Bekoplaza 25 baja

Page 1

2018

martxoak 8

martxoak 8

martxoak 8

Bekoplaza 25 ESKOLA PRENTSA


Beko

plaza ESKOLA PRENTSA

2

Editoriala

3

Elizaldeko Guraso Elkartearen ekimenak

6

Ekofish proiektua

8

Euskararen astea

Hezkuntzako grebak Azkeneko bi ikasturteak nahiko mugituak izan dira irakasleontzat. Krisi garaian galdutakoa berreskuratzeko garaia bazela uste genuen eta horren alde borroka abiaraztea erabaki zen, beti ere gure ikasleentzat kalitatezko hezkuntza helburu. Hainbat greba egun, mobilizazio eta eztabaidaren ondorioz, sindikatu gehienek (Steilas, LAB, CCOO eta UGTk) aurreakordio bat sinatu dute Eusko Jaurlaritzarekin, non eskatutako hainbat gai kontuan hartu diren. Sindikatu hauek akordioa positibotzat jo dute, baina “abiapuntu” bat dela ohartarazi dute, irakasleen lan baldintzak behin betiko finkatzeko.

10 Ikasleak idazle 12 Agenda 21

Hauek dira aurreakordioan adostutako puntuetako batzuk:

13 Argazkiak

• Behin-behinekotasuna % 27tik % 17ra murriztea.

21 Irteerak eta tailerrak 24 Martxoaren 8aren harira plastikako lanak

• 2020ra bitartean 5.000 lanpostuko lan eskaintza publikoa egiteko konpromisoa. • Maila guztietan bajak lehen egunetik aurrera estaltzea.

26 DBH4koen agurra

• 20 ikasle baino gehiago dituzten hiru urteko ikasgeletan langile kopurua areagotzea.

28 Elkarrizketak

• 60 urteko irakasleei eskola-orduak murriztea. • Egoera okerrenean dauden 140 ikastetxeetan irakasle gehiago jartzea lanean.

ARGITARATZAILEA Elizalde Ikastetxea Manuel Lekuona, 5 • OIARTZUN

www.elizalde.info HH-LH Tel. 943 49 01 93 Faxa 943 49 44 30 BHI Tel. 943 49 10 17 Faxa 943 49 10 52 DISEINU, MAKETAZIO ETA I NPRIMAKETA antza Komunikazio Grafikoa

2

Bekoplaza 25 · 2018 · Elizalde Ikastetxea


Elizaldeko

Guraso Elkartearen ekimenak Elizalde Herri Eskolako guraso elkartean urte asko daramatzagu lanean, ikastetxeko familien beharrak ase nahian. Gure asmoa familien eta ikastetxearen arteko zubi-lana egitea da; izan ere, gure seme-alaben hezkuntzan ahalik eta modu eragingarrienean eragiteko, zer hoberik ikas komunitate osoaren parte hartzea baino. Horretantxe ari gara; modu xumean, baina gogotsu. Guraso elkartean hogei bat lagun elkartzen gara. Zuzendaritza talde batek gidatzen du eta hainbat batzorde kudeatzen ditu. Era berean, gure elkartea, Baik araren, Gipuzkoako Ik asleen Gurasoen Federazioaren, parte da. Oarsoaldean eta Gipuzkoan egiten diren bileretan parte hartzen dugu eta beste guraso elkarteekin ere badugu harremana. Dena den, gurasoen ordezkari baino ez gara, eta antolatutako ekintzetan guraso askoren laguntza izaten dugu, zorionez. Horiek horrela, zuzendaritza-taldeko kideengana jo dugu, Elkartearen berri gehiago jakiteko. - Eskolari begira zein ekintza antolatzen dituzue? Eskola orduz kanpoko hainbat ekintza antolatzen ditugu: eskola kirola, euskal dantza, xakea, antzerkia eta abesbatza. Euskal dantzari dagokionez, curriculumean txertatzeko aukera izan genuen eta Haur Hezkuntzan eskola orduetan lantzen dute. Dantza taldeari ere indar berezia ematen ahalegintzen gara. Aurten, beste bi jarduera ere jarri ditugu martxan, arrakasta handiz: batetik, robotika eta, bestetik, HHko ikasleentzat, musika-tailerra. DBHn, berriz, idazkera digitala eta euskal dantza. Horretaz gain, guraso eskolak ere antolatzen ditugu. Azkenekoak, sexu hezkuntzari buruzko saioak izan dira, Kizkitza Arozenarekin. Gustura parte hartu dute gurasoek. DBH 4n, orientazio-saioak, ikasleentzat. - Beste berrikuntzarik aipatu al dezakezue alor honetan? Familiari begirako ekintzak. Iaz bi asteburuko Mindfulness ikastaroa antolatu genuen eta aurten hiruhileko osoa eman diogu jarduera honi. Eva Sánchezen gidaritzapean, erlaxazio teknikak, momentua eta oraina bizitzen… ikasi dugu eta haurren jarrera aldaketa ikustekoa izan da. Best alde, urtearen hasieran sehaska-kanten saioa antolatu genuen HHko eraikinean, eta haur txikienen gurasoak gonbidatu genituen bertara. - Eskola Jasangarria izendapena jaso du Elizaldek. Zerbait egiteko aukerarik izan al duzue?

Bai! Mediatekan elkartu, eta zabor gutxiago sortzea helburu hartuta, oso tailer politak antolatu ditugu, guraso artetsu batzuen ekimenez. Zoragarria izan da. Kamisetak erabiliz, poltsatxo polit bat egin dugu; plastikozko zorro gutxiago erabiltzeko. Ogitartekoak biltzekoa egitea ere ideia bikaina izan da; hartara, aluminiozko papera erabili beharrik ez. Oraindik ere hainbat ideia baditugu eta horiei bueltaka ari gara. - Herrira begira, zein ekintza nabarmenduko zenituzkete? Ikasturteari hasiera polita emateko, bertso bazkaria antolatu dugu azken lau urteetan. Hainbat helburu betetzen ditugu ekintza honen bidez: euskarari eta euskal kulturari indarra ematea, herriari gure aletxoa eskaintzea, herria biltzea, eta denaren gainetik, denok gozatzea. Ikasturtean aurrera goazela, Ihoteak dira gure egutegian mugarri. Igande goizean, Karroxa antolatzen dugu herria girotzeko, eta haurrak festaren protagonista izatea da gure nahia. Aurten eguraldiak ez du lagundu, baina giro paregabean ospatu genuen Elorsoron: hamaiketakoa, intxixuak, ez zen deus falta! - Eta Xanixtebanetako tabernak aurten 15 urte beteko ditu, ezta? Bai, ikaragarria da! 500-800 afari ematen ditugu gauero. Hori guztia behar bezala antolatzeko, 120 pertsonatik gora aritzen da lanean eta DBHko ikasleen parte-hartzea ere ezinbestekoa da. Pixkanaka handitzen ari den proiektua da. Belaunaldi aldaketa ere egokitu zaigu eta gogotsu hartu dugu lekukoa. Herriari eskaintzen zaion zerbitzu hau mimo handiz zaintzen dugu. Esaterako, Eskola Jasangarriaren izenean, pauso txikiak ematen ari gara: berrerabiltzeko basoak, platera biodegradagarriak… Haurrek, berriz, zirko jolasez gozatzeko aukera izango dute. - 2019an, hitzordu garrantzitsu bat ere badugu Oarsoaldean. Bai, hala da. 2019ko Euskal Eskola Publikoaren Jaia Errenterian izango da, eta Koldo Mitxelena Eskolak antolatuko du. Elizaldek ere parte hartuko du: herrian ekintzak antolatu, Oarsoaldeko haurren arteko harremanak sustatu, ikastetxeen arteko loturak indartu... Euskal Eskola Publikoari garrantzia eman behar zaio Oarsoaldean. Horrelaxe agurtu ditugu Elizalde Guraso Elkarteko ordezkariak. Ikasturtean egindakoak eta egiteko dituztenak errepasatuta, oporren ostean berriro ere beti bezain gogotsu hasiko diren irudipena dugu. Mila esker eta eutsi horri!

Elizalde Ikastetxea · Beko

plaza 25 · 2018

3


4

Bekoplaza 25 · 2018 · Elizalde Ikastetxea


elizaldeko guraso elkartearen ekimenak

Elizalde Ikastetxea ¡ Beko

plaza 25 ¡ 2018

5


Ekofish

proiektua Plastikorik jan al duzu inoiz? Plastikoz inguratuta bizi izan al zara inoiz? Gure itsasoan bizi diren arrainen, zetazeoan eta beste izaki bizidunen egoera hori da. Hau izan da Mater Museoa Ekofish proiektuaren bidez azaldu nahi izan diguna.

Urtarriletik Biologia eta Geologiako zenbait klase orduetan arazo hau planteatu digute. Beti esaten dugu plastikoak denbora luze behar duela desagertzeko, baina berez mikro plastiko bihurtzen da eta ez da desagertzen. Mikro plastikoak arrainek jaten dituzte eta gero arrain horiek guk jaten ditugu. Horretaz gain, mikro plastiko bihurtzen ez diren plastikoak, pilatu eta plastikozko irlak sortzen dituzte. Adibidez, Atlantikoan dagoena eta Itsas Barean dagoena. Gure lehen lana hondakinen kudeaketari buruzko ikerketa eta bideoa egitea izan zen, eskolan zenbat hondakin sortzen den ikusteko, baita etxean eta herri mailan ere. Ondoren, Donibane Pasaiko Kalabortza hondartza garbitzera gonbidatu gintuzten. Hara iritsi ginenean, ez genuen espero horrenbeste zaborrik aurkitzea. Goiz osoa eman genuen Kalabortza garbitzen eta 10-15 poltsa bete genituen. Gure ondorengo lana proiektua sortzea izan zen, “ideia zaparrada” metodoa jarraituz. Ideia asko atera ziren, baina, gela bakoitzak ideia bana aukeratu zuen. • 3A taldeak Oiartzun ibaiaren zati bat garbitzea. • 3B taldean ikastetxeko patioan hainbeste hondakin ez botatzeko garbiketa taldeak antolatzeko proposamena egin da. • 3C taldean plastikozko poltsen erabilera murrizteko kamiseta zaharrekin oihalezko poltsak egiteko tailerra.

3B taldeak proposatutako proiektua ikastetxeko zuzendariari aurkeztu genion eta aztertuko zuela esan zigun. 3A taldearen proiektua ibai garbiketa izan da. Hau dena antolatzeko 3 talde egin genituen: harreman taldea, komunikazio taldea eta antolaketa taldea. Gure proiektua jendeak ezagutzeko udaletxeko laguntza behar genuenez, ekitaldi bat antolatu genuen udaletxean gure proiektua herriari aurkezteko. Gure proiektua garatzen ari zen bitartean, Mater ontzira gonbidatu gintuzten egun pasa. Bertan taldeka banatu gintuzten eta itsasontzia ikusi genuen. Itsasora ateratzeko plana zegoen, baina, eguraldiaren erruz, ezin izan genuen itsasora atera. Maiatzaren 13an gure proiektua burutu genuen. “Let’s clean up Europe” ekimeneko elkarteari esker, zaborra jasotzeko poltsak eta eskularruak lortu genituen. 10.30etatik 13.00ak arte egon ginen gure ibaia garbitzen. Bertatik 20 poltsa baino gehiago bete genituen. Oso esperientzia ona, polita, dibertigarria eta zoragarria izan da.

6

Bekoplaza 25 · 2018 · Elizalde Ikastetxea


ekofish proiektua

3C taldearen proiektua maiatzaren 6an burutu genuen. Mater Ontzira bisita egin genuenean itsasoa garbitzeko teknikak ikasi genituen eta ondoren plastikozko poltsak murrizteko telazko poltsak egitea erabaki genuen. Proiektua garatzeko hiru talde egin genituen: komunikazio, harreman eta produkzio taldeak. Eskolan, kiroldegian, liburutegian‌. kaxak jartzeko baimena eskatu genuen. Ondoren komunikazio taldeak kartelak egin zituen eta herrian zehar jarri genituen. Kaxetan kamisetak utzi zizkiguten, poltsak egiteko. Maiatzaren 13an Herriko plazan guraizeak erabiliz kamisetekin poltsak egin genituen, baina ez zen jende askorik hurbildu. Eskerrak eman behar dizkiegu Mater Museoko arduradunei, udaletxeari, Fernani, eta etorritako jende guztiari, gure proiektuak burutzen lagundu digutelako. Eskerrik asko!!!

DBH 3ko ikasleak

Elizalde Ikastetxea ¡ Beko

plaza 25 ¡ 2018

7


Euskararen astea

Ikasturte honetan ere Euskararen Egunaren bueltan Euskararen Astea ospatu genuen Elizalden, abenduaren hasieran. Ttirikittaukiko gure ikasleen laguntza apartari esker, gymkhana eta jolas dibertigarriak primeran joan ziren; denek ederki pasatzeko aukera izan zuten. Bestalde, kanpotik ere bisitak izan genituen. Alde batetik, Glaukoma taldeko Juantxo etorri zitzaigun bere ibilbidearen berri ematera eta bigarren zikloko ikasleen zalantzak edota galderak argitzera. Gertuagotik, Autobus Magikoko kideak ere etorri zitzaizkigun, lehenengo zikloko ikasleekin solasaldian aritzera. Hauek gainera musika-tresna eta guzti etorri ziren gure belarrien gozamenerako.

8

Bekoplaza 25 ¡ 2018 ¡ Elizalde Ikastetxea


euskararen astea

Musikaz gainera, dantza ere izan genuen. DBH4ko euskara batzordeko kideek gidatuta, Eskuetan abestiaren koreografia ikasi genuen gelaz gela eta, ondoren, denok batera dantzatu genuen. Bestetik, herrian sortutako Ahobizi-Belarriprest egitasmoarekin bat egin genuen, Elizaldeko ikasle, irakasle eta langileok. Beste hainbat oiartzuarrekin batera, konpromisotik ar/ditzerako saltoa eman genuen guk ere bi astez.

Elizalde Ikastetxea ¡ Beko

plaza 25 ¡ 2018

9


Prosa eta Poesia Lehiaketa

Urtero bezala, aurten ere Oiartzungo Udalak antolatutako Prosa eta poesia lehiaketan parte hartu dugu. Lehiaketara aurkeztutako lanetako bat da Izaro Retegi DBH 3ko ikasleak idatzitakoa. Ipuina idatzi ez ezik, irudia ere sortu du gure sortzaile gazteak.

UDAZKEN HOSTOAK Aspaldian ez nuen Maria ikusi, parke albotik ibiltzen nindoala ikusi nuen azkenengoz. Ondoan zuen alaba, kolunpioetan jostatzen. Mariak liburua zuen esku batean eta zigarroa bestean. Neska aparta zen Maria, beti denei laguntzeko prest dagoen horietakoa. Gogoan dut eskola utzi zuenekoa, beti alai zebilen neska depresioan sartu zen, edaten eta erretzen hasi zen eta ez zuen berriro ere gurekin hitz egin. Hilabete batez mundu guztia berataz hitz egiten ibili zen, ikasle eta irakasleen artean zurrumurruak alde batetik bestera zebiltzan. Uda ondoren gertatu zen guztia, kopetilun ikusten genuen egunero, hitz egiteko gogo gutxirekin. Oporretatik bueltatu eta lehenengo egunean irakasleak gure oporrei buruzko istorioen bat kontatzeko eskatu zigun. Denak hasi ginen orduan denetik kontatzen, batzuk familia bisitatzera joan zirela, besteak hondartzara, besteak berriz mendira, batzuk kanpora joan omen ziren, Mallorcara, Ibizara… eta oporretako errebistatan agertzen diren leku izugarrietara. Baina Maria isilik geratu zen lurrera begiratzen zuen bitartean, nik bera begiratu nuen, triste zirudien eta minutu gutxi batzuk barru negarrez hasi zen. Malkoek aurpegia bustitzen zioten bera eskuekin lehortzen saiatzen zen bitartean. Gelatik irten zen ziztu bizian eta irakasleak bere atzetik jo zuen. Hamaika urte zituela utzi zituen ikasketak Mariak. Hilabete batzuk geroago jakin genuen haurdun zegoelako utzi zuela eskola eta haurra eduki zuela jadanik. Bederatzi urte igaro dira eta Mariaren etxe aurrean gaude bere gelakoak izan ginen guztiak. Urteak ziren “kaixo” esatera hurbilduko ginela esan genuenetik, baina, lotsa gehiegi ematen zigun beragana hurbiltzeak hainbeste denbora igaro ondoren. Baina jadanik hemen gaude ate aurrean. Gutako batek atea jo du.

10

Atea ireki da eta neskato bat irten da barrutik. Bere aita inoiz ezagutu ez duen eta inoiz ezagutuko ez duen neskak “kaixo” dio. “Nortzuk zarete zuek?” galdetzen du. “Zure amaren eskolako lagunak gara” esan du gutako batek. Neskak etxe barrurantz jo du “amona, etorri mesedez!” garrasi egin du. Denbora gutxira emakume bat agertu da. Mariaren ama. Orain parke bateko bankuetan gaude eserita guztiok. Mariak bere buruaz beste egin zuen eskola utzi eta urte batzuk geroago. Haizeak gozo laztantzen digu ilea, hostoak dantzan dabiltza eta negua datorrela nabari da. Begiradak elkarrengandik ihesi dabiltza, zer esan jakin gabe gaude guztiak. Parke honetantxe ikusi nuen Maria azkenengoz, liburu bat eskuan eta bestean zigarroa zuela, alaba kolunpioetan jostatzen ari zen bitartean. Bai… Neska aparta izan zen Maria, beti denei laguntzeko prest dagoen horietakoa. Izaro Retegi, DBH3A

Bestetik, DBH 3. mailako ikasleek idatzitako ipuinak, lehiaketara bidaltzeaz gain, LHko ikasleei kontatu genizkien. Gustura kontatu genizkien guk, eta gustura entzun zituzten gazteagoek.


ikasleak idazle

Coca-Cola

NARRAZIO LABURREN LEHIAKETA Martxoaren 16an, DBH2ko 12 ikasle Donostiara joan ginen Gaztelaniazko narrazio laburren lehiaketan parte hartzeko asmoz. Eguraldia lagun, ostiral goiz batean abiatu ginen gure sormena landuz egun desberdin bat pasatzeko asmoz. Garraio publikoa erabiliz, Amarara lehendabizi eta ondoren Deustuko Unibertsitatera iritsi ginen. Han, urtero bezala, Zarautzko Institutuko ikasle eta irakasleak agurtu ondoren, areto haundi batean sartu gintuzten. Aurretik, irakasleak emandako Jack London eta Edgar Allan Poeren narrazio labur batzuk irakurri genituen inspirazio gisa gero han gure onenak emateko. Aurtengoan, ideia gisa, “iparrorratz” bat eman ziguten, baina ez nolanahiko iparrorratz bat,ez, ezberdina

zen. Hasteko, puntu kardinalak (iparra, hegoa…) hitz batzuen ordez aldatuak zeuden. Jarraian, erraz ikus zitekeen tramankuluaren tapan esaldi bat: “lo primero que encontré fue una extraña brújula”. Hauxe izan zen gure inspirazio iturri eta abiapuntua. Lehiaketa honen helburua, ikasleak egun batez bederen, idazle sentitzea da eta beste hainbat ikastetxeko ikasleekin batera, giro berezi horretan hori lortzen dela esan daiteke. Datorren ikasturtean, oraingo DBH 1ko ikasleek gure lekukoa hartuko dute. Zorte on! Parte hartzaileak: Soledad Rostas, Irene Sarasti, Martin Ramón, Beñat Garayar, Ibai Etxeberria, Eneko Ezponda, Allende Urritegi, Elene Sesen, Oscar Botón, Julen Castillo, Eider Irazu eta Ainara Manterola.

Gutun trukea E-twinning plataformaren bidez Frantziako Collège Blanche de Castille eskolarekin harremanetan jarri ondoren, gutun elkartrukea burutzea erabaki genuen. Ikastetxe hau La Chapelle la Reinen dago, Oiartzundik 770 kilometrora, Pariseko erdigunetik 70 kilometro hegoalderuntz. Gutun horietan ikasleek euren burua aurkeztu dute, ikasten ari diren hizkuntza egoera errealetan erabiltzeko aukera izanez. Ikasleek pozik hartu dute aukera, eta, batek daki, agian egunen batean zuzenean elkar ezagutzeko parada edukiko dute!

Elizalde Ikastetxea · Beko

plaza 25 · 2018

11


Zaratak

agenda 21

kezkatuta

Dakizuen moduan, ikasturte honetan zehar zarataren gaia lantzen aritu gara Eskolako Agenda 21 programaren baitan eta, Oiartzungo ikastetxeez gain, eskualdeko beste zenbait ikastetxe ere aritu dira gai bera lantzen (Oarsoaldea mailan 13 ikastetxe, orotara).

Aurreko urteetan egin izan dugun moduan, lehen fasean egitekoa gaiari buruz sentsibilizatu eta institutuaren egoera aztertzea izan da. Nola jakin gure ikastetxeko ingurumen kalitatea egokia den ala ez? Galdera horri erantzuteko, institutuko eragile ezberdinen artean egitekoak banatu eta kalitate akustikoa behatzeko aukera izan dute maila ezberdinetako ikasleek. Lan hori egiteko asmoz, ondorengo pausoak eman ditugu: • Soinua eta zarataren arteko aldea zein den ezagutzeko eta gure ikastetxeko egunerokoan eragiten duten soinu eta zaratak antzemateko jarduerak (sonometroarekin froga eta neurketa ezberdinak, etab.). • Institutuko eremu zehatzen kalitate akustikoaren neurketa (ikasgelak, jangela, korridoreak, etab.). • Gelan zarataren gaian sakontzeko informazio-bilketa, Oiartzungo zarata-mapen azterketa, etab. bezalako jarduerak.

• Zaratak gure osasunean eragin ditzakeen kalteei buruz sentsibilizatzeko ekintzak. • Elizalde Institutua kokatuta dagoen eremuan dauden soinuak eta zaratak antzematea eta horietako bakoitza ezberdintzea. • Txoko Berdean zarataren inguruko berriak, Institutuan egindako neurketetan ateratako emaitzak, Oiartzungo zarata-mapak, etab. denon eskura jartzea. Bestalde, martxoan eta apirilean zehar Oiartzungo zarataren egoera aztertzeko kale-ikerketak burutu genuen Arraguan, beste auzoak beste ikastetxeen esku gelditu zirelarik.

'Oinbusa' egitasmoa

maiatzaren 21ean jarri da martxan Oiartzungo Udalak eta bi ikastetxeek (Haurtzaro eta Elizalde) ikastetxeetara lagun artean oinez etortzeko ekimena antolatu dute. Altzibar, Iturriotz eta Ugaldetxotik ikastetxeetara joateko bide seguruak markatu eta seinaleak jarri dira ibilbidearen geltokietan. Bertan azaltzen diren ordutegiak LHkoentzat dira. DBHkoek gure ordutegi propioak adostuko ditugu.

12

Bekoplaza 25 · 2018 · Elizalde Ikastetxea

Ekimen honen bitartez lortu nahi da: • Ikasleak lagunekin oinez etortzeko ohitura sustatu. • Mugikortasun iraunkorra bultzatu eta autoen erabilera murriztu. Hiru ibilbide horien inguruan bizi bazarete, eskatu planoa, adostu ordutegia eta PROBATU!


ESKOLAKO IHOTE FESTA.

Bekoplaza

agenda GRANADEKIN GOZATZEN ETA SORTZEN.

HH2

DANTZA GIROAN.

ALTZIBARKO PARKEAN JOLASTEN.

imeran pasa genuen!

patu genituen. Pr oteak eta Inauteriak os

Ih

Abenduaren 22an Olentzeroren bisita izan genuen eskolan.

HH3 Neguko ferian animal

iak ikusten gozatu ge

nuen.

.

orroak izan genituen

ztietako moz Inauterietan mota gu

Elizalde Ikastetxea · Beko

plaza 25 · 2018

13


2017 2018 ikasturtea

HH4A

adiko nean Eusk n. u iz k s u ik mone “Pierrot” itzan, Mira o g e n e r a orkestr

HH4

HH4B Ibargainen jolasean.

IÑAUTERITAKO MERENDOLAN PRIMERAN PASA GENUEN.

OLENTZERORI ESKU TITZA IDATZI

GENION.

HH5

OLENTZERORI ESKU TITZA IDATZI GEN

ION.

14

Bekoplaza 25 · 2018 · Elizalde Ikastetxea

TZAN OSO SUHITZALEEN EGOI

EN.

GUSTURA IBILI GIN


Bekoplaza

Udazkenean Arraztaloko baratzean letxugak landatzen eta sagarrak biltzen aritu ginen.

agenda Astitzen 2 egun zoragarri igaro genituen Basajaun eta Galtzagorriekin.

LH1

la egiten ikasi genuen

sagardoa no Jasotako sagarrekin

Zuhaitzen hostoak bi

ldu eta identifikatzen

Baleion.

ikasi genuen.

Baserriko lanetan aritu ginen artoa txikitzen.

Baserriko animaliak ezagutzera joan ginen Gurutzera.

LH2

a in ongi pas (LH2A) Ze tinatzen! genuen pa

(LH2A) Oiartzungo txoko guztiak arakatze n, Hipatiaren Lorategia n udaberria dastatu dugu. Elizalde Ikastetxea ¡ Beko

plaza 25 ¡ 2018

15


2017 2018 ikasturtea

(LH2B) Gorozikako

LH2

aterpera joan ginen 2 egun pasatzera

N IHOTEETAN

EARKI PASA GENUE

ikora di Parke Ekolog

yaun ean Irungo Pla n ke az d U ) B 2 (LH aztiak ikustera joan ginen heg

LH3 EMAKUMEEN EGUN A MOREA

GABONETAN TXISTORRA JATEKO PREST

16

RREAN PLAST!

Bekoplaza 25 · 2018 · Elizalde Ikastetxea

IRRITS ARRATS LU


Bekoplaza

LH4

EUSKARAREN EGUNA, TXOKOLATE GOXOA HARTUZ BUKATU GENUEN.

MARTXOAN LURRAS KARA JOAN GINEN BI EGUN PA SATZERA.

agenda

OTSAILEAN IHOTEA K! EDERKI PASA G ENUEN DESFILEAN ETA EMANALDIAN

LURRASKA 2018KO MARTXOA. KRISTON EGURALDI ONA EGIN ZIGUN!

TZA TAILERRA EGIN PAGOETAN OGIGIN REGIKO ERROTA GENUEN ETA AGOR GINEN. PRIMERAN IKUSTERA JAITSI IA EGIN GENUEN OG PASA GENUEN ETA N. OSO GOXUA ZEGOE

ibertsoa deskubritzen. Asko gozatu dugu un tronauta” barruan ezkutuko as re gu u ag uk da ok en “D

Albaolan San Juan ba leontziaren maketak prestatzen! “Zabaldu belak eta boga!... Olatu gainean joango gara izarretara!”

LH5

!

n Ederki pasa genuen

Haur Parkea Ficoban, Gabonetako

EliExpo-n gurasoei Europako lurraldeen inguruko informazioa erakusten . “Txapela buruan ta ibili munduan!” Elizalde Ikastetxea · Beko

plaza 25 · 2018

17


2017 2018 ikasturtea

Ibaialde kanpainan erreka aztertzen aritu ginen

LH6

Raoul Servertekin hist oriaurrea lantzen primeran pa sa genuen

z, probetxatu a ia r r o g e ino, bid an ginen Arditurrira bizikletaz jo

Oiartzungo erreka garbi mantentzea gustatzen zaigu

Ekainberri 1A

Inauteriak 1A

DBH1

Ekainberri 1B Inauteriak 1B

18

Bekoplaza 24 25 ¡ 2017 2018 ¡ Elizalde Ikastetxea


Bekoplaza

DBH2 agenda Azaroak 25

Inauteriak 2C Hondarribira irteera

Inauteriak 2A

Inauteriak 2B

DBH3 Ski irteera

Surf ikastaroa

Inauteriak 3B

Inauteriak 3C Inauteriak 3A Elizalde Ikastetxea ¡ Beko

plaza 24 25 ¡ 2017 2018

19


2017 2018 ikasturtea

Espeleologia 4A

astaroa Eskalada ik

DBH4

Inauteriak 4B

Inauteriak 4A

irakasleak

20

Bekoplaza 24 23 ¡ 2017 2016 ¡ Elizalde Ikastetxea

Irakasleak inauterietan


irteerak eta tailerrak

2017-2018

ikasturteko ekintza bereziak IRTEERAK ETA TAILERRAK

NOIZ

DBH 1 Txingudiko badiara irteera

Azaroan

Motibazio saioak

Urtarrilean

Eskalada ikastaroa

Urtarrilean

Ekofish proiektua

Otsailean

Bulllyingari buruzko ikastaroa

Abenduan

“Canterville Ghost” antzerkia

Martxoan

IKTen erabilerari buruzko ikastaroa

Urtarrilean

Eski irteera

Martxoan

Eskalada ikastaroa

Urtarrilean

Zumaia-Deba irteera

Apirilean

“Canterville Ghost” antzerkia

Martxoan

A talk about English

Maiatzean

Ekainberrira irteera

Martxoan

Inmigrazioa (Damian)

Maiatzean

Emaginaren bisita

Apirilean

DBH 4 Surf ikastaroa

DBH 2 Orientazioa mendian Heziketa afektibo sexuala

Urrian Azaroan

Urrian

Emaginaren bisita

Azaroan

Heziketa afektibo sexuala

Azaroan

Bulllyingari buruzko ikastaroa

Abenduan

Bulllyingari buruzko ikastaroa

Abenduan

Arditturrira irteera

Abenduan

San Telmo Museora irteera

Abenduan

Eureka zientzia museora irteera

Abenduan

Biodonostiara irteera

Abenduan

IKTen erabilerari buruzko ikastaroa

Urtarrilean

Harribeltzaren bisita

Abenduan

Agorregiko burdinolara irteera

Urtarrilean

Motibazio saioak

Urtarrilean

Antzerkia ikustera Agipad, drogomenpekotasunaren inguruko ikastaroa

Otsailean

Apirilean

Gerta dakizuke, Aeslemekoen bisita

Otsailean

Zamudioko parke teknologikora irteera

Otsailean

Otsailean

A talk about English

Maiatzean

Agipad, drogomenpekotasunaren inguruko ikastaroa

Hondarribira irteera

Maiatzean

Espeleologia irteera

Martxoan

Lisboara ikasbidaia

Martxoan

Eskalada ikastaroa

Apirilean

Lehen sorospenen ikastaroa

Apirilean

DBH 3 Surf ikastaroa

Urrian

Bulllyingari buruzko ikastaroa

Abenduan

Alkoholiko anonimoen bisita

Abenduan

Agipad, drogomenpekotasunaren inguruko ikastaroa

Elizalde Ikastetxea · Beko

Maiatzean

plaza 25 · 2018

21


irteerak eta tailerrak

DBH 1

EKAINBERRI

EUREKA

Orain dela denboratxo bat DBH1eko ikasleak Ekain Berrira joan ginen. Bertan Paleolito garaiko kobazuloaren replikan egon ginen. Gauza asko ikasi genituen, batez ere nola ehizatzen zuten. Azagaiaz ehizatzen ikasi genuen; oso zaila zen! Benetako kobazuloa kanpotik ikusi genuen, baina ezin izan ginen sartu. Museoko aztarnak ere ikusi genituen. Harrigarria! Zuek DBH1en egotean ikusiko duzue. Amaiur Arozena eta June Bustamante (DBH 1B)

DB H2ko ikasleok Eureka Zientzia Museora joan ginen. Primeran pasa genuen! Fisika-kimikako tailler bat egin genuen pH-a eta dentsitateari buruzkoa. Elektrizitate tailer bat ere egin genuen elektrizitatearen oinarriak ikasteko. Pila bat ikasi genuen. Errepikatzeko moduko irteera bat izan zen. Julen Portu (DBH 2C)

DBH3 ESKI IRTEERA DBH3ko ikasleak eskiatzera joan ginen Candanchura, martxoak 21, 22 eta 23 egunetan. Lehenengo egunean, Elizalden elkartu ginen goizeko 5:15ean. Autobusa hartu eta Candanchura abiatu ginen. Esako urtegiaren inguruan gelditu ginen gosaltzeko. Iristean, Tabazo hotelean maletak utzi eta eskiatzera joan

22

DBH 2

ginen. Materiala hartu eta 2 orduko ikastaroa jaso genuen. Bazkaldu ondoren, denbora librea eduki genuen eskiatzeko. Hurrengo egunetan ere bai. Gero, hotelean dutxatzen ginen eta afal ordua iritsi arte lasai egoten ginen. Asko disfrutatu genuen eski irteera. Azken egunean autobusa hartu eta Oiartzunen iritsi ginen. Mila esker gurekin etorritako irakasleei! Nagore Caballero, Idoia Isasa, Kattalin Iriondo (DBH 3C)


irteerak eta tailerrak

DBH3

DBH4

SURF IKASTAROA

LEHEN SOROSPENEN IKASTAROA

DBH3ko ikasleak surf ikastaro bat ere egin genuen Zurriola hondartzan. Eguraldiarekin ez genuen zorte onik izan, baina hala ere izugarri gozatu genuen surf egiten. Maixuak oso jatorrak izan ziren gurekin eta nahiz eta golpe ugari hartu genituen, asko ikasi genuen. Idoia Isasa (DBH 3C)

DBH4ko ikasleok lehen sorospeneko ikastaro bat jaso genuen. Bi saio izan ziren. Lehenengoan, gehienbat teoria interesgarria jaso genuen eta bigarren saioa erabat praktikoa izan zen. Iruditzen zaigu oso beharrezkoa dela ikastaro hauek jasotzea, bizitzan zehar gertaera hauei aurre egin behar diegulako. Beraz, horrelako saio gehiago egitea proposatzen dugu! Naroa Etxebeste, Lide Leonet eta Irati Gaztelumendi (DBH4B)

DBH4 SAN TELMO MUSEOA Gabonetako oporrak hartu baino lehen, 2017ko abenduaren 15ean, DBH4ko ikasleok Donostiako Alde Zaharrean dagoen San Telmo museora joan ginen. Ber-

tan plastika eta marrazketa teknikoan ikusitako gauzak landu genituen, erakusketa bat ikusiz eta tailer artistiko bat eginez. Irudimena martxan jarriz, oso ondo pasa genuen! (eta asko ikasi ere!) Lide Galdos eta Leire Iturralde (DBH 4A)

23


Martxoaren 8aren harira plastikako lanak

Ikasturte honetan, plastika arloan eta maila guztietan, urtero bezala, martxoaren 8aren inguruko lanketa egin dugu. DBH osoko hainbat ikasle, irakasle eta langile ere apuntatu dira ekintza honetara. Gure arloan betidanik programazioaren barruan izan dugun gaia da, baina aurten bereziki garrantzitsua iruditu zaigu gelako eremutik at plazaratzea, hau da, barruko eremutik kanpoko hormetara denontzako ikusgai azaltzea; gure gela txiki geratzen zaigu eta. Horretarako kartel erraldoiak jarri ditugu sarrerako paretetan eskegita, ondorengo argazkietan ikusten den bezala. Artelanaren ideia Rosie the riveter-ren kartel famatuan oinarritzen da. Historia pixka bat eginez‌ Rosie the riveter ingelesez, Rosie errematxatzailea euskaraz, AEBko ikono kultural bihurtu den publizitatetik datorren emakume langilearen sinbolo bat da. Bigarren Mundu Gerraren garaian, 1942an, gizon asko frontera joan ziren eta emakumeak behar ziren fabriketan. Publizitate kanpaina handi bat sortu zen tradizionalki gizonek erabilitako lanpostuetara erakartzeko emakumeak. Publizitate kanpainari lotuta abesti batek arrakasta handia lortu zuen; Rosie the riveter zen abesti hura. Hainbat enpresa eta hedabidek publizitate horma-irudiak atera zituzten AEBn zehar

24

Bekoplaza 25 ¡ 2018 ¡ Elizalde Ikastetxea


martxoaren 8aren harira plastikako lanak

emakumeak lan egitera animatzeko asmoz, eta irudia feminismoaren eta emakumeen ahalduntzearen ikur bihurtu zen. Jatorri nahiko matxista du, ordea.

Guda amaitutakoan gizonak bueltatu egin ziren, haien lanpostuak berreskuratzeko asmotan. Hori dela eta emakumeek etxetik kanpo lan egiteari utzi egin behar izan zioten. Horretarako kartel berriak egin zituzten, oraingoan emakumeak etxean lan egitera bueltarazteko xedez; gizonei lanpostuak "kentzen" baitzizkieten. Hala eta guztiz ere, emakume batzuk lan egiten jarraitu zuten, lehenengo mugimendu feministak sorraraziz. J. Howard Miller-en We Can Do It! publizitate kanpaina haietan erabilitako kartelen artean izan zen ezagunena. Westinghouse Electric konpainiak sustatu zuen, 1943an. Ohiko irudian oinarrituta, geure lelo propioa daraman kartela egokitu dugu: “Elizalden ere egin dezakegu�. Parte-hartzaileei argazki bat atera diegu Rosieren modura jantzita, haren keinua eginez. Eta irudi guztiekin kartela osatuz joan gara, mosaiko baten modura bata bestearen ondoan. Irungo Berritzegunean antolatutako Berdintasuna amets lehiaketara aurkeztu dugu lana, eta saria eman digute! Lan bikaina benetan ikasle, irakasle eta lankideek egindakoa. Kartelaz aparte beste hainbat proiektu burutzeko asmoa bagenuen ere, beti bezala, denboraz larri ibili gara, eta gainontzeko ideia guztiak datorren urterako gordetzea erabaki dugu, protagonismo osoa kartelari soilik emanez.

Elizalde Ikastetxea ¡ Beko

plaza 25 ¡ 2018

25


DBH4koen agurra

Ikasbidaia

Lisboara Martxoaren 18an abiatu ginen Lisboarantz DBH4ko Elizaldeko ikasleak. Gauez egin genuen bidaia. Bidea luzea izan arren, ez genuen lo egiterik lortu. Iristean, Lisboa inguruko herri txiki bat bisitatu genuen, Obidos. Arratsaldean Peddy paper jolasarekin Lisboa ezagutu genuen, ondoren afaldu, eta gero hotelera joan ginen. Hurrengo goizean Sintrako La Pena gaztelura joan ginen. Bazkaldu ondoren paintball egin genuen. Afaldu eta dutxatu ondoren gauen Lisboatik buelta bat eman genuen. 3. egunean Lisboa inguruko parke natural batean hainbat ekintza egin genituen. Oso ongi pasa genuen, itsasora sartu, freskatu‌ Lisboara bueltatuta, afaldu eta parranda pixka bat egitera atera ginen. Azkenik, 4. egunean goizean autobusa hartu eta egun guztian zehar bidaia egin genuen. Oso ongi pasa genuen!

26

Bekoplaza 25 ¡ 2018 ¡ Elizalde Ikastetxea


DBH4koen agurra

Ikasleen agurra kantuz

Euskararen txantxangorria abestiaren doinuan, bertso eder hauek abestu zizkiguten DBH4ko ikasleek inauterietako emanaldian: Itziarrek azkar hitzeiten du Ez diogu ulertzen Kaietanok txapak botatzen ttu Biùo ez dugu lo hartzen Negativo como una casakin Mehatxatzen beti Esther Baina lasaitzen zaigu dena behintzat Bai gure Estiri esker Azkeneko urtea Gelditzen zaigu jada DBH4 gutzat Oso zaila da Lisboara bagoaz Ederki pasatzera Urtea ondo bukatzera Zigorren bertsuk baitere kantak Faltan botatzen ttugu Georgina aditzakin Bihotz eta buru Okami re bere bi mitxukin Zuzendari ona dugu Eneko ere badijoa laixter Faltan botako zaitugu Azkeneko urtea‌

27


Aurtengo ikasturtean 5 lankide jubilatu zaizkigu. Elkarrizketa egin diete ikasleek Joxerra Alzelai, Fran Antin, Lourdes Mitxelena eta Kontxi Larrañagari, eta bertso batzuk egin genizkion, berriz, Maite Zumalderi.

Maite Zumalde jubilatzen zela-eta, lankide batek bertso-sorta ederra egin zion, ikasle baten paperean jarrita. Hemen dituzue bertso haietako batzuk:

Gogoan daukat nola ailegatu nintzen, Hamabi urterekin kaletik ibiltzen. Eskolako atera nindoan hurbiltzen, beldurra besterikan ez nuen sentitzen. Esan zenidan, zatoz nire bulegora Gelatik gertu dago eskilarak gora Lasaitzeko har (e)zazu nahi dezun denbora Elkar ezagutzeko ona izango da. Egunon ni naiz Maite orientadorea Araotzen jaio den neska dotorea. Intxaurrondon bizi naiz aspaldi ordea, ta nor da ba bisitan datorren lorea?

Joxerra Alzelairi elkarrizketa: Orain dela zenbat urte hasi zinen Elizalden? Orain dela 16-17 urte hasi nintzen hemen lanean. Noiz erabaki zenuen irakasle izan nahi zenuela eta zergatik? Urrutira joan behar gara. Begiratu, selektibitatea bukatu nuenean, zer egin jakin gabe gelditu nintzen. Ikasten jarraitu edo lanean hasi. Dena dela, urte oso bat egon nintzen igeltsero laguntzaile bezala obretan lanean eta bitartean hasi nintzen Oñatin, nire herrian, helduen euskarazko eskola batean klaseak ematen. Bitoriano Gandiaga euskal olerkari famatuarengandik ikasi nuen euskara Arantzazun. Nik orduan 19 urte nituen eta nire ikasleek 40-50 inguru. Hurrengo urtean, Magisteritza ikasten hasi nintzen Eskoriatzan. Nik, berez, Psikologia ikasi nahi nuen eta horretarako Salamankara joan behar zen, baina nire etxean ez zegoen dirurik. Beraz goizetan magisteritza ikasten nuen eta arratsaldetan lana egiten nuen unibertsitateko jendeari klase ematen. Orduan 20 urte nituen. Horren ondoren zuzenean ia-ia nire bizitza bideratuta neukan eta magisteritza bukatu ondoren, eskola publikoetan hasi nintzen lanean. Ondoren, Donostian psikologia ikasten hasi nintzen. Hortik aurrera urte asko. 1979an edo hasi nintzen lanean. Ez bazinen irakasle izango, zer izango zinen? Nik psikologoa izan nahi nuen. 8 urtetan ere egon nintzen pedagogia departamentu batean. Kontatuko zeniguke Elizalden bizitako esperientzia politen bat? Bai baina izenik eman gabe. Urte batean ikasle bat etorri zitzaidan eskerrak ematera eta niri izugarrizko ilusioa egin zidan horrek. Zer egingo duzu orain jubilatuta? Ba, oraingoz, hasiera batean, ezer gutxi. Baina ikasketak egingo ditut, Filosofiako ikasketak. Pena ematen dizu jubilatzeak? Alde batetik bai, bi alde ditu honek. Nik bokazioz asmatu nuen irakasle izateko hau eta nire bokazioa izan da magisteritza eta horretan suertea izan dut. Suertea izan dut zuekin lana egitean. Gorabeherak ere egon dira, batzuetan hobeto, bestetan okerrago, baina oso kontentu nago nire lanbidearekin. Zer eramango duzu Elizaldetik? Esperientzia oso onak eta zuen aurpegiak eramango ditut, zuen irribarreak. Idoia Isasa, Jian Zarranz, Maren Elizetxea, Haizea Etxarte, Nagore Caballero (DBH3)

28

Bekoplaza 25 · 2018 · Elizalde Ikastetxea


elkarrizketak

Fran Antin

Lourdes Mitxelena

Kontxi Larrañaga

Fran Antin, Lourdes Mitxelena eta Kontxi Larrañagari elkarrizketa: Zein izan da zure esperientzia Elizalden? Zer gogoratuko duzu beti Elizaldetik? Lourdes: Oso esperientzia ona izan dut Elizalden HHkoekin. 40 urtez egon naiz lanean eta Oiartzuarra izanik Elizalderen eboluzio guztia ikusi dut, artasoro eta baratzak zeudenetik gaur egun arte.

nuen uste lanagatik dolua pasatzen zenik. Faltan bota dut lana dolua pasa dudan hilabete horietan. Orain faltan umeen irribarreak botatzen ditut, baina, tira, aukera dut kalean ikusteko irribarre horiek… Naiara Servert eta Oihane Iriarte (DBH4)

Fran: Oso esperientzia luzea izan da, urte asko pasa ditut Elizalden. Esperientzia ona izan da eta hemengo jendearekin oso gustura egon naiz. Hasieran tutore bezala sartu nintzen eta gero ingeleseko irakaslea izan naiz. Kontxi: Oso barrenean bizitu dudan esperientzia izan da Elizaldekoa. Urte asko Irunen egin ondoren, Elizaldera aldatzea pentsatu nuen senarra jubilatu zenean. Nire bizitzan aldaketa handia izan zen: hasteko, herrian bertan lan egin behar nuen; bestetik, kotxerik erabili behar ez izatea pribilejio handia da. Herriko hizkuntzan lan egitea ere ohore bat izan da. Irunen euskara erakutsi behar izaten nuen; hemen, berriz, lan hori egina zegoen eta, gainera, nire hizkuntza aberasteko aukera eman didate. Bestetik baltsamo bat bezala izan da hemen ondoan tokatu zaizkidan lankideekin lan egitea. Lankide mundialak izan dira. Eskerrak eman nahi dizkiet lagundu didaten irakasle eta langileei. Nik suerte ikaragarria izan dut azkeneko 7-8 urte hauetan. Zirtzart hartutako erabakia izan zen Elizaldera etortzea, zalantza handiz betea, baina ikaragarrizko suertea izan dela uste dut. Zer botako duzu faltan? Lourdes: Batez ere txikiak botako ditut faltan. Elizalde egunean hurrengo urtean sartuko diren ikasleak ikusi nituen eta begiak joaten zitzaizkidan. Egunerokotasunean poztasuna eta bizia ematen didatenak txikiak dira. Hemendik aurrera helduz inguratuta egongo naiz eta aldaketa oso handia izango da. Txikiek bizitza ematen dizute. Nik ez dakit zerbait irakatsi diedan, baina nik beraiekin asko ikasi dut. Asko botako ditut faltan. Fran: Ikasleak, klase ematea, lankideak… faltan botako ditut. Egunerokotasunean klase ematetik orain etxekoekin bakarrik egotera pasako naiz, eta aldaketa handia izango da. Kontxi: Egia esan, jubilatu nintzenean, 3 bat hilabete oso gaizki pasa nituen, dolu bat pasa nuen. Nik ez

Elizalde Ikastetxea · Beko

plaza 25 · 2018

29


elkarrizketak

Ibai Etxeberria eta Unai Amianorekin HIZKETAN

Ibai Etxeberria

Kaixo!!! Egunon! Unai: Apa! Ibai: Hiiii! Axola ez bazaizue, galdera batzuk egingo dizkizuegu, bale? Ibai: Ongi da. Bota galderak. Zein da zuen zaletasunik gogokoena? Unai: Pelota. Ibai: Pelota, nola ez. Zenbat urte zoazte pelotan jolasten? Unai: 6 urte nituenetik nabil pelotan jolasten. Ibai: Txiki-txikitatik. Nondik dator zuen zaletasuna? Ibai: NIre anaia pelotan ibiltzen zen eta bere partidotara joaten nintzenean asko gustatzen zitzaidan. Hasi nintzen pixka bat ibiltzen eta ikusi nuen ondo ibiltzen nintzela eta asko gustatzen zitzaidala eta hortik gaur egun arte nabil pelotan jolasten. Unai: 6 urte nituela gutxi gorabehera, urtebetetzetan pelota bat oparitu zidaten eta probatzen hasi nintzen. Ikusi nuen ez nintzela batere txarra eta hortik aurrera pelotan ibiltzen naiz.

30

Unai Amiano

Pelotaz aparte beste kirolen bat egiten duzue? Unai: Ez. Ibai: Ez, pelota bakarrik. Zein izan da irabazi duzuen txapelketarik inportanteena? Unai: Inportanteena?... Ba Gipuzkoakoa. Ibai: Ba nik irabazi ez, baina bigarren geratu izan naiz Gipuzkoako txapelketan. Zein da zuen pelotari gustukoena? Unai: Ba niri Altuna asko gustatzen zait. Ibai: Eta niri Zabaleta oso ona iruditzen zait. Zein pelot a klubet an jolasten duzue? Unai: Nik Añorgako klubean jolasten dut. Ibai: Nik ere Añorgakoan. Zenbat egunet an entrenatzen duzue astean? Unai: Pelota entrenamendua bi egunetan izaten dugu eta fisikoa egun batean. Ibai: Berdin berdin.

Bekoplaza 25 · 2018 · Elizalde Ikastetxea

Noizbait lesionatu al zarete? Unai: Ez. Ibai: Inoiz ez. Zein posiziotan jolasten duzue? Unai: Aurrelari. Ibai: Ba nik kontrakoa, atzelaria. Noizbait jolastu al duzue elkarren aurka? Unai: Bai. Ibai: Gipuzkoako txapelketaren finalean. Eta nola bukatu zen partida? Unai: 22-20 nik irabazi. Astebururo edukitzen duzue partidua? Unai: Bai. Ibai: Bai, eta bestela gure kabuz entrenatuko genuke. Eta azkeneko galdera, mutilok. Noizbait pentsatu al duzue pelotatik desapuntatzea? Unai: Noski ezetz. Ibai: Ez. Beno mutilok, eskerrik asko eta agur. Oscar Boton, Onintza Oiartzabal, Aitor Elgeta eta Harkaitz Lizaso (DBH2)


elkarrizketak

Aiora eta Eider Irazuri ELKARRIZKETA Aiora Irazu

-Zenbat urterekin hasi zineten piraguaren munduan? Eider: 8 urterekin. Aiora: 10 urterekin. -Zerk erakarri zintuzten piraguaren mundura? Eider: Nire ahizpak egiten zuela. Aiora: Nik udaran zerbait nahi nuen egin eta piraguara apuntatu nintzen. -Zenbat txapelketa irabazi dituzue? Eider: 13 txapelketa. Aiora: Nik 30.

Eider Irazu

-Joan zarete noizbait Espainiako txapelketara? Aiora eta Eider: Bai. -Urrunen nora joan zarete lehiatzera? Eider: Mallorca eta Galiziara. Aiora: Mallorca, Galizia eta Sevillara. -Zein izan da zuen gustuko esperientzia piraguan? Aiora: Ba asko, baina adibidez aurten ni Mallorcan Espainiako hirugarren gelditu nintzenean Eider: Ni ere berdin, baina seigarren gelditu nintzen.

Elkarrizketatzaileak

-Zuen gurasoak harro daude zuetaz? Aiora: Noski, lehiaketa guztietara joaten dira. -Mallorcara joan zinetenean, zeintzuk joan zineten, hoberenak edo denetarik? Aiora: Onenak, ze hara joatea ere diru asko da eta orduan ezin duzu jende pila bat eraman. Eneritz Berrueta, Ekaitz Segurola, Janire Roteta, Naia Tarragona (DBH2

Elizalde Ikastetxea ¡ Beko

plaza 25 ¡ 2018

31


ESKOLA PRENTSA

Beko plaza

Elizalde Ikastetxea • Manuel Lekuona, 5 • OIARTZUN HH-LH Tel. 943 49 01 93 • Faxa 943 49 44 30 BHI Tel. 943 49 10 17 • Faxa 943 49 10 52

www.elizalde.info

Oiartzungo Udalaren Laguntzarekin


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.