2015eko martxoaren 8a · 20. zkia. Aldizkari monografikoa
N IA A R A G N E R A E AT D N O R O B I R HER
EMAKUMEOK M8
EMAKUMEON NAZIOARTEKO EGUNA
GAI NAGUSIA 2-3 · ERREPORTAIA 4-5 · ELKARRIZKETA · 6-9 NAFARROATIK KRONIKA 10 MADRILDIK KRONIKA 11 · MIKROMATXISMOAK 14-16 · EMAKUMEON MUNDU MARTXA 17
GAI NAGUSIA
H
aizea alde datorkigu Kurdistandik, Kataluniatik, Eskoziatik‌ Aldaketarako aukerak inoiz baino ukigarriago, gertuago, posibleago aurkezten zaizkigu Euskal Herrian ere. Orain arte itxita zeuden leihoak ireki zaizkigu eta, behin leihoak irekitzen hasita, ezin pareta zahar itogarriak botatzeko tentazioari eutsi. Aukera eder honi erantzutera dator Euskal Bidearen proposamena, gure etorkizun politikoaren eta ekonomikoaren jabe izatera eraman gaitzakeena: zu eta ni, gu eta GU, gure buruaren jabe. Euskal Bidea, burujabetza osoa eskuratzeko bidea baita. Esparru eta maila orotan (soziala, ekonomikoa, kulturala, politikoa...) erabakiak guk geuk -euskal herritarrok- hartuz, guztion beharrei erantzungo dien Euskal Estatua lortzeko bidea.
EUSKAL
Emakumeak perife
Euskal Bidearen hasierak kafe-usaina du. Kafearen bueltan hasi gara proposamena partekatzen, eztabaidatzen eta aberasten, bidea denon artean egin nahi dugulako, hasieratik bertatik. Horregatik, proposamena aberasteko fase honetan. Bat. Garrantzitsua da eztabaidatzea eta esplizitu egitea, prozesu eraikitzailean emakumeak eta gizonak arituko bagara, zein izango den Euskal Bidean emakumeok izango dugun lekua. Dudarik ez dugu emakumeak erdigunean egongo diren prozesua izan behar duela, emakumeak protagonista izango dituena. Euskal Bidea demokratizazio ariketa progresibo eta sakon gisa ulertzen dugu eta horrek demokrazia ulertzeko modua bera birpentsatzea eskatzen du. Demokrazia egun balio
2
patriarkarretan eraikia dago, emakumeak ez gara eskubide osoko subjektu, errealitate hori irauli behar dugu. Horregatik, garrantzitsua izango da emakumeok prozesuaren lehen lerroan parte hartzea posible egingo duten neurriak hartzea. Emakumeok periferiatik erdigunean jartzea ez da erronka makala eta, besteak beste, abiapuntuan arreta berezia jartzea eskatzen du. Izan ere, emakumeok historikoki
Dudarik ez dugu,emakumeak erdigunean egongo diren prozesua izan behar du Euskal Bideak
GAI NAGUSIA
L BIDEA:
eriatik erdigunera
Burujabetzaprozesuaz singularrean baino, burujabetza prozesuez, pluralean, hitz egin nahiko genuke
eta oraindik orain, gizonekiko desabantaila-egoeran gaude, plaza publikoan eta erabakiguneetan aritu ahal izateko oztopo ugarirekin, eta bertan mantendu ahal izateko ezintasun praktikoekin; horrenbestez, aldaketa-prozesuetan ere bigarren mailan. Horrenbestez, Euskal Bidean emakumeok protagonista izan gaitezen baldintzak sortu eta neurriak hartu beharko dira, arreta berezia jarriz diskrimi-
nazio anitza sufritzen duten emakumeengan. Bi. Euskal Bidea burujabetza-prozesua izatea nahi dugu eta burujabetza lortzea prozesu bat izango dela ulertzen dugu, hau da, helmugara iristean, ba足足足 t-batean, lortuko dugun emaitza baino, bidean eskuratzen joango garen zerbait. Edozein modutan, burujabetza-prozesuaz singularrean baino, burujabetza prozesuez, pluralean, hitz egin nahiko genuke. Izan ere, burujabetza osoa lortzeko, burujabetza-prozesu anitz egin beharko ditugu; herri gisa burujabe izan nahi dugu baina baita emakume gisa ere. Zapalkun足tza- eta gatazka-mota ezberdinak errekonozituko dituen prozesua izan beharko du, hortaz, sexu-genero zapalkuntza ere kontuan hartuko duena. Posible al da, bestela, benetako herri burujabe izatera iristea (herritar guztiak burujabeak direna, alegia) biztanleen erdiak menpekotasun-egoeran jarraitzen badu? Hiru. Euskal Estatua klabe feministan eraikitzea da gure nahia, emakumeak lehenengo mailako partaide izango garen eta ongizatea ulertzeko modua berrasmatuko dugun Estatua, bizitza eta pertsonak zainduko dituena, guztiaren erdigunean bizitza jarriz; herritar guztiok, guzti-guztiok, hobeto biziko garen toki bat. Emakumeon ametsek lekua izango duten errealitatea nahi dugu eraiki. Gure ametsak errealitate bihurtzeko garaia da; nork bere onena eta guztiok herri gisa neurria emateko garaia.
3
ERREPORTAIA
Gipuzkoa, eredu-aldaketa: zaintzaren krisitik bizitza onaren eredura
G
ipuzkoak Gobernu feminista bat du legegintzaldi honetan, historian lehen aldiz. Hala, erakunde publiko honek eredu-aldaketa baten aldeko apustua egin du; zaintzaren krisitik sostengu kolektiboa, jendearen bizitza eta “bizitza ona� ardatz izango dituen sistema sozioekonomiko batera eramango gaituen aldaketa baten aldeko apustua, hain zuzen. Pertsonen zaintza-lanak gutxietsi egiten diren arren, eztabaida ezina da zaintza-lan horrek eusten
4
duela gainontzeko guztia, pertsonen zaintzari esker funtzionatzen duela guztiak; eta ez da kasualitatea zaintzailearen rola tradizionalki emakumeek bete izana, inolako errekonozimendurik gabe. Etxean emakumeek zaintzen dituzte adinekoak, seme-alabak eta gaixorik dauden edo mendekotasuna duten senideak, musu-truk, eta lan-merkatuan zaintza- eta garbiketa-lan bera egiten jarraitzen dute, enpresa pribatuetan, zerbitzu publikoetan eta besteen etxeetan.
ERREPORTAIA
Botere-guneetatik zaintzari ikuspegi patriarkal eta kapitalista batetik begiratzen zaio. Haien emaitzetan aldaketa ez desiragarriren bat eragiten duenean baino ez dute kontuan hartzen. Krisiak kezkatzen dituela diotenean merkatu kapitalistak etekin gutxiago lortzeari buruz ari dira eta ez zaintzaren krisiaz, ez gaur egungo sisteman bizitza duinak izatea ezinezko bihurtzen ari den egoeraz, ez kapitala (gero eta gehiago) bizitzarekin kontrajarrita agertzen den ebidentziaz. Horregatik, merkatuaren etekinak areagotzeak kezkatzen ditu eta, merkatua “erreskatatzen” jartzen dituzte indarrak, sekulako murrizketak eginez denon ongizaterako funtsezkoak diren alderdietan (hala nola, osasunean eta gizarte-zerbitzuetan), emakumeen bizkar utziz zaintzaren ardura, enegarrenez. Egoera honetan, emakumeek ezin dute zaindu nahi duten edo ez
erabaki, edo nola zaindu nahi duten… eta oso baldintza txarretan egin behar dute lan hori. Merkatuak erreskatatzeko pertsonen ongizatea saltzen den honetan, inboluzio handi bat jasaten ari gara, eta familia tradizionalaren eredua goraipatzen da, merkatuaren basakeriatik babestuko gaituen gune gisa, bizitza eta ongizatea eusteko ardura, berriz ere, emakumeengan jarriz. Emakumeen bizi-baldintzak okertzen eta sexu-genero desberdintasunak areagotzen ari dira, emakumeen autonomiaren kaltetan. Ikuspegi feminista batetik, Gipuzkoako Aldundiak uste du pertsonen zaintza-beharrei ez zaiela era pribatuan erantzun behar, era kolektiboan baizik eta erakunde publikoek, merkatuek eta familiek osatzen duten hirukoaren zereginak birdefinitu egin behar direla. Lehenik eta behin, ezinezkoa da duintasunez zaintzea lan-baldintzak duinak ez badira. Hori dela-eta, ordaindutako zaintza-lanari prestigioa eta balio handiagoa emateko neurriak jarri dira abian. Prekarietate handia duen eta nagusiki emakumeek osatzen duten sektore bat denez gero, Aldundiak zaharren egoitzetako eta eguneko zentroetako hi tzarmen kolektiboen hobekuntza bultzatu du, onartezina baita enpresa-errentagarritasuna lortzeko emakume gehiagoren lan-baldintzak okerragotzea. Apustu horri eta borroka sindikalari esker, lanbide-zainketen sektoreak Espainiako lan-erreforma baztertu du Gipuzkoan. Bestalde, etxeko zaintza-lanei dagokienez, Gipuzkoak zabaldu egin ditu mendekotasuna duten pertsonentzako laguntzak (Estatu espainiarrean suntsitzen ari direnak, alegia). Laguntzei dagokienez, gainera, familiei ematen zaien laguntzaren ordez, zainketak kontratatzera zuzendutakoa bultzatu da, helburu bikoitzarekin: emakumeek familian bete izan duten rol tradizionala ez betikotzea, eta zainketen inguruko merkatu beltza agerian uztea, zainketa-lanari duintasuna emateko. Zerbitzu publikoa handitu du, plaza-kopurua handituz eta aldi baterako egonaldi gehiago eskainiz (asteburuetan irekiz, adibidez). Era berean, laguntzak eta zerbitzuak bateragarri egiten saiatu da, Bizkaian, esaterako, bateraezinak direnean. Horri esker, emakumeek aukera handiagoa izango dute beren zeregina hautatzeko, eta denbora gehiago izango dute norberaren burua zaintzeko.
5
ELKARRIZKETA ·Yolanda Jubeto·
EKONOMIA FEMINISTA: BIZITZAREN UGALKETAREN IKUSPEGI ZABALDUA
Zer da ekonomia feminista? Zeintzuk dira bere planteamendu nagusiak? Ekonomia feministak errealitate sozial eta ekonomikoa osatzen duten egitura eta erakundeen eta bizi-baldintza duinak ziurtatzeko egiten ditugun jardueren ikuspegi zabala eskaintzen digu. Arreta berezia eskaintzen die bizitza-zikloei, eta beraz, bizitzan zehar egiten diren denboraren erabileren banaketari eta gure bizitzako fase bakoitzean ditugun premiei. Bere kezka nagusien artean, sexuen arteko botere-harremanen azterketa dago, jendarte hierarkizatu eta estereotipatu batean bizi garelako, eta “naturaltzat” jotzen delako gizonek mugimendu-askatasuna eta protagonismoa izatea gune publiko guztietan, emakumeak pribatutzat jotzen
6
diren esparruetako zereginez gainezka uzten diren bitartean, batez ere familiako erantzukizunekin, esparru publikoetan parte har tzeko dituzten aukerak mugatuz. Ekonomia feministaren planteamenduen artean funtsezko hiru eremu aipatu nahi nituzke. Lehenengoa, ekonomia konbentzionalaren mugak haustearekin lotuta dago, bere arreta-fokua ez delako mugatzen merkatu kapitalisten azterketara, izan ere, soldatarik gabeko etxeko lanen eremua gaineratzen baitio azterketa ekonomikoari zirkuitu ekonomikoen oinarrizko zati gisa, eta hori bazter utzita zuen ekonomia konben tzionalak. Hau da, ekonomia konbentzional horrek alboratu egin du tradizionalki emakumeei esleitu zaien etxeko lan guztia, bizi tzaren ugalketa ahalbidetu duena
eta gizarteen jarduera ekonomikoaren funtsezko oinarritzat hartu ez dena, eta beraz, pertsonen bizi-kalitatean, politika publikoan edo enpresarialean funtsezko eremutzat hartzen ez dena. Etxeko esparruan konpontzen den eta bigarren mailakoa den zerbait bezala hartzen da. Bigarrena, azpimarratzekoa da tradizionalki eremu pribatuan egon diren lanak eremu publikoan kokatzeko egin diren ahalegin guztiek politika publikoek emakumeen eta gizonen bizi-kalitatean zeresan handia dutela onartzera behartu dituela eta funtsezkoa dela jarduera ekonomikoen ikuspegi zabala gaineratzea. Esan beharra dago, hori guztia onartu ahal izateko erresistentzia askorekin topo egiten dugula. Eta azkenik, ekonomia feminis-
ta askotarikoa bai eta monolitikoa ez den arren, esan daiteke adostasun handia dagoela onura ekonomikoei lehentasuna ematen ez dien sistema ekonomiko eraikitzen hasi behar dugula, bizitzaren eta naturaren zaintza eta ugalketa oinarritzat jotzeko. Eta hori erronka saihestezina da une honetan. Nola lekualdatzen dira ideia horiek politika ekonomikoko proposamenetara? Zeintzuk izango lirateke ekonomia feministak defendatzen dituen neurrietako batzuk? Ekonomia feministak argi du politika ekonomikoa oso garrantzi tsua dela, egungo diskriminazioak gainditzen joango diren urratsak egiten lagungarria izan daitekeelako, edo aplikatzen den moduaren arabera, betikotu egin di tzakeelako. Ekonomia feministaren arabera, politika soziala inbertsio publikoaren zati bat da, komunitateko pertsona guztientzako bizi-baldintza duinak gara tzeko oinarriak jartzeko baliagarria delako. Gainera, jakin badakigu zerga, hezkuntza, osasun, kultura, lana, mugikortasun, lurralde-antolaketa, industria, ne-
kazaritza, zerbitzu, berrikuntza eta abarri lotutako politikek eragin desberdinak dituztela emakume edo gizonengan, baita horien kolektiboengan ere, sexu bakoitzari sozialki esleitutako rolek politiken diseinuan aktiboki parte hartzeko eta politika horietan subjektu aktibo izateko ditugun aukerak baldintzatzen dituztelako. Oinarrizko neurri batzuk politiken aldaketa bati lotuta egongo lirateke, politiken helburuen artean bizitzaren zaintza, ikuspegi zabal batetik hartuta, politika ekonomikoaren erdian jartzea egon dadin. Hau da, jakitun izatea politikek, normalki, emakume gehienek eremu pribatuan egiten dituzten lanak ez dituztela kontuan hartzen, eta beharrezkoa dela kontuan izatea eta gure bizitzan duen garrantzia ematea, erantzunkidetasuna bultzatzeko eta gainerako politika publikoekin dituen loturez jabetzeko. Horrela, adibidez, zerbitzu publikoak murrizteko politikekin, osasunean nahiz hezkun tzan, eta beste politika publiko batzuekin, normalki egiten ari direna da kostu horiek altxortegi publikoetako moneta-eremutik eremu pribatuetara lekualda tzea, eta eremu pribatu horietan
emakumeak izango dira sektore publikoak utzitako gabeziei aurre egiteaz arduratuko direnak, beren bizi-kalitatean ondorio kaltegarriak izanez, eta sektore publikoak eta enpresa-eremuak ondorio horiei ez ikusiarena eginez. Tentsiorik al dago bizitzaren iraunkortasunetik eratorritako proposamenen eta ezkerrak gaur egun defendatzen dituenen artean, batez ere nolabaiteko ongizate-estatua berreskura tzeari lotutakoak? Bizitzaren iraunkortasuna oinarri jartzeak, eremu ekonomikoan, zera dakar, pertsona guztiek bizitza bera baldintza duinetan aurrera eramateko helburu duten jarduerei lehentasuna ematea, naturarekiko errespetuan eta gizakion arteko harmonian. Jakin badakigu, hala ere, sistema kapitalistak aberastasun materialaren eta eliteen erabakitzeko gaitasuna gero eta gehiago metatzea bultzatzen duela, eta elite horiek matxistak, xenofoboak eta oso biolentoak direla, eta beraz lan hori erronka handia da mundu osoan, baita tokian toki ere. Eztabaida handia dago ongizate estatuaren kontzeptuaren in-
7
ELKARRIZKETA
guruan, izan ere, ongizatea justizia sozialean eta demokrazia ekonomikoan oinarritzea nahi badugu, hori ezin da kontsumo-gizarte kapitalista batean eraiki, ingurumena espoliatu eta lurren eta natura-baliabideak xahutuz bizirauten duena, lurralde horietako biztanleentzat kalte izugarriak baitituzte. Erabili eta botatzeko ekonomia gainditzeko kontzientzia kolektiboa landu behar dugu, ekonomia hori giza esplotazioan oinarritzen delako, eta helburu nagusi gisa gutxiengo batek onura ekonomiko handiagoak lortzea duelako, eta horrek era berean planetako herri askoren esplotazioa dakarrelako. Beraz, ezkerrek, jendartea sistema zuzenago batera bultzatu nahi baldin badute, egungo sistema ekonomikoak planetarentzat dituen ondorioei eta hori gaindi足 tzeko oinarriak jartzeari buruzko gogoeta sakona egin behar dute, herrien arteko elkartasuna eta pertsona guztien balio baliokidea abiapuntutzat hartuz, sistema kapitalista honen funtzionamenduaren oinarrian dauden mendekotasun-harreman matxista eta xenofoboak gaindituz. Espezifikoki emakumeen kasurako, lana eta familia bateragarri egiteko, diskriminazio-me-
8
kanismoak ezabatzeko eta denontzat kalitatezko eta erabateko enplegua lortzeko ohiko helburuak nahikoak al dira? Lehentasuna al dute? Bideragarriak al dira? Bizitza pertsonala, familiako bizitza eta lana bateragarri egiteko helburuak nekez jar daitezke praktikan, edota ezinezkoak dira, gizon gehienen aldetik erantzunkidetasunik ez badago, enpresek ez badute ulertzen bertan lan egiten duten pertsonentzako bizi-baldintza duinen garapenari lehentasuna ematea funtsezkoa dela, eta politika publikoak ez badu oinarritzat hartzen erantzunkidetasun-prozesu hori bultzatzen duten neurriak nahitaezkoak direla. Izan ere, aldaketa horiei lehentasuna ematen ez dieten eta irabaziei eta botereari eutsi nahi dieten gizonak baitira enpresa eta erakundeen buru. Hala eta guztiz ere, indar sindikalek eta ezkertiartzat jotzen diren indar politiko askok oraindik ez dute barneratu funtsezkoa dela pertsonak zaintzea jaio足足 tzen garenetik hiltzen garen arte, horrek izan behar duela politika publikoaren oinarria, baita enpresa-eremu pribatuaren oinarria ere. Azken finean, emakumeek eta gizonek autonomia ekonomikoa eta
nork bere diru-sarrerak lortzeko aukera izan dezatela nahi badugu, eta hori lan-esplotaziorik gabe gerta dadila, egitura ekonomiko sozialagoak eta eraldatzaileagoak bultzatu behar ditugu, zeintzuetan enpresen jabetza kooperatiboa, erantzunkideagoa, ekologikoagoa izango den, sarean lan egin dezaten, eta bizi-baldintza duinei lehentasuna emanez, hau da, pertsonen premiei beren bizitzako fase bakoitzean erantzunez, eta ez alderantziz. Eta politika publikoaren mailan, lanaldiaren, egungo soldata-desberdintasunen eta soldata-diskriminazioen murrizketa orokorrari lehentasuna eman beharko litzaioke. Pentsio-politikek ere duintasunez bizitzeko moduko gutxieneko pentsio eta prestazioak ziurtatu beharko lituzkete, kotizazio gabeko pentsioak oro har oso eskasak direlako, eta batez ere emakumeengan eragina dutelako, beste hainbat neurriren artean. Zaintzei dagokienez, agenda ekonomiko orok lehentasuna eman behar dioten funtsezko elementu bihurtzen dira. Zergatik? Nola ekin behar zaie zain足tzei bizitzaren iraunkortasunaren ikuspuntutik? Nola artikulatzen dira etxeko arloa, arlo pribatua, publikoa eta komunitarioa?
ELKARRIZKETA
Zaintzak funtsezkoak dira gure bizitza osoan, baina gure bizi tzako ziklo bakoitzean intentsitate desberdina eta ezaugarri espezifikoak dituzte. Horregatik, agenda ekonomikoa pertsona guztiei bizi-baldintza duinak ziurtatzeaz arduratzen bada, argi dago elkarrekiko zaintzak agendaren funtsezko elementuetako bat izan behar duela. Bizitzaren iraunkortasunaren ikuspuntutik, nire ustez, gizartea osatzen duten erakunde guztien erantzunkidetasunak zaintzen oinarri izan behar du, adibidez, zaintzen banaketak bultzatzen dituzten politikak emakume eta gizonen artean berdinak izan daitezen bultzatuz, hau da, gizonak zuzenean inplikatuz haurren eta adinekoen zaintzan, hori nahitaezkoa izanik enpresentzat, aitatasunagatiko, adopzioagatiko eta adinekoen zaintzagatiko lizentzien iraupenean, gizonak jarduera horietan subjektu izan daitezen motibatzeko modu bat den heinean. Horrek, noski, neurri horiek nahitaezkoak izatea eta aldaketarako kontzien tziazio kolektiboa sustatzea dakar. Ondorio gisa, bizitzaren iraunkortasunak bizitzari kapitalaren aurrean lehentasuna ematea badakar, nola irabaziko dizkiogu espazioak pixkanaka kapitalari? Proposamen erradikala eta alternatiboa behar al dugu, ongizate-estatua berreskuratzeaz gain? Abiapuntutzat hartzen badugu pertsonak garela elementu garrantzitsuena eta jarduera sozio-ekonomikoak pentsatzen dugunaren eta gure jarduteko moduaren artean bizitza koherenteagoa bizi ahal izateko tresna bat izan behar duela, guk, herritar garen heinean, geure bizitzako etapa guztiei balioa eman behar diegu, eta etapa horietan erantzunkidetasunez jardun behar dugu. Gure premia materialak ase
tzeko aukera ematen diguten guneak sortu eta gune horiei balioa eman behar diegu, balio komunitarioez jabetzen diren eta irabazietan eta aberastasunean oinarritzen ez diren guneak, bizitzaren iraunkortasunean oinarritzen direnak. Gaur egun indartzen jarraitu beharreko hainbat ekimen ditugu, antolatzen garenean eta kausa baten alde elkarrekin lan egiten dugunean daukagun indarraz indibidualki eta kolektiboki kontzientziatuz, adibidez harreman kapitalistak eta patriarkalak gainditzea helburu dugunean. Azkenik, feminismoan ohituta gaude gure kontzeptuak eta argudioak otzanduak izan daitezen, duten indar politikoa kenduz eta asimilatuak izanik. Gauza bera gerta al daiteke
bizitzaren iraunkortasunarekin? Uste dut pentsamolde feminista gure gizarteko gune askotan oso modu nabarmenean zabaltzen ari dela. Euskal Herrian eta munduan gauden emakume guztiok dugun eraldaketarako ahalmenean sinesten dut. Badakit bidea luzea izango dela, eta bizitzaren iraunkortasuna kon tzeptu gisa gainditua izango den arren, modu koherenteagoan bizitzeko eta harreman zuzenagoak, feministagoak eta antikapitalistagoak sortzen joateko funtsa jada martxan dagoen eta geldiezina den zerbait da. Gure esku dago gaurtik hasita lan egiten eta mundu zuzenago bat eraikitzen jarraitzea, bidegabekerien eta desberdintasunen aurka teorian eta aldi berean praktikan borroka eginez.
9
NAFARROATIK KRONIKA Nafarroatik kronika Asun Fernandez de Garaialde eta Bakartxo Ruiz
Emakumeen aurkako indarkeria: Hitzetatik ekintzetara
E
makumeen aurkako indarkeriak alderdi eta adierazpen ugari ditu. Emakume guztiok hartzen gaitu eraginpean bizitza osoan (gazteak, adinekoak, migratzaileak, sexu-langileak, politikariak, bankariak zein supermerkatuko kutxazainak). Indarkeria matxista etxeetan nozitzen dute emakumeek, baina baita eremu publikoetan ere, mota eta intentsitate desberdineko hainbat portaera matxista eta bortitzen bitartez. Emakumeen aurkako indarkeria ez da gizon batzuen portaera eta jarrera isolatu batzuetara mugatzen. Gizarte-eredu patriarkalaren ondoriozko arazo estrukturala
10
da eta, beraz, aurre egin behar zaio gizonen eta emakumeen arteko desparekotasun estrukturalari. Ez dugu aurrera egingo ikuspuntu juridiko, asistentzial eta polizial batean oinarritutako jardunak baino egiten ez baditugu. Emakumeen aurkako indarkeria ezinezkoa izango litzateke indarkeria hori justifikatzen, legitimatzen eta ahalbidetzen duten sozializazio-mekanismo horiek gabe. Izan ere, mekanismo horiek ahalbidetzen dute indarkeria hori, nahita edo nahi gabe, bidezkotzat, beharrezkotzat edo saihestezintzat jotzea. Ildo horretan, erlijioak, hizkerak, komunikabideek, familiak eta
NAFARROATIK KRONIKA
hezkuntzak zeresan handia dute indarkeria iraunarazten laguntzen duen sozializazioan. Hori dela-eta, ezinbestekoa da berdintasuna ardatz izango duen etorkizunaren oinarriak ezartzea. Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko neurri zehatzak ezartzeaz gain, ikasleak eta irakasleak kontuan hartuko dituen eta jokoetan, eskola-materialean, familietan eta irakasleak ez diren langileengan eragina izango duen plan zabal bat egin behar da. Eta uztartze-neurriei dagokienez, ez dute emakumeentzako uztartze-neurrietan oinarrituta egon behar, emakumeen eta gizonen erantzukizunean baizik. Horretan datza hezkuntzak/baterako hezkuntzak betetzen duen zereginaren garrantzia. Nafarroan eztabaidatzen ari den legeaurreproiektuari dagokionez, gure ustez abiapuntu ona da, eta parte-hartzean oinarrituta egindako prozesuaren balioespen
positiboa egin behar dugu. Hala ere, ez dakigu egin diren ekarpenak jasoko diren ala ez (eta nola jasoko diren), Legebiltzarreko taldeek ekarpenak egin ditzakegun, aurreproiektua Legebiltzarrean legegintzaldia amaitu aurretik eztabaidatuko den (ala, guk uste bezala, onartu ere egingo ez den), eta gai garrantzitsu hori etekin politikoa lortzeko erabiltzen ari den. Lan-taldeetan parte hartu dugu, eta ekarpen ugari egin ditugu. Adibidez, askotariko diskriminazioak jasaten dituzten taldeentzako arreta bermatzeko eskatu dugu, eta tratu txarrak jasan dituzten emakumeekin hainbat eremutan lan egiten duten pertsona guztiei genero-ikuspegian oinarritutako prestakuntza egokia eman beharra azpimarratu dugu. Nolanahi ere, horrek guztiak funtsezko premisa bat behar du: Gobernuaren konpromisoa behar da behar adinako aurrekontu-zuzkidura lortzeko eta genero-ikuspegia txertatuko duten politika publiko batzuk garatzeko. Hau da, hitzetatik ekintzetarako jauzia egin beharra dago.
11
MADRILDIK KRONIKA Madrildik kronika Onintza Enbeita
Nola bihurtu gaituzten hauteskundeetarako propaganda zerbait: abortoa. Abortoa bera, bere horretan, ez da inoren aldarrikapena. Abortoaz, hutsean, hitz egitea eztabaida desitxuratzea baita. Kolokan dagoena, abortatzeko eskubidea da: emakumeak hala nahi edo behar duenean, abortatu ahal izatea da eragotzi nahi dena.
E
makumeen aurkako indarkeriak alderdi eta adierazpen ugari ditu. Emakume guztiok hartzen gaitu eraginpean bizitza osoan (gazteak, adinekoak, migratzaileak, sexu-langileak, politikariak, bankariak zein supermerkatuko kutxazainak). Indarkeria matxista etxeetan nozitzen dute emakumeek, baina baita eremu publikoetan ere, mota eta intentsitate desberdineko hainbat portaera matxista eta bortitzen bitartez. Raxoiren lehen legegintzaldia ia-ia amaituta dago. Nahiko genuke, baina ez dakigu azkena izango ote duen. Nahiko genuke, baina ez dirudi gu Espainiako Gobernuaren erabaki okerren menpe gauden azken legegintzaldia izango denik. Zenbat gura lege dekretu eta erreforma onartu ditu Partidu Popularrak, baina badago nolabait atragantatu egin zaion
12 12
Gallardonek obsesioa zuen abortoaren legearekin. Justizia Ministreritzan sartu zenetik mehatxatu gintuen han edo hemen, egunkarietan edo Ministroen Kontseiluan, ahoz erantzuteko galderetan zein bere adierazpenetan‌ behin eta berriro esaten zuen abortatzeko eskubidea ukatu egingo zuela, baita umearen osasuna kolokan zegoen kasuetan ere. 2010ean PSOEk onartutako legea bertan behera uztea zen Gallardonen helburua, eta mugimendu feminista zehazki, baina emakumeok orohar, ez geunen hori onartzeko prest. Aitzitik, 2010ean aldarrikatu genuen bezala, aurrerapausoa izan arren, lege hori ez da nahikoa. 1985eko lageak baino leku hobean uztean gaitu 2010ekoak, baina oraindik, lege horri jarraiki, abortatzeko eskubidea ez dago % 100 bermatuta. Ez dugu babestuko, beraz, PSOEtik bultzatu duten traola: #quenonostoquenlaley. Guk dioguna da que nos la toquen, baina aurrera egiteko, ez gaudena baino atzerago joateko.
MADRILDIK KRONIKA
Edozelan ere, mugimendu feministak izandako ausardiak eta kalea bereganatzeko jarrerak, Gallardonen asmoak atzera bota zituen. Madrileko hainbat emakume talderen ilusioak Euskal Herrian ere antzerako zerbait biziko zela pentsatu arazo zidan, eta hala izan zen. Baina PPk ez zuen ezer garbirik esaten, eta susmoa zabaldu zitzaigun: ez dezagun guardia bajatu. Gallardon badoa bere obsesioa bete gabe, baina litekeena da beste bideren batetik saiatzea beraien burugogortasunean. Izan ere, emakumeen eskubideak hauteskunde garaian jarri ditu mahai gainean PPk. 2011 hartan proposatutako hauteskunde kanpainatik betetzeko prest dagoen bakarra abortatzeko eskubidea ezabatzeko legea da. Hala ere, gauzak nola gertatu izan diren ikusita, ez da kasualitatea maiatzera begira, berriro ere, aboratzeko eskubideari mugak jartzeko ahalegin propagandistikoa egitea. Ez dakigu noiz eztabaidatuko den plenoan gai hori. Litekeena da hauteskunde aurretik eztabaidatzea eta litekeena da ez eztabaidatzea. Egin dutena baina, berriro ere, gure eskubideen ukazioa mozorrotu eta lehen orrialdeetara eroatea da. Eta genero indarkeriaz ari garenean, diru partiden murrizketaz hitz egin behar dugu. Gure alde daude, lagundu nahi digute, babestu nahi gaituzte‌ baina ez dute horretarako diru partidarik bideratzen, tasa judizialak ezartzen dituzte, salaketarako bideak oztopoz betetzen dituzte‌ Hauteskundeetan bakarrik balio dugu eskuindar hauentzat: onerako edo txarrerako, baina hauteskundeetan bakarrik. Eskuin
muturrera begiratzen dutenean abortoaren kontra hitz egiten dute, erdirago begiratzen dutenean genero indarkeriaren kontra. Gero, errealitatean, ezertarako balio ez duten legez besteko proposamenez betetzen digute Berdintasun Batzordea: emakumeek eta gizonek soldata berdina behar dute, emakume etorkinak integratu egin behar dira‌ baina neurri zehatzik gabe. Eta halaxe doaz gure egunak: hauteskundeak datozenero gure eskubideei estu-estu heltzen diegu, baina hauekin ez dago jakiterik. Aurten, hauteskunde prozesu bi ditugu gutxienez, andaluziarrak kontuan hartu gabe; beraz, espero dezagun abenduaren 31n ez dugula anputazio larregirik izango, eskubideei dagokienez behintzat.
13
MIKROMATXISMOAK
MIKRO MATXISMOAK, EDO TAMAINAK ZERGATIK EZ DUEN AXOLA Irantzu Varela
G
auza bat atsegin ez dugunean eta aldatu ezin izatearen beldur garenean, gauza hori ez balego bezala jokatzen dugu, garrantzia kentzen diogu… edo izena aldatzen diogu. Nire gorputzaren barruan gustura egotea, kalean bakarrik eta lasai ibiltzea, beldurrik gabe bizitzea, lan-ingurunean profesional bat bezala tratatua izatea edota gizonezko lagun, lankide, ezezagun eta maitaleekin berdintasun-baldintzetan oinarritutako harremanak izatea lortzen ez dudanean, horiek guztiak “mikromatxismoak” direla esaten dit Luis Boninok. Hasteko, izena ez zait gustatzen, txikigarriagatik. Baina, poliki-poliki, ulertzen ari naiz. Euskal Herrian, 2015. urtean, patriarkatuaren sistemapean bizi gara oraindik, eta sistema horrek ezin izango luke zutik iraun makroegiturak eguneroko mikroegitura
14
batzuetan oinarrituta ez baleude. Emakumeok –eta elkartasunaren esanahia ulertzen duten gizonek– ez genituzke emakumeen aurkako indarkeria, botereguneen monopolizazioa (gizonen aldetik), zainketen, hazkuntzaren eta etxeko lanen banaketan nabarmena den aldea
eta emakumeen lan-baldintzetan dauden desberdintasun jasanezinak onartuko eguneroko dinamika txikiek hori guztia “naturala” dela sinestaraziko ez baligute. Lukes-ek zioenez, “ez dago botere zitalagorik desberdintasuna gauzen egoera natural gisa agertzen duena baino”, eta nik diot ez dagoela patriarkatua baino menderatze-sistema zitalagorik, mendetasunean bizitzea gure egoera naturala dela sinestarazten baitigu emakumeoi, eta pribilegioez gozatzea beren egoera naturala dela gizonei. Baina emakumeok ergelak ez garenez eta gizonak kabroi gaiztoak ez direnez gero, patriarkatua naturaltasunez mozorrotzen da bakoitza gure tokian gera gaitezen eta izateko, maitatzeko, mugitzeko eta ikusteko modu bat inposatzen digun sistema erreproduzi dezagun. Europako hiru emakumetik batek “bakarrik” jasan dugu sexu-erasoren bat, baina Euskal Herriko, Europako eta munduko emakume guztiok jasan behar ditugu egunero gure
MIKROMATXISMOAK
gorputzari buruz eskatu ez ditugun iritziak (“dottoreek” lore edo “piropo” deitzen diete), gure itxurari buruzko judizioak (fisiko jakin bati erantzuten ez dioten gure gaitasunak ikusezin bihurtzeko helburua dutenak) eta lortu ezin den eta nahi ez den edertasun-eredu kontsumista eta inposatu baten ezarpena. Eta gure gorputzaren gaineko subiranotasuna kentzen digu horrek. Dirudienez, inork ez du ezagutzen emakume izateagatik lanean gutxiago kobratzen duen pertsonarik, baina Euskal Herrian emakumeok %24 gutxiago kobratzen dugu. Eta pobreen, langabeen eta diru-sarrerarik ez duten pertsonen erdiak baino askoz gehiago gara. Eta ez gaude zuzendaritzatan, administrazio-kontseiluetan eta erabakiak hartzen diren guneetan; gehienok sabaiko “kristala” ere ez dugu ikusi. Euskal Herrian iaz eraildako emakumeak hamar baino gutxiago izan baziren ere, kontrolean oinarritutako harremanak, intentsitate txikiko indarkeria, oihuak, arbuioa eta
jeloskortasuna jasaten ditugu emakume gehiegik. Gizon gehiegik uste dute maitatzea boterea izatea, mugak jar tzea eta emakumeari harrikoa egiten, zaintzen eta garbitzen, hau da, soldata bat kobratuko balu bezala etxeko lanak egiten uztea dela. Nahiz eta indarkeriarik erabili ez. Euskal Herrian bortxaketa “gutxi” salatzen badira ere, emakume asko dira nekatu arte “ezetz” esan behar dutenak, puntu horretara iritsita gelditzerik ez dutela uste dutenak, eta kondoiaren, sexu-praktikaren, aldien eta zuloen inguruan negoziatu behar dutenak. Bere burua erasotzailetzat, tratu txarren emailetzat, bortxatzailetzat, diskriminatzailetzat eta matxistatzat hartzen duen gizonik ez badago ere, maskulinitateari lotutako jarrera gehiegi pribilegioetan oinarrituta daude oraindik, eskubide gutxiago dituztenen kontura gozatzen diren pribilegioetan, alegia. Beti iritzia eman beharra, isilaraztea, gizonen gaindimentsioa kasualitatea dela sinestea, indarra, aiurria, ausardia eta erabakitzeko
ahalmena berea dela ezinbestekotzat hartzea, desirak eskubideak ematen dituela sinestea, “ezetza” zenbaitetan zalantzazkoa dela pentsa tzea, beti buruzagia, buruargia, aditua, burutsua eta zentzuduna izan beharra, galderarik ez egitea, baimenik ez eskatzea, akatsik ez onartzea, barkamena ez eskatzea, neska-lagunak soldata berdina kobratzen ez duelako ez protestatzea, emakumeen itxura fisikoaz iseka egitea, janaria ez prestatzea, harrikoa ez egitea, ikastetxera haurren bila ez joatea… Hori guztia da matxista izatea. Eta matxistek, erasotzaileez, tratu txarren emaileez eta bortxatzaileez hitz egiten dutenean, haiek bakarrik direla matxistak eta testuinguru jakin batean jarduten dutela diote. Emakumeok ezin dugu guk bakarrik. Beharrezkoa zaigu zuek, gizonok, gu agintzeari, guri ez entzuteari, gu bortxatzeari, gu iraintzeari, guri gutxiago ordaintzeari eta zainketaz, garbiketaz eta hazkuntzaz ez arduratzeari behingoz uztea, ikastetxera haurren bila joatea. Beharrezkoa zaigu zuek hori guztia egitea eta mendetasunean uzten gaituen oro eta gure eskubideei lapurtu dizkiezuen pribilegioez “gozatzeko” aukera ematen dizuen oro egiteari uztea. Baina, batez ere, matxismo txikirik ez dagoela uste duten gizonak eta emakumeak zaizkigu beharrezko. Desberdintasuna, indarkeria eta beldurra onartuko ez dituzten, isilduko ez dituzten, faktore horiei garrantzia kenduko ez dieten, faktore horien aurrean barre egingo ez duten, konplize izango ez diren eta faktore horiek naturalizatuko ez dituzten gizonak eta emakumeak. Mikromatxismoak hain handiak dira, patriarkatuaren egituraren oinarri dira. Horren aurka, bat-batean, ezin dugu. Baina garaiezinak izango gara konplizerik txikiena ere onar tzen ez badugu.
15
MIKROMATXISMOAK
Tratu onen eskola, mikromatxismoen kontrapuntua esperientzia praktiko bat
A
urreko artikuluan Irantzu Varelak nabarmendu bezala, patriarkatuak makro-egiturak bezain beharrezkoak ditu mikro-egiturak, patriarkatua ez baita kanpoan dagoen sistema soilik. Barneratu egiten dugu, naturalizatu, eta egunerokotasunean birsortzen dugu, etengabe, kontziente izan gabe gehienetan. Horregatik, parekidetasuna lortzeko bi dimentsiotan egin behar dugu lan, makroan eta mikroan; eta azken honetan, gure pentsamenduak, praktikak eta jarrerak sartzen dira jokoan. Mundua aldatzeko gure buruak ere aldatu behar ditugu, hortaz. Hausnarketa horretatik sortu zen duela 7 bat urte Harremonak egitasmoa Hernanin. Udalak sustatuta, herriko ikastetxe guztietan egiten da eta Gipuzkoako udalerri gehiago ere
hasiak dira langintza horretan, Gipuzkoako kooperatiba txiki baten laguntzarekin (txikia izanagatik ere, lan handia egiten ari dena): udalak eta ikastetxeak, elkarlanean, nerabeekin eta gazteekin harremanak ikasgaien artean txertatzen. Harremanak ere ikasi egiten baitira; gure pentsamenduak, sentimenduak, egiteko erak, harremantzeko moduak eta jarrerak ere ikasi egiten baititugu. Irantzu Varelak gogoratu digu patriarkatua naturaltasunez mozorrotzen dela, gauzak berezkoak direla pentsa dezagun eta desberdintasunak normaltzat har ditzagun. Bada, zergatik ez, orduan, gainon tzeko gauzak bezala, hauek ere kon tzienteki landu? Hori da, hain zuzen, Harremonaken bidez lantzen dena. Aurreiri
tzi eta estereotipoak lantzen dituzte ikasleekin. Nolakoak gara neskok? Eta nolakoak mutilok? Edo, hobeto esanda, nolako itxura izan behar dugu? Zer ezaugarri izan behar ditugu? Mutilok eta neskok ezberdin sentitzen al dugu? Honetaz eta hartaz hausnar tzen dute neska-mutilek saioetan eta hausnarketa pertsonala eta taldekoa eginez egiten dute aurrera. Tratu onak indartzea da helburua, botere-harremanak gainditzea eta harreman bidezkoagoak lortzea, plazerean, jolasean eta tratu onetan oinarrituta. Gure txikitasunean handiak garela jabetzea da garrantzitsuena, Harremonak egitasmoaren bideratzaileentzat, hots, gure botere horretaz kontziente izatea; mikroan edo txikian ari bagara ere, matxismo txikirik ez dagoela uste duten emakumeak eta gizonak behar baititugu, Irantzu Varelak gogoratu berri digunez; patriarkatuaren konplize txikiak sortu ordez, harreman onen sarea osatzen duten pertsonak sortzea baita erronketako bat. Ikasleak ez ezik, irakasleak eta gurasoak ere hasiak dira Harremonak egitasmoan parte hartzen, baita herriko beste hainbat kolektibo ere. Hausnarketa eta harreman onen sarea ahalik eta gehien zabaltzea da helburua, harreman-eredu berriak eta berdinzaleak ahalik eta gehien zabaltzeko. Hazia erein den lekuetan prozesuak ez du etenik. Gazte batzuk taldeak sortu dituzte herrian gaia lantzen jarraitzeko eta, beste batzuk, lehenagotik sortuta zeuden talde feministatan inplikatu dira. Ikasgelan sortutako txinpartak barne-suren bat pizten du, dirudienez, eta su txiki askok su handia egiten dute.
16
EMAKUMEON MUNDU MARTXA
EUSKAL HERRIKO EMAKUMEON MUNDU MARTXA
1
995ean, Quebec-eko ema kumeen mugimenduak Ogia eta Arrosak martxa antolatu zuen, hamar egunetan zehar 15.000 lagunen atxikimendua lortu zutelarik. Bertako nahiz nazioarteko atxikimenduak eta aliantzak Emakumeen Mundu Martxaren sorburu izan ziren. Lehen martxa 2000. urtean egin zen , pobrezia eta indarkeria sexista oinarrizko aldarrikapenak izanda, mundu osoko sare feminista bat sortzeko asmoarekin, globalki nahiz tokian tokiko eragina izan zezan. Gainera, hezkuntza eta prestakuntza arloetan, kontzientzia feminista aktibatzeko asmoz, plan integral bat garatzearen beharra planteatu zen. Quebec eta Genevatik abiatu eta New Yorken amaitu zen lehen martxa hura Euskal Herria ere zeharkatu zuen. Urte horretako udan eta udazkenaren hasieran, 40 taldek baino gehiagok osatutako plataforma batek ekintza ugari antolatu zituen Euskal Herri osoan. Bost urte beranduago ospatutako hurrengo martxa, urrats garrantzitsua izan zen Euskal Herriarentzat. Batetik, nazioarteko sare batean herri gisa parte hartu ahal izatea ekarri
zuen, eta bestetik, Izadiarentzako Munduko Emakumeen Gutunaren lanketan parte hartu ahal izan genuen, gure jendarteen antolaketa ikuspegi feministarekin arautu beharko lituzketen balio nagusiak biltzen zituena, eta ondoren Euskal Herriko emakumeen eskubideen gutunaren oinarri izan zena; Euskal Herria mundu osoan egin zen errelebo-martxan oso aktiboa izan zela ahaztu gabe. Karrantzan hasitako martxak, herrialde guztiak zeharkatu zituen eta Marseillan utzi zuen erreleboa, eta Euskal Herriko 10.000 emakumek baino gehiagok hartu zuten parte. Bost urte igaro ondoren, 2010. urtean, emakumeen hirugarren mundu martxa egin zen. Martxa hura lau jardun-esparru nagusi izan zituen oinarri: onura komuna eta elikadura-burujabetza, bakea eta desmilitarizazioa, emakumeen lana (agerikoa zein ikusezin bihurtutakoa) eta emakumeekiko indarkeria, emakumeen gorputzak, bizitza eta sexualitatea kontrolatzeko tresna bezala. Euskal Herriak ere martxa hartan parte hartu zuen, herri eta hirietan zehar, leku bakoitzean emakumeek osatutako muralak bil-
duz, eta guztiak elkarren artean lotuz , eta martxari jarraiki, Kongora eraman zen mantu handi bat sortu zuten. Euskal Herriko Emakumeen Munduko Plataformaren lanak fruitu garrantzitsuak utzi dizkigu: Euskal Herriko Emakumeon Eskubideen Gutuna, batetik, eta eraso eta hilketa matxisten aurrean udalerrietan aplikatzen den indarkeria sexistari erantzuteko protokoloa, bestetik. Aurten emakumeen laugarren mundu martxa ospatuko da, martxoaren 8an hasiz eta urriaren 17an amaituz, “gure gorputzak, gure lurraldeak� aldarrikapen nagusiarekin. Europan, karabana feminista Kurdistanetik abiatuko da martxoaren 8an, eta Coimbran amaituko da urriaren 17an, Euskal Herria zeharkatuz irailaren 28tik urriaren 4ra bitartean. Mundu osoan emakume-sareak sortu nahi ditugu, eredu kapitalista eta heteropatriarkalaren aurrean alternatiba feministak eraiki ahal izateko. Martxan jarraituko dugu emakume guztiak libre izan arte!
17
HERRI BORONDATEAREN GARAIAN
EMAKUMEOK EM AK UM EO N
NAZ IOAR TEKO EGU NA
AK: M O B IL IZ AriaZgaIO Bu lea n pla zan - DO NO ST IA 12 :30 eta n
BIL BO 13 :30 eta n Ar GA ST EIZ 12 :30 eta n Sa n An ton zan pla lu zte Ga n eta :00 12 IRU ÑE A - eta be ste ha inb at he rri tan HA ZP AR NE 11 :00 eta n Pla zan