2015eko urtarrilak 5 · 18. zkia
HERRI
BORONDATEAREN
GARAIA
GAI NAGUSIA 2-3 · HAUTESKUNDEAK 4-5 · ARABA 6 · BIZKAIA 7 GIPUZKOA 8 · NAFARROA 9 · HERRIAK 10-11 · NAFARROAKO PARLAMENTUA 12 GASTEIZKO LEGEBILTZARRA 13 · AMAIUR 14 · EUROPAKO LEGEBILTZARRA 15
GAI NAGUSIA
HERRI BORONDATEAREN GARAIA ametsak errealitate bihurtzeko garaia posaketa eta menpekotasuna EH Bilduk eta EHBaik, eraba kitzeko eskubidea oinarri izanik, Euskal Herriaren independentzia helburu duen prozesu eratzailea abian jartzeko eskaintza egiten diogu jendarteari. Euskal herritarren belaunaldi askok izandako ametsa errealitate bihurtzeko garaia da. Nork bere onena eta guztiok herri gisa neurria emateko garaia da.
helburua, tresna, izaera Helburua: Euskal Estatua. Euskal Estatua da Espainiako eta Frantziako Estatuen in posaketa eta menpekotasuna amaitzeko aukera bakarra. Euskal identitatea babesteko eta garatzeko ez ezik, euskal herritarron oinarrizko eskubi deak bermatzeko eta ongi zatea izateko eta handitzeko egitura juridikoa da Euskal Estatua. Tresna: Erabakitzeko eskubidea. Euskal herritarrok gure buruaren jabe izateko lanabe sa da erabakitzeko eskubidea, lanabes demokratikoa arlo eta eremu guztietan erabakitzeko. Ahalmen hori erabakiak har
2
tzen eta gauzatzen eskuratuko dugu, ez aitorpen formal ba ten zain egonez. Izaera: prozesu dinamiko eta graduala. Orain arte esaten genuen erabaki ahal izateko, aurretik, lurralde batasunaren korapiloa askatu behar zela, nahitaez. Proposamen honen eskutik, ordea, erabakitzeko eskubidea subjektu hori erai kitzeko bitarteko ere bilakat zen da, prozesu eratzailearen ardatza delako.
euskal bidea eta aldebakartasuna Euskal Bidea: Euskal Bidea demokrazia eremu guztietan sakontzeko bidea da.
Eztabaida eta erabakiak herrita rren esku jartzea da bere funtsa. Ez da soilik abertzaleen mese derako bidea, ez da EH Bilduren eta EHBairen egitasmo partiku larra. Euskal Bidea guztion one rako da. Aldebakartasuna: Pentsaezina da Espainiako eta Frantziako Es tatuek Euskal Herriaren eta da gokion erabakitze eskubidearen onarpena egitea. Aldebakarta suna dugu, horrenbestez, Eus kal Bidearen zutoinetako bat, agertoki berriak ekarri eta tarte ko helmugak lortzea ahalbidetu dezakeena.
GAI NAGUSIA [BIDEOA] Hasier Arraiz: “Dena erabaki nahi dugu, dena hemen erabaki nahi dugu”
Hegoaldearen kasuan, estatua rekin harremana erabaki aurre tik, bi erkidegoen arteko harre mana erabakitzea lehenesten dugu, Hego Euskal Herriko lu rralde batasuna lortze aldera.
epe motzeko pausoak Nafarroan aldaketa politikoa. Zikloz aldatzeko unea da, Erre gimena amaitzekoa.
[BIDEOA] Anita Lopepe: “Borondatea dagoen lekuan, bidea badago”
Lurralde Elkargoa. Lurralde Elkargoaren bidean, Hiri Elkar goaren alde egin, hiru herrial deen lurraldetasuna finkatzeko. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Autonomia Erkidegoan estatus politiko berria. Hiru herrialdeetako herritarrek ge hiengoz erabakitakoa eskumen bilakatu, haien erabaki ahalme nak ez izateko Estatuak inposa tutako sabairik.
eskaintza eragileei
prozesu eratzailearen hiru faseak Gaurko errealitatea abiapuntu. Prozesuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea eta Ipar Euskal Herriko errealitateak kontuan hartu beharko ditu, erritmo ez berdinak eta pauso berezituak emanez. Hiru fasetan garatuko da: Autoafirmazioa. Eremu bakoitzeko herritarrek euren buruari erabakitzeko eskubi dea gauzatzeko gaitasuna eman beharko diote.
Autoeraketa. Segidan, eremu bakoitzak eraikuntzari ekin beharko dio, gehiengo sozia lak, politikoak eta instituzio nalak sustatuz. Fase honetan eremu ezberdinen arteko saretzea ere indartu beharko dugu, instituzio partekatuak sortuz eta egun dagoen nazio mailako instituzioa, Udalbilt za, sendotuz. Autodeterminazioa. Hiru garren fasea eredu juridikopolitikoaren gaineko eraba kiena izango da, eta horretan eremu bakoitzak beste euskal lurraldeekin izango dituen barne-harremanak, eta esta tuekin izango dituen kanpoharremanak zehaztu beharko ditu.
Eskubide guztiak herritar guztiontzat hitzarmena sinatu. Eskubide zibil eta politiko guztiak inolako baldintzarik gabe eus kal herritar guztiontzat jasoko lituzkeen hitzarmena adostea planteatzen diegu eragileei. Erabakitzeko eskubidearen aldeko gehiengoak eratu. Ai patutako hitzarmena sinatzen dutenek, instituzioetako go bernuetan eta gizarteko beste eremuetan erabakitzeko es kubidearen aldeko gehiengoak osatzeko konpromisoa hartuko lukete. “Herri borondatearen garaia” azaltzeko 100 mila kafe hartu nahi ditugu. Bidea badago eta zurekin batera egin nahi dugu.
3
HAUTESKUNDEAK
EH Bilg guztiei irekit E
H Bilduk azken asteotan Gasteizen, Iruñean eta Bilbon EH Bilgune bana ireki du. Gune hauek gune irekiak dira jendartearen ekar penak eta ideiak jasotzeko. Zentzu honetan, EH Bilguneek beraien agenda propioa iza nen dute, jendarteari beste lako iniziatibak eskaintzeko. Halaber, EH Bilgune hauek EH BILduren jarduera politikorako tresnak ere badira, lan egite
4
ko, bilerak egiteko, topaketak egiteko gune biziak izango dira. Hori da, hain zuzen ere, beraien funtzio nagusia, herri tarrokin batera izateko gunea. Hiru EH Bilgune aipatu ba ditugu ere, Donostiakoa hu rrengo asteotan martxan ego tea espero dugu eta hainbat herritan ere hauteskundeei begira EH Bilguneak irekiko ditugu. Jendartearekiko ko munikazioa eta harremana
estutu nahi ditu EH Bilduk, eta horri begira gune hauen diseinua, kokapena eta anto lamendua eginak baitaude. Kalean bertan, hirietako erdi guneetan kokatzen diren gune irekiak dira EH Bilguneak. Ar giak eta zabalak. Kanpotik ba rrura eta barrutik kanpora gar denak, barruko lana ikus ahal dadin eta kaleko mugimendua beti presente izan dadin. Hori da EH Bilguneen funtsa.
HAUTESKUNDEAK
guneak, tako lokalak Iru単ea Kale Berria 10, Iru単ea
GASTEIZ Posta kalea 43, Gasteiz
BILBO Areatza kalea 2, Bilbo
5
ARABA araba
Araban EAJk eta PPk sortu duten “klientelismoa” desagerraraztea da gure helburua Arabako Lanak elkarte publikoan gerta tutakoa da horren adibide argiena. Ez dakigu nork asmatu zuen sistema endemiko hori bai na bai EAJk bai PPk etekina atera diote azken urteotan. Gasteizko Udaletxean ere horrelako praktikak eta adibideak topatu dira. Izan ere, Alfonso Alonsoren agintean 65 bat milioi euro zakarrontzira bota ziren. Olarizuko desjabe tzeak, San Antonioko neurrigabeko alokairua, Sidenorreko bideak, Iradier Arenako kudeaketa edo Ihurreko biltegia dira horren adibideak.
Instituzioak eta elkarte publikoak erabili dituzte PPk eta PNVk faboreak ordaintzeko, lagunen mesedetara aritzeko eta, bide batez, haien artean lanpostuak banatzeko
A
raban EAJk eta PPk antolatu duten klien telismo sarea desagerraraztea da gure helburua. Instituzioak eta elkarte pu blikoak erabili dituzte faboreak ordaintzeko, lagunen mesedetara aritzeko eta, bide batez, haien artean lanpostuak banatzeko. Horrelako praktika txarrak eta irregulartasunekin amaitu beharra dago. Hori da EH Bilduren helburua eta konpromisoa. Izan ere, legealdi osoan zehar ho rrelako adibide ugari izan dira baina azken aste hauetan areagotu dira FCC, Ihurre eta Arabako Lanak-ekin batera.
6
Konkurrentzia desleiala, gehiegizko komi sioak, nahierara egindako esleipenak, ordainketa zatituak lehiaketa publikoak ez egiteko, taber na batean ixten diren akordioak, osatu aurretik kontratuak sinatzen dituen enpresak, egin gabe uzten diren errepideak izugarrizko kalte ordai nak jasotzeko eta hurrengo urtean amaitzen di renak… Kontrolik gabeko sistema bati buruz ari gara. Orain harritu egiten gara baina urteotan funtzionatu du despotismoz eta bidegabekeriaz. Horregatik, eta etorkizunari begira, praktika hauekin amaitzeko konpromisoa hartu dugu EH Bildun. Horretarako, kudeaketan gardentasuna bultzatuko dugu. Lehiaketa publikoetan kontra tazio arduratsua eta klausula sozialak ezarriko ditugu eta egun dauden elkarte publikoen ingu ruan azterketa sakona eta berrantolaketa bult zatuko dugu.
BIZKAIA bizkaia
Egoera ekonomiko itogarrian zeuden erakundeak bideragarri dira berriz EH Bilduk lau urtez kudeatu ostean
H
asieratik ziurtatu genuen erakunde publikoe tako ilunkeriarekin amaituko genuela eta hala egin dugu EH Bilduren ardurapean egon diren udaletan. Lemoako kasua izan da agian ezagunena. Aurreko Lemoako udal gobernuak, EAJk osatutakoak, 48.000 euro gastatu zituen jatetxeetan herritarren kontura. Beste 16.000 euro errauts bihurtu ziren Co hibas purutan xahutu ondoren. 24.000 euro joan ziren alkoholdun edarietan eta beste 6.000 kreditu txartel baten bidez, argitu gabeko gastuetan.
eta saneamendurako azpikontratatua zuen zerbitzua modu zuzenean kudeatzeko moldaketak egin ditu eta modu arduratsuan kontsumitzen duten erabiltzaileen tzako prezioak merketu ditu, tarifikazio progresiboagoa indarrean jarriz.
Baina ezkutuan zegoen kudeaketa onartezina argi tara ateratzeaz gain, aurkitu ditugun egoera ekonomiko jasangaitzei aurre egiteko neurri eraginkorrak hartu di tugu, EAJk hainbat udal modu itogarrian zorpetu bai tzituen.
Aurten, 400.000 euro inbertsioetarako gordetzea lortu du udal gobernuak. Auzoetako saneamendua hobetzeko, herriko plaza oinezkoentzako moldatzeko eta frontoi txikia konpontzeko izango dira, besteak beste. EH Bilduk zorra murriztua lortu du, hasierako kopurua ren heren batera.
EH Bilduk Urduñako udala gobernatzeko ardurari heldu zionean, zerbitzu publikoak arrisku larrian zeu den. 5,6 milioi euroko zorra (aurrekontuaren %97) eta gastu eta sarreren arteko desoreka estrukturala. EAJk aurreko legegintzaldian hartu zituen erabaki arduragabeei Foru Aldundiaren inplikazio falta gehi tu behar. Urduñarentzako Aldundiak proposatu zuen bakarra Aduana saltzea izan baitzen. Udalaren eta Ur duñako herritar plataformaren elkarlanak aldarazi zuen foru gobernuaren jarrera eta azkenean, Udalaren bi deragarritasun plana onartzearekin batera, zenbait diru laguntza erraztu zituen. Urduñak gastuen eta sarrerak orekatzea lortu du eta 1,5 milioi eurotan murriztu du hasierako zorra. Horri esker, estutasun larrien ostean, aurten 300.000 euro izango ditu inbertsioetarako. Kudeaketa jasangaitzaren ondorioz, Busturialdeko Ur Partzuergoak 3.350.00 euroko zorra zuen pilatuta 2011an. Eta egoera ekonomikoa zaila bazen, ur sanea menduarena oso larria. Biosfera erreserba izanik ere, ur saneamendu sarea egoera tamalgarrian du Urdaibaik. Azkenean, Partzuergoak lortu du sarea berritzeko lanak 2015ean hasteko konpromisoa, Jaurlaritzaren partetik. Legegintzaldi honetan Partzuergoak zorraren %90 ordaindu du, Bermeo gehitu du kide gisa, hornidura
Dimaren zorra bere aurrekontuaren halako bi zen legegintzaldi hasieran, 2.500.000 euro guztira. Gai nera, 870.000 euroko zorrak aurkitu zituen EH Bilduk “tiraderan”. Hau da, udal kontuetan erregistratu gabe.
Artigasen gertatutakoak Bizkaian hondakinen kudeaketan aldaketa sakona behar dugula adieratzen du
A
rtigaseko zabortegira aldez aurretik tratatu gabeko zaborrak eraman omen ziren, inguruan basoan, zuhaitzetan joan zen astean jasotako irudiak frogatu zutenez. “Berria”k publikatu zuen berria, oso gertakari larriaz ari ginen, baina albisteak ez zuen inongo jarraipenik izan gainontzeko alderdi politikoen aldetik, ezta informazio medioen aldetik. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta EAJren hondakin eta zaborren politika arduragabea erakutsi du argazki horrek, baina horren gai netik, beste behin ere, hitz handien atzetik kudeaketa eza, EAJren kudeaketa eskasa nabarmen ageri da berriro ere. Igaz Q sukarra ren krisia ezagutu genuen, Tratamendu plantaren hainbat langi leen osasuna arriskuan jarriz, aurrera egin zuen orduan ere Foru Aldundia zaramaren poltika. Ezin dugu inolaz ere onartu gure hondakinak kontrolik gabe zabortegira botatzen jarraitzea eta segurtasun falta eta axolaga bekeriarengatik gure basoak zaborrez betetzea. Iosu Madariaga ingurumen diputatuaren batzorderatze eskari urgentea eskatu ge nuen. Gertakariok argi eta garbi adierazten dute Bizkaian honda kinen kudeaketan behar dugun aldaketa sakona. Guztiz egingarria da, ordea, norabidez aldatzen badugu.
7
GIPUZKOA gipuzkoa
Bidegi auzia: ardura politikoak argitzeko garaia da
[BIDEOA] Bidegi auzia: Nora joan da diru publikoa?
M
erabiltzeagatik eta doku artin Garitanok Egin gabeko lanengatik mentuak faltsutzeagatik; kargua hartu bai gutxienez 3,4 milioi euro eta hiru pertsona deitu no sei egun lehe ditu inputatu gisa dekla nago Bidegiko Adminis ordaindu zituzten AP-1eko ratzera. trazio Kontseiluak enpresa Arrasate-Eskoriatza zatian batzuei 60 milioitako liki Une honetan, bide dazioak ordaintzea eraba penaletik ikertua izaten ari da hau dena, baina Bide ki zuen, bi urte lehenago bukatutako lan batzuengatik. giren auzian badago beste alde bat, eta hori ardura Nola da posible EAJk horrelako operazio erraldoia ko politikoena da. Izan ere, kereila, berez, zertifikazioa edo rrika eta presaka egitea hauteskundeak galdu eta gero, ziurtagiria sinatu zutenen aurkakoa da, eta horietatik eta astebete beranduago Diputazioan beste kudeatzaile hiru inputatu ditu epaileak. Baina 2007-2011 legeal ekipo bat sartu behar zuenean. Bai, operazio honi ki dian Markel Olano zen Bidegiren presidentea, eta Ene ratsa dario. Batez ere kontuan hartzen badugu EAJk ko Goia Errepideen Diputatua, eta bada garaia AP-1eko Bidegin 900 milioietako zorra utzi zuela. Izan ere, diru tramu horretan eta besteetan egondako irregulartasu publikoaren xahuketa ikaragarria burutu zuten Markel nei buruzko argibideak emateko. Olanoren Ahaldun Nagusiaren garaian. EH Bilduk hasieratik salatu zituen Bidegiren ku deaketa txarra eta obretan egondako desfase erral doiak. Azkenaldian, Bidegiren auzia berriro agertu da komunikabideetan. Arrazoia da 2014ko azaro amaie ran Gipuzkoako Foru Aldundiak kereila aurkeztu zuela Azpeitiko epaitegian, Bidegik AP-1 errepideko Eskoria tza Iparra – Arrasate Iparra tartean egin gabeko zenbait lan ordaindu zituelakoan. Hain juxtu egin gabeko lan horiengatik, gutxienez 3,4 milioi euro ordaindu zituela ikertzeko eskatu zuen Aldundiak. Epaitegiak abenduan tramitera onartu zuen kereila diru publikoa bidegabe
8
Lehia politikoen eta hauteskunde lehien gainetik herritarrek egia jakin behar dute eta denok dugu ar dura erantzukizun horiek argitzeko. Horrelako kasuak aztertu egin behar dira, bai Ebrotik behera bai Ebrotik gora. Jokabide oso larriak dira: Bidegiko zuzendaritzako kideek sinatu zituzten irregulartasunak, aurreko legeal diko ordezkari politikoek, alegia. Ez dago beste aldera begiratzerik: Gertaera larriak dira; eta gizarteak ustelkeriaren aurrean duen kezka kontuan hartuta, ardura politikoak argitzeko garaia da.
NAFARROA nafarroa
Auzolanaz, Sakana zulotik burua ateratzen
U
rte latzak Sakana aldean. %7ko langabezia tasa baxua izatetik %23ra pasa da krisialdia ren aitzakiz. Egoera latza sakandar askoren tzat eta eskualdearen etorkizunarentzat. Herritar askok, beste zonaldetan hasi ziren lan bila, Nafa rroako Gobernuaren utzikeriak hamildegiaren er tzean utzi duelako bailara. Egoera honen aurrean Sakanan lanean jarri zi ren egoerari buelta eman eta bertako herritarren etorkizuna ziurtatuko duen garapen plana martxan jartzeko. Udal, mankomunitate, eragile sozial eta to kiko enpresariek bat egin zuten, Sakana2020 plan estrategikoa eratzeko. Sakantzen Sarea sortu zen garapena eta ekintzaileak laguntzeko, Mankomuni tateak Sakanako Garapen Agentzia eratu zuen baita eragile ekonomiko eta sozialen lanerako Sakanako Sozioekonomiaren Behatokia. Turismoa, energia, kontsumoa, industria, hezkuntza edota nekazaritza eta abeltzaintza bezalako faktoreak kontutan har tu dira, eta haiei zuzenduriko ekinbide konkretuak adostu dira. Plan estrategikoak, alderdi politiko eta sindikal guztien babesa jaso du bai Sakanan baita Nafarroako Parlamentuan ere. Sakanak zulotik burua atera nahi du eta lanean jarri da horretan. Zonaldeko enpresariekin elkarri zketak egin dira enplegua sortzeko dauden aukerak aztertzeko. Baliabide anitzeko bailara izanik turis moari bultzada eman nahi zaio, herri ezberdinetako nekazal azokak sustatuz eta Santiago Bide zaharra ren ibilbidea berreskuratuz.
Udal, mankomunitate, eragile sozial eta tokiko enpresariek bat egin zuten, Sakana2020 plan estrategikoa eratzeko
Sakana mugitzen ari da, alderdi politiko, sindika tu, eragile sozial zein ekonomiko eta bertako bizila gunen bultzadaz. Honen aurrean aldiz Nafarroako Gobernuak mugimendurik ez du egin. Sakana Ga rapen Agentziako kideek parlamentuan salatu zuten moduan, UPNk eta Barcinaren Gobernuak bizkarra eman diote zonaldeari. Aho batez, parlamentuan, laguntza eta inplikazioa eskatu zitzaion gobernuari. Sakanak aurrera egin nahi badu, nahitaezkoa du Gobernuaren laguntza, jadanik sobera itota diren udalek zonaldea garatzeko politiken zama beren gain har ez dezaten. Konparazioak mingarriak dira, eta Sakana hondoratzeko Nafar Gobernuaren ja rreraren isla dira. Tuterako nekazaritzako elikagaien hiria izanen de azpiegiturarako 120 milioi euroko aurrekontua eman du Nafar Gobernuak, 336 milioi euro Piriniotako Garapen Planarendako. Kontrako aldean, Sakanako Plan estrategikoa garatzeko 3 0milioi euroko aurrekontua adostu du UPNren Go bernuak.
9
HERRIAK Araba
Agurainek Bustamante Etxean alokairu sozialeko 11 etxebizitza egiteko proiektua du
A
guraingo Udalak Bustamante Etxean alokairu sozialeko 11 etxebizitza egiteko proiektua amaitu du. Etxebizitza hauek 35 urte beherakoko gaz teentzat zuzenduta daude. Bustamante Etxearen jabe goa orain Udalak du eta eraberritze lanak egin behar dira bertan. Etxebizitza hauetako bat lortzeko hainbat baldintza bete behar dira: 18 eta 35 urte bitartekoa izan, Agurai nen erroldatuta egotea edo bertan lan egitea eta urtean 3.000 eta 35.000 euroko diru sarrerak izatea. Era be rean, ezin da azken bi urteotan beste etxebizitza baten jabea izan.
gordetzeko lekua. Alokairuaren prezioak 150 eta 350 euro bitartekoak izango dira diru sarreren eta gela ko puruaren arabera.
Etxebizitza bakoitzak ezaugarri ezberdinak ditu bai na guztiek sukaldea, egongela komuna eta gela bat edo bi izango dituzte. Horrez gain, solairu bakoitzean gar biketa gunea egongo da eta beheko solairuan bizikletak
Agurainek proiektua eta finantzazioa loturik ditu. Baina oraindik orain Biltzar Nagusien baimena behar du 2011 egoera ekonomiko larriaren ondorioz bidera garritasun plan baten menpe baitago.
Bizkaia
Dimako liburutegia auzolanean errekuperatu dugu Bilduma zaharkitua eta antolatu gabe ze goen eta horretarako, lanbidez liburuzaina den herritar baten laguntzaz berrantolatu zen. Euskal Herriko Liburutegi Sarean jadanik alta emanda zegoen eta hauxe, Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzak eskatu ahal izateko baldintza da. Udaletxea arduratu zen Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jartzen. Udalak lokala konpontzeko behar zen dirua jartzeko hautua egin zuen eta herritarrek libu rutegia zabalik egoteko txandak egiteko bolun tario atera ziren.
D
iman udalaren egoera ekonomikoak be hartzen zuen udal liburutegia itxita egotea. Lokala ba zegoen baina egoera txarrean eta konponketa lanak zehaztu ziren lanbidez aparejadorea den herritar baten la guntzaz.
10
Lokala garbitu, margotu eta berrantolatu zen 14 herritarren laguntzaz, eta txandak egi teko 37 pertsona prest agertu ziren. Bakoitzak, hilean baten, 2 orduko txanda egitera konpro metitu zen. Egitasmoa martxan dagoenetik, ha rrera ona izan du. Aurten erabileran handitze nabarmena egon da.
HERRIAK Nafarroa
Gipuzkoa
Juan Karlos Izagirrek UPNk Lekarozen egin nahi duen proiektu herritarren galderei urbanistikoaren erantzungo die Atanon kontra azaldu da Otsailaren 7an Atanon burutuko den saioan, edozein herritarrek egin ahal izango ditu galde rak eta inongo baherik gabe erantzungo dute Baztango EH Bildu Juan Karlos Izagirrek eta EH Bilduko gainontzeko zi
O
negotziek. Legegintzaldiaz kontu emateko ez-ohiko ekitaldi ireki eta zintzoa izan nahi du. Informazio guztia www.hartuhitza.net orrialdean dago eskuragai.
Donostiarrak izango dira ekitaldiaren protagonista nagusiak; zuzeneko komunikazioa bultzatuko dugu. Le gegintzaldian egin diren edo egin ez direnen inguruko galderak dituztenek EH Bilduko kideei egiteko aukera izango dute. Ekarpenak, kezkak edo zalantzak dituz tenek galdera bidez helarazi ahalko dituzte. Donostiar orok galderak modu zuzenean, askean eta inongo ba herik gabe egin ahalko ditu. EH Bilduk erronka bezala hartu du Atano betetzea hiriaren diseinuan parte har tu nahi duten donostiarrekin. Guztiok dugu zeresana. Donostiar guztiak gonbidatzen ditugu ekitaldi honetara, hain zuzen ere, haiek zehaztuko dutelako beren galde rekin ekitaldiaren gidoia. Kontu emate ekitaldia publikoa eta hiritar guztiei irekia izango da, eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Ondorioz, 20 bat galderei erantzuna emango zaie. Antolakuntza eta ekitaldiaren funtzionamendua errazteko, eta denbora mugatua denez, galdera luzatu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute eta galderaren gaia ere zehaztu beharko dute. Gaia bakarrik, aipatu bezala aurrez ez baitira galderak ezagutuko .Galderak egin nahi baldin badituzte hiru aukera dituzte: auzoz auzo sortu ditugun sare eta dinamizatzaileen bitartez erregistro fitxetan izena eta gaia emanez, www.hartuhitza.net web orrialdearen bitartez edo Appgree aplikazioaren bitartez.
A
tzeko atetik eta modu estalian, UPNk eraikun tza sektoreko enpresarien mesedetan izanen den proiektu urbanistiko berri bat indarrean sartu nahi izan du. Lekarozen oraingoan. Yolanda Barcinaren Gobernuak, Lekarozen golf zelai bat, ho tel bat eta luxuzko 252 etxebizitza eraikitzeko plana aurkeztu egin du. EH Bilduk UGPS hori geldiarazteko eta haren tramitazioa ezesteko eskatzen dio Nafa rroako Gobernuari, eta bertako udalarekin zintzo eta leialtasunez aritu dadila lankidetzan, Udalaren Hirigintza Plan berria bideratu eta onesteko, betiere Baztango borondatearekin eta irizpide teknikoekin bat. UGPS hori bideratzeko arrazoi bakarra da en presa sustatzailearen eta Nafarroako Gobernuaren artean dagoen konplizitatea, zertarako eta Baztango borondatea iruzurrez urratzeko; eta baztandarren borondatea gehiengo osoz dago Baztango Uda lean ordezkatua (Bilduk eta Ezkerrak gehiengo osoa dute) Nafarroako Gobernua enpresa sustatzailearen interesen alde ari da eta, zalantzarik gabe, interes orokorren aurka. Interes orokorrak Baztango boron datean daude ordezkatuak, bai eta hirigintza arloko arrazoietan ere.
11
NAFARROAKO PARLAMENTUA
Aitziber Sarasola lankide eta lagunari
A
ste batzuk pasa dira utzi gin tuzula, baina bihotza saltoka eta eskuak dardarka heldu diot orri zuriari. Zer egingo diot, maitia. Badakit, atzera bueltarik ez duen mi nari astinaldia eman eta aurrera egin behar indartsu! Horixe esan zenidan azkeneko aldian. Baina zaila da. Hi tzok iltzatuta ditut buruan, eta zinez jarraitu diot zure esanari, baina zaila da. Ezinezkoa iruditzen zait esan nahi dizudan guztia 2000 karakteretan sartu ahal izatea. Ezinezkoa egiten zaigulako zu gure pentsamenduetatik egun bakar batez ere ateratzea. Ezi nezkoa, zuk irakatsitako guztia kajoian sartzea. Ezinezkoa izango dugulako zu ahaztea. Ez zara nolanahiko emakumea izan, izan ere! Niri neuri, ezagutu zintudan momentutik bertatik zirrara berezia eragin zenidan. Indarra, ziur
12
tasuna, umorea, sentiberatasuna… Hori guztia eta gehiago igorri zenidan, lehenengo ordu erdian. Eta orduz geroztik, lau urtez parlamentuko tal dean zurekin lan egiteko zortea izan dut. Zortea izan dugu guztiok. Eta zu sakonki ezagutzeko. Emakume itzela, zinez. Lotsa gutxi zeneukan, egia esa teko, baina hori entzuteak lotsagorrit zen zintuen… Zurekin lan egitea plazera izan da. Gauzak argi esaten zenituen beti, bai horixe! Ahots fin eta leunez, baina sendo eta indartsu! Atrilean, eta atriletik kanpo. Bulegoan, eta tabernan. Zurekin lan egin dugun guztiok ezagutu dugu zure lanerako gaitasuna. Miresgarria. Lan handia, eta polita. Berdin emakumeon es kubideak sutsuki defendatuz, edo euskaldunon hizkuntza eskubideak lau haizetara barreiatuz. Arerio po litikoei esan beharrekoak esanez, gauzak bere tokian jarriz, eta behar
izan duenari elkartasun keinua, hi tza, eta ekintza. Eta gurekin, EH Bilduko kideokin izandako harremanaz, zer esan? Lan kide eta lagun izan zaitugu. Benetako lagun. Beti gutako bakoitzaren on gizateaz kezkatuta, beti animoak eta besarkada bat emateko prest, edo malkoak xurgatzen laguntzeko prest. Zailtasunen aurrean etsipenik ez! Ho rixe bera egin duzu zuk zeuk azken unera arte. Indarrak bildu eta aurrera egin duzu beti. Eta hori irakatsi diguzu besteoi ere. Zaila da zure hutsuneak sortzen digun mina arintzea. Baina jo eta ke ari gara lanean, zure esanei jarraiki. Eta zalantzarik ez izan, omenaldirik onena, garaipena! Nafarroan gauza tuko den aldaketaren zati potolo bat zurea baita, Aitziber. Maite zaitugu. Bakartxo Ruiz
GASTEIZKO LEGEBILTZARRA
EITBn ere enplegu publikoaren alde
E
H Bilduk Eusko Irratian egin berri den Lan Deialdi Pu blikoaren balioa berretsi du enplegu publiko estrukturala sor tzea ahalbidetu duelako. Koalizioak iaz babestu zuen prozesu hori za puztera dator, ordea, EITBko zu zendaritzak aurkeztutako EnpleguErregulazioko Espedientea. Hori dela eta, EH Bilduk espedientea bertan behera uzteko eskatu du eta, hala egin ezean, Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusiaren dimi sioa galdegingo du. Unai Urruzunok azaldu duenez, “guk enplegu publikoa sendotzea helburu zeukan prozesu bati eman genion babesa; prozesu horren abiapuntu gisa, Eusko Irratian 49 lanpostu estruktural sortzeko deial di publikoa adostu genuen eta, ho rrekin batera, EITBko zuzendaritza ren konpromisoa ere lortu genuen, sindikatuekin plantilla estrukturala zehazteko eta adosteko”. Hau da, atea irekita geratu zen beste lan deialdi bat egiteko, lanpostu finko gehiago sortzeko, langileen or dezkariekin adostuta eta irrati eta telebista publikoen behar estruktu ralak aintzat hartuta. Prozesu oso bat babestu zuen EH Bilduk, beraz, baina Maite Iturbek iragarritako erregulazio espedienteak errotik eteten du, horren ostean ezinezkoa litzatekeelako beste lan deialdi bat egitea eta plantilla estrukturalean lanpostu berriak sortzea. “Horrega tik eskatu dugu espedientea bertan behera uztea, guk enplegu publiko estrukturala sortzeko babestu ge nuelako prozesua, ez enplegua suntsitzeko”, Urruzunok dioenez. EAJk Andoni Ortuzar EITBko zuzendari nagusia izan zen garaian abian jarri zuen kontratazio politika negargarriak sortutako egoera irre gularra konpontze bidean jarri du Eusko Irratian egindako lan deial diak. Jeltzaleen politikaren ondo
[BIDEOA] Eusko Irratiko lan eskaintza publikoari BAI; EREari EZ
[BIDEOA] Sabin Etxean daude gaurko EiTBren egoeraren arduradunak egindako manifestazioari buruzko bideoa
Jaurlaritzak euskal hezkuntza sistema eraikitze bidean aurrera egin beharrean, kontrako norabidea hartu du, Madrilekiko menpekotasuna areagotuz.
rioz, egun Eusko Irratiko 79 langilek finkoak ez diren kontratu mugaga beak dituzte. Kontratuak mugaga beak, baina lanpostuak behin be hinekoak. EH Bilduk babestutako deialdi publikoak, aldiz, 49 lanpostu finko, estrukturalak, sortu ditu, eta beste 30 gehiago sortzea ere –edo 40, edo 20, EITBko zuzendaritzak eta sindikatuek hitzartu beharko duten kopurua– ahalbidetzen du, betiere EITBren behar estrukturalei erreparatuz. Negoziazio horri berehala ekin behar diote Iturbe buru duen zu zendaritzak eta sindikatuek, plan tilla estrukturala adosteko, eta hori egin bitartean orain arteko lanpostu guztiak mantendu behar dira. Izan ere, Eusko Irratiko arazoa EITB NETen eta gestoreen kontratazioe tan ere berdin-berdin azaldu dela kontuan hartuta, ez du zentzurik orokorra den egoera horri adaba kiak jartzen ibiltzea; konponbideak ere orokorra izan behar du.
13
AMAIUR
Eredu sozial, ekonomiko eta politikoa errepresioaz blindatu nahi dute PPk eta PSOEk
2
014an, Herritarren Segurtasune rako Legea edo jendeak mozal le gea esaten dion hori tramitatu zen. 2015aren hasiera honetan, aldiz, Zigor Kodearen erreformari ekin diote. Aldake ta “txiki” baina garrantzitsu batzuen fal tan, PPk eta haren mandatari leiala den UPNk noiz onartuko dituzten zain daude biak ala biak. Egun gutxiren buruan ger tatuko da hori Espainiako parlamentuan. Hala ere, herritarren, askatasunen eta eskubideen aurkakoak diren bi lege horiei gutxi iritzita, Espainiako eskuina Parisko eraso jihadistaz baliatu da ikus puntu juridiko eta politikotik nahiz giza ikuspegitik basakeria hutsa den beste neurri bat indarrean jartzeko. Eta ora ingoan PSOEren laguntza lortu du Al derdi Popularrak. Hedabideetan agertu beharra duenez, Alderdi Sozialistak ba besa eman dio Rajoyri frankismo osteko laugarren itun antiterrorista herritarrei inposatzeko. Gainera, presaka eta disimulurik gabe egin du hori, nahiz eta Ferrazko buruzagia, estatu gizon gisa agertze ko beste saiakera barregarri bat eginez, hartutako erabakia leuntzen saiatu den.
PSOE itunari atxiki zaion arren, gober nura itzultzen denean (egunen batean itzultzen bada), biziarteko zigorra ezar tzen duen artikulua kenduko omen du Zigor Kodetik. Twitterren baten batek idatzi duen bezala: “emadazu botoa, gobernatzen dudanean sinatu dudan biziarteko zigorra indargabetuko dut eta”. Patetikoa. Orain, itun hori estatuko bi alderdi nagusiek aurkeztu duten Lege Organiko proposamenean gauzatu da. Edukia iku sita, lehen salatu duguna berretsi behar dugu: lege antijihadista edo antiterrorista hori ez da jihadismoaren kontrakoa, he rritarren kontrakoa baizik. PPk eta PSOEk aurkeztu duten pro posamena zentzugabekeria hutsa da berez. Espero izatekoa zen bezala, gaur egungo marko juridikoa hartzen du oi narritzat (orain dela gutxi PPk aldatu duen marko bera), eta marko horretan, beste gauza batzuen artean, “ekintza te rroristatzat” jotzen dira honako helburu hauek dituztenak: (…) konstituzio-ordena iraultzea, Estatuko instituzio politikoen edo egitura ekonomiko nahiz sozialen desagerpena edo ezegonkortze larria,
edo besterik gabe herri-bakea modu la rrian eraldatzea (…)”. Argi eta garbi dago. Denbora asko eta daukaguna baino askoz ere espazio gehiago beharko litza teke itun antiterrorista hori sakon azter tzeko, baina hitz gutxitan esan dezakegu nabarmenki areagotuko duela berez gabezia demokratiko handiak dituen sistema baten inboluzio demokratikoa. Inboluzio prozesu hori orain dela lau urte hasi zen, Espainiako konstituzioko 135. artikuluaren erreformarekin. Gero, bata bestearen atzetik etorri ziren finan tza erreforma, lan erreforma, erreforma fiskala, Hipoteka Legearen erreforma, hezkuntza sistemaren erreforma, osasu naren erreforma, pentsioen erreforma, Herritarren Segurtasun Legea, Zigor Ko dearen erreforma… eta, nola ez, Estatu itun hau. Inork ez dezala zalantzarik izan. Esta tuak, PP eta PSOE buru dituela, 1978tik inposatutako eredu sozial, ekonomiko eta politikoa nahiz lurralde egitura blin datuko dituen marko bat ezarri nahi du. Eta itun horri men egiten ez dionak ba daki zer espero dezakeen. Euskal Herrian asko dakigu horretaz.
SAREAN
[BIDEOA] Cuadra: “Doctrina Parot frente a doctrina Botín”
14
[BIDEOA] Larreina: “Trabajar por la paz no es devolver mal por mal como ustedes hacen”
[BIDEOA] Urbina exije la derogación del régimen de detención incomunicada
EUROPAKO LEGEBILTZARRA
Greziar herriak bere etorkizunaren kontrola hartzea erabaki du
E
zkerreko indarrek osatutako koalizio gazte batek statu quoa hankaz gora jar dezakeela erakutsi berri digu Syrizak Grezian. Garaipena ikaragarria izan zen eta, zailtasunak zailtasun eta kontraesa nak kontraesan (ia-ia ezinbestean aukeraturiko gobernukidea edota emakumeen presentzia txikia orain dik, esate baterako), Gobernua har tzeko eta osatzeko ahalmen handia erakutsi dute. Troikaren aurkako bo zka izan da, zalantzarik gabe, baina baita duintasuna, askatasuna, subira notasuna eta etorkizunaren aldekoa. “Herriak hartu behar du bere etorki zunaren kontrola”, esan zigun Alexis Tsiprasek hauteskunde gauean; eta baita hartu ere. Gobernuaren lehenengo urratsek berehala erakutsi dute Syrizak gogor eutsi diola aldaketaren hautuari, be netako aldaketaren hautuari. Sinbolis
moz betetako erabakiekin, alde batetik (“Troikarekin ez dugu negoziatuko, ez duelako horretarako zilegitasunik”), eta neurri errealekin bestetik (gutxieneko soldata igoz, pobreziaren eta bazter keriaren aurkako egitasmoa aurkeztuz, edota energi sistema propioa, aurre rakoia, ekologikoa eta sostenigarria lortzeko bidea irekiz, hiru adibide jar tzearren). Erantzun erabat demokra tikoa da Syrizak eman diona egoerari eta Europar Batasunetik inposatutako austeritate politikei eta, finean, pro tektoradoari. Eta baita, jakina, greziar alderdi tradizionalei. Greziarrak ez zi ren “ezezagunaren” beldur, “ezagutzen zutenaren” beldur baizik. Eta sobera arrazoi zituzten horretarako. Bistan da, jakina, lana erruz egin beharko dutela Syrizak eta greziar herriak hainbat eta hainbat sektorek jasaten duten krisi humanitario beza la definitua izan den egoerari buelta
emateko, buelta ematen hasteko. Baina bidea hau da, Europar Batasu neko agintari eta aginte askori grezia rren hautua gustatu ez zaien arren. Hauteskunde kanpainan beldurraren mamua astindu ondoren, Syrizare kin konpartitu behar dituzte Europar Batasuneko gainerako estatu-kideek Ministroen Kontseiluko eserlekuak. Eta hor ahots desberdin bat, erabat iraultzailea ondokoekin parekatuz, ikaragarri garrantzitsua da, eta ez greziarrentzat bakarrik. Europako Parlamentuko GUE/ NGL taldea Atenasen izan zen Syri zari elkartasuna adieraziz eta ezke rreko europar koalizio zabal hori elikatuz. Elkarren artean esperien tziak konpartituz eta ikasiz eraldatuko dugu gizartea, eta baztertuko politika zaharrak. Bakoitzak bere etxean egin beharko duen lanarekin batera, lan horrekin batez ere, jakina.
15