16eu

Page 1

2014ko abenduak 4 · 16. zkia

Garai berria NAFARROArentzat GAI NAGUSIA 2-3 · ELKARRIZKETA 4-7 · HAUTESKUNDEAK 8-9 · ARABA 10 BIZKAIA 11 · GIPUZKOA 12 · NAFARROA 13 · HERRIAK 14-15 · NAFARROAKO PARLAMENTUA 16 GASTEIZKO LEGEBILTZARRA 17 · AMAIUR 18 · EUROPAKO LEGEBILTZARRA 19-21


GAI NAGUSIA

GARAI BERRIA NA

[BIDEOA] Adolfo Araiz: “Nafarroak erabaki. Decide Navarra”

NA

farroaren Egunaren bezperan, abendua­ ren 2an, “Garai be­ rria Nafarroarentzat” dokumentua aurkeztu zuen EH Bilduk Iruñeko Labriten. Nafarroa demokratiza­ tzea bilatzen du proposamena, na­ far herritarrei hitza emanez eredu instituzionala erabakitzeko, baina era berean lurraldetasunaz, eredu ekonomiko, sozial eta kulturalaz eztabaidatu eta erabaki dezaten. Proposamenaren helburua guztion artean eredu bat eraikitzen hastea da; Nafarroako herritarren gehien­ goaren onerako eta mesederako eredua. Inoren aurka eraikiko ez den eredu bat; gizarte-justizia oi­ narri izango duena, eta gutxien­ goaren arau-inposaketarekin amaituko duena, nafarron garai­ pen demokratiko bilakatuko dena. Horretarako, akordio handietara iritsi beharko da, betiere printzipio demokratikoak errespetatuta, eta arau saihestezin eta negoziaezina – Nafarroaren etorkizuna Nafarroan

2

erabakiko da– errespetatu beharko duen prozesuari ekin. Nafarroako herritarren bizitzako eremu guztien demokratizazioprozesua abiarazteaz ari gara. Demokratizazio-prozesua gizartejustiziaren eta erabakitzeko es­ kubidearen bidetik egin beharreko ibilbidea da. Gugan eragina duten gauza guztien gainean askatasu­ nez erabakitzea. Gardentasunetik eta ustelkeriaren aurkako atsede­ nik gabeko borrokatik, eredu sozioekonomikora. Zerga-politikatik, zerbitzu publikoetara; gizarte-es­ kubideetatik, administrazio-ere­ dura. Hizkuntza-politikatik, eredu instituzionalera; enplegu-politikatik, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunera. Azpiegituretatik eta energia-politikatik, emakumeek beren gorputzekin zer egin eraba­ kitzekoaskatasunera; giza duinta­ suna bermatuko lukeen Oinarrizko Errentatik eta osasun publikoko eredutik, Estatuarekiko harrema­ nen esparrura.

Proposamenean jasotzen den moduan, indar politiko guztien erantzukizuna da herriak erabaki dezan bermatzea. Talde, elkar­ te, sindikatu eta herritar guztien erantzukizuna da erabakietan parte hartzea. Bakoitzak bere ikuspegia, proiektu politikoa, gi­ zarte-proiektua, eta jasaten ari garen gizarte-arazo larriei eta askatasun-gabeziari aurre egi­ teko neurriak ekarrita. Guztion erantzukizuna da, eta baldintza berdintasunean gauzatu behar dugu erantzukizun hori, pertso­ na eta herri gisa aurrera egitea galaraziko diguten egitura zahar­ kitu eta atzerakoirik gabe. Espa­ rru zahar, zurrun horrek, politika ulertzeko modu zaharkitu horrek, herritarren eta erakundeen arte­ ko harremanak ulertzeko modu berri bati utzi behar dio lekua, politika ulertzeko modu berri bati. Atea ireki behar dio Nafarroa be­ rri bati, guztion artean irudikatu, definitu eta eraikiko dugun herri bati.


GAI NAGUSIA

AFARROARENTZAT Nafarroaren estatus politikoari buruz, honakoa proposatzen dugu: • Foru Hobekuntzaren esparruan bertan, Nafarroako erakundeei eskumen subiranoak ematea pro­ posatuko dugu. Horrela, bizitza politikoa, ekonomikoa, soziala, kul­ turala, linguistikoa eta arlo guztie­ tako politiko propioak erabakitzeko. • Gizarte-eztabaida sakon eta zabala diseinatzea, adostea eta gauzatzea, zeinaren helburua Nafarroako estatus politikoa for­ mulatzeko eta erabakitzeko me­ todo bat zehaztea izango baita. Erabakitzeko eskubidean oinarri­ tuta, Nafarroako arkitektura juri­ diko-instituzionala eta bere eredu sozio-ekonomikoaren ardatzak zehaztuko dituen estatus berri bat. • Aipatu gizarte-eztabaidan lor­ tuko diren adostasunen arabera, Estatus politiko berrirako parte hartzea eta erabakitzeko moldea arautuko duen “Oinarrien Legea” egitea. Erabakia Nafarroako gi­ zarteari dagokio eta, beraz, erre­ ferendum baten bitartez ebatzi beharko litzateke. • Beranduago, eta adostasuna zein gizarte kohesioa bermatze aldera, beste euskal lurraldeekiko harremanak eta haien arteko ar­ tikulazio juridiko-instituzionala erabakitzeko kontsulta egitea proposatzen dugu. Beti ere Nafa­ rroako aniztasuna eta berezitasu­ na errespetatuz, eta bere eraba­ kitzeko ahalmena bermatuz.

[BIDEOA] #NafarroakErabaki: Ekitaldiaren laburpena | Resumen del acto Nafarroako gizarteak aire freskoa eta egiturazko al­ daketak behar ditu oraintxe bertan. Bustitzeko garaia da, bakoitzak duen onena ematekoa, nafar herrita­ rrek eta haien etorkizunak merezi eta behar baitute. Gure aldetik, Erregimenari aurre egin diogun indar berarekin egingo dugu apustu alternatiba politiko eta sozialaren alde, aldaketa sakona bermatzeko eta demokratizazio-prozesua bultzatzeko.

NAFARROAK ERABAKI BEHAR DU 3


ELKARRIZKETA ·Adolfo Araiz·

EH Bilduren hautagaia Nafarroako Parlamenturako

“EH Bildu izanen da Nafarroan aldaketaren lokomotorra ” Appgree aplikazioaren bidez jasotako galderekin eginiko elkarrizketa Zer neurri zehatz proposatzen ditu EH Bilduk Nafarroa demo­ kratizatzeko? Oso argia eta zuzena den neurri bat: nafarrei hitza ematea. Azken hamarkadetan eliteentzako gober­ nua izan dugu Nafarroan, banaka batzuei zuzendutako politika egin da, baina hori guztia bukatzear da. Nafarroan gertatuko den aldaketa gure herrialdea demokratizatze­ ko aldaketa izanen da. Nafarroan

guztientzat erabaki eta gobernatuko da, bazterketarik gabe. Gobernua eta parlamentua garrantzitsuak izanen dira horretarako, baina, ho­ rrekin batera, ezinbestekoa izanen da parte hartzeko eta kontsultak egiteko bideak irekitzea eragile so­ zialekin, sindikatuekin, auzo elkar­ teekin, kultur taldeekin… Instituzioak kontrolatzeko neurri berriak aztertzen ari gara, herri­ tarrek zeregin horretan esku har dezaten. Herri kontsultei buruzko lege berri bat jarriko dugu mahai gainean. Beste neurri batzuen artean, administrazioa gai ze­ hatzei buruzko kontsultak egitera behartuta egonen litzateke, pertsona kopuru jakin batek hala eskatuz gero. Badirudi gure eskue­ tan dagoela emaitza bikainak lortzea. Au­ tokritikoak izanez, zer behar dugu historikoak izan daitezen? Lehenik eta behin, uste dugu aldaketa posiblea dela. Azken Navarrometroan ikusi dugun bezala, auke­ ra erreala da. Ulergarria da Nafarroan nolabaiteko e­tsipena egotea, PSNk as­ kotan

zapuztu baitu gizartean hain heda­ tuta dagoen aldaketa nahia. Horra hor, adibide gisa, hauteskundeen ondoren UPNrekin egindako itunak edo zentsura mozioan parte har­ tzeari emandako ukoa. Ilusioa sortu eta aldaketa posiblea dela sinetsi behar dugu. Gainera, aldaketa horrek errotik al­ datuko ditu UPNren erregimenak Nafarroa kudeatzeko erabili dituen formak. Lau haizetara zabaldu be­ har dugu gauzak aldatuko direla, bazterketak bukatuko direla, Na­ farroa guztiona izanen dela. Nire ustez, une honetan falta zaiguna azken bultzada hori da. Ikusten ari gara aldaketa badatorrela, aukera erreala dela, baina benetan sinetsi behar dugu hori. Eskuetan dugu aldaketa, eta ezin dugu aukera hori berriz galdu. Adolfo Araizen ustez, zein da for­ mularik egokiena EH Bilduk Erri­ beran izandako emaitzak hobe­ tzeko? Lehenik eta behin, onartu egin be­ har dugu Erriberak –Euskal Herriko beste eskualde askok bezala- bere idiosinkrasia propioa duela, mota guztietako berezitasunak dituela eta, Euskal Herriko beste lurralde batzuekin alderatuta, soziologikoki desberdina dela. Hori onartuta, es­ kualde horretako pertsona eta mi­ litanteek aztertu beharko dute zein den formularik egokiena emaitza hobeak lortzeko, EH Bilduren mezu politikoa eraginkortasun handiagoz zabaltzeko. Ez dago formula ma­ gikorik, baina mugimendu soziale­ tan lan iraunkorra egiten badugu


ELKARRIZKETA

eta argiki ezkertiarra eta aurre­ rakoia den alternatiba bat plaza­ ratzen badugu, posizio hobean eta Erriberako errealitatetik hurbilago egonen gara. Azken Navarrometroaren ara­ bera, Podemos lehen indarra litzateke Nafarroan. Zure ustez, badago koalizio gobernu baterako baldintzarik? Oraindik goiz da itunez edo koali­ zioez hitz egiteko. Lehenik, herrita­ rren botoek dagokion lekuan kokatu beharko dute indar politiko bakoitza. Hala ere, Navarrometroak benetako aldaketarako joera argia dagoela erakusten du. Aldaketa hori plurala eta bazterketarik gabekoa izanen da. EH Bildutik aldaketarekiko kon­ promisoa eta ardura eskatuko di­ zkiegu guztiei. Argi dago Podemos indar handiz sartuko dela. Oraindik ez dago jakiterik zenbaterainoko in­ darra lortuko duen, baina kontuan

hartu beharreko formazioa izanen da. Nolanahi ere, jaiotzen ari den alderdia da eta gauza asko argitu behar ditu oraindik, batez ere Nafa­ rroan nolako erabaki ahalmena iza­ nen duen. Horri dagokionez, jarrera desberdinak ikusi ditugu formazio horretako hainbat kideren aldetik. EH Bildutik gauza bakarra eskatu ahal diegu Podemosi eta gainerako indar politikoei: Nafarroan aldake­ ta ahalbidetzeko konpromisoa eta ardura, Madriletik agindutakoaren ondorioz beste etsipen bat jasan ez dezagun. Guk argi eta garbi diogu ongi eto­ rriak izanen direla aldaketaren al­ deko esparrura, beraiek ere aliatuak izan behar direla prozesu horretan eta, batez ere, gehiengo politiko be­ rri bat artikulatzeko gai izan behar garela, erregimena botatzeko pro­ grama argi batekin. Fiskalitatea aldatzea bakarrik ez

da eredu ekonomiko bat aldatzea. Azpiegitura ekonomikoaren so­ zializaziorako ba al du EH Bilduk proposamenik? Ondo ulertu badut, produkzio bitar­ tekoen sozializazioz ari zara. Honen inguruan luze eta zabal hitz egin beharko da koalizioaren baitan, ja­ kinik familia ideologiko desberdinen batuketa garela eta, ondorioz, iritzi desberdinak daudela. Momentu honetan, nire ustez, lehentasuna herritarren behar sozial eta ekono­ mikoak bermatuko dituzten urgen­ tziazko neurriak hartzea da. Horrek ez du esan nahi neurri horiek no­ rabide estrategikoan kokaturik egon behar ez dutenik. Gure ustez, hori pertsonen eskubideetan oinarrituta egonen den ekonomia eredu berri bat sortzea da. Azken aldi honetan asko hitz egiten da gardentasunaz, baina badirudi ez dela sobera praktika­

5


ELKARRIZKETA tzen. Zure ustez, EH Bildu osa­tzen duten alderdiei gardentasuna ematea onuragarria izan daite­ ke herritarrek koalizioaz duten iritziari dagokionez? Gobernatuz gero, zer neurri hartuko zeni­ tuzkete arlo horretan? Gardentasunaren bidez, arduradun publikoek egiten dutenari buruzko informazio osoa izan behar dute herritarrek. Helburua hori izanik, oraindik bide luzea dago egiteko. EH Bilduko kargudun publikoei dagokienez, zintzotasunarekin, gar­ dentasunarekin eta funts publikoen kudeaketa egokiarekin konprome­ titzen dituen barne mailako kode etiko bat bete behar dute. Jendau­ rrean aurkeztuko dugu kode hori, pertsona guztiek haren berri izan dezaten eta, beharrezkotzat jotzen badute, gure kargudunei legoz­ kiekeen erantzukizunak exijitzeko aukera izan dezaten. Nolanahi ere, harrotasunez esan behar dugu EH Bildu osatzen du­ ten indar politikoak instituzioetan izan diren urte luzeetan (hautes­ kundeetarako izen desberdinekin) pertsona bat ere ez dela inputatua izan ustelkeria politikoarekin lotu­ tako aferengatik. Nola lor daiteke Nafarroako (eta Euskal Herriko) langileria nazio askapenerako proiektu batera erakartzea? Zure ustez, eta arlo sozialari dagokionez, nazio aska­ penerako proiektu horrek alter­ natiba sendoagoak eta argiagoak izan behar ditu etorkizunean es­ tatu sozialista bat eraiki ahal iza­ teko? Nire ustez, argi utzi behar dugu EH Bildu gure herriko esparru sobe­ ranista eta ezkertiarra egituratzeko gutxieneko adostasun bat lortu du­ ten sektore desberdinen bilgunea dela. Eta, jakina, egunero eredu sozialista baten alde lan egiten du­ ten indar politikoak daude esparru horren baitan. Gure proiektuaren erakargune nagusia gure militantzia bera da. Beste edozein proiektutan ez be­ zala, gurean nazio askapenerako

6

borrokaren protagonista zuzena da gutako bakoitza. Une honetan, esparru hori era eraginkorragoan artikulatzeko moduaz eztabaida­ tzen ari gara. Ikuspegi integralagoa eman nahi diogu gure jarduera po­ litikoari, lan instituzionaletik harago eraman nahi dugu, EH Bilduren nortasuna eta haren programa politiko soberanista eta ezkertiarra indartzeko. Zer eskaini behar du EH Bilduk aldaketa prozesua lideratzeko eta “Podemos” efektuaren eraginari aurre egin ahal izateko? Zer des­ berdintasun nabarmendu behar dira bi indar politiko horien artean zalantza egiten duten herritar xe­ heak erakartzen saiatzeko? Behin eta berriro esaten ari garen bezala, EH Bildu aldaketaren ber­ mea da Nafarroan. Eta hori ez da adierazpen hutsa. EH Bilduk bere eskuetan dagoen guztia eginen du aldaketa gerta dadin. Aldaketaren lokomotorra izanen gara. Dagoene­ ko, EH Bilduk praktikan erakutsi du zein den bere lan ildoa: desberdi­ nei ahotsa ematea, parlamentura eramatea orain arte hango ateak itxita aurkitu dituzten ekimen so­ zial, kultural eta politikoak. Horixe da gure bermea: orain arte egin dugun lana eta hemendik aurrera eginen duguna. Nafarroatik bertatik eta aldaketa helburu. Guk berretsi egin behar dugu gure erabakigunea Nafarroa dela, nafar gizarteak berak hartu behar dituela bere erabakiak, inoren eta inongo inposiziorik eta esku-sartzerik gabe. Guk irmotasunez defendatzen di­ tugu herri interesak, pertsona fida­ garriak gara, esaten duguna egiten dugu eta egiten duguna esaten dugu. Horixe da gure desberdinta­ suna. Askotan pentsatu dugu legegin­ tzaldi honetan erregimena bota­ tzeko aukerak zeudela, eta gero ez da hala gertatu. Nafarroa gau­ za garrantzitsuegia al da aldaketa gerta dadin? Argi dago baietz eta, batez ere,

erregimena sostengatzen duten indarrak etengabe joaten direla Madrilera beren txiringitoari eus­ teko laguntza eske. Azken ha­ markadetako historiak argi utzi digu Nafarroa Estatu auzia dela, beti esaten dugun moduan, eta Espai­ niak kontrolatuta izan nahi duela gure lurraldea. Baina egoera hori, balantza hori, apurtzera doa. Orain arte, Madrilera begira eta Madrilen laguntzarekin agindu dutenak izan dira gobernuan Nafarroan, beraiek dira erregimena. Baina aldaketa Nafarroatik eta Nafarroan eraba­ kigunea duten alderdien eskutik dator. Horretan izanen da borroka datozen hauteskundeetan. Nafarroan oso nabaria da al­ daketaren beharra. Zure ustez, gai izanen gara horretarako bal­ dintzak sortzeko?


ELKARRIZKETA daudela garbi. Adibide bat jartzea­ rren, hainbat urtez Ogasunarekiko betebeharrak ez bete­ tzea onartu zaio Osasunari, eta 53 milioi euroko zorroa metatu du. Nork onartu dio hori? Eta horra hor CAN desager­ tua, patronalarekiko, UGTrekiko eta CCOOrekiko hitzarmenak, nahiera­ ra emandako finantzaketak… Hori guztia argitu behar da, eta guztion artean eginen dugu. Ziur aski, autobiaren itzaleko bi­ desaria edo Volskwagenen BEZa bezalako ustekabe gehiago izanen dira. Une honetan inork ez daki zein den Nafarroako Ogasunaren egoera, eta auditoria egin beharko da nola dagoen jakiteko.

EH Bildu bere eskuetan dagoen guztia egiten ari da aldaketa lor­ tzeko, eta horretan jarraituko du. Iragan urte politikoan, aldaketaren edukiak finkatzen hasteko aukera eskaini genien Izquierda-Ezkerrari eta Geroa Bai-ri. Hau da, da­ goeneko aurrera urratsak egiten ari gara norabide horretan, eta datozen hilabeteetan urrats gehia­ go egin beharko ditugu. EH Bilduk oso argi du aldaketa plurala izanen dela. Horregatik da beharrezkoa al­ daketarekin konprometitzen diren guztiekin hitz egitea, bazterketarik eta marra gorririk gabe. Nire ustez, Nafarroan benetako aldaketarako baldintzak daude, inolako zalantza­ rik gabe. Hori eskatzen du kaleak, hori erakusten dute inkestek. Inork ez luke ulertuko nafarron ilusioak berriz ere zapuzturik geratzea. UPN instituzioetatik (gobernutik,

udaletatik…) botatzea ahalbidetuko lukeen aritmetika bat sortuko balitz, gizarteak ez lioke indar politiko bati ere barkatuko aldaketa eta erregi­ menaren amaiera ekarriko lukeen gehiengo berri hori artikulatzeko gai ez izatea. Guk arduraz jokatzen jakinen dugu, hori da gure konpro­ misoa. Gobernura iristen bazarete, audi­ toria orokorra eginen duzue? Horixe da gure proposamenaren punturik garrantzitsuenetako bat, auditoria soziala egitea. Nafarroako Jauregiko leihoak ireki eta alfonbrak astindu behar dira. Azken hamarka­ detan, UPNk txiringito bat balitz bezala kudeatu du Nafarroa. Bere lagunentzat gobernatu du, eliteent­ zat; beraiek izan dira UPNren poli­ tiken onuradunak. Alfonbren azpian begiratu behar da, argi baitago ez

Nafarroan gobernu alternati­ bo bat eratzen bada, Espainiako estatuak VWen BEZaren afera aterako du haren jardute tartea murrizteko. Zer egingo zenuke horren aurrean? Oso argi dago: ezin gara Madri­ len exijentzien aurrean makurtu. PPren gobernua orain eskatzen ari den BEZ horren afera konponduta, hitzartuta eta gaindituta dago. Ora­ in berriro atera dute gai hori Nafa­ rroari beste xantaia egiteko, beraien interesen arabera erabil daitekeen Damoklesen ezpata bat balitz be­ zala. Argi dago ez dugula amore eman behar Espainiaren mehatxu horren aurrean. Ozenki aldarrika­ tu behar dugu Nafarroak ez duela zorrik eta badela garaia zeharkako zergen arloan bere araudi propioa ezartzeko gaitasuna berreskura dezan. Nafarroarako proposamen po­ litikoa aurkeztuko du EH Bilduk abenduaren 2an. Zein da pro­ posamen horren muina? Aurkeztuko dena agenda edo metodologia bat izanen da, Na­ farroako gauzaz Nafarroak era­ bakitzeko. Laburbilduta, Nafar bidea aurkeztuko da, erabakit­ zeko subjektu politikoa nafar gi­ zartea izanen dela onartuz, arlo guztietan.

7


HAUTESKUNDEAK

M

aiatzean izango dira udal eta foru hauteskundeak eta EH Bildurekin bat egiten dugun lagunok hasiak gara herriz herri eta auzoz auzo gure jardunaren oinarri izango diren programen osaketa prozesue­ kin. Aurrera begira egingo dugun lanaren ardatzak finkatzen ari garelarik, garrantzitsua deritzo­ gu azken urteotan egindako lana azaltzea eta hori da proiektu ho­ nen helburua.

8

“Lortzen Hari garena” proiektuan azken legegintzaldian Araba, Bi­ zkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako dozenaka herrietan egindako hainbat proiektu bildu ditugu. Handia eta ona izan da egindako lana eta hori da proiektu honek jasotzen duena. Bi atal nagusi izango ditu “Lortzen Hari garena” proiektuak: Webgu­ nea eta erakusketa. Webgunea EH Bilduren webgunearen atal bat izango da eta lau herrialdeetako 40 proiektu in­ guru jasoko ditu. Proiek­tu askoz gehiago garatu ditugu, gober­ natzen ditugun udaletxeetatik, baina baita ere oposiziotik bul­ tza eginda.

40 hauek ordea, EH Bilduk defen­ datzen duen proiektu eraldatzai­ lea primeran ordezkatzen dute. Justizia sozialaren, ekologiaren, feminismoaren, euskararen, kul­ turaren, auzolanaren, parte-har­ tzearen, gardentasunaren ikus­ pegitik sailkatu ditugu proiektu eta atalak. Proiektu bakoitzaren fitxa bana topatuko duzue, proiektua­ ren azalpenarekin, helburuekin eta martxan jartzeko prozedura­ rekin. Bideo ezberdinak ere egon­ go dira ikusgai. Hasteko, 40 proiektu eskegi ditu­ gu. Datozen aste eta hilabeteetan gehiago eskegiko ditugu, hemen­ dik maiatzera lan asko dugulako egiteko oraindik eta ideiak eta go­ goak ez zaizkigulako falta. Era berean, datozen asteotan he­ rriz herri erabiliko dugun erakus­ keta bat ere izango dugu prest. Bertan, proiektu hauen berri emango dugu.


HAUTESKUNDEAK

<<

Bisita ezazu webgune berezia

9


ARABA araba

Lehengo sektorea indartu behar dugu

P

ertsona, ingurugiroa eta kultura aintzat hartu nahi baditugu, beharrezkoa da lehenengo sekto­ rea indartzea. Lehenengo sektoreak sortzen duen jarduerak, elikagaiak ekoizteaz gain, multifuntzionala eta estrategikoa den jarduera izaten jarraitzen du. Eredu jasangarri batek jendeari elikagaiak eskain­tzen dizkio, ingurua zaintzen du eta lurralde honetarako pasaia aniztasuna baimentzen du.

Arabako kasuan, bereziki garrantzitsua da ardogintzari lotutako jarduera. Arabako Errioxan egunez egun zailtasunak gero eta handiagoak dira. EH Bilduren ustez, instituzio publikoek buro­ krazia-izapideak arindu behar dituzte kudeaketa erraztuz eta nekazarien eta ardandegien arteko akordio globala lortu behar da, urtero mahatsen prezio duina finkatu ahal izateko. Bestalde, Arabako Ardogintzari, Kontseilu Erregulatzaileak eta Errioxa Jatorri Izendape­ naren Interprofesionalek egindako etengabeko mespretxuaren aurrean, EH Bilduk Arabar Errio­ xa/Rioja Alavesa Jatorriko Azpizendapena sortzea ezinbestekoa ikusten du. Kalitatezko izendapenak bultzatu behar dira hemengo txakolina, gazta, eztia edo gatza babestu eta indartzeko.

Elikagaien merkatuari dagokionez, gero eta agente gutxiagoren baitan dago. Horregatik, ez da ekoiz­kinen internalizazioaren bidea hartu behar, Euskal Herrian kontsumitzeko ekoizpenarena baizik, hemen kontsu­ mitzen ditugun produktuen %5a besterik ez baitugu bertan ekoizten. Nekazaritza eta abeltzain­tzako famili ustiaketen desagerpena ekiditeko berauen bideraga­ rritasun ekonomikoa, ekologikoa eta soziala bermatuko dituen politikak ezartzea beharrezkoa da. Gasteizko kasuan adibidez, eta Suspertu 14 izeneko planaren barruan, nekazaritzako elikagaien udal plana diseinatu du EH Bilduk. Guztira 12 neurri jaso­tzen dira elikadura subiranotasunean oinarrituta. Orokorrean, EH Bilduk nekazaritza eremuak jaso­ tzen dituen diru-laguntzen politika berriz aztertu behar dela uste du. Ildo horretan eta UAGAk egindako eskaera kontuan hartuz, zerga politikan hainbat aldaketa egin ditu EH Bilduk. Halaber, landaketa berrien gaineko kon­ trolak eskatu ditu, gazte ekintzaileen eta nekazari txikien defentsan.

10

Azkenik, otsoaren erasoen aurrean, infor­ mazioa argi dezan eskatu dio EH Bilduk Ara­ bako Foru Aldundiari. Izan ere, aurten 17 eraso zenbatu dira, iaz baino 10 gehiago. Eta gauza bera gertatu omen da putreekin. Iaz 25 eraso izen ziren baina aurten dagoeneko 71 zenbatu dira. Hau guztia martxan jarri den programaren lanketan ostuko dugu guztion artean.


BIZKAIA bizkaia

Herri galdeketa babestu ondoren, Usansolori bidea eragozten dion foru araua aldatzea defendatzen dugu

U

sansoloko herri galdeke­ Mugapeen araua aldatu aurretik. taren arrakasta ukaezina Gogorarazi behar dugu, Usanso­ Foru Aldundiak eta da. Bozkatzeko eskubidea loren bideragarritasuna froga­ EAJk sinesgarritasuna tzen duen ikerketa bat egin dela zuten herritarren hiru laurdenek parte hartu zuten eta %90 agertu galdu dute Usansoloren dagoeneko, EHUko ekonomia zen Usansolo Bizkaiko 113. uda­ adituek gidatua. auzian lerria bihurtzearen alde. Hala, Galdakaoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta EAJk si­ Foru Aldundiak galdeketari balio nesgarritasuna galdu dute Usan­ juridikoa ukatu nahi izan dioten soloren auzian. Batetik, 25 urte arren, ezin izan dute herritarrek adierazitako boron­ baino gehiagoz izan dutelako geldi Usansolok 1988an datearen aurrean ezikusiarena egin. Kontsultaren abiatu zuen prozesua; bestetik, Usansolori bidea ete­ zilegitasun politikoa begibistakoa da eta horregatik, teko legedia moldatu zutelako iaz. Hauteskundeak EAJk jarreraz aldatzera behartua ikusi du bere burua. hurbildu ahala, ordea, EAJren jarrera aldatu egin da eta indarrak galdeketa atzeratzera bideratu ditu. Galdeketaren lehen ondorioa Galdakaoko Udalean Usansoloko herritarrek aurrera egin nahi izan dute­ ikusi genuen. EAJk albo batera utzi behar izan du nean, galdeketa gutxiesten saiatu da (“zapata kaxetan Usansolorentzako marraztua zuen bide orria: lehenik bozkatuko dute…”) eta, orain, galdeketaren arrakasta­ usansolotarrei galdeketarik nahi duten kontsultatu eta ren ostean, bideragarritasun plana erabili nahi dute erantzuna baiezkoa balitz, galdeketa Galdakao osoan eragozpen gisa. egitea proposatu zuen. Aldiz, Galdakaoko Udalak bes­ telako adostasuna lortu du Usansolo Herria, EB, PSE EH Bilduk erabakitze eskubidearen duen konpro­ eta EH Bilduren babesaz. Usansoloren banaketa era­ misoa sendoa da. Ezin dugu jardun politikoa bestela gozten duen legedia aldatzeko eskatu dio Udalak Bi­ ulertu. Ezin dugu beste era batera sentitu. Herri gal­ zkaiko Foru Aldundiari. deketa babestu dugu eta iaz proposatu bezala, orain ere, Usansolori bidea eragozten dion foru araua al­ Aldundiaren erantzuna berehala iritsi da eta EAJk datzeko prest gaude. Aurrerantzean Usansolo Herria beste oztopo bat jarri du usansolotarren nahiaren bi­ plataformak ematen dituen urratsak babestuko ditugu dean. Foru gobernuak baldintza gisa ezarri nahi du eta usansolotarrek erabakitzen dutena gauzatu dadin Usansoloren bideragarritasun plana osatzea, Lurralde egingo dugu lan.

11


GIPUZKOA gipuzkoa

Gipuzkoako herritarren beharrei egokitutako aurrekontu eraginkorrak aurkeztu ditu Foru Aldundiak

G

izarte politiketara bideratuko da aurten ere aurrekontuaren erdia ia (%48). Foru Aldundiak aurre足 kontu proiektuaren bidez ingurune emankorra sortu eta gipuzkoarren bizi kalitatea hobetu nahi du. Horrez gain, zenbait inbertsio aurreikusi ditu, bere eskumenei lotuta, lurraldearen ekonomian eragin positiboa izango dutelakoan. Kudeaketako aurrekontu arrunta %5,08 handiagoa izango da. [BIDEOA] 2015 urteko aurrekontuen aurkezpena BBNNetan

12

[BIDEOA] Ingurumen eta lurralde antolaketa I単aki Errazkin

[BIDEOA] Ardatz nagusiak Martin Garitano

[BIDEOA] Mugikortasuna eta bide azpiegiturak Larraitz Ugarte

[BIDEOA] Ogasuna eta finantzak Helena Franco

[BIDEOA] Berrikuntza, [BIDEOA] Kultura, Landa Garapen eta Turismoa [BIDEOA] Funtzio publikoa Gazteria eta Kirola Jon Peli Uriguen Garbi単e Errekondo Ikerne Badiola

[BIDEOA] Gizarte politika Ander Rodriguez


NAFARROA nafarroa

Poliziak eta isunak, Nafarroako ahots errebeldea isildu nahian

E

txe kaleratzeen Jazarpen polizial eta isunekin sortu da edozein alda­ kontrako protes­ rrikapen egin nahi du­ azken urteotan Nafarroan tak, hezkuntza tenen artean. Protesta publikoaren aldeko al­ kaleak hartu duen indarra eta guztiak, presentzia poli­ darriak, faxismoaren zial itogarriaz inguratuta ahotsa isildu nahi dute kontrako agerraldiak, lan­ egiten dira, berdin dio gabetuen konzentrazioak, ospitaletako langileen AHTaren kontrako parodiak, Gaztetxearen aldeko konzentrazio bat den, bigarren hezkuntzako ikasle kale antzerkiak…denek jaso dituzte, beren protes­ protesta bat den edo ta Sarrigurenen haur eskola ten ordainean, Gobernu Delegaritzatik bidalitako eskatzeko gurasoek deituriko agerraldia den. Po­ isunak. Salbuespen egoera berezia Nafarroan, Ley lizia indarren presentziak, identifikazioak eragiten Mordaza delakoa indarrean sartu baino lehen. Ja­ ditu eta horren ostean ailegatzen dira isunak. Es­ zarpen poliziala eta isunekin azken urteotan Nafa­ paloitik jeisteagatik, Gobernuaren baimenik gabe rroan kaleak hartu duen indarra eta ahotsa isildu pren­tsaurreko bat kalean emateagatik, motozerra nahi dute. Hilabete eskasetan 75.000 euro pilatu batekin soinua sortzeagatik… adierazpen askatasu­ dituzte eragileok isunetan. na mugatzeko aitzakiak. Adin txikikoak, jubilatuak, ikasleak, langabetuak edota protesten berri ema­ “Buro errepresioa” deitu diote jazarpen hau teko presente diren kazetariek jaso dituzte isunak. pairatu dutenek egungo Nafarroako egoerari. “Ka­ lea denona da” ekimena sortu dute guztien artean Salaketa ozen entzun zen Nafarroako Parla­ egoerari aurre egin eta erantzuteko. Talde zabala mentuan, EH Bilduk eskatutako lan saioan, eta da, anitza, isunak ezartzen dituztenek ez dutelako eman ditu bere fruituak. Oposizio guztia batu da, izen, abizen, adina edo jatorrian erreparatzen. Sin­ Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezka­ dikatuak, alderdi politikoak, gazte taldeak, suhil­ ritzaren jarduera errefusatzeko mozioa aurkezteko, tzaileak, guraso elkarteak, empresa ezberdinetako adierazpen eta manifestazio askatasunaren defen­ langileak… Errepresio isila. Isunen bitartez, modu tsan. Baina era berean, ezinbestekoa da poliziazuzenean, norbanakoak erasotuz, aldarrikapenekin ereduari buruzko eztabaida bati heltzea, eta, lehen bukatu nahi dute. EH Bilduk eskatuta, Nafarroako urrats gisa, gaur egun Nafarroan jarduten duten Parlamentuan izan ziren azalpenak ematen. Parla­ polizia-indarren berregokitzapen eta daukaten mentarien aurrean salatu zuten moduan, egungo neurriaren egokitasuna aztertzeko prozesua ados­ egoera Nafarroan jasangaitza da, giro arnasezina tea eta erabakitzea.

13


HERRIAK Araba

Agurainek Plan Orokorra egokitu du tzatuko duela kontuan hartuz, hainbat batzar egin dira. Lan horri esker, orain onartu den testua jaio da. Bertan, 2011n Foru Aldundiak agindutakoren arabera bizitegi zein industri lur-zoruak birdimentsionatzen du, 1.230 etxebizitza berriak egiteko lurzoruaren sailkatze bertan behera utziz. Halaber, onartutako eraikigarritasunak antolatzen ditu bakoitzari dagokion berezko jarduera eremuaren urbanizazioa bere gain hartu dezan. Bai­ na testu bateratu honetan ezin izan dira jaso beste al­ darrikapen eta eskaerak. Horien artean Opakuako eta Magdalena auzoko eraikigarritasuna murriztea edo Oriamendiko parkearen azalera murriztea daude.

A

ste honetan amaitu da epea Aguraingo Plan Orokorrari helegiteak aurkezteko. 2001ean hasitako prozesuari amaiera eman zaio testu bateratu bat osatuz, aurreko plan orokorrak legeria ez zuelako betetzen. Herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz eta Aguraingo hazkundea datozen 12 urteotan baldin­

Aldaketa hauek guztiak egin ahal izateko Plan Orokorra berregin edo aldaketa puntual baten bidez esleitu beharko zen. Plan Orokorra berregiteak zerotik hastea eta prozesua asko luzatzea ekarriko luke. Horre­ gatik, aipatutako herritarrek egindako eskaerak onar­ tzeko eta agertutako beste arazoei irtenbidea emateko aldaketa puntualen tramitazioari epe motzean hasiera emateko konpromisoa hartu du Aguraingo Udalak.

Bizkaia

Urte bat geroago, etxerik gabeko pertsonentzat aterperik ez Ezkerraldean

E

txerik gabeko pertso­ nen zenbatze bat egin da Bizkaian duela gutxi eta jasotako datuak atsekabe­ garriak dira; ea 200 pertso­ nek egiten dute lo kalean. Sei pertsona hil ziren iaz ekaine­ tik abendua bitartean kalean, etxe gabe, bost Bilbon eta beste bat Barakaldon. Jendea bidean erori ez ze­ din, behar-beharrezkoa zela Bizkaiko Foru Aldun­ diak eta Bilboko Udalak politika sozial indartsuak aktibatzea defendatu zuen EH Bilduk orduan, eta horrek lotura zuzena du gastu publikoaren eztabai­ darekin, aurrekontuen eztabaidarekin. Urte bat igaro da eta datorren urterako EAJk PSErekin adostutako aurrekontuei dagokienez, ozen esan dugu alor sozialei aurrekontuaren ia erdia bideratuko balu, gutxienez, 240 milioi euro gehiago inbertitu beharko lituzketela. Baina zo­

14

ritxarrez hori ez da horrela izango. 25 pertsonek egiten dute lo kalean Ezkerraldean. Urte bat igaro da gure proposamena, Ezkerralderako aterpe manko­ munatu bat hain justu, bazter­ tuta izan zenetik eta gaur egun, Ezkerraldeko etxerik gabeko pertsonen egoera ber­ dina izaten jarraitzen duela salatu behar dugu, hau da, kale gorrian lo egiten dute. Oso egoera larriaren aurrean aurkitzen garela uste dugu, eta hau kontutan izanda, lan-mahai bat abiaraztea eskatu diegu lau herrietako alkateei. Lau udaletxeek eta beraien alkateek, alderdi politikoek eta bereziki arlo honetan lan egiten duten elkarteek osatuko lukete mahaia, informazioa elkartrukatzeko eta gure herrien kaleetan bizi den drama honi ir­ tenbideak bilatzeko helburuarekin.


HERRIAK Nafarroa

Gipuzkoa

Itziarko auzoudala sortzeko herri galdeketa Deban

H

erriko naturgune garrantzitsu batean aurreko legealdiko agintariek egin nahi zuten makroproiektu elitista gelditu eta gunea herritarren­t zako berriro ireki nahi du EH Bilduk, eremu honen etorkizuna elkarrekin era­ bakiz. Itziartarrek aspalditik aldarrikatu duten nahiari erantzunez, Debako Udalak auzo-udala eratzeko prozedura administratiboa jarri du abian. Aipa­ garria da prozesu edota egitasmo horren ardatz nagusia herritarren zuzeneko parte-hartzea izan dela, hau da, herritarrekin batera eta herritarren iritzia kontutan hartuz burutu da, beti ere Itziaren eta auzotarren nahia errespetatuz. Hain juxtu, helburua, hainbat urtetan mahai gainean izan den gatazka bati konponbidea ema­ tea eta horrekin batera, Itziarren eta bertako au­ zotarren borondateari erantzutea izan da. Bi galdeketa egin dira auzoan. Lehenengoa maiatzean egin zen eta %72,7k hartu zuen parte: %94,7k eman zuen auzo udala sortzearen alde­ ko bozka, eta %4,15ek aurkakoa. Bigarrena, pasa den igandean ospatu zen, itziartarren %72,3k eman zuten botoa eta gehiengoak (%95,92) au­ zo-udal bihurtzearen alde egin zuten. Herritarren parte hartzea adierazpen demo­ kratiko ezin hobea izan da. Itziartarren aspaldiko eskaera bati irtenbide demokratikoa eman dio Debako Udalak eta herritarrek erantzun zaba­ la eman du. Parte-hartze horrek argi erakus­ ten du, gizartean gatazkak eta arazoak sortzen direnean, adostasuna bilatzea dela horiek kon­ pontzeko biderik egokiena, herritarren interesak ordezkatzen dituzten erakundeek haien iritziak eta erabakiak kontuan hartzea konponbiderik onena dela.

Agoitzi arnasa emanez

I

tota topatu zuten Agoitz duela hiru urte Unai Lakok eta EH Bilduko udal talde osoak udaletxera ailegatu zirenean. Miloi bateko zorra zeukan une horretan hiru mila biztanle baino gutxiago dituen herri honek. Hondoratuta, lur jota, zulo beltzean murgilduta. “Egoera oso zailari egin behar izan diogu aurre” aitortzen du Unai Lako alkateak “hamarka­ detako UPNren inguruko aginte taldeek, hustuta utzi zuten Agoizko kutxa”. Izan ere, Itoizko urtegiaren bultzadarekin, kontrolik gabe gastatu zuten UPNkoek herrian. UPNren buru orain Barcinaren ondorengoa den Jose Miguel Esparza zegoen. Kontrolik gabe eta neurririk gabe, kutxa hustu arte. Miloi bateko zuloa.

EH Bilduren kudeaketak buelta eman dio egoera­ ri. Udaletxean zeuzkan hamaika fakturei aurre egin behar izan diote. “Kontuak ordenatu ostean, gastuak nola murriztu ahal genituen aztertu genuen” azal­ tzen du Unai Lakok, “herriko lanetarako UPNk zituen azpikontratak kendu eta lanpostu publiko egonko­ rrak sortu genituen, gastu pribatua erabat gutxituz, adibidez lorategien zainketan edota eraikin publikoen mantenuan. Gastu gehiegi eragiten zituen egune­ rokoan aurreko aginte taldeen kudeaketak”. Agoizko EH Bilduren arrakasta herriarengan izan duten ja­ rrera irekian izan da. Lehen momentutik, egoeraren iluntasuna azaldu zieten herriko bizilagun guztiei, eta hartu beharreko neurriei guztien artean aurre egin zieten. Comptos ganberak adierazi zuen UPNrekin amil­ degian behera putzuan itotzeko bidean zela Agoitz. EH Bilduren hiru urteko kudeaketaren ostean, arna­ sa hartzen ari da orain herria. Miloi bateko zorra iza­ tetik, 14mila euroko balantze negatiboa izatera pasa dira 2013an. Agoiztik aurreratu moduan, 2014ko egoera oraindik ere hobeagoa izanen da.

15


NAFARROAKO PARLAMENTUA

Osasunaren erreskatearen kronika

H

ilabete zailak izaten ari dira Iruñeko Osasuna Futbol tal­ dearendako. Amildegiaren er­ tzean dira eta ez azken asteotako kirol emaitza kaxkarren ondorioz. Urteetako kudeaketa okerrak eta gobernuaren utzikeriak talde gorritxoa zulo ekono­ mikoan hondoratzera bultzatu dute. Gaztelu Plazako taldeak 53 milioi eu­ roko zorra pilatu egin du Nafarroako Ogasunarekin, urteetan fitxaketa eta jokalarien gaineko zergak ordaindu gabe egon ostean. Baina guzti honetaz, inork ez daki deus. Talde gorritxoaren azken zuzendaritza ihesean aterata eta Nafarroako Gobernuak erantzukizunak onartu gabe, Nafarroako parlamentuari egokitu zaio Osasuna taldearendako ir­ tenbide bat bilatzeko lana. Abenduaren 15an garbi azaldu behar ditu kontuak Osasunak Futbol Ligaren aurrean, des­ agertu nahi ez badu. Egoera honen aurrean EH Bil­ duk informazioa eskatzen du. Beha­ rrezkoa eta ardurazkoa da, edozein erabaki hartu aurretik, 53 milioi eu­ roko zorra izatera nola, zergatik eta zeinek baimenduta iritsi den Osasu­ na. Horrela eskatu zitzaion Osasuna

16

Nahitaezkoa da Osasuna amildegiaren ertzeraino nork eraman duen argituko duen auditoria martxan jartzea

taldeko kudeaketa batzordeari haiekin izandako bilera ezberdinetan, baita Nafarroako Gobernuari ere. Erantzu­ nik ez. Ez dago informaziorik emateko eta afera argitzeko borondaterik. Gauzak horrela, azkeneko bilku­ ran, Osasunaren auziari heldu zi­ tzaion parlamentuan, ardura, politika eta forofismoa nahastu zituen se­ sioan. UPN, PP eta PSNk, Osasuna­ ren salbatzailetzat agertu ziren, talde gorritxoaren Kudeaketa Batzordeak proposatutako legea onartuz. Kasu honetarako sortutako Ad Hoc le­ gea, zorraren zergatietara sartu nahi

gabe. Paperean, zorraren kitapena Sadar futbol zelaia eta Taxoareko entrenamendu gunearen truke egi­ ten zuen Osasunak, nahiz eta pro­ posatutako akordioak beren erabilera talde gorritxoari uzten zion. Estalitako erreskatea da. Osasunak zorra ken­ tzen du, 30 urteetarako bere futbol zelai eta azpiegiturak Gobernuari emanez, baina denbora guzti hone­ tan hauek erabiltzeko aukera izanez. Nafarroako Gobernuak aldiz, erabili ezin dezakeen ondasunak jasotzen ditu ordainean, Ogasunean duen zu­ loa tapatu beharrean. Ardura politiko eta sozialarenga­ tik, EH Bilduk ezin du erreskate hau onartu. Zalantza juridiko handiak sortzen ditu gainera Osasunaren kasuarentzako espresuki egindako arau honek. Egungo legediak, fut­ bol taldearen zorra kitatzeko bideak baditu, lege berri bat egitea ez da beharrezkoa. Aldiz, nahitaezkoa da EH Bilduren ustez, Osasuna amilde­ giaren ertzeraino nork eraman duen argituko duen auditoria martxan jartzea, taldearen etorkizuna ziur­ tatzeko.


GASTEIZKO LEGEBILTZARRA

Murrizketarik gabeko aurrekontuen alde tematuta Jaurlaritzak oinarrizko arlo sozialetan murrizketa gehiago egitea eta krisi ekonomikoa elikatu duten austeritate politikei eustea baino ez du eskaintzen.

I

railean urte politikoa hasi eta Politika Orokorreko Osoko Bilku­ ran EH Bilduk eskaintza argia eta zintzoa egin zion Jaurlaritzari: mu­ rrizketa sozialik gabeko aurrekon­ tuak negoziatzeko eta hitzartzeko prestasun osoa azaldu zion, 2015. urteari begira. Geroztik, behin eta berriz berretsi du gonbitea, adoste­ ko prest, baina Lakuako ateak itxita aurkitu ditu beti. Urkullu buru duen Gobernuak PSEren eta murrizke­ ten aldeko hautua egin du –hasie­ ratik zeukan egina– eta EH Bilduk osoko zuzenketa eta zatikako 225 zuzenketa egin dizkio aurrekontuproiektuari, Jaurlaritzak oinarrizko arlo sozialetan (hezkuntza, osa­ sun, enplegu eta babes sozialean) murrizketa gehiago egitea eta krisi ekonomikoa elikatu duten eta mi­ laka familiarengan sekulako ondo­ rio larriak izan dituzten austeritate politikak baino ez dituelako eskain­ tzen. Legebiltzarrak murrizketa so­ zialik gabeko aurrekontuak onar­

tzea izan da EH Bilduren helburua, eta horretan tematu da lege-proie­ ktuaren tramitazioan zehar. Age­ rian utzi ditu Gobernuaren egi­ tasmoaren gabeziak, larria bezain onartezina baita Jaurlaritzak eman beharreko erantzuna gero eta mu­ gatuagoa izatea EAEko herritarren premiak gero eta handiagoak diren honetan. Hezkuntzan eta Osaki­ detzan lanpostuak suntsitzea, gi­ zarte-laguntzak bermatzeko dirupartidak ez aurreikustea, inbertsio produktiboak baztertzea eta, ho­ rrelakoak sustatu beharrean, herri gisa dugun etorkizuna hipoteka­ tzen duen abiadura handiko trena lehenestea… Zerrenda amaigabea da eta ondorioak, larriak: haustura soziala gero eta sakonagoa da, lan baldintza duinak dituzten pertso­ nen eta langabezian edo erabateko prekarietatean daudenen arteko al­ deak gero eta handiagoak direlako. Eta Lakua egoera hori, arrakala so­ ziala, elikatzen ari da gainera, ba­ tetik, oinarrizko eskubide sozialak bermatzeari uko egin diolako eta,

bestetik, arlo guztietan herri gisa aurrera egiteko aukerak eskainiko lizkigukeen agertoki burujabe bate­ rantz urratsak emateko borondate politikorik ez duelako. Hori horrela, EH Bilduk aurre­ kontuei dagokienean ere alternati­ ba garatzeari ekin dio, eta aurkeztu dituen zuzenketen bitartez erakutsi du Jaurlaritzak, borondatea izanez gero, bestelako aurrekontuak izan litzakeela, oinarrizko arlo sozialetan herritarren beharrizanak asebete­ ko lituzketenak, alegia. Koalizioak frogatu du aurrekontuen lehenta­ sunek ez dutela zergatik izan be­ har defizit muga zorrotz betetzea, abiadura handiko trena, frackinga edota osasun pribatua, aukera da­ goela Jaurlaritzaren lehentasunak eta jendearen lehentasunak uztar­ tzeko, aukera dagoela, esaterako, Hezkuntzan eta Osakidetzan 1.100 lanpostu baino gehiago sortzeko, gizarte-laguntzak bermatzeko, en­ plegu funtsa sortzeko, Unibertsitate publikoaren finantziazioa hobetzeko edota pentsioak eguneratzeko.

17


AMAIUR

Izeberg moduan, ustelkeriaren zati txiki bat bakarrik dago agerian

O

tsailean bertan iragarri eta tra­ mitera sartu zituzten arren, berriak bailiran azaldu zituen Mariano Rajoyk alderdi politikoen fi­ nantziazioa eta administrazio publikoe­ tako goi karguen lana arautzeko lege proiektuak. Bere alderdia eta gobernua ondo baino hobeto inguraturik dauzkan ustelkeriaren aurkako jarrera irmoa duen itxura emanez, seriotasun han­ diz agertu zen Espainiako presidentea azken osoko bilkuran. Gauza asko eta ezer gutxi esan zuen. Baina batik bat, lege proiektu horiek ustelkeriari aurre egiteko balio dutela eta horiek direla bere gober­

nuaren jarrera tinko bezain gardenaren erakusgarri.

zuria izan arren) kolpaturiko beste bat jarri du aurrekoaren lekuan.

Zuzenbide estatuaz aritu zen ere bai. Ustelkeriak demokraziari egiten dion kalteaz. Baina argi utzi nahi izan zuen sistema politiko osoa barik, poli­ tikari batzuk baino ez direla usteldurik daudenak.

Gasteiztarrek ondotxo gogoratzen dute Alfonso Alonsoren alkatetza ga­ raiak; Boulevard saltoki handiko pelo­ tazoa, Gonzalo Anton auzia, oposizioa kontratazio mahaitik kanporatu zue­ nekoa…

“Berandutxo zatoz jauna!” pentsa­ tu genuen guk. Ustelkeriak inguraturik dauka Rajoy jauna eta batek daki, Ana Mato osasun ministro ohiaren antzeko beste kasu batek ez ote duen hankaz gora jarriko Alderdi Popularra.

Rafael Catala justizia ministroak ere Rajoyren hitzak babestu ditu eta zera gehitu: «La corrupción se publica, se investiga, se juzga y no se oculta como un pecado de familia del que no se quiere hablar».

Ustelkeriak kolpaturiko ministro bat kendu eta ustelkeriak (legala edo

Emakumeen aurkako indarkeria ere familia barneko sekretua izan da eta izaten jarraitzen du. Horrek ez du esan nahi ordea, indarkeriarik egon ez denik edo ez dagoenik. Are gehiago, adituek diote publiko egiten dena ize­ bergaren punta baino ez dela. Ba horixe diogu guk ere. Eza­ gutzera eman diren ustelkeria auziak benetan dagoenaren zati txiki bat bai­ no ez direla. Espainiar politikagintza, estatua bera, goitik behera usteldurik dagoela eta egoera hau zuzendu nahi bada, iragana eta beraz, orainaldiare­ kin, moztu beharko dugula. Honetan ere, beraz, haustura da etorkizuna.

SAREAN [BIDEOA] Errekondo a Rajoy: “De las cloacas del estado salen Matos, Matas, Ratos y ratas”

18

[BIDEOA] EH sufre la constante imposición de proyectos energéticos: nuclear, fracking, autopistas eléctricas

[BIDEOA] Mendizabal pregunta al Gobierno por la seguridad de Yesa y pide mediciones de movimientos de tierra


EUROPAKO LEGEBILTZARRA

Palestinaren aldeko elkartasuna sakontzeko proposamena

E

uskal Herria eta Palestina arteko elkartasun haria as­ paldikoa da. Gure herriak oso une eta egoera ezberdinetan bat egin du Palestinako herriak eraman duen borrokarekin. Palestinarren oinarrizko es­ kubideak, zibil eta politikoak, nor­ banakoenak zein kolektiboak, za­ paltzen ditu Israelek Palestina okupatuan garatu duen politikak. Gazaren aurkako blokeoa, alde batetik, eta kolonizazioa, bestetik, guztiz jasangaitza den egoeraren adierazle dira. Israelgo estatuaren sorreratik pizturik izan den auziari irtenbidea emateko bi estatuen soluzioa aitzat hartzen du EH Bilduk, Nazio Ba­ tuek onartu ebazpenek babestu eta palestinarrek beraiek aldarrikatzen duten soluzio markoa delako. 1967. aurretiko mugen gainean eratua eta Jerusalem hiriburua izango duen Palestinako estatuaren zilegitasuna aldarrikatzen dugu eta gure ustez errefuxiatu palestina­ rren itzulera ezinbestekoa izango da bake iraunkor eta justua berma­ tzeko. Ordezkari palestinarrek zehaztu­ tako lehentasunak jarraituz, dato­ zen bi urteotan Estatu palestinarra­ ren onarpenaren eta okupazioaren bukaeraren alde jardungo dugu eta Palestinako preso politikoen egoera

eta oro har oinarrizko eskubideen aldeko dinamika landuko ditugu. Guzti honetarako, palestinarren batasun nazionala hizpide hartuta, haien aginte nazionalarekin harre­ manak sendotuko ditugu eta gizar­ te zibileko ordezkariekin elkarlanean aritzea hobetsiko dugu. Helburu horiekin bat eginez sos­ tengu dinamika iraunkor bat susta­ tzeko ekimenak bultzatuko ditu EH Bilduk. 3 lan ardatz nagusitan: -Palestinako herriaren aldeko ekimenak babestuko ditugu na­ zioarteko eremuan. -Palestinarrek pairatzen du­ ten giza-eskubideen bortxaketen salatzeko, Palestinako okupazioa iraun bitartean Israelekin lehenta­ sunezko akordioak eta oro har harreman diplomatiko normalizatuak ga­ ratzea ez dugu zilegitzat joko.

-Azkenik, Palestinarren egoera­ ri elkartasunetik erantzuteko auke­ rak zabalduko ditugu, elkartasun ekimenak alboratu gabe. Lan ardatz hauek, gizarte sentsi­ bilizazioa eta herritarren inplikazioa bultzatuko duten ekimenak lehene­tsiz


EUROPAKO PARLAMENTUA garatuko ditugu, mezu eta jardue­ ra iraunkorrak hartuz. Dinamika inklusiboak aldarrikatzen ditugu, euskal jendartearen baitan pales­ tinar herriaren eta oro har bere askapen nazional eta soziala bila­ tzen duten herrien aldeko jarrera aktiboak sustatzeko helburua du­ gulako. Palestinako eragileek luzaturiko lankidetza proposamenak bultzatu eta babesteaz gain, ekimen pro­ pioak garatzeko asmoa du EH Bilduk. Gure asmoa ez da Palestina­ ren aldeko konpromiso teorikoak adieraztea, baizik eta palestinar herriaren alde jarrera eraginkorra hartzea. Beti ere euskal jendartean sustraituta diren dinamikak ahantzi gabe, eta ahal den neurrian horiek elikatuz eta lagunduz. Gazaren aurkako azkeneko erasoaldiak euskal herritarrengan sortu zuen zirrara baliatuta, ildo beretik urrats gehiago eman ge­ nuen: herritarrei gonbita bikoitza luzatu genien: alde batetik, pales­ tinarren aldeko sostengu kanpai­ nekin bat egitea eskatu genien; eta bestetik, Israelen ekoizturiko produkturik edo israeldar koloniak

Jehad K. Suleiman Rashid, Palestinako Kontseilu Nazionaleko kidearekin elkartu da EH Bildu Maite Ubiria, Josu Juaristi eta Rafa Larreina, Palestinako Kontseilu Nazionaleko kide den Jehad k. Suleiman Rashidekin bildu ziren Palestinar herriarekiko nazioarteko elkartasun egu­ naren bezperan Donostian. EH Bilduren elkartasuna adierazi, Palestinaren egoerari buruzko azken berriak jaso eta EH Bilduk Palestinaren aldeko elkartasuna sakontzeko adostu berri duen proposamena aurkeztu zizkioten PKNko kideari. EH Bilduk azkenengo hilabeteotan Palestinaren aldeko elkar­ tasuna sakontzeko proposamena izan du eztabaidagai eta Ras­ hid doktorearen bisitan berarekin konpartitzeko aukera izan zu­ ten EH Bilduko kideek. Proposamena adostu ostean, plangintza zehatza osatzeko lanketa jarriko du martxan koalizioak.

inbertsio bitartez babesten dituzten enpresen produkturik ez erosteko gomendioa egin genien. BDS-en aldeko kanpaina malgutasuna ahalbidetzen duen heinean, bidea eginez segitzea hobesten dugu. Han non aukerak aurreikusten diren urratsak ausar­ tagoak emateko -demagun seni­ detuta dauden herrietan- kanpai­ na horretan sakontzeko aukera aztertuko dugu. Kasuz-kasu, he­

rriko eragileekin adostuta. Behetik gorako dinamikaren baitan. Azkenik, EH Bilduk helburu propioak dituen heinean – euskal jendartearen baitan atxikimendu zabala jasotzen dituzten asmoak: bakea, autodeterminazioa, justizia soziala- nazioarte mailan asmo horiek aurrera eramateko jardue­ rek lehentasuna hartu behar dute­ lakoan gaude.

[BIDEOA] Jehad k. Suleiman Rashid, Palestinako Kontseilu Nazionaleko kidearekin elkartu da EH Bildu

20


EUROPAKO LEGEBILTZARRA [DOKUMENTUA] Neoliberalismoaren ondorioak Euskal Herrian eta EH Bilduren proposamenak

SAREAN [BIDEOA] Batzordeari Kantabrikoan egindako zundaketen inguruan galdetu diogu

[BIDEOA] Euskararen egunean ilusioak ezin du bizi dugun egoera ezkutatu

21



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.