2015eko otsailak 19 · 19. zkia
Sakeoarekin amaitzeko
Kutxabanken kontrol publiko eta soziala
GAI NAGUSIA 2-3 · HAUTESKUNDEAK 4 ·ELKARRIZKETA 5-8 ARABA 9 · BIZKAIA 10 GIPUZKOA 11 · NAFARROA 12 · HERRIAK 13-14 · NAFARROAKO PARLAMENTUA 15 GASTEIZKO LEGEBILTZARRA 16 · AMAIUR 17 · EUROPAKO LEGEBILTZARRA 18-19
GAI NAGUSIA
Sakeoarekin amaitzeko Kutxabanken kontrol publiko eta soziala
A
zken asteotan komu nikabideen bidez jakin eta entzun dugunak edozein utziko luke harri eta zur; ez soilik Mario Fernandez edota Cabie cesi leporatzen dizkieten deli tuengatik, lobby pribatizatzailea osatzen duten PNV, PSOE eta PPren jarrerengatik baizik. EAJko buruzagia izateaz gain Lehendakaria ere omen den Urkulluk eztabaida desbidera tzen saiatu da era traketsean eta EAJ eta PSOEk EAEko parlamentuan ikerketabatzordea era
tzearen aurka bozkatuko dute nahiz eta Mario Fernandezek epai learen aurrean hark egin zuena ohiko praktika zela esan. PPko kide batek EAJko bati eskatu zion PSOEko
kide bat “kolokatzeko”, Estatuari eskainiriko “zerbitzuen” ordain gisa. Adarrak nahi adina izan daitezke baina enborra bat eta bakarra da, alderdien eta alder diko kideen mesedetan erabilt zea diru eta baliabide publikoak. Praktika hau herri honetako eli te politiko, mediatiko eta ekono mikoek onartua da Mario Fer nandezen esanetan, bere ustez edonork egingo lukeena egin baitzuen. 2013ko abenduan, PPk Ku txabanken kontrol publiko eta soziala galaraztea helburu zuen legea PNVren sostenguaz onartu zuenean, Mario Fernan dez EAEko kutxen salbatzaile gisa aurkeztu ziguten komu nikabide ia guztiek, EITB buru, noski. Edo, 2014ko maiatzean, Europako hauteskundeen bai tan Ortuzar eta Egibarrek Ku txabanken pribatizazioa ezezta tu eta ekainean BBK eta Vital kutxak 30 alderdiko lagunen eskutan utzi zituztenean PNV finantzetan aparta zela saldu nahi izan ziguten. Baina ohartzen hasiak gara, pribatizatzaileen asmoak ez di rela hain zintzoak eta pribatiza zioaren aurka ari ginenak arra
EAJko alkate ohiak eta bere gobernu taldeak Pinosoloko iruzurrean erantzukizun zuzena izan dute. Mario Fernandezen ondorengo den Billalabeitiak %73 igo du bere soldata, urtean 800.000 € irabaziko dituelarik.
GAI NAGUSIA
zoiak genuela, kontrol publikoa eta soziala ezinbestekoa dela. Ekonomiaz hainbeste omen dakitenek euren poltsikoak bapo betetzea besterik ez dute helbu ru: horregatik nahi dute kontrol publiko eta sozialik gabeko Ku txabank, arpilatzearekin jarrai tu ahal izateko. Arpilatzearen azken adibide bat: Kutxabankek etxe-kaleratzeak agintzen di tuen bitartean, bere presidente berria den Billalabeitiak %73 igo du soldata, urtean 800.000€ irabaziko dituelarik. Hori salatzea eta kontrol pu blikoa bermatzeko alternatibak aurkezten ditugunak, badugu beraz zer esan eta zer egin. Konturatu gara herritarrok in formatuta eta antolatuta gau denean arpilatzea eta diru-ku txa publikoak xahutzea ez dela hain erraza, zigorgabetasunari mugak jar diezazkiokegula. Eska dezagun beraz Kutxabank eta hiru euskal kutxetan azken urteotan PNV, PSE eta PPk, es kandaluz lepo dabilen CCOOre kin batera, herritarron kontura burutu dituzten azpijokoak ar gitzea eta erantzukizunak es katzea. Eta nola ez, halakorik inoiz gehiago gertatu ez dadin eta herri honen eta herritarron zerbitzura arituko den Kutxa bank publikoaren aldeko kon promisoarekin lanean jarraituko dugu. Guk argi baitugu, mafia kanpora eta Kutxabank Pu blikoa eta soziala!
Kutxabank-eko akordio politiko ezkutuak argitara atera ditzagun. Sinatu ezazu Ikerketa Batzorde bat eratzearen alde. #MafiaKanpora
SINATU HEMEN!
Egin dezagun bidea “Gure erabakiak, gure eskubideak” leloarekin abiarazi zen eskubide sozia len karta osatzeko prozesua. Ezberdi nak batzeko ahale gina egin duen pro zesua eta edukietan garapen ideologiko handia erakutsi duena. Prozesu ho rrek karta interpe lazio dinamika bati ekiteko tresna iza tea lortu, eta gure eskubideak de fendatzeko unean ehunka eragile eta sindikatu ados dau dela erakutsi du, minimoetan bada ere; orain gehien goa eskubide horien jabe izatea da erronka, eta, batez ere, es kubide horiek jendarteak duen erabakitzeko eskubidean oinarrit zen direla ulertaraztea. Horretan ere EH Bilduk ardura handia du. “Aldaketa orain, alternatibak baditugu” lelopean beste fase bat irekitzen da, sozializazio fasea, alegia. Niri are interesgarriagoa iruditzen zait. Eskubideak beste norbaiti eskatzetik guk geuk geure eredua eraikitzeko deia egiten da fase honetan. Nahiko zentzuzkoa da behin dagokigun eskubidearen jabe egiten garenean subjektu aktiboa bilakatzea eta gure etorkizunaren diseinuan parte hartu nahi izatea aldarrikatzea. Benetan bide hori egiteko hautua egi teak mugimendu sozialaren heldutasuna eta burujabetza eraku tsiko luke, eta EH Bilduk maila berera egokitu beharko luke bere jarduera politikoa: alternatiba eraikitzeko ordua da. Euskal Herrian baldintza okerrenetan erantzun sortzaileak eta eraikitzaileak ematen asmatu dugu, ilusioarekin, beste etorkizun bat bilatzeko asmoarekin. Eredu sozioekonomikoan ere bide ber bera egin behar dugu, alternatibak eraikiz eta herriaren erabakiak errespetatuz. Hori da herri honek izan behar duen muga bakarra arlo sozialean ere, alternatiba sozial eta eraldatzaileak eraikitze ko sormena eta gure erabakitzeko eskubidea, alegia. Martxoaren 14an bide horretan beste pausu bat eman dezagun Bilbon eta Iruñean. Carlos Renedo, Eskubide sozialen kartaren prozesuko parte-hartzailea
3
HAUTESKUNDEAK
PARTE HARTU
Puntuz puntu, programa egiten
M
aiatzeko udal eta foru hauteskundeei begira, puntuz puntu progra足 ma osatzeko fasean hasi gara herri eta herrialdetan. Lan
hau zurekin batera egin nahi dugu, zure ekarpenak jasoz, zure prioritateak ezagutuz. Horretarako esteka honetan dituzu gure oinarri ideolo足
gikoak. (http://ehbildu.eus/eu/ hauteskundeak/udal-eta-foruhauteskundeak-2015/pro足 grama-puntuz-puntu/oinarriideologikoak)
Nola parte hartu? Bi bide dituzu: Azpian dituzuen ehbilgunetan eta batzarretan parte hartuz edo Internet bidez: Hemen duzun galdetegia betez edo gure Appgree kanaletik
4
ELKARRIZKETA ·Hasier Arraiz·
EH Bilduren bozeramalea
“Ofentsiboki jokatuz askatasun osoa eta justizia soziala irabazteko garaia da” Appgree aplikazioaren bidez jasotako galderekin eginiko elkarrizketa
Nola lortuko da herritar ezabertzaleak erabakitzeko eskubidera hurbiltzea? Abertzaleak ez diren herritarrek erabakitzeko eskubidearekin bat egingo dute beraiei eragiten dieten kezkei irtenbidea emateko tres na eraginkorra dela ikusiko du tenean. Beraien kezka gehienak, noski, abertzale gehienon kezkak dira, ez baikara mundu desberdi netan bizi. Ondorioz, beraien bizibaldintzekin estuki lotuta dauden kezkak ei dira. Pertsona bera edo senideren bat langabezian geldi tu izana, etxebizitzaren hipoteka ordain tzeko arazoak, ikasketak eduki arren seme-alaben etorki zun iluna, ebakuntza egiteko os pitaleko itxaron zerrenda amaiga bea, pentsioa berriro murriztuta hilabetea amaitzeko gorriak pa satu beharra... Beraz, abertzaleak ez diren herritarrek -noski, baita abertzaleek ere- ikusi behar dute beraiei ere erabakiak -politikoak,
“Euskal Bideak herritar guztiak beren etorkizunaren jabe egin nahi ditu, baina batez ere beren orainaldiaren protagonista”
ekonomikoak, sozialak...- hemen, Euskal Herrian, hartzea komeni zaiela. EH Bilduk ez dio indepen dentzia izango dugun egunean dena zoragarria izango denik, bai zik eta guztiontzako hobea izango den etorkizuna erabakiz erabaki eraikitzeko aukera dugula. Era bakitzeko eskubidearen dimentsio sozialak -demokrazian sakontzeko borondate amaigabeak- sektore horiek erakarriko ditu, hain zuzen, erabakitzeko eskubidea beraien kezketara hurbilaraziko dugulako.
Zure esanetan, herritarrak dira Bidea Badago proposamenaren hartzaile. Zer eginkizun degu herritarrok Euskal Bidearen garapenean? Euskal Bideak herritar guztiak be ren etorkizunaren jabe egin nahi ditu, baina batez ere beren orai naldiaren protagonista. Horrega tik diogu euskal herritarrek Euskal Herri osoan abian jarri nahi du gun prozesu eratzailea sustatu behar dutela. Nola? Beraien kon promiso pertsonaletan oinarrituta
5
ELKARRIZKETA
-batzuena handiagoa, besteena txikiagoa, nork berea aukeratuz“bide-lagun” bilakatzea nahi dugu. Beraien eguneroko bizimoduetan konpromiso pertsonalak era an tolatu batez hartuz, erabakien bidea -erabakiz erabaki osatzen den bidea, hain zuzen- ibili nahi dugu. Bide-lagunek eragile po litiko eta sozialak eta instituzioak pausoak ematera bultzatu behar dituzte, gure muga bakarra herri tarren borondatea izanda. Zer paper dute gaur egungo parlamentu autonomikoek proposamen honetan? Parlamentu horiek Hego Eus kal Herriko lurraldeen arteko zatiketari eusteko eta espainiar Estatuarekiko menpekotasuna bermatzeko asmoz sortu ziren. Hiru hamarkadatan funtzio horiek ederki asko bete dituzte. Eus kal Bidea egiteko proposamenak menpekotasunaren mesedetan ezarritako instituzio horiek insu
6
“Euskal Bidea egiteko proposamenak menpekotasunaren mesedetan ezarritako instituzio horiek insubordinazio demokratikoaren alde iraultzea du xede”
bordinazio demokratikoaren alde iraultzea du xede. Bi norabidetan, batetik, euskal lurraldeak bana tzeko sortuak euskal lurraldeak elkartzeko baliatzea, beraien ar tean lotune demokratiko berriak eratuz (betiere alde bateko nahiz besteko herritarrek ontzat ema nez gero, noski). Horrela, bidea pausoka eginez, Nafarroaren eta gainontzeko Hego Euskal Herriko lurraldeen arteko batasuna bila tuko dugu. Bestetik, bi parlamen tu horiek sortu beharreko gehien go berrien bitartez Hego Euskal Herrian gure politika ekonomiko, sozial eta kulturalak erabakitzeko balio behar dute, Madrilen, Berli nen edo Bruselan esango dutena esango dutela. Gehiengo sozial eta politiko berri horiek behar ditugu parlamentu horietatik ere gure herritarrei interesatzen eta komeni zaizkien politika ekono mikoen defentsan Estatuarekiko konfrontazio demokratikoa za baltzeko asmoz.
ELKARRIZKETA
tzen nauen pentsaera kritikoa. Gazte-gaztetatik politika hori izan da niretzako, sentimendu horrek euskara ikastera, intsumiso egite ra, gazte mugimenduan jardutera, egitura politikoetan konpromisoak hartzera eta gaur egun egiten dudana egitera eraman nau. Norberaren ibilbidea desberdina da eta horretan nork bere kon promisoak hautatzen ditu. Denak errespetugarriak dira, baina guk baino lehenago euskal herritar belaunaldi askok gu abagune ho netara iristeko dena mean zuten. Nik ez diot nire buruari abagune honetan Euskal Herriaren alde ahalik eta gehien emateko aukera ukatuko, hain zuzen ere, aspalditik aukera honen zain izan naizelako. Txikitan lehenengo aldiz Gastei zko Alde Zaharreko horma urdin baten gainean hizki zuriez mar gotuta honako esaldi hau irakurri nuen: “Denok eman behar dugu zerbait, gutxi batzuk dena eman ez dezaten”. Euskal Herrian ho nezkero jende gehiegik dena eman dudalakoan nago. Bada garaia denok pixka bat ematen hasteko.
“Azken urteetako esperientziek esaten digute lurrari atxikitako jarduera politikoek fruituak oparo ematen dutela”
Giroan sumatzen da gazterian politikarekiko desatxekimendua zabaltzen ari dela. Nola adieraziko zenioke gazte bati garrantzitsua dela parte hartzea, politikan aritzea, bere protagonismoa beharrezkoa dela? Nik horixe adierazteko barru-ba rrutik nola sentitzen dudan kon tatuko nioke. Niretzako politika da bizitzaren aurrean beti izan dudan
eta gaur egun daukadan jarrera. Gustukoak ez ditudan gauzak aldatzen saiatzera naraman ja rrera autokritiko eta iraultzailea. Edozein bidegabekiaren aurrean posizioa hartzera naraman bi ziera. Nire Herriaren alde eta in perio guztien aurka borrokatzera bultzatzen nauena. Kontraesanak kontraesan, eta ez dira gutxi, za palduarekin bat egitera behar
Hiru eremu, hiru erritmo, hiru prozesu eratzaile... Posible ote da “hiru” eskematik prozesu eratzaile nazionalera pasatzea? Lurraldetasun batasuna lortu beharrean, ez gara bereizketak indartzen ari? Eskarmentuak adierazten digu estrategia nazionalik eraginkorre na ez dela Euskal Herriko lurral de guztietan jarduera berberak une berean garatzea proposa tzen duena. Ez diogu estrategia nazionalari uko egiten, gure us tez, ipar-orratz bakarra izateak funtsezkoa izaten jarraitzen baitu. Halaber, ez dugu orain Euskal Herriari samin ikaragarria eragin dion eta gaur egun oraindik era giten dion lurralde zatiketa ontzat emango. Baina errealitatea, edo hobeto esanda, egungo euskal errealitate desberdinak abiapun
7
ELKARRIZKETA
“Herri borondatea muga bakarra dela adierazi dugun momentutik herritarrek uneoro nahi izango dutena egiteko prest gaudela argi eta garbi esan dugu”
tu gisa aintzat hartzea proposa tzen dugu. Gauzak horrela, azken urteetako esperientziek esaten digute lurrari atxikitako jarduera politikoek fruituak oparo ema ten dutela. Batez ere Ipar Euskal Herrian ezagutu ditugun azken akordio politikoei buruz eta Na farroa Garaian egindako borroka sozialei esker aldaketa politiko rako sortutako aukerari buruz ari naiz. Ipar-orratza, “zazpiak bat”, bistaz galdu gabe egin dezagun bidea nork bere tokitik eta be har duen pausoan. Jakina, hiru prozesu eratzaile abian jartzeak eskatzen du etengabe proze
su bateratzailea elikatzea, nazio mailako jarduerak eta dinamikak ere ezinbestekoak izango dira, alegia. Prozesu eratzaileak fase ezberdinak izango dituela jaso tzen du dokumentoak. Zer esan nahi du honek, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak edota Nafarroak bere aldetik independentziarako urratsak eman ditzaketela? Herri borondatea muga baka rra dela adierazi dugun mo mentutik herritarrek uneoro nahi izango dutena egiteko
[BIDEOA] Bidea Badago: euskal bidea
8
prest gaudela argi eta garbi esan dugu. Ez gara jendearen hitzaren eta erabakiaren beldur, ez Nafarroako jendeak eraba kiko duenaren beldur, ez Ara bako jendeak erabakiko due naren beldur, ezta Zuberoko jendearen erabakien beldur ere. Gure uste apalean, EH Bilduk euskal herritarrei proposatzen dien egitasmo politikoa, buru jabetza osoa eta justizia soziala bere baitan jasoko dituen Euskal Estatua, alegia, gehien intere satzen eta komeni zaiena da. Beraz, joko-zelaia ahalik eta gehien zabalduz, arrisku guztiak barneratuta, joko-zelaia bene tan demokratikoa baldin bada, arrisku bakoitzaren atzean gu txienez irabazteko aukera bat dagoela ikusten dugu. Ezke rreko independentista eta so beranistok ez gaude jarrera defentsiborik hartzeko garaian, ofentsiboki jokatuz Euskal He rriarentzat askatasun osoa eta justizia sozial guztia irabazteko garaian baizik. Zergatik? He rritar gehiengoak gurekin bat egingo duelako.
ARABA araba
Gure konpromisoa eskubide sozialen Gasteizen alde
D
atorren apirilaren 18an Gasteiz koloreztatu nahi da. Gora Gasteiz plataforma anitzak guztion eta kolore askotako hiria aldarrikatzeko jai erraldoia prestatzen ari da. Inauterietan demostratu duten beza la, hiri plurala eta anitza aldarrikatuko dute. Zoritxarrez, Gasteizko Alkatea eta bera bezalako beste batzuk atera behar izan dira Gasteizko elkarbizitza zalantzan jartzen horrelako plataforma bat jaiotzeko.
utziko zuela iragarri zuen baina asteburu honetan Gas teizko Alkatearekin batera, sinadurak jasotzen ari zen merkataritza gune batean.
Zentzugabekeria honek aurreko astean azken atala izan zuen. Legebiltzarrera eraman zuen Gas teizko Alkateak pentsiodunei 50 euroko igoera DiruSarreren Berme Errentaren bidez. Hau da, horrelako diru-laguntzak kobratzera behartu duten alderdikideak, pentsioak etengabe murriztu dituen alderdikideak orain gisa, baztertze, arrazake bozka gutxi batzuk irabaz teagatik proposamen po pulista hau aurkeztu zuen Zalantzarik gabe, babes Gasteizko Legebiltzarrean. sistema aldatu eta hobetu Denak balio du Marotoren behar dugu baina ez Marotok liburu estiloan.
Diru laguntzak aitzakia ria, indibidualismoa eta norgehiagoka soziala bult zatu nahi dute. Gasteizko Alkateak Diru-Sarreren Berme Errentaren ku deaketan dauden arazoak hartuz, sistema guztia nahi duen bidetik Zalantzarik gabe, siste zalantzan jarri du. Baina ma aldatu eta hobetu be horren atzean, alderdi xe har dugu baina ez Marotok nofobo eta arrazista dugu. nahi duen bidetik, hau da, baldintzak gogortuz batez ere Izan ere, legealdian zehar etorkinen aurkako eraso bat baino gehiago egin ditu. kanpotik etorri eta baliabide gutxiago dituztenentzako. Eraiki behar dugun Gasteiz berrian guztion hiria izan go dugu, bazterketarik gabe pertsona guztiek eskubide Oraingo honetan, etekin politikoa atera nahian, le berdinak izango dituzten hiria. Gure konpromisoa es gea aldatzeko sinadurak biltzeko kanpaina bat jarri du kubide sozialen Gasteizen alde. Hiri justua eta solidarioa abian. Berak iragarri du, berak bultzatu eta horren bo behar dugu. Horregatik, EH Bildutik Gora Gasteiz plata zeramaile Gizarte Segurantzari iruzurra egin zion per formaren sorrera txalotzen dugu. tsona bat jarri zuen. Ezagutu zenean lehenengo lerroa
9
BIZKAIA bizkaia
Zabortegiak: gero eta arazo larriagoa Bizkaian
J
ose Luis Bilbaoren hitzak dira: “Hondakinak ez dira arazo Bizkaian”. Azken hilabeteetan izan diren gertakariek, ordea, argi eta garbi froga tzen dute isurtegi eta zabortegien kudeaketa arazo geroz eta larriagoa dela Bizkaian, EAJren politika okerraren ondorioz. Bi aste pasa dira Berria egunkariko portadan Artigas mendiko irudi tamalgarri haiek ikusi ge nituenetik. Artigas zabortegiaren inguruko basoa plastiko poltsez josita ikusi dugu kudeaketa ardu ragabearen ondorioz eta Foru Aldundiko inork ez du oraindik azaldu zer dela eta eman den halako egoera onartezina. Irudiek garbi erakusten dute tratamendurik ga beko zaborrak direla Artigaseko zabortegitik haize teak eramandakoak. Gertakari larria litzake, hala konfirmatzen bada. Zaila da, ordea, bestelakorik pentsatzea, Aldundiak azalpenak emateari uko egi ten diola ikusita. Zoritxarrez, ez da herrialdean hondakinen ku deaketa kaskarraren adibide bakarra. Gogoan dugu hondakinen Tratamendu Mekaniko Biolologikorako (TMB) plantan, langileak Q sukarrarekin kutsatu zi rela joan den urteko apirilean. Aldundiaren kontrol neurrien gabeziak gelditu ziren orduan ere agerian.
10
Lemoako Bistibietako isurtegian, berriz, aldez aurretik tratatu gabeko lixibatuak isurtzeagatik sortu ziren arazoak eta oraindik usain jasanezinak mantentzen dira. Zallako isurtegiak ere baimendu gabeko hondakinak jaso zituen (Zabalgarbin sortu tako eskoriak, besteak beste) eta irregulartasunen ondorioz, Zallako Udalak isurtegiaren itxiera eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Aldundiaren arduragabekeria Alonsotegiko isur tegian ere atzeman daiteke. Obra hondakinak, etxe ko isuriak eta hondakin arriskutsuak bota dira ber tan, inolako kontrolik gabe. Hilabete honetan bertan jakin dugu EAEko Auzitegi Gorenak kasua ikertze ko beharra berretsi duela. Bien bitartean, Bizkaiko Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak inolako neurririk hartu gabe jarraitzen dute. Horrez gain, otsailean jakin dugu Bizkaiko Foru Aldundiak Artigaseko zabortegia handituko duela eta beste 26 urtetarako prestatuko duela. Albiste kezkagarria, benetan. Izan ere, zaborte gia 2019an itxiko zela ziurtatu zaigu orain arte. Bizkaian zabortegi eta isurtegien itxiera pro gresiboa iragarri beharko litzatekeen honetan, kezka handiz ikusten dugu Aldundiak Artigaseko zabortegiaren bizi epea 2041 urtera arte luzatu izana.
GIPUZKOA gipuzkoa
Demokrazia zuzenari buruzko araudia: donostiarren iritzi eta ekarpenak errespetatu behar dira
E
H Bildun herritarrek Udalarengan ahalmena iza tea berebizikoa dela uste dugu. 50 donostiar eta eragilek osatzen duten Gizarte Eztabaida taldea gogor aritu da lanean Demokrazia zuzeneko araudia garatzeko oinarrizko dokumentuan eta bere lana kon tuan hartzekoa da. Badirudi, ordea, oposizioari ez zaiola gustatzen donostiarrek Udalarengan influentzia izatea. Urte bat pasa da, Demokrazia Zuzenaren araudia be rritzeko prozesua abiatu zenetik, baina zertarako balioko luke azken urtean garatutako prozesuak, azkenean, sortutako dokumentua errespetatuko ez balitz? 2013ko urrian Beharrezkoa al da herri partaidetza zuzena udal esparruan? izenburupean egin ziren jar dunaldiak hainbat esperientzia partekatzeko esparru izan ziren eta gai horretan sakontzeko mandatoa jaso zuen Udalak. Horretarako plangintza bat osatu zen. 2014ko maiatzean, aldiz, Udaleko ordezkaritza batek Suitzan demokrazia zuzenaren prozesuak nola anto latzen eta garatzen diren bertatik bertara ikusi ahal izan zuen. Plangintza horren baitan urrats berriak eman eta eztabaida sakontzeko beharra ikusita eta demokrazia zuzena garatzeko modua zehazteko unea zela iritzita, Udalak eztabaida soziala egiteko proposamena mahai
gaineratu zuen horren garapenerako oinarriak finka tzeko. Jarraian, ekainaren 10etik 18ra Udalak gizarte eztabaida prozesua jarri zuen abian antolatu 4 saio tan Donostian Demokrazia Zuzeneko mekanismoak martxan jartzeko ereduari buruzko hausnarketa eta diseinuan sakontzeko. Guztira 60 herritar eta hainbat esparrutako eragileak aritu ziren lanean.
Zer dio araudiak? Araudia egiteko oinarrizko dokumentuak ezaugarri zehazten ditu: galdeketak udal eskumenei dagozkio nak izango direla, eta udal eskumenak izan gabe ere Donostiari nabarmen eragiten dieten gaien aurrean udalerriak hartu beharreko posizioaren ingurukoak ere. Bestalde, galdeketaren eragileak hiru izan daitezkeela zehazten du: Udala bera, herritarrak edo araudiak de rrigorrezkotzat jotzen dituen gaietan egin beharrekoak. Galdeketaren eremuak hiri osoa edo auzoak izan daitezke. Herritarrek sustatutako galdeketetan, hiri mai lakoak badira, 18 urtetik gorako biztanleen % 4k eskatu beharko ditu, eta auzo mailakoak badira, auzo horre tako % 8ak.
11
NAFARROA nafarroa
Esparza (UPN) hautagaiaren lehen porrota
F
oru hautes dituela dio epaiak. kundeak aile Beste aldetik, Sa Hondakin kudeaketa eredu berri, gatu baino lau kanan, Olazagutian, hilabete lehenago, Portland enpresak partehartzaile eta batez ere lehen kolpea jaso erraustegia jaso jasangarria eraikitzeko aukera du tzeko aukera eman du UPNren hauta gaia den Jose Javier zion Gobernuari, Nafarroak Esparzak. Auzitegi kudeaketa priba Gorenak atzera bota tuaren bidea zabal dio hainbatetan de duz. UPNk planaren fendatutako Nafarroarendako hondakinen plana. moldaketa bat aurkeztu zuen inolako kontsulta edo herritarren partehartzearekin kontatu gabe. Hondakinak errausteko instalazioa zuen oi Olazti eta Sakanako erantzuna berehalakoa izan narri bakarra UPNren zabor planak. Kokapena zen, errauskailuaren proiektuaren kontra azal zehaztu gabe, errauskailua non kokatuko zuten duz. Sakanako mankomunitateak errekurtsoa hainbat zurrumurru zabaldu ziren Nafarroan. planteatu eta epaitegiek arrazoia eman diote. Tuteran saiatu eta herria kontra jarri zen, UP Nren jendea barne. Tafallara eraman nahi izan Hondakinak kudeatzeko inolako plangintza zuten erraustegia eta bertan ere herri oposizioa rik ez dago orain Nafarroan, nahiz eta Europak azpiegitura kutsakor honen kontra. Honenbes legez eskatzen duen. Espainiako Auzitegi Gore tez, UPNk estrategia aldatu eta hondakinen nak “behin betiko” utzi du hutsean Nafarroako planean, errauskailua oinarria zen arren, non Gobernuak 2010. urtean zaborrak kudeatzeko kokatuko zuten ez zuten zehazten. Hauxe da onartutako plana. Ondorioz, plan hori moldatze hain zuzen epaitegi gorenaren sententziak Na ko gobernuak egindako zirriborroak ere ez duela far Gobernuari leporatzen diona, konkrezio falta. baliorik argi geratu da. Gobernuak hutsetik hasi Epaileek Nafarroako Gobernuari adierazi diote behar du beste plan bat egiten, herritarrek par planean errauskailurako kokapenak zehaztu be te hartzeko duten eskubidea bermatuz. Gauzak har zirela baita kokapen horietarako arrazoiak honela maiatzean hautatzen den hurrengo Go eman ere. Datu horiek plana onartu ondoren bernuak idatzi eta kudeatu beharko du hurren go dokumentu batean jasotzeak legeak halako go Hondakinen Plana. Aldaketaren gobernuak. tramitazioetarako agintzen duen herritarren Eredu berri, partehartzaile eta batez ere jasan parte hartzea eta bestelako bermeak ukatzen garria eraikitzeko aukera du Nafarroak.
12
HERRIAK Araba
Gasteizko Garraio publikoa arrisku bizian
M
arotoren Gobernuak aurrekontuaren in guruan egindako kudeaketa eskasak, arrisku bizian jarri du TUVISA, udal ga rraio zerbitzua. Gasteiz garraio publikorik gabe gera daiteke 6 hilabete barru. Orain dela 10 egun PPk bereziki egindako aurrekontuaren aldaketa ri esker, garraio enpresa publikoak 2,5 milioi € gutxiago izango ditu aurten. Honela, aurrekontu luzapenaren egoeran izan beharko lukeen dirupartidatik %20 murriztu du Marotoren Gober nuak. Laburbilduz, 2014ko gastuekin alderatuta %20 murriztu beharko ditu udal garraioen elkar teak. Gaia berez oso larria da, baina udal Gobernua ren arduragabekeria gora doa Udalaren Interbentzio Orokorraren argudioak ikusita. Murrizketak, zerbitzuak ez dituela bermatzen argi eta garbi dio hain zuzen ere. Guzti hau gutxi balitz, garraioaren kalitatea bermatze
ko, ezinbestekoa da 10 autobus erostea baina ez dute horretarako aurrekonturik. Horrez gain, L10 linearen ezartzean 4 hilabete baino gehiagoko atzerapena, PPk TUVISAn eragindako kaos eta finantza hondamenare kin zerikusi zuena duela.
Bizkaia
Kudeaketa aztertzeko jardunaldiak Busturialdean hasitako uraren sentsibilizazio prozesuaren baitan emateko, espainiar estatu mailako uraren defentsan izandako hainbat esperientzi aztergai izango dira.
“Ura, XXI. mendeko urre urdina. Zein da bere benetako balio eta prezioa?” titulupean, egitarau zabala antolatu du Busturialdeko Ur Partzuergoak asteburu honetarako. Bertan, besteak beste, Pedro Arrojo eta Jaime Morellen eskutik “Ura, lurraldea eta gizartea. Gizarte mobilizazioak duen garran tzia, merkantilizatzearen arriskuari aurre egiteko” ponentzia eztabaidatuko da. Busturialdeko uraren erabilera jasangarrirako oinarriak ere abiapuntua izango dira jardunaldietan. Eta egitarauari bukaera
Hasitako sentsibilizazio kanpainaren beste urrats bat egiten du jardunaldi hauekin Busturial deko Ur Partzuergoak. Iraunkortasuna bultzatzeko eta herritarrak ere parte sentitzeko ahalegina egin da legegintzaldi honetan, herritarren ahotsak isla da izatea izan bait da Partzuergoko arduradunen nahia. Busturialdeko Ur Partzuergoak zorrari aurre egin, kudeaketa eraginkortzeko erabakiak hartu eta ura kudeatzeko beste eredu bati hasiera eman dio. Martxan jarri zen prozesuari esker, 2014ko maiat zean egin ziren azterketak eta abuztua eta iraila bitartean 21 langile berri inkorporatu dira lanpostu ezberdinetara. Une honetan, ur partzuergoak ia 50 langile propio ditu eta bere zerbitzu ia denak bere langile propioekin betetzen ditu.
13
HERRIAK Gipuzkoa
Herritarren parte hartzea arautu dute Villabonan
P
arte hartze ordenantza abian jarri du Villabonako Udalak. Herritarrek Udalaren egitasmoetan parte hartzeko, proposamenak egiteko eta ekimenak bultzatzeko aukera ziurtatuko da eta horretarako bideak eta tresnak eskaini.
Nafarroa EH Bilduk Ultzamako Biomentanizazio plantaren putzuen egoeragatik dagoen purin isurketa arriskuaz ohartarazi du
Gainera beste bi helburu ere bete ditu ekimenak, bate tik herri galdeketa sistema finkatzea eta arautzea; eta bestetik, herritarrek araudi edota ordenantza hori bere sentitzea. Erabakiak hartu aurretik irekitako prozesu eta parte hartzearen inguruko hausnarketa orokor bat egin zu ten. Aipagarria da, eragile eta alderdi politikoen esku hartze zabala izan zela eta, beraz, prozesuaren zilegi tasunaren bermea izan da aniztasun hori. Partehartzea arautu beharra ikusi ondoren, denen ar tean eztabaidatu eta finkatu zuten. Nabarmendu dai tezke, partehartzeaz egindako hausnarketa orokorra, araudia herriaren beharretara egokitu zela eta herri tarren zalantzak argitzen saiatu direla. 30-40 lagunek parte hartu zuten gaia jorratzeko egin ziren hiru bile retan.
U
ltzamako biomentanizazio planta 2009 eta 2010 urteen artean sortu zen. Martxan jarri zenetik, planta honek etengabeko arazoak izan ditu bai arlo ekonomikoan baita funtzionamendu eta manteni menduan ere. Azkenik plantaren kudeaketa Ultzamako Udalak hartu du “kontratuaren bahitze” baten bitartez, kudeaketaren ardura guztiak bere gain hartuz. EH Bilduk argi du plantaren kudeaketa ezinbestean ingurumen ikuspegitik egin behar dela, are gehiago ku deatzailea administrazio publiko bat bada. Zoritxarrez, egun aurkitzen dugun egoera benetan kezkagarria da, balsak gainezka daude, ingurumenaean kalteak eragin litzakeen isurketa bat gertatzeko arriskua nabarmena delarik. Gogoratu beharra dago, 2012an isurketa larri bat jazo zela, milaka litro purin isuri zituena Ultzama errekara. Isurketa horren ondorioz errekaren fauna la rriki kaltetu zen. Plantaren egoera dela eta, EHBildu Ultzamak beti aderazi die bere kezka Ultzamako Udalari zein ultza mako herritarrei. Horregatik hainbat ekimen aurkeztu ditugu behin eta berriz informazioa lortu eta planta egoera honetara eraman duten elementu guztiak ar gitzeko. Egoera honen aurrean, administrazioei eska tzen diegu egoeraz jabetu daitezen eta berehalakoan beharrezko neurriak har ditzatela hondamendi ekolo giko bat gertat ez dadin.
14
NAFARROAKO PARLAMENTUA
Osasunarentzako txeke zuria garesti aterako da
F
utbol partiden erosketa salatu du Liga Profesionalak. Osasuna taldeko presidenteak justifikazio rik gabeko diru mugimenduak soma tu dituztela aitortzen du. Gauerdian klubeko zuzendaritza kargu ohi batek maila jeitsiera ekiditeko hainbat tal de erosten saiatu zela onartzen du. UPN, PSN eta PPren bulegoak dar darka hasten dira, Osasunari eman zioten txeke zuria garesti aterako zaie. Pasa den urrian Osasuna futbol taldeak larrialdizko lege berezi bat es katu zion Nafarroako Parlamentuari, maila gorenetan jokatzen jarraitu eta nafar Ogasunarekin duen zorra bir planteatuko lukeena. Talde gorritxoak 53 milioi euroso zorra pilatzen zuen Ogasunarekin. Argitu eta zehaztu ez den zorra, altuagoa izan daitekeena. Egoera honen aurrean EH Bilduk in formazio eskaria luzatu zion Osasu nari, beren aurrekontu eta diru mu gimenduen berri, zorraren berri eta
Orain ulertzen da Osasunaren ezezkoa EH Bilduk egin zion informazio eskaerari
Nafarroako Gobernuarekin aurretik sinatutako akordioen berri izateko. Osasunak ezezkoa erantzun zion es kariari. UPN, PSN eta PPk ez zuten arazorik izan ordea, informaziorik jaso gabe, begiak itxita eta parlamentuan lekuz kanpo zegoen forofismo sutsu bati helduta, Osasunaren erreskatea suposatzen zuen lege ad hoc bat onartuz.
Soilik hiru hilabete pasa direnean ustelkeri zantzuak dituen kasua atera da argitara, partiden erosketa eta Osasu naren aurrekontuen erabilera beste tal deetako jokalariak erosteko. Beren kon tuetan dena garbia ez zegoela jakinik, orain ulertzen da Osasunaren ezezkoa EH Bilduk egin zion informazio eskae rari. Txeke zuria sinatu zuten alderdiek ordeak, orain zur eta lur eta triste gera tzen direla esaten dute prentsa aurrean. Bitartean Nafarroako Gobernuak, kasu guzti honetan albo batera egin eta par lamentuari pilota pasa dionak, Osasuna taldea ikertua izaten ari zela bazekiela onartzen du. Zedozer zikina bazegoela bazekiten, ez zuten ezer esan eta par lamentuko alderdiek beren eskuak zikin tzea bilatu zuten. EH Bilduk berriz ere azalpenak eskatu ditu. Lourdes Goicoechea kontseilariari egoeraren berri ematea eskatu zaio, kirol aferaz haratago na far guztien dirua jokoan baitago.
15
GASTEIZKO LEGEBILTZARRA
Klientelismo politikoan oinarritutako eredua agerian
A
rabako fiskal nagusiak delitu eko nomiko larriak leporatu dizkie Hi riko proiektuaren sei promotore nagusiei, ia 18 milioi euroko laguntza publikoak bidegabe erabili eta pol tsikoratu zituztelako. Ustez Karrantzan Minda planta eraikitzea helburu zeukan egitasmoaren arduradunak ere Jus tiziaren jomugan daude, 10 milioiko diru-laguntzak jaso izanak ez duelako Minda planta eraikitzea ekarri. Proie ktu horiek porrot egin dute. Epsilonek ere bai. Leioan ere, Pinosolo auzian, irregulartasunak bistakoak dira eta, ze rrenda osatzeko-edo, De Miguel auzian ia 30 lagun auzipeturik daude. Zerren da luzea da eta kasu guztiek komunean dute elementu bat: guztietan EAJko karguak eta militanteak tartean daude eta guztietan diru publikoa poltsiko pri batu batzuetara desbideratu da dirulaguntzen eta kontratazioen bitartez. EH Bilduk hala salatu du Gasteizko Legebiltzarrean, bai eta ardura poli
16
Hiriko, Epsilon, Karrantzako Minda, Pinosolo, De Miguel… zerrenda luzea da eta kasu guztiek komunean dute elementu bat: guztietan EAJ dago tartean. tikoak garbitzeko eskatu ere, kasu ho riek guztiek agerian utzi dutelako Ara ban, Bizkaian eta Gipuzkoan aplikatu den kudeaketa-eredua lagunkerian eta klientelismo politikoan oinarritzen dela hein handi batean. Eredu horren baitan diru publikoa interes pribatuen men pe jarri da eta, horretarako, hasieratik helburu jakin bat izan duten proiektuak erabili dira; alegia, etekin pribaturako diru publikoa eskuratzea, ez besterik.
Kontratazio publikoetan eta dirulaguntzen banaketan gardentasuna bermatzea ezinbestekoa delakoan, EH Bilduk azalpenak eskatu ditu Le gebiltzarrean, EAJri baitagokio argi tzea nola eta zergatik erabili den diru publikoa hain modu kaskarrean. In teres orokorraren kudeaketa horren emaitza penagarriak kontuan har tuta, diru publikoa xahutu dela eta hainbatetan botere judizialak delitu zantzuak ikusi dituela kontuan har tuta, erantzukizun politikoak garbitu beharra azpimarratu du EH Bilduk, eta hala egiteko eskatuko dio Urku llu lehendakariari. Sekulako ardura gabekeria da irregulartasunak egon direla ukatzea eta helburuak bete direla ziurtatzea, Arantza Tapia eta Josu Erkoreka sailburuek Hirikori dagokionez egin duten moduan. EA Jri eta Lakuako Gobernuari ardurak onar tzeko garaia iritsi zaio, EITBk etengabe egin ohi dien zuritze lana ez dutelako oraingoan nahikoa izango.
AMAIUR
Bardeak herriarentzat, militarrak kanpora!
U
rteak dira otsaila eta martxo al dera Errege Bardeatan gerra irudia nagusi dela. Bonbaz eta munizioz beteriko dozenaka hegazkin eta helikoptero eremu natural zoragarri horren gainetik hegan egiten dute. Eta estilo hollywoodiarra eman nahian edo, “Desertuko ekaitza” izena eman zioten aspaldi Bardeatan urteko sasoi honetan egiten diren ariketa militarrei. Baina esan dugunez, gerra ariketak ez dira ez zientzia fikziozkoak. Espainiako defentsa ministerioak iaz emandako datuen arabera 325 militar eta 38 ai reontzik hartu zuten parte ariketa horie tan. Oraingoz ez dugu aurtengo daturik. Are gehiago, ariketa militarrak hasi baino 24 ordu lehenago jakinarazi zuten Bar deatako Elkarteko web orriaren bidez. Prentsa ohar xume bat nahikoa omen herritarrei ariketa militarrei buruzko in formazioa emateko. Gogora dezagun gainera, duela hamabi hilabete, Pedro Morenes Espainiako defentsa ministro
Hiru hamarkadaren ostean, bota militarrek gure borondate eta nahia zapaltzen jarraitzen dute. eta neguritar boteretsuak esandakoa, alegia, ariketa militar horiek beste “gastu sozial bat” baino ez direla. Tira,herritarrei irain egitearekin nahikoa ez eta gizakion inteligentzia laidotu zuen Espainiako arma industriaren ordezkari gorenak. Gauzak horrela, joan den astelehe nean Amaiurrek hainbat galdera egin zizkion Morenes jaunaren ministerioari. Besteak beste, egun hauetan Nafa rroako lurretan egin diren ariketa mili tarrei buruzko datu guztiak eta zehatzak eskatu genizkion. Baina batez ere, kon tuan harturik nazioarteko testuinguru oso konplikatuan egiten ari direla ariketa
militar horiek, Gobernu espainiarra eta horri babesa ematen dioten alderdiak nahita ezkutatzen ari diren datu bat es katu dugu. Hain zuzen ere, Gerra Hotza bukatu zenetik NATOko indarren ariketa militarrik handienak egingo dituzte es painiar estatuan aurtengo udazkenean. Herrialde ezberdinetako 20.000tik gora soldaduk hartuko dute parte. Eta nola ez, berriz ere gure herriaren boronda teari muzin eginez, beraien joko militar makabroak Euskal Herrian egingo dituz ten ala ez jakin nahi dugu. Hilabete barru, martxoaren 12an, 29 urte beteko dira Hego Euskal He rriko boto emaileen % 60ak EZETZ esan ziotela NATOri. Gure herriak militaris moaren aurkako bandera altxatu zuen. Izan espainiarra, izan frantsesa edo eta beste edozein herrialdekoa izan. Hiru hamarkadaren ostean, bota mi litarrek gure borondate eta nahia zapalt zen jarraitzen dute.
SAREAN [BIDEOA] Errekondo: “Ahora, Wert carga contra las Universidades”
[BIDEOA] Enbeita: “La diferencia entre el IVA cultural y el del porno, dice mucho sobre el Gobierno”
[BIDEOA] Urbina exije la derogación del régimen de detención incomunicada
17
EUROPAKO LEGEBILTZARRA
Eskozia: Erreferendumaren ondorioak, hauteskundeak eta aurrera begirakoak
I
railaren 18an Eskoziako herritarrek Erresuma Batuan mantentzearen al deko hautua egin zuten. Hainbat au rreikuspenek kontrakoa iragarri bazuten ere, porrotaren ostean, Independentzia ren aldeko mugimendua indarberritu eta Independentziaren aldeko hautua egindako alderdiak indartu egin dira. Euskal Herriko ikuspegitik nabar mentzekoa da Eskozian Independen tismoak emandako aurrerapauso itze la, ez soilik independentista kopuruari dagokionean, hazkundea izugarria izan bada ere, gehien bat independentziaren proiektura sektore eta narratiba berriak erakartzeko izandako gaitasunagatik eta Eskoziako jendartean eragindako aurre karirik gabeko politizazio eta ilusioagatik. Emaitzari dagokionean, erreferen dumerako azken txanpan ezezkoaren kanpainak esfortzu nabaria egin zuen jendea erakartzeko “The Wow” (bo tere gehiago emateko konpromisoa) aurkeztuta eta Gordon Brownen parte hartzeaz. Eta azken orduko promesa hauen ondorioz, eta beldurrak eraginez, ezezkoak tarte nabaria (%10) atera zion baiezkoari. Edonola, Eskoziako mapan ezezkoak irabazitako eskualdeak gorriz eta baiezkoak urdinez markatuz, ezezkoaren izugarrizko garaipena adierazten zu ten nazioarteko eta Eskoziako medioek transmititutako emaitza, ez zen guztiz “erreala” izan. Tarte nabaria egon bazen ere, irudiak ez zituen populazio dentsi tatea eta baiezko eta ezezkoaren arteko aldeak kontutan hartzen. Interesgarria da zehaztea, Eskoziako legediak soilik 32 eskualdetako emaitza orokorrak publiko egitea onartzen duela, ezin direla mahaiez mahaiko emaitzak publiko egin. Honen ondorioz konplika tua izan da zehazki auzo ezberdinetan jasotako emaitzen analisia egitea. Es
kualdekako datuak ikusita oso argia izan da errenta maila eta ezezko/baiezkoen arteko harremana, errenta maila altue nak dituzten eskualdeetan ezezkoa izan da nagusi, eta iturri ezberdinen arabera harreman hori eskualdeen baitako auzo eta herrietan errepikatu izan da. Erreferendumaren ondorioak: Esan bezala azpimarratzekoa da, erreferenduma galtzeak ez duela baiezko mugimendua desegin eta mu gimenduak barne kohesioa eta energia mantentzen dituela, momentuz, indar eta kohesio horrek “YES Alliance” bati bide eman ez dioten arren. Eztabaidaren kontrako aldean, erre ferendumaren irabazleenean, Better Together-en, Labour Alderdiak (sozial demokratak) oso garesti ordaindu du Toryekin (kontserbadoreekin) lerrokatu izana, eta barne liskarrek alderdiaren
lehendakaria dimititzera eraman dute, kanpainan zehar nahiko mindutako si nesgarritasuna guztiz deseginez. Hone taz gain, edo honen ondorioz, inkestetan nabarmen egin dute behera. Inkesta horien arabera, baiezkoaren aldeko olatua hobekien hartu duen al derdia SNP izan da, Westminsterreko hauteskundeetan gorakada izugarria izan dezaketelarik. Inkestak, inkesta, Egun badakiguna da SNPk militante kopurua laukoiztu duela Irailaren 18tik aurrera, azaroaren 22an 92.000 kide zituztelarik. Zuzendaritzan aldaketa izan dute, oso modu ordenatu eta zibiliza tuan, eta honek ere haien posizioa sen dotu du (Labourren emandako tirabire kin alderatuz gainera). Alderdi berdea ere nabarmen indar tu da baiezko kanpainaren baitan, 2.000 kide izatetik 8.000 kide ingurura pasa da, eta gainera haien parlamentari eta
19
EUROPAKO LEGEBILTZARRA
kideak erreferentzial bilakatu dira, mu gimenduaren baitan. SSPk ere kide ko puruan gorakada izan du, baina baiezko kanpainako besteekin alboratua askoz xumeagoa izan da, 1.500 kide zituzten eta egun 3.500 kide dauzkate. Hauetaz gain, ezkerreko alderdi berria sortzeko New Left Project izeneko ekimena mar txan dute baiezko kanpainaren ezker magalean ibilitako lagun ezberdinek. Azkenik azpimarratzekoa da kanpai nan zehar sortutako talde ezberdi nak ez direla desegin. Women for Yes (emakumezkoak) edo National Collective (artistak) esaterako lanean jarraitu eta independentziaren beharra plazaratzen jarraitzearen aldeko hautua egin dute. Hurrengo Hauteskundeak, 2015eko Maiatza: Erreferenduma atzean utzita, alder di gehienek hurrengo hauteskundeak helburu gisa markatu dituzte, norbe re indarra neurtu eta erreferendu mak utzitako jokalekua argitzeko. Egun gainbeheran dagoen Labour Alderdia alderdi nagusia izan delako urte luzee
19
tan Westminsterreko hauteskundetan eta datozen hauteskundeotan hau al datzeko aukerak aurreikusten direlako. Labourrek egun 40 eserleku ditu, Eskoziak guztira 59 dituelarik, eta ar gitaratutako inkestetan kolpe izugarria hartuko lukeela aurreikusten da. Gauzak horrela alderdi ezberdinak Labouren zo nalde historikoetan bataila emateko ari dira prestatzen. Bereziki, Labourren go torleku nagusietan Baiezkoa nagusi izan zela kontutan hartuta. Maiatzean argituko da Berdeek, SSPk edo New Left Project.ek Labou rren gainbehera aprobetxatzen jakin go duten eta horretarako baliabideak izango dituzten, Labourrek eutsi egingo duen edo egun aurreikusten den mo duan SNPk hartuko duen espazio hori. Prozesuan aurrera begira: Prozesu konstituzional eta politikoari dagokionean, kanpainan hartutako kon promisoen urgentzia desagertu egin da eta momentuz ekarpen eraginkorrik eman ez duen “Smith Commission”a
osatu da Londresen, devolution proze suan aurrera egiteko. Prozedura horren mugak ikusita, inkesten aurreratzen dituzten emaitzak medio eta “The Wow” konpromisoare kiko alderdi unionistek izandako jarrerak, erreferendum berri baten aukera me dioetan bolo-bolo ibili da. Honen harira, Eskozian bertan de netariko iritziak entzuten dira, baina baiezkoaren aldean jende gehienak erreferendum berria egongo dela uste du. Jende batek 2017ko data ematen du aukera gisa, Erresuma Batua EB tik kanpo geratzeko ustez egingo duen erreferendumaren ingurumarietan. Baina 2020 da indar gehienez entzuten den aukera, 2015eko West minsterreko hauteskundeak lehenengo urratsa, 2016eko Eskoziako hauteskun deak, indar korrelazio berritua Eskoziako parlamentuan argi geratu dadin, balizko 2017ko EBren inguruko erreferenduma Erresuma Batuaren etorkizuna argitze ko eta 2020ean Independentziarako aukera berria.