Arratiako aldizkaria: 2014ko uztaila

Page 1

2014ko uztaila

ARRATIA Hiru urte pasa dira legegintzaldi honetan. Urtebete falta da hauteskundeetarako eta jada hautagaiak aurkezten eta kanpaina egiten hasi da EAJ. EH Bildu osatzen dugun kideok lanerako garaia dela adierazi nahi dugu, eta ez herritarrak urtebeteko kanpaina astun batekin aspertzekoa. Has gaitezen lanean! EH BIldu Arratiaren etorkizunaren alde proposatzen diren foro guztietan egongo da, lanerako prest!

Diskurtsoetatik eta hauteskunde kanpainetatik haratago, lanerako garaia da!

EH Bilduk joan zen neguan deituriko martxan Arratirako etorkizuna aldarrikatu genuen

A

rrratiak egoera larria bizi du. Denok gara horren jakitun. Herrialde osoan gertatzen ari den egoera estruktural baten ispilua da gure eskualdekoa. Desindustrializazio prozesu sakon bat gertatzen ari da, eta irismen luzeko estrategia partekatuak martxan jarri ezean, gure eskualdearen etorkizuna ezbaian aurkitzen dela esan dezakegu.

Martxoan EAJk proposamen publikoa luzatu zuen: alderdi-interesak alboratu eta, Mankomunitatearen barruan, Udal guztiak ordezkatuta egongo liratekeen enplegu foroa sortzea, Udalen arteko lankidetza sustatu eta Udal azpiko erakundeekin eta sektoreetako erakundeekin koordinazioa ezarriz. Komunikabideen bidez eta eskualdeko Udal desberdinetan aurkeztutako mozioen bidez luzatu zuen proposamena orain hiru hilabete EAJk. Uda garaia iritsi da eta zain jarraitzen dugu. Noizko foro hau? Mankomunitatearen gobernuardura berea delarik, EAJri dagokio lidergotza eskualde honetan. Konpromisoa

ez da diskurtsoetan gauzatzen, egoerari aurre egiteko proposatzen diren neurrietan baizik. Zentzu horretan gure kezka adierazi nahi dugu legegintzaldi honetan joan diren hiru urteetan Mankomunitateak eta Gorbeialdek (garapen ekonomikoa sustatzeko eskura ditugun egiturek) adierazi duten erabateko inakzioarengatik. Larria da benetan hamarkada luzeetako krisirik bortitzena bizi dugun garaiotan Mankomunitatea eta Gorbeialde desaktibatuta egotea. Ez dago proposamen estrategikorik, ez eta egoerak eskatzen duen neurriko lidergotzarik. Bestalde, uztailaren 1ean aurkeztu zuen Imanol Pradales buru duen Bizkaiko Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomikorako Sailak Arratiarako eskualde plana. Egoera hain larria ez balitz txantxetarako kontua litzateke: bizi dugun krisi estrukturalari autoenplegua sustatzeko tailer baten bidez erantzun nahi dio Bizkaiko Foru Aldundiak.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.