Santixabel jaiak 2018

Page 1



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

herriko taldeak

F

JAI EREDU HERRIKOIA

esten motorra da. Haiek gabe ez da jairik. Isilpean aritzen dira, baina nabarmentzekoa da egiten duten ahalegina. Festak ate joka ditugun arren, haientzat negu partean hasten dira Santixabelak. Usurbilgo Jai Batzordeari buruz ari gara. Izaera herrikoi agerikoa duen bilguneaz. Hilabeteotan egin dituzten batzarretan denetariko eragile eta norbanakoek parte hartu dute. Eta horixe sustatu nahi da gainera, herri ikuspegitik sortu eta herriaren gozagarri izatea festak. Festa euskaldun, parekide, jasangarri, inklusibo eta parte hartzaileak izatea.

Bileretan denetariko eragile eta norbanakoek hartu dute parte

Bilgune honetan jaietako antolakuntzan inplikatu nahi duen norbanako, talde, elkarte orok du hitza hartu, ideia edo ekimenak proposatzekoa. Festei lotutako erabaki guztiak ere batzorde berean hartu eta adosten dira. Otsailaz geroztik hainbat bilkura egin dituzte, festa egunak finkatu, ekintzak proposatu, aurrekontua landu, egitaraua osatu, haren diseinu lehiaketa bideratu eta txupinazorako hautagaiak aukeratzeko.

LEPOKOA AHAZTU GABE

J

aietan gaudela nabari dadila egunotan. Ez ahaztu lepondoa ere apaintzeaz. Atera armairuan izango duzuen zapi urdin koadroduna. Beste hainbat ospakizunetan baliatuko zenuten hori. Lepondoan jarri eta festara! Hortxe azken urteon antzera, Jai Batzordeak Santixabelei begira luzatu duen gonbita.

Festei lotutako erabaki guztiak Jai Batzorde berean hartu eta adosten dira.

Jai Batzorde anitzaren seinale, besteren artean, aurtengoan ere kide izan dituen herritar eta eragile guztiok: Xake taldea, Nafartarrak, Orbeldi Dantza Taldea, Bota Punttuba, Gure Pakea Elkartea, herri kirolen arduradunak, Txosna

Batzordea, Beterri Sub, Kantu Taldea, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Umeen Eguna antolatzeko guraso taldea, Pagazpe Elkartea, udal teknikari eta ordezkari politikoak, Irisasi BTT, hainbat norbanako‌


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

IBAI ARRIETAREN UKITUA DU EGITARAUAK

L

Dantzan

abetik atera berria eta honez gero etxe guztietan banatua izan behar du Usurbilgo Udalak jaiotako egitaraua. Urte luzez gertatu den moduan, aurtengoan ere herri sorkuntzaren emai– tza da Santixabeletako ekitaldien eskain– tza plazaratzen duen paperezko euskarri hau. Dakizuenez, Jai Batzordeak egitaraua diseinatzeko lehiaketa deitzen du urtero. 20 lan aurkeztu dira aurtengoan. Bakarrak behar zuen irabazlea. Epaimahaiak Ibai Arrietarena saritu du. Zorionak!

“Diseinua argazkietatik abiatzen dut”. Ibai Arrietak eskuartean du jai egitaraua.

Iaz eta aurten, bitan irabazi du “Aurten iaz baino Nahiko barneratua

zuen. Hainbat ideia ordenatuak nituen buruan”, adierazi dio NOAUA! aldizkariari.

bitan aurkeztu eta Arrietak txapelketa. errazagoa egin zait. nuen zer izan behar

Herrian askok jakin eta ikusiko zuten moduan, argazkilaria da Ibai. Egitarauaren diseinu lana, aurreko urteetako jaietako irudietan oinarritu du. “Diseinua argazkietatik abiatzen dut”, adierazi digu. Aurtengoan bereziki herritarrak dantzan ageri diren argazkiak nabarmendu nahi izan ditu; soka dantza, oilasko biltzaileak dantzan… Txuri beltzeko irudiak izanik, jai egun bakoitzari bestelako kolorea eman nahi izan dio, “festa anitz eta koloretsuak” islatzeko. Bitan aurkeztu eta bitan irabazita, 2019an hirugarren saiakera bat egingo duen galdetu diogu Arrietari. “Materiala badago, baldintzak onak izan eta denbora izanez gero, egingo da”, iragarri digu.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

herriko taldeak

“ZEIN LOREREKIN APAINDUKO ZENITUZKE USURBILGO LORATEGIAK?”

S

ortzaileen herria dugu Usurbilgoa, sormenari bidea emateko ekimen bat baino gehiago antolatzen da bertan. Jaietan ere bai. Arrakasta itzela izaten du haur eta gaztetxoen artean, dagoeneko hamaseigarren ediziora heldu den Santixabeletako Pintura Lehiaketak. Ate joka ditugun festetako aurtengo edizioa, ekainaren 28an ospatuko da, 15:30ean hasita frontoian. Udaberri giro beteko gaia hautatu dute aurtengorako: “Zein lorerekin apainduko zenituzke Usurbilgo lorategiak?”. Galderak sorrarazten diena maPintura rrazki bidez erantzuteko aukera izango dute 2-16 urte arteko haur lehiaketan eta gaztetxoek. Urtero moduan, 2-16 urte arteko ekimen honetan parte hartzeko gaztetxoek har beharrezko materiala frontoian dezakete bertan banatuko da, “hala ere, koparte meni da orriaren azpialdean jartzeko Urtero moduan, ekimen honetan parte hartzeko beharrezko materiala frontoian bertan banatuko da. euskarriren bat ekartzea (karpetaren bat edo liburua…). Nahi izanez gero, pinta– tzeko materiala etxetik ekar daiteke”. dezaten. Segidan ospatuko baita sari basari bat; 14, 15 eta 16 urte dituztenen arMateriala eskutan, norberak bere naketa. “Lehiaketa irabazten duzuenok tean beste sari bat. lekua hartu eta eman bide sormenari. pinturako materiala eta diploma eskuraAldaketarik ez bada, eta aurreko urMarrazki guztiak erakusgai jarriko dira tuko dituzue”. teetako ohiturari eutsiz, 16. Pintura Lesegidan pilotalekuan, besteak beste, Guztira 11 sari banatuko dira: 2,3,4 hiaketako marrazki sarituak Sutegiko bertaratzen direnez gain, epaimahaiko urte dituztenen artean sari bat; 5-13 urte erakustaretoan jarriko dituzte ikusgai lekideek baloratu eta azken erabakia har arteko lehiakideen artean urte bakoitzeko hiaketa amaitu ostean.

PREZIO BEREZIAK ATRAKZIOETAN Anbulatorio ondoko aparkalekua jai gunean bilakatua dugu honez gero, festez gozatzeko atrakzio bat baino gehiagorekin. Jai Batzordetik aditzera eman dutenez, prezio bereziak izango dituzte festetako bi egunotan; ostiral

honetako Haurren Egunean, ekainaren 29an alegia. Eta festak bukatu eta biharamunean, uztailaren 3an. Santixabelak egun bat beranduago amaituko dira honenbestez, Kiroldegi pareko jolas-parkean.

Haurren Egunean merkeagoak izango dira prezioak.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

TXIKIEN DIBERTIMENDURAKO EGUN BI

H

aur eta gaztetxoei zuzenduriko egun bakarra izan beharrean, adin tarte honetako herritarrentzako eskaintza bi egunetara zabaltzeko urratsa eman zuten iaz, Umeen Eguna antolatzen ari diren gurasoek. Iazko apustua berretsi dute aurten ere.

Ekainaren 28an, Jolas Parkea Festetako lehen egunean, ekainaren 28an Jolas Parkea antolatu dute frontoian, 6-12 adin tartekoentzat. Eta biharamunean, ostiralean, Umeen Egun handia. Bada berrikuntzarik aurtengoan. Etxetik eramandako janariarekin frontoian txikientzat antolatu den lagun arteko bazkariaren ostean, mikrofonoa hartu eta abesteko aukera izango dute. Ongi entzun duzue bai, egun honetan karaokea izango da frontoian.

Ekainaren 28an osteguna Jolas Parkea ipiniko dute frontoian, “6-12 adin tartekoentzat�.


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

OSTIRALEAN GINKANA ETA ERRONKA

O

stiral honetan ospatuko da Umeen Egun handia. Goiz partean, ginkana eta erronka daude antolatuta. Udarregi ikastolan dabiltzan ikasleen gurasoek badute honen berri. Herrian ordea, badira beste herri batzuetako ikastetxeetan ikasten ari diren haur eta gazteak. “Zure haurraren izena eman nahi baduzu, hauxe duzu aukera. 620 565 731 telefono zenbakira mezu bat bidalita nahikoa da”, antolaketan ari diren gurasoek jakinarazi dutenez.

Ekainak 29 ostirala n 10:00 Ume-gazteei harrera. Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera! n Egunean zehar, Txu Txu trena.

“Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!”.

n 10:00-13:30 Jolas parkea frontoian (6 urte artekoentzat). n 10:30-12:30 Ginkana (LH1etik LH4ra

bitartean). n 10:30-12:30 Gaztetxoentzako erronka (LH5etik DBH2 artekoentzat).


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

iruditan

ATZOKO JAIAK ETA FESTAZALEAK SUTEGIN IKUSGAI

E

rakusketez josia izango da kultur etxe sarrerako espazioa jaiotan. Zirriborro Tailerrekoen sortze lanak eta Eguneko Zentrokoen eskulanak bisitatzeko aukera izango da. Eta erakusleihoan, adi, zuetako baten baino gehiagoren irudiak; “1984-2017 Santixabeletako argazki zaharren erakusketa”. Guztira, azken hiru hamarkadetako 300350 bat argazkiren bilduma osatu du ekimen honen antolatzaile Iñaki Agirresarobek, 3.000 iruditik gorako sorta zabalagotik aukeraketa egin ostean. Tratatu beharrak zeuden. “1984tik 2007ra artekoak denak negatiboetan nituen. Bere garaian negatibotik digitalera pasa nituen banaka”. Ez baita ahaztu behar, garai hartan ateratako hainbat argazki gaika bildu eta proiektatu izan dituela Sutegin; naturari lotutako irudi erakustaldia eskaini izan du herritarrak, baita Usurbilgo festei buruzkoa ere duela urte batzuk. Hango materiala baliagarria izan zaio erakustera doan bilduma honetarako.

Iñaki Agirresaroberen “1984-2017 Santixabeletako argazki zaharren erakusketa” topatuko duzue egunotan Sutegin.

deari askotan kostatzen zaio kaletik Sutegi barrura sartzea. Asmoa da horregatik, barrutik kanpora begira jartzea ikusgai argazki bilduma”, adierazi digu usurbil-

darrak. Irudi sorta zabala egoki ikusteko bi aholku. “Patxadaz hartu eta egun argiz” hurbildu kultur etxe atarira, uztailaren 4a baino lehen.

Eraldaketaren erakusketa Urtez urte, herriak, herritarrek eta jaiek izan duten itxuraldaketaz jabetzeko aukera izango da; garai bateko oroitzapenak berritzekoa. Ikustekoa izango da, nola aldatu den herria. “Garai batean plaza inguruan ospatzen ziren jaiak. Orain herria hazi eta festen eremua zabaldu da”, gogoratzen du Agirresarobek. Autoak Irazu kaleraino sartu, goitibeheren txapelketak ospatu edota oilasko biltzaileak bezalako ekitaldiak belaunaldi ezberdinen topaleku ziren garaiak ekarriko dizkigu gogora. Eta herritarrak noski. Zuetako bat baino gehiago ageriko zarete irudiotan, eta gainerakoak nor zareten asmatu nahian ariko dira ziur. “Ahalik eta esparru zabaleneko usurbildarrak azal– tzea izan da irizpide nagusia”, adierazi dio NOAUA!ri Agirresarobek. Sutegin baina kale aldera begira koka– tzea erabaki du argazki erakusketa. “Jen-

“Garai batean plaza inguruan ospatzen ziren jaiak. Orain herria hazi eta festen eremua zabaldu egin da”, Iñaki Agirresarobek adierazi digunez.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

elkarrizketa

MENDEKUREN ITZULERA

A

gurtu gabe joan ziren duela bost urte, Ixak Arruti, Martin Larrañaga, Ander Aizpurua eta Iñigo Roteta. Etenaldi honetan, plazatik aldendu arren ordea ez dute ahaztu hamarkada luze batez Mendeku Itxuarekin eta zaletuekin bizitakoa. Bazuten oholtza gainera itzultzeko gogoa. Urte hasieran entseguei ekin ostean, larunbatean bueltan dator Mendeku Santixabeletara! NOAUA! Geratzeko itzuli al zarete edo itzulera puntuala al da? Mendeku Itxua: 2013ko Usurbilgo jaietan 10. urtemugako kontzertua eskainitakoan, ez genuen pentsatu etenaldia etorriko zenik. Gerora, abesti gehiago sortu genituen. Berastegin eskaini genuen Inuxente Egunez azken kontzertua. Kontzertu hartan Mendekuren furgoneta “hil” zen. Seinale bat izan zen? Furgonetarentzat azken bidaia hura izan zen. Martxak txikitu ziren eta hirugarren abiaduratik ezin izan genuen pasa Berastegira bidean. Etenaldia orduan etorri zen. Denbora aldetik pixka bat zaildu egin

Mendeku Itxuak larunbat honetan joko du frontoian, Juantxo Skalari eta la Rude Bandekin batera.

zitzaigun taldeari indarra emateko aukera. Tarte bat hartu eta ikusiko genuela erabaki genuen. Denbora hori hartu genuen eta azkenean 5 urte igaro dira. Elkarrekin egoten ginenetan Mendekuren giro eta kontzertu haiei berriz heltzeko gogoa sortzen zitzaigun. Irrika edo grin hori handitzen zihoan. Horrek eraman gintuen iaz berriz errimoa hartu eta kontzertu batzuk eman behar ditugula erabakitzera. Hasiera batean bildu eta kontzertu batzuk ematea planteatzen genuen, despedida on bat emateko. Bai-

na oraintxe bertan, epe motzera begirako asmoa ez da kontzertu sorta bat eskaini eta agurtzea. Kontzertu batzuk eskainiko ditugu, ez gara bueltatuko plazetara eta udan ez dugu bira handi bat egiteko asmorik, baina ez dugu planik datorren urteari, neguari begira. Lehen entsegu asko egiten genituen, kantak sortu, diskoak plazaratu… Oraingoz ez dugu proiektatzen erritmo hartara bueltatzea baina ez dugu ezta kontzertu kopuru mugatua eskaintzeko asmoa.

“TALDEAREN KANTA ONENAK AUKERATU DITUGU” Esan liteke beraz, itzulera ez dela Usurbilgo jaietako kontzertuarekin hasi eta bukatuko. Gehiagorako eman dezake… Argi dugu Usurbilgo kontzertu honez gain, badaudela guretzat zaletuak izan eta giltzarriak diren leku batzuk, Gasteiz edota Markiña inguruan, Nafarroa aldean... Leku horietan zerbait lotzen saiatuko gara, baina ez dugu presarik, konpromisorik. Etenaldiaren aurretik, kanta berri batzuk sortzen ari zinetela aipatu duzue lehen-

txeago. Zertan geratu dira abesti haiek? Kontzertu haiek eta gero, hiru bat kantei forma ematen ari ginen, baina haiek kaxoian geratu dira oraingoz. Oraingo kontzertuetan eskainiko duguna guztiz Mendeku izango da. Gure ustez taldearen kanta onenak direnak aukeratu ditugu. Taldearen nortasuna ondoen ordezkatu dezaketenak alegia. Bai. Tartean, berreskuratu dugu abestiren bat, bukaerarako hainbestetan ez

genuena jotzen. Taldearen nortasuna gehien ordezkatzen duen abesti zerrenda hautatu dugu. Zuen ibilbidea eten zenuten Usurbilgo jaietako oholtzara igoko zarete berriz. Sinbolismo hori izan dezake kontzertuak edo hala suertatu da? Biak. Usurbilgo frontoian jotzeak sinbolismo berezia du taldearentzat eta hala suertatu da ere. Herrian jotzeak beste esanahi bat du, itzulera bestelakoa da.


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

elkarrizketa

“HELBURUA KONTZERTU BATZUK EMATEA DA” Urte hasieratik zabiltzate entseguetan. Nolakoa izan da barruko martxa hartze hori? Hasieran kosta zitzaigun, entseatu, abestiez gogoratu eta martxa hartzea. Ixakek segi du kontzertuekin. Besteok geldirik egon gara. Taldearena soilik ez beraz, talde kide gehien– on musikagintzarako itzulera ere izango al da? Bost urteko etenaldia izan da. Exi“Euskal jimendu handia du Mendekuk eta Herriko ia jai, erritmo hori hartu nahian gabil– paraje eta tza. Ez dugu lehen baino maila lurralde kaxkarragoa eman nahi inondik guztietan ibili ere. gara” Garai bateko zaletuekin berriz elkartzeko aukera izango duzue. Kontzertuetara joatean jendeak galdetu dio Ixaki Mendekuri buruz, zertan ari ginen, utzi egin ote genuen, bueltatuko ote ginen. Bost urteotan inork ez zekien ezer gutaz, zaletuak agurtu ere egin ez genituenez... Arrastoa utzi duzuen seinalea. Leku askotan jo dugu, leku askotan izan gara maitatuak. Orain itzultzekoak garela jakin eta kartelak jartzen hasi garenean, ia joango ote garen haien herrira galdetzen hasi zaizkigu. Gure asmoa ez da lehengo erritmora itzultzea. Beste bizimodu eta ardura batzuk ditugu egun. Entseatzeko eguna aukeratzen ere nahiko

5 urteko etenaldiaren ondoren itzuli dira. Argazkia: Ibai Arrieta.

lan izan dugu. Mendekuk asko exijitzen du. Garai batean hiruzpalau aldiz entseatzen genuen, kontzertuak izaten genituen ostiral eta larunbatean, bi egunetan segidan, egun berean bi ere bai… Orain jada beste etapa batean gaude. Guk nahi dugulako itzuli gara, barruko har hori asetzeko. Kontzertu batzuk eskaini eta gozatzera itzuli gara. Ibilbidea eten zenutenerako, hamarkada bat bete zenuten oholtza gainean. Nola aurkeztuko zeniokete gazte belaunaldi berriari, zein zen garai hartako Mendeku Itxua? Ikasle gauak antolatzen ziren garaietan, musika talde handiak ikusten genituen. Zaletasun harekin entseatzen hasi eta

konturatzerako, kontzertu bat edo beste ematen joan ginen, pare bat bertsioekin eta gure lauzpabost kantekin. Hortik aurrerakoa eromena izan zen. Gaur esan genezake, ia gu aritzen ginela frenatzen, bestela kontzertuak eskaintzen etengabe egon gintezkeen. Uneren bat izan genuen, berriro pixka bat martxa hartzea kostatu zitzaiguna, disko bat prestatzeko erretiratu baikinen urtebetez. Baina gero behin martxa hartzen genuenean, Mendeku, ikaragarri jotzen zuen taldean bihurtzen zen. Herri piloa pasatzen genituen, festarik festa. Normalean txosnetan edo gazteetxetako talde bat ginen. Eta hala izango gara. Euskal Herriko ia jai, paraje eta lurralde guztietan ibili gara.

LARUNBATEKO KONTZERTUA “BEREZIA IZANGO DA” Usurbilgo kontzertura zergatik ezin dugu huts egin? Taldea gustatu zaionari, geroni bezala hamar bat urte gaztetuko delako kontzertua entzuten eta garai zaharrak gogoratzen. Ondo pasatzeko aukera izango da. Herri honetan sekula Mendeku ikusi ez duen

jendea bada, baina haietako batek baino gehiagok kantak ezagutzen ditu. Abestiak badakizki, Mendeku sekula ikusi ez duen arren. Jaietan zuzenean ikusteko aukera izango du. Gu ere emozio horrekin irtengo gara, itzulera delako, herrian, festetan, gure jendearekin. Berezia izango da. Ga-

rai bateko Mendeku eskaintzen zuena eskaintzen saiatuko gara. Hori da gure erronka, eta espero dugu hori ematea. Garai bateko kontzertuetan ikusten zena berriz eskaintzea. Gure linea beti izan da bereziki guk ondo pasatzea. Eta jendeari ondo pasaraztea. Horretan segiko dugu.


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

herriko taldeak

TXOSNA BATZORDEA INDARBERRITURIK

A

urpegi berri piloa eta lanerako gogo handiz dira Txosna Batzordekoak, jaiak abiatzear diren honetan. Lerroon bidez, eskerrak helarazi nahi dizkiete batzordean parte hartzen dabiltzanei. Bilgunea sasoiko izatea, herrian azken aldian hazten ari den gazte mugimenduak zerikusi zuzena duelakoan daude. “Bada horren islada” ere, NOAUA!ri adierazi diotenez. Gogoan izan, apirilean aurkeztu zuten gazte usurbildarrek udazkenera arte iragarri duten dinamika. Hilabetero gai bat ardatz hartuta jarduerak antolatzen ari dira. Parekidetasuna izan dute hizpide ekainean. Haur eta gazteen aisia hizpide hartzekoak dira uztailean. Argi diote, “gauzak ondo samar eginda, gauza politak egin daitezke, festak tartean”. Emakumeen parte hartzean izan den gorakada nabarmentzen dute. “Bizpahiru izatetik 15-20 izatera igaro gara”, aldake-

Lanerako eta festez gozatzeko gogoz dira Txosna Batzordekoak.

ta nabaria beraz. Bai antolakuntzan, baita deitu diren ekitaldietan ere. Herritarrek

protagonismo argia izango duten hitzordu eskaintza zabala antolatu dute.

BERTSIO GAU MISTORAKO PARTE HARTZE ITZELA

E

txekoen aldeko apustua egin dute jaietako gauetarako. Txosnetako oholtza gainean ikusiko ditugu Eromeria, Odolaren Mintzoa, Rukula, Zaparra, Larrian Gozo… Eta frontoian, Mendeku Itxuaren itzulera! Baina herriko musikariez gozatzeko beste hitzordu bat ere izango da. Aspaldiko parte hartze handiena sustatu eta talde ezagunen abestiak musikari usurbildarren ahotsean jartzen dituen Bertsio Gaua, mistoa aurten. Aurrez egin duten lanketaren emai– tza izan da. Ernai gazte erakundeak musika eta generoaren inguruan egindako topaketetatik sortu zen ideia, ber– tsio gau mistoa antolatzearena. Nesken parte hartzea sustatu nahi zuten. Abestiak bertsionatuko zituen usurbildarren

musikari taldeak neska mutilez osatuak izateko deia egin zuten. Parte hartzea agian jaitsiko zela uste izan arren, azkenean ez, “oso erantzun ona egon da. Jende desberdin asko, neska berri piloa animatu dira”. 15 bat talde osatu dira, aurreko edizioetan 10 bat osatzen zirenean. Pen– tsa, parte hartzean izan den gorakadak Bertsio Gaua azkenean ordubete aurreratu beharra ekarri du (ekainak 28, 22:00) eta talde bakoitzak 4 abesti jotzea aurreikusten bazuten ere, emanaldi bakoitza hiru kantetara murriztu beharra. Ekitaldia gainera, musika estilo gehiagora zabaltzea erabaki dute. “Aniztasun gehiago” eta aberatsagoa izango da Bertsio Gau Mistoa. Eredu aldaketa hau abiapuntutzat hartzen du Txos-

15 bat talde osatu dira, aurreko edizioetan 10 bat osatzen zirenean.

na Batzordeak. Aurrera begira ordea, erronka argia dute. “Hurrengo urteetan ekitaldiak izaera mistoa izan behar duela gogorarazi beharrik ez izatea” nahi lukete.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

herriko taldeak

ERRAUSTEGIAREN AURKAKO MANIFESTAZIOA

E

skaintza zabala, anitza prestatu du Jai Batzordeak ekainaren 28tik uztailaren 2ra. Gau eta egun, a– tsedenik ez da izango txosna gunean. Parranda eta ondo pasatzeko gogoa baino ez. Oilasko biltzaileen irteera, bazkari eta jolasekin ekingo diete festei. “Jende gutxik parte hartzen zuen garaia egon da. Belaunaldi berria ordea indartsu dator”. Ostegun goizeko 06:00etatik aurrera suziri hotsak entzuten badituzue adi, oilasko biltzaileak ez dira urruti ibiliko. Ibilbide bakarra edo bi osatzea proposatu arren, azkenean oilasko biltzaileen talde bakarrak egingo du etxe nahiz baserrietako goiz parteko bira. Ospakizunon ostean, txosnetan hasi eta txupinazoaren eskenatokira eramango gaituen erraustegiaren aurkako manifestazioa deitu dute, hirugarren urtez jarraian. Eta gogoan izan, Gipuzkoako Foru Aldundia-

Ekainaren 29an, bazkaria Gastronomiari lotutako ekitaldiei dagokienez, Gazte Eguna ospatuko dute ekainaren 29an. Bazkaria antolatu dute ohi bezala. Txartelak aurrez eskuratu ahalko dituzue ohiko lekuetan. Jan edanari dagozkion hi– tzorduak, asteburuan ospatuko diren paella eta patata tortilla txapelketek osatuko dute. Txosnetan sukaldatu eta su artean prestaturikoa jai eremuan bertan dastatzeko aukera izango da.

Igande goizean, Eonian txaranga Erraustegiaren aurkako manifestazioa deitu dute. Ekainaren 28an, arratsaldeko 18:30ean hasita.

ren aurreikuspenak betetzen badira, agian jaiok izan daitezke erraustegia eraikia izan eta martxan jarri aurreko azkenak.

Digestioa egiteko dantzarako gonbita luza– tzen digute, kasik egunero izango ditugun txarangekin. Haietako batek, Eonian taldekoek larunbateko gaupasa egin dutenak Kaxkotik barrena mugiaraziko ditu, Bordatxo aurreko errotondako argazki tradizionala atera aurretik. Haurrentzako “a un toke” eta mus txapelketek osatuko dute Txosna Batzordearen jaiotarako eskaintza.

TXOSNAK MUNTATU ETA TXANDAK EGITEKO LAGUNTZA BEHARREAN

M

ikel Laboa plaza izango da txosna batzordearen topagunea. Bat ez, aurten bi txosna kokatuko dituzte frontoi atzean. “Iaz ikusi genuen, txosna batekin ez zela nahikoa. Alternatiba gisa, larunbat gauez bi barra jarri genituen. Aurten bi txosna izateko beharra ikusi da”, adierazi diote NOAUA!ri Txosna Batzordetik. Erronka bi txosnak arratsaldetik goizaldera zabalik mantentzea izango da. Horretarako ordea noski, laguntza behar dute. Hiru orduko txandak egiten laguntzera animatzen dituzte usurbildarrak. “Jendea behar dugu txandak egiteko, Txosna Batzordeak bakarrik ezin du hori aurrera eraman. Herriari deialdia egin nahi genioke, gazte nahiz heldu, ezinbestekoa dugula laguntza

“Denontzako antolatzen ditugu festak eta denon laguntza behar izaten da”.

eta eskertuko genuke”. Animatzen direnek Aitzagan eman dezatela izena. “Jaietako parte sentitzeko modu bat izan daiteke. Denontzako antolatzen ditugu festak eta denon laguntza behar

izaten da”. Bestela, asteazken honetan (ekainak 27) gerturatu Mikel Laboa plazara. Txosnak muntatzeko ere auzolanerako deia egin dute.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

herriko taldeak

J

EUSKARALDIRAKO GIROTZEN

aietan ere hartu dezagun ahotan euskara, eta areagotu dezagun erabilera. Geure hizkuntza ospakizunetan ere baliatzeak duen garrantziaz ohartaraziko zaigu abiatzear diren Santixabeletan. Ez baita ahaztu behar, Euskaraldiaren urtea dugu 2018a. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra euskararen erabilera bueltatzea helburu duen Euskal Herri mailako dinamikarekin bat egin du baita Usurbilek. Talde eragile bat lanean dabil jada. Ekainaren 8an plazaratu zuten Euskaraldian parte hartzeko gonbita, hainbat herritar, talde eta elkarteren babesarekin. Gizarteratze lanei ekin zieten orduan. Jaiotan segiko dute. Euskaraldia presente izango da kartelen bidez. Euskaraldiaren xehetasunak

Jaien txupinazoan Euskaraldia izango dute gogoan.

bildu eta “Ahobizi” nahiz “Belarriprest” gisara parte hartzeko gonbita luzatzen duten eskuorriak banatuko dira. Santixabelak igarota, antolaketa lanei segida emango diete Euskaraldiaren Usurbilgo

sustatzaileek. Hurrengo hitzordua, uztailaren 5erako deitu dute, 18:00etan Potxoenean. Batzar irekia, Euskaraldia diseina– tzen antolatu nahi duen norbanako nahiz eragile ororentzat.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

agenda

SANTIXABEL JAIAK 2018 Ekainak 26, asteartea n 17:30 Pala Txapelketa. Kirol egokituen erakustaldia, emakumezkoen finala eta gizonezkoen finala.

Ekainak 28, osteguna n 06:00 Oilasko-biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta. n 10:00-13:30 Jolas Parkea frontoian (6-12 urte bitartekoentzat). n 14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria. Ondoren, jolasak. n 15:30 Haur eta gaztetxoentzako Pintura Lehiaketa (materiala bertan banatuko da). Ondoren, sari-banaketa. n 18:30 Erraustegiaren aurkako manifestazioa txosnetatik abiatuta. n 19:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera udaletxetik, gaztain-erretzaileen eskutik. n Ondoren, buruhandi eta erraldoiak txistulariekin. n Arriketai txaranga. n Jarraian, herriko dantzarien emanaldia frontoian. n 22:00 Bertsio gaua txosnagunean.

Ekainak 29, ostirala n 10:00 Ume-gazteei harrera. Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera! n Egunean zehar, Txu Txu trena. n 10:00-13:30 Jolas parkea frontoian (6 urte artekoentzat). n 10:30-12:30 Ginkana (LH1etik LH4ra bitartean). n 10:30-12:30 Gaztetxoentzako erronka (LH5etik DBH2 artekoentzat). n 11:00-13:00 Helduentzako Toka Txapel– keta eta Santixabel Igel Jokoa Artzabalen. n 12:30 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin. n 13:30 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian (norberak ekarrita). n 14:30 Karaoketa frontoian. n 14:30 Gazte Eguneko bazkaria txosnetan. n Ondoren, Motxaila Elektrotxaranga. n 17:30 Txokolatea Askatasuna plazan.

n 18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin. n 19:00 Erromeria Artzabalen: Elustondo anai-arrebak. n 23:00 Bide Batez berbena frontoian. n 02:00 Rude Pride eta Eromeria txosnetan.

Ekainak 30, larunbata n 11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik. n 11:30 Urpekaritza Kiroldegian. n 12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak lagunduta. n 12:30 Trikitilarien kalejira. n 14:00 Zikiro jana presoen eskubideen alde Askatasuna plazan. n 16:00 Xakea txosnetan. n 18:00 ElektroPapo txosnagunean. n 18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin. n 20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoneko plazan (Potxoenea ondoan). n 23:30 Kontzertua frontoian: Juantxo Skalari eta la Rude Band+Mendeku Itxua. n 02:30 Bad Sound System txosnetan.

Uztailak 1, igandea n 06:00 Eonian Elektrotxaranga. n 07:00 Gaupasa egin dutenen argazkia. n 07:30 Sokamuturra ikastola aurreko belardian. n 09:00 Esnadeia dultzaineroekin. n 11:00-14:00 Erraldoi eta buruhandien 3. Topaketa. n 11:00 Helduentzako Santixabel Bola Txapelketa irekia. n 11:30 Azpeitiko zanpantzarrak. n 12:00 Buruhandiak dultzaineroekin. n 12:30 Herri-kirolak. Euskal Herriko emakume harri-jasotzaile eta aizkolarien txapelketa. n 14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian. n 16:30 Haur eta gazteentzako Santixabel Bola Txapelketa.

n 18:00 Arriketai Txaranga. n 18:30 Herri-kirolak: idi-dema eta emakumezkoen giza-proba. n 19:00 Patata tortilla lehiaketa txosnetan. n 22:30 Bertsolariak frontoian: Jexux Mari Irazu, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Unai Iturriaga. n Jarraian, XLII. Santixabeletako bi ber– tsopaper lehiaketetako sariak. n 00:00 Berbena frontoian: Laiotz. n 02:30 Odolaren Mintzoa eta Rukula txosnetan.

Uztailak 2, astelehena n 09:00 Esnadeia txistulariekin. n 12:00 Soka-dantza udaletxe aurrean. Jarraian, lore eta salda banaketa. n 12:30 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin. n 12:30 Incansables txaranga. n 16:00 Musa txosnetan (Izen ematea 15:30-16:00 artean). n 17:30 Gizonezkoen Esku Pilota Txapelketako finalak. n 18:00 Gaztetxoenzako Auntoke Txapelketa txosnetan. n 18:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin. n 18:30 Incansables txaranga. n 19:00 Paella lehiaketa txosnetan. n 23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan. n 00:00 Zaparra eta Larrian Gozo erromeria txosnetan.

Oharrak: n Umeen egunerako, ginkana eta erronka daude antolatuta. Zure haurraren izena eman nahi baduzu, hauxe duzu aukera. 620 565 731 telefono zenbakira mezu bat bidalita nahikoa da. n 3 erakusketa Sutegin: 1984-2007 Santixabeletako argazki zaharren erakusketa, Zirriborro tailerrekoena eta Eguneko Zentrokoen eskulanak. n Ekainaren 29an eta uztailaren 3an prezio bereziak feriagunean.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

ERRALDOI ETA BURUHANDIEN TOPAKETA

J

ai egun bat gehiago izango dute datozen Santixabelek, batez ere haur eta gaztetxoen gozamenerako, gehiagotan irtengo baitira baita erraldoi eta buruhandiak. Usurbilgo Konpartsak 7 kalejira aurreikusi ditu festa hauetarako. Zehazkiago esanda, sei kalejira eta herri desberdinetako erraldoi eta buruhandiak bildu ohi dituen topaketa bat. Hirugarren ediziora heldu den ekimen arrakastatsua igandez, uztailaren 1ean ospatuko da, 11:00-14:00 artean. Aurreko urteen antzera, Zizurkil eta Añorgako konpartsak bueltan datoz aurtengoan. Jendeak gogoz hartzen duen “topaketa urtero ospatzen jarraitzea espero dugu”, adierazi digute Usurbilgo Konpartsatik.

rremanetan jarri dira. 70 erraldoi espero dira”.

Gurasoak buruhandiekin

“Buruhandi batzuei trajeak berritu dizkiegu. Beste batzuei hobetu egin zaizkie”.

Santixabeletan bisitan datozen konpartsen herrietara joango dira gero usurbildarrak. Tartean, Añorgara. Halako ekimen bat antolatzen hasi zirenetik 50. urtemuga ospatuko dute aurten. “Urte guztiotan parte hartu duten taldeekin ha-

“Berritasun gisa, aurten gurasoak irtengo dira larunbat arratsaldez (ekainak 30, 18:00)”, Konpartsatik iragarri dutenez. Orain arte egun batez irteten ziren. Iaz etenaldia izan zen eta ohitura hau berreskuratu dute. “Taldea osatzen dute, gustuko dute ateratzea eta haientzat egun bat gordetzen segi nahi dugu”, Konpar– tsatik berri eman dutenez. Adi ibili larunbat arratsaldeko kalejiran. “Korrika egin nahi dute, bizkarrak berotu eta maskuriak apurtu”, diote Konpartsatik. Gurasoen antzera, “inork Konpartsara etorri nahi badu, esku zabalik hartuko dugu”.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.