5eu

Page 1

2014ko apirilak 30 · 5. zkia

GAI NAGUSIA 2 - 3 · ARABA 4 · BIZKAIA 5 · GIPUZKOA 6 NAFARROA 7 - 8 · GASTEIZKO LEGEBILTZARRA 9 · AMAIUR 10 · EUROPAKO HAUTESKUNDEAK 11 - 12


GAI NAGUSIA

Maiatzaren Lehena: Eskura dezagun burujabetza inposaketei aurre egin eta lan eskubideak bermatzeko

M

aiatzaren Lehena hurbil dugu, egutegian gorriz markatuta. Lan eskubideak eta langileon duintasuna kolokan jarri dituzte Gasteiz, Iru単ea eta Madrileko gobernu eskuindarren murrizketek, beraien burua sozialistatzat dutenek Parisetik politika berberak aplikatzen dituztela ahaztu gabe. Maiatzaren Lehena egun egokia da gogora ekartzeko egungo eredu ekonomikoa defendatzen dutenen politikek sortu dutela egoera larri hau. EAJ eta UPNk kosta ahala kosta zutik mantendu nahi duten eredu agortu baten aurrean gaude. Euskal herritarrok gure etorkizuna erabakitzeko dugun

2

eskubidearen beharra aldarrikatzeko parada eskaintzen digu Maiatzaren Lehen honek, lan harreman esparru propioa aldarrikatzekoa eta egoera jasanezin honi buelta emateko tresna propioak geureganatzekoa. 180.000 lagun baino gehiago langabezian, horietako erdiak inolako laguntzarik jaso gabe; 60.000 pertsona Diru Sarrera Bermatzeko Errenta jasotzen; pobreziak astinduriko milaka famili; jantoki sozialak gainezka; gazteriaren herena baino gehiago langabezian... Barcinak eta Urkulluk Hego Euskal Herrian hori ez dela gertatzen esango dute, baina

gezurretan ari dira. Eskaintza berbera dute: etsipena, propaganda baino ez diren planak... Prekarietatea, murrizketak, lan eskubideen suntsipena... horiek dira Urkullu eta Barcinaren politiken denominadore komunak. Izan ere, eredu berbera dute biek ala biek: Espainiako gobernu edo Troikaren politikei aurre egin beharrean, euren aginduak aplikatzen dituzte. Urkullu eta Barcinak eskaintzen diguten ereduak ez du etorkizunik. Ez dago proposamenik, ez dago eraldaketarik, ez dago politika eta erabaki propiorik. Etsipena eta herritarrei bizkarra ematea da euren eskaintza bakarra.


GAI NAGUSIA

Burujabetzaren ordua da, gure bidea egiteko ordua, gure beharren eta lehentasunen neurrikoa, euskal herritarren eta bere ehun sozial, ekonomiko eta industrialaren neurrikoa. Erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida ez da eztabaida teoriko edo politiko hutsa, Euskal Herriak bere etorkizuna definitzeko beharrarekin hertsiki lotuta dago. Egoera honetatik irteteak eredu berri bat eraikitzea eskatzen du, lan harreman eta harreman sozialen eredu berri bat eraiki behar dugu, Euskal

Maiatzaren Lehenean erregimenaren alderdien politika salatu eta burujabetza aldarrikatuko dugu

Herriak bere politika ekonomiko eta sozial propioak definitu behar dituela defendatzen duten eragile politiko, sozial eta sindikalon artean. Ho kokatzen da euskal gehiengo herritarra, gehiengo demokratikoa. Horregatik, Maiatzaren Lehen honetan, erregimenaren alderdien politikak salatuko ditugu berriro ere eta bereziki, gure eskubide ekonomiko eta sozialak zein Euskal Herrian lan eta bizi diren pertsona guztien eskubideak defendatzeko burujabetza aldarrikatuko dugu.

3


ARABA

Cegasako langileen etorkizuna PP-ren esku dago

E

z da oso ohikoa baina purua mantentze eta batez Cegasako kasuan lanere, langilei gertatzen ari gileen etorkizuna Araden guztiaren berri ematea. Foru Aldundiaren bako Foru Aldundiaren esku erantzukizuna da da. 1934. urtean sortutako Bestalde, EH Bilduk enenpresa da hau eta egun presa horrek duen zorrari langileen etorkizuna 500 bat langile ditu O単ati buruzko informazio zehabermatzea, lanpostuen tza eskatu dugu. Orain arte eta Gasteizeko lantokietan. Gehienak (400 bat) Araban izandako informazioen arakopurua mantentze bizi dira. Pasa den martxoabera, opor fiskalen itzulera eta batez ere, langilei ren 11an enpresaren zuduela urte batzuk hasitako zendaritzak hartzekodunen enpresa honen beheragertatzen ari den konkurtsorako eskaera agin kadaren akabera izan da. guztiaren berri ematea. Baina horrez gain, azken zuen Gasteizko Merkataritza Epaitegian. Arabako Foru urtetotako hain ohikoa izan Aldundiak hartzekodun handen adibide oso argia da: dienetarikoa denez, dauden bi konkurtso admiinstituzio publikoetatik diru ugari jaso du inolako nistratzailetik bat izendatu behar izan du. ordainik eman gabe. Bakarrik 2009tik 2013ra Cegasak Eusko Jaurlaritzatik 15,3 milioi euro Beraz, Alderdi Popularrak ahotsa eta boza jaso zituen diru-laguntzetan. du enpresa honen etorkizunari dagokionez. Aukera ugari daude: eraitsi eta eskaintzarik oneHala eta guztiz ere, azken urteotan Cegana egiten duenari saldu, inbertitzaileak bilatu sak ez du kalitateko enpleguen aldeko apostua edo enpresa dagoen zulotik atera. EH Bildutik egin eta ez ditu Euskal Herrian inbertsioak egin. helburu ekonomikorik eta etekinik ez bilatzea Pixkanaka beste herrialdeetan zabaldu ditu laneskatu diogu De Andresen gobernuari. Horren toki berriak eta eskumendeko enpresak sortuz ordez, hartu beharreko erabaki guztietan onulan baldintzak okerragotu ditu. Lehen ez bezala, ra sozialak bilatzea aldarrikatu dugu. Gure usorain instuzio publikoak lanpostu horien defentez, Arabako Foru Aldundiaren erantzukizuna da tsan eta lan baldintza duinen alde aritu behar langileen etorkizuna bermatzea, lanpostuen kodira

4


BIZKAIA

Zer du berezitik Enplegu Funts Bereziak? ENPLEGU FUNTS BEREZIRA

4 milioi €

//

A

razoak ezin dira konpondu sortu genituen pentsamolde berberarekin”. Hala esan zuen behin Albert Einstein fisikariak. “Emaitza desberdinak lortu nahi badituzu, ez egin gauza bera beti” bota zuen beste behin. Bi aipuak erraz lotu daitezke egun Bizkaiko Aldundiak bultzatzen dituen enplegu politikekin. Jose Luis Bilbaoren gobernuak enplegua sortzea lehentasun duela errepikatzen duen arren, azken urteetan aplikatu diren errezeta zahar berberak bultzatzen jarraitzen baitu. Aldiz, Bizkaiko Aldundia behartua sentitzen da bizi dugu egoera larriari buelta emateko “berrikuntzak” aurkeztera.

BEC 14 milioi € PPren lan erreformak ezartzen duen prekarizazioaren kontura “berraktibazio ekonomikoaren” zain geratu. Foru Aldundiaren lidergo eta ekimen falta agerikoa da langabeziak hazten jarraitzen duen bitartean.

EH Bildutik azpimarratu nahi dugu ezinbestekoa dela Bizkaiko errealitatean errotuta dagoen ehun ekonomikoa eraikitzea. Eskualdeetako garapenerako planak diseinatzeko proposamena defendatu dugu norabide horretan. Tokiko garapen endogenorako, eskualdeko eragile sozial eta ekonomikoekin batera, bertako errealitatearen diagnostikoa konpartitu eta eskualdearen Bizkaiko Foru beharren araberako proiekAldundiak ez du tuak abian jartzea da asmoa. Ekonomiaren dibertsifikazioa enpleguaren aldeko eta ikerketa eta garapena apustua egiteko bultzatzea beharrezkoa da egoera berriari aurre egiteasmorik agertu ko, azken urteotan ezagutzen ari garen lanpostu suntsiketa bortitzari erantzuteko.

Hala, Bizkaiko Aldundiak Enplegu Funts Berezia aurkeztu zuen 2014ko aurrekontuen onarpenarekin batera. Funts horren barruan aurkeztu zituen eskualdeetako berraktibaziorako programa eta epe luzeko langabetuentzako programa, besteak beste. Enplegua sustatzeko diru kopuruak, ordea, aurreko urtekoaren berbera izaten jarraitzen du, ez da ahalegin berezirik egin, eta “Funts Bereziak”, berezitik, ezer gutxi: orain arteko diru laguntza lerro berberak dira eta.

Nabarmena da Bizkaian enplegua sortu eta ehun produktiboari eusteko EAJk duen plangintza gabezia. Bizkaiko Aldundiak ez du enpleguaren aldeko apustu ausartik egin eta nahiago du

Kalitatezko enplegua bultzatu eta herrialdean errotutako ehun produktiboa sustatzetik urrun, Bizkaiko Foru Aldundiak ez du enpleguaren aldeko apustua egiteko asmorik agertu eta ez du egoerari buelta emateko iniziatibarik. Oso esanguratsua da, esaterako, Enplegu Funts Berezira 4 milioi euro bideratzen diren bitartean, BECera aurten 14 milioi euro bideratu direla, hondorik gabeko zulo beltz bilakatu den arren.

5


GIPUZKOA

Gipuzkoa Eraldatzen, ezkerretik Hiru urtetan300 partaidetza prozesu baino gehiago bultzatu ditugu. Aurreko legealdian, ezta 5 ere. de gehienetan antzeman dira krisiaren eraginak. Izan ere, garapen ekonomikoa sustatzeko orain arte erabilitako eredu bera da krisian dagoena. Horregatik, EH Bildutik estrategia sozioekonomiko soberanista eta integrala ezartzeko ari gara lanean.

E

H Bilduk Gipuzkoan egindako bideak bere emaitzak eman ditu. Politika egiteko era aldatu dugu, goitik behera, eta herritarrak jarri ditugu politika publiko guztien erdian. Eta hau ez da eslogan publizitario bat. Adibide bat jarriko dizuet. Aurreko legealdian egin ziren prozesu parte hartzaile guztiak esku baten behatzekin zenbatu daitezke. Hiru urte hauetan, EH Bilduk 300 partaidetza prozesu baino gehiago bultzatu ditu, eta oraindik geratzen direnak! Gipuzkoa ez delako goitik behera eraikitzen. Herriek eta eskualdeek egiten dute Gipuzkoa, eta edozein egitasmo diseinatzerakoan errealitate horretatik abiatu behar da. EH Bilduren iniziatibaz herriz herri eta herrialde mailan eraikitzen ari garen proiektuak, Gipuzkoako egoera sozio-ekonomikoa eraldatzen ari dira. Instituzioak eraldaketa orokorraren mesedetan jarri ditugu eta, horrela, proiektu politiko integrala eraikitzen ari gara. Gure gobernuak solbentzia erakusten ari dira. Eta hau ez dugu guk esaten, neurgailu sozio-ekonomiko gehienak gure inguruko herrialdeak baino positiboagoak dira, hilabetez hilabete. Hala eta guztiz ere, krisiaren eragina oso nabarmena bada gure herrialdean ere. Enpresa-sektoreen krisia edota deslokalizazioa tarteko, eskual-

6

Eta horixe izango da gure xede nagusia Gipuzkoan hurrengo hilabetetara begira. Enplegua eta ekonomia sustatzen jarraitzea, alegia. Horretarako, alde batetik, bizitza eta bere zaintza eredu ekonomikoaren eta sozialaren erdigunean jartzen ari gara. Eta bestetik, ingurumenarekin orekan dauden jarduera ekonomikoak bultzatzen ari gara. Zeren eta hurrengo hilabete eta urteotan iniziatiba ausartak eta eraldatzaileak hartzen jarraituko dugu. Gipuzkoako herritarron beharrak eta nahiak bideratzeko abiapuntu hartuta, beste Gipuzkoa bat eraikitzeko iniziatibak hartzen jarraituko dugu. Bideak hasi besterik ez du egin. EH Bilduk Euskal Herri osoan eman behar den aldaketa politikoa eta soziala lideratu nahi du. Subirautzaren bidetik gure estatu propioa eraikitzera goaz, eraikitzen ari gara, ezkerretik eta herritarren mesedetan. Beste alderdiak disimulurik gabe jadanik kanpaina elektoralean eta etengabeko liskarrean murgilduta dauden bitartean, EH Bilduk Gipuzkoa eraikitzen jarraituko du.

SAREAN http://ehbildu.net/es/noticias/territorios/ gipuzkoa/4145-tendemos-la-mano-para -seguir-transformando-gipuzkoa


NAFARROA

Klientelismoa eta Nafarroako Gobernuaren enplegu politika makurrak

N

afarroako Gobernuak bere porrota eta inefikazia maskaratu nahi dituenean enpleguaren sorreraz edo mantentzeaz beti konstante berbera erabiltzen du herritarrak engainatzeko. Beti erabiltzen duen argudioa alderaketa egitea da, Estatuaren aldean langabezian dauden pertsonen artean zein “portzentaje onak� dituen Nafarroak. Martxoaren amaieran SNEn izena emandako langabetuen kopurua 52.424koa zen. Kopuru honek Nafarroa estatuko gainerako erkidegoen aldean langabezia gutxien duten herrialdeen artean lehen edo bigarren postua izan ohi du. Baina datu hauen azterketa sakona eginez gero segituan ikusiko dugu Nafarroako Gobernuak ukatu eta ezkutatu egiten duela benetan Nafarroan daukagun panorama kaotikoa. Alderaketak egitekotan, zuzen egitekotan maltzurkeriarik gabe alegia, Europako gainerako herrial-

deetara begiratu beharko genuke; Nafarroako Barne produktu Gordin parekoa duten herrialdeetara, Per Capita Errenta eta BPG per capita antzekoa duten herrialdeetara begira jarri beharko genuke. Antzekoak izan daitezkeen herrialde hauetan begiratuko bagenu ikusiko genuke zein okerra eta makurra den Nafarroako Gobernuaren enplegu politika. Beste arrazoien artean ikusten ahalko genuke esaterako industria arloaren pisua zenbatekoa den, industriaren aniztasuna, I+B+Gean (Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza) zenbatekoa den inbertsio publikoa, kontratuen prekarietatea, autonomoek dirua izan dezaten kapital zirkulantea, mikro ETEak (enpresa txiki eta ertainak) eta ETEak, Industria Produkzioaren Indizearen (IPI) eragina auto industrian oinarritutako ekonomia batean, BEZaren itzulketaren berandutze nahitakoa, itun soziala deitzen zaionaren formazio pribatua, gazteriaren desenplegu jasanezin eta endemikoa ‌ Hauek guztiek eta beste askok argi adierazten dute Nafarroako Gobernuaren enplegu politikak desegokiak, klientelistak eta ez eraginkorrak izan direla.

7


NAFARROA

Hona datu batzuk urretik esandako baieztapenak ziurtatuko dituztenak • 2007ko laugarren hiruhilekoan hasi zen krisi ekonomikoa. Orduan, Nafarroako langabezia portzentaje tasa teknikotzat jotzen zen %4,29, 2013 arteko desenpleguaren bilakaerak argi erakusten du Nafarroako joera gainerako erkidegoen aldean handiagoa izan dela. • 2012ko 4. hiruhilekoan Nafarroako enplegurik gabeko pertsonen portzentajea %17,15koa zen. Artean, Europar Batasunean %11,8koa zen, euro-gunean % 10,7, Portugalen %16,3, Hungarian %14,1, Bulgarian %12,4, bi herrialdetan baino ez ziren gainditzen datuok, Espainian %26,6koa eta Grezian %26koa. • Nafarroako Per Capita Errentaren antzekoa zuten Europako gainerako herrialdeen langabezia tasa %5,4 eta %10,5ekoa zen. Hau da, Nafarroako tasa baino %7 gutxiago. • Beste faktore oso garrantzitsu eta azpimarragarri bat nafar ekonomiak zituen berezko finantza tresnen desagerpena da. Honek kapital zirkulantea eta likidezia auzitan jarri ditu, horrekin, enpresari txikiaren amarauna erabat zartatuta dago eta ondorioz baita enplegu sorrera ere. • Nafar lurraldeko arlo ekonomikoen berregituratze ezak, ez dio alternatibarik ematen automobilgintzaren pisu handiegiari eta horrek auzitan jartzen du ekimen ekonomikoa. Berrikuntza, dibertsifikazioa eta espezializazioaren aldeko apustua ez da behar bezainbestekoa izan enplegu politika sendoak garatzeko garaian. Nafarroako Gobernuaren egite okerraren bi adibide: Nafarroan IPIaren arabera, 2012ko apirilean oinarri hartuta, indize gehituaren aldakortasuna (urtarrila- apirila) beherakoa zen -%10,2koa, aldiz, estatuan -%6,2koa zen. IPIaren urteko batez bestekoa erkidegoan %12an jaitsi zen.

8

Enpleguaren sorrerarako I+G+Bn egiten den apustu publikoa oinarrizkoa da. Per capita arloan mintzatuz gero, Nafarroak Europar batasunen erregioen artean 34. postua du, baina Berrikuntzaren Rankinean 73. postuan dago. • Beste arazo gehigarri bat enpresa matrizeen deslokalizazioa izan da. Azken urteetan enpleguaren gainean eragin zuzena izan du. • SNEren kudeaketa partekatua diru-laguntzen eta klientelismoaren tresna bihurtu da Nafarroako Gobernu honen lagunentzat, benetan enplegu politika aktiboen zimendu izan beharko lukeenean. Honek guztiak ez du inondik ere uzten politika egokiak garatuko dituen eredu publiko duin bat lantzen.

Arrazoiak Garraioaren arloan topa ditzakegu, %33an jaitsi baitzen eta aurreko urtearekiko %45,7 gutxiago izan baitzen.

Finean, Nafarroako Gobernuak abiatu dituen enpleguaren sorrerarako politikek ez dute deuserako balio izan, eskasak izan dira eta finantziazioaren kasuari dagokionez, esaterako, zoritxarrekoak.

Beste hitz batzuetan, zenbaki gordinetan datuez mintzatuz gero, 28.409 ibilgailutik 15.490era jaitsi zen produkzioa.

Klientelismoa eta baliogabetasun eza 50.000 nafarrei eragiten dien bizi baldintzetan eta baita kohesio sozialean ere.


GASTEIZKO LEGEBILTZARRA Jaurlaritzaren enplegu planen porrota agerian

Langabeziaren eta pobreziaren handitzea EAJren politika ekonomikoen ondorio dira, propagandak ez baitu ez lanposturik ez aberastasunik sortzen.

L

angabeziak gora egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, iragan martxoan ia beste inon baino gehiago, eta pobrezia indizeak ere etengabe igotzen ari dira, gero eta euskal familia gehiago (biztanleriaren %20) bizi baitira pobrezian erortzeko arriskuan. Hori da estatistika eta datu objektiboek azalarazten duten errealitate soziala, Urkulluk eta EAJk Lakuako bulegoetatik sustatutako enplegu planen eta politika ekonomikoen porrota agerian uzten dutena. Duela urtebete Enplegu Plana aurkeztu zuen Jaurlaritzak, langabeziaren aurkako tresna gisa izango zelakoan. 13.000 lanpostu sortuko zirela agindu ere agindu zuen, baina langabezia gora doa eta, estatistikak ikusita, ez dirudi epe labur batean joera aldatuko denik. Jaurlaritzaren politika ekonomikoak eta enplegu planak porrot egi-

EH Bilduk proposamen zehatzak egin ditu sektore publikoan enplegua sortzeko, baina EAJren erantzuna, PSE eta PPren babesaz, ezezkoa izan da sistematikoki.

Administrazioan lanaldia luzatzearen eta bajak ez ordezkatzearen ondorio zuzena. Horren ildotik, EH Bilduk proposamen zehatzak egin ditu Gasteizko Legebiltzarrean, bajak lehen egunetik ordezkatzeko, sektore publikoan egun hutsik dauden lanpostu guztiak betetzeko edota urteko lanaldia murrizteko, neurri horiek guztiek, besteak beste, enplegua sortzea ekarriko luketelako. Hala ere, EAJren erantzuna, PSEren eta PPren babesaz, ezezkoa izan da sistematikoki, horren emaitzak, oso txarrak, bistakoak izan arren.

ten ari dira, propaganda hutsean oinarritzen direlako, propagandak ez duelako ez lanposturik ez aberastasunik sortzen. Ezinezkoa da Jaurlaritzak langabezi datuak iraultzea bere proposamena kale egin duten ekintzak errepikatzea baldin bada. Eta are gutxiago Gobernuak berak sektore publikoan enplegua (4.000 lanpostu inguru) etengabe suntsitzen badu eta bere jokabidea zuzentzeari uko egiten badio. Lanpostuak ez, langabezia sortzen du Jaurlaritzak, hori delako

Nahikoa da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren estatistikak irakurtzearekin Jaurlaritzaren jardueraren porrotaz jabetzeko. Izan ere, Lanbidek EAEn iaz eginiko kontratu guztien %2an bakarrik parte hartu zuen. Portzentajea benetan iraingarria da langabezian dauden lagun guztientzat eta agerian uzten du Enplegu Zerbitzuak ez dela inondik inora teorikoki duen funtzioa betetzen ari. Jaurlaritzaren inakzioa eta gaitasunik eza daude, azken batean, langabeziaren eta pobreziaren handitzearen oinarrian.

9


AMAIUR PPren 650.000 gezur gehiago

O

rain, hauteskundeetarako kanpainaurrean bete-betean murgildurik dabilenez, Espainiako gobernuak dio 2015erako 650.000 lanpostu sortuko dituela estatu osoan. Harrigarria da, orain arte gobernuko inork ez baitu enplegua sortzeko planik aipatu ere egin. Alderdi Popularraren gobernuak orain arte egin duen gauza bakarra lan eskubideak abiada izugarrian murriztea izan da. Hori bai, “fede oneko” politikak dira, eta haien helburu “bakarra” ekonomiari “lehiakortasun” handiagoa ematea eta aberastasuna “sortzea” da. Moncloatik esaten dute legealdiko bi urte eta erdi hauetan neurri drastiko eta gogorrak hartu behar izan direla “guztion onerako” eta, gainera, batez ere herritarrek egin dutela “ahalegin handi” hori. Guindos jaunari bakarrik falta zaio esatea eskubide murrizketaren erantzule bakarrak herritarrak izan direla, hau da, langileria. Alderdi Popularrak neurri antisozial ugari hartu ditu: kaleratzeak merkatzea, erregulazio espedienteak onartzeko administrazio baimena desagertzea, lanaldiak malgutzea, soldata malgutasuna, negoziazio kolektiboa ahultzea eta zentralizatzea… Era batera edo

bestera, eskuineko alderdi politiko erregionalista batzuek laguntza paregabea eman diote neurri horiek hartzeko orduan, eta inolako konplexurik gabe edo patronalarekiko elkar aditze argian aplikatzen dituzten beren lurralde eremuetan. Halaxe egiten du EAJk gurean. Eta gauza bera esan dezakegu PSOEri dagokionez. Hain zuzen ere, aste honetan bertan PPko goi-mailako buruzagi batek argi eta garbi esan du PSOEren eta PPren politika ekonomikoen artean ez dagoela funtsezko desberdintasunik. Hala ere, inor gutxik esaten du aberastasuna banatzeak enplegua sortzen lagun dezakeela. Inor gutxik esaten du IBEX 35eko 35 enprese-

tako 33k dirua daukatela paradisu fiskaletan, estatuan zergarik ordaindu behar ez izateko (foru ogasunak barne). Inor gutxik salatzen du iruzur fiskala, inor gutxi mintzatzen da bankuak diru publikoarekin erreskatatzearen kontra… Eta orain PP hasi da esaten 650.000 lanpostu sortuko dituela urtebetean. Iragarpen hori beteko balitz ere, ez du esaten lanpostu horiek prekarioak izango liratekeela eta ez lioketela inola ere erantzungo Euskal Herriko errealitate sozioekonomikoari. Gaur, 650.000 arrazoi gehiago ditugu estatu honetatik bereizteko eta geure bidea egiteko

SAREAN [BIDEOA] Cuadra al PP: “Quien quiera derechos que se los pague y quien quiera justicia que vaya ahorrando”

10

[BIDEOA] Errekondo a Rajoy: “¿enseñarán a l@s niñ@s a meter barras de hierro en la vagina a las detenidas?”

[BIDEOA] Larreina: “Esta ley de propiedad intelectual supone un ataque a la socialización del conocimiento”


EUROPAKO HAUTESKUNDEAK

HAUTESKUNDAK Apirilaren 26an Donostian eginiko ekitaldian, Europako Parlamenturako hauteskundeetarako EH Bilduren zerrenda aurkeztu genuen. EH Bilduren proiektuak konpromisoan dauka bere oinarria, Euskal Herrian milaka emakumek eta gizonek, egunez egun eta esparru ezberdinetan gauzatzen duten konpromiso sozial eta politikoan, eta hori irudikatu nahi izan dugu zerrendan ere. Hemen zerrenda osatzen duten lagunen inguruko informazio gehiago: 01 Josu Juaristi Abaunz 1964, Azkoitia

10 Luis Casado Abella 1983, Gasteiz

19 Elorri Arin Elizagoien 1991, Azkaine

02 Lorena Lopez de Lacalle Arizti 1959 ,Gasteiz

11 Yolanda Jubeto Ruiz 1961, Sestao.

20 Ikoitz Arrese Otegi 1987, Santutxu (Bilbo)

03 Maite Iturre Llano 1979, São Paulo (Brasil)

12 Aitziber Salazar Arresti 1988, Gasteiz

21 Garazi Labiano Burguete 1989, Irunberri

04 Igor Nabarro Brea 1978, Gasteiz

13 Iraide Lejarreta Goiartzun 1989, Basauri

22 Asier Gomez Barrenetxea 1986, Bilbo

05 Urko Aiartza Azurza 1970, Donostia

14 Peio Gurbindo Jimenez 1964, Atarrabia.

23 Gurutze Etxeberria Iraola 1947, Zarautz

06 Iria Epalza Makoartu 1984, Gasteiz

15 Patricia Perales Hurtado 1975, Iruñea

24 Jose Luis Otamendi 1959, Azpeitia

07 Alex Larragoiti Gonzalez de Mendibil Otxandio

16 Diana Melon Varga 1973, Bilbo

25 Irati Anda Villanueva 1982, Gasteiz

08 Mikeldi Diez Aldama Bilbo

17 Marian Beitialarrangoitia Lizarralde 1968, Legazpi

09 Ester Korres Bengoetxea 1967, Zulueta

18 Carlos Díaz Zubia 1974, Barakaldo

informazio gehiago Nola ematen da posta bidezko botoa?

SAREAN

[BIDEOA] Europako Hauteskundeetarako EH Bilduren hautagaiak aurkeztu ditugu

[BIDEOA] Josu Juaristi: “Euskal estatua eraikitzeko indarrak bildu behar ditugu herritar guztiok”

[BIDEO] Euskal gazteria eta ikasleriaren ahotsa eramango dugu Europako Parlamentura

11 11



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.