AMA LURRAREKIN BAT
EGINGO DUEN JENDARTEA
HONDAKINAK Definizioa Azterketa honen helburua Nafarroan hondakinen alorrean dagoen egoeraren argazkirik zehatzena aurkeztea da. 42/1975 legearen arabera, hondakina fabrikazio, eraldapen, kontsumo edo garbiketa prozesuen ondorioz sortutako material oro litzateke, beti ere, erabiltzaileak edo ekoizleak alde batera uztea erabakitzen duenean. OCDE-k ordea, horrela definitzen du: kontsumo eta ekoizpen jardueren ondorioz jatorri solidoa, likidoa eta gaseosoa duen hondakin produktua, zeinak jadanik ez duen balio ekonomiko nahikorik, erabilpen egokia bermatuko duen teknologia aproposaren falta duelako edota aipatu produktuak berreskuratzeko merkaturik existitzen ez delako. Honako dokumentuaren azterketa esparrua zehazteko orduan, Nafarroako Hondakinen Plan Bateratua hartuko dugu oinarri gisa hondakinen inguruko korronteei dagokionean eta hortik aurrera, korronte bakoitzaren egoera aztertuko dugu Nafarroako egunerokotasuna oinarri hartuta. Aipatu gida erreferentzia bezala hartzeak ondoren irakurketa kritiko batean beharra eskatzen du eta honekin batera, ikuspegi objektiboena lortze bidean datuen kontraste etengabea ere bai. Planak 11 hondakin-korronteen planifikazioa barnebiltzen du: - Hiri hondakinak (HH) - Hondakin arriskutsuak ( HA) - Erabilpenik gabeko autoak (EGA) - Erabilpenik gabeko gurpilak (EGG) - Pilak eta Akumuladoreak - Aparailu elektroniko eta elektrikoen hondakinak (AEEH)
91