AZPEITIA 2013ko uztaila. 1. alea AURKIBIDEA ERREPORTAIA 2-3 Hondakinen kudeaketa ELKARRIZKETA 4-5-6 Sozioekonomia EUSKAL HERRIA 7 Foro Soziala ERALDAKETA MARTXAN 8
“Baliabideak ondo eta elkarlanean erabiliz, gauza handiak lor ditzakegu”
ERREPORTAIA AZPEITIAN ERE EMAN DEZAGUN HITZETATIK EKINTZETARAKO URRATSA Gipuzkoako zabortegien iraungitze data eta erraustegiaren mehatxua kontutan hartuta, Azpeitiko Eh Bilduk birziklatzearen erronkari heldu dio.
G
ure unea da, herritarron unea da, azken hilabeteetan eztabaidagai izan duguna martxan jartzeko unea da. Gugandik hasita, norberaren konpromisotik hasita konpromiso kolektibora, herri konpromisoak gauzatzera. Azken asteotan herri ugari ari dira urratsa ematen, egungo birziklapen tasak irauli eta Europa mailan eredugarria den lurraldea izatera pasatzen ari gara. Guk sortzen dugu hondakin kopuruarekin arduraz jokatzera pasatzen ari gara Gipuzkoan eta hori txalotzekoa da. Edozein sakoneko aldaketa gauzatzerakoan garrantzitsua da nondik gatozen eta nora goazen pentsatzeko tartetxo bat hartzea, honela argiago ikusten baita jarraitu beharreko bidexka. Gipuzkoan hondakinen tratamendua zabortegietan oinarritzen da egun, baina iraungitze data bat
dauka 2 arrazoiengatik; batetik egungo zabortegiak gainezka ditugulako eta bestetik araudi berrien baitan gure hondakinak inongo tratamendurik gabe lurperatzea ez delako baimentzen.
moduan erabiliko lituzke errauskailuak eta hori herritarron gehiengoak bat egiten duen birziklapenaren logikaren aurka dago.
Errauskailuaren mehatxuari aurre eginez ordea Usurbil bezalako herriek praktikaren bidez erakutsi dute hondaGipuzkoako herri kinak erretzea ez dela bidea eta bestelako ezberdinek eredu batzuk gauzagarriak direla murrizbirziklapen tasa keta, berrerabilpena eta birziklapena oialtuak lortuz narri hartuta. Eta hor ireki zen bidea, Gigero, errauskai- puzkoako herri ezberdinek birziklapen tasa luak ez luke altuak lortu ezkero errauskailuak ez luke erregairik izango. erregairik izango eta beraz proiektu hori ez litzateke bideragarria izango.
Arazo honen aurrean PNV, PSE eta PPk errausketan oinarrituriko aukera jarri nahi izan zuten Gipuzkoan. Herritarron hitza kontuan ez izateaz gain eta Gipuzkoarron osasuna arriskuan jartzeaz gain datozen urte luzeetako birziklapen tasak minimoetara mugatuko dituen sistema inposatu nahi izan zuten. Birziklagarriak diren gaiak, kautxoa, plastikoak, egurra, papera ‌ ) erregai
Bide berri honen aurrean, PNV, PP eta
Gugandik hasita ekimenaren baitan, Lagun Onak-ek, Uztarriak eta Iraurgi S.T-k hamar puntuko konpromisoa sinatu dute Udalarekin.
2
UDALETXETIK PSEk Bilduren eta ezker abertzalearen aurkako jardun politikoari ekin diote. Gezurra oinarri, Bilduri ahalik eta kostu politiko handiena sortzeko helburuan tematu dira eta hondakin gaiaren eztabaida desitxuratzeko beren eskuetan dituzten tresna guztiak jarri dituzte martxan. Desitxuratutako eztabaida Egun birziklapenaz ez da hitz egiten medioetan, egun errauskailuak birziklapenari jartzen dizkion mugak ez daude eztabaidaren erdigunean, egun errauskailuak sortzen dituen osasun arazoak edo dituen gastu ekonomikoak ezkutatuan dira. Eta nola ez, 5. edukiontzia edo atez-ateko sistemen arteko talkan oinarritzen da eztabaida. Hondakinak inongo sailkapenik gabe edo hobe esanda, sailkatu eta ondoren labe berdinean erraustea ekologikoa dela eta energia iturri berri bezala aurkeztu ziguten. Orain beraiek ere ez dute argudio hori defendatzen. Honetaz gain PNVk bultzatutako hainbat eragile sortu dira Gipuzkoako herri ezberdinetan, egungo birziklapen tasak irauli dituen sistemaren aurkako manipulazio lana burutzeaz gain herri galdeketak antolatu dituzte Legazpi, Zizurkil edo Billabona bezalako herrietan.
udal gobernua eta akordio zabala lortu du gainontzeko alderdi politikoekin, PNV eta H1ekin. Azpeitiak lortu behar dituen helburuak adostu ditugu, eta orain helburu hori lortzeko pausoak ematen hasi behar gara. Argi dugu miraririk ez dela izango eta eguneroko urrats txikiak izango direla biharko aldaketa ikusteko oinarri. Norabide horretan lortutako akordio politikoa herriratu eta aurrera begirako bidea herritarrekin batera egin behar dugula uste dugu. Bide horretan 3 hanka nagusi ditugu; hondakinak gutxitzeko prebentzioa lantzea, berrerabilpenean urratsak ematea eta birziklapena egungo tasetatik iraultzea. Hondakinen bilketa sistema berria zehaztu behar dugu, aurrez aipaturiko akordio politikoan oinarrituriko sistema, birziklapena denon betebehar egingo duen sistema, auzo konposta eta auto konposta lehenetsiko dituen sistema eta gaika biltzea ezinbesteko egingo duen sistema. Aldaketa hau aurrera eramateko herritar guztion konpromisoa ezinbestekoa da, herritarrok arduraz jokatzeko unea dela diogu, guztiok lortu nahi duguna ahalik eta epe motzenean eta modu errazenean gauzatzeko, ekin diezaiogun lanari!
Akordio politikoa herriratu eta aurrera begirako bidea herritarrekin batera egin behar dugula uste dugu.
Birziklatzea denon betebehar egingo duen, auzo eta auto konposta lehenetsiko dituen eta gaika biltzea ezinbesteko egingo duen sistema zehaztu behar dugu.
Hainbat herritan urtetan martxan dagoen 5. edukiontziaren sistema edo atez atekoa jarri dituzte aukera gai, %35eko birziklapen tasak lortzen dituen edo %80 tasak lortzen dituen sistemak aukeragai, ez birziklatzea aukera politiko bat bezala erakutsiz. Honen aurrean Bilduk argi du zein den lortu beharreko erronka, %70etik gorako birziklapen tasa lortu behar dugu. Argi dugu Azpeitiar denok parte hartu behar dugula erronka hori lortzeko eta hondakinen kudeaketarako sistema berria martxan jarri behar dugula gure herrian ere. Oinarri horretatik abiatu da Azpeitiko
Azpeitiko EH Bilduk, Udalaren erabakiaren ondoren emandako prentsaurrekoa.
3
Azpeitiko EH Bilduko sozioekonomia lan taldeko kideak
“BIDE PROPIOA EGITEKO GARAIA DA� Azpeitiko EH Bilduko sozioekonomiako lan taldeko kideek herriko egoeraren argazkia atera eta aurrera begirako bidea zein izan behar duen azaldu dute. Ezin uka garai zailak bizi ditugula Azpeitian ikuspegi sozioekonomikotik... Bai. Krisialdi globalarekin batera krisialdi ekonomikoak gogor astindu du gure herria, bereziki herri-ekonomia eraikuntzan oinarritutakoa izan delako, horrela altzarigintza, altzairutegiari eta eraikuntzari berari zuzenean eragin dio. Europan eta Euskal Herrian eraikuntza eta ekonomia espekulatiboaren inguruan sortutako burbuilak eztanda egin eta denok zipriztindu gaitu. Hazkunde ekonomiko eskasa eta bestetan negatiboak ekartzeaz gain ondorio sozioekonomiko larriak eragin ditu: langabezi tasa altua, enpresa itxierak, soldata murrizketak, lan baldintza gogorragoak eta baita pobreziaren agerpena ere. Azpeitiko langabeziaren datu esanguratsu batek azaltzen digu egoera: 2007ko ekainean Azpeitian 288 langa-
betu ziren bitartean, gaur egun, maiatzean, 1059 dira Corrugados Azpeitia eta Lasaoko langileen eragina kontutan hartu gabe. Maiatzen Azpeitiko langabezi tasa %15,56 kokatzen zen. Zerk eragin du krisi ekonomikoa? Urteetako kudeatzeko moduak eraman gaitu zulora. Ekonomia aberatsen zerbitzura soilik ulertu da, banketxeak eta enpresa handien interesak soilik defendatu dituen eredu bat izan dugu urteotan gure herrietan. Azkenean, aberatsen interesak defendatzeko gure etorkizuna hipotekatuta utzi dute. Inoiz ez da herritarrekin pentsatu, ekonomiak ez du pertsona ardatz bezala izan. Dena den, krisi hau mundu mailako krisi sistemiko bat dugu, dudarik gabe. Ongizate sistema, ingurumena, energia, elikadura... azken finean bizitza baldint-
Leire Etxaniz, IĂąaki Portilla, Agustin Lizarralde eta Aitor Arrizabalaga, hurrenez hurren.
4
zak eta giza eskubideen urraketak etengabe ematen ari dira uneoro edozein lekutan. 2007tik aurrera kokatzen dugun krisi ekonomikoa berriz, uste dugu finantza munduan sortua dela. Denok dakigu, bere garaian, maileguak oso merke eskuratzeko aukeran izan ginela (interes tasa txikiak ziren) eta banketxeak egoera horri oso pozik lotu ziren. Guzti honek eraikuntza mundua izugarri sendotu eta handitu zuen etxeen prezioa izugarri altxatuz. Azken batean, krisiaren funtsa ez dugu ikusi behar mozkinen jaitsieran egungo aktibo balioen inflazioan baino. Ondorioa bistakoa da: zor deflazioa. Aberatsak sentitzen ginen eta aberats bezala bizi kontsumo gizartean. Ezkerraldetik begiratuta, sistema kapitalistaren krisiak oso gogor jotzen gaituen arren eta ondorio larriak paira arazten ,
ELKARRIZKETA egoera hau, egiazko aldaketa sozial bat burutzeko aukera paregabea ere bada.
tu behar dira, une hauetan oso baliagarriak izan daitezke.
Kritiketatik harago alternatiba eraikitzeko oinarririk proposatzen al du EH Bilduk?
Aurrekontuetan gastu soziala handitzea izan da beste urrats bat. Zein beharrei erantzuteko?
Etorkizuneko erronka argia da, eta sinpleki azaldu dezakegu: aberastasuna banatu behar da. Guk ez dugu karitatean sinesten, karitatea bertikala da, norbaitek nahi duelako ematen dio gutxiago duenari. Guk Justizia sozialean sinesten dugu. Batzuek soberan baino gehiago eduki eta besteak zubi azpian bizitzea ahalbidetzen duen gizarterik ez dugu onartzen, asko daukanak gutxi daukanari eman behar dio. Eta horretarako sektore publiko efiziente batean sinesten dugu. Sektore publikoak izan behar du aberastasuna banatzeko motorra.
Gero eta herritar gehiago eta behar handiagoekin aurkitzen ari gara. Gero eta azpeitiar gehiago hilabete bukaerara ezin iritsita gabiltza. Egia da oraindik ondorio larrienak ez ditugula ikusi baina egoera benetan gogorrak dira. Herritar asko ataka estuan daude. Adibidez, Azpeitian bertan etxe kaleratzeak gertatu dira, askok ezin dizkiete beren umeei behar dituzten hezkuntza ikastaroak eman... Hau da, ez gara luxuak alde batera uzteaz ari, oinarrizko beharrak asetzeaz ari gara.
Gaur egunean, eredu batzuek asko daukanari gehiago ematea defendatzen dute, horrela guztioi hobeto joango zaigula argudiatuz. Eredu hauen esanetan ekonomia bakarrik dabil eta aberastasuna aberatsek soilik kudeatu dezakete. Baina, arazoak dituztenean denok beraien zorrak ordaintzea eskatzen digute, banketxeen kasuan adibidez. Gure ereduak, aldiz, ekonomia herritarren neurrirakoa izatea defendatzen du. Erabili ditzagun baliabide publikoak ekonomia eredu sozialagoa bultzatzeko, ekonomia suspertzeko. Langileek zenbat eta baldintza hobeak izan denoi hobeto joango zaigu, bestela nork kontsumituko du gure dendetan? Fiskalitatean ere gehiago sakondu behar da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, orain gutxi, arautu duen moduan Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga bitartez, soberan duenari kendu behar zaio ez duenari emateko. Lan harremanetan enpresetan langileen parte-hartzea defendatzen dituen ereduen alde egitea proposatzen dugu, Gipuzkoak baditu bere eredu propioak ere. Kooperatibak adibidez, eredu horiek sakon hausnar-
2007ko 3. hiruhilekoan %5,1ekoa zen herriko langabezia indizea eta gaur egun, %15,5ekoa da.
Guk Justizia sozialean sinesten dugu eta horretarako sektore publikoa izan behar du aberastasuna banatzeko motorra.
Datu esanguratsu bat ematekotan adibidez, iazko urtean data honetan 128 familiaren artean banatu zen Europatik datorren janaria elikagai bankuen bidez eta aurten berriz 202 familiaren artean. Gipuzkoatik datorrena aldiz, iazko ekainean 47 familiak jaso zuten eta aurtengo maiatzean 59 familiak. Banatzen dena, oinarrizko elikagaiak izaten dira: olioa, pasta, esne hautsa, esnea, umeen jatekoa, dilistak, kontserbako frutak, arroza, tomatea,... Hori guztia oinarrizko beharrak defendatzea eta bermatzea da, oinarrizko giza eskubideak. Guretzat, inongo zalantzarik gabe, herritarren lehen mailako beharrei erantzutea lehentasuna da. Gainera, garrantzitsua da egoera hauei eman beharreko erantzuna, herritarren protagonismoarekin ematea. Mahai soziala eratu berri da Azpeitiko Udalean. Herritarrek arazo larri honen aurrean euren ekarpena egin dezaten, Udalak dituen bitartekoez baliatuz. EH Bilduk, instituzio publiko ugari bereganatu zituen azken hauteskundeetan. Zer egin daiteke eta egin da instituzio publiko horietatik?
5
ELKARRIZKETA Lehenik zintzoak izan behar dugu, botere erreala zein eremutan dagoen argi dugu. Instituzio gehienetan, guk nahiko genukeen politika egiteko marjinak nahi baino dezente estuagoak direla aitortu behar dugu. Pentsamendu kritikoan eta egunerokoan egin behar dugu lana. Herritarrei boterea eman behar diegu, bitartekoak herritarren zerbitzura jarriaz. Instituzio publikoak herritarrenak bihurtu behar ditugu. Eta kudeaketaren inguruan behar dituzte azalpenak eman behar dizkiegu. Horregatik, garrantzitsua da gardentasunez lan egitea eta herritar guztiei parte hartzeko eremuak zabaltzea. EH Bilduk parte hartzen duen erakundeetan langileekin hitzarmenak bilatzea bultzatu du, baina Adegik adibidez, 3. adinekoen egoitzen hitzarmenaren negoziaketetan Instituzioek izandako esku hartzea salatu du... Sanmartin Egoitzako akordioa adibide bat da. Gure esku dauden erakundeetan gure aldetik ahal dugun guztia jartzen ari gara. Azken finean, Sanmartineko langileei babesa adierazteko modu bat da, jasaten ari diren eraso baten aurrean ahal den babes tresna jartzea. Gure marra gorria gainditzen duten erasoen aurrean, ezinbestean langileen alde posizionatzen ari gara. Ezin baitugu ahaztu, bertako langile gehienak krisia gehien jasaten dutenetakoak direla, hain zuzen, emakumeak. Eta, gainera, gure adinekoen inguruan lan egiten dutela, hau da, oinarrizko zerbitzu bat ematen dela. Egoera honetan zer egin dezakete herritarrek? Aldaketa herritarrongandik etorriko da. Marmarrak, protestak, itsukeriak, ezkortasunak ‌ alde batetara uzteko unea da. Denok egoera honi alternatiba eraikitzen jarri behar dugu. Ez da erraza, hain da indartsua eta boteretsua gauzak bere horretan jarraitzeko dinamika. Baina, pixkanaka eta indar eginez gauza txikiak aldatuz,
6
Mahai Soziala eratu du Udalak, herritarrek euren ekarpena egin dezaten.
gure mentalitatea aldatzen joan behar dugu, etorkizuneko Azpeitia eta ekonomiaren ardatza herritarra izateko. Denok aurrera egiteko jarrera izan behar dugu, borrokarekin, eta esandako aberastasun banaketak izan behar du oinarria. Eredu berriak eraiki behar dira, fiskalitatetik, gizarte zerbitzuetatik, parte hartzetik, hondakinen kudeaketatik, eredu enpresarial sozialagoetatik, kooperatibismotik‌ EH Bilduren ustez, egoera honek ba al du irtenbiderik? Bai, noski. Baliabide askoko herria dugu gurea, herritarrengandik hasita. Atzera begiratuta, azken urteetan asko aldatu da herri hau. Komunikazioan eta kulturan, eredu horizontalago, herrikoi eta parte hartzaileago baten bidean asko egin da eta gaur egun, Azpeitia Gipuzkoako herri-kulturgintzan eredu dugu, adibidez.. Baina nola iritsi gara errealitate horietara? Funtsean, herritarren ekimenez, antolatuz, proiektuak mahai gainean jarriz eta lanaz eta borrokaz. Ondoren, instituzioetatik, bitarteko ezberdinak norabide horretan jartzeak azken bultzada eman baino ez die egin. Gauzak honela, honako galdera luzatzen diegu herritarrei: komunikazioan eta kulturan lortu duguna, egin al dezakegu arlo sozioekonomikoan? Gure ustez erantzuna baiezkoa da.
Horretarako, aurrekoetan bezala herri ekimena eta bitarteko instituzionalak uztartzen asmatu behar dugu. Diozuenaren arabera, azpeitiarrok daukagu giltza? Agian askotxo esatea da eta gainera aurreikuspen faltsuek frustrazioa sortu dezakete. Dena ez dago azpeitiarron esku. Guk adierazi nahi duguna da, geure esku ditugun baliabideak ondo eta elkarlanean erabiltzen baditugu, helburu handiak lor ditzakegula gauza txikiak eginez. Hau esanda, Azpeititik haragoko kontua ere bada hau. Mundu globalizatu batean bizi gara eta burujabetzaren beharra da gako nagusienetako bat. Gaur egun, Madriletik inposatutako BEZ politika injustuarekin ordaintzen ditugu zuzeneko zerga ugari, erreforma laboralak bat bestearen atzetik ezartzen dizkigute, hipoteken legea, LOMCE hezkuntzan, botiken berrordainketa... Denok dakigu zein diren ondorioak. Egoera honetan, Euskal Herriaren independentziarako arrazoiak indarra hartuz doaz eta burujabetzaren beharra, sektore independentistetatik harago zabaltzen ari den ideia bat da. Lotzen gaituzten kateak apurtu eta bide propioa egiten hasteko garai heldu zaio herri honi.
EUSKAL HERRIA BAKE PROZESUA INDARTZEKO FORO SOZIALA
Aieteko Nazioarteko Bake Konferentziaren eta ETA Erakundeak hartutako erabaki historikoaren aurrean PPren jarrera inmobilista ikusirik, Foro Soziala sortu da bake prozesuari bultzada eman asmoz
2
011ko urriaren 17an burututako Aieteko Nazioarteko Konferentziaren ostean ETAren erabaki historikoaren berri izan genuen. Aro berri bat zabaldu zen Euskal Herrian baina PPren jarrera itxiaren aurrean egin du topo herri honek. Orain, konponbide integralaren bidean, Euskal Herrian zein nazioartean indarrak biltzen jarraitzea da bidea aipatutako blokeoari irtenbidea eman ahal izateko. Helburu horrekin burutu zen Foro Soziala ere. Foro Soziala Euskal Herriko hainbat erakunde herritarrek nazioarteko erakundeekin elkarlanean burututako ekimena izan zen. Martxoaren 14ean eta 15ean, Iru単ean eta Bilbon hurrenez hurren, burutu ziren jardunaldien xedea bake prozesua bultzatu ahal izateko gizartearen parte-hartzea sustatzea izan zen. Foroan Nazioarteko adituek parte hartu zuten eta hainbat gairen inguruan euren esperientziak eta hausnarketa konpartitzeaz gain, herritarren ekarpenen bilketa prozesua jarri zuten abian. Desarmeari eta preso eta iheslarien itzultzeari, Giza Eskubideen bermeari eta iraganari aurre egiteko moduari buruz aritu ziren bertaratutakoak. Guzti horren ostean Foro Sozialetik hainbat gomendio eratorri dira. Gomendio horien helburua bake prozesua bultzatzeko, garatzeko eta burura eramateko euskal gizarteak tresna bat izatea da. Konponbide integralaren bidean, Euskal Herrian zein nazioartean indarrak biltzen jarraitzeko Foroak ebazpen hau plazaratu du. Alde guztiei egiten dizkiete hama-
Foro Sozialaren aurkezpena
bi aholku edo iradokizun. Gomendio hauek izango dira, hain zuen, euskal jendartearen, eragileen eta instituzioen esku jarriko dituen baliabideak bake eta normalizazio prozesuak aurrera egin eta elkargune eta adostasun berriak eraiki daitezen. Lau multzotan banatzen dira hamabi puntu hauek. Lehena, preso eta iheslarien itzulera erraztea; bigarrena, giza eskubideen bermatzea; hirugarrena, egia eta memoria babestea iraganari zintzotasunez aurre egiteko eta, azkena, etorkizuneko elkarbizitzaren oina-
rriak finkatzea eta desegite eta desarmatze prozesu bat diseinatu, garatu eta bururaino eramatea. Honek guztiak du helburu oinarrizko adostasunak lortzea bake prozuaren erronka nagusiei heltzeko eta horretarako, elkarrizketa ariketa bat bultzatzeko erakundeen, alderdi politkoen, eta gizarte zibilaren partaidetza zabal eta aktiboaren bidez. Beraz, guztiok parte hartzea ezinbestekoa izango da. Guztion berebiziko inplikazioa behar dugu, prozesu hau bururaino eraman ahal izateko.
7
eraldaketa martxan UDALETXETIK parte-hartzea ardatz dituzten erabakiak Erabakiak herritarrekin Denon artean Udaleko inbertsioak erabakitzeko bitartekoak jarri dira. l Parte hartze ordenantza onartu eta martxan jarri da, besteak beste, herri-galdeketak ziurtatuz, arloetako mahaiak, herri-kontseilua... l Auzoak indartzeko asmoz, auzo-alkateak izendatu dira. l
Gardentasuna eta kontrola l Denon Artean: Udaleko kontuak erakutsi eta eztabaidatzeko bilerak. Plan estrategikoa l Herritarrekin Azpeitiko etorkizuneko erronkak marrazten.
pertsona lehenesten duten erabakiak Enplegua l Lehenengo aldiz enplegua sustatzeko plana. l Lanpostu publikoen deialdiak. l Eskualdeko enplegu plana. l Formazioaren aldeko apustua: geriatria laguntzaile ikastaroak, IKT ikastaroak, hondakin kudeaketakoak... l Ekintzailetasun gunea. Etxebizitza l Udalaren etxebizitza hutsak alokairuan jarri dira, Agirreneko alokairu publikoarekin, parke publikoa indartuz. l Alokairua eta ekonomia sustatzeko etxe hutsen gaineko zerga. Ogasuna Tasa eta prezio publikoetan beharra duten herritarrenl tzako hobariak eta laguntzak integratu dira. l Tasen sistema eraginkorrago egin da. l Ekonomia sustatzeko neurriak hartu dira. l Ingurua errespetatzeko hobariak ezartzea. Arreta soziala Zerbitzu sozialak indartu egin dira eta Udal laguntzen aul rrekontua 100.000 eurotan igo. l Herritarren beharren inguruko hausnarketarako mahai soziala martxan da. Hirigintza l Akupuntura urbanoa, auzoen beharrei erantzun zaie etengabe obrak eginez, horrela Azpeitiko itxura eraldatuz. Erabakiak eztabaida sakonen ostean. Nahiz EH Bilduk gehiengo absolutoa izan, gai estrategikoetan beti saiatu da beste alderdiekin akordioak egiten, eztabaidak mahai gainean jarriaz, baita lortu ere: plan urbanistikoa, hondakinak, sustapen plana …
8
azpeitia.ehbildu.net
amalurra zaintzen duten erabakiak Lurralde Antolaketa l Plan urbanistikoa onartu da urteetako liskarrak gainditzeari bide emanez. Mugikortasun jasangarria l Donostiarako autobus zerbitzuak gehitu dira. Enparantza nagusia asteburuetan oinezkotu da. l l Bidegorriak. Uraren kudeaketa Udalak galera handiak zituen zerbitzua kontsorzio pul blikoan integratu eta efikazagoa egin da. Hondakinak l Prebentzio politikak: autokonposta eta “ontziratu zaitez” kanpaina besteak beste. Birziklatzea derrigorrezkoa izango da eta %70 iristea da l helburua. Baserriak eta merkatariak l Sustapen planean baserritar eta merkatarientzat laguntza bereziak onartu dira.
gure kultura sustatzeko erabakiak Azpeitia Euskara eta Kulturaren iparra bihurtu da SanAgustin Kulturguneari esker. l Udalak eta kultur taldeek programazio kultural bateratua eskaintzen dute. Hezkuntza l Beka sistema. l Azpeitiko ondarearen kurrikuluma unitate didaktikoetan. l Ikastetxeen arteko harremana indartu da. Kirola Kirol instalazioetan hobekuntzak egin dira, Kiroldegian l Judo eta Karate aretoan esaterako.
askatasuna ardatz duten erabakiak Berdintasuna l Emakumeenganako indarkeriaren biktimei arreta hobea emateko protokoloa osatu da. Aniztasuna eta migrazioak l Etorkinen integraziorako parte hartze gune ezberdinak sortzen ari da udala. Teknologia berriak Software librearen aldeko apustua berdintasuna, parte l hartzea eta elkartasuna bultzatuz
www.facebook.com/ehbilduazpeitia
twitter.com/ehbilduazpeitia