NOAUA! 684 alea

Page 1

ASTEKARIA | 2017ko urtarrilaren 20an | XX. urtea | USURBIL | 684. zenbakia | www.noaua.eus Aurkikuntza berriak Txaldatxurren Herritzartu taldearen “selfie� kanpaina Udarregi Ikastolan KIVa programa jarri da martxan

Etorkizunari begira 50. urteurrenean, ibilgailu berriak aurkeztu ditu Aizpurua Autobusak-ek



ATARIKO HAIZEA

684. zenbakia

3

Albistea iruditan Oriak ezin eutsi ohiko bideari

Gogotik botatako euri zaparradek bere bidetik aterarazi zuten aste hasieran Oria ohiko puntuetan. Txikierdi eta Zubieta

arteko bidea itxi behar izan zuten, eta errio ertzeko zenbait lur eremu urpean geratu ziren Santuenea eta Aginaga in-

guruetan. Euriteen ostean, adi, hotzaldia dator egunotan. Zero azpiko tenperatura iragarri dute egunotarako.

Korrika Laguntzaile egiteko aukera

Euskaltegian izena emateko aukera, zabalik

Urtarrilean zehar, KzGunea goizez izango da zabalik

12 euroren truke, Korrika Laguntzailearen pina, eta Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dizun Korrika laguntzaile txartela jasoko duzu. Informazio gehiago: www.korrika.eus. Apirilaren 4an gaueko 23:39an iritsiko da Korrika gure artera.

Maila guztietako ikastaroak egiteko aukera dago goiz nahiz arratsaldez, autoikaskuntza, euskara online ikasteko aukera, Mintzalagun egitasmoa,… Argibide gehiago jaso eta matrikulatzeko bideak hemen dituzue: egoitzan (Kale Nagusia, 43) edota telefonoz: 607 609 379.

n Urtarrilak 30-31, 09:00-11:00 “Eusko Jaurlaritza zure mugikorrean”. n Otsailak 1-10, 16:00-18:00 “Argazki ukitua GIMP erabiliz”. n Informazio gehiagorako: 943 023 684 tutor.usurbil@kzgunea.net

Laburrean

Elkarteko lehendakaria: Idoia Torregarai. Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda. Idazkaria: Aizpea Aizpurua. Publizitatea: Beatriz Alda, publizitatea@noaua.eus Diseinu berria: Erroitz S. L.

Kultur Elkartea

Erredakzio kontseilua, erredakzioa@noaua.eus: Imanol Ubeda, Aritz Lasarte. Banaketa: Olatz Rezola, Ekhi Arrieta. Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Maria Angeles Arruti, Ainara Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria

Jesus Urbieta, Maddi Galbete, Ana Urdangarin, Maddi Zaldua, Iñaki Larrañaga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Xabier Aranburu, Inma Balda, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Piñas,

Unai Agirre, Idoia Torregarai eta Udarregi ikastola. Tirada: 2.800 ale. Lege-Gordailua: SS-668-96 ISSN: 1136-6818. Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

Bordaberri, 3 - Eguzkitzaldea. 20.170 Usurbil 943 360 321 /// elkartea@noaua.eus /// www.noaua.eus Jendaurreko ordutegia: 10:00 - 14.00 / 16:00 - 19:00 astegunetan

Euskal presoak

Euskal Herrira!

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua.


4

HERORREK PIL-PILEANESAN

Zero tolerantzia

Luis Aranalde

A

zer astindua hartu duen gure Elizbarrutiak Juan Kruz Mendizabal “Kakux”en kasua dela eta! Benetako tsunamia izan da. Orain arte pederastia kontu hori urrutiko zerbait bezala hartzen genituen: Irlandakoa, Estatu Batuetakoa… Etxean agertu zaigu oraingoan. Ez genuen uste hemen gertatuko zenik, are gutxiago Kakux izango zenik abusu sexualen protagonista. Aspalditik ezagutzen dut, lagun dut eta tipo jatorra, irekia eta legala iruditu zait beti. Begira ze iritzia zuen Kakuxi buruz gehiegikeria sexualak jasan dituen hirugarren gazteak: “ondo ezagutzen genuen. Oso atsegina zen, hurbila eta alaia. Ez zen beste apaizak bezalakoa, erreferentzia zen guretzat. Horregatik miresten nuen”. Bi arrazoi izan ditu gaur egun 36 urte dituen gazte honek Kakux salatzeko: bata, 2016an Spotlight pelikula ikusi zuen. Oskar sari nagusiak irabazi zituen filmak azaltzen du nolako kazetaritza ikerketa egin zen Bostonen, AEBetan, 70eko eta 80ko hamarkadetan Eliza katolikoaren inguruan gertatutako sexu gehiegikeriak gaia

2017ko urtarrilaren 20an

hartuta. Berak dioenez, filmak barrenak mugitu zizkion. Eta bestea, duela hilabete eskas, senitarteko baten hiletan, Juan Kruz Mendizabal ikusi zuen aurrez aurre. “Begiradak guru– tzatu ziren instant batez, eta ezin izan nion eutsi. Dena berpiztu zitzaidan”. Bere buruarekin zor bat kitatu nahian erabaki du orain dena publiko egitea 22 urtez isilean barnean gorde duena. Ez dauka zalan– tzarik, gainera, beste batzuk egongo direla bere egoeran, hau da, Kakuxekin gauza bera sufritu dutenak. Gai hau oso konplexua da eta alderdi asko azter daitezke. Hiru puntu nagusi azpimarratuko nituzke. 1.- Elizaren jarrera, tamalez, negargarria izan da hamarkadetan zehar. Kasu hauek salatu beharrean ezkutatu egin ditu eta babestu pedofiloak. Elizaren ohorea salbatu behar zen; haur eta gaztetxoen sufrimendua gutxi axola. Fran– tzisko Aita Santuarekin aldatu dira gauzak. Zero tolerantzia abusuen eragileekiko aldarrikatu du behin baino gehiagotan. Bazen garaia. Jose Inazio Munilak oso ondo jokatu du nire ustez. Gauzak garbi ikusi dituenean, ardura publiko guztiak kendu dizkio Kakuxi,

prentsaurrea eman du kasua azalduz, terapia serio bat inposatu dio eta kalteak ordaindu eta justiziarekin kolaboratzeko prest agertu da. Badakizue kritikoa naizela Gotzainaren zenbait erabakiekin, nahiz eta asko kolaboratzen dudan berarekin Parroko eta katedraleko organista bezala. Oraingoan guztiz asmatu du. Ez zuen lan erraza alajaina. Bejondeiola. 2.- Derrigorrezko zelibatoa da askoren ustez abusu sexualen jatorria. Orain arte eginiko estudioetan, zelibatoan bizi direnek ez dute joera gehiago gaztetxoez abusatzeko ezkonduek baino. Hogeigarren mendeko azken 50 urteetan 352 apaiz kondenatuak izan ziren AEBetan abusuengatik, baina 6.000 gorputz heziketako irakasleen gremioan eta denak ezkonduak. Gehiegikeria hauek familietan gertatzen dira portzentaia handi batean. Dena den, derrigorrezko zelibatoa anakronikoa da, inhumanoa eta ebanjelioaren espirituaren kontrakoa. San Pablok berak esaten du gutun batean Gotzainak emazte bakarra izan behar duela eta haurren hezi– tzaile egokia. Besteek bezala, apaizak libreki aukeratu behar luke ezkongabea edo ezkondua izan.

3.- Prebentzioa oso garrantzitsua da gai honetan. Heziketa munduan (irakasle, katekista, monitore, apaiz…) hartzen diren neurri guztiak seguru aski gutxiegi dira. Ezin dira gutxietsi arriskuak, izan ere, hezitzaileak duen itzalak erraz liluratu dezake haurra edo gaztetxoa. Begira ze erakartasuna zuen Kakuxek. Bizkaiko Gotzaindegiak eskatu berria du aurrekari penalen agiria haur eta gaztetxoen heziketan aritzen diren guztientzat. Frantzian aspaldi hartu zen neurri hau. Horrelako protokoloak ezinbestekoak dira. Amaitzeko: Kakux, pasatakoa ez zagok ahazterik. Aitortu duk eta barkazioa eskatu. Jakin ezak biktima ez haizela hi, gaztetxo horiek baizik. Terapia serio bat egin ezak eta rehabilitatu. Lezioa ondo ikasia izango duk. Lur jota egongo haiz, baina eutsi goiari. Martin Iturbe gure lagunak esaten zuen bezala: “gau ilunak ere badik bere poza, egunsentiaren esperantza galtzen ez duen bitartean”. Hire lagun izaten jarraituko diat eta laguntza behar baduk, kontatu nirekin.

Imanol Ubeda | Aritz Gorriti | Maialen Unanue | Luis Aranalde | Luken Arkarazo | Idoia Torregarai | Garazi Lizaso Manterola

2017ko ordenantza fiskalen egutegia

H

emen duzue 2017rako ordenantza fiskalen egutegia. Noiz zer ordaindu beharko den:

n Urtarrilak 2-31: asteroko merkatuaren erabilpen tasa (aurreko urteko 4. hiruhilekoa). n Otsailak 1-martxoak 15: ura, estolderia eta hondakinak (aurreko urteko 4. hiruhilekoa).

Martxoak 1-apirilak 17: trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga. n Apirilak 3-maiatzak 2: asteroko merkatuaren erabilpen tasa (urteko 1. hiruhilekoa). n Maiatzak 2-ekainak 15: ura, estolderia eta hondakinak (urteko 1. hiruhilekoa). n Maiatzak 16-uztailak 3: ondasun higiezinen gaineko zerga. n

n Uztailak 3-abuztuak 1: as-

teroko merkatuaren erabilpen tasa (urteko 2. hiruhilekoa). n Abuztuak 1-irailak 15: ura, estolderia eta hondakinak (urteko 2. hiruhilekoa). n Irailak 1-urriak 2: espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa). n Urriak 2-azaroak 10: ekonomi jardueren gaineko zerga.

n Urriak 2-31: asteroko merkatuaren erabilpen tasa (urteko 3. hiruhilekoa). n Azaroak 1-abenduak 15: ura, estolderia eta hondakinak (urteko 3. hiruhilekoa). n Azaroak 1-30: bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatiko tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...).


HERRIKO TALDEAK

684. zenbakia

5

Aurkikuntza berriak Txaldatxurren

1

936ko Gerran Txaldatxur guda gune gatazkatsua izan zela erakusten duten aurkikuntza berriak egin ditu Islada Ezkutatuak Lasarte-Oriako oroimen historikoaren aldeko taldeak Zubietan, Txaldatxurren zehatzago esanda. Talde hau egiten ari den lan itzelari esker ezagutzen goaz azken urteotan, Zubieta gain hartan bizi izandako sarraskia. Hiru lan lerro nagusi ditu Islada Ezkutatuak-ek; batetik, auzolanean Txaldatxurren ezkutatua egon daitekeena azaleratzea, gerra garaiari buruzko dokumentazioa osatzea eta garai hartako lekukotzak biltzen segitzea.

Aurkikuntza esanguratsuak Hilaren 10ean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean, berriki Txaldatxurren bertan eginiko auzolanari esker egin dituzten azken aurkikuntzen berri eman zuten. “Abendu amaieran Asier Mendizabal Txaldatxurren ikerketa bat eginez zebilen”, adierazi zuten. Eta hala, gerora, gainerako aurkikuntzak egiteko bidea zabalduko zien kantinplora bat topatu zuen. Kantinplora haren azpian, in-

Urtarrilaren 10eko agerraldian erakutsi zuten aurkitutakoa, tartean balak eta pistola bat.

ISLADA EZKUTATUAK Larruzko funda bat gorputzari lotzekoarekin eta guzti, marka ezagun bateko metxeroa, Ingalaterran ekoitzitako txilibitua, garai hartako pistola indartsu bat eta proiektilak aurkitu dituzte gurua miatuz aztarna gehiago aurkitu zituzten.

Gorpuzkinak izan daitezkeenak Tartean, haien ustez gorpuzkinak izan zitezkeenak. Lanak bertan behera utzi eta Lasarte-Oriako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari bati jakinarazi zioten. “Aranzadi Zientzia Elkartetik dei bat jaso dugu gaur eta 15 egun barru altxatuko dira, gure ustez gorpuzkinak direnak”, berri eman

zuen Islada Ezkutatuak taldeak urtarrilaren 10ean eginiko agerraldian. Argazki bidez erakutsi zuten Txaldatxurren egin dituzten azken aurkikuntzak. Ustezko gorpuzkinekin batera, larruzko funda bat gorpu– tzari lotzekoarekin eta guzti, marka ezagun bateko metxeroa, Ingalaterran ekoitzitako txilibitua, garai hartako pistola indartsu bat eta proiektilak aurkitu dituzte.

“Historia zabaltzen segi beharra dago” Argi erakusten dute froga hauek. Islada Ezkutatuak taldearentzat, Zubieta gainean ezkutuan segitzen duena azaleratzen bada lanik oraindik, “Txaldatxurren historia zabaltzen segi beharra dago”.

Islada Ezkutatuak taldeko kideak.


6

PIL-PILEAN

2017ko urtarrilaren 20an

Hartzekodunen lehiaketa Ingemarren

I

ngemar irekita mantentzeko adostua zegoen akordioa hautsi du, edo beste modu batean esanda, hartua zuen konpromisoa ez du bete enpresako zuzendaritzak eta kinka larrian jarri du lantegiaren etorkizuna. Kapital handitzeari uko egin eta Ingemarrentzako hartzekodunen lehiaketa abian jartzeko eskaera aurkeztu zuen aurreko aste hasieran, Lugoko (Galiza) epaitegi batean. Azkar abiatu dute prozedura; antza, epaileak dagoeneko hartzekodunen lehiaketarako administra– tzaileak izendatu ditu. Orain hartzekodunekin negoziatzea tokatzen da. Zoritxarrez, Usurbilgo langileak, erakundeek eta bankuek

5 hilabeteko greba mugagabea alde guztiek onartutako akordio batekin amaitu zen. Orain, enpresako zuzendaritzak hartzekodunen lehiaketa aurkeztu du.

Ingemar irekita mantentzeko eginiko ahalegin horrekin ez du antza bat egin enpresako zuzendaritzak.

Enpresak ez du itundutakoa bete Azken albisteok ezagutzera eman aurretik argi zioten lan-

gileek, ekainean hasi eta azarora arte luzatu zuten greba mugagabea amaitutzat eman zutela berri emateko, abendu hasieran egin zuten agerraldian. Greba mugagabea akordio on batekin amaitu zutela, baina “ibili beharreko bidean geratzen zaigun tartea luzea da oraindik”, zioten. Gaineratzen

zutenez, “Enpresa Batzordea adi egongo da, eta jarraipen estua egingo du, eraginpeko alderdi guztiek itundutako baldintzak bete ditzaten”. Bost hilabeteko greba mugagabea alde guztiek onartutako akordio batekin amaitu zen. Akordio haren arabera, “plantillan 51 langileek jarraituko dute lanean, bideragarritasun-plan bat gauzatuko da-Usurbilgo ekoizpen-jarduera ziurtatzeko-, akziodunen batzak kapital-gehikuntza bat onartuko du, eta herri-erakundeek esku hartuko dute proiektuan”, zioten. Aipatu moduan ordea, kapital-gehikuntza hau ez egitea erabaki du enpresako zuzendaritzak eta hartzekodunen lehiaketa aurkeztu du Ingemarrentzat.

Zorpetzeari buruzko kezka, udaletara

G

ipuzkoa Zutik mugimenduak sare sozialen bidez aditzera eman duenez, herritar talde batek Donostialdea eta inguruko herriotako udal erregistroetan, tartean Usurbilgoan, dokumentu bat aurkeztu du. Erraustegiak gu guztion pol– tsikoetarako dakartzan zorpetzearekiko kezka adierazten dute herritarrok, aipatu idatzi honetan.

Urte amaieran, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak etxez etxe, postontzietan banatu zuen eskuorriak eragindako kezkak bultzatu ditu, urrats hau ematera. Hain zuzen, eskuorri hartan, erraustegiak ekarriko dituen ondorio ekonomiko larriez ohartarazten zen. Gipuzkoako herri bakoitzak hurrengo 35 urteotan ordaindu beharko duen dirutza zehazten zuen. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak argitaraturiko

lizitazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren esanetan.

Erraustegia geratzeko eskaera

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak argitaraturiko datuen arabera, ia 9 milioi euroko kostua eragingo die usurbildarrei.

GIPUZKOA ZUTIK Urte amaieran Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak etxez etxe postontzietan banatu zuen eskuorriak eragindako kezkak bultzatu ditu, urrats hau ematera datuen arabera, ia 9 milioi euroko kostua eragingo die usurbildarrei.

Erraustegiaren esleipena, gutxienez hilabetez atzeratua Aitortu beharrean aurkitu da azkenean Gipuzkoako Foru Aldundia; GuraSOSek urtarrilaren 5ean, Donostiako epaitegi atarian adierazi bezala, erraustegiaren lizitazioa geldirik dagoela, EAEko Auzitegi Nagusiak guraso taldeak aurkeztua duen errekurtso bat ebatzi arte. Prozesu honek gutxienez hilabete atzerarazi dezake erraustegiaren

EHBilduk Gipuzkoako Ba– tzar Nagusietan duen taldeak erraustegiaren proiektua bertan behera utzi eta Gipuzkoak behar duen hondakinen kudeaketa ereduari buruzko adostasun sozial eta politiko zabala izateko elkarrizketarako mahai bat osa dezatela eskatu zien aurreko astean, EAJ eta PSE agintean dituen foru gobernuari. Erraustegia eraiki– tzeko nahian itsutuak daudela adierazi du EHBilduk eta iritzi politiko, nazioarteko eta medikuen aholku, eta herritarren eskaerei kasurik egin gabe jarraitzen duela foru gobernuak. Aurreko legealdian gai honi lotuta hartutako erabakiak defendatu zituen EHBilduk. Txosten teknikoetan, legitimotasun demokratiko osoz eta legedia ehuneko ehunean errespetatuz hartu zituztela.


PIL-PILEAN

684. zenbakia

7

KoopFabrika, eskualdeko ekintzaileei zuzenduriko programa OTSAILAREN 1EAN ABIATUKO DA, BAINA ALDEZ AURRETIK EMAN BEHAR DA IZENA

K

oopFabrika ekintzaile– tza sozialerako programa bat da. “Formakun– tza, saretzerako laguntza eta proiektuen jarraipena eskain– tzen dituen ekimena”, pren– tsa-ohar bidez jakinarazi digutenez. Programan parte hartzea doakoa da baina aldez aurretik eman behar da izena. Otsailaren 1ean hasiko da ikastaroa. Kooperatzen esperientzia bi urtez jarraian egon da gure eskualdean martxan, baina aurten jauzia eman eta hiru eskualdetan eskainiko da: Beterri-Buruntzan, Debagoienan eta Oarsoaldean, tokian tokiko instituzio eta eragile lokalen inplikazioarekin.

Formazioa eta tutoretza Formakuntzan arlo teoriko komuna lantzeaz gain, ekin– tzailetza sozialerako tresnen erabilpenean trebatu, martxan diren egitasmoei bisitak egin eta KoopFabrikatik irtendako proiektuei tutoretza eskainiko zaie garapen zein saretzerako. 
 Programan parte hartzea doakoa da baina plazak mugatuak daude. Asteotan parte-hartzaileekin elkarrizketa fasea irekiko da, otsailaren 1ean formazioari hasiera emateko. “Horregatik dei egin nahi diegu Beterri-Buruntzan proiektu bat elkarlanean garatu nahi duten pertsona, talde edo enpresei

Lehen aldiz, hiru eskualdeetan eskainiko da formazio programa: Beterri-Buruntzan, Debagoienan eta Oarsoaldean.

KOOP-FABRIKA “Formakuntza teorikoaz gain, ekintzailetza sozialerako tresnen erabilpenean trebatu, martxan diren egitasmoei bisitak egin eta KoopFabrikatik irtendako proiektuei tutoretza eskainiko zaie”

Eraldatzailea sustatzeko sarearen elkarlanetik sortu da. Bere garapenean parte hartu dute Beterri-Buruntzako udalek (tartean, Usurbilgo Udalak, Oarsoaldea eta Debagoiena garapen agentziak eta Bagara Herrigintzan kooperatibak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioarekin).

Informazio gehiago: formazio eta saretzerako tresna izan nahi duen ikastaroan izen ematera”, KoopFabrikakoek aditzera eman digutenez. Proiektua Mondragon Unibertsitateko LANKI Ikertegia eta Olatukoop Interkooperatibismoa eta Ekonomia Sozial

Proiektuaren inguruko berri izateko, web orrialde hau duzue eskura: koopfabrika.eus. Gaiaz luze eta sakonago aritzeko, hemen kontaktu zuzenak: Andoni Egia 688 84 95 40 beterri-buruntza@koopfabrika.eus
koopfabrika.eus

Nori zuzendua dago? Ekintzailetzari eduki sozial, kooperatibo eta eraldatzailea eman nahi dio KoopFabrikak. Hiru profiletako jendeari zuzentzen zaio programa: n Proiektu edo ideiaren bat lantzen edo martxan jarri nahian direnei. n Orain arte elkarte forman jardunean aritu arren, profesionalizatu edo beste era batera 
antolatu nahi duten taldeei. n Enpresen baitako barne-ekintzailetza proiektuei dimentsio sozialetik ekiteko asmoa 
dutenei.


8

HERRIKO PIL-PILEAN TALDEAK

2017ko urtarrilaren 20an

Yoko Garbi elkartea nagusitu zen elkarteen arteko mus txapelketan

Txapeldunak: Yoko Garbi elkarteko Iñaki Izagirre eta Eneko Izagirre.

A

benduaren 17an elkarteen arteko mus txapel– ketaren finala jokatu zen. Txokoaldeko Erroizpe elkartean egin zen elkarteetako ordezkarien arteko norgehiagoka erabakigarria. Yoko Garbi elkarteko Iñaki Izagirre eta Eneko Izagirre aita-semeak nagusitu ziren. Usurbilgo elkarteen arteko mus txapelketak ibilbide polita osatu du. Dagoeneko hemezortzi edizio ospatu dira.

2. sailkatuak: Peña Pagola elkarteko Imanol Zarautz eta Rufino Izagirre.

3. sailkatuak: Mahaspildegiko Joxe Mari Lertxundi eta Koldo Lertxundi.

4. sailkatuak: Ibai Ondo elkarteko Juanjo Irazusta eta Hilario Etxeberria.

Antolaketa txandaka egiten da eta, honakoan, Txokoaldeko Erroizpe elkartea izan da finalaren aterpe. “Giro aparta eta partaidetza anitza izan zen”, Erroizpetik aditzera eman digutenez. Irabazleak honakoak izan ziren: n Txapeldunak: Yoko Garbi elkarteko Iñaki Izagirre eta Eneko Izagirre. n Bigarren sailkatuak: Peña Pagola elkarteko Imanol Zarautz eta Rufino Izagirre. n Hirugarren sailkatuak: Ma-

haspildegi elkarteko Joxe Mari Lertxundi eta Koldo Lertxundi. n Laugarren sailkatuak: Ibai Ondo elkarteko Juanjo Irazusta eta Hilario Etxeberria.

irabazleei musutruk emandako afariengatik”. Aurten, bereziki, Kentuene jatetxeari (Txokoalde), Aginaga sagardotegiari (Aginaga), Saizar sagardotegiari (Kalezar), Iruin sagardotegiari (Zubieta) eta Barazar jatetxeari (Zubieta). “Erroizpe elkartekook eskerrak eman nahi dizkiegu txapelketa antolatzen eta finalaren egunean laguntzen aritu zineten guztiei”. Datorren urteko txapelketa Andazpe Elkartekoei dagokie antolatzea.

Babesleei esker ona “Zorionak guztiei parte har– tzeagatik, bereziki txapeldunei”. Saritutakoak zoriontzeaz gain, Erroizpekoek laguntzaileen ekarpena nabarmentzeko eskatu digute: “eskerrak eman nahi dizkiegu herriko sagardotegi eta jatetxeei urteetan zehar

Aginagako organoa mutu geratu da

B

ittoriano Pikabea ia 60 urtez izan da Aginagako Elizako organo jolea. “Garai batean ez nuen halakorik pentsatuko. Ez da sinistekoa, ezta pentsatu ere”, 2008. urtean NOAUA! aldiz– karian eginiko elkarrizketa batean aitortu zigunez. Orduantxe bete zituen 50 urte organista lanetan. Pasa den astelehenean zendu zen. Eta bere heriotzarekin batera, Aginagako organoa umezurtz geratu da.

abesten bera hasten zen. Eta gero, herriak jarraitzen zion. Ni hasi berritan, organoa jota kantari ez nintzen hasten. Jendeak lagundu baino barre eta iseka gehiago egiten zuen. Lehen bi urteak oso gogorrak izan ziren. Gaur egun ez dago halako arazorik”.

Agustin Furundarenaren eskutik Bittoriano Pikabeak ia 60 urte egin zituen organista lanetan. 74 urterekin zendu da.

Musikari lanetan, lehen urteak gogorrak izan ziren Bi–

ttorianorentzat. “Lehengo organistarekin, organoa jo eta

Antonio Jauregi apaizarekin eta orduko organo jole Agustin Furundarenarekin ikasi zuen organistaren ofizioa.


684. zenbakia

HERRIKO TALDEAK PIL-PILEAN

9

Herritarrak, galdeketa babesten

L

agun koadrilak, familiak, bikoteak, norbanakoak... Herritzartu kudeatzen ari den maiatzaren 7ko galdeketa babesteko haien burua erretratatzen dabiltza.

Selfie bilduma Horren erakusgarri, erabakitze eskubidearen aldeko mugimenduak kaleratu duen ondoko herritarren irudi bilduma.

Sinadurak biltzen Bestalde, gogoan izan, selfie kanpaina honekin batera, Herritzartuk kaleratua duen manifesturako sinadurak biltzen ari direla. Hurrengo asteetan, asteburuetan, poteo orduan Sutegi atarian jarriko duten mahaira gerturatuta eman dezakezue zuen atxikimendua. Bertan ere, selfiak ateratzeko aukera izango da.

Otsailaren 5ean, herri argazkia Dema-plazan Otsailaren 5ean igandea, herri argazki bat ateratzeko deialdia egin du Herritzartu-k. Plaza bete jende ikusi nahiko lukete. Maiatzeko herri kontsulta babesten dutenek, beraz, euren nahia azaleratzeko aukera dute: otsailaren 5ean igandea, eguerdiko 13:00ean Dema-plazan (euria egingo balu, frontoian).

“Erabakitzeko eskubidea eta maiatzak 7ko herri galdeketa babesteko elkartu zure lagun, familia edo lankideekin eta bidali zure selfie argazkia 634 44 55 12 telefono zenbakira�, deialdi hori luzatu diete usurbildarrei.


10

KONTZEJU PIL-PILEANTXIKIA

2017ko urtarrilaren 20an

“Usurbil 0.0”, mugarri berri bat hondakinen kudeaketa integralerantz

U

dalerri honek azken 8 urteotan hondakinen kudeaketaren eremuan jorratu duen bidean urrats berri bat ematea proposatzen du Usurbilgo Udalak abenduaren 22an aurkeztu zuen “Usurbil 0.0” egitasmoaren bidez. Hondakinen kudeaketa eredu propio bat izateko dauden aukeren lanketa bideratu nahi du hilabeteotan Udalak, aditu, herritar eta eragileen laguntzaz. Haien guztien ekarpenekin hornitu nahi dute, egitasmo honi buruz osatu eta aurkeztu berri duten behin behineko dokumentua. Hainbat datu interesgarriren berri ematen du. Tartean, 2008az geroztik gaur arte Usurbilek eremu honetan izan duen txalotzeko moduko bilakaera:

Gertaera nagusiak n 2009: atez ateko bilketaren hasiera. Usurbil Zero zabor udalerria eta atez atekoan ai– tzindari Euskal Herri mailan. n 2010: komertzio eta industria jardueretako hiri hondakinen bilketaren hasiera. n 2011: auzokonpostaren sustapenean aitzindari Usurbil, Gipuzkoan. Jada 700 familiek autokonpostatzen dute etxean sortzen duten hondakinen ia erdia. n 2014: sortzez besteko ordainketa tasa aplikatzen hasi zen Usurbil. Euskal Herrian udalerri aitzindari eta bakarra.

Hondakinen kudeaketa eredu propio bat lortzeko dauden aukerak aztertuko ditu Udalak herritar zein eragileekin. Urtarrilaren 26rako bilera deitu dute.

USURBIL 0.0 “Hondakinen kudeaketan Usurbilek 2008az geroztik gaur arte izan duen bilakaera ikusgarria da” n 2015: Kilometroak 15 ekimenaren harira, “inoiz ekitaldi publiko batean egin den hondakinen kudeaketa arduratsuenaren lekuko izan zen Usurbil. Egindako lanak aitortza jaso zuen, eta KMK15 EAE-ko hondakinen prebentzio astean finalista izendatu zuten”. Honez gain, Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioak, praktika onen eredu gisa aitortua du Usurbilgo Udala, eta ohikoak dira beste erakunde eta herrialdeetatik Usurbilgo hondakinen kudeaketa eredua ezagutzeko gure artera egin izan dituzten bisitak.

Araudiak bete eta haratago joan da Usurbil n 2008/98/Ce nen Zuzentaraua:

Hondaki2020rako

%50eko gaikako bilketa finka– tzen du helburutzat. Usurbilen jada %83koa da gaikako bilketa. n 2015eko Europar Parlamentuko erabakia: 2020rako biohondakinen gaikako bil– keta izatea du helburutzat eta 2030erako %70eko gaikako bil– keta izatea. Usurbilen 2009an bete ziren helburuok. n 22/2011 Hondakinen eta lur kutsatuen legea: 2020rako hondakinen sorrera 2010rekiko %10ean murriztea du helburu. Helburu hau 2013an bete zuen Usurbilek. n 2015eko hondakinen zuzentarau proposamena: 2025erako gaikako bilketa %60koa izatea du helburu, 2030erako %65ekoa. Usurbilen egun %84ko gaikako bilketa dugu. n 1481/2001 Errege dekretua: zabortegian 1995. urtean botatako hondakinen %35 arte murriztea du helburu, hondakin biodegradagarriei dagokionez. Usurbilek helburu hau bete– tzen du.

Prebentzioan egin den lanketa Poltsa

berrerabilgarrien

ba-

naketa; erosketetan tuperraren erabilera; iturriko uraren sustapena; edalontzi berrerabilgarrien erabilpena; hondakin gutxiago sortzea ekitaldi publikoetan; berrerabilpena susta– tzen duten azokak; haurrekin sentsibilizazio kanpainak; jantokian erabilera bakarreko zapien erabilera murrizketa.

Usurbilgo hiri hondakinak 2015 Usurbilgo hiri hondakinak 2015 Biohondakina: %25,95. Papera eta kartoia: %13,81. Beira: %7,20. Ontzi arinak: %8,97. Garbigunea: %16,33. Besteak: %10,44. Erreusa: %17,30. 2015, erreusaren osaera Etxeko erreusa: %16. Kale garbiketa: %23. Industriako erreusa: % 61.

Herritarrekin lan saioa, urtarrilaren 26an Herritarren ekarpenak bil– tzeko lan saioa antolatu du Udalak urtarrilaren 26rako, 18:00-20:00 artean Potxoenean. “Usurbil 0.0 hondakinen kudeaketa programari eginiko ekarpen, iritzi eta hobekuntzak jaso nahiko lituzke Udalak”, aurreratu du. Gaiari buruzko informazioa udalaren web orrialdean aurki dezakezue, usurbil.eus atariko “Usurbil 0.0” estekan klikatuta.

Hondakinen sorrera 2008-2015

Gaikako bilketaren bilakaera 2008-2015

2008: 2.870 tona urteko/501 kilo biztanleko eta urteko. 2009: 2.169 tona urteko/369 kilo biztanleko eta urteko. 2010: 3.504 tona urteko/585 kilo biztanleko eta urteko. 2011: 3.359 tona urteko/555 kilo biztanleko eta urteko. 2012: 3.187 tona urteko/522 kilo biztanleko eta urteko. 2013: 2.921 tona urteko/475 kilo biztanleko eta urteko. 2014: 2.919 tona urteko/470 kilo biztanleko eta urteko. 2015: 3.022 tona urteko/485 kilo biztanleko eta urteko.

2008: Usurbilen %30 2009: Usurbilen %71 2010: Usurbilen %80 2011: Usurbilen %81 2012: Usurbilen %83 2013: Usurbilen %83 2014: Usurbilen %83 2015: Usurbilen %84

San Markon %28 San Markon %30 San Markon %32 San Markon %34 San Markon %35 San Markon %36 San Markon %39 San Markon %46

Gipuzkoan %32. Gipuzkoan %31. Gipuzkoan %32. Gipuzkoan %32. Gipuzkoan %33. Gipuzkoan %38. Gipuzkoan %43. Gipuzkoan %49.


TXOTX GARAIA PIL-PILEAN

684. zenbakia

Ekitaldi berezia udaberrian Usurbilen, Sagardoaren Lurraldeak antolatuta

U

surbil, Hernani eta Astigarragako Udalek sinatua duten elkarlanerako hitzarmenaren baitan, Sagardoaren Lurraldea markapeko eskaintza turistikoa sustatzeko ekintza berriak programatu dituzte hasi berri dugun urte berri honetarako. Ekitaldietako bat Usurbilen iragarri dute udaberri parterako. “Udaberrian, sagarrondoen loratzearekin batera, Sagardoaren Lurraldeak bere sagastietako atakak irekiko ditu Sagastiak Loretan ekimena ospatu eta jendeak Sagardoaren Lurraldeako paisaia politenaz goza dezan. Azken urteotan festa honen ospakizuna indartzen joan da, Japoniako Hanamiaren antzera, baina lurraldearen beraren berezitasunekin. Aurtengo Sagastiak Loretan ekimenak ekitaldi berezi baten ospakizuna barne-hartuko du Usurbilen, baina Sagardoaren Lurraldeako

Baietz sagardotegi denak egin Aginaga sagardotegia n Helbidea: Aginaga auzoa. n Telefono zenbakia: 943 36 67 10. 943 37 06 68. info@aginagasagardotegia. com aginagasagardotegia.com

Aialde-Berri sagardotegia

 n Helbidea: Aialde Berri 37, Santuenea. n Telefono zenbakia: 943 365 031. “Kalitate handikoa eta edan errazekoa”, halakoxea omen dator aurtengo sagardo berria, sagardogileen ordezkari Joxe Angel Goñik Astigarragako Sagardoetxean eginiko denboraldiaren irekiera ekitaldian adierazi zuenez.

lehen sagarrondoa loratu arte itxaron beharko dugu hauek ezagutzeko”, iragarri dute. Xehetasun gehiago beraz, aurrerago eskainiko dituzte.

Ekintza osagarri gehiago Hitzordu berri gehiago ere iragarri dituzte; tartean, “Sagardo Forum” bat. Sagardoaren kultura eta turismoari buruzko jardunaldiak antolatuko dituzte Hernanin, eremuotako

adituekin. Honez gain, sagardotegietara joateko plana, sagardoari loturiko edota inguruotan egin daitezkeen kirol edo aire libreko beste ekintza batzuekin osatzeko aukera eskaini nahi du Sagardoaren Lurraldeak. Esperientzia turistiko ezberdinak eskainiko dituzte aurten. Erreserbak egin eta argibide gehiago jasotzeko, sagardoarenlurraldea.com atarian klikatu.

Julen Lopetegik abiatu du Saizarreko txotx denboraldi berria

A

urpegi ezagunez jositako ekitaldi berezi batekin estreinatu zuten sagardo berria dastatzeko denboraldia Saizarren, hilaren 12an. Lehen tragoa edateko ohorea aurten, Julen Lopetegi entrenatzailearena izan da. Kalejiran etorri zen, Kepa Junkera trikitia jotzen ari zela eta atzetik jende ilara amaigabea zuela.

Sorginak taldekoen aurreskuaren eta Andoni Egañaren bertsoaren ostean, sagardo berridun edalontzia eskutan, eta “Hau da Usurbilgo Saizar sagardo berria!” ahoska-

11

Araeta sagardotegia
 n Helbidea: Berridi bidea 22, Zubieta. n Telefono zenbakia: 943 362 049. araeta.com

Arratzain sagardotegia
 n Helbidea: Arratzain baserria, 22. n Telefono zenbakia: 943 366 663. info@agroturismoarratzain.com agroturismoarratzain.com

Iruin sagardotegia

 n Helbidea: Petritza bidea 12, Zubieta. n Telefono zenbakia: 943 361 229. ion@iruinsagardotegia.com iruinsagardotegia.com

Saizar sagardotegia n Helbidea: Kalezar, 39. n Telefono zenbakia: 943 37 39 95. www.sidrassaizar.com sidreria@sidrassaizar.com

Urdaira sagardotegia

 n Helbidea: Urdaira baserria, Aginaga. n Telefono zenbakia: 943 372 691.

Jende ezagun ugari batu zen Saizar Sagardotegian. Julen Lopetegi entrenatzaileak izan zuen lehen tragoa hartzeko ohorea.

tuz estreinatu zuen ofizialki, 2017ko txotx denboraldia. Sagardo berria goratu eta

berehala hasi zen bertaraturikoen kupeletarako joan etorria.


12

HERRIKO TALDEAK PIL-PILEAN

2017ko urtarrilaren 20an

Gazte eragileak erretratatu ditu Ernaik

G

azte eragileokin bildu eta jasotako datuekin azterlan bat osatu du Usurbilgo Ernaik. “Datu bilduma honen helburua argazki erreal bat ateratzea izan da, ahalik eta gertuen egotea errealitatetik berau aztertu eta eraldatzen saiatzeko”, dio gazte erakundeak landu duen diagnosiko ondorioen atalean.

Argazki horretan, herri mugimenduari dagokionean, pluralismo kultural bat badela sumatu dute; “helburu eta alor ezberdinetan lanean diharduten eragile, lan talde edo plataformak dira horren erakusle”. Bereziki ordea, gazteen presentzia nabarien, aisialdiko ekimenen eta jai batzordeen bueltan dago. Sormenaren alorrak ere bere garrantzia du halere, gazteen parte hartzeari dagokionean. Bi eremuotako eragileak elkarrizketatu ditu hain zuzen, Usurbilgo Ernaik osatu duen diagnosirako. Elkarrizketotatik hainbat datu jaso ditu, gehienbat, gazte eragileen perfilari loturikoak; adina, generoa, okupazioa… Egin duten azterlanak gehiagorako ere balio izan die, “hurbilketa eta harreman sare bat ere egin dugula esan daiteke”.

Etorkizunerako erronkak Eta datu bilketatik abiatuta, hainbat erronka marraztu dituzte etorkizunerako; esaterako, jaien antolaketa lane-

Azaroan Gazte Eguna ospatu zen. Usurbilgo Ernaik gazte eragileekin bildu eta jasotako datuekin azterlan bat osatu du.

USURBILGO ERNAI Egin duten azterlanak gehiagorako balio izan die, “hurbilketa eta harreman sare bat ere egin dugula esan daiteke”. tan edota aisialdian soilik ez, “beste alorretan gazte aktibazioa bermatzen eta sustatzen jarraitzea”. Bereziki gazteenen artean. “Gazte mugimendu iraunkor eta jarrai bat bermatzeko gazteenengana hurbiltzeak du garrantzia”, ohartarazi du Ernaik. Herrigintza, lankidetza eta talde

lana asko partekatzen diren balioak izan arren, hauek sustatzen segitzeko beharra dagoela ikusten dute.

hartuemanetan sakondu nahi lukete etorkizunean.

Potentzialitate handia, baina artikulatu beharrekoa

Eragileen zerrenda bat osatu zuten lehenik. Hortik eragile talde batzuekin bildu eta datu esanguratsu ugari batu zituzten. Esaterako, gazte eragileen hiru laurdenak jai batzordeetan parte hartzen dabiltza, eta ikasleak dira. Erdiak 21-25 urte ditu. Generoa aintzakotzat hartuta, emakume eta gizonezko eragileen parte hartzea parekoa da. Auzolana eta herrigintzari garrantzia ematen diote, baita harremantzeari ere diagnosian bildu dituzten datuon arabera (aldameneko orrialdean).

Eraldaketako “potentzialitate bat ikusten da herrian baina hau artikulatu beharra dago eraginkorra izan dadin”. Bereziki aisialdi eta jaien eremuan nabarmentzen da gazteen presentzia. Baina diotenez, “denon artean neurtu beharko ditugu baldintza egokiagoetan jarri behar ditugun borrokak edo baldintzatuta dauden borroketan jarri behar dugun indarra. Elkarlana eta auzolana”. Herrikidetzan eta

Genero aldetik, parekidetasuna Jai Batzordeetan

Azterketa kualitatiboaren emaitzak Helburuak n Jai ereduetan: auzoari/herriari bizitza ematea, jaiei ekonomikoki aurre egitea, parte hartzaile gehiago lortzea, adin ezbedinetako pertsonak harremantzea, antolakuntza egokiago bat lortzea. n Hezkuntzan eta sorkun–

tzan: baloreetan oinarritutako eskaintza, euskara bultzatzea, adin guztietako eskaintza, herritik herriarentzat logika. Balioak n Jai ereduak: herrigintza, auzolana, parekidetasuna, euskalduna.

n Hezkuntzan eta sorkuntzan: euskara; talde lana, herrigin– tza, lankidetza; aniztasuna eta inklusibitatea; ingurune naturalaren garrantzia; hezkidetza; kultura transmititzea. Testuinguru sozioekonomikoa n Jai ereduak: udaletxearen

diru laguntzen menpekotasuna, herri eta auzoaren komunikazio urria, indibidualismoa eta integratzeko interes ezaren eragina. Hezkuntza eta sorkuntza: udalaren diru laguntzaren baldintzapena, gazteen enplegu baldintzek eta jardun hauen antolaketak bat ez egitea.


PIL-PILEAN HERRIKO TALDEAK

684. zenbakia

13

Diagnosia, zenbakitan Gazteak partaide dituzten eragileak:

n 26-30 urte: %21,6 (25 gazte).

n Hezkuntzan: Ziortza, Udajolas. n Sorkuntzan: Orbeldi Dantza Taldea, musikariak. n Gazte mugimenduan: Gaztetxeko Asanblada. n Feminismoa: Matrakak Talde Feminista. n Jai Ereduak: Aginaga, Atxegalde, Kalezar, Santuenea eta Zubietako Jai Batzordeak.

Hezkuntzan eta sorkuntzan n 15-20 urte: %17,5 (7 gazte). n 21-25 urte: %57,5 (23 gazte). n 26-30 urte: %25 (10 gazte).

Parte hartu duten eragileak:

Guztira: 15-20 urte: %30,1 (47 gazte). 21-25 urte: %47,4 (74 gazte). 26-30 urte: %22,4 (35 gazte).

Datu bilketatik abiatuta, hainbat erronka marraztu dituzte etorkizunerako. Esaterako, jaien antolaketa lanetan edota aisialdian soilik ez, “beste alorretan gazte aktibazioa bermatzen eta sustatzen jarraitzea�.

n 1. Blokea: jai batzordeak. n 2. Blokea: hezkuntza eta sorkuntzaren eremuan, Udajolaseko begiraleak, Dantza Taldea.

Generoaren araberako parte hartzea:

156 gazte, galdekatu diren eragile taldeetan:

n%50,8 emakumezkoak (64 gazte). n%49,2 gizonezkoak (62 gazte).

n%74,4 jai ereduetan (116 lagun). n%25,6 hezkuntzan eta sorkuntzan (40 lagun).

Jai ereduetan %55,8 gizonezkoak (48 gazte), %44,2 emakumezkoak (38 gazte).

Sorkuntzan eta hezkuntzan n%35 gizonezkoak (14 gazte), n%65 emakumezkoak (26 gazte).

Adin taldeen araberako parte hartzea: Jai ereduetan n 15-20 urte: %34,5 (40 gazte). n 21-25 urte: %44 (51 gazte).

Gazteen okupazioaren araberako parte hartzea: Jai ereduetan: %63,8 ikasleak (74 gazte). %36,2 langileak (42 gazte). Hezkuntzan eta sorkuntzan: %90 ikasleak (36 gazte). %10 langileak (4 gazte). Guztira: %70,5 ikasleak (98 gazte). %29,5 langileak (42 gazte).


14

PIL-PILEAN

2017ko urtarrilaren 20an

50 urte, eta sasoi betean

A

izpurua Autobusak familia-enpresak 50 urte bete ditu. Ospakizun ekitaldi ikusgarri bat antolatu zuten aurreko larunbatean, eta lagun ugari bertaratu ziren Osinalde industriagunean duten egoitzan. Enpresaren ibilbidearen errepaso txiki bat egin ondoren, autobus berriak aurkeztu zituzten. Lagunen, instituzioen zein bezeroen babesa jaso zuten.

Ospatzeko modu asko daude. Aizpurua etxekoek ordea, bezeroei eskerrak emateko eta autobus berriak aurkezteko baliatu zuten urteurren festa. Giro atsegina izan zen nagusi.

Lagun zein bezeroen artean Lagun eta bezero askorekin batera, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Janire Bijuesca Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren zuzendaria,

Pasa den larunbateko 50. urteurren ekitaldian, Aizpurua Autobusak enpresak bost erakunde saritu nahi izan zituen: Tolosako CIT elkartea, Laskorain Ikastola, Caritas, Beasaingo Kirol Lagunak eta Herri Ametsa Ikastola.

AIZPURUA AUTOBUSAK 35 autobus dituzte, 29 langile finko ari dira lanean eta egunero 1.200 haur garraiatzen dituzte

Xabier Arregi Usurbilgo alkatea, Jokin Aperribay Real Sociedad-eko presidentea eta beste hainbat talde zein erakundeetako ordezkariak hurbildu ziren.

Autobusak, ‘pasarelara’ Autobusak aurkezteko, desfile

baten modukoa antolatu zuten. Sei autobus berri aurkeztu zituzten, eta autobus bakoi– tzak bezero mota bat zekarren. Aisialdi zein kirol taldeak, jubilatu taldeak, musikariak... Gaur egun egiten dituzten zerbitzuen erakusgarri gisa.

Etengabe, garai berrietara egokitzen n 1967. Antonio Aizpurua izan zen enpresaren sortzailea. Añorgan hasiera batean, Donostiako autobide berria egin zutenean Grosera aldatu ziren. Gertuko garraioa egiten zuten, eta enpresa handietako langileak obretara eramaten hasi ziren. n 1968. Real Sociedad-ekin harremanetan hasi ziren. n 1970. Bizikleta istripu batean, Jose Maria Aizpurua hil zen. Zazpi anai-arrebetako bat. n 1973. Usurbilen hartu zuen egoitza Aizpurua Autobusak enpresak. - Eskola-garraioa eskaintzen hasi ziren. n 1974. Manolo Urbieta ezagutu eta Euskal Herriko abesbatza ezberdinekin hasi ziren lanean. n 1978. Enpresaren kontabili-

tatea eramateko, lehen ordenagailuak iritsi ziren bulegora. n 1982. Lehen emakumezko gidaria. - Lehen bidaia eratu berria zen Euskadiko Orkestrarekin. n 1983. Uholdeen ondorioz, zailtasun handiak igaro behar izan zituzten. -Euskal gastronomiaren fenomenoa hasi zen. Helburu gastronomikoa zuten bidaiak egiten hasi ziren. n 1985. Europarako bidaietarako erreferentzia bilakatzen hasi ziren. n 1987. Bi solairuetako lehen autobusa erosi zuten: Dragoia. 80 eserleku zituen. Irizarrekin lotura gero eta estuagoa da. n 1988. Instalazioak handitu zituzten. 3.000 metro koadroko gune berriarekin, “enpresa gisa gure helburuak zabaldu geni-

tuen”. n 1992. 25. urteurrena ospa– tzeko, “familia giroan bidaia ahaztezina egin genuen Expo 92ra”. - Lehen telefono eramangarriak agertu ziren. n 1995. Scania-Irizar enpresen errekonozimendu berezia, “kalitatea, segurtasuna eta konfidantzaren aldeko apustu irmoa egin genuelako”. - Ziurtagirien eta kalitate-zigiluen agerpena. n 1996. Kolektiboen txangoak zein kirol taldeen joan-etorriak nabarmen ugaritu ziren. n 2001. Segurtasunaren inguruko kontzientzia ugaritu zen. ABS, GPS, takografoak... - Familiako hirugarren belaunaldia hasi zen enpresan lanean. n 2004. “Kulturarekin dugun

harremana zabaldu egin zen, atzerrira egindako bidaiak eta kanpokoen taldeak ugaritu egin ziren”. n 2006. Puntu-bidezko gidabaimena indarrean sartu zen. n 2008. Zirkulazio isunengatik kartzela-delitua ezarri zen Zigor Kodean. n 2009. Teknologia bete-betean sartu zen autobusetan eta kudeaketa arloan. n 2010. Drogen aurkako kontrolak errepidean. n 2013. Behobia-Donostia lasterketan 1.200 korrikalari garraitu zituzten, eta uda-garaian milaka lagun hondartzetara eraman. n 2016. VIP eta Full Service arloan, garraio-enpresa nagusia Gipuzkoan. n 2017. Enpresaren 50. urteurrena.


684. zenbakia

PIL-PILEAN

15

Ana Aizpuruak eta Jokin Aldazabalek zuzendu zuten urteurren ekitaldia. Edurne Aizpuruak hartu zuen hitza ondoren. “Zuek zarete benetako motorra hemen�, etxeko gidariei eta ekitaldira bertaratu zirenei zuzenduz egin zituen adierazpenok. Bideoak Qr kodeen bidez ikus ditzakezue.


16

PIL-PILEAN NOAUA! TXIKI

2017ko urtarrilaren 20an

KIVa Ikastola gara! U

rte hasierarekin batera, 52 ikastolatan eskola jazarpenaren kontrako KIVa programa jarri da martxan. Mundu osoan eskola jazarpenari aurre egin eta hura murrizteko programarik eraginkorrena da, Finlandiako Turkuko Unibertsitateak garatua.

KIVak ikastola komunitate osoa hartzen du bere barnean; ikasleak, irakasleak, langileak, gurasoak... Eskola jazarpenari aurre egitea guztien eginkizuna dela azpimarratzen du horrela. “Jakingo duzuenez, ikastola askotan KIVa programa martxan jarri da, baita geurean ere. Horren adibide, LH 3. mailan egin ditugun horma-irudiak. LHko gela guztietan egin genituen joan den astelehenean. Beraz, gure ikastola ere, KIVa ikastola izango da hemendik aurrera. Dagoeneko hasi gara harremanei dagozkien asmo onak har– tzen…”, Udarregitik aditzera eman digutenez.

KIVak ikastolako komunitate osoa hartzen du bere barnean; ikasleak, irakasleak, langileak eta gurasoak. Era horretan, eskola jazarpenari aurre egitea guztien eginkizuna dela azpimarratzen da.

“Gure ikastola ere, KIVa ikastola izango da hemendik aurrera. Dagoeneko hasi gara harremanei dagozkien asmo onak bereganatzen”.


PIL-PILEAN KONTZEJU TXIKIA

684. zenbakia

Txokoaldeko tren geltokia ekimen soziokulturaletara bideratuko da

T

xokoaldeko tren geltokia zena biziberritzeko ekimena jarri du martxan Usurbilgo Udalak. Gunea jarduera soziokulturaletara bideratu nahi du. Horretarako, Eusko Trenbide Sarearekin elkarlanerako hitzarmena sinatu du, eraikinaren erabileraren lagapena gauzatzeko. Kultur ekimen bat garatu nahi duenarentzat, aukera egokia izan daiteke. Hauek dira deialdiaren ezaugarri nagusiak:

Helburuak n Taldeek zein norbanakoek sorkuntza prozesuak garatzeko gunea izan nahi du. n Adierazpen artistikoen berrikuntzara, parte-hartzean oinarritutako kudeaketara eta tokiko eta inguruarekiko loturara bideratu nahi da. n Sektoreren batean kokatuta egon beharko dute: ikusmen arteak, zinema eta ikus-en– tzunezkoak, dantza, literatura, musika, antzerkia, zirkua, magia, bertsolaritza, eta abar. n Bertan garatzen diren ekin– tzak, beti ere, Usurbilgo herriarentzat onuragarriak eta aberasgarriak izango dira. Udalak aditzera eman duenez, “desberdinen arteko elkarrizketa eta lankidetza bilatu nahi da bertan. Honenbestez, udalaren esku geratzen da aurkeztutako proiektuen artean, bat baino gehiago aukeratzea”.

Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 10ean amaituko da.

Bete beharreko baldintzak Norbanakoek zein taldeek aurkez dezakete proposamena. Bestalde, proposamen bat baino gehiago aurkez daitezke. Lanak euskarri digitalean eta paperean aurkeztu behar dira. Euskarri digitalean: CD edo pendrive batean. Lanak euskaraz idatzita egon behar dute.

Prozedura Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da, alkatetza dekretuz.

Iraupena Bi urterako utziko da lokala. Epe hau, bi aldeen adostasuna tarteko, beste bi urtez luza daiteke.

Hornikuntza gastuak Eraikinari

dagozkion

horni-

kuntza gastuak (argia, ura) eta eraikinaren mantenu arrunta, baita bere kasuan beharrezko dituzten egokitzapenak ere, proiektua bideratuko duenaren kontu izango dira. Besteei eragindako kalteak aseguratuko dituen Erantzukizun Zibileko poliza bat ere kontratatu beharko dute.

Epea Proposamenak aurkezteko azken eguna 2017ko otsailaren 10a izango da.

Udaletxeko Kultura Sailean Proposamenak Usurbilgo Udaleko erregistroan aurkeztu edo postaz bidaliko dira. Usurbilgo Udala Kultura Saila Joxe Martin Sagardia Plaza z/g 20170 Usurbil

17

Lan bertikalen inguruko formakuntza Langabezian egon eta ikasketarik burutzen ari ez diren 21-29 urte arteko gazteei zuzendutako doako formakuntza saio hauetan izen emateko epea zabalik egongo da urtarrilaren 30era arte. Urtarrilaren 31n hasi eta ekainaren 9ra arte luzatuko da ikastaroa. 12 lagunen– tzako lekua egongo da, eta Beterri-Buruntzako udalerriko gazteek izango dute lehentasuna. Inskripzioak Andoaingo Urigain Etxean (La Salle etorbidea, 6) bideratu beharko dira, astelehenetik ostiralera, 09:00-15:00 artean. Argibide gehiagorako deitu 943 30 42 21 telefono zenbakira edo idatzi txertatumerkatuan@andoain.eus atarira.

Teorikoa eta praktikoa “Lan munduan sartzeko baliagarri izango zaizkizun praktikak eta lan poltsa aktiboan sartzeko aukerak”, izango ditu parte hartzaile bakoitzak. Gizarte eta lan orientazio eta integraziorako teknikak; espezialista soka bidezko sarbide tekniketan, eta praktikak burutzeko behar diren beste hainbat prestakuntza jasoko dira.

Beterri-Buruntzako udalek antolatu dute formakuntza ikastaro hau.


18

PIL-PILEAN HERRIKO TALDEAK

2017ko urtarrilaren 20an

Azken erasoak salatu ditu Matrakak Talde Feministak

M

atrakak Usurbilgo Talde Feministak azken egunotan izan diren emakumeen aurkako erasoak gaizetsi ditu. “Garaiotan normalizazioaz eta bakeaz hitz egitean argi geratzen da, hau ez dela gure bakea”, adierazi diote taldetik NOAUA!ri. Batetik, Burlatan (Nafarroa) gizon batek emaztea hil eta gorpua Ultzama ibaira bota zuen aste hasieran. Bestalde, aitak labanaz larriki zauritu zuen, Picassenten espetxeratua dagoen Sara Majarenas euskal presoaren bi urteko alaba Valentzian. Azken kasu hauen harira adierazpena kaleratu zuten Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak eta Euskal Herriko Bilguneko Feministak. Adierazpen honekin bat egin du Matrakak taldeak. Erasook salatzeko mobilizazioetan parte hartzera deitzen zuten, “erasorik ez erantzunik gabe!”. Eraso hau gogor

Amenabar botikako zozketa 100 euro baino gehiago balio duen otarra zozketatu zuen Amenabar botikak gabonetan, bezeroen artean. Emilia Crespo herritarrari tokatu zaio. Zorionak!

Emaztea ito eta Ultzama ibaira jaurti zuela aitortu zuen gizonezko batek astelehenean. Bestalde, aitak labanaz larriki zauritu zuen Picassenten espetxeratua dagoen Sara Majarenas euskal presoaren bi urteko alaba.

eta ozen salatu eta babesa eta elkartasuna aderazi diote euskal presoari, alabari eta senideei. Erasook ez direla modu isolatu eta barkatuan ematen salatzen dute, “bizi garen jendartearen antolaketa sexistak ahalbidetzen eta sustatzen duen indarkeriaren erabileraz” ari gara. Ama eta haurraren beharretara egokituriko tratu eta harremana ahalbidetzea eta sakabanaketarekin amaitzea galdegiten dute, “dakartzan ondorio kaltegarriak ikusita”.

Espetxeek izaera patriarkala dutela nabarmentzen dute, “gizonen beharretara eginiko espazioak dira, horregatik emakume presoa izateak zapalkuntza bikoizten du”. Adibide moduan honako datua: “Egun, 355 euskal preso politiko daude Espainian eta Frantzian dispertsatuta, eta horietatik 47 dira emakumeak. Eta horietatik 19 dira, orotara, bakartuta dituzten kideak, horietatik 12 emakumezkoak dira”.

Emilia Crespori tokatu zaio otarra.

Tipi-Tapako zozketa 431 izan zen igandean ospatu zen munduko janarien Tipi-Tapako zozketako zenbaki saritua. Zenbaki honen jabeak Hurbilago Elkarteko establezimenduetan xahutu ahalko duen 150 euroko erosketa balea irabazi du.

120tik gora lagun izena emanda, Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probarako

A

ste hasierarako 127 ziren hilaren 29an ospatuko den mendi bizikletako irteerarako izena eman duten kirolariak. Inskripzioak egiteko epeak zabalik segiko du hilaren 27ra arte, kirolprobak.com atarian. Dagoeneko 120tik gora lagun animatu dira. Federatuek 15 euro ordaindu beharko dute, 18 euro federatu gabeek. 500 lagunentzako lekua egongo da Irisasi BTT Hotzak Akabatzen proban. 26 km eta 36 km inguruko ibilbide bana egiteko aukera izango

Urtarrilaren 27ra arte eman daiteke izena kirolprobak.com atarian.

da urtarrileko azken igandean, goizeko 09:00etan Mikel Laboa

plazatik abiatuta. Informazio gehiago:

andatzamendizale.info
 irisasibtt@gmail.com


IZERDIPIL-PILEAN PATSETAN

684. zenbakia

Andatzakoen 2017ko egutegia

I

gandean Hendaia-Harritxulo arteko bidea osatu zuten. Uztailera arte Bidasoan barrena ibiliko dira, irailean Pirinioetako asteburu pasa izango dute, urritik abendura beste hiru txango, eta azaroa amaieran Mendi Astea. Honatx Andatza M.K.T.-k urte berrirako osatu duen egitaraua: n Otsailak 12: “Bidasoako Kontrabandistak 2”: Arritxulo-Arantza. n Martxoak 12: “Bidasoako Kontrabandistak 3”: Arantza-Beintza. n Apirilak 9: “Bidasoako Kontrabandistak 4”: Beintza-Ziga. n Maiatzak 14: “Bidasoako Kontrabandistak 5”: Ziga-Erratzu. n Ekainak 11: “Bidasoako Kontrabandistak 6”: Erratzu-Etxalar. n Uztailak 9: “Bidasoako Kontrabandistak 7”: Etxalar-Biriatu. n Irailak 9-10: Posets 3.375 m. n Urriak 8: Anboto.

A

Futbol partidak Haranen Urtarrilak 21, larunbata n 09:30 Alebin mutilak: Udarregi 6B-Landaberri B Udarregi 5A-Urnieta 5B n 10:30 Infantil neskak: Usurbil A-Zarautz Usurbil B-Astigarraga n 12:00 Infantil mutilak: Usurbil-Idiazabal A n 16:00 Erregional mutilak: Usurbil F.T.-Segura K.E.

Eskubaloi partidak Oiardo kiroldegian Andatzakoak Aritxulegiko Harritxulo aterpean, Hendaiatik Aritxulegirako ibilbidea osatu berri. “Errekak eta mendia urez beteta ikusteko aukera izan dugu”. Argazkia aurreko igandekoa da.

n Azaroak 12: Elgeako zerra. n Azaroak 23, 24, 25: Mendi Astea. n Abenduak 17: Hendaia-Ibardin. n Informazio gehiago: andatzamendizale.info n Oharrak: “Andatza M.K.T-k antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa

da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin harremanetan jarri”. Antolatzailea: Andatza M.K.T.

Euskal Herriko 9. Mus Txapelketako kanporaketa bian da Euskal Herriko mus jokalaririk onenak hautatzeko lehia nazionala. Euskal Herriko Mus Federazioak antolaturiko mus txapelketa abian da herriz herriko kanporaketekin. Usurbilen, astebete barru ospatuko da Gipuzkoako finalera sailkatzeko saioa; hilaren 27an.

19

Usurbilgo kanporaketa n Eguna: urtarrilak 27 ostirala. n Ordua: 22:00. n Tokia: Aitzaga Elkartea. n Izen ematea: bikoteko 20 euro, 21:30-22:00 artean. n Laguntzaileak: Aitzaga Elkartea (afaria 2 lagunentzat), Saizar Sagardotegia (afaria 2 lagunentzat), Aginaga Sagardotegia (afaria 2 lagunentzat) eta Bruño

mariskoak (mariskoa). n Hurrengo faseak: -Gipuzkoako kanporaketa: otsailaren 25ean Ibarrako herriko frontoian. -Euskal Herriko final nazionala: martxoaren 25ean Anoetan (Gipuzkoa). n Informazio gehiago: ehmus.eus n Antolatzailea: Euskal Herriko Mus Federazioa.

Urtarrilak 21, larunbata n 10:00 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 5A-Langile n 10:00 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 6B-Udarregi 5B n 11:00 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Leizaran B n 12:15 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Leizaran B n 15:45 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Tekniker Eibar Eskubaloia n 17:30 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.Tekniker Eibar Eskubaloia n 19:30 Senior mutilak, 1.nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Ereintza Urtarrilak 22, igandea n 10:30 Alebin neskak, Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa: prestakuntza saioa. n 11:30 Alebin mutilak, Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa: prestakuntza saioa.


20

GAZI, GOZO, GEZA

ETXEBIZITZA Salgai Pisua salgai Santuenean. 2 logela, sukaldea, egongela, komuna eta trastelekua. Tel. 664 689 597. Etxebizitza bat salgai Atxegalden. Alperroburu 8an. 3 logela, sukaldea, egongela eta 2 bainugela. 25 m2 trastelekua. 626 347 914 Kalezar auzoa, 3 gela handi, sukalde handia, sarrera zabala, komun bat. Eguzkitsua, epela. Gela guztiak kanpoaldera, leihoarekin. Fatxada berrituta, teilatua egoera onean. Garajea, bi trasteleku. 135 m2. 637 22 88 60 Duplexa Kalezarren - Aizparrenea etxea, 176 m2 (120 eta 56) eta garajea 50m2 eta terraza 9m2. Igogailua, fatxada berritua. Oso argitsua, bista onak. 679002101 Pisu bat salgai. 90 m . 3 logela handiak, 2 bainugela, jan-egongela, sukaldea, jantokia aparte eta trastelekua. Dena kanpoaldera. 605 707 642. 2

78m2 pisua Atxegalden. 4 logela, 2 komun, sukaldea, egongela, balkoi luzea, trasteroa. Igogailua. Eguzkitsua. 215.000 euro. 656742207 BOE-ko 79m etxebizitza Aginagan salgai. 3 logela, 2 komun, saloia, sukaldea... Dena kanpokaldera, balkoi-terrazarekin, eguzkitsua, garaje itxia, trastelekua. 629631838 2

OHARREI DAGOKIEN ARAUTEGIA Orri honetan agertzen diren oharrak doakoak dira. Telefonoz edo emailez helarazi daitezke: 943 360 321 / erredakzioa@noaua.eus Oharrak bidaltzeko azken eguna: astelehena, eguerdiko 12:00ak. Atal bakoitzaren goikaldean ipiniko ditugu berrienak. Oharra egokia ez dela erabakiko balitz, NOAUA!k ohar hori argitaratu gabe utziko luke. ra ezin hobea.Iñaki (665736896). Etxe bat salgai Munalurran. Dena kanpo aldera. 3 gela, sukaldea egongelarekin, komun bat, eta terraza bat armairu batekin eta dena itxita. Tel. 637. 225 620. Alokairuan Negozio-lokal bat alokatzen da. Kafetegi edo taberna gisara. nahiago, baina aukerak zabalik. Kaxkoan kokatua. 630 456 404 3 geletako etxea alokairuan; 600 euro gehienez. 665319105. Alokairuko pisu baten bila nabil. 3 logela eta igogailua. Familia arduratsua eta nominarekin. Epe luzerako. Tel. 687 201 410. Pisu bat alokairuan Santuenean. 2 logela, sukaldea, egongela, komuna. Kapritxoz jarria. Animaliak ez dira onartzen. 667 680 236. Logela alokairuan Aginagan, pertsona arduratsu batentzat. Tel. 672 448 644.

2 gela, komuna, sukaldea eta sala dituen etxe bat erosiko nuke. Gehienez 90.000 euro. 689 58 39 21.

Alokairuko pisu baten bila nabil. Txakur bat dut. Erroldatua. 661 115 222

Bi gelako etxebizitza salgai. Komuna, hall, sukaldea. Eguzkitsua. 3. pisua igogailuarekin Muna Lurra kalean. 175.000 euro (620826891).

Alokairuko pisu txiki baten bila nabil. Presa dauka. 699 680 265.

Etxe txiki eta merke bat erosi nahi nuke. Edo alokairu baxuko bat hartuko nuke. 615 758 476. Pisua salgai Urdaiagan. Trenbide-pasagunearen ondoan. 56m2. Pisu baxua. Berritua. Sukalde irekia, esekilekua, egongela, 2 logela eta komuna. Komuna salbu gela guztiak ditu kanpora. 90.000 euro. 646344847 Santuenean pisu bat salgai. Erreformatzeko, prezio onean, auke-

2017ko urtarrilaren 20an

3 logela dituen alokairuko pisu baten bila nabil, baina epe motz batean (urte 1) erosteko aukerarekin. Tel. 686 554 145. Ana. Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen, 3 logelekin posible bada. 648 220 432. Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen. Tel. 603 336 046. Pisu baten bila nabil, altzariekin eta gehienez 550 euro. 661 378 340. Alokairuko pisu baten bila nabil. Tel: 620 708 265 / 686 143 786 . Gela bat alokatzen dut Usurbilen.

Emakume edo neska arduratsua izan behar du. Tel. 665 319 105. Logela bat alokatzen dut. Per– tsona 1 edo 2rentzat. Prezio ona. 657 535 299. Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen, nominarekin. 664885737. MOTORRA Salmenta, garajeak Garaje marra bat salgai Munalurran. Tel. 646 663 405 Vespa 125 T5 motoa salgai. Kotxeko karnetarekin gidatu daiteke. 1990ekoa. Egoera oso onean. 1.200 euro, negoziagarriak. 646329441. Daelin Message motorra salgai, 49 zilindr. 6.400 km, 15 urte inguru. Istripurik gabe. 450 euro, negoziagarriak. Tel. 637 760 816. Garaje marra bat salgai Munalurran. Tel. 646 663 405. Galtzaragainako garaje marra salgai. 20.000 euro. 687348223 Garaje itxia salgai, 38 m karratukoa, Txaramunto, 12. Usurbilen. Mikel 665677195 Garaje itxia salgai, 38 m2, Txaramunto kalea 12. Mikel: 665677195 Suzuki Vitara salgai. Diesela. 1998. urtekoa. Korrea aldatu berria. 630 490 844. Garaje bat saltzen dut Erdiko-kalea, 10 zenbakian. 2 kotxerentzat. 48.000 euro. 699 720 940 . Marradun garaje plaza bat alokatzen dut Bizkarre auzoan. Hilean 70 euro. 696 014 585. Garaje itxia salgai, 38 m koadro, Kalea Txaramunto, 12. Usurbilen. 665677195

moduan salgai Santuenean. 16, 18 eta 42 metro koadrokoak. Argitsuak. 671 547 567. Garaje itxi bat salgai 36,30 metro koadro. 2 kotxerentzat edo garaje-trastero moduan. Errekatxiki-Puntapaxetik. 653380557. Oso argitsua den 70 metro karratuko lokal komertziala salgai Santuenea auzoan. 671547567 Lokal komertzial bat salgai, 60 metro karratu. Erdigunean. Tel. 679 732 489. Bi garaje saltzen dira. Batera edo binaka. 21 eta 25 metro koadokoak Santuenea 17. 615149900.

LANPOSTUAK Lan eskaintzak

Aseguru sektorean espezializatua den gestore pertsonal baten bila gabiltza. Heziketa aseguru-etxearen esku eta libre egotea eskatzen da. Diru-sarrera altuak. jm.fandino@catalanaoccidente.com. 699 760 873. LANPOSTUAK Lan eskaerak Emakumea eskaintzen da arra– tsaldeetan hiruzpalau orduz etxeko lanetan aritu edo adinekoak zaintzeko. 675 70 24 28. Pertsona serio, arduratsua eta paperekin, ordukako lan baten bila: plantxa lanetarako, haur eta adinekoen zaintza, garbiketa lanak, tabernan arraskan aritzeko,… 688 642 835/ 697 887 581. Etxeko zerbitzuan, helduak edo umeak zaintzeko eskaintzen naiz. Usurbilgoa naiz eta erreferentziak ditut. 658703636 Lupe Auxiliar laguntzaile tituluduna, helduak zaintzeko eta etxeko zerbitzurako prest, baita garbiketa lanak egiteko ere. 622925562 Lan bila nabil, garbiketan, jatetxe batean harraskan aritzeko edo pertsona helduak zaintzen. Paperak egunean. Tel. 667 983 617. Mutil gazte euskalduna DBHko ikasleei klase partikularrak emateko eskaintzen da. Ingeniaritza kimikoan graduatua, ingeles maila altua. 695 726 499. Jon

Hiru lokal, komertzio edo garaje

Lan bila nabil, orduka edo umeak zaintzen. 645 530 490. Lan bila nabil, interna moduan edo orduka. 631 108 012. Berandu baino lehen ekin! Irati eta Ane bakarkako partikularrak, arreta hizkuntzen sakontzea eta beste zenbait lanketa eskaintzen ditugu. Pedagogia eta beste hainbat ikasketa. Deitu edo bidali mezua: 617 684 523 / 680 160 278. Emakume euskalduna eskaintzen da, astean bi edo hiru egunetan garbiketa lanak egiteko, goizez edo arratsaldez, irailetik aurrera. Oso arduratsua. 671 547 567 18 urteko nerabea eskaintzen da uda garaian baratzako lanak egiteko. Tel. 616 260 451. Lan bila nabil. Pertsona helduak edo umeak zaintzen. Interna bezala, orduka edo hospitalean egoteko. Tel. 676 188 411. Neska arduratsua lan bila dabil pertsona helduak zaintzen, interna moduan ere bai. 618 756 934 Neska arduratsua lan bila dabil pertsona helduak zaintzen, interna moduan ere bai. 631 224 621 Lan bila nabil. Pertsona helduak edo umeak zaintzen, edo garbiketa lanetan. 642 704 992. Lan bila nabil, umeak edo helduak zaintzen eta garbiketa lanetan. Paperekin eta esperientziarekin. Tel. 617 888 854. Etxeak eta bulegoak garbitzeko, eta pertsona helduak zaintzeko eskaintzen naiz. Asteburuetan eta ospitalean gauak pasatzeko ere bai. Tel. 606 661 048. Etxeak, bulegoak eta portalak garbitzeko edo pertsona helduak zaintzeko eskaintzen naiz. Tel. 673 256 566. Neska arduratsu bat eskaintzen da garbiketa lanak egiteko. Libre edozein momentutan hasteko moduan. 629 110 310. Etxez etxe txakurrei ilea mozteko eskaintzen naiz, material guztiarekin eta txakur ileapaintzaile tituluarekin. 666 798 804. Lan bila nabil, umeak edo per– tsona helduak zaintzen. Interna moduan ere bai. Paperekin eta

Heriotzak

Heriotzak

Heriotzak

Heriotzak

Heriotzak

Joxe Mari Zubiria Aduriz Urtarrilaren 13an hil zen 88 urterekin, Usurbilen

Coro Tolosa Sukia Urtarrilaren 15ean hil zen 88 urterekin, Zubietan

Jose Luis San Sebastian Macazaga Urtarrilaren 15ean hil zen 88 urterekin, Aginagan

Bitoriano Pikabea Lizarreta Urtarrilaren 15ean hil zen 74 urterekin, Aginagan

Juanito Orbegozo Lizarazu Urtarrilaren 16an hil zen 78 urterekin, Usurbilen

OHARRA: 2017ko urtarrilaren 27an aterako dugu datorren astekaria. Oharrak, zorion-agurrak, bestelako deialdiak... jakinarazteko azken eguna: urtarrilaren 23an astelehena, eguerdiko 11:00etan. Emailez, helbide honetara igorri: erredakzioa@noaua.eus


GAZI, GOZO, GEZA

684. zenbakia

erreferentziekin. Tel. 667 281 660.

rientziarekin. 657 708 895.

tziekin. 631 321 981.

Lan bila nabil. Interna moduan, orduka edo baserrian lan egiteko. 631 108 012

Pertsona bat eskaintzen da propaganda edo gutunak banatzeko. Tel. 943 364 527.

Lan bila nabil. Interna moduan, orduka edo baserrian lan egiteko. 619 355 819

Mutil bat eskaintzen da, helduak zaintzeko, baserriko lanetan ari– tzeko edota edozein lanetarako. Interno moduan lan egiteko prest. Tel. 662 286 266.

Erizain laguntzaile tituluduna eskaintzen da pertsona helduak zaintzeko. Bertakoa eta euskaraz dakiena. Tel. 622 925 562.

Mutil bat lan egiteko prest. Per– tsona helduak zaintzen, baserrian animaliak zaintzen edo pintore bezala. 619 355 819 Neska bat lan bila dabil. Orduka edo interna moduan. Pertsona helduak edo umeak zaintzen eta garbiketan. Esperientzia eta erreferentziarekin. (Dokumentazioa egunean). Berehala lanean hasiko nintzateke. Tel. 632 797 416. Senar-emazte gazte bat, lan bila dabil, baserri batean. Interno moduan edo orduka. Esperientzia handia eta erreferentziekin. Tel. 631 916 262 / 631 882 360. Lan bila nabil. Pertsona helduak zaintzen edo beste lan batzuk egiteko. Esperientzia eta berehala lanean hasteko moduan. Tel. 631 916 262. Lan bila nabil Usurbilen. Umeak edo pertsona helduak zaintzen. Esperientzia eta berehala lanean hasteko moduan. Tel. 631 882 360. Esperientzia zabala duen emakumea eskaintzen da haurrak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. Edozein ordutan lan egiteko prest. 660 041 361 Saltzaile edo administratzaile moduan, lan egingo lukeen 31 urteko emakume bat naiz. Tel. 675 703 163. Berta. Emakume bat eskaintzen da asteburutan pertsona helduak zaintzeko. Tel 646 756 555. Neska gazte euskaldun bat haurrak arratsaldetan zaintzeko prest eskaintzen da. Esperientziaduna haurrak zaintzen eta udalekuetan. Tel. 661 626 500. (Maialen) Lan bila nabil. Edozein lan egingo nuke. Interna moduan ere bai. Umeak edo helduak zaintzen, garbiketa lanak egiten, jatetxeren batean harraskako garbiketak egiten, etab. Tel. 676 188 411 Pertsona helduak zaintzen lan egingo nuke asteburutan. Espe-

Auxiliar geriatra eta sukaldari bat eskaintzen da, paper, esperientzia eta nazionalitatearekin, adineko pertsonak zaintzeko. 10 urteko esperientzia sukaldean, garbiketan. Arduratsua. 622 487 879. Lan bila nabil. Baimen guztiak ditut. Esperientzia biltegiko lanetan eta banaketan. 657 535 299. Pertsona helduak edo umeak zaintzen lan egingo nuke. Orduka, interna edo egunean lan egiteko. Papelekin eta erreferen– tziekin. 627 487 592. Pertsona helduak edo umeak zaintzen lan egingo nuke. Orduka, interna edo egunean lan egiteko. Papelekin eta erreferen–

Nikaraguakoa eta 28 urteko mutila, pertsona helduak zaintzeko eskaintzen da. Interno moduan edo nahi den bezala. Badaki etxeko lanak egiten. 687 348 223. Pertsona helduak zaintzen esperientzia asko duen mutil bat, lan bila dabil. Gauetan, orduka edo asteburutan. Tel 648 761 874. Gauean laguntzaile moduan, orduka edo asteburutan lan egiteko neska bat eskaintzen da. Paperekin eta esperientzia askorekin. Gomendio askorekin. 638 602 597. Neska bat eskaintzen da, helduak edo umeak zaintzeko. 695 602 828. Arratsaldetan pertsona helduak zaintzen lan egingo nuke. 30 urteko esperientzia. 682 214 506. BESTELAKOAK

Lanpara bat topatu nuen Artzabal aldean, haizeak eramanda haize gogorreko egun batean. Zurea bada, deitu 675 712 383. Belarra mozteko makina elektrikoa (gutxi erabilita) eta enkortxadora salgai. 943363201 Bi artzai txakurkume Gorbea arrazakoak saltzen dira. 637 974 994 Piano edo teklatu bat erosiko nuke. 675 00 70 48 Garbiñe. Litera bat salgai, metalikoa, grisa eta 2 X 1,90 metroko neurriekin, salgai. Tel. 646 305 658. Kotxeko ume aulki bat salgai, 2 3 urteko ume batentzat. Arroxa. Tel. 646 305 658. Katakumeak oparitzen ditut. Baserrian ohituak. Tel. 610 375 595. Txokoalden, San Esteban gora aldera igotzen, Mugi txartel bat aurkitu da. Izena: Jose Maria Otaegui Mugica. Udaltzainetan dago, eta pasa handik bila. Puntuzko txaketa beige bat galdu zen uztailaren amaieran, anbulategi erdigune inguruan.

943 371 951 900 776 776 943 361 112 943 370 148 697 919 516 943 377 110 943 361 215 943 372 336 943 361 216 943 374 061 943 364 600 943 372 077 943 360 465 943 023 684 943 372 498 943 360 692 943 371 594 607 609 379 943 365 249 943 368 770 943 371 751 943 366 340 943 361 239 943 360 321

NOAUA!ra ekarri mesedez. Abuztuan Usurbilgo Udaltzaingora haurrentzako botika eta higienerako produktuz betetako laranja koloreko nezeser edo botikin bat entregatu dute. Galdu duenak Udaltzaingoan galde dezala. Pago egurra salgai (txinisko eta ekonomikako egokia) 627355126. Maiatzaren 26an, 17:00ak aldera Oiardo Kiroldegian Golf gris auto bati kolpe txiki bat eman nion. Ohar bat utzi nion. Zurea bada jarri nirekin kontaktuan; 635 71 35 97. Katuak oparitzen ditugu Donostikat elkartean. 633 273 747 / 605 730 115 Nort Face markako eta urdin turkesa koloreko haur forro polar bat galdu da. Aurkitu baduzu deitu 678 084 020. Mobilhome bat alokatzen dugu Landetan uztaileko bigarren hamabostaldian, uztailaren 17tik 31ra. Aste bakarrerako edo hamabostaldirako alokatzeko aukera. 660 057 667 Italiera klaseak eskaintzen dira. Kontaktua: 699 609 058.

Telefono interesgarriak Udala Atez ateko bulegoa Udaltzaingoa Udal zerbitzuak (Brigada) Sexu Aholkularitza Gunea Gizarte Zerbitzuak Diputazioa - Basetxea Bake Epaitegia Udarregi Ikastola Haur Eskola Zubietako Lanbide Eskola Zubietako Herri Batzarra Hastapen tailerrak KZgunea Oiardo Kiroldegia Sutegi Udal Liburutegia Zumarte Musika Eskola Etumeta AEK euskaltegia Kalezar Eguneko Zentroa Gure Pakea Zahar Egoitza Gure Elkartea Zahar Egoitza Arrate Zahar Egoitza Usurbilgo Salbatore Parrokia Noaua! Kultur Elkartea

21

Abere-Landare Babeslea 943 376 650 Taxia (Angel) 607 928 770 Taxia (Joxe Kruz, 8 plaza) 677 373 466 Eusko Tren 943 470 976 LurraldeBus 943 000 117 Korreos - posta zerbitzua 943 362 894 Anbulategia 943 362 013 Amenabar botika (lehen Oa) 943 376 076 Iturralde botika 943 363 395 DYA 943 464 622 Gurutze Gorria 943 272 222 Emergentziak 112 Genero-indarkeria, arreta 900 840 111 / 016 Gonzalez Ehorztetxea 943 362 163 Kutxabank 943 361 202 Euskadiko Kutxa-Laborala 943 364 740 Banco SabadellGuipuzcoano 943 370 006 Banco Popular Español 943 370 411 BBVA 943 377 155 Caja Rural Kutxa 943 368 842 Argindarra - Iberdrola 901 202 020 Gas naturala - Naturgas 902 123 456 Telefonica 1004 Euskaltel 900 840 840

Borda baten bila gabiltza Usurbil inguruan. Gehienez 10.000 metro koadroko terrenoarekin. Telefono zenbakia: 608 703 669 Legorretako babarruna salgai. 10 eurotan kiloa. 657 714 355 Haur-sila bat salgai. “Bebe confort” marka LA modeloa. Beltza eta berri-berria dago. Burbuja eta eguzkitakoarekin. 666 373 665. 3 plazako eta 2 plazako sofak salgai, larruzkoak, egurrezko ertzekin. Egoera onean, 500 euro negoziagarri. usurbil72@hotmail.es Hemengo urra erosiko nuke. 634 409 888. TRUKEAN, OPARI Inprimatzaileak, telebistak, patineteak, liburuak… Garbigunean. Doan hartu daitezke. Astelehenetik ostiralera: 10:15-13:00 / 16:00-19:00 artean. Jai egunak ez diren larunbatetan: 9:0013:00 artean

Goardiako farmaziak Urtarrilak 19 - urtarrilak 29 Osteguna 19 DE MIGUEL

Kale Nagusia 32. Lasarte

20 LASA SUQUIA Kale Nagusia 42, Lasarte Larunbata 21 GIL MARTIN Kale Nagusia 24. Lasarte Igandea 22 GIL MARTIN Kale Nagusia 24. Lasarte Kale Nagusia 24. Lasarte Astelehena 23 GIL MARTIN Hipodromo etorbidea, 6. Lasarte Asteartea 24 ACHA-ORBEA San Franzisko 1. Lasarte Asteazkena 25 URBISTONDO Ostirala

Osteguna 26 GANDARIAS-URIBE Iñigo Loiola 9. Lasarte

27 Larunbata 28 Igandea 29 Ostirala

ORUE

Jaizkibel plaza 2. Lasarte

ACHA-ORBEA

Hipodromo etorbidea, 6. Lasarte

ACHA-ORBEA

Hipodromo etorbidea, 6. Lasarte

GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZ URRUTIA YURREBASO, MAITANE Etxeberri auzoa 1. Florida auzoa, Hernani 943 55 77 38 22:00 - 09:00 Gainontzeko datak www.cofgipuzkoa.com web orrian ikusgai.

* LARUNBATETAN, Usurbilgo bi farmaziak irekita egongo dira: 9:00-13:30


22

INGO AL DEU?

Agenda

19

2017ko urtarrilaren 20an

urtarrila

osteguna

Danborrada Udarregi ikastolan. 15:45ean HH-ko ikasleak Agerialden. 16:10ean LH-koen danborrada Agerialden. Eguraldi txarra egingo balu, frontoi txikian. Herritzarturen bilera. 18:30ean Potxoenean.

20

ostirala

Ahalduntze tailerraren hasiera. 17:00etatik 18:30era Oiardo Kiroldegian.

Ostiral honetan hasiko da biodantza ikastaroa

N

orberaren gorputza ezagutzeko baliogarri da biodantza ikastaroa. Ostiral honetan hasiko da eta Oiardo Kiroldegia izango da ekimen honen aterpe.

26

osteguna

“Usurbil 0.0” eredurako ekarpen bilketa. 18:00etatik 20:00etara Potxoenean. Antola– tzailea: Usurbilgo Udala.

Datozenak Azken ostiraleko elkarretaratzea Euskal presoen eskubideen aldeko hileroko elkarretaratze berri bat iragarri dute: urtarrilaren 27an ostirala, gaueko 20:00etan elkartuko dira Mikel Laboa plazan, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deituta.

Izen-ematea, irekita Urtarrilaren 20an hasi eta apirilaren 7ra luzatuko da biodantza ikastaroa. Saio guztiak ostiraletan izango dira, arratsaldeko 17:00-18:30 artean Oiardo Kiroldegian. Izena urtarrilaren 17a baino lehen eman behar zen Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailean. n 943 377 110 n parekidetasuna@usurbil.eus

Datorren astean, urteko lehen kantu-jira Apirilaren 7ra arte iraungo du Parekidetasun Sailak antolatu duen ikastaroak. Argazkia: erran.eus

n Oharra: usurbildarrek lehentasuna izango dute.

Ostegun honetan, danborrada Agerialden Donostiako ospakizuen bezperan egingo dute Udarregiko danborrada. Ostegun honetan, urtarrilak 19, Agerialden: n 15:45 HH-koen danborrada saioa Agerialden. Eguraldi txarra egingo balu, Agerialdeko patioko aterpean.
 n 16:10 LH-koen danborrada saioa Agerialden. Eguraldi txarra egingo balu, Agerialdeko sarrerako frontoi txikietan. Antolatzailea: Udarregi Ikastola.

Euria egingo balu, Agerialdeko frontoian egingo litzateke danborrada.

Kantu Taldekoak kalez kale kantuan arituko dira datorren larunbatean, urtarrilaren 28an. Arratsaldeko 19:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik. Gogoan izan, ikasturte berria hasia dutela. Asteartero biltzen dira Kantu Taldekoak 18:30-19:30 artean, Udarregi Ikastolako kantu gelan entseatzeko.

Urtarrilaren 28an larunbata, Mikel Laboa plazatik abiatuko dira arratsaldeko 19:00etan.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.