NOAUA! 733 alea

Page 1

ASTEKARIA | 2018ko martxoaren 16an | XXI. urtea | USURBIL | 733. zenbakia | www.noaua.eus Ostiral honetan Pausoka elkartearen aldeko elkartasun azoka Pasabide seguruak eskatzeko agerraldia egingo dute larunbatean, frontoian #M8 greba, iruditan

Natali taldeak martxoaren 23an eskainiko du bere lehen kontzertua



ATARIKO HAIZEA

733. zenbakia

3

Albistea iruditan

Berritze lanak, Kalezarko eskilaratan

E

rrekatxiki kale ondoko parketik Kalezarrera igotzeko dauden eskilarak berritzen dabil egunotan Usurbilgo Udala. Bi hilabete iraungo dute Lasuen enpresak egingo dituzten lanek eta 60.490 euroko kostua izango dute. Orain arte zeuden irisgarritasun arazoak konponduko dituzte. “Trazatu berdina mantenduko dute eskilara berriek, eta zabalera handituko da, erosoak izan ahal izateko. Halaber, baranda ere jarriko da, eta argiztatu egingo dira. Albo batean errail bat zabalduko da, bizikletak igo eta jaisteko. Maldan hiru egon-toki ere jarriko dira, eserlekuez hornituta”, berri eman du Udalak. Lanok amaituta, “Kale Irekiak” prozesuaren baitan haurrek eginiko eskaera gauzatuko du Udalak; jolaserako elementuak jarriko dituzte haurrentzat eskilara ondoko parkean.

Eskileren zabalera handitu egingo da. Baranda jarri eta argiztatuko egingo da.

Urak Bide taldeak landu du proiektua. “Ingurua kontuan hartuta eta integrazioa

zainduz atonduko da parkea”, Udalak ohartarazi duenez.

Martxoaren 20an, Jai Batzordearen bilera

NOAUA!rik ez da izango Aste Santuko oporretan

Apirilaren 21ean, 1968ko kinto bazkaria

Usurbilgo jaiak antolatzen segitzeko hurrengo batzar irekia, martxoaren 20an 18:00etan Potxoenean. Egitaraua zehazten eta aurrekontua lantzen segiko dute.

Opor aurreko azken astekaria datorren astekoa izango da. Zorion agur edo oharrik ipintzeko, NOAUA!ra helarari emailez: erredakzioa@noaua.eus

Atxega jauregian batuko dira. Izena emateko azken eguna apirilaren 10a izango da. Deitu edo whatsapp bidezko mezua bidali 696 411 683 telefono zenbakira.

Laburrean

Elkarteko lehendakaria: Idoia Torregarai. Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda. Idazkaria: Aizpea Aizpurua. Publizitatea: Beatriz Alda, publizitatea@noaua.eus Diseinu berria: Erroitz S. L.

Kultur Elkartea

Erredakzio kontseilua, erredakzioa@noaua.eus: Imanol Ubeda, Aritz Lasarte. Banaketa: Iñaki Irazusta, Jon Galbete. Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Maria Angeles Arruti, Ainara Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria

Jesus Urbieta, Maddi Galbete, Ana Urdangarin, Maddi Zaldua, Iñaki Larrañaga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Xabier Aranburu, Inma Balda, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Piñas,

Unai Agirre, Idoia Torregarai eta Udarregi ikastola. Tirada: 2.800 ale. Lege-Gordailua: SS-668-96 ISSN: 1136-6818. Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

Bordaberri, 3 - Eguzkitzaldea. 20.170 Usurbil 943 360 321 /// elkartea@noaua.eus /// www.noaua.eus Jendaurreko ordutegia: 10:00 - 14.00 / 16:00 - 19:00 astegunetan

Euskal presoak

Euskal Herrira!

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua.


4

HERORREK PIL-PILEANESAN

Aritz Gorriti

S

arritan ez, behin edo behin gertatu izan zaigu. Baina halako egoerok bizi ostean, zer esan eta pentsatua eman digute zalantzarik gabe. Ez da kontu berria. NOAUA! zergatik ez elebitan? Alegia, eskuartean duzun aldizkari hau euskaraz eta erdaraz, bi hizkun– tzetan zergatik ez dugun argitaratzen, galdetu edo eskatu izan digute. Euskaraz ez dakiten adin konkretu batetik gorakoek beti. Azken hilabeteotan bitan gertatu zaigu. Behin kexa formatuan jaso genuen “iradokizuna”. Duela gutxi galdera moduan. Zergatik ez NOAUA! erdaraz? Ertz asko ditu gaiak. Hasteko, nola kudeatu egoerok. Nola erantzun? Ez da pentsatzeko denbora

2018ko martxoaren 16an

Zergatik ez erdaraz? askorik izaten. Ezustean harrapatzen zaitu egoerak, berehala erantzun behar duzu, eta erdaraz ahalegindu behar gainera, aurrekoak zu ulertu zaitzan. Beste kontu bat da, aurrean duzuna jabetzen ote den benetan, egiten ari zaren ahaleginaz. Baina lehen hitza erdaraz egin duzu, eta zuk euskaraz hitz eginez ulertua izateko duzun eskubide eta beharra, bigarren mailan geratu da beste behin. Edo ez. Nahi izanez gero, komunikazioa berehalakoan eten liteke, aski da ez dakienari euskaraz hitz egitea. Baina zer gertatuko litzateke halako egoera batean euskaraz hitz egiten hasiko bagina? Alegia ez turista bati, baizik eta gure artean urteak bizitzen egon eta euskara ez dakienari, halako exijentzia baten aurrean euskaraz hitz

egingo bagenio? Errespetu falta nabarmentzat joko li– tzateke jokabide hau, ziur. Aldiz, zer gertatuko litzateke, alderantzizkoa balitz egoera? Erdaraz moldatu beste erremediorik ez genuke izango. Hizkuntzaz gain, tonua ere zaindu behar da halakoetan. Erdalduntzeko eskaera edo exijentzien aurrean, euskaldun gisa minduta sentituta ere, errespetu faltatzat jota ere (jakin bai baitakizu urteak daramatzala gure artean bizitzen eta ez duela zu ulertzen ahalegindu asmorik) arrazionalki jokatu behar, emozioei gaina hartuz. Aurrean duzuna ez mintzeko tonua ere zaindu behar da. En– tzundakoak entzunda, erraza izan ez arren. Eta gero justifikazioen txanda. NOAUA!-k zergatik behar duen euskaraz, bla bla

bla… Betiko txapa nekagarria azaldu behar. Halakoetan, zoritxarrez ezertarako balio ez duena. Are gehiago, badakigunean, galdera batekin laburbildu daitekeela guztia. Niri ari zara galdezka, zergatik ez NOAUA! erdaraz? Eta zuk, zergatik ez euskaraz? Baina hitzak eta tonua neurtu eta zaindu behar beti. Lerrook idazterakoan ere ez dut ukatuko, zer hitz erabili neurtzen nabil, inor mindua sentitu ez dadin. Baina mingarria da benetan, oraindik orain, NOAUA!k erdaraz ez, hamaika arrazoi tarteko, euskaraz, eta noski, euskara hutsean behar duela adierazi eta justifikatu beharrean aurkitzea. Eta zaila, batzuetan ezinezkoa, irentsi ezinezkoak diren hitz ba– tzuen aurrean isiltzea.

Luis Aranalde | Garazi Lizaso Manterola | Imanol Ubeda | Aritz Gorriti | Maialen Unanue | Idoia Torregarai | Luken Arkarazo

Komikia

TOKIKOMeko hainbat hedabidek sustaturiko tira komikoa.

* Ika Mika atalerako idatziak gehienez 2.000 karaktere izango ditu. NOAUA!k ez du bere gain hartzen Ika Mika atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Ezizena ere onar daiteke, baina idatziaren egile den gizabanakoaren edo elkartearen IFK edo baliokidea egiaztatu eta gero. Zuzenean beste pertsona bati zuzenduta dagoenean, izen-abizenekin argitaratuko da ika-mikarako idatzia. Hurrengo alea: martxoak 23. Idatzia ekartzeko azken eguna: martxoak 19.


PIL-PILEAN

733. zenbakia

Agerreazpiko udal baratzak zozketatu dituzte

3

0 metro karratuko 36 partzela eta 60 metro karratuko beste 24 esleitu ditu Udalak bost urterako, martxoaren 9an egin zuten zozketan. Ia denak, orain arte Agerreazpiko parkean, baratza lantzen zihardutenen artean esleitu dituzte. Kasuotan, “aurretik lantzen duen udal baratza” esleituko zaie, “azalera bereko baratza eskatzen badu”. Erabiltzaile berrien kasuan, Udalak eta Ekoguneak antolaturiko nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroa

Ia partzela denak baratza lantzen zihardutenen artean esleitu dituzte.

egin beharko dute. Agerreazpiko udal baratzeen elkartean parte hartuko dute guztiek.

Udal baratzen erabilera kanona, urtero ordenantza fiskaletan jasotakoa izango da.

5

“Sagarrondotik sagardora” ikastaroan aldaketak Martxoaren 3rako iragarria zuten saioa larunbat honetan egingo da azkenean, Alkartasuna Kooperatibatik ohartarazi dutenez. Larunbat honetan, beraz, 09:00-13:00 artean Potxoenean, “Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak” saioa Aitor Etxeandiaren eskutik. Martxoaren 17rako iragarria zegoen “Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa” hilaren 3an egin zuten. Informazio gehiago eta izen emateko: 943 361 114 alkartasuna@usurbil.com

Ika-mika

EAJ-PNV, gezurrak bide motza du

N

OAUA!!ren 732. alean (2018-03-08), Usurbilgo EAJ-PNVk adierazpen bat eman du jakitera, Troiako pasabidea dela eta. Gaiaren zehaztasun teknikoak eta iritzi kontrajarriak ez ditut hona ekarriko. Izan dugu, eta izango dugu aurrerantzean ere, horri buruz hitz egiteko aukera. Iritzi desberdinak izatea ez da berez txarra; ondo eramaten jakinez gero, aberasgarria ere izan beharko luke. Baina PNVren oharrean badira onartezinak diren bi pasarte. Horrela diote hitzez hitz: “Usurbilgo udal gobernuaren aldetik Troiako pasabidea dela eta ez dugu inolako informaziorik jaso udaletxean”, eta honakoa gehitzen dute: “Nola eskatzen zaie beste agintariei usurbildarroi eduki beharreko errespetua, alkateak berak bere herritar batzuei halakorik agertzen ez badie?”. Hor esaten dena gezurra da,

gezur borobila. Hara, 2018ko otsailaren 8ko Hirigintza Batzordean, gai-zerrendako 4. puntuan, Troiako pasabidearen berri eman zen. Den-dena hemen jasotzea ezinezkoa bada ere, honako azalpenak eman ziren: -Troiako pasabidearen proiektua Euskal Trenbide Sareak (ETSk) idatzi du, ez Usurbilgo Udalak. Konponbidea bultzatu dugu, bai, baina ez dugu proiektua diseinatu. Beraz, proiektuak planteatzen dituen xehetasun teknikoen eta kostuen erantzulea ez da Udala. -Udal-arkitektoak, planoak eskuetan, proiektuaren xehetasunak azaldu zituen. -Proiektu horren hasierako zirriborroan errepidea gurutzatzeko semaforo bidezko proposamena egin zen, eta Diputazioak berak esan zion ezetz aukera horri, aireko pasabidearen alde eginez. -Proiektua bukatutakoan, ETS

prest zegoen elkarlanean aurrera egiteko, baina, proiektua garestiegia dela iritzita, Diputazioak ez zuen onartu. -Usurbilgo udal-gobernutik beti eskatu izan dugu Troiako proiektuak hiru pasabide arriskutsuri eman behar diola soluzio integrala: N-634 guru– tzatzea, trenbideko pasonibela, eta Ugaldea industrialderako igarobidea. Soluzioak, gainera, oinezkoentzat eta bizikletentzat balio behar du, eta horrek derrigor eskatzen du administrazioak batera aritzea. -Jakinarazi zen bilera bat eskatuta zegoela Diputazioarekin, eta aztertu beharko zela nola egin aurrera, zein aukera dauden, eta erakunde bakoitzak zer inplikazio izango duen. -Elkarlanean aritzeko proposamena egin genien hautetsi guztiei, esanez gai honetan herri gisa egin behar genuela lan, eta elkarren eskutik joatea komeni

dela. Hori dena grabatuta dago. Batzordean ziren EAJ-PNVren udal-taldeko bi kide, eta dena entzun zuten. Gardenak izan gara udal-hautetsiekin eta herritarrekin. Eta orain, gezurretan, NOAUA!!n esaten digute ez dutela udaletxean gai honi buruzko berririk jaso! Proposamen teknikoek konponbidea eduki dezakete, eta horretan buru-belarri egingo dugu lan, guretik ahal dugun guztia jarriz eta herri-interesak defendatuz. Gezurrak bide motza du, baina arrastoa uzten du. Debaldekoa da, baina kalte garestia egiten du. Horregatik eskatzen diot Usurbilgo EAJ-PNVri publikoki zuzendu dezala gaizki eta maltzurki esandakoa. Xabier Arregi Iparragirre, Usurbilgo Alkatea.


6

PIL-PILEAN

2018ko martxoaren 16an

Datorren astelehenean abiatuko da Jubilatuen Astea

E

sperientziak elkartrukatuz, belaunaldi arteko topaketa interesgarri eta aberatsa ospatu zen martxoaren 9an Artzabalgo ekitaldi aretoan. Gure Pakea Elkarteko kideak eta Ziortza Gazte Elkarteko LH 5-6 mailetako gazteak batu zituen hitzorduak. Haurtzaroko oroitzapenak berritu eta bizipen ugari partekatu zituzten. Badatorren Jubilatuen Astearen atariko hitzordua izan zen.

Jubilatuen Astea Martxoak 19, astelehena n 16:00 Hitzaldia Artzabalgo areto nagusian: “Diru aurrezkiak nola kudeatu”. n Hizlaria: Rural Kutxako ordezkari bat.

Martxoak 20, asteartea n 09:00 Ibilaldia Artzabaletik Aginagara. n Ibilbidea: Artzabal, Arra– tzain, Arburu, Tellegindegi, Gaztelu, Arrillagaundi, Aginaga. n Amaiera, Aginaga Sagardotegian. Bertan bazkalduko dute.

Martxoak 21, asteazkena n 16:00 Hitzaldia Artzabalgo areto nagusian: “Emozio positiboak”. n Hizlaria: Matia Fundazioko kide Nerea Galdona.

Martxoak 22, osteguna n 17:00 “El Moderno” an–

Martxoaren 9an, Ziortza Gazte Elkarteko LH 5-6 mailetako gazteak Gurea Pakean izan ziren bisitan.

HITZALDIA ARTZABALEN “Diru aurrezkiak nola kudeatu” hitzaldia egingo dute astelehenean. 16:00etatik aurrera, Artzabalen” tzezlana Sutegiko auditorioan. n Zehaztasunak: “60. hamarkada bukaeran egoera politikoa aldatzen hasi zen poliki poliki,

geroago emango zen aldaketaren aurrerapen gisa. Aldaketa horrek konfrontazioa sortuko zuen gizartean, herrietan hirietan baino gogorragoa izan zena, eta antzezlan honek garai hura islatzen du”. n Zuzendaria: Josema Lángara. n Taldea: ONCEko Oroimenak antzerki taldeak eskainitako antzerkia. n Hizkuntza: gaztelania. n Sarrera: doan.

Martxoak 23, ostirala n 16:30 Jose Mari Soroaren kantaldia Artzabalgo areto nagusian.

Martxoak 24, larunbata n 17:00 Lasarte-Oriako abesbatza Sutegiko auditorioan.

Martxoak 25, igandea n Meza eta bazkaria. Antolatzailea: Gure Pakea Jubilatuen Elkartea.


PIL-PILEAN

733. zenbakia

7

Pasabideetan segurtasuna bermatzea eskatzeko agerraldia iragarri du herritar talde batek

H

erritarren prentsaurreko handi bat iragarri dute larunbaterako, martxoaren 17rako 13:00ean Usurbilgo frontoian. Bertan, gaurkotasun handiko baina aspalditik herri honek bizi duen egoera salatu nahi da; Usurbil zeharkatzen duten trenbideko eta N-634 errepideko hainbat puntuetan dagoen segurtasun falta hain zuzen. “Honen guztiaren berri eman eta egoera salatzeko, martxoaren 17an, larunbatez, herritarren prentsaurreko handi bat egin nahi dugu, gure ahotsa, eskaria eta salaketa dagokion erakundeetara irits dadin. Animatu eta parte hartu!”, deitu dituzte herritarrak. Deitzaileek ohar bidez nabarmendu dutenez, pasabideetan segurtasuna bermatzeko neurriak hartzea exijituko zaie “Usurbilgo Udalari, baina bereziki Gipuzkoako Diputa-

hurrengoa, eta ez gaude prest halakorik onartzeko”, ohartarazi dute. Troiakoa bezalako puntu beltz ugari daudela diote, bai N-634 errepidean, baita inguruok zeharkatzen dituen trenbidean ere. Eta herritarrek, “bestelako alternatibarik ezean”, pasabideok gurutza– tzera behartuak daudela diote.

Mugikortasun segurua eta jasangarria, lehentasun Agerraldia larunbat honetan egingo da, frontoian, eguerdiko 13:00ean.

HERRITAR PLATAFORMA Pasabideetan segurtasuna bermatzeko neurriak hartzea exijituko zaie “Usurbilgo Udalari, baina bereziki Diputazioari eta Eusko Jaurlaritzari” zioari eta Eusko Jaurlaritzari”, Puntu beltzik ez, Usurbil

seguru eta jasangarria orain aldarripean zabaldu duten deialdian.

“Edonor izan daiteke hurrengoa” Egoera honekin horrela ezin dela jarraitu nabarmentzen dute. Adibide gisa jartzen dute, 2016ko urrian Troiako pasagunean auto batek harrapatuta hil zen herritarraren kasua. “Gutako edonor izan daiteke

Horrek eragiten dituen arriskuekin. Arriskuok agerian utzi ditu hain zuzen, herritarrek eta Udalak, Usurbil bizigarria, segurua eta jasangarria eraiki nahian hilabeteotan egin duten hausnarketan. “Azterlanak agerian utzi nahi du gure herrian baditugula pasagune arriskutsuak eta herritarrok gure egunerokoan arrisku ugari hartzen ditugula. Mugikortasun segurua eta jasangarria, beraz, lehentasunezko bihurtu zaigu”, diote.

Kiroldegiko instalakuntzak berritzeko lanen lizitazioa Usurbilgo Oiardo Kiroldegiko instalakuntzen erreformarako, egokitzapenerako eta birgai– tzerako obra burutzea (01 fasea (A) helburu izango duen lanen lizitazio iragarkia argitaratu zuen Usurbilgo Udalak martxoaren 8an Gipuzkoako Aldiz– kari Ofizialean. Ordutik 29 egun naturaleko epea izango dute interesdunek, eskaintzak aurkezteko. Obrak 6 hilabeteko tartean burutu beharko dira. Lizitazioaren prezioa, 603.148,89 euro BEZ barne.

Martxoaren 8tik, 29 egun naturaleko epea dago eskaintzak aurkezteko.

Zumarte birgaitzeko obra kontratuaren esleipena Usurbilgo Udaleko udalba– tzak martxoaren 5eko ezohiko osoko bilkuran, Zumarte

Musika Eskolaren birgaitze ekologikoa eta handitze exekuzio proiektua, eta obra kontratua esleitzeko kontratazio espedientea onartu zituen.

Martxoaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen Udalak hain zuzen, obra kontratuaren lizitazio iragarkia. Ordutik 29 egun naturaleko epea izango dute interesdunek, eskaintzak aurkezteko. Lanak 12 hilabeteko epean gauzatu beharko dituzte. Lizitazioaren prezioa, 1.998.998,78 euro BEZ barne.

Informazio gehiago: 943 371 951 Usurbilgo Udalean usurbil.eus


8

PIL-PILEAN HERRIKO TALDEAK

2018ko martxoaren 16an

Erraustegiaren kontrolik gabeko isurketekin, osasunerako bermerik ez

A

urreko astekarian eman genizuen, Hitzartu prozesua abiatzeko, errausketa eta osasuna hizpide zituen jardunaldien baitan, CSIC-eko bi zientzialariek Zubietako erraustegiari buruz landu eta plazaratu duten txosten zientifiko eta perizialaren berri. GuraSOSek erraustegiari emandako Ingurumen Baimen Bateratuaren aurkako auzian baliatuko du.

Txosten horrek hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak Zubietako erraustegiari emandako baimenak herritarron osasuna ez duela bermatzen ondorioztatzen du. Eraikitzen amaitu eta martxan jartzen badute, Zubietako erraustegiak hainbat substan– tzia toxiko isuriko baititu, inolako kontrolik gabe. Zientzialarion txostenak ohartarazten du, ondoko substantzia hauen emisioa ez dela kontrolpean izango, eta osasun arazo larriak eragin ditzaketela honenbestez: n PBDEak: tumoreak eragin ditzakete, eragin neurotoxikoak dituzte. Ugalketa sistemarako toxikoak dira, fetuaren hazkun– tzan garapenaren amaiera baldintzatzen dute, jaioberriaren tamaina txikiagotzen du, eta gibelarentzat toxikoak dira.

Martxoaren 2an aurkeztu zuten txostenak datu kezkagarriak azaleratu ditu.

CSIC “Zubietako erraustegiak hainbat substantzia toxiko isuriko ditu, inolako kontrolik gabe” n A Bisfenol-a: bularreko eta prostatako minbizia, anormaltasunak eragin ditzakete ugalketan, aldaketa mutagenoak... n Hidrogeno zianida: bihotz eta arnasketa sistemaren gelditzea eta gelditze kardiobaskularrak eragin ditzake. n Hidrogeno bromatua: arnasketa sistema kaltetzen duen gas toxikoa. n Ftalatoak: bularreko minbi-

zia, ugalkortasun arazoak eta gizonen ugalketa garapenean eragiten du... n Isozianatoak: minbizia eragin dezakete, ugalkortasun gabezian, fetuaren eta jaioberrien heriotza, anormaltasunak hezurduran... n “1,3-butadienoa”: minbizia sor dezake haurren artean, leuzemia eta minbizia baita, organo hematolinfatikoetan. n Benzopirenoa: mutazio eta garapenean malformazioak sor ditzakete, baita tumoreak eta minbizia, akatsak jaio– tzerakoan, pisu baxua izatea, jaiotze goiztiarrak, atzerapena haurraren garapenean, adimen-koziente baxua,... n Bentzenoa: leuzemia eragiten du, minbizi hematologikoak,

helduen artean “Hodgkin” linfoma... n Fenola: nerbio sistema kaltetu dezake, tumoreak eragin. Enbriotoxiko eta genotoxikoa da animalientzat, dosi altuetan baita gizakiontzat ere. n Paper eta plastiko hondakinen nanomaterialen errausteak eragindako PM partikulak: bereziki biriketan eragiten du. Aipatzekoa, burmuinaren hantura eragiten duen titaniozko dioxidoa. n Dioxina bromatuak eta dioxina kloratu eta bromatuak: timo izeneko guruin endokrinoaren atrofia eragiten du, ugalketa arazoak...

Kontrolatuko diren susbtantziak: Partikula totalak, karbono organiko totala, azido sulfidrikoa, amoniakoa, usainak; hidrogeno kloruroa, hidrogeno fluoruroa, azufre dioxidoa, nitrogeno monoxidoa, nitrogeno dioxidoa. Kadmioa, talioa, merkurioa, antimonioa, artsenikoa, beruna, kromoa, kobaltoa, kobrea, manganesoa, nikela, banadioa eta hauen guztien osagaiak. Dioxinak eta furanoak, baliokidetasun toxikoaren metodoaren arabera.

Informazio gehiago: hitzartu.eus

%85eko gaikako bilketa Usurbilen Usurbil hondakinak atez ate biltzen hasi zenetik 9 urte beteko dira ostiralean, martxoaren 16an. Udalak bere aldizkariko azken zenbakian berri eman duenez, hondakinen ia %85 gaika biltzea lortu zen 2017an, hilabeteren batean %87raino ere heldu zen. 2016an %84a. Puntu bat egin du gorantz beraz, gaikako bilketak, bereziki

organikoari esker. 2016an 735 tona organiko bildu zituzten, iaz 761 tona. Aipatzekoa, ze erreus kopuru gutxi sortzen den udalerri honetan: usurbildar bakoitzak iaz 10 kg urte osoan. Erreus gehiena industriaguneetan sortu zen. Bada nobedaderik hondakin zati honi dagokionez. Udalaren esanetan, orain arte bildutako

erreus guztia zabortegietara garraiatzen zuten. Aurrerantzean zati bat Eizmendiko inerteen zabortegira eramango dute. Datu baikorren beste aldean, bada hobetzekorik; kalean hain zuzen. 2016an 101 tona bildu ziren kaleko lurzoruan, 2017an 111 tona. Hondakinen kudeaketa eredu propioa lantzea ahabidetu

eta abian den “Usurbil 0.0” programa ebaluatu eta etorkizuneko erronkak zein lehentasunak finkatzeko bilera iragarri du Udalak, “Udalberri” aldizkariaren bidez.

Martxoaren 15ean, bilera Bilera ostegunean izango da, interesa duen orori irekia. 18:00etan Potxoenean.


HERRIKOPIL-PILEAN TALDEAK

733. zenbakia

9

Martxoaren 20an, errausketaren inguruko jardunaldia eta mobilizazio eguna

P

onentzia aurkezpena, mahai-inguru, hitzaldi edota giza-kateak tartekatuko dituen hondakinen kudeaketaren eta errausketaren inguruko jardunaldi eta mobilizazio eguna antolatu dute martxoaren 20rako, Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta sindikatu anitzek. Martxoaren 9an aurkeztu zituzten antolatzaileek, “Langileok ere erraustegia gelditu! Badago alternatiba!” aldarripean hurrengo asterako ekimenak. Egun horretan, “langileok hitza hartu eta erabakia aldarrikatuko dugu”, iragarri dutenez. Mobilizatzeko tartea ere egongo den egun horretarako josi duten egitarauaren arabera, lan osasuna, enplegua eta ingurumena, krisi ekologikoa eta gai gehiago hartuko dituzte ahotan, sindikatuetako ordezkarien edota Piotr Barczak, Europako ingurumen bulegoko hondakinen arduradun teknikoaren eskutik. “Jardunaldi hauen bidez, modu berezian, langileon bizi eta lan baldintzak erdigunean

“Ingurumena eta pertsonak erdigunean jarriko dituen jendarte eredu berria eraikitzeko, aldaketa soziala eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen ditugu”, sindikatuko ordezkariek halaxe iragarri zuten agerraldi bidez.

DEITZAILEAK “Jardunaldi hauen bidez, modu berezian, langileon bizi eta lan baldintzak erdigunean kokatuko ditugu” kokatuko ditugu, langileok ere dinamika honetan eragile zein subjektu aktibo izan behar dugulako, hitza eta erabakia gureak ere badirelako”, adierazi dute antolatzaileek.

“Aldaketa soziala eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen ditugu” Gutxi batzuen negozioak gipuzkoarron osasun zein ingurumena gainetik jartzen ari direla eta “herritarron beharrei erantzuteko beharrezko baliabideak erraustegira (des)bidera– tzen ari direla” urteak darama– tzatela salatzen, nabarmendu dute. Errausketa baino irtenbide osasuntsuago, merkeago eta ekologikoak badirela gogorarazten dute beste behin, “lanpostu

gehiago sortzen dutenak, azken batean ekonomia zirkularraren pausuak jarraituz guztiok jasoko genituzkeela onurak”. Hondakinen kudeaketa iraunkorra da alternatiba jardunaldion antolatzaileentzat, birziklapena, berrerabilera eta hondakinen murrizketa giltzarriak. “Ingurumena eta pertsonak erdigunean jarriko dituen jendarte eredu berria eraikitzeko, aldaketa soziala eta erabakitzeko eskubidea aldarrika– tzen ditugu”.

Mahainguruak, hitzaldia eta bi giza-kate Martxoak 20, asteartea Euskal Herriko Unibertsitatearen Ibaetako Kanpuseko Ignacio Maria Barriola zentroko auditorioan: n 09:30-10:30 Piotr Barczak, Europako ingurumen bulegoko hondakinen arduradun teknikoaren ponentzia: “Zibilizazio krisi ekologikoa eta hondakinen arazoa”. n 10:30-12:00 Sindikatuen ma-

hai ingurua hiru blokeetan: -Lan osasuna eta langileon bizi baldintzak: errauskailuak langileon lan osasunean dituen ondorioak eta horrek gure bizi baldintzatan duen eragina. -Enplegua eta ingurumena: proiektuok zer nolako enplegua sortzen duten aztertu eta ingurumena errespetatzeko eman beharreko urratsak mahai gaineratu (enplegua vs ingurumena gaindituz). Zaborren

kudeaketarako proposamenak.

Donostiako Bulebarretik Foru Aldundira: n 12:30 Giza-katea, ekitaldia eta adierazpenak hedabideei.

Donostiako San Telmon: n 18:00 “Angula ustelak” hi– tzaldia. Hizlariak: Ainhoa Intxaurrandieta, Igor Melchor, Piotr Barczak. Erraustegiaren inguruko negozio eta maniobra

zikin ugariren inguruan azalpenak emango dituzte.

Donostiako San Telmotik Foru Aldundi aurrera: n 19:30 Giza-katea. Antolatzaileak: Errausketaren Aurkako Mugimendua, ELA, LAB, CCOO, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU, COBAS, BIOLUR, Baserri XXI, OlatuKoop, Donostia Bizirik.


10

HERRIKO TALDEAK PIL-PILEAN

2018ko martxoaren 16an

Xabier Rey Urmeneta presoaren heriotza salatu dute

X

abier Rey Urmeneta preso iruñearraren heriotza salatzeko elkarretaratzea egin zuten martxoaren 9an Mikel Laboa plazan. Hiru egun lehenago hil zen, sorterritik 1.050 kilometrora, Puerto III, Puerto de Santamariako espetxean. “Xabierren heriotza ekidin zitekeen. Baina ez dute nahi izan”, salatu du Etxerat-ek.

Elkarretaratzea eta afaria Hilabete amaierako jai egunak tarteko, martxoaren 23ra aurreratu du Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak euskal presoen eskubideen aldeko elkarretara– tzea. Oraingoan, presoei euskal prentsa helarazteko harpidetza afari solidarioa antolatu dute:

Martxoak 23, ostirala Aurreko ostiralean elkarretaratzea egin zuten Mikel Laboa plazan.

Heriotza honen “erantzukizun osoa espainiar estatuak mantentzen duen salbuespenezko espetxe politika sun– tsitzaile honek dauka”. Babesa adierazi die Etxerat-ek, senide eta ingurukoei. “Gure mina azaldu eta gure dolumin eta elkartasuna helarazi nahi diegu Xabier Rey Urmenetaren senide eta gertukoenei. Zuekin gaude”.

USURBILEN NAHI DITUGU

“Martxoko elkarretaratzea astebete lehenago egingo da, martxoaren 23arekin” Preso nafarrak hamar urte zeramatzan lehen graduan, erregimen itxi batean. Eguneko 4 ordu baino ez zituen

patioan egoteko, gainerako orduak ziega barruan egin behar zituen, otorduak barne. “Preso iruñearra kondena luzea duten eta urrun dauden espetxetan betetzen ari diren euskal preso politikoen kolektiboko kidea zen, hondatze fisiko eta psikiko ikaragarria sufritzen duten kolektiboko kidea zen”, adierazi du Etxerat-ek.

n 20:00 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan. n 21:00 Harpidetza afaria Ai– tzaga Elkartean. n Menua: entsalada epela zizekin, masailak saltsan, flan tarta, edariak eta kafea. n Prezioa: 20 euro, langabeek 14 euro. n Txartelak aurrez salgai Ai– tzagan. n Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.

Gure Esku Dago-ren giza-katean izen emateko garaia 2014ko ekainean egin bezala, elkarri eskua ematera deitzen gaitu Gure Esku Dago mugimenduak. “Eman eskua etorkizunari” aldarripean, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen 201,9 kilometroko giza-katea antolatzen ari dira ekainaren 10erako. Usurbil eta Aginagatik ere igaroko da erabakitze eskubidearen aldeko mobilizazio erraldoia. Mila herritar baino gehiago beharko dira, herri honen ardurapean egongo den eremua osatzeko. Giza-katerako izen ematea zabalik dago jada. Adi, astebururo inskripzio mahaia jarriko baitu Usurbilgo Gure Esku Dago taldeak frontoi inguruan. Giza-katerako izena emateaz gain, mahai horretan bertan “ekimena finantzatzeko painueloa (5 euro) eta kamiseta berriak (10 euro) erosteko aukera izango da”. Diruz laguntzeaz gain, antolaketa lanetan ere parte hartu daiteke. “Giza-ka-

Ekainaren 10ean egingo da giza-katea, “Eman eskua etorkizunari” lemapean.

GURE ESKU DAGO USURBIL

“Astebururo inskripzio mahaia jarriko dute frontoi inguruan”

dearen aldeko borrokan. Bere aletxoa jarri nahi duen edozein herritarri ostegunetako bilera irekietara hurbiltzeko gonbita egiten diogu”.

Ekainak 10, igandea tea ongi atera dadin, lan asko dugu aurretik eta beraz, lagun– tza oro izango da ongi etorria. Bakoitzak ahal duen neurrian eta moduan, guztiok gara beharrezkoak erabakitze eskubi-

n Aldarria: “Eman eskua etorkizunari”. n Ibilbidea: Donostiako Kontxatik Gasteizeraino. n Luzeera: 201,9 kilometro. n Oharra: Donostia, Bilbo eta

Gasteiz lotuko dituen giza-katea Usurbil eta Aginagatik igaroko da. Usurbilek bi kilometro bete– tzeko ardura izango du, Txara paretik (Ugaldea industriagunerako sarbide paretik), Kale Nagusia zeharkatu eta Atxegalde auzoa igaro arte, Ucin enpresa pareraino. Kilometro erdi bat Aginagako Kaxkoan. 1.000 herritar baino gehiago beharko dira. n Informazio gehiago: gureeskudago.eus n Deitzailea: Gure Esku Dago.

Prestaketak -Giza-katerako izen emate mahaia astebururo frontoi inguruan: ostiral arratsaldeetan, larunbat eta igande eguerdietan. -Usurbilgo Gure Esku Dago lan taldearen bilerak ostegunero 19:00etan Potxoenean.

Informazio gehiago: Facebook: GureEskuDagoUsurbil Twitter: @GureEskuDagoU


733. zenbakia

PIL-PILEAN PUBLIZITATEA

11


12

PIL-PILEAN KRONIKA

2018ko martxoaren 16an

Odolaren Mintzoa: ‘Hamaika USURBILGO MUSIKA TALDEAK GALIZIAN ESKAINI ZUEN KONTZERTUAREN KRONIKA

Martxoaren hasieran, NAO taldearekin batera jo zuten Compostelan. Joan-etorrian bizitakoak eta sentitutakoak azaldu dizkigute kronika moduko honetan.

L

agun artea, kilometroak, zirrara eta elkartasuna. Begirunezko besarkadak eta doinu basatiak. Lehen aldiz bagoaz gure herritik kanpora, Odolaren Mintzoa Euskal Herritik Galiziara. 2008an ezagutu genuen elkar NAOko lagunek eta nik, maketa (bai, ongi irakurri duzu) kaleratu genuen garaian. Herri zapalduetako kide garenon artean bada konplizitate mutu bat, ukazioaren eta aldarrikapenen gudu zelaian orpoz orpo bizi– tzera ohituta gaudelako agian, auskalo. Ondoren, urte luzez elkarren berririk eduki gabe egon eta gero, 2015. urtean aitak Garate Studioetara itzuliko zirela esan zidan. Hots, grabaketa epea probestuz, Aitzaga tabernan kontzertu bat antolatu genien, eta emanaldiaren osteko algara eta dantza saiakeren artean sortu zen hartu-emanaren ideia: Odolaren Mintzoa eta NAO, bi nazio, bi data, bi kontzertu, bat Euskal Herrian eta bestea Galizian. Helburua zehatza zen, bi taldeon eta kide garen herrion arteko lokarriak estutu eta elkar elikatzea. Horretarako “Hamaika Herri Borroka Bakarra” lema hautatu genuen, proiektu erakargarria izendatzeko.

Lehen aldiz, atzerrirantz Lehen data martxoaren 3an,

LUKEN ARKARAZO “Helburua zehatza zen, NAO eta Odolaren Mintzoa taldeen eta kide garen herrion arteko lokarriak estutu eta elkar elikatzea” Compostelan, eta bigarrena datorren martxoaren 24n, Agiñako Eliza Zarran. Jada astebete igaro da Galiziako abenturatik eta hura burutik ezin uxatu nabil. Bederatzi urteko ibilbide luzeaz geroztik, lehen aldiz alokatutako furgoneta batean, kilometroz kilometro, gure jaioterritik urrundu eta zuzeneko musikariaren benetako izatea ezagutzera abiatu ginen.

Zortzi orduko bidaia Bezperan, martxoak 2, eguerdian abiatzea genuen helburu lau taldekideok eta Pakok, azken orduko urrezko fitxaketak. Eguraldi txarra zela medio, 7-8 orduko bidaia egin beharko genuela kalkulatzen baikenuen. Baina, musikarion, eta batez ere Odolaren Mintzoatarron ohitura txarrari jarraikiz, arratsal– deko 16:00etan abiatu ginen. Jokin Irastorza, gure bateristak, gure abestietan duen gidari rola furgonetara bihurtu eta txofer sendo izan genuen. Berarekin betiko lez Txueka anaiak, ni neu, eta gure sasi-manager, se-

gurtasun arduradun, begirale eta umorista, Pako Agudo handia, algarak sortzeko produkzio makina nekaezina. Bere lagun– tzarekin, La Estradara (Jasper, Naoko abeslariaren jaioterria) Compostela kanpoaldeko herrixkara burutu genuen zortzi orduko bidaia, eramangarriagoa izan zen.

Jasper, gure anfitrioia Gaueko hamabietan heldu ginen bertako 20 Berzas taberna argitsu eta animatura. Bertan zain genuen Jasper, gure anfitrioia. 38 urte bete berritan, hezur eta azal den galiziar tipikoa da, hitz jario geldiezin eta erakargarria duena. Une horretan, 21:00etatik esperoan, ronez ureztatua zuen mingaina eta besarkadak abiada bizian erabili zituen guri ongi etorri paregabe bat emateko. Artista hutsa da Jasper, kantugile, kitarrajole eta abeslaria, Bloke Galegoko militante eta Lehen Hezkun– tzako irakaslea. Baina guztiaren gainetik, hartu-emanetarako maisua. Ostatura sartu berritan, bazirudien orduak gindoazela bertan. Tipo ezaguna da gure anfitrioia, eta herriko alproja guztiak lagun ditu. Sendoa da galiziar abertzaleek Euskal Herriarekin duten lotura, askok eta askok baitute arbaso, familiarteko edota lagunen bat hemen. Hots, ordaindu ezinezko begirune

eta gertutasun batekin hartu gintuzten. Gau osoan zehar, garagardo eta irri artean hunkituta entzun genituen “Jo ta ke, irabazi arte”, “Ikusi mendizaleak” edota “Iñigo Cabacas, gogoan zaitugu” bezalako aldarri eta kantuak. Hurrengo eguneko kontzertuaren kezka ziztu bizian disolbatu zen kafe likorez beteriko txupito artean, gau ero eta berezi baten protagonistak izango ginela konturatzen hasi ginen bitartean.

Kontzertu eguna Biharamuneko esnatzea ez zen samurra izan, kontzertu eguna zen. Jasperren gurasoen baserrian esnatu ginen, nahi baina buruko min handiagoarekin. Jasper bera goizeko hamaiketan bere bi alabak jasotzera joan zen eta bueltan bazkaria zekarren, paella eder bat, nekeari eta garuna kolpatzen zion orkestra basatiari aurre eginez. Gaur gauean NAO kartel buru dira eta bera da frontman-a, ia bi ordu pasa beharko du abesten, kitarra jotzen eta bere jarioarekin kontzertuari kanta eta kanta artean behar duen gatza eta piperra ipintzen. Gu, Odolaren Mintzoa, gauari hasiera emateko ardura dugu, gaueko 22:30ean, eta bi taldeon artean, Son da Rua izeneko hip hop taldea arituko da, hauek ere, NAOren antzera, galiziar hutsez abesten dutelarik.


PIL-PILEAN KRONIKA

733. zenbakia

13

herri borroka bakarra, I’ Compostelako Campusean Bazkaria giro bikainean igaro genuen, bezperako gertaeren sasi oroitzapen inguruan arituz. NAOko beste gitarjolea ezagutu genuen, Gus, tipo a– tsegina, hau ere jario finekoa, ogibidez medikua. Arratsaldeko lehen orduekin batera abiatu ginen Compostelako Campusera, bertan baitago Malatesta Aretoa, 400 pertsonentzako aforoa duen kontzertu gune ilun eta erakargarria. Areto luze eta estua da Malatesta, oholtza altua (metro eta erdi) duena, itxura zinez dotorekoa. Lehenbizikoak izango garenez eszenatokira igotzen, azkenak frogatuko genuen. Ondorioz, backstage-ean igaro genuen arratsaldea, beste taldeetako kideak ezagutzen, aretoko arduradunek pikatzeko eskaintzen ziguten guztia irensten genuen bitartean. Hor egin genuen topo Son da Rúako (Kalekoak gara gaizieraz”) hirukote gaztearekin, itxura lotsatia zuten, hasi berriak omen ziren, baina ondoren kontzertuan garbi u– tziko ziguten, zergatik ari ziren Galiziako gune alternatiboetan zeresana ematen.

Publiko beroa, galiziarra Oharkabean iritsi ziren gaueko hamarrak. Urteak ez nintzela hain nerbioso sentitzen, izerdia hatzetan eta eztarria sikaturik. Ez genuen espektatiba handirik, goiz jotzen genuen eta NAO, gaueko plater nagusiak, hirugarren. Hirurehun pertsona inguru espero zituzten, baina nik gu hasterako ez nituen 50 baino gehiago espero. Kon– tzertu aurreko unea berezia da, taldekideen artekoa, hitz gutxi eta begirada, besarkada zein sentimendu sakonekoak. Jokin baterian eseri eta soinu teknikariari keinua egin ostean, hasi

Odolaren Mintzoa taldeak Etsipenaren aurka diskoa plazaratu zuen udazkenean. Argazkia: Ibai Arrieta.

LUKEN ARKARAZO Galiziatik bueltan, galdera zehatz bat airean bueltaka: gai izango al gara haiek guri eskainitakoa guk Usurbilen bueltatzeko? Pakok argi zuen, “martxoaren 24an Eliza Zarrai sua emango ziou” zen Dragoi Bolako atal bakoi– tzari hasiera ematen dion doinu ezaguna, presorik utziko ez duen matxinada hastera doala adierazten duen hura. 45 minutuko emanaldia, zirrara eta izerdia. Publiko beroa da galiziarra, xaxatu orduko gerturatu ziren

aretoan ziren 100 pertsonak aurreko lerroetara, eta bat egin zuten gure mezuarekin. Emanaldi zuzena eta deskantsu bakoa eskaini genuen, eta ez ziguten bakarrik utzi. Pentsa Zubietako Erraustegiari “Ez hemen, ez inon” abesten bukatu zutela.

Kaotikoa, kontzertu amaiera Ostean, Son da Ruak aretoa hip hop eta rap doinuz altxa ondoren, NAOko lagunen txanda iritsi zen. Haiena ez da rock kontzertu soil bat, Estatuan askok askotan bigarren maila batean uzten duten nazio duin baten aldarrikapen festa bilakatzen da euren emanaldia. Gu ohorezko testigu izan ginen, bai kontzertuan eta baita

Itzulerako emanaldia, martxoaren 24an Aginagako Eliza Zaharrean Martxoak 24 larunbata

Martxoak 16 ostirala

Odolaren Mintzoa, NAO eta DJ Seymar. n Aginagako Eliza Zaharrean. n Sarrerak Aitzagan salgai. n Prezioa: 5 euro.

Girotze-festa Aitzagan. n Zaparra taldeak diskoa aurkeztuko du, 22:30ean hasita. n Ondoren sarrerak, diskak eta kamiseten zozketa.

ondorengo une ederretan ere. Kaotikoa izan zen kontzertua, talde guztietako kideok ohol– tza gainean amaitu genuelarik. Eta are kaotikoagoa ondorengo parranda, baina istorio hori beste baterako utziko dugu. Hurrengo egunean, lagun galiziarraz agurtu eta ajeari buelta emateko likidoz kargatuta ekin genion itzulerari, goizean goiz amets eder batetik esnatu berritan eduki ohi den antzeko sentipenarekin. Eta galdera zehatz bat airean bueltaka, gai izango al gara haiek guri eskainitakoa guk Usurbilen buelta– tzeko? Pakok argi zuen, “martxoaren 24an Eliza Zarrai sua emango ziou”. Luken Arkarazo


14

PIL-PILEAN IRUDITAN

2018ko martxoaren 16an

Mugimendu Feminista: “Mundua gelditu dezakegula eraku

M

ugimendu Feministaren datuen arabera, 230.000 emakume manifestatu ziren martxoaren 8an Euskal Herrian. Hiriburuetan manifestazio masiboak burutu ziren eta zenbait kasutan bertaratutakoen kopurua inoizko handiena izan zen. “Datuok historikoak izateaz gain, mugimendu feministaren mobilizazio indarra eta sareetan antolatzeko gaitasuna frogatzen dituzte”, Mugimendu Feministak aditzera eman duenez. “Belaunaldiarteko mugimendua garela ikustarazi genuen. Mundua gelditu dezakegula erakutsi dugu. Orain mundua eraldatzea proposa– tzen dugu”.

Martxoaren 8ko greba zein planto deialdiek jarraipen zabala izan zuten Usurbilen.


733. zenbakia

PIL-PILEAN IRUDITAN

15

utsi dugu. Orain mundua eraldatzea proposatzen dugu�

Grebak eragin zuzena izan zuen administrazioan zein sektore pribatuan. Herrian antolatu ziren ekitaldietan jende askok hartu zuen parte.


16

PIL-PILEAN ELKARRIZKETA

2018ko martxoaren 16an

Natali, estreinako diskora bidean

S

oinurbil aste betean den Zumarte Musika Eskolan irakasle eta ikasle izatetik, musikarako duten zaletasuna partekatzetik sortu dute Natali, Natali Izagirrek eta Ixak Arrutik. Proposamen berri eta ezberdina, herriko musikagintzan. Urte amaieran graba dezaketen estreinako diskora begirako abestiak sortzen dabiltza orain. Lehen kantak martxoaren 23rako Atea Teatrok Sutegin antolatu duen “Afalosteko kontzertuan” en– tzun ahalko ditugu.

NOAUA! Zuen berri Youtuben argitaratu zenuten bideokliparen bidez izan genuen. Plataforma hau baliatu nahi izan duzue Natali ezagutzera emateko? Natali Izagirre: Entseatzen eta kantak sortzen hasi ginen. Bideoklipa grabatzeko aukera etorri zen. Lagun baten ikaskide talde batek, Andoaingo zine eta bideo eskolan ikasten dute. Proiektu bat aurkeztu behar zuten eta gu kantak sortzen ari ginenez, haien proiektu gisa “Iparrorratzik gabe” abestiaren bideoklipa grabatzeko proposamena egin ziguten. Kaki Arkarazorekin hitz egin genuen, Garatera joan ginen grabatzera. Ekoizle lanak egin dizkigu, soinu eta konponketekin lagundu digu, asko inplikatu da.

“Iparrorratzik gabe” abestia nondik sortzen da? N.I.: Usurbilgo festetako igandean izan zen. Paper zati bat hartu eta idaztea erabaki nuen. Idazten hasi eta letra sortu nuen. Gero handik bi egunera, buruan nuen doinu bat jarri eta Ixaki bidali nion. Ixakek konponketak jarri eta kanta forma hartzen hasi zen. Abestia elkarrekin jotzeko geratu ginen. Udan irratian ibili nintzen eta bertan jotzeko aukera eman ziguten.

‘Iparrorratzik gabe’ bideoklipa aurkeztu berri dute. Lehen zuzenekoa datorren astean eskainiko dute Sutegin.

NATALI IZAGIRRE “Natali izena du, baina taldea gara. Izenarena Ixaken ideia izan zen” Natali zure izena da. Bakarlari edo talde gisa aurkezten ari zarete zuen burua? N.I.: Natali izena du, baina taldea gara. Natali izena, Ixaken ideia izan zen. Ixak Arruti: Natali bakarlari ba-

ten proiektua da. Talde desberdinetan ibili naizenez, taldeko pisua beste norbaitek eramatea nahi nuen. Bere izena jarri, eta ni laguntzaile bezala bigarren planoan geratzea.

erakusteko edo zabaltzeko. Gogoan dut, 15-16 urte izango nituen lehen abestia igo nuenean. Lagunek esan zidaten grabatu eta igotzeko. Kanta batzuk igo nituen.

Youtuben bada lehenagoko zure abestirik Natali. Sortzaileon lana plazaratzeko zer iruditzen zaizu halako plataformek betetzen duten fun– tzioa?

Ezinbesteko bitartekoan bilakatu dela esan liteke?

N.I.: Aukera ederra da zuk egiten duzun lana jendeari

N.I.: Bai. Edozein pertsona edo talderengan pentsatuta beti zoaz Youtubera eta bilatzen duzu. I.A.: Gaur egun sare sozialetan ez bazaude, ez zara existitzen.

Zumarte Musika Eskola, lokarri NOAUA! Zumarte da bion arteko lotunea.

ikasleen musika taldeetan parte hartu izan duzu.

rria baita.

Natali Izagirre: Zumarten irakasle ezberdinak izan genituen, 13-14 urte izango nituen, Ixakekin hasi ginen. Mendeku Itxua taldetik ezagutzen genuen. Gitarra erakusten hasi zen.

N.I.: Bai. Talde bat baino gehiago nituen. Bat mutilekin, Zapa. Bestea neskena, bere garaian Nesquik, orain Nesk deitzen da. I. A: Zumarteko instrumentu ezberdinetan trebatzen ari diren ikasleekin taldeak osatzen ditugu, esperientzia aberasga-

Ikasitakoa praktikara eramateko bidea?

Zumarte barruan osatu diren

N.I.: Egitazko talde batean bezala parte hartu eta gozatzeko aukera ematen du. I.A.: Natalik musikaltasun handia izan du betidanik, txikitatik ikusten zitzaion, kantak sortu, idaztekoa dohaina.


PIL-PILEAN ELKARRIZKETA

733. zenbakia

17

“Oraingoz Ixak eta biok gaude, baina gure asmoa jende gehiago biltzea da” “Afalosteko kontzertua”, martxoaren 23an

NOAUA! Aspalditik datorkizu dohain hau? Natali Izagirre: Txiki txikitatik. Gogoan dut, bost urte nituenean familiakoak eseri, musika jarri eta eskenatoki gainean egongo banintz bezala kanta– tzen aritzen nintzen. Beranduago kantak egiten nituen. Grabagailu bat hartzen nuen eta edozer kantatzen nuen. Ziortzako kanpamenduan nengoela kanta bat sortu nuen, kanpaldiko beste batzuekin batera. Afari batean hango herrikoei abestu genien. Oso berezia izan zen.

Abesti honen estiloa taldean lantzea nahi zenuketen estiloarekin bat dator? N.I.: Bai nik uste dut badela pixka bat nire estiloa, baina gauza ezberdinak egiteko gogoarekin gabiltza.

Etiketaren bat jar diezaiokegu, zuen musika estiloari? N.I.: Entzun erraza zela esaten zigun Kakik. I.A.: Pop-a. Elektronikoa. Soinu modernoagoak, orain arte ukitu ez ditugun estiloak. Saltsea– tzeko gogo horrekin gabiltza.

Martxoaren 23an Sutegin en– tzungo zaituztegu, “Afalosteko

“Orain abestiak sortzen ari gara”, halaxe aitortu digu Natali Izagirrek.

MARTXOAREN 23AN SUTEGIN ARITUKO DIRA “Gure lehenengo emanaldia izango da. Eszenatokian jarri, gure abestiak jo eta ea gu zer moduz ikusten garen” kontzertuan”. Nondik nora sortu da aukera hau? I.A.: Alex Tellok deitu zidan Xabier San Sebastianen kontzertua lotu zuela berri emanez. Bakarlari bat egotea ere bazen bere asmoa. Natali eta biok kantak sortzen genbiltzala bazekien eta ia 3 abesti joko genituen proposatu zigun. Gure lehenengo emanaldia izango da. Eszenatokian jarri, gure

abestiak jo, eta ea gu zer moduz ikusten garen.

Hortik aurrera, zer ibilbide jorratu nahi duzue? N.I.: Orain abestiak sortzen ari gara. Kanta horiek ordenagailuan grabatzeko asmoa dugu. Oraingoz Ixak eta biok gaude, baina gure asmoa jende gehiago biltzea da, talde bezala kontzertuak jotzeko. I.A.: Denborak esango du, baina gure asmoa biok ibiltzea da, akustikoak eginez taberna eta espazio txikietan. Eszenatoki handietan ere jo nahi dugu. Horretarako talde kide gehiago biltzean pentsatzen gabiltza. Oraindik ez dugu guztiz lotua, baina urrira aldera diskoa ateratzeko asmoa dugu.

Atea Teatrok antolatu du emanaldia, martxoaren 23an 22:00etan Sutegiko auditorioan. Natali Izagirre eta Ixak Arrutirekin batera, Iñaki Lizaso Bihozkada taldeko abeslari villabonatarra bakarlari gisa entzun ahalko dugu eta baita Xabi San Sebastian ere. “Sustraidun hats eta hotsak naturalki bildu ditu Xabi San Sebastian sortzaileak, bakarkako laugarren lanean. Hurbileko mendi eta zelaietako folka, zein urruneko desertu eta errepideetako rocka. Bidaia natural, heze eta idorra. Ahots bereizgarria bidaide, freskotasuna emanez. Xabiren ahotsa eta gitarrarekin batera musikari hauek izango ditugu: Josu Erviti (bateria), Matthieu Haramboure (baxua), Satxa Soriazu (teklatuak)”, iragarri dute antolatzaileek.

Sarrerak egunean bertan salgai, Sutegin Ordu eta 40 minutu inguru iraungo duen “Afalosteko kontzerturako” sarrerak egunean bertan izango dituzue eskuragarri 6 eurotan Sutegin.

“Au-pair” gisa Ameriketako Estatu Batuetan NOAUA! Amerikako Estatu Batuetan egon zinenean ere sortzen segi zenuen? Natali Izagirre: Han egia esan ez nuen asko sortu. “Au pair” bezala joan nintzen Estatu Batuetara. Lehenbizi Minnesotan egon nintzen, eta han jasotako kantatzeko klaseak, oso lagungarriak izan ziren, asko ikasi nuen. Taldean

jotzea faltan botatzen nuen. Gero New Yorkera joan nin– tzen. Euskal Herrira bueltatzean zerbait berria edo desberdina egiteko gogoz nengoen eta Ixak ere bai. Elkartzen eta lantzen hasi ginen.

Egonaldiak iraun zuen tarte hartan, youtuber moduan

ere aritu zinen. N.I.: Kanpora joan nahi nuen, baina zure bizitza atzerrian nolakoa izango den, horren informazio askorik ez nuen aurkitzen. Eta hala hasi nin– tzen. Jendeari interesgarria zitzaiola ikusi nuen. Neure lagun eta senideek han neure bizitza nola zen ikusi zezaketen. Orain gauza bera egiten

duten kanal piloa dago.

AEB-takoa zer moduzko esperientzia izan da? N.I.: Egia esan oso aberasgarria, baina batzuetan gogorra. “Au pair” gisa lan egitea ordu asko dira. Baina bere alde onak ditu; Estatu Batuetan zaudela, bidaiatzeko aukera ematen dizu.


18

ELKARRIZKETA PIL-PILEAN

2018ko martxoaren 16an

Pausoka Elkartearen aldeko azoka solidarioa

S

olidarioa izateak duen garrantzia ikasten aritu dira Udarregi Ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak. Eta ikasitakoa inguruan, gizartean eragiteko baliatu dezaketela. Ikasitakoa praktikara eraman eta klase barruko lanketa plazara aterako dute, ostiralean, martxoaren 16an. EKI proiektuaren baitan, Pausoka Elkartearen aldeko azoka antolatu dute frontoian.

NOAUA! Zer berezitasun izango ditu azoka solidarioak? LH 6-ko ikasleak: Dirua biltzen ari gara, Pausoka, behar bereziak dituzten haur eta gurasoen elkarteko kideei emateko. Martxoaren 16an izango da, arratsaldez, frontoian. Asmoa da lehenik, unitate honetan landu ditugun gaien inguruko aurkezpena egitea gurasoei. Gero, azoka frontoian.

Zer aurkituko azokan?

dugu

zuen

Pintxoak egin eta salduko ditugu, baita guk landutako pultserak ere. Bakoitzak bere objektu kuttun bat eramango du azokara. Paper batzuetan idatzia izango dugu, zergatik dugun gustuko objektu bakoi– tza eta zergatik eraman dugun azokara. Pausoka Elkarteko produktuen postua egongo da baita.

Zuen objektu kuttunak ere eskuragarri izango dira. Salgai izango dira objektu kuttunak, pintxoak, Pausokako

Udarregi ikastolako 6. mailako ikasleak dira ekimenaren sustatzaileak. Ostiral honetan egingo da azoka, frontoian.

LH6-KO IKASLEAK “Beharrezkoa da jendea animatzea gure azokara. Bildutako laguntza ez da guretzat, beharra duten pertsona batzuentzat baizik”

produktuak, pultserak… Honez gain, guk egin ditugun lan batzuk ikusgai egongo dira horman.

Klasean lantzen ari zareten unitate batetik sortu da azoka hau egiteko ideia. Zer ari zarete ikasten? Beharrean diren umeak dau-

de. Mundu osoan bizi itxaropen desberdinak daudela ikasi dugu. Batez ere Euskal Herriko eta Senegalgo errealitateak alderatu ditugu. Osasuna, hezkuntza eta bestelako zerbi– tzuak desberdinak dira hemen edo Senegalen. Hemen sendatu ditzakegun hainbat gaixotasun, Senegalen heriotza sor dezakete. Gobernuz Kanpoko Erakunde desberdinen lanketa egin dugu. Eneritz etorri zitzaigun. Malin izan zen eta hango bizimodua azaldu zigun. Guk ere lagundu nahi genuen. Euskal Herrian bertan ere denon bizi baldintzak ez dira berdinak eta guk ere besteengandik zerbait egin dezakegu. Gure ikastolako kide batzuk Pausoka Elkartera doazenez, bil-

dutako laguntza elkarte honetara bideratzea erabaki dugu.

Zer esan usurbildarrei? Beharrezkoa dela jendea animatzea gure azokara. Bildutako laguntza ez da guretzat, behar duten pertsona ba– tzuentzat baizik.

Azoka solidarioa n Eguna: martxoak 16, ostirala. n Ordua: 17:00ak ingurutik aurrera. n Zehaztasunak: lehenbizi, LH6ko ikasleek eginiko lanketaren aurkezpena gurasoei Sutegin. Segidan, azoka solidarioa frontoian. Sorpresa ba– tzuk ere iragarri dituzte, baita zozketa bereziak ere.

Ikastolaren 50. urtemugako disko grabaketa Udarregi Ikastolak aurten beteko duen mende erdiari doinua jarriko diote disko grabaketa batekin. “12 kantez/doinuz eta bertso batekin osatutako diskoa grabatuko dugu!”, iragarri dute ikastolatik. Ikastolako komunitateko kide guztiak daude

gonbidatuak grabaketan parte hartzera. “Disko horretan, ikastola osatzen dugun guztiok parte hartzera gonbidatuta gaude, guraso, guraso ohi, aiton-amonak, ikasleak, ikasle-ohiak, irakasleak, irakasle-ohiak eta langileak”, adierazi dute. Astele-

henean egin zuten azken entsegua, ostegun honetan, 17:15ean diskoa grabatzekoak dira.

50 urteak, iruditan 50. urtemugako ekimenen artean, mende erdi honen errepasoa egiten lagunduko duen

argazki erakusketa antolatu du Udarregi Ikastolak hurrengo asterako. Martxoaren 19tik 23ra izango duzue ikusgai Sutegin, 17:0019:00 artean. Irekiera ekitaldia antolatu dute astelehenez, hilaren 19an, arratsaldeko 19:00etan, Sutegiko erakusketa aretoan.


PIL-PILEAN KONTZEJU TXIKIA

733. zenbakia

19

Merkataritzagune proiektu berrientzako moratoria aplikatzea eskatu du EHBilduk

I

run, Hondarribia, Errenteria, Lezo, Pasaia, Oiartzun, Donostia, Lasarte-Oria, Hernani, Astigarraga, Andoain eta Usurbilgo EHBilduko haute– tsiek merkataritza gune handi berriei moratoria aplikatzea eta Donostia inguruko udalek ez dezatela inongo garapenik ahalbidetu eskatu zuten agerraldi bidez, martxoaren 9an. Ohartarazten dutenez, Hondarribia ingurutik Usurbila, 180.000 metro karratu inguruko eremua hartzen dute merkataritza gune handiek, eta hori gutxi ez balitz, “azken aldian maiz ari zaizkigu iristen merkataritzagune handiei buruzko albisteak. Gune berrien proiektuak nonahi sortu dira”. Merkataritza gune berriak eraiki edo daudenak handitzeko egun mahai gainean dauden proiektu guztiak gauzatzen badira, merkataritzagune handien azalera 200.000 metro karratutan hazi eta “Donostialdea, de facto, korridore

EHBilduko hautetsiek sektorea erregulatzea beharrezkotzat jotzen dute.

EHBILDU “Onar dezagun orain ere ahula dela oreka hori eta kaltetu nagusia, zalantzarik gabe, merkataritza txikia dela” komertzial handi bat bihurtuko litzateke”. Horrek ekar dezakeen desegonkortzearekin. “Proiektu berrien presakako tramitazioek desestabilizazioa ekar dezakete. Onar dezagun orain ere ahula dela oreka hori

eta kaltetu nagusia, zalantzarik gabe, merkataritza txikia dela”, nabarmentzen dute EHBilduren udal hautetsiek. Eta merkataritza txikiarekin batera, koalizioaren esanetan, babestu beharreko “gure herriak eta herritarrak. Merkatari txikiak gure herrietako sare ekonomikoko eta sozialeko parte ezinbestekoa direlako”.

Lurraldearen garapen iraunkor eta orekatuaren alde Horren aurrean, sektorea erregulatzea beharrezkotzat jotzen

dute. “Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Arloko Plan berrian, merkataritzagune handiei 2004an ezarritako mugak berreskuratzea, eta bestetik, moratoria bat aplikatzea. Eta, halaber, plan hori onartu bitartean, Donostia inguruko udalek inongo garapenik ez ahalbidetzea. Horrela, indar politiko nagusien artean egoeraren diagnostikoa egin eta, erabaki okerrak hartu baino lehen, ahalik eta akordio politikorik zabalena egiteko aukera izango genuke”, gogorarazten dute. EHBilduk eremu honetan egiten duten eskaintza, “geure lurraldearen garapen iraunkor eta orekatuarekin lotutakoa” da. Planteamendu honekin koherentea izango dela iragarri du EHBilduk, udaletako arau subsidiarioen berrikuspenetan edota plan orokor berriak aipatu irizpide horien arabera egiteko konpromisoa hartu dute, “PNVk eta PSOEk berdin egitea espero dugu”.

Otsailaren 27an gai honi buruzko mozioa bozkatu zen Gai honi buruzko mozioa onartu zuen baita Usurbilgo Udaleko udalbatzak, otsailaren 27ko osoko bilkuran. EHBilduk aurkezturiko testua PSE-ko udal ordezkariak ere babestu zuen. EAJ-ko zinegotziak aurka agertu ziren. Onartutako mozioarekin beharrezkotzat jotzen dute “sektorea erregulatzea, udalez

gaindiko planifikazioa eta neurriz kanpoko handitze-eskaera horiei muga jartzea. Inoiz baino beharrezkoagoa da merkataritza-, kontsumo- eta bizi-ohiturak zaintzea, eta gure herrietako izaera, erro sakonak dituena, babestea”. Zentzu horretan, “Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lu-

rralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak aurkeztua duen merkataritza-gune handien antolamenduari buruzko aurrerakinaren azterketa berrikuspena egingo du Usurbilgo Udalak”. Dokumentu horri ekarpenak egin asmo dizkio Udalak, “sek– torearen gaindimentsionatzea geldiarazteko eta merkataritza-es-

kaintza ez desorekatzeko”. Plan hau behin betiko onartu artean, Jaurlaritzaren aipatu sailari eskatzen dio, “ez ditzala baimendu tramitazio-bidean dauden eskaerak. Izan ere, sektorea erregulatzeko prozedura martxan dagoen bitartean, guztiz kaltegarria da ekimen berriei bide ematea”.


20

PIL-PILEAN HERRIKO TALDEAK

2018ko martxoaren 16an

Txori kabiak eskuragarri

U

surbilgo ekologisten eta Alkartasuna Koop– eratibaren eskutik iaz bezala, berriz ere txori kabiak eskuragarri dituzue aipatu kooperatiban bertan. Doan lortu daitezke, Atalluko egoitzara gerturatuta.

Nafarroa hegoaldean ekoi– tzitako produktuak eskatzeko aukera duzue NOAUA!n edo Internet bidez, martxoaren 20ra arte. Produktuok dituzue eskura:

Olioa:

Habi-kaxak erabiltzen dituzten hegaztiak Hegazti intsektujaleak (kaskabeltza, amilotx urdina, gerri txori arrunta, landa txolarrea, txepetxa…) normalean. Hegaztiok habiak egiteko zuloak behar izaten dituzte. Habi-kaxak ezinbesteko bihurtzen dira, zulo natural nahikorik ez dagoen kasuetan.

Non jarri kaxak Baso gazteetan, basotxoetan, parkeetan, lorategietan, erreka ertzetan eta antzeko lekuetan. Ez jarri bat bestearen ondoan. 10 kaxa hektareako, hori izan ohi da kopuru egokia.

Nola jarri eta zeri erreparatu 2-5 metro arteko altueran jarri, hegoekialdera begira, pixka bat aurrerantz inklinatua, inor ber-

Errigora produktuak eskatzeko azken egunak

Habi-kaxak ezinbesteko bihurtzen dira, zulo natural nahikorik ez dagoen kasuetan.

n Oliba-olio birjina estra, 5 litroko bidoietan. n Oliba-olio birjina estra ekologikoa, 5 litroko bidoietan.

Kontserbak:

TXORI KABIAK

“Doan lortu daitezke, Alkartasuna kooperatibaren egoitzara gerturatuta” tara ez iristeko moduan baina ezta leku zailetan ere, jarraipena egin ahal izateko. Adar batean zintzilikatu, horretarako emandako alanbrearekin. Ez jarri zuhaitzaren enborraren aurka, ezta modu finkoan ere, kaxak mugitu behar baitu. Ez ireki kaxarik erruten ari diren artean, ezta kume txikiak dituen artean. Maiatza bukaera

edo ekaina hasieran irten ohi dira kaxatik.

Garbiketa eta konponketa lanak Kaxak hustu, garbitu eta konpondu urtero udazken partean, hurrengo kumaldirako.

Aholkuak Jarraipena egin, eta jarraipen horren emaitzak txosten batean jaso.

n Kontserbak: pikillo piperrak, zainzuriak, orburuak, barazki-menestra, potxak, tomate frijitua, kremak. n Noiz eskatu: martxoaren 6tik 20ra, NOAUA!ren egoi– tzan edo Internet bidez. n Noiz jaso: oliba olioa apirilean, kontserbak ekainean, NOAUA!ren egoitzan. Produktuok jasotzerakoan egin beharko dira ordainketak.

Argibide gehiagorako: Informazio gehiago: 943 361 114 alkartasuna@usurbil.com alkartasuna.eus

elkartea@noaua.eus 943 360 321.

Informazio gehiago: errigora.eus

Alejandro Tapiaren markoak, Ekain galerian Azaroko Kulturaldiaren baitan, Usurbilgo Udalaren, bere familia eta inguruaren eta NOAUA! Kultur Elkartearen arteko elkarlanez 2016ko abenduan zendu zen Alejandro Tapia omendu zuen herri honek. Horrekin batera, bere ibilbidea irudikatzen duen lan bilduma bat ikusgai izan zen Sutegin. Orain, Donostiako Ekain Arte Lanak aretoan zabaldu dute Tapiaren lanen erakusketa; 90. hamarkadatik aurrera sortutako paper, olio, eta eskultura aukera bat.

Hitz batean, natura izango duzue ikusgai, Tapiaren sorterriko, Aginaga inguruetako paisaiak. Erakusketa iragartzeko aipatu arte galeriak oroitarazten duen moduan, Alejandro “zaharberritzile modura hasi zen lanean eta aldi berean, aire zabalean pintatzen zuen. Bizi– tzan zehar bidaia ugari egiten ditu, Paris, Madrilen Arte Ederretako zirkuluaren Akademia Librera joan zen, Italia, Londres, Belgika edota Holandara. UR Taldearen kide eta sortzaile

izan zen beste pintore batzuekin batera, Arocena, Bizcarrondo eta Gracenea. Erakusketa ugari egin zituen haiekin”.

Erakusketa n Epea: apirilaren 22ra arte. n Tokia: Donostiako Alde Zaharreko Ekain Arte Lanak galeria (Iñigo kalea, 4-Donostia). n Ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:30-13:30 eta 17:0020:30 artean.

Informazio gehiago: ekainartelanak.com

Hilobi lote berri baten eskaintza Hilobi lote berri baten gaineko eskubideak esleitzeko prozedura abiatu du Udalak. Honako hauena: hilobi bat Sahatsa kalea 5 eskuinean eta beste bat 8 eskuinean; 6 hilobiko panteoi oso bana Makala kalea 2an eta 4ean. Prozedura aho batez onartu zuen udalbatzak, otsailaren 27ko osoko ohiko bilkuran. Erabakia Gipuzkoako Aldiz– kari Ofizialean argitaratu ostetik zenbatzen hasita, deialdian parte hartzeko 30 eguneko epea izango dute interesdunek.


HERRIKOPIL-PILEAN TALDEAK

733. zenbakia

Musikaren astea hemen da

21

Bihurri ludotekan, Txan Magoa eta eskulan tailerrak Opor garaian, Bihurri ludotekak bi ekitaldi antolatuko ditu: n Martxoaren 23an ostirala, 17:00etan: Txan Magoaren ‘Inpernutik natorren artista bat naiz ni’ ikuskizuna. n Apirilaren 3an asteartea, 17:00etan: Eskulan tailerrak.

Larunbat goizean, Lalala Soinu Gelakoek saio aparta eskaini zuten Potxoenean. Ledian Mola eta Pier Bruera musikariak aritu ziren zuzenean. Eta arratsaldean, perkusio tailerra egin zen frontoian. Argazkiak: Zumarte Musika Eskola.

M

usika aste betean da Usurbil, Zumarte Musika Eskolak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko 14. Soinurbil ekimenari esker. Asteburuko ekitaldien ostean, Salbatore Elizan dagoen organoa ezagutzeko aukera bikoi– tza izan aste hasieran Joan Luis Atxega herritarraren eskutik. Loatzo eta Zumarte Musika Eskolen arteko trukaketaren baitan, kontzertu bateratua eskaini zuten asteazkenean. Ekitaldi gehiago iragarri dituzte:

Soinurbil Musika Astea Martxoak 15, osteguna n 18:30 Zumarteko biolineko ikasleen kontzertua Potxoenean. n Irakaslea: Ainhoa Franco Gaulabur. n Ikasleak: Lide Otaduy eta Maia Jambrina; Malen Pérez; Izaro López: Nerea Portularrume: Nerea Portularrume / Malen Pérez / María Hernández / Itxaso Sánchez /Luisa Rodríguez Begoña Rekondo eta Ainhoa Pérez (flauta): María Hernández: Amaia Sasiain: Nerea Portularrume / Malen Pérez / María Hernández / Itxaso Sánchez eta Ainhoa Pérez (flauta): Itxaso Sánchez: Maia Jambrina / Amaia Sasiain / Malen Pérez /Lide Otaduy / Luisa Rodríguez / Begoña Rekondo /Izaro López / Nerea Portularrume /

ZUMARTE MUSIKA ESKOLA “Ostegun honetan, Zumarte Musika Eskolako biolineko ikasleak arituko dira Potxoenean” Jon Sieira / María Hernández / Itxaso Sánchez: Biolin guztiak batera.

Martxoak 16, ostirala n 19:30 Euskorleans taldearen kalejira. n Zehaztasunak: Euskal kantak, New Orleanseko 20. eta 30. hamarkadetako musikara moldatzen dituen jazz taldea da EuskOrleans Dixie Band. Esaterako, Benito Lertxundiren “Bizkaia maite”, Mikel Laboaren “Txoriak-txori”, “Peio Joxepe”, “Boga-boga” edo “Batasuna”. EuskOrleans Dixie Band ekitaldi, jai edo ospakizun batean izanez gero, giro– tze originala ziurtatua izango duzu. Talde kideak: Javier Area (bateria); Igor Telletxea (Sousaphone-a); Iñaki Dieguez (akordeoia); Mikel Sukunza (gitarra); Julen Izarra (Saxo Sopranoa); Mikel Valcarlos (tronpeta); L.M. Moreno “Pirata” (tronboia eta ahotsa).

Martxoak 18, igandea Getariako musika banda:

n 12:00 Kalean. n 13:00 Frontoian. Egitaraua: “Camino Real”; “John Williams Fantasy”; “Cabaret”; “El último mohicano”; “Caribbean Concerto”. Zuzendaria: Eneritz Jauregi.

Martxoak 20, asteartea n 19:00 Organo eta txistu kon– tzertua Salbatore Elizan. n Egitaraua: -Txistua: Aitor Pagola - Organoa: Lontxo Oihartzabal. -Lezo eta Usurbilgo txistulari eta akordeoi taldeak: Xabier Zabala, E.Osterling eta Joxean Anduaga. -Txistua (Salbatore Arruti) eta Organoa (Juan Luis Atxega). -Lezo eta Usurbilgo txistulari eta akordeoi taldeak: Xabier Zabala, J.C. Perez, Joxean Anduaga. Lezoko Txistulari Taldearen zuzendaria: Estanis Karrera Sarasola. Akordeoi Taldearen zuzendaria: Joxean Anduaga Permach.

Apirilak 17, asteartea n 18:30 Zumarteko ikasleen kontzertua Villabonako kultur etxean. Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala. Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa.

Udan haur sahararrak etxean hartzeko familiak behar dira Oro har, 130 familia behar dituztela ohartarazi dute sare sozialen bidez “Oporrak Bakean” egitasmoko sustatzaileek. Elkartasun ekimen honek, haur sahararrek uda parteko hilabeteak gure artean, haien sorterriko bizi baldintza gogorretatik urrun igarotzeko aukera izaten dute. Informazio gehiago Facebook-en, “Oporrak bakean” orrialdean.

Asteburu honetan, autodefentsa feminista ikastaroa Martxoaren 8ko ekimenak borobiltzeko, autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du Usurbilgo Udalak asteburu honetarako Oiardo Kiroldegian. Emagin elkarteak bideratuko ditu saiook: n Martxoak 16 ostirala, 16:00-20:00. n Martxoak 17 larunbata, 09:30-13:30.

Izen ematea martxoaren 14a baino lehen parekidetasuna@usurbil.eus 943 377 110

Antolatzailea Usurbilgo Udala.


22

PIL-PILEAN

2018ko martxoaren 16an

Eztabaida saio gehiago asteotan, Hitzartu prozesuaren baitan

B

estelako ekimenekin batera, bi eztabaida saio gehiago iragarri dituzte hurrengo asteotarako Hitzartu eskuhartze prozesuko sustatzaileek. Bat, “Hondakinak eta Ekonomia” hizpide izango dituena, bestea hondakinen kudeaketa eredu ezberdinak ezagutzea ahalbidetuko duena. Hitzorduok gerturatzen joan ahala, saio hauen gaineko xehetasun gehiago ematen joango direla iragarri dute ohar bidez.

Demokraziaz Gogoan izan, jada bi jardunaldi egin dituzte azken asteotan. Martxoaren 2an, osasun publikoaren ingurukoa egin zuten. Joan den ostiralean, demokraziaz eta herritarren parte hartzeaz jardun zuten Arantza Camposek (UPV/EHU), Juanjo Álvarezek (UPV/EHU), Braulio Gómezek (Deustuko Unibertsitatea) eta Jon Sarasuak (Mondragon Unibertsitatea), Iñaki

Demokraziaz eta herritarren partehartzeaz jardun zuten martxoaren 9an.

Sotok (Garako zuzendaria) aurkeztu eta moderatu zuen solasaldian. “Jardunaldian demokraziaren kontzeptuari buruz, eta demokrazia zuzena eta ordezkatuaren arteko orekaz hitz egin zen nagusiki”, antolatzaileek nabarmendu dutenez.

Hitzartu prozesua Abian den Hitzartu prozesuari buruz ere mintzatu ziren hizlariak. “Partehartzaileek goraipa-

tu dute herritik planteatu den Hitzartu mugimenduarekin aukera baten aurrean gaudela erakusteko orain arte baino askoz demokratikoagoak izan gaitezkeela, eta hondakinen gaiaren inguruko kudeaketa politikoaren porrota gainditzeko. Herritarrok alderdiek baino askoz gaitasun handiagoa dugula elkarren arteko ezinikusi edo gorrotoak bazter uzteko. Aipatu da ere hautetsontziek legitimitatea ematen duten

Ia 100 enpresetako langile batzorde, erraustegiaren aurka bat eginik Gipuzkoako ia ehun enpresetako langile batzordeek bat egin dute, lan munduko eragile anitzek eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak hondakinen errausketari eta kudeaketari buruz martxoaren 20rako Donostian antolatu duten jardunaldi eta mobilizazio egunarekin. Tartean dira, besteak beste, EITB, Donostiako eta beste hainbat herrietako udal, hainbat ikastola, Gipuzkoako Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritza, Club Deportivo Fortuna, Caf, Gipuzkoako Posta eta hainbat lantegietako

Langile batzordeetako ordezkariak.

langile batzordeak. Euskal gehiengo sindikalak martxoaren 12an Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egindako agerraldian bat egin zuten aipatu moduan, erraustegiaren aurka eta martxoaren 20ko jardunaldi egunarekin.

Haiek eta Gipuzkoako ia 100 lantegietako langile batzordeek. “Langileok erraustegiaren eztabaidan ere badugu zer esana eta erabakietan parte hartzeko eskubidea, gure bizi eta lan baldintzetan eragina duen gaia baita hau. Badago alternatiba, hondakinen kudeaketa iraunkorra, birziklatuz, berrerabiliz eta murriztuz. Dagoeneko demostratu da alternatiba erreala eta eraginkorra dela. Ingurumena eta pertsonak erdigunean jartzen dituen gizarte eredu berria beharrezkoa da”, adierazi zuten.

arren, gai batzuekin, hondakinena kasu, legitimitate hau oso pobrea geratzen dela herritarren parte-hartzerik gabe”. Hitzartu prozesua noraino heldu daitekeen zalantzak agertu arren hizlariek zioten, “ekimenak itxaropen handia sortzen duela. Demokrazia partehartzailearen kultura eta herritar kritiko arduratsuak sustatzeko aukera polita izan daitekeela. Interesa ere adierazi dute instituzioek prozesu eta herritar eskaera honi nola erantzungo dion ikusteko”.

Hitzartu diruz laguntzeko: n Hitzartu Kulturalean parte hartzeko bonoak eskuragarri. Aurrerantzean herrietan. n Hitzartu diruz laguntzeko bideak: Laboral Kutxa: ES05 3035 0140 33 1400031124 Kutxabank: ES83 2095 5060 10 9117692165 Informazio gehiago: hitzartu.eus

Gazte Akelarreari loturiko martxa antolatu dute Ernai eta Aitzina gazte erakundeek antolatuta, martxoaren 30etik apirilaren 1era Gazte Akelarrea Oiartzunen. Horren harira, martxa antolatu dute hilaren 29rako. Ernai Usurbilek berri eman duenez, izen emateko zerrendak Aitzagan dituzue.

Bonoak eta sarrerak, Aitzagan salgai “Gogoa besterik ez da behar, muxutruk izango da eta!”. Gazte Akelarrerako bono eta sarrerak ere Aitzagan dituzue salgai.


IZERDIPIL-PILEAN PATSETAN

733. zenbakia

Santxo-Gorrotxategi bikotea, Euskal Herriko txapeldun

23

Eskubaloi partidak Oiardo kiroldegian Martxoak 17, larunbata n 09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5B-Langile A Udarregi 6B-Langile B n 11:00 Infantil mutilak, Gipuzkoa: Udarregi A-Amenabar B n 12:30 Kadete mutilak, Territoriala: Usurbil K.E.-Leizaran n 15:45 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Ereintza n 17:30 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Zarautz n 19:30 Senior mutilak, 1. nazionala: Usurbil K.E.-Elgoibar

Martxoak 18, igandea n 10:00 Infantil neskak, Gipuzkoa: Udarregi A-Tolosa n 11:30 Kadete neskak, Territoriala: Usurbil K.E.-Ordizia Finalean, Lazkaoko Lapke taldea izan den Pagazperen aurkaria.

A

urreko igandean jokatu zen finala, Zumarragan. Xabi Santxok eta Aitor Gorrotxategik partida ede-

rra osatu zuten eta horri esker Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa irabazi zuten. Pagazpeko bikotearen aurkaria

Lazkaoko Lapke taldea izan zen. 22 eta 12ko emaitzarekin nagusitu ziren Santxo eta Gorrotxategi.

Futbol partidak Haranen Martxoak 16, ostirala n 20:30 Erregional mutilak: Usurbil F.T.-Munibe K.T.

Usurbil F.T.-ren txokoak Hurrengo oporraldian, apirilaren 3tik 7ra (10:00-13:00 artean) kirol txokoak antolatu ditu Usurbil F.T.-k. Izen emateko 50 euroko ordainketa egin kontu zenbaki honetan: 2095 5069 06 1071029051 (Kutxa). Ordain agirian haurraren izen abizenak eta “Aste Santua” adierazi. Izen emate orria eta ordainagiria Usurbil F.T.-k Haranen duen bulegoan aurkeztu ditzakezue ostegunean, mar-

Izena emateko epea ostegun honetan amaituko da, hilak 15.

txoaren 15ean, 17:30-19:00 artean. Guraso bilera martxoaren 24an 12:00etan Potxoenean. Argibide gehiago: futusurbil@yahoo.es

Errifa zozketa Usurbil KE-k helarazi digu argazkia. Azkeneko errifa zozketan saritua suertatu den herritarra ageri da; Euxebio Erauntzetamurgil. Urdaira sagardotegian bi lagunentzako otordua egokitu zaio. Zorionak!

Martxoak 17, larunbata n 09:00 Alebin neskak: Udarregi 5B-Urnieta 6 n 10:00 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Goierri Gorri F.K. “A” n 12:00 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-S.A.N.S.E. “A” n 16:00 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Amara Berri K.E.

Martxoak 18, igandea n 10:00 Futbol Eskola 20082009: Usurbil F.T.-Texas Lasartearra C.F.


24

GAZI, GOZO, GEZA

ETXEBIZITZA Salgai Etxea salgai Atxegalden. 4 logela, sukalde-egongela eta 2 komun. Dena berritzeko. 659 921 235 90 m2 pisua salgai Txaramunto kalean. 3 logela, sukaldea, 2 komun, egongela. 11 m2- terraza, 8 m2 trastelekua eta bertan 33 m2-ko garajea erosteko aukera. 606 877 856

2018ko martxoaren 16an

OHARREI DAGOKIEN ARAUTEGIA Orri honetan agertzen diren oharrak doakoak dira. Telefonoz edo emailez helarazi daitezke: 943 360 321 / erredakzioa@noaua.eus Oharrak bidaltzeko azken eguna: astelehena, eguerdiko 12:00ak. Atal bakoitzaren goikaldean ipiniko ditugu berrienak. Oharra egokia ez dela erabakiko balitz, NOAUA!k ohar hori argitaratu gabe utziko luke.

Atikoa salgai garajea eta trastelekuarekin. Tel. 665 720 913

dituen etxe bat erosiko nuke. Ge-. hienez 90.000 euro. 689 58 39 21.

arduratsua eta nominarekin. Epe luzerako. Tel. 687 201 410.

Pisu bat salgai Kale Nagusian. 3 logela, sukaldea, egongela eta 2 bainugela. Dena kanpoaldera. Ganbara prezio barruan. Prezioa: 205.000 euro. Tel. 629 631 838

Bi gelako etxebizitza salgai. Komuna, hall, sukaldea. 3. pisua igogailuarekin Muna Lurra kalean. 175.000 euro. (620826891).

Logela alokairuan Aginagan, pertsona arduratsu batentzat. Tel. 672 448 644.

Pisua eta garajea salgai kale nagusian. 3 logela, sukaldea, egongela, komuna, kalefakzioa. Dena berrituta. Fatxada ere bai. Garajea 40 m2 eta itxia. Biak batera edo aparte. Tel. 695 705 905.

Etxe txiki eta merke bat erosi nahi nuke. Edo alokairu baxuko bat hartuko nuke. 615 758 476. . Alokairuan Alokatzeko pisu merke baten bila gabiltza, bikote bat gara, biak lanarekin, informeak ditugu. 675595294

Pisu bat salgai. 90 m . 3 logela handiak, 2 bainugela, jan-egongela, sukaldea, jantokia aparte eta trastelekua. Dena kanpoaldera. 605 707 642. Prezio berria. 2

Gure Borda salgai: 5.600 m2, borda, aterpea 943 42 96 82 / 637 293 471 90 m2 pisua Kale Nagusian. 4 logela, 2 komun, saloia, sukalde handia, trastelekua. 657700408 Duplexa Kalezarren - Aizparrenea etxea, 176 m2 (120 + 56). Garajea eta terraza. Igogailua eta fatxada berritua. 359.000 euro. 679002101. Kalezar auzoa, 3 gela handi, sukalde handia, komun bat. Gela guztiak kanpoaldera. Fatxada berrituta, teilatua egoera onean. Garajea, bi trasteleku. 135 m2. 637 22 88 60 2 gela, komuna, sukaldea eta sala

Zorionak Loli eta Jose Antonio! Martxoaren 18an ezkondu zinetela, 50 urte beteko dituzue. Zorionak familia osoaren partez. Primeran ospatuko dugu zuen egun handia! Zuen omenez.

Duplex bat alokatzen da Txaramunto kalean. 3 logela, 2 komun, sukaldea, egongela, bulego bat, terraza bat eta garajea. 625 702 807.

Alokairuko pisu baten bila nabil. Txakur bat dut. Erroldatua. 661 115 222 Alokairuko pisu txiki baten bila nabil. Presa dauka. 699 680 265. 3 logela dituen alokairuko pisu baten bila nabil, baina epe motz batean (urte 1) erosteko aukerarekin. Tel. 686 554 145. Ana. Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen. Tel. 603 336 046.

Santuenean pisu bat alokatzen da. 679 366 415.

MOTORRA Salmenta, garajeak Baju bat alokatzen da Munalurra, 4ean. Tel. 652 765 583

Logela bat alokatuko nuke. Neska bat naiz eta lanean ari naiz. Arduratsua eta garbia. 612 487 017.

Garajea salgai Txaramunto kalean. 23 m², ate elektrikoa eta itxia. 615744628.

Negozio-lokal bat alokatzen da. Kafetegi edo taberna gisara nahiago, baina aukerak zabalik. Kaxkoan kokatua. 630 456 404

34m2ko lokal komertzial bat alokatzen da Errekatxiki 5ean. 695723192

3 geletako etxea alokairuan; 600 euro gehienez. 665319105.

2 garaje marra alokairuan edo salgai, Olarriondo 4an. Banaka edo biak batera. Tel. 663 031 803

Alokairuko pisu baten bila nabil. 3 logela eta igogailua. Familia

Kanping karroa salgai. Wolder tuareg markakoa. Muntaia

azkarra. Oso 657795284.

egoera

onean.

120 metro2 lokal bat salgai. Alperroburu 3an. 699 306 158 Ganbara, atiko edo trasteleku bat erosiko nuke Usurbil edo inguruan. 630 490 844. Kotxe bat salgai, 3 hilabete bakarrik ibilia. Oso kilometro gutxi. Renault Clio marka, gris argia eta 5 ate. 943 370 677 Garaje marra bat salgai Munalurran. Tel. 646 663 405 Vespa 125 T5 motoa salgai. Kotxeko karnetarekin gidatu daiteke. 1990ekoa. Egoera oso onean. 1.200 euro, negoziagarriak. 646329441. Daelin Message motorra salgai, 49 zilindr. 6.400 km, 15 urte inguru. Istripurik gabe. 450 euro, negoziagarriak. Tel. 637 760 816. Garaje itxia salgai, 38 m karratukoa, Txaramunto, 12. Usurbilen. Mikel 665677195 Garaje itxia salgai, 38 m2, Txaramunto kalea 12. Mikel: 665677195

LANPOSTUAK Lan eskaintzak

Zubietan etxeko lanak egiteko emakume bat beharko nuke. Lan-egun erdian. 695 783 202 Zerbitzari bat behar dugu asteburutarako Artzabal jatetxean eta udaran ordu gehiago. Tarteka asteburuak jai egiteko aukerarekin. Garrantzitsua euskara jakitea eta esperientzia izatea. artzabaljatetxea@gmail.com Zerbitzari bat behar da, kartarekin lan egiteko. Larunbat eta igande eguerditan, lan egin nahi baduzu: 680 483 164

Zerbitzari lanak egiteko, neska edo emakume euskaldun bat behar da. Tel. 690 106 070 Aseguru sektorean espezializatua den gestore pertsonal baten bila gabiltza. Heziketa aseguru-etxearen esku eta libre egotea eskatzen da. Diru-sarrera altuak. jm.fandino@catalanaoccidente.com. 699 760 873. LANPOSTUAK Lan eskaerak Emakume bat eskaintzen da, etxeko lanak egiteko edo umeak zaintzeko. Goizez edo arratsaldez. Esperientzia daukat. 690 336 444. Lan bila nabil. Orduka eta arratsaldez. 663 776 93 Lan bila nabil. Pertsona helduak zaintzen, gauetan, asteburutan, externa bezela edo garbiketa lanetan. 671 763 558. Interna moduan lan egin nahi dut adinekoak zaintzen. 25 urteko lan esperientzia dut. 633 73 64 26 Lan bila nabil, etxeak garbitzen, etxeko lanak egiten edo pertsona helduak zaintzen. Esperientzia ere erreferientziekin. Tel. 632 576 258 Pertsona helduak zaintzen lan egingo lukeen mutil bat naiz. Larunbat eta igandetan, esperientzia daukat. Tel. 632 793 747 Mutil arduratsua baserriko lanetarako eskaintzen da. 661118892. 18 urteko neska euskaldun herritar esperientziaduna naiz. Aste osoan zehar arratsalden umeak zainduko nituzke. 688817429. Lan bila nabil. Umeak zaintzen, garbiketa lanak egiten, orduka, interna bezala. Tel. 642 238 949 Lan bila nabil. Etxeak garbitzen, arratsaldetan 2 ordu edo aste-

Zorionak Oihan! Martxoaren 11 egun berezia zuretzat, 5 muxu mattia!!!

Zorionak Ani!! Martxoaren 21ean 6 urte!! Ondo pasa eguna eta muxu potolo bat etxeko guztien partez!!

Zorionak Nadeth! Martxoaren 12an, 10 urte egin dituzu. Besarkadak eta muxu asko etxeko guztien partez.

Zorionak Garazi! Larunbatean 10 urte beteko dituzu!! Muxu erraldoi bat ama, aita eta Uxueren partetik!

Zorionak Marimar eta Helene! Ostegunean, martxoak 15 zuen urtebetetze eguna... Ondo ondo pasa eta muxu potolo bat etxekoen partez.

Zorionak Luken Pierre! Martxoaren 6an urtetxo bat bete zenuen! Muxu handi bat etxekoen partez.

OHARRA: 2018ko martxoaren 23an aterako dugu datorren astekaria. Oharrak, zorion-agurrak, bestelako deialdiak... jakinarazteko azken eguna: martxoaren 19an astelehena, eguerdiko 11:00etan. Emailez, helbide honetara igorri: erredakzioa@noaua.eus


GAZI, GOZO, GEZA

733. zenbakia

burutan. Tel. 663 776 223. Usurbilgo bizilagun bat naiz, eta orduka garbiketak egiten lan egingo nuke. Tel. 674 570 534 Lan bila nabil. Etxeak garbitzen, arratsaldetan 2 ordu edo asteburutan. 663 776 223. Maribel Lan bila nabil edo gabiltza. Per– tsona helduak zaintzen edo garbiketa lanak egiten; bulegoak, garajeak, portalak, poligonoak, edo enpresak. Sukaldean ere moldatzen naiz. Kotxea dut, eta esperientzia. 688 654 698. Lan bila interna, esterna moduan, haur nahiz helduen zaintzan aritzeko. Esperientziaduna. 677 624 971.

Neska ikasle eta gaztea eskain– tzen da oporretan umeak zain– tzeko. Tel. 632 504 672 Neska gazte euskalduna, klase partikularrak emateko prest egongo litzateke: euskeran, gazteleran, ingelesean eta frantsesean goi maila eta tituluduna. 687025768 (Jaione). Lan bila nabil. Orduka, gauetan... Pertsona helduak zaintzen edo garbiketan. Tel. 671 763 558 Lan bila nabil. Interna bezala, orduka... edozein modutan. Tel. 638 877 627 Lan bila nabil. Interna bezela edo

Lan bila nabil. Interna, externa, aste burutan, gauak pasatzen... lan egingo nuke. Paperak eguneratuta eta esperientziarekin. 645 067 560 Emakumea eskaintzen da heldu nahiz haurrak zaintzeko. Interna edo esterna moduan. 697 221 372. Emakumea lan bila haur, helduen zaintzan, etxeko lanak egiteko interna edo esterna moduan. Esperientziaduna. 617 998 582. Garbiketa lanak, helduen zaintza lanak egiteko prest interna moduan, egunez edo orduka. 671 763 558 Mutil gazte bat naiz eta lan egingo nuke. Baserrian, animaliak zaintzen, pertsona helduak zaintzen, harraskan, arraina garbitzen... 688 802 851 Ekamume bat lan bila. Interna, externa edo orduka. Pertsona helduak gauez zaintzeko edo umeak zaintzeko edo arropa plantxatzeko. Prezio ona. 676 188 411 Lan bila nabil. Interna, externa, orduka edo gauetan. Garbiketa lanak egiten, pertsona helduak zaintzen... 634 278 198

orduka eta astelehenetik ostiralera. 690 146 067

Lokal bat salgai, Nagusia 5ean, 120 metro2. 699 306 158

Lan bila nabil. Interna bezela, orduka, gauetan... edoizen modutan. Pertsona helduak zaintzen, garbiketa lanetan... 634 278 198

Neska bat eskaintzen da orduka lan egiteko. Etxeak garbitu edo adineko pertsonak zaintzeko. Tel. 687 348 223.

Neska arduratsua erreferentzia eta esperientziarekin eskaintzen da. Pertsona helduak edo umeak zaintzeko edo garbiketan lan egiteko. Irterna moduan, orduka edo gauez. 677 624 965

Haurrak zainduko nituzke orduka: 619 355 819

Neska farmazialaria segituan lanean hasiko nintzake. Pertsona helduak edo umeak zaintzen edo garbiketan, orduka. 622 217 818

Ileapaintzaile bat naiz, eta etxeetan ilea orrazteko eskaintzen naiz. Aproposa pertsona helduentzat, edo etxetik atera ezin

Geriatria laguntzaile bezala, edo sukaldari bezala (euskal sukaldearen ezagutza). 688 654 698.

943 371 951 900 776 776 943 361 112 943 370 148 697 919 516 943 377 110 943 361 215 943 372 336 943 361 216 943 374 061 943 364 600 943 372 077 943 360 465 943 023 684 943 372 498 943 360 692 943 371 594 607 609 379 943 365 249 943 368 770 943 371 751 943 366 340 943 361 239 943 360 321

duenaretzat. 612 487 017. Helduak edo umeak zaintzen edo garbiketa lanak egiten lan egingo nuke. 632 587 450. Asteburutan, interna bezala lan egingo nuke, pertsona helduak zaintzen. 602 871 835. Etxeko lanak egiten edo garbiketan, umeak edo pertsona helduak zaintzen edo sukaldean lan egingo nuke. Tel. 617 166 950. Neska arduratsua lan bila dabil. Interna moduan eta orduka. Pertsona helduak edo umeak zain– tzen edo garbiketa lanetan. Berehala lanean hasteko. 606267824 BESTELAKOAK Udarregi Ikastolan klase partikularrak emateko jende bila gabiltza. Interesa baduzu pasa ikastolatik edo deitu! 943 36 12 16

Telefono interesgarriak Udala Atez ateko bulegoa Udaltzaingoa Udal zerbitzuak (Brigada) Sexu Aholkularitza Gunea Gizarte Zerbitzuak Diputazioa - Basetxea Bake Epaitegia Udarregi Ikastola Haur Eskola Zubietako Lanbide Eskola Zubietako Herri Batzarra Hastapen tailerrak KZgunea Oiardo Kiroldegia Sutegi Udal Liburutegia Zumarte Musika Eskola Etumeta AEK euskaltegia Kalezar Eguneko Zentroa Gure Pakea Zahar Egoitza Gure Elkartea Zahar Egoitza Arrate Zahar Egoitza Usurbilgo Salbatore Parrokia Noaua! Kultur Elkartea

25

Abere-Landare Babeslea 943 376 650 Taxia (Angel) 607 928 770 Taxia (Joxe Kruz, 8 plaza) 677 373 466 Eusko Tren 943 470 976 LurraldeBus 943 000 117 Korreos - posta zerbitzua 943 362 894 Anbulategia 943 362 013 Amenabar botika (lehen Oa) 943 376 076 Iturralde botika 943 363 395 DYA 943 464 622 Gurutze Gorria 943 272 222 Emergentziak 112 Genero-indarkeria, arreta 900 840 111 / 016 Gonzalez Ehorztetxea 943 362 163 Kutxabank 943 361 202 Euskadiko Kutxa-Laborala 943 364 740 Banco SabadellGuipuzcoano 943 370 006 Banco Popular Español 943 370 411 BBVA 943 377 155 Caja Rural Kutxa 943 368 842 Argindarra - Iberdrola 901 202 020 Gas naturala - Naturgas 902 123 456 Telefonica 1004 Euskaltel 900 840 840

Irailaren 13an kakatua txiki bat (ninfa) galdu da. Txuria eta eskubiko hankan eraztun urdin bat duena. Ikusi baduzu deitu. Tel. 606 060 322. Errege sagar ekologikoa eta etxeko membrilloa salgai. Interesatuz gero: 656742048 (Miren) edo 656757850 (Arantxa). Informatikako klaseak hartuko nituzke. Tel. 691 961 669. Belarra mozteko makina elektrikoa (gutxi erabilita) eta enkortxadora salgai. 943363201 Bi artzai txakurkume Gorbea arrazakoak saltzen dira. Telefono zenbakia: 637 974 994 Italiera klaseak eskaintzen dira. Kontaktua: 699 609 058. TRUKEAN, OPARI Inprimatzaileak, telebistak, patineteak, liburuak… Garbigunean. Doan hartu daitezke. Astelehenetik ostiralera: 10:15-13:00 / 16:00-19:00 artean. Jai egunak ez diren larunbatetan: 9:0013:00 artean

Goardiako farmaziak Martxoak 15 - Martxoak 25 Osteguna 15 ACHA-ORBEA

Hipodromo etorbidea, 6. Lasarte

16 DE MIGUEL Kale Nagusia 32. Lasarte Larunbata 17 GLASA SUQUIA Kale Nagusia 42, Lasarte Igandea 18 LASA SUQUIA Kale Nagusia 42, Lasarte Astelehena 19 LASA SUQUIA Kale Nagusia 42, Lasarte Kale Nagusia 24. Lasarte Asteartea 20 GIL MARTIN Hipodromo etorbidea, 6. Lasarte Asteazkena 21 ACHA-ORBEA Ostirala

Osteguna 22 URBISTONDO

San Franzisko 1. Lasarte

23 Larunbata 24 Igandea 25

DE MIGUEL

Kale Nagusia 32. Lasarte

DE MIGUEL

Kale Nagusia 32. Lasarte

Ostirala

GANDARIAS-URIBE Iñigo Loiola 9. Lasarte

GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZ ECHEVESTE ELOSEGUI, JORGE Elkano 9 Behea, Hernani 943 55 20 87 22:00 - 09:00 Gainontzeko datak www.cofgipuzkoa.com web orrian ikusgai.

LARUNBATETAN, Usurbilgo bi farmaziak irekita egongo dira: 9:00-13:30


26

INGO AL DEU?

Agenda

16

2018ko martxoaren 16an

martxoa

ostirala

#M8 Autodefentsa feminista ikastaroa. 16:00-20:00 Oiardo kiroldegian. Pausoka Elkartearen aldeko azoka. 18:00ak aldera frontoian. 14. Soinurbil. 19:30 Euskorleansekin kalejira.

17

larunbata

“Sagarrondotik sagardora” ikastaro zikloa. 09:00-13:00 artean, Potxoenean. Herritarren agerraldia, pasabideetako segurtasun faltaz. 13:00ean frontoian. “Bihotz biriken suspertzea” 17:00-19:00 DYAren egoitzan.

Bihotz biriken suspertzeari buruzko ikastaroa

D

igandea

14. Soinurbil: Getariako musika banda Getariako musika banda: 12:00etan kalean eta 13:00ean frontoian.

Datozenak Martxoaren 23an, Txan magoa Bihurri Ludotekan “Infernutik natorren artista bat naiz ni” Txan magoaren ikuskizuna antolatu du Bihurri ludotekak. Hitzordua, astebete barru, martxoaren 23an arra– tsaldeko 17:00etan ludotekan bertan.

YA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskolak martxoaren 17rako bihotz biriken suspertze teknikak ikasteko tailerra saioa antolatu du Munalurra 26an duen egoitzan, arratsaldez, 17:0019:00 artean. “Helduak (aita/ama, aitona/amona, osaba/izeba…) guztira 6 urtetik gorako hiru umeekin eman dezake izena, eta 2 ordutan eta modu erraz eta praktiko batean, bihotz-geldialdi bat identifikatzen eta honen aurrean jokatzen ikasten dute. Gainera, etxeko txikiekin ondo pasatzeko aukera paregabea izan daiteke”, nabarmendu dute DYA-koek. Saioaren prezioa 8 euro, 18 urtetik

18

Larunbat honetan, DYAk Munalurran duen egoitzan.

beherakoentzat doan. Plaza kopuru mugatua izango da, “emandako prestakun– tzaren kalitatea bermatzeko”. Izena eman eta informazio gehiago jasotzeko: 943 46 46 22 dyagipuzkoa.com

Usurbilgo Jai Batzordearen bilera

‘Afalosteko kontzertua’, martxoaren 23an Sutegin

Usurbilgo festak prestatzen segitzeko hurrengo bilkura, martxoaren 20an asteartea, 18:00etan Potxoenean. Gogoan izan, bilera irekiak dira herritar eta eragile ororentzat. Hori bai, aurrekontuak aurkezteko epea martxoaren 14an amaitu zen.

Atea Teatrok antolatu du ekimena. 22:00etatik aurrera Sutegin, Xabi San Sebastian, Natali Izagirre eta Ixak Arruti eta Iñaki Lizaso ikusiko ditugu oholtza gainean. Sarrerak egunean bertan izango dira salgai 6 eurotan. Xehetasun gehiago astebete barru.

Odolaren Mintzoa, Aginagan Aginagako Eliza Zaharrean arituko dira NAO eta Dj Seymarrekin batera. Martxoaren 24an, gaueko 23:30ean. Sarrerak 5 eurotan eskuragarri.

Martxoaren 25ean, onddodun Tipi Tapa Otsailean itzuli zen Hurbilago Elkartearen Tipi Tapa ekimena. Datorren edizioa, martxoaren 25erako iragarri dute. Oraingoan, onddo pintxo bereziak dastatzeko aukera izango da, Aitzaga, Artzabal, Bordatxo, Guria, Txiriboga eta Txirristra tabernetan. Edariarekin batera, 2 eurotan. Amaieran, zozketa: 150 euroko erosketa balea eta hogeina euroko beste bi erosketa bale irabazteko aukera izango duzue.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.