AB Auk e r a Be r d i nt a s una
HAUTESKUNDEPROGRAMA2012
PAREKI DETASUNA: POLI TI KAFEMI NI STA
AB Aukera Berdintasuna
HA
AB
PAREKIDETASUNA: Politika feminista
Aukera Berdintasuna
EO ING IND EB HN HKK OS JS KH KH
23
Atal hau hasteko, abiatzeko oinarri bat dugula aitortu behar dugu: emakumeek urtetan eta urtetan egindako borroka feministari esker lortutako eskubideen oinarria. Hala ere, horrekin batera abiatzeko aintzat hartu behar dugu emakumeak oraindik ere ez direla eskubide osoko herritarrak. Hori mugimendu feministak adierazitako errealitatea da, eta Euskal Herriko Emakumeon Eskubideen Kartan (2008) jaso eta zehazten da, bai eta Emakumeen Mundu Martxak egiten dituen aldarrikapenen eta ekintzen esparruan ere. Euskal Herriko Karta horren abiapuntua borroka feministaren ekintza globalaren esparruan egindako lana da; izan ere, errealitate globalizatu bat adierazten baitu: emakumeen mendekotasuna egungo sistemaren funtzionamenduarekiko. Gaur egun, emakumeen ekintza antolatuak eta internazionalistak zentzu are handiagoa du, gaizki deituriko krisi ekonomiko delako honen aurrean. Emakumeentzat, aurre egin behar diogun egungo krisi sistemikoa ez da gaurko kontua, ezta atzokoa ere; sistema kapitalistak eragindako zapalkuntzaegoera da. Sistema patriarkalak sendotutako sistema kapitalistak eragindakoa, alegia. Sistema patriarkalaren sostengu izan dira, historian, gizonek eskubide eta pribilegio gehiago izatea; eta gizonen eta emakumeen artean hierarkiaharremanak egotea, espazio, baliabide eta botere-banaketan desorekak eragiten dituztenak. Gaur egun, egiturazko desoreka horrek eragindako errealitatea adierazten da emakumeek nozitzen dituzten indarkeria-forma askotan, beraien gorputzei buruz erabakitzeko eskubidearen etengabeko urraketetan, lan-merkatuan eta bizitza publikoan aritzeko aukera desberdintasunean, zaintze-lanen prekarietatean‌ Horregatik, uste dugu aldarrikapenen antolaketa beharrezkoa dela gaur egungo eredua gainditzeko, eta aldarrikapen feministak gainerako aldarrikapenen elementu egituratzailea izan behar duela. Euskal Herria ez da geratu kapitalismoaren eta patriarkatuaren arteko elkartze banaezinean oinarritutako mundu-sistema horren eraginetik kanpo. Aldarrikapen feministei eman zaizkien erantzun partzialen bidez, pentsarazi nahi izan digute hemen ere legezko berdintasuna berdintasun erreala zela emakume gehienentzat; deskribatutako arazo eta egoerak gutako batzuen arazo espezifikoak zirela (baliabide gutxiago dituzten emakumeenak, emakume migratzaileenak‌.), edota alor desberdinak balira bezala jorratu beharreko gaiak zirela. Hori dela-eta, erakundeetan, politika partzialak eta egituratu gabeak erabili dira gai horietarako.
PAREKIDETASUNA: Politika feminista
Berdintasunerako Legeari dagokionez, EH Bildun pentsatzen dugu legeak baliagarriak direla, ez soilik idatzizko edukiagatik eta haien publizitateagatik, baizik eta legean ezartzen diren artikuluak garatzeko ahalmenagatik eta legeok egungo sistema eraldatzeko izan behar duten eragin-ahalmenagatik ere. Sistemaren eragina, gainera, ez dute emakume guztiek neurri berean nozitzen. Gaur egun, ez dirudi Legebiltzarrean onetsitako legeak aurrerapen esanguratsurik ekarri dienik euskal jendarteko emakume gehienen egoera eta posizioari.
AB Aukera Berdintasuna
Bestalde, gauzak hobetu beharrean, okertu egin dira PP alderdi ultra-kontserbadoreak babestutako PSEren gobernuarekin. Azken aldi honetan, esan daiteke Emakundek Eusko Jaurlaritzan eta gainerako euskal administrazioetan berdintasun-politikak sustatzeko lidergo-ahalmen asko galdu duela. Botere-falta horren adibide argiena Genero-indarkeriaren Biktimei laguntzeko Zuzendaritza Herrizaingo Sailaren barruan sortzea izan da. Sail horren esku uzten dira, hain zuzen, indarkeria matxistaren aurkako borrokaren eskumen guztiak, eta politika horiek berdintasun-politiketatik bereizi egin dira. Emakunde harizko gonbidatu bat baino ez da berdintasun-politiketarako ardatz nagusiari dagokionean. Herrizaingo Sail horrek, halaber, lege-proposamen bat geldiarazi behar izan zuen, mugimendu feministak egindako ahaleginaren ondorioz, ez baitzen isilik gelditu Ares jaunak agertutako asmoaren aurrean; hain zuzen, emakumeen aurkako indarkeria jendartean emakumeen eta gizonen artean dagoen egiturazko desberdintasunetik bereizteko asmoaren aurrean. Hori dela-eta, EH Bildun uste dugu ezin dela Euskal Herria eraiki, emakumeen herritartasuna partziala bada, eta ezin dela eredu sozioekonomiko berri bat lortu emakumeek eredu horren definizioan parte hartu gabe. Emakumeen parte-hartzea eta ekarpenak ezinbestekoak dira, honako joerei aurre egiteko: emakumeen borrokaren lehentasuna borroka politikoaren beste alderdien aurrean baztertzea; emakumeen eskubideak merkantzia huts gisa lotsarik gabe erabiltzea; eta emakumeen eskubide ukaezinak irizpide ekonomikoen menpe jartzea. Labur esanda, EH Bilduren konpromiso feministaren baitan, ulertu behar da herritarrei eskaintzen diegun aldaketa-proposamena, behe-behetik eta ezkerretik egitekoa, feminista izango dela, edo ez dela izango. Eraikitze-eremu honetatik eta aurreko eredu instituzionalen aurrean, proposamenak egin nahi ditugu, helburu hau lortzen aurrera egiteko: gizonen eta emakumeen arteko jendarte-harremanen eredu berria, non oinarria izango den espazioen eta baliabideen, erabaki-hartzeen, zainketa-lanen eta ordaindutako lanaren bidezko eta berdintasunezko banaketa lortzea; funtsean, bizitzaren zein denon eskubide eta betebeharren bidezko eta berdintasunezko banaketa. Jendarte-harremanetarako eredu berri horretarako proposamenak behar dira EH Bilduren programaren esparru guztietan, eta programa osoan adierazi behar dira, ez baitugu uste, lehen esan bezala, egun arte ezarri diren berdintasun-politika partzialak jendarte-antolaketako eredu berri baterako eragin-eremuak zabal ditzakeenik. Beharrezkoa da feminismoa egotea errealitatearen azterketa integralean, ikuspegi horretatik esparru guztietan proposamenak egiteko.
24
AB
Horregatik, konpromiso hauek hartzen ditugu:
Aukera Berdintasuna
HA EO
KONPROMISO NAGUSIA: Gobernagarritasun-eredu berri bat eraikitzea, non emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna egia bihurtzen den, eta ikuspegi feminista politika publiko guztietan eraginkortasunez txertatzen den, antolaketa-bitarteko eta bitarteko tekniko eta ekonomiko guztiak jartzen direla. Hori dela-eta, hau proposatzen dugu:
ING IND EB
(1) Lehendakariordetza bat sortzea, berdintasunaren arloaz arduratzeko, berdintasun-politikak Eusko Jaurlaritza osoan txertatzen direla bermatuta gera dadin.
HN
(2) Genero-ikuspegia kontuan hartzen duten aurrekontuak sustatzea, eta bertan biltzea Jaurlaritzako arlo bakoitzean desberdintasunei aurre egiteko behar diren politiketarako proposamenak.
HKK
(3) Berdintasunerako legea berridaztea, mugimendu feministarekin eta elkarte sozialekin ebaluazio-prozesu bat egin ondoren.
OS JS KH KH
25
(4) Berdintasun-planak sustatzea, eta plan horiek behar den jendarte-aldaketara bideratutako parte-hartzezko prozesu dinamikoak izatea. Plan horietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko konpromisoa politika-kulturako balio nagusi izatea, erakundeari beharrezko baliabideak hornituz, konpromiso hori benetakoa izan dadin. (5) Ikuspegi feminista txertatuta izango duen kudeaketa publikoko eredua ezartzea, emakumeak desberdintasun-egoeran jartzen dituzten elementuetatik abiatuta, politika publikoen diseinuan gainditu beharreko baldintza baita.
1. KONPROMISOA:
Emakume izateagatik emakumeen aurka erabilitako indarkeria sexistaren aurka borrokatzea, bikotekideen eta bikotekide ohien esparruan gertatzen den indarkeriatik harago, eta indarkeria hori aztertzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko ekintzak lotzea gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako politikekin. Hori dela-eta, hau proposatzen dugu: (6) Indarkeria sexistaren aurkako zuzendaritza Lehendakariordetzan kokatzea; hau da, berdintasun-politikak sustatzeaz eta gobernuaren politika guztietan berdintasuna txertatzen dela bermatzeaz arduratuko den sailean. (7) Euskal Herrian indarkeria sexistaren aurka egiteko plan integrala diseinatzea. Planaren helburuak izango dira prebentzio-politikak bultzatzea; erakunde bakoitzaren eskumenak zehaztea; indarkeria sexistaren biktima diren
PAREKIDETASUNA: Politika feminista
emakumeentzako arretaren erantzun koordinatua bermatzea, erantzun horietan salaketa aurretik jartzeko baldintza eskatu gabe; eta indarkeria sexistako egoerak nozitu dituzten emakumeen sendotzea eta jabekuntza (banakakoa eta kolektiboa) sustatzea.
AB Aukera Berdintasuna
(8) Lan-mahai bat sortzea, parte-hartzerako tresna egonkor eta eraginkor izateko. Mahaian, mugimendu feministak eta alor horretan adituak diren pertsonek hartuko dute parte, egungo politikak ebaluatzeko eta proposamen berriak egiteko, indarkeria sexistaren aurkako borrokarako.
2. KONPROMISOA:
Parte-hartzerako mekanismoak eta koordinazio-mekanismoak eraldatzea, erakundeen demokratizazio-mailan sakonduz eta politika publikoen diseinuan emakumeen parte-hartzea sustatuz, haien aniztasuna aintzat hartuta. Hori dela-eta, hau proposatzen dugu: (9) “Emakume Kontseilua� sortzea, mugimendu feministaren eta emakumeen elkarteetako ordezkarien parte-hartzea sustatzeko politika publikoen diseinuan, erabakitze-prozesuan eta jarraipenean. (10) Eusko Jaurlaritzako parte-hartzezko organo guztietan kopuru-berdintasuna bermatzeko neurriak sustatzea. (11) Genero-ikuspegia txertatzea politika publikoetan, herritarrek parte hartzen duten prozesuetan.
3. KONPROMISOA:
Emakumeen autonomiaren defentsa eta bizi-baldintza duinak izateko borroka. Hori dela-eta, hau proposatzen dugu: (12) Emakumeak lan-merkatuan berdintasun-baldintzetan sartu eta jarraitzea bermatzeko bideratutako ekintzak bultzatzea. (13) Enplegu-nitxo feminizatuen lan-baldintzak hobetzea. (14) Jendarte-ekonomia eta ekonomia solidarioa sustatzea eta babestea, bai eta beste ekimen batzuk sustatzea eta babestea ere; hain zuzen, bere funtzionamenduan genero-ikuspegia erabiltzen duten ekimenak, eta merkatu kapitalistetan kontsumoarekiko mendekotasuna txikiagoa izateko aukera ematen duten ekimenak, zein merkatu horretan baliabideak lortzeko aukera handiagoak izateko aukera ematen dutenak. (15) Lanaldia murriztearen aldeko apustua, bai gizonena bai emakumeena, soldata-murrizketarik gabe, ekoizpen-lana eta ugalketa-lana birbanatzearen aldeko apustu gisa.
26
AB Aukera Berdintasuna
HA EO ING IND EB HN
4. KONPROMISOA:
Denontzako duintasunezko zainketen defentsa. Hori dela-eta, hau proposatzen dugu: (16) Zainketen mapa egitea, zainketa-zerbitzuen euskal sistema publiko eta unibertsal baten eraketan aurrera egiteko lehentasunak identifikatzeko, eta lan horiek egiten dituzten pertsonen subkontratazioaren eta behin-behinekotasunaren aurka egitea. (17) Etxe-langile diren emakumeentzako duintasunezko lan-baldintzen defentsa; batez ere, emakume migratzaileena. Halaber, etxeko lanekin lotutako enplegurako bitartekaritza erakunde publikoen esku soilik izatearen aldeko apustua egiten dugu. (18) Zainketa-lanetan gizonek emakumeen neurri bereko erantzukizuna izateko neurriak bultzatzea, lan horiek denon erantzukizuna baitira, eta ez emakumeen lan esklusiboa, beren bizitzako beste alderdi batzuekin bateragarri eginez bete behar dutena. Horrenbestez, jaiotzagatik eta/edo adopzioagatik iraupen bereko baimen besterenezinak ezartzea defendatuko dugu.
HKK OS JS
(19) Lanaren kontzeptuak, ordaindutako lanez gain, jendarte-bizitzari eusteko behar diren jarduera guztiak bere baitan hartzen dituela aldarrikatzea, eta per capita errenta baino adierazle zabalagoak garatzea (esaterako, “bizitza oneko� indizeak, bizitzaren alderdi osoak kontuan hartuta), bizitza oro har hartuta aztertzeko aukera izateko. Ildo horretatik, jarduerarekin, denboraren erabilerarekin, eta laneko eta familiako bizitzaren bateragarritasunarekin lotutako EUSTATeko inkestak integratuko ditugu.
KH KH 5. KONPROMISOA:
27
Sexu eta ugalketa-eskubideen defentsa, bai seme-alaben kopurua erabakitzeko eskubideari dagokionez, bai norberaren sexualitatea erabiltzeko eskubideari dagokionez, diskriminaziorik, behartzerik eta indarkeriarik nozitu gabe. Alde horretatik, hau proposatzen dugu: (20) Sexu eta ugalketa-osasunerako estrategia egitea. Estrategia horrek osasunarekin eta hezkuntzarekin lotutako alderdiak hartuko ditu aintzat, eta gutxienez, elementu hauek izango ditu: kalitatezko sexu-osasuneko arreta-zerbitzuak ematea, pertsona guztiek eskuratzeko modukoak; generoikuspegia kontuan hartzen duen prestakuntza ematea osasungintzako profesionalentzat; eta norberaren gorputzari buruz erabakitzeko eskubidea, ugalketatik askea den sexualitaterako eskubidea, eta sexu-aukera desberdinetatik sexualitateaz gozatzeko eskubidea aitortzen dituen afektibitate eta sexu-hezkuntza bultzatzea.
PAREKIDETASUNA: Politika feminista
(21) Ugalketa-eskubideen alorrean legeak egiteko Euskal Herriaren eskubidea aldarrikatzea, eta, aldi berean, haurdunaldiaren borondatezko etenduraren (HBE) praktika osasun publikoaren barruan bermatzea, hori egitea erabakitzen duten emakume guztientzat, erabaki hori emakumeen etika pribatuaren esparruari dagokionez. Horretarako, abortuaren legeak abortua eskubidetzat aitortu behar du, eta Zigor Kodean delitutzat tipifikatuta izateari utzi behar dio, baldin eta ez bada emakumeen borondatearen kontra egindakoa.
AB
Aukera Berdintasuna
28