3eu

Page 1

2014ko martxoaren 20a · 3. zenbakia

AHT

INONDIK INORA

GAI NAGUSIA 2 - 3 · GASTEIZKO LEGEBILTZARRA 4 · NAFARROAKO PARLAMENTUA 5 · ARABA 6 · BIZKAIA 7 · GIPUZKOA 8 · NAFARROA 9 · AMAIUR 10 · HERRIEK ERABAKI 11 · OTANI EZ! 12


GAI NAGUSIA

AHT 1

2

INONDIK INORA

989an osatu zen abiadura handiko proiektua, “Euskal Y” deiturikoa. Aldaketa ugarien ostean, 2006an proiektua onartu eta finantziazioa adosten da Madril eta Gasteiz artean. 2003an, Nafarroako Gobernuak Sustapen Ministerioarekin, Zaragoza-Castejón-Iruñea abiadura handiko linearen eraikuntzarako akordioak sinatu zituen.

Ondorioz, proiektuetan aldaketak etengabekoak dira, inprobisazioaren eta ikuspegi estrategikoaren faltaren adierazle garbiak.

neratu egin du. Gobernu Frantsesak gutxienez 2032 arte atzeratu du “Euskal Y” Europarekin lotunea egiteko proiektua.

Abiadura handiko trenaren proiektuak zalantzan aurkitzen dira, oinarri sendo eta objektiboetan eraikitako zalantzak alegia:

Ondorioa: Nafarroan inongo konexiorik ez duen joan-etorriko 65km-ko korridorea. EAEn ez estatu espainolarekin ez Europarekin konexiorik ez duen Y. 10.000M eurotako bi “irla”.

Egun, urteetako zalantza eta kontrakotasunak medio, proiektu eutsiezinak bilakatu dira. Proiektuak osatu eta onartu ziren garaia hain urrun egonik, orduko errealitate ekonomiko eta sozialak ez dute zer ikusirik egungoarekin, eta beraz, proiektuak guztiz zaharkituak aurkitzen dira. Gainera, hauen bideragarritasunaren inguruan sortutako pisuzko zalantza guztiek, defendaezinak bilakatzen dituzte.

Nafar Gobernuak zein Gobernu Espainiarrak onartu egin dute abiadura handiko trenak ez duela Iruñea Zaragozarekin lotuko, eta beraz, Iruñea-Castejón tramua guztiz isolatua geratzen da. EAEko kasuan, Espainiar Gobernuak Gasteiz-Burgos lotunearen gaineko zalantza asko dituela adierazi du, eta hirugarren karrilaren alternatiba (zabal europarrarekin konektatu ahal izateko) mahaigai-

Ez dago konexiorik

Finantziazioa murrizten da, praktikan inbertsioa ia etetera helduz Nahiz eta hitzez Gobernu espainolak Euskal Herriko abiadura handiaren aldeko apustua berresten duen, zenbakiek bestelakorik diote. Proiektuen kostea 4.000M eurokoa denean Nafarroan, eta 6.000M eurotakoa EAEn, Espainiako gobernuaren inbertsioa hu-


GAI NAGUSIA rrengo urteetan 50 eta 190 milioi eurokoa izatea aurreikusten da, ekarpen ziztrina beraz. Ondorioa: estatuaren finantziazio faltaren aurrean, Gasteiz zein Iruñeko gobernuak dira obrak jarraitzeko dirua ipintzen dutenak, diru partida hauek itzuliak izango direnaren ziurtasunik gabe. Aurkakotasun sozialaren aurrean, proiektuentzako Madrilen inbertsioen utzikeriaren aurrean zein egitasmoak geratu behar direnaren indikadore guztien aurrean,

Gasteiz eta Iruñako gobernuek, bideragarritasun tekniko, sozial zein ekonomikorik gabeko proiektuak finantzatzeko apustu itsuarekin jarraitzen dute. Honek, urtean (2014) 600M eurotako inbertsioa EAEn eta 102M eurotakoa Nafarroan suposatzen dute. Soilik urte beten, estatuak hurrengo 5 urteetarako aurreikusia duen inbertsioa gainditu dute. Inbertsio hauek gainera denon poltsikoetatik eratorriak dira, eta kasualitatez, zerbitzu publiko eta sozialetako aurrekontuetan ematen diren diru murrizketen parekoak.

EH Bilduk AHT babesten duten gobernu zein alderdiei dagokien erantzukizun politikoarekin aritu eta proiektuak geratzea exijitzen die. Aukera berri eta paregabe baten aurrean aurkitzen gara. Indartu dezagun borroka, herrietatik instituzioetara, eta azalarazi dezagun erokeria honekin jarraitzearen zentzugabekeria. Atzera egitera bultzatuko dituen bideari ekiteko prest gaude. Behartu ditzagun geratzera, eta pentsatu eta erabaki dezagun denon artean.

diru xahuketaren hainbat adibide 1 SUPER SUR 922 milioi

2035 arte ordaintzen

2 EUSKAL Y

366 milioi

(2014)

DE LOS ARCOS 50 milioi

3

ELDITUTA

G 4 PASAIAKO

KANPO PORTUA 764 milioi

2 5 3

6.000 milioi guztira

3 CIRCUITO

1

4

6

GELD

5 ZUBIETAKOITUTA ERRAUSTEGIA 500 milioi

6 AHT

IRUÑEA-CASTEJON 101 milioi (2014) 3.150 milioi guztira

3


GASTEIZKO LEGEBILTZARRA 1.129 milioi euro inora ez doan trenbide batean Jaurlaritzak tematuta jarraitzen du Abiadura Handiko Trenarekin, sekulako inbertsioak eginez, baina ez daki zenbat kostatuko zaion, nola ordainduko duen eta nolako eragina izango duen ingurumenean

J

aurlaritzak 1.128.953.306 euro gastatu ditu 2008tik 2013ra bitartean Abiadura Handiko Trenaren (AHT) plataforma eraikitzeko lanetan, datu ofizialen arabera. 2006an espainiar Gobernuarekin sinatu zuen hitzarmenaren arabera, Jaurlaritzak dirua aurreratu eta gastu hori bere gain hartzen zuen, baina gero Kupoaren bitartez berreskuratu behar zuen inbertsioa. Hala ere, urteak joan, urteak etorri, Lakuak zentimo bat ere ez du berreskuratu eta euskal jendartea, beraz, 1.129 milioi euro alferrik galtzen ari da inora ez doan eta inolako errentagarritasun sozialik ez duen trenbide batean. EH Bilduk behin baino gehiagotan azalarazi du Legebiltzarrean AHTren zentzugabekeria, eta duela gutxi Ingurumen eta Lurralde Politikarako sailburuak berak proiektuaren oinarri falta agerian utzi zuen. EH Bilduk azalpen zehatzak eskatu ondoren, erantzunak benetan argigarriak izan ziren. Jaurlaritzak ez daki zenbat kostatuko duten ez trenbide berriak ez mantentze-lanek, ez daki noiz egongo den martxan, ez daki Madril eta Parisekiko lotura zuzena izango duen, ez eta ingurumenean nolako eragina izango duen ere. Urkulluren Gobernua ez da galdera horiek guztiak erantzuteko gai, baina urtero-urtero euskal herritar guztien ehunka milioi bideratzen ditu zulo beltz horretara, horixe baita benetan Abiadura Handiko Trena, euskal jendartearen baliabide ekonomikoak xahutzen ari den hondorik gabeko zakua. Sekulako dirutza AHTn alferrik gastatzen ari den

4

Sekulako dirutza AHTn alferrik gastatzen ari den bitartean, Jaurlaritzak etengabeko murrizketak egiten ditu krisi garaian lehentasun osoa beharko luketen sektoreetan. bitartean, Jaurlaritzak etengabeko murrizketak egiten ditu, ordea, krisi garaian lehentasun osoa beharko luketen sektoreetan, hala nola, hezkuntza, osasunean eta gizarte-laguntzetan.

Aspaldian agortu zen oparotasun ekonomikoaren fruitua izanda, AHT ez da euskal jendarteak behar duen trenbide sarea. Datu objektiboei begiratuz gero, errentagarritasun soziala ez da inondik inora agertzen. Hasteko, epe luzera gauzak asko aldatzen ez badira behintzat, Madril eta Parisekiko lotura zuzenik gabe, AHT euskal uhartea izango da, Bilbo, Donostia eta Gasteiz soilik lotuko baititu. Eta ikuspegi ekonomiko batetik, mantentze-lanetan bakarrik Jaurlaritzak 14 milioi euro inguru beharko ditu urtero, eta diru publiko gehiago bideratu beharko du, halaber, sarearen bideragarritasun ekonomikoa nola edo hala ahalbidetzeko, horrelako trenbide bat errentagarria izan dadin 6 milioi erabiltzaile behar direlako urtero, eta hori pentsaezina da AHTren kasuan.


NAFARROAKO PARLAMENTUA Castejonetik Iruñerako Abiadura Handiko xahubidea

N

afarroan dauden obren artean hau izan daiteke lanik absurduenetarikoa eta kaltegarrienetarikoa. Abiadura Handiko Trena UPNren handikeria bat izan da, hasiera-hasieratik. Nafarroan haiek oso onak direla erakusteko eta, bide batez, enpresa eraikitzaileei faborea egiteko. Egia da errentagarria ez dela izanen; egia da ingurugiroan txikizio handiak eginen dituela; egia da AHTri dagokion dirua zerbitzu publikoetan inbertitzeko ez dela erabiliko. Baina hauek ez dira arazoak izan, proiektu erraldoi eta antzu honekin jarraitzeko. Denbora pasa ahala, Barcina eta UPN isolatuak ikusi ditugu, munduko abiadura handiko zatirik zentzugabeena bezala. Castejonetik Iruñera, 100 kilometroko ingurugiroan txikizioa eginen duen trena. Inork ez daki noiz ailegatuko den ezta non galgatu beharko duen inora ez ailegatzeko.

UPNren presidentearen arrazoinamendu maila ez dela oso handia. PPren gobernuak AHTa ez du lotuko Nafarroako hegoaldetik ezta iparraldetik ere. Gainera, ez dugu uste PPkoei leporatu ahal diegunik euskal separatistak izatea. UPNk eta Barcinak esanen dute obra honek ez duela Nafarroako diru -kutxetan eraginik izanen; izan ere, Nafarroak obrak egin eta ordainduko ditu eta Estatuak dirua itzuliko du. Estatuak dirua horrela gastatzeak ere nafarrongan eragina duela albo batean utziko dugu. Baina oso garbi dago, aurten AHTn gastatuko den dirua ez dela inbertituko osasungintzan, hezkuntzan, zerbitzu sozialetan… Agian, urte batzuk barru diru hau errekuperatuko da, edo ez, auskalo; baina krisia orain Nafarroa kolpatzen ari da, orain baliabide publikoak beharrezkoak dira eta ongi kudeatu behar dira, abiadura handiko trenean bota gabe.

EH Bilduk trenaren aldeko apustua egin dugu eta hori egiten jarraitzen dugu. Hirugarren bidearen alde gaude, Europako trenbidearen zabalera egokitzeko; Nafarroako trenak modernizatzearen aldeko apustua egiten dugu. Baina UPNk, PPren, PSNren eta Geroa Bairen laguntzarekin temati jarraitzen du tren antzu honekin. Gure azken proposamena hau izan da: estatuarekin sinatutako hitzarmenari dagokion dirua era biltzea Iruñeko tren-gunea hobetzeko eta ez AHT eraikitzeko. Zertarako nahi dugu inondik inora ez doan super trena, super azkarra eta super garestia? Inork ez badaki ere, Barcinak eta bere porlaneko lagunek temati jarraitzen dute. Eta EH Bilduk ere temati jarraituko du kalean, nafarrekin, AHTren aurka eta zerbitzu sozialak zein Nafarroako lurrak defendatzen.

5


ARABA

Araba fracking gabeko herrialdea izan behar da Fracking Ez plataformek martxan jarri duten HELrekin bat egin du EH Bilduk

P

ren mehatxua duten udalerri asa den urrian, Eusko Asko dira teknika gehienetan fracking gabeko Legebiltzarrak babestuudalerriak dira. Araban, 30 tako eremu naturalean honen garapenari onartu da mofrackinga debekatzeko Aratrabak, luzamenduak edo udalerritan zio bat teknika hau erabiliz bako Biltzar Nagusien eskaeezohiko gasaren erauzteara atzera bota zuen. EAJ, PP, zuzenenean debekuak PSE eta UPyD taldeek Arajartzen ari diren herriak ren aurka. bako gehiengoak kalean eta Asko dira teknika hoinstituzioetan babestu zuen nen garapenari trabak, luzamenduak edo zuekimena baztertu zuten. Lobby energetikoari utzi zenenean debekuak jartzen ari diren herriak. zizkioten bere bozak eta gainera, Fracking Ez AraUrrunera joan gabe, Frantzia 2011ko uztaibak aurkeztutako Herri Ekimen Legegilea ez onarletik fracking gabeko herrialdea da. Nafarroan tzeko argudio bezala erabili zuten. Bertan, Euskal ere debekua onartu dute, baita Kantabrian eta Autonomi Erkidegoan teknika horren erabateko deErrioxan ere. bekua eskatzen zuten. Orain, eta frackingaren aurka lanean ari diren hainbat talderekin batera, beste HELa bat aurkeztu dute. Urtarrilean tramitatzea onartu zuten eta orain sinadura bilketa hasiko da. Gutxienez, 30.000 sinadura bildu beharko dira tramitazioa aurrera egin ahal izateko. Lehen bezala, EH Bilduk teknika horren debekua babestuko du. Izan ere, EAEn frackinga-

6

EH Bilduren ustez frackingi aterak irekitzea subiranotasun energetikoan, energia berriztagarriak eta eraginkortasunean oinarritutako ereduarekin ez dator bat. Horregatik, Herri Ekimen Legegilea babestuko du. Euskal Herriak aztertzeari, ikertzeari eta ustiatzeari ez esan dio. Haustura hidraulikoa debekatu behar da eta egun indarrean dauden baimen guztiak bertan behera utzi behar ditu Administrazioak.


BIZKAIA

Zabalgarbi: hondakin sistemaren ardatza kolokan

B

izkaiko Aldundiaren hondakin politika bateraezina da birziklatze eta berrerabilera tasa altuekin. Bateraezintasunaren zergatia argia da: Aldundiaren hondakin politikaren ardatza Zabalgarbi da Bizkaian. Herrialdean sortzen diren zaborren heren bat Zabalgarbira doa inolako tratamendurik gabe eta Tratamendu Mekaniko Biologikorako gunea ahalera guztiarekin martxan hasiko bada ere, jasoko duen materiaren %80 bideratuko du erraustegira. Guztira, hondakinen %40 inguru errausten da egun Bizkaian. Erraustegiaren errendimendua kolokan dago. Zabalgarbik 132 egun eman zituen iaz elektrizitaterik saltzeko adina energiarik sortu gabe, eta hondakinak erretzen. Ekologistak Martxan-ek, gainera, azpiegituraren errendimendua kalkulatzeko metodologia akatsak atzeman ditu eta zuzenketa egokiak eginez gero, Zabalgarbik ez luke lortuko balorizazio gune izendatzeko gutxieneko errendimendu maila. Beraz, arriskuan legoke Bizkaiko hondakinen kudeaketarako Aldundiaren sistema osoa. Zabalgarbiren bideragarritasun ekonomikoa ere oso ahula da. Espainiako Gobernutik diru laguntzek (19 milioi euro) salbatzen dituzte kontuak baina laguntza horiek errebisatzen ari da Espainia eta ezabatuko balitu, Zabalgarbi ez da ekonomikoki bideragarria izango.

Joan den hilean jakin genuen gainera, Zabalgarbik lau aldiz gainditu zituela zenbait gai kutsakorren isurketarako ezarrita dauden gehienezko mugak. Azpiegiturak jarduera gelditu beharra zuen baina aldi bakarrean eten zuen jarduna. EAJren eta Aldundiaren ereduaren aurrean, EH Bildu ari da bestelako alternatibak bultzatzen Bizkaian ere. Larrabetzun esperientzia arrakastatsua ipini da abian materia organikoaren birziklapenerako eta Lea-Artibaiko eskualdean birziklapen mailak handitzeko bestelako hondakin bilketa sistemak ezarriko dira herritarren parte hartzeaz.

ETA ZUK, ZER-NOLAKO BILBO NAHI DUZU?

H

iria ulertzeko eta antolatzeko ezinbesteko diren hainbat gairen hurbilean eta sakonean jardungo gara. Eskaintza integrala ontzeko helburuz: herritarrengandik herritarrenganakoa. Ez daukagu erantzun itxirik, galdera irekiak baizik ez. Denon artean zehaztera goaz zer-nolakoa behar duen izan egunero amesten eta borrokatzen dugun Bilbok. Eta horretarako, behar-beharrezkoa da zure ekarpena. Hartu hitza! Animatu eta parte hartu!

7


GIPUZKOA

Energia eredu iraunkor baterantz Plan berria aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

B

i helburu naguLaburbilduta, Energia si ditu GipuzkoaPlanak zazpi helburu ezako Foru Aldundiak rri ditu: berotegi efektuko Gipuzkoa oso urrun dago aurkeztutako planak: gasak murriztea; energia energia aurreztea eta energia eredu iraunkor batetik aurreztea eta eraginkorenergia berriztagarriak tasuna handitzea; enereta plan honek aldaketa sustatzea. Izan ere, Gigia berriztagarriak sushorren oinarria jartzen du puzkoa oso urrun dago tatzea; udalei laguntzea; energia eredu iraunkor gipuzkoarren etorkizun bat izatetik, eta, hain zuenergetikoan eragitea; zen ere, planak aldaketa horren oinarria jartzen beste kultura energetiko bat sustatzea, eta enerdu. gia alorreko Gipuzkoako industria indartzea. Planak hamar lan ildo eta 48 ekintza ditu: enpresa txiki Abiapuntua Gipuzkoako energia ereduaren eta ertainei auditoriak egiten eta energia aurrezgaur egungo egoera da. Argazki horretan, hiru teko neurriak hartzen laguntzea; Foru Aldundiaren alor nabarmendu behar dira. Batetik, gaur egun eraikinetan eraginkortasun neurriak hartzea; udal Gipuzkoan kontsumitzen den energiaren %6 baeraikinetan energia fotovoltaikoa jartzea sustatzea; karrik dator energia berriztagarrietatik; gaineraerrepideetako eta bideetako argiteriari buruzko koa erregai fosiletatik eratorritakoa da. Bestetik, araudi bat egitea; oraingo argiak ordeztea eta beGipuzkoak mendekotasun izugarria du energia rrietarako baldintzak ezartzea‌ alorrean: %95. Hau da, gipuzkoarrek kontsumitzen duten energiaren %95 kanpoan sortutakoa Eredua aldatzea eginkizun luze eta zaila da, eta da. Eta azkenik, energiaren prezioaren gorabeheinstituzio eta eragile askoren esku-hartzea behar rek gero eta eragin handiago dute herritarrendu. Dena dela, EH Bilduk lehen oinarria jarri nahi gan: adibidez, 2006. urtetik 2011ra kontsumoa du. Plana, alde horretatik tresna bat da elkarlana apenas aldatu zen arren, Gipuzkoak ordaindu errazteko eta norabide egokian urratsak emateko. beharreko faktura %50 igo zen. Kontsumo hori per capita aztertuz gero, herritar bakoitzak ia SAREAN 3.000 euro ordaintzen ditu gaur egun, urtean, energiaren truke. Eredu hori irauli egin behar da, http://www.gipuzkoa.net/noticias/archiberaz, eta iraunkortasunean oinarritutako sistevos/gipuzkoaenergiaplana_eu.pdf ma batera joan.

8


NAFARROA

Esa handitzea, Zangotzalderako arriskua

E

sako urtegia handitze lanak ulertu behar dira Alderdi Popularrak trasbaseak bultzatzeko eta ura pribatizatzeko ezarri duen politikaren barruan. Obra guzti hauek beharrezko informaziorik eta herritarron part hartzerik gabe egiten ari diren bitartean, azpiegitura erraldoi hauen atzean dauden benetako interesak eta etekinak aterako dituztenak ezkutatzen dituzte. Pirinioetako bailaretan ur kopuru handiak bildu nahi dituzte eta CHE (Confederaci贸n Hidrogr谩fica del Ebro) erakundearen esku utzi, Nafarroak uraren kudeaketatik kanpo utziz. Honek Katalunian erantzun sozial sendoa sortu du, esate baterako. Esako urtegia handitzeko lanak justifikatu ahal izateko Zaragozak ur hori edatekoa izanen dela edo eremu ureztagarriak zabaltzeko ideiak azaldu dituzte. Ez da egia, datuek eta ekintzek erakusten diguten bezala. Diskurtso ofizialen atzean ezkutatzen dituzten benetako arrazoiak hauek dira: Mediterraneo aldera ura eraman nahi izana eta porlaneko zein enpresa hidroelektrikoen interes espekulatiboak. Proiektu honek ikuspegi ekonomikotik, sozialetik eta ingurugirotik begiratuta ez du hankarik ezta bururik ere. Gainera, obrak hasi bezain laster, aurrekontua hirukoiztu dute 109 milioitik 350 milioietara.

Halaber, urtegiko magalak oso ezegonkorrak izan dira, hasiera-hasieratik. Ezegonkortasun hori denboraren poderioz, areagotu egin dela erran dezakegu. Mugimendu hauek handitzeko lanekin gero eta gehiago nabaritzen dira eta 2013ko otsailean urtegiko eskuineko magaleko etxe batzuk hustu behar izan zituzten. Oraindik ere, etxe horiek hutsik daude, nahiz eta magaleko obretan 15 milioi dagoeneko xahutu dituzten. EH Bilduk handitze lan hauek bertan behera geldi ditzatela eskatu du behin baino gehiagotan, segurtasun arazoengatik eta ekonomikoki eta sozialki jasangaitzak direlako. Bai Nafarroako Parlamentuan, bai Madrilgo Kongresuan, eskatu dugu Ministerioak eta CHEk urtegia bete ez dezatela segurtasun kota baino haratago, segurtasun arazoak konpontzen ez dituzten bitartean. Proiektu honen aurrean, alternatiba merkeagoak, ekologikoagoak eta demokratikoagoak egon, badaude: Aragoi ibaiaren alboetan urtegiak eraikitzea, esate baterako.

SAREAN http://ehbildu.net/es/noticias/ territorios/nafarroa/3725-ehbildu-y-puyalon-de-cuchas-firman-un-manifiesto-de-oposicion-al -recrecimiento-de-esa

9


AMAIUR PPren energia erreformak autoekoizpena zigortu, energia berriztagarriak desagerrarazi eta argindarra garestitzen du

E

spainiako Gobernuak legealdi honetan egingo duen erreformarik handienetakoa da energiaren erreforma. Gai horretan aditu ez denarentzat, zinez arlo zaila eta ulergaitza da energia (edo, hala izan dadin saiatzen da Gobernua). Lehenengo eta behin, XXI. mende honetan, boterea eta aberastasuna gutxi batzuen eskuetan izan daitezen ari da lanean kapitalismoa, eta PPk ezarri nahi duen energiaren erreforma logika horren barruan kokatu behar dugu. Bestelako esparru ekonomikoetan ekonomiaren globalizazioak eta uniformizazioak erabiltzailearentzat zerbitzuak, teorian, merkatzea lortu badute ere, energiaren ekoizpen eta kontsumoan gauzak ez dira horrela. Hau da, energiaren erabilera eraginkorrean oinarritutako ekoizpen eta kontsumo eredua merkeagoa litzateke eredu zentralizatzaile eta globalizatua baino. Esate baterako, teknologia berriztagarrietan lehengaia doakoa da.

Hori horrela bada ere, PPren energia erreformak autoekoizpena zigortzen du, eta energia berriztagarriak desagerrarazi egin nahi ditu. Gainera, ikusten ari garenaren arabera, argiaren faktura garestitu egin da. Bigarrenik, energia sektoreari lotutako gaiez ari garenean halako gardentasun falta izatea ez da kasualitatea. Aitzitik, energiari lotutako oligopolioak (Iberdrola, Unión Fenosa, Endesa, Gas Natural…) aurretik direla, sektorean ari diren guztiak saiatzen dira gizartearen ongizaterako eta edozein estaturen eraikuntzarako sektore estrategiko eta beharrezko honi dagokion guztia iluna izan dadin.

trizitate subasta bezalako terminoen atzean, gizartean gai honen inguruan ezer ez ulertzeko ahalegina baino ez dagoela esatea. Hau guzti hau egiten badute, egiten dute energiari lotutako gaiez erabakitzeko guneak herritarrengandik urrun egon daitezen.

Horregatik guztiagatik, ez litzateke asko esatea, tarifen defizita edo elek-

Gai honetan Espainia eraikitzen ari den proiektuak hondoratu egingo gaitu. Elektrizitatearen etengabeko gorakadak euskal herritarrek haien etxea berotzeko zailtasunak izan ditzagula eragingo du; are gehiago gurea bezalako industria egitura izanda. Izan ere, energia kontsumoa handia da Euskal Herrian, eta ondorioz, gure ekonomia izorratu egingo da beharrezko neurriak hartu ezean.

[BIDEOA] Xabier Mikel Errekondo: “El precio de la electricidad seguirá encareciendose”

[BIDEOA] Sabino Cuadra a Báñez: “Su España del Ibex 35 va bien. A los demás, que les zurzan”

SAREAN [BIDEOA] Onintza Enbeita: “En Venezuela Maduro ha organizado una conferencia de paz. No como ustedes”

10


HERRIEK ERABAKI

M

aiatzaren 25ean ospatuko diren Europako Parlamenturako hauteskundeetarako “Herriek erabaki” manifestua aurkeztu berri dugu. EH Bilduk eta BNGk bultzaturiko koalizioa honako indar politiko hauek ere sustengatzen dute: Puyalón de Cuchas (Aragoi), Andecha Astur (Asturies), Alternativa Nacionalista Canaria (Kanariak) eta Unidad del Pueblo (Kanariak). Atxikimendu berriri irekia dago “Herriek erabaki” adierazpena. Honakoak dira “Herriek erabaki” manifestuaren ardatz nagusiak:

Bai Justizia Sozialari. Troikaren ereduaren kontra borrokatzeko konpromiso irmoa dugula adierazten dugu. Espresuki exijitzen dugu zor publikoaren nahiz pribatuaren auditoria egitea, eta zor bidegabea ez ordaintzea proposatzen dugu. Era berean, Europan oinarrizko errenta bat ezartzearen aldekoak gara. Ez kapitalaren Europari. Gure nazioek burujabetza osoa lortzeko eskubidea dute, besteak beste etorkizunean Europar Batasuneko edo Diru Batasuneko kide izan nahi duten ala ez erabaki ahal izateko. Europa-

ko pertsona guztiei osasunerako, hezkuntzarako, laguntza sozialerako, kulturarako eta etxebizitzarako eskubidea benetan bermatu behar zaiela aldarrikatzen dugu.

Bai erabateko askatasun demokratikoei. Erabateko askatasun demokratikoen agertoki bat sustatzearen alde indarrak biltzeko konpromisoa hartzen dugu.

Bai Europako eta mundu zabaleko prozesu subiranista edota independentistei. “Herriek Erabaki” hautagaitzak bakearen, lankidetzaren eta elkartasun internazionalistaren kultura sustatuko duen jendarte eredu baten aldeko konpromiso argi eta sendoa hartzen du.

Ez genero diskriminazioari. Neurri integralak hartu behar dira patriarkatuak markatutako errealitatea deseraikitzeko, indarkeria sexista desagerrarazteko eta, bereziki, emakumeei beren gorputzaz, sexualitateaz eta ugaltze ahalmenaz erabakitzeko eskubidea benetan bermatzeko.

Ez globalizazio neoliberalak eragiten duen eta estatuen politika zentralistek sustatzen duten uniformizazio kultural eta linguistikoari.

HAR EZAZU PARTE PROGRAMAREN OSAKETAN! Otsailaren 22an ekin zion EH Bilduk Europako Parlamenturako hauteskundeetarako programaren osaketari, arlo ezberdinetan lanean diharduten kideen topaketekin. Orain, programa guztiz osatzeko zure iritziaren berri izan nahi dugu. Horretarako, zure ekarpena egiteko aukera izango duzu, www.ehbildu.net webgunean hauteskunde programari eskainiko zaion atalean iruzkina eginez. Apirilaren 16a bitarte egin dezakezu zure ekarpena, beraz, animo!

Bai berdintasunari, jatorri, arraza, erlijio, ideologia, sexu joera, kultura, gaitasun edo beste edozein arrazoirengatik egiten den diskriminazio oro desagerrarazteko. Ez faxismoari eta arrazakeriari. Ultraeskuinari mozorroa kentzeko lan egingo dugu, sistemak eta beraren eliteek desberdintasunak betikotzeko baliatzen duten tresna bat dela agerian utziz.

MANIFESTUA OSORIK http://ehbildu.net/eu/hauteskundeak/europar-hauteskundeak-2014

11



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.