11eu

Page 1

2014ko irailak 25 · 11. zkia

Eskozian, Katalunian, Euskal Herrian...

GAI NAGUSIA 2 · NAFARROA 3 · ARABA 4 · BIZKAIA 5 · GIPUZKOA 6 · GASTEIZKO LEGEBILTZARRA 7 · AMAIUR 8 · EUROPAKO LEGEBILTZARRA 9


GAI NAGUSIA Eskozian, Katalunian, Euskal Herrian...

A

urreko astean Eskozian eginiko independentziaren inguruko erreferenduma garrantzi handiko gertakaria da euskal herritarrontzat. Erreferendumean ezezkoa gailendu bazen ere, nabarmentzekoa da XXI. mendean eta Europar Batasunaren baitan erabakitzeko eskubidearen egikaritze adostu eta demokratikoa gauzatu dela eta era berean, independentzia aukera erreala argi geratu da. Horregatik, EH Bilduk zoriondu egin nahi ditu Eskoziako herritarrak, irailak 18ko ariketa demokratikoagatik eta bereziki, erabakitzeko eskubidea eskuratu dutelako.

Kataluniaren aurkako erasoaren aurrean erantzun ahalik eta zabalena artikulatzeko lanean da EH Bildu

EH Bilduk babesa adierazi nahi izan zion Eskoziako erreferendumari bai eta independentziaren alde kanpaina egiten aritu direnei. Horregatik, ordezkaritza bat izan da Edinburgon eta erreferendumaren egun berean, hainbat ekimen burutu genituen Euskal Herrian bertan.

Saihestezinezko beste erreferentzia bat da Kataluniako prozesu demokratikoa. Irailaren 11ean ehunka milaka herritarrek erabakitzeko eskubidearen alde Bartzelonan V erraldoia osatu ostean, irailaren 19an Kontsulten Legea onartu zuen Kataluniako Parlamenteko gehiengo zabal batek, azaroaren

9ko kontsultari begirako urrats berri bat emanez. Era berean, Kataluniako 800 udal inguruk onartu dituzte jada kontsultaren aldeko mozioak. Britainia Handiko gobernuak Eskoziarekiko izan duen jarreratik urruti dago Gobernu espainiarra, ordea. Ukazioa, inposizioa eta mehatxua besterik ezin dezakegu espero Madriletik. Horrela izan da beti eta aurrerantzean aldatuko denik ezin dezakegu espero. Horrela bada, bi eginkizun handi dauzkagu aurrera begira: batetik, kataluniar herriarekiko elkartasun dinamika indartzea, Kataluniaren aurkako erasoa euskal herritarron erabakitzeko eskubidearen aurkako erasoa ere badelako eta bestetik, erabakitzeko eskubidearen gauzatzerako Euskal Bidean aurrera eginez, Euskal Herrian gehiengo politiko eta soziala artikulatu eta herri akordioak erdietsi, euskal herritarrok ere gure geroaren jabe izan gaitezen.

SAREAN [BIDEOA] Arraiz: “Kataluniaren aurkako erasoa Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen aurkakoa ere bada�

2

[BIDEOA] Maribi Ugarteburuk erreferendumaren balorazioa egin du Edinburgotik

[BIDEOA] Matute: “Helburu bat daukanak, bidea aurkituko du; ezer egin nahi ez duenak aitzakiak soilik ditu�

[BIDEOA] Edinburgh Declaration on right to self-determination


NAFARROA nafarroa

Madril jolasten ari da Nafarroako etorkizunarekin

P

Pren Gobernuak Nafarroari egindako azken erasoa antzezlan hutsa dela badirudi; herritarrok pairatu behar dugun interes partidisten jokoa. Nafarroako egungo bideragarritasunarekin, etorkizun politikoarekin, ekonomiko eta sozialarekin jolasten ari dira. Bulego ilunetan hartutako erabakiek UPN eta PPren alderdien mugimendu ezkutuei erantzuten diete. Guztien artean, barre gehien egiten duena, Cristobal Montoro ministroa da. Egun batean 1513 milioi euroko ordainketaren amildegiaren aurrean uzten du Nafarroa eta handik egun gutxitara afera 125 milioi euroko ordainketarekin uzteko. Berriz ere, PPren azken eraso honek agerian utzi du Nafarroako herritarron interesen defentsarako Yolanda Barcinak duen ahalmen eta borondate eza. Barcina Madrilera joan omen zen PPren gobernuak nafar legeei jarritako 14 helegiteak ken­tzeko asmotan, eta beste kolpe batekin itzuli zen: 2007-2011 urteetako Volkswagenen BEZa itzu­li behar. Madrilen aurrean UPNren betiko jarrera ikusi dugu, erantzun eza eta morrontza. Barcinak Madrildik aurpegi iluna ekartzeaz gain, Nafarroaren etorkizunerako mehatxua ere poltsikoan ekarri zuen. Astebete baino gutxiago pasata, Madrilgo bulego ilun batean Nafarroako PPk Montororekin akordioa itxi zuen. Nork eta Nafarroako PPk! Berriz ere Barcina gutxietsia, alboratua, zeresanik ez Madrilgo akordioetan.

[BIDEOA] Cuadra a Montoro: “El Gobierno español chantajea a la ciudadanía navarra” Nafarroaren, bere parlamentuaren eta hiritarron kontrako azken eraso honek agerian utzi du egungo markoaren eraginkortasun eza. Nafar gizartearen interesak defendatzeko ez du balio, ezta bere etorkizuna ziurtatzeko ere. Volkswageneko BEZaren aferak argi utzi du Nafarroak segurtasuna emango dioten bitartekoak behar dituela, Madrildik iritsi daitezkeen akordio partidistak edota gorabehera interesatuen menpe egon gabe. Bitarteko hauek, eta marko berriaren sorkuntzatik eratuko direnak, kalean eztabaidatu eta erabaki behar dira, herritarrekin, eta kaltetuak izan diren eragileekin, eta ez bulego itxi, ilun eta urrunekin. Nafarroari buruz, Nafarroan, nafarrok erabaki dezagun.

SAREAN [BIDEOA] Patxi Zabaleta: “Gobernu ahalmena zaintzeko bermezko bide bakarra ERABAKI ESKUBIDEA da”

[BIDEOA] Bakartxo Ruiz Nafarroaren erabakitze eskubidearen inguruan

[BIDEOA] Maiorga Ramirez 2014-09-10 Plenoko Ondorioak

3


ARABA araba

Berdintasunean Araba anitza eraiki nahi dugu

G

izon-emakume guztiek duintasun eta eskubide berberak dituzte. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean jasota egoteaz gain, EH Bilduren jardueraren zutabe ideologikoa da. Marotok piztu zuen eztabaida eta azken aste honetan zalantzan jarri da behin eta berriro Euskal Autonomi Erkidegoan dugun babes sozialaren sistema. Horretarako Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaz ari dira gehien bat eta diru-laguntzak, iruzurra eta etorkinak zaku berean sartu dituzte. Pertsona guztiek duintasunez bizitzeko eskubidea dutela uste dugun heinean oinarrizko errenta bat dugu EAEn. Beraz, helburua ez zen bata edo bestearen integrazioa, pertsona guztioi diru sarrera minimo batzuk bermatzea baizik. Helburu hori ez da lortu, are gehiago, aurreko legealdian Lanbideren esku utzi zenetik murrizketak egin dira etengabe, kopuruak jaitsiz eta baldintzak gogortuz. Gutxi balitz araudiak berak hutsune ugari ditu eta hainbat pertsona sistematik at gelditu dira.

(GHESTAren arabera iruzur fiskala Barne Produktu Gordinaren %25ekoa da). PPk botoak arrantzatu nahi ditu eta horretarako edozein gezur botatzeko prest dago. Ez da lehenengo saiakera izan. Aurreko hauteskunde kanpainan Zaramagan meskita bat zabaltzeko ez zuela baimenik emango iragarri zuen Marotok. Ondoren, “Pradaâ€? zapatilak erabil­ tzen zituztela leporatu zien diru-laguntzak jasotzen dituztenei eta behin eta berriro haien eskubideak baldintzatzeko edo murrizteko saiakerak egin ditu (lokutorioen ordenantza onartuz, adibidez). Gasteiztarron eta arabarron artean harresiak eraiki nahi ditu PPk, baina ez dugu onartuko. Gasteiztarrek ez dute onartu behar diskurtso xenofobo, arrazista eta klasista hori. Gasteiztar eta arabarrok guztiok eskubide berdinak izan behar ditugu; berdintasunean Araba anitza eraiki nahi dugu.

EH Bilduren ustez lehentasuna da diru sarrerarik gabe gelditu diren pertsonei irtenbidea ematea eta ez beste batzuek planteatzen duten bezala pertsona zehatz batzuei (jatorriaren arabera) eskubideak murriztea. Gezurren bidez kolektibo ba­ tzuk kriminalizatzen saiatzen ari dira. Berdin du laguntza jasotzen duen gehiengoa (%60 inguru) etorkina ez izatea. Berdin du benetako iruzurra egiten dutena beste sektore batzuk izatea

4

[BIDEOA] Ane Aristi zinegotziak datuak erabiltzen ditu Udalbatzan Marotoren adierazpen arrazistei aurre egiteko


BIZKAIA bizkaia

Bizkaibusen lanpostuen suntsitzea eta zerbitzuaren kaskartzea ari da bultzatzen Aldundia

G

izarte politiketan ezartzen den austeritate printzipioak zerbitzu publikoen murrizketa dakarrela baieztatzen ari gara behin eta berriz, hainbat alorretan. EAJk eta goberna­tzen duen Bizkaiko Aldundiak ere printzipio horri jarraitzen dio itsu-itsuan. Murrizketa politiken azken ondorioa da Bizkaibusek bizi duen egoera. Bizkaibuseko langileen ordezkariek lanuzteak eta greba egunak deitu dituzte urrirako, zerbitzu murrizketaren kontra eta lanpostuen defentsaren alde. Jose Luis Bilbaoren gobernuak Bizkaibuseko zerbitzuak zehazten dituen proiektuaren araberako esleipenak onartu berri ditu. Aldundiaren proiektuak aurreikusten duen zerbitzu murrizketaren ondorioz, 200 lanpostu inguruko “soberakina” dago Bizkaibusen eta, beraz, enplegu sun­tsiketaren arriskua berebizikoa da. Foru Aldundiak, gainera, 12 milioi euroko diru laguntza emango die enpresa emakidunei hiru urtetan, zerbitzua eskaintzeko beharrezkoa den langile kopuruaren eta egungo plantilaren arteko aldea konpentsatzeko. Aldundiaren esanetan,

lanposturik ez suntsitzeko bermea da diru laguntza. Ezkutatzen ari dena, ordea, hiru urtetan 200 lanpostu baino gehiago suntsitzeko diru ekarpena da. EH Bildutik argi dugu diru partida hori Bizkaibuseko zerbitzua hobetzeko erabili daitekeela. Bizkaian bada garraio publiko gabeziarik eta hala islatzen dute Aldundiak proiektua egiteko garaian jaso dituen alegazioek. Aldiz, foru gobernuak nahiago izan du erabiltzaile, bizilagun elkarte, udal, sindikatu eta eragile politikoen proposamenei jaramonik ez egin eta enpresei lanpostuen amortizaziorako dirua ematea. Bizkaiko Aldundiak, EAJren ereduari jarraiki, etorkizuna hipotekatzen diguten azpiegituretan dirua xahutzen duen bitartean, zerbitzu sozialak murrizten jarraitzen du. Politika horri esker, enpresa eraikitzaile jakin batzuk aberasten segitzen dute baina gizartearen gehiengo zabala osatzen dugunoi zerbitzu kaskarragoa eta lanpostuen suntsitzea pairatzera bultzatzen gaituzte.

5


GIPUZKOA gipuzkoa

E

Kutxaren izaera publiko eta sozialari eusteko alternatiba

H Bildu eta Foru Aldundiak erakutsi dute ez dela derrigorrezkoa banku fundazio bilakatzeko prozesua, badagoela Kutxaren izaera publiko eta sozialari eusteko alternatiba. Jakina da badagoela denbora aukera berria ondo begiratu eta erabakia hartzeko. Banketxeak fundazio bilakatzeko PP eta EAJk adostutako lege espainiarrak abenduaren 29ra arteko epea ematen du aldaketak egiteko. Eta hortik aurrera ere fundazio arruntean bihurtzeko aukerak egongo lirateke EAEko hiru lurraldeetan. Falta dena borondate politikoa da: EAJ, PSE eta PPk, Kutxa pribatizatzea erabaki dute. 700.000 gipuzkoarren interesaren gainetik Kutxa 15 patrono pribatuen eskuetan utziko dute. Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak sortu zuten Kutxa lurraldeko udalei, familiei edo enpresa txikiei kredituak eman eta lortutako irabaziak Gizarte ekintzaren bidez, beharra dutenei, ikasle, erietxe eta abarri itzultzeko. Beraz, egingarria eta legezkoa da Kutxaren jabetza, akzioak, udalei eta aldundiari ematea, kontrol publikoa eta soziala gipuzkoarrona izan dadin. Eta ez utzi botere osoa gutxi batzuen eskutan.

Gainera, horrela, Kutxak hartutako bidea zuzenduko da, gipuzkoarren zerbitzuan jarraituko du lanean eta, aldiz, ez du dirua banku txarrean inbertituko, ez dira IRPHa indizearen gehiegikeriak onartuko edo hipotekak, kaleratzeak burutzeko eragozpenik, lotsarik eta erreparorik izango ez duen kobratzaile zekenen esku utziko.

SAREAN http://www.gipuzkoa.eus/eu/ aktualitatea/berriak/berri-xehetasun/-/ journal_content/56_INSTANCE_ a23dxaTNqV38/10180/538242/32195

Donostia: Bretxako Arraindegi eraikinean anbulatorio berria egongo da

I

zagirre alkateak aste honetan publiko egin duenez, operazio honekin hainbat espazio hiritarren erabilera publikora bideratuko dira. Anbulatorioaz gain, sorospen Etxea, turismo bulegoa eta kirol ekipamenduak ere egongo dira. Odon Elorza alkateak bultzatutako eredu pribatizatzaile eta kontsumistaren beste porrot baten aurrean gaude. Orain, akats hori zuzen-

6

duko da eta Alde Zaharrak behar dituen zerbi足 tzuak izango ditu.

SAREAN http://gaur.donostia.org/bretxakoarraindegi-eraikinak-anbulatorio-berriasorospen-etxea-turismo-bulegoa-etakirol-ekipamendua-bilduko-ditu/


GASTEIZKO LEGEBILTZARRA

Erabakitzeko eskubidea, Madrili begiratu gabe PPk eta PSE-PSOEk inmobilismoan murgildurik jarraitzen dute eta horrek bake prozesua ere kutsatu du, blokeo egoera batera eraman arte. Horregatik, prozesua egungo paralisitik ateratzeko urratsak ematen jarraituko du EH Bilduk, pertsona guztien giza eskubideak, preso daudenenak barne, bermatzeko eta biktima guzti-guztiak duintasunez aintzat hartzeko. Oraindik indarrean dagoen espetxe politika eta atxiloketa eta epaiketa politikoak ez dira bateragarriak bakea eta bizikidetza eraikitzeko prozesu batekin.

EH Bilduk Euskal Bidea martxan jarri beharra berretsi du eta elkarlana eskaini die Euskal Herriari hitza eta erabakia eman nahi dioten guztiei.

E

skoziak eta Kataluniak eraku足tsitako ereduak aintzat hartuta, Euskal Herriak ere erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bide propioa, Euskal Bidea, martxan jarri beharra berretsi du EH Bilduk Gasteizko Legebiltzarrean Politika Orokorreko Osoko Bilkuran, Gobernu espainolaren baimenaren zain egon gabe. Izan ere, hemen erabakitzea ezinbesteko baldintza da euskal jendarteak egunero dituen arazoei erantzun argia eta zuzena eman ahal izateko.

EH Bilduk bide horretan aurrera egiteko konpromiso argia hartu du, geldirik geratu gabe, inoren baimena eskatu gabe eta ez Gobernu espainolaren ez inoren zain egon gabe. Eskoziak eta Kataluniak egin bezala, Euskal Herriak ere heldutasunez eta arduraz bide horri ekin behar dio bere etorkizuna erabakitzeko. EH Bildu martxan da eta eskua luzatu die berriro ere Urkullu lehendakariari, EAJri eta gainerako eragileei bide-orria elkarlanean zehazteko, erabakitze eskubidea gauzatzeari begira, arlo horretan Madrilekiko edota Parisekiko adostasunak lortzea ameskeria delako.

Datozen hilabeteak Jaurlaritza arlo sozioekonomikoan erakusten ari den gaitasun falta gainditzeko balio behar dute. Urkulluren Gobernua ez da langabeziari eta injustizia sozialei aurre egiteko gai, EAJk PPren ildoari eutsi diolako, interes ekonomikoen menpe, herritarren zerbitzari izan beharrean. Krisia, Jaurlaritzaren murrizketak eta Rajoyren inposaketak direla eta arrakala soziala handitzearen arriskua bistakoa izanik, EH Bilduk eskua luzatu die Gobernu espainolaren erasoei aurre egiteko prest dauden eragile guztiei, prozesu murriztaile hori geldiarazteko, Administrazioak bere baliabideak jendearen benetako beharrei erantzuteko erabil ditzan, eta ez gutxi batzuen interesak babesteko.

[BIDEOA] Iker Casanovaren mezua. Lehenengo eguna du Gasteizen.

[BIDEOA] Arzuaga: Memoria Institutuari proposamenak.

SAREAN [BIDEOA] Ikasturterako lehentasunak

7


AMAIUR

Ez da lo gelditzeko ordua

“Z

oriondu nahi dugu mugimendu feminista. Ez bakarrik Gallardonen legearen aurrean erakutsi duten jarreragatik, urte luzeetan hainbat eta hainbat emakumek abortu eskubidearen onarpenaren bidean egin duen lan guztiagatik baizik. Ez da lo gelditzeko ordua, oraindik ere eskubide asko ditugu irabazteko baina egia da krisi garaietan gure eskubideak beti jomugan egoten direla eta berriro ere mugimendu feministak jakin duela erantzuten eta legeak egiten dituzten gizonen aurrean egoten”. Horiexek izan ziren, Alderdi Popularrak aurrera eraman nahi zuen abortuaren erreforma bertan behera gelditu zela jakin bezain azkar, Onintza Enbeitak kazetarien aurrean bota zituen hitzak. Eta arrazoi osoa du gure ordezkariak. Ez da lo gelditzeko ordua. Etorkizunean, eskubide gehiago irabazteko borrokan jardun beharraz gain abortu eskubidearen inguruko eztabaida zaharkitu honi ere aurre egin beharko diogu. Bestela, adi Gallardonek berak bere agurrean bota zuenari: “Estoy convencido de que el debate abierto es profundamente enriquecedor para la sociedad (…) Lo peor es la indiferencia (…) Lo doy

todo por bueno porque creo que el debate que hoy hemos iniciado, y que no hemos conseguido llevar hasta el éxito, algún día la sociedad española lo ganará”. Ozenago bai. Argiago ez. Espainiako eskuinak (baita Euskal Herriko eskuinaren zati batek ere) ez du albo batera utzi abortuari dagokionez, emakumeen eskubideen aurkako gurutzada. Ezta inondik ere. Dena dela, deigarria iruditzen zaigu, “indiferencia” edo axolagabetasunari justizia ministro ohiak

egin zion erreferentzia. Eta seguruenik Gallardon eta gure arteko adostasun bakarra horretan datza. Hori bai, axolagabetasun horren irakurketa ezberdinak ditugu. Izan ere, gure gizartean bada oraindik emakumeak dagozkien eskubide guztien jabe ez izatea axola ez zaionik. Are gehiago, kontra dagoenik ere bada. Horregatik, eta Onintzak esan zuen bezala, ez da lo gelditzeko ordua. Lan handia dugu aurretik. Oraindik ere, emakumeok eskubide asko ditugu irabazteko.

SAREAN [BIDEOA] Errekondo a Margallo: “Hay democracia más allá de las leyes, y falta de democracia en muchas leyes”

8

[BIDEOA] Onintza Enbeita: “La violencia de genero no es cuestión de cuatro descerebrados”

[BIDEOA] Larreina: “En las reformas estructurales de la UE brilla por su ausencia la sostenibilidad social”


EUROPAKO LEGEBILTZARRA

Euskal Herriaren lehentasun politikoak, Europako Parlamentuan

E

rabakitzeko eskubidea, gatazkaren konponbidea, gazteen aurkako epaiketak eta torturaren salaketa izan ditu hizpide azken bi asteotan, beste kontu askoren artean, EH Bilduren ordezkaritzak Europako Parlamentuan. Estrasburgoko iraileko osoko bilkuran lehenengo, eta Giza Eskubideen Azpibatzordean gero. Plenoan, euskal herritarren bi lehentasun politiko nagusiak nabarmendu genituen; alegia, bakea eta autodeterminazioa. Eta pertsona eta herri gisa dagozkigun eskubide guztiak lortzeko eta irabazteko ordua dela esan genuen; jakina, geure geroa libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea barne. Eta Europako Parlamentuan bota genituen hitzok gatazka politikoaren

konponbidea europar arazoa delako, europar arazoa ere badelako. Estatu espainolari eta frantsesari ausart jokatzeko eskatu genien, konponbidea errazteko, eta ez oztopatzeko: gaindi ditzatela orain arteko politikak eta estrategiak; bazter ditzatela ukazioan eta mendekuan oinarritutako politikak, neurriak eta estrategiak. Aurreko astean, eta baita honetan ere, hamarnaka euskal gaztek orain dela hilabete batzuk jasandako epaiketa eta egunotan jasaten ari diren epaiketa salatu dugu. Eta torturaz hitz egin dugu, bai, hemen, Europar Batasunaren bihotzean, eta egunotan gure gazteak epailearen aurrean egiten ari diren tortura testigantza beldurgarriak nabarmendu ditugu, berriro.

Euskal gatazkan, tortura era sistematikoan erabili dutela salatu dugu, Istanbuleko Protokoloan oinarritutako azken txostenaren berri emanez. Giza Eskubideen Azpibatzordean bertan, gure parte hartzearen ondoren hartu zuen hitza Mark Demesmaeker, europar diputatu flamenkoak, Europar Batasunak beste estatuei eskatzen diena, lehenengo, Europan bertan betearazi beharko lukeela, torturaren aurkako jarrera zorrotza eta efektiboa exijituz, alegia, estatu kide guztiei. Bakearen eta autodeterminazioaren alde lan egiteko eskatu diogu egunotan Europako Parlamentuari, euskal herritarren gehiengoarekin batera, euskal herritarren gehiengoaren nahia errespetatuz eta bul足 tzatuz.

9



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.