15turismoa

Page 1

AMA LURRAREKIN BAT

EGINGO DUEN JENDARTEA

TURISMOA

113

Definizioa Turismoa Nafarroan ondorengo zutabeetan oinarritzen da gaur egun: Sanferminak, Santiago Bidea, ondare naturala, historikoa eta artistikoa, eta nekazal turismoa (alojamendua eta jarduerak). Nafarroak ez ditu gehiegizko turismoaren ondorioak pairatzen, turistek batez ere kotxe partikularrak erabili eta komertzializazio masiborako kanalak existitzen ez direlako. Bisitarien jatorri eta perfilen arabera, famili turismoa jasotzen dugula baieztatu dezakegu, Euskal Herriko gainontzeko herrialdeetako jatorria duena nagusiki, katalandarren zein madrildarren emari garrantzitsuekin. Estatutik kanpo datorren turismoa minoritarioa da. Azpimarratzekoa da gaua pasatzen ez duten bisitari kopuru altua jasotzen dugula. Horrela bada, azpimarratzekoa da Iru単ea foru erkidegoaren zentro promozionala bihurtu dela, indarra galduz doan nekazal turismoaren galeraren aurrean. Nafarroako Gobernuak bestalde, sektorearen beharrei erantzuten ez dizkieten azpiegitura handiak bultzatu ditu, beste adibide batzuen artean Baluarte, Los Arcoseko Zirkuitoa, Sendaviva eta Erronkariko Ipar Eski Zentrua azpimarra litezkeelarik.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
15turismoa by Euskal Herria Bildu - Issuu