AMA LURRAREKIN BAT
EGINGO DUEN JENDARTEA
EREDU ENERGETIKOA Egungo Energia eredua Nafarroako energia balantzea:
67
• Nafarroaren menpekotasun energetikoa %86koa da, Espainiar estaturen %80koaren aurrean eta EBko % 50rekin alderatuz. Ekoizten den energiaren portzentai bat exportatzen den arren esan beharra dago herrialdeak energia inportatu beharra daukala.
• Honenbestez, Nafarroan kontsumitzen den energia primarioaren %44 gas naturalari dagokio, nagusiki (%60) Castejon-eko zentral termikoan erabiltzen da ekoizpen elektrikoa lortzeko.
• Bigarren kontsumo nagusia petroleoari dagokio % 35arekin, batez ere garraioan erabiltzen delarik.
EGINGO DUEN JENDARTEA
AMA LURRAREKIN BAT
PERTSONA
• Gainontzeko %4 a ikatzari eta coque-ari dagokio, Olaztiko zementera delarik Nafarroan coque kontsumitzaile nagusiena.
• Gainerakoan Nafarroan kontsumitzen diren bestelako energiak, biodiesela, bioetanola eta biomasa kasu, inportatu egiten dira. Biomasaren %11 baino ez da Nafarroan ekoiztu eta kontsumitzen.
1- Energia ekoizpen sistema propioak KULTURA
ASKATASUNA
68
Nafarroak erregai fosilen ehuneko ehuna inportatzen du, iturri berriztagarriak nagusiki bertako jatorria duten bitartean ( Zangotzako zentral termoelektrikoarentzako biomasa kopuru bat inportatzen da).
Eredu energetikoa
2- Kontsumo mailak, mugikortasunetik eratorritakoari aipamen berezia eginez SOLAR TÉRMICA 2.425 BIOMASA %0,12 76.031 %3,75 ELECTRICIDAD 397.066 %19,57
GAS NATURAL 478.338 %23,58
BIOCARBURANTES 34.606 %1,71 GEOTERMIA 683 %0,03
CARBÓN Y COQUES 97.402 %4,80
PETRÓLEO Y DERIVADOS 942.239 %46,44
69
• 2006.etik garraioa da azken energiaren kontsumitzaile nagusia, industriaren gainetik. Hau 1995.tik 2008. ra urteko egon den %6,6ko igoera dela eta izan da, 1998.tik 2008.ra bitarte egon den garapena kontutan hartuta joera arintzen bada ere ( %4,8an kokatuz). • Azken urtean % 5a hazi da, 2009.an krisi ekonomikoaren eraginez egondako % 7,8ko jaitsieraren ondoren. Gasoleo A da hazkunde handiena jasan duen erregaia ( ibilgailuen parkearen dieselizazioa eta muga ingurua izan eta eskualdeen arteko lotura dela eta errepide bidezko garraioaren pisu nabarmenak dute eragina aipatu egoeran). • 1990.tik industriaren azken energiaren kontsumoa %1,8 igo da urtero. Edozein kasutan, erregaien prezioaren garestitzearekin azken 5 urteetan honako indize honen jaitsiera eman da enpresa askok lehiakortasun arrazoiak direla eta hartutako aurrezte neurriengatik. Garraioaren kasuan bezala, 2012.ean %8,7ko berreskuratzea eman da, 2009.ean 2008.rekin alderatuz eman zen %17,9aren aurrean. • Nekazaritzak ordea, gainerako sektoreek ez bezala, azken energiaren kontsumoa hirukoiztu du 2000.etik, bereziki 2003. eta 2006. bitarte, nahiz eta sektore guztien joerari jarraiki, hazkunde hau lehundu du 2009. urtearekin alderatuz %1,6 suposatu duelarik. • Komertzio, zerbitzu eta sektore domestikoak, igoera jarraia izan du azkeneko hamarkadetan, 2000.etik aurrera %2,9koa izanik, 2011.ean %5,5 igo zelarik 2010.arekin alderatuz. Sektore hauetan etxerako aparailuen igoerak eragin handia du (nagusiki elektrikoenak) eta baita urte klimatikoaren araberako berogailuaren erabilpenak ere bai.
• Azkenik, Administrazio eta zerbitzu publikoetan 2000. urtetik hona igoera jarraia eman da urtero %2,9koa izanik, azken urte honetan %4,8koa izan delarik.
3- Sektore energetikoak enpleguan, ekonomian eta ingurugiroan duen eragina
EGINGO DUEN JENDARTEA
AMA LURRAREKIN BAT
PERTSONA
KULTURA
ASKATASUNA
70
DOMÉSTICO, COMERCIO Y SERVICIOS 361.456 %17,82
AGRICULTURA 161.867 %7,98
ADMINISTRACIÓN Y SERVICIOS PÚBLICOS 53.007 %2,61 INDUSTRIA 684.505 %33,74
TRANSPORTE 767955 %37,85
Eredu energetikoa
• 13. grafikoa 10. grafikoarekin alderatuz, nekazaritzan, eta bereziki industrian, erabiltzen den erregaiaren kostu ekonomikoak kontsumo energetikoaren kuota sektoriala baino txikiagoa dela erakusten du, sektore lausoetan energia garestiagoa den bitartean: garraioa, administrazioa eta zerbitzu publikoak, domestikoa, komertzioa eta zerbitzuak. • Lehiakortasunean eman beharreko irabazia handiagoa litzateke lehiakortasunaren faktoreak garrantzi txikiagoa izan beharko luketen sektoreetan aurrezte energetikoak lortuko balira. Beste hitzetan: errentagarriagoa da eraginkortasun energetikoan sektore lausoetan inbertitzea nekazal eta industri sektoreetan baino.
71
• Ingurugiro eraginak eta indikadore energetikoak
EGINGO DUEN JENDARTEA
AMA LURRAREKIN BAT
PERTSONA
KULTURA
ASKATASUNA
4- Egungo ereduaren aurreikuspena 20 urtetan
72
• Subirautza energetikoa. Oinarrizko printzipioak: - Kontsumoaren jaitsiera. - Bir-ordenaketa: ekoizpen puntuak eta kontsumo puntuak. - Berriztagarriak ( autonomia energetikoa).