58. ZENBAKIA | 2005 UDA | 5,50 EURO
B.27/28/29/30
B.31/32/33/34
B >
B.35/36/37/38
B.39/40/41/42
B.43/44/45/46
B.47/48/49/50
B.51/52/53/54
B.55/56/57
Kultura eta Turismo Sailak diruz lagundutako aldizkaria
B ERTSOLARITZAREN
HISTORIA: BERROGEIKO TXIKIAN
Nork daki duela zenbat urte kantatu zuten lehen bertsoa Euskal Herrian? Nork daki zenbat pasadizo, eszena gogoangarri edo momentu historiko joan den errimaturik ordudanik? Hemen, erdi aroan hasi eta gaurko eguneraino, bertsolaritzaren historiako berrogei eszena esanguratsu topatuko dituzu; denen artean bertso bakar bat osatzen duten berrogei puntu labur. >>>>>>>>>>> >>>>>>>> >>>>>>>>> >>>> >> >
Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria
J
B BERTSOLARI A L D I Z K A R I A
U
D
A
ツキ
2
0
0
5
BERTSOLARI www.bertsolari.net EDITATZAILEA: Bertsozaleak Kultur Elkartea. Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 - ANDOAIN. m 943 300 621 (astelehena 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era. ostirala 16:00etik 20:00era) HELBIDE ELEKTRONIKOA: bertsolari@euskalerria.org KOORDINATZAILEA: Joxean Agirre ERREDAKZIO TALDEA: Andoni Egaテアa, Arkaitz Goikoetxea, Josu Martinez, Antxoka Agirre eta Xanti Jaka AHOLKULARI TALDEA: Joxerra Garzia, Amets Arzallus, Laxaro Azkune, Koldo Tapia eta Josu Goikoetxea EUSKARA ZUZENTZAILEA: Xalbador Garmendia DISEINU ETA MAKETAZIOA: Txema Garzia Urbina INPRIMATZAILEA: Grテ。ficas Lizarra D . L . : SS 482/91
40
38
aurkibidea58 / BERTSOLARITZAREN 08
01. NEGARGILEAK
10
02. PROFAZADAK
16
14
22
09. GALERIANOAREN KANTUAK
30
20. BI ALKANDORA
52
08. EUSKAL KOMUNIKABIDE ZAHARRA
16. UDARREGIREN ALFABETOA
37. ABUELA ETA ABUELO
68
31. BOLANTEARI BERTSOTAN
74
34. EPAILEAREN AURREAN KANTARI
80
32. BATETIKAN KORROKA
76
35. EMAKUMEAK BERTSOLARI
82
38. MENDIAN GORA
28. AZPILLAGA ETA LOPATEGI
27. GARRIKO, LEHEN BERTSO ESKOLA
30. BOTILA BAT ITSASORA
33. SARASUA
24. UZTAPIDE ETA BASARRI
60
66
72
78
36
15. KOMEDIANTE MODUAN
29. ASPALDI EZ HAUT IKUSI
12. I.GERRA KARLISTA
11. KONTZEZIRI
58
64
70
23. GERRA ZIBILA
22. PAULO YANTZI
26. OROITZAPEN DEN GERORA
25. MATTIN
62
28
34
14. TRISTE BIZI ZEN ETA
04. DURANGOKO PLATERUAK
07. MUNDUAN MALERUSIK
10. MARKESAREN ALABA
19. TXIRRITA
50
56
54
20
26
32
13. XENPELAR
12
18
24
21. URRETXINDORRA
03. MASKARADAK
06. PERNANDO AMEZKETARRA
05. TOLOSA ETA VILLABONAKO DESAFIOAK
48
44
HISTORIA
BERROGEIKO TXIKIAN 06
18. PELLO ERROTA
17. OTAテ前
46
42
36. BI ESKALE
84
39. MUNDU BETE BERTSO
40. BIHAR
Bertsolaritzaren historia
BERROGEIKO TXIKIAN
Bertsoak ez du izango, seguru aski, behar beste puntu eta hauetan ere, ia ziur, egongo da hanka-motz geratzen denik; baina haien bidez, gutxi gora behera bada ere, bertsoaren historiaren bilakaera (eta bide batez gure herriarena) irudika dezakegu. Nork ez du ba, imajinatu Pernando Amezketarra mandoak kargatzen espainiar soldaduen aurrean? Nork ez du imajinatu Martin Larralde galeratan preso, arraun egiten zuen bitartean “Galerianoaren bertsoak� jartzen? Nork ez du imajinatu Udarregi, etxeko ganbaran bertsoak idazten, horretarako propio asmatutako alfabetoan? Nork imajina dezake zein izango den berrogeita batgarren eszena? TESTUA:
Josu Martinez MARRAZKIAK: Antton Olariaga
01. NEGARGILEAK
E
rdi Aroan Euskal Herrian jauntxoak ziren gauza guztien jabe: bai lurren, bai lur horietan bizi zirenen ere. Elkarren arteko borroka etengabeek (Bizkaian oinaztarrak ganboarren kontra, Nafarroan agramondarrak beaumondarren kontra‌) eta goseteek zein izurriteek herriari heriotza ekartzen zioten. Handia zen, zinez, hildakoen kopurua.
Horiek horrela, hiletetan ohitura bilakatu zen emakume batzuek hildakoari bat-bateko bertsoak kantatzea. Negargileak deitzen zitzaien andre horiei, eta kantatzen zituzten bertsoei, berriz, eresiak. Denbora luzean aritzen ziren hilotzaren aurrean kantari hildakoa goratzen, sarri familiak emandako ordainsariaren truk. Haietako batzuen izenak gureganaino iritsi dira. Negargile famatuak izan ziren, adibidez, Milia Lasturkoaren ahizpa Santxa Otxoa, eta Santxa Hortiz. 1452. urteko Bizkaiko foruak debekatu egin zituen. ÂŤNegarrez kantuan dabilen bakoitzari 1000 marabediko isuna jarriko zaioÂť zioen legeak. Hala ere, ohiturak aurrera jarraitu zuen beste hainbat eta hainbat urtez. Euskal bertsolaritza ez da, beraz, atzo goizeko kontua. Erdi Aroko negargile haiek dira, zalantza barik, gaurko bertsolarien amamak. Jausi da zerurean (zerutik) harria, aurkitu dau Lasturren torre barria, edegi dio almeneari erdia; Lasturrera behar dozu, Milia.
Bertsolaritzaren historia<B58 / 7
02. PROFAZADAK
E
z dira amama bakarrak ordea. Garai berean, Erdi Aroan, baziren bat-bateko kantuan ziharduten beste emakume batzuk: profazadak edo joglarisak. Feriaz feria eta herriz herri ibili ohi ziren jende guztia bertsoz zirikatzen. Garai hartan Europa osoan ziren horrela bizi ziren emakumeak. Bizimodu alaia zuten: bateko eta besteko jendeari adarra jotze-
ko prest zeuden beti, eta orduko testu batzuek diotenez, txanpon batzuen truke bertsoak kantatu baino zerbait gehiago egiteko prest egoten ziren zenbait. Eta, jakina, apaizek eta agintariek ez zituzten gustuko. Bizkaiko foruak hala dio eurei buruz: ÂŤemakume lotsabako eta bihurriak dira eta jendeari kopla iraingarriak jartzen dabiltzaÂť. Emakume bertsolariak ugari ziren, beraz, Erdi Aroko Euskal Herrian. Zahar zein gazte, triste zein alai, pobre zein aberats. Nobleziako damek ere kantatzen omen zuten. Dieko Kondesa izan zen, esaten dutenez, famatuenetako bat.
Bertsolaritzaren historia<B58 / 9
03. MASKARADAK
H
andik ehun bat urtera, Zuberoan aitoren semeak dibertitzeko herri antzerki batzuk egiten hasi ziren: maskaradak.
Herri guztiak hartzen zuen parte. Dantza, musika, antzerki, bertso eta abar konbinatzen ziren espektakuloan. Bertsoak ez ziren bat-batekoak, aurrez idatziak baizik. Dena dela, Arnaud Oihenart idazle zuberotarra, 1638an, bertsolari arruntez mintzo da.
Gaur egun oraindik ere egiten dira maskaradak Zuberoan. Herri batek hartzen du ardura urtero, eta negu osoan barrena albo herrietara joaten da antzeztera. Xorrotxa izeneko pertsonaiak dira guri gehien interesatzen zaizkigunak. Urtxintxa bana buruan eta traje dotoreak soinean, maskarada bertsoz aurkezten duten pertsonaia bi dira.
Hilerrien gestio osoa eta aldi baterako lanak Peñaflorida, IB-1º • Gipuzkoa • Tel. 943 894 937 • Fax 943 894 941 E-mail: harrespil@harrespil.net Bertsolaritzaren historia<B58 / 11
04. DURANGOKO PLATERUAK
1760
inguruan jaiotako Juan Kruz eta Antonio de la Fuente anaiak jatorriz espainiarrak ziren, baina Durangon bizi izan ziren beti. Lanbidez zilarginak ziren eta, horregatik, herrian denek Durangoko Plateruak esaten zieten. Euskaraz hitz egiten ikasi zuten, eta ondo-ondo menderatzen ez bazuten ere, bertsolari bilakatu ziren, historia osoko lehen ber-
tsolari euskaldun berri hain zuzen. Hala ere ez zen egiten zuten gauza bakarra, anaiok artista hutsak baitziren: bertsolari izateaz gain musikari eta dantzari ere baziren, eta Espainiako errege-erreginek Durangora egin zuten bisitarako, agintariek Plateruei eskatu zieten dantza egiteko, ordurako anaia biek hirurogei eta hamarna urte bazituzten ere. Durangoko Plateruak luzaro bizi izan ziren, eta eskualde osoan famatu egin ziren beren bertso, dantza eta kantuengatik. Mutilzahar eta parranda zale hutsak, taberna giroan asmatu zuten ÂŤHator, hatorÂť gabon kanta ezaguna. OHARRA: Bi anaia, espainol itxurarekin (morenoak, biboteaâ&#x20AC;Ś) arlote pintarekin kantuan Durangon, edo zahartuta errege erreginei euskal dantzak dantzatzen.
Bertsolaritzaren historia<B58 / 13
05. VILLABONA ETA TOLOSAKO DESAFIOAK
XVIII.
Bertsolariak desafioetan lehiatzen ziren elkarren artean. Herriko plazan, epaile batzuen eta ikusle ugariren aurrean kantuz aritzen ziren, eta jendeak dirua jokatzen zuen bataren aurka eta bestearen alde.
Ezin gentzake, bada, beste gauzik egin; Nik goguan neukana zuk dezu hitz egin. Utzi behar ditugu biak berdin-berdin, Gipuzkoa guziak har dezan atsegin.
1801eko Inauterietan Hernaniko Txabalategik eta Amezketako Zabalak desafio ezin gogorragoa izan zuten Villabonako plazan. Lau mila pertsonaren aurrean bi ordu luzez aritu ziren nor baino nor kantuan. Denetik esan zioten elkarri.
Hurrengo urtean, 1802ko Inauterietan, Tolosan jokatu zen beste desafio handi bat: udaletxeak kontratatuta, Amezketako Zabala eta Pernando, Txabalategi eta Aizarnazabalgo sakristauaren kontra aritu ziren.
Bukatzean, biek erakutsitako maila ikusita, entzuleak oihuka eta builaka hasi ziren berdinketa eskatuz, justuena horixe zela eta.
Plaza erdian bi bikoteak aurrez aurre jarri zituzten taula baten gainean. Ikaragarrizko jendetza bildu zen.
Pernando Amezketarra epaileen artean zen. Epaia emateko aulkitik altxatu eta entzuleengana hurbilduz, hauxe kantatu zuen:
Bertsolariek orduak eta orduak eman zituzten han, elkar zirikatzen eta elkarri erantzuten zeuden lekutik mugitzen ez ziren entzuleen gozamenerako. Azkenean, gaua etorri zen, eta desafioa amaitutzat eman behar izan zuten. Hainbeste denbora eta hainbeste bertso onen ostean, epaileak ez ziren ausartu epairik ematen.
mendearen azken urteetarako Gipuzkoan bertsolaritzak hartua zeukan gaur egun duen forma. Bertsolari ugari zegoen ordurako, eta bertsozaleak are gehiago.
14 / B58>Bertsolaritzaren historia
Bertsolaritzaren historia<B58 / 15
06. PERNANDO AMEZKETARRA
1800.
urte inguruan Gipuzkoako hainbat herritan debekatuta zegoen bertsotan aritzea. Ez, ordea, Amezketan. Horregatik herri hori bilakatu zen garaiko bertso-hiriburu eta hainbat bertsolari handi eman zituen, hala nola, Zabala eta Pernando. Pernando Bengoetxea —Pernando Amezketarra izenarekin ezagunagoa—, 1764an jaio zen. Adituek bertso-historiako lehen bertsolari handitzat daukate. Kantuan bikaina izateaz gain, gizon xelebre eta dibertigarria zen, eta horren ateraldi asko eta asko herriaren memorian zizelkatuta gelditu dira. Behin batean, kalean zihoala, bi neska gazterekin egin zuen topo. Lirain-lirainak, ezin dotoreago jantzita biak, ondoan txakur txiki bat zeramatela. Pernandok, gelditu eta galdetu zien: «Nola du izena txakurrak?». Neskek erantzun zioten: «Pitxita». Eta orduan Pernandok: «Putz egiten al du ipurdia itxita?». Garaiko euskal herritar gehien-gehienen moduan, Pernandok ez zekien ez idazten, ez irakurtzen, ez gaztelaniaz berba egiten.
Soldaduak geratu gabe ari ziren mando gainean karga jartzen, eta bazirudien kargaren kargaz mando koitaduek lurra jo behar zutela. Orduan Pernandok herriko zapatariari galdetu zion ea gaztelaniaz mandoei karga gehiago ez jartzeko, nahikoa bazela eta, zelan esan zien soldaduei. Zapatariak, adarra jotzeko asmoz, «más carga» erantzun zion, eta halaxe joan zen Pernando batetik bestera mandoekin, soldaduei «más carga!», «más carga!» oihu eginez. Azkenerako mandoak lehertzeko zorian zeudela, Pernandok karga guztia kendu zien gainetik eta amorruaren amorruz honela hasi zen oihuka: Más carga, más carga, hiru mando ta bost karga? Hartutako lekuan bertan deskarga! Herri hontan zapatari presturik ez al da?
1808an espainiarrek gerra hasi zuten frantsesen aurka, eta, horra, Pernando hara eta hona ibili behar mandazain mandoekin.
16 / B58>Bertsolaritzaren historia
Bertsolaritzaren historia<B58 / 17
07. MUNDUAN MALERUSIK
Z
uberoako Barkoxe herrian Piarres Topet izeneko haur bat etorri zen mundura 1786an. Etxahunia baserri aberatsean jaio zen, eta horregatik, beste gabe, Etxahun izan da horren goitizena. Hogeita bi urte zituenean neska pobre batez maiteminduta egon arren, gurasoek Etxahun etxe aberats bateko alaba Engrazirekin ezkonarazi zuten. Hor hasi zen Etxahunentzat bizitza guztian izango zuen zoritxarra. Ez ziren elkarrekin batere ondo konpontzen, eta gainera, gure koblakariak jakin zuen Engrazik maitale bat zuela.
Etxahunek biak, emaztea eta maitalea, hiltzea erabaki zuen. Gau batez, etxe ondoko asunen artean ezkutatu zen, handik pasatzen zenean maitaleari erasotzeko. Bat-batean itzal bat sumatu zuen eta tiro egin zion. Baina oi zoritxarraren handia!, Engraziren laguntxoaren ordez alboko baserriko mutila hil zuen. Hori dela eta, «hamar urteren galeretan nahi ukan naute sartu», esan zuen irten eta urte batzuetara Etxahunek berak. Atera zenean, etxera itzuli ezin zenez, erromes joan zen, lehenik Galiziako Santiagora eta, ondoren, Erromara. Horrela ibili zen hainbat eta hainbat urtez, hara eta hona oinez, egun bakoitzean herri ezberdin batean lo eginez eta jatekoa bertso truk janez. Zahartzean Zuberoara itzuli zen. Azken urteak ere herriz herri bertsotan pasatu zituen, batzuetan artzain modura eta beste batzuetan eskean. 1864an hil zen Etxahun. Etxeko sukaldean aurkitu zuten haren gorpua, lurrean zerraldo, alabaina aurpegian lasaitasuna marraztuta. Arnasa gabe gelditzean, mundu honetako pena guztietatik askatuta, azken arnasa hartu zuen azkenik. Etxahun, nausi famatia, galdü dük libertatia; orai hiri erriz ari dük oi hire ixterbegia; eta orai hir´ezin bestia, harekila trixtezia, behar amuinan hasi edo pelegri juan bestela.
18 / B58>Bertsolaritzaren historia
Bertsolaritzaren historia<B58 / 19
08. EUSKAL KOMUNIKABIDE ZAHARRA
XIX.
mendearen hasieran bertso idatziak ugaritzen hasi ziren.
Bertsolariek bertso sorta luzeak idazten zituzten istorioak kontatuz, garaiko gertakariak azalduz, honetaz edo hartaz trufatuzâ&#x20AC;Ś Gero jaietan, azoka egunetan, kalean, edota mezarakoan eliz aurrean, jendeari paperetan saltzen zizkioten.
Bertsolaria edo hark bidalitako bertso paper-saltzailea, eskuetan paperak zituela bertsoak kantatzen hasten zen edonon, eta handik pasatzen zirenek, gustuko bazituzten, erosi egiten zizkioten. Batzuetan, herritarrek euren etsaien kontrako bertsoak enkargatzen zizkioten bertsolariari, haiek herri guztiaren aurrean barregarri uzteko. Arrakasta handia zuten bertsopaperek, erruz saltzen ziren, eta jendeak asko eta asko buruz ikasten zituen. Beraz, esan genezake bertsopaperak gaur egungo komunikabideen pareko zirela orduko euskaldunentzat. Haien bidez enteratzen ziren kanpoan gertatzen zenaz, istorio xelebreez eta baita auzoko herritarrei gertatutakoaz ere.
Bertsolaritzaren historia<B58 / 21
09. GALERIANOAREN BERTSOAK
B
ertsopaperetan istorio pertsonalak ere ugari ziren. Asko eta asko, ahoz aho gure egunetaraino iritsi dira, sarri kantu bihurtuta. Nork ez du ezagutzen, esate baterako, «Galerianoaren kantuak»? Egilea, Martin Larralde «Bordaxuri» , Hazparnen jaio zen, XIX. mendean. Familiako gertakari batengatik atxilotu eta juizioa egin ostean bizi osorako galeretara kondenatu zuten, hau da,
itsasontzi baten arraun egitera beste hainbat presorekin batera. Gizajoak bereak eta bi pasatu zituen zigorra betetzen eta bertan hil zen, itsasoan. Aurretik, bertso sorta luze bat utzi zuen bere historia kontatuz. Joseba Sarrionandiak ere, duela ez urte asko, Ruper Ordorikak kantatu ohi duen poema bat eskaini zion. Mila zortzi ehun-ta-harnaborzgarrena ni Ahazparnen preso hartu nindutena, plumagaineko premu orok dakitena galeretan higatu beharko naizena. Kantatzera nihazu alegera gabe, ez baitut probetxurik trixtaturik ere nehun ebatsi gabe, gizonik hil gabe sekulakotz galerak enetako dire…
Bertsolaritzaren historia<B58 / 23
10. MARKESAREN ALABA
XIX.
mendeko beste bertso sorta famatu bat Mutrikuko Iturrino bertsolariak jarritako hau da.
Joanita, markesaren alaba, Antonio marinelarekin maitemintzen da, eta ezkontzekotan gelditzen dira azken hori itsasotik bueltatzen denean. Baina Joanitaren amak Antonio hil dela dioen karta bat helarazten dio alabari, eta gizon aberats batekin
ezkonarazten du. Ezkontzeko zorian direnean, Antonio itzuli egiten da. Bertsoek aurrera jarraitzen dute sorta luze-luzea osatu arte. Gaur egun, oraindik, oso ezagunak dira bertso hauek gure artean,eta sarri kantatu ohi dira lagunartean. Hau da lehendabiziko esan zenduana: zer da musikarekin onratzen dutena? Markesaren alaba kalian barrena esposario zala hark behar zuena. Penarekin leherturik Antonio hil zan, akonpainatu zuen Joanita eleizan. Nahitasuna bazion, esan dedan gisan, geroztikan ez zuen osasunik izan.
Bertsolaritzaren historia<B58 / 25
11. KONTZEZIRI
J
uan Inazio Iztueta Zaldibian jaio zen, 1767an; bere garaiko gizon konpletoenetako bat da. Folklorista, dantzari, idazle eta bertsolari izan zen. Horri zor dizkiogu Pernando Amezketarrari eta orduko beste bertsolariei buruzko berriak, bere liburuetan haiei buruz ari da eta. Hiru aldiz ezkondu zen Iztueta. Lehen emazte biak hil egin zitzaizkion; hirugarrenarekin hirurogeita sei urterekin ezkondu zen; neskatxak hogei zituen artean. Hala ere, guk bigarren emazteari, Kontzeziri, erreparatuko diogu, izan ere, Iztuetak hari eskaini zion gure egunetaraino iritsi den maitasunezko bertso sorta. Gaintzako bati lapurtzeagatik espetxean sartu zuten Iztueta, hogeita hamabosten bat urte zituenean, eta orduan idatzi zizkion Kontzeziri bertsoak. Doinu bitxi-bitxia erabili zuen, orduan modan zegoena.
Maite bat maitatzen det maitagarria Begi ederra duâ&#x20AC;&#x2122;ta guztiz argia. Daukat urruti, Bainan ezin kendu det burutik haren itxura. Saldu ahal baliteke pisura urrearen truke, nork erosi faltako ez luke. Hogeita lau legoaz nago aparte, bitartean badaukat milioi bat ate guztiak itxirik; nahi arren ezin egon isilik; beti negarrez nere maite-maitearen galdez, ote dan bizi, bihotz-bihotz nereko Kontzezi.
26 / B58>Bertsolaritzaren historia
Bertsolaritzaren historia<B58 / 27
12. I. GERRA KARLISTA (bertsotan lubakitik lubakira)
1833
tik 1839ra gerra batek hartu zuen Hego Euskal Herria. Jokoan zegoen Espainiako koroa nork okupatu, baina, batez ere, bizitzeko modua zen ezbaian zegoena. Isabelen aldekoek, liberalek, gizarte aske eta modernoagoa nahi zuten, eta horretarako Espainiaren mende zeuden lurrak batuago nahi zituzten. Karlos erregegaiaren jarraitzaileak, berriz, Erdi Arotik zetozen lege eta ohitura zaharren eta elizaren boterearen aldekoak ziren, baina betiere Euskal Herriaren foruak onartzen zituzten, alegia, euskal lurraldeei independentziaz jokatzeko aukera ematen zieten legeak. Euskal herritarrak banatu egin ziren gerra zela eta. Batzuk liberalen alde eta besteak karlisten alde jarri ziren. Baita bertsolariak ere. Bando bakoitzeko bertsolariek euren tropen aldeko bertso ugari jarri zuten norbere burua goratuz eta etsaia irrigarri utziz. Lubakitik lubakirako bertso gerra ere izan zen lehen karlistaldi hura.
28 / B58>Bertsolaritzaren historia
LIBERALEK:
Basoko erregea, Karlos bizargorri, Majestade handia, gaur agur zerorri; Isabelen tronuan nahi badezu jarri, Madrila joan ohi zera ametsetan sarri. KARLISTEK:
Laguntzaile ez txarra gainetik naparra, gehiago ez zen baino bataloi bakarra; Tirorik egin gabe baioneta kala, Erraz itzultzen dituk kobardiak hala.
Bertsolaritzaren historia<B58 / 29
13. XENPELAR
B
ertsopaper-saltzaileek paperak saldu nahi zituztenean, maiz egiten zuten oihu: â&#x20AC;&#x153;Bertso berriak, Xenpelarrek jarriak!â&#x20AC;?.
Harritzekoa ere ez da: Joan Frantzisko Petrirena ÂŤXenpelarÂť bere garaiko bertsolari onena izan zen, eta baita historiako onenetakoa ere. 1835ean jai zen Errenterian; hogeita hamalau urte zituela hil zen bastanga gaitzarekin. Bertsopaperez baliatu zen lehen bertsolari ezaguna izateaz gainera, bat-bateko bertsotan aise moldatzen zen. Doinu berri asko sortzeko abildadea izan zuen, bestalde. Fabrika handi baten egiten zuen lan; bertan debekatuta zegoen erretzea. Behin Muxarro izeneko lankide laguna komunean sartzen ikusi zuen; segundo pare bat geroago bertatik tabako kea ateratzen zela ohartu zen. Orduan Xenpelar gerturatu eta bertsotan hasi zitzaion:
Aizak hi, mutill mainontzi, nagusiari goraintzi. Ez al akiken, hor pipa hartzia ez zela lizentzi? Jeniyo txar hoiek utzi bestela hezurrak hautsi, gizalegia nola behar den ezin erakutsi. MUXARRO:
Kunplitzik nere ordenak, ez dik kalterik barrenak, bestela parra egingo ditek aditzen daudenak; hik nundik dauzkak kemenak menderatzeko gallenak? hezur iharrak hautsitzen dizkik indarra duenak.
30 / B58>Bertsolaritzaren historia
Bertsolaritzaren historia<B58 / 31
14. TRISTE BIZI ZEN ETA
I
ndalezio Bizkarrondo « Bilintx» 1831n jaio zen, Donostian, eta Etxahuni bezala, zorigaitzak bizi osoan jarraitu zion.
Umetan, eliz inguruan jolasean zebilela, jausi eta aurpegia guztiz desitxuratuta gelditu zitzaion, eta itsusi-itsusi utzi zuen bizitza guztirako. Urte batzuk geroago, zezen batek harrapatu eta oso gaixo egon zen. Baina ez zen han bukatu Bilintxen zorigaiztoa: 1876ko San Sebastianetan, karlisten bigarren gerran, bonba batek jo eta hanka biak galdu zituen. Gizajoa, asko sufritu ondoren, handik hilabete batzuetara hil zen. Bilintx oso bertsolari goibel eta sentikorra zen. Haren bertso asko eta asko maitasunezkoak dira. Bertso ezagun hauek emazte Nikolasa Erdoziari oparitu zizkion argazki baten atzean idatzita. Bilintx hil ondoren ere, Nikolasak beti gorde zuen argazki hura koadro batean sartuta, bere gelako horman zintzilik.
32 / B58>Bertsolaritzaren historia
Triste bizi naiz eta ilko banitz obe, badauzkat biyotzian zenbait atsekabe; dama bat maitatzen det bañan… aren jabe sekulan izateko esperantza gabe. Nere biyotz gaxua penatua dago, ezin egon liteke ai! penatuago; pasatzen ditutala aspaldiyan nago egunak triste eta gabak tristiago. Amorez eritua zenbait denbora ontan, gaurik ez det pasatzen soseguzko lotan; penaren kargarekin urtuta, frankotan kanpora irteten zait biyotza malkotan!
Bertsolaritzaren historia<B58 / 33
15. KOMEDIANTE MODUAN
J
oxe Mari Iparragirre Urretxun jaio zen, 1820an, eta bizitza mugitua izan duen bertsolaririk egon bada, horixe da bera.
Umetan Zerainen, Gasteizen eta Madrilen ikasi zuen, baina hamalau urte zituela ikastetxetik alde egin eta soldadu sartu zen I. Gerra Karlistan. Hiru aldiz zauritu zuten, eta gerra bukatzean Frantziara alde egin behar izan zuen erbesteratuta. Han batera eta bestera ibili zen gitarrarekin kantari, eta horregatik Napoleon III.ak bota egin zuen. Ondoren Ingalaterrara, Portugalera, Suitzara, Alemaniara, Italiaraâ&#x20AC;Ś eta azkenean Ameriketara joan zen. Argentinan eta Uruguain hogeita hiru urte artzain gisa ibili ostean, Euskal Herrira, beti gogoan izan zuen lurrera, itzuli zen. Bat-batean aritu ez bazen ere, gitarrarekin kantatzen zituen bere bertso idatzi asko eta asko oso ezagunak dira gaur egun ere gure artean, hala nola Gernikako Arbola, Hara nun diran, Gitarra zartxo batâ&#x20AC;Ś
34 / B58>Bertsolaritzaren historia
Gazte gaztetatikan herritik kanpora, estranjeri aldean pasa det denbora; herrialde guztietan toki onak badira, baina bihotzak dio zoaz Euskal Herrira
Bertsolaritzaren historia<B58 / 35
16. UDARREGIREN ALFABETOA
1829
an Aian jaio zen Juan Jose Alkain. Artean gazte zenean, Usurbilgo Udarregi baserrira aldatu zen familia osoa, eta horregatik mundu guztiak goitizen horrekin ezagutzen zuen. Bat-batean hainbat bertsolarirekin ibili zen, hasi Bilintxekin eta Pello Errotarekin. Azken horrekin bertso desafio itzelak izan zituen, eta sekulakoak eta bi esan zizkioten elkarri. Gaixo zegoela, ordea, ohetik Pello bere albora eramateko eskatu zuen, harekin hitz egin nahi zuela eta, baina errotaria iristerako hilda zegoen. Bertsopaperak ere egin zituen. Garaiko euskaldun gehienek bezala Udarregik ez zekien ez irakurtzen ez idazten, baina ezin bertsorik eman gabe gelditu, eta alfabeto propioa asmatu zuen. Bertsoak idatzi nahi zituenean baserriko ganbarara igotzen zen eta han teila zati batez markak egiten zituen horman. Berak bakarrik ulertzen zituen zeinu arraro haien bidez idazten zituen bertsoak. Gero Usurbilgo organistari deitzen zion, eta horman marraztutakoa kantatzen hasten zen bitartean Udarregik esaten ziona organistak alfabeto normalean kopiatzen zuen paper batean. Hil zenean, 1895ean, ganbara guztia goitik behera markaz betea zegoen.
36 / B58>Bertsolaritzaren historia
Astiarte eguna se単aladamente, dema bat jokatzia disponitu dute; ikustera juan ginan maki単a bat jente, gorputzak mesedeik ez patrikadak kalte.
Bertsolaritzaren historia<B58 / 37
17. PEDRO MARI OTAÑO
P
edro Mari Otaño Zizurkilgo Errekalde baserrian jaio zen, 1857an, bertsolari familia batean. Aita Pedro eta osaba Joxe Bernardo ere plazaz plaza ibiliak ziren Gipuzkoa osoan barrena. Pedro Marik ahots oso eskasa zuen, lagunek “katarro” deitzen zioten, eta garai hartan mikrofonorik ez zegoenez, gutxi ibili zen bat-batean. Nolanahi ere, horretarako denbora larregirik ere ez zuen eduki, izan ere hiru aldiz joan zen Amerikara, eta hogeita hiru urte egin zituen Argentinan artzain. Otañok, batez ere, bertso idatziak landu zituen. Gizon ikasia zen, oso sentikorra, eta euskara eder-ederra erabiltzen zuen. Garaiko bertsolari eta bertsozaleek asko maite zuten, eta hainbatek haren bertsoak goragoko maila baten zeudela zioten.
38 / B58>Bertsolaritzaren historia
Ameriketara joan zeneko batean —laneguna zen—, ehunka lagun bildu ziren Pasaiako portuan Pedro Mariri agur esateko, hainbestexekoa zen jendeak zion estimua. Txirrita bera ere tartean zen. Itsasoaz bestaldean oso gogoan zuen Euskal Herria, eta bere bertso ugaritan herrimina nabaritzen da “zu ikusteko noiznahi nahiko det nire begiak ixtia” dioen hartan esate baterako. Haren desioa zen geurera itzuli eta bertan hiltzea, baina Amerikan bukatu ziren haren ibilerak.
Bertsolaritzaren historia<B58 / 39
18. PELLO ERROTA
P
edro Jose Elizegi 1840an jaio zen, Asteasuko Goikoerrotan, eta horrexegatik Pello Errota esan zitzaion beti.
Bertsolari txikia bezain bizia zen, zirikatzen abila eta erantzuten azkarra. Txirritak zera esaten zuen hari buruz, â&#x20AC;&#x153;gaueko hamabiak jo eta gero, ez dago Pello Errota baino hoberik bertsotanâ&#x20AC;?. Errotako lanarekin zortzi seme-alabak mantentzeko nahiko juxtu ibili ohi zenez diruz, etengabe ibitzen zen hara eta hona kantuan sos batzuk ateratzeko. Bere garaian, segur aski, plaza gehien egin zuen bertsolaria izan zen. Entzuleei asko gustatzen zitzaien haren bizitasuna, arrakasta handikoa zen, eta behin indiano amerikano batzuek haraino eraman zuten, guztia ordainduta, kontinente hartara joandako euskaldunek asteasuarraren bertsoak entzun zitzaten. Bere bizi osoa errotan eta bertsotan eman zuen, eta halaxe hil zen hirurogeita hemeretzi urterekin, lan biak egiteari utzi gabe.
40 / B58>Bertsolaritzaren historia
Hau esango dizuet azken azkenian, zer egin behar dezuen hiltzen naizenian: errosario bat esan nire izenian, zerura joan dedin Pello zuzenian
Bertsolaritzaren historia<B58 / 41
19. TXIRRITA
J
oxe Manuel Lujanbio Hernanin jaio zen, 1860an, baina hamahiru urte zituela familia Errenteriako Txirrita baserrira joan zen bizitzera, eta ezizentzat baserriaren izena hartu zuen Joxe Manuelek. Oso gizon xelebrea izan zen, 150 kilokoa, mutilzaharra, eta lana (hargina zen) huts egin eta ia beti sagardotegietan bertsotan ari zena. Behin batean bazter baten txiza egiten ari zela, ume batek begiratu zion eta Txirritak galdetu: “Zer, mutiko! Ikusi al didak?” Haurrak baietz egin zuen buruaz, eta orduan Txirritak “ba emaizkiok eskumuinak, tripatzar honekin aspaldian ez diat ikusi eta”. Beste behin, beti bertsotan eta lagunartean zebilela eta alfer hutsa zela aurpegiratu zion norbaitek. Txirritak hauxe erantzun zion: “Nik ez diot lanari beldurrik, e! Datorrenean ere alboan etzanda egoteko gauza naiz”. Hala ere, bertso lanean ez zen alferra. Zenbatezinak dira egin zituen bat-bateko saioak, eta bertso idatzietan ere, bertsolari gutxik egin du Txirritak beste paper. Zahartzaroan, pisu handiegia zuelako, bi bastoirekin ibili ohi zen. 1936an hil zen, bertso saio baterako asmotan bidean zenean.
42 / B58>Bertsolaritzaren historia
Gazte gazterik hasi nintzan ni oraindino bitartian. Zenbait umore eder jarri det Kantabriako partian. Pixkatian ez naiz ixilduko sartuagatik lurpian, nire aipamenak entzungo dira beste laurogei urtian
Bertsolaritzaren historia<B58 / 43
20. BI ALKANDORA
B
ien artean hogei urteko aldea bazegoen ere, Pello Errotak eta Txirritak zenbat aldiz jo ote zioten elkarri erronka, zenbat aldiz aritu ote ziren elkar zirikatzen bertsotan! Pello txiki-txikia zen, Txirrita, aldiz, handia eta potoloa. Biek oso bikote xelebrea osatzen zuten. Hala eta guztiz ere, bertsotan sesio latzean mokoka askotan aritu ziren arren, estimu handia zioten elkarri. Hala erakusten dute plazaz kanpo batak besteaz esandakoek, baita Txirritak Pelloren heriotzan kantatutakoek ere. Behin, Pello taberna baten lagunez inguratuta zegoela, Txirrita azaldu zen, dotore-dotore jantzita, soinean bi alkandora zituela. Errotariak zirikatzeko aukerarik ezin bada galdu, eta tabernako guztiak derrepente isilaraziz, kantuan hasi zitzaion desafioka:
PELLO ERROTA:
Ari naizela, ari naizela, hor ikusten det Txirrita, eta zein ez da harrituko gaur gizon hori ikusita, dudarik gabe egi単a dio andregayari bixita, oso dotore etorri zaigu bi alkandora jantzita.
TXIRRITA:
Hauxen da lotsa eman didana gizon artera sartuta, edozer gauza esaten degu edan tantokin poztuta, bi alkandora ekarri ditut bat eraztia aztuta Pellok bi nola jantziko ditu bat besterikan eztu ta.
44 / B58>Bertsolaritzaren historia
Bertsolaritzaren historia<B58 / 45
21. URRETXINDORRA
B
izkaira goaz, Muxikara. Bertako Usparitxa baserrian etorri zen mundura, 1878an, Kepa Enbeita «Urretxindorra»; Bizkaiko bertsolaritzaren gailurretako bat eta Euskal Herri osoan bertsolari gehien eman duen familia bateko lehen kide ezaguna. Horren aita «Txotxojeuri» ere bertsolaria zen eta baita haren anaia Imanol, seme Balendin, iloba Jon, Abel eta Moises eta birloba Xabier, Oihane, Zigor eta Onintza ere, besteak beste. Urretxindorra oso ezaguna egin zen Euskal Herri osoan bere bertsogintza txukunarengatik, eta Txirritak berak parte hartu zuen sariketa batean garaile atera zen. Baserriari, fede katolikoari eta Euskal Herriari eskaini zizkien, batez ere, bertsoak. Garai hartan sortutako Euskal abertzaletasunaren bertsolari ofiziala ere izan zen Kepa Enbeita. Nolabait esateko, lehen bertsolari politikoa izan zen. Hainbat mitinetan kantatu zuen. Behin, Oñatin halako batean zegoela, espainiar batzuk hasi ziren ekitaldia zapuztu nahian Viva España oihuka. Urretxindorra orduan, kantuan hasi zen.
46 / B58>Bertsolaritzaren historia
Viva España didarka dagoz neuk bere viva dirautsat, gorrotorik ez dagoalako nigandik Espainarentzat. Katolikook jakin dagigun zer dinon goiko juezak: «Beste gauzeri bakian itxi zaindu beria bakoitzak». Haugatik viva dinot barriz be izan bedi espainiarrentzat, baita be dinot Gora Euskadi geurea da ta geuretzat.
Bertsolaritzaren historia<B58 / 47
22. PAULO YANZI afarroako Igantzi herrian jaio zen, 1882an, Paulo Yanzi, eta gaztetan Ameriketan ibili ostean Lesakan bizi izan zen, Pauloetxea baserrian.
N
eta eskusoinua, eta Paulo Yanzik berak eskusoinua jo eta bertsoak abesten zituen. Ikustekoa izango zen haien bertso kantaldi bat.
Ez zuen sekula plazan kantatu, baina zenbait bertsopaper idatzi zuen. Behin espainiarrak Afrikan burutzen ari ziren gerrari buruzko bertso batzuk medio, arazoak izan zituen militarrekin.
Pauloren inguruan gainera, bertsolari gazte asko sortu zen Lesakan, hala nola, bere seme eta iloba, Etxarte, Aranburu eta, geroago, Arozena.
Oso familia alaia zen Paulorena. Emazteak ederto kantatzen zuen, alabak pianoa jotzen zuen eta semeak klarinetea, pianoa
48 / B58>Bertsolaritzaren historia
Bertsolaritzaren historia<B58 / 49
23. GERRA ZIBILA (faxisten kontrako bertso-gerra)
1936
an Franco buru zuen militar talde batek indarrez suntsitu nahi izan zuen Espainiako Errepublika. Espainiako hainbat tokitan eta Hego Euskal Herrian, ordea, herritar askok Errepublika defendatuz faxisten erasoari eutsi zioten; horrela piztu zen 1939a arte iraun zuen gerra. Karlistaldietan ez bezala, gerra honetan bertsolari guztiak lubakiaren alde berean egon ziren: denak faxisten kontrako borrokan. Hala ere, horrek ez du esan nahi bertsolari guztiak ideologia berekoak zirenik: bi gerra-bertsolari oparoenen ideiak nahiko urrun zeuden elkarrengandik. Joxe Mari Lopetegi irundarra errepublikanoa zen, ezkertiarra, eta Basarri zarauztarra berriz abertzalea eta eskumakoa. Bertsoak propaganda mduan erabili ziren batik bat, bat-batekoak barik idatziak izaten ziren eta soldaduen artean banatzen ziren, horiei animoak eman eta morala altxatzeko. Basarrik, adibidez, sorta luze eta eder bat argitaratu zuen naziek Francori lagunduz Gernika erre zutenean. Azken bertso biek horrela diote:
50 / B58>Bertsolaritzaren historia
Ikusi zuten hainbat kristau on odolustu zituztela, ikusi zuten berdingabeko bekatua zeukatela, ikusi zuten mundua kontra jeikiko zitzaietela eta orduan zabaldu zuten gorriak erre zutela. Ez da, ez alperrikako izan hor isuri dan odola. Pentsa oraindik emaitz ederrak ematekotan dagola; Eusko gogoa armaz ta indarrez ezin hil leike inola, Gernika erre ziguten baina zutik daukagu arbola.
Bertsolaritzaren historia<B58 / 51
24. UZTAPIDE ETA BASARRI
F
rancok eta horren lagun faxistek irabazi zuten gerra, eta Hego Euskal Herrian euskal kultura, hizkuntza eta askatasunaren aldeko nahia debekatu zituzten, eta horien alde zirenak zigortu eta hil egin zituzten. Bestalde, gerra luzeak herria oso egoera txarrean utzi zuen. Erabat pobretuta gelditu zen, eta gerraosteko lehen urte haietan hainbat eta hainbat familiak gorriak ikusi zituen egunero ahora zertxobait eramateko. Giro hartan bertsolaritzari etorkizun iluna ikusten zitzaion. 1942an, Espainia eta Afrikako kontzentrazio eremuetan preso egon ostean, Basarri aske gelditu zen. Euskal Herrira itzuli bezain laster, herriz herri hasi zen kantuan Endoiako Uztapiderekin batera. Hainbat eta hainbat plaza egin zituzten gure geografia guztian bertsozaletasuna berpiztuz, eta denbora gutxian oso bikote famatu eta estimatu bilakatu zen.
ren maila jasotzen asko lagundu zuen. Uztapide, berriz, gizon apal eta herrikoia zen, izugarri maitatua bazter guztietan. Hiru aldiz izan zen, jarraian, Euskal Herriko txapeldun. Sasoi ilun haietan bertsolaritzak argia ikusi zuen berriro bi bertsolari handion eskutik. Bota behar det oraintxe bertso bat epela, esango dute askok arrazoi detela. Ni´re hilko nintzake Kristo hil zan bezela baldin baneki berriz piztuko naizela
Ez ziren edonor, alajaina! Basarri gerra aurretik Euskal Herriko txapeldun izana zen, Txirrita berari gailendu ondoren. Gizon dotorea zen, estilo handikoa, eta askok diotenez bertsolaritza-
52 / B58>Bertsolaritzaren historia
Bertsolaritzaren historia<B58 / 53
25. MATTIN
M
attin Treku Lapurdiko Ahetzen jaio zen, 1916an. Gizon txiki eta loditxoa zen, irribarre gozokoa eta barre eragile aparta.
Familiako bertsozaletasunak eta Iparraldera ihes egindako hegoaldeko bertsolariei entzuteak bultzatu zuen gaztetan burubelarri bertsotan hastera. Ordutik eta hil zen arte Euskal Herri osoan ibili zen kantari. Askotan Xalbadorrekin bikotea osatuz Iparralderen ordezkariak izaten ziren biak: urepeldarrak bihotz sentiberatasuna eskaintzen zuen eta Mattinek umorea. Lazkao Txikirekin ere maiz ibili zen, izan ere, biak txiki-txikiak ziren eta oso bikote xelebrea osatzen zuten. Behin hanka bat falta zuen gizon batekin gurutzatu ziren biak, eta Mattinek Lazkao Txikiri: “Begira, horrek hanka bat motza eta guk biak”. Beste behin, heriotzatik gertu ibili zen, hilzorian, eta osatutakoan norbaitek esan zion: «Zer, Mattin, berriz ere abian?» eta Mattinek erantzun: «Bai. Joan nintzen beste mundura, baina San Pedrok erran zidan oraino txikiegia nintzela eta pixka bat handiagoa egin arte ez joateko». Baserrian traktorearekin istripu bat izan ostean joan zen, azkenik, beste mundu hartara, 1981ean. Hil aurretik, ospitalean zegoela, irratitik deitu zioten bertso bat eskatuz, eta ohetik kantatu zien aheztarrak:
54 / B58>Bertsolaritzaren historia
Aspalditxoan ez dut inora agindu, zangoak moteldu ta burua arindu, bertsu onik gehiago ezin dut berdindu, bertsutan ibiltzeko nereak egin du.
Bertsolaritzaren historia<B58 / 55
26. OROITZAPEN DEN GERORA
N
afarroa Beherean, Urepeleko Xalbadorrenea baserrian jaio zen Fernando Aire, 1920an. Xalbador izena hartu zuen bertsotan-eta ibiltzeko gure bertsolari ezagunak. Gazterik eskola utzi eta artzain egin zen. Hogeita zortzi urterekin Saran antolatutako sariketa bat irabazi zuenetik Euskal Herri osoa korritu zuen, iparraldea eta hegoaldea, sarri Mattin bikote lagun zuela. Pertsona bakarti eta sentibera zen, eta barrendik zetozkion bertso indartsuekin entzulea hunkitzeko dohain paregabea zuen, bai bat-batekoekin, bai idatzitakoekin. Bertso idatzitakoekin-eta hiru liburu osatu zituen: Odolaren mintzoa, Ezin bertzean eta Herria gogoan. Euskal Herriari, emazte Leoniri, euskarari eta kristauen jainkoari kantatu zien batez ere. Euskaltzaindiak antolatutako Xenpelar saria lau aldiz irabazi zuen, eta Euskal Herriko finalera ere lau aldiz iritsi zen. Txapelketaren batek Xalbadorren izena badarama, ordea, 1967ko Euskal Herrikoa da, motibo triste batengatik bada ere. Donostiako Anoeta pilotalekuan jokatu zen finalean bigarren fasera pasatzeko bi bertsolari aukeratu behar ziren. Bata Uztapide txapelduna zen eta bestea, egin zuen saio ikaragarriagatik, Xalbador. Horiek hautatu zituen epaimahaiak. Haren izena esan orduko, ikusle asko eta asko txistuka eta protestaka hasi zen; sei minututik gora iraun zuen boikot lotsagarriak. Batzuek diote Xalbadorren euskara ulertzen ez zutelako egiten zutela txistu, beste batzuek Lazkao Txiki pasatzea nahi zutelako. Bien bitar-
56 / B58>Bertsolaritzaren historia
tean Xalbador hantxe zegoen, zutik, negarrari eutsiz, hainbeste jende bere aurka ikusita. Bat-batean mikrofonora gerturatu zen urepeldarra, eta adorez beteta honako bertso hau kantatu zuen: Anai arrebak ez otoi pentsa Nire gustura nagonik, Poz gehiago izango nuen Albotik beha egonik. Zuek ez bazarete kontentu Errua ez daukat ez nik, Txistuak jo dituzue baina Maite zaituztet orainik. 1976ko azaroaren 7an omenaldi handi bat eskaini zioten Euskal Herri osoko bertsozaleek Urepelen. Xalbador, hunkituta hainbeste lagunen maitasunarengatik, ondoezik sentitu zen halako batean, eta bihotzekoak emanda hil zen hantxe bertan. Hainbeste maite zuen emaztearen besoetan hartu zuen azken hatsa eta zoriontsu ihes egin zuen mendi hegaletan gora, oroitzapen den gerora.
Bertsolaritzaren historia<B58 / 57
27. GARRIKO, LEHEN BERTSO ESKOLA
1959
an hamar lagun astero-astero bertsotan egiteko biltzen hasi ziren Bizkaian Muxikako Ariatza auzoan. Tartean Enbeitatarrak, Sarduitarrak, Ajuriatarrak eta Jon Lopategi ziren, denak helburu bakarrarekin: urte hartan Balendin Enbeitak, Urretxindorraren semeak, lortutako Bizkaiko txapela hurrengo txapelketan berriz ere muxikar batek janzteko ahaleginak egin behar ziren. Ez zuten, noski, “bertso eskola” izateko kontzientziarik, baina gaur egungo bertso eskola askok bezala funtzionatzen zuen. Fuenterrabia tabernan biltzen ziren; Pedro Ajuriak egiten zituen irakasle lanak bertsolariei lana jarriz. Kantatu ahala, denen
58 / B58>Bertsolaritzaren historia
artean botatako bertsoak aztertzen zituzten eta hutsak zuzentzen. Bitartean Pedro Mari Aldamak aktatan jasotzen zituen batzaldietan pasatutako guztiak. Jon Enbeitak ere, familiako hirugarren belaunalditik goren iritsi denak, orduan eman zituen lehen pausoak aita eta aitaitaren bidean, artean bederatzi urte baino gehiago ez bazituen ere. 1960an utzi egin zioten biltzeari eta hamabost urte geroago arte ez ziren berriro hasi. Bigarren sasoi honetan hamar urtez bildu ziren, Balendin Enbeita hil zen arte. Gaur egun, Enbeitatarren laugarren belaunaldiaren eskutik, “Garriko” bertso eskolak bizirik jarraitzen du.
Bertsolaritzaren historia<B58 / 59
28. AZPILLAGA ETA LOPATEGI
1960.
urte ingururako gizartea modernizatzen, zaharberritzen hasia zegoen. Euskal Herri euskaldunean ETA sortu berria zen eta gazteen artean askatasunaren ametsa inoiz baino presenteago zegoen.
eta 1967tik 1970era eta 1972tik 1975era debekatu egin zitzaien plazetan kantatzea. Baina horiek ez ziren isildu: Azpillaga eta Lopategi, Lopategi eta Azpillaga. AZPILLAGA:
Giro hartan, Euskal Herriko bazter guztietan ezagun egin ziren Jon Azpillagak eta Jon Lopategik osatzen zuten bertsolari bikotea. Ia bertsolari guztiak gipuzkoarrak ziren garaian, Lopategi eta Azpillaga bizkaitar izatea nobedade zen eta, gainera, bikote horrek herriak entzun nahi zituen bertso abertzale sutsuak kantatzen zituen. Oso saio politiko eta sozialak egiten zituzten.
Gabiltz goiz ta arratsalde ta entzuntzaile asko daude. Gure berriak kontatutzera poliziak joaten dirade, horrelakoak jaio ez balira denontzako askoz hobe.
Jon Azpillaga, 1935ean, Pasaian jaio zen, Berriatun hazi, eta Mutrikun bizi da ezkondu zenetik. Euskal Herriko finalera hainbat aldiz iritsia da, eta Bizkaiko txapeldun izan zen garai hartan. Jon Lopategi, berriz, Muxikan sortu zen 1934an eta bertan hasi zen bertsotan Enbeitatarrekin. Euskal Herriko final gehien jokatu duen bertsolaria izateaz gain, 1989an txapela jantzi zuen. Bizkaian ere hainbatetan atera da txapeldun. 1984an Bizkaiko ikastoletan bertsolaritza irakasten hasi zen eta harik eta jubilatu arte horretan jardun du. Gaur egungo Bizkaiko bertsolari ia guztiak Lopategiren eskuetatik pasatutakoak dira.
LOPATEGI: Euskal Herria zerbitzen zenbait badira argitzen. Beste ezerrikan ez degu maite hortan ez gera isiltzen, ta askatasuna ezarri arte egia ez da inoiz hiltzen.
Lopategik eta Azpillagak, euren bertsoekin, euskal nazioaren aldeko kontzientzia berpizten lagundu zuten gure geografia osoan. Ikaragarrizko jendetza biltzen zen euren saioetara, eta sarri askotan guardia zibilez inguraturik kantatu behar izaten zuten. Behin baino gehiagotan atxilotu zituzten, multak jarri zizkieten
60 / B58>Bertsolaritzaren historia
Bertsolaritzaren historia<B58 / 61
29. ASPALDI EZ HAUT IKUSI
1926
an Lazkaoko Lazkaomendi auzoan etorri zen mundura Joxe Migel Iztueta «Lazkao Txiki». Gerra aurretik, artean ume zenean, ikastolan ikasi zuen, euskaraz; baina gerra bukatzean ikasketei erdaraz berrekin behar izan zien, eta ondoren Afrikara bidali zuten bi urtez soldadu. Gipuzkoako txapeldun izan zen 1964an eta Euskal Herriko finalista hainbatetan. Lazkao Txiki mende honetako Pernando Amezketarra dela diote askok. Duela gutxi hil bazen ere, mito bilakatu da Euskal Herrian, eta bazter guztietan kontatzen dira haren pasadizo eta ateraldi xelebreak. Barre eragiteko sen berezia zuen, erabat maitagarria. Txiki-txikia eta ahots goxokoa zen eta bertso saio askotan bere presentzia soilarekin jartzen zuen publikoa txaloka eta algaraka. Txisteak eta gertaerak azaltzen ere ez zen nolanahikoa: aktore eta kontalari bikaina zen. Behin, autoan zihoala, guardia zibilek gelditu, STOP seinale bat ez zuela errespetatu eta, «Aizu! Ez al duzu seinalea ikusi?»”, oldartu zitzaizkion. Eta Lazkao Txikik: «Seinalea bai, baina zuek ez». Beste behin ere guardia zibilek gelditzeko agindu zioten: «Alto!”», eta Lazkao Txikik autotik: «Yo, no!». Oso pertsona sentibera zen, eta gisa horretako gaiak jartzen zizkiotenean ere ale ederrak bota ohi zituen; asko sufritzen zuen euskara eta Euskal Herriaren egoerarengatik.
62 / B58>Bertsolaritzaren historia
Mutilzahar izan zen bizi osoan, eta hala hil zen 1993an, bihotzeko operazio batetik ezin aterata. Hil aurretik, medikua anestesia jartzera zihoala, Lazkao Txikik honelaxe esan zion: «Zuk lo jarriko nauzu, baina nork jarriko du iratzargailua». Behin, Altzon ispiluari begira hiru bertso kantatzeko eskatu zioten. Ispilu horrek bertso polit bat Ez ote luke merezi? Aurrean dedan beste laguna Errez aski dut bereizi, Oraindik erdi lotan dago ta Hau zeinek esnaarazi? Gauean, motel, nun ibili haiz? Aspaldi ez haut ikusi! Egunon berriz nere laguna, Aspaldi ez haut ikusi, Horregatikan gaur´e berriro Nahi diat hizketan hasi, Atzo bezala tamaina berdin Xamarrean hago kasi, Lo ondo egingo huan baina Ez haiz batetxo´re hazi!
Baina bazekit aspaldi hontan Zeozer pasatzen dala, Nik bazekiat aspalditxoan Leunagoa hintzala, Lehenago tira heukan baina Gaur zimeldu zaik azala: Lazkao Txiki, zahartzen ari haiz Urteak pasatu ahala! Bertsolaritzaren historia<B58 / 63
30. BOTILA BAT ITSASORA
X
abier Amuriza Etxanon jaio zen, 1941ean. Apaiz, politikari, preso, kantari, idazle eta irakasle, bizkaitarra historiara pasatuko da bertsolaritzan eman den iraultza handienaren aita izateagatik. Hamaika urtetik hogeita lau urtera Derioko seminarioan abade ikasketak egiten ari zen bitartean, isilean eta ezkutuan bertso liburuak irakurtzen eta buruz ikasten jardun zuen. 1965ean egin zen abade, eta sotana eta guzti joaten zen kantatzera Bizkaiko herrietara; entzuleentzat erabat harrigarria zen taula gainean abade bat bertsotan ikustea. Urte batzuk geroago, Francoren kontrako borrokan ziharduelako, Zamorara eraman zuten preso. Han kartzelako ordu luzeak bertsolaritza aztertzen pasatu zituen eta doinu eta neurri berrietan hainbat bertsopaper jartzen. Askatu zutenean hogeita hamabost urte zituen. Kantatzeko era erabat modernoa eta guztiz berritzailea zuen ordurako. Gauzak esateko haren modua, eta doinuak, neurriak eta filosofia ez ziren inondik inora bertsolari klasikoenak. Adibidez, lehen bertsolaria izan zen Euskal Herriko bertso txapelketa batean euskara batua erabili zuena. 1980ko urtean izan zen. Eta gainera molde berriez baliatuz txapela jantzi zuen. Amurizari mesfidantzaz begiratzen zion askok, eta eztabaida ere sortu zen ea merezi ote zuen halako bertsolari batek txapela janztea. Etxanotarrak erantzun bipila eta biribila eman zien kritikari eta kritika guztiei: hurrengo txapelketa nagusia ere irabazi eta berriro txapela jantzi zuen.
64 / B58>Bertsolaritzaren historia
1982an egin zen txapelketa hori. ÂŤNaufrago bat zara, itsasontzi bat pasatu da, baina zu hartu barik aurrera segitzen duÂť gaia jarri zioten, eta berak propio sortutako doinu berri batean erantzun zuen, eta ez nolanahi alajaina! Izan ere, abade ohiak botila bat jaurti zuen itsasora bere planteamenduekin, eta ez, hura ez zen hondoratu. Itsaso hori dago zatarra, Nire oihua eta negarra, Untzi bat horra non azaltzen den: Nik behar nuen izarra. Oraintxe sartu zait harra, Berriz piztutzeko garra, Baina hau da zoritxarra! Ikusi naute aurrean eta Ai! Hau destino baldarra! Laguna ondotik pasatu eta Nik hemen ito beharra!
Bertsolaritzaren historia<B58 / 65
31. BOLANTEARI BERTSOTAN
A
utoan doa Imanol Lazkano. Agian Bertsozale Elkartearen batzarren batera abiatu da, agian lan kontuengatik dabil bolantea hartuta errepidean barrena, edo agian, nork daki, txapelketa batera doa, sariak banatu eta azken agurra kantatzera. Gerra zibila piztu zen urtean jaio zen Imanol, Azpeitian, eta harrezkero da bertsolari, ez bada lehenagotik. Joxe Lizasorekin eta Joxe Agirrerekin batera Azpeitiko bertso hirukote handia osatu zuen, eta herria bertso zaletu zuen eta kimu berriak ekarri zituen plazara: Sebastian Lizaso, Euzkitze, Jokin Urangaâ&#x20AC;Ś Gero, Bertsozale Elkartea sortu zenean, lehendakari izendatu zuten, eta hala izan da ia hogei urtez segidan.
66 / B58>Bertsolaritzaren historia
Autoaren motorrarekin batera martxan darama Imanolek buruaren motorra. Begirada errepidean zizelkatuta, buruan bertsoak josiz doaz bata bestearen atzetik. Honelaxe osatzen ditu beti bertso sortak: bolanteari helduta etengabe bertsoak pentsatzen dihardu, pentsatu eta pentsatu harik eta sorta osatu arte. Orduan, oraindik bolantean, buruz ikasten ditu eta etxera iritsitakoan baino ez ditu idazten. Ez bekio gasolina buka! Harrituko zerate Gure gertaeran Atzo nola pelotan Jostatuak geran. Aitor egarriturik Genun bukaeran, Nonbait edari onik Etzuen aukeran: Sagardoaren ordez Gasolina edan.
Bertsolaritzaren historia<B58 / 67
32. BATETIKAN KORROKA
1986
ko Euskal Herriko Txapelketaren finala zen, Anoetako belodromoan. Sebastian Lizaso atera zen garaile, Lopategi eta Amuriza beteranoen aurretik. Baina ez zen izan finalean sartu zen gazte bakarra, han baitziren, besteak beste, Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña ere. Peña hogeita bederatzi urteko anoetar xelebrea zen, bere ateraldiekin entzuleak barrez jartzen espezialista ordurako. Bost urte geroago Gipuzkoako txapeldun aterako zen. Gazteagoa zen Egaña: hogeita bost urteko zarauztar ile-horia. Ez ziren urte asko joan Amurizari entzunda bertsotan hasi zenetik, eta ez ziren urte asko falta Euskal Herriko bere lehen txapela janzteko. Hiru ditu gaurko egunean. Gai jartzaileak biei deitu zien mikrofonora. «Hamarreko txikian kantatzeko hauxe duzue gaia: Peñagarikano, zu parrandatik mozkortuta heldu zara etxera, eta okertuta, emaztearen ohera sartu ordez, Egaña amamarenera sartu zara».
EGAÑA:
Batetikan korroka Bestetik herrena, Ohia okupatu du Hori da txarrena. Ez da pinta kabala Honek dakarrena: Kaltzontzilorik gabe Ohean barrena… Pixkat gutxio edan Ezazu hurrena. PEÑA:
Gaur parrandan jo ta ke Hor dabil gizona, Lehen pasiloa jo Ta gero komona. Uste nuen hau zela Nik nere moñoña Laztantzen hasi naiz ta Ez da horren ona… Mozkorra nator eta Barkatu amona. 68 / B58>Bertsolaritzaren historia
Bertsolaritzaren historia<B58 / 69
33. SARASUA
1991
ko Gipuzkoako final hartan parte hartu zuenerako, Jon Sarasua ezaguna zen Euskal Herri osoan.
Almengo bertso eskolan hasi zen bertsotan Aretxabaletako mutila, artean umea zela, eta hasieratik erraztasun ikaragarria erakutsiz hainbat txapel jantzi zituen. Gero kazetaritza eta soziologia ikasi bitartean, bere belaunaldiko bertsolari handienetako bat bilakatu zen Sebastian Lizaso, Peñagarikano, Egaña etab.ekin batera. Oso izaera propio eta berezia zuen, eta egun hartan argi eta garbi erakutsi zuen.
tsoan, zortziko txikian bota zuen. Gutxi gorabehera hau esan zuen: «Bertsolaritza bezalako jolas batean ez diot elkarren kontra lehiatzeari zentzurik aurkitzen, zuentzako txapela». Jendea zur eta lur utzi zuen, baina Sarasua pozik gelditu zen: mezuak nahi zuen oihartzuna izango zuen. Harrezkero ez da sekula lehiatu.
Kartzelako lanera txapeldun ateratzeko aukera handiekin iritsi zen; azkeneko lan hura izan zitekeen txapela janzteko azken zubia. Gai-jartzaileak lana azaldu zion: «Hiru bertso 6 puntutik gorako neurrian». Lehen biak zuzen kantatu zituen Jonek, 7 puntuko doinuan. Hirugarrenean ordea, saio osoko azken ber-
70 / B58>Bertsolaritzaren historia
Bertsolaritzaren historia<B58 / 71
34. EPAILEAREN AURREAN KANTARI zken urteotan makinatxo bat euskaldun pasatu da epaile espainiarren aurretik arazo politikoak direla eta. Bertsolari batzuk ere bai tarteka.
A
txeratzeko egin zen juiziora. Haiek ere bertsotan deklaratu zuten, eta Garzonek txostenean honela aipatu zituen gero: «Vinieron una especie de juglares sabelotodo».
Xabier Arriaga “Txiplas”ek, adibidez, 90eko hamarkada hasieran eduki zuen juizioa. Errigoitiko bertsolaria zen, artean Bizkaiko Finalean kantatua. Epaiketa iritsi zenean, Txiplasek abokatuari esan zion bertsotan erantzun nahi ziela epailearen galderei. Epaile espainiarra harrituta gelditu zen: «Kantatuz?», galdetu zuen, «eta gitarrarik-edo behar al du?».
Gehiago ere izan dira Txiplasen bideari segituz bertsotan deklaratu dutenak, bertsolaria edonon eta edozein egoeratan baita bertsolari.
Jon Sarasua eta Andoni Egaña ere lekuko gisa joan ziren Garzon epailearen aurrera 1997an HBren mahai nazionala espe-
72 / B58>Bertsolaritzaren historia
Bertsolaritzaren historia<B58 / 73
35. EMAKUMEAK BERTSOLARI
H
istoria gizonezkoek idatzi dute beti, modu matxista batean idatzi ere. Agian horregatik ez dira profazada eta negargileen garai hartatik gaurdaino emakumeak bertsolaritzan protagonista izan. Beti izan dira, ordea, emakume bertsolariak: Hondarribiko Joxepak bertsoz desafiatu zuen Bilintx, Bizenta Mogelek hainbat bertso utzi zituenâ&#x20AC;Ś nahiz eta ez zitzaien gizonekin batera plazetan ibiltzen uzten. Azken urteotan, zorionez, aldatu egin da hori. Kristina Mardarazek 80ko hamarkadan plazan kantatzeari ekin zionetik, gero eta gehiago dira bertsotan dabiltzan neskak, eta gainera gero eta gorago iristen dira. Estitxu Arozena Nafarroan, Maialen Lujanbio Gipuzkoan, Oihane Perea Araban, Miren Artetxe Iparraldean, Iratxe Ibarra eta Oihane Enbeita Bizkaianâ&#x20AC;Ś 1993ko Bertsolari Egunean, artean jende asko emakumeak taula gainean ikusten ohitu gabe zegoenean, Estitxu Arozenak honako hau kantatu zuen:
74 / B58>Bertsolaritzaren historia
Emakumeok mikrofonoan Jaso izan dugu burla, Gaur ere batzuk haserre daude, Ezin dute disimula. Ni ziur nago egunen baten Erakutsiko dugula Bertsolaritzak barrabilekin Zerikusirik ez dula.
Bertsolaritzaren historia<B58 / 75
36. BI ESKALE
J
on Lopategi Bizkaiko ikastoletan bertso irakasle gisa lanean hasi eta berehala eman zituen landareak fruituak. Nabarmenenak Durangon: Unai Iturriaga eta Igor Elortza izeneko mutiko parea. Beti elkarrekin, Igor eta Unai laster hasi ziren guztia irabazten: hainbatetan jantzi zituzten biek Bizkaiko eta Euskal Herriko eskolarteko txapelak, eta artean hemezortzi urte ez zituztela, Bizkaiko txapelketa nagusian kantatzeari ekin zioten, baita finalean sartu ere. Ordutik Unai bi aldiz atera da txapeldun eta Igor lautan.
1994an Hertzainak taldeko Josu Zabalaren Txapel Okerrak musika taldearekin abentura musikal batean murgildu eta Zazpi Eskale sortu zuten biek. Euren kontzertuetan, musika eta bertsoa uztartuz, marjinazioari eta horrelako gaiei kantatzen zieten, eta ikuskizunak ikaragarrizko arrakasta izan zuen. Bi disko grabatu zituzten: Bertso berriak pobreziari jarriak eta Barrenkaleko Bluesak. Urte pare bat geroago taldea desegin egin zen ez, ordea, bikotea. Igor eta Unai, Unai eta Igor.
Euskal Herriko Txapelketan ere gazte iritsi ziren gora. Iturriaga hiru aldiz izan da Belodromoko finalean; Igor, berriz, aurreko bietan atarian geratu ostean, 2001ean sartu zen lehenengoz. Literaturan ere lur berriak urratu dituzte: Igorrek Margolana eleberria idatzi du eta Unaik Isladak eta Berandu da gelditzeko.
76 / B58>Bertsolaritzaren historia
Bertsolaritzaren historia<B58 / 77
37. ABUELA ETA ABUELO
A
purka-apurka frogatu da, barrabilekin bezala, bertsolaritzak ez duela zerikusirik baserriarekin edo euskal abizenekin. Gero eta gehiago dira adibideak: esate baterako Jon Maia edota Paia anaia-arrebak. Jon Maiaren aita Zamorakoa da, ama Extremadurakoa. Umeumetatik ikastolara joan zenez, ordea, betidanik da euskaldun. Laster bertso zaletu zen. Hamaika urte baino ez zituen anaia txikiarekin beti euskaraz egingo zuela bere buruari erronka egin zionean. Handik gutxira jantzi zituen Eskolarteko lehen txapelak; gero beteranoekin egindako saioak etorriko ziren. Bere lehen abizena euskalduntzat jo zitekeen, baina bigarrena, Soria, Jonek ez zuen hain erraz esaten. Saio bukaeretan ere, gurasoak agurtzera etorri eta erdaraz egin beharrak deseroso sentiarazten zuen zumaiarra, egonezina sortzen zitzaion. Eta 1997ko Euskal Herriko Txapelketa etorri zen. Jon ordezko hasi eta finaleraino heldu zen. Bat-batean, lehenago Txirritak, Basarrik edota Xalbadorrek zapaldutako lurraren gainean zegoen, eta ez zuen momentu hura alferrik galdu. Belodromo osoaren aurrean, gurasoekiko errekonozimenduzko bertso hunkigarri bat kantatu zuen bere jatorriaz harro sentitzen zela aldarrikatuz. Zor bat kitatu zuen orduan, eta ez ziren gutxi izan negar egin zutenak edota gerora gutunak bidali zizkiotenak.
78 / B58>Bertsolaritzaren historia
Jonen beraren berbetan azalduta, ÂŤegin nuena izan zen lotsarik gabe aldarrikatzea gure euskaldun berri izaera, non eta, euskalduntasunaren tenplu handieneanÂť. Ama Extremadura, aita Zamoratik, abuela ta abuelo haien aurretik; herri hontan sustraitzen asmatzeagaitik, neukâ&#x20AC;&#x2122;e maita dezaket guztien gainetik. Euskeraz badakit, bertsoz darabilkit, dena zuengatik, halaxe dagokit, denek kantatu dute nere ahotik. (bis)
Bertsolaritzaren historia<B58 / 79
38. MENDIAN GORA
G
arrikoko esperientziaren ondoko lehen bertso eskola Almengoa izan zen. Xanti Iparragirre, Patxi Goikolea eta Joanito Akizuk egiten zituzten irakasle lanak; umeen artean berriz, beste batzuen artean, Sarasuatarrak, Arantzazu Loidi eta Felix Iñurrategi zeuden. Bakoitzak bere bidea egin zuen gero: Felixek, bertsolaritza inoiz ahaztu ez bazuen ere, mendikoa. Anaia Albertorekin batera, Himalaiara espedizioak egiten hasi zen gazterik; 8000 metroko lehen gailurrak etorri ziren gero. Konturatzerako anaia biak Euskal Herriko mendizale maitatuenetakoak ziren. Felixentzat mendia guztia zen, han sentitzen zen benetan bizirik. Lehen zortzi milakoari bigarrenak hartu zion segida, eta ondoren hirugarrenak… Euskal Herriratu bezain laster hurrengo espedizioa prestatzen hasten ziren Iñurrategitarrak. 2000. urteko udan, ordea, berri beltza iritsi zen Pakistan aldetik. Gasherbrum II. mendian zebiltzan anaia biak, munduan dauden hamalauetatik hamabigarren Zortzi Milakoa zuten… eta gailurra eginda kanpamendura jaistean Felix malkarretik amildegi batera amildu eta hil egin zen. Hogeita hamahiru urte zituen. Bere heriotza haize bolada hotz baten gisan iritsi zen Euskal Herrira. Mendia guztia izan zen Felixentzat. Bizitza eta heriotza.
80 / B58>Bertsolaritzaren historia
Ez egin negar! Ez jo ezkilik! Bizi duguna dago bizirik dio Isabel Allendek paper horituan idatzirik. Hamaika hitz igorri dit beste behin irakurririk mintzo direnak ixilik «Izan ez baita heriotzarik ez moldatu hilobirik Guk gogoratzen ez dugun hura besterik ez dago hilik». Joaten gara motxila eta bota handiak jantzita Harri ta izotz egunsentiro maitalearekin zita. Gero sherpekin salda beroa ta arroza egosita Lo egiteko zakua gertu Ez al da hori polita?
Bertsolaritzaren historia<B58 / 81
39. MUNDU BETE BERTSO
2003.
urtean Bertsozale Elkarteak asmo handi bezain ederra gauzatu zuen: planeta osoan barreiatuta zeuden inprobisatzaile ezberdinekin topaketa batzuk antolatu zituen Euskal Herrian. Hots, oso modu ezberdinetan -baina beti bat-batean- kantatzen duten lagun mordoa bildu zen azaroan geurera, eta elkarren jarduna ezagutu ondoren, denek batera ikuskizun handi bat eskaini zuten Bilboko Euskalduna Jauregian. Jamaikarrak, nigertarrak, argentinarrak, portugesak, sardiniarrak, georgiarrak, kubatarrak, menorcarrak, mexikarrak eta euskaldunak ibili ziren eskutik helduta.
82 / B58>Bertsolaritzaren historia
Marokoarrak ezin izan ziren agertu. Espainiako poliziak ez zien Bilboko zitara etortzen utzi; parte-hartzaileek, ordea, ez zituzten ahaztu. Euren herriko elezahar batek dio inprobisatzaileek bertsoz loreak sortu eta banatu egiten dituztela, eta kondaira hori medio, Bilboko ikuskizuna eurei gorazarre eginez bukatu zen. â&#x20AC;&#x153;Aita-semeakâ&#x20AC;? kantu ezagunaren doinuan inprobisatzaile bakoitzak bertso bat kantatu zuen norbere hizkuntzan; denek zeramaten lore bana eskuan, eta denek loreontzi batean ipini zuten, Elkartasunezko Lore Sorta osatuz. Publikoa zutitu egin zen txaloka eskuak lehertzeraino.
Bertsolaritzaren historia<B58 / 83
40. BIHAR
B
ertso eskolak euskal geografia osoan hedatzen ari dira; ikerketa mailan teoria batzuk plazaratu dira; bertso saioak nonahi egiten dira; elkartea indartsu dabil; gero eta bertsozale gehiago gara. Bat-batean Barakaldon gaude. BEC erakustazoka erraldoian. Hastera doa Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko Finala. Begira ezazu ezkerrera, eskuinera, behera edota gora: ez dituzu bertsozaleak baino ikusiko. Sekula izan den plazarik handienean zaude, gaude. Gu biok eta beste 20.000 lagun. Eta hondoan, han urrunean, zortzi aulki taula gainean. Txiki-txiki ikusten dira hemendik eta, momentuz, hutsik daude. Ez dute nor gainean eseri, oraingoz. Baina dagoeneko bertsolariak taulara hurbiltzen ari dira. Abenduaren hemezortzia hurbiltzen ari da.
84 / B58>Bertsolaritzaren historia
Bertsolaritzaren historia<B58 / 85