13eu

Page 1

2014ko urriak 23 · 13. zkia

Egoera sozioekonomikoari aurre egiteko

4 AKORDIO

GAI NAGUSIA 2-3-4 · HAUTESKUNDEAK 5 · ELKARRIZKETA 6-7 ARABA 8 · BIZKAIA 9 · GIPUZKOA 10 · NAFARROA 11 · HERRIAK 12-13-14-15 GASTEIZKO LEGEBILTZARRA 16 · AMAIUR 17 · EUROPAKO LEGEBILTZARRA 18-19


GAI NAGUSIA

Egoera sozioekonomikoari aurre egiteko lau akordio

E

gungo testuinguru ekonomiko latz honetan, Europa, Espainia, Frantzia edota Gasteiz eta Iruñeko Gobernuek norabide bakarreko politika ekonomikoa besterik ez digute eskaintzen: herritarron bizitza zuzenean kaltetzen duten politika neoliberalak dira jaun eta jabe. Eskubide sozialak urratzen dituzten murrizketak, langabezia edota lan-prekarietatea, etxegabetzeak... gure eguneroko ogia diren honetan, ezinbesteko zaigu guztion artean neoliberalismoa gaindituko duen politika ekonomikoa osatzea.

Helburu horrekin, mintegia burutu zuen EH Bilduk urriaren 18an, Bilboko Sarrikon. Bertaratu ziren ehun lagunek hainbat gairen inguruan eztabaidatzeko parada izan zuten, hala nola, zerga eta aurrekontu politika, gizarte politika, tokiko garapena, energia burujabetza... Partehartzaileek EH Bilduren proiektu eta proposamenak garatzeko hainbat ekarpen egin zituzten. Mintegiko osoko-bilkuran Joseba Permachek hartu zuen hitza. Hitzartzean, egoeraren larritasuna nabarmendu zuen Per-

machek eta politika neoliberalen ondorioz “enpresak itxi, eremu publikoa desegin eta milaka eta milaka herritar langabeziara, prekarietatera eta pobreziara kondenatzen ari direla” salatu zuen. Egoera honen aurrean arduraz jokatzeko deia luzatu zuen Permachek eta EH Bilduk erabaki eta jarrera ausartak hartuko dituela nabarmendu. Horrela bada, EH Bildu lau gaien inguruko adostasun zabalak eraiki­ tzeko prestutasuna duela adierazi zuen.

[BIDEOA] Egoera sozioekonomikoari aurre egiteko lau akordio zabal eraikitzeko proposamena aurkeztu dugu

Sarean [BIDEOA] Helena Franco: “zerga-politika”

2

[BIDEOA] Jon Ander Goñi: “lan-harremanak”

[BIDEOA] Dani Maeztu: “energia-burujabetza”


GAI NAGUSIA

1

Egoera sozial larriaren aurrean, milaka langabetu dauden honetan edota diru sarrerarik gabeko familiak daudenean, justizia soziala helburu, MURRIZKETA SOZIALIK GABEKO POLITIKA PUBLIKOAK adosteko akordioa erdiestea ezinbestekoa da. Gehien sufritzen ari direnak gure lehentasuna behar dute.

2

Ditugun erronka ekonomiko eta sozial guztiei aurre egiteko eta sektore publiko sendo bat bermatzeko, bitarteko ekonomikoen nahikotasuna lortzeko ERREFORMA FISKALA behar dugu. Gehien dutenek gehiago ordaindu eta eskaini behar dutelako. Gastu soziala bermatzea ez da nahikoa. Enplegua sortu behar da. Porlana eta espekulazioa alboratu eta tokiko garapena oinarri, beste eredu sozial eta ekonomikoa adosteko eta bultza­ tzeko unea iritsi da.

3 4

· Industria eta berrikuntzaren aldeko apustua egiteko, · Elikadura burujabetza helburu, nekazaritza eta arrantzak bizi duten egoerari aurre egiteko. · Zaintza ekonomiari eta arlo honetako zerbitzu publikoak bultzatzeko. · Ekonomia sozial-eraldatzailea sustatzeko. · Finantza sistema propioaren norabidean Kutxabanken kontrol publikoa bermatzeko Oro har LANA, ABERASTASUNA ETA HERRITARREN MESEDETAN egongo den ekonomia soziala eta errealaren aldeko plana adostu behar da. Bizi dugun egoera sozial eta ekonomikoari aurre egiteko, aurreko guztia martxan jarri ahal izateko, BURUJABETZA EKONOMIKO ETA SOZIALA berreskuratu behar dugu, maiuskulaz: lan harremanak hemen arautzeko, zerga politiko osoa guk kudeatzeko, pentsioen etorkizuna guk bermatzeko..Oro har gure politikak HEMEN ERABAKITZEKO.

[BIDEOA] Anton Borja: “política-industrial”

[BIDEOA] Ander Rodriguez: “Gizarte-politika”

[BIDEOA] Yolanda Jubeto: “Ekonomia sozial eraldatzailea”

3


GAI NAGUSIA

Gizarte-politikan ere ereduen arteko talka: publikoa vs pribatua

K

abia proiektuaren aurkezpenak gizarte-politika ereduen artean (publikoa vs pribatua) dagoen talka agerrarazi du. Kabia, adinekoen udal egoitzak kudeatzeko Gipuzkoako Aldundiak aurkeztu duen erakunde publiko berri bat da. Gizarte zerbitzuen eredua aldatzeko urrats garrantzitsua suposa­ tzen du, Diputazioak erresidentzien kudeaketa publikoa eta zuzena bere gain hartzen baitu. Zerbitzu publikoak indartzeko eta gizarte-politikan sakontzeko emandako urrats honek ordea, neoliberal autoktonoak asaldatu ditu. Euskal Herrian eredu neoliberala defendatzen dutenek ere, erakunde publikoen ardura azpimarratzen dute, baina zein da zehazki egozten dioten funtzioa? Dirua jartzearena. Euren ustez, erakunde publikoak oinarrizko eskubide sozialak bermatzen “ahalegindu” behar dira, baina horretarako enpresa pribatuak kontratatuz. Eta zein da ohiko enpresa pribatuen eta erakunde publikoen arteko diferentzia? Helburua. Sistema kapitalista honetan, ohiko enpresa pribatuen helburua dirua irabaztea da; erakunde publikoen helburua jendartearen ongizatea da. Alta, gizartezerbitzuak eskaintzen dituzten hainbat erakunde pribatuk ez dute ohiko enpresa pribatuen logikan funtzionatzen: enpresa

4

EAJren ereduak zerbitzu pribatuak eta karitatea ditu oinarri, EH Bilduk ardura publikoko ereduaren aldeko apustu sendoa egiten du, eskubide sozial guztiak bermatzeko

batzuk zintzotasunez jokatzen dute eta kalitatezko zerbitzuaren truke prezio duinak jartzen dizkiete erakunde publikoei; beste batzuk irabazi asmorik gabekoak dira; eta beste batzuk ekonomia sozial edota eraldatzailearen arabera jokatzen dute logika kapitalistatik erabat urrun. Irabazi asmorik gabekoen artean denetarik dago, noski, batzuek dibidendoak ez, baina soldata itzelak eta laguntxoak “koloka­tzeko” aukera paregabea eskaintzen baitute. Zer egin du PNVk? Lehenik eta behin, pentsarazi nahi digu erakunde publikoek ez dutela inoiz izango gaitasunik (dirurik?) oinarrizko eskubide sozialak ber-

matzeko eta horregatik, zerbitzu horiek pribatizatzearen aldeko apustua egin du. Bigarren, onena zerbitzu horiek esku pribatuetan uztea dela sinestarazi nahi digu, zerbitzu hori eskaintzen duten enpresa eta erakundeen arteko inongo desberdintasunik egin gabe, euren helburuak zeintzuk diren aztertu ere egin gabe. Eta azkenik, eta izugarrizko kaltea egiten ari den kontzeptuan sakonduz, oinarrizko eskubide sozialak bermatzeko pausoak eman beharrean, jendartearen karitatean oinarritzea proposatzen du, erakunde publikoek herritarron diruarekin herritar guztion duintasuna bermatu beharrean, norberaren umore, sentsibilitate edota kontzientzia garbitu beharraren esku utziz milaka eta milaka herritarren ongizatea. Horren guztiaren aurrean, EH Bilduk ardura publikoko ereduaren aldeko apustu sendoa egiten du, trantsizio fase honetan, oinarrizko eskubide sozialak bermatzeko pribatizazioa ekidinez, zerbitzu publikoak hobetuz, klausula sozialetan gehiago sakonduz eta ekonomia sozial eraldatzailearen aldeko apustu garbia eginez. Horrela eraku­ tsiko dugu eta jada erakusten ari gara, PNVk aplikatzen dituen neurri neoliberalei aurre egiten dien eredua egon badagoela eta guztion artean eraikitzen ari garela.


HAUTESKUNDEAK Juan Karlos Izagirre: Donostia herritarrekin aldatzen jarraituko dugu

J

uan Karlos Izagirre izango da EH Bilduren Donostiako alkategaia. Larunbatean Donostian egindako aurkezpenean Izagirrek azpimarratu du, Donostia herritarrekin aldatzen jarraituko dugula.

[BIDEOA] Donostia herritarrekin aldatzen jarraituko dugu

[BIDEOA] Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatetzarako hautagaia

Joseba Asiron: “Oraintxe da unea ilusioz eta arduraz Iruñean aldaketa anitza bermatuko duen gehiengo politiko berriari atea irekitzeko”

Oraintxe da ziklo berri bati hasiera emateko unea eta kalean, auzoetan, osatu den aldaketaren aldeko gehiengo soziala udalera eraman eta gehiengo politiko berriak sor­

tzeko unea, ezkerreko alternatiba soziala eta anitza. Eta horrek animatu nau hain zuzen ere Iruñeko EH Bilduren zerrendako buru gisa aurkeztera, aniztasuna oinarri, gehiengo politiko be-

[BIDEOA] Orain da unea ilusio eta arduraz Iruñean aldaketa anitza bermatuko duen gehiengoari atea irekitzeko

rriak sortzeko benetako aukera dugulako orain eta Iruñea berri bat eraikitzeko aukera”, nabarmendu zuen Joseba Asiron EH Bilduren Iruñeko alkatetzarako hautagaiak aurkezpen ekitaldian.

[BIDEOA] Joseba Asiron, EH Bilduren hautagaia Iruñeko alkatetzarako

Bizkaiko eta Bilboko EH Bilduren zerrendaburuen aurkezpena egingo da larunbat honetan, 12:00etan Bilboko EHUko Paraninfoan. Gonbidaturik zaude!

5


ELKARRIZKETA ·Josean Llaguno· Sopuertako alkatea

“Gose greba egin nuen hezkuntza publikoaren alde borrokatzen ari ziren zazpi familiekin solidario izateko” Appgree aplikazioaren bidez jasotako galderekin eginiko elkarrizketa

Zer egingo du Sopuertako Udalak datorren urtean herriko hezkuntzari dagozkion helburuak lortzeko? Datorren urterako gure helburua, Balugako eskolan Lehen Hezkun­ tza publikoa ezartzea da. Hiru milioi euroko inbertsio publikoa egin da, hiru gela huts ditugu eta hezkun­ tza publikoa izateko eskubidea aldarrikatzen duten familiak badira herrian. Zaila dela ulertzen dugu, aurrez aurre Bilboko Gotzaindegia eta mugimendurik egiten ez duen Hezkuntza Saila ditugulako; halere, borrokan jarraituko dugu. Egoera konpontzeko, zer aukera daude? Aurreko galderari emandako erantzun bera emango dut: borrokan jarraituko dugu. Kasu hauetan, irmo mantentzea da garrantzitsuena. Gose greba bezalako ekimenak baliagarriak direla uste duzu? Bizi dugun krisi egoeran eta izaten ari diren murrizketekin, halakoak areagotu beharko liratekeela uste duzu? Protestaren kultura berriro errotu behar da? Tristea eta gogorra da muturreraino iritsi behar izana; gure kasuan, aldeen arteko negoziazioak berriro martxan jartzeko balio izan digu. EAJri eta Gotzaindegiari min asko egin dion zerbait izan da. Ez dakit halako protestak orokortu behar

6

diren, erabaki oso pertsonala da, modu arduratsu batean eta ondo pentsatutako zerbait izan behar da. Halere, egungo murrizketen aurrean zerbait gehiago egin behar dela argi daukat. Krisia eskubideak murrizteko aitzakia da eta borroka eta aldarrikapen grina baretzen du. Egunez egun, protestaren kultura beharrezkoagoa da. Gizartea solidarioa izateari uzten ari da eta egunez egun lokartuagoa dago.

Espainiaren barruan jarraitzeak karga bat suposatzen digu. Sopuertako hezkuntzaren egoera azal zenezake? Zein litzateke hezkuntza publikorako konponbidea Sopuerta eta Enkarterrian? Arazoa honakoa da: gaur egun, Hezkuntza Sailak Lehen Hezkuntza Gotzaindegiarena den San Viator eskolan dauka modu


ELKARRIZKETA

kontzertatu batean. 2012. urtean, Udalak Hezkuntza sailari Lehen Hezkuntza publikoa Sopuertan ezar zezan eskatzea erabaki zuenean, Proeducaci贸n Sopuerta 1952-2012 delako talde bat sortu zen, egungo egoera aldekoa zena: Haur Hezkuntza publikoa, baina San Viator eskolan Lehen eta Bigarren Hezkuntza kontzertatuaren aldekoa. Datu bezala esan behar da San Viator 1952. urtean ireki zela Sopuertan. Aipatutako taldeak, Gotzaindegiak bultzatuta, beldurra hedatzen du esanez Lehen Hezkuntza publikoa Sopuertan ezarri ezkero San Viator desagertu egingo dela. Modu berean, azaldu behar da, 2012. urtean Lehen Hezkuntza publikoaren alde bozkatu zuen Hautes-talde independenteak

atzera pausoa eman duela eta orain kontra dago.

Instituzioen kanpotik eta barrutik egiten de lana bateragarria, beharrezkoa eta funtsezkoa da.

Konponbidea EAJren borondate politikoan dago. EHUko Administrazio-Zuzenbidean katedradun batek prestatutako txosten bat aurkeztu diogu Hezkuntza Sailari, zeinetan esaten den ez dagoela inongo lege-eragozpen Lehen Hezkuntza publikoa Balugako eskolan ezartzeko. Zerk eraman zintuen gurasoekin gose greba egitera? Gose greba egin nuen eskubide baten alde borrokatzen ari ziren zazpi familiekin solidario izateko, gure herrian Hezkuntza Publikoa izateko eskubidea, hain zuzen ere. Sopuertak hiru gela hutsik dituen azpiegitura bat badu, zergapekoei hiru milioi euro (530.000.000 milioi pezeta) kostatu zaiena eta zabaltzeko prestatuta dagoena. Beste arrazoi oso garrantzitsu batengatik ere egin nuen, euskal eskola publikoaren eredua defendatzeko. Bateragarria al da instituzioen kanpotik eta barrutik egiten den lana? Bateragarria, beharrezkoa eta funtsezkoa dela uste dut. Oinarrizko elkarlana izan behar da. Zenbat langabetu daude Sopuertan? Garraio publikoko zer lotura daude? Gure herriak 184 langabetu ditu, populazio aktiboaren %15,83. Loturei dagokionez, tamalgarriak dira. Sopuertan ibilgailu bat beharrezkoa da. Garraio publikoaren inguruan Foru Aldundiari egin genizkion proposamen guztiei uko egin zien. Hau da hau demokrazia.

7


ARABA araba

PPri osasun-kordoi bat jarri behar diogu

A

PPren lotsa guztiak ezkulderdi Popularrari oro tatu nahian arreta desbihar eta batez ere, JaEH Bilduk bere esku deratzen saiatzen ari dira. vier Maroto Gasteizko alkateari eta Javier De dagoen guztia egingo du Gehiegikerien aurrean, sistemaren hutsunetan arreta jarri Andres Arabako Ahaldun Nagusiari osasun-kordoi Marotok eta De Andresek dute. Baina denak ez du balio bat jarri behar diegu. Daberriro ere gobernatu ez bozka gutxi batzuk arrantzatu goeneko EH Bilduk Maronahian. EH Bilduk bere esku dezaten to isolatzeko kanpaina bat dagoen guztia egingo du Alderdi Popularra blokeatzeko martxan jarri du Gasteizko eta isolatzeko, martxan duten Udaletxean. Zentzu horrekanpaina arrazista mantentzen duten bitartean ez tan, Marotok bere kanpaina xenofoboa elika­t zen dugu etsiko. Alderdi Popularreko buruzagiek ezin jarraitzen duen bitartean, EH Bildu aurrean dute gobernatzen jarraitu, piromano potentzialak izango duela argi eta garbi esan nahi dugu. baitira. Gizartean hausturarik eta konfrontazio sozialik eman ez dadin, gure ahaleginak biderkatuko Baina are gehiago, legealdia amaitzear daditugu. EH Bilduren bilgunea justizia soziala eta goela ikusita, EH Bilduk bere esku dagoen guztia dibertsitatea dira. egingo du Marotok eta De Andresek berriro ere gobernatu ez dezaten eta konpromiso berdina Ildo horretan eta PPren eredu ustelaren auhartzera deitu diegu oposizioan dauden gairrean, EH Bildu egun gehien sufritzen dutenen nontzeko taldeei. Norabide horretan Marotok abiatu duen kanpaina xenofoboa geldiarazteko ondoan egongo da: etxerik gabe geratzeko arriskuan daudenekin, soldatarik gabe geratzen ari den eragile politikoei bakarrik ez, eta eragile sozial familiarekin, etorkizunik ikusten ez duten gazteeguztiei ere elkarlanerako deialdia luzatu diegu. kin, pentsiorik gabe geratzen ari diren nagusieGasteiz kohesionatua eta integratzailea defenkin, lan baldintza okerragoak onartzera behartudatu behar da, baita Araba kohesionatua eta ta dauden emakumeekin eta etorkinekin ere bai, integratzailea ere. Zentzu honetan EH Bildutik kontuan hartu gabe bere jatorria, arraza, sexua, “Gasteiz berria, guztion hiriaâ€? egitasmoa lantzen kultura, hizkuntza edo erlijioa. ari gara.

8


BIZKAIA bizkaia

Gure kudeaketa Busturialdean: ura gure oinarrizko ondare soziala da

O

iolako urtegiak auzotarren mobilizazio esanguratsua eragin du azken urteotan. Lindanoz kutsatua egon arren, Barakaldoko ur-hornikuntza sarearen barruan dago. 2008 eta 2001 urteen artean, urhornikuntza saretik kanpo utzi zuten, baina segurtasunerako protokoloak aldatu zirenean, berriro sartu zuten sarean, nahiz eta urtegiaren egoera aurreko bera izan. EH Bilduk uste du kasu honetan ere aldez aurretiko arduraren irizpidea nagusitu behar dela eta Oiolako urtea ur-hornikuntza saretik at utzi behar dela behin behinean. Hala ere, Bilbo Bizkaiko Ur Partzuergoaren, Barakaldoko Alkatetzaren eta tartean dauden beste zenbait eragileren interesak herritarren osasunaren aurretik jartzen dira. Oiolako kasuak ondo erakusten du zein den EAJk Bizkaian egiten duen uraren kudeaketa: Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoan zentralizatzen du kudeaketa, eta haren esku uzten du Bizkaiko ur-hornikuntzaren zati oso handi bat. Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoaren zuzendaritza eta kudeaketa publikoak diren arren, bere jardueraren zati handi bat azpikontratatu egiten da eta enpresa pribatuen bidez egiten da. Oso langile publiko gutxi dauzka, lan ia guztiak kanpora ateratzen direlako. Azpimarratzekoa da, era berean, Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak Europako hainbat zuzentarau eta uraren alorreko hainbat lege ez dituela betetzen bere jardueran. Esate baterako, herri edo inguru bakoitzeko urak baliatzea, jasotzea eta kontsumitzea agintzen du zuzentarau batek. Hala ere, Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak Zadorrako sistemako urekin hornitzen da hein handi batean.

Busturia, Sukarrieta, Mundaka, Kortezubi, Arratzu eta Bermeo) ez dator bat Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoaren kudeaketarekin. Aurreko udal eta foru hauteskundeetan, EH Bilduk lortu zuen ordezkaritzaren gehiengoa. EH Bilduk hauteskunde programan argi azaltzen zuen ura gizartearen oinarrizko ondare izanik, ur partzuergoa publikoa izan behar zela bere osotasunean eta partzuergoan ordezkaritza izanez gero, helburu hori defendatuko zuela. Behin Busturialdeko Ur Partzuergoko kontseilu orokorrean lehendakaritza lortuta, 2013ko azaroan, Kontseilu Orokorrean planteatu zen partzuergoa publiko bihurtzeko gaia. Bertan onartu egin zen proposamen hori, eta handik aurrera martxan jarri zen prozesua. 2014ko maiatzean egin ziren azterketak eta abuztua eta iraila bitartean 21 langile berri inkorporatu dira, lanpostu ezberdinetara. Une honetan, ur partzuergoak ia 50 langile propio ditu eta bere zerbitzu ia denak bere langile propioekin betetzen ditu. EH Bilduk izaera publikoaren aldeko apustua egiten jarraitzen du. Baliabideen kontrola herriak izan behar duela uste duelako eta, nahitaez gainera, ura bezalako oinarrizko gaietan; langileen baldintzak duintze aldera ere arlo publikoa indartzeko apustua egiten duelako. [BIDEOA] Josu Juaristi: Embalse de Oiola y fracking, dos luchas urgentes

16 udalerrik osatzen duten Busturialdeko Ur Par足 tzuergoa (Arteaga, Ea, Elantxobe, Gernika-Lumo, Forua, Ibarrangelu, Mendata, Murueta, Ajangiz, Muxika,

9


GIPUZKOA gipuzkoa

Helena Franco: “Zergak denok berdin ordaindu behar ditugu zerbitzu hobeak eta kalitatezkoak izateko”

[BIDEOA] Helena Franco: “zerga-politika”

H

elena Franco, Gipuzkoako Ogasun diputatuak, bideoan oso ongi azaltzen duen moduan, zergen inguruko eztabaida erakunde publiko batek egiten dituen gastuekin lotu behar da. Sarrerak beharrezkoak dira gastu batzuk egin ahal izateko, eta gastuak lehentasun politikoen arabera zehaztu behar dira. EH Bilduren iritziz, zergetatik datozen baliabideak pertsonen ongizatea hobetzeko eta ehun produktiboan ahulen dauden sektoreak laguntzeko erabili behar dira. Baliabideak lortzeko, orain arte zor publikoaren aldeko apustua egiten zen, baino horrek bere topea jo du. Erreforma fiskal sakona behar da, sektore publikoak bere errekurtsoak zergetatik jaso behar dituelako. EH Bilduk garatzen duen zerga politika berriak lau oinarri ditu:

• Progresibitatea, gehien duenak gehiago ordaindu behar duelako. • Ekitatea, edozein errentak tratamendu bera izan behar du. • Denok berdinak gara arauaren aurrean, pribilegiaturik gabe. •

Eta gardentasuna kudeaketan.

EH Bilduk proposatzen duen eredu honen ondorioz, sistema fiskalak sinesgarritasuna irabazten du eta herritarrek jarrera hobe batekin parte hartzeko aukera ematen du. Gainera, baliabideak zerbitzuak hobetzeko eta herritarren ongizaterako erabiltzen direla ziurtatzeko hau da dagoen biderik onena. PPk eta EAJk bultzatzen duten beste eredu fiskalean murrizketa sozialak saihestezinak dira.

SAREAN Helena Franco-ren artikulua, aberastasun-zergari buruz (Diario Vascok ez du argitara eman nahi izan):

10


NAFARROA nafarroa

Vascuencearen Legearen mugak gaindituz

V

eraikiko dugun Nafarroa ascuencearen Lege Parlamentuko proposamen berrian, euskara eta euszaharra berriz ere mahai gainean Nahau aurrerapausua da bainan kaldunok, nafar herritar guztiok, geure eskubide farroako parlamentuan. ez da nahikoa. Bide luzea guztien jabe izanen gara. Urteetako euskalgintzaEH Bilduren apustua eta ren mobilizazioek PSN dugu aurretik. proposamena garbia da: mugitzera behartu dute. euskarak ofiziala behar IE eta GBairekin batera, du Nafarroa osoan. Naeskariaren arabera eusfar guztion hizkuntza eskubidea bermatu beharra kararen ikasketak zabaltzeko aukera zabaltzen duen dago. Eta bestetik, lege hau ongi arautzeko, eraproposamena aurkeztu dute. EH Bilduk baiezko boginkorra izan dadin, borondate politikoa behar da. zka emanen dio aurrerapausu honi, argi utzita ez Eta UPNK ez dauka. Aitzitik, Barcinaren gobernuak dela nahikoa eta Legeak inposatzen duen zonifikaez du ezer ere egingo, saboteatzea ez bada. UPNk zioa gainditu beharra dagoela aldarrikatuz. garbi izan behar du hurrengo gobernuari egokituko zaiola lege honen garapena arautzea. Hurrengo XXI. mendean, oraindik ere nafar herritar gobernuan arituko garenok erantzun beharko diogu guztiak ez dituzte eskubide berberak. Ia 30 urte lege honen oinarrian dagoenari: praktikan, eusberanduago, “Euskararen Lege� diskriminatzaile eta karaz ikasteko aukera Nafarroa guztian zabaltzea. injustuak jarraitzen du indarrean. Lehen eta bigaAlegia, ikasle guztiak euskaldun eleanitzak izateko rren mailako nafar egiten eta geure hizkuntza esaukera eskaintzea. Hori da kalitatezko hezkuntza. kubideak urratzen dituen legea. Parlamentuko proposamen hau aurrerapausua da bainan ez da nahikoa. Bide luzea dugu aurretik. Batetik, urrats eta proposamen partzialetatik haratago joan beharra dago, helburu argi batez:

Zonifikazioa gainditzeko urrats integralak eman behar dira eta nafar guztion hizkuntza eskubideak errespetatzeko bidea egitea. Hezkuntza eremuan, eta baita administrazioarekiko harremanetan ere.

11


HERRIAK Araba

Gasteiz Antzokia: Euskalgintzaren aldarrikapen historikoa errealitate bihurtu da

O

ihaneder Euskararen Etxeak ateak zabaldu zituen Gasteizko Alde Zaharrean pasa den urriaren 15ean. Gasteizko Kafe Antzokiaren lehenengo harria dagoeneko jarrita dago Montehermoso jauregian. Euskara du ardatz, eta euskarazko adierazpide artistiko ororen erakusleihoa izango da, kulturgune eta sorgune izateko bokazioarekin jaio baita. Euskalgintzaren aldarrikapen historikoa errealitate bihurtu da, proiektuaren lehen hanka ezarrita. Izan ere, etorkizunean proiektua osatu beharko

12

da kontzertu areto bat eraikiz. Oihaneder euskaraz eta euskaratik gauzatuko den proiektua da. Horrez gain, Euskararen Etxeak elkarlana izango du adierazlerik nagusi. Izan ere, kudeaketa partekatua izango da, hots, Udalak eta euskalgintzak erabakiko dute Oihanederreko jarduera. EH Bilduren ustez, aurrerapauso historikoa da, legealdi honetan lehenengo fasea martxan jartzea ezinbestekoa zelako. Hemendik aurrera, gasteiztarrok edukiz bete joan beharko garen euskaltzaleen biriki berri bat du hiriak.


HERRIAK Bizkaia

Mallabia, Larrabetzu, MarkinaXemein eta Berriz, hondakin organikoen kudeaketan erreferentziak Bizkaian

B

izkaian hondakin organikoen birziklatze maila hobetzeko neurriak onartu dituzte Batzar Nagusiek, EH Bilduren ekimenez. Proposamenak lau oinarri ditu: sukaldatutako gai organikoak konpostatze prozesura gehitzea, 5. edukiontzia bereziki biztanleria handiko guneetara zabaltzea, landa inguruetan autokonposta sustatzea eta hondakin organikoen bilketa eta konpostatze maila hobetzeko esperientzia pilotu berriak bultzatzea. EH Bilduren proposamenak EAJren eta PSEren babesa jaso du. PP, aldiz, abstenitu egin da. Zalantzarik gabe, hondakin organikoen kudeaketa hobetzea da hondakinen alorrean Bizkaiak duen erronkarik nagusiena. Batetik, etxeko hondakinen %40 inguru gai organikoak direlako eta, bestetik, Bizkaian

hondakin organikoen %99 baino gehiago errefusarekin batera nahastuta, Zabalgarbin erre edo zabortegietara bideratzen delako. Bizkaiko Foru Aldundiak 2016rako hondakin organikoen %4 konpostatzeko helburu apala ezarri duen arren, datu horietatik oso urrun gaude oraindik. Bizkaian hainbat esperientzi berri jarri dira abian eta emaitza arrakastatsuak lortu dituzte. Mallabia, Larrabetzu, Markina-Xemein eta Berrizko adibideak aipatu ditzakegu. Herritarren parte hartzeari esker gai organikoak banandu, bildu, konposta egin eta herrian bertan erabiltzen dute. EH Bilduren ustez, Bizkaiko Aldundiak eredu gisa hartu behar ditu proiektu horiek, Bizkaian ere konpostatze maila altuak lortzea posible dela frogatzen baitute.

13


HERRIAK Gipuzkoa

Sozioekonomia eredu justuagoa garatuko duen Agentzia abian

A

urrera pausu handia eta aro berri baten hasiera ekarriko du Eskualdeko Garapen Agentziak Buruntzaldeko bost herritako alkateek aurkezpenean nabarmendu zutenez. Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalek sortutako erakundea da, Garapen Integraleko Agentzia berria, elkarlanean bi urte eman eta gero.

Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalek sortutako erakundea da Garapen Integraleko Agentzia berria

Orduan, 2012ko maiatzean sinatu erein zen lehen hazia, eskualdearen garapen ekonomikoa eta enplegua bultzatzeko helburuz Eskualdeko Lankidetza Protokolo Orokorra izenpetu zenean, eskualdeko udalerri guztien parte hartzearekin eta prozesua ez da eten: eskualdeko enplegu plana eta horren barruan burutu zen eskualdeko egoera sozioekonomikoaren diagnostikoa arlo desberdinetako ildo estrategikoak eta lehentasunak finkatzeko. Hainbat herritarrek hartu zuten parte mahai sektorialetan gizarteratze eta laneratze arloko erakundeek, lanbide heziketa eta berrikuntzako zentroek, sindikatuek, langabetu elkarteek, enpresa handi eta ertainek... Enplegu Plana eraginkorra izan da eta hainbat arlotan esku hartzeko aukera eman du: besteak beste, prestakuntza programak zehazteko, enpre-

14

sak sorkuntza eta kudeaketarako prestakuntzarako, enpresa sortu berriei laguntzeko, eta hainbat proiektu berezitan ekintzak egiteko. Hori guztia eskualdeko udaletxeetako teknikarien arteko lankidetza eta elkarlanari esker.

Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzak kudeatu ditugu, eta horrekin batera, udalek eskualdeko enpleguari 1.000.000 eurotik gorako ekarpena egitea diote.

Datu horrek erakusten du azpiegitura baten beharra dagoela gaur egun egiten den lana kudea足 tzeko eta etorkizunera begira proiektu handiagoak prestatzeko, adibidez inguruko enpresetan hobekuntzak eta berrikuntzak egiteko, klusterrak sortzeko, gure baliabideak internazionalizatzeko eta abar, eta abar.

SAREAN http://astigarraga.gobernuirekia. net/index.php/eu/berriak/item/262buruntzaldeako-alkateek-eskualderakogarapen-agentzia-autrkeztu-zuten-atzo


HERRIAK Atarrabia

Atarrabiako Garbiketa publikoa: hobeagoa eta merkeagoa

U

rtebete pasa da jadanik Atarrabiako kale garbiketa zerbitzua esku pribatuetatik kudeaketa publikora pasa zela. EH Bilduko gobernu taldearen ekimena izan zen, IE eta PSNren babesarekin. Urtebetean argi geratu da, herriko zerbitzu eta baliabideen kudeaketa publikoa, gestio pribatua bainon merkeago eta eraginkorragoa dela. Garbiketa Zerbitzuko lantaldea handitu egin da, lan baldintza hobeagoekin gainera. Kalea garbitzeko makina berria ere erosi da. Gainera Kale Garbiketako Plana onartzeko prest gaude jada, hezkuntza eta sentsibilizazio kanpañarekin, garbiketa bideen egoki­ tzapenarekin, animalien hondakinen kudeaketarekin…

Kontuak garbi daude. CESPA enpresaren kudeaketak 170.000 euroko kostua suposa­ tzen zuen urtero, bi langilerekin. Kudeaketa publikoak berriz 135.000 euroko kostua izan du, hiru langilerekin, zerbitzuaren kalitatea hobetuz gainera. Datuek ez dute gezurrik esaten eta UPN eta Atarrabia Baik ekimen honen kontra agertzeko azaldu zituzten mamuak ez dira agertu. Atarrabiak egun garbiketa zerbitzu eraginkorra du, enplegua sortu duena eta bizilagunen beharrei erantzuten diena.

15


GASTEIZKO LEGEBILTZARRA

Murrizketarik gabeko aurrekontuak eta zerga politika berria

EH Bilduk murrizketa sozialak bertan behera uzteko elkarlana eskaini dio Jaurlaritzari

L

egebiltzarrean 2015eko aurrekontuei buruzko eztabaidaren atarian dagoela, EH Bilduk eskaintza argia egin dio Jaurlaritzari: koalizioa datorren urteko aurrekontuak adosteko prest dago, betiere Urkulluren Gobernuak orain arteko murrizketa sozialak bertan behera uzten baldin baditu. Hori da EH Bilduk jartzen dion baldintza, ezinbestekoa delako Lakuako politikak beste norabide batean jartzea euskal herritar guztien eskubide sozialak bermatu ahal izateko. Izan ere, milaka lagun dira, gero eta gehiago, murrizketak pairatzen ari direnak funtsezkoak izan behar diren arloetan, hezkun­ tzan, osasunean eta ongizatean, alegia. Unai Urruzunok adierazi duenez, “jakin badakigu EAJk ez duela gure politika ekonomikoarekin bat egingo, eta ez da hori eskatzen dioguna; guk galdegiten duguna murrizketak ete-

16

Murrizketak etetea eskatzen dugu, horien ondorioz milaka lanpostu galdu eta pertsona asko eta asko oso egoera zailean geratu direlako.

tea da, murrizketa horiek sektore publikoan milaka lanpostu galtzea ekarri dutelako eta pertsona asko eta asko oso egoera zailean utzi dituztelako�. Egoera larri hori iraultzea da, beraz, EH Bilduren xedea aurrekontuen inguruko eztabaidari begira, eta argi du murrizketarik gabeko eszenatoki batera iristeko ezinbestekoa izango

dela zerga politika ere aldatzea. Ongizate Estatuari eusteko Administrazioak baliabide ekonomikoak behar ditu, eta zerga politika da baliabide horiek bermatzeko tresna. Hortaz, aurrekontuen inguruko eztabaida eta zerga politikari buruzkoa eskutik doaz, zerga politika egoki batek soilik ziurtatuko dituelako kalitatezko zerbitzu publiko sozialak mantentzeko behar diren diru-sarrerak. Finean, zerga politika aldatzeari uko egiteak murrizketa sozial gehiago ekarriko lituzke ezinbestean. Norabide horretan, bistan da Gipuzkoako zerga eredua dela emaitza hobeak ematen ari dena. Diru-bilketaren datuek hala erakusten dute, eta zerga politika berriak Gipuzkoako eredua ardatz hartu beharko luke, beraz, Araban eta Bizkaian ere bide horretan sakontzeak aberastasuna modu bidezkoago batean banatzea eta administrazio ezberdinen dirusarrerak bermatzea ahalbidetuko lukeelako.


AMAIUR

Desberdintasun sozialen aurrekontuak

D

esberdintasun sozialei buruzko Thomas Piketty ekonomialari frantsesaren aipu batekin erantzun zion Montorori Rafa Larreinak: “Aberastasunaren banaketaren historia, funtsean, beti izan da historia politiko bat, eta ezin da ekonomiaren jardun hutsera mugatu. Desberdintasunen errealitatea, garaturiko herrialdeetatik begiratuta, fiskalitate eta finantza arloetan harturiko erabaki politikoen ondorio dira”. Horrela esan zion gure kideak ogasun ministro espainiarrari, Cristobal Montoro harroputz eta boteretsuari, alegia. Datuak hor daude. FOESSA 2014 txostenaren arabera, aberastasun handiena duten herritarren ehuneko 20en eta txiroenak diren herritarren ehuneko 20en errentaren arteko desberdintasunak, ehuneko 30 egin du gora azken urte hauetan espainiar estatuan. Are gehiago, aurrekoek bezala, aurrekontuok ere ez diote inolako eran­ tzunik ematen Espainiako estatuaren egiturazko arazorik handienetakoa den iruzur fiskalari. Noski, sakoneko arazo honek Euskal Herriari ere kalte handia egiten dio. Datu gehiago. Enpresa handiek ordaintzen duten zerga efektiboa (benetan ordaintzen dutena) %9 da eta mila euro irabazten dituen langile ba-

tek, aldiz, %12. Soberan legoke beraz, Alderdi Popularraren aurrekontuak enpresa handi eta finantza talde handien mesedera eginak daudela esatea. Horiek horrela, aurrekontuok ezlegezko zorraren ordainketa lehenesten dutela ere nabarmendu behar dugu (242.765 milioi euro). Hain da larria erabaki hau, gure herriaren etorkizuna bera ere kinka larrian jartzen duela. Espainiako gobernuarentzat bankuak pertsonen gainetik daude.

gorako dirutza ordaintzera behartuko gaitu berriz ere Madrilek. Eta horrela jarrai dezakegu, banan banan, Troikaren eta finantza boterearen esanetara dagoen gobernu horrek prestatu dituen aurrekontuetan onartezinak diren aspektu guztiak azalduz eta kritikatuz.

Eta kupoari dagokionez, zaharrak berri. Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko herritarrok estatuko beste herritarrek baino %63 gehiago ordainduko dugu. 2.000 milioi eurotik

Horregatik guztiagatik, gure herriak bere burua gobernatzeko burujabetza tresna guztiak behar dituela berresten dugu. Beharrezkoak dituen ogasun eta finantza politikak gara­ tzeko, eta nola ez, Thomas Pikettyk dioen bezala, erabaki politikoen ondorio diren desberdintasun sozialak desagerrarazteko balioko duten aurrekontuak egiteko.

[BIDEOA] Errekondo: “¡Estamos ante una ley para castigar, criminalizar y amordazar!”

[BIDEOA] Cuadra: “En el Congreso, el PP aplica rodillo institucional. En la calle rodillo policial y penal”

SAREAN

[BIDEOA] Cuadra: “¿Sabe lo que es esto? Con esto se tortura en comisaría”

17


EUROPAKO LEGEBILTZARRA

“Mos Maiorun manu militari pertson U

rriaren hasieran, Espainiako Parlamentuan dagoen Amaiurreko ordezkaritzak Europako Parlamentuan EH Bilduk duen ordezkaritzari Europar Batasunaren kontseiluaren jakinarazpen ofizial baten berri eman zion; jakinarazpenak “Mos maiorum” izenarekin bataiatutako migranteen kontrako berehalako sarekada baten berri ematen zuen. “Arbasoen bidea” gisa itzuli daitekeen eta Romaren tradizioa zaindu nahi duen erromatar hiritarrak errespetatutako aginduetan oinarritzen den latinezko esaldi hau aukeratu izana, ez da pentsa daitekeen bezain errugabea, izan ere, bide hori, “arbasoen bidea”, ohitura helenistiko eta Asiako pentsamenduaren fluxuen aurkakoa zen. Alegia, «bestea»ren aurkakoa.

Eta ezkutuan egiten dute, ohi dutenez, poliziak aurrean jarriz, pertsonak segurtasun arazo bat bailiran. Ohiko erreakzioa da. An­ tzeko zerbait gertatu da kurduen ekintzaile-talde bat Europako Le-

gebiltzarrean korrika sartu, eta bertan, GUE/NGL taldeko kideak babestuta eserialdi bat burutu ostean, beste behin, aditzera emandako erantzuna parlamentu barruko eta kanpoko segurtasuna

Eta asiloa edo, besterik gabe, Europan etorkizun hobe bat, aukera bat bilatzen duten migratzaileak “beste” berria dira. Eta horien aurretik, Europar Batasuneko buruzagi gehienak “Mos maiorum” erromatarraren “autoritas” jarreraz erreakzionatzen dute, posizio militarraz.

SAREAN [BIDEOA] Josu Juaristi denuncia la represión en Melilla y la operación Mos Maiorum

18

[BIDEOA] Josu Juaristi interpela al candidato a Comisario ŠEFČOVIČ sobre la seguridad de Garoña


EUROPAKO LEGEBILTZARRA

n” operazioa, na migranteen aurka indartzea izan da, kurduen eskakizunak entzun ordez. EH Bilduk eta GUE/NGLek migratzaileen aurkako Europako polizia operazio berri hau salatu dute, Europar Batasuneko barne eta justizia

ministroen aurrean eta jendaurrean salatu dute, nazioarteko babes eskubidearen moduko oinarrizko kon­ tzeptuak ezeztatu eta asilo eskatzaile gehienak gerra edo errepresioari ihes egiten diotela de facto baztertzen duelako. Modu honetako operazioek

atxiloketa-zentroetan preso dauden migranteen kopurua handitzen du soilik. Beharrezkoa da EBk arriskuan eta etorkizun hobe baten bila dauden gizon, emakume eta haurren Europan babesa jasotzeko sistema erraztea, eta hau seguru eta legezkoak diren bideak garatuz egin dezala. Baina horren ordez, Europar Batasuneko estatu asko eta Europar Batasuna bera kontrako norabidean doaz, “Mos maiorum”en moduko operazioekin edo Melillako hesian duela gutxi berriz emandako poliziaren errepresioarekin, non Guardia Zibilak Kamerungo gazte bat basatiki jipoitu eta konorterik gabe kanporatu zuen Marokora. Hori dela eta EH Bilduk berriro galdekatu du Europako Batzordea gertaera horien inguruan, Espainiako estatuaren aurka neurri egokiak har ditzan, izan ere, Cecilia Malmström komisarioak gure azken idatzitako galderari erantzun zorro­ tza eman zion: “ez dela indarra baliatu behar baimenik gabeko muga gurutzatzeak ekiditeko”.

SAREAN [BIDEOA] Josu Juaristi: “The rights and the future of the Kurdish people are at stake”

[BIDEOA] Josu Juaristi: “Están en juego los derechos y el futuro del Pueblo Kurdo”

19



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.