www.noaua.com
HAMABOSKARIA - 2003ko maiatzaren 16a VIII. urtea - Usurbil, 159. zenbakia
G u tx i h a r t u , m a i z e d a n S a g ar d o E g u n e a n
Legez kanpo utzi dute herritar askoren borondatea
denok batera, gipuzkoa aurrera!
Hau aldatzera goaz!
ATARIKO
Noaua! - 2003ko maiatzaren 16a
Txirrikitutik
HAIZEA
3
M
aiatzaren 18an, urtero lez, egun haundia ospatuko dugu usurbildarrok. Sagardoa bilakatuko da, egun batez bada ere, herriko alkate eta guztiok XXII. Sagardo Egunaz gozatzeko aukera izango dugu. Alboko kupelok ordea, ez ziren sagardoa egiteko erabiltzen, txanpaina baizik. Ziur batek baino gehiagok, festa giroa aprobetxatuz, txanpain pixka bat edateko parada ere hartuko duela egunean zehar. Baina garai batean Txokoalden egiten zen txanpainaren antzekorik probatzeko aukerarik izango ote dugu? Auskalo. Izan ere harrigarria badirudi ere, eta gazteok ezagutu ez bagenuen ere, Txokoalden, Simonenean, txanpain lantegi bat zegoen. Horren lekuko da hain zuzen alboko argazki hau. Bertan, Illarramendi txanpain lantegiko egurrezko zazpi kupel ageri dira; gainean zutik berriz, sei lagun, itxura guztien arabera Illarramendiko langileak. Argazkia Julen Zuazabeitiak (Don Julian txiki) apaizak atera zuen, 1960. hamarkada inguruan. Zaloa Arnaiz Ibarguren, fototeka.usurbil@udal.gipuzkoa.net
Julen Zuazabeitia, 1960. hamarkada, Txokoalde Udal fototeka
OHARRA: Herriko argazki zaharren bat etxean baduzu eta Noaua!ko Txirrikituko atalean ateratzea nahi baduzu, jar zaitez udal fototekarekin harremanetan, udaletxeko 2. solairuan gaude (9:00etatik 14:00etara). Bestela, 943371951 telefonoan edo fototeka.usurbil@udal.gipuzkoa.net e-postan aurkituko gaituzu. Garai bateko argazkien bidez gure herria hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Anima zaitez!
Aurkibidea Argitaratzailea : Noaua! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf.: 943 36 03 21 Fax.: 943 37 25 02 E-mail:noaua.k.e@euskalnet.net Web orria: www.noaua.com Kazetarien koordinatzailea : Imanol Ubeda Kazetariak: Imanol Ubeda, Amagoia Mujika eta Agurtzane Solaberrieta Publizitatea: Agurtzane Solaberrieta Zuzentzailea: Eneko Harreguy Kolaboratzaileak: Ines Kamino, Iñaki Labaka, Iratxe Begiristain, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Agurtzane Solaberrieta, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Olatz Goenaga, Urko Manterola, Eneko Harreguy, Karmele Urdanpilleta, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Isaak Muñoz, Olatz De Miguel, Jone Eizmendi, Jokin Zubiaur, Maria Jesus Urbieta, Iñaki Agirresarobe eta Mari Angeles Arruti. Denborapasak: LUMA, O.E. Bazkidetza: Aitziber Aranberri Erredakzio Kontseilua: Imanol Ubeda, Amagoia Mujika, Garikoitz Udabe, Zaloa Arnaiz eta Agurtzane Solaberrieta. Informatika: Pili Lizaso eta Oskar Angulo Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo Elektrikaria: Iñaki Salsamendi Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza
6. Orr.
BERRIEMAILEAK KALEJIRAN KONTZEJU TXIKIA
10. Orr.
IRAGARRITAKO DEBEKU BATEN KRONIKA
15. Orr.
HAMABOSTALDI EMANKORRA
16. Orr.
AMADOR GRANADO, BIRAN GARAILE
17. Orr.
NOAUA! TXIKIREN TARTEA
18. Orr.
Oharra UHL eta AuBren zerrendak legez kanpo utzi dituztenez, Noaua!ko zuzendaritzak bi talde hauen iragarkietan logotipoak ez argitara tzea erabaki du. Halaber, bi zerrenda horien iragarkietan “bozka” hitza ez ipintzea erabaki da. Hori aldizkarian argitaratzeak juridikoki elkarteari ekar diezaiokeen kaltea sahiestu asmoz hartu da aipatu erabakia.
Noaua! hamabostekariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.
Euskal presoak
Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-20.00 astegunetan AZALA Azalaren egilea, Zaloa Arnaiz.
Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria
Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria
Euskal Herrira!
4
IRITZIA
Noaua! - 2003ko maiatzaren 16a
Zutabea
Maiatzaren lehenengo igande batean Aitor Landaluze
M
ilaka urte badira mendi hontara igotzen. Orduan Andatza, ez zen pinuz eta pistaz mendi-ingeniari baten mahaian, lerro zuzenez osatutako koadrikula bat izango. Antzinako garai batean ez zeuden gaurko bide zabalak; mapetan tinta beltzez erraz eta merke adierazten direnak, mendiaren aniztasun aberatsa, planoaren dimentsiora murrizten dituztenak. Orduan oihana zen nagusi, zuhaitz erraldoiez osatua, larre berdeak gainetan, lainoen sorleku. Laino horiek zeharkatuz antzinakoak, Oteizarrak agian? Etumeta izena duen lekura hurbildu dira hutsunea harriekin biribiltzera edota ttakunka musikatzera, gerora Jexuxek erakutsi digun bezala. Bizi-bide bezala ere ezagututakoa dugu mendi hau. Aterperako zein teknologiarako beharrezkoa eduki zutenean ere hor aurkitu zuten mendia emankor. Egurra habeetarako zein zutabeetako, mastentzat zein arraunetako; golde zein gurdirako ere, ikatzerako ia beti. Harria ere beharrezkoa izan zen. Errotari izaera ematen zion harriaren bila, mendiaren gainaldeko harrobietara jo eta tiraukitaukitauka mendiari atera eta borobilduz mendian behera iraultzen zuten. Hor dira oraindik ere, baztertuak, garai bateko harginen bide ahaztuen ondoan puskatutakoak, edo errota izatera iritsi ez
ziren harriak, sugandilen babesleku. Batzutan bidezidor izandakoa. Gudetako tropak azkar herri batetik bestera eramateko, gorderik, etsaiak sumatu gabe. Jaunak eta morroiak; Santakruz eta liberalak; azkonak eta baionetak, garrasiak eta aienak. Bake garaietan jendeak ere erabilitako bideak herriz herri joateko, gauzak trukatzera eta harremanak dirutan kuantifikatu zirenetik saltzera. Santuren batek ere penitentzi bide gisa erabiliko ote zuen? Bestetan gordeleku bilakatua, ia beti gordetzea beharrekoa izan baita. Jauntxoengatik ez zenean elizatik eta bestela maitasunaren gordeleku, gaur egun gomazko salatariek adierazten duten bezala. Lapurrak askotan ere, ezagunak izan dira Andatzako bideetan, mokadua lanetik etortzen ez zenean erabilia izan den lanbidea baitzen. 33an ere igo ziren batzuk gurutze bat ezartzera, berau ezarri zuten jainkoa lagun izango zutelakoan, berau ezartzeagatik ez zien gerratean askotxo lagundu, baina bertan dirau bere idazkera xelebrearekin asmo desberdinen beste lekuko gisa. Honek guztiak eta beste asko hor egongo dira, aritzen faltan pinuen atzetik guri so, oraingoak igotzen garenean, asmo desberdinekin bide berdintsuetatik maiatzaren lehengo igandean bezala.
Zutabegileak: Luis Aranalde • Olatz Altuna • Aitziber Matxain • Ainhoa Azpiroz • Aitor Landaluze • Mikel Usabiaga
Ika-mika
Usurbil amets goxoetan
N
ire lehenengo ametsa hauteskundeei buruzkoa izan zen. Hautetsien artean euskal ANALFABETORIK ez zegoen (30 urte igaro eta gero, alfabetatu nahi izan duenak izan du aukera eta laguntza horretarako, eta herriaren alde lan egiteko prest dagoenak euskara izan behar du oinarritzat, bestela, herriarentzat bera da oztopo). Ikusi nuen, baita ere, eraikitako plaza berria berdegune bilakatu zela, parke eder bat, adin guztietako jendea bertako lore, landare eta haur jolasen erdian patxadaz gozatzen. Era berean, ikusi nuen plaza horretako porlan guztia Buruntzako eta Zestoako harrobietara eramaten.
Ikusi nuen, baita ere, Puntapax eta Artzabal aldean errotulo handi bat eta hauxe jartzen zuen: “Hemen, baserri lurrak”. Usurbilen horrenbeste etxerik egiteko premiarik ba ote zegoen galdetzen nion nire buruari, zergatik ez ote da bultzatu etxeak alokatzeko sistema? Azkenik, bizi kalitateari lotutako ametsa egin nuen: kale garbitzaileak zaratarik gabeko makina garbitzailearekin ari zirela lanean herriko kaleetan. Era berean, ikusi nuen Udalak kanpaina hau martxan jarri zuela: “Usurbil guriak, beti kale garbiak”. Kanpaina honetan partaide ziren: Ikastola, tabernariak, kirol taldeak, kultur taldeak eta abar. Kanpaina honen helburua ohitu-
ra onak bultzatzea zen, gure kaleetan dauden zakarrontziak erabiltzeko ohitura finkatuaz. Baita ere, Puntapax aldetik errontoda aldera doan AUTOPISTAn ibilgailuen abiadura mugatzeko neurriak hartu zirela. Hemen aipatu ditudan amets batzuk egi bihurtzea izango litzateke nire ametsik goxoena, guztion mesederako. Hona hemen nire erantzuna hainbat herritarrek egin didaten galderari, alegia: nola ikusten dek herria?
Inaxio Zubeldia Errazkin (Txubel)
HERORREK
Noaua! - 2003ko maiatzaren 16a
Ika-mika
ESAN
5
Ezin isildu
H
auteskundeak ate joka ditugunean, hauteskunde hauek demokraziaren izenean egiten direla diotenen aurrean, hauteskunde hauek demokrazia sendotzeko direla diotenen aurrean, hauteskunde hauek bakerako direla diotenen aurrean... Izan ere, bakea eta demokrazia hitzen benetako esanahia faltsutu egiten dela ikusten dudanean ezin naiz isilik egon, edo bakea eta demokrazia hitzen benetako esanahaia era partidista batean manipulatzen dela ikusten dudanean, ezin naiz mututu, eta salatu egiten dut. Bai, azken aldi honetan adibide ugari ditugu. Erasoa ez da oraingoa. Europako herririk zaharrenetarikoa den EUSKAL HERRIAK gizaldiak daramatza etsaiaren eraso bortitzei erantzuten. Europa osoan dagoen hizkuntzarik zaharrenetarikoa den EUSKARA du EUSKAL HERRIAK. Herri adoretsu honen lurra eta hizkuntza Europa zaharraren muinetaraino doazela jakite hutsak ohoretsu sentiarazten nau eta munduarentzat altxor ahal-
tsua da gizaldiz gizaldi Euskal Herriak bere hizkuntzarekin eraso guztien gainetik gaurdaino bizirik iraun izana. Beraz, esker aunitz eta ohore herri nortasunean burrukatuz lan eginez sutsu jardun eta zabiltzaten lehengo eta oraingo guztioi. Bai, konta ezinak dira erasoak eta aurrean ditugunak ez dira txikienak. Herenegun, jendez betetako manifestazio baketsua jipoitu eta atxiloketak izan ziren. Atzo, Egunkariarekin batera euskara erasotu zuten. Gaur, kandidaturen ilegalizazioa dugu. Bihar, euskaldun askorentzat ilegalizazio gordina. Etzi, berriz, eraso eta jipoi gehiago. Etzidamu, basakeri gehiagoren ondorioz atxiloketa eta euskal preso gehiago... Eta horrelako bizimodu erasokorra marrazten diguzuen guztioi: ni, herri hau gizaldiz gizaldi bizirik eutsi diotenekin elkartzen baiz eta bozka egunean zuek ilegalizatutako alderdiarekin bat eginez EUSKAL HERRIARI BAI esango diot. Nik, Usurbilen 750 sinadura baino gehiago bildu
dituen elkargunearekin bat egiten dut eta bozka egunean oportunistei EZ esanez nere botoa BAI EUSKAL HERRIARI izango da UHL bozkatuz. Nik, 80.000 sinadura baino gehiago bildu dituen alderdiarekin bat egiten dut eta ilegalizazioari babesa emanez, “comodos en España” bizi nahi duzuenoi EZ esaten dizuet, eta AUB bozkatuz EUSKAL HERRIARI BAI esango diot. Nik, herri nortasuna borrokatzen dutenekin bat egiten dudalako bozka egunean BAI esango diot EUSKAL HERRIARI eta ez autonomistei. Nik, herriaren duintasuna jokoan dagoelako Euskal Herriarentzako benetako bozka UTILA erabiliko dut AUB eta UHL bozkatzean, eta ilegalizazioa babestu duzuen alderdi zentralista edo autonomistoi EZ esango dizuet. Nik, BENETAKO BAKEA lortu nahi dudalako bozka egunean ilegalizatutako alderdiak bozkatuko ditut eta errepresioaerasoa-jipoia-basakeria babestu eta bultzatzen duzuenoi EZ esango dizuet. Bittor Iribar
Luis Mari Ormaetxeari
D
agoeneko etxean dugu zure alderdiak zabaldu duen aldizkaria eta zer pentsatu ugari eman dit. Ez dut zurekin inoiz hitz egin aurrez aurre; nahiz eta zu, Usurbilgo Udaleko zinegotzi izan eta ni Zubietako Herri Batzarreko kide eta bertako kide naizen partetik lerro batzuk idazteko premia sartu zait. Erraza da kritikatzea, kritika negatiboa egitea errazagoa. Bada esaera zahar bat “emaile txikia esperoso haundia”. Politikan zaila izango da nonbait oposiziotik lana egitea, baina, besteak egindakoa hain txarra izatea ere... Zure alderdiak ateratako aleak azaltzen du “gauza bat garatu ahal izan dela. Luis Mari Ormaetxeak, batzordeburu zelarik, martxan jarri zen Usurbilgo Lanbide Eskolaren zabalpena eta ondoren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamenduaren bultzadaz eraikin berria ikusi dezakegu”. Ez nago egindakoaren aurka, baina, dena ondo egiten duen pertsona eta alderdi politiko batetik ateratzeko zerbait esan behar dut: eraikinak egitea oso ondo dago, baina, infraestrukturak ere antolatu behar dira. Non dituzu eraikin honek behar dituen sarrerak eta bideak? Politikagintzan aritzen zarenez, eta gainera bertako irakasle zaren partetik, konturatuko zinen nolako irteera dagoen eskola txikietara noski. Nola errespetatzen da bidegurutze hori?
Maiatzaren 25eko hauteskundetarako zure alderdiaren zerrendan azaltzen diren batzuk, orain dela zortzi hamar bat urte, Zubietako egituran zerikusi handia eduki zuten. Zubietako herrian zatiketa haundi bat sortu zuen erabakia hartuz eta harrez gero, hor, mina dago. Urte batzuk pasa dira eta Zubietan aldaketak egiten hasiak dira. Esan dizut ez zaitudala inoiz ikusi ezta sentitu ere Zubietako beharretaz kezkatzen. Kritikatu duzue Usurbilgo herriko brigada Zubietan ur sare berria jartzen hasia delako. Zubietak orain arte izan duen ur sarea baino hobea behar duela jakina da, zure lantokira ere ur hori iristen da eta zuk nonbait ordu gutxi egiten dituzu bertan hortaz konturatzeko. Ez dit inportik nork egiten duen lan hori, Zubietarako ona da eta txalotu egiten dut eta bertan bizi den jendeak ere adierazi dit lehendik orain arteko aldea, zerutik lurrerainokoa baita. Ezker abertzaleko kideak gutxitzat jotzen dituzu nire iritziz eta horien artean Joxe Antonio Altuna (herritarra). Zu, Usurbilgo kalean gutxi ibiliko zara. Dudarik ez izan Joxe Antonio herritarra denik, baina zerbait gehiago ere bai, herriko alkatea urte askoan eta Usurbil goi mailara eraman duen gizon konprometitua. Ez daukat Joxe Antonio famatu beharrik, berak dauka fama. Nik Zubietan ezagutu dut gehien eta lan on asko
egin du Zubietaren alde. Ez dakit inoiz eskertuko diogun behar hainbeste! 1997ko ekainaren 1eko uholdeen ondoren berritze lanean jardutea tokatu zitzaidan, Madriletik etorritako Tragsa enpresarekin. Hartu-eman dezente izan nuen enpresako arduradunarekin eta esango dizut zer esan zidan: kezkaturik eta erreparoz beteta etorri zirela hemengo lanak egitera, jakinik Usurbilgo alkatea HBkoa zela eta. Baina konturatu zela alkatea, gizon irekia, aurrerazalea, ausarta eta dialogantea zela eta zen bezalakoa izateagatik beste udalerrietako alkateak baino askoz gauza gehiago lortu zituela. Egiteko asmotan zirenak baino askoz gauza gehiago lortu zituela. Egiteko asmotan zirenak baino gehiago eginda joanak ziren eta udalari kostorik sortu gabe. Datozen lau urtetarako alkategai aurkeztu zara zure partidutik eta Joxe Antoniok herriarentzat egin duen hainbat egitea ez legoke batere gaizki. Zubietari buruz dituzun egitasmoen berri azaltzera etorri bertara. Usurbilen zerbitzu gehien ematen duen herria Zubieta da eta beti presaka ibili gabe, gelditu eta galdetu Zubietako Herri Batzarreko kideei zer nahi eta behar dituzten. Joxe Luis Aroztegi
KALEJIRAN
T xo k o a l d e
6
Noaua! - 2003ko maiatzaren 16a
Iman ol G oe naga
Andatzan jende ugari
K
aixo berriz ere auzotar agurgarriak! Oraingo honetan ere, hemen gatozkizuegu inguru honetako berriak kontatzera. Udaberria etorri zaigula nabari da, azken egun hauetan eguraldi dotorea egin baitigu, baita hainbeste itxaro genuen egunean ere, Andatza egunaz ari naiz, noski: jende dezente igo zen igandean Andatzara, eta urtero bezala, giro polita izan zuten tontoralde hartan. Beste gai bati helduz, aurten Usurbilgo Futbol Taldeak antolaturiko areto futboleko txapelketan auzoko gazteak “Akerra gaztetxea”ren izenean aurkeztu direla esan behar dut. Lehen partida galdu egin duten arren, oraindik ere esperantzak dituzte, eta ea ba pasa den urtean baino hobeto egiten duten. Azkenik, eta Akerra Gaztetxeaz ari garela, aipatu nahi nizueke hil honen 24ean,
larunbatean, kontzertua eskainiko digutela Donostiako “Capitan Nemo” eta Astrozombies” eta Lasarteko “Talbot” taldeak, beraz, jakinaren gainean zaudete, ea ba jende ugari biltzen garen.
Kaleberri
Sagardo Egunaren zain
E kiñe O l a i zo l a
S
an Ixidro eguna joan da, baina Sagardo Eguna ere bertan dugu. Hilaren 15ean ederki gozatu genuen herri giroaz eta idi-demaz goldatzeko aukera ere izan genuen. Nik izugarri atsegin dut, nahiz eta batzuetan gogorregia iruditu idiekiko jarrera. Nik uste, zaletasun hau auzoak berak ekarri didala, herritarren goxotasunean sentitzeak, hainbeste jende bilduta ikusteak, apostuen oihuak entzuteak.... Lehengo urtean Martzelinoren omenalditxoa eskaini zuten baserritar egunean baserritar xume bati eskerrak emanez, nahiz eta bera bertan ez izan, zoragarria izan zen. Aurtengoa ere hortxe-hortxe ibili da. Ea zer dakarkigun bada geure sagardo egun maiteak, mozkorrez gain noski! Ondo igaro asteburua eta gozatu Sagardo Egunaz!
KALEJIRAN
Herriaren etorkizunari begira
A
Jo se ba P ell ejer o
pasealekuak jarri... Urte gutxi barru, hasi Galtzaragainetik, Olarriondo aurrea Ugarteberriraino, Puntapax osoa, Artzabal aurre guztia, Kalezarreraino baserritik eta aldaturik ezagutuko dugu, herritarrok nahikoa ote dugu? Norbaitek “eskabadora� itzaltzen ba ote daki?
Alperro gogoratuz
A
uzo honetatik begiratuta, orain dela urte batzuetatik hona egon den aldaketa aipatu nahi nuke. Adibidez, orain etxe aurrean ikusten dugun lantegi urdinaren lekuan Alperro baserria zegoen garai batean. Gogoratzen dut Alperro baserria hutsik zegoela gu Atxegaldera bizitzera etorri ginenerako. Zenbat urte ote zituen! Zenbat familia bizitu ote ziren, orain adina kapritxo edo aurrerapenik gabe, noski! Zenbat oroitzapen gordetzen ote zituen etxe hark! Norbaitek jakingo balitu pozik entzungo genituzke. Gero ijitoak ezagutu genituen Alperron. Denboraldi luzean egon ziren han: inguruko txatarrak bildu, erabilitako arropak jaso, kalean zerbait eskatu... Dendariak ere argi egoten ziren dendara sartzen ziren bakoitzean. Ilunabarrean, berriz, ez zeukaten arazorik afaria prestatzeko inguruko letxu freskoak, tipulak edo patatak hartuz. Dena den, usteltzen ikustea baino hobe horrela, barrenak garbitzeko ondo etorriko zitzaien.
Herriko jendearen baratzak ziren Alperro inguruan zeudenak, batek pusketa bat hartu, beste batek beste bat... az- Argazkia: Joxean Labaien (Udal fototeka) kenean jende ugarik ateratzen zituen etxerako barazkiak bertatik. Orain, berriz, balkoitik begiratuta, lantegi edo fabrika handi bat ikusten dugu aurrean eta kamioi edo kotxe ugari beren betebeharrak eginez. Zein ote zen hobea? Bakoitzak ditu bere alderdi onak eta ez hain onak. Lehen familia batek bizimodua ateratzen zuen Alperron biziz, eta inguruko zuhaitz eta belardiekin politagoa zegoen, gainera; orain, aldiz, familia gehiagok jasotzen du soldata baserriaren lekuan dagoen lantegitik.... Sumatzeko moduko aldaketa, ezta? Bakoitzak balora dezala.
At xe g a l d e
uzoko berri emateko txanda iritsi zait eta oraingoan, azken aldakuntzak eta etorkizunean izango direnez hitz egingo dut. Belmont kalean dagoen hutsunean, etxea eraikitzen hasi dira, aurretik zaharra bota eta lur zoru tinkoa bilatu ondoren. Gustura izango dira bertako etxe jabeak. Gaiaz zeharo aldatu gabe, urte gutxi barru, Puntapax inguruak ze aldakuntzak jasango dituen azalduko dizuet. Alde batetik, (gaia berria izango da batzuentzat) udalak etxebizitza berrien beharra ikusirik, Agerre-Azpi aurreko eremu zabal hori hartuko du eta 264 etxebizitza egingo ditu, gehienak babes ofizialekoak izango direlarik. Hasi baserri ondotik eta erreka mugaraino, Gure-Etxea eta negutegi guztiak desagertzeraino aldatuko da inguru guztia. Ugartetxeberritik Ostaperainoko erreka ingurua, dena txukundu, garbitu, berdeguneak sortu,
7
Kalezar
Noaua! - 2003ko maiatzaren 16a
Jone Eizmendi
KALEJIRAN
Isaak
Santuenea
8
Noaua! - 2003ko maiatzaren 16a
Mu 単 oz
Andatza Eguna
H
ilabete honetan, Andatzako eguna ospatu da eta benetan oso eguraldi aproposa egin zuen. Eskerrak haize pixkat bat izan zela, bestela batek baino gehiagok izerdi patsetan bukatuko zuen. Jende asko animatu zen Andatzako festara. Joku batzuk egin zituzten eta oso giro polita sortu zen. Haurren jolasek arrakasta handia izan zuten eta ume asko animatu zen jolastera. Azkenean hain ume ez zirenak ere parte hartu zuten. Azkeneko urte hauetan, eguraldiak ez dio asko lagundu Andatzako egunari. Aurten zorte handia izan badugu ere, beste urtetan eguraldi nahiko txarra egin izan du. Kotxe edota oinezko ugari pasa zen Santuenea aldetik. Gaia erabat aldatuz, egun hauetan konponketa batzuk egiten ibili dira udaletxeko langileak. Iturriaren aldamenean zulo bat egin dute
ur galera zegoelako eta goiz batzutan urik gabe geratu gara. Horrelako gauzak horrela izaten dira.
Urdaiaga
Zakurrak gure inguruetan
S alo m e Portu
O
raingo honetan zakurrak ditugu mintzagai. Izan ere, herrian arauak segi arren, behin ona iristen direnenean ahaztu egiten baitituzte. Jada iritsi zaigu udaberria, eta eguraldi onarekin batera zakurrak heldu dira gure auzoko parke eta inguruetara. Jendea hasi da bazkaria hartu eta zelai hauetara igotzen; baina askok, jatekoaz gain animaliak ere ekartzen dituzte, eta hemen hasten dira arazoak. Izan ere, herrian zehar zakurrek ezin izaten dute egitekoak kalearen erdian egin, eta gainera, tamaina batetik aurrera loturik eraman behar izaten dira. Baina badirudi San Estebanen arauak ez direla bete behar, eta noiz nahi ikusten ditugu zakur galantak ate ondoetan. Eta jabeek esan arren ez dutela ezer egiten, segurtasun gutxirekin igarotzen ditugu asteburuak. Honez gain, zelaiak, zelai izate hutsagatik zakurren komun bilakatu dira, eta gero eta zai-
lagoa da parkean ibiltzea ezer zapaldu gabe. Horregatik, eskatu nahi diegu hona igotzen direnei herrian betetzen dituzten arauak betetzeko, ez baita hain zaila, eta mesedegarria baita guztiontzat. Guztiok ahalegin txiki bat egiten badugu, auzoan dugun leku zoragarri honek ederra izaten jarraituko du udararen amaieran ere, eta eguzkia irtetean toaila bat zabaldu nahi izanez gero, ez dugu azpian harrapatuko dugunaren beldurrik izan beharko.
KALEJIRAN
Aginagan ere FM 105,7
H
au irakurri ondoren, batzuek konturatuko zineten zertaz ari naizen, eta beste asko harrituta egongo zarete. Zera esanez hasiko naiz: Iparraldeko hiru irratiek eskaintzen diguten programazioa entzuteko frekuentzia duzue 105.7 hori. Lapurdiko kontuak dira gehien entzungo dituzuenak, horko herri txiki horietako bitxikeriak barne. Gure Irratiaren frekuentzia baita aipatu dudan hori. Baina ez dira horiek kontu bakarrak. Bada musika, kirol edo elkarrizketa txukunik ere. Euskal Herriko albisteak mugaz beste aldetik ikusita eta hango euskalkietan entzunda, hainbat buruhauste ere emango dizuete behar bada, ulertzeko garaian, baina jartzea da kontua.
Lapurdiko kontuekin batera, Baxe Nafarroako kontuak Irulegiko Irratikoek eskainiko dizkizuete, eta Xiberoko Bozakoek Zuberoako berriak. Beraz, zuen belarriak presta itzazue. Hango euskalkiak ulertzen saiatzea ariketa goxoa da, batez ere albisteak Xiberoko Bozatik ematen dituztenean. Gauza bat dago argi: entzunaren poderioz belarria jarri egiten dela eta horrekin batera mugaz bestalde nola bizi diren ere argiago jakiteko gai izango zaretela. Eta guregandik oso hurbil egonagatik gutxiegi ezagutzen dugun Iparraldeko aktualitatea ezagutuko duzue. Nik Aginagatik argi entzuten ditut Iparraldeko irrati horiek, 105.7 frekuentzia horretan. Beste herritarroi ere tarteka horiekin bat egiteko gomendioa ematen dizuet.
9
Ag i n a g a
Noaua! - 2003ko maiatzaren 16a
L ont xo Zubiria
Herri Batzarra aukeratzeko unea
H
Une garrantzitsua da hau Zubietarentzat, hurrengo urteei begira aldaketa nabarmena eman behar baitu. Jadanik egiten hasiak diren etxe berriek suposatuko duten herritar kopurua handitzeak, azpiegitura berriak…aldaketa sakona ekarriko dute. Guzti honen gainean erabaki pisutsuak hartu beharko dira, eta ziurrenik lan handia egin, beti ere herritarron interes eta nahiak kontuan hartuak izan daitezen eta Zubietak era egokian egin dezan aurrera. Guztira 6 dira aukeratuko ditugun batzarkideak; 3 donostiar eta 3 usurbildar, hautagai bezala edozein herritar aurkez daitekeelarik. Behin boz-
Zubieta
auteskunde garaian sarturik gauden honetan, inoiz baino bitxiagoak egia esateko, zubietarrok gure Herri Batzarra berritzeko unean gaude. Izan ere, maiatzaren 25ean, Hego Euskal Herriko udalerri eta Batzar Nagusietako ordezkariez gain, Zubietako batzarkideak ere aukeratzeko aprobetxatuko baitugu, 1996tik egin dugun bezala.
Olatz de Migu el
keta egin ondoren, ekainaren 8an eratuko da herri-batzar berria. Zubietarentzat erabakigarria den unea dela kontuan izanik, herritarren parte hartzea zabala izatea komeniko litzateke. Bozkak emateko lekua Alamandegi izango da, goizeko 21:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte. Ea jendea animatzen den!
10
HERORREK
Noaua! - 2003ko maiatzaren 16a
ESAN
Ika-mika
Usurbildar harribitxia
N
ora begira egon ote gara usurbildarrok, berezko distira duen izugarrizko harribitxia gure artean daukagula konturatu gabe . Benetako harribitxia izan behar du batek, datozen udal hauteskundeetarako Usurbilgo EAko zerrendaburua den Luis Mari Ormaetxeak alegia, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako bere hautagaitza Usurbilgo herriari azaldu digunean horrelako ausardia eta lotsagabekeriarekin azaltzeko. Bere eskaintza aurreko Noaua! batean plazaratu zigun, “Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Hautagai Usurbildarra” esaldiarekin hasi, “Usurbildarren lehentasunak asetzea nere egitekoa” esaldiarekin bukatu eta tartean berak defendatuko omen dituen usurbildarrei bururatu zaizkion adina gezur eta irain inolako lotsarik gabe bota ditu. - Ez al da usurbildarrok iraintzea esatea azken urteetan Usurbilen agintzen egon direnak (alegia HBkoak, EHkoak, Batasunekoak) ez direla egon Gipuzkoan erabakiak hartzen? - Ba bai jauna! Harribitxi horrek horrenbeste gorrotatzen dituen politikari horiek ere egon, egon dira erabakiak hartzen berak defendatuko omen gaituen erakunde horretan. Baina esan nahi duena baldin bada ez direla Diputazioan gobernatzen egon, berak esplikatu beharko digu zergatik. Alegia, zergatik bere alderdiak nahiago izan duen Gipuzkoako LEHEN edo BIGARREN INDARRA izan den HB, EH, Batasuna aur-
karitzat hartuz baztertzea eta zokoratzea, eta “España una, grande y libre”a defendatzen dutenekin elkartuz Gipuzkoa gobernatzea. Noren beharrak defendatu ote dituzte horiek elkar hartuta? Ez al dute ardura politikorik horrela jokatzen dutenek? - Bestalde, pertsonaia honek inozotzat hartzen gaitu usurbildarrak, edo bestela bera da Usurbilgo inozorik handiena. Zeren, ez ote daki ere zein erakundetarako aurkezten duen bere burua? Ez ote daki Gipuzkoako Batzar Nagusiak gipuzkoar guzti-guztien beharrak defendatzeko direla? Edo bestela Gipuzkoan 88 herri egonik eta batzarkideak 51 izanik zein herritako jendea gelditzen da defendatu gabe erakunde horretan? Edo erakunde horretan usurbildarrik egon ez denean, ez ote gaitu bertan inork defendatu? - Tarteko lerro batean honakoa esaten digu: “Inguruko herrietan aurrerapenak ikusten ditugu; Usurbilen ordea geldotasuna”. Honakoan berriz badirudi usurbildarroi itsuak deitzen digula; bainan, ez ote da bera usurbildar itsurik handiena? Zeren, inguruko zein herritako aurrerapenaz ari ote zaigu? PSOEk agintzen duen Lasarte edo Donostiakoaz? PNVk agintzen duen Oriokoaz? HBk agintzen duen Tolosa, Billabona, Andoain, Astigarraga edo Hernanikoaz? Usurbildar gehiengoaren aukera politikoa irainduz edo ito nahiaz bere burua urgaine-
ratu nahi duenak ezin du inon usurbildarron ordezkari ona izan. Esan ohi da besteak iraintzen besterik ez dakienak bere burua deskalifikatzen duela, eta gainera jarrera hori hartzeko... ez ote da izango ez dela ausartzen esatera nola eta zertan “defendatuko” gintuzkeen? Gainera “harribitxi” horrek ez ote du gehiegizko harrokeria edukiko? Zeren Gipuzkoako Batzar Nagusietan gure eskualdekoak 17 batzarkide bakarrik izanik, bozketarako aukeran 7 zerrenda egonik (PP, PSOE-EE, Plazandreok, IU, PNV-EA, Aralar, AuB), eta bera bere zerrendako 11. hautagaia izanik hain ziur egon behar ote luke usurbildarron beharrak defendatuko dituela esaterakoan? Bukatzeko, azken galdera plazaratu nahi dut. Gaur egun usurbildarron alkatea den Joxe Antonio Altuna dugu AuBko 5. hautagaia Gipuzkoako Batzar Nagusietarako eskualde honetan, eta EAko 11.a Luis Mari Ormaetxea. Orduan usurbildarrok berriro gure alkatea, gure boto “ilegalekin” aukeratuko bagenu BBNNetarako, ausartuko ote litzateke Luis Mari Ormaetxea, hala gertatuz gero, Joxe Antoniori legokiokeen ordezkaritza lapurtzera Aznarren eta Espainiako Auzitegi Gorenaren erabaki eta legeez baliatuz, eta usurbildarron nahia mespretxatuz? Garbiñe Errekondo HBko Gipuzkoako Batzarkide ohia
Mesedez, gezurrik ez
H
arriduraz irakurri ditugu maiatzaren 2ko Ealdizkarian, EAk eta Luis Mari Ormaetxeak esaten dituzten gezurrak. Gezur sorta ugaria den arren, ezin denak erantzun hain leku laburrean. Bizpahiru adibide nahikoak dira, jokabide gezurtia argi uzteko. Gainera, Luis Marik ondo ezagutzen dituen gaiak aukeratu ditugu, bera batzorkide delako gai horiek aztertzen diren Batzordetan. 1. Haur Eskola. Ez da egia EAren ardurapean proiektu biablea osatu zenik. Usurbilgo Haurtzaindegi proiektua aspaldian pentsatu zuen ezker abertzaleak. Ikus bestela 19951999 legealdirako, Usurbilgo Herri Batasunak aurkeztutako programa. Orduan landu zen eta 2000 urtean ireki zen Haur Eskola berria. Geroztik arrakasta handia izan
duena gainera. Ezker Abertzaleak nagusiki definitu, osatu eta martxan jarri duen proiektua. 2. Ongizate arloko langileei buruz esaten dena ez da zuzena. Bera enteratu hala ez, egia bakarra da: gizarte laguntzaileek ez dute oraindik lan saio osorik, %93koa baizik. Eta administrari laguntzailearen kontratazio egoera oraindik argitzeko badago, Luis Mari Ormaetxea berari zor zaio, egoera konpontzeko proposamena gobernu batzordera eraman zenean, berak oneritzirik eman ez ziolako, hain zuzen ere. 3. Usurbilgo udal langileen kostua eta zorrari buruz ematen diren datuak okerrak dira. Gainera, datu errealak eta zuzenak ezagutzen ditu Luis Marik, eskura eman baitzi -
tzaizkion apirilaren 29an. Berak jakin arren, usurbildarrei eskaini ez dizkien datuak hauek dira: 1999 2000 2001 2002
Langile kostua % 28,78 33,87 32,08 32,27 Zor bizia % 42,11 40,66 33,70 45,60
Horra, benetako datuak, nahi duenak konprobatu ditzakeenak, bai Udaletxean eta bai Diputazioan. Udaletxeko kontu-hartzailetzan eta Diputazioko udalgidan eta Interneten. Gezurretan dabilena ez omen da urrutira iristen. Usurbildarrek dute hitza eta erabakia. Usurbilgo Alkatea eta bere taldea
KONTZEJU TXIKIA
Noaua! - 2003ko maiatzaren 16a
Udalbiltzaren itxiera salatu zen azken plenoan
A
piriaren 29an, ezker abertzaleak kudeatzen duen Udalbiltzaren egoitzak miatu eta itxi zituen poliziak. Joxe Antonio Altuna alkatea Udalbiltzako talde eragileko kide genuen. Bere ustez, garai txarrak izan arren, “lanean jarraitzea da gure eginkizuna eta konpromisoa”. Joxe Antonio Altunaren esanetan, “Udalbiltzaren aurkako operazioa aurretik eman diren erasoen ildotik dator. Mila aldiz esan den bezala, ez dute gure nahia, gure jarrera onartu. Gure ideiak beraien kontra dihoaztelako, ez dituzte gure eskubideak errespetatzen”. Atzera egin dugula uste du Joxe Antonio alkateak: “gaindituta zeuden
Udalbiltzaren itxiera salatzeko kontzentrazioa egin zen egun berean, udaletxe aurrean.
gauzak berriz birplanteatzen hasi gara: euskara sustatzearen beharra, esate baterako. Tamalez, eraso hau ez da bukatu. Edozein gauza gerta daiteke. Eta inor ez dago libre. Ikusi behar beste alderdiek zein jarrera hartuko duten”.
Galdeiozu!!
N
ormala al da herriko espaloietan kotxeek aparkatzea? Udalak baditu bere bideak gaizki aparkaturik dauden kotxeei behar diren neurriak emateko baina zergatik ez ditu neurri hauek herri osoan aplikatzen? www.noaua.com helbidean jasotako anonimoa. Egia da malgutasuna badagoela gai honen inguruan. Dena den, beste herri
batzuetan bezalaxe, Usurbilen ere zonalde batzuk konfliktiboak dira. Eta leku horietan araudia zorrotz betetzen da. Araudia betetzea da gure eginbeharra, zenbait tokitan gainera, gupida gabe. Baina akaso komeniko litzateke jakitea ea zein zonalde konkretutaz ari zaren hizketan. Zurea bezalako kexuak jaso dira udaletxean, baina hala ere, isunak jartzeagatik iritsitako kexuak gehiago izaten dira.
Joxe Antonio Altuna, alkatea
11
Etxebizitza sozialak 2002ko irailean udal jabegoko etxebizitza sozialen gaineko eskubideak esleitzeko bete beharreko lege, ekonomi eta administrazio baldintzen orriak zehaztu ziren. Lehen erabilitako oinarrietan aldaketa batzuk egin ondoren, baldintza pleguak 2003ko martxoaren 25ean eginiko udalbatza osoan onartu ziren. Orain, gizarte zerbitzuetako kideek aditzera eman dutenez, 2 etxebizitza eta egoera berezietarako gordetako etxebizitzaren 2 logela esleitzeko prozesua jarri da martxan. Izen-emateko epea ekainaren 2an, eguerdiko 13:00ean. Informazio gehiago, Gizarte Zerbitzuetako bulegoetan, 943 377 110 telefonoan.
Kontseiluarekin Hitzarmena Kontseiluaren euskalgintza plana bere egin du udalak eta akordio honen arabera, datozen hiru urteotan dirulaguntza hau jasoko du Kontseiluak: 2003an, 1.753 euro. 2004an, 3.000. 2005ean, 3.000.
Maskota egiteko deialdia Jai Batzordeak jaietako maskota egiteko deialdia egin du. Interesa duzuenok jar zaitezte harremanetan Udal Kultura eta Euskara Zerbitzuarekin. Telefonoa hauxe: 943 371 999.
Hasi da hauteskunde kanpaina
Maiatzaren 9an hasi zen kanpaina eta berehala txartelez bete ziren hauteskundeetako panelak.
Kanpainaren hasieran, EA alderdiaren bulegoan pintada hauek azaldu ziren.
Pasa den larunbatean aurkeztu zuen EAJ-PNV alderdiak udal hauteskundeetarako hautagaia.
ERREPORTAJEA
Noaua! - 2003ko maiatzaren 16a
15
Iragarritako debeku baten kronika
A
lderdi politikoei eragiten dien legearen izenean, Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi du Usurbilgo Herri Lan elkargunea, eta honekin batera, herritar askoren borondatea. Plataforma osatzeko beharrezkoa zen sinadura kopurua aise gainditu zuen UHLk. AUBren alde sinadura ematera hurbildu ziren herritarrak ere, asko izan ziren. Orain, legez kanpo geratu dira batzuk eta besteak. Eta hauekin batera, herritar askoren nahia. Debekuak baldintzaturiko hauteskundeak izango dira maiatzaren 25ekoak. UHL legez kanpo uztearekin batera, hauteslego zabal baten aukera baztertua izan da. Azken 16 urteotan ezker abertzalea izan da Usurbilen nagusi. Azken udal hauteskundeetan, gainera, nagusigotasun osoz. Beraz, azken aldian bozka gehien jaso duen alderdia joko demokratikotik at utzi dute. Maiatzaren 26aren zain Kazetarioi baino iragarleei dagokien lana izan arren, ez da zaila etorkizuneko legealdiko udalbatza berria irudikatzea. Oraindik ezin esan nork irabaziko dituen udal hauteskundeak baina argi dagoena da garai berri bat zabalduko
dela. Hasteko, ikusi behar zer nolako legitimazioa izango duen udalbatza berriak. Bozka gehien jaso ohi duenak eskuratzen du agintari izateko legitimitatea. Kasu honetan ere, hala izango da baina alkate berriak itzal luze bat izan dezake datozen lau urteetan. Baliogabetuko den bozka kopurua alkate berriak jasoko duena baino handiagoa izan daitekeelako. Eta horrela ez bada ere, herritar askoren nahia legez kanpo geratuko denez, udal-gobernu berria baldintzaturik gera daiteke. Herrian azken urteotan nagusi izan den joera politikoa jokoz kanpo uztea gauza larria da. Herritar askori oinarrizko eskubideak ukatu zaizkie. Baina hel diezaiogun berriro iragarlearen lanari, izan ere, legeak lege, injustiziak injustizia, udaletxeak lanean jarraituko duelako. Teorian, EAJ-PNV eta EA dira alkatetza eskuratzeko aukera gehien dituztenak. Bitxia da baina herri gutxitan ez da bi alderdi abertzale hauen koaliziorik eman. Horien artean dago Usurbilgoa. Emaitzen menpe gaudenez, maiatzaren 26an ikusi behar nork eskuratzen duen alkatetza. Batzuen eta besteen adierazpenei erreparatuz, bi alderdien arteko harremanak orain artean behintzat ez dira erosoak izan. Dena den, koalizioa hauteskundeen ostean ere eman daiteke. PSE-EE/PSOE eta PP alderdiek,
Batzar Orokorrak ere hautatu beharra daude maiatzaren 25ean.
aldiz, euren emaitzak hobetzeko aukera handiak izan ditzakete. Izan ere, UHL legez kanpo uztean eta D´hont legearen arabera, zinegotzi kopurua handitzeko aukera dute. Demagun EA eta EAJ/PNVren emaitzak paretsuak direla eta gobernu koalizioa osatzeko ez direla ados jartzen. Legealdi berrirako giltza PP eta PSE-EE/PSOErengan egon daiteke. Akaso urrutiegi joan gara, alderdi konstituzionalista eta abertzaleen arteko harremanak urrun samar baitaude. Baina udalgintzan, horrelako hamaika ikusi izan dira. Hori guztia maiatzaren 26an gezurtatu edo egiaztatu ahal izango dugu. Jakina dena da UHLk eta AuBk ez dutela beste alderdiek izango duten aukera demokratiko berbera izango.
Imanol Ubeda
Aralar: “Hauteskundeak gabezia larriarekin gauzatuko dira�
L
ehen aldiz, hauteskundeetara aurkeztu da Aralar alderdia. Gure herrian aurkeztu ez badira ere, legealdi berriaren jarraipena egiteko asmoa azaldu digute Usurbilgo ordezkariek. Herri plataformak eta AuB legez kanpo utzi dituzte. Zer nolako legitimitatea izango du udalbatza berriak? Maiatzaren 25eko hauteskundeak gabezia larriarekin gauzatuko dira. Izan ere, herriaren zati garrantzitsu bat zilegi zaion eta sistema demokratiko batek zor dion ordezkaritzarik gabe utzi baitute. Eta hori oso larria
da. Behin eta berriro gaitzetsi eta salatu du Aralarrek egoera hori. Alabaina, herria egunez egun eta urratsez urrats eraiki behar da, eta ezin ditugu Euskal Herria eraikitzeko hain garrantzitsuak diren instituzioak konstituzionalisten esku utzi eta, ondorioz, hauteskundeetan parte hartzeko erabaki sendoari eutsiko dio Aralarrek. Hala ere, legeak behartuta nulu izango diren Herri Plataformen eta AuB-ren botoak kontabilizatuko ditugu, egoera anormal honen ondorioz Aralarri gehitzen zaizkion Foru Aldundietako batzarkideak edota udaletxe-
tako zinegotziak bere garaian legitimoki dagozkienei emateko. Zergatik ez duzue zerrendarik aurkeztu Usurbilen bertan? Aralar sortu berria delako eta herri mailan egiturarik ez dugulako. Alabaina, jendearen hurbiltasuna nabaritzen hasiak gara eta, elkartasun modura bada ere, beren buruak aurkezteko prest agertu dira batzuk beste herrietako zerrendak osatzeko. Dena den, udalbatza berriko martxaren jarraipena egingo al duzue? Bai. Hori da gure asmoa.
16
M ARKESANEKO P ETRILETIK Noaua! - 2003ko maiatzaren 16a
Jexux Artze Taldea: “Uste baino askoz hobea izan da jaso dugun erantzuna”
H
amabostaldiaren oihartzuna ez da berehalakoan itzaliko. Egitaraua mardula zen. Behar bezala bideratzea, sekulako erronka. Baina Jexux Artzeren lagunak eta senideak pozik egoteko moduan daude. Ekitaldien maila altua izan bada, jendearen erantzuna oraindik hobea. Joxe Mari Irazustak, Jexux Artze Taldeko kideak esan digunez, “guk uste baino askoz hobea izan da jaso dugun erantzuna”. Jendearen erantzuna ona izan da bai hitzaldietan, erakusketan zein kaleko emanaldietan. Aldez aurretik espero al zenuten horrelako oihartzunik? Egia esan behar bada, erantzun ona espero genuen, baino guk uste baino askozaz hobea izan da jaso duguna. Oraindik datu zehatzak ez dauzkagu atzo amaitu baitziren ekitaldiak, baino normalean antzeko antolakizunetan gure herrian inguratzen den baino jende gehiago inguratu zaigu, eta horrek pozarren utzi gaitu antolatzaileok zein inguruan izan ditugun laguntzaile eta Jexux Artze zenaren sendia bera ere. Gainera, Ez dok Amairu kultur mugimendua aktualitatera ekartzea lortu duzue, ezta? Erakusketaren irekiera ekitaldira gonbidatu genituen garai hartan Ez dok Amairun ibilitako hainbat kide, eta hauek adierazi ziguten, orain arte talde honen inguruan egin den lanik duinena izan dela gure herrian ikusgai egon den erakusketa. Prentsan eta komunikabideetan erakusketak izan duen oihartzuna oso interesgarria izan da, eta horrek bakarrik, gai honek euskal kulturaren historian utzitako arrastoa oso kontutan hartzekoa izan zela nabarmentzen du. Erakusketa ikustera Euskal Herriko herrialde guztietatik inguratu da jendea, eta tartean, kultur munduan dabilen hainbat profesional izan dira. Gazte jende askok ere, euskal musikagintzan
Une hunkigarri asko eman ditu jexux artzeren omenezko hamabostaldiak.
norabide berri bat ireki zuen mugimendu honen lehen berriak erakusketa hau dela medio jakin ahal izan du. Jarraipenik izango al du erakusketa honek? Erakusketaren prestaketari ekin genion une beretik, taldean aztertua izan zen gerora erakusketa ibiltari bilakatzeko aukera. Materiale guzti hau osatzeak suposatu duen eginahala handia izan da, eta horregatik, taldearen asmoa gerora Euskal Herrian barna hainbat herritan ikusi ahal izatea da. Horretara begira, lehen harremana izan dugu udal ordezkariekin, eta oraingoz ikusgai egon den materialea eta euskarriak ondo jasotzea adostu dugu. Gero, udazkenari begira, udala bera arduratuko litzateke beste herrietan eskaini eta bideratzeaz interesa agertzen duten erakundeekin batera. Hasera batean, gure taldea ere laguntzeko prest dago, udalak erabat beregain hartzen duen epe bat arte. Interesa agertu dutenak izan dira, eta ibiltari jartzeko gomendioa egin digutenak asko. Eta Jexux Artze Taldeak jarraipenik izango al du? Hamabostaldiarekin
amaitu da zuen lana ala aurrerantzean lanean jarraitzeko asmorik al duzue? Talde honen sortze-arrazoia hamabostaldia antolatzea izan zen. Hori egin dugu, emaitza ona izan da, eta gure artean oso ondo konpondu gara kulturaldi hau antolatzeko. Horrek konfidantza giro bat sortu du, eta egia esan lortzea asko kostatzen den balorea da konfidantza. Saiatuz gero elkarlana posible dela geure buruari aitortzeko ere balio izan du honetan egin dugun lanak. Orain balantzea egin eta aurrera begira bestelako erabakirik hartzen dugun aztertzeko garaia da, eta horren ondoren esan ahal izango dugu hurrengo urterako beste antolakizunean sartzen garen edo ez. Besterik esatekorik? Bai, “Jesus Mari Artze, ttakunaren esku isila” liburua salgai izango da Lizardi liburu dendan eskuratzerik izan ez duenarentzat eta gure eskerrik beroenak ematea ekitaldi guzti hauetan partaide izan direnei, dirulaguntza luzatu diguten instituzio eta erakundeei, herriko hainbat enpresa eta komertzioei, eta egun hauetako ekitaldietan esku bat bota diguten laguntzaile guztiei.
I Z E R D I PA T S E T A N
Noaua! - 2003ko maiatzaren 16a
Bizkaiko Bira irabazi du Amador Granado txirrindulariak
A
urreko alean Haimar Zubeldia elkarrizketatu genuen. Baina herrian badira puntako beste txirrindulari batzuk, Joseba Zubeldia edota Amador Granado. Azken hau txirrindularitza egokituan onenen artean dabil. Maiatzaren lehen asteburuan Bizkaiko Bira irabazi zuen. Orain Europako Txapelketari begira dago. Irailean jokatuko da eta lan ona egingo balu, 2004ko Olinpiadetara joateko txartela eskuratuko luke.
Amador Granadok atenasen egingo diren joko olinpikoetan hartu nahi du parte.
Txapela Usurbilera ekartzea lortu badu ere, Amador Granbado txirrindularia ez dago pozik: “Mungiako etapan antolatzaileek akats bat izan zuten eta ez zituzten denborak behar bezala neurtu. Alcaidek irabazi zuen etapa baina haserretu egin zen antolatzaileekin eta itzulian ez jarraitzea erabaki zuen”. Gertaera honek ilundu egin du Amador Granadoren garaipena. Dena den, txirrindulari usurbildarra pozik dago sasoi onean aurkitu delako. Erlojuaren aurkako etapan, “soilik 21 segundu atera zizkidan Antonio Garciak”. Garcia txirrindularia erlojuaren aurkako munduko txapelduna da.
Hirugarrenean eskuratu du Bizkaiko Bira. Aurreko bi edizioetan txapeldunorde izan baitzen. Honakoan, ordea, jaun eta jabe izan da. Orain, Europako Txapelketa baino ez du buruan. Granadok azaldu digunez, “irailean izango da hori eta lan txukuna egiten badut Greziako Joko Olinpikoetararako txartela eskura dezaket”. Bertan amaitu nahi du bere kirol ibilbidea. Gaur egun lana eta kirola uztartzen ditu baina gero eta zailago egiten zaio. Gaueko 22:30etan amaitzen ditu entrenamenduak eta hurrengo goizean 7:00etan jeiki behar izaten du lanera joateko.
17
Jada hasi da Areto Futbol Txapelketa
M
aiatzaren 10ean hasi zen Usurbil Futbol Taldeak antolatu duen txapelketa. Lehen fasea ekainaren erdialdean amaituko da. Finalak Santixabeletan jokatuko dira. Senior mutiletan 12 izan dira izena eman dutenak. Nesken artean, berriz, lau talde dira txapelarengatik lehiatuko direnak. Aurrera doa Herriko Pilota Txapelketa
H
erriko Pilota Txapelketa Nagusia azken txanpan sartuko da maiatzaren 23ko astebukaeran. Lehen kanporaketak amaitu berri dira eta astebete barru azken finalaurdenekoak hasiko dira. Txapelketa hau ere, Santixabeletan amaituko da.
Hurrengo saioak FUTBOLA Maiatzak 18 Kadeteen 2. maila igoera: Gure Txokoa - Usurbil FT. Emakumezkoen Kopa: Usurbil FT- Luberri KE. 2. Erregionala Kopa: Behobia B CD - Usurbil FT.
Emakumeak, lehen fasea. Psikosis Toxika-Lasarte Oria Aurrera / Hiii Balee!!Iufi. Oharra: Norgehiagoa guztiak, kiroldegian.
Maiatzak 25 Kadeteen 2. maila igoera: Usurbil FT- Behobia “B” CD.
PILOTA
ARETO FUTBOL TXAPELKETA Maiatzak 23/24 Seniorrak, lehen fasea: A Taldean, Karobi Taberna-Akerra Gaztetxea /
XXXI. Txapelketa Nagusia Maiatzak 23/24 Azken finalaurdenekoak.
Txuri Beltz-Rabo Penev / Tanger-Txapeldun Taberna. B taldean, Nunca Mais-Egunkaria / Xerebros SA-Patri Jatetxea / Beti Alai-Irrati Taberna.
18
Noaua! - 2003ko maiatzaren 16a
N O A U A!
TXIKI
Kaixo lagu-
OIHANEKO ANIMALIAK
B
a al dakizue zer diren etxeabereak? Guk zuei lagunduko dizuegu erantzuna asmatzen. Etxe-abereak bada, etxeko animaliak dira eta pertsonei, lanean lagundu eta baita konpainia egiten diete. Guk katuari buruz hitz egingo dizuegu. Katua ugaztunen familiakoa da, eta oso maitagarria izaten da. Haragia asko gustatzen zaio, batez ere arratoiena eta arrainena. Oso animalia garbia da, bere txokoa garbitzen denbora asko ematen du. Zuek oheratzerakoan, batzuetan, katua zuen hanketan egongo da bero-bero, eta beste batzuetan, zuen aurpegia miazkatzen hasiko da.
Beno, katua gustatzen bazaizue Bere janaria ateratzen baduzue, badakizue nola zaindu! ziztu bizian hurbilduko da bere txo- Aupa Mitxina! koa utzita. s
Bizkarra 1, 1.esk.
37 29 37 - 659 602789
MAJERAKO
Noaua! - 2003ko maiatzaren 16a
Lehiaketa
11
KONDARRAK
19
20
I N F O R M A Z I O P R A K T I KO A Noaua! - 2003ko maiatzaren 16a
Eusko Tren-en neguko tren ordutegia Donostia Usurbil Zarautz 05.47* 06.17* 06.47* 07.17 07.47 08.17* 08.47 09.47 10.47 11.47 12.17* 12.47 13.17* 13.47 14.17* 14.47 15.17* 15.47 16.17* 16.47 17.17* 17.47 18.17* 18.47 19.17* 19.47 20.17* 20.47 21.47
06.03* 06.33* 07.03* 07.33 08.03 08.33* 09.03 10.03 11.03 12.03 12.33* 13.03 13.33* 14.03 14.33* 15.03 15.33* 16.03 16.33* 17.03 17.33* 18.03 18.33* 19.03 19.33* 20.03 20.33* 21.03 22.03
06.20* 06.50* 07.20* 07.50 08.20 08.50* 09.20 10.20 11.20 12.20 12.50* 13.20 13.50* 14.20 14.50* 15.20 15.50* 16.20 16.50* 17.20 17.50* 18.20 18.50* 19.20 19.50* 20.20 20.50* 21.20 22.20
* Astegunetan bakarrik
Goardiako farmaziak
Zarautz Usurbil Donostia 06.08* 06.38* 07.08* 07.38* 08.08 08.38* 09.08 10.08 11.08 12.08 12.38* 13.08 13.38* 14.08 14.38* 15.08 15.38* 16.08 16.38* 17.08 17.38* 18.08 18.38* 19.08 19.38* 20.08 20.38* 21.08 22.08 22.38
06.24* 06.54* 07.24* 07.54* 08.24 08.54* 09.24 10.24 11.24 12.24 12.54* 13.24 13.54* 14.24 14.54* 15.24 15.54* 16.24 16.54* 17.24 17.54* 18.24 18.54* 19.24 19.54* 20.24 20.54* 21.24 22.24 22.54
06.39* 07.09* 07.39* 08.09* 08.39 09.09* 09.39 10.39 11.39 12.39 13.09* 13.39 14.09* 14.39 15.09* 15.39 16.09* 16.39 17.09* 17.39 18.09* 18.39 19.09* 19.39 20.09* 20.39 21.09* 21.39 22.39 23.09
Maiatzak 16, ostirala E: De Miguel, Nagusia 32. Lasarte. Maiatzak 17, larunbata
07.40 08.00 08.00 08.40 09.00 09.00 09.40 10.00 10.40 11.00 11.40 12.00 12.00 12.40 13.00 13.00 13.40 14.00 14.00 14.40 15.00 15.00 15.40 16.00 16.40 17.00 17.40 18.00 18.00 18.40 19.00 19.00 19.40 20.00 20.00 21.00 21.00 22.15 22.00 22.30 00:00 02:00 04.00 06.00
Urbil
08.25 09.20 09.25 10.25 11.25 12.20 12.25 13.20 13.25 14.20 14.25 15.20 15.25 16.25 17.25 18.20 18.25 19.20 19.25 20.20 20.25 21.20 21.25 22.35 22.25 22.55
**Aiaraino
Usurbil Zarautz
08.05 08.25** 08.35 09.05 09.30 09.35 10.05 10.35 11.05 11.35 12.05 12.25** 12.35 13.05 13.30 13.35 14.05 14.30** 14.35 15.05 15.30 15.35 16.05 16.35 17.05 17.35 18.05 18.30 18.35 19.05 19.25** 19.35 20.05 20.30 20.35 21.25 21.35 22.45 22.35 23.05 00.25 02.25 04.25 06.25
08.25 08.55 09.25 09.55 10.25 10.55 11.25 11.55 12.25 12.55 13.25 13.55 # 14.25 14.55 15.25 15.55 16.25 16.55 17.25 17.55 18.25 18.55 19.25 19.55 20.25 20.55# 21.45 21.55 23.05 22.55 23.25 00.45 02.45 04.45 06.45
# Larunbatetan, Orion autobus aldaketa Aiara
Zarautz Usurbil
07.05 07.05 07.35 08.05 08.05 08.35 09.05 09.05 09.30 09.45 10.05 09.45** 10.05 10.30 10.45 11.05 10.45 11.05 11.45 12.05 11.45 12.05 12.45 13.05 12.45 13.05 13.30 13.45 14.05 13.45 14.05 14.30 14.45 15.05 14.45 15.05 15.30 15.45 16.05 15.45 16.05 16.30 16.45 17.05 16.45 17.05 17.45 18.05 17.45 18.05 18.45 19.05 18.45 19.05 19.30 19.45 20.05 19.45 20.05 20.45 21.05 21.15 21.35 21.45 22.05 23.15 23.35 01.15 01.35 03.15 03.35 05.15 05.35 *Aiatik dator Soilik larunbata gauez
Urbil Donostia
07.10 08.15 09.15 09.35 10.15 10.35 11.15 12.15 13.15 13.35 14.15 14.35 15.15 15.35 16.15 16.35 17.15 18.15 19.15 19.35 20.15 21.15 21.40 22.15
07.30 07.30 08.00 08.30 08.40 09.00 09.30 09.40 10.00 10.30 10.40 11.00 11.30 11.40 12.30 12.40 13.30 13.40 13.55* 14.30 14.40 15.00 15.30 15.40 15.55* 16.30 16.40 17.00 17.30 17.40 18.30 18.40 19.30 19.40 20.00 20.30 20.40 21.40 22.00 22.40 00.00 02.00 04.00 06.00
Asteburutan Larunbat lanegunetan
OA, Kontzeju Zarra, 11. G: Elizondo, Zumea 20, Andoain Maiatzak 25, igandea E: Acha-Orbea Hipodromoa 6, Lasarte
E: Gil, Kale Nagusia, 24 Lasarte. G: Diaz, Mayor 19, Andoain. Maiatzak 19, astelehena E/G: Rodriguez, Nagusia 42, atzea Lasarte Maiatzak 20, asteartea E/G: Gil, Kale Nagusia, 24 Lasarte. Maiatzak 21 asteazkena E/G: Acha-Orbea Hipodromoa 6, Lasarte Maiatzak 22, osteguna E/G: Urbistondo, San Frantzisko, 1 Lasarte Maiatzak 23, ostirala E: De Miguel, Nagusia 32. Lasarte. G: Iturralde, Poligono trece, 9, Usurbil
* Astegunetan bakarrik
06.45 06.45 07.15 07.45 07.45 08.15 08.45 08.45
E: Acha-Orbea Hipodromoa 6, Lasarte
E: Gil, Kale Nagusia, 24 Lasarte. Iturralde, Poligono trece, 9, Usurbil G: Diaz, Mayor 19, Andoain. Maiatzak 18, igandea
Eusko Tren-en neguko autobus ordutegia Donostia
Maiatzak 24, larunbata
Zubieta-Donostia TST autobusak ASTEGUNETAN Zubieta-Donostia 7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)
Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45 LARUNBATETAN Zubieta-Donostia 8:15(T) / 12:45 / 15:15(T) / 21:35(T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T) JAI EGUNETAN Zubieta-Donostia 11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/ 21:35 (T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/ 21:00 (T) * Eskola egunetan T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.
Datorren Noaua! Maiatza As.
5 12 19 26
Ar.
6 13 20 27
Az.
7 14 21 28
Os.
1 8 15 22 29
Hurrengo alea
Ost.
2 9 16 23 30
La.
3 10 17 24 31
Ig.
4 11 18 25
G: Elizondo, Zumea 20, Andoain Maiatzak 26, astelehena E: Rodriguez, Nagusia 42, atzea Lasarte G: OA, Kontzeju Zarra, 11. Maiatzak 27, asteartea E: Gil, Kale Nagusia, 24 Lasarte. G: Tanco, Idiazabal 39, Urnieta. Maiatzak 28, asteazkena E: Acha-Orbea Hipodromoa 6, Lasarte G: Correa, Perkaiztegi 8, Hernani Maiatzak 29, osteguna E: Urbistondo, San Frantzisko, 1 Lasarte G: AIzpuru, Latxunbe Berri, 11 Hernani Maiatzak 30, ostirala E: Orue, Jaizkibel plaza, 2 Lasarte G: Etxebeste, Elkano 2, Hernani
Bai esan? • Udala ............................................... 37 19 51 • Udaltzaingoa ........................... 36 11 12 • Obrak eta Zerbitzuak ..... 37 01 48 • Anbulategia............................... 36 20 13 • Udarregi ikastola ................. 36 12 16 • Udarregi (Kalezar) ............. 36 45 00 • Agerialde ikastetxea .......... 36 38 95 • Oiardo kiroldegia ............... 37 24 98 • Zumarte ...................................... 37 15 94 • Etumeta ...................................... 37 20 01 • Taxi geltokia............................. 36 21 78 • D.Y.A. ............................................. 46 46 22 • Ertzantza................................................... 112 • Suhiltzaileak.......................................... 112 • Larrialdiak .............................................. 112 • Anbulantziak ........................................ 112 • Gure Pakea ................................ 37 32 28 • Gure Elkartea.......................... 37 17 51 • Arrate egoitza.......................... 36 63 40 • Eusko Tren ................................ 47 09 76 • Noaua! aldizkaria ................ 36 03 21 • Bake epaitegia ........................ 37 23 36 • Oa farmazia .............................. 37 60 76 • Iturralde farmazia............... 36 33 95 • Zubietako Batzarra ........... 37 20 77 • Argindarra (Iberduero) . 47 09 76
Noaua! - 2003ko maiatzaren 16a
GAZI GOZO GEZA
Txerrimunik ordainetan
Oharrak ETXEBIZITZA
baitetan, Deitu hona: 652 757 495.
- Etxe bat edo lursaila etxe bat eraikitzeko erosi nahi dut Usurbilen. Tlf: 943 314791.
Lan-eskaintzak
- Alokairuan dagoen pisua edo apartamendua erosiko nuke. 943 364469.
- Kamarera bat behar dugu asteburuetan lan egiteko. Telefono zenbakia: 943 36 33 58.
- Alokairuan dagoen pisu baten bila nabil. Urgentea da. Telf: 943 366 759.
- Udarregi ikastolan ikasturte berrirako kirol begiraleak behar dira. Telelefonoak: 943 361 216/ 943 370 645.
- Konpartitutako pisu baten bila nabil alokatzeko. Deitu 5:30etatik aurrera. 637 193 100. - Pisu bat saltzen dut. Munalurra 4, 4 A. Telefonoa: 943 37 10 44.
SALEROSKETAK / GARAJEAK - Motoak sartzeko lokala alokatzen da. Gazteentzako txoko bat alokatzen da. Telf. 656 759 583. - Garaje itxia salgai Etxealdian. 943 373185. - Txaramunton 30 m2 ko garaje itxia prezio onean, 24.821 eurotan. Tel: 666 646 847. - Galtzaragaina elkartean bi garaje itxi daude salgai. 943 360 273, Javier. - Galtzaragainan 200 eta 300 m2-ko bi bi lokal alokairuan. Interesatuak juntako kideengana jo. - Galtzaragainan 20 m2-ko garaje itxi bat salgai. Berritua, oso txukuna. Goiko pisuan. 678 81 52 77. - Garaje itxiak saltzen ditut, Kale Nagusian. 30 m, 18.000 euro. 15 m, 7.800 euro. 26 m, 9.000 euro. Telefonoa: 656 759 583. - Peugeot 205 salgai, SS-4445-W. Salgai, 900 euro. 943 360 599.
LANPOSTUAK Lan-eskaerak - Pertsona bat eskaintzen da haurrak zaintzeko gauez. 943 371447 (Belen). - Umeak zainduko nituzke, arratsaldez bi orduz. Tf: 647 220 966 (Mari Karmen). - Lan bila nabil eta etxeko-lanak egingo nituzke, gauez edo egunez. 620 646 769. - Taberna batean egingo nuke lan edo antzeko zer-
21
- Tabernari bat behar dugu. I n t e r e s a t u a k deitu telefono hauetara: 943 360 217 649 211 665. - Tabernari bat behar da Txurrut tabernan lan egiteko. Interesaturik bazaude, deitu 943 36 00 80 telefonora.
Zorionak Imanol eta Leire! Maiatzaren 19an eta 25ean oso ondo pasa familiarekin eta lagunekin. Egun horietan txutxeak erosiko ditugu.
BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - Langile bat behar dugu tabernan lan egiteko, larunbata eta igandetarako. Interesatuak deitu zenbaki honetara: 943 360 217. - Neska bat eskaintzen da umeak, etxeko lanak edo pertsona helduak zaintzeko. 619 844 556 egun osoz. - Eraikuntzan aritzeko lan bila nabil. Interesaturik bazaude deitu 619 844 556. - Argazki kamara bat dut salgai: Pentax MZ 50. Objetiboa 1:4-5.6 35 mm-80mm. Instrukzio liburua. Eramateko boltsa. Zozketan saritua. 625 70 51 14 (arrats-gauetan). - Volswagen Santana bat saltzen dut. Telefonoa: 670 987 921 (Jon). - 8 urteko mutil koxkor baten txamarra galdu da, Reebok markakoa. Inork aurkitzen badu deitu, 943 36 06 43 telefonora. - Scooter bat saltzen da, 125cc. Interesatuak deitu 607 23 32 55 telefono zenbakira. - Vespa bat salgai, 200-TX markakoa. Telefonoa: 943 37 03 89. - Kotxe bat salgai, SS-AP. Elbarrituentzat egokitua. Garajean zaindutakoa. 943 36 43 10 (gauez deitu). - Ford Transit salgai. 5 urte ditu. Prezio onean utziko nuke. 656 759 583. - Trial bizikleta bat dago salgai. Monty XDRYA. Interesatuak deitu 943 37 26 46.
Zure publizitatea hemen jarri nahi baduzu, deitu 943 36 03 21 telefonora!
Zorionak Jone eta Peru! Peruk apirilaren 26an 2 urte egin zituen eta Jonek, berriz, maiatzaren 10ean bi urte. Zorionak eta muxu handi bat etxekoen partez.
JAIOTZAK - Maddi Lorenzo Olasagasti 2003-IV-25. Usurbil. - Harri Bru単o Zinkunegi 2003-IV-26. Usurbil. - Eneko Furundarena Maiz 2003-IV-30. Usurbil. - Nerea Portularrume Borda 2003-V-2. Usurbil. - Oroitz Unanue Segurola 2003-V-7. Usurbil. - Maider Perez Arruti 2003-V-8. Usurbil. Txerrimunik ordainetan Oharrak, doaneko zerbitzuak dira. Noaua! Kultur Elkartea - Borda Berri, 3 Eguzkitzaldea 20170 Usurbil noaua.k.e@euskalnet.net
San Esteban Tlf.: 943 36 22 55
22
INGO
AL DEU?
Noaua! - 2003ko maiatzaren 16a
Agenda
Literaturaren txokoa
“Hiru ahizpa” liburu bakar batean MAIATZAK 15, osteguna - San Ixidro Eguna. 10:30etan Meza Ondoren, hamaiketakoa Nagusia. Andazpe Elkartean. 12:30etan, zaldi-dema, Egioletaren eskutik. Bertso saioa, dema plazan bertan, Olaso eta Otamendi bertsolariekin. Jarraian, ahari jokoen ikuskizuna, Orbegozoren eskutik. 14:00tan bazkaria Saizar sagardotegian egingo da. Prezioa, 27 euro. Animatzen dena egunean bertan hurbildu dadila Saizarrera. Antolatzailea: Usurbilgo Udala. - Jai Batzordearen bilera. 20:00tan pleno aretoan. MAIATZAK 16, ostirala - Kontzertua Salbatore elizan. 20:00etan, Errenteria eta Zumarte abesbatzekin batera, Irlandako Fonnchaor taldea. MAIATZAK 18, igandea - Sagardo Eguna 2003.
H
iru ahizpa amarekin bizi dira, laurak jostunak. Aita istripu batean hila dute, eta lana gogor eginez ateratzen dute bizimodua. Ahizpa gazteenak osasun-arazoak ditu txikitandik, eta etxe-medikuarengana joaten da sarri. Ikaragarrikeria bat gertatuko zaio gaixoari... Nobela labur honek amandre-ipuin bat ematen du, baina ez da; ipuin beldurgarri bat ere ematen du, baina ez da; ipuin errealista gordina
Fitxa teknikoa: “Hiru ahizpa”, Juan Kruz Igerabide Orrialdeak: 72 Urtea: 2003 Saila: Perzebal Salneurria: 7 euro.
Egin kontu
Irlandar doinuak Salbatore elizan
S
MAIATZAK 25, igandea - Udal hauteskundeak 2003. - Gipuzkoako Batzar Nagusiak osatzeko hauteskundeak. - Zubietako Herri Batzarra aukeratzeko bozketak.
ematen du, eta hori bada, baina ez hori soilik. Arretaz irakurtzen baduzu, inuzentziari eginiko kantu bat entzungo duzu; bizitzaren indarra ikusiko duzu, ikaragarrikeriaren gainetik igarotzen. Azken batean, hiru ahizpak eta ama bat bera dira.
albatore eliza jaialdi berezi baten lekuko izango da datorren maiatzaren 16an, ostirala. Zazpi urte pasa dira Aitzaga Kultur Elkartea eta Urdiñarbeko Biltxoko Kultur Elkartea elkarlanean hasi zirenetik. Harrez gero, urtero atzerriko musika talde batek bisitatzen gaitu. Iaz korsikako Vaghjime folk taldea
aritu bazen, aurten irlandarrak izango dira protagonistak, Fonnchaor taldekoak. Euren sorterriko doinu tradizionalak plazaratuko dituzte Salbatore elizan. Hauekin batera, Errenteriako Orereta eta Oinarri abesbatzak eta Zumarteko bi abesbatzak, gazteenak eta helduenak. Guztiak, Imanol Elizasu Lasa zuzendariaren esanetara arituko dira. Jaialdia 20:00etan hasiko da.
Igeltseritza eta pintura Aristitxo, 8-5.a 20170 USURBIL MOBILA: 629 46 09 66
Zubiaurrenea, 3
Pintore kalea, 1 - 3.A LASARTE-ORIA Tel.: 36 17 83
Muna Lurra, 20 - 1.B USURBIL Tel.: 943 36 37 67
MASAJE LEKUA Kirol masajea eta masaje terapeutikoa
Kale nagusia, 44- behea LASARTE-ORIA
TEL. 36 61 97
EMAN ZURE BOTOA
GUREKIN DENONTZAT
Ordezkoak: I単aki Aizpurua Lontxo Oiartzabal Joan Luis
10. Antton Pikabea 11. Joxe Olazabal 12. Martin Larra単aga 13. Andres Bru単o
7. Aitor Bautista (ind.) 8. I単aki Mujika 9. Esteban Iribar
4. Josune Urkia (ind.) 5. Ibon Beristain (ind.) 6. Jokin Zubiaur (ind.)
1. Luismari Ormaetxea 2. Imanol Zubiondo 3. Salome Portu