurtzarotik bazetorren zerbait. 1984an bertso eskola sortu zuten. Han ziren Juan Mari Lopez, I単aki Pikabea, Jagoba Larburu, Karlos
Bertso eskolak<B48 / 291
Bederatzi mila biztanle eskas dituen herrian, bost bertso eskola! Nork bere ibilbidea egin duen arren, gaur egun bertso proiektu bereko bost eskailera maila dira / Atzera begiratzen bada, Oiartzungo bertso ekimenetako kide gehienak bertso eskola honetatik igarotakoak dira Aizpurua, Aitor Etxebeste, Aitor Arbelaitz, Asier Bergaretxe, Kerman Kortajarena, Andutz Labandibar... Batzuk bertsotan ari dira oraindik. Beste batzuek, urte askoan ibili ondoren, utzita dute. Batzuk irakasle lanetako erreleboa hartu zioten Anttoni, edo gaiak jartzen, epaimahai lanetan edo antolatzaile jarraitu dute urte horietan guztietan... Bide luzea egin du Haurtzaro bertso eskolak. Antton Kazabon laurogeiko hamarraldian, Kontxi Begiristain gero, Karlos Aizpurua laurogeita hamargarrengo hamarraldian zortzi urtez, Esteban Martiarena urtebetez eta Arkaitz Goikoetxea azken lauzpabost urteetan irakasle zirela, asko dira hemeretzi urteetan zehar bertso eskola honetatik igarotako ikasleak, eta urte askotan, hauxe izan da Oiartzungo haurren bertso eskola. Atzera begiratzen bada, Oiartzungo bertso ekimenetako kide gehienak bertso eskola honetatik igarotakoak dira. Elizalde bertso eskola da, herrian haurrentzako sorturiko bigarrena. Elizalde herri ikastetxeko Jesus Gonzalez irakasleak eskatuta sortu zuten, 1998ko urrian. Jon Martin izan zen bertako irakaslea urtebetez; azken lau ikasturteetan Esteban Martiarena ari da lan horretan. Bertsotan aritua zen baina utzia zuen jendea biltzeko sortu zen, Karlos Aizpuruaren eskutik eta Antton Kazabonen laguntzarekin, Udal bertso eskola. Jende heldua zen, oso bertsozalea, galdutako belaunaldia. Lagun horiek berriz martxan jartzea zen xedea. 1993an sortutako bertso eskola hark, oso helburu ezberdinarekin egin zuen aurrera gero. Oinarrizko bertso maila gainditu eta ikastola utzita zeukan jendeak bat-bateko bertsolaritza lantzeko gune bihurtu zen. Lehen lau urteetan Karlos Aizpurua gidari zutela bildu ziren, eta geroztik, Arkaitz Goikoetxea eta Esteban Martiarena aritu dira lan horretan. Laugarrena, Helduen bertso eskola da. 2000ko urtarrilean sortu zen, Miren Irigoienek bultzatuta. Bertsolaritza modu lasaiagoan bizi nahi dutenei ere bertsoaz gozatzeko parada ematen die. Sortu zenetik, Este-
292 / B48>Bertso eskolak
banek hartu zuen taldearen ardura, eta berarekin jarraitzen dute gaur egun ere. Bertso zahar nahiz berriak kantatu, aztertu, errima landu, bertsoak idatzi eta beste hainbat gauza egiten dituzte, eta iaztik bat-bateko bertsogintza lantzen ere hasiak dira. Eta, azkena, Karrika bertso eskola. Aspaldiko bertso taldea da Karrikakoa. Bi belaunaldi eta bertso estilo gutxienez batzen ditu: sorreratik taldea osatzen zutenena bata, azken urteetan taldera bildu diren gazteagoena bestea. Oiartzungo Karrika auzoko elkarte batean biltzen dira, afari edo kafe giroan. Ez dute irakaslerik, baina normalean gidaritza taldeko norbaitek eraman ohi du: Otsuak urte askoan, Jexux Arzallusek gero... Handik hona eta hemendik hara, bertso eskola batetik bestera korrika eta jauzika ikus daitezke batzuk. Arkaitz eta Exte batez ere. Bost bertso eskolen artean, mailaz maila, bertso piramidea osatzen dute. Haurrentzako, Haurtzaro eta Elizalde; kozkortutakoan bat-batean jarraitzeko, Udal bertso eskola; honen jarraipena, Karrika; eta bertsolaritza beste maila batean bizitzeko, Helduen bertso eskola. â&#x20AC;&#x153;Azken buruan, transmisioa ziurtatzea da helburua. Oiartzun tradizioz oso herri bertsozalea izan da, bertsolari asko eman dituena. Guk ondare hori jaso dugu, eta hori zabaltzea da gure zeregina. Bost bertso eskolen artean, adin eta maila ezberdinak batzen dituen bertso piramidea osatzen duguâ&#x20AC;?, esan digute Arkaitz Goikoetxeak eta Esteban Martiarenak. Guztien artean Oiartzungo bertso eskola osatzen dutela esan dezakegu. Bertso eskolen mugimendua bezain aberatsa da urtean zehar antolatzen duten ekintza mordoa. Urteko ekimenik garrantzitsuena maiatz edo ekain aldera antolatzen duten Oiartzungo Bertso Astea da. Aurtengoa XXII.a izango dute. Girizia elkartea hasi zen Bertso Astea antolatzen, eta gaur egun Oiartzungo bertso eskola arduratzen da horretaz. Bertso jaialdiak, bertso desafioak, banakako herriko txapelketak, taldekako herriko txapelketak, ikuskizun bereziak, bertso afariak, argazki erakusketak, mahai inguruak, bertso tramak, On Manuel bertsopaper lehiaketako sari-banat-
1993an sortutako bertso eskola hark, oso helburu ezberdinarekin egin zuen aurrera gero. Oinarrizko bertso maila gainditu eta ikastola utzita zeukan jendeak bat-bateko bertsolaritza lantzeko gune bihurtu zen / Handik hona eta hemendik hara, bertso eskola batetik bestera korrika eta jauzika ikus daitezke batzuk. Arkaitz eta Exte batez ere. ze ekitaldiak, bertso musikatuak... zer ez dute prestatu azken urteotako Bertso Asteetarako! Bertso Astearen hasieran, egitaraua, bertsopaperak, artikuluak eta elkarrizketak jasotzen dituen liburuxka txukun bat ateratzen dute urtero. Bestalde, Oiartzungo bertsolaritzaren historia jasotzen duen bideo bat prestatu zuten iaz. Eta beste hamaika gauza: txapelketetako jarraipenak, herriko irratian kolaborazioak, irteerak, ausnarketak, inguruko bertso eskolekin elkar trukeak, Iparraldearekin duten harremana, urtean zehar eginiko ekitaldi askeak... Edozein momentutan dago bertso lurrikararen arriskua Oiartzunen. Urtetan jende askok egin duen lanaren ondorioa da.
Z
HAURTZARO BERTSO ESKOLA AIORA MENDIBURU JESSICA ROTETA GORETTI IBARGOIEN MAIDER URDANPILLETA IRATI JAKA NAGORE ARRIAGA OLATZ MITXELENA IRATI LEKUONA NAHIKARI ERRAZIN ANE BADIOLA ALAIA MARTIN MADDI SUAREZ KARMELE MITXELENA
Bertso eskolak<B48 / 293
Urteko ekimenik garrantzitsuena maiatz edo ekain aldera antolatzen duten Oiartzungo Bertso Astea da. Aurtengoa XXII.a izango dute / Oiartzungo bertsolaritzaren historia jasotzen duen bideo bat prestatu zuten iaz ELIZALDE BERTSO ESKOLA SANDRA AGUADO ION BENGOETXE ESTITXU JUANES MAIALEN LEKUONA ARANTZAZU MARTIARENA MIRARI MARTIARENA ALAINE MITXELENA URTZI OIARBIDE MARI VALVERDE UDAL BERTSO ESKOLA URRITZ OLAZIREGI ANDER LIZARRALDE MANU GOIOGANA GORKA AGIRREZABALA XABIER GALDOA MIKEL ARANBURU HELDUEN BERTSO ESKOLA MIREN ETXENIKE AXIER ARRIAGA JOSE RAMON ZARKETA AINGERU PALOMO LURDES DARCELES MIREN IRIGOIEN OIHANAARANBURU ANE LARDI KARLOS IBARGUREN Iテ選GO UGARTE MIKEL MITXELENA ELI MITXELENA JON GELBENTZU BAKARTXO ARABOLAZA MAIDER IRIGOIEN IDURRE BERA
294 / B48>Bertso eskolak
KARRIKA BERTSO ESKOLA JUAN JOSE MITXELENA OTSUA MARTZELINO MANTEROLA SEGUNDO ESKUDERO JUANITO MITXELENA JUAN MARI LOPEZ JEXUX ARZALLUS JON MARTIN ESTEBAN MARTIARENA KARLOS AIZPURUA ARKAITZ GOIKOETXEA AMETS ARZALLUS SUSTRAI KOLINA
Bertso eskolak<B48 / 295
296 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 297
298 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 299
300 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 301
302 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 303
304 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 305
306 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 307
OĂ&#x2018;ATIKO BERTSO ESKOLA 19 urtetako ostiral iluntzeak
oñati
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>Ikasturte honetan hemeretzi urte beteko ditu Oñatiko bertso eskolak. 1983ko udaberrian udaletxeko Euskara Zerbitzuak helduentzako bertso ikastaroa antolatu zuen, Mikel Mendizabal irakasle zutela. Larunbat goizetan zen ikastaroa, eta herriko hainbat bertsolari eta bertsozale hurbildu ziren bertara. Mikelek berak animatu zituen ikastarora hurbildutakoak, Oñatin bertso eskola sor zezaten. Hurrengo ikasturtean bertan jarri zuten martxan. Jose Mari Agirrebengoa –orduan kultur arduraduna zena–, Isidro eta Xabier San Migel anaiak, Benito Barrena eta Emilio Urzelai izan ziren bertso eskolaren sortzaileak. San Migel anaiak, azken urteetan Oñatin bizi arren, Eskoriatzako Apotzaga auzoan sortuak dira, eta inguru hartan jaso eta landu zuten bertsoa. Jose Mari, oso bertsozalea izateaz gain, udaletxeko langilea zen, eta ezin aproposagoa bertso eskola kudeatzeko. Benito eta Emilio bertsolariak ere erabat prest azaldu ziren bertsolari gazteak prestatzeko. Ikasturtea hastearekin bat, Leinzko bertso eskolarekin harremanetan jarri ziren, horien esperientzia ezagutu eta zein urrats egin beharko zituzten jakiteko. Bi ataletan banatu zuten lana: batetik, herriko ikastetxean haurrekin bertso zaharrak kantatzen hasi ziren eta, bestetik, ekimen honetan bertsotarako jakin-mina agertzen zutenei, eskola orduz kanpo bertso eskolara anima zitezen gonbita egin zitzaien. Oso emaitza onak izan zituen egindako lan hark, eta lehen urtean, hirurogei haur azaldu ziren bertso eskolara. Bigarren urtean ere arrakasta handia izan zuen bertso eskolak, nahiz eta haur kopurua zertxobait urritu zen. Oso ohikoa da bertso eskoletan haurrak pixkanaka urritzea, eta Oñatikoak ere bere tamaina hirugarren ikasturtetik aurrera hartu zuen. Jose Mari Agirrebengoa aritzen zen lehen mailakoekin irakasle gisa, eta Xabier eta Isidro San Migel, Benito Barrena eta Emilio Urzelai bat-batean kantatzen zutenekin. Haur eta gaztetxoengan bertsozaletasuna suspertzea eta, oro har, bertsoa zer den ezagutaraztea ziren helburu nagusiak,
Bertso eskolak<B48 / 309
Bi ataletan banatu zuten lana: batetik, herriko ikastetxean haurrekin bertso zaharrak kantatzen hasi ziren eta, bestetik, ekimen honetan bertsotarako jakin-mina agertzen zutenei, eskola orduz kanpo bertso eskolara anima zitezen gonbita egin zitzaien eta ezin esan lortu gabe geratu zirenik: ikasle ugari igaro ziren lehen hamarraldian Oñatiko bertso eskolatik, eta jende askoren barruan erein zuten bertsozaletasunaren hazia. Bertso eskolen beste zereginetako bat bertsolari gazteak sortzea izaten da. Horra, bada, lehen ikasle belaunalditik, zazpi lagunek heldu zioten bertsoari gainerakoek baino maitasun handiagoarekin. Kozkortzen joan ahala, bertsolari talde polita osatu zuten Iosu Igartua, Iker Agirre, Lander Diaz de Gereñu, Joseba Lasagabaster, Egoitz Aizpuru, Iñaki Olalde eta Joseba Agirrek, eta horietxek izan dira, nagusiki, laurogeita hamargarren hamarkadako Oñatiko bertsolari gazteak. Hain zuzen ere, bederatzigarren urteurrena betetzeko egun batzuk falta zirenean, 1992ko abuztu hondarrean, Emilio Urzelai irakasleak utzi egin zituen, despedida- bertsorik botatzeko astirik izan gabe ia-ia. Ikasturte hartako Errege eguneko bertso saioa Emilioren omenez antolatu zuten, eta handik urte eta erdira, Emilio Urzelai saria sortu zuten herrian. Urte horietan guztietan, ostiral arratsalde zein iluntzetan bildu izan zen taldea bertsotarako. Leintz bailarako bertso eskolarekin harreman estua izan zuten irakasleen arteko harreman ona zela medio, eta hainbat bertso afari eta irteera egin zituzten elkarrekin. Hasieran irakasle gisa hasi ez bazen ere, aipatu beharra dago hemen Daniel Agirreren lana, Iker eta Joseba semeak bertsotan hasi zirenetik beti ondoan izan baitzuten gaztetxoek, edozertan laguntzeko prest. Denborak aurrera egiten du, eta, jakina, gaztetxo izandakoak kozkortzen hasi ziren. Irakasleek egindako lanaren ordainik onena, gazteek erreleboa hartzea izaten da. Oñatin halaxe gertatu zen. Gazteek ostiral iluntzetan biltzen jarraitu zuten, arratsaldeetan, ordea, haurrekin lanean hasi ziren. 1994-95 ikastaroa zen. Ez zuten jauzia bat-batean egin, hasieran maisuen laguntzarekin ematen baitzituzten eskolak. Urte hartan bertan sortu zuten Emilio Urzelai saria. Hasieran bakarkako sariketa izan zen, eta handik lau
310 / B48>Bertso eskolak
urtera taldekako txapelketa bihurtu zuten. 1998tik, beraz, urtero bertso desafio bat izaten du Oñatik beste herriren baten aurka. Beasain, Zarautz, Hernani eta Legazpirekin behintzat indarrak probatutata daude txantxikuarrak. Azken urteotan Urzelai-Agirrebengoa sariketa gisa izendatu dute, 1995eko irailean utzi zituen Jose Mari Agirrebengoa bertso eskolako sortzaile eta irakaslearen oroimena Emiliorenarekin elkartuz. Aldi berean lauzpabost irakasle eta eragile zituztela hazi ziren oñatiar gazteak, eta etsenpluari segituz, gaur egun ere taldean lan eginez kudeatzen dute bertso eskola. Egoitz Aizpuru aritzen da hamaika-hamabi urteko ikasleekin, eta Iosu Igartua, Joseba Lasagabaster eta Ander Lizarralde hamasei-hamazazpi urtekoekin. Lander Diaz de Gereñu bi taldeetan laguntzaile aritzen da. Txikienen taldean hamar ikasle biltzen dira, eta bat-bateko hasiera mailan daude. Gaztetxoek sei laguneko taldea osatzen dute, eta jadanik batbatean aritzen dira. Horrez gainera, irakasleek ere batzen jarraitzen dute, beren artean bertsotan aritzeko. Oraindik ere beren maisuen laguntza izaten dute noiznahi. Hemeretzi urte dituzte ostiraletan biltzen; haurrak arratsaldez eta helduak gauez. Bertso eskolaren ardura nagusietako bat herriko bertso beharrak asetzea da. Horretarako, urtean behin edo birritan bertso idatziak musikatzen dituzte, Laixan egunean eta Abendu kulturalean publiko aurrean aurkezteko. Auzoetako jaietan beti izaten da bertso eskolakoen saioren bat, eta herriko ekintzetarako ere, bertsolaririk behar denean, bertso eskolara jotzen dute. Bestalde, udaletxearekin elkarlanean, urtean bi bertso saio antolatzen dituzte, San Migel jaietan bata eta Errege bezperan bestea. Herri bertsozalea da Oñati, eta beti hartu dute goxo bertso eskolak antolatutako ekimen oro. Urte hauetako guztietako emaitzetako bat da Oñatiko bertsozale betikoei publiko gaztea batzea ere. Debagoieneko bertso eskolen mugimendua berpizten ari den honetan, zeresan handia izan dezake Oñatiko hemeretzi urteko esperientziak. Bejondeizuela! Segi horrelaxe urte askoan!
Kozkortzen joan ahala, bertsolari talde polita osatu zuten Iosu Igartua, Iker Agirre, Lander Diaz de Gereñu, Joseba Lasagabaster, Egoitz Aizpuru, Iñaki Olalde eta Joseba Agirrek Z IRAKASLEAK XABIER SAN MIGEL ISIDRO SAN MIGEL BENITO BARRENA DANIEL AGIRRE
GAZTEAK EGOITZ AIZPURU LANDER DIAZ DE GEREÑU JOSEBA LASAGABASTER ANDER LIZARRALDE IOSU IGARTUA
16 URTEKOAK XABIER PASKUAL ANDONI GOITIA IKER JIMENEZ MIRARI SAGARZAZU ARITZ SAN MIGEL JOSEBA ARAMENDI
11-12 URTEKOAK MIREN ARANBURU NAGORE ARANBURU ITZIAR MATILLA ARANTZAZU SAGARZAZU ITZIAR GARCIA ARGOITZ ARREGI MATTIN AGIRREBENGOA ALAITZ URRUTIA MIREN URZELAI
Bertso eskolak<B48 / 311
312 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 313
ORIOKO BERTSO ESKOLA Bizimodu ezberdinen bilgune
orio
Gaur egun sei neska-mutileko taldea dute. “Bertsozaletzea, bertsoa zer den erakustea eta bertsoaren plazerraz ohartaraztea da gure zeregin nagusia”, kontatu digu Ibai Esoainek. Bertso zaharrak kantatu, hutsuneak betetzeko ariketak egin, bertsoak idatzi eta bertsoaren egitura lantzen dituzte bertso eskolan. “Oraintxe hasi dira batzuk bat-batean kantatzen”. Bertso eskolaren alderik aipagarriena, taldekideen artean sortzen diren harremanak dira. “Une honetan, esaterako, oso kaletarrak diren eta baserritarrak diren ikasleak ditugu. Beren artean jokabide ezberdinak dituzte, bizimodu ezberdinak dituztelako. Elkarri aberastasun handia ematen diote, eta hori oso pozgarria da, bai norbanakoaren, bai bertso eskolaren izaerarako”, dio Ibaik. “Dagoen giroa da bertso eskolako poziturririk handiena”.
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>Orioko bertso eskolak ere baditu urte batzuk. Hamazazpi urte dira sortu zela, eta tartean etenaldirik izan badu ere, bizi-bizirik dirau. 1986an sortu zen, Demetrio Esnaola euskara irakaslearen eskutik. Euskal Herriko beste zenbait txokotan bertso eskolak sortu zirela ikusita, bere bertsozaletasunak Manuel Lasarte, Jon Sarasua eta beste zenbaitekin harremanetan jartzera bultzatu zuen. Jon Sarasua bera eta Xabier Euzkitze izan zituen lehen urtean irakasle Orioko bertso eskolak. Gero, Manuel Lasartek hartu zuen zeregin hori, eta lauzpabost urtean aritu zen herriko neskal-mutil gaztetxoekin. Ez dauzkate ahanzteko Manuelekin igarotako urte haiek Ibai Esoain eta Xabier Sukiak. Zoritxarrez, nekeak jota edo, ontzia uztera zihoala esan zien lemazainak egun batean, eta aurrerantzean beraiek egin beharko zutela ontziaren kargu. Bi urtean etenaldia izan zuen bertso eskolak, eta orduz geroztik Ibai Esoain eta Xabier Sukia saiatu dira, ontzia jendez betetzen.
Txandaka betetzen dute Xabierrek eta Ibaik irakasle lana; orain dela bospasei urte, Iñaki Gurrutxaga ere aritu zen, bi urtez. Herriaren bertso beharrak asetzea eta pertsona bakoitzak bertsoarekin gozatzea da bilatzen dutena, eta daukaten ilusioa eta urtetako lanaren jarraipena dira aurrera egiteko kemena ematen dietenak. Ikasturtea Eskolarteko Txapelketara egiten duten irteerarekin eta kurtso amaierako meriendarekin bukatzen dute. Urtean zehar, hainbat ekitaldi berezitan parte hartzen dute, eta urteroko Ikastola Egunean bertso antzerki bat taularatzen dute. Herriko festetan Herri Irratirako irratsaio berezi bat egiten da Oriotik bertatik, eta hor ere parte hartzen dute bertso eskolako ikasleek. Helduek beren kabuz ez dute talderik osatzen. Ibai eta Xabier, esaterako, Usurbilgo bertso eskolara joaten dira, eta Iñaki Gurrutxaga, berriz, Gasteizen ikasten duenez, bertako taldearekin biltzen da. Z
EÑAUT MARTIKORENA JULEN CASADO SONIA ZIANI IMANOL ZINKUNEGI MIKEL GOENAGA JON ETXEBERRIA
Bertso eskolak<B48 / 315
SORALUZEKO IBILIXAN IBILIXAN BERTSO ESKOLIA Ezina ekinez egina
soraluze
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>Orain dela hiru urte eta erdi, 1999ko martxoan sortu zen Soraluzeko ibilixan ibilixan bertso eskolia. Kultura zinegotzia zen I単aki Saez eta bertso eskolako irakasle eta arduraduna den Egoitz Unamunok aurkeztu zuten proiektua udaletxean, eta orduz geroztik Egoitz gorputz eta arima ari da lanean herriko bertso mugimendua indartu nahian. Ez du lan makala egin. Hiru urte pasatxo horietan, egoera erabat itzulipurdikatu du: haur eta gazte ugariri bertsoaren mundua ezagutarazi eta Soraluzeko egun garrantzitsuenetan bertsoa presente egotea lortu du. Hona hemen bertso eskolako ereserkiko leloa: IBILIXAN IBILIXAN SARTU NINTZAN TXIBIRIXAN ETA BERTSOTAN IKASI NEBAN LENAO ENEKIXAN PLAZAN, ZINIAN, ELIZAN, EGUZKIXAREN AZPIXAN GUK OIN BERTSOTAN EGITEN DOGU BIHAR DAN TOKIXAN
Eskolak, herrian Maixuen etxea bezala ezagutzen duten eta Pil-pilean Euskara Elkartearen bileragela den txoko batean ematen dituzte. Gitarra zaharren batek, armairuan jasotako bertsolaritzaren historiak eta irakaskuntza eta azterketei buruzko hogeiren bat liburuk, beste hainbeste kasetek eta bideo zintak, Bertsoen Mundua CD-romak eta dozenaka bertsopaperek janzten dute gela, Euskara Elkarteko ordenagailu eta paper artean. Hiru taldetan banatzen diren hogeita zortzi ikasle batzen ditu Soraluzeko bertso eskolak. Helduenak, hamabost eta hamasei urteko zazpi neska-mutiko, bat-batean hasiak dira, eta beraiek dira hainbat festa egunetan batbateko saioak egiten dituztenak. Beste bi taldeetan hamar eta hamahiru urte arteko hogeita bat haur biltzen dira. Txikienek, idatziz, ariketak egiten dituzte, eta erdiko taldea bat-bateko hasiera mailan dago.
Bertso eskolak<B48 / 317
Bertso tradiziorik apenas zuen herri batean bertso dinamika bat sortzea izan da beharbada urratsik zailena eta sendoena, guztiari oinarria jartzeko balio izan duena. Bertso eskolaren izena bera ere, horrekin oso lotuta dago Soraluzeko bertso eskolaren berezitasuna, ordea, beste hau da: bertsopaper zaharrei eskaintzen zaie arreta. Irakaslea bera, ohitura eta bertsolari zaharren oso zalea da, eta ikasleei ere kutsatu egin die maitasun hori. “Bertso eskolan irakasle hasi nintzenean, baserriko pentsamendu eta bizimodu zaharrak eta aitonaren kontakizunek liluratuta ninduten. Bertsolari zaharren bizitza eta bertsoak jasotzen zituzten liburuak erruz irakurtzen nituen, eta bertso eskolako ikasleei ere hauen kontakizun eta bertsoak ematen nizkien. Eta horra, bertso eskolako lehen ikasleek, haurrak izanik ere, bertsolari zaharren tankeran kantatzen zuten!”, esan digu Egoitzek, irribarrea ahoan duela. Poliki-poliki Egoitzen ikusmoldea ere aldatuz joan da, eta idatzitako bertso zaharrei muzin egin ez dien arren, bertsolaritzaren azterketarik berrienak –Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasuarenak esate baterako–, moldatzen ditu ikasleentzat. Bertso eskolaren helburuez galdetu eta, hauxe esan digu: “Barrura begirako eta kanpora begirako helburuak bereizi behar dira. Barrura begira, bertsotarako afizioak batuko dituen adin ezberdinetako lagun talde bat osatzea, eta bertsotarako gaitasuna lortu eta bertsolaritza gozatu eta bizitzeko bidea ematea dira epe luzerako helburu nagusiak. Kanpora begira, berriz, bertsolaritzaren mugimendua ezagutarazi eta elikatzea, eta herri, eskualde edo nazio mailan bertsolaritzak dituen beharrak aseko dituen bertsolariak sortzea”. Bertso tradiziorik apenas zuen herri batean bertso dinamika bat sortzea izan da beharbada urratsik zailena eta sendoena, guztiari oinarria jartzeko balio izan duena. Bertso eskolaren izena bera ere, horrekin oso lotuta dagoela esan daiteke: “Gure aitonak askotan aipatzen zuen esaera batetik dator izena”, kontatu digu Egoitzek. “Ibilixan ibilixan, sartu nintzan txibirixan dio esaerak”. Txibirixa, zura ebakitzean ateratzen den xafla mehe kiribilari esaten zaio Soraluzen, beste zenbait tokitan txirbila, txirlora, txiribia edo eskaila izenekin ere ezagutzen denari. Azken buruan, ibili eta ibili, zurrunbiloan sartzen dela esan nahi du esaerak.
318 / B48>Bertso eskolak
“Horixe nahi nuen Soraluzerako ere, jendea bertsoaren txibirixan sartzea”. Helburuetako asko bete ditu hiru urte hauetan: gazteen artean bertsoak zuen fama txarra kentzea, herrian bertsotan ikasteko gunea izatea, ikasleen artean bertsozaletasuna piztea, bertso mundura sartzeko bidea ematea, urte osoan herrian bertsoaren presentzia izatea, herriko bertso beharrak herritarrek asetzea... Ez dira, ez, gauza gutxi. Zeharkakoagoak diren baina bertsoarekin lotura estua duten beste zenbait arlori bultzadatxo bat ematea ere lortu da bide batez, besteak beste, euskarari indarra ematea eta gazteen artean hitanoaren erabilera bultzatzea. Hainbat urtean gaztelaniak arrisku larrian jarri du euskararen transmisioa herrian, baina azken urteotan Euskal Herrian Euskaraz taldeari, Pil-pilean Euskara Elkarteari, edo bertso eskolaren lanari eskerrak, beste zenbaiten artean, egoerari buelta ematen ari dira. Horrezaz gain, Plaentziak ?hala deitzen diote inguruotan Soraluzeri? beti izan duen zirirako joera ere berreskuratzen ari dira. Helburu horiek guztiak betetzeko, bertso eskolako kideak eta herritarrak elkartuko dituen ekintza ugari antolatzen dute urte osoan zehar: Santa Agedan kalez kale eta baserriz baserri aritzen dira kantuan; Erramu larunbatean erramu landarea saltzen aritzen dira prestatutako bi bertso sortaren truke; auzoetako jaietan, herriko jai nagusietan eta San Juan gauez ere bertso saioak antolatzen dituzte; abenduaren 23an kalez kale ibiltzen dira Olentzerorekin, eta biharamunean baserriz baserri egun guztian zehar. Aipatutako ekitaldi guztietan bertso eskolakoek berek kantatzen dute, irakaslearen laguntzarekin. Urri alderako, berriz, bertsopaper lehiaketa antolatzen dute, eta kanpotik ekarritako bi bertsolarirekin osatutako bertso afarian banatzen dituzte sariak. Kanpoan antolatzen diren ekintzei ere ez diete muzin egiten, eta inguruan izaten diren saioetara, Bergarako Erramu Zapatukora edo Arratekora esate baterako, urtero joaten da Egoitz ikasle helduenekin. Bertso Egunerako ere autobusa bete eta ikasle guztiak eramaten ditu. Arratsaldeko saioa denek entzuten dute, eta afa-
Benetan txapela kentzeko modukoa da hogeita hiru urteko gazte hau Soraluzen egiten ari den lana. Bera ia oraintsu arte autodidakta izanik, ia bakar bakarrik atera du aurrera herriko bertso eskola. Dena ez da bide laua izan, ordea ritara helduenak geratzen dira. Eta nola ez, ikasturte amaierako, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketara joaten dira, bai kanporaketara, bai finalera, egun pasa. Kalera irteteko joera handia duen bertso eskola da, beraz, Soraluzekoa. Ezin esan bertsoa gizarteratzen eta bertsolariei plazaratzeko aukerak eskaintzen ahalegin txikia egiten denik. Gainera, ekitaldietako asko trikitixarekin laguntzen dituzte, horretarako gertu izaten baititu Egoitzek inguruko lagunak. Benetan txapela kentzeko modukoa da hogeita hiru urteko gazte hau Soraluzen egiten ari den lana. Bera ia oraintsu arte autodidakta izanik, ia bakar bakarrik atera du aurrera herriko bertso eskola. Dena ez da bide laua izan, ordea: “Askotan bakarrik sentitzen naiz. Beharbada, orain, ikasle helduenak bat-batean entzunda, bidea argitzen laguntzen du. Bertsozale Elkarteak irakasleentzako antolatutako eserialdiak ere asko animatu ninduen. Baina lehen urteetan, dena neure kabuz sortuz, askotan nora jo ez nekiela egon naiz”, esan digu Egoitzek. Bakardade hori elkarlan bihurtzeko, Deba bailaran sortuberri den Bertso Aterpeko sortzaile eta eragile nagusia izan da Egoitz. Bailarako bertso eskoletako irakasle eta arduradunen batzordea da Bertso Aterpea, lagun arteko afari bileretan, esperientziak trukatu, hauetatik ikasi, irakasleen formazioa bultzatu eta, oro har, inguruko bertso eskolekin harremana izatea helburu duena. Debabarrengo, hau da, Oñatiko, Arrasateko, Soraluzeko, Bergarako eta Deba Beheko bertso eskoletako arduradunak bildu dira orain arte, eta bidea egiten baino ez dira orain arte hasi. Epe labur zein luzerako helburuak eta nahiak asko dira, baina patxadaz hartzen saiatuko dira parte hartzaileak. Nolanahi ere, urtean zehar egiten dituzten lanak egiteko elkarren babesa izatea, eta nola ez, urteko hiruzpalau afaritatik animatuta ateratzea, ez da gutxi.
Amaitzeko, irakurle guztiontzat opari, Ibilixan ibilixaneko bertsuak, buruz ikasi eta bildurrik baren kantatzekuak: Doinua: Uztapide eta Basarriren basomutil garaietako bertsoena. Mutilek kantatzeko: Ez gara mutil alperrak ta gutxiago okerrak adar bareko akerrak, bertso berrixak kantatuz alai jartzen dittugu bazterrak eta horretxi eskerrak ez dittugu maite gerrak, bai neska gazte ederrak. (bis) Neskek kantatzeko: Mutilen aldamenian ta ez beraien mendian neskak datoz afanian, bertsotan pozik egiten dogu aukera daguanian, elegante gehienian iliak buru gainian, eta bapez mingainian. (bis) Denek batera kantatzeko: Nahiz izan gazte xamarrak abilak eta azkarrak zorrotz-zorrotzak adarrak, “bertsotan egin” esaten digu barruan daukagun arrak, mendebal gipuzkuarrak Euskal Herriko izarrak, aurrera plaentxiarrak! (bis)
Ez ezazu dudarik izan, Egoitz: egin duzuna eta egiten ari zarena herriak eskertuko dizu. Zorionak, eta segi horrelaxe, martxa honetan Soraluzeko kaleak ere zabalduko dira eta!
Bertso eskolak<B48 / 319
Bailarako bertso eskoletako irakasle eta arduradunen batzordea da Bertso Aterpea, lagun arteko afari bileretan, esperientziak trukatu, hauetatik ikasi, irakasleen formazioa bultzatu eta, oro har, inguruko bertso eskolekin harremana izatea helburu duena. Debabarrengo, hau da, Oñatiko, Arrasateko, Soraluzeko, Bergarako eta Deba Beheko bertso eskoletako arduradunak bildu dira orain arte, eta bidea egiten baino ez dira orain arte hasi. Z
ENEKO ARIZAGA JON GABARRI HARITZ ALBISUA OIER FERNANDEZ IKER BENITO IBAI KORTABARRIA BEÑAT SIERRA GAIZKA AZKARATE MIGEL BORINAGA OIER ARIZNABARRETA AITZOL PLACENCIA BEÑAT ARIZNABARRETA AITOR URIARTE JOSU UNANUE JOSU ELORZA GORETTI GOIOGANA DANIELA MAESTRE NORA ARIZAGA IÑAKI ARRIBILAGA MAITE KINTANILLA JONE OREGI ARGOITZ ARIZNABARRETA UNAI SORALUZE IKERNE LASKURAIN ENEKO BERETXINAGA ANDER ELIZBURU MARKEL ALBISUA INAXIO ELORZA
320 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 321
322 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 323
324 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 325
326 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 327
TOLOSAKO BERTSO ESKOLA Berriro indartzeko zain
tolosa
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>Bailara oso emankorra izan da Tolosaldea historian zehar. Azken bi mendeetan, Fernando Amezketarra, Pello Errota, Pedro Mari eta Jose Bernardo Ota単o, Txomin Garmendia, Millan Telleria edota Anjel Mari Pe単agarikano bertsolari ezagunak eta beste hainbat bertso jartzaile eta sasibertsolari eman ditu. Horiei denei jarraipena emateko sortu zen, 1982an, Tolosaldeko bertso eskola. Orduan Tolosa birreuskalduntzeko elkarteko arduraduna zena, Kike Amonarriz, izan zen sortzaileetako bat. Anjel Mari Pe単agarikano eta Millan Telleria izan ziren eskolako lehen irakasleak, eta horien ondoren lan handia egin zuten Jexux Muruak eta Jokin Sorozabalek. Murua 1984tik 1994ra aritu zen irakasten, Sorozabal, berriz, 1987tik eta 1993ra. Horien ondotik, lauzpabost urtez, Jexux Mari Irazuk hartu zuen erreleboa. Mikel Mendizabal, Xabier Amuriza edo Andoni Ega単ak ere eman izan dituzte inoiz behin ikastaroak urte horietan guztietan. Tolosako bertso eskola honetatik igarotakoen artean asko dira bertso munduan ezagunak diren izenak. Aipatutako irakasleez gain, Felix Irazustabarrena, Joxepa Madariaga, Martin Rezabal Olaso, German Meabebasterretxea, Jose Antonio Sasiain, Aitor Usandizaga, Iker Alustiza, Amaia Agirre, Ibai Esoain, Xabier Sukia, Iker Alustiza, Bixente Gorostidi, Alfontso Jimenez, Ibon Karrera, Xabier Nazabal, Jon Ander Esnaola, Eneritz Otamendi eta Maider Otxandorena eta beste batzuk, Tolosaldeko bertso eskolan hainbat saio eginak dira. Haur, gaztetxo, gazte eta helduen taldeak osatu ziren hainbat urtez, bat-batean nahiz idatziz bertsolaritza lantzeko. Bertso saio arrakastatsuen antolatzaile, hainbat bertsolariren habia eta Tolosaldeko bertso mugimenduaren eragile izan zen bertso eskola, bai eta inguruko bertsolari eta bertsozaleen erakarle ere, Tolosakoak bertakoak baino gehiago izaten baitziren auzo herrietatik eta urrutixeagotik etortzen ziren ikasleak. Gaurko Tolosako bertso eskola ez da 1982an sortu zen Tolosaldeko bertso eskola, orain urte batzuk eten egin
Bertso eskolak<B48 / 329
Anjel Mari PeĂąagarikano eta Millan Telleria izan ziren eskolako lehen irakasleak, eta horien ondoren lan handia egin zuten Jexux Muruak eta Jokin Sorozabalek. Murua 1984tik 1994ra aritu zen irakasten, Sorozabal, berriz, 1987tik eta 1993ra. Horien ondotik, lauzpabost urtez, Jexux Mari Irazuk hartu zuen erreleboa baitzen horren ibilbidea. Horren ordez, Tolosaldeko herrietan talde txikiagoak biltzen dira, ikastolen inguruan asko. Tolosakoa ere Samaniego ikastolako Guraso Elkarteak bultzatua da, baina labur-labur bada ere, ez genituen aipatu gabe utzi nahi herri honetan urte askotan egin den lana eta eman dituen fruituak. Azken batean, Tolosaldeko bertso eskolatik igarotako ikasleak dira egun Tolosan eta inguruko herrietan irakasle lanetan ari direnak, eta hori, nolabait, lehengo eskolari jarraipena ematea da.
330 / B48>Bertso eskolak
Samaniego ikastolako bertso eskolan Alfontso Jimenez aritu zen bi urtez irakasle; egun Amaia Agirrerekin biltzen dira. Ikastetxeei lotutako bertso eskola askoren moduan, bertso eskola horrek ez du oso talde sendoa. â&#x20AC;&#x153;Euskara eskoletan bertsolaritzaren eta bat-batekotasunaren inguruan ezer gutxi lantzen zenez, ikasle talde bati bertso eskolan hasteko aukera eman nahi zitzaionâ&#x20AC;?, esan digu Amaiak. Bertso zahar eta berriak kantatu, bertsoak komentatu,
Gaurko Tolosako bertso eskola ez da 1982an sortu zen Tolosaldeko bertso eskola, orain urte batzuk eten egin baitzen horren ibilbidea. Horren ordez, Tolosaldeko herrietan talde txikiagoak biltzen dira, ikastolen inguruan asko errima landu, eta idatziz zenbait ariketa lantzen dituzte. Urtean zehar hiru ikastolatara egiten dituzte irteerak, baina oraindik ez da bertsoa barru-barrutik bizi duen taldea. Tolosa bezalako herri batek merezi luke bere neurriko proiektu bat martxan jartzea. Batzuetan ez da erraza beheraldiak zergatik ematen diren jakitea, baina izan zenaren itzal edo izan daitekeenaren argi izan dadin, ahalik azkarren suspertzea desio diogu.
Z
ALAIN BARANDIARAN AIMAR BARANDIARAN MADDI IZAGIRRE ANE IZAGIRRE AMAIA TOLOSA MONIKA ODRIOZOLA OIHANA PELAEZ GARAZI GIL AMAIA BEITIA MARTIN ARAKAMA
Bertso eskolak<B48 / 331
332 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 333
334 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 335
URRETXUZUMARRAGAKO BERTSO ESKOLA Berrindartuta
urretxu-zumarraga
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>Hamasei urte dira Urretxu-Zumarragako bertso eskola sortu zela. Iñaki Beitia zena eta Juanjo Sagastibeltza izan ziren sortzaileak. Biak ere oso bertsozaleak zirenez, Urretxu-Zumarragan bertsolaritzarekin zerbait egin zitekeela iritzita, ur handitan sartzen animatu ziren. Ikasle talde batek gustura heldu zion bertsoari, eta gaztetxoak ziren garaian hainbat lekutara eraman zituzten bertsotara Iñakik eta Juanjok. Oso gazterik hil zen Iñaki, eta Juanjorekin jarraitu zuten aurrera, kozkortu ziren arte. Orain dela sei urte utzi zion Juanjok bertso eskolako arduradun paperari, eta Gorka Ojanguren, Gorka Azkarate, Antton Fernandez... gazteek hartu zuten eskola beren kargu. Iñaki eta Juanjoren ikasleek urte askoan bete zituzten herriko bertso beharrak, gazte-gaztetxoak zirenetik. Halaxe izaten jarraitzen du gaur ere, baina talde hari beste bi talde gehitu zaizkio azken urteetan: helduen eta haurren talde berriak. 1999-00 ikasturtean sortu zen helduen talde berritua. Herriko bertsozale batzuk irakasle eske hurbildu zitzaizkien, eta hamabost lagunek erantzun zioten deialdiari. Gorka Ojanguren, Gorka Azkarate eta Antton Fernandez izan dituzte irakasle orain arte, eta batbateko hasiera mailan daude ikasleak. Larunbat goizetan elkartzen dira, eta azken hiru urteotan jendaurrean antzeztu duten bertso antzerkia izan da taldearen ekitaldirik arrakastatsuena. “Helburua jendearengana hurbiltzea zen, ea horrela gero beraiek beren kabuz hurbiltzen ziren bertso saioetara”, esan digute. Indartsu dago helduen taldea. Asteroko jardueraz eta antzerkiaz gain, beren arteko afariak, Beizamako barnetegi batera egindako irteerak, saioen jarraipena eta legazpiarren arteko bertso desafioa dituzte ekimenik maiteenak. “Oso giro ona lortu da taldean, eta oihartzun handia izan du herrian. Garrantzitsua izan da Urretxu eta Zumarragarako horrelako talde bat erreferentzia bihurtzea”, diote Gorkak eta Gorkak.
Bertso eskolak<B48 / 337
Iñaki eta Juanjoren ikasleek urte askoan bete zituzten herriko bertso beharrak, gazte-gaztetxoak zirenetik / 1999-00 ikasturtean sortu zen helduen talde berritua. Herriko bertsozale batzuk irakasle eske hurbildu zitzaizkien, eta hamabost lagunek erantzun zioten deialdiari Helduen talde horretan indarrak jarriak zituztelako, 1999tik 2001era etenaldia izan zuen haurren taldeak. “Arduradun eta irakasleak ez ginen asko ere, eta ezin ginen denera iritsi”. 2001-02 ikasturtean egin zuten berriro deialdia. Zintzo Mintzo Euskaltzale Elkartearen babesean jarri zuten berriro abian haurren taldea. Publizitate handia egin zen, eta gurasoak ere lotu zaizkio proiektuari. Hogeita hamar ikasle inguru dituzte, bi taldetan banatuta. Talde batean zortzi-hamar urte arteko ikasleak dira gehienak, eta Gorka Azkarate eta Antton eta Usue Fernandez aritzen dira irakasle. Bertsoa oinarri-oinarritik ezagutzen ari dira, eta bertso zaharrak kantatu eta bertso idatziak lantzen dituzte. Bigarren taldean Nagore Soroa eta Aitor Lizarazu dituzte irakasle, eta hamaika eta hamalau urte arteko ikasleak batzen dira. Bat-bateko hasiera mailan daude, eta bertso zahar eta berriak ikasteaz gain, bat-bateko ariketak egiten dituzte. Kantaera eta gorputz espresioa ere asko lantzen dituzte, garrantzia handia ematen baitiete irakasleek. Eskolarteko Txapelketara irteerak, herriko plazan antolatutako bertso jolasak, kurtso amaiera gisa kulturetxean antolatutako bertso saioa, sariketaren batera entzule gisa eginiko ateraldia, beste bertso eskolekin harremanak... bat baino gehiago dira urteko ekimenen bitartez haurrekin lantzen dituzten arloak. Indarberrituta daude Urretxu eta Zumarraga, bai helduei dagokienez, bai haurrei dagokienez. Bertso eskolak inoizko kopururik handienak oraintxe ezagutu ditu, eta horrek indar handia eman dio herriko bertso mugimenduari. Irakasle eta arduradunak oso gustura daude, bai baitakite badutela hala egoteko motiborik. Kuantitatiboki ez ezik, kualitatiboki ere oso emaitza onak jaso dituzte. Iparragirre ez da bakarrik geratuko.
Z
338 / B48>Bertso eskolak
HELDUAK JOSEBASEGUROLA JORGE ANDUEZA AITOR LIZARAZU ANDER GABIRONDO EUGENIO LIZARRALDE GARIKOITZ OIARTZABAL GARIKOITZ LIZARRAGA IÑAKI LARRAÑAGA AITOR OTEGI IKER OTEGI JOSU AZTIRIA UXUE FERNANDEZ ANTTON FERNANDEZ GORKA OJANGUREN GORKA AZKARATE
Azken hiru urteotan jendaurrean antzeztu duten bertso antzerkia izan da taldearen ekitaldirik arrakastatsuena
Bertso eskolak<B48 / 339
340 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 341
342 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 343
344 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 345
346 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 347
348 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 349
350 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 351
BOTA PUNTTUBA BERTSO ESKOLA Zaletze eta bilketa lanean aritu den bertso eskola
usurbil
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>Aurten hamar urte bete ditu Usurbilgo Bota Punttuba bertso eskolak. 1992an sortu zen, Kerman Rekondo, Inaxio Usarralde, Iñaki Agirresarobe Tola eta Iñaki Azpirozen eskutik. Usurbilgo Paotxa irrati librean, Bota Punttuba bertso irratsaioa egiten zuten lau lagun hauek, eta jendeak gustura entzuten zuela ohartuta zeuden. Baina hutsunea kalean zegoen, ez baitzegoen bertsozaleak elkartzeko leku eta talderik. Hori ikusita, Bota Punttuba izeneko bertso taldea osatu zuten. 1989an, Egin Irratian bertso programa egiten hasi ziren: Bota Punttuba hau ere. Inaxio Usarralde aritzen zen esatari lanetan, eta bertsolaritza eta bertsogintzaren hainbat alor landu zituzten irratsaio honetan. Bertsozale askoren erreferentzia bihurtu zen, eta Egin Irratia itxi zuten arte arrakasta handiko irratsaioa izan zen. Irratia ixtearekin batera amaitu zen programa ere. Egin Irratiko programa martxan jarri eta hiru urtera, 1992an, Bota Punttuba bertso taldeak izen bereko bertso eskola bultzatu zuen. Ordurako bertso arloko lan asko egiten ari ziren bertsozale hauek, eta jende gehiagorengana hurbildu nahiz, lagunartea ofizialdu egin zuten, kanpoko jendeari ateak irekitzeko. Helduen bertso eskola da Usurbilgoa, eta bertara biltzen diren guztiak bat-batean aritzen dira. Lehen bazen idatziz egiten zuen beste talde bat ere, baina egun talde horrek bakarrik eusten dio asteroko hitzorduari. Lagunarteko giroa dute taldearen euskarri, eta ardurak ere denen artean banatzen dituzte. “Alde horretatik, nahiko anarkoa da taldea. Irakasle ofizialik ere ez dugu inoiz izan; txandaka hartzen dugu eskolak prestatzeko ardura”, esan digu Iñaki Agirresarobe Tolak, Usurbilgo bertso eskolako beteranoetako batek. Bertso eskola Usurbilgoa bada ere, taldeko gehienak inguruko herrietakoak dira. Halaxe azaldu digu Iñaki Agirresarobek: “Egia esan, bailarako jendeari eskerrak eutsi zaio, hein batean, bertso eskolari. Orio, Zubieta,
Bertso eskolak<B48 / 353
Bertso eskolako batek etxe berria estreinatzen zuela-eta, ikasturte amaierako afaria lekuz aldatu zuten. Talde giro bikaina, goxoa eta umoretsua aurkitu genuen. Ez zen, ez, adar jotzerik falta izan, ezta horiei erantzunez botatako bertsorik ere. Lagunarte ederra, bertsoaz gustura gozatzeko
Igeldo eta inguruetatik etortzen da jendea, eta beraz, guk nahi baino hankamotzago daukagu bertso eskola, Usurbil herrira begira jartzen bagara. Jende gehiagorengana iritsi nahi genukeâ&#x20AC;?. Asteazken iluntzetan batzen dira, 20:30etik 22:00ak arte. Tarteka, hilean behin edo, afariak egiten dituz-
354 / B48>Bertso eskolak
te. Taldeko gazteenak hogei urte ditu, helduenak, berriz, hirurogeita sei. Parte hartzaileak herri batekoak baino gehiagokoak direnez, afari horiek ere txandaka egiten dituzte, bailarako herrietan: â&#x20AC;&#x153;Usurbilgo Aitzaga, Orioko Arkaizpe eta Donostiako Txirein elkarteetan batzen garaâ&#x20AC;?. Gu ezohiko afari batean izan ginen. Bertso eskolako batek etxe berria estreinatzen
Zazpiehun bertso saiotako artxibo propioa osatuta dute, eta guztiak txukuntxukun ordenagailuan artxibatuta dituzte. Saioak ez ezik, bertsopaper zaharrak, elkarrizketak, Paotxa irrati libreko eta Egin Irratiko bertso programak ere jasota dituzte zuela-eta, ikasturte amaierako afaria lekuz aldatu zuten. Talde giro bikaina, goxoa eta umoretsua aurkitu genuen. Ez zen, ez, adar jotzerik falta izan, ezta horiei erantzunez botatako bertsorik ere. Lagunarte ederra, bertsoaz gustura gozatzeko. Herrian bertsozaletasuna piztea eta indartzea ere bada bertso eskolaren helburua, eta horretarako urtean zehar hainbat ekitaldi antolatzen dituzte. “Auzoetako festetako saioak antolatu izan ditugu, eta herriko Santixabel festetako saioa ere antolatzen dugu. Bertso afariak, hitzaldiak, bertsoaren inguruan ekitaldi bereziak, inguruko bertso eskolekin trukaketak... ahal duguna egiten dugu bertsozaleak asetzeko eta jende berria erakartzeko”, diosku Iñakik. Oso herri bertsozalea izana da Usurbil. 1979 eta 1982 urte artean, esaterako, Usurbilgo Bertsolari Txapelketa antolatu zen. Urte batean hamalau bertsolarik parte hartu zuten, eta zazpiehun entzule izan ziren Saizar sagardotegian. Herriko bertsopaper lehiaketa ere azken hogeita sei urteotan izan dute, 1977az gero antolatzen baita. Gaur egun bertso eskolaren ardurapean dago lehiaketa. Bertsozaletasuna indartzeaz gain, izan dute kezka gehiago usurbildarrek. Bost urtez, 1989 eta 1994 urte artean, bertsoak grabatzen aritu ziren. Zazpiehun bertso saiotako artxibo propioa osatuta dute, eta guztiak txukun-txukun ordenagailuan artxibatuta dituzte. Saioak ez ezik, bertsopaper zaharrak, elkarrizketak, Paotxa irrati libreko eta Egin Irratiko bertso programak ere jasota dituzte. Goi mailako bertsozaleak direla erakusten du horrek, bilketa lanak egiteko ardura ez baitu edonork hartzen. Bejondeizuela, eta urte askotarako! Z
IÑAKI AGIRRESAROBE EBARISTO PIKABEA XABIER GAZTELUMENDI XABIER SUKIA EGOITZ IZAGIRRE KERMAN REKONDO JEXUX LARRAÑAGA IBAI ESOAIN
Bertso eskolak<B48 / 355
356 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 357
358 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 359
360 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 361
362 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 363
364 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 365
VLLABONAKO BERTSO ESKOLA Ikasleen eskariz sortua
villabona
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>Orain dela bi urte sortu zen Villabonako bertso eskola, 2001eko urtarrilean. Bertako Fleming eskola publikoan bertsolaritza lantzen zuen Amaia Agirrek, baina zaletuenentzat aski ez eta, bertso eskola sortzeko eskaria egin zioten. Bertako Beterri aldizkarian deialdia egin eta zortzi lagunek eman zuten izena. Horietarik sei eskola publikoan bertsolaritza Amaiarekin berarekin lantzen zutenak ziren; ikastolako bi kide gehiago batu zitzaizkien gainera. Eskola publikoak bertso eskolarako prestatu duen gela batean ematen dituzte eskolak. Ez da bertso eskola handia. Orain arte, Zizurkilen izaten zen zizurkildar eta villabonatar guztientzako bertso eskola, udaletxeak laguntza han ematen baitzuen. Baina villabonatarrek beste herri batera joan beharrik izan ez dezaten sortu da bertso eskola hau. Hasi eta hilabetera, bi taldetan banatu ziren, ikasleetarik bik zaletasun eta irrika handiagoa baitzuten bertsotarako. Bi hauek bat-batean nahiko ongi moldatzen dira, eta eskatu ere bat-bateko bertsoa lantzea eskatzen dute. Azken bi urteetan parte hartu dute Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan. Bigarren taldean bospasei lagun biltzen dira. Bertso talde lotsati eta isil samarra da. Eskola hasieran bertso idatziak kantatzen dituzte, bertsopaper lehiaketaren batean saritutakoak edo Amaiak berak okasiorako prestatutakoak. Tartetxo hau doinuak lantzeko ere baliatzen dute. Ondoren, beraiek idatzitako bertsoak lantzen dituzte batik bat, eta amaiera aldera bat-batean saiatzen dira, hutsuneak betez, lau oinekin bertsoak osatuz edo puntutan eginez. Oraindik bat-bateko hasiera mailan badaude ere, ari dira pixkanaka-pixkanaka aurreratzen. Ez dute urtean zehar kanpo ekintza handirik prestatzen. Villabonan bertso saioren bat denean, ikasleek egiten dute bertsolarien aurkezpena bertsotan. Horrez gain, inoiz antzerkiren bat ere egin dute Lasarteko bertso eskolarekin batean.
Bertso eskolak<B48 / 367
Villabonatarrek beste herri batera joan beharrik izan ez dezaten sortu da bertso eskola hau Z LEHEN TALDEA OIER ARIÑO ENERITZ UGARTEMENDIA MANEX URKIA MIKEL MUJIKA NEREA IRAOLA BIGARREN TALDEA ARITZ GARIN BEÑAT IGUARAN
368 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 369
370 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 371
372 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 373
ZARAUZKO BERTSO ESKOLAK Kosta herria bertso herri
zarautz
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>Zarautzek badu zerbait. Ikusgarrienak, Euskal Herriko bost txapela. Ikustekoa, hogeita sei urtez jarraian antolatu duten Lizardi saria. Ikusmina pizten dutenak, Etxebeltz eta Motxian, herriko bi bertso eskolak. Etxebeltz bertso eskola Salbatore Mitxelena ikastolan dago bidearen hasiera. Orain dela hamabost urte ekin zion Rosa Lertxundi irakasleak gelan bertsoa lantzeari. Bertsotan egin zezakeen jendea zegoela ikusita, ia astean behin orduz kanpo bertsolaritza lantzerik nahi al zuten galdetu zien ikasleei. Halaxe hasi zen, ausart, inongo erreferentziarik gabe, taldetxo batekin ostiral arratsaldeetan biltzen. Pello Esnal ezagutzen zuen, eta egun batean laguntzeko prest al zegoen galdetu zion. Geroztik Etxebeltz bertso eskolako tandema osatzen dute Rosak eta Pellok. Horien eskuetatik paseak dira Zarauzko bertsolari gazte gehienak: Imanol Epelde, Nahikari Gabilondo, IĂąigo Manzisidor Mantxi, Julen Zulaika edo Haritz Aranburu, esaterako. Denak ez, baina, asko, Rosaren ikasgelatik igarotzen dira lehenengo. Urte guztian egoten da presente bertsoa Rosaren gelan, eta egunero-egunero egindako lanak eta piztutako zaletasunak emaitzak berez dakartza. Rosaren gelan bertso bat kantatuz hasten dute ikasturtea, eta bertso batekin amaitzen dute. Eta tartean joandako guztiak... bere ikasleek bakarrik jakingo dute zenbat diren. Goizeko lehen ordua, arratsaldeko azkena, jolas garaia... edozein une da ona gaia jarri eta bertso batekin erantzuteko. Rosak ez du atsedenik hartzen. Bertso eskolako eta ikasgelako lana inork gutxik bezala uztartzen du. Etxebeltz bertso eskolako arrakasta, besteak beste, horretan dagoela uste du. â&#x20AC;&#x153;Niri oso zail egiten zait pentsatzea bertso eskola bat aurrera atera daitekeenik jarraipen oso gertukoa egin gabe. Nahikari, Mantxi, Epelde... aritu izan dira haurrei eskolak ematen, baina gero aste guztian ez zuten elkarren berririk izaten. Eta haurrak bertsozaletzeko, bertsotan eginarazteko... hurbil egon behar du bertso eskolako arduradunetako
Bertso eskolak<B48 / 375
Goizeko lehen ordua, arratsaldeko azkena, jolas garaia... edozein une da ona gaia jarri eta bertso batekin erantzuteko. Rosak ez du atsedenik hartzen. Bertso eskolako eta ikasgelako lana inork gutxik bezala uztartzen du batek. Horregatik uste dut zorte handia izan dela ni ikastolan egon izana, eta etorkizunerako ere, halako zerbait izango litzateke egokiena”, esan digu Rosak. Une honetan bi talde dituzte, bat-batean oso ongi moldatzen direnekin osatua bata, eta hasiera mailakoekin osatua bestea. Denek elkarrekin, eta batez ere, eguneroko maitasunarekin bidea eginez, bigarren bertsolari labealdia loratzen ari da Etxebeltzen. Motxian bertso eskola Etxebeltz, ordea, haur eta gaztetxoentzako bertso eskola da, eta handik irtendakoan, bertsolari eta bertsozale gazteak inon elkartzeko aukerarik gabe geratzen ziren. Herrian bazela bertso girorik, aldiz, edozein jaiegun eta zeinahi tabernatan suma zitekeen. Hutsune hori betetzeko sortu zuten Motxian Bertso Eskola Motxa, gerora Motxian izenaz ezagutzen dena. 1997ko udazkenean sortu zuten helduen bertso eskola, Mantxi, Imanol Epelde, Nahikari Gabilondo, Asier Etxeberria, Imanol Urbieta eta beste zenbait lagunek. Askotan ohi denez, festa egun batean, San Pelaiotan hain zuzen ere, hasi ziren gaiaren inguruan hizketan Gartxi eta Mantxi, eta elkarrizketa hartatik sortu zen bilera baterako deia. Lehendik bertsotan arituak eta aritu gabeak, denetik bildu ziren bertso eskolan, eta elkarren babesean, bertso talde sendoa osatu dute. Hasieran lagunartean bertsotan egitea zuten helburu. Gerora etorri zen herri mailako bertso ekitaldien koordinazioa zaintzeko ardura. Kirol Elkartearen egoitzako gela batean bildu, eta gai jartzaile eta gidaritza ardurak denen artean banatuz, ostiral iluntzero biltzen dira bertsotarako. Hiru aldi bereizten dituzte bertso eskolan: “Lehen bizpahiru urtetan barrura begirako lana egin genuen batez ere. Geu bildu, kantatu, gure bertso beharrei erantzun... Une batean, gauzak halaxe etorri zirelako, bi hilabetez kanpora begira gehiago aritu ginen. Bertso Astea antolatu genuen, Basarriri omenaldia egin genion, Zarauzko Bertso Eguna ere izan genuen... Dena kanpora begira egin genuen, eta ongi irtengo baziren, ardura eta lana ematen zuten ekimenak ziren. Hor pixka bat nekatu
376 / B48>Bertso eskolak
egin ginen, erre, nolabait esateko. Ondorioz, berriro barrura begira lan egiten hasi ginen, jendaurrera gutxixeago azaltzen. Orain, biei nola eutsi asmatu nahian gabiltza”, esan digute bertso eskolako kideek. Oinarrian, bertsoen inguruan ongi pasatzea da guztien helburua, baina hortik aurrera funtzio eta helburu desberdinak betetzen ditu bertso eskolak bertako kideen artean. Batzuek beren bertso maila hobetu nahi dute, beste batzuei aski zaie astean behingo saio horrekin, zenbaitek bertso afarietan kantatzeko gai izatea du buruan... Guztiak dira onargarriak, eta guztiak osagarriak. Bertsotarako biltzen badira ere, funtsean, bertsozale koadrila bat osatzen dute. Bertso idatziak ere landu izan dituzte tarteka, aste batetik bestera “etxeko lanak” jarri eta gero bertso eskolan bertso horiek aztertuz. Baina horrek diziplina ere eskatzen du, eta ez da errazena izaten halakorik betetzea eguneroko martxan. Herriko bertso beharrei erantzuten ere saiatzen dira, eta bertso eskolako kideen artean dituzte epaile, gai jartzaile, aurkezle edo bertsolari lanak egingo dituztenak. Gipuzkoako Herriarteko Txapelketarako, esaterako, bi talde osatu zituzten, kanpotik etorritako Andoni Egañak bertsolari seikotea osatzen zuela. Txapela ere bi taldeetako batentzat izan zen, baina garrantzitsuena, txapelketa horren bueltan sortu zen giroan eta bertsoaren alor ezberdinak landu izana da. Bi urtez behin Bertso Astea antolatzen dute, herritarren Bertso Txepelketa, hainbat hitzaldi, antzerki emanaldi edo Bertso Egunarekin osatzen dutena. Herrian bertso giroa zabaldu dute poliki-poliki, eta Motxianeko taldekideak ere han edo hemen noiznahi aurki daitezke, edozein bertso ekitaldi jarraitzen. Hurrengo belaunaldientzat ere ateak zabal-zabalik dituzte, eta Etxebeltzeko kiderik helduenak pozik hartuko dituzte, horiek atea jotzeko lehen imintzioa egin orduko. Poza ematen du herrian horrelako talde bat bertso mugimendua zaintzen eta mimatzen ikusteak. Segi bezate horrelaxe, bihar ere, Zarautzen bada zerbait
Herriko bertso beharrei erantzuten ere saiatzen dira, eta bertso eskolako kideen artean dituzte epaile, gai jartzaile, aurkezle edo bertsolari lanak egingo dituztenak esaten jarrai dezagun.
Z ETXEBELTZ ION ZUBIMENDI NAROA GARATE ASIER MUGERTZA KOLDO GARTZIA KEPA AMILIBIA ANDER EPELDE XABIER IRURETAGOIENA MIKEL ROTETA AITOR OLAZABAL JAGOBA NEGUERUELA URKO ORTEGA AITOR URBIETA OIER AIZPURUA HOGEI IRURETAGOIENA
DANNY GOMEZ MIKEL EIZAGIRRE JOSEBA ARRUTI AMAIA GARATE AITOR MARTINEZ OIHANE NEGUERUELA JONE AZKOAGA UXUE GARMENDIA
MOTXIAN IMANOL EPELDE FELIX ZUBIA NAHIKARI GABILONDO XABIER ETXEBERRIA MARTIN ETXEBERRIA Iテ選GO MANZISIDOR MANTXI JULEN ZULAIKA JON MENDIZABAL BANESA CERQUEIRA LEIRE SILBAN AITZIBER ETXEBERRIA
Bertso eskolak<B48 / 377
378 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 379
380 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 381
382 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 383
384 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 385
ZESTOAKO BERTSO ESKOLA Giroa bero-bero
zestoa
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>Uztapideren sorterria ezin zen bertso eskolarik gabe geratu. Urte batzuk badira helduen taldea Jokin Urangarekin biltzen hasi zela. Azken urteetan Jon Maia izan dute irakasle, eta honek utziz geroztik, hiruzpalau hilabeteko geldialdiaren ondoren, Iñigo Manzisidor Mantxi dute irakasle eta bidelagun. Zestoan bada kulturetxe dotore askoa, areto egokia eta herriko zenbait talderentzat gela txukunak dituena. Gela horietako batean biltzen da helduen bertso eskola, astearte iluntzeetan. Jon Maiarekin bertso zaharrak kantatu, hauek komentatu, doinuak ikasi... ohi zituzten. Jonek bertso eskola utzi behar izan zuen, eta hilabete batzuk irakasle bila eman zituzten zestoarrek. Halako batean, Mantxirekin oroitu ziren, eta honek baiezkoa eman zuen. “Mantxi etorri zenean, berari guk bat-batean kantatzea gustatuko zitzaiola esan zigun. Hasieran kantatzen ditugu bertso zahar batzuk tarteka, eztarriak berotzeko edo, baina gero bat-bateko ariketak egiten ditugu. Batzuk hobetoxeago eta besteak okerxeago, baina poliki-poliki lotsa galduz joan gara, eta jendea asko libratu da”, esan digu Mieltxo Aierzak, bertso eskolako kideak. Bat-batean kantuan hasteak asko animatu ditu taldekideak. “Alde horretatik, oso gustura gaude. Oraintxe dugu inoizko girorik onena bertso eskolan”, dio Oskar Alberdik, bertso eskolako beste kideak. Jon Maia irakasle zela, Zestoako Uztapide bertsopaper lehiaketa sortu zuten; helduen eta haurren mailak bereizten dituzte. Herritarrek bakarrik har dezakete parte, eta urtero kopuru polit batek idazten ditu bertsoak. Santa Eskean kantari ateratzen dira, eta otsailmartxo aldera urtero antolatzen dute puntako sei bertsolarirekin bertso saio tradizio handikoa. Helduen bertso eskolak baditu urte batzuk, baina haurren bertso eskolarik ez zen Zestoan inoiz izan. Aizarnazabalgo bertso eskolakoekin harreman handia dute, Mieltxo bertako haurrekin aritzen baita irakasle. Han haurrak gustura ari zirela ikusita, Zestoan ere haurren taldea abian jartzea pentsatu zuten. “Entzuna nien
Bertso eskolak<B48 / 387
Bat-batean kantuan hasteak asko animatu ditu taldekideak. “Alde horretatik, oso gustura gaude. Oraintxe dugu inoizko girorik onena bertso eskolan” zenbait guraso eta irakasleri, haurrak bertso galdezka aritzen zirela tarteka. Jokin Uranga aritu zen lehenago ikastetxean, eskola orduetan, eta Aizarnazabalgo esperientzia ikusita, hemen ere haurren taldea sortu genuen”, esan digu Oskar Alberdi, haurren taldeko irakasleak. Mieltxok ere laguntzen dio, ahal duenean. Jon, Miren, Luken, Amaiur, Egoitz, Aitzol, Mikel, Aitor... Orain dela bost hilabete hasi ziren bederatzi eta hamabi urte arteko haur hauek. Jolasean, koplatan eta pixkana-pixkana bertsoa osatzen aritzen dira. Lehendik ere zaletasun pixka bat zekarten ikasleak dira, eta oso gustura ari dira. Helburua ez da, momentuz behintzat, etorkizuneko bertsolariak ateratzea. Haurren artean bertso giroa suspertzea da irakasleen nahia. Horretan dira.
388 / B48>Bertso eskolak
Haurrak eta helduak, oso gustura daude Zestoan. Herrian bertan, hasiak dira Jubilatuen Egunean eta, eskariak bertako bertsolariei egiten. Kalean ere ez zaie falta, “bota bertsoa!” oihu egingo dienik. Laster izango da Zestoa bete bertso.
Jon Maia irakasle zela, Zestoako Uztapide bertsopaper lehiaketa sortu zuten / “Aizarnazabalgo esperientzia ikusita, hemen ere haurren taldea sortu genuen” Z
OSKAR FERNANDEZ AMAGOIA ANDRES ANDONI ELOSUA IÑAKI MANZISIDOR JONE BERGARA ELADIO LETURIONDO OSANE LARRAÑAGA AITOR UNANUE MIKEL IRURE OLATZ ZULAIKA JOSUNE IZETA OSKAR ALBERDI MIELTXO AIERZA
Bertso eskolak<B48 / 389
ZUMAIAKO BERTSO ESKOLA Maitasun istorio bat
zumaia
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>20 urte kantari, goiburu horixe jarri dio Joanito Dorronsorok, Zumaiako bertso eskolaren hogeigarren urteurrena aitzakiatzat hartuta, idatzi berri duen liburu txukun eta maitasunez beteari. Herri kantuzalea da Zumaia, eta hogei urteotan, kantuzaletasuna ez ezik, bertsozaletasuna eta euskara herrian bultzatzea izan dute ardatz. Lehen urratsak: Zumaiako ikastola Zumaiako ikastolan egin zituzten lehen urratsak. 1966/67 ikasturtean sortu zuten ikastola, eta lehen ikasleak kozkortzen hasi zirenerako, zer, nork eta nola irakatsi, galdera korapilatsuak zituzten esku artean. Horrelaxe hasi ziren, 1975ean, bertsolari zaharren historia eta kontuak ikasleei irakatsi eta hainbat bertso zahar ikasgai bihurtzen. Joanitok etxean zeukan piano xaharra Aita Mari auzoko gela hezera eraman, eta musika eta kantu, Pello Errota, Txirrita, Bilintx eta beste hainbaten bertsoak kantatzeari eta ikasteari ekin zioten. Zortzi-hamarren bat ikasle izango ziren gelan, eta pianoaren laguntzaz bertsoak kantatu eta bertsolari handienen istorioak kontatuz jarduten zuten. Aretxabaletako Almen eskolako guraso zenbait lanean hasiak ziren haur talde batekin. Gipuzkoako Ikastolen Elkartea ere martxan zegoen ordurako. Hala, bertsolari eta irakasle batzuk, bertso mundua ikastoletan nola txertatu aztertzen hasi ziren leinztarrek bultzaturik. Besteak beste, Elgoibarko ikastolan bilera bat egin zuten, ikasleentzat zer material argitara zitekeen aztertzeko. Haur eta gaztetxoen egoera eta pentsaerari egokitutako bertso berriak sortu ala jendeak buruz zekizkien bertso zaharrak eman, bietatik zein bide izango ote zen egokiena ikasleak bertsozaletzeko eztabaidatu zen bileran, eta bigarrena zela egokiena erabaki zen. Honela, bertso antologia gisako bat prestatzea erabaki zen. Joanito Dorronsorori, 1975erako bertsolari zaharrak arakatzen zebilenari, bizkarreratu zioten, gero, 1981ean, Bertsotan izenez plazaratuko zuten liburu eta doinu kaseteen ardura. 1789-1936 urte arteko bertso bilduma mardulean, hainbat bertsolariren biografia, ibilera eta istorio xelebreak ere biltzen ziren. Geroago etorriko zen,
Bertso eskolak<B48 / 391
Horrelaxe hasi ziren, 1975ean, bertsolari zaharren historia eta kontuak ikasleei irakatsi eta hainbat bertso zahar ikasgai bihurtzen. Joanitok etxean zeukan piano xaharra Aita Mari auzoko gela hezera eraman, eta musika eta kantu, Pello Errota, Txirrita, Bilintx eta beste hainbaten bertsoak kantatzeari eta ikasteari ekin zioten handik zazpi urtera, 1936-1980 urteetako bertsoak jasotzen zituen Bertsotan II liburua. Isilean eta borondate hutsez osatutako lan horiek, irakaskuntza arautuan eta bertso eskoletan bertsolaritzaren historia ezagutzeko eta zabalkundea egiteko oinarrizkoak izan dira urte askotan. Bai eta bakarkako lanerako ere. Andoni EgaĂąak Zumaiako Baleike aldizkarian orain bi urte adierazi zuen: Ez nuen hasiera haietan gaztetxo zumaiarrek adinako zoririk izan, antolatu, programatu eta taldean bertsolanari eusteko aukerari zegokionez. Baina Joanitoren lehen lan mardula, Bertsotan I izeneko liburua eta zintak, bidaide izan nituen bertsolari izan nahi hartan. Liburu hari esker ikasi nuen bertso mordoa buruz. Eta doinu askoren jabe egin nintzen zintak entzunez.
Irakaslearentzako liburutxoa plazaratu zuen gero, Bertsotan liburuaren lagun txikia. Hura nola erabili, eskola orduak nola banatu, ikasturtean zehar programa baten barruan zer helburu izan eta zein ariketa egin daitezkeen proposatzen zuen bertan, irakasleari lana errazteko. Baina ez hori bakarrik. Joanitok argi ikusten zuen zein izan behar zen bidea. Amets eta ilusio handiak zituen buruan; amets errealak gainera, ametsez halakorik esan badaiteke. Hara zer dioen EgaĂąak, arestian egin dugun aipamenaren segidan: Joanitok aurrea hartu zien gerora burutu ditugun hainbat egitasmo amesteari. 1982koa da, irakasleentzako gidaliburuan argitaratu zuen pasarte hau: â&#x20AC;&#x153;...Han eta hemen barreiaturik bertso liburu eta kaseta ugari dago Euskalerrian, bainan horietako asko eta asko eskuratzea oso zaila da gu bezalakoentzat, Bertsolari elkartea, Euskaltzaindia, Euskal Unibertsitatea edo nik ez dakit zeinek arduratu beharko lukeen, baina bertsolari eskolak ugaltzen eta bertsolaritzaren irakaskuntza sarea zabaltzen doan heinean, material zenbat eta ugariagoa hobeâ&#x20AC;?. Handik bost urtera sortu genuen Bertsolari Elkartea. Eta handik hamarrera Xenpelar Dokumentazio Zentroa!
Eskola orduen barruan bertsolaritza lantzen hasi zen lehen ikastetxea Zumaiako ikastola izan zen. Gero apurka-apurka Euskal Herri osora zabaltzen joan da
392 / B48>Bertso eskolak
gutxi-asko, baina hasierako urte horietan eskolako haur guztiekin eskola orduetan bertsolaritza lantzen zen ikastetxe bakarra izan zen Zumaiakoa. Hasieran inongo diru laguntzarik gabe aritu zen Joanito, baina 1981etik aurrera egun erdiko soldataz administrazio lanak egiten eta beste egun erdikoaz bertsolaritza irakasten jardun du Arrangoletako ikastetxean, beste edozein irakaslek bezala. Beste ezein ikastetxetan ez bezala, Zumaiako ikastolako batzorde zuzendariak hala nahi izan du hogei urteotan. 1981-82 ikasturtean hasi ziren, ofizialki, astean ordubeteko bertso irakaskuntzan, lehendik ere bertso kantari jarduten zuten arren. Bosgarren mailatik zortzigarren mailara arteko haur guztiei, bertsolaritzaz astean ordubeteko eskolak ematen hasi ziren. Bi helburu zituen: euskal kulturaren altxor preziatuenetakoa den ahozko tradizioari eutsiz eta bera indartuz, bertsolaritza irakastea bata; eta, gure hizkuntza, euskara, bultzatzea bestea. Joanito bera irakasle zutela, bertso zaharrak, bertso doinuak eta bertsolarien kontuak ikasten zituzten lehen ordu erdian, eta bertso berriak osatzen saiatzen ziren bigarrenean. Bertso mundua zabaltzen aurreko mendean hasi, puntu, doinu eta neurri guzti-guztia irakatsi. Heldu, gazte eta ume nire eskolan nahasi, mugimendu guzti horrekin zumaiarrek irabazi. Neroni izango nintzen etorkizuneko hazi, eta haziak hasita mende laurdena du kasi, baina nola sortu nintzen esango dut lehendabizi: ikastolen baitan jaio, ikastolen baitan hazi. Hasiera-hasieratik parte hartu zuten Eskolarteko Txapelketetan. Bertso idatzietan, 1200 bertso sorta inguru izan dira sariketa honetako hogei urteetako historian zehar, Zumaiatik iritsi direnak. 1985 eta 1987
Haur eta gaztetxoen egoera eta pentsaerari egokitutako bertso berriak sortu ala jendeak buruz zekizkien bertso zaharrak eman, bietatik zein bide izango ote zen egokiena ikasleak bertsozaletzeko eztabaidatu zen bileran, eta bigarrena zela egokiena erabaki zen urteetan jo zuen gailurra zenbakiei begira. Tartean hainbat sari ere eskuratu izan dituzte, baina, garrantzitsuena, txapelketaero-txapelketaero zumaiarrek izan duten presentzia beroa izan da. Lehen urteetan, Uztapide, Enbeita eta Mattin bertsolari historikoen herrietara joan ziren ikasturte amaieretan, baina gero bertan behera geratu zen ohitura hori. Laurogeiko hamarkada emankorraren ondoren, laurogeita hamarreko hamarkadako beherakada aipatzen du Joanitok liburuan umil-umil: Urteek ez dute barkatzen. Hasi berri hartan borborka zerigun barneko sua eta garra epeltzen joan zen urteen poderioz, ikusten denez. Ikastola hartako giroaz ere ez dakit horrelako zerbait ez ote daitekeen aitortu. Heziketa arloan saiatuta ere agian uzta urria, baina erein gabe, ziur
ezer ez. Dena dela, hogei urteko gure jardunaldia ebaluatzerakoan nabarmena da bi hamarkaden arteko aldea. Gisa honetako lanetan aritu denak bakarrik daki, zenbat indar eta energia eskatzen duten lan hauek, fruituak ugariak izan daitezen. Baina sasoiak aldatu egin dira, eta hori ere kontuan hartu beharko litzateke. Zumaiako ikastolan, esaterako, laurogeita hamargarren hamarkadan bertsotako eskolak ordu erdira murriztu ziren, eta horren ondorioak igarri egiten dira. Horrezaz gain, gaurko haurrek buruan gauza asko dituzte, eta ez dirudi etxean ere, lehentasunen artean, bertsoa maitatu, sentitu eta landu dezaten izugarrizko bultzadarik jasotzen dutenik. Bertso eskolaren sorrera Orain arte ikastolan egindako urratsak azaldu ditugu. Ikastolako lana, ezinbesteko oinarria izan da urte
Bertso eskolak<B48 / 393
“Ez nuen hasiera haietan gaztetxo zumaiarrek adinako zoririk izan, antolatu, programatu eta taldean bertso-lanari eusteko aukerari zegokionez. Baina Joanitoren lehen lan mardula, Bertsotan I izeneko liburua eta zintak, bidaide izan nituen bertsolari izan nahi hartan. Liburu hari esker ikasi nuen bertso mordoa buruz. Eta doinu askoren jabe egin nintzen zintak entzunez” horietan guztietan, ondoren ikasleek bertso eskolara jauzi egin zezaten, bertsozaletuta jauzi egin ere. Zumaiako bertso eskolaren egitasmoa argitaraturik dago Bertsotan gidaliburutxoan. Helburua garbi zeukaten, herri osoan eta batez ere ikasle eta gazteen artean euskara eta bertsozaletasuna piztu eta indartzea. Horretarako, hainbat zeregin zehaztu zituzten: ikastetxeetan eskolak ematea bertsolarien mundura ikasleak hurbiltzeko; nabarmentzen ziren gaztetxoek eskola orduz aparte bertso saio eta ariketak egin zitzaten bideak irekitzea; urtean behin-edo bertsolari famatuen jaialdi erakargarria antolatzea; herrian eta kalean euskararen eta bertsoaren aldeko giroa berotzea; Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartzea; bertsopaperen sariketa antolatzea; liburutegi moduko bat prestatzea; UEUko ikastaldietan parte hartzea; ibilaldi kulturala antolatzea bertsolari historikoen herri, etxe eta bizi zireneko ingurugiroa ikusteko... Ideiak eta nahiak garbi zeuzkaten beraz, eta ikastetxeko eskolak oinarri harturik, arratsaldeetan gogo gehien azaltzen zuten ikasleekin taldean bertso ariketak egitea zen hurrengo eginkizuna. Manuel Mari Garate, Manuel Bitarte, Joseba Kantari, Jose Mari Urain eta Joanito Dorronsoro bera hasi ziren ilusioz. Astean ordubetez biltzen ziren, ikastolan bertan.
Izen-abizen guztiak ezin orain gogoratu, hala ere, nahi nituzke zenbaitzuenak aipatu: Jon, Felix, Esti, Iñigo kantatu eta kantatu; Bitarte, Manu ta Hilarioz nola ez ba akordatu. Doinurik egokiena ahal bada aukeratu, baina lehenengo gauza bukaera ondo prestatu.... arauen aurretik baina hauxe nahi nuen finkatu: bertsoen bidez jolastuz euskararekin gozatu! Aurreneko ikasleak Josu Garate, Mikel eta Iñigo Berastegi, Anjel Etxaniz, Mikel Garate, Amaia Iribar, Iker Urain eta Andoni Aizpurua izan ziren. Bertso eskola sortu eta berehala, kanpoko herrietara joaten hasi ziren. Kontuan izan Zumaiakoa izan zela aurrenetako bertso eskola; horregatik herri askotatik deitzen zieten kantatzera joateko. Narrondo, Artadi, Arroa, Ibañarrieta, Aizarna, Zestoa, Azpeitia, Getaria, Zarautz, Elgoibar, Legazpi, Mutriku, Oiartzun, Osintxu, Lizarra, Lesaka, Elizondo, Urruña, Basauri, Sestao eta Iruñera egindako bidaiak gogoan ditu Joanitok. Eskolako zuzendariei dagokienez, Josu Olalde, Baxakarte, Hilario Leturiondo, Pello Jauregi, Inaxio Iparre eta horrelako laguntzaile finak izan zituzten hasierako urteetan, edozer gauzatan laguntzeko prest. Ondorengo urteetan, aldi batzuetan arazoak ere izan dituzte eskola nork zuzendu, herritik kanpora joan behar izaten baitzuten aste osorako, hainbat ikaslek. Hala ere, posible izan zaien neurrian, ikasle izandako gazteek hartu dute eskolako gidaritza beren bizkar. Felix Aizpurua herritarrak eta Xabier Sukia oriotarrak esaterako, urte askoan lan egin dute gaztetxoen taldeekin. Jose Joakin Aizpurua eta Xabier Azkue ere, ahal izan duten guztietan aritu dira gaztetxoen gidari. Azken urteotan, berriz, Unai Gijarrok eraman du lanik astunena, bi talde zuzenduz. 2001etik aurrera, Eneko
394 / B48>Bertso eskolak
Horregatik herri askotatik deitzen zieten kantatzera joateko. Narrondo, Artadi, Arroa, Iba単arrieta, Aizarna, Zestoa, Azpeitia, Getaria, Zarautz, Elgoibar, Legazpi, Mutriku, Oiartzun, Osintxu, Lizarra, Lesaka, Elizondo, Urru単a, Basauri, Sestao eta Iru単era egindako bidaiak gogoan ditu Joanitok Dorronsoro eta Gorka Iribarrek beste talde bana daramate, eta 2002an Jon Maiak hartu du gaztetxo talde aurreratuenaren ardura. Nafarroako mendien gainek daukaten dizdira, han goitikan habanera ozen entzuten ari da. Doinuen bitartez nator Joanitoren harira, beragatik igo ginen txapelketaren mendira. Hurbildu ere hurbildu ginen finalen argira, baina aldatu behar dut denboraren ikusmira. Iragana laga eta orain aurrera begira, gaur eguneko loreak geroko fruituak dira. 1997a arte Arrangoletako ikastolan ibili ziren, baina hura utzi eta Foronda kultur etxean daukate egun egoitza dotore askoa. Aipatzekoa da bertan daukaten liburutegia. Gipuzkoako Aldundiak lehen bi urteetan dirulaguntza eman zien, liburutegia liburuz eta audioz hornitzeko, eta geroztik erosten jarraitu dutenarekin, nahiko osatua daukate gaur egun. Benetan da goxoa Forondan duten gela hau, ertz batean liburutegia duela eta arbela bestean, giro ezin atseginagoa sentitzen du batek zurezko txoko horretan. Hainbat irteera eta ekimen Bertso eskola ororen beste kezketako bat, belaunaldien arteko lotura izaten da. Zumaian, Anade elkarteko txapelketak antolatu zituzten, 1986 eta 1990 urte artean. Santelmo festa ondorengo ostiral gauetan, Anade elkartea entzulez leporaino beteta, lagunarteko afari eta ondorengo bertso giro ederrean jokatu zituzten txapelketok. Bi eratako bertsolariak zeuden partaideen artean: bertsolari tradizionalak batetik ?helduak asko?, eta bertso eskolatik zetozen gaztetxoak bestetik. Lehen urtean zumaiarrek bakarrik hartu zuten parte, baina bigarrenetik aurrera Elorriaga eta Itziarkoen bultzada garrantzit-
sua izan zuten. Ikastolatik bertso grinez zetozen gaztetxoei bidea ireki eta aldi berean herriko bertsolari tradizionalei aukerak zabalduz, bi eratako bertsolari eta bertsozaleen arteko adiskidetasun lokarriak estutzea zuen helburu txapelketa honek. Bost urteren buruan ikastolatik zetorren iturria agortu egin zen une batean, eta horrela amaitu zen ekimen interesgarri hura. Ongi dakite Zumaian, ikasleei zenbat gozoki eman behar zaizkien bertso eskolara hurbiltzen diren lehen urteetan. Urteko programan asteroko eskolez gain, Gabonetako Inuxente egunean lagun arteko meriendatxoa egiten dute, bertsolari ezagunen bat tartean dutela; Santo Tomas egunean bertso saioa, eskolako festaren barruan; Santa Eskean koplari aritzen dira kalez kale; San Telmo sariko bertso idatzietan parte hartzen dute; bailarako bertsolari gaztetxoen topaketan beste horrenbeste; inguruko eskoletara bertso irteerak egiten dituzte; ikasturtea amaitzekotan denean, Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartzen dute; eta, azkenik, Aizarnazabalera egiten dute egun osoko irteera kurtso amaieran, herri bertsozalea izateaz gain, bertako frontoiak haurrak jolasteko aukera ederra ematen baitie. Haurrekin eta haurrentzako espresuki antolatutako ekimen hauez gain, badira herriko eta inguruko bertsozaleentzat antolatzen diren beste zenbait ere. Aspaldiko ohitura den Santa Eskeko koplari taldearen irteera; orain lau urtez geroztik antolatzen duten herri mailako bertsopaper lehiaketa; hainbat hitzaldi, bertso antologia, saio berezi, argazki erakusketa zein lagunarteko afariz osatu dituzten azken hiru urteotako Bertso Asteak; San Telmotako bertso jaialdia; Gabonetako bertsolari gazteen jaialdia; eta beste hainbat eta hainbat. Artikulu honen hasieran esan dugun bezala, labetik atera berria den Zumaiako bertso eskola. 20 urte kantari liburuan aurki dezakezue hogei urteko ibilbidea. Benetan txukuna izateaz gain, oso interesgarria da lana, hasierako urteetan oso atzetik hasi eta gaur egun arteko urratsak kontatzen baititu Joanitok. Euskaldunon bilketa lanetarako ohiturarik ezari aurre egin, eta zinez estimatzekoa da, Joanitok, gazteenek egin zioten enkargu honi erantzun izana.
Bertso eskolak<B48 / 395
Benetan da goxoa Forondan duten gela hau, ertz batean liburutegia duela eta arbela bestean, giro ezin atseginagoa sentitzen du batek zurezko txoko horretan Gaur egun hiru taldetan banatuta daude Zumaiako bertso eskolako ikasleak: txikienek Gorka Iribar dute irakasle, gaztetxoek Eneko Dorronsoro, eta hamasei urtez gorakoek, Jon Maia. Badute beraz, non eta zer landua, baita ikasleek norekin gozatua ere. Zaila egiten zait oso lehena gogoratzea, ez da atsegina izan igaro dudan trantzea. Hoberena izango da gerokoan pentsatzea, eta Maddi, Oihan, Jokin orain hemen aipatzea. Bete-betea datorkit etorkizuneko eltzea, denon nahia baldin bada bertsoekin jarraitzea, komeniko zaizue, bai, aholku hau oroitzea: zuen eskuetan dela beste hogei betetzea. Etorkizunari begira, herrian bertso giroa indartzea da Zumaiako bertso eskolaren helburu nagusia. Horrezaz gain, urtean zehar antolatzen dituzten ekitaldiekin jarraitu eta bertso eskolako asteroko lan isilari eutsiko diote, beti ere, eskualdeko herrien arteko harremanak, Bertsozale Elkartea eta herriko kultur elkarteak gogoan hartuta. Ez da gutxi maitasunez egiteko. Zorionak, bada, Joanitori lehendabizi, ontzian patroi eta arraunlari, bi lanetan azaldu duen maitasunagatik, eta maitasun hori bere egin duten ondorengo jarraitzaile guztiei. Zorionak, eta urte askotarako!
Z
396 / B48>Bertso eskolak
MAIDER ALBERDI EIDER BERISTAIN IRATI OLIDEN IBON SASIAIN JON IÑAKI SORARRAIN IRATI UZKUDUN LIBE AIZPURU MAIALEN AIZPURUA DABID JULIA MIREN AGIRRE MADDI ALTUNA SARA TXAPARTEGI NEREA EIZAGIRRE ELENE SANTAMARIA JONE YEREGI EGOITZ AIZPURUA PABLO HERNANDEZ AINHOA IRIBAR KEPA LARRAÑAGA IMANOL OIARZABAL IÑAKI UNAMUNO JON ZUBIMENDI MANEX ELOLA MADDI GALLASTEGI JOKIN GIJARRO OIHAN IRIBAR URTZI IRIBAR MARKEL PEÑALBA MAIALEN BELARDE
Bi eratako bertsolariak zeuden partaideen artean: bertsolari tradizionalak batetik â&#x20AC;&#x201C;helduak askoâ&#x20AC;&#x201C;, eta bertso eskolatik zetozen gaztetxoak bestetik / Bi eratako bertsolari eta bertsozaleen arteko adiskidetasun lokarriak estutzea zuen helburu txapelketa honek
Bertso eskolak<B48 / 397
398 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 399
400 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 401
402 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 403
404 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 405
406 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 407
408 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 409
410 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 411
412 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 413
414 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 415
✰✷★ ✰✷ ✹★✳ ✬★ ✹★
iparraldea
★✹ ✷★✹ ✳✫
★✳✫
Haizea dator Iparraldetik, haize freskoa Iparraldea, bertsolaritzaz ari garenean, proiektu bat da. Proiektu bat, ez oraindik betetzeko dagoen asmo bat delako, elkarte batek bertako bertsolaritza indartzeko egin duen apustu estrategiko bat delako baizik. Une honetan hamar bertso eskola daude martxan. Orain dela bost urte, sinestezina irudituko zitzaigukeen. Baina amets batzuk bete egiten dira. Ez, ordea, ahaleginik gabe. Gaurko egoera ulertzeko, bertsolaritzak lurralde honetan zein bide egin duen azaldu nahi izan dugu. Aitor Sarasua, Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakariak, Jexux Arzallus, Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkarteko zuzendaritzako kideak eta Karlos Aizpurua, bertso irakasle eta proiektuaren koordinatzaileak eman digute nagusiki honen guztiaren berri. PROIEKTUAREN SORTZEA Iparraldearen loraldia azken urte hauetan ezagutzen ari bagara ere, hazia aspaldi erein zuten. Ez gaurko erritmoan, ez gaurko baliabideekin, ezta gaurko ausardiarekin ere, baina urte askoan lan egin da irakaskuntzan. Xanti Iparragirre izan zen lehen aldiz bertsolaritza irakaskuntzan lantzearen eta bertso eskolen gaia Iparraldera ekarri zuena. Hegoaldeko esperientzia zekarren, Almengo bertso eskolako sortzaileetako bat izan baitzen. Sorpresaz hartu zituen Bertsolarien Lagunak Elkartekoak. Asmo berritzailea zen, eta berrikuntzetara ohitzea ez da beti lan erraza izaten. Hala ere, Elkarteko zenbaitek esperimentatzeko garaia zela ulertu zuten, eta hala, Xanti bera hasi zen zenbait ikastolatan bertsolaritza lantzen. Mixel Lekuonak ere lagundu zion, Xanti ezin iritsi zen zenbait tokitan.
daiakoak hartu zion erreleboa, Urruñako zenbait kideri Hendaiako beste zenbait berri erantsiz. 1986an sortu zuten Andoni Zelaiak eta Jexux Arzallusek, eta urte mordoxka egin zituen, Jexux Arzallus bera irakasle zutela. Urte batean Urko Atxotegi ere izan zuen laguntzaile, bi talde baitzeuden. Gerora, Aitor Sarasua ere aritu zen Kanbon eta Donibanen, bi talderekin, eta Baigorrin Jean Louis Harinordoki “Laka”k sortu taldea gaur egun ere biltzen da. Hendaiako taldea gero hautsi egin zen; zenbait kidek bertsolaritza utzi egin zuen, eta beste batzuk Oiartzungo bertso eskolan biltzen hasi ziren. Iñaki Aurrekoetxea bizkaitarra saiatu zen Hendaiako talde hau berriro osorik biltzen, baina urtebete pasa ondoren Iparraldea utzi zuen. Baionan, berriz, Biltxoko bertso eskolan bertsozale helduen talde bat bertsotarako biltzen hasi zen 1997an, eta gaur egun ere jarraitzen du taldeak. Egoera horixe zen Iparraldean orain dela bost urte. Lana egiten zuenik ez zen falta, baina irakasleen joanetorri behartuek eta taldeen behar besteko atxikimendurik ezak ez zuen egoera orekatzen eta indartzen gehiegi laguntzen. Bertsolaritzak Iparraldean beste bizitasun bat merezi zuela pentsatu zuen Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkarteak, eta horretarako bideak jarri behar zirela erabaki zuen. Norbaitek bete-betean irakaskuntza arautuan, bertso eskoletan, hauek koordinatzen eta, oro har, bertsolaritza indartzen lan egiten bazuen, gauzak alda zitezkeen.
Xantik utzi egin behar izan zuen, eta Anje Duhalde aritu zen gero denboraldi batez. Jexux Arzallus ere aritu zen Hendaian, Donibanen eta Saran kurtsoak ematen, eta Jon Iñaki Izarzelaiak ere egin zuen ikasturte bat, ikastoletan bertsolaritza landuz. Azkenik, Ernest Alkhat aritu zen, sei edo zazpi urtez, hainbat ikastolatan.
Amets Arzallus eta Miren Artetxe hendaiarrak Oiartzungo bertso eskolan biltzen ziren, eta handik ezagutzen zuten Karlos Aizpurua. Orduko hamar urte zituen bertso eskoletan lanean. Iparraldeko asmo eta gogoen berri eman zitzaion, ea ardura beregain hartuko zuen galdetu zitzaion. Sustengua, baliabide ekonomikoak bilatzea eta beste hainbat laguntza Bertsularien Lagunak elkartearen kontua izango zen.
Lehen bertso eskola, berriz, Urruñakoa izan zen. Inaxito Aierbe, “Pana” usurbildarra eta Jexux Arzallus izan zituen sortzaile. Hau pixka bat zatitu, eta Hen-
EGIN DIREN URRATSAK Hamarkada batez bertso eskoletan lanean arituz ikasi duen guztiaz gain, ahal izan duen indar eta ilusio guz-
418 / B48>Bertso eskolak
Iparraldea, bertsolaritzaz ari garenean, proiektu bat da. Proiektu bat, ez oraindik betetzeko dagoen asmo bat delako, elkarte batek bertako bertsolaritza indartzeko egin duen apustu estrategiko bat delako baizik tia jarri du Karlos Aizpuruak proiektu honetan. Ikastolaz ikastola egindako lanaren ondorio, bertsolaritza zabalaraztea, ezagutaraztea maitaraztea eta hainbat bertso eskola sortaraztea lortu du. Haurren bertso eskoletan, hainbat ikasle bertsoarekin jolasean eta bat-batean bertso kantari jarri ditu, zenbait kasutan, oso maila ona emanez. Goi mailako bertsolariei, behar zituzten animoez gain, maila teorikoan zekiena eta bertsogintzaren gainean egin diren hainbat azterketa jarri dizkie eskura. Eta gainera, urtean-urtean gero eta ekintza gehiago prestatzen ditu, bertso giroa berpizteko bertsoa eskolan bakarrik lantzea ez dela aski, ongi baitaki. Iparraldeko Bertsularien Lagunak elkarteak eta beste zenbait laguntzailek egindako lanarekin batean, denen artean egin dituzten urratsak jaso nahi izan ditugu hemen. Zenbait ikastolatan haurrekin bertsolaritza landuz ekin zion lanari Karlosek, 1998ko urrian. Hirugarren, laugarren eta bosgarren mailatarako material didaktikoa prestatu zuen, eta hainbat jokorekin osatzen ziren eskolak. Helburua, bertsolaritza modu atsegin eta ludikoan haurren artean sustatzea zen, eta ahal baldin bazen, hauetarik zenbait haur bertso eskolara bideratzea. Une hartan bi bertso eskola ziren martxan: Baionako Biltxoko helduen bertso eskola eta Baigorriko haurren bertso eskola. Urrian bertan jarri zen martxan, berriro, Hendaian proiektaturiko horrelako lehen bertso eskola, urte batzuk lehen Jexux Arzallusen ardurapean eta, denboraldi batez, IĂąaki Aurrekoetxearekin bildu izan zen taldea. Taldea berriro animatzen saiatu eta lanari hasiera eman zitzaion, eta emaitza onak lortu ziren. Bertsolaritza eskoletan lantzeak ere berehala ekarri zituen emaitzak, handik sei hilabetera sortu baitziren haurren hiru bertso eskola berri: Baionakoa, Donibane-Lohizunekoa eta Hendaiakoa. Eta handik gutxira, hurrengo ikasturtean, Kanbokoa. Orain bi ikasturte Hazparne eta Uztaritzekoa, eta iaz Donaixti-Ibarrekoa, Nafarroa Beherean. Ikastolaz ikastola aritzeko pertsona bakarra zegoenez, Karlos ikastoletatik behin eta berriro igaro ondoren, halako batean ikastoletan bertako irakasleek hartzen zuten eskola orduetan bertso-
laritza lantzeko ardura, eta honela, ikastola berriak bisitatzen ziren. Hasieran batez ere kostaldean abiatutako bidea, Iparralde osoa zeharkatzen ari da. Hezkuntzan, Zuberoaraino iritsi dira; Nafarroa Beherean, Baigorrikoaz gain, Donaixtiko bertso eskola sortu da; Lapurdin, hamar bertso eskola dira: hiru helduentzat, bat gaztetxoentzat eta haurrentzat sei. Horietako bi une honetan geldituta daude.
h lapurdi HENDAIA-TTIKIA BERTSO ESKOLA Lau urte dira bertso eskola hau sortu zela. Hamabihamahiru urte arteko zortzi ikasle biltzen dira. Bertsotan eta bertso azterketan sakontzea du helburu Karlos Aizpuruarekin biltzen den talde honek. Bat-bateko bertsogintza lantzen dute, bertsolaritzaren aktualitateari jarraituz, bat-bateko ariketak eginez, jokoak eginez, bertsoaren alderdi teknikoak landuz eta denen artean egindako lanak aztertuz. Iparraldeko Bertsularien Xapelgoan iaz bi taldek hartu zuten parte. Z
KRISTIĂ&#x2018;E TXOPERENA MADDALEN ARZALLUS AIMAR KARRIKA MARGA BERRA ODEI BARROSO MAINDI MURUA IRANDATZ AURKENERENA
BAIONA-OIHANA BERTSO ESKOLA Hendaia-ttikia bezalaxe, hau ere 1999ko martxoan sortu zen. Une honetan, hamar-hamaika urteko bederatzi lagun biltzen dira Karlos Aizpuruarekin. Haurrak bertsozaletzea, bertsoa ezagutzea eta lagunarte euskalduna sortzea du helburu. Memoria, doinuak, erri-
Bertso eskolak<B48 / 419
Egoera horixe zen Iparraldean orain dela bost urte. Lana egiten zuenik ez zen falta, baina irakasleen joan-etorri behartuek eta taldeen behar besteko atxikimendurik ezak ez zuen egoera orekatzen eta indartzen gehiegi laguntzen. ma eta beste hainbat arlo lantzen dira, bertso zahar eta berrien, jokoen eta bat-bateko ariketen bidez. Iazko Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoan talde batek hartu zuen parte. Z
NAIA IRATXET MAIANA IRIGOIEN KOLDO ETXEGARAI QUIMEI BIANCOLINI IHELTSU ETXEBERRI UGO CHABRON KETI DELPRAT DAMIEN BIAELA PAXKAL IRIART
DONIBANE-LOHIZUNEKO BERTSO ESKOLA Hiru urte eta erdi pasatxo dira bertso eskola hau sortu zela. Lehen bi ikasturteetan Karlos Aizpuruarekin biltzen ziren. 2000ko irailean bi talde zituen: Ziburukoa, Karlosekin jarraitu zuena, eta Donibane-Lohizungoa, Sustrai Colinak hartu eta hilabete batzuen ondotik, Amets Arzallusen esku geratu zena. Talde honetan oso ingurugiro ezberdinetako haurrak biltzen dira. Bertsoaren inguruan talde giro handia sortu da, eta bertsoarekin jostatzen ikasi dute. Bat-bateko bertsogintza lantzen dute, eta iaz Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoan parte hartu zuen talde batek. 200203 ikasturtean bertso eskola bertan behera geratu da, irakasle faltaz. Z
INGE ARIN ELORRI ARIN ESTITXU SALLABERRY AMAIA UGARTEMENDIA JENOFA LARZABAL LAIDA DENIS XIMUN DARRITCHON AITZOL TALAVERA IRATI ETXARTE
420 / B48>Bertso eskolak
HAZPARNEKO BERTSO ESKOLA Bi urte ditu Hazparneko bertso eskolak, eta iaz Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoan talde batek hartu zuen parte. Hazparneko ikastola berria amaitu arte Kanboko Xalbador Kolegioan biltzen dira hamarhamabi urte arteko hainbat haur, Karlos Aizpuruarekin. Ikasleak bertsozaletzea, bertsoa ezagutaraztea eta lagunarte euskalduna sortzea du xede. Bat-bateko bertsogintza lantzen dute Bordaxuriren oinordeko gazte hauek. Galeretara eramateko modukoak omen! Z
UGO CARRERE TXOMIN ELOSEGI PEIO HARRIAGUE ELEONOR CHAMBON ESTITXU OILARBURU MAITANE BONETBELTZE ANIZE AMEZTOY ANTTON CURUCHET IBAN LARRABURU
SENPEREKO BERTSO ESKOLA Aurten abiatutako bertso eskola da. 20-30 urte arteko helduak dira bertan elkartzen direnak. Karlos Aizpurua dute irakasle. Bat-bateko teknika lantzen bada ere, hasiera horretan bertsolaritzaren ezagutza zabala lantzen da, eta bat-batekoa ez ezik, baita beste langintza batzuk ere, dela gaiak jartzea, dela epaitzea, edota bertso saio baten antolaketa bera. Ikusirik zenbat gazte eta nola ari diren bertso eskoletan, bertsozale adituak sortzea litzateke bertso eskola honen xedeetarik bat, Iparraldeko bertsolaritzak bihar edo etzi izango dituen beharrei erantzuteko; gai jartzaile, epaile, antolatzaile, irakasle... Z
TTITTO AGERRE ERIK ETXART MAIDER IRIGOIEN IĂ&#x2018;AKI ETXELEKU
Bertsolaritzak Iparraldean beste bizitasun bat merezi zuela pentsatu zuen Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkarteak, eta horretarako bideak jarri behar zirela erabaki zuen. Norbaitek bete-betean irakaskuntza arautuan, bertso eskoletan, hauek koordinatzen eta, oro har, bertsolaritza indartzen lan egiten bazuen, gauzak alda zitezkeen UZTARITZEKO BERTSO ESKOLA
KANBOKO BERTSO ESKOLA
Hazparnekoarekin batera, 2001eko martxoan sortu zen bertso eskola. Karlos Aizpuruarekin hasi ziren, eta Xanti Iparragirrerekin bildu dira oraintsu arte. Uztaritzeko ikastolan elkartzen dira; hamar eta hamaika urteko haurrak. Ikasleak bertsozaletzea eta giro euskaldunean jostatzea dute helburu. Iazko ikasturtearen hasieran bertso idatziak landu zituzten, eta ikasturte amaierarako bat-bateko bertsogintzan lehen urratsak egiten hasiak ziren. Lan hau amaitzen ari garelarik, berri pozgarri bat jaso dugu: Xanti Iparragirre, hainbat urtean sorlekutik urrun bizi izan ondoren, etxera itzuli da. Uztaritzeko bertso eskolak eta, oro har, Iparraldeko hainbat proiektuk eta lagunek sentituko dute hutsunea, baina beragatik poztuko dira. Uztaritzeko bertso eskolako haurrei dagokienez, baliteke Kanboko bertso eskolan batzen hastea.
Laugarren ikasturtea hasi berria du bertso eskola honek. Hamabi-hamahiru urteko haurrak biltzen dira, bat-bateko bertsogintza lantzeko. Karlos Aizpuruaren laguntzarekin, berehalako memoria, hoskidetasuna, neurria, ideien tolestatzea, testu azterketa eta beste hainbat gauza lantzen dituzte. Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoan bi taldek hartu zuten parte. Hendaia-ttikia bezalaxe, gako belaunaldia da, hauen eta inguruko haur bertsozaleengan berpiztu baita nagusiki Iparraldeko bertsolaritza. Z
MIZEL MATEO PATXI IRIART GUILLEN HIRIBARREN EKHI ERREMUNDEGUY ELORRI AMEZTOI
Z
JOANA GOYHENECHE LORE GOYHENECHE AMAIA ARIZABALETA AIHENA LABEGUERIE GILEN ANETAS MIKEL MAILLE ANDREA DOMINGO LILI BERHOCOIRIGOIN MAIALEN SAGARDUY ITXARO GOYHENECHE JULIETTE ANIN SAIOA IBARBOURE IBAN ERVITI
BIRIATUKO BERTSO ESKOLA Aspaldikoa da bertso eskola hau. 1986an sortu zen, eta Jexux Arzallusekin bildu izan zen hainbat urtez, bai eta I単aki Aurrekoetxearekin ere denboraldi labur batez. Etenaldi baten ondoren, 1998an berriz jarri zen martxan. Bertso eskola aspaldikoa den arren, talde eta dinamika berrituak dira Karlos Aizpuruarekin aurrera atera direnak. Iparraldeko txapeldunen habia da: bertatik atera dira Amets Arzallus eta Sustrai Colina, eta bertan biltzen dira oraindik Miren Artetxe hendaiarra eta Jon Martin, Arkaitz Goikoetxea eta Ander Lizarralde oiartzuarrak ere. Xumai Muruak eta Eneritz Zabaletak utzia dute habia, Euskal Herritik kanpo ari baitira ikasten. Jendaurreko bertsogintzan trebatzea eta bertsozaletasuna sustatu eta saioak eskaintzea du helburu. Bertsotan arituz, egindako lana taldean aztertzen da. Bertsoaren aspektu formalei nahiz edukiei buruzko lanketa eta autokritika lantzen da, eta ekarpen teorikoak jorratzen dira. Z
MIREN ARTETXE JON MARTIN ARKAITZ GOIKOETXEA ANDER LIZARRALDE
Bertso eskolak<B48 / 421
Jendaurreko bertsogintzan trebatzea eta bertsozaletasuna sustatu eta saioak eskaintzea du helburu. Bertsotan arituz, egindako lana taldean aztertzen da. Bertsoaren aspektu formalei nahiz edukiei buruzko lanketa eta autokritika lantzen da, eta ekarpen teorikoak jorratzen dira BILTXOKO BERTSO ESKOLA
BEGIRALEAK ELKARTEKO BERTSO ESKOLA
Baionako Biltxoko bertso eskola 1997an sortu zen, Aitor Renteria “Txato” eta Aitor Sarasuaren eskutik. Gehienbat gazteak bildu izan dira, baina bada tartean heldu nahiz gaztetxorik ere. Sortu zenean Aitor Sarasuak hartu zuen taldea gidatzeko ardura, eta, gero, bi ikasturtez, Karlos Aizpurua izan zen horko irakaslea. Gaur egun irakaslerik gabe ari dira, taldearen helburua lagunartean bertso giroan kantatzea baita. Bertsotan arituz eta gozatuz lantzen da guztia, taldekideen xedea ongi pasatzea da eta. Euskalgintzan Baionan erreferentzia izatea da horien helburua, eta bertako bertsolaritzaren beharrei erantzuteko talde oinarria sendotzea: antolakuntza, gai jartzaileak, gai emaileak…
Donibane-Lohizuneko helduen bertso eskola orain bi urte pasatxo sortu zen, 2000ko urrian. Xabier Soubelet eta Aitor Sarasua izan zituen sortzaile, eta helduen arteko bertso giroa sortzea eta bertsotarako trebatzea zen helburua. Aitor Sarasua irakasle dutela, bi astez behin biltzen dira zazpi lagun, Begiraleak elkartean. Bertso zahar batzuk kantatu eta irakasleak proposaturiko zenbait ariketa eta joko egiten dituzte. Horrez gain, urtean behin, bertso saio bat antolatzen dute, puntako bertsolariekin.
Z
AITOR SARASUA ELLANDE ALFARO ORTIZ IDOATE XANTI IPARRAGIRRE FREDERIK LARRONDO XIRIL ALVAREZ ERIK SARDON PAXKAL ELGART AITOR RENTERIA
Z
LADIX LANOUGUERRE-ARROSAGARAI JEAN LUIS IRATZOKI XIMUN OLHAGARAI JEAN MIXEL IRASTORTZA HENRI IRUNGARAI MAURISE AGUERRETCHE XABIER SOUBELET JEAN BATTITT DIRASSAR
d baxenafarroa DONAIXTI-IBARREKO BERTSO ESKOLA Orain urte eta erdi sortu zen Nafarroa Behereko bertso eskola hau, bertako ikastetxean bertsolaritza landu ondoren. Hamahiru urtez azpiko bospasei ikasle daude, eta helburua ikasleak bertsozaletzea, bertsoaren zantzu nagusiak bereganatzea eta lagunarte euskalduna sortzea da. Karlos Aizpurua irakasle dutela, batbateko bertsogintza lantzen dute, bertso zahar eta berriak kantatuz, memoria landuz, jokoen bidez... Zuberoako atea da, bertsolari zuberotarrik sortuko bada, Nafarroa Behere eta Zuberoaren arteko mugan dagoen bertso eskola honetan izango baita. Iparraldeko Bertsulari Gazteen IX. Xapelgoan Bertso-eskola honetako talde batek hartu zuen parte. Berriki Lasako
422 / B48>Bertso eskolak
Ikasturtea ekainean amaitzen da, baina bertsoak ez oraino. Alta, oraindik bertso gose denak, Iparraldeko Bertsu Udalekuetan du, bertso oporraldirik hartu gabe, astebeteko oporraldi atsegina igarotzeko aukera ikastolan elgarretaratzen hasiak badira ere, heldu den ikasturtean Donaixtin emango dira berriro bertso klaseak. Z
XAN LUCU MATTIN LUCU BIXENTE LUCU IBAN FALTXA MATTIN ETCHEVERRIA JULEN PEREZ
BAIGORRIKO PERTSU ESKOLA 1997an sortu zen bertso eskola hau, Jean Louis Harinordoki “Laka”ren eskutik. Bertsozaletasuna biziaraztea eta euskalkia lantzea ditu helburu, baita euskal kultura bultzatzea eta haurren artean zabaltzea ere. Azken bi urteotan Itxaro Bertharte da irakaslea, eta Basaizea kultur elkarteko Bixentaenea etxean biltzen dira sei ikasle, larunbat guztiz. Kantu zenbait abestu, esaera zaharrak eta memoria landu, eta bat-bateko hasiera mailako zenbait ariketa egiten dituzte. Z
AMAIA BIDART KARINE ETCHEVERRY IBAN ARREGUY ALBERT INCHAUSPE EZTITXU HARIÑORDOKI MIREN HARIÑORDOKI
ESKOLATIK LANDA Baina, nola lor liteke, euskararen egoera bera gainbehera doan herrialdean bertsolaritza indartzea? Ikastoletako eta bertso eskoletako lanak eta giroak eragin handia du. Hala ere, ez da nahikoa. Haurrek bertsoa zer den ulertu orduko, bertsoaren funtziorik berezkoenean erabili nahi izaten dute: komunikazioan. Adarra jotzeko, ongi pasatzeko, lagunak egiteko, gauzak esateko... Eta horretarako, eskolako lau hormak gainditu eta hainbat ekintza prestatu behar dira. Publikoaren aurrean nahiz lagunartean, bertsoaz, bertsoarekin eta bertsotan gozatzeko bideak eman. Bertso eskolako asteroko hitzordua ez da aski, eta benetako bertsozaleak, bertsolariak, gai jartzaileak, gai emaileak... sortu nahi badira, bertso eskola baino zerbait gehiago eman behar zaie. Horretan ere ahalegin handia egin da Iparraldean, eta hainbat ekintza antolatzen dituzte urtean zehar: Bertsulariak Ikastolarat kanpainan, esaterako, Iparraldeko hogei ikastetxetan beste hainbeste bertso saio antolatzen dituzte. Zinezko entzuleen aurrean kantatzeko aukera emanez haurrek plazan kantatzeko usadioa hartzea da helburua. Entzuleen aldetik ere oso harrera ona izan ohi dute, gustuko baitute gazteak eta haurrak beren kezkez kantuz aditzea. Bertsolariak trebatzea eta bertsozaletasuna sustatzea, horra hor kanpainaren xede bikoitza. Iparraldeko Bertsulari Gazteen Topaketek aldiz, bertso eskolako haurrak oraindik ere gehiago motibatzea dute xede, bertsoaren inguruan bi egun goxo prestatuz. Haurrek, aktibitate anitz izaten dituzte aukeran, haietarik gehienak bertsolaritzari lotuak. Horrezaz gain, beste bertso eskoletako haurrak ezagutzen dituzte, eta hori ere oso garrantzitsua da. Bilera hauek ikasturte hasieran antolatzen dira, haurrek kurtsoa motibatuta has dezaten. Ikasturtearen amaieran, berriz, ikastaro trinkoa izaten dute, jolasez gain bertsoaren zenbait alderdi modu serioagoan aztertzeko: gorputz espresioa, errima eta ideien lanketa, kantatzeko aholkuak, bertso trama baten osaera... Irratian ere aritzen dira haurrak. Gure Irratiak eta Baionako bertso eskolak antolatuta, bertsoez, bertso isto-
Bertso eskolak<B48 / 423
Motor nagusi ilusioa eta lanerako gogoa izan ditu. Gogoan, eta gogo hori teknikoki bideratzen lagundu duen metodologian asmatu da. Irakasle eta bultzatzaile, denek sinetsi eta parte hartu dute proiektuan. rioez, jolasez eta abarrez osatzen dute Bertsuzirika saioa. Azkenaldian zailtasunak izan dituzte bitarteko eskasiak eta bertsolariak biltzeko ukan dituzten zailtasunak direla medio, baina gerora begira proiektu berriak dituzte buruan. Ekainean, Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoa antolatzen da. Iaz hamalau urtez beheko bederatzi taldek hartu zuten parte, eta hiru lagunek hamalau eta hemezortzi urte artekoetan. Haurren mailan bi kanporaketa egin zituzten, eta finala Bertsulari-Ttipi egunean jokatu zen, Aiherran, 350 entzuleren aurrean. Goizean finala, eta bazkalondoan hainbat ikastolatako haurren ipuin kontaketa izan zuten. Bat-bateko bertsoez gain, bertso idatzien txapelketa ere antolatzen da, hiru mailatan banaturik. Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako 350 haurrek hartzen dute parte. Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketarako lapurtarren sailkapena ere egiten da, bertako ordezkariak hautatzeko. Bat-bateko bertso hauek guztiak eta idatziz eginiko onenak, iaz bigarrenez argitaratu zuten liburuxka eder batean jasota ikus ditzakegu. Mungian jokatzen den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketarako ateraldiarekin bururatzen dute txapelketa sasoia. Ikasturtea ekainean amaitzen da, baina bertsoak ez oraino. Alta, oraindik bertso gose denak, Iparraldeko Bertsu Udalekuetan du, bertso oporraldirik hartu gabe, astebeteko oporraldi atsegina igarotzeko aukera. Iaz gainera, haur bertsozale eta bertsolari kopuruaren hazkuntzaren ondorioz, bi txanda antolatu behar izan zituzten. Lehenengo txanda bizikleta itzuli gisa antolatu zen, eta bigarrena ohiko moldean. Udalekuetan, bertsoa gau eta egun eta hainbat modutara izaten da present, baina ez bertsoa bakarrik: bertso jolasak, bertso zahar eta berriak, bertso antzerkiak, bertso afariak, bertso karaokeak, bertso tramak, mendi ateraldiak, ibilaldiak, jokoak, kirol olinpiadak, irri eta beldur istorioak, dantzak... Denetarik izaten dute sei egunetan. Hori guztia, haurren eta gaztetxoen bederatzi bertso eskolentzat prestatzen dute. Bestela esanda: antola-
424 / B48>Bertso eskolak
kuntza eta giro honek guztiak, haur eta gazteen egungo bederatzi bertso eskola hauek izatea ekarri du. EMAITZAK Lan handia egin da, eta emaitzak ere halakoxeak izan dira: batetik, bertso eskola asko sortu dira, eta horrek esan nahi du, proiektuak orain arte bezala funtzionatzen badu, hein batean etorkizuna irabazita dagoela. Egitura bat finkatzen ari da. Kostaldean hasi zen, Nafarroa Beherean hedatu da, Zuberoan lehen mailara iritsi dira irakaskuntzan... Bertso eskolen egitura berri bat sortu da. Bigarrenik, bertsolaritzarekiko jarrerak ere erabateko aldaketa izan du. Lehen gaztetxoentzat bertsolaritza zer zen, zer arretaz entzuten zuten, zer motibazio zuten... Ez, noski, lehen edo bigarren urtean, baina emeki-emeki eta urtez urte, lortu da bertsolaritza â&#x20AC;&#x153;aspergarria eta barregarriaâ&#x20AC;? zelako ustea ezabatzea. Haurrek bertsolaria positibotzat dute, bertsolariak prestigioa du. Maite dute eta gainera egiten duena baloratzen dute. Urrats handiak egin dira hor. Une honetan, eremu euskaldunetako â&#x20AC;&#x201C;batez ere ikastoletako? haurrek ezagutzen dute bertsolaritza zer den, gai dira bertsolaritzari buruz josteta minimo bat egiteko, eta bertsoa apreziatzen dute. Ikusi besterik ez dago Bertsulariak Ikastolarat kanpainako bertso saioak eta Bertsulari Ttipi zein arretarekin jarraitzen dituzten. Bertsozale helduak ere errekuperatu dira, eta zaharrek ere, bertsolari gazteekin, ilusio handia dute. Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkartea bera ere, agian nahi baino polikiago eta zailtasunez inguraturik, ari da indartzen eta berritzen. Zenbait guraso ere bazkide egin dira, zuzendaritzan jende berria sartu da... Elkartea aurrera begira ari da. Emaitza konkretuagoz mintzatu nahi izanez gero, hor dira Amets Arzallus, Sustrai Colina, eta ondo-ondotik dituzten Miren Artetxe, Xumai Murua eta Eneritz Zabaleta. Nork esan, orain dela urte gutxi, bertsolaritzan punta-puntan eta saiorik saio arituko zirenik? Iparraldeko bi bertsolari gazte. Bizpahiru urtez lan handia egin da eta beroriek ere izugarrizko lana egin dute.
Bertso eskola sarea sortu behar da, ahal bada bertso eskola bakoitzean irakasle bat delarik. Ikastoletan, berriz, egokiena bertsolaritza bertako irakasleek ematea da, eta hori lortu ezin den ikastoletara norbait joatea Borondatea badute: eman zaien guztia jaso eta gainera beren kabuz landu dute. Sinestarazi zitzaien bazirela, eta badira. Bi eredu eta erreferentzia garrantzitsu izan dira Iparralderako: bai zaleentzat, bai ondotik datozen bertsolari berrientzat. Hor dira halaber, bat-bateko nahiz idatziz egiten diren txapelketetan bertso eskoletako haurrek lortu dituzten sariak, txapelak... baina horiek anekdotak dira. Iparraldeko bertso eskola hauen funtzioa ez da soilik bertsolaritza berpiztea. Euskararen eta euskal munduaren indartzeak ere garrantzia handia du. Bertsoaren inguruan sortzen diren harremanak euskarazkoak dira, eta Iparraldean, oro har, euskaraz komunikatzeko aukera gutxi dute haurrek. Solfeoa, errugbia edo pilota frantsesez ikasten eta jokatzen dira. Bertso eskolek aldiz, haurrei euskaraz bizitzeko aukera ematen diete. Euskararen nukleo estua sortu da hor, eta bertsolaritzaren eta bertso eskolen funtzioa gainditzen du. Iparraldean euskara gainbehera ari den ber, bertsolaritza gora doa.
eskola bakoitzean irakasle bat delarik. Ikastoletan, berriz, egokiena bertsolaritza bertako irakasleek ematea da, eta hori lortu ezin den ikastoletara norbait joatea. Bestetik, bertso eskoletan ari diren haurrez gain, zaletasun biziagoa atxikiko duen jendearekin lan gehiago egin nahi da. Ez puntako bertsolariekin, ezta zale soil izango direnekin ere, lagun giroko bertsozaletasuna landuko duten taldeekin baizik. Helduen artean bada giro hori, baina gazte eta gaztetxoen artean falta da. Haurrak kozkortzen direnerako ere ziurtatu nahi da zale, aurkezle, gai emaile, irakasle... berriak izango direla, bertsolari izateaz gain. Azkenik, lan talde murritza dute Iparraldean, eta beharrezkoa zaie Euskal Herri mailan transizioari buruz egiten diren gogoetak, esperientzia, iritzi eta aholkuak entzutea, Iparraldean zer egin behar den erabakitzeko. Azken urteotan ongi lan egin da, baina aurrera begirakoa ez da lan erraza. Norabide bat baino gehiagotan lan egin beharko dute, eta aholku oro da on, bidea nola urratu eta aitzina nola egin erabakitzeko.
Eta euskaldunen artean, Lapurdin eta Nafarroa Beherean batez ere, irudi baikorra du bertsolaritzak momentuon. Urte gutxitan aldatu da irudi hau. Bertso eskolak, bilerak, Amets eta Sustrai... Iparraldean kultur mailan azken urteotan sortu den mugimendurik baikorrenetakoa da bertsolaritza. Sozializatzen ari da; euskal kultura indartzea ere bere funtzioen artean dago. Irakasle eta gurasoak ohartu dira bertso eskolak gaztetxoak euskarari lotzeko tresna aberatsa direla, eta Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkartean dauden zenbaiten motibazioa ere hori da. AURRERA BEGIRA Hauxe da orain arteko bidea, motor nagusi ilusioa eta lanerako gogoa izan dituena. Gogoan, eta gogo hori teknikoki bideratzen lagundu duen metodologian asmatu da. Irakasle eta bultzatzaile, denek sinetsi eta parte hartu dute proiektuan. Aurrera begira, geratzen da biderik egiteko. Batetik, bertso eskola sarea sortu behar da, ahal bada bertso
Bertso eskolak<B48 / 425
426 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 427
428 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 429
430 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 431
432 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 433
434 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 435
436 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 437
438 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 439
440 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 441
442 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 443
444 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 445
446 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 447
448 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 449
450 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 451
452 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 453
✵★✭ ✵★ ✹✹ ★ ★✹
✭★ ★✭ ✹✶
nafarroa
✹
Lur emankorretan Nafarroan ere, Araban eta Iparraldean bezalaxe, ezin da bertso eskolen mugimendua ulertu, Bertsozale Elkarteko proiektuan kokatu gabe. Lontxo Aburuzak egindako urratsetatik hasita, bide luzea egin du lurralde honek. Transmisioa bi ataletan banatzen da Bertsozale Elkartean: eskola arautua edo eskola orduetan ematen dena, eta estraeskolarrak edo bertso eskolak. Bi lan horietan dihardute Nafarroan Estitxu Arozenak eta Joxema Leitzak. “Eskola arautuan ematen denari dagokionez, orain bi urte arte-edo Iruñerrian (euskara mankomunitatearen bidez) ematen zen batetik, eta bestalde herri jakin batzuetan (Leitza, Lekunberri, Betelu...), herri dexentetan, gobernuaren bidez. Orain bat egin dute bi proiektu horiek, eta hamalau herritara iristen gara eskola orduetan, eta hogeita hamar orduko programa bat ematen da”, esan digu Estitxuk. Bertso eskolen proiektuari dagokionez, berriz, Bertsozale Elkartetik guztiak koordinatzen eta haien beharrei erantzuten saiatzen dira, eta horrezaz gain, hainbat ekimen prestatzen dituzte urte osorako. Bertso eskolen arteko bilerak eta Nafarroako Eskolarteko Txapelketa izaten dira garrantzitsuenak. Nafarroako Ikastolen Elkarteak Eskolarteko Txapelketarik antolatzen ez duenez, Nafarroako Bertsozale Elkarteak hartu du beregain zeregin hori. Nafarroako helburua bertso eskolen mugimendua oraindik ere gehiago hedatzea da. “Orain artekoari eutsi eta hori zaintzeaz gain, bertso eskola berriak sortu nahi genituzke. Ikusten dugu zenbait tokitan bertso eskola berriak sortzeko aukera dagoela, eta hori landu nahi genuke”. Eskola orduetan bertsolaritza lantzearen eragina nabarmena da; zuzenean emaitzak ematen dituela argi dago. “Eskola orduetan landuta, urtebetean ez agian, baina hiruzpalau urtetan landuz gero ia ziurra talde bat aterako dena, zaletasuna duena. Agian zailagoa izan daiteke Berriozar batean, baina Leitzan-edo, erraz. Pauso bat emanez gero, bestea errazago ematen da”.
456 / B48>Bertso eskolak
Nafarroan duten zailtasunik handiena, lurraldearen hedadura da. “Mungiara, esaterako, autobusak nondik irten behar du?”, galdetzen du Estitxuk. Hedadura horrek, elkartzeko zailtasunak jartzen ditu, eta Elkarteari ere zailtzen dizkio gauzak: hogeita bost eskola ordu emateko, bidean denbora mordoa igaro behar dute. Zailtasunak zailtasun eta trabak traba, lanaren emaitzak nabarmentzen ari dira. Iragan ikasturtea datuen urtea izan da: hamahiru bertso eskola martxan, 106 ikaslerekin. “Inoizko daturik baikorrenak dira. Eskolartean, hamalau urte artekoen artean hogeita hamaika haurrek parte hartu dute eta hamabost eta hemezortzi urte artekoetan, zazpi lagunek. Gobernuaren eta Nafarroako Bertsozale Elkartearen elkarlanean antolatzen den bertsopaper lehiaketan, berriz, mila lagunetik gora izan dira parte hartu dutenak”. Daramaten martxarekin gustura daude Nafarroan, nahiz eta beste herrialde batzuetan baino lastertasun apalagoa izan, poliki-poliki gora baitoaz. Kopuru horiekin denetik sor daiteke: bertsolaritza utziko dutenak, bat-bateko bertsolari bihurtuko direnak, gai jartzaileak, epaileak, zaleak... Eta horixe da helburua, bertsolaritzaren arlo guztiak betetzen joatea. Badute non lan egina, baina azken emaitzak ikusita, seguru gaude ilusioz egingo dutela lan hori. Hona hemen, bertso eskolak banan-banan hartuta, Nafarroako egoeraren berri.
Bertso eskolen proiektuari dagokionez Bertsozale Elkartetik guztiak koordinatzen eta haien beharrei erantzuten saiatzen dira, eta horrezaz gain, hainbat ekimen prestatzen dituzte urte osorako SAKANAKO BERTSO ESKOLA Hutsetik hasi eta erreferentzia izatera heltzea lorpen handia da. Horixe lortu du, bertso girorik batere ez zegoen garaian Sakanan sortutako bertso eskolak. Lontxo Aburuzaren bultzadarekin sortu zen, eta lehen urteetan Manu Gomez aritu zen irakasle lanetan. 1995etik hona berriz, Joxema Leitzaren gidaritzapean biltzen da taldea, Etxarri-Aranatzen. Hamahiru urte igaro dira sortu zenetik. Lehen urteetako helburua, bertsozaletasuna hedatzea zen. Ordu arte bertsolaritza oso ezezaguna zen, hogeita bederatzi herri eta hamabost udalerri dituen bailara honetan. Zaharrenek izango zuten aditzera, baina belaunaldi berrienek â&#x20AC;&#x201C;ikastolatik pasatako haurrek kasuâ&#x20AC;&#x201C; ez zekiten bertsoa zer zen ere. Lontxo Aburuza esko-
laz eskola bertsolaritza lantzen hasi zen Nafarroako hainbat gunetan, eta lan horrek bere emaitzak eman zituen. Sakanan gaia bazegoela ikusi zuen, eta Nafarroako Bertsozale Elkartetik bertso eskola sortzeko deialdia egin zen. Hasiera hartan, hogei lagunek eman zuten izena. Urteak igaro dira, ez alferrik baina. Gaur egun bi talde nagusi biltzen dira: helduena eta haurrena. Helduena, urte hauetan bertso eskolatik pasa diren eta bertsoari guztiz atxikita geratu diren lagunek osatzen dute. Horietatik hiru bederen, hamabostean behin bertsotan aritzeko biltzen dira. Talde honen funtzio nagusia baina, Sakanako bertsolaritzari sostengua ematea da, eta batez ere gauzak antolatzeko bildu ohi dira: Etxarri-Aranatzen urtero bertso saio bat, bertsopaper lehiaketa, bertso eskolako bertsoekin liburuxka
Bertso eskolak<B48 / 457
“Goizueta oso herri berezia da. Ez da aparteko ahaleginik egin behar jendea bertso eskolara hurbiltzeko, izatez, ia herri osoa baita bertsozalea. Kanturako, bertsotarako, musikarako, antzerkirako... aparteko zaletasuna eta ausardia dute. Toki gehienetan ez bezala, publiko aurreko ekintzetarako lotsarik ez dute” bat, Santa Eskea, festetako ekitaldiak... Haurren bertso eskola ere indartsu dute. Hirugarren mailatik aurrera ikastolan bertsoa lantzen dute, eta bertso eskolara bertsozaletuta iristen dira. Hamarhamalau urte arteko sei ikasle dira, eta bat-bateko bertsogintza lantzen dute batez ere, Joxema Leitza irakasle dutela. Ezinezkoa uste zutena lortu dute. Gaur egun bertso eskola zerbait bada. Zenbait pertsona bertsoarekin identifikatzen dituzte sakanarrek eta zernahi dela, horiengana jotzen dute. Baina Sakana berrogei kilometro zabal da. Eta horixe dute aurrera begirako erronka: Sakanako erdigunera ez ezik, Altsasu eta Irurtzun aldera ere iristea. Momentuz, Arbizun eta Lakuntzan bertso eskolak sor litezke. Horrela lanean jarraituz gero, ordea, mugak gaindi daitezke. Z
LUR LARRAZA AITOR ZUBIRIA UNAI ARTIEDA ENEKO LAZKOZ ARITZ ETXEBERRIA IOSU ETXANOBE MANU GOMEZ JOSEBA ANDONI BELTZA MAXIMO LEITZA
ULTZAMA-BASABURUAKO BERTSO ESKOLA Ezaugarri kontrajarriak dituzte Ultzama eta Basaburuako bailarek. Bertso giroa, Sakanan baino handiagoa da. Baina euskal giroa ez da hain zabaldua, eta gainera jarrera oztopatzaileak ere baditu. Hori eskolan ere islatzen da. Hala ere, iaz bertso eskola bat sortzea lortu zuten. Guraso elkartea aspaldi ari zen bertso eskola baten eskean. Azken lau urteotan eskolan bertsolaritza landu dute, eta ikasleek motibazioa bazutela ikusirik, Nafarroako Bertsozale Elkarteak ere apustua egitea erabaki zuen. Larraintzarren biltzen da, Joxema Leitzarekin, hamabi-hamahiru urteko seikote bat. Ultzama eta Basaburuako kasua berezia da, zortziehun lagun bizi baitira bailara bakoitzean, hamabost herritan banatuta. Gazteak, bakoitza bere baserrian egon ohi dira, eta aukera txikiena ere aprobetxatu ohi dute lagunekin egoteko. Honenbestez, bertso eskolak betetzen duen funtzioak batzuetan bertsolaritza bera ere gainditu egiten du. Taldekide guztiak ez dira bertsozale amorratuak, baina batzuen zaletasunari eta besteen lagunarteari esker, taldea oso gustura biltzen da astero. Eta polikipoliki guztiak zaletzen ari dira. Ikasleek berek eskatuta, bat-bateko ariketak lantzen dituzte batez ere. Bertso eskola berria izan arren, iaz jadanik kide batek Eskolarteko Txapelketan parte hartu zuen. Z
JESUS VILLARO AITOR ARANGOA IMANOL OSINAGA PATXI TELLETXEA IÑAKI IRIBARREN HODEI BAKAIKOA
458 / B48>Bertso eskolak
Azken urteotan Beran ere bada beste talde bat. Lesakan bertan, hiru talde dira: Ikastolan batzen den haurren taldea, Arrano elkartean biltzen den gazte taldea eta sagardotegian biltzen den helduen taldea XALTO BERTSO ESKOLA
BORTZIRIKO BERTSO ESKOLA
Ez da berri-berria Goizuetako bertso eskola. Sakanakoa bezalaxe, 1990 inguruan sortu zen, Lontxo Aburuzaren ekimenez. Hasieran Jose Manuel Oiartzabal aritu zen irakasten. Horren ondoren, Xabier Legarretak hartu zuen taldea. Bi urtez etena izan ondoren, 1998tik aurrera Joxema Leitzarekin biltzen dira.
Nafarroan dagoen eskualde euskaldunenetarikoa da Bortziri; Bera, Lesaka, Arantza, Etxalar eta Igantzi herriek osatzen dute. Gipuzkoa eta Lapurdirekin mugak dituen lurralde honetan, bertsozaletasuna oso sustraitua egon da beti, eta agian eragina izango zuen Oiartzun bezalako herri bertsozaleen mugakide izateak berak ere. Bertsolari ezagun asko bildu ditu eskualde honek: Lesakako Mikel Arozamena, Nafarroako txapelduna izandakoa, Arantzako Xalbador eta Bautista Madariaga anaiak, Etxalarko usategietan bizi den Josetxo Iantzi edo, berrikiago, Lesakako Manolo Arozena.
â&#x20AC;&#x153;Goizueta oso herri berezia da. Ez da aparteko ahaleginik egin behar jendea bertso eskolara hurbiltzeko, izatez, ia herri osoa baita bertsozalea. Kanturako, bertsotarako, musikarako, antzerkirako... aparteko zaletasuna eta ausardia dute. Toki gehienetan ez bezala, publiko aurreko ekintzetarako lotsarik ez duteâ&#x20AC;?, esan digu Joxemak. Dozena bat lagun biltzen dira egun. Goizuetako bertso eskola habia da, ondoren, bertako txoriak ikastera Leitza edo Hernanira joaten direnez, herri horietako bertso eskoletan jarraitzen baitute. Bertso zahar asko kantatzen dute bertso eskolan, eta bat-bateko ariketak tarteka lantzen dituzte. Urtean bi antzerki antzezten dituzte jendaurrean: abenduan Xalto sariketan, eta ekainean, kurtso amaiera gisa. Santa Agedan ere irteten dira koplari, eta Xorroxin irratia Goizuetara joaten denean zuzeneko emankizunetan parte hartzen dute. Goizuetan bertso eskolak kultur dinamizatzaile papera betetzen du nolabait, musikaz gain, bertako ikasleek ez baitute beste eskaintzarik. Z
NEREA ZABALETA MAIALEN HUIZI ANE TABERNA IZARRAITZ MARTINEZ ANA HUIZI BIANDITZ NARBARTE UNAI LASARTE EIDER ZUGARRAMURDI MARIAN APEZETXEA NAIARA LIZASOAIN
Hala ere, nahiz eta bertsozaletasun handia izan, eduki zuen halako beherakadatxo bat. Hainbat urtean ez zen inolako bertsolari gazterik sortu. Bertsozaletasuna bazen, baina ez bertsolaririk. Egoera kezkagarria zen, jakinik, Bortzirietan bazela bertsotarako gaitasuna zuen jende gaztea. Lontxo Aburuzak irakaskuntza arautuan egindako saiakerek emaitza onak izan zituzten, baina gero ikasleak banatu egin ziren. 1990ean, ordea, ikastolan gailentzen ziren haurrak bildu eta, astean ordu pare batez bertsotarako elkartzen hasi ziren, Manolo Arozena eta Bittor Elizagoien irakasle zituztela. Nafarroan bideak ireki zituen honek. Ostiralero biltzen ziren Arantzako Ekaitza elkartean. Azken hamabost urteetan ez zen bertsolaririk plazaratu eskualde honetan, baina urte hartan bertan, lehen aldiz antolatu zen Nafarroako Bertsolari Gazteen Txapelketa, eta Bortziriko bertso eskolako lau kidek parte hartu zuten. Horrezaz gain, Estitxu Arozenak eta Xabier Silveirak Gipuzkoako Bertsolari Gazteen Eskolarteko Txapelketan parte hartu zuten, eta Estitxu Arozena Gernikan jokatu zen Euskal Herriko Bertsolari Gazteen Eskolarteko Txapelketarako sailkatu zen. Txapelketa horren hamar urteko historian bertsolari nafar bat sartzen zen lehen aldia zen. 1990-1995 urte artean Arantzan batu ziren. Ondoren, Lesakara jauzi egin zuen eskolak. Azken urteotan
Bertso eskolak<B48 / 459
Hainbeste gazteren bilgune izanik, hiri nahiko modernoa da Barañain, eta tartean bada euskal gunea. Bertso eskolaren erronka taldea egonkortzea da, eta euskaraz komunikatzen diren pertsonekin harremanetan egoteko eta beste bertso eskolekin ere komunikazioa izateko ahalegin berezia egiten da Beran ere bada beste talde bat, Ekhine Etxepetelekurekin biltzen dena. Lesakan bertan, hiru talde dira: Ikastolan batzen den haurren taldea, Arrano elkartean biltzen den gazte taldea eta sagardotegian biltzen den helduen taldea. Haurren eta gazteen taldeak Estitxu Arozenaren ardurapean daude, eta sagardotegikoaren koordinazio lanak Manolo Arozenak egiten ditu.
hasiak dira Iruñeko bertso eskariak beraiek betetzen. Zazpi laguneko taldea hirura murriztu da, ikasleak kanpora joan direlako ikastera, baina ahal bezain laster lagun horiek berreskuratzea espero da. “Oso euskara maila oneko jendea da, eta ideia aldetik ere oso aberatsak dira”, esan digu Estitxuk. Biharko Iruñerriko bertsolariak hementxe egon daitezke. Z
Bertso eskola honek Bortzirietako bertso mugimendua dinamizatu du. Bertsozaleen bilgune izan da, bertsolarien bilgune izateaz gain. Bertsolari asko eman ditu eta, une batean, Nafarroako bertsolaritzaren gaztetzea ekarri zuen. Zalantzarik ez da ingurune berezia dela oso hain eremu txikian lau talde biltzeko.
MIKEL AZPIROZ JON BASAGUREN OIER LAKUNTZA
Z
Iruñean dago Biurdana institutua. Iruñeko beste zenbait ikastolatako estraeskolarretan bertsolaritza landu ondoren, taldeari jarraipena emateko sortu zen 200102 ikasturtean bertso eskola hau. Estitxu Arozenarekin biltzen dira, eta nahiko talde berria denez, oraingoz Institutuko bertso beharrei erantzuten diete.
IKASTOLAKO TALDEA ARITZ TEILETXEA IKER TEILETXEA JOKIN TABERNA MARKEL MAIA MIKEL AITOR FLORES STEVEN LEIPER IGOR GURRUTXAGA UNAI GURRUTXAGA OIHAN OLAIZOLA BERAKO TALDEA JULEN BALEZTENA SAIOA BALEZTENA GARAXI TABERNA PATXI CASTILLO
IRUÑEKO BERTSO ESKOLA Lauzpabost urte dira gaurko taldea biltzen hasi zela. Aurretik batzuk Unai Agirrerekin arituak ziren, eta taldeak berak eskatuta hurbildu zen Estitxu Arozena. Estitxuren aurretik, Manu Gomez aritu zen zenbait urtez, beste talde batekin. Ikasleen bertsozaletasuna bideratzea zen helburu nagusia, baina hori baino urrunago iritsi dira emaitzak: jadanik bat-batean egiten dute taldekide batzuek, eta
460 / B48>Bertso eskolak
BIURDANAKO BERTSO ESKOLA
Bat-bateko hasiera mailan daude ikasleak, eta taldean duten giroa oso ona da. “Bi lagun ziren bertsozaleak, baina besteak ere taldera arrimatu dira, dagoen giroak bultzatuta”, argitu digu Estitxuk. Adina ere halakoxea dute, eta makarrismo puntu berezi bat ei dute ikasleek. “Horrek ematen dio berezitasuna taldeari, bertsolaritza ez ohiko modu batean bizi baitute”. Z
KIRAN BHATTI AZKOAGA ANDER ARLEGI GAIZKA PEREZ BARGILLA MARTIARENA
Xorroxin irratian Jon Abrilek duen irratsaioan parte hartzen dute, bat-bateko zein bertso idatziak kantatuz eta bertsolaritzaren gainean hitz eginez. Eskolan grabatzen dute irratsaio hori DONEZTEBEKO BERTSO ESKOLA BARAÑAINGO BERTSO ESKOLA Ikastorduetan egindako lanaren emaitza da Barañaingo bertso eskola ere. 1999-00 ikasturtean sortu zen, Alaitz ikastetxean. Bi talde biltzen dira, hamaikahamabi urte artekoak batean eta helduxeagoak, hamabi eta hamasei urte artekoak, besteak. Estitxu Arozena aritzen da irakasle eta begirale lanetan. Txikienen taldea iaz abiatu zen, eta bertsoa oinarrizko mailatik lantzen hasi ziren. Helduenek denbora gehixeago daramate, eta bat-batean kantatzen hasiak dira. Urtean zehar herriko hainbat ekitalditan parte hartzen dute: ikastetxeko jaialdian, Haizea elkartearen jaialdian, Sortzeneko festan, Institutuko festan... Bertso eskolen arteko topaketetan ere izaten dira, eta nola ez, Eskolarteko Txapelketan. Hemeretzi mila biztanle ditu Barañainek, eta Iruñea inguruko gazte jendearen bizileku bihurtzen ari da. Hainbeste gazteren bilgune izanik, hiri nahiko modernoa da, eta tartean bada euskal gunea. Bertso eskolaren erronka taldea egonkortzea da, eta euskaraz komunikatzen diren pertsonekin harremanetan egoteko eta beste bertso eskolekin ere komunikazioa izateko ahalegin berezia egiten da. Z
TALDE 1 ANDER BAIANO ERKUDEN MUJIKA AITOR GARRALDA XABI SALVADOR AMAIA AYESA
Malarreka eskualdean kokatuta dago Doneztebe. 1300 biztanlek osatzen dute herri txikiz osatutako eskualde hau, eta Doneztebe bera da hiriburua. Mendaur ikastetxean batzen dira, eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak kudeatzen du bertso eskola hau ere, Malerrekako Euskara Mankomunitatearen laguntzaz. Orain bi urteko ikasturtean sortu zen bertso eskola. Ikasleetarik zenbait Iturengo bertso eskolan batzen ziren lehenago, eta adinean gora egitean ikastera Doneztebera joan behar zutenez, Donezteben bertan jarraitu zuen bertso eskolak. Hamaika eta hamalau urte arteko laukotea biltzen da, Estitxu Arozenarekin. Bat-bateko bertsolaritza lantzen dute, eta urtean zehar Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen dituen ekimenetan parte hartzen dute. Horrezaz gain, Xorroxin irratian Jon Abrilek duen irratsaioan parte hartzen dute, bat-bateko zein bertso idatziak kantatuz eta bertsolaritzaren gainean hitz eginez. Eskolan grabatzen dute irratsaio hori. Z
MAIALEN BELARRA ALAZNE BUNTXALO OIHANA ELIZALDE IMANOL BALEZTENA
TALDE 2 PELLO GAZTELU JON MANGADO IBAI GARZIA IBAI IBERO IRAIA MUJIKA ITSASO ZENOTZ NEREA ALDAZ
Bertso eskolak<B48 / 461
Estitxu Arozenarekin biltzen dira bederatzi eta hamabi urte arteko haurrak. Iazko ikasturtean sortu zen bertso eskola, eta taldea bertsozaletzea izan zen Estitxuren lehen zeregina, ez baitziren bertsozaleak SUNBILLAKO BERTSO ESKOLA
LEITZAKO BERTSO ESKOLA
Seiehun biztanle inguru ditu Sunbillak, eta herri euskalduna da. Doneztebeko bertso eskola bezalaxe, Nafarroako Bertsozale Elkarteak kudeatzen du bertso eskola hau, Malerrekako Euskara Mankomunitatearen laguntzaz.
Iazko ikastaroan sortu zen Leitzako bertso eskola, eskola orduetan egindako ahaleginaren ondorioz. Estitxuk berak egin zuen eskaintza, eta hamahiru lagunek eman zuten izena. Nahiko berria izan arren, talde egonkorra da Leitzakoa, bertsozalea. Hamahiruhamalau urteko gaztetxoak dira, eta bat-batean kantatzen dute, oso oinarri ona baitute lehendik jasoa. Urtean zehar ikastetxean eta Eskolarteko Txapelketako sari banaketan kantatzen dute.
Estitxu Arozenarekin biltzen dira bederatzi eta hamabi urte arteko haurrak. Iazko ikasturtean sortu zen bertso eskola, eta taldea bertsozaletzea izan zen Estitxuren lehen zeregina, ez baitziren bertsozaleak. Zaletu dira gehienak, eta Estitxuk proposatzen dizkien jolas eta kantuei oso ongi erantzuten diete. Bertso idatziak lantzen dituzte, eta gutxi batzuk bat-bateko ariketa errazak egiteko gai dira. Iaz taldeko batek Eskolarteko Txapelketan parte hartu zuen, bat-bateko mailan.
Z
GORETI GALAIENA OIHAN ALDUNTZIN ORKATZ ERBITI BEÑAT HUARTE SARA ZABALO IRAIA CEBALLOS
Z
IXARO PETRIRENA MAIDER ARAUZO JONE IRIBARREN LAURA MENDIBIL IRATI ARRIETA MIRIAM ARAUZO NEKANE AGIRRE IOSUNE AGIRRE MAITE MENDIBIL JABI SALAS ROJAS ETXEBERRIA
BAZTANGO BERTSO ESKOLA Batez ere Nafarroako Txapelketari begira sortu zen, Julen Zelaietaren gidaritzapean batzen den talde hau. Bat-bateko bertsogintza lantzen dute, eta Juleni jarraiki, badirudi bertsolaritzaren ikuspegi osoa hartzen ari direla, irailean Seguran izan ziren bertso eskoletako irakasleen bileretan parte hartu baitzuten bi baztandarrek ere. Z
JOXE ETXENIKE JON ELIZETXE JULEN ZELAIETA
BETELUKO BERTSO ESKOLA Betelu inguruko Euskara Batzordearen babesean sortua, laugarren ikasturtea du bertso eskola honek. Bixente Gorostidirekin biltzen dira, udaletxeko gela batean. Herriko jendeak eskatu zuen bertso eskola sortzea. Lehenago Jokin Sorozabalekin emana zuen bertso ikastaro bat, eta Jokinen bidez hasi zen Bixente Betelun. “Oso bertso eskola kuriosoa da Betelukoa”, esan digu Bixentek. “Hamabost-hamasei lagun hasi ziren, eta
462 / B48>Bertso eskolak
“Hamabost-hamasei lagun hasi ziren, eta dozena batek jarraitzen du egun. Tarteka, herritarren bat azaltzen da bertso eskolara, entzule jartzen da, eta gustura badago amaitu arte egoten da gurekin. Bestela, joan egiten da” dozena batek jarraitzen du egun. Tarteka, herritarren bat azaltzen da bertso eskolara, entzule jartzen da, eta gustura badago amaitu arte egoten da gurekin. Bestela, joan egiten da”. Alde horretatik oso irekia da. Taldekide gehienek lehendik ezagutzen zuten elkar, herri txikietan parrandan denak elkarrekin ibiltzen direlako. Lehendik aritzen ziren beraz elkarrekin koplatan eta puntutan. Orain lagun talde bera bertso eskolan elkartzen da. Bertsoa hasi eta gelditu gabe amaitzea da gehienen helburua. “Oso bertsozaleak dira. Afaritan-eta gustuko dute bertsoak botatzea, baina sufritu ordez, gozatu egiten dute orain. Izan ere, hasi zirenean lauzpabost ziren koplatan egiteko gai. Orain, guztiek dute gaitasun hori. Gero eta erosoago kantatzen dute”. Elkarteetako afarietan-eta, hasiak dira jadanik jendaurrean apurka-apurka kantatzen.
Azken aldian, Oskar Estanga eta Aritz Saragueta ere Betelun biltzen dira. Azken Nafarroako Txapelketan, bi hauen eta Pello Goikoetxearen entrenamendu gunea izan zen Beteluko bertso eskola. “Horien aitzakian, beste hiruzpalau lagun hasi ziren gaiekin kantari, eta hori ere oso pozgarria izan da”, amaitu du Bixentek. Z
XABIER SARASA ARITZ SARAGUETA OSKAR ESTANGA PEIO GOIKOETXEA AXIER SALSAMENDI AINHOA IRIARTE IÑIGO OTEGI XABIER ALTUNA MIKEL ALTUNA GARIKOITZ ETXEBERRIA
Bertso eskolak<B48 / 463
464 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 465
466 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 467
468 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 469
470 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 471
472 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 473
474 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 475
476 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 477
478 / B48>Bertso eskolak
Bertso eskolak<B48 / 479
BERTSO ESKOLAK
Euskal Herriko