NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
kanta-kantari
OLENTZERORI ESKAINITAKO FESTA
O
lentzeroren irudia indartu eta opariak banatzera etorriko den ikazkinari bere lekua eman asmoz, herritar eta eragile talde batek ekitaldi berezia antolatu du abenduaren 24rako. Harane eta Dema plaza lotuko dituen Olentzeroren bueltako ospakizun arratsaldea prestatu dute. Kalezarko futbol zelaitik idi gurdi batean helduko da Olentzero biziduna herritarrentzako finkatu den elkartzeko gunera; Kalezarko Haur Eskola eta Ugarte baserri ondora. Gune horretatik, Olatz Korta musikariak gidatuko duen kalejira abiatuko da Kaxkorantz. Kantu giroan egingo da ibilaldia, Olentzero eta animatzen zareten herritar guztiok bidelagun dituela. Bidean zenbait geldialdi egingo dituzte; Bordatxo taberna edota Sutegi parean esaterako. Adar joleak, txalapartariak iragarri dira, bertsotarako tartea ere izango da. Eta helmugan, Dema plazan gabon giro beteko ekitaldi goxoa. Olentzero biziduna gurditik jaitsi eta suaren istorioa emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute bertaraturikoek. Gaztain jana ere izango da.
Gutun bilketa Eta etxeko txikienok adi; 17:00etatik aurrera, Olentzeroren laguntzaileak gutunak biltzen ariko dira Dema plaza-frontoia buelta horretan. Olentzero heltzen denean gutunak berari helaraziko zaizkio. Musika, antzerkia, kantua uztartuko dituen ekimen berria dugu honakoa, asteburu horri begira antolatu diren ekimenei gaineratuko zaiena.
Abenduak 24, igandea 17:00etatik aurrera, Olentzeroren lagunek berarentzako gutunak bilduko dituzte Dema plazan. 18:00 Haranetik idi gurdian helduko da
Abenduaren 24an, 17:00etatik aurrera, Olentzeroren laguntzaileak gutunak biltzen ariko dira Dema plaza-frontoia buelta horretan.
Olentzero Ugarte baserri parera. Handik Dema plazarako bidea kantuan, Olatz Kortak gidatuko duen kalejiran. Bidean zehar Bordatxo edota Sutegi inguruetan,
adar joleak, txalapartariak, bertsoak… Dema plazan, suaren istorioa, gaztain jana eta Olentzeroren gutun bilketa. Antolatzailea: herritar eta eragile talde bat.
ALDAKETAK AURTENGO DEIALDIETAN Abenduaren 21ean Aginagako Eskola eta Udarregi Ikastolakoak aterako dira kantuan. Udarregiko kalejiren kasuan berrikuntza bat iragarri dute. “Gure ikastolako 50. urteurrenean, ikastolarako moldatutako gabon kanta pare bat gehituko dizkiogu errepertorio klasikoari”. Biharamunean, hilaren 22an, Zubietako Eskolak eta Haur Eskolak ospatuko dituzte dagozkien ekitaldiak. Herri eragileek deitutako hitzorduei dagokienez, Aginagako saioa abenduaren 24tik 23ra, egunbete aurreratu dute
eta segidan Olentzerori ongi etorria egingo diote. Usurbilen, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde Mari Domingi eta Olen– tzerorekin abenduaren 24an arratsalde partean egin ohi duten itzulia eguerdiko poteo ordura aurreratu dute. Entsegu saioa egitekoak ziren abenduaren 18an. Bestalde, Parrokiak antolatu ohi duen kalejira ordu erdi atzeratu dute. Santuenean ere abenduaren 24an aterako dute Olentzero kalejiran, 17:50ean. Gehigarri honen agendan dituzue hi– tzordu guztion zehaztasunak.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
kanta-kantari
A
ZILARREZKO DOMINEKIN ITZULI ZIREN
benduko lehen asteburuan, Gipuzkoako XXX. Akordeoi Jaialdia ospatu zen Arrasaten. Zumarte Musika Eskolako ikasle diren Intza Apezetxea, Gorka Arroyo eta Ma– ddi Zuloagak zilarrezko domina lortu zuten. “Ikasturte hasieratik egindako lan guztiaren saria izan zen”, Zumartetik aditzera eman dutenez. Maddi Zuloagak “Ixabelita” abesti herrikoia jo zuen. Intza Apezetxeak “Polka” finlandar abestia interpretatu zuen. Gorka Arroyok aldiz, bi kanta eskaini zituen: “Fandango Vasco” (herrikoia) eta “El vals de los patinadores” (E.Waldteufel).
Zumarte Musika Eskolak Gipuzkoako XXX. Akordeoi Jaialdian hartu zuen parte. Argazkia: Zumarte.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
kanta-kantari
ZUMARTEKOAK, GABON ABESTI JAIALDIAN
A
zaroaren 25ean, Euskal Herria Cantat Ttiki jaialdia egin zen Azkainen. Zumarte Musika Eskolako abesbatza bertan izan zen kantuan. Gainera, Gipuzkoako ordezkari gisa hartu zuen parte. “Esperientzia oso ona eta ikasleek asko gozatu zuten�, Zumarte Musika Eskolakoek aditzera eman digutenez.
Abenduaren 30ean, Errenterian Zumarte Abesbatzak Errenteriako Gabon Abesti Jaialdi-Sariketan parte hartuko du.
Azaroaren 25ean Azkainen aritu ziren kantuan. Argazkia: Zumarte.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
herriko taldeak
GAZTELEKUAN ASPERTZERIK EZ Abenduak 21, osteguna
Urtarrilak 4, osteguna
n 16:30 Gaztelekuan. n Sukaldaritza tailerra: krep-ak. n Nori zuzendua: DBH2
16:00 Gaztelekuan Donostiara irteera. Nori zuzendua: DBH 4.
Abenduak 23, larunbata n 16:00 Gaztelekuan. n Got Talent, Gaitasuna dut. n Nori zuzendua: DBH1.
Oharra: Tailer ugari antolatu dituzte egun hauetarako. Argazkia: Usurbilgo Udala.
Irteeretan parte hartzeko guraso baimenak Gaztelekuan jaso behar dira.
Informazio gehiago:
Abenduak 28, osteguna n 15:00 Gaztelekuan. n Txuri Urdinera. Nori zuzendua: DBH 1.
Abenduak 30, larunbata n 16:00 Gaztelekuan n Pelikula, Krep-ak, Txokolate beroa. n Nori zuzendua: DBH 3
Ekintzei buruzko informazio gehiago Gaztelekuan (dirua, garraioak, materiala‌). gaztelekua@usurbil.eus 943 371050.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
herriko taldeak
NEGU TALDEA EUSKARAREN GINKANAKO FINALERA IRITSI ZEN
E
uskararekin eta euskaraz dibertitzeko helburua du Euskararen Ginkanak. Taldekako lehiaketa da eta Buruntzaldeko sei herrietako 124 gaztek hartu dute parte. Udarregi Ikastolako talde batek, Negu izenekoak, bigarren saria eskuratu zuen. Lehen saria Astigarragako Paris 2018 taldearentzat izan zen. 1.000 euro jaso dituzte ikasbidaiarako. Bigarren saria, berriz, Usurbilgo Negu taldearentzat izan zen; 500 euro poltsikoratu zituzten. Gainontzeko finalistek Esne Beltzaren kon– tzerturako sarrerak lortu zituzten.
124 gazte aritu dira lehian Buruntzaldeko sei herrietako 124 gazte aritu dira elkarrekin jolasean eta lehian, lau laguneko taldeak osatuta: Andoaingo 6 talde, Usurbilgo 9, Astigarragatik 2, Hernanitik 5, Urnietatik 3 eta Lasarte-Oriatik beste 6. Euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu zituzten Buruntzaldeko gazte lehiakideek.
Erakundeak, elkarlanean Ekimen hau hainbat erakunderen elkarlanaren emaitza izan da: Kutxa Ekogunea, Buruntzaldeko Euskara Batzordeak, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte, Urnieta eta Usurbilgo udalak (Gaztelekuak eta Euskara Zerbitzuak) eta Euskaltzaleen Topagunea. Eskualdeko gazteek euskararekiko erakutsitako motibazioa eta ekintzaletasunean jarritako atentzioa azpimarratu zuten.
Buruntzaldeko sei herrietako 124 gazte aritu dira elkarrekin jolasean eta lehian, lau laguneko taldeak osatuta. Usurbildik bederatzi talde aurkeztu ziren.
DEIALDI BERRIA, MARTXAN
E
kimenaren arrakasta ikusita, Kutxa Ekoguneak Euskararen Ginkana gehiago egiteko aukera zabaldu du. Deialdia ireki da udal eta eskualdeetako elkarteentzat, 2018ko urtarrilaren 15era arte.
Informazio gehiagorako:Â n itsaso@ekogunea.eus n 943 55 20 20 n www.euskararenginkana.eus
Negu taldekoek 500 euro eskuratu zituzten.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
zinema
GAZTETXOENTZAKO ZINEA SUTEGIN Abenduak 22, ostirala n 19:00 zinea Sutegin: “Fénix 11x23”. n Sarrerak: egunean bertan 2 euro. n Iraupena: 96 min. n Antolatzaileak: Udarregi Ikastolako DBH4ko gazteak. Laguntzailea: Udala.
Urtarrilak 7, igandea n 17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegin: “Printze Txikia”. n Sarrera: 3 eurotan, egunean bertan, Sutegin salgai. n Iraupena: 108 minutu. n Antolatzaileak: Udala eta Ziortza G.E.
Urtarrilaren 7an, ‘Printze Txikia’ eskainiko dute Sutegin.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
zinema
1
‘PASAIAKO BADIA’ DOKUMENTALA
984ko martxoaren 22an Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Pasaian, eta han gertatu zenari buruzko kontakizuna egin dute Oinatzak Produkzioak taldeko kideek: Xabier Otamendik, Yuri Agirrek eta Erik Aznalek. Ikerketa lana, sakontasuna eta zorroztasuna biltzen ditu dokumentalak, baita produktua erakargarria egiteko narrazio elementuak ere. Oinatzak produkzioak finantzaketa kolektiboari esker lortu zuen proiektua gauzatzea.
Abenduak 28, osteguna n 19:30ean, Sutegiko auditorioan. n Sarrera: doan.
Abenduaren 28an Sutegin eskainiko dute dokumentala. Sarrera, doan.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
herriko taldeak
URTE ZAHARREKO TOPA BEREZIENA Abenduak 31 igandea n 20:00 Urte berriari preso eta iheslarien egoera konpontzea eskatzeko topa berezia Dema plazan. Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.
Urtarrilak 13 larunbata n 17:30 “Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude� manifestazioa Bilboko Kasillatik. Mobilizazioarekin bat egin du Usurbilen Nahi Dituguk. Autobus zerbitzua izango da Usurbildik. Izen ematea aurrez, ohiko tokietan. Antolatzailea: Sare.
Abenduaren 24an, 12:00etan, euskal presoen eskubideen aldeko kantu-jira egingo dute frontoitik.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
etxeko berri
MILA ESKER, NOAUA! KIDEOK Zuen parte hartzea, laguntza, ahalegina ezinbestekoa da proiektu honek aurrerantz jarrai dezan. Eta ozen esan dezakegu NOAUA!-k duen altxor preziatuena zaretela NOAUA! kide guztiok. Urte garai honetan egin ohi dugun otar zozketarekin gure esker ona adierazi nahi dizuegu.
BAZKIDE SARITUAK,
 Xanti Zumeta Etxeberria.
BAZKIDE SARITUAK, Itziar Izagirre Beloki.
PUBLIZITATEA, bezeroen arteko zozketa: Olarrondo jatetxea.
PUBLIZITATEA, bezeroen arteko zozketa: Zendoia taberna.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
izerdi patsetan
2018KO LEHEN PLANA, IRISASI BTT-REN PROBA
U
rtezahar gauerdiko kanpai hotsak entzun eta minutu bakar batera egin ahalko duzue urte berriko lehen plana. 2018ko lehen minutua bete– tzean, hau da gaueko 00:01ean, urtarrilaren 28rako antolatu duen mendi bizikleta martxan parte hartzeko izen ematea irekiko du Irisasi BTT-k. Inskripzioa bideratuko duzun lehen 500 lagunen artean “sailka– tzen” bazara adi; antolatzaileek iragarri dutenez, mallota jasoko baituzu opari. Ia lau astez mantenduko dute zabalik izen ematea, urtarrilaren 26ra arte, kirolprobak.com atarian. Federatuek 15 euro ordaindu beharko dute, federatu gabeek 18 euro. Proba egunean bertan ere goizeko
Urtarrilaren 28an, goizeko 09:00etan abiatuko da Mikel Laboa plazatik.
8:45 arte izen emateko aukera izango da, 22 euroren truke. Bizikleta gaineko martxa, urtarrilaren 28an goizeko 09:00etan abiatuko da Mikel Laboa plazatik. Antolakuntzaren oharra: kirol ekimen honetan
parte hartu nahi duten 16 urtetik beherakoak Irisasi BTT-koekin hartuemanetan jarri beharko dira, irisasibtt@gmail.com helbidera idatziz. Informazio gehiago, andatzamendizale.info atarian.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean
EUSKARA BAI ETA SEXISMORIK EZ OPARITZEKO GIDA BANA
Datozen eguberrietan euskara oparitzeko tresna ezin aproposagoa. Gida landu eta osatua, bertako, etxeko produktuekin. Kalean da, 2017-18 ikasturteari lotutako Euskarazko Produktuen Katalogo berria. Euskal Herriko 140 bat udal eta mankomunitateetako Euskara Zerbitzuen elkarlanaren emaitza da katalogoa.
U
rtero moduan, ikastetxeetan paperezko edizioko katalogoak banatu dituzte. Eskuratu gabe geratu denak Potxoenean, liburutegian, Lizardin eta Laurok liburu-dendetan ditu eskuragarri. Udalak ere hartu du parte egitasmo honetan. Ia 6.000 produktu biltzen ditu 19. katalogoak; liburuak, musika, jostailuak, jokoak, aldizkariak, DVD-ak, komikiak, gurasoentzako materiala... Produktu guztion bilaketa errazteko, adin tartearen araberako bi atal nagusitan banatu dute argitalpenaren papereko edizioa: 0-12 eta 12-16 urte artekoei zuzendutako bereizitako eskaintzan. Produktu eskaintza osoa katalogoa.eus webgunean kontsulta dezakezue. Paperezko bertsioa ere bertan deskargatu eta nobedadeen berri jasotzeko buletin elektronikora harpidetu zaitezkete. Etengabe eguneratzen dute webgunea. Egile, argitaletxe, produktu mota eta abarren araberako bilaketa zehatzak egin edota sare sozialetarako nahiz esteka gehiagotarako galdu ezin duzuen pasabidea ere bada aipatu ataria.
Katalogoa zenbakitan n 2017koa, 19. edizioa. n Euskal Herriko 140 bat udal eta mankomunitateetako Euskara Zerbitzuek parte hartzen dute (Usurbilgoak tartean). n Bi edizio ditu katalogoak: paperekoa eta edizio digitala. n 125.000 ale banatu dituzte Araban, Biz– kaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. n Katalogoak euskarazko ia 6.000 pro-
Ia 6.000 produktu biltzen ditu katalogoak; liburuak, musika, jokoak, DVD-ak, komikiak...
duktu biltzen ditu. n 0-16 urte arteko haur eta gazteei zuzendua. n Bi atal nagusi: bat, 0-12 urte artekoei zuzendua; bestea, 12-16 urte artekoei.
Informazio gehiago: katalogoa.eus Twitter: @KatalogoaEuska Facebook: Euskarazko Produktuen Katalogoa
OPARITU AURRETIK HAUSNARTU “Sexismoa ez oparitu”. Eta zer oparitu erabaki aurretik hausnartu. Hortxe eskualdeko hainbat udalen eguberriotarako mezua. Erosketa egunotarako kaleratu duten gida aintzakotzat hartzea eskatzen dute Andoain, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo Udalek. “Jostailu eta jolasak aukeratzeko garaian kontuan hartu behar dira haurren nahiak eta gustuak, baina modu kritikoan”, dio udalon gidak. Horretarako, haurrak jostailuen aukeraketan partaide aktibo bilakatzea aholka–
tzen dute. “Utzi haurrari jolas eta jostailuak aukeratzen, haien sexuak aukeraketa horretan eraginik izan gabe. Haurrak sexistak izan edo gehiegizko lehia zein indarkeria sustatzen duten jostailuak edo jolasak aukeratuz gero, saiatu horiek ekiditen, erakargarriak izan daitezkeen beste aukera batzuk proposatuz edo eskainiz”. Usurbilgo Udalaren web orrialdetik (usurbil.eus) deskarga dezakezue. Paperean, aldiz, udaletxean, Potxoenean, liburutegian eta kiroldegian eskura dezakezue.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
herriko taldeak
IZOTZ PISTA, OPARI BERRIAK ETA HERRI LASTERKETA, HURBILAGOREN ESKUTIK Gabonetako gehigarri hau esku artean duzuenerako, martxan ez bada begi bistakoa izango da Askatasuna plazak eguberriotan biziko duen eraldaketa. Zirrara eragingo du asteotan. Estreinakoz Usurbilen izotz pista gainean patinatzeko aukera izango dugu abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra, Hurbilago Elkarteak antolaturiko ekimenari esker.
A
skatasuna plazako estalpea baliatuko dute izotz pista kokatzeko. Bi begiraleek kudeatuko dute gunea. Pistaren ondoan materiala gordetzeko e– txola bat jarriko dute. Izotz pista zabalik dagoen ordutegi berean, kafetegi zerbitzua eskainiko dute horretarako egokituko duten Askatasuna plazako bolatokian. Izotz pistarako sarrerak merkeago eskuratu ahalko dituzue Hurbilago Elkarteko saltokietan. Bestela izotz pistan ere eskuragarri izango dituzue.
Hurbilagoren izotz pista n Epea: abenduak 22-urtarrilak 7. n Ordutegia: 11:00-13:00 / 17:00-20:00. n Tokia: Askatasuna plaza. n Sarrera: Hurbilagoko saltokietan: 1,5 euro. Izotz pistan bertan: 3 euro. Oharra: izotz pistaren alboan, kafetegi zerbitzua Askatasuna plazako bolatokian. Antolatzailea: Hurbilago.
Aros DJ-a frontoian Hurbilago Elkarteak Askatasuna plazan antolaturiko izotz pistak aldaketaren bat ere ekarriko du. Aros DJ-aren emanaldia frontoian egingo da aurten. n Urtarrilak 1, goizaldeko 01:00ean dan– tza batean jarriko ditu urte berriari ongi etorria ematera irtengo diren gautxoriak.
San Silvestrerako izen ematea Zortzigarren ediziora heldu da eta susta– tzen duen parte hartzeari begira, sasoiko egoten segitzen du.
Abenduaren 31n abiatuko da herri lasterketa arratsaldeko 17:00etan Mikel Laboa plazatik.
Hitzordua ohikoa; abenduaren 31n abiatuko da herri lasterketa 17:00etan Mikel Laboa plazatik. Herriko ostalari eta merkatari gehien biltzen dituen Kaxkoari bi itzuli eman beharko dizkiote lasterkariek. Aurreko urteetako joera ikusita, ziur
oraingoan ere ez da faltako mozorroturiko partaiderik. Ezta umore eta festa giroa. Herriko merkataritza eta ostalaritza suspertzearen aldeko herri lasterketarako izena aurrez bideratu beharko duzue Hurbilago Elkarteko saltokietan.
USURBILEN EROSTEAK OPARIA DAKAR Egunotako erosketak Hurbilago Elkarteko saltokietan egiteko baliatu. Ez zaizue damutuko. Urte garai honetan, Usurbilen erosteak oparia baitakar. Elkarteko kide diren saltokietan egiten duzuen erosketen truke txartelak jasoko dituzue. Zuen datu pertsonalekin bete, saltokietan bertan egongo diren kaxetan utzi eta abenduaren 31ko Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa
amaitu arte itxaron. Lasterketa ostean frontoian, opari zaparrada izango dugu. Hurbilagoren Gabonetako Zozketak opari berriak dakartza eta aurtengoan. 50 euroko 25 bale eta Saizar Sagardotegian dastatzeko 2 lagunentzako 4 afari irabaz ditzakezue, keinu txiki-handi bat eginda. Beharrezkoak dituzuen erosketak Hurbilagoko kide diren saltokietan egitearen truke. Zorte on!
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
herriko taldeak
BELAUNALDI ARTEKO HARTUEMANAK SENDOTZEN
E
lkarrengandik asko dugu ikasteko eta baita partekatzeko ere. Agerian utzi zuten abenduaren 13an ospatu zen gabonetako kontzertu bereziak. Askotan gertatzen ez den bezala, honakoan herritar belaunaldien arteko elkarlanaz gauzatu zen emanaldia. Musikak Artzabalgo ekitaldi aretoan batu zituen, Usurbilgo Udala, Zumarte Musika Eskola, Puntapax Eguneko Zentroa eta Udalak abiatu berri duen Eguneko Arreta Zerbitzuko erabiltzaileak. Guztiek, eguberri giroan murgilarazi gintuzten kantu emanaldi ederra eskaini ziguten. Saioa abiatu aurretik, Puntapax Eguneko Zentroko nahiz Eguneko Arreta Zerbitzuko erabiltzaileek, eguberri zoriontsuak desio zizkien gabonetako postal banarekin egin zieten harrera Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udaleko ordezkariei; Agurne Alkorta eta Xabier Arregiri hurrenez hurren. Esker ona adierazi zieten biek bai Eguneko Zentroko eta Eguneko Arreta Zerbi– tzuko langile eta erabiltzaileei. “Alkate ba-
Gabonetako postal banarekin egin zieten harrera Zumarte Musika Eskolako zein Udaleko ordezkariei.
ten eginkizunetan izaten dira eginkizun ez hain samurrak, baina urtero egiten dugun ekitaldi hau azpimarratua dudan ekitaldia da. Gusto handiz etortzen naiz zuengana. Nahi nuke horrelaxe urte askotan zuekin batera egun hau ospatzeko aukera izatea”, adierazi zien Usurbilgo alkateak.
Zumarte Musika Eskolako lehendakari Agurne Alkortak bi udal zerbitzuetako erabiltzaileei eskainitako kontzertuarekin esker ona adieraztera zetozela zioen, “zuek asko eman duzuenez, orain jaso dezazuen. Eta guk ere jaso eta emango dugu”. Musikaren bidez izan zen.
ZUMARTEKO KIDEEK GIROTU ZUTEN EKITALDIA
Z
umarte Musika Eskolako 25 ikasleek eta 7 irakasleek gabon kantei doinua jarri zieten artean, ahotsa Eguneko Zentroko eta Eguneko Arreta Zerbitzuko erabiltzaileek jarri zioten kontzertuari. Belaunaldi arteko elkarlan ederraren emaitza izan zen eguberrietako kanta saioa. Jada tradizioan bilaka– tzen ari da eta Artzabalgo aretoa ere pixkanaka txiki uzten ari dena. Bistan denez, hazten baitoa adineko herritarren kopurua.
Jada tradizioan bilakatzen ari da eta Artzabalgo aretoa txiki geratzen hasi da.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
agenda
Abenduak 21, osteguna n Goizean zehar, ikasleen gabon kanten saioa Aginagako Eskolatik abiatuta. Antolatzailea: Aginagako eskola. n 09:30 Udarregi Ikastolako LH eta DBH-koen gabon kantuen saioa. LH-koek Kalezarko eta Kaxkoko buelta egingo dute. DBH-koek Kaxkoko buelta. n 11:25 HH-ko haurren gabon kantuen jira, Agerialdetik frontoira. Antolatzailea: Udarregi. n 16:30 “Sukaldaritza tailerra: krep-ak” Gaztelekuan, DBH2koentzat. Antolatzailea: Gaztelekua.
Abenduak 22-Urtarrilak 7 n 11:00-13:00/17:00-20:00 Izotz pista Askatasuna plazan. Kafetegi zerbitzua bolatokian. Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.
kal preso eta iheslarien eskubideen aldeko herri itzulia frontoitik. Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu. n 17:00etatik aurrera, Olentzeroren lagunek berarentzako gutunak bilduko dituzte Dema plazan. n 17:30 Gabon kanta jira Parrokia aurretik. Antolatzailea: Usurbilgo Salbatore Parrokia. n 17:50 Olentzeroa Santuenea Elkartetik. Antolatzaileak: Santuenea Elkartea eta gurasoak. n 18:00 Haranetik idi gurdian helduko da Olen– tzero Ugarte baserri parera. Handik Dema plazarako bidea kantuan, Olatz Kortak gidatuko duen kalejiran. Bidean zehar Bordatxo edota Sutegi inguruetan, adar joleak, txalapartariak, bertsoak… Dema plazan, suaren istorioa, gaztain jana eta Olentzeroren gutun bilketa. Antolatzailea: herritar eta eragile talde bat.
Abenduak 26, asteartea Abenduak 22, ostirala n 12:00 Zubietako eskolako kideen gabon kanten saioa Zubietako errebote plazan. Ondoren, hamaiketakoa eta eskolak LH osoa eskaintzeko aukera eskuratu izana ospatuko dute. Antola– tzailea: Zubietako Eskola. n 16:45 Olentzero, Napoleon astoa eta Mari Domingiren etorrera Haur Eskolara. 17:00etan 2-3 urteko haurren geletan harrera. Ondoren, jolastokitik gabon kantak abestuz frontoira. 18:1518:30 aldera Haur Eskolako haurrentzako askaria frontoian: musikaz giroturikoa. Antolatzailea: Haur Eskola. n 19:00 Zinea Sutegin: “Fénix 11x23”. Antola– tzaileak: Udarregiko DBH4-ko gazteak. n 22:00 Kontzertua Sutegin: “Manez eta kobreak”. Antolatzailea: Nafartarrak.
n 11:00 San Esteban Txiki Eguneko meza Urdaiagan. Ondoren, hamaiketakoa. Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.
n 09:00 Gabon kantu jira Aginagako Parrokiatik. Antolatzailea: Aginagako Katekesi Taldea. n 10:00-13:30 Futbol Eskola, Gabonetako Topaketa Haranen. Antolatzailea: Usurbil F.T. n 16:00 “Got Talent, Gaitasuna dut” Gaztelekuan, DBH1ekoentzat. n 18:00 Olentzerori ongi etorria Aginagako Sekaña parean. Trikitilariekin frontoira. Frontoian, eskutitz bilketa eta gaztain jana. Antolatzailea: Antxomolantxa.
Abenduak 24, igandea n 12:00-13:30 Olentzero eta Mari Domingi eus-
Abenduak 31, igandea n 17:00 8. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa Mikel Laboa plazatik. Amaieran, Hurbilagoren Gabonetako Zozketa frontoian. Antolatzailea: Hurbilago Elkartea. n 20:00 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko topa berezia Dema plazan. Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.
Urtarrilak 1, astelehena n 00:01 Irisasi BTT “Hotzak Akabatzen” urtarrilaren 28ko probarako izen emate irekiera kirolprobak.com atarian. Antolatzailea: Irisasi BTT. n 01:00 Aros Dj-a frontoian. Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Urtarrilak 4, osteguna n 16:00 Gaztelekutik Donostiara irteera, DBH4koentzat. Antolatzailea: Gaztelekua. n 17:00 “Txantxariak” kale ikuskizuna frontoian. Antolatzailea: Udala.
Abenduak 26/28 n 11:00-13:00/16:30-19:30 Gabonetako Haur Parkea Oiardo Kiroldegian. Animazioa egunero 17:30etan: Apaxi ipuin kontalaria abenduaren 26an, Salto pailazoa abenduaren 27an eta Djon diskofesta abenduaren 28an. Antolatzailea: Udala.
Abenduak 27, asteazkena n 17:30 Eriz magoa Santueneko ludotekan. Antolatzailea: Santuenea Elkartea.
Abenduak 28, osteguna Abenduak 23, larunbata
Elkartea.
n 15:00 Gaztelekutik Txuri Urdinera, DBH1ekoekin. Antolatzailea: Gaztelekua. n 17:00 Txaloka taldearen eskutik, haurrentzako tailerrak Aginagako ludotekan: gore makillajea, eskulanak… Antolatzailea: Antxomolantxa. n 19:30 “Pasaiako badia” dokumental proiek– zioa Sutegiko auditorioan. Antolatzailea: herritar talde bat.
Urtarrilak 5, ostirala n 11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak bil– tzen. n 17:00 Errege kabalgata, Urdaiagatik abiatuta. n 19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian. Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da. Antolatzailea: Ziortza G.E.
Urtarrilak 7, igandea n 17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegin. “Printze Txikia”. Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.
Urtarrilak 8, astelehena n 18:00-19:00 Kantu Taldekoen ikasturte berriaren hasiera Agerialdeko musika gelan. Antola– tzailea: Kantu Taldea. n 18:00-20:30 Odol ematea anbulatorioan. Dei– tzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.
Abenduak 30, larunbata n 16:00 Film proiekzioa, krepak eta txokolate beroa Gaztelekuan, DBH3koentzat. Antolatzailea: Gaztelekua. n 17:30 Irrien lagunen ikuskizuna Aginagan: “Irrikula Makula Kriskitin Dzart”. Ondoren, txokolate jana. Antolatzailea: Antxomolantxa
Urtarrilak 13, larunbata n 17:30 “Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude” aldarripean, manifestazioa Bilboko Kasillatik. Autobus zerbitzua Usurbildik. Izen ematea, ohiko tokietan. Deitzailea: Sare.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
agenda
3. GAZTE TOPAKETAK USURBILEN Abenduak 27, asteazkena n 11:00 Solasaldia: “Hezkuntza Kolektiboa ezagutzen”. 17:00 Tailerra: “Feminismoa lantzen”. 22:00 Dokumentala: “Errusiar Iraultzari buruz”. Antolatzailea: Usurbilgo Ernai.
Abenduak 28, osteguna n 11:00 Solasaldia: Herrialde Katalanetako Procés-aren gakoak, gazte ikuspuntutik Arran-eko ordezkaritzarekin. 17:00 Hitzaldia: “Errekaleor, Gasteizko auzo as-
kea ezagutzen”. 19:00 Mahai-ingurua: “Musika eta politika 2.0”. Jarraian, luntx-a. 22:00 Bakarlaria: Peputz (Hernanitik). Antolatzailea: Usurbilgo Ernai.
Abenduak 29, ostirala n 18:00 Mahai-ingurua: “Usurbilgo Gazte Mugimenduaren bilakaera: Itaya eta gero, zer?”. 21:00 Afari-tertulia herriko preso ohiekin eta eskutitz bidalketa Olatz, Patxi eta Xuari. Antolatzailea: Usurbilgo Ernai.
Gasteizko Errekaleor auzoari buruzko hitzaldia antolatu dute abenduaren 28rako.