NOAUA!! 165 alea

Page 1

www.noaua.com

HAMABOSKARIA - 2003ko irailaren 12a VIII. urtea - Usurbil, 165. zenbakia

Be r o a k p a s a zi r e n, k a lt e a k o r de a e z

Ikasturte berria alai hasteko,

Santuenean jaiak



ATARIKO

Noaua! - 2003ko irailaren 12a

HAIZEA

Txirrikitutik

3

J

ulen Zuazabeitia (Jualian txiki) apaiza oso ezaguna izan zen Usurbilen, batez ere Txokoalden. Argazkilaritzari zion afizioa zela eta, kalera ateratzen zen bakoitzean bere argazki kamararekin klik eta klik besterik ez zuela egiten diote ezagutu zuten guztiek. Honako argazki hau, 1972. urte inguruan Txokoalden atera zuen, gaur egun Zumeta jatetxea dagoen parean hain zuzen ere. Seguru nago ez zuela lan handirik izan ume taldetxo hau kamararen aurrean zintzo-zintzo jartzeko, hauen aurpegiak ikusi besterik ez baitago. Nor izango ote zen bihurriena? Hona hemen ezkerretik hasita argazkian agertzen diren protagonisten izen-abizenak: Z. Kamino, Patxi Puertas, Karmele Labaka, Iñaki Labaka, Gema Kamino, Eukene Kamino, Miguel Angel Izeta, Rosa Labaka, Begoña Labaka, Monika Zumeta eta Ana Altuna. Zer, ez al da argazki polita?

Udal fototeka

Zaloa Arnaiz Ibarguren. e-posta: fototeka.usurbil@udal.gipuzkoa.net

OHARRA: Herriko argazki zaharren bat etxean baduzu eta Noaua!ko Txirrikituko atalean ateratzea nahi baduzu, jar zaitez udal fototekarekin harremanetan, udaletxeko 2. solairuan gaude (9:00etatik 14:00etara). Bestela, 943371951 telefonoan edo fototeka.usurbil@udal.gipuzkoa.net e-postan aurkituko gaituzu. Garai bateko argazkien bidez gure herria hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Anima zaitez!

Aurkibidea Argitaratzailea : Noaua! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf.: 943 36 03 21 Fax.: 943 37 25 02 E-mail:noaua.k.e@euskalnet.net Web orria: www.noaua.com Kazetarien koordinatzailea : Imanol Ubeda Kazetariak: Imanol Ubeda, Amagoia Mujika eta Agurtzane Solaberrieta Publizitatea: Jon Rueda Zuzentzailea: Eneko Harreguy Kolaboratzaileak: Ines Kamino, Iñaki Labaka, Iratxe Begiristain, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Agurtzane Solaberrieta, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Olatz Goenaga, Urko Manterola, Eneko Harreguy, Karmele Urdanpilleta, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Isaak Muñoz, Olatz De Miguel, Jone Eizmendi, Jokin Zubiaur, Maria Jesus Urbieta, Iñaki Agirresarobe eta Mari Angeles Arruti. Denborapasak: LUMA, O.E. Bazkidetza: Aitziber Aranberri Erredakzio Kontseilua: Imanol Ubeda, Amagoia Mujika, Garikoitz Udabe, Zaloa Arnaiz eta Agurtzane Solaberrieta. Informatika: Pili Lizaso eta Oskar Angulo Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo Elektrikaria: Iñaki Salsamendi Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza

4. Orr.

ZUTABEAN, AITOR LANDALUZE

6. Orr.

BERRIEMAILEAK KALEJIRAN 10. Orr.

UDAKO IRUDIAK Udak, bero boladaz gain, irudi eder asko eman dizkigu.

BEGIRALE IKASTAROA ANTOLATU DA

13. Orr.

MARIAJE IMAZEKIN SOLASEAN

14. Orr.

SANTUENEAKO FESTAK, HASTEAR

17. Orr.

IKASTARO EZBERDINETARAKO GONBITEA

18. Orr.

ZERBITZUEN ATALA

20. Orr.

EKITALDI AIPAGARRIENAK AGENDAN

22. Orr.

Noaua! hamabostekariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Euskal presoak

Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-20.00 astegunetan AZALA Noaua! aldizkaria

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria

Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria

Euskal Herrira!


4

IRITZIA

Noaua! - 2003ko irailaren 12a

Zutabea

Koadrila Santua Aitor Landaluze

U

dara honetan goizero bezala azaldu dira Bordatxoko terrazan, sekulako atxurra, zurbil eta aurpegi zurixka, begiak erdi irekita erdi itxiak. Mahai baten inguruan jarri dira, Roke balantzaka esertzea lortu du, besteak jarraian berdina egin dute eta Xalba eskatzera joan da. “Diru gehien berak omen du” esan dio, trapuzko mingaina eztarri lehortu horretatik atera nahian, Praixkuk Ixabeleri. Jakin beharko duzue Praixkuk oraindik ez duela gainditu Ixabel Xalbatorerena joateak, berarekin Aginan gelditu beharrean. Harrezkero “Agina ez da Usurbil” esanez bukatzen ditu parranda guztiak. Ixabelek, mozkor egon arren burua galtzen ez duen horietakoa izanik, ukondoa mahian jarri eta burua eskuarekin zuzen eta tente eutsi ondoren .....”Ez nuen Xalba diruarengatik aukeratu, hirea baino dorre luzeagoa duelako bazik” erantzun dio. Praixkuk ez entzutearena egin arren, Joan, Roke eta Extebanek algaraka jaso dute erantzuna. Xalbak kafeak eta kruasanak atera ditu. Extebanek Txokoaldeko belarrakin parrandako azken txirria biribildu nahian. Joanek tripak berotu dituenean, koplaka hasi da berriz ere; “ongi etorri Sanjuanen bezperan”.

Praixkuk dagoeneko kopla hori ehun aldiz entzun eta gero, eskuak burura eramanez kexaka hasi da . “Hi Roke! ez dakit nola bizi haizen holako plasta batekin zuena bezalako etxe txiki batean”. “Maitasunagatik, etxea zenbat eta txikiagoa orduan eta estuago” erantzun dio Rokek, hitzen azken silabak ahopez esan dituen arren. “Hik ezin dek ulertu, sutsuegia haiz Praixku, leheneko aingeru koadrila harek ere hire erruz alde egin digu, ordurako gainera, Exteban batekin zirritan hasia zen.” “Egia da!” gaineratu du Extebanek “hiru urte ligatu gabe eta gertuen nuenean hi hasi haiz baietz eta ezetz eta ostia batera bestera....eta denak nazkaturik alde egin dute”. “Aingeru horiek Donostiako pijoak besterik ez hituen...” esanez justifikatu du Praixkuk bere burua. “Ikusten Paixku, sutsuegia haiz” esan dio barra barrutik Josebak. Errotondan oilasko biltzaileen plantekin elkarri agurtu dute arratsalde arte, Extebanek Santuenea aldera jo du Ixabel eta Xalbarekin, plazara doazelako, Roke eta Joan eskutik helduta Kalezarko etxetxora, eta Praixku Agiñara, eztarri lehor hark ahal zuen ozenki “Agiña ez da Usurbil!” oihukatuz.

Z u t a b e g i l e a k : L u i s A r a n a l d e • O l a t z A l t u n a • A i t z i b e r M a t x a i n • A i n h o a A z p i r o z • A i t o r L a n d a l u z e • M i k e l Us a b i a g a

IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Hurrengo alea: Irailak 26. Idatzia ekartzeko azken eguna: Irailak 19. Postaz: Noaua! Kultur Elkartea - Borda Berri, 3 Eguzkitzaldea - 20170 Usurbil e-posta bidez: noaua.k.e@euskalnet.net

Zubiaurrenea, 3


KONTZEJU TXIKIA

Noaua! - 2003ko irailaren 12a

Gida batean bildu dira euskarazko jarduerak eta zerbitzuak

B

uruntzaldeko Udaleko gazteak liburuxka interesgarri bat jasotzen ari dira egunotan. 16 urtetik beherako gazteentzat eginiko gida interesgarri honetan, aisiaren inguruko informazio zehatza bildu da. Hori bai, soilik euskarazko jarduerak eta zerbitzuak biltzen dira argitalpen honetan. Ikasturtea hasi da. Eskolara eta beharretara itzultzeko ordua da. Baina hala ere, beharren eta klaseen ondoren bada bestelako gauzetan aritzeko denbora. Aisia edo denbora librea atseginago egiteko eskaintza zabala da. Baina batzuetan ez dakigu nora jo informazio eske. Hori guztia argitzeko plazaratu du Usurbilgo Udalak (Buruntzaldeko gainontzeko udalekin batera) “Euskarazko jarduerak eta zerbitzuak, 16 urtetik beherakoentzat” izeneko argitalpena. Gazteek aukeran dituzten ikastaroak, jarduerak, lehiaketak, zerbitzuak eta erakundeak jasotzen ditu gida honek. Usurbilgo eskaintzarekin batera, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Urnietakoa ere biltzen du bere baitan.

Gidaren bigarren edizioa Iaz argitaratu zen lehen aldiz hizpide dugun gida honen lehen zenbakia. Baina iaz ez ziren Usurbilgo datuak bildu. Honakoan, aldiz, Buruntzaldeko herri guztien informazioa jaso

5

Jaioberriak zoriontzeko kanpaina

A

urrerantzean, opari eta guzti etorriko dira haurrak. Usurbilgo Udalak, beste udal batzuen bidetik, ekimen bitxia abiarazi baitu. Aurrerantzean, jaiotzen diren haurren gurasoek sobre batean honako hau jasoko dute: umeekin erabiltzen diren euskarazko hitzen zerrendatxoa eta Olatz Zugastiren “Bulun bulunka” diskoa (haur kantez osatua). Gurasoei, bide batez, euskaraz ikasteko informazioa non jaso dezaketen argitzen zaie.

Lanpostu ezberdinak betetzeko deialdiak

U

Gida hau 16 urte beherakoen artean banatuko da.

da, baita Usurbilgoa ere. Gidaren sarrerak udaletako arduradunek dioten moduan, “eskualdeko ia-ia haur eta gaztetxo guztiek euskaraz ikasten dute. Hortaz, eskolak (eta, askoren kasuan familiak) emandako euskarazko gaitasuna eskolaz kanpoko jardueretan normaltasun osoz baliatzea nahiko genuke”. Bide batez, aisian zer egin eta nora jo dezaketen jakiteko informazioa bildu dute. 16 urtetik beherakoen artean banatuko da gida. Baina norbaitek eskuratu nahiko balu, Sozio-Kultura sustapen batzordeaz arduratzen den teknikariarengana jo dezake.

TABERNA-JATETXEA

da honetan lau lanpostu betetzeko deialdia egin du Udalak. Lanbide Hastapenerako Ikastegian gizarte hezitzaile baterako deialdia irailaren 5ean amaitu zen. Baita Udaltzaingoaren lan poltsa osatzeko deialdia ere. Bi kasuetan, hautaketa prozesuari buruzko informazioa laster jarriko da udaletxeko iragarki taulan. Ileapainketa monitore bat eta sukaldari monitore bat ere kontratatu nahi ditu Udalak. Hauetan, ordea, izena emateko epea irailaren 12an amaituko da. Informazio gehiago erregistroan eskuratu ahal izango duzue.

Bizkarreko minari buruzko hitzaldi interesgarria

K

utxarekin batera, Usurbilgo Udalak bi hitzaldi antolatu ditu udazken honetarako. Hasteko, Ion Iza doktoreak bisitatuko gaitu, irailaren 29an, astelehenez. 18:30etatik aurrera, “Bizkarreko mina, ba al da betirako konponbiderik?” izeneko hitzaldia eskainiko du Kale Nagusia 4ko lokalean (Euskal Txokoak-en egoitzan).

Telf: 943 36 61 21

Alperroburu, 1


KALEJIRAN

T xo k o a l d e

6

Noaua! - 2003ko irailaren 12a

Iman ol G oe naga

Bero latza

K

aixo auzotar agurgarriak! Oporrak amaitu dira eta hemen gatoz berriro ere auzoko gertaerez eta arazoez hitz egitera. Abuztuan Noaua!rik izan ez denez, ez dugu San Estebango jaiei buruz idatzi, horregatik, oporren bueltako lehen ale hau aprobetxatu nahi dugu. Aurtengoan ere eguraldi zoragarriak izan ditugu abuztuko lehen hiru egunetan eta giro ederrean joan dira aurtengo festak. Bati baino gehiagori akaso motzak irudituko zitzaizkion festak, baina bada irtenbiderik, izan ere, herritar gehiagok jai batzordean parte hartuko balu, jai ederragoak antolatuko lirateke. San Estebango festetan eguraldi ona izan badugu protagonista nagusia, zer esanik ez abuztu osoan zehar! Beno, ona deitzerik badago behintzat. Auzoko termometroek azken urte hauetan ez zuten halako astindurik izan, 40Âştik gora ere ibili baitzaizkigu. 30Âştik jaisten bazen, preskatu zuela pentsatzen genuen, alajaina! Gainera, ez dakigu beroarengatik izan ote den edo ez, baina kontua da inoiz baino basurde

gehiago ikusi direla gure auzoan eta inguruetan. Batzuk diote bero hauekin Andatzan janari eskasia izango zutela eta beheruntz abiatu zirela jan bila; besteek, ordea, beste urtetan baino gehiago dagoela eta horregatik jaitsi direla. Kontuak kontu, oraingoz ez dirudi txikizio handirik egin dutenik inguruko baratzetan‌ Beno ba, honekin bukatzen dugu oraingoz. Laster izango gara berriro ere gure txoko honetatik, agur!

Kaleberri

Oporren ostean, egunerokotasuna

Ana U r d a n ga r i n

O

porrak, hain desiratuak diren oporrak pasa dira. Egia da oporretan jendeak egunerokotasunetik alde egiteko aprobetxatzen duela. Batzuk bertan geratzen dira, besteak atzerrira joateko aprobetxatzen dute, eta disfrutatu, asko disfrutatzen da. Nik behintzat bai, gainera, niri asko gustatzen zait bidaiatzea eta oporrak horretarako daudela pentsatzen dut. Oraingoan Brasilen izan naiz eta beste mundu bat da hura, jendearen gauzak ikusteko modua zeharo ezberdina da, ez dauka gure munduarekin zer ikusirik, beste borondate bat sumatzen da gainera. Bertako parajeak ere zoragarriak dira guztiz. Beste txip batekin zaudenez, askoz gehiago disfrutatzen da. Idatzi honekin denei animatzen dizuet munduan ditugun paraje zoragarri hauek ezagutzeko baina, hala ere, ez dago oso urrutira joan beharrik paradisuetaz disfrutatzeko. Euskal Herrian bertan paradixu ikusgarriak daude. Animatu!


KALEJIRAN

Noaua! - 2003ko irailaren 12a

7

Kalezar

Hau asto koadrila!

Z

Ainara Uribe

zen, norberak atera ditzala kontuak zein motatakoak dauden arriskuan...

2003ko uda

K

aixo irakurle eta lagun guztioi! Oporrak pasa ondoren, berriro ere ekin beharko diogu lanari. Uda bukatzear daukagu eta ongi etorria eman beharko udazkenari. Aurtengo uda gogoan izango dugu gure bizitza osoan, izan ere, inoiz ez baitugu ezagutu horrenbesteko berorik eta eguraldi on segidan, euririk egin gabe eta bero jasanezinarekin; gehiegizkoa, benetan. Baina hori ez dagoenez gure gain, konformatu egin behar. Gogoan izango dugu, baita ere, inoiz ez bezala bizi garela jertseak eta aterkiak ahaztuta; edonora joateko edo planak egiteko eguraldiaz kezkatu gabe, terraza edo taberna inguruko sonbrila azpian lasai egoteko aukerarekin, noiz ezagutu dugu horrelakorik? Zenbat izerdi, zenbat dutxa. Arrazoi osoa zuen eguzkiak duen gauzarik onena itzala dena esan zuenak, aurtengo udan behintzat aprobetxatu beharra zegoen itzala.

Bestalde, izozkiak saltzeko, hondartza inguruan lan egiteko, bentiladore edo "abanikoak" astintzeko... aspaldiko aukerarik onena izan da eta zer esanik ez arropak lehortzeko. Nik uste gauza askorengatik gogoratuko garela 2003ko udaz. Beti esan ohi da uda oso motza izaten dela eta penetan egoten garela udazkena eta negua azkar datozela ikustean. Aurten alderantziz izango dugu, freskura hartzeko gogoz baikaude, horrela lo ere hobeto egiteko eta arnas hobea hartzeko. Horregatik, ongi etorri hobea egingo diogu aurtengoan. Azkenik, gogoratu nahi nuke Atxegaldeko autobus geltokia estalkirik gabe dagoela oraindik. Ea laster egiten den, negua iritsi baino lehen. Ea laster egiten den, negua iritsi baino lehen.

At xe g a l d e

er moduz? Oporretatik indar berriturik etorri al gara? Has gaitezen, ba, ikasturte berrian murgiltzen. Kalezarren San Rokeak ospatu genituen, egun hortako bitxikiri aipagarriena asto karrerarena izan zen: dozena erdi asto bildu zen plazan eta hauen gainean beste hainbeste, hor ez zegoen jakiterik zein zen animali handiena, gainekoa ala azpikoa, ja, ja, ja... Kalbario ederra pasa zuten lau hanketako astoek, pentsa zein aztoratuta zebiltzan nora joan ere ez zekitela: batzuk hara, besteak hona, alperrenak ere asmatu zuen etxe tartetik bidea motzagoa zela. Lasterketaren irabazlea Alex izan zen. Esaten dute animali hau desagertzeko arriskuan dagoela, baina Kalezarren asto koadrila majoa bildu

Jone Eiz mendi


KALEJIRAN

Santuenea

8

Noaua! - 2003ko irailaren 12a

Isaak Mu 単 oz

Aupa, jaiak gainean dauzkagu

A

urtengoan ere, Santueneako auzora festak iritsi dira. Oraingo honetan berezitasun batzuk izango ditugu, egitarauan ikusi dezakezuen bezala. Lehengo aipatuko dudana, irailaren 19an ostirala, egingo den kontzertua. Azkeneko urte hauetan ez ditugu rock kontzerturik eduki eta hilaren 19an talde batzuk entzuteko aukera izango dugu. Gainera, auzoko partaide batzuk izango ditugu zuzenean jotzen. Oraingo honetan, herriko jendeak eta baita kanpokoek ere, aukera paregabea dute gure auzotarren abestiak entzuteko. Bestalde, esan beharra dago, oso egitarau aberatsa dela 2003koa. Larunbat arratsalde entretenigarria proposatu eta aurten umeentzat, zaharrentzat eta, orohar, adin guztientzat: mus, txokolatada, globo guda, buruhaundiak... A ze giroa izango den egun osoan. Ea, eguraldiak ere laguntzen duen. Igandean berriz, eskubaloi partiduaren ondoren, auzo bazkaria animatzen diren guztientzat.

Txartelak hartzeko epea irailaren 14an bukatzen da, beraz, berandu izan baino lehen, ea denok txartela hartzen dugun. Gero gose pixka batekin geratu direnentzat, piper dastaketa! Shin Chan ere han izango da gurekin, neskatxa guztien artean. Espero dugu, denok, festetako asteburua izugarri ondo igarotzea eta oroitzapen ederra izatea hurrengo urtean errepikatzeko.

Urdaiaga

Oporrei errepasoa

Alazn e Begiristain

A

le honetako kronika udari errepasoa egiteko erabiltzea erabaki dut. Lehenik eta behin, gure auzoko festak aipatu beharko ditut, ezinbestean. Hiru egun izan dira, baina hiru egun eder. Nire ustetan, aurten lehengo urtean baino jende gehiago ibili da. Gainera, uda honetan jasan behar izan dugun beroak "on egin" digu jai batzordeko kideoi, izan ere, jendeak ikaragarri edan baitu. Hori zen hori likidoa edan beharra! Aire giroturik ezean, bakoitzak aurkitu behar irtenbidea beroari. Beroaz hitz egiten hasi naizen honetan, ezin aipatu gabe utzi baserritarrok ibili ditugun komeriak. Euririk egin ez duenez, bazterrak lehortu egin dira eta mendiko animaliak erriberara jaitsi behar izan dute. Batez ere basurdeak ibili dira hemen hitzetik hortzera: arto sailetan sartu eta ikaragarrizkoak egin dituzte. Naturak agintzen duela hemen! Azkenik, ezin buka egin diguten azpikeria

aipatu gabe. Igande goiz batean, sendategiko bidegurutzean egon ohi den postontzia desagertu zela konturatu ginen. Norbaitek gustokoa izango zuen nonbait! Astebete egon gara postontzirik gabe, baina berria jarri digute dagoeneko. Halako "gaiztokeriak" ez zaizkit batere gustatzen. Eta zuei?


KALEJIRAN

“Primer Viernesak” itzuliko ote dira?

H

au irakurtzen duzuenean, igoal pentsatuko duzue erotuta ote nagoen. Ez pentsa ordea... Madrilgo PPko gobernu honek erlijioa derrigorrezko asignatura moduan ezarri nahi duela eta, izenburuan ipini dudan hori izan baita (“primer viernesak” itzuliko ote dira?) nire burura etorri den lehen pentsamendua. Orain berrogei urtetik gora ditugun Aginagako jendeok bizitutako kontuez gogoratu naiz. Aginagako eskola eta eliza elkarrengandik oso hurbil zeudela eta, han etortzen zen herriko apaiza hileroko lehen ostiraletan gure bila. Eta arkumeak bezalaxe umil-umil joan behar izaten genuen elizaraino: konfesatu eta komunioa hartu beharra izaten zen. Holakoa zen Aginagatik gaisotzen ginenean bakarrik ateratzen ginen neska eta mutikoon bizimodua. Zinema ere elizarekin lotuta zegoen: elizarena zen. Gogoan dut igande batean bazkalondoan derrigorrezkoak ziren bezperetara joan ez eta zinemako atarian gelditu behar izan nuela, pelikula ikusteko eskubiderik gabe: errosariora joan

9

Ag i n a g a

Noaua! - 2003ko irailaren 12a

L ont xo Zubiria

ez izana zen nire delitua, bezperetara joatea sakratua baitzen. Eta etxera itzuli behar izan nuen nigarrez, zineman sartu gabe. Gauza hauek gure haur eta gaztaroan sufritu ditugunok, erlijioa derrigorrezkoa izango dela entzuten dugunean kezkatan geratzeko motiboa badaukagu. Oraingo eliza lehengoa bezalakoa ez dela badakigu, baina nik badaezpada ere nahiago nuke kristauen buruzagiei entzutea erlijioa ikastera nahi dutenek bakarrik joan behar dutela.

Errebotea, obren artean urtengo errebote txapelketa hasi da dagoeneko. Abuztuaren 24an, Noaua! oporretan zela, jokatu ziren lehenengo partiduak Billabonan eta Zubietan. Geroztik, igande eguerdietan, ez dira kintzeak eta arraiak falta Zubietako plazan. Zazpi talde ari dira lehiatzen aurten. Lastima da, baina urtetik urtera talde gutxiagok hartzen dute parte. Bistakoa da erreboteak ezagutu duela oraingoa baino sasoi arrakastatsuagorik. Zazpi talde horiek bi multzotan daude banatuta. 1 multzoan: Uztaritze, Senpere, Baiona eta Billabona. 2 multzoan: Donibane Lohitzune, Hazparne eta Zubieta. Tira, asko ez, baina oso maila altuko ekipoak dira horiek guztiak. Datorren igandean, irailaren 14an, ZubietaHazparne partidua ikusteko aukera izango dugu goizeko 11etan. Hortaz, joko eder hau ezagutu eta gozatu nahi duenak oraintxe du aukera. Zubietara doanak hankaz gora ikusiko du herria. Urbanizazio-obrak aurrera doaz, eta herria guztiz desitxuratuta dago une honetan.

Zubieta

A

Xabier Arre gi

Lehenbailehen itxuratzeko eta arriskuak kentzeko, beharrezkoa da, besteak beste, Iturralde eta trenbide zaharreko tarte horretan bidea zabaltzea. Aurreko legealdian Usurbilgo udalak konpromisoa hartu zuen obra hori egiteko, urbanizazioko martxak agintzen zuen unean. Garaia ailegatu da. Lur-jabeekin ados jarri eta lehenbailehen zabaldu behar da bide-zati hori.


10

UDAKO IRUDIAK Noaua! - 2003ko irailaren 12a

Irudi asko utzi ditu aspaldiko uda sargoritsuenak

U

ztailaren amaieran, oporrak hartu genituenean, uda bero zihoan. Baina ez genuen uste okerrera egingo zuenik. Bueltan, giro hobea topatu dugu. Baita udak utzitako hainbat irudi eder. Beroak bero, abuztuan ohikoak diren ekitaldiak ez ziren beroarekin hurtu. Ezta zubietarren antzerkirako sena, ez eta San Estebango jai batzordeko kideen ahalegina. Kalezarren ez zuten San Roke eguna ahaztu eta astoak izan ziren protagonista nagusiak. Astoak eta auzoko gazteak, noski. Uda honetan ere, jada ohikoa bihurtu den ospakizun baten lekuko izan zen gure argazki kamara: Baba Beltz Txiki eguna. Andatzpe elkartean jai giro ederra topatu genuen. Goza ezazue udak utzitako irudi errepikaezin hauekin.

Denboraren poderioz, Herri Antzerkia zubietarren bilgunean bilakatu da.

Bero boladak ez zuen San Estebango jai-giroa ito B

ero boladak bete-betean harrapatu zituen Sanestebanak. Hala ere, jendea ez zen kikildu eta ekitaldi ezberdinetan jendea ibili zen San Estebango plaza inguruan. Tarteka bisitan datozenek, ermitak hartu duen itxura berria zuzenean ikusteko aukera izan zuten. Baina jaietako egitarauak ere bazituen jendearentzat erakargarri ohi diren ekitaldiak. Oilasko biltzaileen egunarekin abiatu ziren Sanestebanak. Iaz, bilketa azken egunean izan bazen, aurten plazara irten ziren lehenak gazteak izan ziren. Umeen Eguna eta San Esteban Eguna ere giro ederrean ospatu ziren. Bertsolarien saioa ederra izan zen eta txukuna Epelde eta Larrañagak eskainitako trikitixa saioa.

Atzerriko talderik ez da izan aurten. Arima Beltza blues taldeak, ordea, saio polita eskaini zuen.

Arzallus, Maia eta Kolina bertsolariak Iñaki Agirresaroberen “esanetara” aritu ziren San Esteban Eguneko saioan.

Jendeak ondo erantzun zuen, bereziki, bertsolarien saioan.

Epelde eta Larrañaga trikitilariak jada ezagunak dira Usurbil aldean.


UDAKO IRUDIAK

Noaua! - 2003ko irailaren 12a

11

San Roken, astoa nagusi

S

an Roke eguna berezia da Kalezargo auzotar askorentzat. Eta horregatik, ez da oharkabean pasatzen, nahiz eta abuztuaren erdialdean ospatzen den. Asto karrera da, dudarik gabe, eguneko ekitaldi aipagarriena. Auzoko gazteei esker, Kalezar auzo bizia da, ez lo dagoen auzo erresidentzial horietako bat. Festak antolatzen jo eta su ibili ohi dira, baina denbora ere hartzen dute San Roke eguna ospatzeko. Asto karreran, ikuskizun ederra eskaini ziguten, bai astoek baita asto gainera igotzeko ausardia izan zute-

Azgazkiak azaltzen duen bezala, jendeak arretaz jarraitu zuen astokarrera.

nek ere. Ainara Uribek kronikan dioen bezalaxe, astoak aztoratuta ibili ziren hasieran, nora jo jakin gabe. Lasterketako irabazlea Alex izan zen.

Batzuk komeriak izan zituzten astoaren gainean mantentzeko. Helmugan, Alex gaztea nagusitu zen.

Baba Beltz Txiki Eguneko kofradiak badu kide berri bat, Esteban Lertxundi

J

ada ohitura kutsua hartu du Baba Beltz Txiki Egunak. Noiz ospatzen da? Abuztuko azken ostegunean, baina Andatzpe elkartean esan beharrik ez da. Bertan bildu ohi dira, leka preziatu honen inguruan, Andatzpeko kideak eta euren lagunak. Aurten, Esteban Lertxundi izendatu dute baba beltzaren kofradiako kide. Saizar Sagardotegiko gizonak pozik jaso zuen izendapena. Giroa pil-pilean izan zen. Bapo bazkaldu ostean, iritsi zen izendapenaren txanda. Kantu eta txalo artean jaso zituen

Andatzpe elkartean jende asko bildu zen baba beltz txikiaren inguruan. Bazkalostean, giroa pil-pilean zen...

kapa eta txapela. Datorren urtean, gehiago. Andatzpekoen artean gauza jakina

San Esteban kalea, 8

Laiarekin izendatu zuten Esteban Lertxundi baba beltz txikiaren lagun.

den arren, 2004ko abuztuaren 26an gurtuko dute, beste behin ere, baba beltz txikia.

Kafe berezia!

Telf: 943 36 27 70


12

PIL-PILEAN

Noaua! - 2003ko irailaren 12a

Lanbide hastapen ikastaroetan izena emateko epeak zabalik jarraitzen du

A

E

usko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta eskualdeko hainbat herrien artean adosturiko lankidetza hitzarmenari esker, martxan dira Lanbide Hastapeneko tailerrak. Tartean, Aginagan eskainiko diren bi ikastaro. Izena emateko epea zabaldu berri da. Ikastaro hauetan parte hartu ahal izateko, 16-21 urte bitarteko gazteak behar dute izan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako helburuak lortu ez (D.B.H. graduatua lortu ez), langabezian egon eta ofizio bat ikasi nahi duenarentzat bideratuak daude. Ikastaroak bi urtetako iraupena dute: - Lehenengo ikasturtea, 2003/04. Urriatik ekaina bitartean. 1.000 orduko formakuntza teoriko-praktikoa jasoko lukete. - Bigarren ikasturtea, 2004/05. Urriatik martxora bitartean 550 orduko sakontza ikastaroa eta apiriletik uztaila bitartean eskualde mailako lantegietan 450 orduko lanpraktikak burutuko lituzkete. Bertan, lanbide bat ikasteaz gainera lantegietan praktikak egiteko aukera zabala dute. Eta horren ondorioz lan-kontratu bat lortzeko erreztasun handiagoa ere. Honez gainera, ikastaro hauetako ikasleei berriro ikasketen mundura itzultzeko bidea zabaltzen zaie: DBH graduatuak eskuratzeko

Izena emateko udaletxera hurbildu edo 943 37 19 51 telefonora deitu.

laguntza eskainiz edota lanbide heziketan sartzeko aukera zabalduz. - USURBIL - Sukaldaritza / gozogintza - Ile-apainketa / edergintza - LASARTE-ORIA - Igeltseritza / Teknika berriak - Zurgintza eta egurra - ANDOAIN - Automobilaren karrozeria - Galdaragintza / Soldadura

fari berri bat egitekotan dira 1955. urtean jaiotakoak. Honela dio Patxi Arrutik bidali digun oharrak: “Aurten 1955 urtean jaiotakoak ari gara antolatzen aurtengo afaria. Azken urte hauetan bezalaxe, urriaren hirugarren larunbatean, urriaren 18an hain zuzen. Emakume edo gizaseme, berdin da, ez gara sexistak, 1955ean jaioa bazara, afari honetara hurbildu zaitezke. Aurten, Txokoaldeko Zumeta Jatetxean bilduko gara. Urteak aurrera egin ahala, askotan gure bizi jokaerak urrutiratzen joaten dira arrazoi bat edo beste dela medio. Egun hau polita izan ohi da elkar hurbilago sentitzeko, gaurko eta lehengo kontuak aipatzeko. Beraz, anima zaitez�. Izena emateko bi telefono zenbaki hauek ahalbidetu dituzte: - M. Rosario Jaca: 943131529. - Patxi Arruti: 615760458.

Zumarte Musika Eskolaren matrikulazioa

BI URTEKO IKASTAROAK Lehenengo ikasturtea 2003/04 Urriatik-ekaina bitartean. 1.000 orduko formakuntza teoriko-praktikoa jasoko lukete. Bigarren ikasturtea 2004/05 Urriatik-martxora bitartean 550 orduko sakontza ikastaroa eta apiriletik uztaila bitartean eskualde mailako lantegietan 450 orduko lan-praktikak burutuko lituzkete.

MASAJE LEKUA Kirol masajea eta masaje terapeutikoa

Kale nagusia, 44- behea LASARTE-ORIA

1955an jaiotakoak Zumeta jatetxean bilduko dira

TEL. 36 61 97

I

railaren 22an hasiko da ikasturte berria. Baina hori baino lehen, matrikula-orria bete behar da. Gogoan izan 4 urtetik aurrerako haurrak biltzen dituela Zumartek. Irailaren 5ean amaitu zen matrikulazioa egiteko epea. Dena den, Informazio gehiago eskuratu nahi baduzue deitu 943 37 15 94 telefono zenbakira.


PIL-PILEAN

Noaua! - 2003ko irailaren 12a

13

Buruntzaldeko Udalek begirale ikastaroa antolatu dute

A

isialdiak gero eta garrantzi handiagoa du gure inguruan. Haur-txokoak, asteburuetako ekintzak, eskolakirola, udalekuak..., hainbat eta hainbat jarduera antola-tzen da herrian haur eta gaztetxoei zuzenduta, eta euskaraz. Esparru honetan lan egin nahi duten gazteentzako formakuntza eskaintzea da ikastaro honen helburua. Andoain, Astigarraga, Hernani, Urnieta eta Usurbilgo herritarrei zuzenduriko ikastaro hau urriaren 4an hasiko da. Bi baldintza baino ez dira eskatzen: euskalduna izatea eta ikastaroa hasten denerako 18 urtebeteta izatea. Begirale titulua ateratzeko ikastaro honek hiru zutabe nagusi izango ditu: 1. Ezagutza orokorra landuko da. Gazteekin lotuta dauden gaiak aztertuko dira: soziologia, pedagogia, psikologia, antolakuntza, hezkidetza, ingurugiroa, drogamenpekotasunaren prebentzioa, soziolinguistika, gure herri eta bailarako hizkuntzaren

errealitatea... 2. Aisialdiraren animazio teknika nagusiak ere aztertuko dira: jolasa, talde-dinamika, tailerrak, antzerkia, lehen sorospenak, irudi eta informaziorako teknikak, musika, udalekuak... 3. Aisialdiak dituen aurpegi ezberdinak aztertuko dira: haur-txokoak, euskal txokoak, olinpiadak, gaztetxokoak, natur eskolak... Ikastaroa, esan bezala, urrian hasiko da eta saioak larunbatetan izango dira. 4 asteburu aterpetxe batean igaroko dira eta kasu horietan larunbat goizean hartuko da autobusa eta igande arratsaldean bukatuko da saioa. Guztira 200 orduko ikastaroa da Buruntzaldeko Udalek antolatu dutena. TITULU HOMOLOGATUA Ikastaro teoriko hau eginda, praktikak burututa eta memoria aurkeztuta, Eusko Jaurlaritzak homolagatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale� titulua jasoko da. Gogoan izan, izena emateko epea irailaren 22an amaituko dela.

Ikastaroa urriaren 4an hasi eta martxoaren 27an amaituko da.

Izena eman edo informazio gehiago jaso nahi duenak, Usurbilgo euskara zerbitzura jo beharko du. Buruntzaldeko Udalek e-posta bat ere jarri dute interesatuen eskura: eteknikaria.andoain@udal.gipuzkoa.net

Izena emateko azken eguna, irailaren 22a

I

railaren 22a bitartean izena emateko epea dago. Buruntzaldeko Udalek antolatu dutenez, bertako ikasleentzat (Andoain, Astigarraga, Hernani, Urnieta eta Usurbilgoentzat) prezioa 130 eurokoa da. Gainerakoek, bikoitza ordaindu beharko dute, 260 euro. Beraz, eskura dugun aukera aparta da. Dena den, asteburuko egonaldiak aparte ordaindu beharko dira, egonaldi bakoitzaren aurretik: 98,20 euro lau asteburuak (apirilak 3-4, otsailak 14-

15, maiatzak 15-16, abenduak 13-14). Antolatzaileek aditzera eman dutenez, ordainketa Gipuzkoako Kutxan egin behar da, 2101 0095 56 0002032985. Izen-abizenak ipini ordainketa egiteraoan. Baina matrikula egintzat emateko dokumentazio guzti hau entregatzea nahitaezkoa izango da : - Bi argazki. - Dirusarreraren agiria. - Nortasun agiriaren fotokopia.

OHARRAK - Ikasle kopurua mugatua da, beraz, matrikula-dataren arabera osatuko da taldea. Andoain, Astigarraga, Hernani, Urnieta eta Usurbilgoek lehentasuna izango dute. - Ikastaroa hasi baino 5 egun lehenago jakinaraziz gero, matrikula osoa itzuliko da. Hala egin ezean, % 80 soilik itzuliko da. - Behin ikastaroa hasita gero ez da dirurik itzuliko.


14

ELKARRIZKETA Noaua! - 2003ko irailaren 12a

Mariaje Imaz, irakaslea: “Etorkinak gure artean integratzeko planteamendu sendo bat falta da�

I

kastolen munduak beste erronka bati heldu behar izan dio azken urteotan: atzerritik guregana lanera etorri direnen seme-alabak jasotzea. Fenomeno hau Usurbilera ere iritsi da. Eta ez da lan erraza; arrotza zaien kulturan, bizimoduan eta hizkuntzan murgildu behar dutelako. Udarregik, aurten, kanpotik etorritako 16 ikasle jasoko ditu. Ikastolen Federazioak eta Hezkuntza Sailak haur hauen integrazioa azkartzeko lanean dihardute. Mariaje Imaz irakasleak fenomeno honi buruzko azalpen intersgarriak eman dizkigu. Ez da lan samurra izango etorkinen ikasleak integratzea, ezta? Beste ohitura batzuk, beste eskema batzuk dituzte. Eskolarekiko dituzten espektatibak, askotan, diferenteak dira. Ijitoen kasuan, zeharo diferentea da. Ikasle horietako bati bigarren mailan egotea tokatzen zitzaion, baina eskolan behin ere ibili gabea zen eta lehen mailan jarri genuen. Orduan, hasieran, aparteko saio asko egin behar izan genituen berarekin. Eskolara hurbiltzen zen lehen aldia zen eta dena zeharo harrigarria egiten zitzaion. Pertsona oso mugitua zen gainera. Bizitzeko dituzten ohiturak ere, oso ezberdinak dira. Ordurarte kalean, furgonetan batetik bestera... Orain pisu batean daude. Kasu batzuetan egoera ekonomikoa ez da onena. Guregana etorri diren etorkinen eskolarizazio maila ezberdina da. Beraz, ikastolara datozenean guzti hori moldatu behar duzu. Etorri berria talde batean kokatu behar duzu, askotan ez dakizu zein taldetan kokatu. Hasieratik idazten eta irakurtzen erakutsi behar badiozu, pentsa! Gaur egun, behar hauei erantzuteko ikastola ez dago barrendik egituratuta. Ez duzu haur hori etxera bidaliko. Ikastolak gai hau erronka baten

Etorkinen integrazioa lantzeko mintegia antolatu du Ikastolen Federazioak. Bertako kide da mariaje Imaz, Udarregiko irakaslea.

moduan planteatu du. Guk hartu behar ditugu, hartu nahi ditugu gainera eta euskaldundu nahi ditugu, baina hasieratik gu motz geratzen gara. Gero eta gehiago etortzen ari dira eta erantzun sendoago bat eman behar zaio eta hori orain antolatu behar da. Hasieran inprobisatu dezakezu, baina urtero-urtero ezin duzu hori egin. Ikastolaren borondatea argia da. Baina etorkinek zer nolako harrera dute ikasleen artean? Etortzekoak direla garaiz jakiten dugunean, harrera jarduera batzuk antolatzen ditugu. Nondik datozen azaltzen diegu, zein ohituak dituzten, zein egoeretan dauden, zertara dedikatzen diren, zein zailtasunak gainditu behar izan dituzten... Hasieran haur etorri berriak aparte geratzeko arriskua badu ere, gero ordu asko pasatzen ditu bere taldekoekin. Beti batzen dira talde moduan, eta bestela beti izango dira banakako batzuk hurbilpen-lan hori egingo dutenak. Hasieran, behintzat, ondo hartzen

dituzte. Baina denborak aurrera egin ahala, beste faktore batzuk sartzen dira jokoan. Noraino harreman hori ona den beraien artean, noraino lagun egiten diren... Ez da lan erraza izango. Esate baterako, etorri diren errumaniar gehienak ijitoak dira. Hauen eskolak oso ezberdinak dira. Gauzak oso arautuak dauden toki batera datoz, gelan egoteko denborak zorrotzak dira eta horregatik gorabeherak sortzen dira. Beraiek eta gu egokitzen garen arte, denbora pasatzen da. Ez dela asimilazio bat izan behar esan ohi da, elkar-egokitze bat baizik. Teorian planteamendu asko egin daitezke baina errealitateak askotan jan egiten zaitu eta behar bada egokiak izan ez daitezkeen gauzak egiten bukatzen duzu. Oraindik ikasten ari gara. Prozesu horren hasieran gaude, baina elkarlanean aritzeko behar handia dago. Euskara menperatzeko beharko dute, ezta?

denbora


ELKARRIZKETA

Noaua! - 2003ko irailaren 12a

Nahiz eta euskaraz ikasten hasi, erdara ere jasotzen dute kalean, etxean... Errazagoa egiten zaie eta ikastolan askotan erdaraz hitz egiteko joera hori azalerazi egiten da. Zentzu horretan, euskararen errefortzua egiteko motz geratzen gara. Eskolatik at, Euskal Txokoetara joaten dira baina ume asko daude eta begirale gutxi, eta iritsi ezinik ibili ohi dira. Herri mailan komenigarria litzateke gauza batzuk jorratzen hastea. Etorkin haur hauen gurasoak ikastolara etortzen direnean, pixkanaka euskara ikasten joatea komenigarria litzatekeela aipatzen diegu. Batzuk eman nahi dute pauso hori baina ez dakite nora jo eta bide hori erraztu egin behar zaie.

“Dena artikulatzeke dago. Bat-batean etorri zaigu dena eta ez da lan erraza”

Administrazioak, eta bereziki, Hezkuntza Delegaritzak zer dio, hau ez baita soilik Usurbilen eman. Zein pauso emango beharko lirateke? Ikastolen Federazioak mintegiak antolatzen ditu, eta bada etorkinen integrazioa bideratzeko mintegi bat. Ikastola bakoitzean dagoen egoeratik abiatu gara, ze faktore ematen diren aztertzen dugu, ze premiak… Gaia alor ezberdinetan banatu dugu: harrera eta kokape-

na nola egin, aurre-ebaluazioa nola egin, behar duten kurrikuluma nola osatzen joan… Hezkuntza Sailarekin elkartu izan gara. Proiektu baten zirriborro bat egin nahi zutela eta ikasturte honetatik aurrera gauza batzuk martxan jarri nahi zituztela esan ziguten. Badirudi gauza batzuk jorratuko direla ikasturte honetan. Ez dakit bailaraka, edo herrika, baina harrera talde batzuk antolatu nahi dira. Ikasle etorkinak iritsi eta berehala harrera talde horietan hasiko lirateke. Baina harrera talde horietako irakasleak zeintzuk izango diren ez dakigu oraindik. Nik uste dut herrika ez dutela harrera talde hori antolatuko, eskualdeka baizik. Baina bailaraka antolatzen bada talde hori, zein herritan kokatuko da? Inpasse egoeran gaude oraindik. Planteamendu zehatz eta sendo bat falta da. Dena artikulatzeke dago, baina normala da. Bat-batean etorri zaigu dena, gaia bideratzen saiatzen zara baina ez da lan erraza. Eta zure lankideak, irakasleak, nola ikusi dituzu? Irakasleak lanerako prest daude. Baina kontuan izan arazoak hasieratik sortzen direla. Pentsa, ikasturte hasieran talde bat daukazu, egitaraua definitua daukazu eta dena oso finkatuta. Bat-batean, horrelako ikasle bat etortzen bazaizu, gelan lekua egin eta jarrera-malgua izan behar duzu. Baina dena egiteko dago: materiale aldetik, hizkuntza nola tratatu

15

Aurten, hasieratik, atzerritik etorritako 16 haur hasiko dute ikasturtea Udarregin.

behar duzun beraiekin… Adibidez, bosgarren mailako ume batekin gertatu zaiguna: ikasleak ez badaki irakurtzen, idazten... nola bideratu kasu hori? Guk aurreko ikasturtean lan-talde bat antolatu genuen gai hau jorratzeko. Talde honetan, lehen hezkuntzatik bi irakasle izan dira, DBHtik bi eta haur hezkuntzatik beste bat. Eta ni neu, koordinatzaile bezala. Irakasleen artean ze sumatzen den jakiteko, ezinak neurtzeko, ze materiale dagoen eta ze behar den neurtzeko baliogarria izan da. Beste lekuetan ze esperentziak izan dituzten ere aztertu dugu. Katalunyan, adibidez, aurreratuagoak daude arlo honetan.

Integrazioa, denon ardurapean

M

ariaje Imazek ondo dioen bezala, Usurbilgo gizarte eragileen arteko talde bat osatu beharko litzateke haur hauen integrazioa sustatzeko. Haurrena eta gurasoena, noski. Etorkin batzuk gure artean ahalik eta azkarren integratzeko gogoz etorri izan dira. Baina ez da ohikoena. Mariaje Imazek esan digunez, “Brasildik bikote bat etorri zen aurreko ikasturtean. Amak euskaraz ikasteko gogoa azaldu zuen. Baina kontuan izan behar dugu

jende honek askotan ez dakiela herria nola dagoen antolatuta, zein aukerak dituzten… Herri honetako baliabideak ezezagunak zaizkie. Herriaren ezagupen hori zabaltzeko inportantea litzateke herritarren partehartzea”. Euskal Txokoak, hain zuzen, erdal giroko haurrak euskal giroan murgiltzeko sortu ziren. Honen inguruan Mariaje Imaz irakasleak badu zer esanik: “Haurrek Euskal Txokoetan astean bitan biltzeko aukera dute. Baina egu-

neroko gauza izan beharko luke. Udan, udaleku batzuk antolatu…“. Tira, gaia konplexua da. Hezkuntza sistema gainditzen duena. Estadistikak, gainera, goranzko joera hartu dute azken urteotan. 2003/2004 ikasturtean, Udarregi Ikastolan 15-16 ikasle izango dira hasieratik. Baina Mariajek aitortu digun bezala, “inoiz ez dakizu zer gertatuko den. Otsailean, martxoan gehiago etorri daitezke”.


16

PORRUSALDA

Noaua! - 2003ko irailaren 12a

“Nazkas” eta “arrantzale” gogoan

Hilaren amaieran berrituko dira tren eta autobus ordutegiak

Joxe Luis Segurola “Nazkas” aginagatarraren heriotzaren 20. urteurrenean hainbat oroigarri jarri ziren herrian. “Nazkas” eta “Piti” 1983ko abuztuaren 13an zendu ziren, auto barruan zeramaten lehergailuak eztanda egin zuenean. Abuztuaren 21ean ere “Arrantzale”ren heriotzaren 13.urteurrena izan zen.

E

usko Trenek aditzera eman duenez, irailaren erdialdean berrituko dira tren eta autobusen ordutegiak. Era honetan, negu osoan iraungo duen ordutegia ipiniko dute indarrean. Egun, noaua.com helbidean, indarrean dagoen “udako autobus eta tren ordutegia” osoa topatuko duzue. Eusko Trenek ordutegi berria argitaratzen duenean, berehala berrituko dugu web orrialdeko informazioa. GASTEIZERA GARRAIO UNIBERTSITARIOA Gasteizera joan eta etortzeko autobusa antolatu nahi da. Lasartetik abiatuko litzateke eta N-1ean zehar egingo lituzke geldialdiak, beharra-

euskararen aldeko mugimenduak aztertu ditu Jacqueline Urlak Eusko Treneko ordutegia noaua.com gunean kontsultatu daiteke.

ren arabera. Ordutegiak goizeko eta arratsaldeko lehen klaseetara iristeko moduan moldatu nahi dira eta gauza bera itzultzeko. Zerbitzu hau eskaini ahal izateko jendea falta da. Informazio gehiago jaso nahi duenak 943 670383 telefono zenbakira dei dezake.

Jacqueline Urla antropologoak euskararen aldeko mugimenduen estrategiak ikertu ditu “Being basque, speaking basque” liburuan. Urla ikerlaria Kansas City-n jaio zen baina duela 20 urte Usurbilen izan zen euskara ikasten. 15 hilabete egin zituen Patrienean eta Urdaiagako Zabalea baserrian, Mari Karmen Pagolaren familiarekin euskara ikasten.

Argia astekariaren eskaintza aparta

U

dako oporraldiak dira postalen urrezko urtaroa. Baina urte osoan ditugu eskura eta zeinbaitzuk kontuan hartzeko modukoak dira. Argiak egin nahi digun eskaintzan erreparatzen baduzu, diogunaz jabetuko zara. Noaua!ren ale honekin batera, Argia astekariaren 3 ale doan jasotzeko aukera eskaintzen duen postal bat jasoko duzu. Jakingo duzunez, Argia uda aurretik eraberritu zen. Itxuraz eta mamiz berritu da: diseinu gaurkotuagoa, itxura gazteagoa, informazioaren antolaketa berritzailea... Iritzi saila ere zabaldu egin da eta aisialdia eta kultura nabarmendu egin dira. Dena helburu bakarrare-

kin; informazioa, analisia eta entretenimendua astero kalitatez eskaintzea euskal irakurleei.

Eskaintza berezia NOAUAren irakurleentzat Berrikuntza hauek direla medio, Argia astekariak bere burua ezagutzera emateko kanpaina bati ekin dio. Noaua!k ere, Argia 3 astez doan jasotzeko aukera berezi hau eskaini nahi die bere irakurle guztiei. Argia eraberritua ezagutu nahi baldin baduzu, beraz, Noaua!rekin batera jaso duzun postala bete eta bidali (ez du seilurik behar). Bestela, 943-371545 telefonora deitu (Xabierrez galdetu) edo zure datuak eta eskaera helbide honetara bidali: harpide@argia.com

Postalak ez du seilurik behar. Datuak bete, bidali eta Argiaren hiru ale jasoko dituzu doan.


PORRUSALDA

Noaua! - 2003ko irailaren 12a

17

Musika, kirola eta gastronomia, Santueneako jaien osagai nagusiak

U

dari agur esan eta udazkenari ongi etorria egiteko moduko jaiak antolatu dituzte Ibai Ondo elkartekoek. Bide batez, oporretan izan berri direnei itzulera alaitzeko moduko ekitaldiak topatu ditugu egitarauan. Aurten rock jaialdi batekin hasiko dira Santueneako festak. Irailaren 19an jai giroa nagusituko da Santuenean. Bertako gazteak izango dira protagonista nagusiak, bereziki Kray eta D3 rock taldeetako kideak. Hauekin batera, Kuday, Brutal Planet eta Melancholic Demise taldeak arituko dira. Kontzertua eskubaloi zelaian egingo da eta 23:00etan hasiko da. Baina ez pentsa egitaraua soilik gazteei begira osatu denik. Hurrengo egunean, goizeko 11:00etatik aurrera, haurrak izango dira protagonistak. Kulki Jokoen eskutik, herri kiroletan murgiltzeko aukera izango dute, hori bai, era ludiko batean. Eta larunbat goizeko festa osatzeko, buruhandiak irtengo dira kalera eguerdia aldera.

Arratsaldean ere, txokolatadan eta globo gudan parte hartu ahal izango dute. Mus Txapelketa, larunbatez Iaz lagun asko bildu ziren mus txapelketaren inguruan. Aurten ere, larunbata arratsaldean egingo da mus txapelketa, hilaren 20an, arratsaldeko 16:00etan. Hori bai, izena emateko epea 15:30etan amaituko da. Jolasak eta kirolak aipatu ditugu, baina jateko deialdiak izan ohi dira jendetsuenak. Larunbaterako, 19:30etan, sardin-jana antolatu du Ibai Ondo elkarteak. Jana atseginago egin asmoz, Kantauri txaranga arituko da auzoan barrena. Igandeko auzo bazkarian, berritasuna menuan topatu dugu: marmitakoa, sahieskia entsaladarekin, postrea, kafea, kopa eta purua. 20 euroko txartelak Ibai Ondo elkartean eta San Esteban tabernan dituzue eskuragai. Ez ahaztu txartelak jasotzeko epea irailaren 14an amaituko dela. Epez kanpo ez dira txartelak salduko. Euria egingo balu, bazkaria Aialde Berrin egingo

Mus txapelketa 16:00etan hasiko da baina izena aurretik eman behar da.

litzateke. Eskubaloi partida berezia Eskubaloia Santuenearekin lotu ohi dugu. Aurtengo jaietan partida ikusgarri bat antolatu nahi izan du Ibai Ondo elkarteak. Enrike Uli elkarteko kide eta jaietako antolatzaileetako bat da: “aspaldiko egitasmoa zen, auzoko gazteek proposatu ziguten. Azkenean, festetan egingo dugu auzokoen arteko eskubaloi partida”. Gazte eta hain gazte ez direnen arteko “lehia” ez galtzeko modukoa dirudi. Ea eguraldiak laguntzen duen.

Festak, egunez egun IRAILAK 19, OSTIRALA

IRAILAK 21, IGANDEA

23:00etan rock kontzertua: Kray, D3, Kuday, Brutal Planet eta Melancholic Demise taldeen eskutik.

11:00etan eskubaloi partida Santueneako “gazteen” eskutik. 14:30etan auzo bazkaria. Txartelak salgai Ibai Ondo elkartean eta San Esteban tabernan. Epea: irailak 14. 19:00etan buruhaundiak eta Santueneako piper dastaketa Jatorrenak Txarangak giroturik.

IRAILAK 20, LARUNBATA 11:00etatik 13:00etara haurrentzako herri kirolak; Kulki Jokoak taldearen eskutik. 13:00etan buruhaundiak. 16:00etan mus txapelketa. Izena emateko epea 15:30etan amaituko da. 17:00etan txokolatada San Esteban tabernan. 18:00etan erne!! Globo guda!! 19:30etan buruhaundiak eta sardin jana Kantauri Txarangak giroturik. 23:00etan eta goizalderarte Imanol DJ.

OHARRAK: - Euria egiten badu, bazkaria Aialde Berri sagardotegian izango da. - Ez dira tikeak epez kanpo salduko. ANTOLATZAILEA: Ibai Ondo Elkartea. LAGUNTZAILEAK: San Esteban taberna, Aialde Berri sagardotegia.


18

Noaua! - 2003ko irailaren 12a

MARKESANEKO

PETRILETIK

Aukeran ikastaro ugari

I

railaren 1ean berriro ireki ziren KZguneko ateak. Uztailan ordutegia aldatu bazen, jada ohiko martxa hartu du KZguneak: goizez, 9:00etatik 13:00era; eta arratsaldez, 16:00etik 20:00etara. KZguneari esker, asko izan dira lehen aldiz Internet-era hurbildu direnak. Hasierako beldurrak alde batera utzi eta laster konturatzen dira teknologia berriak menderatzea uste baino errazagoa dela. Bereziki, KZguneko ikastaroei eta Montse Velasco begiraleari esker. Ikastaroen eskaintza zabala da eta goizez nahiz arratsaldez ematen dira. Ikastaroak bi motatakoak dira: - 20 ordukoak, oinarrizko ezagutzak. - 10 ordukoak (Nagusiweb), hirugarren adinekoentzat bereziki. Uztailean argazkian azaltzen diren lagunak aritu ziren. Hain gustura egon dira KZgunean, irailean ere izena eman dutela. Oinarrizko ezagutzak jaso ostean, e-posta eta bilatzaileak erabiltzen irakatsiko zaie.

Dendarientzat ikastaro berezia

U

Ikasle hauei, uste baino errazagoa egin zitzaien ordenagailuan ibiltzea.

Edonoren esku Internet eta e-posta zerbitzua menderatzen dutenek ere lekua dute KZgunean. Hauek ere ateak zabalik dituzte, nabigatzeko espreski jarri diren ordenadoreen bitartez, edonor hurbildu daiteke kontsultak egitera. Hori bai, 18 urtez gorakoak baino ez dira onartzen KZgunean. Ez ahaztu ikastaroak behin eta berriz egingo direla datozen hilabeteetan. Ez galdu aukera hau alperrik. Informazio gehiago 943 36 14 12 telefono zenbakian.

Pelexen eskutik zur-taila eta altzari-errestaurazio ikastaroak

U

rriaren hasieran hasiko dira Pelexek eskaini ohi dituen ikastaroak. Bi dira Aterpe tailerrean eskainiko dituenak: zur-taila, batetik; eta altzari-errestaurazioa, bestetik. Ikastaroak goizez edota arratsaldez egin ahal izango dira. Beraz, erreleboetan ari bazara lanean, ordutegia moldatzeko prest dago Pelex. Esan bezala, ikastaroa urrian hasi eta ekainaren amaieran amaituko da. Urtero bezala, Santixabeletan egi ohi den erakus-

ketan bilduko dira Aterpen eginiko lanak. Ikastaroei buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu honako telefono zenbakira, edozein egunetan, eta behar adina xehetasun jaso ahal izango dituzu: 653 71 23 40. E ra kuske t ak be gi bi stan Uda baino lehen iragarri genuen bezala, Pelexek Baionan eginiko erakusketa kolektibo batean hartu zuen parte. Bere artelanak laster Orion eta Elizondon ikus ahal izango dira.

ztailean hirugarren adinekoak pasa ziren KZgunetik. Dendari batzuk ere, KZguneak eskaintzen zien ikastarora hurbildu ziren. Berriki, merkatariei zuzneduriko plan informatiko berri bat jarri da martxan. Horren inguruko informazioa KZgunean jaso ahal izango duzue.

Susana Martinen tailerrak laster jarriko dira martxan

G

aztetxoekin zein helduekin lan egin ohi du Susana Martinek. Irailaren 29an hasiko da klaseak ematen, iaz bezala, Aterpe tailerrean. Aurten, serigrafia irakasteko asmoa duela azaldu digu. Susana Martin lanean hasdago. teko prest Haurrentzat pintura eta buztina ikastaroak antolatu ditu. Eta serigrafia ikastaroa ere egitekotan da. Helduek ere, hiru aukera dituzte: pintura tailerra, zahar-berritze tailerra eta eskulan tailerra. Helduekin astean behin aritu ohi da,

asteazkenetan 14:45ran hasi eta 16:45ak bitartean. Baina beste ordu batzuetan ere aritzeko prest dagoela esan digu. Gaztetxoekin, aldiz, astean bitan bildu ohi da Aterpe tailerrean. Ikastaroak zehatz-mehatz azaltzeko bilera bat antolatu du Susanak: Irailak 26, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Aterpen. Ezin baduzu azaldu, honako telefono zenbakian ikastaroei buruzko datu gehiago eskuratu ahal izango dituzu: 609 41 38 83. Erabiliko den materiala ez da ordaindu behar izango.


MAJERAKO KONDARRAK

Noaua! - 2003ko irailaren 12a

Joxe Luis Arrastoa

Jaso ditugun postalen artean Joxe Luis Arrastoak bidalitakoa izan da irabazle. Peruko Huayhuash mendilerroan izan da opor hauetan eta handik bidalitakoa da irudi hau. Eskerrik asko partehartzaile guztiei eta Zorionak Joxe Luis!

19


20

I N F O R M A Z I O P R A K T I KO A Noaua! - 2003ko irailaren 12a

Goardiako farmaziak

Eusko Tren-en udako tren ordutegia Donostia Usurbil Zarautz 05.47* 06.17* 06.47* 07.17 07.47 08.17* 08.47 09.47 10.47 11.47 12.17* 12.47 13.17* 13.47 14.17* 14.47 15.17 15.47 16.17 16.47 17.17 17.47 18.17 18.47 19.17 19.47 20.17 20.47 21.47

06.03* 06.33* 07.03* 07.33 08.03 08.33* 09.03 10.03 11.03 12.03 12.33* 13.03 13.33* 14.03 14.33* 15.03 15.33 16.03 16.33 17.03 17.33 18.03 18.33 19.03 19.33 20.03 20.33 21.03 22.03

06.20* 06.50* 07.20* 07.50 08.20 08.50* 09.20 10.20 11.20 12.20 12.50* 13.20 13.50* 14.20 14.50* 15.20 15.50 16.20 16.50 17.20 17.50 18.20 18.50 19.20 19.50 20.20 20.50 21.20 22.20

* Astegunetan bakarrik

Zarautz Usurbil Donostia 06.08* 06.38* 07.08* 07.38* 08.08 08.38* 09.08 10.08 11.08 12.08 12.38* 13.08 13.38* 14.08 14.38* 15.08 15.38 16.08 16.38 17.08 17.38 18.08 18.38 19.08 19.38 20.08 20.38 21.08 22.08 22.38

06.24* 06.54* 07.24* 07.54* 08.24 08.54* 09.24 10.24 11.24 12.24 12.54* 13.24 13.54* 14.24 14.54* 15.24 15.54 16.24 16.54 17.24 17.54 18.24 18.54 19.24 19.54 20.24 20.54 21.24 22.24 22.54

06.39* 07.09* 07.39* 08.09* 08.39 09.09* 09.39 10.39 11.39 12.39 13.09* 13.39 14.09* 14.39 15.09* 15.39 16.09 16.39 17.09 17.39 18.09 18.39 19.09 19.39 20.09 20.39 21.09 21.39 22.39 23.09

* Astegunetan bakarrik

Eusko Tren-en udako autobus ordutegia Donostia

07.40 08.00 08.00 08.40 09.00 09.00 09.40 10.00 10.40 11.00 11.40 12.00 12.00 12.40 13.00 13.00 13.40 14.00 14.00 14.40 15.00 15.00 15.40 16.00 16.40 17.00 17.40 18.00 18.00 18.40 19.00 19.00 19.40 20.00 20.00 21.00 21.00 22.15 22.00 22.30 00:00 02:00 04.00 06.00

Urbil

08.25 09.20 09.25 10.25 11.25 12.20 12.25 13.20 13.25 14.20 14.25 15.20 15.25 16.25 17.25 18.20 18.25 19.20 19.25 20.20 20.25 21.20 21.25 22.35 22.25 22.55

**Aiaraino

Usurbil Zarautz

08.05 08.25** 08.35 09.05 09.30 09.35 10.05 10.35 11.05 11.35 12.05 12.25** 12.35 13.05 13.30 13.35 14.05 14.30** 14.35 15.05 15.30 15.35 16.05 16.35 17.05 17.35 18.05 18.30 18.35 19.05 19.25** 19.35 20.05 20.30 20.35 21.25 21.35 22.45 22.35 23.05 00.25 02.25 04.25 06.25

08.25 08.55 09.25 09.55 10.25 10.55 11.25 11.55 12.25 12.55 13.25 13.55 # 14.25 14.55 15.25 15.55 16.25 16.55 17.25 17.55 18.25 18.55 19.25 19.55 20.25 20.55# 21.45 21.55 23.05 22.55 23.25 00.45 02.45 04.45 06.45

# Larunbatetan, Orion autobus aldaketa Aiara

Zarautz Usurbil

06.45 06.45 07.15 07.45 07.45 08.15 08.45 08.45

07.05 07.05 07.35 08.05 08.05 08.35 09.05 09.05 09.30 09.45 10.05 09.45** 10.05 10.30 10.45 11.05 10.45 11.05 11.45 12.05 11.45 12.05 12.45 13.05 12.45 13.05 13.30 13.45 14.05 13.45 14.05 14.30 14.45 15.05 14.45 15.05 15.30 15.45 16.05 15.45 16.05 16.30 16.45 17.05 16.45 17.05 17.45 18.05 17.45 18.05 18.45 19.05 18.45 19.05 19.30 19.45 20.05 19.45 20.05 20.45 21.05 21.15 21.35 21.45 22.05 23.15 23.35 01.15 01.35 03.15 03.35 05.15 05.35 *Aiatik dator Soilik larunbata gauez

Urbil Donostia

07.10 08.15 09.15 09.35 10.15 10.35 11.15 12.15 13.15 13.35 14.15 14.35 15.15 15.35 16.15 16.35 17.15 18.15 19.15 19.35 20.15 21.15 21.40 22.15

07.30 07.30 08.00 08.30 08.40 09.00 09.30 09.40 10.00 10.30 10.40 11.00 11.30 11.40 12.30 12.40 13.30 13.40 13.55* 14.30 14.40 15.00 15.30 15.40 15.55* 16.30 16.40 17.00 17.30 17.40 18.30 18.40 19.30 19.40 20.00 20.30 20.40 21.40 22.00 22.40 00.00 02.00 04.00 06.00

Asteburutan Larunbat lanegunetan

Irailak 12, ostirala E: De Miguel, Nagusia, 32, Andoain G: Diaz, Nagusia 19, Andoain Irailak 13, larunbata E: Urbistondo, San Francisco 1, Lasarte / OA, Kontzeju zaharra 11, Usurbil G: Echeveste, Elkano 2, Hernani Irailak 14, igandea E: Urbistondo, San Francisco 1, Lasarte G: Echeveste, Elkano 2, Hernani Irailak 15, astelehena E: Acha-Orbea Hipodromoa 6, Lasarte G: Ansa, Ondarreta 8, Andoain Irailak 16, asteartea E/G: Orue, Jaizkibel plaza, 2 Lasarte Irailak 17, asteazkena E/G: De Miguel, Nagusia, 32, Lasarte Irailak 18, osteguna E/G: Rodriguez, Nagusia 42, Lasarte Irailak 19, ostirala E/G: Gil, Nagusia 24, Lasarte Irailak 20, larunbata E: De Miguel, Nagusia, 32, Lasarte / Iturralde, Bordaberri 1, Usurbil G: Diaz, Nagusia 19, Andoain Irailak 21, igandea E: De Miguel, Nagusia, 32, Lasarte

Zubieta-Donostia TST autobusak ASTEGUNETAN Zubieta-Donostia 7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)

Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45 LARUNBATETAN Zubieta-Donostia 8:15(T) / 12:45 / 15:15(T) / 21:35(T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T) JAI EGUNETAN Zubieta-Donostia 11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/ 21:35 (T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/ 21:00 (T) * Eskola egunetan T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.

Datorren Noaua! Iraila As.

Ar.

1 8 15 22 29

2 9 16 23 30

Az.

3 10 17 24

Os.

4 11 18 25 25

Hurrengo alea

Ost.

La.

Ig.

5 12 19 26

6 13 20 27

7 14 21 28

G: Diaz, Nagusia 19, Andoain Irailak 22, astelehena E/G: Acha-Orbea Hipodromoa 6, Lasarte Irailak 23, asteartea E/G: Urbistondo, San Francisco 1, Lasarte Irailak 24, asteazkena E: Urbistondo, San Francisco 1, Lasarte G: Iturralde, Bordaberri 1, Usurbil Irailak 25, osteguna E: Acha-Orbea Hipodromoa 6, Lasarte G: OA, Kontzeju zaharra 11, Usurbil Irailak 26, ostirala E: Gil, Nagusia 24, Lasarte G: Tanco, Idiazabal 39, Urnieta Irailak 27, larunbata E: OA, Kontzeju zaharra 11, Usurbil / Orue, Jaizkibel plaza, 2 Lasarte G: Elizondo, Zumea 20, Andoain Irailak 28, igandea E: Orue, Jaizkibel plaza, 2 Lasarte G: Elizondo, Zumea 20, Andoain E: Egunez. G: Gauez. E/G: Egunez eta gauez.

Urte osoko egutegia noaua.com helbidean

Bai esan? • Udala ............................................... 37 19 51 • Udaltzaingoa ........................... 36 11 12 • Obrak eta Zerbitzuak ..... 37 01 48 • Anbulategia............................... 36 20 13 • Udarregi ikastola ................. 36 12 16 • Udarregi (Kalezar) ............. 36 45 00 • Agerialde ikastetxea .......... 36 38 95 • Oiardo kiroldegia ............... 37 24 98 • Zumarte ...................................... 37 15 94 • Etumeta ...................................... 37 20 01 • Taxi geltokia............................. 36 21 78 • D.Y.A. ............................................. 46 46 22 • Ertzantza................................................... 112 • Suhiltzaileak.......................................... 112 • Larrialdiak .............................................. 112 • Anbulantziak ........................................ 112 • Gure Pakea ................................ 37 32 28 • Gure Elkartea.......................... 37 17 51 • Arrate egoitza.......................... 36 63 40 • Eusko Tren ................................ 47 09 76 • Noaua! aldizkaria................ 36 03 21 • Bake epaitegia ........................ 37 23 36 • Oa farmazia .............................. 37 60 76 • Iturralde farmazia............... 36 33 95 • Zubietako Batzarra ........... 37 20 77 • Argindarra (Iberduero) . 47 09 76


Noaua! - 2003ko irailaren 12a

GAZI GOZO GEZA

Oharrak ETXEBIZITZA - Etxebizitza salgai kaxkoan. Hiru gela, sala eta berogailuaz hornitua. Igogailua ere bada. Tf: 627 377 666. - Estudio bat edo apartamendu bat alokatuko nuke. Tf: 677 082 305. - Pisu baten bila nabil Usurbilen, alokairuan hartzeko prest nago. Tf: 617 194 688 (Raul). - Etxebizitza salgai, eraberritua. Bista onak, kalefakzioduna. 3 logela, sukaldea, komona. Garajea ere, aukeran. 607 404 582 / 639 761 260. - Alokairuan dagoen etxe baten bila gabiltza. 670 532 443.

21

Txerrimunik ordainetan Umeak edota jende heldua zaintzeko prest nago. Tf: 657 714 355. - Neska bat eskaintzen da umeak, etxeko lanak edo pertsona helduak zaintzeko. 619 844 556 egun osoz. - Pertsona bat eskaintzen da haurrak zaintzeko gauez. 943 371447 (Belen). - Umeak zainduko nituzke, arratsaldez bi orduz. Tf: 647 220 966 (Mari Karmen). - Lan bila nabil eta etxeko-lanak egingo nituzke, gauez edo egunez. 620 646 769. - Taberna batean egingo nuke lan edo an- tzeko zerbaitetan, Deitu hona: 652 757 495.

Zorionak Ekain! Irailaren 8an urtebetetze eguna ospatu zuen Ekainek. Zorionak aita eta amaren partez eta muxu handi bat.

- Etxe bat edo lursaila etxe bat eraikitzeko erosi nahi dut Usurbilen. Tlf: 943 314791.

- Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko. 15:00etatik 17:00etara.Astelehen, asteazken eta ostiraletan. 943 36 57 37.

- Alokairuan dagoen pisua edo apartamendua erosiko nuke. 943 364469.

Lan-eskaintzak

JAIOTZAK

- Sukaldari, kamarera, tabernari eta garbi- tzailea behar dugu, jatetxe-taberna berrirako. Deitu 15:00-18:00. Tf: 687 078 356.

- Malen Perez Jimenez 2003-VII-14. Usurbil. - Irati Arija Ibarluze 2003-VII-25. Usurbil. - Mariene Lasa Etxeberria 2003-VIII-12. Usurbil. - Mirari Begiristain Lopez 2003-VIII-18. Usurbil. - Garazi Izeta Berakoetxea 2003-VIII-20. Usurbil. - Maialen Hernandez Sagardia 2003-VIII-23. Usurbil.

- Alokairuan dagoen pisu baten bila nabil. Urgentea da. Telf: 943 366 759. - Pisu bat saltzen dut. Munalurra 4, 4 A. Telefonoa: 943 37 10 44. SALEROSKETAK / GARAJEAK - Suzuki Marander 250 CC salgai. Matrikula, SS-4001-BD. Oso egoera onean. Telefonoa: 670 328 760. - Motoak sartzeko lokala alokatzen da. Gazteentzako txoko bat alokatzen da. Telf. 656 759 583.

- Kamarera bat behar dugu asteburuetan lan egiteko. Telefono zenbakia: 943 36 33 58. - Langile bat behar dugu tabernan lan egiteko, larunbata eta igandetarako. Interesatuak deitu zenbaki honetara: 943 360 217. - Udarregi ikastolan ikasturte berrirako kirol begiraleak behar dira. Telelefonoak: 943 361 216/ 943 370 645.

- Garaje itxia salgai Etxealdian. 943 373185.

- Tabernari bat behar dugu. Deitu telefono hauetara: 943 360 217 / 649 211 665.

- Txaramunton 30 m2 ko garaje itxia prezio onean, 24.821 eurotan. Tel: 666 646 847.

- Tabernari bat behar da Txurrut tabernan lan egiteko. Deitu 943 36 00 80.

- Galtzaragaina elkartean bi garaje itxi daude salgai. 943 360 273, Javier. - Galtzaragainan 200 eta 300 m2-ko bi lokal alokairuan. Interesatuak juntako kideengana jo. - Galtzaragainan 20 m2-ko garaje itxi bat salgai. Berritua, oso txukuna. Goiko pisuan. 678 81 52 77. - Eguzkitzan 30 metro karratuko garaje itxia salgai. 667 583 195 (Maria Angeles). Deitu eguerditan edo gauez, bestela utzi mezua. - Garaje itxiak saltzen ditut, Kale Nagusian. 30 m, 18.000 euro. 15 m, 7.800 euro. 26 m, 9.000 euro. Telefonoa: 656 759 583.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - Belarritako batzuk galdu dira, urrezkoak, Optika inguruan. Topatu badituzu deitu 943 36 06 59 telefono zenbakira. - Hemezortzi hilabete dituen haur ekuatoriar batentzat kotxe-sila bat behar dut. Deitu Mari Karmeni 943 36 12 04 telefono zenbakira. Eskerrik asko aurrez. -Ibilgailuarekin eramateko egokituta dagoen kanping-denda bat saltzen dut. Kanpingaren osagarri extrak barne. Deitu honako telefonora: 635 729 637.

LANPOSTUAK Lan-eskaerak

- Errepiderako bizikleta salmentan daukat: Look koadroa, Carbono fibrazkoa, Shimano Dura -Ace. Gustukoa baduzu akordia batera iritsi gaitezke.

- Etxeko garbiketa-lanak egiteko prest nago. Astean hirutan lan egiteko prest. Goizez, 9:30-12:00ak artean. Tf: 943 36 61 32.

- Pelukeria bateko estetika kabina bat alokatzen da. 943 36 19 71.

- Lan egin nahi nuke udan, arratsaldeetan.

- Etxerako hozkailu txikia salgai, 20 litro ingurukoa. Berria, merkea. 943 36 55 31.

HILDAKOAK - Jose Luis Usandizaga Irazu 2003-VIII-11. Usurbil. - Josefa Antonia Mujika Mayoz 2003-VIII-14. Galardi Azpi baserria. - Ana Altuna Zumeta 2003-VIII-23. Usurbil. Txerrimunik ordainetan - Oharrak, doaneko zerbitzuak dira. Gure bulegora etorri edo postaz bidali aipatu nahi duzuna. Posta helbidea: Noaua! Kultur Elkartea - Borda Berri, 3 Eguzkitzaldea 20170 Usurbil E-posta: noaua.k.e@euskalnet.net


22

INGO

AL DEU?

Noaua! - 2003ko irailaren 12a

Agenda IRAILAK 12, OSTIRALA Ramon Uribe eta Xabier Miguel zoriontzeko argazki-saioa Aitzaga aurrean, 20:00etan.

SANTUENEAKO FESTAK IRAILAK 19, OSTIRALA 23:00etan rock kontzertua: Kray, D3, Kuday, Brutal Planet eta Melancholic Demise taldeen eskutik. IRAILAK 20, LARUNBATA 11:00etatik 13:00etara haurrentzako herri kirolak; Kulki Jokoak. 13:00etan buruhaundiak. 16:00etan mus txapelketa. Izena emateko epea 15:30etan amaituko da. 17:00etan txokolatada San Esteban tabernan. 18:00etan erne!! Globo guda!! 19:30etan buruhaundiak eta sardin jana Kantauri Txarangak giroturik. 23:00etan eta goizalderarte Imanol DJ. IRAILAK 21, IGANDEA 11:00etan eskubaloi partida Santueneako “gazteen” eskutik. 14:30etan auzo bazkaria. Txartelak salgai Ibai Ondo elkartean eta San Esteban tabernan. Epea: irailak 14. 19:00etan buruhaundiak eta Santueneako piper dastaketa Jatorrenak Txarangak giroturik. OHARRAK: - Euria egiten badu, bazkaria Aialde Berri sagardotegian izango da. - Ez dira tikeak epez kanpo salduko. ANTOLATZAILEA: Ibai Ondo Elkartea. LAGUNTZAILEAK: San Esteban Taberna, Aialde Berri Sagardotegian.

Zure publizitatea hemen jarri nahi baduzu, deitu 943 36 03 21 telefonora

Literaturaren txokoa

36ko gerran girotu du bere bigarren nobela Gaizka Arostegik Gaizka Arostegik “El Agote”rekin ekin zion nobelagintzari eta bide berari eutsiz, bere bigarren eleberri historikoa plazaratu du 1936ko Nafarroako erribera hartuz eszenatokitzat. “El cálido julio del treinta y seis” du izena. Errepublikaren garai zailenetako lekukotza ematen du, lur-jabe handiek eta laborariek lur-sailengatik zuten gatazkaren argazki bat eginez. Alabaina, zertzelada historikoak etengabe agertzen badira ere, nobela batek dituen osagai guztiak ditu honek, egoera gordin hura mementu gozoagoekin tartekatuz.

Horretarako, Ebro bailaran herriz herri dabilen komiko talde bat hautatu du idazleak. Protagonista nagusia Dani izeneko 13 urteko mutiko bat da, eta egun horretan inozentzia atzean utzi eta ordura arte ezezagunak zitzaizkion makina bat sentipen kolpatuko zaizkio barrunbeetan. Antzerki talde ibiltari bateko 13 urteko gazte baten begiradatik idatzi du Gaizka Arostegik 36ko gerra nola iritsi zen Nafarroako erriberara. Fitxa teknikoa: Titulua: “Cálido julio del 36”. Egilea: Gaizka Arostegi. Argitaletxea: Ttarttalo (ABRA bilduma). Salneurria: 13,00 euro.

Egin kontu Noaua!ko bulegotik pasa bazkidetza eskura ordaindu behar duzuenok

N

oaua!ko bazkidetza kuota udan kobratu ohi dugu. Kontu korronte bidez ordaindu ohi dutenei, jada pasa diegu 36 euroko kuota. Ordainketa eskura egiten dutenen artean badira oraindik gure bulegotik pasa ez direnak. Akaso abuztuan pasa zarete, baina

abuztuan gure bulegoa itxita egon da. Jada lanean gaude, beraz, bulego orduetan pasa zaitezkete. Bestela kuotako dirua kontu korronte hauetako batean sartu, zuen izen-abizenak zehaztuz. Mila esker! Noaua! Elkartea Euskadiko Kutxa: 3035 0140 34 1400010826. Kutxa: 2101 0069 15 0010543064.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.