AMA LURRAREKIN BAT
EGINGO DUEN JENDARTEA
INDUSTRIA ETA I+G+b
57
Definizioa Kontzeptu orokorra Industriaren definizio klasikoa: “Industria lehengaiak produktu manufakturatu bihurtzeko behar diren jarduera multzoa da” Bigarren sektorearen definizio klasikoak zera dio: “Bigarren sektorea edo sektore industriala onura manufakturatuak fabrikatzeko jarduerak barneratzen dituena da” Hortaz industria prozesuak, bigarren sektorekoak alegia, zuzenean naturatik hartutako lehengaiekin hasten dira, eta produktu bukatuak dituzte emaitza, erabiliak edo kontsumituak izateko prest. Batzuetan eraldatze katea ez da toki bakarrean modu jarraian izaten, eta honela produktu erdifakturatuak edo erdilanduak ditu emaitza, aldi berean zenbait industria prozesuren jatorri edo amaiera izan daitezkeenak. Birziklapena, gero eta zabalduagoa, eta produktu amaituak erabili ondoren sortzen diren hondakinak industrian berriz ere sartzen dituena berreraldatuak izan daitezen, eragina izaten ari da, sektorearen definizio tradizionaletan barneratua izateraino. Birziklapena lehengai askoren agorpenaren aurrean sortu behar diren eredu ekonomiko berrien oinarrian dago. Prozesu industrialetan lehengai gisa erabiltzen diren baliagai naturalen izaera mugatua, gaur egungo industriaren erronka handienetakoa da. Denboraren poderioz baliagai naturalen pisua lehengai bezala gutxitu egin da, lehengaiak dagoeneko arbuiatuak izan diren produktuetatik ateratzea gero eta beharrezkoagoa den bitartean. Alabaina, industriak gure gizartean lekua izaten jarraituko du, izan ere sektorea definitzen duen hitz klabea materialen eraldaketa da. Funtzio jakin bat izango duen produktu bat lortzeko zerbait eraldatzea beharrezkoa den bitartean, industria egongo da.