2014ko abenduak 18 · 17. zkia
S albuespen politikarik ez
presoak etxera GAI NAGUSIA 2-3 · ELKARRIZKETA 4-8 · HAUTESKUNDEAK 9 · ARABA 10 BIZKAIA 11 · GIPUZKOA 12 · NAFARROA 13 · HERRIAK 14-15 · NAFARROAKO PARLAMENTUA 16 GASTEIZKO LEGEBILTZARRA 17 · AMAIUR 18 · EUROPAKO LEGEBILTZARRA 19
GAI NAGUSIA
S albuespen politikarik
presoak A
rgi esan beharra dugu: PPren gobernua presoen oinarrizko eskubideak urratzen ari da etengabe, eta intentzionalitate guztiarekin. Es kubideen urraketa da bere poli tikaren zutabe eta ikur nagusia. Euskal presoen aurka martxan duen politikek izaera eta helburu politiko dute. Hau argi eta gar bi geratu da Espainiako Auzitegi Gorenaren azken adierazpena rekin: “ETAko presoei” zein po litika aplikatu behar zaien era baki behar dutela aitortu dute. Gobernuak exijitzen dion erabaki ad hoc eta arbitrario hau nola justifikatzeko Auzitegi Gorenak denbora gehiago hartzea eskatu du eta urtarrilaren 13an batuko da berriro. Izan ere, lehenago, Espainiar es tatuak erabaki zuen euskal preso politikoentzako bere barne lege dia urratzea zigorrak luzatu ahal izateko “Parot doktrina” deitu takoaren bitartez. Europako Giza eskubideen Auzitegiak zuzendu behar izan zuen interpretazioa hura, presoen oinarrizko eskubi deak urratzen zituelako. Orain Espainiar estatuak europar lege dia urratzea erabaki du, presoen eskubideak berriro ere urratze ko. Europar zuzentarauen letra eta izpiritua bihurritzea erabaki dute, interpretazio maltzurra egin nahi dute bizitza osorako
2
zigorra inposatzeko. Bere zigo rra jada beteta duten 56 pre soren kaleratzea oztopatu nahi du PPren gobernuak Europako araudiari bizkarra emanez. PP obsesionatua dago presoen mendeku arbitrarioa emateare kin. Hori da arrazoia gaur egun euskal preso politikoen %42a Euskal Herritik 800 kilometroe tara mantentzeko, beraiekin ba tera beren familiak ere zigortuz. Edota 70 urte baino gehiago dituzten presoak, gaixorik dau denak zein bere zigor gehiena
EH Bilduk manifestazioak deitu ditu abenduaren 20rako Donostia eta Iruñean
GAI NAGUSIA
politikarik ez
k etxera egiteko, aitzakiarik gabe. Espetxe politika honekin amai tzeko aktibazio soziala, politiko eta instituzionala indartu eta biderkatu beharra dago. Hori da EH Bilduren konpromisoa eta norabide horretan, manifesta zioak deituko ditugu datorren abenduaren 20an Iruñean eta Donostian “Salbuespena poli tikarik ez. Presoak etxera” lema pean. Era berean, Bilbon izango gara urtarrilaren 10ean, Sarek eginiko deialdiari jarraiki, Bilboko kaleak txiki uztera. Herri honen etorkizuna bakarrik eraiki daiteke eskubideen urra keta guztiak gaindituz, eta no rabide horretan egungo espetxe politikari amaiera jartzea lehen tasuna izan behar da. bete dutenak espetxean man tentzeko. Presoak bahitu politiko bezala erabili nahi ditu, sufrimen dua elikatuz. Horretarako sal buespenezko egoerak muturrera eraman ditu, era desesperatu batean.
Presoen eskubideen errespetua ren alde jardutea, bakearen eta konponbidearen alde egotea da. Ez dago erdibiderik: Eskubideen errespetua defendatu eta ber matu edo Estatuaren estrategiari babesa eman.
Espainiar gobernuak espe txe politika herri honetan bake agertoki bat eragozteko era biltzen du. Honekin zapuztu nahi dituzte herri honek dituen erronka eta aspirazioak. Argi eta garbi esan behar diegu ez dutela halakorik lortuko.
Ezin da beste aldera begira ge ratu; ezin da ardura beste teilatu batean jarri, beste esku batzue tan jarri. Ordua da jada presoak Euskal Herrira, etxera, ekartzeko. Ordua da mendekuan eta sufri menduan oinarritzen den es petxe politikaren aurrean planto
EH Bildu eta EH Bai: Urtarrilaren 10ean denok Bilbora! Baionan eskainiriko agerraldian, EH Bilduk eta EH Baik deia luzatu dute, urtarrilaren 10ean Bilbon Sarek antolaturiko mobilizazioan parte hartzeko.
3
ELKARRIZKETA ·Josu Unanue·
EH Bilduren hautagaia Bizkaiko Diputaziorako
“Bizkaiko eredu aldaketa bizkortzeko tresna bihurtu nahi dugu modu konpartituan garatzen ari garen programa” Appgree aplikazioaren bidez jasotako galderekin eginiko elkarrizketa
Zer desberdintasun dago EH Bilduk egiten duen eskaintzaren eta beste indar politikoek egiten dituzten eskaintzen artean? Batez ere konpromisoa, kudeake taren gardentasuna, herritarren parte-hartzea eta gure ideia ezkertiarrekiko koherentzia. EH Bilduk egiten duen eskaintzaren helburua benetako aldaketa lor tzea da, herritarrek eskatzen di tuzten politika sozioekonomikoen bidez. Gainera, herritarrek oso ondo dakite zer egiten dugun eta gure lana baloratu ahal dute. Gobernuan nahiz oposizioan gau den leku guztietan argi ikusten da maiuskulazko politikagintza jar tzen dugula hitzen edo pro gramen gainetik. Herritar guztiak
4
kontuan hartuz jarduten dugu, obskurantismorik eta klientelis morik gabe, konpromisoz, eragi le sozialekin akordioak lortuz eta eskakizun guztiak errespetatuz. Eskakizun handiak egiten dituz ten eta borrokaren nahiz lanaren arloan esperientzia luzea duten lan sektoreetatik eta gizarte mu gimenduetatik gatoz, eta gure konpromisoak aurrera eramateko prest gaude, irmotasun osoz, he lburu beti kolektiboak lortu arte. Nafarroan esaten dute alfonbrak altxatu behar direla erregimenak zer ezkutatzen duen ikusteko… Zure ustez, Bizkaian ere alfonbrak altxatu beharko lirateke?
Inolako zalantzarik gabe, kontrol eta gardentasun handiagoa behar da EAJk orain arte egin duen ku deaketa guztiaren inguruan, oso ulergaitzak diren bizioak daude lako. Gogora ditzagun, esaterako, ora indik Bizkaiko ahaldun nagusi de Jose Luis Bilbaok egin zituen adierazpenak : “Jakinaren gainean gezurretan aritzen zirenak, erabili ezin genuen informazioaz balia tzen zirenak, jatorri iluneko billete sortekin ordainketak egiten zituz tenak, paradisu fiskaletan dirutza handiak zeuzkatenak… Nire alde tik, horiek guztiak lasai egon dai tezke, ez ditut nire memoriak ida tziko”. Bizkaitarrek ikusi dute hain klientelista den kudeaketa era
ELKARRIZKETA
horrek ez diela inolako onurarik ekartzen herritar gehienei. Horri dagokionez, bizkaitarrei huts ez egiteko lan egin behar dugu. Obskurantismo handia dago ku deaketa osoan. Iruzur fiskala onartu egiten da eta guztioi egi ten digu kalte. Gure konpromisoa aldaketa lortzea da, denok eza gutzen ditugun astakeriak berriz gerta ez daitezen. Gure zeregina instituzioei hautsa kentzea da. Isiltasun interesatutik harago, ho rrelako erabakien benetako iris mena eta ondorioak zein diren argitu behar dugu, eta erantzuki zunak eskatu. Nola ulertzen du EH Bilduko hautagaiak Bizkaiko kostaldearen eta barrualdearen eta Bilbo metropolitanoaren arteko dikotomia? Hiriko euskalduntasuna bultzatu ahal dugu? Esan beharrik ez dago euskararen presentzia bultzatu behar dela. Batasunerako eta are kohesiorako edo integraziorako ere balio duen hizkuntza modernoa dugu euska ra. Oso zabalduta egon den mito baten arabera, euskara eskualde urrunetako hizkuntza da, eta ez Bilbo bezalako hiri metropolitano bateko hizkuntza. Hala ere, Gabriel Aresti poeta bilbotarrak oso ondo adierazi zuen bezala, euskara hi zkuntza modernoa da eta badaki hiri nahiz industria inguruneetan ere garatzen. Horregatik, aginta riok, herritarren adostasunarekin, euskarak sektore publikoan pre sentzia izango duela bermatzeko hizkuntza politikak ezarri behar ditugu behingoz, presentzia hori oraindik ez baitago bermatuta. Legeak, asmoak, azterlanak eta helburuak gauzatu egin behar dira, akordio zabalen bidez, le hen esan dudan bezala; euska raren erabilera bermatu behar zaie herritar guztiei. Hainbat ur tez hizkuntza politikak egon di ren arren, euskararen benetako ofizialtasuna oraindik ez da abian jarri, eta euskaraz bizi ahal izatea
ere guztion eskubidea da. Euska raren presentzia bermatu behar da arlo guztietan, Bilbon, Bizkaiko edozein herritan eta Euskal He rri osoan. EH Bilduren ustez, urratsak egin dira, baina argi dago ez direla aski izan. Euskal Herriko biztanleriaren heren batetik gora Bilbo metropolitanoan bizi da. Zer egingo duzue EH Bilduren proiektua inguru horretan ikusarazteko? Hainbat urtez Bilbon bizitzeko zortea izan dut eta hainbat ha markadaz boluntariotzan jardun dut bertan, eta gehien harri tzen nauen gauzetako bat hauxe da: Bilbo oso hiri abegikorra eta atsegina da edozein lan edo jar duera egiteko, Bizkaian bizi garen guztiok erraz identifikatzen gara Bilborekin, hiri irekia da. Horregatik, EH Bilduren proie ktua garatzen ari garenoi erraza
zaigu Bilbon lan egitea. Ez dugu ahaztu behar gurea oinarritik sortutako proiektu hurbila dela. Asko daukagu eskaintzeko, eta gure militanteak eta jarraitzai leak ezagunak eta estimatuak dira jarduera sozial, kultural eta ekonomikoetan erakusten duten konpromisoagatik edo lanaren munduan inplikazio eta motiba zio handiz aritzen diren eragileak direlako. Pertsona fidagarriak gara eta jendeak erraz identi fikatzen gaitu gure balioenga tik. Hori da gure balio erantsia, guztienganako hurbiltasunarekin batera. Horregatik, beti emango diegu gure babes guztia etor kizun justuago eta ekitatiboago batean sinesten duten guztiei, pertsona aske eta irizpidedun gisa garatzeko aukera emango digun etorkizun bat nahi dutenei. Gure proiektua argia da, baina etengabe baloratu beharrekoa
5
ELKARRIZKETA eta hobegarria. Ilusioa eta etor kizuna eskaintzen jarraitu behar dugu, inoren usteei huts egin go ez dieten helburu errealak finkatuz. Horregatik, gure ateak irekitzen dizkiegu guztiei, denon artean guztiona eta guztion tzakoa izango den auzo, hiri eta herrialde proiektu bat eraikitzeko. Horretarako, datozen hilabetee tan, diagnostikoak konpartitu, programa gauzatu eta adostasun zabalak lortuko ditugu gizarteko sektore guztietan. Burujabetza identitariotik harago, lorgarria al da independentismoaren aldeko indarrak metatzea beste parametro batzuen arabera?
Gero eta globalizatuago dagoen mundu honetan aukera berdinta suneko herrialde gisa garatu nahi bagara, burujabetza ezinbestekoa da gure ahalmen sozial, politiko, kultural eta ekonomiko guztia garatu ahal izateko. Gure he rriak balio ezagunak ditu: elkar tasuna, tolerantzia, konpromiso soziala eta jendearen antolatze gaitasuna. Hala ere, gizartearen gehiengoaren kontra eta interes pertsonalen arabera gobernatzen duten agintariek edo alderdiek bultzatzen dituzten balio negati boek zeharo baldin tzatzen dute gure herriaren ahalmen hori. Ho riek arrotzak zaizkigu, etorkizunaz eta itxaropenaz hitz egiteko traba etengabea.
Horregatik, akordio zabalak lor tu behar ditugu. Eragile guztiek, hiritarrek, independentismoa herri honen gehiengoaren hau tua izan dadin adostasunak lortu behar dituzte. Independentzian sinetsi behar dugu. Lan txukun eta ganorazkoaren bidez soilik lor daiteke hori. Horrekin batera, guztiontzat onuragarria izango den herrialdearen ideia parteka tu behar dugu. Eta, horretarako, proiektu ilusionagarri bat eskaini behar da, giza eskubide guztiak bermatuta egongo diren etor kizun bat eraikitzeko proiektua, hain zuzen ere. Prozesu horretan urrats batzuk egin beharko dira aldez aurretik: kontzientziazioa eta, batez ere, helburu hori ozto patzeko asmoz egingo dizkigu ten presioen gainetik proiektua bururaino eramateko promesa serioa. EH Bilduk konpromiso zehatzak hartuko ditu hurrengo hauteskundeei begira. Zein dira konpromiso horien ardatzak? Urriaren 25ean gure asmoak aurkeztu genituen EHUko para ninfoan egin genuen ekitaldian, eta datozen hilabeteetan hainbat konpromiso hartuko ditugu era gile sozial eta sindikalekin, auzo, herri eta eskualdeetan. Atalez atal, Bizkaiak behar duen aldake ta azkartzeko tresna gisa balioko duen programa bat osatuko dugu. Herritar guztiengana iri tsiko diren politika sozial sendoen aldeko apustua indartuko dugu. Hori izango da gure lanaren oi narri nagusia. Bestelako politika fiskal bat pro posatuko dugu, progresiboa eta ekitatiboa, aberastasunaren banaketa justua bermatzeko eta iruzur fiskalaren kontra bo rrokatzeko. Era berean, garapen ekonomikorako politiken aldeko apustuari eutsiko diogu, ekoiz pen sektorearen dibertsifikazioari garrantzi handia emanez. Tokiko garapen agentzien, mankomu nitateen eta eragile sozialen lana
6
ELKARRIZKETA
eta esperientzia baliatuko ditugu horretarako. Halaber, kudeake taren kontrol publikorako eta gardentasunerako konpromi soak hartuko ditugu, eta gara pen iraunkorra sustatuko dugu, trantsizio energetikoa eta ingu rumenaren babesa bultzatuko dituzten politikak garatuz. Hizkuntza politika berriak ezar tzeko lan egingo dugu, arlo pu blikoan euskararen presentzia bermatzeko. Azkenik, aurre egingo diegu murrizketa eta inposizio guztiei, haien jatorria edozein izanda ere. Ildo horretan, burujabetza eta autoeraketa espazioak lortzera bideratutako ekimen politikoak edo instituzionalak babestuko ditugu. EH Bildu prest agertu zen Bizkaiko aurrekontuen prestaketan parte hartzeko, politika sozialetarako 240 milioi euro gehiago beharko liratekeela abiapuntutzat hartuz, bere marketinean EAJk etengabe errepikatzen baitu horretara bideratzen duela aurrekontua-
ren erdia. Nola baloratzen duzu EAJren jokaera? Berriz ere, ez dute gure es kaintza aintzat hartu eta EAJk bere aurrekontuari eustea era baki du, gizartearen eskaerari erantzuten ez dion arren. Izan ere, aurrekontuaren %38 soilik bideratu da politika sozialetara, eta Gipuzkoak, esaterako, %48 bideratu du horretara. Horri da gokionez, 240 milioi € gehiago inbertitu beharko lirateke poli tika sozialetan. Caritasen txosten batek gogorarazi duen bezala, herritarren %40 inguru pobrezia egoeran daude. Baina egoera are larriagoa da. Hain zuzen ere, aurrekontuaren atal horren bidez politika sozialak indartu beharko lirateke. Batetik, pobretze orokorra eta gizarte desberdintasunak ekiditeko. Bes tetik, behar bezala erantzuteko mendekotasuna duten pertso nen eskaerei, krisi estrukturala ren ondoriorik larrienak paira tzen dituzten sektoreen, egoitzen eta adinekoen eskakizunei, bes teak beste. Horren ordez, EAJk 340.000.000 € inguru bideratu
ditu Foru Merkataritza Sozie tateetara, hau da, EAJk sortu tako administrazio paralelora; 10.000.000 Bizcaytik fundazio ra; 14.600.000 BECera, nahiz eta haren gastuak justifikatzen zailak. Horrela, hainbat urtetan zehar egin duten kudeaketa pe nagarria justifikatzen dute. Bizkaian, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ia 30.000 pertsonaren diru sarrera bakarra da; 100.000 langabe inguru daude; 200 pertsona kalean bizi dira, etxerik gabe; Elikagai Bankua ahalegin handia egiten ari da bere biltegiak betetzeko… Zer egin daiteke horren guztiaren aurrean? Politika sozial eraginkorragoak eta justuagoak. Arazoa identifika tuta dago, eta datuek egoeraren ikuspegi orokorra ematen dute. Norbanakoei dagokienez, egoera zein dramatikoagoa da. GKEak beren ahalmenaren mugan daude; neurri batean BFAk bere gain hartu beharko lukeen lan bat egiten ari dira. Hala ere, Al dundiak ez du arazoaren ikuspegi
7
ELKARRIZKETA errealik eta bizkarra ematen die gizarteak egiten dizkion eskaerei. Funtsean, desberdintasunak sus tatzen jarraitzen du, eta eskura ditugun datu guztiek oso argi erakusten dute egoerak okerrera egin duela urtetik urtera. Nor baitek onartu beharko luke bere politikak ez direla eraginkorrak izan eta desberdintasunak bul tzatzen dituztela. Horri dagokio nez, EH Bildutik gogor kritikatu behar dugu EAJren konpromiso falta eta gizarte errealitatearen gaineko ezjakintasun interesatua. Guk lanean jarraituko dugu bide gabekeria hori konpontzeko. Emandako datuez gain, badira beste batzuk inon jasotzen ez di renak: gizarte larrialdietarako la guntzak; baliabide ezin urriagoak dituzten mendeko pertsonak; bizi baldintza duinak bermatzeko oi narrizko baliabideak ez dituzten pertsonak; bere buruari publikoa esaten dion administrazioak, enpresek eta beste batzuek es kubideak bermatzen ez dizkieten minusbaliatuak… Gure ingururik
hurbilenean daukagun erreali tatea da hori, baina EAJ egiten ari den politika zeharo eskuin darra da, eskuineko edozein al derdik egiten duenaren berdina. Zer egin daiteke horren aurrean? Politika eraginkorrak eta balo ragarriak, hain ekarpen handia egiten duten eragileen laguntza rekin beti. Oraindik EH Bilduko zinegotzia zara Bermeon. EH Bilduk 33 alkatetza ditu Bizkaian… batzuek pankartan dagoela leporatzen diote EH Bilduri, edo ez dela gai kudeatzeko eta bizkaitarren arazoak konpontzeko. Zer duzu esateko akusazio horien aurrean? EH Bilduk frogatu egin du ba dakiela beste era batera go bernatzen. Hainbat urtez, ba tzuek pentsatu izan dute udalak txokoak direla eta beraien la gunek interes pertsonalak lor tu ahal dituztela, eta haien ku deaketa txarrak arazo ugari sortu ditu. Horren aurrean, Gu gauden leku guztietan politika irekiak bultzatzen ditugu, parte-hartzea bultzatuz eta kudeaketa era bat gardena bermatuz. Gure kontuak publikoak dira eta herritar guztiei azaltzen dizkiegu. Eta, udalean egoteaz gain, herrita rrengandik hurbil ere ba gaude. Horixe da besteei beldurra ematen diena, uste baitute demokrazia 4 urtez behin botoak ja sotzea dela, eta beste 4 urte itxarotea inolako opo siziorik gabe berriz hauta tuak izateko. Praktikan, eta gure kudea tze gaitasuna zalantzan jar tzen dutenen aurrean, 33 udalerritan gobernatzen dugu, eta guztietan politika parte-har tzaileak sustatu ditugu eta era ginkortasunez kudeatu dugu. Gainera, Diman, Lemoan, Urduñan eta beste uda lerri batzuetan buelta
eman diegu aurreko agintarien gandik jaso ditugun zulo ekono mikoei. Guk ez dugu ahazten oso ga rrantzitsuak direla informa zioa, hurbiltasuna, GKEak, mota guztietako elkarteak, herritarren ekarpenak… Guk udaletako ateak irekitzen ditugu, kudeaketa erre ferentea eta erabat gardena izan dadin. Horixe da gure berezita suna, eta horri eutsiko diogu. Maila pertsonalean, zer ekarpen egingo dio Josu Unanuek EH Bilduri eta Bizkaiari? Eta zein da Josu Unanueren ahulgunea edo gabezia? Nola egingo diozu aurre? Nire ekarpen pertsonala guztien artean baloratu beharko dute. Nire ustez, talde lana eta EH Bilduko taldearen lana horren gainetik daude, beti. Nik espe rientzia eta konpromiso handia ikusten dut hor. Ni oso pertsona irekia naiz eta interesatzen zait instituzioak herritarrengandik, auzoetatik, herrietatik eta gure beharra daukan edonorengandik hurbil egotea. GKEetan eta auzo elkarteetan militatu dut eta lan artekari gisa lan egin dut. Hortik datorkit he rritarrengandik hurbil egoteko behar hori. Gainera, aitortzen dut ez zaidala gustatzen bakar tuta egotea eta denbora guztian jendearengandik hurbil egon behar dudala; hori da benetan interesatzen zaidana. Nire ahul gunea? Oso zorrotza naiz neure buruarekin eta beti baloratzen dut lehen egindakoa, hobekun tzak bilatuz. Horregatik, gero eta gehiago ikasi behar dut, eta egun bakoitza erronka bat da. Nola nahi ere, oso baikorra naiz eta ilusionatuta nago EH Bilduren proiektuarekin. Bestela, ez nuen onartuko Aldundira zerrendabu ru gisa aurkeztea. Nire ustez, ez dago formula magikorik, baina bai ezin hobea den aukera bat: talde lana eta talde on batekin lan egitea, EH Bildurekin alegia.
HAUTESKUNDEAK
“L
ortzen (H)ari garena” proiektuan azken le gegintzaldian Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako dozenaka herrietan egindako hainbat proiektu bildu ditugu. Handia eta ona izan da egindako lana eta hori da proiektu honek jasotzen duena. EH Bilduren webgunearen atal bat izango da eta lau herrialdee tako 45 proiektu inguru jasoko
ditu. Proiektu askoz gehiago ga ratu ditugu, gobernatzen ditu gun udaletxeetatik, baina baita ere oposiziotik bultza eginda. 40 hauek ordea, EH Bilduk defenda tzen duen proiektu eraldatzailea primeran ordezkatzen dute. Justizia sozialaren, ekologia ren, feminismoaren, euskararen, kulturaren, auzolanaren, partehartzearen, gardentasunaren ikuspegitik sailkatu ditugu proie ktu eta atalak. Proiektu bakoitzaren fitxa bana topatuko du zue, proiektuaren a z a l p e n a re k i n , helburuekin eta martxan jartzeko prozedurarekin. Bideo ezberdinak ere egongo dira ikusgai.
Hasteko, 40 proiektu eskegi ditu gu. Datozen aste eta hilabeteetan gehiago eskegiko ditugu, hemen dik maiatzera lan asko dugulako egiteko oraindik eta ideiak eta go goak ez zaizkigulako falta.
SAREAN [BIDEOA] Idurre Bideguren, EHBilduren hautagaia Bermeoko alkatetzarako
[BIDEOA] Ibai Iriarte, Tolosako EH BILDUko alkategaiaren aurkezpena
9
ARABA araba
Gizartearen presioak behartu du EAJ PPrekin aurrekontu akordio berria bat ez egitera
G
izartearen presioak eraman du EAJ be rriz PP-rekin urrekontuen akordio bat ez sinatzera. Bestela ez da ulertzen zergatik aurten ez duten berriro hit zarmen bat lortu. Au rrekontuen egitasmoa aztert zen bada iazkoaren kopia da. Beraz, zergatik aurten ez du EAJk PPren egitasmoa babestu? Erabaki horren atzean EH Bilduk interes elektoralistak antzeman ditu. PP-ren garaia agortu da, ziklo aldaketa dator eta EH Bildu lidergoa hartzeko prest dago. Horren ondorioz eta luzapenari esker proie ktuak eztabaidatu eta onartzeko aukera egongo dela ikusita hainbat neurri planteatuko ditu EH Bilduk. Adibidez Arabako Foru Aldundian non hainbat proiektu finantzatzeko foru arauak aur keztuko dira. Horien artean, Laudioko Lamuza parkea dago. Datorren urteko aurrekontuen egitasmoan 350.000 euro baino ez zeuden au rreikusita baina 3 milioi euro beharrezkoak dira interbentzioari aurre egiteko. Beste urteotan ez bezala, inbertsio berri ho riek ez dira truke moneta izango EAJ eta PP-ren artean. Eztabaida eta bozketa publikoa izango da.
10
EH Bilduk aurkeztu dituen inbertsioak hauek dira: -Laudioko Lamuza Parkearen erreforma rako 3 milioi -Trebiñuko udalerri eta toki erakundeeta rako 1.750 euro -Biomasaren proiektuak finantzatzeko 3 miloi euro -Aurrekontuaren %2 a euskaran inbertitze ko 1 milioi -Arabatran proiektuaren erredakzioa 100.000 euro -Gizarte Politikan 2.775.000 euro egoitze tako plazen kopurua igotzeko eta premiazko beharrei aurre egiteko -2012ko pasa osoaren ordainketa, solda ten eguneraketa eta gaixoaldi-bajengatik %100a lehenengo egunetik ordaintzea, hau da, lan eskubideak berreskuratzea
BIZKAIA bizkaia
EAJ, ustelkeria eta Pinosolo auzia
K
ostata baina azkenean, Leioako Pinosolo polikirol degiaren auzian azalera tu dira erantzukizun politikoak. Udaleko ikerketa batzordeak ar gitu du Eneko Arruabarrena EA Jko alkate ohiak eta bere gober nu taldeak Pinosoloko iruzurrean izan duten erantzukizun zuzena.
EAJko alkate ohiak eta bere gobernu taldeak Pinosoloko iruzurrean erantzukizun zuzena izan dute
Leioako polikiroldegia eraikitzeko proiektu lehiake ta ustela izan zen. Ez da gauza berria. EAEko Lehia Auzitegiak bi enpresa zigortu zituen iaz, Arcain eta Aros enpresak, 58 milioi euroko lehiaketan iruzur egi teagatik. EH Bildu izan da, ordea, erantzukizun poli tikoak eskatu dituen alderdi bakarra eta orain ikerketa batzordeak koalizioaren salaketak berretsi ditu. Arruabarrena alkate ohiak eta EAJko beste kide batzuek batzordean parte hartzeari uko egin dioten arren, agerian gelditu da gobernu taldeak harrema nak izan zituela Arcain eta Aros enpresekin, proiektua esleitu aurretik. Esaterako, bidaia antolatuak egin zi tuzten, Pinosoloko polikiroldegia izango zena elka rrekin diseinatzeko. Informazio horiek erraztu zituen udal langileak mehatxuak salatu ditu gainera, EAJko Jon Loizaga kirol zinegotzi ohiaren partetik, beheko bideoan ikusi daitekeenez. EH Bilduk ikerketa batzordeko informazio guztia fiskaltzaren esku uzteko eskatu duen arren, gai nontzeko taldeak kontra agertu dira. Aldiz, PPk, gaia auzitara eramango duela iragarri du, keinu elektoral lotsagarrian. Pinosoloren auzia lehertzear zegoela EAJk Metro Bilbaoko zuzendari izendatu zuen Eneko Arruaba rrena (Itxaso Atutxa BBBko lehendakariaren koinatu ere badena). Pinosoloko auzian izan dituen ardurak azaleratu direnean, Metroa kudeatzeko pertsonarik egokiena ote den galdetu du EH Bilduk Eusko Le gebiltzarrean eta nabarmen atzeman daiteke gaiak urduritasun handia eragiten duela alderdi jeltzalean (behean bideoa).
Arruabarrenaren “saritzea” ez da salbuespenezko kasua. Gabino Martinez Alonsotegiko alkate ohia Bizkaiko Foru Aldun diko Turismo zuzendari izendatu zuen EAJk, Alonsotegi zorpetu duen kudeaketan izan duen ar dura azaleratu aurretik. Martinez inputatuta dago egun.
Bizkaian ezagutu ditugun ustezko ustelkeria kasu eta praktika bidegabeen aurrean, EH Bilduk neurriak hartzeko eskatu dio EAJri eta inputatuta dituen kar guak kudeaketa publikotik urruntzeko eskatu diogu, gardentasun keinu gisa. Zentzu horretan, EH Bil duk proposamena aurkeztu du Batzar Nagusietan. Ekimenak eskatzen du Foru Aldundiaren menpeko elkarteetan kargurik inputatzen bada, pertsona hori berehala kargugabetua izan dadila. Proposamena da torren urtarrilean eztabaidatuko da osoko bilkuran. [BIDEOA] El exgerente de Leioa Kirolak explica las coacciones que sufrió
[BIDEOA] El lehendakari se irrita, preguntado por Pinosolo
11
GIPUZKOA gipuzkoa
EAJ osasungintza pribatizatzeko froga pilotu bat egiten ari da Tolosaldean
U
rtarriletik aurrera Eusko Jaurlaritzak osasungin tzarako kudeaketa eredu berri bat martxan jarri nahi du Tolosaldean, OSI izenaz ezagutzen dena. Honen ondorioz, Tolosaldea izango da EAEko eskualde bakarra non osasungintza sistema barruan ospitale pri batu bat egongo den. EH Bildutik oso garbi dugu gure lehentasuna zerbitzu publikoak bultzatzea dela, zerbitzu hobeak eskaintzea, osasungintzako langileen baldintza teknologikoak eta lan baldintzak hobetuz. OSI berria pribatizazioan sakontzeko beste aurrera pausua da eta, beraz, gure aurkakotasuna erakutsi genuen pasa den larunbatean, abenduak 13, egindako manifestazioan.
Osasun saila erabat isilik dago egiten zaizkion in formazio eskaera guztien aurrean. Iraingarria deritzogu, hilabete baino gutxiago indarrean jarriko den kudeaketa sistemaren berri ez izatea. Jaurlaritzaren kudeaketa ilun honek argi eta garbi erakusten digu Tolosaldean interes pribatuen aldeko hautua egin duela Jaurlaritzak. [BIDEOA] Herri mugimenduak egindako manifestazioari buruzko bideoa
Ez dugu nahi osasungintza publikoaren eta osasun gintza pribatuaren arteko inongo esperimentu arraro eta nahasirik. Horrelako esperimentuek, osasungintza bezalako kontu garrantzitsu batetik aberastu nahi du ten enpresen interesak babesten dituelako soilik. Eusko Jaurlaritza osasungintza pribatizatzeko froga pilotu bat egiten ari da gure eskualdean. Gizarte mugimendu eta instituzioen presioari es ker prozesu hau mantsotzea lortu da. Hala ere, EH Bildutik garbi dugu Tolosalderako nahi dugun eredua erreferentziazko ospitale publikoa eta anbulatorio osatu eta publikoa duena dela, berau baita osasun arretaren bikaintasuna lortzeko bide bakarra.
12
SAREAN http://ehbildu.eus/eu/albisteak/herrialdeak/ gipuzkoa/5667-eusko-jaurlaritzaosasungintza-pribatizatzeko-froga-pilotubat-egiten-ari-da-tolosaldean
NAFARROA nafarroa
Nafarroak erabaki… baita enplegua sortzeko ere
K
ontrakoa esaten Eta neurri hauek zein badute ere, krisial tzuk lirateke? Asko dira egin AHTren eraikuntzaran dia ez da amaitu daitezkeen ekimenak eta xahutzen diren milioiak, eta egun Nafarroan mi EH Bilduk enplegu ma laka pertsona dira lan haian proposatu zituenak. berrikuntza, ikerketa eta gabezian eta hamaika Hasteko eta behin, sekto garapena bultzatza bideratzea re publikoaren indartzea, familia egunerokoari au rre egiteko arazo larrie krisialdiaren aitzakian izan proposatzen du EH Bilduk kin. Nafarroa bezalako den lanpostu suntsiketa lurralde aberats eta lan ezeztatzeko. Zentzu horre gilea, hustu egin du UPNren erregimenak urtee tan, zerbitzuen pribatizazioekin amaitu behar da, ku tan, egungo egoerara ailegatu arte. Nafarroak bere deaketa publikoaren bitartez lanpostu sendo, egonkor etorkizuna erabaki behar du, halaxe aldarrikatzen eta baldintza onekoak eratzeko. Proposamenaren du EH Bilduk, baita enplegu mailan herritar guztien beste oinarrietako bat, lanaren banaketa da. Badago beharrei erantzuteko. Nafarroako parlamentuak lana guztiendako, banatzea da gakoa. Horrela ordu Enplegu Mahai berezia eratu zuen, egoera zailari estra eta lanegunen luzapena mugatuko dituen legea erantzunak bilatu nahian. Parlamentutik sindikatu behar da, honela lanpostu gehiago sorraraziz. Lan ar eta eragile sozial ezberdinak pasa ziren ekarpenak loari buruzko marko propioa indartzea garrantzitsua egiteko, haiek entzunda garatu zuen EH Bilduk en da. Honela Nafarroak enplegua erregulatzeko espe plegurako proposamena. dienteen kudeaketa aktiboa izanen luke, akordioak bi latuz langileen lanpostuen defentsan. Azkenik enple Nafarroak ahalmena du enplegu politika pro gua sortzeko neurriak bultzatu behar dira, idei berriak pioak martxan jarri eta neurriak hartu ahal izate dituzten ekintzaileak lagunduz. AHTren eraikuntzarako ko. Berezko eskumenak erabili behar dira. Horre xahutzen diren milioiak, berrikuntza, ikerketa eta ga tarako nahitaezkoa da erreforma fiskal sakon bat, rapena bultzatzeko bideratuz, enplegu politikendako enplegu politikak martxan jartzeko baliabideak lortu auspo garrantzitsua litzake. Bide honetan Navarra ahal izateko. Honekin batera, Espainia eta Europa Arena edota Los Arcos-eko zirkuituaren mantenuan tik inposatu zaizkigun murrizketa politikekin amaitu gastatzen den dirutza ere, enplegua sortzeko bideratu beharko litzateke egoerari aurre egiteko. Bide ho liteke. netan, Nafarroak ahots propioa beharko luke izan ECOFIN-ean, neurri propioak defendatu ahal iza UPNren utzikeriaren aurrean, ugari dira enplegua teko. sortzeko Nafarroak har ditzakeen neurriak.
13
HERRIAK Araba
Zuiak ekonomia biziberritzeko programa abian jarri du
A
ste honetan amaitu da epea Aguraingo Plan Orokorrari helegiteak aurkezteko. 2001ean hasitako prozesuari amaiera eman zaio testu bateratu bat osatuz, aurreko plan orokorrak legeria ez zuelako betetzen. Herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz eta Aguraingo hazkundea datozen 12 urteotan baldin tzatuko duela kontuan hartuz, hainbat batzar egin dira. Lan horri esker, orain onartu den testua jaio da. Bertan, 2011n Foru Aldundiak agindutakoren arabera bizitegi
zein industri lur-zoruak birdimentsionatzen du, 1.230 etxebizitza berriak egiteko lurzoruaren sailkatze bertan behera utziz. Halaber, onartutako eraikigarritasunak antolatzen ditu bakoitzari dagokion berezko jarduera eremuaren urbanizazioa bere gain hartu dezan. Bai na testu bateratu honetan ezin izan dira jaso beste al darrikapen eta eskaerak. Horien artean Opakuako eta Magdalena auzoko eraikigarritasuna murriztea edo Oriamendiko parkearen azalera murriztea daude. Aldaketa hauek guztiak egin ahal izateko Plan Orokorra berregin edo aldaketa puntual baten bidez esleitu beharko zen. Plan Orokorra berregiteak zerotik hastea eta prozesua asko luzatzea ekarriko luke. Horre gatik, aipatutako herritarrek egindako eskaerak onar tzeko eta agertutako beste arazoei irtenbidea emateko aldaketa puntualen tramitazioari epe motzean hasiera emateko konpromisoa hartu du Aguraingo Udalak.
Bizkaia
Arratiaren etorkizunaren diseinurako jardunaldiak
A
rratiak badeko etorki zune, eraiki daigun! le lopeko dinamika abiatu zen duela utre bat EH Bil duren eskutik. Eskualdeko eragile politiko, sindikal eta sozialen artean indarrak me tatu, diagnostikoa gauzatu eta eskualdean pairatzen den egoera sozioekonomiko jasangaitzaren aurrean plan estrategiko bat garatzea zuen helburu di namika horrek. Arratiak egoera larria bizi du, 1.000 pert sona baino gehiago daude langabezian 13.000 biztanleko eskualde honetan. Enpresa txiki eta ertainek pisu handia izan dute, eta gaur egun “isilpeko desindustrializazio” prozesu bat gerta tzen ari dela ikus daiteke. Ebay, Plasticos Orma zabal, Laron, Tarabusi, Prefabricados Lemona, Alfus, Incoesa itxi dira azken urteetan.
14
Bizkaiko Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik ez da in plikaziorik izan eta orain, Igorre, Lemoa eta Dimako udalek era gile sozial, politiko, sindikal, eko nomiko eta norbanako herrita rren ekarpenak jaso nahi dituen Arratiako garapen ekonomiko rako jardunaldiak antolatu dituz te. Helburua, Arratia garatzeko planaren oinarriak eta helburuak marraztea da. Sakantzen Sarea eta Tolosal deko esperientziak ezagutu ondoren, Joseba Garmen dia, EHUko irakaslea eta Ibai Iriarte, Tolosako alkatearen eskutik, Paco Alburquerque, Ekonomia eta Enpresan doktorea izan zen Igorren joan zen asteazkenean. Urtarrilaren 15ean, Azaro Fundazioko Ainara Ba surko izango da. eta urtarrilaren 22an, aurreko jardu naldietako informazioa bilduta, eskualdearen garape narenaren oinarriak jartzeko prozesu parte-hartzailea emango da.
HERRIAK Nafarroa
Gipuzkoa
EH Bilduk 120.000 € zertan erabili erabaki Iruñeko udalaren web gunea du Beasaingo Ezkiaga auzoak euskaratu dezala eskatu dio UPNri
H
Herritarrekin batera kudeatu daitekeela baiezta tu du Beasaingo Udalak bi egitasmoren bidez: Ezkiagan eta Errekarten, bertakoek erabaki dute inguruaren etorkizuna, hau da, hirigintza lantzeko beste modu bat garatu dute. Ezkiaga auzoan bizi direnek parte hartze prozesu zabal baten bidez erabaki dute zertan erabili nahi duten Udalak auzora bideratu duen aurrekontua. Ezkiagaren garapenean pausoak eman eta partaide izan dira au zokideak, prozesu emankorra izan da. Zenbait helburu bete ditu egitasmoak, oro har, herritarren parte hartzea bultzatu da, Udalak herritarrekin batera egin du aurre ra, bizilagunek beraiek identifikatu eta lehenetsi dituzte beraien beharrak eta beraz Udalaren kudeaketan parte hartu dute. Auzoaren garapenean busti eta inplikatu dira auzo tarrak, baldintzak hobetzeko hainbat proposamen egin dituzte, egingarrien zirenen artean aukeraketa egin eta bozkatu. Gero, parte hartzeko ekimenean lehenetsitako hiru proposamenen artean aukeratzeko beta izan dute auzotar guztiek.
Errekarte eremurako beste parte hartze prozesu bat burutu dute Beasainen. Argi dago, parte hartze zu zena errotu nahi izan duela Beasaingo Udalak legealdi honetan eta horrekin batera hirigintza arduratsua eta jasangarria bultzatu du. Herritarrek prozesuan egin dako ekarpenen artean lau izan dira nagusi, Errekarte eremua dagoen bezala uzteko ahalegina, Errekarte eta Telleri baserriak bere horretan mantentzea, Errekarte erreka berreskuratzea eta, azkenik, inguruan, berdegu neak eta espazio publikoak sortzea. Aipagarria da aurreko legealditik zetorren egitas moak desadostasun asko sortu zituela, baina, zoritxa rrez, sekula ez zitzaiela herritarrei iritzia emateko auke rarik eman. Legealdi honetan, aldiz, auzokideek beraiek izan dute Errekarterako zer nahi duten erabakitzeko aukera. Parte hartu dutenek goraipatu egin dute hori.
E
rrepikatzen den historia Iruñean. UPNren udal taldeak behin eta berriro urratzen ditu iruindar euskaldunen hizkuntz eskubideak eta behin eta berriro legeak agintzen dionari muzin eginez euskara baztertuta uzten du. Hiriko hizkuntz paisaian euska raren presentziarik ez du nahi UPN. Hiritarrek behin eta berriz jo behar izaten dute epaitegietara beren hizkuntz eskubideen defentsan. Azken kasua, udalaren webgunea izan da. EH Bilduko zinegotziek, salaketa jarri zuten Administra zio Auzitegian, webgunearen eduki guztiak ez zeu delako euskaraz jasotzerik. Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduri eta Iruñeko udal gobernuari webgu nea euskaratzeko agindua eman dio. UPNk ez du helegiterik aurkezteko asmorik. Honela EH Bilduk, denborarik galdu gabe, auzi tegiak Udalari exijitzen zion ordenantza betetzeko eta webguneko edukiak euskaratzeko exijitu dio UP Nri. Era berean, EH Bilduk azpimarratu du Udalaren eta bereziki udal gobernuaren “egin beharra” dela “iruindar guztien hizkuntza eskubideak bermatu eta asetzea, baita euskaldunena ere” eta UPNri exijitu dio “Udaletik euskararen kontra praktikatzen dituen politika baztertzaile eta ilegalak bertan behera uz teko, kasu honetan zein seinalizazio mespretxagarri berrian agerian geratu den bezala”.
15
NAFARROAKO PARLAMENTUA
EH Bilduren ekimen parlamentarioa liburutegien itxiera ekidin eta zerbitzuaren kalitatea bermatzeko
L
iburutegi publikoek, Nafarroako kultur esparru guztiak beza la, urteak daramatzate krisialdi ekonomikoak inposatutako murrizke tak pairatuz, zerbitzuaren kalitatea nabarmenki okertuz eta beren langi leen lan baldintzen prekarizazioarekin. Material baliabideen murrizketez gain, giza baliabideen jeitsiera nabarmena sufritu dute liburutegiek azken urteo tan. Gauzak honela, egunerokoari eta erabiltzaileen beharrei erantzuteko ahalmenik gabe geratu dira. Lane ko bajak, amatasun bajak, oporrak… ez dira beste langileekin ordezkatzen eta liburutegiak itxi behar izaten dira. Antsoain, Sanduzelai, Gares… liburu tegiak itxita eta langileak presio maila altura derrigortuak, gaixo jarriz gero
16
Nafarroako Gobernuari liburutegiak giza baliabide eta baliabide materialez hornitzeko eskatu zaio, erabiltzaileek eskatzen duten kalitatezko zerbitzua berreskuratuz eta bermatuz eta langileen lan baldintzak errespetatuz.
edota oporrak hartuz gero, beren libu rutegiak itxiko direlako ikusiz. EH Bilduk Nafarroako parlamen tura eraman du egoera larri hau. Kultura Batzordeak, UPNren kontrako bozkarekin, liburutegien defentsan aurkeztutako mozioa onartu zuen. Nafarroako Gobernuari liburutegiak giza baliabide eta baliabide materialez hornitzeko eskatu zaio, erabiltzaileek eskatzen duten kalitatezko zerbitzua berreskuratuz eta bermatuz eta lan gileen lan baldintzak errespetatuz. Bide batez, parlamentuak, gaixo edo ta oporretan diren langileak berehala ordezkatzeko eskatu dio kultura sailari, liburutegiak zabalik mantendu daite zen.
GASTEIZKO LEGEBILTZARRA
Euskal hezkuntza sistema propioaren alde
E
H Bilduk Euskal Herriak curri culum eta hezkuntza sistema propioa eraikitzeari ekin behar diola aldarrikatu du behin eta berriro, eta prozesu horretan ezinbesteko tzat jo du sektoreko eragileek partehartze zuzena izatea, instituzioekin batera. Hori horrela, kezkagarria da Lakuako Hezkuntza Sailak, Hezibe rri 2020 Plana marko pedagogiko gisa hartuta, arestian aurkeztu duen curriculum dekretu proposamena, Jaurlaritzak euskal hezkuntza sis tema eraikitze bidean aurrera egin beharrean, kontrako norabidea har tu baitu, Madrilekiko menpekotasuna areagotuz, bere curriculum propo samena, finean, LOMCE Araban, Bi zkaian eta Gipuzkoan ezartzeko tres na baino ez delako. Ikusi besterik ez dago egindako edukien aukeraketa, Madrilgo Errege Dekretuan aukera tutakoa errepikatu egiten baita. Edota ebaluazio alorra, Madrilgo errebalidek markatutakoa. Urkulluren Gobernuak hartutako bidea zuzentze aldera, EH Bilduk, alegazioak aurkezteaz gainera, curri culum proposamena bertan behera uzteko eskatu dio Jaurlaritzari, esko la-eragileekin batera berregin dezan, betiere hezkuntza sistema propioa garatzeko prozesua abian jartzeari begira. Lakuak egindako proposamenak ez bezala, EH Bilduk aldarrikatzen duen hezkuntza sistemak pertsona ren heziketa integrala du helburu. Horri jarraituz, curriculumak, besteak beste, aniztasunaren trataera egokia bermatu, hezkidetza modu integra lean landu eta sistemaren laikotasu na defendatu behar du, eta ezin ditu bere baitan onartu ikasleak sexuaren arabera segregatzen dituzten ikaste txeak.
Jaurlaritzak euskal hezkuntza sistema eraikitze bidean aurrera egin beharrean, kontrako norabidea hartu du, Madrilekiko menpekotasuna areagotuz. Hizkuntzen trataerari dagokionez, hezkuntza sistemaren helburuak, euskara ardatz izanda, ikasle euskal dun eleanitzak lortzea izan behar du, eta hori ez da bateragarria hizkuntza ereduen sistema mantentzearekin.
Hala adierazi dio EH Bilduk Jaurla ritzari, egungo sistema horri eusteak ikasle guztien hizkuntza gaitasuna bermatzen ez duelako. Halaber, EH Bilduk hezkuntza sistemaren demokratizazioa alda rrikatzen du, ikastetxeen kudeaketan eta antolakuntzan hartu beharre ko erabakietan eskola-komunitate osoaren parte-hartzea sustatzea ezinbestekoa delakoan. Eta hori, ja kina, ez dator bat zuzendarien ahal mena indartzearekin, LOMCEk, eta Jaurlaritzaren curriculum proposa menak, planteatzen duten moduan. Azken batean, Lakuako Gober nuaren dekretu zirriborroak ez du bermatzen euskal curriculuma, Eus kal Herritik abiatu eta Euskal Herria erdigune izango duena, ez eta buru jabe izango den hezkuntza sistema propioa ere.
17
AMAIUR
Orain, ahora, maintenant, now! Euskal Herrira eta etxera! eta espainiar estatuaren arteko gatazka luzeari irtenbide justu, logiko eta arra zional bat emateko benetan duen in teresaz egon litezkeen zalantzak uxatu ditu erabat. Epaitegi Gorenak urtarrilaren 13ko bilera batera atzeratu du bere eraba kia eta, bien bitartean, Alderdi Po pularrak euskal gehiengo politiko eta sozialaren aldarrikapenak arbuiatzen segitzen du.
E
gia esan joan den martxoan ha rriturik utzi gintuen Alderdi Po pularrak. Izan ere, euskal preso politikoen zigor betetzeari bete be tean eragiten dion Europako erabaki markoa goitik behera errespetatzen zuen Lege Proiektua ekarri zuen Kon gresura. Poztasunak, ordea, ez zigun asko rik iraun (poztasunaz hitz egin badai teke). Hala ere, jakina denez, espetxe politika da Euskal Herrian konponbi derako agertoki batek aurrera egin ez dezan PPren tresna garrantzitsuene takoa. Eta beraz, politika horri jarraiki, urrian emendakin bat aurkeztu dion PPk bere Lege Proiektuari. Aldaketa hark Europako zuzentaraua edukiz hustu eta komunikabideetan zigor
pilaketa legez ezagutzera eman dena baliogabetu zuen. Eta, funtsean, hori da joan den abenduaren 17an Iker Urbinak Ra joyri aurpegiratu ziona. Alegia, botere banaketa defendatzerako orduan bere gobernuaren hipokresia. Izan ere, euskal gatazka eta euskal presoei dagokienean behintzat, botere judizialaren ustezko independentzia ahazteko ohitura du Al derdi Popularrak, eta oraingoan ere, ez du inolako arazorik izan Epaitegi Gore nari presio egiteko arau europarraz egin beharreko interpretazioa gobernuare naren berbera izan dadin. Urbina eta Rajoyren arteko buruz burukoak hainbat gauza utzi ditu age rian. Baina funtsean Espainiako gober nuak euskal presoen eskubideei dien errespetuaz eta beraz, Euskal Herria
Argi eta ozen esan zion Urbinak Ma riano Rajoyri: ez da ETA presoak euren etxetik ehunka kilometrora espetxeratu rik dituena, Espainiako gobernua baizik. PPren gobernua da presoen oinarrizko eskubideak urratzen dituena. Rajoyk, ohi bezala, argudiorik gabe eta disko akastun gisa erantzun zion. Ez zen ustekaberik izan. Duela hamarka da batzuk gure herriak pairatzen duen salbuespeneko egoera bere horretan mantenduko duela berretsi zuen beste behin ere Mariano Rajoyk. Horregatik, eta Madrildik ezer espe ro ezin daitekeen ebidentziaren aurrean, urtarrilaren 10ean Bilboko kaleak bete eta presoak Euskal Herrian eta etxean nahi ditugula orain, ahora, maintenant, now ozen oihukatzera deitzen ditugu herritarrak.
SAREAN
[BIDEOA] Urbina a Rajoy: “Menos presiones y excepciones y más soluciones”
18
[BIDEOA] “España fue parte del problema en el Sahara Occidental y debe ser también parte de la solución”
[BIDEOA] Últimamente solo se le hace frente a la violencia machista con mociones; hacen falta acciones
EUROPAKO LEGEBILTZARRA
TTIP: Euren eredua ala geure eredua?
[BIDEOA] Cinco puntos de vista contra el TTIP
E
uskal Herrian ondo asko dakigu zer den burujabetzarik ez izatea. Ondo asko ikasi dugu hamarka detan ez ezik, azken urteotan ere, nork hartzen dituen erabakiak gure ordez. Erabaki potoloak gainera, gure bizi tzetan zuzeneko eragina dutenak, hi zkuntza zein kulturan, nola hezkuntza, osasungintza, pentsio edota lan-bal dintzetan, hala energia ekoizpenean, elikagaien salerosketan edota zergen ordainketan ere. Zerrenda amaigabea benetan, ikaragarria errealitatean. Ikasi ikasia dugu burujabetza hori eskuratu beharrean gaudela, erabakiak hemen hartu beharrean gaudela, mundu zoro honek bestela hondora garamatzalako, zulora. Zoroa diogu kapital metaketa hutsa delako jaun eta jabe, beste ino lako logikarik jarraitzen ez duten neurri neoliberalek langileon eta herri-se ktoreen interesen aurka dihardutelako etengabe. Egoera hori guztia larriago bihurtzera dator TTIP delakoa, Ame rikako Estatu Batuen eta Europar Ba tasunaren artean hitzartu nahi duten hitzarmena. Pasa den abenduaren 9an, EH Bil du parte duen Europako Parlamentuko
GUE/NGL ezkerreko taldeak banpiro moduan sekretupean negoziatzen ari diren TTIPa egun argitara ateratzeko jardunaldia antolatu zuen Bruselan. Euskal Herritik delegazio zabal eta ani tza hurbildu ginen bertara (ELA, LAB, Eilas, EHNE, Askapena, Attac, Ernai, Fracking Ez!...), Europako gainerako in darrekin batera ideiak partekatu eta in formazioa jasotzeaz gain, hemendik ere geure ekarpena egitera. Herri honetan denbora asko daramagu orotariko za palkuntzen aurka lanean eta borrokan, erresistentzia-lanetan badugu eta es perientzia. EH Bilduren izenean, Oskar Matutek Euskal Herrian eraikiko dugun euste-hormari buruz hitz egin zuen, Silvia Federici egile feminista aipatuz. Horretxegatik, neoliberalismoak Euro pan Maastrichteko Itunaren ondoren antolatu duen erasoaldi bortitzenaren aurrean gaudenez, edukiei ez ezik, be gira diezaiogun bide, bidaide eta helbu ruei. TTIPak orain arte ezagutu dugun oinarrizko eskubide oro kenduko digu, eraldaketa soziala helburu duen anto lakuntza politiko ororen ahalmena deu seztatuz eta herritarrak sasidemokrazia baten itxurakerian defentsarako inongo tresna “demokratikorik” gabe utziz.
TTIParen ondorioak argi baditu gu, ekin diezaiogun bideari helburu bikoitzarekin: gera dezagun TTIPa, gera dezagun behar bezala. Erre sistentzia ez ezik, TTIParen aurkako borrokak eraikuntza ere izan be har baitu, eraiki dezagun TTIParen aurkako horma elkarrekin, sindikatu, mugimendu sozial, indar politiko eta norbanakook, guztiok baitugu pa per garrantzitsua borroka horretan. Gera dezagun hitzarmen hori geure kabuz, neoliberalismoak sortutako banpiroa egun argitara ekarriz, bere izaera agerian utziz. Eredu neolibera la bere ahalmen osoan dugu aurrean, erakuts diezaiogun herri kontziente eta antolatua garela, gainerako herri eta herritarrekin batera bide luzea egiteko prest gaudela. Malin Björk GUE/NGL taldeko presidenteordeak ondo adierazi bai tzuen: TTIPaz ari garenean, geure etorkizunaz ari gara, geure etorkizu na zein ereduren baitan eraiki nahi dugun eztabaidatzen ari baikara. Eu ren ereduaren arabera ala gurearen arabera eraikiko dugu etorkizuneko Euskal Herria?
SAREAN [WEBGUNE BEREZIA] TTIP
19