Sagardo Eguna 2018

Page 1



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

atarikoa

SAGARDOARI GORAZARRE Sagardoak eta Usurbilek, lotura ezin estuagoa izaten segitzen dute. Urtean egun batez herriko plazan elkar gurutzatzen dira, sagardoa eta herria, zaletuak diren herritarrak eta usurbildarrontzat kuttunena den egun honetan gure artera bisitan datozenak. Jai giroan Egun batez egunerokotasuna eten eta usurbildarrentzat ezin bereziagoa den jai giroan murgiltzen da herria. Sagardoari eta honen inguruko kulturari gorazarre egiten dio. Hauek izango dira postuetako botatzaileek banatuko dituzten sagardoak.

Sagardoaren kulturari ikusgarritasuna eman nahi dio Sagardo Egunak.

BERTAKOAK ETA KANPOKOAK EUSKAL SAGARDOA Aduna: Aburuza. Aia: Satxota Astigarraga: Bereziartua, Astarbe, Lizeaga, Petritegi. Azpeitia: AĂąota. Hernani: Iparragirre. Usurbil: Saizar. BASERRIAK Usurbil: Agerre Azpi, Aizperro, Anburu, Dranbaenea, Gorosti, Ibindox, Leitzarran.

GIPUZKOAKO ELKARTEA Aginaga: Aginaga, Urdaira. Usurbil: Aialde Berri, Saizar, Arratzain. Zubieta: Araeta, Astiazaran. Aia: Izeta, Satxota. Astigarraga: Artola, Lizeaga, Astarbe, Bereziartua. Azpeitia: AĂąota. Donostia: Calonge. Lasarte-Oria: Otegi. Hernani: Alberro, Rufino, Goiko Lastola, Otsua-enea. Urnieta: Elutxeta, Oianume.

Baso baten truke, hamaika sagardo dastatzeko aukera izan ohi da. Informazio iturria: Sagardo Egunaren Lagunak Elkartea.


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

BOTATZAILERIK GABE, FESTARIK EZ Sagardo zaletuak asetzeko, ohi bezala, usurbildarren jai kuttuneneko ezinbesteko osagaiak dira. Haiek gabe ez dago festarik. Eta behar ditu, jai egun honek biziraungo badu. Auzolanari esker ospatzen da Usurbilgo Sagardo Eguna, eta auzolan horretan ezinbestekoak dira, plazara datozen bisitari eta sagardo zaleei harrera egin eta edalontzira edari preziatua zerbitzatzen dietenen parte hartzea. Hogeita hamazazpigarren edizio honek ere sagardo botatzaileak behar ditu. Usurbildarren jaia barru barrutik bizi eta ospatu nahi duzuen guztion– tzako hitzordua finkatu du Sagardo Egunaren Lagunak bilguneak. Goizeko 8:00etan frontoian Igandean, goizeko 8:00etan frontoira joateko deia egin dute. Ospakizun handirako egoki jantzita agertu, postuen muntaketa lanetan lagundu, zerbitzatzen ariko zareten gunea

Hogeita hamazazpigarren edizio honek ere sagardo botatzaileak behar ditu.

egokitu, eta edari preziatuari botilatik edalontzirako bidea egiten laguntzera gero! Sagardoa zerbitzatzera alegia. Postua atonduta ekin beharko zaio

sagardoa botatzeari. Eta muntatutakoa, jaso gero. Goiz parteko sagardo festa amaieran, postuak desmuntatzen lagundu beharko da.

FALTA DIREN HERRIKIDEAK GOGOAN Sagardo Egunez ere, elkartasun eta aldarrikapenerako tartea izango da. Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioa deitu du 13:00ean Mikel Laboa plazan kokatua egongo den txosnagunean. Azken urteotan egin duten moduan, giza katea egingo dute Kaxkoan barrena, euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko espetxe politika bertan behera uztea eskatzeko. Gogoan izan, Olatz Lasagabasterrek,

Patxi Urangak eta Xua haurtxoak Valentziako Picassent espetxean segi– tzen dutela preso. Sorterritik 600 bat kilometrora. Txosnagunea Ohi bezala, ez da faltako musikarik, ezta jan edanik ere. Ernai Usurbil– ek frontoi atzealdeko eremua txosnagune bilakatuko du maiatzaren 20an. Sagardo Egunez, goizetik gauera, jai giroa ziurtatua egongo da bertan.

Usurbilen Nahi Ditugu-k euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioa deitu du. 13:00ean abiatuko dira, Mikel Laboatik.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

Elkarrizketa

‘EUSKAL SAGARDOA’ OSTALARITZA SEKTOREAN SUSTATZEN HASI DIRA Maiatzaren 8an, Unai Agirre Euskal Sagardoa jatorri deiturako koordina– tzailea eta Guillermo Castaños enologoa Sutegin izan ziren. Ostalariei eta elkarte gastronomikoei zuzenduriko aurkezpen bat egitera hurbildu ziren. “Herriz herri ari gara tankera honetako saioak egiten”, Unai Agirrek aditzera eman zigunez. “Produktua azaldu, egiten ari garen eta egitekoak ditugun promozioak eta materialak aurkeztu eta ostalarien beharrak bildu eta dudak argitzeko”. Sutegira bertaratu ginen eta hantxe jaso genituen bi adituen adierazpenak.

“Bi zutabe nagusi ditu jatorri deiturak: bertakotasuna eta kalitatea”

NOAUA! Euskal Sagardoa jatorri deitura sustatzen ari zarete. Azken asteotan ostalariengana jo duzue, ezta? Unai Agirre. Jatorri deiturarekin hasi ginenean ikusi genuen merkatu ezberdinetara jo behar genuela. Denbora dezente pasa dugu saltoki linealekin eta salgune handiekin lanean. Urte hasieran ostalariekin hasi ginen lanean. Batetik, Euskal Sagar-

Euskal Sagardoa jatorri deiturako sustatzaileek hainbat ekimen jarri dituzte martxan, tartean, formazio kutsuko ekitaldiak.

doa jatorri deitura zer den azaldu eta, bestetik, jatorri deiturako sagardoa ostalaritzan txertatzen has daitezen. Hainbat ekimen jarri ditugu martxan,

tartean, formazio kutsuko dastaketak. Bide batez, Euskal Sagardoaren inguruan atera dugun materiala ere eskaintzen diegu.

“115 SAGAR MOTA ONARTU DITUGU JATORRI DEITURAN” N. Jatorri deituradun Euskal Sagardoak zer nolako berezitasunak ditu? Unai Agirre. Bi zutabe nagusi ditu jatorri deiturak: Bertakotasuna (bertako sagarra %100ean) eta kalitatea. Eta bi ezaugarri horiek jatorri deitura denek dute.

Euskal Sagardoak gainera baditu beste jatorri deitura batzuk ez dituzten bereizgarriak. Eta inportanteena sagarra da. 115 sagar mota onartu ditugu jatorri deituran. Zergatik? Milaka urteko produktua da sagardoa, sagar mota askorekin egin dena, eta altxor hori ez dugu

galdu nahi izan. Ardoaren jatorri deituretan, adibidez, lau, bost, sei edo zazpi lehengai mota erabiltzen dira. Sagardoaren jatorri deituran, 115 sagar mota baliatzeko aukera dago. Horrelako azalpenak ematen dizkiegu ostalariei.


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

Elkarrizketa

“KOPAN EDANDA, SAGARDOA HOBETO DASTATU DAITEKE” NOAUA! Kopan edateko edaria ere badela diozue. Guillermo Castaños. Goitik bota daiteke sagardoa. Oso ondo. Baina sagardo denak ez dira goitik bota– tzeko modukoak. Euskal Sagardoa jatorri deiturako botilak hobeto dastatu daitezke kopan edanda. N. Betiko basoan baino, ardo kopan? Guillermo Castaños. Batzuetan bai. Tragoa luzatu nahi baduzu, kopan gehiago gozatuko duzu.

“Tragoa

N. Ohitura hori aldatzea ez da luzatu nahi erraza izango, ezta? baduzu, kopan Unai Agirre. Sagardoa ez da gehiago zertan zerbitzatu eta berehala gozatuko trago bakar batean kontsumitu duzu” behar. Hori azken 40 urteotan era“Ez baduzu eskantziatzen, sagardo kopa ere 15 minutuko trago bat izan daiteke”, Unai Agirrek adierazi digunez. bili dugun kontsumo mota izan da. Ez baduzu eskantziatzen, sagardo kopa ere 15 minutuko trago Hozkailuez aparte, sagartxo batzuk ditugu, boleto bidezko zozketa txiki bat izan daiteke. Ez zaio txinparta atera ditugu, “Jatorri deiturako Eus- batzuk jarri ditugu martxan, Terrajoango eta oso goxo dago. Baina kal Sagardoa hemen salgai” diote- za Irekiera egin dugu... Erantzuna horretarako sagardo on bat behar nak. Eskantziadore gorriak atera polita izaten ari da. duzu. Eta ondo zerbitzatu behar da, tenperatura egokian. N. Horregatik egin duzue hozkailu propioen aldeko apustua. Unai Agirre. Inbertsio bat egin dugu eta horretan Administrazioaren laguntza jaso dugu. Guretzat oso garrantzitsua da. Tabernariak sagardoa bere hozkailu propiotik ateratzen hasten badira, beste kontu bat izango da. 9 edo 10 gradutan aterako dute eta aldea nabarituko du bezeroak.

MARKAREN ZABALKUNDEA EGITEN NOAUA! ‘Sozializazio lana’ ez da ostatuetara mugatzen. Unai Agirre. Publizitatea egiteaz gain, produktuak merkatuan egon behar du. Hori da gure lana. Publizitateaz gain ostalariengana iritsi, merkataritza-guneetan sartu... Horretan ari gara.

Eta bide batez, Euskal Sagardoa jatorri deiturak zer nolako ezaugarriak dituen azaltzen diegu ostalariei. Nola egiten den, zer nolako araudia jarraitu behar den, zer nolako sagarrak erabili daitezkeen, zenbat sagardotegi dauden...


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

Elkarrizketa

GUILLERMO CASTAÑOS: “JATORRI DEITURAK BESTE MAILA BATEAN JARRI DU SAGARDOA”

NOAUA! Zer nolako ekarpena egin dio jatorri deiturak sagardoari? Guillermo Castaños. Beste maila batean jarri du sagardoa. Orain esparru berrietara iritsi behar du. Sagardotegian ez ezik, terraza batean edo mahaian eskatu daitekeen edaria da. Kalitatezkoa. Plater ezberdinekin maridatu daiteke gainera. Ez da jaietako edari bat bakarrik. Ezaugarri propioak dituen edaria da eta tratamendu propioa behar du. Horregatik nabarmentzen dugu tenperaturarena. N. Ostalariei zuzenduriko aurkez– pen hauetan dastatze-maridatuak gidatzen dituzue. Unai Agirre. Goazen tokira goazela, saiatzen gara tokiko sagardo deitura edukitzen baina bestelakoak ere eramaten ditugu. Sagardoak zer nolako ezaugarriak dituen argitzeaz gain, sagardoa nola kontsumitu daitekeen azaltzen diegu. Baso zabalean edan

Guillermo Castaños enologoaren esanetan, “ez da jaietako edari bat bakarrik. Ezaugarri propioak dituen edaria da eta horregatik tratamendu propioa behar du”.

daiteke, sagardoaren txinparta lehertuta. Baina kopan ere zerbitzatu daiteke, eskantziatu gabe, trago bakar batean edan beharrik gabe. Horretaz aparte, promozio kanpaina bat jarri dugu martxan. Euskal Sa-

gardoa kontsumitzen duenari zozketa batzuetan parte hartzeko aukera ematen diogu. Eta Gipuzkoa mailan, Terraza Irekiera egin da Euskal Sagardoa jatorri deiturarekin.

“BARAZKIEKIN OSO ONDO MOLDATZEN DA” NOAUA! Otorduei begira, zer nolako aukerak eskaintzen ditu sagardoak? Guillermo Castaños. Lehenbizi sagardoaren berezitasuna ezagutu behar da. Ardoaren eta garagardoaren aldean, ezberdina da sagardoa. Hori esanda, sagardoak milaka aukera eskaintzen ditu. Ardoak edo garagardoak bezalaxe. Ez dago sagardo mota bakarra.

Sagardo ezberdinak daude. Batzuk mikatzagoak, besteak garratzagoak, badira mamitsuagoak direnak... Sagardo motaren arabera aukerak mila dira. Unai Agirre. Maridajeetan zainzuriak eramaten ditugu. Jendea ez dago horretara ohituta baina sagardoa denekin ezkontzen da. Aurreko batean, Terraza Irekien aurkezpena egin genuenean, ostrak edota zainzuriak

saltsan atera zituzten eta denekin oso ondo ezkontzen zen. Guillermo Castaños. Barazkiekin oso ondo moldatzen da sagardoa. Beste edariekin ez da hain ondo moldatzen baina sagardoarekin bai. Ozpina duten gauzekin ere bai. N. Kontserbekin ere bai. Unai Agirre. Hori da.


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

Elkarrizketa

UNAI AGIRRE: “SAGARDOA 10 GRADUTAN ZERBITZATU BEHAR DA” NOAUA! Promozio lanari dagokionez, zer da ostalariei eskain– tzen zaiena? Unai Agirre. Hozkailuak atera ditugu, izotz-ontziak edo kubiterak, kopak, arbelak... Eskaintza hori dute eskura eta euren ostatuetan jartzeko aukera ematen diegu. N. Euskal Sagardoa marka sendotzeko baliogarri izango da. Unai Agirre. Produktua bera zabaltzeko modu bat ere bada. Guk dugun arazo handienetakoa zerbitzuan dugu. Ostatuetan eta tabernetan sagardoa egon badago eta jatorri deiturakoa poliki-poliki ari da bidea zabaltzen. Eta epe laburrean toki gehiagotan sartuko da kalitate handiko produktu bat delako. Baina erabilera egokia sustatu behar da. Eta hor gakoa da edariaren tenperatura. Une honetan, arazo handi bat dugu horrekin. Sagardoa beste edariekin batera sartzen da hozkailuan, garagardoarekin gehienetan. Lau gradutan ateratzen dute sagardo botila baina sagardoa 10 gradutan edan behar da. Horretarako atera ditugu hozkailu eta kubitera propioak. N. Hozkailuek eta izotz-ontziek zer nolako harrera izan dute ostalarien artean? Unai Agirre. Ona. Dena den, sagardogileen eskutik joan behar du honek. Sagardogileak baitira ostatuetara joaten direnak euren edaria banatzera. Errealitateak

“Hozkailuak eta izotz-ontzi propioak atera ditugu ostalarientzat” “Lau gradutan ateratzen dute sagardo botila baina sagardoa 10 gradutan zerbitzatu behar da”, Unai Agirrek nabarmendu duenez.

erakutsi digu espazio falta dutela tabernari gehienek. Beste batzuetan, ezagutza falta. Baina euren

beharretara moldatzeko prest gaude, eta banan bana egiten dugu eskaintza.

“TERRAZA GARAIA” KANPAINA Euskal Sagardoa jatorri deiturak, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta HAZI Fundazioak “Terraza garaia, Euskal Sagardo garaia” promozio kanpaina jarri dute martxan. Euskal Sagardoaren kontsumoa sustatzea helburu duen ekimen honen bitartez, Euskal Sa-

gardoa Gipuzkoako 45 taberna eta jatetxeetako terrazetan dastatu ahal izango da. Kanpainak irauten duen bitartean, terraza hauetan Euskal Sagardoa eska– tzen dutenek bi sagardo botilako lote bat irabazteko aukera izango dute. Usurbilen, Iguarte Sagardotegia batu da ekimen honetara.


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

OKA JOKOA SAGARDOETXEAN Maiatzaren 18a Museoen Nazioarteko Eguna izango da. Aurten, “Museo hiperkonektatuak: ikuspuntu berriak, publiko berriak” lemapean ospatuko da eguna. Sagardoetxeak ekimenarekin bat egingo du eta familientzako jarduera bat antolatu du: “Sagardoetxeako oka jokoa”. Eguna: Maiatzaren 18an ostirala. Ordua: 17:00etatik 18:00etara. Oharra: Aurrez erreserba egitea beharrezkoa da. 943 550 575 telefono zenbakira deituz edo posta elektroniko bidez: info@sagardoarenlurraldea.eus

Maiatzaren 18an Astigarragako Sagardoetxea museoak familientzako jarduera bat antolatu du: “Sagardoetxeako oka jokoa”.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

txiritik

‘USURBILGO HERRIKO ETXEA’ SARIAREN BIGARREN EDIZIOA JOKOAN IZANGO DA Egurrezko ontzietan egindako sagardoaren Euskal Herriko 2. Lehiaketa antolatu da, maiatzaren 20an ospatuko dugun 37. Sagardo Egunaren baitan. Txapelketan parte hartzeko epea zabalik izango da hilaren 18ra arte. Segidan dituzue Usurbilgo Herriko Etxea Sari Nagusia irabazteko lehian parte har– tzeko deialdiaren oinarriak. Iaz Urdaira nagusitu zen Iaz ospatu zen estreinako edizioa, Aginagako Urdaira Sagardotegiak irabazi zuen. Bigarren postuan sailkatu zen Tolosako Alejoenea baserria, eta hirugarren, Astigarragako Larrarte Sagardotegia. Txapelketara 21 sagardo-egile aurkeztu ziren.

Iazko edizioan Urdaira Sagardotegia nagusitu zen.

Lehiaketako oinarriak 1.- Euskal Herriko edozein sagardogilek parte har dezake, lanbide duenak edo ez, sagardotegietakoak bezala etxerako egiten duenak ere. 2.- Sagardogile bakoitzak 6 sagardo botila ekarriko ditu, denak kalitate berekoak. 3.- Botilak garbiak izango dira, ez dute

inolako arrastorik edo etiketarik izan behar. 4.- Botilak maiatzaren 18ko 12:00ak baino lehenago Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatibaren egoitzan entregatuko dira. Ordutegia: astegunetan 09:00-13:00 eta 16:00-19:30 larunbatetan goizean

soilik. Helbidea: Atallu Industrialdea 26, Usurbil (alkartasuna@usurbil.com / 943 361114). 5.- Epaimahaiak lehen daskateta batean, azken dastaketara igaroko diren sagardoak aukeratuko ditu, gainontzekoak lehiaketatik baztertuz. Azken dastaketa horretan erabakiko da zeintzuk diren lehen sari nagusia, bigarrena eta hirugarrena eskuratuko duten sagardoak. Era berean dastaketa horretara iritsi diren sagardo guztien sailkapena egingo da. 6.- Sari banaketa azken dastaketa burutu eta jarraian egingo da. Saria eskuratzen duen sagardogilea bertan izango da, bestela hurrengoari emango zaio. 7.- Lehiaketan parte hartzen duten sagardogileek oinarri hauek onartzen dituzte. 8.- Lehiaketan bertan inolako zalan– tzarik sortuko balitz epaimahaiak berak erabakiko du egoki deritzona. 9.- Dastaketan erabili ez diren sagardo botilak antolatzaileen esku geratuko dira.

HIRU SARI BANATUKO DIRA n Lehenengo Saria: Usurbilgo Herriko Etxea Saria diren 1.000 euro eta Sariaren Ziurtagiria. n Bigarren Saria: Alkartasuna Kooperatibaren Saria, 350 euroko txartela sagardogintza materialetan gastua egiteko eta Sariaren Ziurtagiria.

n Hirugarren Saria: Alkartasuna Kooperatibaren Saria, 150 euroko txartela sagardogintza materialetan gastua egiteko eta Sariaren Ziurtagiria. Lehiaketaren azken dastaketa eta sari banaketa Usurbilen burutuko da, 2018ko maiatzaren 20an 12:00etan izango den 37. Sagardo Egunean,

Goiko Plazako oholtzan. n Antolatzailea: Sagardoaren Unibertsitatea. n Laguntzaileak: Usurbilgo Udala, Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba, Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, Bizi Sagardoa.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

IBILGAILURIK GABEKO JAIA Gogoan izan, 37. Sagardo Eguneko jai eremua ibilgailurik gabeko herritarrena izango da maiatzaren 20an. Horregatik, kontuan izan ondoko urteroko oharrak. Batetik, egunean zehar, festa gunetik hurbilen dauden kaleak, ohikoak, autoen joan etorrirako itxita egongo dira. Autobusak San Inazioko errotondan geratuko dira Gehigarri hau inprentara bidean zela oraindik iragarria ez bazuten ere bestalde, urtero Lurraldebuseko autobus zerbitzuak Kale Nagusitik N-634 errepidera desbideratzen dira. Ho-

nenbestez, ez dute geldialdirik egiten erdigunean. Adi beraz, aldaketarik ez bada, Donostia aldetik etorri eta Zumaiarantz doan UK09 autobus zerbitzua San Inazioko errotondan geratuko da. Gazteleku parean eta udaletxe ondoan, geldialdirik ez Usurbildik Hernanira doan autobusak berriz, geldialdi bakarra egingo du kaxkoan; aipatu errotonda horretan bertan. Aurreko urteetakoa errepika– tzen bada, ez du geltokirik izango ez Gazteleku parean (San Inazio 3an) ezta udaletxe ondoan ere.

Autoen joan etorrirako itxita egongo dira kaxko inguruko kaleak.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

agenda

“SAGARRONDOTIK SAGARDORA” IKASTAROA “Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua” izeneko jardunaldia apirila hasieran izan eta ordutik bestelako saiorik egin ez den arren, ez da amaitu oraindik, otsailaz geroztik abian den Sagarrondotik Sagardora ikastaro praktikoa. Egutegiari erreparatuta, oraindik beste hiru saio geratzen dira. Lehenengo saioa ekainerako iragarri dute: Ekainak 2 larunbata: “Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak”, Aitor Etxeandiarekin.

Uztailak 14 larunbata: “Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa”, Josu Osarekin. Irailak 8 larunbata: “Sagarraren heldutasun analisia. Etxean sagardoa egiteko hastapenak”, Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiainekin. Informazio gehiago: 943 361 114 alkartasuna@usurbil.com Antolatzaileak: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa eta Usurbilgo Udala.

Josu Osak fruitu arbolen udako edo begiko txertaketaz jardungo du uztailaren 14an.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

agenda

EGITARAUA

Argazkia: Iñaki Agirresarobe

Maiatzak 20, igandea 11:30 37. Sagardo Egunaren irekiera Haimar Zubeldia eta Asier Zubiria kirolari usurbildarren eskutik. Baserrietakoa, Euskal Sagardoa jatorri deiturakoa eta Gipuzkoako Elkarteko sagardoa dastatzeko aukera. Honetaz gain, pintxo aukera zabala. n 12:00 Egurrezko Sagardoaren lehiaketa. n

n 14:30

Sagardo dastaketaren

itxiera. n 18:00 “Elektro-Patxaranga”

kaleetan zehar. n Antolatzailea: Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.