Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Page 1

EB El i k a d ur a b ur uj a b e t z a

HAUTESKUNDEPROGRAMA2012


AB HA EO

EB

Elikadura Burujabetza

Elikadura Burujabetza

ING IND EB

Sarrera

Elikadura Burujabetza

HN HKK OS JS KH KH

81

“Herri guztiek elikadura osasuntsua bermatze aldera, eredu txiki nahiz ertainean oinarrituta, elikagaien ekoizpena, banaketa eta kontsumo politika zein estrategia jasangarriak definitzeko eskubidea dute; baserritar zein arrantzaleen baliabideen kudeaketa, ekoizpena eta komertzializazio sistema tradizionalak eta norbere kulturak errespetatuzâ€?. Hau da elikadura burujabetzaren definizioa eta hau da, Euskal Herrian bermatzea nahi dugun funtsezko eskubidea. Horretarako, paradigma intentsibistak zein industrialak baztertuta, lehenengo sektorea, nekazaritza eta arrantza indartzea ezinbestekoa da, pertsonak, ingurumena eta kultura barneratuz. Bere buruaren jabe diren herrientzat, nekazaritza eta arrantza ez dira barne produktu gordinaren arabera bakarrik, neurtu behar diren jarduerak. Elikagaien sortzaileak izateaz gain, historikoki baserritarrek eta arrantzaleek bete duten eta betetzen duten multifuntzionaltasuna estrategikoa da. Mendeetan zehar, natur baliabideak kudeatuz aurrera eramaten diren jarduera hauek, nekazaritza eta arrantza, ehun sozial bat bizirik mantendu dute. Eredu iraunkorrak elikagai osasuntsuak eskaintzen dizkio jendarteari, ingurumena zaintzen du eta hainbeste estimatzen dugun paisai mosaikoa ahalbidetzen du. Honetaz gain, lehenengo sektoreak kudeatzen edo produzitzen duenarekiko ezinbesteko lotura duten hainbeste jarduerek eragin ekonomiko handia dute: turismoa, elikagaien enpresak, hornikuntza, teknikariak‌ Hau guztia kudeatzeko eskubidea dugulako, elikadura burujabetzaren bideari ekin nahi diogula ozenki aldarrikatzen dugu. Bide honek, lehenengo sektorearen multifuntzionaltasuna garatzeaz gain, lana eta aberastasunaren bidezko banaketan oinarritutako eredu politiko soziala eta ekonomiko berria ezartzen lagunduko digu, eta herriak zein baserri txiki ugari bizirik mantenduz, ama lurra zein itsasoa zainduz nekazaritza eta arrantzatik duintasunez bizitzea ahalbideratuko du. Honetaz gain, elikadura burujabetza munduko herrien artean bidezko harremanak ahalbideratzen dituen bide bakarra dugu.


Elikadura Burujabetza

EB

Diagnosia

Azken hamarkadetan, Euskal Herrian ezarritako politikek, lehenengo sektorea indartu beharrean, oinarrizko elikagaietan kanpoko menpekotasuna izugarri areagotu dute. Politika hauen atzean dagoen Munduko Merkataritza Erakundeak, barne merkatua eta ekoizpena arautu beharrean, herrialde guztietan kalitatezko elikagaiak ekoiztu ahal izateko, merkatuen liberalizazioa ezarri du. Elikagaien kontrola esku gutxietan pilatu da eta ekoizpen eredua, tokian tokiko beharren araberakoa izatetik, esportatzeko ekoizpen industriala eta mugarik gabeko arrantza masibora pasatu dira. Ondorioz, munduko hainbat herrialdetan eredu familiarrak baztertu dira eta, FAOren arabera, historiako gose tasarik handienak ikusten ari gara. Euskal Herrian, Madril eta bertako administrazio autonomikoek egin duten Nekazaritza eta Arrantza Politika Bateratuaren jarraipen hutsak nekazaritza eta arrantza sektoreak izugarri ahuldu ditu: baserri txiki, dibertsifikatuak eta autonomoen ordez, ustiategi industrial eta intentsifikatuak sustatu dira, arrantza tradizionalaren ordez, arrantza masiboa eta produkzio eskubideen banaketa interesatua eman da. Bertako produktuen eraldaketa eta komertzializazioa nekazari eta arrantzaleari prezio bidegabea ordaintzen dieten industria eta distribuzio erraldoiaren esku utzi izan da. Araudiak ere, interes pribatu hauen arabera egokitu dira. Honetaz gain, epe motzeko etekinen bila, bertako administrazioek beste sektore ekonomikoen interesen zerbitzura kudeatu dituzte baliabide naturalak, nekazaritza lurrak artifizializatu, bioaniztasuna galduz eta itsasoa kutsatuz. Orain arte lehenengo sektorean bultzatutako ereduaren porrota erakusten dute datuek: azken hamar urteetan, INEren arabera, Hego Euskal Herrian 13.500 lanpostu galdu dira eta Euskal Autonomia Erkidegoan, Eustaten arabera, 53.833 Ha nekazaritza lur beste erabilera batzuetara bideratu edota bertan behera utzi dira.

Etorkizuneko erronka

Egun bizi dugun kapitalismoaren krisi sistemikoaren aurrean (ingurumenekoa, ekonomikoa, energetikoa, elikadurarena, politikoa eta soziala) neurriak hartzeko ordua da. Guk argi daukagu, beste eredu baten aldeko apustua egin behar dugula, justuagoa, bidezkoagoa, autogestioan oinarritua, emakume eta gizonezkoen eskubide berdintasunean, kontsumismotik at dagoena, sozialista, gizarte osoari baliabideen eskuragarritasuna bermatzen diona, eta hori guztia posible egiteko, ekoizpenerako beharrezkoak diren baliabideen kudeaketa kolektiboan baliatzen dena.

82


AB HA EO ING IND EB Elikadura Burujabetza

HN HKK OS JS KH KH

83

Erronka honen aurrean elikadura burujabetza ezinbestekoa da eta helburu garbiak ditu: ekonomia birlokalizatzea, ekoizpen eredua desintentsifikatzea, kontsumitzaileek zein ekoizleek elikagai osasuntsu eta nutritiboak prezio justuan eskuratu eta ekoiztea, ekoizleentzat bizi baldintza duinak lortzea, lanpostu berriak sortzea, emakume baserritarrarekiko genero bereizkeria gainditzea eta planeta hoztea. Horretarako EH Bilduk hurrengo konpromisoak hartzen ditu bere gain: 1. Erabakigune guztietan dauzkagun eskumenak erabiliko ditugu, herri guztion elikadura burujabetza eskubidea berma dadin eta benetako mekanismo demokratikoak ezar daitezen merkatua arautzeko. Horretarako, Munduko Merkataritza Erakundea elikagaien merkaturatzeari eta ekoizpen esparruko negoziaketetatik kanpo uztea, eta “dumpingâ€?-a gelditzea ezinbestekoa da. Era berean, Europar Batasunean zein Estatuan nekazaritza eta arrantza iraunkorretarako eta merkatua erregularizatzeko politikak exijituko ditugu. Bide honetan, lehenengo sektorea estrategikotzat hartzen dugu eta horren defentsan behar diren bitartekoak zein eskumenak erabiliko ditugu. 2. Sustatu nahi dugun eredua planifikazioan, konpromisoan eta partekatutako arduran oinarrituko da, Euskal Herria subjektua izanik. Euskal Herriko herrialde guztien partaidetzarekin sarea osatu nahi dugu, elkarlana suspertu, sinergiak sortu, harreman komertzialak sustatu eta orokorrean herri honek daukan potentziala kohesiorako eta burujabetzaren mesederako baliatuko dugu. 3. Garapen sozioekonomikoari dagokionez, joko-arauak sustraitik aldatzeko, deshazkundea eta tokian tokiko garapena proposatzen ditugu, eskualde guztietara zabalduta eta bertako ohiturak, beharrak eta ezaugarriei egokitua. Arlo guztietako araudiak (osasungintza, komertzializazioa‌) eredu honi eta barne merkatuari egokituz, baserritar eta arrantzaleari duintasun soziala eta bideragarritasun ekonomikoa emanez. Nekazariek zein arrantzaleek elikaduraren ardura osoa ezin dute bere gain hartu, jendartearen kide guztion ardura eta erantzukizun bilakatuko dugu. 4. Sektorearen partaidetzarekin, arrantza selektiboa eta bidezko baldintza sozialak barneratzen dituen eredu integrala zehaztu eta suspertuko dugu. Elikadura burujabetza aldarrikatzen duten hainbeste herriek bezalaxe, jendarte justizia, biodibertsitatea eta ingurumenaren zaintza, kultura anitzen errespetua eta bertako ezagutza oinarritzat hartzen dituen agroekologiaren aldeko apustua egiten dugu. Horretarako, sektorearen partehartzea eta jendartearen inplikazioarekin, Euskal Herriko ezaugarrietara egokitzen den eredua definitu eta araudi berria garatuko dugu. Printzipio hauei estatus legala emateko, elikadura burujabetza eta sektorearen iraunkortasuna ahalbideratuko duen marko legala abian jarriko dugu.


Elikadura Burujabetza

EB

Erronka hauek errealitate bilakatzeko, instituzio zein enpresa publikoetako kudeaketan gardentasuna eta eraginkortasuna ezinbestekoak dira, baliabide publikoak lehenbailehen, itsasontzi zein etxalde txiki ugariz osaturiko nekazaritza eta arrantza iraunkorraren zerbitzura jarri behar baitira. Bide honetan, aurrera eramango ditugun politikak gizarte justizian oinarrituko dira, horrela, diru laguntzak, produkzio-eskubideak eta bitartekoen bidezko banaketa eta gardentasuna ezarriko ditugu. Sektorearen parte-hartzea bermatuko da hauteskunde sindikalen bidez, ordezkariek erabaki guneetan parte hartzeko bidea emanez.

Elikadura burujabetza eta sektorearen iraunkortasuna ahalbideratuko duen marko legaleko 20 neurri.

1.- Sailen arteko koordinazio mahaia.

Politika integralak garatzeko sailen partaidetza ezinbestekoa izanik, lehen sektorea, hezkuntza, lurralde antolaketa, ingurumena, ekonomia, osasungintza eta gizarte justiziaren arteko koordinazio mahaia sortuko dugu. Mahai honetan, sektorearen parte-hartzea bermatuko da. SEKTOREAREN ALDE SOZIALA: Gizarte justizia

2.- Lanbideen errekonozimendua eta bizi zein lan-baldintza duinak.

• Prezio duinen bidez diru sarrera nahikoak, autonomia, jendartearen gertutasuna eta errekonozimendua bermatzeko konpromisoa hartzen dugu. • Beste instituzioekin elkarlanean, ordezkatze zerbitzu eraginkorrak sustatuko ditugu. Administrazioak sortuko duen mutuak langileen kontratazioen gainkostuei, lan arriskuen prebentzioa edo osasunaren zaintzari, aurre egingo die. Aktibo bakoitzeko langile bat babestuko da.

3.- Emakumeen parekotasuna.

• Eredu iraunkorra oinarrizkoa da emakumeen eskubide berdintasuna lortzeko, beraz, oinarri honekin, emakume nekazaria aintzat hartzea gure lehentasuna izango da nekazal munduko langile edo profesional legez, legedian jasotzea, nekazal sektoreko baliabideak, zerbitzuak eta enpleguak erabateko berdintasunean eskuratu ahal izateko. • Gizarte politikarekin elkarlanean, azpiegitura sozial publikoak indartuko ditugu

84


AB HA

sektoreko emakume zein gizonei lana eta familia uztartzea bideragarri egiteko. • Arrantzan, emakume arrantzale zein saregilearen langile-eskubideak eta lanaren duintasuna bermatuko duen hitzarmen egokiak lortuko ditugu.

EO

4.- Gazteak eta erreleboa.

ING

• Esparru guztietan batera eragingo dugu: baliabideak eskuratzeko aukera eman, formazio eraginkorra eskaini, baliabide ekonomikoak jarri, euren produktuei irtenbideak eman eta lan zein bizi baldintza duinak bermatuko dira. • Arrantzan eta Nekazaritzan, gazteak ezartzeko aholkularitza eta laguntzak indartuko ditugu, eredu agroekologikoak sustatuz, aktiboen sorrera bultzatuz eta inbertsio handien beharra saihestean oinarrituko dira. • Baserritarrak eta Kofradiak/itsas-enpresak, gazteekin eta arrantza zein nekazaritza ikastetxeen artean lankidetzan aritzea bultzatuko dugu. • Baserriak eta itsasontziak eskuz aldatzerakoan laguntza politikak bideratuko dira. • Arrantzan, (baxurako/artisau) itsasontzien kudeaketan kofradiei paper nagusiena emango zaie.

IND EB Elikadura Burujabetza

HN HKK

BALIABIDEEN BABESA

OS 5.- Nekazaritza lurra.

JS KH KH

85

• Informazio zuhurretik abiatuta, landa lurzoruaren sailkapen eta kalifikazio xehatu eta egokitik abiatuta, lurralde antolaketa planetan nekazaritza ez diren beste erabilerak tinko galaraziko dituzten eta lotesleak izango diren ildoak markatuko ditugu. Horrela, jabetza publikokoak diren lurrak baserri jardueretarako bideratzea lehenetsiko dugu. • Merkatu espekulatzailetik nekazaritza lurrak ateratzeko lege berriak ezarriko dira. Sektoreko parte-hartzearekin prezioak finkatuko dira, gero nekazari eta abeltzainen artean banatzeko, gazteak lehenetsita. • Administrazio ezberdinen arteko erakundea sustatuko dugu, lur publiko zein erabiltzen ez diren lurren inbentarioa osatzeko, lur funts eraginkorrak eratzeko, jarduera utzi eta hasi nahi dutenen artean bitartekari lanak egiteko edo utzi behar duten baserrien jarraipena egiteko xedez.

6.- Ura, bioaniztasuna, haziak eta gainerako baliabideak.

• Baserritarren artean, bertako hazi, espezie zein barietateen erabiltzea, trukatzea eta hobekuntza sustatuko dugu. • Euskadiko Hazien Sarea indartu eta ikerketa eta berreskurapenerako zentroa sortuko dugu. • Urari dagokionez, kudeaketa publikoa eramango dugu, nekazaritzarako tasa bereiziak eta lurraren hedadura eta animalia kopurura egokitutako uraren era-


Elikadura Burujabetza

EB

bilpen egokia bermatuko dugu. 7.- Itsasoa.

• Gure kalen etorkizuna bermatzeko, itsas eremu babestuak eta debekualdiak martxan jarriko dira, 12 milako zaintza ezarriko da, arrantza tradizional eta arrantzale txikien biziraupena ziurtatzeko eta itsasoaren baliabideak zein uraren kalitatea bermatzeko. • Arrantzaleen adostasuna bilatuz, sareen neurria kontrolatuko da, baita baxurako arrantzarako ere. • Itsasoari eta arrainen ongizateari kalte egiten dien kutsadurarekin bukatzeko, neurri zorrotzak ezarriko dira.

JARDUERA EREDUA

8.- Lurrari eta herriari lotutako ekoizpen eredu iraunkorra

• Eusko Jaurlaritzak Aldundiei, lurrari lotutako eredua susta dezaten eta agroekologia hedatzeko proiektuak martxan jarri ditzaten, bere esku dauzkan tresna guztiak eskainiko dizkie: aholkularitza, Landa Garapen Iraunkorrerako Programa, diru-laguntzak eta baliabide publikoak. Horrela, desintentsifikazioa, baserrien autonomia eta dibertsifikazioa sustatuko dira. • Ekoizpen sistemen iraunkortasuna baloratzeko eta ziurtatzeko tresnak landuko ditugu. • Landa Garapen Iraunkorrerako Programak eskaintzen dituen baliabideak lehenengo sektorearen egoera hobetzeko bideratuko dira, honetatik kanpo dauden jarduerak beste diru iturrien bitartez finantzatuko direlarik. • Aktibo bakoitzeko eta baserri bakoitzeko gehienezko produkzio-bolumena zehaztuko da, jarduera lanpostuak sortzeko izan dadin eta ez merkatuaz jabetzeko. Diru-laguntza guztiak berbideratuko dira, horien modulazioa (murrizpena) onartuz, eta aktiboei edo horietako langile kopuruaren arabera emateko, eta ez ustiapenen azaleraren arabera.

9.- Arrantza selektiboa.

• Gure flotak arrantza selektiboa egitera bultzatzeko neurriak eta pizgarriak jarriko ditugu, tresneria zein baliabide egokiak ziurtatuz, kuoten publikotasuna mantenduz eta erakunde publikoen bidez, arrazionalki banatu eta kudeatuz. • Itsas produktuen dibertsifikazioa bultzatuko dugu. • Arrainaren freskotasuna babesten dituzten osasun-neurriak bideratuko ditugu. • Arrantza prozesu-motak azpimarratuko dira, artisau erakoari edo sarea zein amua erabiltzen duenari garrantzia eta gainbalioa emateko.

86


AB

10.- Zero Bazterkin eragin.

HA

ING

• Itsasoko baliabideak mugaturik daudenez, Europatik datozen kuotak banatzeko orduan arrantza arduratsua oinarritzat hartuko dugu. • Kuotaren erabilpen eraginkorra bermatu behar da. Horretarako, Zero Bazterkin politika aplikatuz eta tresna selektiboak erabiliz, harrapatzen den guztia portura ekartzea eta kontsumora bideratzea ahalbidetuko da.

IND

11.- Genetikoki eraldatutako organismoei atea itxi.

EO

EB Elikadura Burujabetza

HN HKK OS JS KH KH

• Ekoizpen iraunkorrarekin eta kalitatearekin kontrajarrita daudelako, Hiru Lurralde Historikoak “transgenikorik gabeko gune” deklaratuko ditugu. • Giza zein animalien elikagaien etiketetan argi eta garbi azalduko da genetikoki eraldatutako organismoen presentzia eta epe ertainean desagerrarazi eta debekatzeko planak garatuko ditugu.

TOKIAN TOKIKO GARAPENA

12.- Salneurrien behatoki publikoa eta etiketen informazioa.

• Ekoizpen kateko salneurrien behatoki publikoa martxan jarriko da, kate osoarentzat ezinbesteko betebeharrekoa izango dena. • Etiketetan jatorrizko zein helmugarako prezioak azalduko dira. • Elikagaien jatorria eta erabilitako teknikak adieraziko dira, baita transformatutako produktuetan ere. • Arrantzan, lonjetako prezioen enkantea minimo batetik abiatzea sustatuko dugu, goitik hasi eta jaisten joaten den sistema bidegabea baztertuz.

87 13.- Artisau ekoizpena eta arrantza selektiboen berezko izaera.

• Baserriko artisau ekoizpena eta arrantza selektiboek izan duten berezko izaerari (ekoizpen zein arrantza eredua, produkzio kantitatea, itsasontzi eta baserriaren dimentsioa, produktore bera ekoizle eta transformatzaile izatea… ), marko legala emango diogu eta bere garapenerako beharrezkoak diren arlo ezberdinetako araudiak moldatuko dira. • Jarduera hauek suspertzeko transformazio gune kolektiboak eta publikoak sustatuko ditugu, ondoren merkaturatzeko eta autosufizientzia ekonomikoa lortu ahal izateko.


Elikadura Burujabetza

EB

14.- Merkaturatze bideak.

• Zuzeneko salerosketa sistemak eta eskualde guztietan produkzio-kontsumo taldeak sustatuko dira, plangintza eginda, eta konpromiso eta erantzukizuna elkarren artean banatuz. • Landa Garapeneko Elkarte zein udalekin elkarlanean, herriko azokak (nekazaritza zein arrantzarako) mantendu eta berpizteko proiektuak landuko dira. • Azalera handiko guneen hedapena mugatuko dugu.

15.- Promozioa eta jendartearen parte-hartzea.

• Tokian tokikoa, garaian garaikoa eta kalitatearen inguruko kanpainak indartuko ditugu. Kalitatearen kontzeptu zabalak: ingurumena, arlo soziala eta elikagaien edukia kontuan hartzen du. • Auzolanak eta jendartea inplikatzeko sektorera gerturatzeko bideak eskainiko ditugu. • Kalitatea eta ekoizpen sistemen iraunkortasuna ziurtatzeko egitura partehartzaileak eratuko ditugu.

16.- Elikadura politika.

• Eskoletako, ospitaletako zein egoitzetako jantokietako janariaren gaineko araudia aldatuko dugu, bertako produktuak lehenesteko eta tokian tokiko eskualde mailako catering proiektu kolektiboak sustatzeko. • Administrazioen ekimenetan tokian tokiko produktuak erabiltzea sustatuko dugu. • Lehen eta bigarren hezkuntzako curriculumean, nekazaritza, elikadura, osasuna eta elikadura burujabetza sartuko ditugu. Oinarrizko hezkuntzan nutrizioari, elikadurari eta sukaldaritzari buruzko ezaguera pedagogikoak txertatuko ditugu.

17.- Sektore arteko mahaiak.

• Sektore ezberdinetako mahai interprofesionalak sustatuko dira, eta ekoizleen duintasuna bermatzeko tresna bilakatuko ditugu.

18.- Mendiak eta Basogintza.

• Baso-baliabideen plangintza egingo da, lursail publikoak zein pribatuak bil-

88


AB HA

duko dituena, basoko espezieen aniztasuna berreskuratze aldera, bai helburu ekonomikoekin eta bai ingurumen zein arlo sozialeko helburuekin. • Basoen ekoizpenarekin batera abeltzaintza estentsiboa bultzatu eta bateragarri egingo dira, sinergiak sortuz.

EO

FORMAZIOA, IKERKUNTZA ETA DIBULGAZIOA

ING

19.- Nekazaritza eta arrantza iraunkorreko formazioa

IND EB Elikadura Burujabetza

HN HKK OS JS KH KH

89

• Mendeetan zehar pilatutako ezagutza, egungo aurrerapenak eta ikerketa aintzakotzat hartuz plangintza eta programa zehatzak diseinatu eta martxan jarriko ditugu, praktika eta teoriaren arteko oreka bilatuz, formazioa eta etengabeko prestakuntza eskainiko dugu. • Nekazaritzan eta arrantzan, agroekologia eta arrantza selektiboa ikasketa maila guztietan txertatuko ditugu, baserritar nahiz teknikoen prestakuntzan. Akuikultura ikasketak arrantza ikasketetan integratuko ditugu. Ekoizpen zein arrainaren transformazioa eta salmentarako aukerak jorratuko dira.

20.- Ikerkuntza parte-hartzailea eta dibulgazioa.

• Bertako baliabideen erabilera eraginkorragoa, biodibertsitatea eta arrain masa-kopurua, bertako haziak eta barietateak, natura eta zikloen inguruko ezagutza, agroekologia, arrantza selektiboa eta akuikulturaren teknikak, kalitatea hobetzeko baldintzak eta teknikak, eraldatzeko prozesuak edo lehenengo sektoreko bizi baldintzak hobetzeko aukerak, besteak beste, izango dira sustatuko ditugun ikerketa gaiak. • Instituzio zein enpresa publikoek dituzten baliabideak, sektorearekin elkarlanean adostutako ikerketak aurrera eramateko erabiliko dira. • Ikerketen helburu nagusienetako bat emaitzen onurak eta ondorioak ahalik eta baserritar zein arrantzale gehienera iristea eta zabaltzea izango da.


Elikadura Burujabetza

EB

90


AB HA EO

EB

Merkataritza

Elikadura Burujabetza

ING IND EB Elikadura Burujabetza

SARRERA HN HKK OS JS KH KH

91

Merkataritzaren sektoreak berebiziko garrantzia du gure gizartean, BPGri ekarpen handia egiten diolako (%9,6), enplegua sortzen duelako (%13,6) eta egunero-egunero merkataritza-akordio asko egiten dituelako. Bereziki garrantzia du hurbileko hiri-merkataritzak. Izan ere, gure herriak eta hiriak dinamizatzen eta egituratzen ditu, eta gainera, bizitza sozioekonomikoaren eragileak dira. Horrez gain, gure kulturarekin bat datorren hiri-eredua ezartzen laguntzen dute, hiri inguruetako merkataritza-zentroek ez bezala. Nolanahi ere, merkataritza-sektoreak arazo larriak ditu bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzeko eta bizirik irauteko, azalera handiko saltokiak ugaritu eta sendotu egin direlako, saltokien ordutegiak zabalak direlako, kontsumitzaileen ohiturak aldatu egin direlako eta gero eta ohikoagoa den merkataritza elektronikoarekin lehiatzea zaila delako. Beste arazoetako bat Euskal Herrian izandako higiezinen burbuilaren ondorioz sortu da. Lokalak izugarri garestitu dira, erosteko zein alokairuan hartzeko, eta horrek ere eragin zuzena izan du merkataritza tradizionalean. Izan ere, alokairu garestiak edo hipotekak ordaindu behar dituzten merkatariek ezin dituzte arrazoizko prezioak eskaini eta ezin dute lehian aritu errealitatean dauden beste aukerekin; aukera horietako bat, adibidez, merkataritza elektronikoa da, zeinak ez duen higiezinek eragindako gehiegizko karga eta produktuaren azken prezioa merkeago eskain dezake. Eta merkataritza tradizionala da zailtasun gehien dituena, hain zuzen, merkatuaren baldintza berrietara moldatzeko, eta hala, bideragarria izateko eta bizirik irauteko. Merkataritza tradizionala hirietako merkataritza-eremuetan sustatzen eta


Merkataritza

EB

bultzatzen bada, hiri-eredu trinkoa eta funtzio anitzekoa eratzea lortuko da. Horren guztiaren ondorioz, hiri-eredu horretan alferrikako joan-etorriak ez dira egin beharko; bizitzeko tokiak eta merkataritza zein zerbitzu jardueretako tokiak izango dira aldi berean; eta herritarrei bizi-kalitate ona ziurtatuko die.

Aurrekariak Hiri inguruetako merkataritza-zentro handiak ezarri ondoren hasi zen EAEko merkataritzaren krisia. Garai hartan, aisialdiarekin lotura duen merkataritza formatu berri horretarako joera hartu zuen kontsumoak, eta haien inguruko udalerrietako merkataritza eremuak hustu egin ziren. Egoera horren adibide garbi bat Bizkaiko lurralde historikoa da, Ezkerraldea eskualdea hain zuzen. Merkataritza gune handiak kontrolik gabe pilatu dira han, eta hiriko merkataritza txikia ia erabat galtzea eragin du. Krisia 2007. urtearen hasieran hasi eta egun oraindik ere larria bada ere, EAEko administrazioak ez du ez ekimenik abian jarri ez proposamenik egin, eta salmentak izugarri azkar jaitsi direnez, sektorearen egoera oso larria da.

NEURRIAK

• 1. Ekonomia eta zerga alorreko neurriak sustatzea, hurbileko hiri-merkataritza txikia eta ertaina ezartzeko eta finkatzeko; izan ere, hobeto dator bat gure gizartearekin eta herritarrekin. ¡ Lokalak alokairuan dituztenentzat, zentzuzko balio-baremoa ezartzea metro koadroko, eta horretarako kontuan hartzea komunikazioa, zenbat herritarrentzako eskuragarri dagoen, udalerria, etab. Horrez gain, zergaarloko hobariak ezartzea balio hori gainditzen ez duten maizterrei, eta kargak balio hori gainditzen dutenei. • 2. Merkataritza tradizionalean eta tokian tokikoan, kudeaketarako eta salmentarako teknologia berriak ezar daitezen sustatzea, merkataritza elektronikoak eskaintzen dituen negozio-aukerez balia daitezen. Hori guztia prestakuntzaren, profesionalizazioaren eta inbertsioaren bidez. Merkataritzaelkarteek parte hartzen dutela, udaletxeekin hitzarmenak sustatzea merkataritza elektronikoko proiektuak garatzeko. Hain zuzen, biztanle kopuruaren arabera, auzoetako edo udalerrietako merkataritza txiki guztiak beren baitan hartuko dituzten proiektuak garatzeko. • 3. Produktuei, prozesuei eta antolaketari begirako berrikuntza-gaitasuna sustatzea, edozein dela enpresaren tamaina.

92


AB HA EO ING IND EB Elikadura Burujabetza

HN HKK OS JS KH KH

93

3a. Merkataritzarentzako berrikuntza-proiektu espezifiko bat diseinatzea. Proiektu horretan parte hartuko dute Ikusmer erakundeak, merkataritzaganberek eta merkatarien elkarteek. Bestalde, beste erakunde batzuen laguntza teknikoa ere izango dute, besteak beste, Innobasque eta Teknalia. • 4. Merkataritza Elkarteak sor daitezen bultzatzea, enpresa handiei aurre egingo dieten talde sendoak eratu ditzaten, sektorearen interes orokorren alde lan egin dezaten, eta eskaintza hobeak egin ahal izan ditzaten, merkataritza-egiturak modernizatuta. • 5. Tokian tokiko erakundeen eta merkatari-elkarteen laguntzarekin, hirieremuetan merkataritza suspertzeko eta garatzeko planak abian jar daitezen sustatzea. Plan horiek hirietako merkataritza-guneak herritarrentzat erakargarri bihurtzea izango dute xede, bereziki erreparatuta degradatuta dauden eremuei eta alde zaharrei. Horrez gain, beste hiri jarduera batzuk ere hartuko dira kontuan, besteak beste: kaleak oinezkoentzako eremu bilakatzea, merkataritza asko dagoen eremuetan kargarako eta deskargarako jarduerak erraztea, etab. • 6. Ekoizleak kontsumitzaileari zuzenean banatzeko edo saltzeko sistemak sustatzea eta bultzatzea, lehen sektorearekin bereziki elkarlanean eta bere parte-hartzea bultzatuz. • 7. Iraunkortasun irizpideak direla eta, hiri inguruetan merkataritza saltokiak ireki daitezen galaraztea. Izan ere, lursail zati handia kontsumitzen dute eta horrek ingurumen-kostu handia dakar, errepideei eta desplazamenduei dagokienez; eta gainera, epe luzera, tokian tokiko merkataritza suntsitzea eta hiriak hustea eragiten dute. • 8. Saltokien ordutegiei dagokienez, lana eta familia uztartzeko aukera ematen duten ordutegien alde egitea, eta 2008an Eusko Jaurlaritzak onartu zuen Dekretua bertan behera uztea. Euskadin dauden kontsumitzaileen elkarteek jakinarazi dutenez, jaiegunetan irekitzearen aurkakoak dira, eta zehaztu dute kontsumitzaileek ez dutela halakorik eskatzen, ordutegia egokia iruditzen baitzaie. • 9. Beste sektore batzuk sustatzea. Bidezko merkataritzako sareak hedatzea, haien produktuak merkatura daitezen sustatuta.


Elikadura Burujabetza

EB

94


AB HA EO

EB

Kontsumoa

Elikadura Burujabetza

ING IND EB Elikadura Burujabetza

HN HKK OS JS KH KH

95

Merkatu tradizionala aldatzea eragin duten aldaketa ugari gertatu dira gure gizartean. Esaterako, merkatuak eta zerbitzuak globalizatu egin dira, eta kontsumitzeko modu berriak sortu dira, teknologia berrien garapenarekin lotuta batez ere. Horregatik guztiagatik, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak diren pertsonak babestuko dituen erregulazio-esparru zehatza ezartzea beharrezkoa da. Hortaz, gure ustez, administrazio publikoak politika aktiboak jarri behar ditu abian, kontsumitzaileek babes-maila handiagoa izan dezaten eta haien eskubideak sustatu eta babestu daitezen. Horretarako, hona hemen gure proposamenak: • 1. Gizarte-eragileekin, bereziki kontsumitzaileen elkarteekin, lankidetzan aritzeko eta haiek parte hartzeko moduak ezartzea, garatu beharreko ekintzak elkarrekin planifikatzeko eta prebentzio-neurriak bultzatzeko. • 2. Kontsumo iraunkorra ekarriko duten estrategiak bultzatzea eta sustatzea, kontsumo arduragabea eragozteko. Gehiago kontsumitu ordez, “hobeto kontsumitzea” eragiten duen kultura sustatu behar da. Horretarako, erosketa-erabaki arduratsuak hartu behar dira, eragina izango dutenak garapen iraunkorrean, osasunean, elikadura-subiranotasunean, gizarte-ekitatean, kultura-aniztasunean eta komunitateen sendotzean. • 3. Kontsumitzaileak trebatzea helburu duten prestakuntza programak sustatzea, behar besteko gaitasuna izan dezaten informazioaren eta komunikazioaren gizarteak eragiten dituen arazoei aurre egiteko. • 4. Ikastetxeetako jangelen kudeaketa erregulatzen duen araudia aldatzea, “autokudeaketarako eta kudeaketa osorako aukera izan dezaten jangela eta zerbitzu publiko guztiek”, eta elikagai-kontsumo arduratsua eta iraunkorra xede duen kultura sustatzeko, elikadura-subiranotasuna oinarri duena.


Kontsumoa

EB

• 5. Kontsumoarekin zerikusia duten auziak konpontzeko bitartekotza-zerbitzua abian jartzea, Kontsumobide erakundearen bidez eta kontsumitzaileen elkarteen parte-hartzearekin. • 6. Ikuskaritza espezializatuko zerbitzu bat sortzea, produktuen eta zerbitzuen segurtasuna ziurtatzeko. •7. Kontsumo-ikuskaritza bat sortzea, kontsumitzaileen interesak arrisku larrian daudenean etete-jarduerak sustatzeko. •8. Behar beste bitarteko ematea kontsumitzaileen elkarteei, herritar guztiei dagokien doako laguntza juridikoa eman diezaieten, herritar guztien, taldeen eta banakakoen interesak babestean. •9. Kontsumitzaileen elkarteei behar beste botere betearazlea ematea, kontsumitzaileei eragin diezaieketen gaiei buruzko erabakiak hartzen diren foroetan parte hartuz. •10. Kontsumitzaileentzako heziketa eta prestakuntza kanpainak antola daitezen sustatzea. Kanpaina horiek, KONTSUMOBIDEk, Kontsumoko Euskal Institutuak, koordinatuko ditu, kontsumitzaileen elkarteen laguntzarekin, eta garrantzi berezia emango diote merkataritza elektronikoaren erabilera sustatzeari –ekonomiak gora egin dezan bultzatzeko– eta ingurumena babestuko duen kontsumo iraunkorrari. •11. Kontsumoko Arbitraje Sistema bultzatzea, eta zerbitzu publikoak kudeatzen dituzten enpresa guztiek hari atxiki beharko zaizkie. • 12. Merkataritza-sektorean lan egiten duten pertsonek lan-baldintza duinak izan ditzaten lan egitea, eta sektorean arauz kanpoko lanak eragozteko ikuskaritzak egitea.

96


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.