21eu

Page 1

2015eko martxoak 18 · 21. zkia

Bizitza duina bermatzeko

erreforma fiskala GAI NAGUSIA 2-3 · HAUTESKUNDEAK 4 ·ELKARRIZKETA 5-6 ARABA 7 BIZKAIA 8 · GIPUZKOA 9 · NAFARROA 10-11 · HERRIAK 12-13 GASTEIZKO LEGEBILTZARRA 14 · AMAIUR 15 · EUROPAKO LEGEBILTZARRA 16


GAI NAGUSIA

O

so larriak dira austeritatezko politika neoliberalek Euskal Herrian utzi dituzten ondorioak:

-Gaur egun, 160.000 pertsona baino gehiagok gizarte-bazterketa larria pairatzen dute Hego Euskal Herrian. - Hego Euskal Herrian 220.000 langabetu daude, hau da, %16ko tasa. Europakoa %11n dagoen bitartean.

Bizitza duina

erreform

- Krisia hasi zenetik sei urte luze pasa direnean, sektore guztietan milaka lanpostu galdu eta desagertu dira. Industriaren arloan bakarrik, 75.000 lanpostu galdu direla azpimarratu nahi dugu. Egoera honi ekimen publikoaren bitartez eta arduraz erantzun behar zaio, austeritate gutxiago eta gizarte politikak indartuz; murrizketa sozial gutxiagoz eta gastu sozial gehiagorekin eta noski, politika publikoen helburu zehatza ezarriz: pertsona guztientzako bizitza duina bermatzea, alegia. Baina aipatutakoa lortzea ez da nahikoa. Beharrezkoa bai, baina ez nahikoa. Enplegua sortu nahi badugu eta bizitza duinak bermatu nahi baditugu, aurretik ekonomia eraldatu behar dugu. - Saldu nahi diguten susperraldi honek ez du enplegurik sortuko. Ez du milaka eta milaka langabetuen egoerarekin bukatuko. - Horregatik, ekonomiaren gaineko kontrola berreskuratu behar da; pertsonak, haien eskubideak eta haien beharrak politika publiko, ekonomiko eta fiskalen erdigunean jarriz. - Kalitatezko enplegua sortu behar da, eta horretarako, eredu sozial eta ekonomiko berri baten aldeko apustua egin behar dugu. - Tokiko garapena bultzatuz - Susperraldi ekonomikoaren eta berriztatze industrialaren aldekoa apustua eginez - Trantsizio energetikoa gauzatuz - Eta besteak beste, elikadura burujabetza edota saltoki txikiak babestuz. Baliabide publikoak behar dira politika hauek gauzatzeko eta horretarako, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan zerga erreforma sakona egitea pro-

2

posatzen dugu: - Presio fiskala Europa Iparraldeko herriekin parekatzea. Ez da egia presio fiskal txikiak inbertsio eta produktibitate handiagoa edo enpleguaren sorrera dakarrela. Aberastasun handiei karga fiskal handia ezartzeak ekonomiaren sustapenari kalte egiten diola esateak helburu bakarra dauka: klientelismo eta lagunkeria politikak justifikatzea. - Zerga iruzurra desagerraraztea, kalitatezko zerbitzu publikoak edukitzearen etsaia izateaga-


GAI NAGUSIA

a bermatzeko

ma fiskala

Hauek lirateke EH Bilduk proposatzen dituen neurriak: - Lau herrialdeetan Aberastasun eta Fortuna Handien Gaineko Zerga ezartzea. - Zerga iruzurrari aurre egiteko baliabide gehiago eta hobeak jartzea. - Zerga iruzurraren aurkako borrokara langile eta baliabide gehiago bideratzea. - Iruzur fiskalaren aurka lau herrialdeetako Ogasunen arteko elkarlanean sakontzea eta hobetzea. - Ekonomia gardena bultzatzea; horretarako, zerga iruzurraren aurkako kontzientziazio kanpainak, zergen inguruko heziketa egitea eta, aldi berean, aurrekontuetan gardentasuna bultzatzea. - PFEZ zergaren erreforma, bi helburu argirekin: - Kapital errentei zerga karga nabarmen igotzea, aurreztaile handien eta errentadunen errentak lan errentekin parekatzen joateko helburuarekin. - Familia bidezko zerga-ordainketa sakon berraztertzea, familia-kargak dituztenen eta baliabide gutxiago dutenen mesedetan. - Sozietateen gaineko Zerga erreformatzea. Enpresa irabazietan eragina daukan zerga izan behar da, eta bermatu behar da enpresa handi eta ertainek izan dituzten irabazien arabera ordaintzea zergak.

tik. Alfonbra guztiak altxatuko ditugu. Egiaztatuta geratu den bezala, iruzurraren aurrean zero tolerantzia, horixe da gure politikaren ardatza. - Herritar orok dagozkion zergak ordainduko dituela bermatuko duena, gehien duenak gehiago ordainduz. Herritarren %1aren pribilegioekin amaitzea, onuraduna gizarte osoa izateko. - Kapital errentek lan errentekin alderatuz dituzten pribilegioak desagerraraztea.

- Udalei etxebizitza hutsen gaineko zergak edo errekarguak ezartzea galarazten dien foru araua aldatzea. - Zergen gaineko burujabetza berreskuratzeko ekimenak bultzatzea; BEZaren gainean arautzeko gaitasuna lehenbailehen eskuratzea. Hauxe da EH Bilduren eredua: modu bidezko eta ekitatiboan baliabideak eskuratzea, guztiok hobeto bizi ahal izateko.

3


HAUTESKUNDEAK

HAUTESKUNDEAK NAFARROA

ARABA

Nafarroa aldatuko duten 100 neurriak: Otsailaren 28an Iruñean eginiko batzarrean, Nafarroa aldatzeko 100 neurri aurkeztu zituen EH Bilduk. Adolfo Araiz-ek jardunaldietan esan bezala, 100 neurri hauek EH Bilduren ekarpena dira Nafarroan aldaketa gauzatzeko.

EH Bildu Gasteizek bere bigarren batzar irekia burutu zuen martxoaren 14ean. Giro paregabe batean, Miren Larrionek mezu argia bidali zien bertaratutako 200 lagun inguruei. “EH Bildu ustelkeria 0,0 duen bakarra da eta ustelkeriari xake mate egin behar diogula argi dugu. Ozen eta argi esaten diegu Maroto, Urtaran eta PSEri, udaletxeko alfonbra guztiak altxatuko ditugu”.

SAREAN http://gasteiz.ehbildu.eus/2015/03/14/ miren-larrion-txantxullo-eta-ate-birakarienaurrean-ustelkeriari-xake-mate/

SAREAN http://ehbildu.eus/eu/hauteskundeak/ udal-eta-foru-hauteskundeak-2015/ nafarroa/6210-nafarroa-aldatzeko-100neurri-aurkeztu-ditugu

BIZKAIA Bilboko Udala herritarron zerbitzura jartzeko proiektua eta taldea aurkeztu genituen martxoaren 14ean Areatzan eginiko ekitaldian. Aitziber Ibaibarriagaren alkategaiaren hitzetan “herritarrok aldaketaren motore izan behar dugu, PNVren eskutik 35 urtez gehien dutenen zerbitzura egon den Udala bilbotarron interesei erantzungo dien instituzio bilakatzeko”.

4

GIPUZKOA Gipuzkoako zerrenda eta alkategaiak aurkeztuko ditugu martxoaren 26ean Zarautzen egingo dugu ekitaldian.


ELKARRIZKETA ·Juan Karlos Izagirre·

Donostiako alkate eta EH Bilduren alkategaia

“Administrazioaren funtzionamendua irauli, eta herritarren nahiak gauzatzeko haien zerbitzura jarri behar dugu” Appgree aplikazioaren bidez jasotako galderekin eginiko elkarrizketa

Gazteak eta politika. Nola uztartu energia eta udalak eskatzen duen burokrazia? Nola egituratu aldaketa nahia eta politika erreala? Politika errealak baino ezin du aldaketa ekarri. Eta politika erreala udaletxean egiten da bai, baina ez udaletxean bakarrik. Herri bat antolatzen denean, herritarrak antolatzen direnean eta lanean hasten, aldaketa martxan jartzen da. Eta, hor, bi gauza egin behar dira udaletxetik. Batetik, herritarrei espazio berriak eskaini erabakiak hartzeko: partehar­ tzea posible egingo den gune berriak bideratu, alegia, boterea herritarren eskuetan jarri. Bigarrenik, aipatzen duzun burokrazia egokitu behar da herritarren

beharretara. Administrazioak ezin ditu herritarrak behartu etengabe bere logikaren arabera lan egitera. Alderantziz, administrazioaren funtzionamendua irauli, eta herritarren nahiak gauzatzeko haien zerbitzura jarri behar dugu. Bi alorretan ari gara lanean, eta, esan beharra daukat, aurrerapauso nabarmenak ematen ari gara. Zer nabarmenduko zenuke Donostia 2016 proiektuari buruz, jakinda oposizioak ez duela inoiz ezer onik aitortuko? Donostia 2016 aukera bat da. Proiektu honen hautagaitza, -eta berehalako izendapena- gure egin genuenean, ikusi genuen proiektuak bazuela diskurtso bat partehartzean eta

bakegintzan oinarritzen zena, eta interesgarria izan zitekeena. Proiektuaren arriskua zen edukirik gabe, itxurakeria hutsean, geratzea. Horregatik, aukera baliatzen saiatu gara, eta Donostia 2016 proiektua Europak eta munduak hemen herri bat, Euskal Herria, dagoela erakusteko baliagarria bihurtzen saiatu gara. Hori ez zaie batzuei gustatu, eta trabak jartzen aritu dira etengabe. Azkenekoa, Espainiako Gobernuak Kontseiluarekin egindako Hitzarmenaren aurkakoa izan da. Eraso hori ez dio EH Bilduri egin, Donostia 2016ri, eta, esango nuke, herri honi baizik. Bestalde, badakit Euskal Herrian badirela proiektu honekin kritikoak direnak, bere balioekin

5


ELKARRIZKETA

bat egiten ez dutenak. Horiei begirune handia diet, batik bat herri mugimenduetan lan handia egiten dutenei. Kritikoa izatea ondo dago. Nik, dena den, herritar guztiei dei egingo nieke Donostia 2016 aukera moduan ulertzera, posizio kritikotik ere. Garraioa publikoa, kotxeen erabilera eta aparkatzeko arazoak. Apustu ausartik egingo al dugu alor honetan hurrengo legegintzaldian? Gure apustua, nabarmena, pertsonentzako egokia den hiria sortzea da. Bizitzeko modukoa. Eta, hor, ibilgailu pribatuek orain dutena baino protagonismo gutxiago behar dute izan. Guk piramide hau egiten dugu: lehenik oinezkoak, gero bizikletak, gero garraio publikoa, eta azkenik garraio pribatua. Eta, bide horretan, ari gara jada erabaki ausartak hartzen: peatonalizazioak, bidegorriak, bertakoentzako TAO guneak... Garraio publikoaren alde egiten dugu murrizketarik egin gabe eta Mugi txartelaren moduko ekimenekin. Asko dira irekita ditugun lan ildoak. Datorren legegintzaldirako proposamen ausartak, are ausartagoak, egiteko prest jakina! Hori, herritarren eskuetan ere egongo da, auzoen eskuetan... haien proposamenak eta beharrak entzun behar ditugulako. Donostia Hiri Lagunkoia proiektuan, esaterako, pertsona helduek dituzten beharrei heltzen diegu, eta haien ikuspuntutik mugikortasuna oso desberdina da. Denentzat eraiki behar dugunez hiria, proposamen berritzaileak aurrera eramango ditugu, eta badakit, jada batzuk bidean datozela. Garatu ezin izan duzuen zer proiektu nabarmenduko zenuke? Garatu ezin izan ditugunez bai-

6

no, garatu ez ditugun proiektuez hitz egingo nuke, egin gabekoak egin, egingo ditugulako. Donostian, ezetzaren blokea deitzen dugunak, alegia PSEk EAJk eta PPk osatzen duten hirukoak helburu garbia izan du lau urteotan: Donostia geraraztea. Irudikatu nahi izan dutelako aldaketa ezinezkoa zela. Baina, umiltasunez, esango nuke ez dutela euren helburua lortu; aldaketa abian jarri dela eta aurrera doala. Horrek ez du esan nahi hainbat gauza geratzea edo euren erara jartzea lortu ez dutenik; adibidez, Loio-

lako Erriberetan egin behar zen autobus geltokia; edo, auzoen borondatearen gainetik onartu duten barrutien proposamen artifiziala. Uste dut haiek frakasatu egin dutela hiria geldiarazteko helburuan, eta datozen lau urteak guztiz klabeak izango direla abian jarri den aldaketan sakontzeko. Horregatik, garaipen zabala behar dugu maiatzaren 24ko hauteskundeetan: bi aukera daude, politika eta hiria ulertzeko bi modu, EH Bildu eta herritarren eskutik martxan dagoen aldaketa, eta aldaketa geldiarazi nahi dutenena.


ARABA araba

Agurain, saneatu den Udala

2

011. urteko ekainean, EH Bildu Aguraingo Udaletxera heldu zenean, aurreko legealdiko ordaindu gabeko 546 faktura zeuden. 3’5milioi euro baino gehiago 189 enpresa txiki eta eragile ezberdinei. Orokorrean, aurreko legealdietan Aguraingo Udalak bere gain hartu ezin zituen inbertsio handiak egin ziren eta obra faraoniko horiek ordaintzeko diru nahikorik ez zegoenez ohiko gastu txikiak ordaindu gabe uzten zituzten. Horrez gain, ez zuten inongo momentuan kontuan hartu azpiegitura horiek duten mantenu gastua.

ordaindu dira legez ezarritako epeak errespetatuz; hau da, egun lehen ez bezala, ez dira kaxoian fakturak gordetzen.

Bestalde, iruzur fiskala ekiditeko ikuskaritza bat egin da. Horri esker, Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan ordaindu behar duten enpresen errolda eguneratu da eta bakarrik lehenengo urtean 304.000 euro gehiago eskuratu zituen Udalak. Era berean, orain diruzaintza aurreikuspenak egiten dira hilabetero eta gastua kontrolatzeko protokolo bat ezarri da. Azkenik, zerbi­ tzuen optimizazioa bilatu da kontratazioak berrikusiz, ez bezala, ez dira beti ere, zerbitzuen kalifakturak gordetzen tatea eta klausula sozialak errespetatuz.

Egoera horren aurrean kontu publikoen ikuskaritza egiteko enpresa bat kontraLehen tatu zen 2011ko udazkekaxoian nean. Ikuskaritzaren ondorioen arabera 2009 eta 2010ean EAJk onartutako Udalaren egoera ekonomikoari buruzko datuak faltsuak ziren: Ia 4 milioi euro kontabilizatu gabe zeuden zorraren atalean.

Egoerari buelta emateko asmoz, Aguraingo Udalak bideragarritasun plana onartu zuen. Horri esker, eta mailegu bat negoziatu ostean, faktura guztiak ordaindu ziren. Zordunekin ordainketa epeak negoziatu dira eta legealdi honetako faktura guztiak modu ordenatuan

2011. urtetik zorra bilakaera 10.6 milioikoa izatetik 8,5 milioikoa izatera pasa da. Horrez gain defizit zero izatea lortu da. Hau dena, murrizketarik egin gabe. Are gehiago, gizarte politikarekin zerikusia duten hainbat ekimen abian jarri dira lehenbizikoz Agurainen eta zerga politikari dagokionez ere progresibitatean oinarritutako irizpideak ezarri dira errentaren eta familia unitatearen kide kopuruaren araberako hobariak aplikatuz.

7


BIZKAIA bizkaia

Frankismoa kaleetatik ezabatzeko urratsa

B

izkaiko erakunde guztiei ikur eta sinbolo frankistak kentzeko eskatuko diete Bizkaiko Batzar Nagusiek, EH Bilduren ekimenez. Martxoaren hasierako plenoan onartu zen ekimenak gainera, babesa agertu dio frankismo garaiko krimenen kontra Argentinan abian den kereilari eta estatu espainiarrari dei egin dio Gasteizen martxoaren 3ko sarraskiaren eran足 tzuleen estradizioa baimentzera. EH Bilduren proposamenak EAJ eta PSEren aldeko bozak jaso zituen eta PPk kontra bozkatu zuen.

Bizkaiko erakunde guztiei ikur eta sinbolo frankistak kentzeko eskatuko diete Bizkaiko Batzar Nagusiek, EH Bilduren ekimenez

Frankismoaren erregimenak bere horretan jarraitzeko ezinaz jabetu zenean abiatu zen espainiar estatuan Trantsizio izenez ezagutzen den garaia. Erregimenarekin apurtu ordez, erreformaren aldeko indarrak gailendu ziren orduan eta frankisten eta erreformisten arteko paktuaren ondorioz, gabezia demokratiko larriak luzatu dira gaurdaino. Erregimenaren erreforman adostu zen esaterako, diktadura genozidaren erantzu-

8

leentzako zigorgabetasun bermea: Amnistia Legea. Erregimenaren arduradunen zigorgabetasunak nazioarteko justiziaren oinarriak urratzen ditu, gizadiaren kontrako krimenak epaitzea eragozten duen neurrian. Espainiar estatua frankismoaren biktimei egia, justizia eta ordain duina ukatzen ari zaie oraindik ere. Tartean, noski, milaka euskal herritarri.

Bilboko Udalak ere frankismoaren sinboloak espazio publikotik ezabatzeko urratsa eman du, EH Bilduk aurkeztutako ekimen baten ondorioz. Bilboko Udalak frankismo garaian aitortutako ohoreak indargabetzea onartu du eta kale izendegian oraindik mantentzen diren erreferentzia frankistak aztertzea adostu du. Dena den, Udalak oraindik ere Memoria Historikoaren Legea bete gabe jarraitzen duela gogorarazi behar dugu eta, beraz, lanean jarraituko dugu harik eta sinbolo frankista guztiak kaleetatik ezabatzea lortzen dugun arte.


GIPUZKOA gipuzkoa

Gipuzkoa Fracking gabeko lurraldea

G

ipuzkoak eta Euskal Herriak duten menpekotasun energetikoa ia ia erabatekoa da, %90 baino handiagoa, eta gainera %80 baino gehiago lehengai fosiletatik eratorriko da. Euskal Herriak burujabea izan nahi badu, energia burujabetza handitzea ezinbestekoa du. Izan ere, soilik euren aberastasuna helburu, energia ekoiztu eta banatzen duten multinazionalen menpe bizi gara. Ingurumenarekiko inongo begirunerik gabe, energia zikina eta kutsakorra inposatzen digute, adibidez Frackingaren sustapenaren bitartez. EH Bilduren proposamena da multinazionalen dependentzia murriztea, eta sektore publikoaren eta tokiko kooperatiben papera bultzatzea. Energiaren gaia, beraz, estrategikoa izango dugu datozen urteetan. Industriari lotuta baina baita ikerketaren eta enpleguaren alorrean ere, energia berriztagarrien bidea urratzen jarraituko dugu. Energia burujabetzaren norabidean, hiru dira EH Bildu Gipuzkoan jorratzen ari den ildoak:

Kontsumoa murrizteko neurriak: - Pobrezia energetikoari aurre egitea: Gipuzkoako etxeen %9 egoera horretan aurkitzen da. Faktura jaisten lagunduko luketen neurriena artean, isolamendua ezartzeko gastuak ordaintzea.

fikazio energetikoa eta kudeaketa energetiko arrazionala bultzatzea. - Teknologia berrien erabilpena sustatu: Eraikin eraginkorraren, adimendunaren eta ahalik eta laguntzarik txikiena behar duenak.

Energia berriztagarrien aldeko neurriak. - Fracking ez. Gipuzkoan, bi baimen daude eskatuta lurrazalaren %40a. - Energia garbien sustapena enpresa txiki eta ertainetan - Garraio publikoaren aldeko neurriak: bizikletarien hiri eta hiriarteko mugikortasuna bultzatzea. - Energia banatuaren sorrera: eguzki-fotovoltaikoa, eguzki-termikoa, beroa sortzeko basoko biomasa eta basokoa ez den biomasa, intentsitate ertainetako eta baxuetako eolikoa, lur azaleko geotermia...

Ingurumena errespetatu eta enplegu berdea sortuko duen proiektu industrialak sustatzea. Zentzu honetan, adibidez,

- Industriaren alorreko enpresetan auditoria energetikoak sustatzea.

Zero zabor helburu duen enpresa, kooperatiba eta ondorioz enplegu berdea bultzatzeko planak babesten jarraituko dugu.

- Garraioagatik sortzen den kontsumoa murriztu: “0 Km� politikak bultzatzea.

SAREAN

- Diputazioaren menpe dauden eraikinen plani-

http://www.gipuzkoa.eus/noticias/archivos/ gipuzkoaenergiaplana_eu.pdf tolosaldean

9


NAFARROA

nafa

CAN-en ikerke kontrolik gabeko Nafarroak

B

ukatu da hainbestetan eskatutako Nafarroako Kutxari buruzko ikerketa batzordea. Herren eta zeharo baldintzatuta jaio zen batzordea. Azkeneko orduan eta hilabete bateko epe motzarekin ikertu behar izan dute parlamentariek. UPNk eta PSNk Sergio Sayas jarri zuten batzordeko lehendakari, inolako ondorio sakonetara iristeko borondate eza erakutsiz. Erlojuaren kontra lan egin du batzordeak. Informazioa eta dokumentazioa emateko erregimenak zuen jarreraren aurka borrokatu behar izan dute EH Bilduko parlamentariek. Lehen ondorioa beraz, datorren legegintzaldian ikerketa batzordea berrirekitzea beharrezkoa dela da, auziaren sakontasunera heldu eta benetan CANen desagerpenean zuzendaritzak eta Nafarroako Gobernuaren ordezkariek izan zituzten ardurak argitu daitezen. Egindako lanak halaber, bestelako ondorioak ere eskeintzen dizkigu. Argi geratu da, Nafarroako kutxak neurririk gabe dirua xahutu zuela, gutxi batzuren mesedetan. 2009 eta 2012 urteen artean izandako ondasun galera izugarria ikusi dugu. 2009. urtean CANen ondarea 1.178milioi eurotan zehazten zen bitartean, 2012.urtean 174 milioi eurokoa zen. 3 urtetan 1.003milioi euroko ondare galera suposatzen du honek. Nola xahutu zen diru guzti hori? Jaso dugun informazio urrian hainbat zantzu antzeman ditugu. 2000-2010 tartean Nafarroako Kutxak 147 bulego berri ireki zuen. “Kantxa” berri horiek 367,71 milioi euroko kostua sortu zuten. 2009an 45 itxi ziren eta CaixaBank-ek Banka Zibikoa bereganatu zuenean beste hainbeste. Ireki ziren sukurtsal guztien artean aipamen berezia merezi du Washington-en Miguel Sanz presidenteak inauguratu zuena, Kristina de Borbon eta Iñaki Urdangarin ondoan zituela. Bulego hori ireki baino lehen Espainiako Bankuak

10

ohartarazia zien bulego horrek ezin izanen zuela finantza-operaziorik burutu. Bestalde egiaztatu ahal izan dugu arrazoitu gabeko gastuak eman zirela Viálogos erakundeak antolatutako jardunaldi berezietan, VIP bezeroentzat antolatutako bidaietan edo Administrazio Kontseiluko kideei emandako oparietan, erlojuak besteak beste.


NAFARROA

arroa

eta Batzordea: o diru xahuketa ko Kutxan Gastu guzti hauek, diru xahuketa izugarri hau, inolako kontrolik gabe egin ziren. Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako Kutxaren gaineko kontrol eta inspekzio ardura. Horrela ulertzen da CANen estatuto, Amejoramendua eta 2014ko otsailaren 12an Comptos ganberak zentzu honetan egindako txostenaren analisietatik. CANen Kontrol Batzordearen aktetan ikusten denez, Nafarroako Gobernuak inoiz ez zion batzorde honi inolako txostenik eskatu kutxaren egoera eta jarduerengatik. Jarrera salagarria, gehien bat Banca CĂ­vicaren sorkuntza edo ta ondoren gertatu zen Caixanbankek CAN bereganatu zuen momentuetako kontrol eza. Derrigortua zegoen arren, Nafarroako Gobernuak inoiz ez zuen beharrezkoa zen baimena eman Banca Civicaren fusio prozesua eta horrek ekarri zituen ondasunen banaketaren harira. Hala eta guztiz ere, eta beren funtzioekin bete ez zuten arren, Nafarroako Gobernuko kideek milioi bat euroko dietak kobratu zituzten CANen ataletan izateagatik. UPNk bere lotsak estali nahi izan ditu ikerketa batzorde honetan eta horretarako CAN Fundazioa erabili du. Erakunde hau izan da ikerketa batzordeak aurrera egiteko oztopo gehien jarri dituena. Ez du informaziorik eman nahi izan eta dokumentazioa helaraztea ukatu du etengabe. UPNk opakutsauna mantentzeko herreminta moduan erabiltzen ari du Can Fundazioa. CANeko ondarearekin gertatutako espoliazioa harrigarria eta salagarria da aldi berean. CAN Fundazioak bere ondare artistikoaren inbentarioa ez digu eman nahi izan. Hala ere, 2011an burututako auditoria bati esker, jakin dezakegu CANeko artelanen inbentarioan 745 ale falta direla. Kontrolaren defizita ikusita, uste dugu kopurua hau handiagoa izan daitekeela.

Nafarroako Kutxa ikertzeko batzordea berandu jaio zen eta ikertzeko baldintzarik gabe. Honi informazio ofizialaren ukazioa gehitzen badiogu, batzorde honek oraindik gauza asko argitu gabe uzten duela ondorioztatzen dugu. Horrexegatik EH Bilduk agertu nahi du beharrezkoa dela Ikerketa Batzorde honekin jarraitzea eta heldu den legealdian berriz ere martxan jartzeko konpromisoa hartzen dugu.

11


HERRIAK Araba

Leza eskualde mailako erreferentziazko ospitalea bilakatu behar da

L

ezako ospitalea eskualde mailako erreferentziazko ospitalea bilakatzeko proposamena aurkeztu du EH Bilduk EAEko Legebiltzarrean. Horren arabera, lau hilabeteko epean prozesu parte hartzaile baten bidez adostu behar da prestazio zorroa, herritarrei ahalik eta osasun arreta integralena eskaintzeko. Lezako Ospitaleak bertako herritarrei eskaini behar die arreta integrala. Errioxako komunitatearekin hitzarmena du sinatuta Eusko Jaurlaritzak baina akordio horrek ez ditu zerbitzu guztiak jasotzen eta, demostratu den bezala, ez dute beti bete. Horrez gain, Osasun Sailak Gasteizko Santiago Ospitalean gaixo kronikoentzako oheak egokitzen ari da eta horren arrazoia argi eta garbi jasotzen da: Leza Ospitalearen kokapena eta urruntasuna. Beraz, argudio bera erabiliz, Arabako Errioxako herritarrei kalitateko arreta integrala eskaini behar zaie.

Bestalde, une honetan, Erakunde Sanitario Integratuen bidez garatu nahi den estrategiak lehen arreta eta arreta espezializatua integratu eta koordinazioa hobetzea du helburu. Horrez gain, 20132017 Osasun planaren arabera, prebentzioa oinarri hartzea eta osasun publikoa sustatzeko estrategiak komunitatean landu eta zabaldu nahi dira. Hau guztia kontuan hartuz, komenigarria ez ezik, beharrezkoa litzateke Lezako Ospitalea Arabako Errioxako Ospitale bilakatzeko urratsak ematen hastea.

Bizkaia

Jarduera ekonomikoa eta ekologia bateragarriak Sopelako Urkon

K

ultura, kirola eta herriko azpiegiturei lotutako hainbat proiektu eta egitasmo jarri dira martxan Sopelan legegintzaldi honetan, besteak beste, Larrabasterrak irabazitako berdegune berria, hau da, Urkoko padurako berreskurapena. Auzolanean, Udalak bultzatutako lan honen helburua egoera kaskarrean zegoen eremu hori berreskuratzea izan da, naturak berez ematen dituen urratsak jarraituz. Herri-lanen helburua, Urkoko berezko ekosistemak birsortzea, paduraren eta bere inguruan biodibertsitatea handituz eta Larrabasterran eremu berde berri bat sortzea, auzokideek berau gozatzeko aukera izan dezaten. Porlanari lekua irabazteaz gain, irizpide ekologikoa izan duen proiektu honek beste helburu bat lortu du; turismoari begirako karabananen parkea hedatu da eta horrek diru iturri bat sortzea suposatuko du Larrabasterrako auzoko beharrei begira. Bateragarriak izatea

12


HERRIAK Gipuzkoa Nafarroa Egoera txarrean dauden Berriozarko etxebizitza hutsak Gaztegunea, gazteek merkaturatzeko plana gazteendako egina abiarazi du Tolosako Udalak

T

olosako udalak etxebizitza hutsak merkaturatzeko asmoz beste pauso bat ematera doa, horrela, egitasmo berritzaile batekin, egoera txarrean dauden etxebizitza hutsak birgaitu eta alokairura aterako ditu. Legealdi honetan pauso desberdinak eman ditu Udalak etxebizitza hutsak merkaturatzeko. Izan ere, Udalak argi du etxebizitza politika egokiena, dauden errekurtsoak ahalik eta modu eraginkorrenean erabiltzea datzala. Eta horregatik, garrantzitsua da Alde Zaharra bezalako esparruetan dauden etxe hutsak betetzeko egitasmoak martxan jartzea. Aipatutako pausoen artean, lehenik IBI aren errekarguaren bidez, etxebizitza hutsen kopurua eta errolda gauzatu zen eta 700 inguru zirela identifikatu, parke guztiaren %9a. Iaz berriz, etxebizitza hauek alokatzeko plana jarri zuen martxan, IBIaren %50eko hobaria, asegurua eta obra txikiak egiteko diru laguntzak eskainiz. Aurten berriz, pauso bat haratago joanaz, egoera txarrean dauden etxebizitzak merkaturatzeko plana jarriko da martxan, aurreko planak irtenbidea ematen ez zien etxebizitza mota bati bultzada emateko. Izan ere, aurreko plana garatzerako garaian, hainbat egoera bistaratu ziren eta horien artean, atera zen ondorioetako bat izan zen, etxebizitza askok obra handiak behar zituztela ondoren alokatuak izateko. Horrenbestez, plan honen helburua da, egoera txarrean, baina beti ere ordenazio barruan dauden etxebizitzak merkaturatzen laguntzea. Etxebizitza bakoitzeko Udalak 40.000 euro arteko finantziazioa eskainiko du, eta birgaitze lanen aurrekontuak zifra hori gaindituko balu, falta dena etxe-jabeak jarri beharko luke. Aipatzekoa da ere, programan parte hartuko dutenen artean, gehienezko alokairu bat ezarriko dela, 6€m2-ko edo 500 € gehienez. Prezio horretan jarri ahal izango dute gehienera alokairuan. Horrekin batera, beste baldintza da, etxe jabeek amortizazioa Udalari bueltatu artean, azken honen esku egongo dela etxea, honek kudeatu dezan eta behin obraren zenbatekoa amortizatutakoan, Udalak etxea egoera onean itzuliko dio jabeari.

G

aztegune berria zabaldu de Berriozarrek. Ekimen publikotik, herriko gazteei gune fisiko bat emateko proiektua. Zenbait herrietan gertatzen denaren kontra, Berriozarren EH Bilduk gazteekin batera eraiki nahi izan du gune berria. Hilabete batez, herriko gazteek, gazte asanblada, eragileek… ekarpenak, iritzia, kritikak eta soluzioak eman ahal izan dituzte. Parte hartzea izugarria izan da. Prozesu guzti honen kontra azaldu da UPN. Beldur diote parte hartzeari, ez dute herritarren iritzirik entzun nahi. UPNren eredu autoritarioa agerian utzi du bere jarrera itxiak. Herritarrek parte hartzearekin erantzun diote UPNri. Gazteek gogo­tsu parte hartu dute Gaztegune berriaren sorkun­tzan. Berriozarko Gaztegunea berezia izanen da. Musika eskolaren parean, material ekologikoak erabili dira bere eraikuntzan. Lasto eta egur fardelak erabili dira eraikuntza egiteko. Hormak itxiak dira iparraldean eta irekiagoak hegoaldean, azken alde horretan beirateak eta negutegiak kokatu baitira. Hori da eguzkiaz baliatzeko modua, neguan aretoak berotuko ditu eta. Bestalde, iparreko lastozko hormek gelak babestuko dituzte. Udan, aldiz, eguzkia gorago kokatzen denez, teilatu-hegalek babestuko dituzte beirateak. Gelak lurrazpiko tutuetatik helduko zaien aire hotzaren bidez freskatuko dira. Ekonomia eta ekologia uztartuz, gazteek lekua izanen dute ingurumenarekin bat eginen duen eraikin osasuntsuan. Lorategia, baratza eta gune irekiak ditu. Bileretarako gelak eta herriko talde ezberdinetarako aretoak ditu.

13


GASTEIZKO LEGEBILTZARRA

Bultzada Aberastasunaren gaineko Zergari

G

ipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zergak izan dituen emaitza onak ikusirik, EH Bildu zerga mota hori Araban eta Bizkaian ere ezartzearen alde agertu da. Horren ildotik, legez besteko proposamena aurkeztu du Legebiltzarrean, erakunde honek Gipuzkoan indarrean dagoen zerga hori babesteko eta Arabako zein Bizkaiko Aldundiei 2016tik aurrera berdin egin dezatela eskatzeko. Izan ere, datu objektiboak kontuan hartuta, frogaturik dago Aberastasunaren gaineko Zerga tresna egokia dela zerga politika bidezko, birbanatzaile eta progresiboa lortze aldera. Gipuzkoak 2012an erabaki zuen Ondarearen gaineko Zerga baztertzea eta, horren ordez, Aberastasunaren gaineko Zerga ezartzea. Emaitzak begien bistakoak dira, 2013an, zerga berria aplikatu zen lehen ekitaldian, alegia, Aldundiak 57,2 milioi euro bildu baitzituen zerga horri esker, aurreko urtean Ondarearen gaineko Zergaren bidez jasotakoa baino %47,6 gehiago. Datuek agerian utzi dute Adegiren, EAJren eta PPren kritikek ez zeukatela inolako oinarririk eta behar-beharrezkoa izango litzatekeela arlo horretan Gipuzkoako eredu aurrerakoia Arabara eta Bizkaira

Legebiltzarra Gipuzkoan indarrean dagoen Aberastasunaren gaineko Zerga Arabara eta Bizkaira ere hedatzearen alde agertzea proposatu du EH Bilduk. ere hedatzea, Aberastasunaren gaineko Zergak, besteak beste, jendartearen kohesioa hobetzea eta sektore publikoa eta gizarte zerbitzuak indartzeko ba-

liabide ekonomikoak handitzea ahalbidetzen duelako. EH Bilduk Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztutako proposamenak dioenez, eskubide sozial eta ekonomikoak babesteko eta ekonomia suspertzeko beharrezkoa da politika publiko sendo eta egokiak izatea, eta bide horretan zerga politika bidezko, birbanatzaile eta progresiboa indarrean sartzeak berebiziko garrantzia du. Halaber, ondarea eta finantza-kapitalak dira batik bat zerga-politikaren jomugan jarri behar direnak, eta ez hainbeste orain arte gehien penalizatu diren lan errentak eta kontsumoa.

Gomazko pilotarik gabeko Ertzaintza

S

egurtasun Indarrek gomaz­ ko pilotak erabiltzeak ondorio dramatikoak izan ditu Euskal Herrian. Iñigo Cabacas gaztea horren biktima dugu, baina bere heriotzak ere ez du ekarri material horren erabilera debekatzea. Lakuako Segurtasun Sai-

14

laren arabera, Ertzaintzaren unitate espezializatuek bakarrik eta salbuespenezko kasu zehatzetan soilik erabili ahal izango dituzte gomazko pilotak. Bada, Jaurlari­ tzak Cabacasi gertatutakoa berriz gertatzeko arriskua onartzen du, “salbuespenezko kasu zehat-

zetan”. EH Bilduk, ordea, ez du arriskurik nahi, horrelakorik inoiz ez dela errepikatuko bermatu nahi du, eta horretako legez besteko proposamena aurkeztu du Legebiltzarrean, gomazko piloten erabilera behin betiko eta salbuespenik gabe galarazteko.


AMAIUR

Herritarren borondatea eta erakundeen isiltasuna erosi nahi duen legea Berriz ere eta zoritxarrez, energiaren enpresa multinazionalekiko menpekotasuna agertzeaz batera, herritarren eta fracking izena daraman erokeria horren aurka azaldu diren gure erakundeen borondateari dien erabateko mespretxua adierazi zuen EAJk.

J

oan den astean Espainiako gobernuak fracking-ari bidea errazteko beste urrats bat eman zuen eta Hidrokarburoen sektorea arautu eta horien ustiaketa eta ikerketarekin lotutako zerga neurri zehatzak arau­ tzeko Lege Proiektuari bide eman zion Espainiako diputatuen kongresuan. Hitz gutxitan, fracking-ak kalteturiko norbanako zein tokiko administrazioei kalte ordainak ematea proposatzen du Alderdi Popularrak. Eta kalteak ez ditugu guk aipatzen, Espainiako industria eta energia ministroak baizik. Izan ere, berba horiek hitzez hitz aipatuz, Jose Manuel Soria jaunak berak onartu zuen fracking-ak ingurumenean zein osasunean kalteak eragin ditzakeela. Ekonomian eragin ditzakeen kalteez berriz, beste batean hitz egingo dugu.

Gauzak horrela, bidean geldialdi txiki bat egin eta berriz ere EAJko ordezkariak egindako hitzartzeari begirada bat bota behar diogu. Hainbat talde parlamentariok legearen aurka aurkezturiko osoko emendakinei ezezko borobila emateaz gain, PPren ekimena goraipatu zuten jeltzaleek “lege garrantzitsua” dela esanez eta “Euskadin, duela hamarkada batzuk jada, gasaren garapena gauza garrantzitsu gisa ikusten dela” argudiatuz. Are gehiago, Espainiako gobernuak EAJak aurkezturiko emendakin partzialak onartuko dituen itxaropena agertu zuen ordezkari jeltzaleak. “Testua bide onera zuzentzeko itxaropena daukagu”, esan zuen. Baina argi hitz egin dezagun. Lege honen helburua herritarren borondatea eta tokiko administrazioen isiltasuna erostea baino ez da.

o

Mehatxu berri honi dagokionez, bi gauza nabarmendu behar dira. Batetik, fracking-ari dagozkion eskuduntza guzti guztiak Madrili dagozkiola. Eta beraz, honi buruzko erabaki oro inposaketa gisa ulertu behar dela. Eta bestetik, teknika honen bidez erauzitako gasak ez duela argindarraren prezioa merkatuko, ez eta kontsumitzen dugun energiarena ere. Energia enpresa handien irabaziak handituko ditu soilik. Maite Aristegik esan zuenez, Konstituzio Epaitegiaren laguntzaz fracking-a debekatzen duen Nafarroako parlamentuko legea bezalako arauak indargabetzen dituzte, eta eskrupulurik gabeko enpresari eta gobernuei ateak parez pare zabaltzen dizkiete. Are gehiago, iruzur egin nahi digute. Gauzak horrela, zera galdetu beharko genioke geure buruari: Zein­ tzuk dira Espainiako gobernuak egin nahi digun xantaia honen gainetik ere energia konpainia handiei bere babesa emateko EAJren ezkutuko interesak?

SAREAN [BIDEOA] Cuadra a Rajoy: “En temas de moral y ética ustedes callados, a la cola y a repetir curso”

[BIDEOA] Aristegi: “La ley del fracking es un intento de comprar el silencio de administraciones locales”

[BIDEOA] Larreina: “La ley de segunda oportunidad continúa al servicio de la banca, no es una opción real”

15


EUROPAKO LEGEBILTZARRA

Josu Juaristik EBZren kontra Blockupyk Frankfurten deituriko protestan parte hartu du

E

H Bilduren Euro-parlamentariak Europako Banku Zentralaren egoitza berriaren inaugurazioaren aurka antolaturiko blokeoan parte hartu Frankfurten.

Egoitza honen inaugurazioaren aurka Blockupyk deituriko protesta hau, mugimendu sozialen koalizioak austeritatearen eta botere finantza botereen kontra duen kanpainaren baitan. GUE-NGLeko hainbat hautetsik hartu dute parte protestan, hauen artean Josu Juaristik, Josuk hurrengo adierazpenak

16

egin ditu: “Ez da hau guk nahi dugun Europa, Europako Banku Zentralak, FMIK eta Europako Batzordeak Troikak ordezkatzen duena. Austeritatearen aurka etorri gara Frankfurtera, beste Europa bat behar delako herrien eta herritarren mesedetan lan egingo duen Europa bat.â€? EBZak 1.3 bilioi euro xahutu ditu egoitza berri honen eraikuntzan (1.300.000.000.000 â‚Ź) Europako herriei austeritate neurriak inposatzen zizkien bitartean milaka herritar pobreziara eta emergentzia sozialera eramanez.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.